Egunkaria Gehigarri lioristan · • ostiral • 2002ka o maiatzare 17n a Egunkaria Gehigarri...

7
• ostirala 2002ko maiatzaren 17a Egunkaria Gehigarri lioristan # Lizarra •Remoritibal eskola publikoari kulturen bigarren astea ospatzeri ari dira egunotari *3 Patxi tñigo • «Euskara zuzeria egin behar da, baina baita egokia ere» »7 lrudi baten magalean olerki bat paratu dute. lrudi bakoitzak olerki bat du bere baitan, eta olerkiak, akaso, irudi bat. Argazkilaritza eta olerkigintza uztartuz 'Bideko oharrak' liburua argitaratu berri dute Antonio Arenal argazkilariak eta Franeiseo Javier lrazoki idazleak. Gozatzeko liburua da, amets egitekoa, behin eta berriz ikustekoa eta irakurtzekoa. Liburua, ordea, ez da horretan gelditzen; izan ere, sormenerako euskarri gisa, hainbat orrialde zuri paratu dituzte, irakurleak bertan bere gogoetak isla ditzan.

Transcript of Egunkaria Gehigarri lioristan · • ostiral • 2002ka o maiatzare 17n a Egunkaria Gehigarri...

Page 1: Egunkaria Gehigarri lioristan · • ostiral • 2002ka o maiatzare 17n a Egunkaria Gehigarri lioristan # Lizarra •Remoritiba eskoll publikoara kulturei bigarren asten ospatzera

• ostirala • 2 0 0 2 k o maiatzaren 17a

Egunkaria

G e h i g a r r i l i o r i s t a n #

Lizarra •Remoritibal eskola publikoari kulturen bigarren astea ospatzeri ari dira egunotari *3

Patxi tñigo • «Euskara zuzeria egin behar da, baina baita egokia ere» »7

lrudi baten magalean olerki bat paratu dute. lrudi bakoitzak olerki bat du bere baitan, eta olerkiak, akaso, irudi

bat. Argazkilaritza eta olerkigintza uztartuz 'Bideko oharrak' liburua argitaratu berri dute Antonio Arenal

argazkilariak eta Franeiseo Javier lrazoki idazleak. Gozatzeko liburua da, amets egitekoa, behin eta berriz

ikustekoa eta irakurtzekoa. Liburua, ordea, ez da horretan gelditzen; izan ere, sormenerako euskarri gisa, hainbat

orrialde zuri paratu dituzte, irakurleak bertan bere gogoetak isla ditzan.

Page 2: Egunkaria Gehigarri lioristan · • ostiral • 2002ka o maiatzare 17n a Egunkaria Gehigarri lioristan # Lizarra •Remoritiba eskoll publikoara kulturei bigarren asten ospatzera

Bera

Antzerki besta

I 1 M u g a z d a i n iTaur e | a g a z t e e n

i§Mintzcrjii j a rduna ld i ak ia*n d i n

H m a i a t z a r e n 31 b i t a r t e a n

BerakoikastetxeetakohaurrakMugazGainjaialdirakoeurenantzezlanaprestatzen .*GARI G A R A I A L D E / A R G A Z K I P R E S S

| Y RAIN ZORTZI U R T E S O R T U

^ zenean eskoletan lantzen den antzerkia plazara ateratzea zuen he lbu ru Mugaz Gain an-tzerki jaiaidiak. Helburu hori ha-s iera t ik e rd ie t s i zen , e t a gau r egun b a d i t u h e l b u r u g e h i a g o ere , tar tean, publikoa antzerkia ikustera heztearena ere. Horre-t a r a k o pub l ikoa e t a a k t o r e a k adin b e r e t s u k o a k i za ten dira, e ta an t zez l anen ondot ik sola-saldiak an to la tzen dira ak tore eta publikoen artean.

Atzo e m a n z i tza ion ha s i e r a jaialdiaren zortzigarren aldiari, Iruñeko San Fermin Ikastolaren e t a D o n o s t i a k o Zur r io la An-tzerki Eskolaren lanekin. Gaur, berriz, Berako Labiaga Ikastola-ko DBH 3ko i k a s l e e n t x a n d a izanen da, goizeko 9:30ean, eta 12:00etan I turrama institutuko ikasleak izanen dira euren lana eskaintzen.

Lamixine BAT antzerki taldeak antolaturik, atzo

eman zitzaion hasiera zortzigarren Mugaz Gain

antzerki jaialdiari. Maiatzaren 31 bitartean

hamahiru antzerki taldek eskainiko dituzte euren

lanak, eskola orduetan zein arratsaldeetan.

Ja i a ld i ak j a r r a i p e n a i zanen du maiatzaren 30 eta 3 ln, baina lehenago, e ta ekintza osagarr i g isa , h e l d u d e n o r t z i r a l ean , maia tzaren 24ean, Irungo Doi-ke Antzerki Taldeak Inperfektua

izan nahidut antzezlana eskaini-ko du arratsaldeko 20:00etan.

Maiatzaren 30 eta 3 l n Lehen Hezkun tzako ikas leen t x a n d a izanen da. Or tzegunarekin Le-sakako Tantirumairu ikastolako ikasleen txanda izanen da, e ta ondotik par te har tuko dute La-b i aga Ikas to lakoek . Ar ra t sa l -

dez, aldiz, Labiaga Ikas to lako ta ldeak e r rep ika tuko du a teak zabalik sailean, publiko guztia-r e n t z a k o e ska in t zan . Eurek in b a t e r a ariko dira Lau Kato e ta Antzeko Parez ido Berako gaz-tetxoen antzerki taldeak ere.

J a i a l d i a r e n azken e g u n e a n Berako Ricardo Baroja ikaste-txeko ikasleek, Irurtzungo Ata-kondoa ikastetxekoek eta Bera-ko Ricardo Baroja e ta J e s u s e n Biho tza I k a s t e t x e k o ikas l eek e m a n e n diote akabera ikasleen bisitei.

Antzerkia eta Eskola egitasmoa

Mugaz Gain antzerki jaialdi ho-nek ondorioak izan ditu Berako an t ze rk ig in t zan . Hor t ik so r t u zen , neu r r i b a t e a n , Antze rk ia e t a Eskola e g i t a s m o a . Eskola o r d u e t a n , a n t z e r k i a l a n t z e n dute ikasleek irakasle profesio-n a l e n l a g u n t z a r e k i n . G a u r egun, Labiaga Ikastolan, Ricar-do Baroja Ikastetxean, Jesusen B iho tza I n s t i t u t u a n e t a Tok i Ona insti tutuan ta ldeak daude, eta DBHko ikasleentzat bi talde daude eskola orduetatik kanpo-ko ekintza gisa. Egitasmo hone-t a n a i p a t u i k a s t e t x e guz t i ez gain, Lamixine BAT herriko an-tzerki taldeak, BAI Tea t ro era-kundeak eta Berako Kultur Ba-t z o r d e a k e r e p a r t e h a r t z e n dute.

