Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

11
EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIKO FINALA berria 2009ko abenduaren 15a, asteartea Maialen Lujanbio azken agurra kantatu ondoren, txapela entzuleei eskainiz. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS «Gogoratzen naiz lehengo amonen zapi gaineko gobaraz Gogoratzen naiz lehengo amonaz gaurko amaz ta alabaz Joxei ta zuei mila zorion miresmenaren zirraraz ta amaituko dut txapel zati bat zuek guztiontzat lagaz Gure bidea ez da errexa bete legez, juizioz, trabaz! Euskal Herriko lau ertzetara itzuliko gara gabaz Eta hemen bildu dan indarraz grinaz eta poz-taupadaz herri hau sortzen segi dezagun euskaratik ta euskaraz»

Transcript of Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

Page 1: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

EUSKAL

HERRIKO

BERTSOLARI

TXAPELKETA

NAGUSIKO

FINALA

berria2009ko abenduaren 15a, asteartea

Maialen Lujanbio azken agurra kantatu ondoren, txapela entzuleei eskainiz. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

«Gogoratzen naiz lehengo amonenzapi gaineko gobarazGogoratzen naiz lehengo amonazgaurko amaz ta alabazJoxei ta zuei mila zorionmiresmenaren zirrarazta amaituko dut txapel zati batzuek guztiontzat lagazGure bidea ez da errexabete legez, juizioz, trabaz!Euskal Herriko lau ertzetaraitzuliko gara gabazEta hemen bildu dan indarrazgrinaz eta poz-taupadazherri hau sortzen segi dezaguneuskaratik ta euskaraz»

Page 2: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

Beretik kantatuta, behetik gorako saioaeginda irabazi du Euskal HerrikoBertsolari Txapelketa Nagusiko txapela.Urteetako lanaren aitorpen, berebelaunaldiaren txapel gisa hartu du.

Beñat Zamalloa Hernani

Aurreko finalean lehen bertsoal-dian hustu bazen, igandean hus-tu ez, eta atzo oraindik hustu ba-rik zegoen Maialen Lujanbio(Hernani, 1976) Euskal HerrikoBertsolari Txapelketa Nagusikotxapelduna. Lautan txapeldunizandako Andoni Egañaren leku-koa hartu zuen finalean, aurrekofinalean baino «askoz lasaiagoeta fisikoki indartsuago» arituta.G Nola daramazu txapelaren biha-

ramuna?E Oraindik ez daukat eten senti-pen handirik; orduan, ez daukatbiharamun sentipen handirik.Dena zurrunbilo bat izan da, etaoraindik ez dut perspektiba hartuahal izan.G Zein sentipenekin igo zinen ohol-

tzara?E Nahiko lasai, eta espero nuenaldarte horrek laguntzea benetandisfrutatzen, bertsotan egiten, ja-betzen eta jendearekin konekta-tzen. Lasai nengoen, baina ez nahinukeen bezain argi, goizean. G Mailari eutsi zenion saio guz-

tian?E Beharbada goizekoa apalagoaizan zen, eta arratsaldekoa indar-tsuagoa. Behetik gora-edo egingenuen. Saioaren zati onena, nirepartetik, arratsaldean izan zen.G Zuretik egin zenuen finala?E Ez dakit neurtzen. Ez dut saioaentzun, eta denborarekin ikusibeharko da gehiago egin zitekeenedo ez, baina pozten nauena zen-bait jendek komentatu didatelaoso ni sentitu nindutela; oso nirebertsoera egin nuela eta oso ninintzela. Jende horrek hori esanbadit, pentsatzen dut helburuanahiko beteta dagoela.G Nola gozatu zenuen pareko fes-

ta?E Gozatzeko modu berezia da.Adimen guztiak publikoarenganezin dituzu jarri, bestela kontzen-trazioa galtzen delako, baina, era

berean, ezin zara itxi testuinguru-ra. Filtro batzuk irekitzen dizkio-zu kanpoko testuinguru horri, etasaiatzen zara horren indarra har-tzen, preziatzen, jendeari itzul-tzen bere kariñohori dena. Era be-rean, babestu egin behar duzu zu-re barruko zati handiena kontzen-traziorako.G Buruz burukorako hautagaitzat

zenuen zeure burua?E Ez nekien ondo neurtzen; bate-tik, besteen kartzelak ez nituenentzun zazpigarrena nintzelako,eta, bestetik, nire lanarekin nahi-ko konforme geratu nintzen, ba-tez ere arratsaldeko zatiarekineta goizeko ale batzuekin. Ondo-koek esan zidaten seguruena niizango nintzela bat. G Andoni Egaña atzean utzita, no-

lakoa espero zenuen buruz burukoaAmets Arzallusekin?E Poz handia eman zidan Ame-tsekin izateak buruz burukoa. Us-te dut merezi zuela; berak ere se-kulako saioa egin zuen, eta seku-lako bertsolaria dela erakutsizuen beste behin ere. Buruz buru-koak, egia esan, lasaitasun bat ereematen dizu, aurrena edo biga-rren izango zarelako. G Eta gero, bazenbiltzan txapela

janzteko aukerarekin buruan?E Aukerekin bai, biren arteanegonda ezinbestean bai. Ni nire la-narekin konforme geratu nin-tzen, orduan, momentu horretansentipena izan nuen txapela lornezakeela, eta, aldi berean, Ame-tsek irabazten bazuen sekulakopoza hartuko nuela. Erabat lasainengoen.G Zorabiorik ematen du txapelak?E Egia esan, ez nau zorabiatzen.Ez dut uste gauzak asko aldatukodirenik, ez dut uste gauzak askoalda litezkeenik. Nik betiko mar-txan segituko dut, astebururokantatzen, betiko lagunekin, beti-ko bertsokideekin eta txapelarenburrunbak aste batzuk iraungoduela pentsatzen dut, baina gero

Maialen Lujanbio«Ez dut uste gauzak asko aldatukodirenik, ezta alda litezkeenik ere»

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

02 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaberria • 2009ko abenduaren 15a

Page 3: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

etorriko da bere onera, eta asko al-daturik ez dago. Ez dut uste iraul-tza handia izango denik.G Urteetako lanaren aitorpen gisa

hartu duzu?E Bai, txapel hau horrela irakur-tzen dut; urteetako ibilbide bate-an, puntu bat, puntu gailur batnahi bada, baina beti ibilbide ba-ten barnean, baita belaunaldi ba-ten txapel gisa ere. Nik jantzi duttxapela, baina gure belaunaldia-ren txapel moduan bizi dut.G Txapelketa guztian ibili zara goi-

tik.Ahalegin handia izan da?E Bai. Badaukat sentipena lanegin izanarena, esfortzuarena etanekearena txapelketa honekin.Neke ona, baina lan sentipena ba-daukat. Txapelketa guztian nirehelburua bertsoaldi on batzuk uz-tea zen, ale batzuk ahal bazen; niklanaren eta esfortzuaren kon-tzientzia hori badaukat.G Plazetan onera etortzea, hobera

etortzea izango da txapelketareneraginez? E Egundoko irakinaldia da, etahorrek hondarra uzten du bertso-eskoletan, zalegoarengan… Pla-zetan, beharbada, jende gehiagoibil liteke, horrelako ondorioakbaditu. Txapelketa horretarakoegiten da, ez txapeldun bat izen-datzeko bakarrik. Bertsogintzanere salto kualitatibo bat ematenda txapelketatan, bakoitzak estu-

tualdi bat ematen dio bere bertso-erari, eta hori artistikoki ere su-matzen da.G Garai berri batean sartuko da

txapelketa?E Txapelketa, beharbada, bai,Andonik ez duelako parte hartu-ko, baina plaza ez. Nik uste dut ga-

raiak ez direla hain erradikalkimarkatzen eta egun batetik beste-ra aldatzen, eta askoz funditua-goa eta trantsiziozkoagoa dela in-flexio puntu hori. Plazetan nola-baiteko erreleboa oso modu natu-ralean emana dago. Gainera, ezerrelebo erradikala, belaunaldiguztiak elkarrekin ari gara, etagero ere segituko du. G Txapela jantzi zenuen, gizonez-

koen jantzia ohituraz. Garai batean

inork pentsatu ez zenuena lortu du-zu?E Emakumeen hitza ozen, pla-zan eta jende aurrean ez da batereerrekonozitua, ez apreziatua, ezbaloratua, ez onartua izan. Garaibatean pentsaezina izango zen,baina hainbesteren lana, lan txi-kia, pixkanakakoa eta pausoka-koa gabe ere ezinezkoa izango zenni eta ni bezalako beste batzukplazan aritzea. Luze dator bidea,eta kostatakoa izan da, baina pix-kanaka ari dira gauzak aldatzen.G Bertsoa zure emakumearen ikus-

pegitik sortuz lortu duzu txapel hau.Alde horretatik ere garaipen bat da?E Baina ez txapel hau, nik jadaplazetan sumatzen nuen ni alda-tu naizela adinarekin ere, bizimo-duarekin, eta jendeak hori erepreziatzen zuela edo jasotzen zue-la, horrela bizi zuela jendeak ere. G Andreek kulturan duten errefe-

rentzialtasunaren lehen ikurra zara?E Ez dakit lehen ikurra. Bertso-laritzak mediatikoki oihartzunhandia lortu du, eta euskal kul-turgintzan mugimendu antolatueta indartsuenetariko bat da. Al-de horretatik erreferentzia izan li-teke zenbaitentzat, eskoletakogaztetxoentzat eta abar. Izan lite-ke, baina beti kontuan hartuta gu-re eskala oso txikia dela; ezagunaizatea Euskal Herrian, euskalmunduan ez da dimentsio ikara-

garriko gauza, baina badauka be-re garrantzia, bai.G Lehen emakume bakarrenetari-

koa zinen,orain egoera aldatu da.E Bai, zorionez badatoz gehiagoere, eta uste dut interesgarria delaemakumeen perfila, estetika edo-ta ahotsa bariatuagoa izatea, aha-

lik eta abaniko zabalena izatea, gi-zonezkoena den bezala eta gizo-nezkoena izango den bezala geroere. Kopuruz ere pixkanaka ber-dinduko gara, eta kopurua ugari-tzeak esan nahiko du kalitatea etabarietatea etortzea.G Txapeldun moduan, belaunaldi

baten lidergoa egokituko zaizu?E Lidergo sinbolikoa. Nik ustedut pixka bat tiraka gure belau-naldia aspaldi ari garela, eta tal-

dea dela hor tiratzen duena. Ezfinalera pasatu ginenak baka-rrik, eta ez gure belaunaldiaesklusiboki, baita ondorengoakere, zer esanik ez, Amets eta Sus-trai [Colina]. G Nolako belaunaldia zaretela

esango zenuke?E Bertsotara dedikatu garen be-launaldi bat. Gure bertsoerari bu-ruz pentsatu duguna edo pentsa-tzen duguna: ze egin nahi dugun,zein ahots izan nahi dugun, zeinestetika, zer transmititu nahi du-gun… Elkartearekin eta proiektuzabalago batekin konprometituden talde bat, ez bakoitza bere ka-rrera pertsonalarekin, baizik nor-beraren bertsolaritasuna kokatuduena proiektu globalago batean.Oso kontziente izanik herrigin-tzan eta euskalgintzan ari garelaeta linguistikoki garrantzitsuadela egiten ari garena, edo guri ho-rrela iruditzen zaigula.G Herrigintzan pauso bat izan zen

finala?E Dena ongi etorria da gaudenegoeran, eta are gehiago gauzabaikorra, pozgarria, sormenari lo-tua eta euskarazkoa baldin bada.Horrek sorrarazten baldin badituatzo [herenegun] bizi izan zirensentipenak —poza, indarra…—,uste dut izan behar duela bultza-da indar hori dena kanalizatzekoeta eraikitzen segitzeko.

