Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik....

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 273. zk. Bigarren aroa Martxoak 15 2016 3 Elkarrizketa Iñaki Garrido historialaria. 4-5 Erreportajea Emakumearen Nazioarteko Eguneko jarduerak. 9 Kirolak Lankidetza hitzarmena sinatu dute Bidasoa eta Bera Bera elkarteek. 10 Erreportajea Dora Salazar artista, Menchu Galen. 11 Haurren Leihoa Belaskoenea HH 12 Gazteen Lanak Dunboa LH3 14 Gazte infor 15 Agenda Kirolak IrungoTX zikloturista tal- deari buruzko erreporta- jea 8. orrialdean Gaztea Berriro antolatu dute Asexorate programa. 13. orrialdea UKAPENAREN KONTRA Haur transexualitateari buruzko erreportajea

Transcript of Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik....

Page 1: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero273. zk.Bigarren aroa

Martxoak 152016

3 Elkarrizketa Iñaki Garrido historialaria.4-5 Erreportajea Emakumearen Nazioarteko Eguneko jarduerak.9 Kirolak Lankidetza hitzarmena sinatu dute Bidasoa eta Bera

Bera elkarteek.10 Erreportajea Dora Salazar artista, Menchu Galen.11 Haurren Leihoa Belaskoenea HH12 Gazteen Lanak Dunboa LH314 Gazte infor 15 Agenda

KirolakIrungoTX zikloturista tal-deari buruzko erreporta-jea8. orrialdean

GazteaBerriro antolatu duteAsexorate programa.13. orrialdea

UKAPENAREN KONTRAHaur transexualitateari buruzko erreportajea

Page 2: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

I runero

1971ko apirilaren 13ko Osoko Bilkuran, Gober-nazio Batzordeak kaleari Lepanto izena jartzeaproposatu zuen. Hondarribia kalearen paraleloada, ezkerraldean.

Gudu baten oroimenez jarri zioten Lepantoizena. Liga Santua (Erromak, Veneziak eta Espai-niak osatzen zuten, Austriako Juan, Karlos V.aenperadorearen semea buru zutela) Ali Bajákagindutako eskoadra turkiarraren aurka arituzen, Lepantoko golkoko uretan, 1571ko urriaren7an. Tropa aliatuek garaipen handia lortu zuten.Baina eragin txikia izan zuen, ez baitzuen arris-kua ezabatzeko balio izan. Hala ere, kristauta-sunaren historian, eta Espainiaren historian,gehien goraipatu eta gogoratu izan den gertae-retako bat da.

Gudu haren IV. mendeurrena ospatzen zen ur-

tean jarri zioten izena kaleari. Guduan partehartu zuten marinel guzti-guztien jatorria azter-tuko balitz, ez litzateke harritzekoa izango Li-gako untzietan izan zirenen artean irundarraktopatzea.

Badirudi Jacobo Arbelaitz irundarrak partehartu zuela. Lepantoko guduaren ondoren, bu-ruzagi irabazlearen gorpuzkiak jaioterrira isileangarraiatzen lagundu omen zuen. Namuer-etikgertu hil zen Austriako Juan. Frantzia zeharkatueta Espainian lurperatua izateko, gorpua zatitueta larruzko hiru zakutan eraman zuten.

Iturria: José Monje.Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Lepanto kalea

Argazki lehiaketa

IUA: 40393

Aurten ere argazki lehiaketa martxan jarri nahi dugu. Bidalt-zen dizkiguzuen argazkien artean, bat aukeratu eta argitara-tuko dugu, zenbaki bakoitzean.

Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik.

Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab.

Saria: urtearen amaieran, argitaratutako argazki guztien ar-tean sari bat zozkatuko dugu.

Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak.

Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

837 comunicación y publicidad S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Tel: 693 828 099

Cristina EspinosaUrdanibia plazan jarritako “Etxekoandrea”

Page 3: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

3

Zer gertatu zen duela 250 urte? Nolalortu zuen Irunek independentzia?1766ko otsailaren 27an, Carlos III.a Espai-niako erregeak Iruni jurisdikzio propioaematen zion dokumentua sinatu zuen (Ju-risdikzio Salbuespenezko Errege Zedula).Aurrerantzean, alkate propioa eta Gipuz-koako Batzar Nagusietan parte hartzekoaukera izan zituen Irunek.

Ordura arte beti Hondarribiaren mendeegon zen hiria?Irunek funtzionamendu propioa zuen, etaeskumen txiki batzuk ere bai. Baina Hon-darribiko udalari baimena eskatu beharizaten zion, eta justiziarekin erlazionatu-tako guztia Hondarribiak kudeatzen zuen.Egoera berdinean zeuden Lezo eta Pasaiaere bai.

Nolakoa izan zen Hondarribiarekiko ha-rremana Errege Zedularen aurretik?Aurretik, oso txarra. Ia 250 urte eman zi-tuen Irunek independente izan nahian.Beste lau saiakera izan ziren, lehenago.XVII.mendean bi, eta XVIII.mendean bestebi. Hondarribiak ez zuen onartzen, batezere, Bidasoaren beste aldetik etorritakoerasoen aurrean, Irun ahula zelakoan. Ait-zakia hori jartzen zuen, behintzat.

1757an, Hondarribiko alkateak Irungogizon bati heriotza zigorra ezarri zion, kon-trabandoa zela eta. Bi urte beranduago,matxinada txiki bat izan zen Irunen, ber-tan ekoizten zen tabakoa ilegala zela sa-latu zuelako Hondarribiak. Armada bidalizuten, eta atxilotutakoak eta hildakoakizan ziren. Istilu larriak izaten zirela esannahi dut.

Ondoren hobera egin al zuten harrema-nek?

1766tik aurrera ere, gatazkak izan zirenurtetan. Alde batetik, Irunen eta Honda-rribiaren arteko mugei dagokienez. Beste-tik, ibaiaren, paduren eta bertakobaliabideen ustiatzearekin lotuta ere bai.Hondarribiak ez zuen Irunen indepen-dentzia egun batetik bestera onartu.

Nola irudikatu behar dugu 1766ko Irun? Udaletxearen erakina hiru urte lehenagoamaitu zuten, 1763ko urtarrilean. Junka-leko eliza ere bazegoen, eta Arbelaitz, Be-raun eta beste jauregi batzuk ere bai.Beste eraikin asko desagertu dira, ondo-rengo gerren ondorioz. Orain baino askoztxikiagoa zen Irun, baina argi eduki beharda, Hondarribiaren mende zegoen arren,Gipukoa osoan biztanle gehien zuen he-rria zela. Ia 2.800 biztanle zituen orduan.

Hazkunde handia izan zuen Irunek inde-pendentzia lortu ondorengo mendeanzehar?1766tik aurrera oiartzuar eta nafar askoetorri ziren Irunera, baserriko bizimoduautzita. Hurrengo mendean, Lehen Karlis-tada amaitu eta gero, trenbidea helduzen Irunera. Aduanak, aldiz, Bigarren Kar-listadaren ondoren. 1840-1880 epe horre-tan hazkunde handia izan zuen Irunek,10.000-11.000 biztanle edukitzeraino.Gaztelako, Errioxako eta Nafarroako jendeasko etorri zen Irunera, garai hartan.

250.urteurrena ospatzeko batzordeaosatu duzue. Zertan ari zarete lanean?Hasteko, Gipuzkoako historialarien elkar-teak zenbait ideia aurkeztu zizkion IrungoUdalari, abenduan. 2016 urtean hitzaldisorta bat egitea, esaterako. Historiarekinlotutako hitzaldiak izango dira, noski,baina gai ezberdinei buruzkoak. Otsaila-ren 26koa izan zen lehena.