Jon Abril

Leitza •

Tradizio bandiko kultur astea

LEITZAKO KULTUR TALDEAK

anto la tu ta , 24. Kultur Astea lasi zuten atzo, euskal selek-zioaren gaineko mahai ingu-ru b a t e k i n . B e t s a l d e , gau r , 22:30ean, kon tze r tua eskai-n iko du O r e k a TX t a l d e a k , z i n e m a t o k i a n . Bihar , 18:00etan, Kukubiltxo talde-ak Txirrikiz antzezlana taula-ratuko du, frontoian.

Igandean, hainbat ekitaldi eginen dituzte: ehoziri egile-en topaketa, herri kirolak, Ja-r a u t a 60 t x a r a n g a e t a he r r i bazkaria (14:30ean).

A s t e a n zeha r e re h a i n b a t ekitaldi izanen dira, be s t eak b e s t e : A s t e a r t e a n , X h a n t i Gonzalez mendiza leak Mun-

duari itzulia 17 urtetan diapo-sitiba emanaldia. Eta ostegu-nean , Leitzako idazleen ira-kurketa izanen da, 20:00etan, Maxurrenean.

lngurumenari buruzko

jardunaldiak

IRURTZUNEN JADA OHITURA d e -

nez , e g u n o t a n XII. I n g u r u -m e n a r e n Astea egiten ari di ra, Kultur Kontseiluak eta Ira txo eta Larrazpi elkarteek an tolatuta . Iragan as teko oste g u n e a n has i zen , e t a h e l d u d e n a s t e l e h e n e a n buka tuko da . Gaur , J o x e R a m o n Agi rrek Mongoliako estepako tau

padak i z e n e k o d i a p o s i t i b a e m a n a l d i a e s k a i n i k o du 2 0 : 0 0 e t a n , ku l tu r e t x e a n B e s t a l d e , a s t e l e h e n e a n 09:45ean, Tunocco Brass tal deak kontzertu didaktikoa es kainiko du, a takondoa ikaste txean.

muga enea

M I K E L R E P A R A Z

Postala Amsterdamdik -! rakurle maitea, pena da coffee shop ilurvhaue-I tan zerbezarik edan ezina. Hauteskunde eguna da gaur Herbehereetan (hala esan behar omen diogu orain Holandari), eta antzinako kaze-tarien gisa nabil, Rotterdamerako bidean, taberna zuloetan kronikak idazten. Berlinen Hitler izeneko batek irabazitako hauteskundeak jarraitu zituen korrespontsal britaniarra etorri zait burura, bat-batean. Hura ere halaxe ibili zen segur aski, albis-tea emateko irrikan, zerbait gertatuko zela jakinik eta beldur apur batekin, Alemanian hain maitatua zen Adolf horretaz mesfidati.

Oraingoan, hala ere, hemen, Amsterdamen, ez dago ikaratzeko arrazoirik, Pim Fortuyn ez baita Hitler, eta, gainera, hilda dago. populismo hitzaren maskararekin estaltzen diren faxismo berrien gorakadak faxismo tradizionalen oinordeko eta aurkariak astindu ditu. Baina, finean, batak beste-ak ekarri du. Ondorio logikoa, aurreikusia. Izan ere, Europako demokrazia errotuek hitzetan, lexi-koan baitute oinarria. Europako Batasunak legez kanpoko immigrazioa gelditu behar dela esatea politikoki zuzena eta txalogarria da; ordea, Herbe-hereetan arabiar gehiegi dagoela esatea, bekatu

larria. Funtsean, ez al da mezu bera? Amsterda-men, gaur gaurkoz, haur jaioberrien artean gehien entzuten den izena Muhammad da. Lehen Jan zen. Iruñean Xabier edo Mikel beharrean umeak Yussuf deituko direnean, ikusi beharko zer gerta-tzen den. Normala da atzerritarren etorrerak bel-durra, ezinegona sortzea bertakoen artean. Giza-kia, berez, ezjakin eta berekoia da. Arriskutsuena da agintariek, politikoki zuzenki ala ez, beldur horri, ezinegon horri tresnak eta bideak paratzea. Raxoi jaunak Atzerritarren Legearekin egin duen moduan edo Fortuynek -go ian bego— edo Le Penek edo Haiderrek edota Berlinen aspaldi hau-teskunde haiek irabazi zituen hark bezala. Gorain-tziak denoi.

Egunkaria •stirala, 2002ko maiatzaren 24a ostirala, 2002ko maiatzaren 24a Egunkaria

Page 3: Egunkaria Gehigarri lioristan · • ostiral • 2002ka o maiatzare 17n a Egunkaria Gehigarri lioristan # Lizarra •Remoritiba eskoll publikoara kulturei bigarren asten ospatzera

KJbfarkaria

L. izarra f rnmm I »

Kultur aniztasuna sustatuz Remontibal eskola publikoa kultureri bigarreri astea

ospatzeri ari da eguriotari

MAITZEAR DAGOEN IKASTUR-te honetan, atzerriko he-

rrialdeetako 35 umek eman du-te izena Lizarrako Remontibal eskola publikoan. Egun, 50 ume etorkin dago ikas te txean — Ekuador, Kolonbia, Peru, Nika-ragua, Costa Rica, Argentina, Portugal, Errusia, Frantzia, Ho-landa, Britainia Handia, Iran, Sahara, Egipto, Argelia eta In-diakoak- etabertze 50 ijito. Oro-tara, ikasleen %10. Gehienak B ereduan daude.

Oro har, berehala integratzen dira umeak biz imodu eta he-rrialde berrira, eta, mementoz, ez dute inolako arazorik izan bi-zikidetzarekin. «Oso pozik gau-de kanpoko u m e a k j a s o t z e k o dugun aukerarengat ik . Oso abe ras ten gaitu, f inean, gure anaia-arrebakbaitira», dio Re-montibal eskola publikoko zu-zendari Antonio Marinek.

Ikasturte honetan, beste eki-m e n b a t abiatu dute Lizarrako eskola guztien artean: ume berri bat ailegatzen denean, udale-txera igortzen dute, eta bertan, astero egiten den bileraren os-tean, eskola batera edo bestera bideratzen dute umea. «Horre-la, atzerritar ume guztiak eskola bakarrean biltzea saihestu nahi izan dugu», azaldu du Marinek. «Uste dugu integraziorako mo-du onena, nolabait, umeak par-

Kulturen arteko trukaketa sustatzekoasmoz, Kulturen Astea egin dute, bigarrenenez, Lizarrako Remontibal eskola publikoan.