«Jendeak oso nisentitu ninduen,eta, hortaz, nirehelburua nahikobeteta dago»

«Urtetako ibilbide baten puntugailur bat etabelaunaldi batentxapela da hau»

«Emakumeen hitzaozen, plazan etajende aurrean ez da ez apreziatua,ez onartua izan»

«Gure belaunaldiagure bertsoerariburuz pentsatuduguna da: ze ahotsnahi dugun...»

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala 032009ko abenduaren 15a •berria

Hernaniko bertso eskolatik ateratako bertsolaribat ez, bi izan ziren herenegun BECeko oholtzagaineko finalean kantatu zutenak: Maialen Lu-janbio txapelduna eta Aitor Mendiluze. Haiekinbatera txapelketa nagusian parte hartu duten

beste bertsolariei, Iñaki Zelaia, Unai Agirre, BeñatGaztelumendi eta Jexux Mari Irazuri nahiz antola-kuntzan eta epaile ibilitakoei harrera egin zienHernaniko udaletxean Marian Beitialarrangoitiaalkateak.JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Herrikoen harrera beroa

Irudia qHernani

B. Zamalloa Hernani

Harreman estua du Andoni Ega-ña txapeldun ohiak txapelketangeldituko den belaunaldiarekin.Aurreko txapela jantzi ondoren,Lujanbiorengandik asko ikasizuela adierazi zuen, eta aurten be-rretsi egin du.G Andoni Egañak aitortzen du zu-

gandik asko ikasi duela. Elkarren-gandik asko ikasi duzue?E Batez ere nik beragandik. Mai-su handia da, eta bertsolaritzarenkasi mito bat, eredu bat izan da,eta da. Ematen du bukatu delaEgaña, eta ez da bukatu. Beraizan da berritzailea, eredu be-rriak sortu dituena, estilo be-rriak, elkartearekin ere konpro-metitua... Eta guri estilo hori era-kutsi diguna, plazaz plazafuntzionatzeko modu bat eta jen-dearekin egoteko modu bat, gure-tzat eredu bat izan den ideologiabat proposatu duena… Ereduga-rria da ez bertsotan bakarrik berejarreratan, bere aportazioetan,bere lanerako disposizioan…G Berarekin egin zeneun ariketa

modu berezian bizi izan zenuen? E Momentuan ez, baina gero,egia esan, niri justu ez zitzaidanegokitu berarekin kantatzea etaaurten tokatu zait. Momentu ho-rretan ez nintzen gauza horietanpentsatzen jarri, baina naturalbizi dut. Asteburu honetan bi edohiru aldiz egongo naiz berarekinoholtzan. Hori da pozgarriena. Ezda drama bat. Bere aukera da,uste dut oso merezia daukala etaon egingo diola.G Berak txapeldun gisa hasitako

bidea jarraituko duzu? E Ez dakit zein bide izango den.Uste dut txapelaren burrunbahau pasatzean gauzak normal-normal joango direla. Ez dut ikus-ten ezer irauliko denik, ez dagoezer iraultzekorik. Nire martxanormalean segituko dut. Behar-bada, sinbolikoki eraman behar-ko dut? Ados.G Txapelaz kantatzea behintzat

tokatuko zaizu.E Bai. Pentsatzen dut orain ha-sieran bero-beroan tokatuko zai-dala. Adarra joko didate, eta ondopasatuko dugu.

«Andoni Egañabukatu dela ematendu, eta ez da bukatu»

Page 4: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

04 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaberria • 2009ko abenduaren 15a

Hau maitasun aitorpenbat da.Igandeko emozioan

hazka ibili naiz MaialenLujanbiori buruz, txa-peldunari buruz idatzibehar nuela jakinda; etaemozioa biluztu ahala

hiru hitz baino ez zaizkit egiara hurbiltzen:maite zaitugu, Maialen.

Maitasuna esplikatzea baino gauza ab-surdoagorik ez dagoen arren, denok beharditugu maitasuna gorpuztuko, sinbolizatu-ko duten objektuak, pertsonak eta ideiak,eta Maialen Lujanbio artistarengana doanzubian bost elementu pilatu zaizkit ordena-gailuaren aldamenean: bi biografia, Beau-voirrena eta Oteizarena; disko bat, Laboa-ren Lekeitioak; matriuska bat eta ornito-rrinkoaren ideia.

Lujanbiok berak esana da bertsolariarenizate ideala gaiekiko bere ikuspuntua landuduen pertsona batena dela, gertakizunekiko,munduarekiko non kokatzen den pentsatuduen artistarena. Eta kokapen hori ez da iri-tzi arrazionaletatik bakarrik egiten, batezere emozioetatik egiten da, munduarekikokonexioan eta interakzioan sortzen dirensentsazioen digestiotik. Eta lanketa emozio-nal horretan ez dago Maialen Lujanbiorenpareko bertsolaririk. Matriuska da Lujan-bio: askotan pentsatzen dut ikusten dugunartistaren barruan Maialen txikiagoak dau-dela, bata bestearen barruan, eta abestenduena panpina txikiena dela, inportanteena.Gai bat entzun eta azalez azal mamirainosartuko balitz bezala, eta mamiaren darda-rak mugiaraziko balitu bezala kanpoko geru-zak, berriro banan-banan, mamitik azalerajantziz arrazoia, teknika, estetika, hizkun-tza, musikalitatea, gorputza. «Nire buruarientzun eta gero kantatu nahi dut». Oihartzu-na da Lujanbio. Bere buruaren oihartzuna.

«Atzean helburu sakonagorik izan ezeaneskulturak sortzeak ez du zentzurik, lekuaokupatu eta zaborra sortzen duten alferri-kako objektuak baino ez dira», esaten zuenOteizak. Harentzat eskulturak bidea baitzi-ren, ez helburua. Altzuzara joan eta labora-tegi esperimentala ikusi besterik ez dago.Eta zer da Lujanbio bidea ez bada? Zer, berebidea aurkitzen, egiten, urratzen, defenda-tzen, sortzen, gozatzen jakin duen artista ezbada? Ornitorrinkusen hitzekin, hitzen ma-miarekin jolasean ikusi besterik ez zegoenduda-dado-didaka, atrebitu-atebidituka...pieza txikiak, latorrizkoak, zer ziren ba? Lu-janbioren laborategi esperimentala, milakaale txikiz, ele txikiz osatua. Edo isiltasune-rantz eginiko bidaiak, soildu, soildu, soildu,

shhh... beste jenio huts baterantz. Zirristi-mirristi ahots bat bere hizkuntzaren bila.Lekeitioak sortzen ulertu nahi duenaren-tzat. Atzo ez zen ezer amaitu; ez zen ezer ha-si. Martxa baten lehen notak aspaldi hasi zi-ren eta ez dira isildu...

Eta bide horretan, heldutasunean ikus-ten dut Maialen Lujanbio. Heldutasunerairisteko ohiko bideak igaro ondoren: jolastu,ereduak imitatu, probatu, jolastu, deserososentitu, errebelatu, ereduekin hautsi, sortu,

jolastu, ardatzak sendotu, harremanetatikikasi, muinera itzuli, izan, esan, jolastu... Etaigandean batere konplexurik gabeko artistaentzun genuen BECen, barea, ezer demos-tratzeko beharrik sentitzen ez zuena, etatxapela ere ez da booma, ez fama, baizik urteluzeetan barna ondo egindako lana. Oteizazgain Beauvoir izateak esan nahi duen guz-tiarekin. Ematen duen lanarekin eta goza-menarekin. Emakume ginela ohartu gine-nean, aurrean zu bezalako eredu bat izatea-ren esker on infinituarekin. Pertsona ginelaohartu ginenean aurrean zu bezalako eredubat izatearen esker on infinituarekin.

Lehengo amonen zapi gaineko gobadazoroitu zen Lujanbio igandean, garbitu beha-rreko arropak, izarak eta trapuak buru gai-nean hartu eta garbitegiraino egiten zutenbideaz. Esku bat gerrian eta bestea buruan,arropa zikinei eutsiz. Oreka behar zen goba-da buru gainetik ez erortzeko. Eta seguru na-

go gobada beltzari ederki eutsiko diola Maia-lenek, are gehiago, bat bere zentroan dagoe-nean, ardatzak sendo dituenean ez du goba-raren pisua sentitu ere egiten, eta buru esta-liz zein biluziz, berdin-berdin egiten du garbi-tegirako bidea: aurrera begira, burua zuzen,ezer falta zaion edo pisua daraman sentsazio-rik gabe. Ezker-eskuin mugiarazten gaituenbizitzaren penduluan zentrorantz tiratzenduten pertsonak dira gobada eramaile one-nak. Porrotaren eta arrakastaren dikotomiagezurrezkora hurbiltzen ez direnak.

Baina ez dezagun definigaitza definitu.Maialen Lujanbio ez da txapelduna, ez daemakumea, ez da erreleboa, ez da poeta, ezda eredua, ez da bertsolaria, ez da Oteiza, La-boa, Beauvoir. Dena batera izan daitekeagian, baina horrela ere ez litzateke defini-zio osoa izango. Dei diezaiogun, ba, ornito-rrinko: ornitorrinkoa ezin da definitu, mai-tatzen da ala ez. Eta guk maite zaitugu.