250.urteurrena dela eta sortutako batzor-dearen bidez, ibilbide historikoak, erakus-ketak, edo birsortze historikoakprestatzen ari gara. Ideia da 1766tik au-rrera Irunek jasan duen bilakaera azaltzea,zenbait gertakari historiko aztertuz. Besteurteurren asko betetzen dira aurten: Abe-nida zubia eraiki zutela 100 urte, Aduanakezarri zirela 175, Bidasoko trena martxanhasi zela 100, Gerra Zibilean hiria suntsituzutela 80. Beste batzuk ere bai: OiassoMuseoak 10 urte, Santiagotarrak Kirol El-

karteak 50 etab. Urte aproposa da hiria-ren historiari gainbegiratua emateko.

Jarduerak didaktikoak izan daitezen saia-tuko zarete. Gazteak erakartzeko asmoz?Jendearen interesa pizteko modu ezber-dinak bilatu behar dira. Otsailaren 26kohitzaldian, adibidez, antzerki txiki batprestatu genuen, eta Errege Zedula berta-tik bertara ikusteko aukera egon zen. Ikus-mina behintzat sortu zen, aretoa beteegin baitzen.

Duela 250 urte lortu zuen Irunek udalerri independente bila-

katzea. Hondarribiaren mende egon zen ordura arte. Urteurrena

ospatzeko jarduerak antolatzeko, batzordea osatu dute hirian.

Udal talde politikoetako, Oiasso museoko, udal artxiboko eta Bi-

dasoa Turismoko ordezkariak daude, erakundeei dagokienez. Bes-

telako elkarteak eta eragileak ere parte hartzen ari dira: LUKT

Luis de Uranzu Kultur Taldea, IAE-AFI Irungo Argazki Elkartea,

Irungo Hiritar Foroa eta Santiagotarrak Kirol Elkartea. Gipuz-

koako Historialarien Elkarteko ordezkari gisa dago Iñaki Garrido

historialari eta genealogista irundarra. Madrilgo Heraldika eta

Genealogia Errege Akademiako akademikoa da Garrido, besteak

beste. 2016ko jarduerei hasiera eman zien otsailaren 26an,

1766ko gertakariaren inguruan emandako hitzaldiarekin.

“Urte aproposa da hiriaren historiari gainbegiratua emateko”IÑAKI GARRIDO, historialaria:

Page 4: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

4

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEKO JARDUERAKHezkuntza eta lana, askatasunerako bide

Hezkuntzarako eta lan mundurako sar-bidea edukitzea ez da erraza izaten iji-toen komunitateko kideentzat,orokorrean. Baina emakumeentzat, zeresanik ez. Bi esparru horietan lan egi-ten dute, hain zuzen ere, Amaiara gon-bidatu dituztenek. Nabut enpresakokoordinatzaileetako bat eta bi langileirten dira, lehenengo, haien esperient-ziaren berri ematera. Ijitoen Idazka-ritza Fundazioaren babesarekin,Iruñean sortutako enpresa da Nabut.Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzajasotzen du, enplegu iraunkorrak lort-zeko zailtasunak dituen jendeari lanaukerak emateko. Langileek ondo-rengo bi baldintzetako bat bete behardutela jakinarazi du Pablo Martínez ko-ordinatzaileak: “50 urtetik gorako irau-pen luzeko langabeak izan daitezke,edo bazterketa sozialeko arriskuan da-goen jendea, bestela”. Bigarren mult-zokoak dira egungo langile gehienak.

2003an sortu zen Nabut, lau langilere-kin. Arropa denda bat zabaldu zutenIruñeko Rotxapea auzoan. Kiosko batere izan zuten ondoren, NUP Nafarro-ako Unibertsitate Publikoko kanpu-sean. “Gure lana ikusgarri egitekoesperientzia interesgarria izan zen,ehunka ikasle eta irakasle pasatzen zi-

relako egunero aurretik”, nabarmendudu Martínezek. Nabut-ek ez zion krisiekonomikoaren astinduari ihes egin,eta denda eta kioskoa itxi behar izanzituen. Bestelako negozio aukerak bi-latu behar izan zituen, beraz. Gauregun, hiru adar ditu enpresak: garbi-tegi industriala, etxez-etxeko garbi-keta, eta bulegoko materialarensalmenta, internet bidez. Hiru urtekokontratuak eskaintzen dizkiete langi-leei. Denbora horretan, lana eta sol-data emateaz gainera, etorkizuneanlan merkatuan sartu ahal izateko for-mazioa eta baliabideak eskaintzen diz-kiete. “Gurekin izandakoesperientziaren ondoren, lan mundurajauzi egiteko prest egoten dira”, argitudu Pablo Martínezek.

Enplegua topatzeko zailtasun handiakzituen Ainorak. Beharra eta gogoa ba-zituen, senarra langabezian dagoelako,eta seme-alabak dituelako. “Ijitoa iza-teagatik, ate asko itxi zizkidaten”,baieztatu du. Gizarte laguntzaile batenbidez, Nabut enpresaren berri izanzuen. Lana eskaini ziotenean, bereamak ez zuen begi onez ikusi, gizonenartean egongo zelako lanean. Bera erebeldurrez joan zela onartu du. Giro at-segina topatu zuen, ordea: “Oso ondo

hartu ninduten. Errespetu handia dagogure artean, familia handi baten mo-dukoa gara”. Garbitegi industrialeko ar-duraduna da gaur egun, eta gizonakditu bere ardurapean. “Emakume ijito-entzat aurrera pauso handia da hori”,adierazi du Ainorak. Carolina lanki-deak, emakume ijitoen lan egiteko es-kubidea aldarrikatu du, jaso dituztenhezkuntzaren eta ohituren gainetik:“Emakumeak senarra eta seme-alabakzaindu behar dituela erakutsi digute.Baina hori baino gehiago ere bagara.Emakumeok ahaldundu behar dugu.Ikasi nahi badugu ikasi, eta lan egitekoaukera baldin badugu, lan egin”.

Oinarrian, hezkuntzaLan merkatuan murgiltzea ia ezinezkoada oinarrizko hezkuntza ere jaso ezduenarentzat. Hori dela eta, neska-mutil ijitoak ikasten jarrai dezaten ani-matzea eta prozesu horretan laguntzaematea da Amuge Euskadiko Ema-kume Ijitoen Elkartearen helburu na-gusietako bat. Derrigorrezko BigarrenHezkuntza uzteko zorian egon ondo-ren, gaur egun erdi mailako heziketa zi-kloak ikasten ari diren neskek haienesperientzien berri eman dute. TamaraClavería Amugeko presidenteordearenlaguntza ezinbestekoa izan da nor-

abide aldaketa horretan. “Transforma-zio handia izan dute neskek. Mahaiakleihotik botatzetik eta komunak erret-zetik ofizioak ikastera pasa dira”,azaldu du Claveríak: “Ikasketekiko in-teresa sortzeko lan egiten dugu”.

Gizarte Hezitzaile ikasketak egin dituenijitoa da Tamara Clavería. Harro dagoegindako hautuaz, baina etxean ozto-poak jarri zizkiotela onartu du. Horre-gatik, seme-alabei halako hesirik ezjartzeko eskatu die entzuleei: “Ikaste-agatik ez dugu ijitotasuna galtzen. Ezgara payo bihurtzen”. Claveríak ez dioijito nortasunari uko egin. Gainera,orain munduaren aurrean defendat-zeko argudioak dituela azpimarratu du.“Formaziorik gabe, ez dugu babesik.Hezkuntza ezinbestekoa da”, azpima-rratu du Tamara Claveríak. Argi esandu formazioa lan egiteko bidea dela.Eta lana, askatasunarena: “Aske izannahi dugula esaten dugu maiz ijitook.Baina nola izango gara aske, oinarrizkoerrentari lotuta baldin bagaude? Lanegiteko formatu behar dugu, bestelamerkatua eta txatarra besterik ez zaiz-kigu geratzen”. Txalo zaparrada hunki-garria jaso du Tamara Claveríak.Entzule baten baino gehiagoren kont-zientzia piztu du gazteak.