• J U A N A N R U J Z / A R G A Z K I : P R E S S

Immigrazioaren mugimendua eskoletan ere islatzen da, eta umeen artean kultur aniztasuna sustatzeko xedearekin, Kulturen Astea ospatu

dute, eta bihar jaialdia eginen dute ikastetxean.

tekatzea dela, horrek errazagoa eginen baitu kultur ezberdinen arteko bateratzea».

Kulturen Astea Kultur ezberdinen arteko trukea sustatzeko asmoz, Kulturen As-tea ospatu dute bigarren urtez jarraian, Remontibalen. Ezber-dintasunetatik ikasten lelopean, lantegiak, ikastaroak, ipuin kon-talariak eta musika emanaldiak

izan dira, aste osoan zehar, ikas-tetxeko geletan. Xedea eskolan biltzen diren kulturen ohiturak he la raz tea izan da. «Kultura guztien ezagutza sustatu nahi dugu; izan ere, ezagutzaren bi-dez, errespetua dator; eta, gai-nera, oso aberasgarria da», azal-du du gurasoen elkarteko kide batek.

Astean zehar landutakoa eta ikasitakoa, guraso eta herrita-

rrekin partekatu ahal izanen du-te umeek , bihar eginen den jaialdian. 1 l :00etat ik aitzina, hainbat ekitaldi eginen dira, es-kola publikoan: musika, antzer-kia, dantza, ipuinak, lantegiak eta jokoak. Halabe'r, aste osoan zehar, irekita egon den erakus-keta ere ikusten ahalko dabihar. Bertan, hainbat herrialdetako kulturaren adibideakbildu di-tuzte: musika tresnak, jantziak, jokoak, panpinak eta abar.

Azkenik, bihar ere salgai ego-nen dira Managuako ikastetxe bat laguntzeko zozketa txarte-lak. Iaz, 6.000 kilo materialbildu zutenManaguarabidaltzeko. ~

Kristina Berasain

Integraziorako arazorik ez

LILIANA CASTILLOK HA-

marurte ditu, eta duela urtebete ailegatu zen Li-zarrara, Ekuadortik. Oso gustura dago nes-katoa eskolan, eta «he-men diferente hitz egi-ten bada ere, ez da bate-re zaila izan aldaketei ohitzea». Jose Juan Lo-pez, berriz, Kolonbiatik etorri zen, eta hemengo eskolako etxeko lanak hangoakbaino erraza-goak direla aitortzen du. «Han entziklopedietara jo behar zenuen etxeko lanak egiteko; hemen,

v- dena eskolako liburue-tan dago», azaldu du irribarrez.

Ekuadorko Carla Pau-lakbere sorterriko jai alaitsuen falta sumatzen du batez ere. «Janaria

ere ezberdina da, baina oso gustukoa dut», dio.

Alena Maya Errusiatik etorri zen, duela bost urte. «Lizarra oso hiri polita eta lasaia da. Oso gustura nago hemen», erran du. Anabelen Corbo, berriz, Argentinatik etorri zen, eta bere herrial-dearen eta gurearen artean ez dagoela ezberdintasun nabarmenik dio. «Hitz egite-ko modua aldatzen da batez ere. Nik Argentinako doinua soilik gurasoekin erabiltzen dut; eskolan, hemengo ume-en moduan aritzen naiz».

ntzo3 Xabier Lar raburu

Talk show : Lorategiko banku batean nago (ira-

• kurtzen, eguzkia hartzen), eta Bexi-

: kulasek (nire maiordomoa, nire txo-

• ferra, nire lorezaina) goiko leiho ba-

: tetik deitzen dit, igotzeko, baduela

: sorpresa bat niretzat, hemendik

: bost minutura hasikodela saioa,

: iragarkietan ari direla orain. Beraz,

: liburua itxi, eta Larraburu-Eneko

: eskaileretan gora egiten dut, eta le-

: hen pisuan, nora jo zalantzan geldi-

: tzen naiz, Bexikulasen ahotsa en-

: tzuten dudan arte, «DVD Estudioan

• ez, jefe, Arkeologoen Salan nago,

• telebista panoramikoan». (Hemen

• esanbehardutsalahorretanbildu

: ditudala urteetan erositako artelan

: zaharren erreprodukzioak, jatorriz-

: koneurritanetamaterialetanegi-

i nak denak, hala nola: maien estela

i erraldoi bat, Akropoliakozaldien

i buruak, Txinan lurperatutako arma-

i daren bost gudari (beraien zaldie-

: kin), eta abar, eta abar. Marmol, Ha-

: rri eta Urrearen Sala izan zitekeen,

• baina Arkeologoen Sala izena Bexi-

i kulasek berak jarri zion, txantxetan;

i nik, ordea, Tabikearen Sala deitzen

i dut, arte lan bakoitzaren sarrera

i ahalbidetzeko tabike bat bota eta

i berreraiki behar izan baitugu beti).

i Salan sartu eta Bexikulas jada te-

i lebistaren aurrean eserita ikusten

i dut, «eseri jefe, saioa hasi da eta;

i hori da lehendabiziko gonbidatua»,

i esaten dit. Esertzen naiz. Gonbida-

: tualesbianabatda. Bereharreman

: sexualez hitz egitera joana da saio-

• ra. Esaten du gizonezkoekin baka-

• rrik jotzen duela larrua, bestela ez

i dela berotzen. «Bainalesbiana

i zara?»,galdetzendiote. «Bai»,

i erantzuten du barrez. Bere barrea-

i renazpian «Lesbianada bainagi-

i zonezkoekin bakarrik oheratzen

i da», leloa jarri dute. Dagoeneko, la-

; rritua nago. Bexikulasek «ni hu-

; rrengoa izan nintzen» esaten due-

; nean zorabiatzen naiz. Gero, «gure

; hurrengo gonbidatua morroia da,

; esklabo bat, ez du soldatarik jaso-

; tzen, oheaetajanariarentrukeari

; da zerbitzuan, txalo bat Bexikula-

; sentzat», esaten dute, eta nire be-

; gien aurrean, Bexikulas ikusten dut

; platoan sartzen, eta «zu esklabo

; bat zara ezta?», galdetzen diote, eta

i berak baietz, «ja ja», eta «esklabo

i boluntarioa eta anarkista aldi bere-

i an» leloa jarri diote, eta «Larraburu-

; Enea» entzun orduko, konortea gal-

i tzendut®

ostirala, 2002ko maiatzaren lOa Egunkaria

Page 4: Egunkaria Gehigarri lioristan · • ostiral • 2002ka o maiatzare 17n a Egunkaria Gehigarri lioristan # Lizarra •Remoritiba eskoll publikoara kulturei bigarren asten ospatzera

p-m t r i ' i r l i ' i k I V / g U l l U L U V ^ L U p ^ l

oJiakietar m m m i i i s

/ / D ILAKETAREN JARIOAK DARRAI / GIZAKIA

ez izateko / soilik heriotzaren pau-sa». Francisco Javier Irazokiren poematxo. hau bildu zuen Antonio Arenalek duela hiru urte argitaratu zuen postal bildumaren atze-aldean, eta poematxo horrekin abiatzen da orain elkarrekin egin duten liburua: Bideko oharrak. Bertan, 20 argazki eta 20 olerki pa-ratu dituzte, bata bertzearen ondoan, bata bertzearen magalean; izan ere, irudiek eta hitzekbat egiten dute, behin eta berriz, libu-ruan zehar. Eta nahita egin ez bada ere, el-karrekin egoteko apropos egindakoak dire-la dirudi. Bata bertzearekin osatzen da, no-labait, eta-aldrebes. Irudi bakoitzak olerki bat du bere baitan (ondoan duena, agian), eta poema bakoitzak irudi bat (albokoa, akaso).