Matriuskarenahotsa

IDOIA BERATARBIDE

Uxue Alberdi

Page 5: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

Lujanbio eta Egañaren arteko besarkada. Erreleboaren irudia. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala 52009ko abenduaren 15a •berria

Zorionak txapeldunoi

E mozioen mozkorraldiakajerik ez baitu uzten,biharamunean poz kolek-

tiboak bizi gaitu oraindik, nirekasuan hotzean eginiko lehenhausnarketa baldintzatu duena:BECen zoriondu beharreko txa-peldun asko eta asko elkartu zenigandean. Hasteko, zorionak ber-tsoaren alabari. Urteotako lanariesker, sortzaile gisa heldutasune-ra iristearekin batera, azpian

emakume askoren izena gordeduen txapela jantzi du Lujan-biok. Badakit barkatuko didalatxapel hori milaka zati egitenbadut lerrootan. Lehenengozatiak oholtzan zituen kantuki-deei banatzeko, denek gozarazigaituztelako, eta irudi ederraeskaini digutelako: txapeldunamikroan azken agurra botatzekoprest, eta atzean zortzi bertsola-riak lepotik hartuta bat eginda—Joxe Agirre bat gehiagobaita—, futboleko penalti jaurti-ketetan nola, aldez aurretik golaegina dagoenaren konbentzi-menduarekin. Bertsozale Elkar-teari ere zorionak eta txapelarenzati gehiago, talde antolatzaileaneta laguntzaile guztien arteanbanatzeko, beste behin erakutsidutelako munduan ez dela horre-

lako ikuskizun bat maila horre-tan antola dezakeen beste enpre-sarik. Eta, azkenik, finalean izanzineten ikus-entzuleei, zuen ani-moekin, berotasunarekin, ola-tuen freskotasunarekin etaerrespetuarekin igandeko saioa-ri kolore ederrena emateaz gain,bertsolaritzari emandako bultza-dagatik.

Saioaren beraren analisia egi-teko tarte laburregia izanik, ho-rra zertzelada batzuk. Oro harmaila oso onekoa izan zen finala.Goizeko zatia arratsaldeko lehe-na baino hobea, eta buruz buru-koan gora egin zuen berriro.Agian bertsoaldi asko borobil-tzea falta izan zen, baina entzungenituen bertsozaleon memorianiltzatuta geratuko diren aleak etabertsoaldiak ere. Zortziko han-

dian Iturriagaren lana gustatu zi-tzaidan gehien, nahiz eta pun-tuek hori ez adierazi —Arzallusi baino puntu gutxiagoeman zioten hemen, hendaiarrakpoto egin arren lan honetan—.Zortziko txikian, durangarrakColinarekin egindako bertsoal-dia eta Maiak eta Lujanbiok egin-dakoa apartatu ditut. Lan horre-tan, agerian geratu zen Egaña,prentsaurrekoan onartu zuen be-zala, brotxa lodiarekin ari zelabertsoa marrazten. Puntuei eran-tzuten Lujanbio eta Mendiluzearitu ziren gainetik —honen ka-suan ere puntuak ez datoz bat—.Seiko motzean, finaleko bertsoal-dia entzun zen Egañaren eta Lu-janbioren ahotik, eta ezin samu-rrago irudikatu zuten, esan gabe-koen indarraz, giltzurruna-txape-la trukea. Kartzelan, txapelduna-ren lehen bertsoa izan zenbikainena, betelanean Del Olmoepailearen sententzia borobila ze-

karrena. Arratsaldekoan, Lujan-bio medikuak gurasoei esandako-ak, Iturriagaren puntukako saioaeta buruz burukoan Arzallusekbertsogintzaren suari eskainita-koa geratu zaizkit gogoan.

Emozioz betetako azken agu-rretan, Egañak hunkitu ninduengehien. Maisuki erantzi zuen txa-pela, duela lau urteko aulkia ba-liatuta oholtzatik behin betikojaitsiko dela berresteko. Lau urtebarru ez dakit non jarriko dutenoholtza, baina ziur nago Zarauz-ko txapeldun mitikoa ere bertaraigoko dela. Bitartean, domekakoindar erakustaldi ikaragarriaBECetik kalera atera beharko ge-nuke, plazarik plaza, «herri hausortzen segi dezagun euskaratikta euskaraz». Horixe baita Egun-karia auzian epaituko dutena,euskararen bihotzetik eta euska-raz munduaren berri eman etaherria egitea. Animoak auzipe-tuei.

AnalisiaIñaki Aurrekoetxea

Mirariez

Solastatu ninteke oholtza gai-nean gertatutako guztiaz,egun guztian eta bereziki

arratsaldeko saioan entzun ahal izangenituen ale gogoangarriez, honenlan apartaz, bestearen ahaleginaz,txapela jantzi berri duenaz, erreleboaematera joan zen arren bertsozaleonbegitara txapela sekula erantziko ezduen jenio horretaz, suaz, txapeldu-nari txapela janztera igo eta egunekolau (bai, lau) bertsorik autentikoenakkantatu zituen mozketaren maisuaz,hunkidura kolektiboaz… Solastatuninteke honetaz eta hartaz, txapelke-taren zurrunbiloa muga guztiakhausteko gai izan daitekeela, gauzajakina baita. Baita itxura batean mi-raritik urrun ez dauden fenomeno pa-ranormalak ezohiko arruntasunezgauzatzeko ere.

Iragan astean lankide batek BECe-ra joateko asmoa zuela esan zidane-an, lanak izan nituen harridura kei-nuari eusten. Izan ere, euskara uler-tzeko gai zenik ere ez genekien, ingu-rukook. Hizketan ere hitz solteak bo-tatzeko gai ba omen da, halakorik!Abilak dira batzuk, gero, horrelakosekretuak ezkutuan gordetzen… Etagauetik goizera, zer eta bertsotara?Ulertuko al dik koittadu honek ezer,pentsatu nuen neurekiko… Santoma-setan eta horrelakoetan, bateko txis-

tor taloari kosk eta besteko sagardobasotik dzanga, bertsoren bat edo bes-te heldu izan omen da bere belarri er-tzera, trikiti doinuekin eta iskanbilaorokorrarekin nahasirik, gehienetan.Esperientzia herrentxoa, bertsozalegisara berrehun bertsotik gora bi aho-kadatan irensteko, betekadarik jasangabe. Propio bertsoak entzutera es-treinakoz zihoala kontuan hartuz,egun osoko bertso saioa luzetxo egin-go ez ote zitzaion galdeginda, «neska-lagunak animatu nau, badakizue, al-dizkariren bat eta jan-edana kilokaeraman beharko dut, eguna oso luzeabilaka ez dakidan, kontatuko dizuetastelehenean». Ezinezko misioari au-rre egitera balihoa moduan, bizkarkolpetxo errukior batzuk emandaagurtu genuen ostiralean. Gaboneta-ko parkea ere bertantxe, asperdura-ren marra igaroz gero…

Atzo, igandeko jokaldirik onenakerrepasatzen aritu ginen atseden ga-raian, eta benetan txunditu ninduenBarakaldoko erakustazokan jazota-koa halako sakontasunez eta xeheta-sun mailaz kontatzeko gauza zelaegiaztatzeak. Aspertu? Bai zera! Saio-aren amaieran hunkitu eta guzti eginez zen, bada, mutila! Errima, kartzela-ko ariketa, arrazoi, betelan, Joxe Agi-rre eta bestelako teknizismo guztiakbere ahotik entzun ahal izatea txapel-ketaren beraren mirari baino gehiagobere neska-lagunaren bestelako do-hainei egotzi behar bazaie ere, ziurre-nik, ez dio axola. Aldeko bat gehiago,gure kausarako. «Azkenean bertsoakgustatu eta guzti egingo zaizkit», botazidan goizeko solasaldiaren amaie-ran; hori bai, gazteleraz. Izan ere, ohi-tura batzuk aldatzea kosta egiten da.Hala ere, bidean gara.

AnalisiaGorka Azkarate

Page 6: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

Maialen Lujanbiok 38 bertso hauekin irabazizuen txapela iragan igandean. Guztira hamabiariketa egin behar izan zituen, bakarkako zeinbinakako jardunean, eta neurri desberdinetan.

GOIZEKOAZortziko handiaM.Lujanbio-A.MendiluzeGaia: Zuen aitak laurogei urteditu, eta hilzorian dago. Gaur ai-tortu dizue etxe aurreko pagoarenazpian Gerra Zibilaren garaiko bigorpu daudela lurperatuta.

Maialen LujanbioErdi gaxorik eta gerriaohetik kostata jeikiseinalatu du leihoan ertzabistaz galduko du aurki.Pagopean bi gorpu daudelaaita eskertzen dizut baikiiraganikan osatu ezeangerorik ezin eraiki.

Aitor MendiluzeBi gorpu daude baina ze gorpuere oroitu du doi-doifalta zituen bere anaiakaitorpenaren arrazoi.Garai haietan hilobi denakez zituzten markatu ohiaitak pagoa bihurtu zuenfamiliako panteoi.

Maialen LujanbioEta pagoa gorritu egin dahainbeste sekretuz iaezin pasata iraganarenkontaezinaren hesia.Nola zauriak ez diren itxita bizirik den auziaorduko berun aleak diragaurko sasien hazia.

Aitor MendiluzeOrduko berun ale haiekinsasiari eraginabaino azpikoa aitak ez zueninoiz ahaztuko jakina.Leiho ertzetik horri begiraordu luzeak eginaudaberri ta udazkeneanbegirada desberdina.

Maialen LujanbioZu ere bertan ibili zinanez zendun hartu etsirikesan zendunez handik bueltatuzango parea hautsirikta orain ohean lasai etzatenzarela guk ikusirikesan nahi eta esan ezinakmantendu zaitu bizirik.

Aitor MendiluzeEsan nahi eta esan ezindahainbeste urte igaro

noizbait egia jakingo zeladesio eta itxaro.Gaur jakin degu jakingo dutegela hontatik harago.Adio aita besarkada batpagoa zure zai dago.

Zortziko txikiaJ.Maia-M.LujanbioGaia: Ezkontza batean dantzanhasi zarete. Jon, zuk nahi bainoestuago heltzen dizu Maialenek.

Jon MaiaHaseran arin arinta gero fandagogero gogor heldutahiruzpalau tangoestutzen dizkidazuhemengo ta hangolasai egon maiteaez naiz-eta joango!

Maialen LujanbioAspaldi ikutu gabenabil hala moduhau gaztetxoa zan lehenta nola gizondu!Gerria guri-guritripa ere ondu...Guapo nahia al zendukenerekin ezkondu?

Jon MaiaBaina kargarik ez zaitoraindik arintzeneta lepoa erejada daukat mintzenerantzun ziurrikanez dizut agintzenezkonduko nintzakeez banauzu hiltzen.

Maialen LujanbioNola hilko zaitut bahelduta ondotik!Maitatu egingo zaitutluzaro gogotik...Besoak lo hartu ditzintzilik lepotikia helduko dizutbelarritakotik.

Jon MaiaNola gure alturaezin den konparanere lepo hontatik estu lotu zarata jirafaren pareipini zait jadahau ez da agarrauahau urkatua da.

Maialen LujanbioBadauka bai zeozertorturaren kutsuazelerau zaizkizubihotz eta pultsuhartu besotan etaeman neri muxueta orduan gustozitoko zaitut zu.

