Zabaltze Egunkaria

25
Lehen ale honetan, gure hezkuntza esperientzien berri emango dizuegu. Gure ustez, egiteaz gain kontatzea edota zabaltzea ezinbestekoa ikusten dugulako. Dena ezin dugu azaldu, ezta zehatz-mehatz deskribatu ere, gure asmoa ez baita modelu itxirik sortzea. Gure helburua ikertzea izan da beti, elkarrekin ikertzea kontestu unibertsitarioan eta honen bitartez egiten dugunari buruz edo egin daitekeenari buruz hausnartzea. Ikerketa bide honetan, heziketa kreatibo eta multialfabetismoak erabiltzen dituen esperientziak bultzatuko ditugu. Monografikoa: Eskola 2.0 Gaia: Teknologia berriak Haur Hezkuntzan. - Ziberbulling_a eskoletan - On line Baliabideak - Motxila digitala: irakaslearen IKT KIT_a - Ipuin multimedia (I eta II) - Arbela digitalaren inguruan - Bideo Jokoak eta Haurrak - Eskola 2.0 vs Ikasys - Teknologia berriekiko irakasleen formazioa - IKT_ak erabilita proiektu ezberdinak - Berrobi eredugarri - Txiletar Patagoniatik eskoletarako joan-etorria Heziketarako Narrazioak: - Elkarrikertuz, sorreraz eta orainaz. - Plastika Adierazmena Haur Hezkuntzan. - Narrazioak. Donostiako Irakasle Eskola EHU/UPV zabaltze-egunkaria Maiatza – 2010 1go Zenbakia Aurkibidea Aurkezpena

description

egunkaria elkarrikertuz taldeak egindakoa

Transcript of Zabaltze Egunkaria

Page 1: Zabaltze Egunkaria

Lehen ale honetan, gure hezkuntza esperientzien berri emango dizuegu. Gure ustez, egiteaz gain kontatzea edota zabaltzea ezinbestekoa ikusten dugulako.

Dena ezin dugu azaldu, ezta zehatz-mehatz deskribatu ere, gure asmoa ez baita modelu itxirik sortzea. Gure helburua ikertzea izan da beti, elkarrekin ikertzea kontestu unibertsitarioan eta honen bitartez egiten dugunari buruz edo egin daitekeenari buruz hausnartzea.

Ikerketa bide honetan, heziketa kreatibo eta multialfabetismoak erabiltzen dituen esperientziak bultzatuko ditugu.

Monografikoa: Eskola 2.0 Gaia: Teknologia berriak Haur Hezkuntzan.

- Ziberbulling_a eskoletan - On line Baliabideak - Motxila digitala: irakaslearen IKT KIT_a - Ipuin multimedia (I eta II) - Arbela digitalaren inguruan - Bideo Jokoak eta Haurrak - Eskola 2.0 vs Ikasys - Teknologia berriekiko irakasleen formazioa - IKT_ak erabilita proiektu ezberdinak - Berrobi eredugarri - Txiletar Patagoniatik eskoletarako joan-etorria

Heziketarako Narrazioak:

- Elkarrikertuz, sorreraz eta orainaz.

- Plastika Adierazmena Haur Hezkuntzan.

- Narrazioak.

Donostiako Irakasle Eskola

EHU/UPV

zabaltze-egunkaria

http://elkarrikertuz.ning.com

Maiatza – 2010 1go Zenbakia

Aurkibidea Aurkezpena

Page 2: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

línea de autor [Nombre]

Magisteritzako hiru irakasle. Urte mordoxka

daramagu elkar lanean irakaskuntzan bide berriak

asmatu nahian. Orain hiru urte hurrengo

ikasturtean hirurok Haur Heziketako titulazioan

eskolak emango genituela konturatu ginen: Luispek

psikomotrizitatea jorratzen du lehen kurtsoan,

Estitxuk plastikaren mundua bigarrenean eta

Joxemik teknologia berriak lantzen ditu

hirugarrenean. “Aukera ona zerbait berri egiteko!”

esan genion elkarri. Zer baina? gure irakasgaiek ez

dute-eta zer ikusi handirik. Gure lan egiteko

moduak bai, ordea!

Ideia mamitzen joan zen. Haur Heziketako

ikasleekin, titulazioaren hiru ikasturteetan, ibilbide

“berezi” bat antolatzen hasi ginen. Irakasgaietatik

haratago lihoakeen ibilbide berezia. Nola ordea?

Zeintzuk izango ziren proiektu horren ezaugarri eta

ardatz nagusiak?

Zenbait urte atzerago, Practicum II irakasgaia beste

era batera lantzen hasi ginenean, bi izan ziren

hartara mugitu gintuzten asmoak: lehenengoa

gelan, eskolan eta gizartean bertan ere

hezkuntzaren inguruan gertatzen ari denaz gogoeta

egitea, ikertzea alegia. Nolabaiteko pentsamendu

kritikoa zabaldu nahi genuen gure artean. Gauzak

ez dira haatik gertatzen eta eskola eraldatu nahi

izatera aldakuntza beharrezkoa ikusten duten

maisu-maistrek egin beharko dute edo ez da egingo.

Elkarrikertuz ... sorreraz eta orainaz

Luispe Gutiérrez Cuenca

Gure bigarren ardatza elkarlana izan da beti.

Elkarrekin eraman ditugu aurrera zenbait proiektu,

elkarri ematen diogu gure jardunaren berri eta

elkarren arrimuan indartsuago eta zuzenago ari

garela jabetu ginen aspaldian. Baita jabetu ere

elkarlana bultzatze eta errazte aldera teknologia

berriek eskaintzen dituzten baliabideak ezin direla

bazter utzi. Ikasle-andana berriak teknologiarekin

jaio dira eta hortaz baliatzea deliberatu genuen:

gizarte-sare bat sortuko genuen eta bertan ikasle

zein irakasleen produkzio guzti-guztiak itsatsiko

genituen.

Izena falta genuen ordea. Izenak gure berezitasuna

adierazi behar zuela pentsatzen genuen hirurok.

Beraz, elkar(tu) eta iker(tu) presente izan behar

ziren plataformaren izenean. Holaxe sortu zen

elkarrikertuz.

Hiru urte pasa dira harrezkero. Haur heziketako

hirugarren ikasturteko ikasleok, egunkari hau

prestatzen ari zaretenok, prozesuaren lekuko eta

aktore nagusiak izan zarete. Baina hiru urte

hauetan beste titulazioetako ikasleak ere “igo” dira

elkarrikertuz-era. Beste irakasle batzuk ere hasi

dira gurekin elkarlanean. Ia 600 kide gara 18

taldetan banatuta. Eta produkzioari begiratzen

badiogu: 300 bideotik gora ekoiztu ditugu, 70 foro

baino gehiago ireki dira, ia 1000 argazki daude

ikusgai,… Gaur egunkari baten ale bat editatzera

goaz. Bihar…nahi duzuena. Markelek dioen bezala

etorkizunaren harrobia zarete. Zorionak denori!

Page 3: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

IKASGAIAREN NONDIK NORAKOAK

Haizea Galarraga, Irati Aranburu eta Aitziber Otaño

TALDEKO BLOGa: http://plistiplastika.blogspot.com

Ikasgai honen hasierako puntuan egonik, kurtsoan zehar jorratutako ibilbidearen ondoren, plastikarekiko eta oro har arte-munduarekiko dugun ikuspegia aldatuko zaigulakoan gaude. Ikuspegi aldaketa honetan lehenengo egitekoa, Plastika hitzak berezko dituen sormena eta originaltasuna pertsona jakinei esleitzen zaizkien mitoa baztertzetik hasita, guztiok gara ditzakegun trebetasunak direla sinistera igarotzea izango da. Bestetik, plastikak haurraren garapen kognitibo, psikologiko eta sozialean duen garrantziaz jabetu beharko dugu, ondoren, gure hezkuntza-eginkizunean nola jokatu jakin dezagun, praktikan nola jarri erabaki beharko baitugu. Halaber, informazio berria eta zabala jasoko dugularik, ziur gaude plastikarekiko eta artearekiko jakinmina eta begirunea areagotuko zaizkigula. Bigarrenez, gure sormena garatzeko tartea izango dugula espero dugu, sormena bera produkzioen bidez praktikan jarriz. Hirugarrenik, gure ogibiderako garrantzia handikoa izango delarik, haurrei sormena garatzeko eskaini beharko dizkiegun baliabideak eta estrategiak zehazteko gaitasuna eskuratzea espero dugu. Azkenik, artea denboran aldatuz doanez eta, egun, teknologia berriek hartu duten indarraz jabetuta, plastika lantzeko modu desberdinak ikastea dugu helburu, hala nola, ohiko materialak erabiltzeaz gain eta ohiko produkzioak egiteaz gain, hauek teknologia berriekin uztartzea.