Bideko oharrakbx artisten lanaren gauza-pena da, beren artearen euskarri, eta ume desiratu baten gisara zaindu dute oraintsu karrikara atera den bitartean. «Gure ametsa betetzeko aukera eman digu liburuak, gure barne ideiak plazaratzeko aukera. Liburua gure nahiaren arabera egin dugu, inongo baldintza eta mugarik gabe». Antonio Are-nal argazkilariaren hitzak dira. «Gure gurea dela erran genezake».

Liburua dagoeneko salgai dago liburu dendetan 15 euroren truke. Hasiera batean Donejakue bidea egiten duten erromesei zuzentzea zen asmoa, baina gerora, horre-

Argazkilaritza eta olerkigintza uztartuz 'Bideko

oharrak' liburua argitaratu dute Antonio Arenalek eta

Francisco Javier Irazokik. Batak argazkien bidez

islatzen ditu bidezidorretako txoko ederrak. Bertzeak

gizakiaren barruko bideetan aurkitutakoa hitzen bidez

adierazten du. Liburuxkan bi bideek bat egin dute.

'ldazlea'

«Haiku anitz idatzi izan

ditut, eta batzuk

argitaragabeak ziren. Orain

estetika horretatik urrun

banago ere, liburu

honetarako egokiak ziren»

tara mugatu behar rean , oro har edozein mota tako bidea egiten ari denari eskaini nahi izan diote liburuxka.

Irakurlearekin partekatzeko liburua

Urrobi ibaiaren irudia ikus daiteke liburua-ren azalean eta ba r rua ldeko au r reneko orrialdean. Ondoan, arestian aipatu olerkia, e ta ja r ra ian zuri dauden zortzi orr ialde. Gero, bertze argazki bat eta bertze olerki bat, eta jarraian bertze zortzi orrialde zuri. Horrela osatzen da liburua, argazkiez, oler-kiez eta zuri dauden orrialdeez. «Nolabait, amaitu gabe dagoen liburua da gurea, ira-kurleak osatu behar duen liburua, hain zu-zen ere», azaldu du argazkilariak.

Ildo horretan, argazki eta olerki bilduma soil bat izateaz gain, liburua sormenerako

euskarri izatea nahi izan dute egileek. «Sor-menari lekua utzi nahi izan diogu, eta sor :

men hori irakurlearekin partekatu. Libu-ruan dauden argazkiek eta olerkiek zerbait iradokitzen duten ustea dugu, aierupen iru-diak eta poemak dira, eta sentitutakoa edo bizi takoa l iburuan plazaratzeko gonbita egin nahi izan diegu», adierazi dute egileek. Alde horretatik, sormen hori bai hitzen bi-dez bai marrazkien bidez islatu ahal dutela gaineratu dute. «Paper zuria mardula da, birziklatua, eta akuarela eta goasch margo-akjasotzeko egokia».

Paper zurian idatzitakoak edo marraztu-takoak liburua norberarena dela sentitzea ekarriko du, egileen idurikoz. «Norberakbe-reganatu eta pertsonalizatu ahal duen libu-

ostirala, 200Zko maiatzaren 17a

NJafarkaria

rua da, eta, neurr i hor re tan , apal tegian ahantz iko ez dugun l iburua izango da», azaldu dute.

Nafarroako paraje txit politak Liburuan Nafarroako hainbat txoko ageri dira, iparraldetik hasi eta hegoalderantz abiatuta. Basaburua, Irati, Baztan, Erronka-ri, Urbasa , Andia, Iruñerria, Estellerria, Orba ibarra edo Araitz ibarra dira liburux-kan aurkitzen ahal ditugun lekuak. Argaz-kietan paraje ederrakbildu dira, lekubukoli-koak, toki idilikoak; Olabideako hariztia, erraterako; edo Basaburuko eszilak loretan, edo Iratiko pagadi izoztua, edo Olazargo ubidea udazkenean...

«Natura entzuten jakin behar da, eta pa-

'Argazkilaria'

«Paraje bakoitzaren poesia

bilatzen dut, eta behin eta

berriz bueltatzen naiz

paraje horretara, poesia

hori islatuko duen

argazkia atera arte»

raje bakoitza ikusten jakin behar da», dio Antonio Arenal argazkilariak. «Leku bakoi-tzaren poesia bilatzen dut, eta behin eta be-rriz itzultzen naiz leku horretara, poesia hori agertuko duen argazkia lortu arte. Poesia hori ager ian dagoen m e m e n t o a r e n zain egoten naiz, eta baldintza guztiak egotea ez da erraza izaten. Sarritan bueltatzen naiz lekuberera. Erraterako, lauurte daramatzat leku ba te ra joa ten , ames tu tako argazkia noiz aterako zain», zehaztu du.

Ildo horretan, liburuan ageri diren irudiek ez dutela Nafarroako errealitatea islatzen adierazi du Arenalek. «Toki horiek aurkitze-ko, aurretik bilatu behar dira; ez daude hor, agerian; nolabait, ezkutuan daude, eta para-je hauetako askok desagertzear daude edo desagertzeko arriskuan», gaineratu du. Ba-soek, zuhaitzek, ibaiek, zelaiek edo loreek duten edertasuna agerian jarri nahi izan du Arenalek: «Ezkutuko edertasun hori helara-zi nahi izan dut, paraje horiekbabesteko xe-dearekin». Liburua naturarekiko errespetua sustatu eta gizakia sentsibilizatzeko asm

oarekin ere egin dute egileek.

Japoniar jatorrizko olerki txikiak Bideko oharrak liburuan biltzen diren oler-kiak haikuak dira, japoniar jatorriko poema txikiak, hiru bertsokoak, hain zuzen ere. As-paldian zituen idatziak Irazokik olerkiak, batzuk Zeru segaz jotakoak liburuan argita-ratuak eta bertze batzuk argitaragabeak. «Haiku anitz idatzi izan ditut, eta batzuk ar-gitaragabeak ziren. Orain estetika horreta-tik ur run banago ere, l iburu hone ta rako egokiak ziren oso», azaldu du idazle berata-rrak.