Lehen puntua emanda,zortziko txikianPuntua: Lehen Juan Joxe etaorain berriz Patxi

batak besteai askoezin irakatsipublizidadeariondo dio eutsibaina justizia tafundamentu gutxi.

Puntua: Juan Carlos erregeaETB1ean

parra ateratzen zaithori esateanPSOE ETBkin dabil jo ta kean...Telebistak itzaliEgoarri partean!

Sei puntuko motzaA.Egaña-M.LujanbioGaia: Andoni, giltzurrun batbehar zenuela-eta Maialenekeskaini zizun berea. Gaur izan daebakuntza eta elkarren ondoanesnatu zarete.

Andoni EgañaHara bizitzan txanponanik neukan ezinegonaneri mesede egitearrenzu etorri hona.«Eskerrak» ez da sakona«merçi» ta «gracias» bromaez dakit nola adierazinere esker ona.

Maialen LujanbioLehen panorama krudelaorain ohean epelaospitalean elkarri zehar begira gaudela.Nik eman nizun horrela«gracias» behar gabe bezelapentsatu bainun zuk ere berdin eingo zendukeela.

Andoni EgañaHurbildu nere oherabanator nere oneraeta eskerrak adieraztekonago egarbera.Giltzurrun donante beraemakumea gainerasentiberago izan nintekehemendik aurrera.

Maialen LujanbioNere zati zure partesentiberago zinakeorain gu biok badegu zerbait betirako kate.Lehen bi ta huts bion kalteorain bat ta bat enpatemundua ere logika hontanhobe lijoake.

Andoni EgañaGiltzurdun batean goramunduaren metaforazure antzeko gutxi batzukinhobea izango da.Eskerrik asko señorapasatu ahala denborazuk ere nere zedozer izanzenzake gerora.

Maialen LujanbioEz dizut ulertu en finedota ulertu ezinanestesiatik esnatu zeraumore beltzakin.Orain ez aje ta ez minaurrera auskalo... ez jakin.Oraingoz daukat hutsunetxo batzure izenarekin.

Kartzelako lana

Gaia: Kazetaria zara. Badakizuidazten ari zaren artikulua azkenaizango dela.

Lana da sinistea da ailana da egoten lasaigu bioi jaten eman zigunakez duela jan nahi!

Amets ArzallusEz zazu egin zalantzairauliko da balantzanik hartzen diet Eguberri zaharpasatakoen antza.Ama hor daukazu saltsajan lasai ta hartu hatsabaina hori bai bukatu aurretikez zaitela altxa!

Zortziko txikiaOinez irakasteko zelaira joanzarete zuen haur txikiarekin.Ondoan arkume bat zelan jaioeta korrika hasi den ikusi dute.

Amets ArzallusArkume jaio berritxurian itsusibaina jaioberritangorputzari eutsi.Oinez hasi ez da bahankak jo ta hautsi!Hoiek zenbat dakitenpertsonek ze gutxi!

Maialen LujanbioEz zaite horren azkaribili mutikoni pertsonaren aldeipintzen naiz tinko:azkar ikasten duteta bizi guzikobaina hizketan ez dutebela ikasiko!

Amets ArzallusBaina jarri begiagure haur fineanarkume atzetik doabere ezineanoinez ikasi aurretikpauso arineanhorrek ja joan nahi duarkume gainean.

Maialen LujanbioArkume gainean joanbai ume argia!Esan diot «Txikitxohara miraria!Kasu hortan amatxo ni nauzu ardiaeta asmatu zazunor den aharia».

Amets ArzallusAhariaren kontuaaizu aipatzeanoraintxe gelditu naizni larri trantzeanzeren mundu osokoaharien antzeanez ditut bat izangoadarrak atzean?

Maialen LujanbioEz dizut erantzungo hobe esan amenedo igual gelditubehar det nabarmen.Txikitxo ikusi dazelai baten hemengaurkoan ere bizitzaze miraria den.

oxigenoan harirabaina kontentu ta lasai daudejolas hoietan argi data maitasuna behar dutenakeuren gurasoak dira.

Aita ta ama hor ikusten ditutta nola ez konprenitu?Esperantzazko eskatzen dutearren zerbait zirrikitu.Euren aurrean negar ein nahi ezta barrun ezin kabituurruntzen dira umeengandikta orduan begiak blaitu.Nik gurasoei esaten diet«Jarraitu! Gogor jarraitu!Zuen umeak indartsu dirahemen ez da deus amaituze bizitzeko gogoa dunakbizitzea lortzen baitu».

BURUZ-BURUKOASei puntuko motzeanM.Lujanbio- A.ArzallusGaia: Zuen ama gaur irtengo daanorexia gaixotasunetiksendatzeko zentrotik.Hirurontzako bazkaria prestatzenari zarete.

Maialen LujanbioGure amak ze gaitz grabeeta guk ze atsekabe.Itxuran miran ia ez zalaberrogeiren jabe...Lehenik pure bat xuabegero arraia; hala’reastiro-astiro joan gaitezenbaina etenik gabe.

Amets ArzallusUrteetako palizanbuelta hartu du balizanta orain garai berri bat hastendugunez bizitzanarrai pixkat bere ditxanasko ez, betiko gisan,berak ere ezetz esan beharrikez dezala izan.

Maialen LujanbioGuazen beraz pausuz pausuamari eginez kasu.Animo ama proba itzazukutxaraka batzuispilua’re hor daukazuandre ederra zera zuispiluari gezurra zuk zeukesaten diozu.

Amets ArzallusEne zenbat korapiluplatera eta katiluispiluaren aurrera juan tabi begien brillu...Baina ze ispilu istilu!Ze arma ta ze iskilu!Gaurtik aurrera gure begiakdituzu ispilu.

Maialen LujanbioDenborak aurrera darraigarai batean nolanahiesaten zigun «bazkaritan ezba meriendatan bai!»

(S. C.) Ez al daukat kolorebastante txuria?(M. L.) Ez zera gorritzen tanago urduria(S. C.) hori da gizon sanobaten irudia(M. L.) erdi hilikan-edozauzkagu zu ia.

(M. L.) Ardoa edanda’rekolore berbera(S. C.) ordun guazen aurreraazkena hartzera.(M. L.) Ardo txuria edaten igual ari zera(S. C.) gorritu arte ez naiz joango etxera

(S. C.) Zu lasai Maialenpresarik ez dago(M. L.) ni etxean bakarriknago-ta akabo(S. C.) hemen segi behar datrago eta trago(M. L.) esaten degun arte«Ezin det gehiago!».

(M. L.) Tragoa hartu bai bainoez dezu pagatzen!(S. C.) Mundura perfektuainor jaio al zen?(M. L.) Uste al zenuen eznaizela enteratzen?(S. C.) Ni hainbeste eurokinez naiz aklaratzen.

(S. C.) Beraz utzi ditzadanbillete eta zera(M. L.) jada nere barruanbastante haize da(S. C.) ni ere sentitzen naizSuperman antzera.(M. L.) Hegan baino hobe oinezguazen etxera!

BakarkaGaia: Medikua zara Maialen.Minbizia dauden ume bi ikustendituzu ospitaleko korridoreetangurpil aulkiekin lasterketakegiten.

Zabal-zabalik geratzen zaizkitnere begi nere ahoospital hontan sartu ziraladenbora joan da luzaroabuztu, irail eta urriabihurtu zaie azarota zai-zai daude noiz irtengo edonoiz aginduko “akabo!”.Elkarri nola deitzen dioten“burusoiltxo!” eta “kalbo”minbizi duten bi umeeribegira-begira nagoeurengan minak badu indarrabaina bizitzak gehiago.

Egiten dute irrifar etabegitan dute dizdiraetsitzen dute nahiz ta lagunaketa eskola desira.Denborarako egin zietenlaguntxoei despedidaeta orain biak hemen dabiltzajuerga, salto, buelta, biba...Tututxo batek lotuta dauzka

zure araberaurteberritan oandikhemen eongo gera.

Amets ArzallusJarri behar duthemen belauniko?Badakit gure amagaitu gu begiko.Esplikatuko dizutbehin eta betiko:urte berria amaentzun eta kito!Zu ez bazaude hemenez da etorriko!

Maialen LujanbioEz da urte berriaoraindik da aurten.Ai urteberrirakoze gogo neukakeen!Eta seme-alabekze jeta daukaten!Beti ez jekitzekodabiltza esaten...Platera sukalderaez da oinez joaten!

Amets ArzallusEz ez dakite oinezGeu gara testiguhara ze arrazoia!Amaren kastigu.Baina egon lasai hemenhemen gaude hiruaita hantxe dago-taharen zain beti gubitxilorea uzteanekarriko digu

Maialen LujanbioAi zure aita horrekzenbat buruko min!Garbitu ez garbituerabaki ezin...Ezetz irteten zaiolasai gera dadin.Hurrengo urtean eginbehar degu desberdin:nik jasoko det bainaafaia zuk egin.

Zortziko txikian puntukaS.Colina -M.LujanbioGaia: Txikiteoan zabiltzatetabernaz taberna. Hiru ordudaramatzazue azkena hartzen.

(M. L.) Zer nahi zenuen beltzaedo ardo gorria?(S. C.) edozein izan leikeondo etorria(M. L.) hara ba hor txiki batmahaiean jarria!(S. C.) Horrek ez du ematennere neurria

(S. C.) Goazen beste bateraazkena hartzera!(M. L.) Beste azkeneko hauazkena ote da?(S. C.) Azkenekoa doanomen da gainera.(M. L.) Espuela bat zen bainogu lau hanka gera!

(M. L.) Beraz lau espuelabehar gutxienez(S. C.) lau hankatan etxerajoango garenez(M. L.) entrenatuta gaudeeingo degu errez(S. C.) asko edaten dugubaina gehiegi ez.

Mila ta bostehun karaktereia betiko eraranere iritziz osatu dituthor gelditzen dira hara.Nere afizio ta ofiziohainbat urteko pasadaegin dut eta orain atzeruntzitzultzen dut begirada.Del Olmok diost «ai justiziauste zendun zer zala ba?Gure justizia zuentzakoprestatutako zelda da».Beraz Berria-n uzten dizuetnere azken zertzeladalehen idatzi nuenagatiknaramate kartzelara.

Badaukat nahiko esperientziabadaukat nahiko edadeberrogei urte kazetaritzanjadanik ez naiz nerabe.Euskal Herriko prentsan zentsuraaztertu nuen goi ta beheta hara orain zentsura beranere atean parez pare.Ai Españiko lege ta arauze ustel! ze min! ze grabe!ai gure hizkuntza txikituarizenbat kolpe dohakabe!nahi ta ni zeldan egongo naizenletrarik idatzi gabenere ideiak milaka lagunonen burun bizi daude.

