Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta...

17

Transcript of Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta...

Page 1: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,
Page 2: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

EDUKIAK•izenaksortzekoatzizkiak•literatura-testuaetageneroak•giroendeskribapena•testua,paragrafoaetaesaldia•s,zetax•pentsaketan.Begiratu:10bider2

Mundu ñibirri-ñabarra1

14Askotariko adimenak

Page 3: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

ATAZA INTEGRATUA

Barneen disenatzaileok prest!

Bilatu inspirazioaBilatu zenbait gela mota, eta aztertu bakoitzaren ezaugarriak: altzariak, hormen kolorea, gauzen kokape-na…

• Webgune honetan ideia interes-garriak topa ditzakezu:

Egin maketaDeskribatu nolakoa nahi zenukeen zure logela eta nola sentituko zinatekeen bertan. Ondoren, egin maketa bat xehetasun guztiak islatuz.

Erakutsi zeure sormen-lanaErakutsi zeure maketa ikas-kideei, eta azaldu zer urrats egin dituzun hura eratzeko. Azkenik, irakurri deskriba-pena, eta argitu non hartu duzun zeure gela hori disei-natzeko inspirazioa.

15Askotariko adimenak

http://links.edebe.com/n5u5d2

Page 4: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

dirham: Marokoko diru ofiziala. Baliokidetza: 1 euro = 11 dirham, gutxi gorabehera

oturuntza: zerbait ospa-tzeko egiten den bazkari berezia

lekari: leketan hazten di-ren fruituak edo haziak; esaterako, garbantzuak eta dilistak

Nadirak bere etxea utzi behar du, urruneko toki batera alde egiteko.

— Irakurri irakurgaiaren izenburua, eta begiratu irudiei. Zer herrialde-tan ote dago Sidi Kaouki? Nolakoa ote da herri hori? Ezagutzen duzu handik etorritako inor?

— Gustatuko litzaizuke atzerrira joatea bizi izatera? Zergatik?

Agur, Sidi Kaouki! Neure gelan erratza pasatzen ari nintzen deia entzun dudanean.

—Nadira! Nadira!

Zhora zegoen etxe aurrean. Haren ahotsa ozen entzun da kalean. Izan ere, ordu honetan gizonak lanean daude, eta emakumeak beren zereginetan. Nire ahizpatxoa, Raissa, lotan dago oraindik. Oilarraren kukurrukuarekin ere ez da esnatzen hori.

Herriko gizon gehienak arrantzaleak dira; gure aita eta beste batzuk, be-rriz, nekazariak, baina azken aldiotan beste lanbide bat hartu dute. Orain, dromedarioa duten gizon apurrek turisten paseatzaile bihurtu dira. Aitak hondartzara eramaten du gure Asafar goizean goizetik, eta itsasertzean joan-etorri bat egiteko eskaintza egiten die turistei, dirham batzuen truke. Egun batzuetan dirutxo bat ateratzen du; beste askotan, marmarka ema-ten du eguna, alferrik nekatuta.

Zhorarengana atera orduko, amak esan dit agudo itzul-tzeko:

—Badakizu geroxeago se-nideak etorriko zaizkigula agur esatera.

Kalea hutsik dago. Ez, han doa Omar, txistuka. Ohol bat darama sorbaldan. Sehaska egiteko izango ote da? Laster jaioko da beren umea-eta, Omar eta Salmarena. Ezkontza-festa polita eman zuten, oturuntza ederra. Neskek irrintziak bota zituzten eta mutilek gurdian paseatu zuten senarrak ekarritako dotea: alfonbrak, telebista, baxera, lekari-zakuak… Baina Salmak hogeita bat urte ditu, eta Omarrek hirurogei. Salmak neba-arreba asko ditu atzetik. Bera da zaha-rrena, eta ezkontza onartu behar izan zuen, nahitaez.

16

IRAKURRI ETA ULERTU

Page 5: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

txutxu-mutxu: isilka norbaiti edo zerbaiti buruz esandakoak

Zergatik gustatzen zaie haurrei iturrira

joatea?