Bederatzi urte egin ditu Francisco Javier Irazoki Pariserat joan zenetik. Bertan bizi da, eta bertatik idazten jarraitzen du. «Egu-nero idazten dut, eta idatzitakoa kaxoi bate-an gordetzen dut. Horrekin aski dut eta ho-

Izenburua: 'B ideko ohar rak ' .

Egileak: An ton io Arena l , F ranc isco Jav ie r I razoki eta

Jav ie r Arb i l la .

Salneurria: 15 euro.

Ale kopurua: 1.500.

Jakingarriak: Orotara 2 0 argazk i eta 2 0 o lerk i b i l tzen

d i tu l iburuak. Tar tean or r ia lde zur iak daude, i rakur leak

bere s o r m e n a is la tu aha l izateko. Ediz io ku tuna da oso,

za indua.

rrek betetzen nau. Dagoeneko hiru poesia liburu idatzi ditut, eta ez naiz ezer egiten ari argitaratzeko. Interesabadute, berez argita-ratuko dira», azpimarratu du.

Egun egiten duen lan idatzia prosan dau-den poemak dira. «Libre sentitzen naiz, eta lan egitearen ondorioz idazle gisa helduta-suna aurki tu dudala er ran dezake t . Nik neretako idazten dut, neure buruari galde-rak egiten dizkiodalako eta idazteak arinta-suna bilatzen laguntzen didalako. Idaztea sentimenduak islatzeko modua da, eta neu-rri horretan pisua galtzeko modua, barneko karga arintzeko modua», zehaztu du idazle-ak.

Lagunarteko amets bat beterik Antonio Arenal argazkilariaz eta Francisco Javier Irazoki idazleaz gain, bertze pertsona batek ere hartu du parte liburuaren edizio-an: Jabier Arbillak, hain zuzen ere. Iruinda-rra l iburuaren diseinuaz arduratu da, eta oso l iburuxka zaindua egin du, kutuna . «Maitasunez eta lasaitasunez egindako lana da, eta hori nabari da emaitzan», gaineratu dute egileek.

Hirurak lagunak dira, eta liburuxka lagu-narteko amets baten gauzapena dela erran daiteke. Hirurek elkar miresten dute, bate-tik bakoitzak egiten duen lanarengandik edo lan egiteko duen moduarengandik, bai-na baita den pertsonarengandik ere. Arena-lek dio Irazoki sentiberatasuna agerian su-matzen zaion gizona dela eta bere poemak hunkigarriak direla. Arbilla, berriz, artista dela, xehetasunak aintzat hartzen dituen pertsona. Irazokiren ustetan, Antonio mai-naz lan egiten duen etika handiko argazkila-ria da. «Bere osotasun moralak hunkitu egi-ten nau», dio. Arbilla, aldiz, eskulangile bat dela bere lanean, «eta artisau geldoa gaine-ra, lasaia».

Loreak botatzen dizkiote hiru lagunek el-karri, benetako loreak, eta liburua bertze la-gun bati eskaini nahi izan diote: duela bi urte zendu zen Ramon Elosegi biologoari, hain zuzen ere. Antonio Arenalek NAFAR-KARIAri erran dionez, liburua «gustuko gauzen topagunea izan da». Arteen topagu-nea eta lagunen topagunea. Bidaztien topa-gunea, alegia. Bidaide, gogaide. Hemendik aitzina irakurlearekin bat egiteko topagu-nea izanen da.

—^ Kristina Berasain

ostirala,ffl02ko maiatzaren 17a Egunkaria

Page 5: Egunkaria Gehigarri lioristan · • ostiral • 2002ka o maiatzare 17n a Egunkaria Gehigarri lioristan # Lizarra •Remoritiba eskoll publikoara kulturei bigarren asten ospatzera

lVlorite Carlotik Juan Kruz Lakasta

lraupen sortzailearen bakardadea A r t i s t a . E g i t e n d u d a n aldi oro emazteak, temati, nire hel-d u g a b e t a s u n a r e n e r a k u s l e ezin hobea dela aurpegiratzen badit ere, TMEO komiki aldiz-kariko zenbaki guztiak erosten d i tu t . Ba tez e r e R a b o z a l e a naiz, erran nahi baita A lvarez R a b o z a l ea — M a u r o En-trialgo, Zaldi Eroa, Jokin edo e ta Euska ldun Desp i s ta -tuakbarka diezadatela hautua, eta irakurleek, ukitu lizun-zol-d a z u s a m a r r e k o z e h a r k a k o txiste txarra—. Hain justu ho-ri dela kausa, guztiz aztoratu-ta nabil sexu aholku raberoen emaileak iragarri duelako ko-mikien hedapen urria dela-eta so rmen krisi s akonean eroria dela, eta gutxienez mila jarrai-tzai leren eskut i tzak j a so eze-an m a r r a z t e a r i u t z iko d io la . Doakiola lerro hauetatik, zinez etabihotzez, sostengu adierazpenikbe-roena.

I s p i I u a . Asko dira R a b o r e n g a n d i k gertu sent iarazten nautenak: sortzaile-ak izanagatik ere, biok gure familiak au-rrera atera ahal izateko prostituitu egi-ten gara saltzaile moduan, bera Bilboko E1 Corte Inglesen eta ni Iruñeko Unzun; biok aho-sexuarekiko zaletasun obsesi-boa pairatzen dugu; biok iragan ideolo-giko gorria dugu, eta bion egungo ideo-logia ozta-ozta heltzen da garbigailuan k a m i s e t a gorr i ba t ek in sa r tur iko gal-tzontzilo zuri batek hartzen duen arrosa

Mikel Goñi pilotaria.

kolore zikin indargera. Horregatik guz-tiagatik, oroi tzapenean iltzatuta daukat behin Rabori ellçarrizketa ba tean iraku-r r i t ako h a u s n a r k e t a : «(. . . ) b e t i d a n i k izan naiz marxista-leninista, eta Berlin-go harresia erori zenetik, gainera, esta-linista bilakatu naiz». Hausnarke ta go-goan iltzatuta daukadala diot egunotan burura etorri zaidalako, eta, beraz, argi dagoelako hor nonbai t gordeta neuka-la.

P e n t s a l a r i a . Raborenhausna rke ta gogora etorri zait neu re bu rua zenbai t aburu tan h a r r a p a t u dudalarik. Aurre-

Alvarez Rabo, Monte Carloko ohiko bisitaria.

koan, Monte Carlon m u s part idan ari gi-nela, Unzuko kirol saileko saltzaile erre-g iona l i s t a m u t u r r e k o bi — S a n t i a g o Cerveraren klon dirudi te b iok— aur-karitzat genituela, biotako ba ten haurra sartu zen tabernan , litxarreriak eroste-ko euro b a t e n eskean , e ta aitak, e ran-tzun m o d u a n , izugarr izko zap l a s t ako bat eman zion, Mike l Goñik —zigortu ordez saria e m a n beha rko liokete dro-gazale izanda hor ren ongi joka tzeaga-tik, bere garaian D i e g o A r m a n d o Ma-radonarekin, egun Romar io D a Sou-sarekin eg in b e h a r k o l u k e t e n m o -duan— pilota errebotera igortzeko edo

eta diskotekako zinpeko guardia zorura b ida l tzeko e m a t e n di tuen hor ie takoa . Orduan txe burura tu zitzaidan auto ba t gidatzeko azterketa egin behar den be-zala, espermatozoide eta obulu osasun-tsuakeduki tzeazharatago, guraso izate-ko ere zerbait gehiago eskatu beharko li-tzatekeela: azterketa, prestakuntza. Eta pen t samendu ildo horretatik, eta alboe-tan ni tuen Cerverazale biei begira, otu zi tzaidan boza e m a t e k o ere azterketa-ren ba t egin beharko litzatekeela, gomi-nak gogorturiko burmuindun bion boto-ek ezin zutela ukan nire boza ren bal io bera. Bada, hori; gora Rabo.

Enrike Diez de Ultzurrun

Mol eta valicho Elortz e r r e k a b a z t e r r e k o m a k a l d i e t a n ager tzen ziren. Hi ruzpa lau gurdi ziren, sua beti erdian piztuta, eta inguruan, na-h a s - m a h a s e a n , ezin k o n t a aha la t r a s t e eta t ramankulu jendearen artean barreia-turik. Haurrak, oinutsik, jos te tan . Zakur herren argala usnaka zebilen m a n d o eta zaldi bizkar abai lduen artetik. Bitartean, Lar raskun tzeako auzo lagunak erne e ta barrandan, zer gerta ere. Gaur egun, ijito ibiltariak ere hiriraino iristen dira, baina furgoneta koska herdoildunetan, eta kan-p a m e n d u a Orko iengo m u g a n pa ra t zen dute, errepide bazterrean.

Hiri b a r n e a n , o r d e a , i j i toak be t i bizi izan dira. Ospe t suenak Merced karrika-koak izan dira. Horregatik, inguru harta-ko pa ioek i j i toen h izkuntzako hitz asko zekizkiten. Hitzik ezagunena, zalantzarik

gabe, mol da, ardoa, alegia. Turrillas jaun musikar iar i b u r u r a t u zi tzaion hitz h u r a arras egokia zela San Frantzisko ikaste-txeko so toe t an egoitza zuen Club Kirol e lkar tearen kan tua egiteko. Elkarte ho-r r e t akoek aka ts b a t zuten, ga inera : « . . . Club Kirol, tienen un defecto, no les gusta el mol...».

Valicho e re e z a g u n a da, zerrikia, e ta , manro (ogia). Baina, Merced aldekoei en-tzunik, cangri eliza da, pestam polizia eta Mabel Jainkoa. San Agustin elizara joa ten zen ijito aitajaun hark, hots, Jo rdan Etxe-berriak, hone la has ten zuen Aita Gurea: «Batd nonrio, sos socabas on ler Otal-pes...». L u m b r e r a s gai ta e ta p i ano jo le xelebreak, berriz, egunero doinu berbera txis tukatzen zuen lanerako b idean (San Gregorioko Euskalduna t abe rnan musi-

Iruñeko ijitoak jada ez dira Jito Alai frontoian aritzen.

kari). Doinua entzuten zuten guzt iekkan-tua euren baitan abesten zuten: «Lossaja-raisno currelan...»(sajarais = apezak).

Gaur egun, ez da Merced aldean ijitorik eta ez dira pilotan aritzera joa ten San Bar-tolome bastioiaren harresien arteko pilo-taleku elbarritura, Jito-Alai pilotalekura, alegia. Hiriko ijito anitz Ja rau tan bizi dira, balkoietan, ka lean be rean , Desca lzosko

i tu r r ia ren p a r e a n , J a -rauta eta Eslaba arteko gurutzean, zalapartari. San L o r e n t z o t i k e d o Karrika Nagusit ik hel-du den udaltzain baka-naren gorra ager tu or-duko, denak a m e n ba-tean desagertu eta isil-tasuna nagusitzen da.

Baina a m e n b a t e a n ere edozein gauza lor-tuko dizute. Bertsoza-leen Elkar tea Desca l -

z o s e n d a g o , e t a b e h i n , z e r u a g o i b e l , euria egin hurren , atari zabalean egite-k o a zen b e r t s o sa ioa ko lokan z e g o e n . Bada, b u r u egi ten zuen ijitoari ga lde tu z ioten ea toldorik lortzerik zuen. Ordu erdira han txe zegoen toldoa. Orda indu e t a t o l d o a r e n j a t o r r i a z t u t i k g a l d e t u gabe, zabaltzerakoan, letra hauek agertu ziren: RENFE.

Egunkaria ostirala, 2002ko maiatzaren lOa

Page 6: Egunkaria Gehigarri lioristan · • ostiral • 2002ka o maiatzare 17n a Egunkaria Gehigarri lioristan # Lizarra •Remoritiba eskoll publikoara kulturei bigarren asten ospatzera

Patii 1 i i i EUSKARA 1RAKASLEA

«Euskara zuzeria eain benar da, baina baita egokia ere» EU S K A L T Z A I N D I A R E N

arauak, egiten diren trakeskeriak, Nafarroako esapideak eta hiztegi ba-tua —besteak beste— ira-kas ten die Patxi Iñigok ogibidean euskara beha-rrezkoa duten hogei bat laguni. • Zein behar edo zein

gabezia ikusi zenu-£en horrelako ikas-taro bat antolatze-ko? Lehenbizi, ikusi genuen

euskara tituludun izateak ez duela erran nahi titulu-dunak euskaraz ongi egi-ten duenik; eta are gutia-go t i tu ludunak dakiena gaurkotzen segitu behar ez duenik. Euskara nor-malizazio prozesu batean ari da, eta gaurkotzea etengabekoa da; eta mun-du guziak ez du ez astirik ez umorerik beti jakinaren gai-nean egoteko gaurkotze hori nola dagoen. Horrelako ikasta-roetan, jendeak gytienez egiten du ahalegin bat hori beregana-tzeko.

Bertze aldetik, nik jada ha-margarren urtea dut Hizkuntza Eskolan ikastaro berezi batzuk ematen, ikastoletan edo eskola publikoetan D eredua ikasi du-tenentzako. Titulua ateratzen laguntzeko ikastaroak dira. Iku-si dut beren euskarari halako egoki tasun bat em an behar zaiola, hemen Iruñean euskal-dun hiztunen erreferentzia falta baitute; bizitzako alor guzietan euskaraz mintzatzen diren hiz-tunen falta, alegia. Horrela, ta-bernan, edo lagunartean, edo familian, euskara formala ber-tzerik ez dute egiten. Ez dago erregistro aldaketarik, ez baiti-tuzte ereduak entzuten. Loku-zioak, esapideak, lagunarteko argotak... ez dituzte beregana-tzen. Horrek bultzatu ninduen Eskolak egiten dituen gaurko-tze eta hobetze ikastaroen arte-an euskarazkoa ere antolatzera. • Euskara irakasterako-

an, kantitatea lortzea-gatik, uste duzu kalita-tea alde batera utzi dela? Bai. Gaur modan dago kalita-

tearen kontua, eta arrazoiare-kin. Ikastaroari ez nion Euskara

• L A N D E R F , D E A R R O I A B E / A R G A Z K I P R E S S

Euskara tituludunek ere, hitz egiterakoan, idazterakoan edo

irakasterakoan akats gramatikal, erdarakada eta trakeskeria franko

egiten dituztela ikusita, 'Euskara zuzena eta egokia' izeneko ikastaroa

egiten ari dira asteotan Iruñeko Hizkuntza Eskolan. Patxi Iñigo irakasle

iturendarrak zuzentzen du. Beste anitzen gisara, Iñigok ere berea du

euskararen kalitatearen gaineko kezka.

zuzena izena bakarrik jarri; Eus-kara zuzena eta egokia baizik. Euskaraz zuzen egi tea baino areagoko kontua da kalitatea; egoki ere egin behar da. Aukera baldin badugu euskaraz modu ba te ra eta be r t ze ra egiteko, modu horiek hartu behar dira eremu bakoitzean erabiltzeko. Horretan datza kalitatea, erabi-leremu bakoitzerako hizkuntza eredu egokia erabiltzean. • Kalitateari ekiteko or-

dua da, beraz. Bai, bai. Eta kezka handia

dago horretan. Euskara zuzena egin behar da, jakina, baina bai-ta kalitatezkoa eta egokia ere.

«Aukera baldin badugu euskaraz modu batera eta bertzera

egiteko, modu horiek hartu behar dira eremu bakoitzean

erabiltzeko. Horretan datza kalitatea»

• Eta nola lortzen da ego-kitasun hori? Nola? Beno. . . E r e d u a k h a -

rrapatu behar dituzu. Horreta-rako, au to re on.ak i rakur tzea gauza bal iagarr ia izaten da. Gero herriak ere egiten du kali-tatea bere gisan. Eta hori aunitz entzun behar da. Ereduak ha-rrapatzeko, irakurri eta entzun egin behar izaten da. • Zure eskoletan herrian

egiten duzuen euskara duzu erreferentzia beti. Hori da eredua? Bai, bai, herrikoa. Baina ida-

tzia ere bai. • Euskara batua-euskal-

kiak gatazka hori gain-dituta dago?, edo berriz pizten ari da? Nik uste dut ba tua eta eus-

ka lk iak o s a g a r r i d i re la . Ez daude bata bes tearen kontra. Gero, euskara batuari buruz nik p e n t s a t z e n dut h a l a k o oker ulertze bat badagoela. Euskara batua oraindik gauza oso ttikia da. Aditza egina dago, deklina-bidea , orain hiztegi zati bat , baina hortik kanpora deus guti erran da. Eta hori egiten joan beharko da. Eta hor ikaraga-rrizko ekarpena egin dezakete euskalkiek. Hau da, ikusi behar da no la eg i t en den euskalki bakoitzean, eta eredugarri dire-nak bultzatu, eta denekin bate-

•ra euskara batua egin. Horre-t an lan h a n d i a egin du ikerketak; erabili behar dena biltzea eta ikertzea oso garran-tzitsua baita. • Horren harira, zer irudi-

tzen zaizu Iruñeko Uda-

s o s I a I

Patxi Iñigok gidatzen duen Euskara zuzena eta egokia ikastaroa lehen aldiz

eskaini du aurten Iruñeko Hizkuntza Eskolak. Otsailean hasi ziren, eta

maiatzarekin bukatuko dute; orotara, 65 ordu. Heldu den urtean ikastaroa berriz eginen dute, urritik otsailera.

Izena emateko lehen fasea maiatzaren 23an akituko da. Ikastaroa irakasleei,

lanposturako euskara ezinbesteko dutenei eta interesa duen edonori

zuzenduta dago. #

Iturenen jaio zen Patxi Iñigo, 1942an. Apaiza da, Euskal Filologia ikasi zuen eta «modu batean edo bertzean» 24

urte zituenetik da irakaslerDuela hamalau urte, Iruñeko Hizkuntza

Eskola Ofizialeko irakasle postua lortu zuen. Beran ere haurren irakasle da.

Patxi Iñigok hurbiletik segitzen ditu Euskaltzaindiak egiten dituenak,

Andres anaia euskaltzaina duelako batetik, eta Jagon Saileko batzorde

batean dagoelako bertzetik. «Batzordean azken boladan asko

mintzatzen da estrategia berriak nola landu euskarari kalitatea emateko»,

erran du.

Beran haur euskaldun zaharren irakasle da, eta Iruñean D eredukoena. «Diferentzia ikaragarria dago bi taldeen

artean», dio. «Hemengoek zailtasun handiak dituzte zenbait esapide

ulertzeko. Hangoek, berriz, nahiz eta ez er̂ bili, esapideak ulertzeko ez dute

problemarik».

lak haur literatur lehia-ketan batuaren eta eus-kalkiaren artean egin duen bereizketa? Orain arte eman diren iritziak

bezala, ez zait ongi iruditzen. Azken batean, iruditzen zait ai-tzakia bat dela gauzak nahaste-ko eta gut iago egiteko. Gaur egun, gainera, hemengoa zer da? Zein aukeratu? Herri bate-an baldin bazaude , han garbi daukazu: bertakoa hartu. Baina hemen? Badira zantzu batzuk,

-baina ez dago garbi oraindik zer zen eta noraino zen hemengoa.

—£» Asier Azpilikueta

ostirala, 2002ko maiatzaren lOa Egunkaria

Page 7: Egunkaria Gehigarri lioristan · • ostiral • 2002ka o maiatzare 17n a Egunkaria Gehigarri lioristan # Lizarra •Remoritiba eskoll publikoara kulturei bigarren asten ospatzera

Mafarkaria NAFflBBOfl: Iratxe Monasterioa. 45-13.esk. (Irrintzi dorrea) 31011 lniñea. © 948178078-79 Faxa: 948178077 Posta elektronikoa: [email protected] VVebgunea: www.lierriak.info/iiafarroa KOORDINATZAILEA: Asier Azpi l ikueta

Egunkaria i o s t i r a l a » 2 0 0 2 k o maiatzaren 17a

Gontzal Agote

Eguzkiaren bila J j hi baino ilun eta tristeagoa izaten ari |

den udaberri honetan eguzki printza I batzuk'antzeman ditugu zeru lanbrotsuan: f Ez dira asko izan eta akaso beren indarrak \ ez gaitu luzeegi epelduko, baina bada zer- | bait, zer arraio! f

Duela aste batzuk, Europako Batasune- I koek egin zuten goi-bilkuraren harira, karri- i kan egindako mobilizazioek aspaldi ez bezalako bizitasuna ekarri zuten gurera. Iruñeko Foroan bildutako talde eta gizaba-nakoek egindako informazio lana eta pres-tatutako egitaraua: hitzaldi, mobilizazio, ekintza, jai eta enparauetan indar berrria sumatu zen, irudimenaren indarra eta zaharkitutako moldeekin apurtzeko nahia.

Hori guztia ederki islatu zen asteburuan egin zen manifestazio erraldoian. Aspaldi- i ko partez, Nafarroako ezker guztiak (baita \ zentroko batzuk ere) batera ikusi genituen, baina oraingo honetan, hona beste berri-kuntza bat, alderdiek ez zuten ez zegokien protagonismorik bereganatu. Mobilizazio alaia izan zen, gizarte zibila deritzanak gidatua, eta parte-hartzaileen gaztetasuna izan zen pozik egoteko beste arrazoietako bat.

Globalizazio kapitalista eta neoliberalis-moaren kontrako mugimenduak duen inda-rra agerian gelditu zen berriro ere. Askotan esan izan da gure nazio gatazkak ez diola tarte handirik uzten mugimendu horri eta atzeratuta gelditzen ari garela. Dena den, kosta ahala kosta beste mundu baten alde-ko filosofia globala gero eta garrantzi han-diago hartzen ari da gurean.

Horrekin batera, beste printza bat ailega-tu zaigu Palestinako betiereko gau ilunetik. Mundu berri baten alde egitea manifetara joatea baino gehiago dela erakutsiz, herrialde askotako internazionalista talde batek Arafat presidentearen bizia salbatu du. Protagonismorik hartu gabe Paul Nicholson nekazariak eman digu horren berri, ez zen soilik Palestinaren eskubideen garaipena, baizik eta mundu berria nahi duten horien guztien ideien gauzapen prak-tikoa.

Ideia berriak hor daude, baita adibide praktikoak ere. Printza horiek udaberri hitsa argitzeko balio dezatela.

MUSIKA

» Elizondo: Bol taldea gaur, 22:00etan, Kasino ostatuan.

I Zangoza: Samsara taldea gaur, 23:00etan, Diagonal tabernan. Eta 00:00etan, Na Tua Man tal-dea, Dos Caballos tabernan.

I Tafalla: Escarabajos taldea gaur, 23:30ean, Gabalzeka tabeman.

• Bera: Dilettanti sonata barro-koa bihar, 20:00etan, Altzate elizan.

» Burlata: Kuto, Zirikatu eta Meri-diam taldeakbihar, 21:00etan, Euskal Herria peñan.

» Uharte: Peta Zeta taldea bihar, 00:01 ean, Limite aretoan.

» Burlata: Sonikete taldea astear-tean, 20:30ean, Black Rose ta-bernan.

»Iruñea: King Putreaktaldea oste-gunean, 21:30ean.

BERTSOLARIAK

»Caseda: Bihar, 22:00etan, bertso afaria eginen dute Trinkete el-kartean, Oihane Enbeita eta Amets Arzallusekin.

DANTZARIAK

» Galar: Igandean Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Galar Zendean (Cordovi-lla, Espartza, Arlegi, Subitza, Olatz, Getze, Ezkirotz eta Ga-lar). Dantzariak 10:30ean iritsi-ko dira herrietara, eta ordu ba-tez ariko dira. 13:00etan denak Getzen elkartuko dira, 14:30ean herri bazkaria eginen dute, eta ondoren daritzaldia izanen da.

• Garralda: Hariztitaldeko dantza-riak plazan izanen dira igande-an, 12:30ean.

ANTZERKIA

» Antsoain: TEN-Pinpilinpauxa taldeak Oz aztia antzeztuko du bihar, 18:00etan, kirolde-gian.

» I ruñea: Hiru Punttu taldeak

Lurra lana taularatuko du aste-lehenean, 20:30ean, Antzerki Eskolan.

»Iruñea: Bele-Bizi taldeak Kabaret antzezlana eskainiko du asteaz-kenean, 20:30ean, Antzerki Es-kolan.

HITZALDIAK

» Iruñea: Kike Diez de Ultzurrun kazetaria Iruñeko bitxikeriez solastatuko da ostegunean, 10:00etan eta 18:00etan, Artu-ro Campion euskaltegian.

» Barañain: Su Ta Gar taldeko kideek kantak nola sortzen dituzten azalduko dute ostegu-nean, 19:00etan, Haize elkarte-an.

ERAKUSKETAK

» Mut i loagoi t i : Hector Urra eta Fermin Diez de Ultzurrun artis-ten Under Construction D.O.S. erakusketa hilaren 22a arte iza-nen da kultur etxean.

• Barañain: Txotxongilo burutsuak izeneko erakusketa hilaren 24a arte bisitatzen ahal da kultur etxean, astelehenetik larunba-tera 18:30etik 20:30era eta jaie-gunetan 12:00etatik 14:00eta-ra.

BESTAK

» Mutiloagoiti: Herriko bestak atzo hasi ziren eta igandean bukatu-ko dira.

» Atarrabia: Nafarroako Gazte El-karteen Astea bukatzeko, bihar besta eginen dute Atarrabian: kalejira, hamaiketakoa eta tai-lerren hasiera (11:00), Mikelats dantza taldearen emanaldia (12:30), grafitiak (13:00), futbol partida (13:30) eta herri bazka-ria (14:00). Horretaz gainera, txaranga, gaitariak, malabare-ak, skater-ak, elkarteen erakus-mahaiak...

» Antsoain: Euskaljaia eginen dute igandean. Goizean goiz gaita eta txistuaren soinuak entzu-

nen dira herrian, eta parkean eskulangileen feria eta ardi moztaileen erakustaldia izanen da. 1 l:30ean abiatuta, dantza-riak, joaldunak, erraldoiak, gai-tari eta txistulariak ibiliko dira herrianbarna.

BESTELAKOAK

» I ruñea: Bihar, 18:45ean, herri meza euskaraz emanen dute je-suiten elizan (Bergamin, 32). San fermin ikastolako abesba-tzak parte hartuko du.

AMeka ©tateu ske ta

Belen Arevalo Zer: Grabatuak, margolanak eta eskulturak

Non: Iruñeko Ormolu galerian (Paulino Caballero, 42).

Noiz arte: Maiatzaren 31 arte.