Ez dakit zein da gure erruabaditugu zenbait karguez jakinaren zama astunalatz arrastaka dakargu.Hau da bengantza hau da zigorraeta biktimak gera gupolitikarin batek emanagu isiltzeko enkargu.Arnaldoz eta beste zenbaitezdatorkit zenbait akorduherrigintzan ari zeratenezeskuz esku orduz orduletra isildu nahian gabiltzagatazka hau hala-moduidatzia izan hitzezkoa izanbaina hitzak konponduko du.

ARRATSALDEKOAHamarreko txikianM.Lujanbio-A.ArzallusGaia:Zuk, Amets, aurten Gabongaueko afarian, mahaitik ezaltxatzeko eskatu diozu amari,baina lehen platera bukatubezain laster, altxatu egin daMaialen.

Amets ArzallusLangostino pila batplateran jarritabaina gure ama ezinegon eserita.Ez al daukagu badabankete polita?Ez zaitez sutondorajoan hola korrikaOlentzero oraindikez da etorri-ta!

Maialen LujanbioItxaron behar ote daOlentzero bera?Mahaia gainezka dalakeba! keba! keba!Langostinoak etatxorixo platerajaso zazu azkar ze

Txapelarenbertsoak

Maialen Lujanbio azken agurra abesten, finalean parte hartu zuten beste bertsolarien eta Joxe Agirreren aurrean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

06 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaberria • 2009ko abenduaren 15a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala 072009ko abenduaren 15a •berria

KartzelaHitza emanda. Bederatzikomotzean: SuaHura asmakizunahomo habilisena!Bazun intentzioabazuen sena!Bi harrik elkar jotatxispa bat aurrenaasmakizun haundinamendeetan barrena.Sua da problemazenbait basorenaedo jaki denaberotzen duenaeta bi begiradeksortzen dutena.

Hileko aurrez aurreko bisita edobisa bisa daukazu gaur. Helduzara kartzelara, eta sarrerakofuntzionarioak esan dizu bereaurrean biluztu beharko duzulaeta miatzen utzi.

Pasa ziren epaiketaprozesu luze ta auziespetxetik espetxeraorain egiten du jauzi.Azken hau Ocañakoaez det gutxitan ikusibaina gaur arte ez nintzensentitu horren biluzi.Maitea barruan daukatbakarrik ezin det utziduintasun, askatasunhitzak dizkit erakutsita eutsi nahi diet bainaia ezin diet eutsizenbat tasun ezpainetaneta zeinen muxu gutxi!

Etxean ni izan nintzenatxiloketan lekukoerauzi ta eraman zutenohian nuena gertuko.Kondena garka zenbat gezurzenbat tranpa, zenbat truko...gure hitzek epaiaribaina ezin egin uko.Badakit España ez delaherri legedi justukoakaso haserrez nerelepazaina zait puztuko.Biluztuko nauzu etanere zorroa hustukobaina bihotz barrukoaez didazu biluztuko.

Kartzelaren atariaumela eta ospelafuntzionari poliziakdoazela datozela.Ba ez dizut ba men egingota beteko erregelaez zuk nahi lez sinatukokonfesioan papela.Aitortzen det samin haundizuzten dudala kartzela.Atzera etxera noaetorri naizen bezela.Esperantza daukat beraindartsu egongo delabadakit badakielaberekin izan naizela.

Transkripzioa: Martin Aramendi(Bertsozale Elkartea).

Page 7: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

08 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaberria • 2009ko abenduaren 15a

Bertsolarien iritziak

«Txapel hau toki justubatera joan da, hainbaturte daramalako goian»

Iratxe Ibarra«Saioa, goizean, hotzagoa izanzen duela lau urtekoarekin al-deratuta. Arratsaldean, erraza-go aritu ziren denak, eta nikgarbi ikusi nuen Maialen [Lu-janbio] ari zela buruan. Txapelatoki justu batera joan da, sei-zazpi urte daramatzalako osogoian. Belaunaldi aldaketaegon da gainera».

«Andoni historiakobertsolaririk onenaizango da»

Amaia Agirre«Ni deseatzen nengoen txa-pelduna aldatzeko, baina ba-nekien lan asko egin behar zela.Andoni [Egaña] historiako ber-tsolaririk onena izango da.Maialen? Orain zortzi buruanizan zen, baina akaso ez zen ko-meni orduan txapelduna iza-tea, karga eta arduragatik. Aur-ten, prest zegoen».

«Txapela ez da buruzderrigor aldatu behar,irabazi egin behar da»

Anjel M. Peñagarikano«Txapelketa joko bat da, etaalferrik da esatea aldaketa onadela. Aldatuko da, aldatu behardenean, eta oraingoan aldatuda Egañak galdu egin duelako,baina ez galdu behar zuelako.Txapela irabazi egin behar da.Eta Maialenek merezi zuen, etahurrengoan ere irabazi beharkodu».

«Maialenek txapelajantzi zuenean,negar egin nuen»

Xabier Amuriza«Saioa orain lau urtekoa bainomakalagoa izan zen, gaiagatiknik uste. Gai astunak izan ziren,karga handikoak, problemati-koak. Alde horretatik, pena.Baina Maialenekin negar eginnuen. Nik irabazi nuenean ezta-baida zegoen, emakumeak baiedo ez, eta nik beti esan nuenbaietz».

«Ametsek irabazi baluere, ondo, inork ezzuelako oso garbi»

Julio Soto«Oso final ona iruditu zitzai-dan, oso gutxitan entzuten di-ren bertso horietakoak entzunzirelako, baina Maialenena ezda ustekabea izan. Amets [Ar-zallusek] irabazi izan balu ere,ondo, desenpatea izugarri onaizan zelako. Egañak, ordea,ematen zuen ez zela bere guz-tia ematen ari».

Maialen Lujanbiok eta AmetsArzallusek berdindu egin zuten buruzburukoan; hortaz, aurretik batutakopuntuek erabaki zuten txapelduna.

Beñat Zamalloa Barakaldo

Txapelak azpian zegoe-nari baino, azpian ze-goenak txapelari eginzion itzala igandean,BECen jokatu zen

Euskal Herriko Bertsolari Txa-pelketako finalean. Finalean ezezik, txapelketan zehar goren ibi-lita egin du Maialen Lujanbiokbere bertsoeraren erakustaldia.Goitik jardunda lortu zuen txa-pelketaren belaunaldi aldaketagertatzea eta txapela janztea. Au-

rreko azken lau txapelak jantzita-ko Andoni Egaña laugarren pos-tuan sailkatu zen bere azken txa-pelketan, Amets Arzallus eta JonMaiaren ondotik.

Berotik epelera eta epeletik go-rira egin zuen 14.500 bertsozalezbetetako aretoak. Goizeko saioaorekatua izan zen mailari eta pun-tuaketei dagokienez, nahiz etaLujanbio goragotik ibili. Arra-tsaldeko saioa ordea, desorekatueta gorabeheratsuagoa izan zen.baina lehen bi sailkatuek mailarieutsi eta gora egin zuten.

Txapelerantz gerturatu ahalahasi zen goriaren gorria ikusten.Buruz buruko kartzelan, azken biariketa puntuagarrietan, emanzuten euren onena lehen bi sailka-tuek. Berdindu egin zuten or-duan, eta ordura arte Arzallusiaterata zion aldearekin nagusituzen Lujanbio sailkapen nagusian.

Sua izan zuten bederatzi puntu-ko motzean bertsoa osatzekogaia, eta dotore osatu zuten biekariketa. Lujanbio izan zen lehenakartzelan. «Hura asmakizuna /homo habilisena / bazun inten-tzioa / bazuen sena. / Bi harrik el-kar jota / txispa bat aurrena / as-makizun haundina / mendetanbarrena / sua da problema / zen-bait basorena / edo jaki dena / be-rotzen duena / eta bi begiradek /sortzen dutena», bota zuen. Egu-nean azkarregi ere ibili zen ba-tzuetan Arzallus bertsoa ondo

osatzeko, baina ariketa honetanazkar eta bikain aritu zen: «Pospo-lu batek pizten / badu lehen ditxa /gero, bota sastraka / eta zumitza. /Tximinitikan gora / doa bere gisa /baina neretzat sua / dugu bertso-gintza; / bertsoa balitza / su batenbaldintza / piz dezagun hitza / alai-tuz bizitza / hemen su horren buel-tan / dantzan gabiltza».

«Hileko aurrez aurreko bisitaedo vis a vis-a daukazu gaur. Hel-du zara kartzelara, eta sarrerakofuntzionarioak esan dizu bere au-rrean biluztu beharko duzula etamiatzen utzi», izan zuten gaia hi-ru bertso gura zuten neurri etadoinuan osatzeko. Guztia ez zio-ten biluztuko Lujanbiori: «Akasohaserrez nire / lepazaina zait puz-tuko / biluztuko nauzu eta / nerezorroa hustuko / baina bihotz ba-rrukoa / ez didazu biluztuko». Ezzen biluztuko Arzallus, eta etxera

itzuliko zen bisitarik barik: «Ipa-rralderantz Euskal Herrirantz / zepena ta ze negarra / baina hala daEspainia aldeko / justizien ezbe-harra. / Heldu etxera eta hartu dut/ paper baten zirrimarra / gutuntxiki bat ta utzi ditut / bi muxu tairriparra / hori delako nik biluzte-ko / dakidan era bakarra».

Buruz buruko kartzelakoarenondotik etorri zen sari banaketaeta berarekin batera emozioen zo-ramen festa: zutitu ahala eseri,eseri ahala zutitu, txaloei ekinahala isildu, isildu ahala txaloeiekin, busti ahala lehortu, lehortuahala busti… Unerik gorena JoxeAgirrek Lujanbiori txapela janz-teko unea izan zen. Agirrek mo-mentuari lau sei puntuko motzkantatu ostean, etorri zen txapel-dunaren agurra. Horrela bukatuzuen: «Gure bidea ez da erreza / be-te legez, juizioz trabaz / Euskal He-

Lujanbiok itzala txapelariZortzi bertsolariak arratsaldeko saioari ekiteko prest. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Page 8: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala 092009ko abenduaren 15a •berria

pALBERTO BARANDIARAN

«Maialenek istoriopropioa dauka, bilakaeraikaragarria izan du»

Onintza Enbeita«Saioa kargatuta joan zen, bai-na oso maila altukoa izan zen.Arratsaldean, argiago dena.Egaña txukun aritu zen, bainabakarrean ez zuen bere ohikoneurria eman. Ametsek osobertso onak bota zituen, bainaMaialen kartzelan gehiago izanzen. Istorio propioa du eta bila-kaera ikaragarria izan du».