Ahalduntzeko urratsak eman dituzten emakume ijitoak gonbidatu ditu I-Romik

Eredugarri izan daitezkeen emakume ijitoen hitzaldiaantolatu du Irungo I-Romi elkarteak martxoaren 8kogoizean. Mujeres abriendo camino izenburua hautatudute. Nafarroako eta Bizkaiko bizilagunak gonbidatudituzte Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretora. El-karteko emakumeak bildu dira, batzuk haur-kotxe etaguzti. Baina ijitoak ez ziren entzuleak ere izan dira.Arretaz entzun dute denek.

Page 5: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

5

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

DAVID: 655 70 98 93

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

Martxoaren 8an, arraltsaldeko 19:00etan egin du Irungo Udaleko Berdintasun Komisioak Ema-kumeen Nazioarteko Eguneko kontzentrazioa. Egunero behar luke martxoaren 8a izan leloa ze-raman pankartaren atzean bildu dira udal talde politikoetako ordezkariak, hiriko emakumeenelkarteetakoak, eta beste hainbat herritar. Lehenago, My Dance Studio dantza akademiako neska-mutilek ikuskizuna eskaini dute, Irungo Udaleko Gizarte Ongizatea, Hezkuntza eta Gazteria arloekantolatuta. Martxoaren 8a dela eta, adierazpen instituzionala ere adostu du Irungo Udalak. Be-deratzi konpromiso hartu ditu, oinarrizko ideia batekin: “Emakumeen eta gizonen arteko ber-dintasuna funtsezko eskubidea eta oinarrizko balioa da demokraziarentzat”. EmakumeenNazioarteko Egunaren bezperan, beste kontzentrazio bat egin behar izan dute, eraso sexista batsalatzeko.

Dantza ikuskizuna eta kontzentrazio isila antolatu ditu udalak

Amuge elkarteko Purificación Jiménez (presidentea) eta Tamara Clavería (presidenteordea).

Page 6: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

Aldaketa, pausoz pausoPixkanaka eman dituzte familiek hu-rrengo urratsak. Anai-arrebei azaldudiete lehenengo, eta beste senideei,ondoren. “Baldintzarik gabeko maita-suna zenbaterainokoa den agerian gel-ditu da”, adierazi du Arizak. Bere bestealabak, naturaltasunez hartu du Garaziahizparen erabakia. Baita aiton-amo-nek ere. Familien babesa oinarrizkoadela uste du Patricia Dominguezek:“Kanpotik etor daitezkeen aurreiritzieiedo erasoei aurre egiteko tresnak ema-ten dizkiegu. Ez baitugu ahaztu beharbullying kasuak eta intolerantzia handiaere topa daitezkeela”. Ikastetxeetakozuzendaritzarekin eta irakasleekin ha-rremanetan jarri dira ondoren, haurrenidentitate sexualaren berri emateko.Eta haurrek hautatutako izena erabilt-zen has daitezen eskatzeko. Jasotakoerantzunekin pozik dago Beatriz Ariza:“Jakin-mina, sentsibilitatea eta intereshandia topatu ditugu. Arazorik gabeegin dugu prozesua ikastetxean ere”.

Zuharren ikasgelan, adibidez, giza gor-putza lantzen hasi dira. Eta irakasleak,bere arduraz jabetuta, Chrysallis elkar-

tearekin harremanetan jartzea erabakidu, gaiari heltzeko modu egokienarenbila. Orokorrean, neskek alua eta muti-lek zakila eta barrabilak izaten dituztelaazalduko du. Baina salbuespenak dau-dela ere zehaztuko du. “Txikitatik azalt-zen baldin bazaie, haurrek barneratuegingo dute”, aipatu du Patricia Domin-guezek. Leoren arrebak, ordea, ohikoazalpena jaso du eskolan, anaiarenkasua gertutik bizi izan baldin badu ere.Lan handia du hezkuntza munduak se-xualitateari heltzeko moduari dagokio-nez. Haurren ikaskideek, berriz,erreakzio eredugarriak izan dituzte, hel-duen logika gainditzen dutela erakut-siaz. “Garazi nesken koadrila bateanibiltzen da, eta ondo hartu dute. Esandiote konturatzen zirela ez zela gaine-rako mutilen modukoa”, baieztatu duArizak.

Medikuntzaren aurrerapenei esker, pu-bertaroko aldaketak blokeatzeko aukeraere badago orain. Gerora, nahi izanezgero, hormonak hartzen hasi ahal iza-teko. Osakidetzaren tratamendua jasot-zen lehena izan da Leo.

“Guapa ez, guapo”, zuzentzen hasi zenZuhar, hiru urte besterik ez zituela. Gura-soek harriduraz hartu zituzten halako erre-akzioak, hasieran. Baina ez zieten apartekogarrantzirik eman. Seinaleak gero eta age-rikoagoak izan ziren, ordea. Haurrak ez bait-zuen inolako zalantzarik. “Sexua ez dahankartean dagoen zerbait. Kontzientziakontua da”, argitu du Aingeru Mayor sexo-logoak. Chrysallis Euskal Herria, Adin TxikikoTransexualen Familien Elkarteko presiden-tea da Mayor. Transexualitatea ulertzekoazalpen argia eman du: “Haurra jaiotzera-koan, sexua iragarri egiten da, genitalei be-giratuta. Probabilitate handiarekin, zakilaeta barrabilak izanez gero, mutila izango da,eta alua izanezgero, neska. Bainabatzuetan ez dahala izaten”. Oke-rreko gorputzeanjaiotako haurrenespresioa erabiliizan da maiz. Ma-yorrek guztiz baz-tertu du: “Nolaizango da ba okerra norberaren gorputza?Ez ote da okerra besteon begirada?”.

Begirada hori aldatzea ez da batere erraza.Etxekoentzat, hasteko. “Gogorra da onart-zea”, aitortu du Patricia Domínguezek, Zu-harren amak. Ukatu ere egiten dute,batzuetan, gurasoek. Ezjakintasunagatik,batez ere. Horixe egin zuen Beatriz Arizak,Garaziren amak, Santo Tomas Egun batean.Ustezko semeak emakumezko baserritarra-ren jantzia jartzeko eskatu zionean: “Ez mai-tea, zuk beste hau jantzi behar duzu, mutilazarelako”. Amaren azalpenak ontzat emanzituen orduan haurrak. Txikitan, umeek ez

baitituzte gurasoen esanak zalantzan jart-zen. “Haur bati azalpen koherente bat ema-ten baldin badiozu, berak egiazkotzat jokodu. Baina okerra izan daiteke”, gogorarazidu Mónica Zamorak. Leoren amak ez diohaurrari sekula oztoporik jarri. Ile motzaeduki izan du beti, eta mutilen arropakjantzi izan ditu. “Ez dut armairuan ezertxoere aldatu behar izan. Izena besterik ez”,berretsi du Leok. Alabaina, ingurukoenerreakzioa ez da etxe guztietan positiboaizaten.

Errealitateari aurre egin nahi ez, eta aldebatera utziz gero, beste momenturen ba-tean eztanda egingo du azkenean. Leoreneta Garaziren kasuan, esaterako, puberta-

roko gorputzaren aldake-tak sentitzen hasi bezainpronto. Ezin zuten ge-hiago itxaron. “Larritasunhandiko momentuak izanziren. Ez zuen jaten, etaez zuen eskolara joannahi. Asko sufritu zuen,gustuko ez dituen ezau-garri fisiko batzuk garat-

zen hasiko zela konturatu zelako”, azaldu duMónica Zamorak. Identitate sexualarenberri ematen hasteko erabakia hartzeko,kontsulta eta proba askoren ostean, funt-sezkoa izan zen haur transexualak protago-nista dituen TVEren El sexo sentidodokumentala ikustea. Gurasoentzat, etahaurrentzat. “Gertatzen ari zitzaiena iden-tifikatu zuten, eta konturatu ziren bazeu-dela haien moduko beste haur gehiagoere”, aipatu du Beatriz Arizak. Chrysallis el-kartearen berri izatea eta beste gurasoekinharremanetan jartzea ere oso lagungarriaizan zen.

6

Ukapenaren kontra

Naturaltasun harrigarriarekin gidatu du Leok taldetxoa. Ar-gazkia ateratzeko lekua eta modua proposatu ditu. Esperient-zia handia du jada, telebistetan, irratietan eta egunkarietanatera baita azken asteotan. Albiste izan da hamaika urtekogazte irundarra, pubertaroko aldaketak blokeatzeko trata-mendua jasotzen ari den lehen haurra baita EAEn. Baina ezda bakarra izango, haur transexualitate kasuak gero eta ge-hiago azaleratzen ari baitira. Garazi irundarrak ere tratamen-duari ekingo dio laster, nahi ez dituen ezaugarri fisikoakgaratzen hasi baino lehen. Zuhar hondarribiarrak ez du tra-tamenduaren beharrik, momentuz behintzat, sei urte besterikez baititu. Txiki-txikitatik izan du argi, hala ere, mutila dela.Ingurukoek neska gisa hartu izan badute ere. Pertzepzio oke-rra baitago transexualitatearen oinarrian.

“Larritasun handiko momentuakizan ziren, gustuko ez dituenezaugarri fisikoak garatzen ha-siko zela konturatu zelako”

Mónica Zamora

Haien errealitatea azaleratzeko pausoa emandute eskualdeko haur transexualek. Ingurukoek

haien identitate sexuala onar dezaten eskatu dute

Page 7: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

Chrysallis elkartearen lana2015eko martxoan sortu zutenChrysallis Euskal Herria, Adin TxikikoTransexualen Familien Elkartea.EAEko eta Nafarroako familiak bilt-zen ditu. Zortzi izan ziren hasieran,eta 24 dira urte bete beranduago.Haur transexualitatearen errealita-tea bizi duten familien arteko sareaosatzea du helburu, elkarri babesa

eman ahal izateko. “Gure bizipenak,pozak eta negarrak konpartitzen di-tugu. Horrek indar handia ematendigu, gure seme-alaben egoeraksortzen dituen zailtasunei aurre egi-teko”, adierazi du Aingeru Mayor el-karteko presidenteak. Arreta,informazio eta aholkularitza zerbit-zua ere eskaintzen ditu ChrysallisEuskal Herriak. Gainera, haur tran-sexualen eskubideak errespetatuakizan daitezen lanean ari da, ildo ez-berdinetan: “Lan handia egin beharda hezkuntzan eta osasunean, adi-bidez”.

Harremanetarako:

685 767 790 (Familiei arreta)

[email protected]

Garazi ere laster hasiko da, eta beste askoetor daitezke ondoren. Aukera bat dela az-pimarratu du Mónica Zamorak, baina ba-daudela bestelako pentsaerak ere: “Badagojendea ez operatzeareneta gorputza onartzea-ren aldekoa dena”. Be-rari, ordea, ulergarriairuditzen zaio Leok bestemutil gehienen antzaeduki nahi izatea. “Bula-rrik eta hilekorik gabekonerabezaroa edukitzea oparia da Leorent-zat”, adierazi du Zamorak. Tratamendua ja-sotzearen aldeko bi argudio sendo emanditu Garazik: “Batetik, nire gorputzarekingustura sentitu nahi du-dalako. Bestetik, ez du-dalako etengabeazalpenak ematen egonbeharko”. Bere identi-tate sexualaren berrieman duenetik, etaneska arropak janzteneta ilea luzatzen uzten hasi denetik, zamahandia kendu du gainetik. Lasai hartu duarnas.

Beste eztabaida bat da mutil edo neska it-

xurak existitzen direla esatea zuzena den,edo kultura eta estereotipo kontua ez otediren. “Egia da garaiaren eta lekuaren ara-berakoak direla”, aitortu du Beatriz Arizak.

Aitzitik, topiko ge-hien-gehienak betet-zen dituzte,normalean, haurtransexualek. Leoketa Zuharrek kolorearrosa, dantzak edoneskei zuzendutako

jolasak baztertu izan dituzte. Aldarrikapenkontua dela argitu du Mónica Zamorak. Gi-zartean txertatutako topiko horiek betetzensaiatzen direla, mutil edo neska gisa onar-

tuak izateko. “Orain,aldiz, hip hop-adantzatzera apun-tatu da Leo. Gustat-zen zaiolako, etajada ez duelako ezerfrogatu behar”. Hos-pitalean, ordea, tra-

tamendua jasotzeko, maskulinitateafrogatzeko ahaleginak egin beharko dituelanabarmendu du Zamorak: “Bestela, zalant-zan jarriko dute oraindik ere”.

7

“Kanpotik etor daitezkeen era-soei aurre egiteko tresnak ema-

ten dizkiegu”Beatriz Domínguez

“Jakin-mina, sentsibilitatea etainteres handia topatu ditugu

ikastetxeetan”Beatriz Ariza

Psikiatria zerbitzutik ateratzeko al-darrikapenaOsakidetzak Gurutzetako OspitalekoGenero unitatean hartzen ditu trata-mendua jaso nahi duten haurrak.Psikiatria zerbitzuaren baitan dago,eta psikiatra batek du tratamenduaeman edo ez erabakitzeko giltza.“Guk aldarrikatzen duguna da gurehaurrek ez dutela buruko arazorik.Ez daude gaixorik, eta ez dute psikia-tren beharrik”, azpimarratu du Ain-geru Mayorrek. Transexualitateagaixotasun baten moduan ez tratat-zeko borrokan ari dira Chrysallis el-karteko gurasoak. “Nazioartekoerakundeek argi utzi dute transexua-litatea ez dela patologia bat. EuskoJaurlaritzak berak ere, hori ukatzenduen lege bat onartu zuen 2012an”,gogorarazi du Mayorrek: “Lege ho-rretan idatzitakoa aurrera eramandezaten lanean ari gara orain”.

Administrazioetan ere oztopoaktopa ditzakete haurrek. Eusko Jaur-laritzak haurren sexua eta aukeratu-tako izena zehaztuko dituendokumentu bat sortzeko dekretuaonartu du. Dena den, EAEko admi-nistrazioetan besterik ez du baliorikizango. “Beste dokumentu ofiziale-tan ere haien sexua ager dadin bo-

rrokatu behar dugu”, adierazi duAingeru Mayorrek. Adibide argiga-rria eman du: “Nire alaba airepor-tura joaten baldin bada, nortasunagiria eskatuko diote, eta txartelahorretan gizonezkoa dela esaten du.Azalpenak ematera behartuko dute,eta hori intimitate eskubidearenurraketa da”.

Chrysallis elkartearen beste lan na-gusietako bat da haur transexualita-tearen errealitatea zabaltzea.Horretarako, hedabideetan present-zia edukitzea oso garrantzitsua delauste dute, gurasoek aukera horrenberri izan dezaten, batez ere. Hau-rrentzat, erreferente izan daitezkeentelesailetan edo filmetan haur tran-sexualen kasuak azaleratzea interes-garria izan daitekeela uste duMónica Zamorak: “Guzti horrekerrealitatea normalizatzen laguntzendu. Gizarteak ulertu behar duamaitu direla zurien eta beltzen ga-raiak. Grisen gama handia dagoela”.El sexo sentido dokumentaleko hau-rrak gertatzen ari zitzaiena ulertzekolagungarri izan ziren Garazirentzateta Leorentzat. Orain, egoera berdi-nean egon daitezkeen beste hau-rrentzat erreferente izan nahi dutehaiek.

Chrysallis elkarteko gurasoen taldea.

Page 8: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

Irungo bi kuadrillaren ekimena izan zen, hasieran.2007an elkartzen hasi ziren, astean behin bizikletan ibilt-zeko. “Elkarteetan izena eman beharrean, gure zaleta-suna konpartitzeko kuadrilla handi bat osatu genuen”,adierazi du Igor Martiarenak. Lehen irteera haietan partehartu zuen taldekideetako bat da. Ia hamar urte beran-duago, larunbatero bizikletan ibiltzera ateratzen jarrait-zen du. Berearen ondotik, beste hiru belaunaldi sartudirela azaldu du Martiarenak: “Hiru belaunaldi markatudaude. Berrogei urte inguruan gabiltzanok osatzen du-guna, hogeita hamar urte ingurukoena, eta hogeita gut-xiko fitxaketa berriena”.

Taldean sartu izan den jende guztia ezaguna dela azpi-marratu du Jon Ikardok: “Senideak, lagunak edo lagunenlagunak izan dira. Armiarma sare handi baten modukoada”. Horrela mantendu dute kuadrilla handiaren izaera.IrungoTX-ekin ateratzen hasteko baldintza berezirik ezdago. Taldekide berriak argi eduki behar duen ideia batazpimarratu du, dena den, Martiarenak: “Gurekin ateranahi duenak ezin du pentsatu entrenamendu edoerritmo jakin batzuk beteko dituenik. Batera ateratzengara, eta batera amaitzen dugu”. Guztira hogeita bostlagun inguruko taldea osatzen dute, baina noizean behinegiten dituzten afarietan besterik ez dira denak biltzen.“Batzuk Irundik kanpo bizi dira orain, edo seme-alabakizan dituzte, eta gutxiago ibiltzen dira bizikletan”, argitudu taldeko beteranoak. 14-15eko multzoan atera izandira, gehienez.

Ia taldea martxan jarri bezain pronto, Irungo Txirrindula-riak izena jarri zioten, beste herrietan ibiltzen zirenean,haien jatorria azpimarratzeko. IrungoTX laburdura era-biltzen dute gaur egun. Bi urteren ondoren, lehen mai-llotak egin zituzten. Ekipazio osoa beranduago, 2012an.Hasieran, blog bat erabili zuten hitzorduak jartzeko, etaibilbideak adosteko. Gaur egun, whatsapp aplikazioak or-dezkatu du bloga, eta komunikazioa ikaragarri arindu da.

Aldaketa handiak izan dira hamar urteanIbilbideak adosteko ez dute arazo handirik izaten. Iparral-dera joateko ohitura dute, garai batean behintzat, lasaia-goa baitzen. Gaur egun, ordea, arrazoi horrek zentzuagaldu duela uste dute. “Iparraldeko errepideetan erres-petu handiagoa izaten zuten gidariek txirrindulariekiko.Baina hori aldatzen ari da”, baieztatu du Igor Martiare-nak. Aitor Belokik berretsi ditu taldekidearen hitzak:

“Azken aldian, ateratzen naizen bakoitzean izaten dut ez-tabaida gidariren batekin”. Hamar urteko epean goraegin du trafikoak, eta behera txirrindulariarekiko erres-petuak. Gero eta gehiago entzuten dira zizklisten istri-puen inguruko berriak. Jon Ikardok onartu du “beldurra”hartu diola errepideari.

Bestalde, zikloturismoa bera ere aldatu egin da. Hasteko,bizikletek eta gainerako materialak bilakaera handia izandutelako. Zikloturista askok ere, materiala berritu nahiizaten dute etengabe. Ikardok onartu du gustatzen zaiolaazken belaunaldiko materiala eskuratzea. Azpimarratudu, alabaina, denetarik dagoela zikloturisten artean: “Ba-dago jendea bizikleta bat erosi eta zeharo hondatu arteez duena aldatuko”. Beste muturrean ere badaude adi-bideak, jakina. “Zikloturista asko ikusten dira profesiona-len bizikletekin”, nabarmendu du Belokik.

Materiala bezala, gaur egun zikloturistak eskura ditu bio-mekanikoen, nutrizionisten, entrenatzaile pertsonaleneta beste zenbait profesionalen zerbitzuak. Eta gero etagehiago baliatzen ditu. “Posturarekin arazoak baldin ba-dituzu, adibidez, gomendagarria da biomekanikoarenerajoatea. Ni ez naiz damutzen”, argitu du Belokik. Ikardokuste du zerbitzu horiek zikloturistaren esku egotea posi-tiboa dela. Nahi izanez gero, behintzat, aukera baliatuahal izateko. “Gero beti egongo da 500 euroko bizikleta-rekin eta zilarrezko paperean bildutako tortilla bokadilo-arekin ateratzen dena. Nik berdin errespetatzen dut”,erantsi du.

Proba zikloturisten loraldiaMartxa eta proba zikloturistak egiten dituzte, tarteka,IrungoTXeko kideek. Talde txikietan batzuetan, handia-goetan besteetan. Urrutira joan izan dira, Europako kla-siko handien ibilbide berdinean egiten diren probazikloturistetara, esate baterako. Joan den urtean Liège-Bastogne-Liège klasikoa egin zuten, eta aurten AmstelGold Racen izango dira. Flandriako Tourrean gertatu zit-zaion taldekideetako bati IrungoTXen izan den bitxikeriaxelebreenetako bat. “Atzeko bi gurpil eraman zituen, kon-turatu gabe. Ostatuko jabeak utzi behar izan zigun au-rreko gurpil bat”, kontatu du lekuko izan zen ArkaitzBereziartuak.

Gero eta proba zikloturista gehiago antolatzen ari diraazken aldian, eta negozio puntu bat ikusten diote bola-dari. Prezioen gorakada azpimarratu du Jon Ikardok:

“Proba berri bat sortzen da, marka handi baten babesa-rekin, marketing kanpaina sendo bat egiten du, eta 60euroan jar dezake izen-ematea. Jendeak ordainduko du”.Lasterketak ez diren arren, parte hartzaile batzuk marke-kin eta postuekin itsutzen dira. IrungoTXeko kideek erejarri izan dituzte halako helburuak, Quebrantahuesos fa-maturako, adibidez. Orain, beste proba batzuetan gozat-zera irteten direla baieztatu du Belokik: “Bi moduhorietan disfruta daiteke. Proba batera joan eta markabat egiteko helburuarekin, edo taldean, lasai ederreanhartuta ere bai”.

k i r o l a k8

Bizikletako kuadrillaHiru belaunaldi biltzen dituen zikloturista taldea da IrungoTX

Hamar-hamabi laguneko taldetxoan ibiltzendira errepidean. Kolore beltza, zuria eta gorriadaramatzate maillotean. Ez dute elkarte batosatzen, baina harro daramate IrungoTX(Irungo Txirrindulariak) izena bularrean. La-runbat goizetan gelditzen dira Pausuko far-mazian, eta gutxitan huts egiten dute.Zikloturista askok udaberrira arte itxarotendute, sugandilak bezala, eguzkiarekin bateraateratzeko. IrungoTXekoek, ordea, elurrare-kin ere hartu izan dute bizikleta.

Lehia bai, kafea ere baiIrungoTXen irteeretan izaten dira taldekideen ar-teko lehia biziak. Maldan gora, adibidez, edo ma-rrarik ez dagoen arren, denek ezagutzen dituztensprint-erako zuzenetan. Baina gero elkarri itxaro-ten diote, berriro taldea osatu arte. Norbaitek gur-pila zulatzen duenean, berdin. Beste taldebatzuetan ez bezala, sekula aurpegi txarrik izatenez dela nabarmendu du Ikardok: “Hobby gisa hart-zen baldin baduzu, lehentasuna da etxera irribarrebatekin ailegatzea. Ez egin duzun denborarekinkezkatuta”. Entrenamendu bakoitzean, gainera,kafea edo hamaiketakoa hartzeko etena egitendute. Zikloturismoaren ezinbesteko osagaia delaberretsi dute denek, irribarrez.

Taldearen beste ezaugarrietako bat da oso euskal-duna dela. Idatzi gabeko estatutuetan dagoela ai-patu du Ikardok. Txantxak alde batera utzita,taldekide gehien-gehienek haien artean euskarazegiten dutela azaldu du Igor Martiarenak: “What-sapp taldeko elkarrizketen hari nagusia euskarazizaten da beti”. Taldean duten giro atsegina delaeta ibiltzen dira bizikletan. Arrazoi gehiago ere ba-dituzte, jakina. Lekuak ezagutzeko ematen duenaukera azpimarratu du Arkaitz Bereziartuak: “Kon-tran duzu 3-4 ordu behar dituzula gutxienez.Baina leku ederrak ezagutzen dituzu”. Kirol entre-tenigarria dela iruditzen zaio Jon Ikardori, etaezaugarri erakargarriak dituela: adrenalina, tek-nika, eta oreka, adibidez. Igor Martiarenak erant-zun sendoa eman dio galderari: “Bizikletan ibiltzennaiz, kirolik politena delako”.

Page 9: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

Zergatik erabaki duzue hitzarmena sinat-zea?Bi elkarteentzat positiboa den akordioadelako. Bera Bera erreferentea da emaku-mezkoen eskubaloian, eta Bidasoa gizo-nezkoenean. Baina haiek mutilekin hasidira lanean, eta gu neskekin. Elkarri la-guntza emango diogu, ditugun gabeziakestaltzeko, eta azken finean, bi elkarteenkirol proiektuak sendotzeko.

Zein ibilbide izan du Bidasoaren neskensekzioak, eta nola eragingo dio akor-dioak?Duela lau urte hasi ginen nesken eskuba-loia lantzen. Pixkanaka handituz joan gara,nesken kopuruari dagokionez, alde bate-tik. Talde batekin hasi ginen, eta bost di-tugu orain. Bestetik, mailan ere gora egindugu. Neska batzuk Gipuzkoako eta Eus-

kadiko selekzioetan ditugu jada, eta infan-til mailako taldea Gipuzkoako finaleandago. Gero zuloa dugu, junior eta seniormailetan. Pena da neska horiek aurreraegiteko aukerarik ez edukitzea. Hori da,hain zuzen ere, proiektu honen helburunagusia. Ea noizbait Bera Berarekin LehenMailan edo Europako lehian ibiltzen direnArtalekun hazitako neskak.

Zeintzuk dira akordioaren puntu nagu-siak?Batetik, formazio eskubideei uko egindiegu. Hortaz, Bera Berak eta Bidasoak ezdiote elkarri eskubide horiei dagokien dirukopurua ordaindu beharko, nabarment-zen diren kirolariak trukatzeko. Bestalde,Bera Berak laguntza emango digu neskakformatzen, eta guk beste hainbesteegingo dugu Donostialdeko mutilekin.Hori bai, elkarte bakoitzak bere egituramantenduko du. Kadete mailatik aurreraentrenamendu batzuetan jokalariak elkartrukatu ahal izango ditugu. Eta jubenilmailatik gora, lehiatzeko ere bai.

Zein izan da Gipuzkoako Foru Aldundia-ren parte hartzea hitzarmenean?Bi kluben arteko akordioa da. GipuzkoakoForu Aldundira gerturatu ginen gure akor-dioa aurkezteko, eta begi onez ikusi zuten.Onarpena eman zigutela esan daiteke. Gi-puzkoako eskubaloian liderrak diren bi el-karteen artean harreman ona dagoelaikusi zuten. Gipuzkoarentzat akordio posi-tiboa dela uste dut.

Donostiako biztanleen kopurua kontuanhartuta, etorkizuneko jokalari onak lort-zeko aukera izan daiteke Bidasoarentzat.Jakina. Kopurua askoz handiagoa da, etaestatistika hutsagatik ez bada ere, interes-garria da. Dena den, sustapen lan handiaegin behar da Donostian. Bera Berak nes-kak erakartzeko ahalmena du, baina mutil

gehienek ez dute eskubaloiarekiko intere-sik. Hor sartu behar dugu guk. Eskola Ki-rola programa aldatu nahi duguDonostialdean, eskubaloia sustatzeko. Iru-nen hitzarmenak ditugu eskola guztiekin,eta han ere hori lortu nahi dugu. Irizpideberdinei eutsita, emaitza interesgarriaklor ditzakegula uste dut.

Mutilen eskubaloia lantzen hasi da BeraBera?Nesken eskubaloi taldea izan da Bera Beraurtetan, erreferentea, gainera. Mutiletan,Donostian Egia elkartea dago, eta LoiolakoLa Sallen ere eskubaloia lantzen dute, adi-bidez. Baina gizonezkoen elkarte profesio-nalik ez zegoen. Azken urteotan, BeraBeraren eskubaloi eskolan mutilak hart-zen hasi dira. Pixkanaka ari dira lanean.

Bidasoaren lehen taldean ikusiko dituguBera Beran hazitako mutilak?Denbora luzea beharko dugu horretarako.Sei-zortzi urte barru ikusiko ditugu orainhasitako lanaren etekinak. Bide oneanegindako urratsa da, edonola ere.

k i r o l a k 9

“Formazio eskubideei ukoegin diegu”

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Bidasoa eta Bera Beraelkarteek. Oinarriko kirolean elkarlanean aritzeko akordioada. Bera Berak Irunen nesken eskubaloia sustatzeko laguntzaemango dio Bidasoari, eta beste hainbeste egingo du Arta-lekuko elkarteak Donostiako mutilen eskubaloiarekin. Hit-zarmenak bi elkarteentzat ekar ditzakeen onuren berri emandu Aritz Sodupe Bidasoako harrobiaren arduradunak.

“Sei-zortzi urte barru ikusiko ditugu orain hasitako lanaren etekinak”

“Eskola Kirola programaaldatu nahi dugu Donostialdean”

ARITZ SODUPE, Bidasoako harrobiaren arduraduna

Page 10: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

Emakumezko artistak topatzea zaila izan da urtetan.1980ko hamarkadatik aurrera hasi ziren nabarmentzen.Eskulturaren kasuan, bereziki, berantiarra izan da emaku-meen agerraldia. Hori dela eta, salbuespenetako bat daDora Salazar Euskal Herriko artearen panoraman, EstherFerrer, Cristina Iglesias edo Gema Intxaustirekin batera.Altsasuarra sortzez, EHUn egin zituen Arte Ederretakoikasketak. Doktoregoa, eskulturaren inguruan burutuzuen. Bilbon bizi da gaur egun, baina jaioterrian, Altsasundauka estudioa. Euskal Herri osoko museoetan topa dai-tezke bere obrak, baita herri batzuetako kaleetan ere. Eza-gunenetako batzuk, Zarauzko malekoian daudeneskulturak dira.

“Bere lanari eta artea interpretatzeko modu filosofikoariesker, ekarpen handia egin dio euskal eskulturari”, baiez-tatu du Elena Elbusto erakusketako koordinatzaileak. Es-kulturaren arloan erreferentea delako hautatu du IrungoUdaleko Kultura arloak. Baina ez horregatik bakarrik.“Emakumezko artistei merezi duten garrantzia eta ikus-garritasuna emateko baliatu nahi dugu erakusketa”,azaldu du Juncal Eizaguirre Kultura arloko ordezkariak.Emakumezko artista baten izena darama, gainera, Irungoaretoak. Erakusketaren bidez, Menchu Galek hasitako bi-deari jarraipena emateko egin duen ekarpenarekin pozikdago Dora Salazar: “Emakumeen kate horri segida emateainteresgarria da”. Espazio txikia bada ere, atsegina irudit-zen zaiola aitortu du artistak.

Giza gorputzarekin lotutako 12 piezaAretoa txikia delako, hain zuzen, 12 eskultura besterik ezdituzte jarri. “Ez dugu aretoa gehiegi bete nahi izan”, ar-gitu du Elena Elbustok: “Salazarren eskulturak duen arin-tasunaren kontzeptua errespetatu nahi izan dugu”. Piezenkokapenarekin eta aukeraketa horrek sortu dituen ondo-rioekin gustura gelditu da Salazar. Beti izaten baitu era-

gina. Eta ez edonolakoa, gainera: “Eskulturak beste lekubatean ikusten dituzunean, itxuraldatu egiten dira”. Sokaz,larruz, altzairuz eta kobrez egindako eskulturak dira. Piezazaharrenak 2008koa dira, eta berrienak 2016koak. Gizairudiak dira denak, emakumezkoenak. “Giza irudia lant-zeak, eskultura klasikoa gogorarazten du, nolabait. Bainaeraikitzeko moduak beste norabide batzuetatik eramatendu Salazarren obra”, adierazi du Elena Elbustok.

Dora Salazarrek ez du pista handirik eman nahi izan. AnaAbalde Kutxa Fundazioko erakusketa aretoetako zuzenda-riak egin du, bere ordez: “Identitatearen eraikuntzari bu-ruzko hausnarketa da, eta emakumeak egungo gizarteandituen rolei buruzkoa. Gai horien berrikuspen kritikoa egi-tera bultzatzen gaitu Salazarren lanak”. Artista nafarrareneskulturen atzean dagoenari buruzko xehetasunen berriizateko, ostiral goizetan egingo dituzten bisita gidatuetanparte hartzeko aukera dago. Interesa duenak astebete le-henago abisatu beharko du, SAC/HAZ bulegoan.

10

“Eskulturak beste leku batean ikusten dituzunean, itxuraldatu egiten dira”Dora Salazar, eskultorea

Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, emakumezko ar-tista baten erakusketa inauguratu dute Irungo Udalak etaKutxa Fundazioak, Menchu Gal aretoan. Dora Salazar eskul-tore nafarraren Venus, printzesak erakusketa ikus daiteke Ur-danibia jauregian dagoen arte gunean, maiatzaren 15era arte.Ostiraletan eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara zabal-duko dituzte aretoko ateak. Igandeetan eta jai egunetan, aldiz,goizez bakarrik, 11:30etatik 13:00etara.

Dora Salazarren Venus, Printzesak erakusketahartuko du arte aretoak, maiatzaren 15era arte

Emakumezko euskal eskultorebakarrenetako baten lana ikus

daiteke Menchu Galen

“Identitatearen eraikuntzari eta emakumearen rolei buruzko hausnarketa da”Ana Abalde, Kutxa Fundazioko kidea

Page 11: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

11h a u r r e n l e i h o a

Belasko

enea HH

Page 12: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

gaztea12

S.R.A. andereari jasoa (1959ko Otsaila-III-8). (El Bidasoa, 1959-III-21)

Minazoluan biziziren gillenak

Gillenak atera ziren minazoluan ondora,eguzkiya artzera, eta illia orraztutzen aittuziren.

Joantzen Barin´go neskamia, artu zuenorrazia eta eramantzuen itxera.

Gabian jo zuten atia bi aldiz eta esantzuten:

— Barin´go neskamina, non dun nere orra-zia? Ezpaldinbadun ekartzen, emango diñetire denbora guziko ezurretako oñazia.

Eta urrengo egunian eraman zuen toki be-rara.

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrena

Dunboa LH3

Page 13: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

13gaztea

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Bi lan ildo izango ditu Asexorate progra-mak. Batetik, bost tailer eskainiko dituzte,apiriletik aurrera, Martindozenea Gazte-lekuan. Sexualitatearekin lotutako gai ez-berdinak landuko dituzte: Antisorgailuegokiaren bila, Adimen sexuala, Lehe-nengo harreman sexual eta afektiboak,Heziketa sexual osasuntsua eta Bikote ha-rreman afektiboak. Gaiak adinen araberasailkatu dituzte. “Gazteenen zalantzak,lehen harreman sexualei buruzkoak izatendira. Ez dute dibertsitateari buruz, edoorientazio sexualari buruz galdetzen. Gai

horiek beranduago etortzen dira, lehenprobak eta abenturak egin ondoren”, ar-gitu du Itsaso Carrizok.

Sexualitatearen inguruan oraindik pre-sente dauden mitoak, beldurrak eta ja-rrera desegokiak baztertu nahi dituzte.“Gazteen autonomia sustatzeko eta se-xualitatearen inguruan erabakiak hartzekobaliabideak eskainiko ditugu”, baieztatudu Josune Gomez Irungo Udaleko Gazte-ria arloko ordezkariak. Tailerrak dinami-koak izango direla azaldu du horiekgidatuko dituen sexologoak: “Ez dira hit-zaldi hutsak, ezta gutxiago ere. Mugitu be-harra dago, iritziak eman beharra dago,etab. Tailer interaktiboak dira, parte hart-zaileek jendea ezagutzen dute, ondo pa-satzen dute, eta batez ere, asko ikastendute”.

Tailer dinamikoak direlako, hain zuzen ere,parte hartzeari uko egiten diote gazte bat-zuek. Lotsa “ohikoa” dela onartu du Carri-zok. Horregatik, aholkularitza bideezberdinak proposatzen dituzte. Hilabe-tean behin, aurrez aurreko aholkularitza

saioa eskainiko du Itsaso Carrizok CBA kul-tur gunean dagoen IGazte gazte informa-zio bulegoan. Martxoaren 18an izango dalehenengoa, ostiralarekin, 17:00etatik19:00etara. Saio horietan, gazteak taldekahurbiltzen direla aitortu du sexologoak.Joera horren ondorioen berri eman du:“Normalean, kuadrillako ausartenak hitzegiten du, eta lotsatiena isilik gelditzenda”.

Aholkularitza jasotzeko hainbat bideAurrez aurreko aholkularitzan eroso sen-titzen ez direnentzat, posta elektronikoa-ren, telefonoaren edo whatsappaplikazioaren bidez galdetzeko aukera ereematen die Asexorate programak([email protected], 943 505 444, 607 771173). “Berdin du aukeratutako bidea zeinden. Garrantzitsuena zalantzak argitzeada. Aholkularitza indibiduala eta guztizkonfidentziala eskaintzen dugu”, azpima-rratu du Carrizok. Ideia horrekin, Botazure galdera kanpaina martxan jarrikodute aurten ere. Postontzi bat, eta galde-rak egiteko orriak jarriko dituzte IGaztebulegoan. Idazten duenaren adina eta

sexua besterik ez dituzte eskatuko. Galde-ren erantzunak mural batzuetan idatzi,eta IGazten itsatsiko dituzte, interesa due-narentzat eskura egon daitezen.

“Sexuen berdintasuna landu behar da. Se-xualitatearen erabileraren aurrean, gaz-teak sentsibilizatzeko etakontzientziatzeko zerbitzu pribilegiatua daAsexorate”, nabarmendu du JosuneGomez Gazteria arloko ordezkariak. ItsasoCarrizok, berriz, deialdi zabalagoa egin du.“Gurasoen posta elektronikoak jasoditut”, onartu du: “Gehienetan seme-ala-bei buruz galdetzen dute, baina beraienzalantzak argitzera ere animatuko ni-tuzke”. Gurasoez gainera, heziketa sexua-lean interesa izan dezakeen bestekolektibo bat irakasle edo hezitzaileenada. Udazkeneko saioetan aholkularitzasaioetara hurbildu ziren bakar batzuk, etaezusteko atsegina izan zirela adierazi duCarrizok. Edonork izan ditzake sexualitate-ari buruzko zalantzak, eta horiei erantzunaematen saiatzeko tresna da Asexorateprograma.

Irungo Udaleko Gazteria arloak 2015ean jarri zuen

martxan Asexorate programa. Hezkuntza eta ahol-

kularitza sexuala eskaintzeko helburuarekin, taile-

rrak eta zalantzak argitzeko modu ezberdinak

prestatu zituen, Itsaso Carrizo sexologo eta psiko-

logoaren laguntzarekin. Joan den urtean izandako

emaitzen ondorioz, 2016an ekimenari segida ema-

tea erabaki dute arduradunek. “Sexualitatea modu

libre eta positibo batean bizitzeko heziketa alterna-

tiboa proposatzen dugu”, azaldu du Itsaso Carrizok.

Jarraipena izango du AsexoratekSexu heziketa eskainiko du Gazteria arloak, tailerren eta aholkularitza zerbitzuaren bidez. Martxoaren

18an izango da lehen saio presentziala, 17:00etatik 19:00etara IGazten.

Itsaso Carrizo, Asexorate programako sexologoa.

Page 14: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

MARTXOKO TAILERRAKMartindozeneaGaztelekuak hainbat tailer an-tolatu ditu zuretzat !!!

Asteartea 15: akuarela pinturakmargotzea.

Asteazkena 16: sukaldaritza:Frutazko brotxetak txokolatezestalita.

Osteguna 17: FIFA_16 Txapel-keta.

Asteazkena 30: sukaldaritza:Torradak.

Osteguna 31: KuadrinpiadakZarautzen (izena eman beharda) Zarauzko Gaztelekuak anto-latzen dituen Kuadrinpiadetanparte hartuko dugu talde gonbi-datu gisa.

Larunbata, apirilak 2: filmenproiekzioa (zehazteko).

Ordua? Tailer guztiak18:00etan hasiko dira.

Prezioa? Dohanik.

Ez da beharrezkoa izena ema-tea.

Informazio gehiago: Martindo-zenea Gaztelekuan - Elizatxohiribidea, 18 (Irungo La Salleondoan).

- Telefonoa: 943.636.826.

- www.irun.org/gazteleku/

- [email protected]

UDALEKUAK 2016. BETTIGOTTI. IZEN-EMATEAK MART-XOAREN 14TIK 18RA!Udalekuak euskaraz eta jar-duera askorekin: piragua, peda-loa, wind surf-a, arrauna,optimist-a frontoia...

Non? Zuhatza (Gasteiztik 15km-ra, Uribarri-Ganboa urtegiandagoen irla da).

Adina:-Txikien txandan 8 eta 11 urtebitartekoak (abuztuak 12-21).

-Handien txandan 12 eta 15 urtebitartekoak (abuztuak 12-23).

Izena emateko epea: martxoa-ren 14tik 18ra:- Internet bidez: h t tp : / /bet t i -got t i .eus /uda lekuak/- Aurrez aurre: martxoak 18,18:30etatik 20:00etara EKT-n(Larretxipi 12).

414 g a z t e i n f o r

- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

ASEXORA ZAITEZ !!!! martxoan egongo gara !!!

DOAKOA eta KONFIDENTZIALA!!!Zatoz IGaztera, Itsaso Carrizo psiko-logo-sexologoarekin zure zalantza guz-tiak argitzera ondorengo gaieninguruan:

- Antisorgailuak- Sexu, maitasun-harremanak- Haurdunaldia- Lehen harremanak- Sexu orientazioa

Eguna: Martxoak 18. OstiralaOrdua: 17.00-19:00.Lekua: IGazte (CBA, -1.go solairua).

Gazteentzat da, hau da, zuretzat ...eta zure gurasoentzat !!!

Argazki eta Smart-phone tailerraArgazkiak nola egin mu-gikorrarekin (selfia, na-tura, paisaiak, kalea, ...)Aplikazio berriak eta tru-koak.

Eguna: martxoak 17.Ordua: 19:00.Iraupena: Ordu bat.Lekua: Irungo Gaztele-kuan.Adina: 13 - 17 urte.

"Sare sozialak, telefo-nia eta komunika-zioa" hitzaldiaSare sozialei beldurrakendu. Arriskuak eta au-kerak. Kontsumoak etaerabilerak. Sare sozialakezagutzeko aukera.

Eguna: martxoak 17.Ordua: 18:00.Iraupena: Ordu bat.Lekua: CBA Kultur Gu-nean.Norentzat: gurasoentzat.

Page 15: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

Martxoak 17Zer? Adostu Tailerra: “Kultu-raren eta sorkuntzaren sekto-rerako salmenta-sistemaberriei eta finantzaketari bu-ruzkoa”.

Tailerraren helburua da espe-rientzia berritzaileak ezagut-zea kulturaren etasorkuntzaren produktu/zerbit-zuen komertzializazioan, ber-taratutako bakoitzarenjardueran aplikatzeko sistemaberriak haietatik diseinatzeko.

Tailerra teorikoa eta praktikoaizango da, eta parte-hartzai-leak hasi ahal izango diraberen produktu/zerbitzuak ko-mertzializatzeko modu berriakirudikatzen eta haien ezar-pena planifikatzen.

Emailea: Irune Jiménez.

Non? Irun Factoryn.

Ordua? 10:00etatik13:00etara.

Prezioa? Doako sarreraaldez aurreko izen-emateare-kin.

Izena emateko? 943633076.

Martxoaren 11tik apirilaren17ra arteZer? Jose Luis Zabalak egin-dako “Gabarlariak” erakus-keta, dokumentala etaprograma.

Garai batean Bidasoa ibaianbarne gabarrak zebiltzan. Etaibaiarekin eta gabarra horiekinlotuta bizimodu bat zegoen.Jose Luis Zabalak irudietanislatu zuen bizimodu hori: ga-barrak, eta gobernatzen zi-tuen jendea.

Non? Amaia KZ hitzaldi are-toa.

Ordutegia?Asteartetik larun-batera: 18:00-21:00 / Igandeeta jai egunetan: 11:30-13:30.

Prezioa? Doako sarrera.

Martxoak 16Zer? “Azken bidaia” filmarenproiekzioa euskaraz.

Non? CBA Udal Liburutegia

Ordua? 18:30etan.

Prezioa? Doako sarrera.

Martxoak 17Zer? Elitxu auzo elkarteak te-lefono mugikorrari buruzkoikastaroa antolatu du hel-duentzako. Beharrezkoa damugikorra eramatea.

Hizlaria: Amadeli Díaz Ca-rrasco.

Gaiak: - Deien eta kontaktuen kude-aketa - Argazki eta bideoak - Interneten konexioa - WhatAspp

Non? Elitxu Auzo Elkartea Euskal-Herria Hiribidea - 25.

Ordua? 18:30etan.

Prezioa? Doako Sarrera.

Telefonoa: 943635294.

Martxoak 18tik 20raZer? Antzinako objektuei bu-ruzko VI. azoka.

Non? Ficoban.

Ordua? Ostirala 17:00-21:00/ Larunbata eta igandea:11:00-20:00.

Prezioa? 3 euro.

Telefonoa: 696364704. /

696198759.

Martxoak 19Zer? Irungo Udalak iragarri duaurten ere bat egingo duela"Planetaren ordua" ekimena-rekin. Deialdia datorren larun-baterako egin dute (martxoak19), gaueko 20:30etik21:30era, eraikin publikoetakoeta partikularretako argiak it-zaltzeko, Klimaren Aldaketa-ren aurkako borroka posibleadela ikusarazteko. Planetaren ordua ez litzatekeklimaren aldaketaren aurkakoborrokarako kanpaina han-diena izango, udalerrien etaudalen laguntzarik gabe. Ur-tero, mundu zabaleko hiriekkanpainarekin ados daudelaerakusten dute monumentueta eraikin garrantzitsuenen

argiak itzaliz. Horrela, Irungo Udalak Uda-letxeko, Menchu Gal Muse-oko eta San Martzial elizakoargiztapena itzaliko du hilaren19an (larunbatean) 20:30etik21:30era, eta ekimen horrekinbat egiteko gonbidapena egindie irundarrei.

Ordutegia? 20:30-21:30.

a i s i aa 15

Page 16: Irunero · Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik. Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura, etab. Saria: urtearen

Tel: 843 98 57 06Meaka Auzoa, 9, Irun.

Amona Kattalin Txoko jatetxea Meaka auzoan dago. Errazta-suna aparkatzeko, zerbitzu arretatsua, kalitatea, eta prezio ona.