Zhora neure lagun mina da.

—Dena prest, Nadira? Faltan hartuko zaitut, iturrian batez ere.

Emakumeak ia egunero joaten dira iturrira. Umeok algaraka ibiltzen gara, putzu zabala baitago, bainua hartzeko primerakoa. Bitartean, andreak hitz eta pitz aritzen dira, albisteak eta txutxu-mutxuak biltzen, uraz aparte.

Dena gorde nahi dut oroimenean, zehatz-mehatz.

Etxe hau aitonak eraiki zuen orain dela berrogeita hamar bat urte. Karezko horma zuriak ditu, eta ate-leiho urdinak. Ez da handia, baina bi solairu ditu, eta gainean terraza. Amak hantxe zabaltzen ditu izarak, eta gau batzuetan amonak ipuinak kontatzen dizkigu iloba guztioi, izarren argitan.

Beheko solairuan sukaldea dago. Tximinia daukagu, eta mahai gorri bat. Amak sukaldean egiten du olioa, argan zuhaixkaren fruituekin. Tximiniaren alde banatan, harrizko bi eserleku luzanga daude, kuxinez beterik.

Sukaldeak atzeko patiora jotzen du. Lur puska bat da. Gure oiloak hantxe ibiltzen dira, Asafarren hanken artean. Bazter batean, egurra dago pilatuta, eta bestean, etxola, sabela libratzeko.

Aita sumatu dut patioan. Dromedarioarekin hizketan ari da:

—Laguna, ezin aukera galdu. Anak eta Imanolek lana eskaini digute beren jatetxean. Badakizu nor diren, urtero surf egitera etortzen den bikote hori…

Aitarentzat erronka itzela da urrats hau egitea. Hala ere, konfiantza itsua du bere lagun berriengan, eta guri ere kutsatu digu Bilbora joateko gogoa.

17

1

Page 6: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

IRAKURRI ETA ULERTU

Zein da familiari galdezka hurbildu zaion emakumearen lanbidea?

Goian logelak daude. Gortina batek banatzen ditu gurasoen logela eta geurea. Gurasoen gelan ohe bakarra dago, eta armairutxo bat. Guk las-tairetan lo egiten dugu, baina bi geletan ditugu pitxerra eta konketa.

Apurka-apurka, etxea jendez bete zaigu.

—Etorri, umeak, hennazko tatuaje bana egingo dizuet-eta —deitu digu izeba Bahirak.

—Neuk eramango zaituztet aireportura —agindu dio aitari Jalidek. Zho-raren aita da Jalid, eta furgoneta dauka, alfonbrak saltzen ibiltzen delako.

Amak tea zerbitzatu du. Amonak esan zidan eguneko lehen teak mingotsa izan behar duela, bizitzaren antzera; bigarrenak goxoa, amodioa bezala; eta azkenak leuna, heriotza legez. Gaurkoa mingotsa da, bada, bigarrena izan arren.

Orain hegazkinean gaude, eta Raissa mainaka hasi da.

—Laztana, ez beldurtu —esan dio amak.

Baina Raissak zur eta lur utzi gaitu bere galderarekin:

—Non geratu da Asafar?

—Asafar ezin da etorri —azaldu dio aitak—. Amonak zainduko du.

Neska dotore bat hurbildu zaigu. Belaunerainoko gona dauka eta zapi gorria, baina ez buruan, lepoan baizik.

Zukua eta gailetak banatu dizkigute, eta arindu zaigu urduritasuna.

Pentsatu nahi dut neure jaioterri maitea utzi arren, herri ezezagun batera alde egiteko, biak batzen dituen zerua bat bakarra dela. Emango al

digu aterpea? Zori ona izango al dugu zain? Inshallah!

lastaira: lo egiteko koltxoi antzekoa, lastoz edo belar iharrez egina

konketa: ontzi handi eta zabala, aurpegia eta es-kuak garbitzeko

henna: ilea eta larruazala tindatzeko hauts moduko bat

mainaka: negar-zotinka

inshallah: herrialde arabia-rretako esapidea. ‘Jainkoak nahi badu’ adierazten du

18

Page 7: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

Informazioa eskuratu

1 Erantzun galdera hauei:

a. Norekin hitz egin du Nadirak kalean azken egunean?

b. Zer egiten du Nadiraren amak sukaldean?

c. Zer daukate sukaldean, tximiniaren bi aldeetan?

d. Zertarako erabiltzen dute patioa?

e. Nola agurtu dituzte senideak eta lagunak?

f. Zer galdetu du Raissak hegazkinean?

g. Nola sentituko da Nadira bizileku berrian, bere ustez?

2 Nolakoa da Nadiraren etxea? Osatu eskema hau testuko informa-zioa erabiliz:

Argitu

3 Aurreko eskema kontuan izanik, marraztu koadernoan Nadiraren etxearen planoa. Ondoren, konparatu ikaskide batek egindakoare-kin.

— Konparatu Nadiraren etxea eta zeurea.

4 Zer hitzek adierazten dute nola sentitzen den Nadira Sidi Kaouki uztean? Seinalatu testuko pasarteak, zure erantzuna arrazoitzeko.

5 Bilatu esamolde hauek irakurgaian, eta azaldu esanahiak.

a. Herriko emakumeak hitz eta pitz aritzen dira iturrian.

b. Nadirak zehatz-mehatz oroitu nahi du jaioterriko etxea.

c. Raissak zur eta lur utzi du familia.

— Idatzi esaldi bat esamolde bakoitzarekin.

19

1

urduritasuna - ilusioa - beldurra - mesfidantza - konfiantza amorrua - tristura - herrimina

Nadiraren etxea

• neurria • hormak• antzinatasuna • atea• solairuak • terraza

• sukaldea • gurasoen logela• patioa • nesken logela

Ezaugarri orokorrak Gelen ezaugarriak

IRAKURRI ETA ULERTU

Page 8: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

Hausnartu 6 Atzerrira bizitzera joango bazina, agur esan beharko zenieke ezagun guztiei. Nola

sentituko zinateke? Eta nola sentituko lirateke haiek, zure ustez?

Adierazi

7 Beste herrialde batera bidaiatzen dugunean, edo atzerriko norbait gure artean da-goenean, konturatzen gara ez ditugula ohitura berberak. Imajinatu Sidi Kaoukira joan zarela Nadirarekin.

a. Marokoko zer ohitura lirateke harrigarrienak?

b. Nola komunikatuko zinateke hangoekin?

c. Ezagutzen duzu beste herrialde batzuetako ohiturarik? Zein da bitxiena, zure ustez?

Hitz batzuei atzizkiak erantsiz gero, izenak sor ditzakegu. Begiratu:

8 Identifikatu izen hauetako atzizkiak:

9 Sortu lanbide-izenak -ari, -tzaile, -gile, -gin, -kin eta -le atzizkien bidez.

10 Eratu izenak izenondo hauetatik: sinple, ero, zehatz, gaizto, on eta lelo.

11 Sortu izenak emandako hitzetatik, eta osatu esaldiak.

• …… askok etxea galdu dute. (lan) • Nor ote da arazo honen ……? (konpondu)

• Igerilekuaren …… neurtzen ari dira. (sakon) • Idazleak liburua sinatu dio …… (irakurri)

Beste urrats bat: izenak sortzeko atzizkiak

20

hondartza - arrantzale - altuera - azalpen - erredura - askatasun - alferkeria

posta - garbitu - ogi - bitxi - irakatsi - sukalde - eskalatu - zur - zinema - irabazi

Jatorrizko hitza

surf izenaleun izenondoaoroitu aditza

Atzizkia

-lari-tasun-men

Hitz eratorria

surflari izenaleuntasun izenaoroimen izena

+ ++

Izenak sortzeko, atzizkiak eransten dizkiegu izenei (surf surflari), izenondoei (leun leuntasun) eta aditzei (oroitu oroimen).

Dena gorde nahi dutoroimenean…

IRAKURRI ETA ULERTU

Page 9: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

LITERATURAREN TXOKOA LITERATURA-TESTUA ETA GENEROAK

Testuak literarioak edo arruntak izan daitezke, forma eta edukia kontuan hartuz. Begiratu:

12 Irakurri testu hauek, eta esan literarioak diren ala ez. Arrazoitu erantzuna.

13 Irakurri testu hauek, eta esan zer generotakoa den bakoitza: poesia, narratiba ala antzerkia.

— Orain, berridatzi pasarte horiek, testu narratiboak izan daitezen.

21

Pentsatu nahi dut neure jaioterri maitea utzi arren, herri ezezagun batera alde egiteko, biak batzen di-tuen zerua bat bakarra dela. Emango al digu ater-pea? Zori ona izango al dugu zain?

Miren Agur Meabe

Txorimaloakzerua du jomuga;katea, lurra.

Karlos Linazasoro, Zein beste mundukoa. Elkar

Lore bat ate ondoanate ondoan lorea;neskatxa eskolara doaoi, txandalaren kolorea;hari irribarrez lorea.Lore bat ate ondoanate ondoan lorea.

Juan Kruz Igerabide, Txori kantariak. Elkar

(Hiru haur amantalarekin jantzita. Jon amarekin iristen da eskolara.)Andereñoa: Egun on, Jon. Pozik zatoz zure lehen egunean?

Jon: Buaaaa... buaaa... (negarrez has-ten da) Nik ez dut nahi eskolara etorri…

Iñaki Aldai, 6. maila bukatu dut. www.teatrotestuak.com

Literatura-testuak hiru generotan sailkatzen dira: poesia, narratiba eta antzerkia. Genero bakoitzak bere ezaugarriak ditu.

Testua

Egilearen xedea praktikoa da. Horregatik, hizkera ez da errealitatetik urruntzen. Testu horiek informatzeko, jarraibi-

deak emateko, definitzeko eta abarretarako erabiltzen dira.

Egilearen xedea irakurleari atsegin ematea da. Horregatik, egileak sentimenduak eta emozioak

adierazteko hizkuntza-baliabideak erabiltzen ditu.

Arrunta Literarioa

Adibideak:• albisteak• jarraibide-testuak• azalpen-testuak• gutunak• ...

Hiru genero bereizten dira:

Narratiba

Prosaz idatzitako testuak. Gertaerak edo istorio erreal nahiz fikziozkoak azaltzen dituzte,

modu ordenatuan.

Poesia

Bertso-lerrotan idatzitako lanak.

Egileak sentimenduak eta

emozioak adierazten ditu.

Antzerkia

Jendaurrean antzezteko testuak

izaten dira. Elkarrizketa da

adierazpen- baliabide nagusia.

1

Page 10: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

LITERATURAREN TXOKOA GIROEN DESKRIBAPENA

Irakurri nola deskribatu dien Nadirak bere jaioterria lagun berriei, eta erreparatu testuan nabarmendu-tako zatiei.

— Aztertu deskribapen-testu hori honelako taula batean:

22

Giro bat deskribatzeko, leku baten ezaugarriak eta leku horrek eragiten dizkigun emozioak eta sentipe-nak azaldu behar ditugu. Ikuspegi orokorretik hasi, eta ikuspegi zehatza emanez bukatu ohi dugu.

Deskribapen-teknikak

Ikuspegi orokorra• Lekuari dagokion lexiko orokorra: herrixka, itsasoa...• Izenondoak: arrea...• Konparazioak: ...

Ikuspegi zehatza• Lekuari dagokion lexiko espezifikoa: atea, sukaldea...• Izenondoak: urdina...• Konparazioak: ...• Sentipenak eta emozioak: ...

Sidi Kaouki itsasoaren ondoan dago. Errepi-deak banatzen ditu herrixka eta hondartza. Lur arrearen gainean, etxe zuriek izotz-kos-korrak dirudite. Airean, berriz, kresal-usaina sumatzen da. Herritar gutxi gara. Dena den, atzerritarrak etortzen dira surf egitera, gure olatuak apartak omen dira-eta.

Gure etxeak ate urdina dauka, eta leiho gutxi, beroa barrura sar ez dadin. Behean, sukaldea daukagu. Apaletan espeziak, zeramikazko ontzitxoetan. Logelak goian daude (bata gurasoena eta bestea gu-rea), eta eskailera bat erabiltzen dugu igotzeko, kiribila barraskiloen antzera.

Sidi Kaoukiz gogoratzen naizenean, faltan hartzen ditut haize epela eta animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik.

Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da, palmondoen azpian. Arrainen, oihalen eta frui-tuen distira alaiak pozez betetzen zidan bihotza.

Ikuspegi orokorra

Deskribatu nahi den tokia aipatzen da.

Ikuspegi zehatza

Xehetasunez deskribatzen dira tokiaren ezaugarriak,

baita toki horrek pizten dituen emozioak

eta sentipenak ere.

Izenondoa

Konparazioa

Puntuak esaldiaren amaie-ra adierazten du.

Hiru puntu mota daude:

• Puntu eta jarrai: esaldiak banatzen ditu paragra-foen barruan.

• Puntu eta bereiz: para-grafoak banatzen ditu.

• Puntu eta amaitu: tes-tuaren amaiera adieraz-ten du.

Puntua

Page 11: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

14 Ordenatu deskribapen honen paragrafoak, ikuspegi orokorretik hasi eta ikuspegi zehatzean bukatuta.

15 Launaka, aztertu gure kostaldeko herri honen argazkia:

1. Idatzi, banaka, bost ezaugarri. Izan kontuan nolakoak diren etxeak, non dauden, koloreak, usainak, soinuak…

2. Komentatu zuen zerrendak, eta antolatu elementu guztiak orokorretik zehatzera.

3. Erabili orri birakariaren teknika eta, txandaka, idatzi para-grafo bana, paisaia deskribatuz eta apuntatutako elemen-tuak jasoz.

— Azkenik, berrikusi deskribapena, eta konprobatu ea para-grafoak ordenaturik eta testua ondo puntuaturik dauden.

16 Deskribatu leku hauetako bat, kontuan izanik ikasitako guztia.

1

23

Baratzearen eskuinaldean, soroa dago. Bertan, tipulak, piperrak, ura-zak eta lekak; eta onena, guk geuk landaturiko tomateak.

A B

Baratzeko txoko kutunena pikondopea da. Mahai handi bat daukagu, udan bazkaltzeko. Nire urtebetetzea ere hantxe ospatu nuen lagunekin. Pikondoaren adarrak marrazkiekin apaindu genituen. Hura jai berezia!

Osabaren baratzean fruta-arbola asko daude: laranjondoak, sarragondoak, aranondoak, gerezion-doak… Fruituek mosaiko koloretsua osatzen dute, begiak alaitzen dizkizuna, eta hain dute usain ona, batari eta besteari hozkaka hasteko gogoa ematen dute. Fruta-arbolez gain, barazkiak eta loreak ere badira baratzean.

A B

C

Page 12: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

Eguneroko bizimoduan testu ugari idazten dugu. Testuon egitura azter­tzeak edukia hobeto ulertzen lagunduko dizu.

— Erantzun galderei.

a. Zein da testuaren gaia?

b. Zenbat paragrafo ditu?

c. Zer esaten da gaiari buruz paragrafo bakoitzean?

d. Zenbat esaldi ditu paragrafo bakoitzak? Zer adierazten du bakoitzak?

17 Launaka, irakurri berriz 22. orrialdeko deskribapen­testua, eta aplikatu arkatzak erdira deritzon teknika kooperatiboa, egitura identifikatzeko.

— Bakoitzak testuaren egiturarekin erlazionaturiko galdera bat iraku-rriko du ozen; adibidez: zenbat paragrafo ditu? Zer ideia adierazten du paragrafo bakoitzak?...

— Jarri arkatz guztiak mahaiaren erdian erantzunak erabaki bitartean.

— Guztiok ados jarritakoan, hartu arkatzak berriro, eta idatzi erantzu-nak zuen koadernoetan, isil-isilik.

Maroko

Maroko Afrikaren iparraldeko estatu bat da. Hogei-ta hamalau milioi biztanle ditu, eta herrialde ara-biar populatuena da, Egiptoren eta Sudanen atze-tik. Merkataritza-gunea Casablancan dago. Hiri horrek hiru milioi biztanle ditu.

Marokoren hizkuntza ofiziala ara-biera da. Bigarren hizkuntza ofiziala frantsesa da, eskoletan irakasten dena. Ekonomiaren eta merkatari-tzaren hizkuntza ofiziala ere frantsesa da. Horretaz gain, Marokoren iparraldean, hogeita hamar mila lagun inguruk gaztelania dute bigarren hizkuntza.

Islama da erlijio nagusia. Biztanleriaren % 98,8 musulmana da. Gainerako % 1,1a kristaua da.

TESTUA, PARAGRAFOA ETA ESALDIAIDATZI ETA HAUSNARTU

24

Testua gai jakin bat jorratzen duen idazkia da.Paragrafoak testuaren zatiak dira. Paragrafo bakoitza ideia bera adie-razten duten esaldiek osatzen dute.Esaldia zentzuzko mezu bat adierazten duen hitz multzo ordenatua da.

Gure inguruan ahozko testuak, testu idatziak eta ikus-entzunezko testuak topatzen ditugu. Egunka-riko albisteak, telebistako iragarkiak, telefono-me-zuak edo abestiak dira adibideetako batzuk.

• Bilatu beste adibide ba-tzuk, eta aztertu antze-kotasunak eta desber-dintasunak, ikaskideekin batera.

Munduan zehar

Testua

Gai bat jorratzen du.

Paragrafoa (P1, P2, P3)

Gaiari buruzko ideia bat adierazten duen esaldien multzoa.

Esaldia

Mezu bat adierazten duen hitz multzoa.

P2

P1

P3

Page 13: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

18 Irakurri testu hau, eta erantzun galderei.

a. Zenbat paragrafo ditu irakurri berri duzun testuak?

b. Zenbat esaldi ditu bigarren paragrafoak?

c. Zein da paragrafo bakoitzeko ideia nagusia?

19 Ordenatu paragrafo hauek:

20 Idatzi hiru paragrafoko testu bat, izenburu honi buruzko iritzia ema-teko.

1

25

Herri-ipuin eskandinaviarretan basoak eta fantasiazko izakiak agertzen dira. Basootan beti egoten da alde bakartu bat, hezea eta iluna. Bertan, infernua baino haitzulo sakonagoak daude. Bizkorrena ere ez da hara sartzera ausartzen. Haitzulo horietan trollak bizi dira, izaki iletsu, zikin, baldar eta haserrekorrak, edonorentzat beldurgarriak.

Basoaren beste aldea, hurbilago dagoena, eguzkitsua eta alaia da. Hantxe bizi dira gnomoak (basoko iratxoak). Izaki txikiak, garbiak, adeitsuak, irribarretsuak eta zoriontsuak dira. Batzuk 500 urte ere bizi daitezke. Zuhaitzen sustraietan dauzkate etxeak, erosoak eta politak.

— Ai, ai! Saihets-hezur pare bat hautsi dut seguru, baina Ilar-gia behintzat salbatu dut he-riotzatik. Hori distira ederra! Jakina, lasai dago-eta, bere etxean, zeruan.

A

— Ilargi gaixoa! Estu egongo da, bada! Nola erori ote da putzu barrura? Lagundu egin behar diot hortik irteten.

C

Baldea bota zuen putzura, Ilargia harrapatzeko. Baina baldea harri batean trabatu zen, eta Jonek pentsatu zuen ezin izango zuela Ilargia gora ekarri pisutsuegia zelako.

B

Gau batean, Jon putzu batera hurbildu zen eta Ilargia ikusi zuen uretan islatuta.

D

Indar betean tiratu zuen, hain gogotsu, non baldea askatu egin zen eta Jon atzeraka erori. Orduan, Ilargia ikusi zuen zeruan dizdizka.

E

Page 14: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

S, Z ETA XIDATZI ETA HAUSNARTU

26

Erreparatu esaldian nabarmendutako silabei.

Nadira gaixoari esne gozoa eroriko zaio sorbaldetatik behera.

Antzera ahoskatzen dira, ezta? Baina hitzak ondo idazteko, ikasi egin behar dugu noiz erabili behar den letra bakoitza.

21 Idatzi hutsune bakoitzean falta den letra (z, s edo x), eta aurkitu hitz arrotza mul tzo bakoitzean. Gero, entzun eta egiaztatu.

22 Bilatu hitz hauen esanahiak, eta egin esaldi bat bakoitzarekin.

• hasi eta hazi • asti eta azti

• soro eta zoro • hesi eta hezi

…ede - ku…in - …andalia - li…iba

marra…tu - aha…tu - mo…tu - ame…tu

ba…kari - a…kari - ego…kari

Noiz erabiltzen da Z?

• Zerez/zertaz deklinabide-kasuaren marka duten hitzetan: autobusez, saskibaloiaz…

• Bigarren pertsonako izenordainetan: zu, zuek…• Aditz laguntzaile eta trinko ugaritan: ziren, zebiltzan, dituzu, dizkizute…• Zenbait galdetzailetan: zer, zein, zenbat, noiz…• Ezetza adierazten duten forma guztietan: ez, ezetz, ezean, ezik, ezer ez,

ezta … ere…• Hainbat testu-antolatzailetan: ondorioz, beraz, nahiz eta, zeren, aldiz, bezala…• Onomatopeia askotan: zarra-zarra, zirimiri, zurrut…

Noiz erabiltzen da X?

• Hitz arruntei adierazkortasuna eman nahi zaienean: goxo, koxkor, kaxkar, exkax…

• Erakusle indartuetan: hauxe, huraxe, haiexek…• -xka eta -xko atzizki txikigarrietan: herrixka, harroxko… Hala ere, badira

salbuespen batzuk: oilasko, idisko…

x letra ez da beti berdin ahoskatzen. Erdaratik mailegatutako hainbat hitzetan /ks/ ahoskatu behar da: taxi /taksi/, boxeo /bokseo/…

Gainera, erdaratik har-tutako hitzetan, x letra kontsonante baten au-rrean baldin badago, euskaraz s daukagu: experimento esperi-mentu, texto testu…

Adi

Page 15: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

Batzuetan, xehetasunak oinarrizkoak izaten dira. Errutina honen bitartez, behatzeko gaita-suna hobetu, eta ikusten duzuna deskribatzeko hitz zehatzak eskuratuko dituzu.

Orain, errutina hau erabiliko duzu giro bat sakon deskribatzeko. Ikusiko duzu zein balia-garria izango zaizun deskribapen osoagoak egiteko. Gainera, beste egoera batzuetan ere erabili ahal izango duzu.

Begiratu: 10 bider 2

PENTSAKETAN

27

Urratsak

1. Aztertu isilik argazki hau 30 segundoan:

2. Idatzi irudiaren edozein alderdiri buruzko 10 hitz edo esaldi: koloreak, elementuak, ar-gia…

3. Esan ikaskideei zer hitz edo esaldi idatzi dituzun.

4. Errepikatu prozesua: aztertu argazkia beste 30 segundoan, eta gehitu beste 10 hitz edo esaldi berri lehengo zerrendari.

5. Denbora amaitutakoan, erakutsi zerrenda ikaskideei. Ikusi duzu lehengoan ikusi ez du-zun zerbait? Balio izan dizute haien oharrek informazioa zabaltzeko?

1Errutina

Page 16: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

AMAITZEKOPRAKTIKAN JARRI Konpetentziak

Interneten bilatuta, landetxe hau topatu dugu datorren astebururako.

1 Irakurri arretaz etxearen deskribapena, eta erantzun koadernoan.

a. Zer hitz idatziko zenituzke bilatzailean web orri hau topatzeko?

b. Zenbat sail ditu orriak? Zer informazio eskaintzen du bakoitzak?

c. Testu honen helburua hauxe da:

• ... etxean gertatutako istorio bat kontatzea.

• ... etxera iristeko jarraibideak ematea.

• ... etxearen giroa deskribatzea bezeroak erakartzeko.

d. Zein da etxearen ezaugarririk bereziena?

e. Zer sentipen eragiten dizkizu testuak?

28

Kaaño etxea Iruñetik 35 km-ra dago, Ba-saburuan, Ultzama eta Larraun haranen ar-tean. Etxe erosoa da, bioklimatikaren eta Feng-Shuiren irizpideen arabera zaharberritua, eta energia berriztagarriak soilik erabiltzen dira.

Kaaño etxeak 5 logela ditu, bainu eta guztikoak (1 elbarrientzat egokitua). Oheak alde osasun-garrienetan jarrita daude, geobiologiaren ara-bera. Egongelatxoa daukagu, tximiniaduna, eta liburutegia, irakurketaz gozatzeko. Landare eta loreei buruzko liburuak ditugu batez ere. Erretzailea bazara, kanpoan erretzera gonbi-datuko zaitugu.

Albertak hiru menu eskaintzen dizkizu: klasikoa, italiarra edo begetarianoa, guztiak gure baratze ekologikoan batutako elikagaiekin eginak.

Naturari begiratzeko eta gogoa baretzeko bazter honetan, onddoak, gaztainak, intxaurrak edo masustak bil daitezke. Ohikoa da basoan urtxintxak, orkatzak, azeriak eta zaldiak ikustea.

Kaaño etxeawww.kaanoetxea.com

Kaaño etxea

Etxea Bisita birtuala Bideoak Kokapena Ingurua Erreserbak

Page 17: Barneen disenatzaileok prest!...animalien hots ezagunak. Herrixkan aske ibiltzen dira astoak eta ahun-tzak, ez dagoelako autorik. Gogoan daukat merkatua ere. As-tean behin izaten da,

EKINDemagun datorren asteburuan landetxe batera joatekotan zaretela, etxekoak eta lagun batzuk. Baina gaur, hain zuzen ere, zure aita on-doezik dago, eta ama lanpetuegi. Zeure laguntza beharko dute zeure gauzak prestatzeko. Nola antolatuko zara?

Konpetentziak

HAUSNARTU – Zer dakizu orain literatura-generoei buruz unitatea hasi aurretik ez zenekiena?

– Zure ustez, s, z eta x bereizteak lagunduko dizu zeure idazlanak hobetzen?

– Aurrerantzean, zer urrats egingo dituzu leku bat deskribatzeko?

Eskolako egunerokoa

2 Idatzi koadernoan beste paragrafo bat Kaaño etxeko logelen ezaugarriak deskribatzeko. Erabili ikusitako tekniketako bat.

3 Zenbat paragrafo ditu irakurri duzun testuak? Zer ideia adierazten du bakoitzak?

4 Sortu izenak, hitz hauei atzizkiak erantsiz:

5 Zuzendu txarto idatzita dauden hitzak.

• Kaaño etxearen inguruan hainbat suhaitz mota ikuz daiteske: goroxtiak, aztigarrak eta suma-rrak. Zuhaizka ugari ere baude.

• Hango bideetan saldiz paxeatu saitezke.

• Selaietan eta pagadietan mazustak eta gaxtainak bil ditzakesu.

6 Azaldu testu hau literarioa den ala ez.

— Berridatzi goiko testua narrazio bihurtzeko.

29

eroso - egokitu - eskaini - eder - bildu - lasai - ikusi - apaindu

Kas-kas kolpatu dute atea,kas-kas egurtu dute ateaafaltzera etorri diragaua, ilargia eta haizea.

Ez dago zer sartu ahoankas-kas dira atarianegunsentia heldu ordukoEguzkia jan dugu gosarian.

Lutxo Egia, Txori kantariak. Elkar

Atean