«Egañak irabaztekogrinarik ez zuen, baina ez zuen galdu nahi»

Sebastian Lizaso«Gehienek nahiko maila onaeman zuten, baina Egañak ez.Bidegurutzean zegoen: irabaz-teko grinarik ez zuen, baina ezzuen galdu nahi, eta nondik joez zekiela geratu zela iruditzenzait. Amets gertu ibili zen, etalau urte barru gerta liteke txa-pela eramatea, baina Maiala-nek merezita dauka».

«Maialenen mailaematea kosta egingozaie besteei»

Jokin Uranga«Saioa lehoiei txuletak bota-tzea bezalakoa izan zen, festabat. Emaitzari dagokionez, sor-presarik ez. Maialen ikusi nuenbete-betean zetorrela, etaAmets oso fuerte, baina Egañaohituta gauzkan maila horreta-tik behera. Hurrengo txapela?Maialenen maila ematea kos-tako zaie».

«Egun historikoa izanzen, erreleboarenbisualizazioa»

Jon Martin«Sustrai [Colina] oso goitikikusi nuen, Jon Maia ere bai.Maialenek begirada berezia du,baina txapelduna nor den,kasu honetan, ez da hain ga-rrantzitsua. Aspalditik iragarri-ta genuen erreleboaren bisua-lizazioa izan zen: lehen, aita ba-karraren txapela zen, orainfamilia batena».

«Gure belaunaldiakmerezi zuen txapela hau»

Igor Elortza«Egiten dugunaren dimentsio-arekin apur bat harrituta geratunintzen. Maialenek indar sor-tzaile handia du, eta euskalkulturaren erreferentzia denbertsolaritzan, gure belaunal-diak merezi zuen txapel hau.Orain zabalik dago dena, txa-pel honek begi-bistan jartzengaituelako».

GFinaleko puntuazioak

Maialen Lujanbio

Amets Arzallus

Jon Maia

Andoni Egaña

Sustrai Colina

Unai Iturriaga

Aitor Mendiluze

Aitor Sarriegi

Goizekosaioa

Binaka8ko

handian

141,00 141,00 101,50 154,00 153,00

140,50 142,00 88,00 136,50 155,00

138,00 141,50 88,50 143,00 140,50

139,50 137,50 92,00 139,50 135,50

132,00 135,00 90,50 133,00 146,50

138,50 142,50 80,00 137,00 135,50

132,50 144,00 87,00 135,50 118,50

130,50 125,00 87,00 128,50 125,50

Binaka8ko

txikian

Bakarkapuntua

emanda

Binaka6ko

motzeanKartzelabakarka Guztira

690,50

662,00

651,50

644,00

637,00

633,50

617,50

596,50

MaialenLujanbio

1.630,751

Maialen Lujanbio

Amets Arzallus

Andoni Egaña

Unai Iturriaga

Jon Maia

Sustrai Colina

Aitor Mendiluze

Aitor Sarriegi

Arratsaldekosaioa

Binaka10eko

txikian

145,50 133,75 160,00

137,00 125,50 153,50

138,00 134,00 142,00

130,00 130,75 152,00

132,00 132,00 144,50

126,50 134,00 140,00

129,50 119,75 142,50

127,50 126,25 133,50

Binaka8ko txikianpuntutan Bakarka Guztira

439,25

416,00

414,00

412,75

408,50

400,50

391,75

387,25

Amets Arzallus

Maialen Lujanbio

Buruzburkoa

Binaka6ko

motzean

138,50 147,50 57,00 161,00

144,00 139,00 57,00 161,00

Kartzela9ko

motzeanKartzelabakarka Guztira

504,00

501,00

AmetsArzallus

1.582,002JonMaia

1.060,003AndoniEgaña

1.058,004UnaiIturriaga

1.046,255SustraiColina

1.037,506AitorMendiluze

1.009,257AitorSarriegi

983,758Binaka

8kotxikian

ITURRIA: BERTSOZALE ELKARTEA

ukendu / sendatu ez du ezerk sen-datzen / baina asko gozatzen du».

Maila politari eutsiz jardun zenIturriaga. Gora gutxitan egin ba-zuen ere, ez zuen beherik jo. Arra-tsaldeko bakarkako lanean kon-takizun dotorea osatu zuen, en-tzuleak ezustean harrapatuta.«Orduerdi daramazu dutxakotxorrotaren azpian, Unai, bainamarkak ez dira joaten», jaso zuengaia Zuriñe Iarrituren ahotik.«Lanak hasi nahi egin izan ditut /baina ezin nituen amai / neure bu-rua neuk zauritu dut / e’ nuelakobizi nahi / eta orain ez naiz ispilurajoan / eta begiratzeko gai», bukatuzen lehena. Azkenerako erabakizuen: «Behin betirako hil nuelako/ nik gehien maite nuena / bainasendiak hartu baitzidan / aboka-turik onena / hiru, lau froga alda-tu eta / orduan kitto problema /ulertu zuten maitea zela / zirika-tzen zebilena. / Hura bukatu etaetxean / gainera denek omena / tanik barruan neukana mina / sami-na ta kriston pena. / Zigorra ken-du zidaten, baina / nigan daramatkondena / bizarra eiteko aizto ho-nekin / oraintxe bukatzen dena».

Colina puntuetatik goitik ibiliez zen arren, entzuleengana zu-zen iristen gehien asmatu zuene-takoa izan zen. Kartzelan bakar-ka egin zuen lana izan zuen egu-neko borobilena. «Kazetaria zara.Badakizu idazten ari zaren arti-kulua azkena izango dela», izanzuten gaia. «Nahiz eta dirudin oso/ berri arrunta-arrunta / berriroMadril aldera / lau gazte atxilotu-ta. / Hiru barrura ta bat irten da /minduta, arnasestuka / pausoakezin zuzen emanez / ta aurpegiabelztuta. / Ni El País-eko kazeta-ria / barrenean ze borroka / arka-tzai atera punta / ta papeleanapunta. / Dena kontatzen hasi ez-

Dena dela, Egañaren maisutasu-naren zenbait printza entzun zi-ren. Zortziko handian, Egunkariaauzia izan zuen Maiarekin baterajarduteko gai: «Egunkariaauzikobi auziperatu zarete. Oraintxe ja-rri duzue kamisetak saltzeko ma-haia». Bigarrenean kanpoko etabarruko egoera azalduz osatuzuen bertsoa: «Jende mordoa eto-rri zaigu / hala nahi det nabar-mendu / ta kamisetak erdi presa-ka / ia eskutatik kendu. / Arrazoidezu guretzako da / elkartasuna

kin aritu zen kantuan estu-estu:«Ezkontza batean dantzan hasizarete. Jon, zuk nahi baino estua-go heltzen zaitu Maialenek». «Ha-seran arin arin / ta gero, fandango/ gero, gogor helduta / hiruzpalautango. / Estutzen dizkidazu / he-mengo ta hango. / Lasai egon mai-tea / ez naiz eta joango», ekin zionMaiak. «Hau ez da agarraua / hauurkatua da», argitu zuen, bere az-kenean.

Ordura arte txapelduna zena ezzen distiratsu ibili egunean zehar.

rriko lau ertzetara / itzuliko garagabaz/ eta hemen bildu dan inda-rraz / grinaz eta poz taupadaz / he-rri hau sortzen segi dezagun / eus-karatik ta euskaraz».

Neurria hartutaTxapelketari eta beronen presta-ketari neurria hartuta ziola adie-razi zuen behin eta berriz Maiak,eta txapelketa honetan bere pos-turik gorena lortu du. Estiloarenerakustaldia egin zuen. Zortzikotxikian, txapeldun izango zenare-

kero / postua galduko dut / denaneretzat gordetzen badut / neuegongo naiz galduta», salatu zuenzuen tortura Colina kazetariak.

Finala txukun hasi zuen Men-diluzek, baina ohi duen oreka fal-tan izan zuen. Zortziko handianLujanbiorekin aritu ostean, biga-rren ariketan, zortziko txikian go-ra egin zuen Egañarekin osatuzuen bertsoaldian. «Aitor, zure le-hen laneguna da, gaur, eta eguer-dian lankideekin irten zara non-bait bazkaltzeko asmotan. Ando-ni, ama dago atean babarrunaktermoan dituela», jarri zien gaiaAlaitz Rekondok. Zortziko txiki-ko gaiek lagundu zuten ariketaosatzen. «Sentitu nahi nuen bai /etxean bezela / baina esan nizunama / hau gehiegi zela», bukatuzuen estrainekoa Mendiluzek.Hargatik ez zuen amore emanamak: «Denentzako egin det / zue-kin joango naiz». Babarrunena ezzitzaion ideia ona iruditzen Men-diluzeri: «Denentzako tuper bat /ondo berotua / ta gero bulegoan /haize girotua». Orduan gora eginbazuen, sei puntuko motzeangaiari tiratu ezinik ibili zen, etahortik aurrerako ariketatan osolantzean behin egin zuen gora.

Sarriegik ondo eutsi zion maila-ri, eta bertsokideei lagundu ezezik ofiziotan ale politak utzi zi-tuen. Lehen puntuari erantzute-ko ez zitzaion gai erraza egokitu:abortatzeko eskubidearen gaine-ko gaiak egokitu zitzaizkion. Halaere, atakatik irten bakarrik ez, on-do osatu zituen bertsook. Bigarre-naren hasiera honela kantatuzion Rekondok: «Aukera ematea /ez da behartzea». «Baina askok ezdu nahi / muinean sartzea / gai ko-rapilatsua / hobe hausnartzea /denon eskubidea / da aukera-tzea», jarraitu zion.

burukoa

Page 9: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

10 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaberria • 2009ko abenduaren 15a

«Zapore onarekin noa,hasieratik gustura aritunaizelako finalean»

Unai Iturriaga«Txapelketa zapore onarekinamaitu dut. Finalean gusturaaritu naiz goizetik. Gasteizkoa-ren gisako saioek sortzen dizutehalako beldur bat, eta hori ho-

rrela da. Baina gustura aritu naizfinalean. Jakin badakit bertsoonak eta oso bertso txarrakbota ditudala, baina, oro har,oso gustura geratu naiz eginda-koarekin.

Eta oso pozik nago baita erefinalean parte hartu ahal izandudalako. Gogoan gordetzekofinala izan da, eta egunen bate-an esan ahal izango dugu: ‘Nihan izan nintzen egun hartan’.Egun handia izan da.

Orain beste lau urte dituguaurretik, eta, ikusten den gauzafinala den arren, hurrengo lauurteetan ere saio bertso saio etabertsolari piloa izango da pla-zan».

«Emozio eta poz guztiak bilduta noaetxera; gehiago ezin nezakeen eskatu»

Amets Arzallus«Emozio eta poz guztiak bildutanoa etxera finaletik.Goizekosaioa nahasiago joan da,bainaarratsalde hori bizi izan dudanbezala bizitzea asko da,eta bai-

ta ere finala luzatzeko aukeraedukitzea eta bertso gehiagokantatu ahal izatea.Finalari ezinniezaiokeen gehiago eskatu.Es-kerrak eman nahi dizkiet bertso-kide izan ditudanei,eta baita fi-

nala eta txapelketa antolatzenlanean aritu diren denei ere.