Plastika Adierazmena Haur Hezkuntzan

Ikasleen ahotsak Irakasleak, ikasketa prozesuaren zati bat besterik ez du ikusten… Ikasleak berriz, beste bat. Egindako lanen inguruan zer nolako begirada eraiki duten ikusiko dugu artikulu hauetan.

Nondik egiten dugu lana?

Irakaslearen begiradek garrantzia handia dutela uste dut, gu izango baikara esanahia definituko duguna.

Niretzako plastikak, aukerak eskeintzen dituen ikasgaia da; aukerak pentsatzeko, mundua beste modu batean begiratzeko, ikertzeko, hausnartzeko, begirada subjektiboa lantzeko.

Gure akzioekin ikasleari beste errealitate batean murgiltzeko aukera ematen diogu, gauzak egiteko aukera ezberdinak aztertuz. Akzio hauek ez dira neutralak eta hauetan sakonduz beste egiteko moduak ikertzen ditugu.

Hau izan da nire ekarpena eta gaiari buruzko artikuluetan topatuko duzuena.

Zer esanahia du Plastikak?

Estibaliz Jz. de Aberasturi

Page 4: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

¿Por qué el arte como vehículo?

(Cuadernos de Pedagogía, n-371, Septiembre 2007. Irakurritako testuetatik bildutako ideiak eta hausnarketak)

Maria Arévalo, Eider Aldabe, Maier Gereka, Araitz Abasolo

TALDEKO BLOGa: http://artezi-artazi.blogspot.com

“Aquí el arte es un mero vehículo, aunque de vital importancia dada su naturaleza individualista y experiencial, para aprender a pensar y reflexionar”, haurraren adinaren arabera, garaiko interesarekin lotura duten obrak aukeratu eta hau behatu, landu, haien hipotesiak egin…azken finean, elkarrizketa argumentatu eta kritikoak sustatzeko aitzakia moduan hartzen da artea DAPeko sistema honetan, halaber, integratzailetzat har dezakeguna izan ere, haurraren baliabide bakarra izan dituen esperientziak izango baitira. Ez da erantzun oker ez zuzenik egongo, ikasleak dituen ideia horietatik, irakasleak zuzendu eta kanalizatuta, erantzun horietatik jasotakoa bildu eta obra bakoitzaren esanahia eraikitzen joango da. Hasieran irakaslearen galderen laguntzaz eraikitakoa, amaieran, soilik ikasleen arteko elkarrizketa aberatsetan amaituko du, kurtsoan zehar artelanak lantzeko ikasi eta barneratu dituzten patroiak jarraiki. Patroi hauek berak, gainontzeko ikasgaietara luzatuko dituztelarik, ikaskuntza esanguratsu baten helburua izanik. Irakaslearen funtzioa sesioak gidatzearena izango da, galderak planteatuz obraren esanahia eraikitzen laguntzeko, aldez aurretik planteatuta dauden helburuak betetze aldera. Pentsatu, reflexionatu, hitz egin, arrazoitu, kritikoak izan…gure sistemak urteen poderioz isiltzen dituen ezaugarri hauek denak sustatzen dituzte artea izanik bidea eta baliabidea. Egia esan, orain arte kritikak soilik egin ditugu, egungo sisteman zenbait gauza ez daudela ongi bideratuta eta abar, baina ez dugu aukera alternatiborik bilatu eta artearen bitartez hauek egiten dute bide horietako bat dela uste dugu, ikaskuntza sustatu eta pertsona moduan eraikitzeko patroi horiek jarraitu, haurrak berak aurkitu eta erabiltzen dituen patroiak: pentsatu, galderak egin, hitz egin, lotsa gainditu eta konfiantza izan...halako testuinguru batean hezteak aukera ezinhobeak eskaintzen dizkio haurrari, eta artearen zein beste bide batzuen bitartez, egungo giroa (azterketak, hamarra izanik denak ebaluatzeko irizpidea, mugatua) bergirotu egin behar dugu, berreraiki! artikulu honen bitartez, bide alternatiboen zerrenda ireki dugu...eta pentsatzen hasi gara beste bideak bilatzen!

Hezkuntza artistikoa eta ikus-kultura: (Noruntz bideratzen da ikasgaia?) Hodei Hernandez, Mariñe Iruretagoiena, Rocío Jimenez, Laida Zubeldia TALDEKO BLOGa: http://urdina-urdina.blogspot.com

Gaur egungo gure kulturan ikusmenezko edukiak ugariak dira eta beraz, hau lantzea ere azpimarratzen dugu. Haurrak kalean eta eskolan ikusten duenaren artean bere loturak egiten baditu, askoz errazagoa suertatuko zaio informazio guztia barneratzea, ulertzea, eta poliki-poliki artea ezagutzen eta arteaz gozatzen hastea.

Laburrak:

Ander Errasti Nerea Ugarte Maier Irazusta Iker Urkiola

Esperientzi Artistikoak

TALDEKO BLOGa:

http://lautik2.blogspot.com

Page 5: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

ARTE GRAFIKOAK. Ainhoa Cenzano, Ainara Egaña, Lurdes Gorostegi, Maria Clavero

TALDEKO BLOG: http://lumatxoa.blogspot.com (ARTELEKUra joan ginen ikasketarako beste kontestu bat ezagutzera;

bertako mediateka/liburutegia errekurtso interesgarria eta oso aberasgarria izan zen)

Artelekuko liburutegian Arte Grafikoei buruzko informazioa bilatzen ari ginela, elkarri galdera bat egin diogu: baina, zer dira Arte Grafikoak? Bakoitzak arlo desberdin bati buruzko liburu bat zeukan, eta ez gara adostasun batera iritsi. Joan aurretik ideiarik ez genuen, orain, aldiz, Arte Grafikoen barnean guztia dagoela ondorioztatu dugu. Azken finean, barruan dugun hori adierazteko edo errepresentatzeko teknika desberdinak erabiltzea litzateke. Guk gaur, liburutegian ikusi ditugunak, batez ere, grabatuak, litografia, eta serigrafia izan dira, baina beste guztiak ere hemen sartuko lirateke. Haur Hezkuntzako irakasle bezala, bi ideia hartu ditugu, bi liburu desberdinetatik:

1- Piztiarioa : 2 pertsona elkartu dira, Txiliku idazlea eta Baroja Collet eskultorea, eta hitzez eta irudiz irakurlearen eta ikuslearen barrenean zirrara ezabaezina sortzea helburu duen liburua argitaratu dute. Oso egokia iruditu zaigu eskola eramateko, izan ere erdi-aroan ohikoak ziren piztiak edo animalia ezezagun eta arraroenak deskribatu eta marrazten dituzte, bakoitzaren istorioa kontatzearekin batera.

Gelan, era desberdinetara landu daiteke hau, baina bat izan daiteke ipuina kontatu eta marrazkiekin lotu, egileak marrazki horiek nola egin dituen azaldu, eta bukatzeko haurrek kalkoa erabiliz pizti horiek berak irudikatzea. 2- Capilla de papel ( VELASCO F., 2004, Servicio de publicaciones del Principado de Asturias) : egilea litografiako irakasle bat da, eta honek bere lan desberdinak aipatzen ditu liburuan zehar. Gustatu zaizkigun esaldi batzu: “…Conjunto de estampas, de naturaleza muy diversa, pone de manifiesto el resultado de la pasión desmedida y de la capacidad inventiva del artista, dos cualidades que le caracterizan sin

duda” “… confrontación, arte e industria, como un diálogo entre un medio de estampación tradicional y directo…” Gure helburua, Haur Hezkuntzako haurrek inpresio prozesua ikustea, inprimatutako materialaren gainean norberaren sentimenduak islatzeko irudiak sartzea eta material informatiko bidez inpresio prozesua eraikitzea izango da, erabilitako materiala birziklatuz eta zentzua emanez eskolaren itsura aldatzeko eta hau ikasleen parte izateko, hau da, ingurua ikasleen egunerokoan txertatua egoteko. Eskolako espazio irekiak eta kolektiboak erabiliko lirateke artelana azaltzeko. 3- Carteles nuevos diseñadores (FOSTER, J): Liburu honetan hainbat kartel ikusten dira. Kartel bakoitzak helburu eta mezu jakin bat dauka. Haur Hezkuntzan kartelak egitea ere ideia ona iruditu zaigu, izan ere, jaialdi asko egiten dira kurtsoan zehar (gabonetan, kurtso bukaerako jaialdia…), eta gurasoak gonbidatzeko era bat izan daitekeela pentsatu dugu.

Page 6: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

Apirilak 20: Asteartean, Bartzelonako arte ederretako ikasleekin bideokonferentzia bat egiteko aukera izan dugu. Bideokonferentzia egin ahal izateko lehenago hainbat galdera landu ditugu ikasgelan bertan, ondoren hauei buruz eztabaidatu ahal izateko. Galderak batez ere, geure identitateari buruz izan dira, ea guk arte ederretako ikasleak nola ikusten ditugun, haiek gu, hau da, Haur Hezkuntzako irakasleak nola ikusten gaituzten, arte ederren inguruan eta Haur Hezkuntzako irakasleen inguruan zein topiko dauden,… horrelako gaien inguruan solastea zen intentzioa. Bartzelonakoen hitz jarioaren aurrean txiki sentitu gara, zer esan ez dakigula. Hementxe nabaritu ahal izan dugu beraiek ederki prestatua zutela eta guk ez dugula horretarako paradarik izan. Gainera, zenbaitentzat lehen aldia izan denez bideokonferentzia bat egiten genuela horrek ere urduritasuna azalarazi du. Hala ere, badirudi, Bartzelonakoak gustura geratu direla esperientzia berri honekin, horregatik beste saiotxo bat egiteko intentzioa dugu, ea nola irteten den oraingoan!

INTERCAMBIO Euskal Herriko Unibertsitatea + Universitat de Barcelona http://ub-ehu-intercambio.blogspot.com/

Maria Bonilla, Aloña Esnaola, Saioa Dávila eta Irati Cerrato

Taldeko BLOGa: http://iujuli.blogspot.com

Maiatzak 5: Lehengo asteko asteartean, bigarren aldiz katalanekin bideokonferentzia izan genuen. Bertan, aurrekoa baino lasaiago hitz egin eta parte hartu ondoren, hainbat gai jorratu genituen. Baina ia denbora gehiena gai berdinakin aritu ginen: irakasteko moduak aldatu behar direla. Baina arte ederretako baten galderari esker pentsatzen jarri ginen eta konturatu ginen hori esatea oso polita dela, baina gero praktikan jarri behar dela. Beraz, gure buruak gai horri buruz pentsatzen jarri ondoren gure elkarrizketa bukatu zen.

IKUSTEN DUGUN ERREALITATEA DESKRIBATZEN DUGU EDO DESKRIBATZEN DUGUN ERREALITATEA IKUSTEN DUGU?

Maite Campos, Aiora Garate, Eneritz Mitxelena,Yurima Sagastuy Taldeko BLOGa: http://arteanmurgilduz.blogspot.com

Page 7: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

Tabakalerako erakusketa Joseba Olagarai http://bakarrikedo.blogspot.com

Tabakalerako erakusketa zientziaren, teknologiaren eta artearen arteko disziplinartekotasunaz ari da. Arte-adierazpide berriak nabarmentzen ditu eta esparru horretako sormen alor berezi eta inpaktantea erakusten du. Esperimentazioak eta berrikuntzak ikus daitezke. Logika garbirik gabeko asmakuntzak. Erranahi anitzeko esperimentuak. Zientziaren matematikotasunetik sortutakoak izanda ere, emozioen munduari estuki lotutako adierazpenak dira. Kontrastea ikaragarri gustatu zitzaidan. Ederra da ikustea zientziaren mundu perfektuak artearen mundu abstraktuarekin zein ezkontza polita egiten duen. Erakusketa iluna da. Misteriotsua eta beldurgarria. Txoko batzuetan benetako izua pasatzen da. Bi lagun joan ginen erakusketa ikustera, goizez, inor ez zebilenean. Irriz sartu ginen baina momentu batzuetan aurpegia ere aldatu zitzaigun. Txoko ilunak daude Tabakalerako aretoetan. Musika makabroarekin. Hutsik. Eta erakusketaren barrenean sartuko bazina bezala da. Erakusketak zu irentsiko bazintu bezala. Sutila eta ederra.

Perfekziotik sortutako mundu abstraktua Itxuraz, erakusketa osoak azalpen zientifikoa dauka. Obra bakoitza esperimentu teknologiko bat da. Baina ez da horretan gelditzen. Esperimentuek emozio bat daukate, sentimendu bat. Bakoitzari zerbait desberdina iradokitzen diete. Nik emozio bat sentituko dut giza-gorputza inguratzen duen kaparazoi errobotikoarekin (azpiko argazkikoa), eta ondokoak bertze bat. Kaparazoia (robota) berdina da baina emozioak erabat desberdinak dira. Hori da erakusketak duen gauzarik politena. Librea da, hagitz irekia. Perfekziotik egindako gauzak artearen mundu abstraktuan sartzen dira. Hainbat areto daude eta guzietan sartu zaitezke. Batean sartzeko ordea, ordua hartu behar da. Gela iluna da. Erabat iluna. Leku guttitan topatu daitekeen iluntasun osoa du. Barrenera taldeka sartzen da eta gidak azalpenak ematen ditu. Begia erabateko iluntasunera ohitzen denean, pezera handi bat pizten da, argi-erradiazio desberdinekin. Unibertsoaren erdian zaudela ematen du, hegan. Sentsazio arraroa da. Niri ikaragarri gustatu zitzaidan.

…¡pues no lo entiendo! Momentu batean, gizon batek, iluntasunaren erdian, honakoa galdetu zuen: “pero esto qué quiere decir?” To galdera! Gidak artistaren azalpena bota zion ti-ta, buruz ikasia zuen bezala. Gizona ez zen konforme gelditu eta honakoa erantzun zion: “pues no lo entiendo!”. Eta galdera da: zergatik ulertu behar da? Zergatik behar dugu azalpen logiko bat? Zergatik jakin nahi dugu artistak zer adierazi nahi duen bere obrarekin? Beharrezkoa da artistak obra nola, zergatik eta zertarako sortu zuen jakitea? Zergatik ez emozioei bide eman? Zergatik ez gure buruari sentitzen utzi? Ez al dute azalpenek baino aunitzez gehiago balio gure sentimenduek? Erakusketako obra bakoitzak gure barrenean eragiten dituen emozioak ez al dira garrantzitsuagoak? Zergatik jakin nahi zuen gizon hark zer esanahi zuen obrak? Ez al zuen deus sentitu iluntasun oso hartan argi txiki haien mugimendua ikustean? Zerbait eraginen zion, ezta? Eta orduan zer inporta dio azalpen logikoak?

Page 8: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

Aurtengo Ikasturtean (2009/2010) Mikel Laboaren irudia aintzat hartuta Ikasgaia ezberdinetan lan-proiektu batean parte hartu dugu, Ikasgaia bakoitzean proiektuaren zati bat garatuaz (Musika adierazmenean, Historian edo Plastikan...). Elkarrikertuz-eko plataforma izango da lana erakusteko espazioa eta egin duguna trukatzeko aukera ezin hobea. Honela ba, gure ikasketa prozesua zabalduaz beste ikasle lanen bitartez. 1. AURKEZPENA: Lan proiektuaren ATAL bat hau

izan da: artikulu honetan ikusiko duzuena, Haur-Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek (ikasgai tronkala; "Plastika Adierazpenaren Garapena eta bere Didaktika") eta hautazko ikasgaian, "Musika eta folklorearen historia"n landutakoa da.

1.1. Plastika adierazmenaren garapena eta bere

Didaktika, Haur Hezkuntzako 2 maila: Zer egin dugu? (Estitxu Jz. de Aberasturi irakaslea) Musikograma: "musika idazteko moduari deitzen zaio..." guk, pintatuko dugu. Lan honetan, abesti batean dauden elementuak adierazten dira (erritmoa, pultsazioa, konpasa, tinbrea...) Abestiaren ehundura, estruktura lantzen da. Entzuten dugun abestiaren elementu gehienak lantzen dira. Obraren ikus-adierazmena landuko dugu; partitura berri bat sortuko bagenu bezala.

"Ez nau izutzen negu hurbilak" abestia, Musikan Lurdes Sagarzazurekin "bertsionatu" zutena, pintatu egin dute bi taldeek. Hauek izan dira emaitzak:

1go Taldea: partituran pintatutakoa kokatu egin dute, abestiaren elementuen adierazmenak azalduaz.

2en Taldea: partituran sortu duten konposizioa sortu dituzten irudiekin lotura adierazi dute. Intentsitatea.

Elkar-lana: Mikel Laboaren lan proiektua Ana Urrutia, Lurdes Sagarzazu eta Estibaliz Jz. de Aberasturi

1.2. "MUSIKA ETA FOLKLOREA" hautazko ikasgaian, ikasleek egindako lana: Zer egin dugu? (Ana Urrutia irakaslea) Talde honetan, Mikel Laboaren bost abestietatik (Txoria txori - Ez nau izutzen negu hurbilak - Haize hegoa - Gure bazterrak - Baga, biga, higa ) ikasle bakoitzak abesti bat aukeratu egin du; abestia entzun eta honen hausnarketa eginda, musikaren ezaugarriak kontutan hartuz azterketa egin behar izan zuten. Egindako lanaren azalpena blog-ean duzue. 1.3. Musika adierazmenaren garapena eta bere Didaktika, Haur Hezkuntza 2 maila: Zer egin dugu? (Lurdes Sagarzazu irakaslea) Gelan ditugun baliabideak kontuan izanda (bai ikasleen bai musika tresna aldetik) sortu dugu musika lan bat. Mikel Laboaren abesti bat aukeratu genuen, “Ez nau izutzen negu hurbilak”, eta denon arten interpretazio berezi bat eman genion. Kontuan izanda didaktika arloa garatzen ari garela eta egunen batean haurrekin horrelako esperientziak gauzatuko dituztela, interesgarria kontsideratu gunen honelako lana burutzea. Esperientzi honetatik sortu zen talde-giroa eta lan prozesuak, beldur-eszenikoa gainditzeko baliagarri izan zen. Esperientziaren bideo ikus dezakezue: http://elkarrikertuz.ning.com Musikogramaren BLOGa: http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blog

Page 9: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

El 12 de mayo Jose Mari Uria, pedagogo y trabajador de Aspace, se acercó hasta Magisterio para hablarnos de su experiencia vital. La conferencia se transformó en todo un viaje a través de una trayectoria vital caracterizada por un

aspecto que ha acompañado a Jose Mari toda su vida: la parálisis cerebral. Este viaje al que nos invitó Jose Mari de una forma pasmosamente generosa y transparente, poseía un ingrediente que ninguna teoría académica posee: EMOCIÓN. Y ya sabemos que los mensajes que se acompañan de sentimiento llegan hasta adentro y se instalan de forma impune. Yo soy testigo de ese silencio, quizás cargado de cierta emoción contenida, de l@s alumn@s de 3º de Educación Especial, a lo largo de dos horas. Un striptease emocional por parte de Jose Mari, con guiños de humor para aligerar el discurso. Una entrega generosa, sin tapujos, con la belleza que produce la sinceridad del sentimiento. La belleza de descubrirnos imperfectos, pero la grandeza, por esa misma razón, de ser personas únicas. Un ejemplo de

alguien que, riéndose primero de sí mismo, ha reivindicado y ha luchado por obtener su lugar en el mundo. Su ritmo se convirtió en nuestro ritmo. Su reflexión en la nuestra. Ante nosotr@s, un revolucionario que reivindica que “nadie educa a nadie”, y que defiende el trabajo conjunto inmerso en algo fundamental que caracteriza este mundo: la diversidad. Un seductor que maneja bien la palabra y nos involucra en su propia experiencia. Imposible escapar de este hipnótico encanto. Un luchador que ha ganado batallas, pero que es consciente de que hay lugares todavía que conquistar para ganar ese derecho tan preciado del ser humano que se trata, simple y llanamente, de existir. Ser y existir, trabajando conjuntamente, aceptando la particularidad de cada uno, reivindicando la diferencia, aprovechando las características de cada uno. En fin, al fin y al cabo desde el respeto a la PERSONA, el respeto a ese ROSTRO HUMANO que poseemos cada uno. Este es nuestro bien preciado. Esta es nuestra conquista. El 12 de mayo tuve el privilegio de conocer un poquito más a Jose Mari Uria, del que puedo presumir ser… su hermana.

Un rostro humano. Esther Uria.

Page 10: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

Recuerdo la llegada al centro educativo. Me sentía asustadísima, ¿Seré capaz? ¿Cómo me

relacionaré con los niños? ¿Sabré salir de las distintas situaciones en las que me encuentre? ¿Y con

los demás maestros? ¿Podré relacionarme de igual a igual con ellos? ¿Soy conocedora de todos los

conocimientos que se supone debo saber en un tercero de magisterio?...Cuando entré en la escuela,

todos los niños me miraban. Y yo a ellos. Comencé a respirar. Me sentía feliz de vivir esta

experiencia en este centro, en el que la mayoría de alumnado es de procedencia gitana y el resto

son inmigrantes africanos, latinoamericanos, chinos y árabes. Quería conocer otra parte de la

realidad, que se quedaba alejada de lo que yo conocía hasta el momento. Y así fue. Me di con la

realidad de pleno. Comprendí la importancia de recuperar ese lado emocional de las personas, de

humanizarnos como docentes y ofrecer a los niños la posibilidad de explorar sus propias

emociones y aprender de ellas. Me di cuenta de la necesidad de cambiar este sistema educativo en

lugar de intentar que tantos y tantos niños se adapten a una escuela que nada tiene que ver con sus

vidas diarias, sin llegar a percatarnos que los vamos perdiendo por el camino.

Pero sin duda alguna, lo que más significativo me resultó, tras toda esta experiencia, fue darme

cuenta de que los maestros, tanto noveles como experimentados, debemos estar dispuestos a

cambiar, cambiar la perspectiva desde la que miramos a estos alumnos, cambiar la forma en que

nos acercamos a ellos, cambiar la manera de enseñarles, siendo capaces de acercar la vida de la

escuela y la de la comunidad. En la medida en que nosotros seamos flexibles para los cambios, eso

es lo que proyectaremos y enseñaremos a los niños, que las realidades pueden cambiar, que no

estamos condenados a vivir de la única manera que conocemos, que existen infinitas posibilidades

si así lo elegimos. Y dado que a fin de cuentas trabajamos o trabajaremos la mayor parte del

tiempo con niños, ya sabemos que nos convertimos en figuras muy significativas durante etapas

muy importantes de sus vidas, que ayudamos a forjar el concepto que de sí mismos crearán, que

marcaremos momentos decisivos y que en muchas ocasiones, más de las que me gustaría pensar,

somos la única figura adulta que puede comprenderles y ayudarles. Por ello, debemos tener

presente nuestra responsabilidad para con ellos y no olvidar que necesitan algo más que aprender a

leer y a escribir en su paso por la escuela.

Mungia, 17 de Mayo de 2010

Y de repente llegaron las prácticas… Cris Bacete

Page 11: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

Argelian dauden Saharar kanpamendu errefuxiatuetara

iritsi bezain pronto konturatu nintzen beste kultura

batean barneratu nintzela. Gure Mendebaldeko

gizartearen ikuspuntutik ikusita, dena egiten zitzaidan

arrotza eta egoera asko ez nituen ulertzen, ez familia

beraren funtzionamenduan, ezta Haur Eskolan egiten

zituzten ekintzen inguruan. Edozein kultur motak,

gizarte horrek dituen beharretara egokitzen du

Hezkuntza Sistema eta gure ikuspuntua aldatu ezean,

ezer gutxi egin genezake, beraiei lagundu nahi badiegu behintzat.

Saharauien egoera ez da batere erraza. Alde batetik, beraien lurraldetik kanporatuak, desertu baten erdian bizi

dira. Bestetik, familiak sakabanatuak daude, izan ere, Saharauiar asko (gehienak gizonak) beste estatuetara joanak

dira lan egitera, bere familiei diru pixka bat bidaltzearen truke. Honela bada, Hezkuntza Sistema aldetik

baldintzak ez dira onenak. Hala ere, esan beharra dut, harritzekoa dela nola garatu duten Hezkuntzako arloa

bertan: eskolak nonahi daude, material aldetik nahiko ondo hornituak (arbelak, liburuak, ...) eta irakasleen

formakuntza oso ona da (irakasle izateko Magisteritzako eskola batetik igaro behar dira).

Hala ere, Saharauiar gizarteak ez du eskola hain beharrezkotzat hartzen. Haur Hezkuntzara zuzenduta, gure

eskolak zuen arazorik handienetakoa, haur falta zen. Kalkulatua zegoen % 60 bakarrik joaten zela Haur Eskolara.

Honi aurre egiteko, eskolak janaria hasi zen banatzen bere ikasleen artean, haur gehiago etor zedin, baina hala ere,

ez zuten bere helburua lortu. Arazo honen idiosinkrasia, familia Saharauien antolakuntzan oinarritu behar dugu.

Beraien familia eredua, ez da guk hemen daukaguna. Bertako famili loturak askoz estuagoak dituzte eta kopurua

ere, askoz handiagoa da (beraientzat lehengusu bat, ia anai bat bezala kontsideratzen dute). Horrela bada, haurrek,

amari laguntzen diete etxeko zereginetan. Bestalde, emakumearen rola Saharar gizartean oso mugatua da eta

bertako neska askok ez dute ikasketarik ez baitiote etekinik ikusten. “Zergatik galduko dut denbora eskolan

etxean gelditu behar badut bertako lanak egiten?”

Zorionez, Saharauiar gizartea pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari da eta bai Hezkuntzaren rola eta bai emakumeen

rola hobetzen ari dira. Aldaketa horretan, zati oso txikian bada ere, espero guk burututako lanak lagundu izana.

Sahararen historiari buruz eta bertako hezkuntzaren inguruan

gehiago jakin nahi ezkero:

http://www.hikhasi.com/artikulua/958

Praktikak Saharan . Iñigo Larrañaga Ageitos

Page 12: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

ZIBERBULLING-A ESKOLETAN Aintzane Morillas, Ane Zulaika , Maialen Esoain, Amaia San Jose

Cyberbullyinga orain dela urte gutxi, teknologia berrien agerpenarekin batera, agertutako fenomenoa da. Teknologia berriak eta interaktiboak erabiliz egindako mehatxu, irain… bezala definitzen da eta azken aldian, batez ere gazteen artean, oso erabilia da.

Ciberbullying-ari aurre egiterako unean, eragile asko hartu behar ditugu kontuan. Hau ez da kaleko, eskolako edota etxekoek bakarrik burutu beharreko lana. Lan hau denoi dagokigu, gizarteko eta haurrak inguratzen dituen pertsona orori. Egungo gazteak dira puntako teknologiak erabiltzen hobekien konpontzen direnak, eta ondorioz, hauetaz baliatuz bullying “teknika” berriak azaldu dira. Baliabideak anitzak dira: mobila, posta elektronikoa, sare sozialak...

Ondorioak bai psikologikoak, fisikoak edo sexualak izan, erasotuak izan diren erabiltzaile gehienak estresa, antsietatea, amorrua, inpotentzia eta fatiga jasaten dituzte. Honetaz gain, beraien buruarekiko konfiantza ere galtzen dute.

Hau guztia esanda, argi dago teknologia berriekin bullying teknika berriak agertu direla, eta kontua ez bada bideratzen egoerak okerrera egingo duela. Gainera teknologiak etengabe aldatzen eta berritzen dira, eta ondorioz bullying bide berriak agertuko dira. Argi dago, era batean edo bestean hau moztu behar da.

Formakuntzarako eta prebentziorako materiala,

www.pantallasamigas.net/otros-webs/ciberbullying-net.shtm

www.ciberbullying.net

www.riesgos-internet.blogspot.com

www.ordenadores-y-portatiles.com/ciberbullying.html

Eskola 2.0

Page 13: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

ON LINE BALIABIDEAK Ane Beloki, Idurre Etxaide, Aitor Irastorza eta Myriam Liberal.

www.childtopia.com

Artikulu honen helburua ez da Haur Hezkuntzan landu behar diren Teknologia baliabideak zehaztea, guk informazioa bildu dugu eta irakurlearen esku uzten dugu, materialaren erabilera. Bi atal zehaztu ditugu: 1. Irakasleak erabiltzekoak: Materiala prestatzeko zein klasean haurrekin erabiltzeko(

ipuinak...) 2. Baliabide ugari dago eta informazio hau biltzen eta sailkatzen duen web gune pare bat jaso

ditugu: • Gasteizko Arantzabela ikastolak lotura interesgarriak jasotzen dituen atal bat garatu du,

loturak gaika sailkatuta daude bilaketa errezte arren http://arantzabelaikastola.com/webgunea/index.php/es/enlaces • Cuaderno Intercultural, baliabide desberdinak biltzen dituen blog bat da, bertan

grafomotrizitatea lantzeko loturak interesgarriak aurkitu ditugularik. http://www.cuadernointercultural.com/materiales/lectura/grafomotricidad/ • Marrazkiak, karetak, puzzleak, titereak etab inprimatzeko web gune bat: http://www.dibujos.org/

3. Ikasleek erabil ditzaketen on line baliabideak: alor desberdinak lantzeko “jolasak”. • Zernola adimena lantzeko jolasak biltzen dituen web orria da. http://www.zernola.net • Web honetan, arlo ezberdinei buruzko jolas eta jarduerak topa ditzakegu. Bertan, marrazkiak,

jolasak,... topa ditzakegu.http://www.solasegitekoipuinak.net • Childtopia, arlo ezberdinetako jarduerak hizkuntza ezberdinetan eskaintzen dituen web gunea da.

Hizkuntz eskaintza euskaraz, ingelesez, katalanez, frantsesez eta gaztelaniaz egina dago. Honen bitartez, jolasak, eskulanak, marrazkiak, ipuinak, fitxak,... landu daitezke. http://www.childtopia.com

• Hauek dira guk bildu ditugun web orrialdeak. Baliagarriak iruditzen zaizkigu bertan topatu dugunagatik. Hala ere, hasieran esan bezala, guk ez dugu hau erabili behar denik esaten, aukera batzuk besterik ez dira. Guk bilketa bat egin dugu eta erabiltzaileak hauek aztertzean ikusi beharko du erabili ala ez.

Den den, artikuluan argitaratutako informazioa ren lorpen prozesuari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, gure blogean aurkitu dezakezue:http://laumousse.blogspot.com

Eskola 2.0

Page 14: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

MOTXILA DIGITALA: IRAKASLEAREN IKT KIT-A. Junkal Korrotxano, Leire Loidi, Agurtzane Sarasola, Josune Uzkudun

Azken asteotan Irakaslearen IKT KIT-a prestatzen aritu gara, baina, zer ote da irakaslearen IKT KIT-a deritzogun hori?

http://portableapps.com/

Irakasleon beharrei behatuz, baliagarria izan dakiguken material digitala biltzen saiatu gara kit honetan. Material hau baliagarria izan daiteke bi zentzutan, alde batetik, irakasleak ikasleekin landu ditzakeen hainbat baliabideren bilduma proposatzen dugulako eta bestetik, irakasleak berak erabili ditzakeen hainbat programa bildu ditugulako. Ikaslearen atalean, sarean dauden hainbat ipuin, ipuin multimedia, jolas, jolas interaktibo, matematika ariketa, marrazketa eta abestia aurki ditzakezue. Atal honen erabilerarako internet konexioa izatea beharrezkoa da, baina, era berean edozein ordenagailutatik baliabide hauetara iristeko bidea erraztu dugu loturen bidez. Irakaslearen atalean, Motxila digitala osatu dugu (ikusi: http://portableapps.com/), non irakasleon lanean erabilgarri izan dakiguken hainbat programa bildu ditugun; besteak beste, web nabigatzailea gustukoen dituzun loturak txertatzeko aukerarekin (Mozilla firefox), agenda pertsonal bat (Mozilla sunbird), artxibo edo ekipoak aztertzeko antibirusa (ClamWin), irudi eta musika editoreak (Picassa, Gimp, Audacity), aurkezpenak egiteko programa bat (Power Point), artxiboak konprimitu eta deskonprimitzeko programa (7-Zip), etab. Motxila digital honen ezaugarri nagusi eta interesgarriena zera da, programa guztiak USB batean bildurik daudela eta aplikazio bakoitza ordenagailuan instalatu beharrik gabe erabili daitekeela; nahikoa da USB memoria ordenagailuari konektatzea eta bertatik exekuta ditzakegu programa guztiak. Erabili ostean, ordenagailuan inongo arrastorik utzi gabe deskonektatu daiteke. Motxila digitalak, software desberdinen instalazio beharraren arazoa gutxitzen du, norberak bere lanak modu ordenatu batean jasotzeko baliabideak eskainiz. Laster gure blogean aurkituko duzue honen inguruko informazio zabalagoa. http://salokouz.blogspot.com. Bisita gaitzazue!

Eskola 2.0

Page 15: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

Eskola 2.0

IPUIN MULTIMEDIAK (I) Iñigo Larrañaga, Nekane Tejedor, Jon Urruzola eta Olaia Juni.

.

IZENBURUAK LOTURAK

-Egiaren ispilua -Iratxoen bihurrikeriak - Hauskara -Gabonak ipuinetan -Neskea eta jaungoikoa -Bizkaialdeko ipuin-esaundak

http://www.ibaizabal.com

- Makilakixki - Gizon harrigarriak - Tartalo - Patxi errementaria

http://www.elkar.com/

-Enperadorearen jantzi berria

http://perso.wanadoo.es/postigoaula/taller/trajenew.htm

Guztira 31 ipuin aurkitu daitezke. www.elkarlanean.com

Guztira 27 ipuin aurkitu daitezke. http://vimeo.com

Teknologia berrien laguntzaz sortutako eta egindako ipuinak, multimediak, dagoeneko ikastetxe guztietan topa ditzakegu. Hor daude, noizean behin ipintzen dira, eta irakaslearentzat oso jarduera erosoa da. Baina hortik aurrera eta horren aurretik, zer? Hauek eta galdera gehiago erantzuten saiatuko gara. Eta horretarako, emisorearen aldaketak duen garrantziaz arituko gara, merkatuan dauden bilduma ezberdinak aztertuko ditugu (Urtxintxa proiektuko ipuin multimediak, interneten topatu ditzakegunak eta liburutegietan dauden hainbat argitaletxekoak) hau guztia egin ondoren, ipuin multimediak baloratzearren zenbait irizpide finkatuko ditugu. Badira proiektuak eta programak gure kabuz ipuin multimediak sortu ahal izateko (Fabula proiektua…) edota liburu multimediak (LIM…), eta zentzu ezberdinetan eraginkorragoak direla pentsatzen dugu. Prozesu hauetan, haurrek ere parte har dezakete (irakaslearen laguntzaz) gelako edo bakoitzaren esperientzia abiapuntutzat hartuz, eta beste gauza batzuen artean, kolektibitatearen esanahia areagotzeko aukera izan daiteke. Eta ipuin hauek sortzeko helbide elektroniko hauek baliagarriak izan daitezke: http://educalim.com/manual/entorno.pdf http://educalim.com/manual/primerlibro.pdf http://educalim.com/manual/paginas.pdf http://www.youtube.com/watch?v=xgHeEt3aVVA http://www.educa.madrid.org/binary/161/Libros%20LIM.swf http://www.educa.madrid.org/binary/964/Libros%20LIM%202.swf http://avalerofer.blogspot.com/2007/05/ejercicios-con-lim-en-blogger.html

Page 16: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

MULTIMEDIA IPUINAK (II) Leyre Amunarriz, María Díez, Leyre Franganillo,

Nekane Galdeano, Nahiara Olascoaga Gizarte aurrera eramaten gaituelakoan dago.Baina nora eta nola eramaten gaituen gu geuk kontrolatuko dugu. Teknologia berriez inguratuta gaude eta hezkuntza ezagutzera emateko beharrarekin sentitzen da. Multimedia ipuinak gure irtenbideetako bat izan daitezke. Hona hemen topatutako materialarekin egindako Ranking-a:

Aukeratzerakoan kontuan izandako irizpideak: Edukia, Ezaugarri psikologikoak, Hizkuntza, Originaltasuna, Diseinua

Page 17: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

ARBELA DIGITALAREN INGURUAN. Leire Goros, Lide Zubizarreta, Oihana Goikoetxea, Gurutze Garay

Hainbat eskoletan arbela digitala dagoela ikusi ahal izan dugu, baina, honen inguruan dagoen ezjakintasuna nabaria da. Nahiz eta eskura eduki, praktikan jartzeko orduan, irakasleen aldetik beldurrak, arazoak, segurtasun eza, etab. bezalako jokabideak dira nagusi. Hau dela eta, horrenbesteko inbertsio ekonomikoa eskatzen duen arbela honi ez zaio erabilpenik ematen.

Gure aitona-amonen garaia bizi izan bagenu teknologia faltaz kexatuko ginateke, baina garai teknologiko honetan bizi garela, prest al gaude hainbesteko aurrerapena barneratzen joateko? Egunero agertzen dira aurrerapen teknologikoak eta oso zaila da erritmo hori jarraitzea. Egungo gizartean, non kontsumismoa eta konforta gure helmugara iristeko bidelagunak diren, teknologien izugarrizko eragina jasaten dugu eta beraienganako izugarrizko dependentzia sortu da. Gauza guztiek bezala, alderdi onak eta txarrak dituztela esan liteke, egin beharrekoa gauza positiboak negatiboen gainetik jartzea da, probetxua ateratzeko. Alabaina, orokorrean, egia da bizitza erosoagoa bihurtu digutela. Teknologiaren aurrerakuntzak abantaila ugari eskaini dizkigu, hala ere, hezkuntzaren kasuan, hauenganako dependentziak norberaren abilezien kaskartzea ekar dezake. Teknologiek umeengan duten eragina handia da. Askotan, gurasoek lan egun amaigabeak burutzen dituzten bitartean umeek kultura internetetik, bideo-jokoetatik edo telebistatik jasotzen dute. Hori dela eta, eskolan ere teknologiarekiko menpekotasuna sustatu behar al dugu gehiegizko baliabide berritzaileak erabiliz? Oraingo umeek aspaldiko umetako jolasak alde batera utzi dituzte teknologia hauen zirrarak bultzaturik. Eskola ere, ohizko material aberasgarria material teknologikoarengatik ordezkatzen hasi da. Honi buelta ematea ezinbestekoa dela uste dugu, haurrei teknologien erabilgarritasuna transmititu behar diegu, hauen erabilpen egokia eta neurrizkoa eginez, baina dependentzia ekidin behar dugu kosta ala kosta. Arbela digitalari dagokionez, argi dago, erosotasun eta berehalakotasun handiko tresna dugula. Ikasgelarentzat informazio multimedia eta interaktiboaren iturri agorrezin azkarra dugu. Irakasleak ez ditu ikasleak begi bistatik galduko eta zuzenean ukipen-pantailan idazteko aukerak lana asko errazten du. Halaber, ikerkuntza ezberdinen arabera, heziketa premia bereziak behar dituzten ikasleei laguntza emateko bereziki eraginkorrak dira tresna digital hauek. Hala ere, arrazoi hauek guztiek nahikoa pisua al dute errentagarritasuna ateratzeko horrelako tresna garestiari? Ez al dira interes ekonomikoak atzetik bultzaka datozenak? Irakaskuntza metodologiaren eta irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren berrikuntzaren aurrean gaude ala irakaslearentzat erosoagoa izango den transmisio modu baten aurrean al gaude soilik? Gaur egun bizi dugun gizartearekin bat datorren ikasketa esanguratsuago bat lortzeko bidea al da? Bestalde, ez dugu ahaztu behar irakaslerian sor daitekeen arazoa. Irakasle asko eta asko ez daude horrelako teknologiak erabiltzera ohituta eta ez dute formakuntza egokirik hauek erabiltzeko. Beraz, aparailu berriak erabiltzeko egiten den inbertsioari irakasleriaren formakuntzari dagokiona gehitu beharko genioke. Amaitzeko, Haur Hezkuntzako irakasle izango garenez, Arbela digitalak ziklo honetan duen aplikazio mailari egingo diogu erreferentzia orain, zuzen-zuzenean. Izango ditugun ikasleen adinei begiratuz gero, ez diogu zentzu handiegirik aurkitzen baliabide honi eskolako txikienen ikasgelan. Lan handia dago haur hauekin egiteko, bestelako arloetakoa, hain zuzen ere, eta nahikoa ikusten dugu ordenagailua eta honek eskaintzen dituen aukera ezberdinenak gure ikasleak poliki-poliki IKTen mundura gerturatzeko.

Page 18: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

Bideojokoak gure bizitzako zati dira gaur egun. Urte asko daramatzate gure bizitzan eta ohiko bihurtu direla esan daiteke. Lehen joko elektroniko interaktiboa 70. hamarkada hasieran sortu zen. Hogeita hamar urte hauetan, eta teknologiak bizi izan duen garapenaren eraginez, bideojokoak asko hobetu eta hedatu dira. Bideojokoak hezkuntza-sisteman txertatzearen egokitasunaz asko eztabaidatzen dute gaian adituak direnek eta, oro har, aldeko jarrera nagusitzen da. Izan ere, denek baieztatzen dute kalte baino onura gehiago ekarriko duela teknologia honek eskoletara. “Ikasleen jarraipen indibiduala egiteko aukera izango luke irakasleak modu honetara eta ikasle bakoitzak bere abiaduran ikasi ahal izango luke”. Javier Calahorrak, Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako Informazio eta Komunikazio Teknologien arduradunak. Hiru gai dira kezka-iturri ikuspegi honetatik begiratuta: bortizkeria, soziabilitatea eta mendetasuna. Lawrence Kutner eta Cheryl K. Olson izan dira orain arte ikerketa sendoena egin duten autoreak.Bestalde, alderdi onak dituzte: 1. Espazioaren eta denboraren antolaketa egiten laguntzen dute 2. Begi eta eskuen arteko koordinazioan laguntzen dute 3. Erreflexuen eta adimenaren garapenean laguntzen dute 4. Estrategiak aurrera eramaten laguntzen dute 5. Kontzentrazioa suspertzen dute. Aipatzen dugu teknologia berriak zein inportanteak diren, zer betebehar interesgarria duten irakaskuntzan, zelako garrantzia duten euskararentzat..., baina bideo jokoak erabat ahaztuta ditugu eskoletan, munduan horrelakorik ez balego bezala. Alemanian, berriz, bertako gobernuak erabaki du Bideo Jokoen Garatzaileen Elkartea bertako Kultura Kontseiluan sartzea, eta horrekin ezin garbiago adierazi du bideo jokoak kultura direla. Edonola ere, Felix Etxeberriak ez du uste edozein bideojoko balizkotzat har daitekeenik. “Nire ustez ezin da bideojokoen erabilera saihestu, gazteen eta haurren artean oso hedatuak daudelako”, baina, era berean, “hezkuntzarako bideojoko aproposenak” hautatu beharko liratekeela babesten du; esaterako, “euskara ikasteko bideojokoak”. Bideojoko hezitzaileak, funtsean.

Hona hemen bideojoko gomendagarrien zerrenda:

IZENA

KONTSOLA

ADINA

HIRU MOSKETARIAK

PC- CD ROM

7+

ARMIX BASO MAGIKOAN

PC- CD ROM

5+

ARMIX ILARGIAN GALDUTA

PC- CD ROM

5+

KAO - SUMENDIKO SEKRETUA

PC- CD ROM

10+

JOKU HEZITZAILEAK

PC- CD ROM

5+

ARTIKULUA OSOA IRAKURTZEKO: txorimongiak.blogspot.com

BIDEO JOKOAK ETA HAURRAK Illart Betelu, Lorena Garcia,

Maddalen Iriondo, Laura Landa

Eskola 2.0

Page 19: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

ESKOLA 2.0 vs IKASYS Mirari Alkorta, Maialen Barandiaran, Alaine Goikoetxea,

Maitane Unanue, Miren Zeberio IKT-en inguruko gai librea zehazterako garaian, aukera ugari pasa zitzaizkigun burutik. Hala ere, hauetatik bakarra aukeratu behar eta azkenik, gaur egun oso entzuna den Eskola 2.0 proiektua aztertzea erabaki dugu. Izan ere, gai honen inguruan asko entzun baldin badugu ere gauza jakinik edo zehatzik ez dakigula ohartu gara. Gai aztertzen ari ginela, teknologiekin loturiko beste proiektu batzuen berri izan dugu. Gure ustez, gure gaiarekin zerikusia zuten proiektuak ziren hauek; esaterako, Ikastola Elkarteak sortutako IKASYS proiektua. Hala ere, orain dela egun gutxi honen inguruko hitzaldi batean izan ginen eta bertan konturatu ginen bi proiektu hauek dituzten helburuak guztiz desberdinak direla. Jarraian hauen inguruan mintzatuko gara. Egia esan, bi proiektu hauei gainbegirada bat botaz gero, biek hezkuntzan teknologia berriak sustatzea dute helmuga. Hau egia da! Baina zein da bakoitzak helmuga horretara iristeko egiten duen bidea? Hau da guri gehienbat kezka sortu digun kontua. Izan ere, IKASYS-en inguruko hitzaldiak argi eta garbi utzi zigun proiektu hau nahiko mugatua dela; hau da, haurrak ordenagailuaren erabilerara mugatzen dira soilik, mahaian arkatzarekin egiten dituzten fitxak arratoia eta teklatua erabilita betetzen baitituzte. Denek dakigu Hezkuntzak aspalditik duen helburu nagusia ikasketak esanguratsuak izatea dela; horretarako, ikerkuntzak bultzatuz. Gure ustez, teknologia berriak ikerkuntza hauek bideratzeko oso baliabide aberatsak dira, baina hauek modu egoki batean erabilz gero eta ez IKASYS proiektuak planteatzen duen metodologia jarraituz. Eskola 2.0 proiektuak aldiz, beste planteamendu bat egiten du eta teknologia berriak sustatzeko darabilen modua egokiagoa da. Izan ere, ez da fitxen metodologiara mugatzen. Eskola 2.0n proiektu telematiko ezberdinak aurkitzen ditugu (Pelutxe proiektua, Asmakilo, Euskadin zehar…) eta hauek teknologia berriak eskaintzen dituzten baliabide ezberdin ugariren ezagupena eta erabilera bultzatzen dute; hala nola, komunikazioa ikastetxe ezberdinen artean, informazioa bilatzea iturri ezberdinetatik, oinarrizko pakete ofimatikoen erabilera, blogak sortu, editatu eta erabiltzea… Gainera, Eskola 2.0 proiektua oinarritik hasi da; hau da, Haur Hezkuntzako haurrei zuzenduriko proiektu telematikoak daude eta honi jarraituz baita Lehen Hezkuntzarako hainbat proiektu ere. IKASYS proiektuaren estruktura, ordea, telaitutik eraikitzen hasitako etxe baten modukoa da; hau da, proiektuaren oinarriak ez dira oso sendoak. Izan ere, proiektuaren planteamendua LHn hasten baita eta honek etxea kolokan egotea dakar. Guzti honekin esan nahi duguna zera da, ikerkuntzan oinarritutako gure hezkuntza honetan garrantzitsuagoa dela hori bideratu al izateko proiektu egokiak sortzea, eta behin hau sortuta orduan teknologia berriak ikasgeletan txertatu eta erabiltzen hastea. Gure ustez, orain arte askotan alderantzizkoa egin da. Beraz, begira dezagun etorkizunera proiektu berri bat sortzerako garaian eta ez iraganera!

Eskola 2.0

Page 20: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

TEKNOLOGIA BERRIEKIKO IRAKASLEEN FORMAZIOA Irati Diez, Marta Eraso, Oaia Ramajo, Nerea Olano, Marina Azpiazu Ezinbestekotzat jotzen dugu gaur egungo irakasleek teknologia berrien inguruan formakuntza jasotzea. Gizarteko errealitatea da, eskola bakoitzeko gela bakoitzean ordenagailu bat dagoela. Horregatik, eta honen erabilpen egokia ziurtatzeko irakaslegoaren aldetik ezagutza bat jaso behar da. Honen erronka formazioa jasotzeko iturria da. Hau da, eskolak eskaintzen dituen ikastaro edo beste zerbitzu batzuetara jo behar duela behar hau asetzeko. Gure ustez, egokiena eskolak antolatutako ikastaroak izango lirateke, hau da, irakaslea bere kabuz ikastaroak bilatu beharrean, eskolan bertan bere lankideekin izan beharko luke formazio hau. Honela irakasle guztiek antzeko prestakuntza dutela ziurtatuko litzateke, oinarrizko heziketa egon behar dela jakinik. Irakasleen teknologia berriekiko formakuntza eza kontuan izanda, honen ondorioa bere ikasleen jakintza maila izango da. Irakasleak jasotako formakuntza transmitituko die bere ikasleei. Horrek ezberdintasunak sor ditzake bi gelen arteko trebetasun eta ezagutzan mailan, kasu honetan ordenagailuen erabilpenari begira. Nahiz eta teknologiaren garapena eta honen integrazioa gizartean nagusitu, oraindik ere badira, teknologiaren inguruko formakuntza edo prestakuntza bat jasotzeko beharra ikusten ez duten eskolak. Gure kasuan, adibidez, praktikak egin ditugun bost eskoletatik, hiruk besterik ez dute teknologiaren inguruko prestakuntzarik jaso. Behar bada, egoera hau eskolaren baliabide ezak sortzen du, hau da, eskolak formakuntza eskainiko duen pertsonari diru kopuru bat ordaindu beharko dio eta, agian, badira horri aurre egin ezin dioten eskolak. Pena da eskola guztiek aukera berdinak ez izatea, eta are penagarriagoa oraindik, ikasle guztiek aukera berdinak ez izatea. Horretarako, gure ustez, eskola guztiek laguntza berdinak jaso beharko lituzkete, adibidez, diru laguntza berdinak. Gure praktiketako eskoletan jaso duten formakuntza alde batetik, IT Txartelaren aldetik jaso dute eta bestalde KZ gunearen aldetik. Hona hemen hauen web orrialde interesgarriak: https://www.it-txartela.net/KZ/usuario/index.jsp http://www.kzgunea.net/o54CCRedirServlet?hdnNora=/o54CHomePortalServlet&hdnModo=AAA&idioma=es Bestalde, teknologiari buruzko formakuntza edo prestakuntza horietan, irakasleak bere erabilpenerako formakuntza jasotzen du, hala nola; Word, Excel, Power Point, ... Baina, irakasleari ez zaio irakasten, ezagutza horiek guztiak haurrei nola helarazi. Hortaz, gure iritziz, prestakuntza horietan, irakasleek horren inguruko ezagupenak ere jaso beharko lituzkete.

Page 21: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

I.K.T-ak ERABILITA PROIEKTU EZBERDINAK: Amaia Arozena, Leire Agirre, Estibaliz Alkorta, Jon Beloki, Alaitz Mañes

Ikastetxeetan teknologia berriak erabilitzen dituzten hiru proiektu ezberbin aukeratu ditugu. Hiru proiektu hauetan teknologia berriari erabilera ezberdinak emango zaizkio. Lehenengo proiektua, Ispasterko eskolak egindako “Arto Lapurra” ipuin multimedia dugu. Eskola honetako ikasleak herrira atera ziren eta herriko aiton-amonei betiko ipuinak kontatzeko eskatu zieten. Hauek informazioa biltzen joan ziren poliki poliki, bildutako ipuin edo istorio guztietatik bat aukeratu zuten “arto lapurra” hain zuzen ere. Ipuina ikasleen artean banatu zuten, marrazkiak alde batetik eta kontakizuna bestetik. Honekin guztiarekin ipuin multimedia sortu zuten.

Bigarren proiektua, Gijongo ikastetxeak egindako “Blanquito” ipuin multimedia da. Ikastetxe honetako ikasleak argitaratua dagoen ipuin batean oinarritu ziren beraien ipuin multimedia sortzeko. Hemen ere, marrazkiak haurrek sortu zituzten, eta kontakizuna haur ezberdinen artean banatu. Eta hirugarren proiektua Getariako eskolak egindako “gida turistikoa” da. Haurrek beraien gustuko txokoak aukeratu zituzten, argazkiak atera, eta gelara eraman zituzten. Denen artean argazki batzuk aukeratu ondoren, gida turistiko bat egin zuten. Argazkien ondoan, beraientzako interesgarria zen informazioa idatzi zuten, adibidez, bertan zer egin edo ikusi daitekeen, baita zertara jolastu daitekeen ere.

http://video.google.es/videoplay?docid=4117458871111559183&hl=es# Oso proiektu politak eta interesgarriak iruditu zaizkigu, talde lana eta parte hartzea bultzatzen dutenak. Bestalde ikastetxetik herrira ateratzeko aukera ematen dute, normalean egiten ez dena, eta beharrezkoa dela pentsatzen duguna. Getariakoa, hain zuzen ere, oso ideia originala iruditu zaigu, herri guztietako bulego turistikoetan egon beharrekoa.

Eskola 2.0

Page 22: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

Geroz eta gehiago dira IKTak barneraturik dituzten eskolak. Horietako bat, Berrobiko eskola, hain zuzen, buru-belarri dabil arlo honetan. Webgunea, pantaila digitala, 2.0 proiektua, bideoa, argazkigintza, maketazioa… hamaika dira eskolako irakasle nahiz ikasleek erabiltzen dituzten baliabideak. Teknologia berriak erabat baitaratu dituzte eta arrotz izatetik bidelagun dituzte eguneroko jardunean. 2 urteko haurretatik hasi eta 12 urte bitarte, ordenagailu gelako erabilpenaz haratago doaz haur eta irakasleek IKTez dituzten ezagutzak. Gainera, egunetik egunera, hobetzeko gogoa eta ikasteko gogoa haziz doaz, IKTeenganako jarrera baikorra nabarmenduz.

Azpimarratzekoa da, beraz, bertako irakasleek egiten ari diren esfortzu ikaragarria. Ezezaguna den zerbait izatetik, erabilpenetan aberasgarri izatera pasatu baitira aipatu baliabideak. Gauza jakina da zer nolako aparteko lan eskerga eransten zaion irakaslearen eguneroko lanari; horregatik da eredugarria Berrobiko eskola, irakasleen arteko komunikazioaz abiatuz, denen artean, gogoz eta irrikaz heldu baitiote gaiari. Formakuntzarako aukera urria izanda ere, autodidaktak bilakatu dira denak, IKTek eskainitako baliabideen onurez oharturik, bidean topaturiko traba eta oztopoak gozamen bilakatu direlarik. Honek guztiak, noski, eragin nabarmena du haurren hezkuntza ibilbidean, horrelako inplikazio mailak IKTenganako ezagutza zabala suposatzen baitu. Gauzak horrela, eredugarria bihurtu da Berrobiko eskola, elkarlanean arituz eta jakin-mina asez bai ikasleak eta baita irakasleak ere IKTen bidean aurrera baitoaz, urratsez urrats, pausuz pausu, datorrenari ateak irekiz.

IKTak eguneroko ogia bihurtzen ari diren honetan eta etorkizunari begira, asko dugu Berrobiko eskolaz ikasteko (eskola txikia izanik). Utz ditzagun atzean ezezagunarekiko beldurrak eta igo gaitezen teknologia berrien trenera gogotsu, helmuga zain daukagu eta.

www.oriapat.net/berrobi

BERROBI EREDUGARRI Itsaso Garzon Mendizabal, Maddi Soroa Hernandez

Eskola 2.0

Page 23: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz Heziketarako Narrazioak

Txiletar Patagoniatik Eskoletarako joan-etorria

Enara Elustondo, Haizea Loidi, Nerea Olasagasti, Igone Segurola

Felix Ugarte Elkartea (www.felixugarte.org) 2000. urteko maiatzan sortu zuten Arantzazun lurpeko ingurunearekiko jakin-mina duten pertsona talde batek. Urdara hortan bertan bere egoitza Irunen kokatu zuten, eta jarduera handiko epe bati eikin zioten.

Elkartearen helburuak:

• Lurpeko ingurunearen ikerketa orokorra (intregrala). • Lurpeko ingurunearekin zerikusia duten ikastaro, mahai-inguru eta kongresuak sustatzea. • Felix Ugarteren lanaren bilketa eta argitaratzea. • Lurpeko ingurunea gai bezala duten lanen argitaratzea. • Lurpeko ingurunearen sustapena eta hedatzea. • Lurpeko ingurunearen defensa eta babesa. • Dokumentazio gune bat eraikitzea.

2009. urtean Felix Ugalde Elkarteak nazioartean dituen erlazioei esker proiektu berri bati ekin zion, Expedición Última Patagonia 2010 deritzona, Asociación Franco-Chilena Centre–Terre izenekoaren eskutik (http://centre-terre.fr/ultima2010/presentation.html?lang=ES!!

Eskola 2.0

Page 24: Zabaltze Egunkaria

Elkarrikertuz http://elkarrikertuz.ning.com

Elkarte honetako partaideek Felix Ugartekoei proposamen bat luzatu zieten, espedizio honen harira eskoletan jardueraren bat antolatu ahal izateko. Eskolekin harremanetan jarri ahal izateko Irungo Oiasso Museoa hartu zuten bitartekari moduan, hauen eguneroko jardueran erlazio handia dutelako mota guztietako eskolekin. Gertutasuna eta harreman estua zirela medio, Museokoek Irungo Dunboa ikastetxera jo zuten proiektuaren berri ematera eta beraien parte hartzea bilatuz. Gauza bera gertatu zen Txileko Liceo Salesiano San José de Punta Arenasekin.!Ikastetxe hauen arteko elkarlanean proiektu bat sortu dute! PROGRAMA DEL PROYECTO COLABORATIVO IRUN-PUNTA ARENAS (http://bidaiak-dunboa.blogspot.com/2010/05/programa-del-proyecto-colaborativo-irun.html).

Dokumentu honetan elkar-trukearen nondik norakoak zehazten dira eta zentru bakoitzak jorratuko dituen gaiak.Bestalde, proiektu honetan nabarmentzekoa da beraien artean hain ezberdinak diren elkarteen partaidetza, hala nola: Ultima Patagoniako espedizioak antolatzen dituen Asociación Franco-Chilena Centre -Terre, Irungo Oiasso Museoa, Felix Ugarte Elkartea eta Dunboa eta Liceo san José de Punta Arenas.

Proiektu hau hiru fasetan gauzatuko da:

Lehenengo fasean bideokonferentzia bat egin zen Irungo Dunboa Ikastetxea eta Ultima Patagonia 2010 espedizioaren artean otsailaren 23an. Bideokonferentzia honetan LH 5.mailako ikasleek Isla Madreko (Txileko Patagoniako irla bat) kanpamentutan zeuden espedizioko partaideekin zuzenean hitz egin ahal izan zuten (bideoa felix Ugarte)

Proiektuaren bigarren fasean Dunboako ikasleek elkartruke bat izan dute hil honen 18an, Museoen Nazioarteko Eguna zela eta, Txileko Liceo Salesiano San Jose de Punta Arenasekoekin bideokonferentzia bidez eta bertan Irungo aztarna arkeologikoak ezagutu ahal izan dituzte ikasle txiletarrak eta Irungo ikasleak hango museoen berri izan dute.

Hirugarren fasea Irailean gauzatuko da.Txilen duela 3 aste hasi ziren eskolan eta Irunen ekainaren 23an amaituko dute. Irailera bitartean Ingurunez Fisikoaren inguruan prestatu duten unitate didaktikoa lantzen arituko dira Txiletarrak eta ondorioz irailerako bi eskolak parekatuta egongo direnez bakoitza bere ingurunearen berri besteari emateko gai izango da.

Esperientzia interesgarri hau geroz eta oihartzun handiagoa izaten ari da eta prentsan ere bere lekua izan du, Mantangorri Aldizkarian kasu. Jarraipen bat eman nahi diote proiektuari hurrengo urteei begira eta hori dela eta teknologi euskarriak hobetzeko asmoz laguntzen bila dabiltza.

Eskola 2.0

Page 25: Zabaltze Egunkaria

Zabaltze egunkaria Donostiako Irakasle Eskola

Oñati plaza, 3 Donostia, Gipuzkoa

Irakasle eta ikasleentzako Lanaren koordinazioa

Jose Miguel Correa Gorospe ([email protected]) Luispe Gutierrez Cuenca ([email protected]) Estibaliz Jz. de Aberasturi ([email protected])

Elkarrikertuz

http://elkarrikertuz.ning.com Maiatza - 2010