Bertsoaldi bat aukeratzeko-tan, arratsaldeko lehen bakar-kakoa aukeratuko nuke. Nahizeta bertsoa kantatzen hasteandoinuz nahasi naizen, hura kan-tatu ondoren eseri naiz beteen.

Niretzat ohorea izan da Txa-pelketa Nagusiko txapelarenerreleboa hain gertu ikustea,oholtza gainean bertan bizi iza-na. Saria da hori ikustea beraere. Andonik [Egaña] ez du ira-bazi aurtengo txapel hau, bainatxapel asko irabaziak baditu au-rretik ere. Berriro ere, hark emandu finalean eman zezakeena,eta niretzat behintzat plazeraizan da harekin finalean kantatuizana».

Testuak: Garikoitz GoikoetxeaArgazkiak: Luis Jauregialtzo /

Argazki Press

«Oholtzatik kanpokoa izan da nirelanik onena; lanaren saria jaso dut»

Jon Maia«Uste dut aurtengo EuskalHerriko Bertsolari TxapelketaNagusi honetan oholtzatikkanpo eginikoa izan dela nirelanik onena. Lan horri guztiari

eskerrak lortu dut gero oholtzagainean eman dudan mailahori, nire ustez. Aurten beharbat sentitzen nuen, behar per-tsonala ere bazena. Egin beha-rra nuen.

Asko saiatu naiz txapelketaaurreko lana egiten, eta nire-tzat satisfakzioa da lan horrenemaitzak ikustea orain Txapel-keta Nagusiko finalean. Osogustura nago txapelketaaurretik egindako lan horrega-tik guztiarengatik.

Finalari dagokionez ere osopozik nago Txapelketa Nagusi-ko finalean lortu dudan pos-tuarekin. Beharbada, pena batizan dut, bakarkako lanak nahibezain ongi ez ditudalakoborobildu ahal izan. Baina,nolanahi delarik ere, oso poziknoa finalean lortutako guztia-rekin.

Hemendik aurrera, gainera,esan ahal izango dut AndoniEgaña gainditzea lortu dudalaTxapelketa Nagusiko finalbatean! Puntu gutxirengatikizan bada ere, lortu dut huragainditzea».

«Inork merezi izatekotan, Maialenek merezidu txapela; ahalegin handia egin du»

Andoni Egaña«Ohore handia da erreleboaMaialeni [Lujanbio] ematea.Ur-teetan ahalegin handia egin dubere bertsokera garatzeko,eta,inork merezi izatekotan,berak

merezi zuen.Gainera,finalekobeste bertsolariak gazteak diraoraindik,eta izango dute aukeragero ere txapelak lortzeko! Erre-leboa bisualizatu egin da orain,plazetan lehenago ere emana

dago eta.Joxe Agirre oholtzanegon izanak,gainera,lagundudu adierazten errelebo gehiagoere izan direla lehenagotik.

Nik ahal dudana egin dut fi-nalean. Goizeko saiotik sentitunaiz brotxa lodiarekin, eta buka-erara arte ezin izan dut aterabrotxa fina. Finalean zuzeneansailkatuta egonda, nabaritu dutdesentrenatuta nengoela, ba-tez ere gaiak-eta hartzeko une-an. Azkenean, pertsona arrun-tak gara, eta pentsatzen duguzer esan behar diegun guk15.000 laguni. Baina nonbaite-tik ateratzen da beti zerbait.

Pozik noa finalak eta txapel-ketak uztera. Plazan jarraitukodut. Eta, agurrean esan dudanbezala, hemendik lau urteraizango naiz berriro ere finalean,aulkiak jartzen. Ez dut esatea-gatik esan, ni ezagutzen naue-nak badaki etorriko naizela».

«Gozatzera nentorren,eta lortu dut. Bizitzekoegunak dira horrelakoak»

Sustrai Colina«Gozatu egin dut finalean.Banekien eguna halakoa zela,eta helburu horrekin etorri naizBECera. Gutxi izaten dira horre-

lako egunak, eta asko kostatzenda haietara heltzea, lan handiaegin behar da. Gainera, inoiz ezdakizu berriro bizi ahal izangoduzun horrelako egun bat.Horregatik, poz handia nuenaurten lortu dudalako egunhorretara iristea. Bizitzeko egu-nak dira horrelakoak. Eta niklortu dut nuen helburu hori:gozatzea.

BECeko korridoreetan goize-an sartu naizen orduko, irriba-rrea atera zait, pozagatik. Etasaiatu naiz egun osoan irribarrehorri eusten, oso pozgarria de-lako gisa horretako egun bateanparte hartu ahal izatea».

«Eroso eta lasai egon naizfinalean, aurrekoetan ezbezala. Gozatu egin dut»

Aitor Mendiluze«Benetan ederra izan da finale-an egotea, egun historikoa izandelako aurtengo TxapelketaNagusiko finala. Nik neuk, ber-

tan sentitu dut finala, aurrekotxapelketetako biak ez bezala.Helburu horrekin nindoan fina-lera, eta uste dut lortu dudalaoholtza gainean finalaz goza-tzea. Eroso eta lasai egon naizsaioan, eta sentsazio politare-kin noa. Bertsoei dagokienez,badakit saio gorabeheratsuaegin dudala: bertsoaldi batzue-tan gora egin dut, baina bestebatzuetan neurria hartu ezinikibili naiz.

Aurtengo Txapelketa Nagusiaoso berezia izan da. Eta ez daizan errelebo bat bakarrik. Txa-pelketak erakutsi du erreleboasko izan direla bertsolaritzan».

«Analisi globala egiteadagokit niri, eta oso poziknago emaitzarekin»

Aitor Sarriegi«Finaleko handitasun sentsa-zioa sentitu dut, baina, akaso,tentsio gutxitxorekin aritu naiz,kantuan lasaiegi. Baina, finalaz

harago, txapelketaren analisiglobalagoa egitea dagokit niri.Oso pozik nago txapelketa ho-netan lortutako emaitzarekin.Lehenbiziko finala izan dut, hasiegin naiz. Ea badudan aukerahemendik aurrerako beste finalbatzuetan orain hasitako lanaamaitzeko.

Opari bat ere jaso dut aurten-go finalean. Niretzat ohore han-dia zen Egañarekin txapelketa-ko saio batean kantatzea, etaizan dut horretarako aukera.Gainera, hemendik aurrera ezda izango aukerarik horretara-ko, eta opari handia izan da nire-tzat hori lortu izana».

Page 10: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

‘Egunkaria auzia’oso presente egonzen BECen, eta bertsoaldietan zeinikusleen artean nabarmenak izanziren akusatuekiko elkartasun keinuak

Imanol Magro Barakaldo

Elkartasunak bor-boregin zuen BECen. Eus-kaldunon Egunkaria-ren aurkako auzia has-teko bi egun falta zire-

la, hainbat akusatu finalera joanziren, eta bertsolari zein bertsoza-leen animo hitzak eta berotasunajaso zuten. Gaietan zein agurre-tan hizpide izan zuten finalekopartaideek, eta Unai Iturriagakjantzi zuen Egunkaria libre leloaduen elastikoa harmailetanehunka ikus zitezkeen.

Lau urte ziren Andoni Egaña-ren ahotsa ez zela entzuten txa-pelketan, eta lehen agurreangarbi utzi zuen finalak ez zuelaauzia ahaztuko: «… baina bostlagun daramatzate / Madrilera

asteartez / egunkaria auzi horta-ko / mehatxu txarrenak betez /injustizia luze doa-ta / juezakenteratu bitez / askatasuna eska-tzen dula / herri batek aho batez».Txapeldun izandakoak MartxeloOtamendiren eskuetatik jasozuen laugarren sailkatuari zego-kion oroigarra. Besarkada hunki-garria eman zioten elkarri, etaBERRIAko zuzendariak eskerrakeman zizkion bertsoarengatik,ikusleen «Egunkaria askatu»oihuen artean.

Saio puntuagarrietan ere izanzuen tokia aldarriak, goizeanbereziki. Zortziko txikian, ofizio-ka, gai-jartzaileek Egunkaria-renaldeko elastikoak saltzen ariziren bi auzipetuen azalean jarrizituzten Andoni Egaña eta JonMaia, eta biek jendearen elkarta-

suna goratu zuten. Azkeneko ber-tsoa Maiarena izan zen. «Bertsofinala ezin da izan / auzi honen-tzat arrotza / harrotasuna degunagusi / uxatu dezagun lotsa /Egañak ere eskaini digu / lehenagurraren hotsa / biak batera txikitu zaizkit / kamiseta ta bihotza». Maiak BECeko harre-ran jarritako mahaiak ikusizituela zirudien, bertsozaleek iaeramaniko guztiak erosi baitzi-tuzten.

Kartzelako gaian berriz ereitzuli zen auzia bertsolarien ezpai-netara, gai-jartzaileek bere azkenartikulua idazten ari dela dakienkazetarien azalean jarri baitzituz-ten. Maialen Lujanbiok, JonMaiak eta Aitor Sarriegik Egun-karia-n lan eginiko BERRIA-ko ka-zetariaren rola jokatu zuten, etahirurek salatu zuten epaiketa. Sa-rriegik, hala: «… egunkaria itxi zi-guten / indar demostrazioan / tanik jakin dut intentzioa / ze bide-tatik zihoan / interes asko guru-tzatu zen/ geneukan ilusioan / az-kenerako dena bukatuz / polizioperazioan». Doinua eta neurriaduen besarkada izan ziren denak.

Doinua duenbesarkada

Martxelo Otamendik eman zion oroigarria Andoni Egañari. L. J. / ARP

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala 11 2009ko abenduaren 15a •berria

Mariren sua

Z ortzi dira zazpi. Zazpidira sei. Sei dira bost.Bost dira lau. Lau dira

hiru. Hiru dira bi. Bi dira bat. Batda hutsa. Gaua da. Goizeko bede-ratzietan heldu naiz BECera, etagaueko bederatzietan irten. Ha-mabi ordu. Zortzi demiurgo. Zor-tzi dira zazpi. Zazpi dira txapelikgabe geratu direnak. Antzerkia-ren lubakietan ari den AnttonLuku lagunak Bertsolari Txapel-keta Nagusiari Meza Nagusia dei-tzen dio. Ez nau harritzen! Bene-tako errituala da. Zazpi dira sei.Maddalen. Maddi. Mari. Atarrabieta Mikelats amaren sabeletikezin irtenda dabiltza. Duela lauurte hasi nintzen bertsolariekin

antzerkia eta bertsoa uztartu etapartekatzen. Esperimentazioaeta jolasa bide. Zuzenean edotazeharka bizi izan ditut hainbatproiektu. Bertsotranpak. Erre-gea eta Bufoia. Bertso Eguna.Bertso kabareta. Bertso afari etabankete. Hudaltzainak. Bertsoeskola eta Bizkaiko gazteen txa-pelketa. Mintzola proiektua. Or-nitorrinkus. Hitzetik Hortzera.Paiatarrak eta payadoreak. Lan-kuren euskarria. Eta, ai ene! Guta gutarrak. Ignatius, Kamaleonde Elortza, Euxebio Egaña, JerryAlways eta Estepan Asekasenpartez, besarkadak Unai, meka-guen! Mendiluze, elkarrekin ezdugu topo egin, bidea luzea da,bertso ederrak bota dituzu. Ikusi-ko gara bertso afari edo plazarenbatean. Zuretzat, Enbido! Mon-sieur Collins, deux français en fi-nale. Manex Dominitxine exilia-tu kulturala ere ez da konformeSud-Ouest-eko titularrarekin.Maia jauna, Martina eta Rokerenpartez muxuak. Guk badakigutxapela jantzi duzula, baina, zori-txarrez, emaitzari begira, mate-

matikoki, hori ez da egia, eta gai-nera, gezurra da. Gure hitzak,esan berriz esan, ez daitezelaahaztu, ez daitezela gal… Sei dirabost. Eta bost gehi sei, hamaika.Hamaika lagun auzolanean, ha-maika bertsozale boluntario, etaaulkiak jartzeko ere bada jendeberria prest. Eta nire atzean denmutilak, ikaragarri irri polita du.Eta esan diot, eta lotsakor begira-tu nau. Zein atsegina. Zenbat eza-gun. Zenbat ezezagun. Zenbatjende. Egunkaria libre! Eta ani-matu Aminatu Haidar! Goragure andereñoak. Eta autobuse-an doan euskaldun beltza! Baka-rrik eta libre badoa, bakarrik etalibre bidean, poltsikoan eskuakoinak arrastaka, luzea da bidea…eta bost dira lau. Berrogeita laubertsolari eta estimatuak denak.Kriston lana egin da transmisio-an. Zenbat malko isuri ditugun,eta zenbat barre bota. Publikoa-ren jarrera ere txalogarria. An-tzerkizaleok badugu zer ikasibertsozaleengandik. Bada gizonbat, gorputza markaz josita due-na, ispiluari so. Fruitua jaterako-

an, zuhaitza landatu duenaz ezahaztu. Ezta azpian lurperatuakdirenez ere. Emakumea naiz niere. Emearen kumea. Bost diralau. Bosgarrena ez da Andoniren-tzat posible izan. Eskerrik askobenetan eta bihotzez Andoni.Zure jakintza eta apaltasunare-kin, pentsatzen duzuna bainogehiago irakatsi didazu eta digu-zu. Aitortu behar dizut Juan Jun-da penatua triste geratu dela, etaMaialenek bidalitako suarekin si-katu dituela malkoak. Olentze-rok opariak ez ezik, su berri batere dakar, baina hau sekretua da.Eta ospitalean jolasean ari direnume guztiei muxu pila bat. Etaantxumeak bezala, katamarkaari diren umeei esperantzazko se-haska kantua. Eta saiak, ba hori,ea zer pasatzen den, hegatsez, go-goetan, begira… Ez dira ez bat, ezbi, ez hiru. Lau izan dira, bai,Joxe Agirrek botatako bertsohunkigarriak. Le Petit Theatre dePain-eko Ximun Fuchs lartzabal-darrak jaso du aurten antzerkikoDonostia saria, Gonzalez azkain-darrak lau t’erdikoa, eta Ame-

tsek ezin txapela jantzi. Beraz,hiru dira bi. Bi dira bat. Eta jakin,onartu, ulertu eta errespetatu be-har dute, bai Frantziak eta bai Es-painiak, badela herri bat, euska-raz bizi dena. Erdaldunek ikasibehar dute badela beste imajina-rio bat, sasi guzien gainetik etahodei guzien azpitik, beste pen-tsatzeko era bat, euskalduna.Esaten da errealitateak fikzioagainditu dezakeela, eta nik zeraerantsi nahi nuke: fikzioa gaindi-tu dezakeela baina herri batenimajinarioa inoiz ez. Maialenekirabazi du, eta denak pozik. Bai-na Ametsek irabazi balu ere de-nak pozik. Egañak irabazi baludenak pozik. Eta Sarriegik iraba-zi balu pozik ere. Eta honi bizipo-za deitzen zaio. Mendata ingu-ruan, kontatu zidaten badela as-paldiko sorginek erabiltzenzuten lelo sendagarri bat. Zortzidira zazpi. Zazpi dira sei. Sei dirabost. Bost dira lau. Lau dira hiru.Hiru dira bi. Bi dira bat. Bat dahutsa. Zorionak, Maialen. Bihotz-begiz. Hustuta sentitzen bazara,gu bete gaituzulako izango da.

IritziaAnder LipusAntzerkilaria

Page 11: Finalaz eta ondorenaz BERRIAren gehigarri berezia

Gogoan luzaroan iltzaturik izangoduten jardunaldi hunkigarri baten parteizan ziren BECen bildutako 14.500lagunak. Egundoko giroa sortu zuten.

Irune Berro Barakaldo

Eta lehertu zen BEC, zu-titu, hunkitu, poztu,berotu, harrotu, itsa-soko olatu bihurtu.Historia egin zuen

Maialen Lujanbiok txapela jantzi-ta, eta euskal bertsogintzarenmugarri horren parte egin zituenBECeko Bizkaia Arena pabiloianbildutako 15.000 inguru bertsoza-leak. Pozarren egin zuten txalo,oihu, salto eta malko. Dena eman-go zutela agindu zuten egunarenhasieran zortzi finalistek, eta ber-tsozaleek ere ez zuten ezer bere-tzat gorde, ez bada gozamen eta zi-rraraz gain egin zuen egun histo-riko gogoangarriak emandakoasea eta zoriona. Bihotza ukitutaitzuli ziren «Euskal Herriko lauertzetara», «grinaz eta poz taupa-daz», Lujanbiok kantatu zuenez.

Egun handia izango zela inorkez zuen auzitan jartzen igandegoizean; besterik zen historikoagertatuko zen, txapela buruz al-datuko zen. Bazegoen jendearenartean halakorik adierazten zuenusain bat, giro bat, gogo bat aka-

so. Maialen Lujanbio eta AmetsArzallusen izenak zebiltzan asko-ren ahotan, eta txalometroak ereargi eta garbi erakutsi zuen zein-tzuk ziren jendearen barrenekonahiak eta osaturiko kinielak.

Goizeko bederatzi eta erdietanireki zuten BEC, eta jendetzak sa-maldan egin zuen Bizkaia Arena-ra arteko bidea, goiztiarrenak08:30 inguruan iritsi baitziren Ba-rakaldora, tokirik onenak hartze-ko xedez. Termometroak bereha-la egin zuen gora BECen,11:00etan saioa hasi aurretik ere.Kafe makinetako ilara luzeetankatramilaturikoak jesartzean,kolore askotariko bihurtu zen are-toa, eta animo oihuz, txalo berozeta bizkarrean kolpetxoak ema-nez agurtu eta aupatu zituztenbertsozaleek zortzi finalistak,jendartetik oholtzarako bidean.

BECen erakutsitako grinari etagarrari iraunarazteko deia eginzion jendetzari Unai Iturriagak,«bihar goizean gaurkoa ez dadinizan anekdota hutsa, hizkuntza ezbaita kanpaina ekitaldi baten os-teko lunch-a». Izan ere, gogo etaindar erakustaldi aparta egin

zuen BECera batutako jendetzak,goizez zein arratsaldez.

Ohartzerako, bazkaltzeko or-dua iritsi zen. 14:00etan amaitutabehar zuen goizeko saioak, bainaordu erdi inguru luzatu zen, etabertso gosez ez baizik jan eta eda-teko gogoz ere baziren askoren sa-belak. Berehala bete ziren Bertso-zale Elkarteak 2.000 lagunentza-ko jarritako mahaiak, eta askoklurrean eserita bazkaldu zuten.

Bidasoaldeko Zura taldearenmusikaren doinuetara hasi ziren

biltzen lehen bertsozaleak berrizere harmailetara. Txapelketa Na-gusiko abestia sortu du Zurak,Bertsoka-bertsoka, eta, kantu ho-rretaz gain, beste batzuk ereeman zituen zuzenean. Txapelke-tan saiorik saio izan den fanfarre-ak segitu zion, eta jendetza kan-tuan eta aldarrian jarri zuen. Girobero ezin hobe horren erdian azal-du ziren oholtza gainera zortzibertsolariak, eta txalo zaparradaharmailarik harmaila zabalduri-ko olatu bihurtu zen, indar biltzai-le eta geldiezina. «Segi horrela egi-ten eta giroa jartzen, ni ahalegin-duko naiz olatuak hartzen», ani-matu zituen Sustrai Colinak.

Malko zein algaraOlatuen gisan, gora eta beheraegin zuten bertsozaleek finaliste-kin. Barrezka ibili ziren AndoniEgañak eta Aitor Mendiluzek osa-turiko ama-seme bikote xelebrea-rekin, eta Unai Iturriagak eta Sus-trai Colinak albistegietako aur-kezle modura eginiko imintzio etaateraldiekin.

Baina bihotza estutu zitzaienzenbait bertsoaldirekin, hala nolaMaialen Lujanbioren bi haur min-bizidunekin eta autobusean etaEuskal Herrian bidaia bakarrikegiten duen Amets Arzallusenetorkinarekin.

Eta ezin izan zieten malkoei eu-tsi Espainiako Ocaña eta Herrera-ko espetxeetatik aurrez aurreko-rik egitea lortu gabe Euskal Herri-rako bidean zihoazen euskal pre-so politikoen senideen azalean ja-rrita Lujanbiok eta Arzallusekondu zituzten lanekin.

Gogotsu eta parte hartzeko su-tsu zegoen jende oldea, eta errimasumatu orduko bertsolariarekinbatera egiten zuen kantuanamaierarainoko bidea, Joxe Agi-rre hunkitu eta handiaren lagun-tzarekin handituz eta indarra har-tuz zihoan olatu handi bilakatuzbertsoa bera.

12 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala

Olatu historikoa

berria • 2009ko abenduaren 15a

Lujanbio eta Arzallusenizenak ziren askorenahotan, ‘txalometroak’ere garbi erakutsi zuenez

Gogotsu zegoen jendea,eta errima sumatuorduko laguntzen zuenbertsolaria azkeneraino

BECen bildutako milaka lagunek olatua egin zuten behin eta berriz. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Zaleak ondo prestaturik joan ziren BECera. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Andoni Egañaren alde jarritako pankarta. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS