Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 288. zk. Bigarren aroa Azaroak 1 2016 4 Erreportajea Fernando Larruquert hil da. 5 Erreportajea Eraso Homofoboak. 6-7 Berri laburrak 9 Kirolak Irunek bote luzea berreskuratu du. 10 Erreportajea Caser Anaka. 11 Haurren Leihoa Lekaenea LH1. 12 Gazteen Lanak El Pilar DBH1. 14 Gazte infor 15 Agenda Kirolak Trialsin Festa Puianako zirkuituan 8. orrialdean Erreportajea Perretxiko inguruko ibi- laldia 3. orrialdean Gipuzkoa Around

Transcript of Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko...

Page 1: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero288. zk.Bigarren aroa

Azaroak 12016

4 Erreportajea Fernando Larruquert hil da.5 Erreportajea Eraso Homofoboak.6-7 Berri laburrak9 Kirolak Irunek bote luzea berreskuratu du.10 Erreportajea Caser Anaka.11 Haurren Leihoa Lekaenea LH1.12 Gazteen Lanak El Pilar DBH1.14 Gazte infor15 Agenda

KirolakTrialsin Festa Puianakozirkuituan8. orrialdean

ErreportajeaPerretxiko inguruko ibi-laldia3. orrialdean

Gipuzkoa Around

Page 2: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen duErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena,Unai Oiartzun eta Peli Le-kuona.

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

837 comunicación y publicidad S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Tel: 693 828 099

1985eko urriaren 30eko Osoko Bilkuran Txana-leta plaza izena jarri zioten Colon Ibilbidearenamaieran dagoen plazatxoari. Izen honen bitar-tez, trenide gaineko pasua eraiki baino lehentoki honetan zegoen toponimo bat berresku-ratzen da, zonalde honetatik igarotzen zenerreka baten izena delarik. Berez, Txanaletaizena, 1890ean ikus daitekeen bezala, egun Ja-cobo Arbelaiz kalea den horren ingurutikerreka bat pasatzen zen Pio XII plaza ingurutikzetorrena eta, trenbide azpitik igaron ondoren.Aurreko plano batean ere, 1863koa AntonioKortazarrena, gauza bera ikus daiteke.1858ko ganadu aberastaun deklarazioan ikus-

ten denez, Luis Angel Arrietak aitortzen zuenTxanaleta baserrian 2 idi, 2 behi eta 2 zekor zi-tuela. Bai etxea eta bai inguruko lurrak,1861ean, Jose Mª Gerendiainen oinordekoenazen. Bestalde, adierazi beharra dago 1857an,baserriko aberastasunen deklarazioari buruzkoespediente batean agertzen denez, 3 anegagari, 12 anega arto, 4 karga sagardo produzit-zen zuela eta zerri 1. behi 1 eta 4 idi omen zi-tuela.

Iturria: José Monje.Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Txa

na

leta

Pla

za

Argazki lehiaketaIUA: 40384

Argazki lehiaketan edonor izan daiteke parte hartzaile. Ezdago adinari edo bizitokiari dagokion mugarik.Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab. Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileenartean sari bat zozkatuko dugu.Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak. Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Esti MendizabalZabaltza plazako Kioskoa.

Page 3: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

Joxe Manuel Lekuonak erakutsitako lehen perretxikoaMaltzurra da. Maltzurrak Euskal Herriko intoxikazioenehuneko laurogeiaren erantzule da. 2016. urtean lau in-toxikazio gauzatu ditu. Bigarren perretxikoa Aiatik dator,baratxuri usaina duen perretxiko sorta.Perretxikoak bilatzeko unean, bilaketa masiboa eta erres-petu falta dira ohiko akatsak, Lekuonaren ustetan. Perret-xikoak ondo batzeko, bilaketa “selektiboa” gauzatu beharda. Kasu askotan, ez-ezagutzaren ondorioz, espezie ba-karreko saskiak jasotzen dira eta jangaitzak direla kontu-ratzean saski osoa zakarretara doa. Egoera haueksaihesteko pazientziaz ikastea eta lagin txikiak jasotzeadira Joxe Manuel Lekuonaren aholkuak. “Ale pare bat edohirurekin nahikoa da, ikasteko”.Perretxikoak biltzeko unean ezin bestekoa da otarrea. Pe-rretxikoak espora bidez sortzen dira eta esporek mize-lioak sortzen dituzte, perretxiko berriak sortzeko.Otarreak baliatuz esporak mendian zehar zabaltzen dira.Mizelioak lur azpiko zain ttipi sareak dira eta perretxikoklase bakoitzak mizelio propioa dauka.Hezetasuna da perretxikoen beharrezko elementua etaegurrak eta zuhaitzek perretxikoen garapena bideratzendute. Zuhaitz gehienek perretxiko mota propioa dute etahildako zuhaitzen inguruan, onddoen eraginagatik, us-teltze prozesua gauzatzen da. Usteltze prozesuan perret-xiko mota ezberdinak sortzen dira. Bestalde, hego haizeada perretxikoen arerio, lehortu egiten ditu.Joxe Manuel Lekuonak 35 urte daramatza mikologia

munduan. Arantzadi zientzi elkartearekin 3000 perret-xiko ezberdin katalogatu ditu eta urtero perretxiko ezber-dinak aurkitzen ditu. Zientzia elkarteak Euskal Herrikoperretxikoen katalogoa aurkeztu zuen 2015. urtean eta

200 espezie gehiago aurkitu dituzte liburua plazaratu on-doren.“Mongui”-ak“Mongui”-ak edo perretxiko haluzinogenoak aipagai izandira ibilaldian. Joxe Manuel Lekuonak duela hamabosturte izan zuen lehendabizikoz “Mongui”-en berri. EuskalHerrian “Monguiak” Jaizkibel mendian bilatu ziren lehe-nengoz eta denborarekin zabaltzen joan dira. Arantzadikoibilaldietan “Mongui” bilatzaileak ere infiltratu izan di-rela, azaldu du Lekuonak. “Mongui”-ak belardietan etaanimalien gorotzetan jaiotzen dira. “Mongi”-en arriskuhandiena, antzeko perretxiko mortalekin nahastea da.Hiltzaile berdeaAmanita phalloides edo hiltzaile berdea Euskal Herrikoperretxiko pozoitsuetatik arriskutsuenetakoa da. Intoxi-kazio zantzuak jan osteko lehen 12-14 orduetan sentitzendira. Joxe Mari Lekuonak Bartzelonako familia batenkasua azaldu du, “bazkaltzeko eta afaltzeko jan zituztenperretxikoak eta efektu berantiarrarengatik ez ziren kon-turatu. Familia-kide bati gibela transplantatu behar izanzioten.”

3

Olaizola Immobiliaria agentzia

Lapurriturri informazio guneak 2016. urtea ixteko perretxikoen ingu-ruko ibilaldia antolatu du. 20 laguneko taldea zuzentzeko Joxe ManuelLekuona, Arantzadiko mikologoaren, laguntza ezin bestekoa izan da.Lapurriturriko aparkalekuan batutako taldetik argi dago mikologoa norden, saskia ekarri duen bakarra. Lekuona perretxikoz betetako saskia-rekin aurkeztu da.

Iibilaldian eskainitako 20 lekuak ekintza gauzatu aurreko astean bete diraUdazken loreen bila

Page 4: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

Fernando Larruquert zinemagile eta ar-gazkilari Irundarra hil egin da. Nestor Bas-terretxearekin batera Frontera Films Irunekoiztetxean lan egin zuen eta 1968. Ur-tean Ama Lur pelikula filmatu zuten, ga-raiko zentsura frankista gaindituz.Larruquert-en filmografiaren artean Pelo-tari (1964) eta Agur Everest (1981) lanakaurki daitezke.Larruquert-ek zinema eta argazkilaritzamusikarekin uztartu izan du. 1950. urteanAlaiki abesbatza sortu zuen, 26 urterekin.1959. urtean Irungo Ganbera abesbatzazuzendu zuen eta hainbat sari irabazi zi-tuen, 1964ko abesbatzen lehen sari nazio-nala esaterako.Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearekinbatera Operación H (1963) film esperi-mentala grabatu zuen. Filmak industria-diseinua jorratzen du eta Juan Huartemezenas Nafarraren laguntzarekin gau-zatu zen grabaketa. Gerora, Nestor Baste-rretxearekin Frontera Films Irunekoiztetxea sortu eta Pelotari eta Alque-zar, retablo de pasión (1966) film laburrakgrabatu zituzten.Argazkigintzan ere jardun du Larruquert-ek. Semeekin batera Lamia argazkigintzaestudioan lan egin du eta 2008. urtean“Larru hunkitua. La piel estremecida” era-kusketan Larruquert aita-semeen lanaikusgai egon zen Donostian.Ama lurEuskal lengoai zinematografikoa eta eus-kal identitatea sustatzeko helburuarekingrabatu zuten Larruquert eta Basterret-xeak Ama lur filma. Pelikulak heriotza,herri kirolak, jaiak eta folklorea jorratzenditu, besteak beste. Bi urte baliatu zutenfilma gauzatzeko eta informazio eta tu-rismo ministerioaren onespena jasotzeko,autoreek Picassoren “Guernica”ren hain-bat plano kendu, Gernikako Arbolarenazken planoa kendu eta “España” hirutanaipatu behar izan zuten.Azkenik, filma 1968. urtean estreinatuzen, Donostiako Zinemaldian. Bertan, ate-neo Gipuzkoarraren saria jaso zuen. 2007.urtean, Larruquert-en gainbegiratuarekin,Ama Lur obra digitalizatu zen.

Fernando Larruquert zinemagilea hil daCarlos Roldan eta Juanmi Gutierrez Larruquert-i buruzko liburua idazten dabiltza

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Carlos Roldan eta Juanmi Gutierrez, Euskadiko Filma-tegiaren laguntzarekin, Fernando Larruquert-i bu-ruzko liburua idazten dabiltza. Lau elkarrizketa luzegauzatu zituzten 2016ko udan, hauek izango dira li-buruaren oinarri.

Idazten zaudeten liburuak Larruquert-en ze esparru jorra-tuko ditu?Liburua zineman zentratuko da, baina Fernando Larru-quert-en bizi artistikoa zinemara mugatzea akats bat izangolitzateke. Egindako elkarrizketan, zinemaz gain, Fernando-ren musikari esperientziaz eta argazkilari ikuspuntua jorra-tuko da. Hiru espresio artistiko handi horietaz hitz egingoda.Ama lur obra zer da euskal zinemagintzarentzat?Euskal zinema garaikidean ukaezina den abiapuntua da.Euskaldunek euskaldunei buruz egindako lehen film luzea

da. Errepresio handiko garaian egin zen eta erreferentzianortasuna dauka. Balio zinematografiko handiko pelikulada, Fernando Larruquert-ek zinemarako talentua zuen.Zertan bereizten da talentu hau?Zinemarako erraztasun handia zuen pertsona zen. Niretzat,pertsonalki, Ama Lur filma muntaketa aldetik oso interes-garria iruditzen zait. Larruquert-ek muntairako lortzen zi-tuen baliabideak oso interesgarriak ziren eta zentzuhorretan, pelikula ez da zaharkitu.Euskal gizarteak behar beste ezagutzen du Fernando La-rruquert eta bere obra?Nik uste dut euskal gizartea, kultura kontuetan, nagia dela.Orduan, ez dakit Fernando Larruquert oso ezaguna den.Orokorrean, Euskal zinema, Euskal gizarteko ezezagun han-dia da. Larruquert-en heriotzarekin hainbat hedabidetanatera da albistea eta eskerrona egon da. Hala ere, uste dut,euskaldunok kultura arloan nahiko nagiak garela. Mereziez dugun kultura daukagula uste dut.

“Fernando Larruquert-ek zinemarako talentua zuen”Carlos Roldan, arte historialaria

IUA: 1192IUA: 29098

Page 5: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

Arazoa ez da eraso bakarrera mugatzen.Hiru urtetan zehar tabernak erasoakpairatu ditu eta auzokideak ere kexudira. Eraso homofoboez gain, PabloCamporentzat, oinarrizko arazoa biziki-detzan kokatzen da. Tabernak hainbat salaketa jarri ditu,2014 an lehena. Hostalari bati objektubat botatzeagatik urruntze agindu batjaso zuen erasotzaile batek. Urruntzeagindua ez zen nahikoa izan eta taber-nak agindua baliatu nahi izan duenean,jakinarazpenaren ez-ezagutza argudiatuizan du erasotzaileak. Pablo Camporenustetan, salaketek ez dute arazoa kon-ponduko. Salaketek “gorroto” gehiagosortuko dute eta auzoko bizikidetzazaildu.

Hiru urteetan erasotzaileak berdinakizan dira. Pablo Campok “mina” sentit-zen du, erasotzaileak ingurukoak dire-lako, “gure kontaktua bidea oztopatzekoizan behar badu, kontaktuak ez du me-rezi”.Erasoak publikoki salatzea adostu du Es-kina tabernak. Hasieran, bide polizialazfidatu eta indarrean zegoen bidea ja-rraitu zuten.. Hala ere, erakundeen al-detik “kezka gutxi” nabaritu du Campok.Irtenbide sozialaEraso homofobo-ekin amaitzeko,Pablo Campok ir-tenbide soziala-ren aldeko jarrera

dauka. “irtenbidea sozialagoa, irtenbidepolizialaren ordezkoa, izan behar du”.Bide soziala jorratu gabeko esparrua daeta honek suposatzen duen berritasuna-gatik, Campok saiakera soziala gauzaraz-tea eskatzen du.Segurtasun kamerak irailetik daude, Ur-danibia plazan. Kamerak Eskina taber-nako erasoak saiesteko“zentzugabekoak” izango direla, uste duCampok. Erasotu nahi duen orok lurrera

begiratuaz nahiduena esan de-zake eta. Erasoak amait-zeko errespetuabeharrezkotzat

jotzen du, Campok. Pertsonen arteankonfiantza ez badago, errespetua ba-liatu behar da, “Oinarrizko errespetua-rekin errazagoa izango litzakete etahobeto ulertuko ginen.”Udalaren jarreraPablo Campok udaleko arduradunekinhainbat bilera izan ditu. Lourdes Larraza,udaltzaingoaren ordezkariarekin, erla-zioa “ezin hobea” izan da. “Beti ondohitz egin dugu eta edukazioz hitz egindugu”. Camporentzat jarrera instituzio-nala guztiz ezberdina da. “Udalak laninstituzional eskasa dauka eta arazoakkonpontzeko bide motela dauka, gizartearloetan bereziki”.

5

Eskina tabernak eraso homofoboak jaso ditu, hiru urtez

Eskina taberna eraso homofoboenmenpe egon da, azken hiru urtee-tan. Tabernako langileek hainbate-tan entzun behar izan dute“maricon de mierda” eta bestelakoisekak. Tabernarien pazientzia“agortu” egin da eta bizikidetzaarazoak publikoki salatu dituzte.Pablo Campo, Eskinako jabearenustetan, eraso hauek “min egitekointentzioarekin” hasi ziren.

“Irtenbidea sozialagoa, irten-bide polizialaren ordezkoa,

izan behar du”Pablo Campo, Eskina Taberna

Pablo Camporen ustetan, irtenbide soziala sustatu behar da

Carlos Roldan, arte historialaria

Page 6: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

Gazteartean Expo programak Mikel Etxeberria, ar-tista Zarauztarraren, “Ametsetako Ametsak” era-kusketa jasoko du. Erakusketa Azaroaren 19 arte,Martindozenean egongo da ikusgai. Asteartetik la-runbatera, 17.00etatik 21.00etara.Programak gazte sortzaile, artista, ilustratzaile etaargazkilariekin batera tailerrak eta erakusketak an-tolatuko ditu, gazteen alde sortzaile eta artistikoagaratu eta lantzeko. Proiektuaren helburua artistaeta gazteak harremanetan jartzea da, proiektuparte-hartzaileak garatzeko.

Mikel Etxeberriaren “AmetsetakoAmetsak” Martindozenean ikusgai

Page 7: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

7

Sargia parkearen Plan Bereziak Urantzuko pilotalekua eta parkearen arteko lotura ho-betuko du. Parkearen eraberritze prozesuan Urantzu pilotalekuaren inguruko eraikitzemuga handitu egingo da eta pilotalekuan sarrera berri bat eraikiko da.Irungo Plan Orokorrean, Urantzu frontoia ez dago kirol ekipamendu gisa kalifikatuta.Pilotalekua babesteko, Urantzuko lurrak birkalifikatu egingo dira eta kirol ekipamenduizaera jasoko dute lurrek. Hasierako planak Uranzu pilotalekua deseraiki eta Iparralde

Gal inguruan beste pilotaleku bat eraikitzea aurreikusia zegoen.San Juan eta Urdanibia plazen berrurbanizaioak amaituta, San Martzial kalearen be-rrurbanizaioa jarriko da martxan. Lan eraikuntzetan, San Martzial kalea Sargia plaza-rantz zabalduko da, alde zaharra eta hiriko erdi espazioa batuz. Inguruko zuhaitzeikalterik ez eragiteko, proiektuak zuhaitzei kalteak ekiditeko baldintza jasoko du.

Sargia parkearen eraberritzeak Alde Zaharra eta Irungo erdialdea batuko ditu

Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteakazaoaren 5ean ospatuko du urteroko beldurpasabidea. Arratsaldeko seietatik, zortziakarte, irekia egongo da 200 metroko ibilbidebeldurgarria, Ficoba erakustazokan. Bertan,izuaren eta suspensearen munduko pertso-naiak ikusteko aukera egongo da.30 pertsonaia banatuko dira ibilbideko leku

jakinetan eta aktore hauek jendeari “une di-bertigarria eta entretenigarria” pasarazikodiote. 2016 ko edizioa hamahirugarrenez ja-rraian antolatutako ekitaldia da eta partehartzeko sarrerak aurretiaz salduko dira. Sa-rreren kostua bi eurokoa da eta Amaia kul-tur zentroan edo Fikoban, ikuskizunarenegunean, eros daitezke.

Santiagoko Deabruek hamahirugarrenez antolatudute beldur pasabidea

Plan Bereziak Urantzu pilotalekua babestuko du

Page 8: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

Kirol proban Euskadiko txapelketa jokoanegon arren, Kantabria, Errioxa eta Ma-drilgo txirrindulariak ere gerturatu dira.Sailkapen onena lortzeko txirrindulariekhiru ordutan, hiru aldiz gainditu behardute zirkuituko bost postuak. Txirrindula-riek kategoriaren araberako sailkapena ja-rraituz, zailtasun ezberdineko oztopoak(harriak edo enborrak) gainditu behar di-tuzte. Postu bakoitza gainditzeko txirrin-dulariek bi minutu eta erdiko denbora

tartea dute eta hainbat penalizazio jasoditzakete: Oreka lortzeko oztopoa oinare-kin ukitzen bada puntu bateko penaliza-zioa jasoko da, bi oinak jarriz gero bostpuntuko penalizazioa eta bost puntukopenalizazioa lortzen bada saiakera amai-tutzat ematen da.

Puianako pistak egunerokotasunean erebizitza dauka. Astearte eta ostegunetan,Irungo Txirrindulari Elkarteko trialsin ata-

leko hamabi txirrindulariek bertan entre-natzen dute. Juanjo Garagarzarentzat,Irungo Txirrindulari Elkarteko lehendaka-ria, pista “alaitasunerako” arrazoia da etaikasi nahi duen orori entrenamenduetarahurbiltzeko gonbita egiten dio. Azken hiruurteetan taldeko partaideen kopurua han-ditzen joan da eta datorren denboraldi-rako bi txirrindulari gehiago batuko dirataldera.

Zirkuituak Txirrindularien Nazioarteko Ba-tasunaren arauak betetzen ditu. Horren-bestez, Espainia edo Europa mailakotrialsin lehiaketa bat har lezake. Garagar-zaren ustetan, maila handiagoko lehiake-tak jasotzea helburuetako bat da, bainaIrungo txirrindularitza klubak bakarrikezingo luke maila horretako txapelketabat antolatu, laguntza instituzionala be-harko luke elkarteak.

Lehenengoz euri gabe

Txirrindulariek lehenengoz lehorrean jo-katu dute txapelketa, lehiaketaren bestehiru edizioak euripean jokatu dira. Ezau-garri klimatologikoei esker, txirrindulariekalde nabarmena sumatu dute harriakgainditzeko momentuan eta prezisiomaila jaisteko aukera eduki dute.

Frogaren hasieran hezetasunak txirrindu-larien lana zaildu du, baina denbora au-rrera joan ahala txirrindularien lanaerrazten joan da. Pisua ondo banatuz etaoreka mantenduz bideko oztopoak gain-ditzen saiatu dira txirrindulariak. Txirrin-dulariek oztopoak gainditzen dituztenbitartean bistan daude botilero lanetandauden gurasoen kezka, beldur eta alaita-sunak. Hainbat parte hartzaileren gura-soek txirrindulariaren kamiseta berdina

daramate soinean, seme edo alabarekinguztizko konexioa egoteko.

Txirrindulari gehienek hiru orduak beteaurretik amaitu dituzte lanak. Hala ere,partaide gazteenek entrenatzen jarrait-zeko kemenaren ondorioz arroka arteanjarraitzen dute.

Susperregi Euskadiko txapeldun

Irun Hiria trialsin txapelketa elite katego-rian Ion Areitiok sei puntuko penalizazioa-rekin irabazi du. Bigarren, GorkaSusperregi gelditu da eta Euskadiko txa-pelketa irabazi du. Junior/Senior katego-rian Irene Caminos-ek irabazi du Irun hiriatxapelketa eta Euskadiko txapelketa.

Susperregik eguna progresiboki eramandu: “Txapelketa gaizki hasi da, baina gerodezente hobetu da”. Euskadiko Txapelketairabaziz amaitu du denboraldia hondarri-bitarrak. Entrenamenduak Puianako zir-kuituan eta Hondarribiko espigoiangauzatzen ditu bere bizikleta txikiarekin.

Ohiko txirrinda batekin alderatuz trialsi-neko txirrindek gurpil txikiagoak dituzteeta ez dute eserlekurik. Txirrindaren osa-gaiak txirrindularien gustuen araberakoakdira. Esaterako, Susperregik diskoko balaz-tak erabiltzen ditu: “Gehien frenatzen du-tenak dira, neure ustez”.

Elite Mailako garaileak eta Junior/Seniormailako garailea, Gorka Susperregi, IonAreitio eta Irene Caminos hondarribita-rrak dira. Hiru txirrindulariek mundu mai-lako lehian dabiltza eta askotan elkarrekinentrenatzen dute. Susperregiren ustetan,elkartasun horrek “motibazioa” sustatzendu.

k i r o l a k

Trialsin festa Puianako zirkuituan

Irun Hiria lehiaketak itxi du Euskadiko Trialsin Txapelketa eta denboraldia

Puianako trialsin zirkuituaEuskadiko Trialsin Txapel-ketaren finalaren lekukoizan da. Irun Hiria trialsintxapelketa, elite kategorian,Ion Areitiok irabazi du etaEuskadiko txapelketakogaraikurra Gorka Suspe-rregik jaso du. Txapelke-tara hogeita zazpitxirrindulari aurkeztu diraeta trialsineko bizikleteketa txirrindularien maillo-tek koloreztatu dute Iruneta Hondarribia artean ko-katua dagoen zirkuitua.

Gorka Susperregi, trialsin bizikletarekin.

Page 9: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

Ohiko esku pilotako partida batekin alde-ratuta, bote luzean ez dago paretarik etabost partaidek osatutako bi taldek jokat-zen dute, parez pare. Tanteoa tenisarenantzekoa da (15, 30, 40) eta llargues mo-dalitatean zortzi jokotara jokatzen da,bote luzean hamahirura. Sakea zelaiarenalbo batetik egiten da eta pilota albozalbo mugitzen dute pilotariek. Pilotarirenbatek pilota geldituz gero, zelaia zatitzenduten bi marretako bat pilota gelditu dentxokora mugitzen da.Eguneko lehen partida Belgium Youth etaParcet talde Valentziarrak jokatu dute. Va-lentziarrek ez dute llarges modalitateanjokatzen, pilota al carrer baizik. Joko va-lentziarra kalean jokatzen da eta kalekoelementu guztiek parte hartzen dute. Bitaldeak sakean ere ezberdintzen dira. Bel-gikarrek bote baten laguntzaz ateratzendute pilota eta Valentzian ez da beharrez-koa botea. Partidako lehen bi jokoak Par-cet-entzat izan dira. Bigarren jokoa hirusake baliatuz lortu dute Valentziarrek. Al-fonso Rieraren esanetan, Pilota al carrer-eko epailea, Parcet-en joko estiloa airebidezkoa da. Horrexegatik, jokalariei hai-zean erreparatzeko eskatu die behin etaberriz. Azkenik, bi ordu ostean, Parcet-ekzortzi eta lau irabazi dio Belgian Youth tal-deari.

Larraul-Belgium YouthBigarren partida Julen Jauregi jokalari La-rrauldarraren sakearekin hasi da. JauregikOtsailetik darama bote luzean jokatzen,Larraulgo taldea sortu zenean. Hasieran,taldekideek ez zuten oso ondo ulertzenbote luzea. Hala ere, denboraren pode-rioz, taldea egonkortu egin da eta JulenJauregirentzat beste pilota jokoak bainoerakargarriagoa da: “Bote luzea taldejokoa da. Bost bosten kontra jokatzendugu eta talde giro polita osatzen da”.Bigarren partidako lehen jokoa belgika-rrek lortu dute. Sake luzea baliatzen duteBelgikarrek eta aurrelariak segituan ja-rraitzen dute pilota Larraulgo jokalarienzelaia ahal heinean murrizteko. Zelaikobelar artifizialaren eraginez, pilotarenbotea hainbatetan motz gelditu da, pilo-tarien lana zailduz.Parcet garaileAzkeneko partida Parcet eta Larraulek jo-katu dute. Partida honetan atzelarien ar-teko jokoa nabarmenagoa izan da etaLarrauldarrengan bi partida jarraian jokat-zeak sortzen duen nekea nabaria izan dataldearen jokoan. Azkenik, zortzi eta bi ira-bazi du Parcet-ek. Donostiako Saguesenjokaturiko final-aurrera Parcet eta BelgianYouth, B taldeko lehen bi sailkatuak, pasadira.

Zein da bote-luzeko pilotaren jatorria?Seguru ez dakigu, baina guk daukagunerreferentzia, Euskal Herrian 583. urtekoada. Hori da guk daukagun dokumenturikzaharrena. Badaude pixkat zaharragoak:Belgikan eta Herbeheretan. 583. Urteanez zegoen ez Euskal Herririk, ez Nafarro-ako erresumarik, ez Iruñako erresumarik.Jakin badakigu garai horietan jolasten zu-tenak Vaskonioak zirela eta Holandan etaEuropa iparraldean Frisiarrak, Flandiarraketa garai horietako herriak.

Bote luzea hainbat lekutan jokatzearenarrazoia Erromatarrak dira. Erromatarrekekarri zuten pilota eta guk, euskaldunok,egin genuena pilota egokitzea da, gureerara moldatuz. Hala ere, Erromatarrek ezzuten pilota asmatu. Lehenagotik, Grezianere jokatzen zen. Platonten adiera bat erebadago. Bertan, zahartzen ari dela dio etaez duela pilotan gehiago jokatuko. Platonfilosofoa ez ezik, pilotaria bazen.

Nolatan dago bote luzea galtzear EuskalHerrian?Euskal Herrian Xiberoa eta Behe Nafarro-ako hainbat herritan bote luzea oraindikmantendu da. Baina, Gipuzkoan zehar gal-duta zegoen eta duela urte batzuk hasiginen berreskuratzen eta indartu nahian.

Aurten, lehendabizikoz, Euskal Herrikolehen bote luzeko txapelketa antolatudugu. Bertan, sei taldek hartu dute parte:Gipuzkoako bi, Lapurdiko hiru eta BeheNafarroako bat.

Irun aitzindari omen da bote luzean. Zerdakizu?Oraingoz, Irunen ez dugu bote luzeko so-rorik aurkitu. Oraingo Hondarribian za-lantzan pare bat dauzkagu. Hau, aspaldijendea kostatik urrun bizi zelako da. Jen-dea barrurago bizi zen eta bote luzean art-zainek jolasten zuten bereziki. Horregatik,Oiartzunen hamar pilota soro aurkitu di-tugu.

Ala ere, Irunen, 1820an, izugarrizko des-afio bat egin zen. 1846an ere beste des-afio bat jokatu zen baina nik 1820koariematen diot garrantzia. Desafio hauek Ur-danibia plazan jokatu ziren. 1846koan le-henengo aldiz errebote modalitateanjokatu zen, batzuen ustez partida laxoanjokatu zen. 1820koa bote luzean izan zen,ehun urte lehenago Hernanin jokatutakobeste desafio baten oroimenez. Ehun ur-tera partida hau Irunen errepikatu bazen,plaza garrantzitsuena edo garrantzitsue-netako bat izan zelako da.

k i r o l a k 9

Ugalde-Ventas zelaiak jaso du seigarren Llarges-Bote LuzekoChampions League-a. Berdegunean txapelketako B taldearensailkapen fasea jokatu da. Larraul, Belgian Youth eta Parcet tal-deek bina partida jokatu dute, final-aurre eta finalera pasatzeko.Llarges edo bote luzea duela laurogei urte oso ezaguna zen Eus-kal Herrian, ezker paretaren eta kanpoko kirolen eraginez galt-zen joan arren.

Trialsin festa Puianako zirkuituan Irunek bote luzea berreskuratu duLlargues-Bote luzeko VI.Champions League-ko B taldea hartu du Ugalde-Ventas zelaiak

Joxe Mari Mitxelena, Euskal Pilota Federazioko zuzendarit-zako kidea:

“Irunen, 1820an, izugarrizkodesafio bat egin zen”

Page 10: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

Caser Residencialek Anaka eta Betherram-en eskaintzen duen zerbitzuetako bat, fi-sioterapia da. Betharram-en VanesaGonzález-ek egiten du lan. Fisioterapiangraduatu zen Gonzalez, Zaragozako Uni-bertsitatean, eta 13 urte daramatza Caser-en. Anakako fisioterapeuta Jon Garín da.Nafarroako unibertsitate publikoan ikasizuen eta hiru urte daramatza Caser-en la-nean.

Bi zentroetan talde ekintzak eta bakarkakoekintzak egiten dira. Caser Betharram-ekofisioterapeutak, Vanesak, dio “denboraldibatez, errehabilitatzera soilik datozen gai-xoak datoz eta etxera bueltatzen dira.Gaixo kronikoak ere baditugu. Hauen, man-tenua, mobilizazio pasiboa eta logeletakooheratzeak gauzatzen ditugu” Bestalde, as-tero arnasketa tailerrak gauzatzen dira etabi-hiru astero erorikoak saihesteko tailerra.

Zailtasunez gain eta gaixoak motibatubehar diren arren, Vanesak hauen boronda-tea azpimarratzen du. “Egoiliar bati hormabarren parean makurtu eta altxatzeko ari-keta bat egiteko esan nion eta konturatunintzenerako sabairaino igota zegoen”

Caser Anakan antzeko zerbitzua eskaint-zen dute. “Lokomozio aparailuko minaksendatzen saiatzen gara. Geldikortasunasaihestu nahi dugu. Gaixoak autonomokimugitzea eta pertsona autonomoak izateanahi dugu. Funtzionalitatea bilatu nahidugu. Baita ere, talde gimnasiaren bitartezlepo, beso eta oin ariketak taldean egitendugu”, azaldu du Jon-ek

Fisioterapia Caser-en

Page 11: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

��h a u r r e n l e i h o aL

eka

en

ea

Lh

1

Page 12: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

gaztea

Jose Ignacio Zunzundegi Zubeldia 10 urtekohaurrak kontatua (Hondarribia, Portua)(1959-IV-29)(El Bidasoa, 1959-V-30)

Fernandoren erántzunak

Béin Fernándo Amezketarrari gizón batékgaldétu zión:

- Irú bidiá óketik zéin da Donósira fátendéna?

Eta Fernándok esántzion:

- Bátere´z. Irúak geldí diré.

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrena

El Pilar DBH1

Page 13: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

�3gaztea

Nola definituko zenukete GipuzkoaAround?Maria Rubio: Esperientzia polit bat be-zala. Bizitzan behin bizitzen den esperient-zia polit eta bakarra, errepika ezina seguruaski.Iker Zaballa: Lagun arteko “pedrada”. Az-kenean, egi bihurtu dena.Iñaki Goikoetxea: Ideia eroa zen hasieran,aurkeztu genuen eta diru-laguntza emanziguten. Orduan, diru laguntza izanda,egin beharra zegoen. Hor, zaila izan zenideia gauzatzea. Prozesu bat izan da, pro-duktu bat bezalakoa da eta duela urtebete pentsatu genuenaren emaitza da.Abentura bat azkenean.Nola okurritu zitzaizuen Gipuzkoa osoabost minutuko bideo batean batzea?I.G: Tipo bat badago munduan zehardantza ero bat egin zuena eta hori kopia-tuta edo horren inspirazioa hartuta egingenuen zerbait Euskal Herrian zehar, oraindela bost edo sei urte. Miloi erdi bisitaditu eta bere garaian tontakeria bat izanzena, bere oihartzuna izan zuen eta betizerbait antzekoa egin behar genuelakoangeunden. Azkenean, pentsatu genuen Gi-puzkoako herri guztiak bisitatzea etabideo bat egitea. Horrela, forma hartzenjoan zen eta azkenean bideo bat eginbehar zela zehaztu genuen Gipuzkoakoherri guztiak elkartuz.M.B: Gauza da gehienetan joaten garelamunduko beste punta batera turismoaegitera edo gauzak ikustera eta ez gene-

kien Gipuzkoan zer zegoen. Azkenean,hemen ondoan dagoena zer den ez da-kigu, zer den edo nolakoa den.I.G: Baita ere, Gipuzkoa gutxi gora beheraezagutzen dugu, baina badaude herri askoezagutzen ez ditugunak. Tolosaldean etaGoierrin badaukagu herri txiki pila bat,ideiarik ere ez daukagu. Zarautz edo To-losa herri handiak direnak bai, baina bes-teak… eta hori ezagutzeko aitzakia ereizan da.Bideoak 27.181 ikustaldi dauzka. Halakoarrakasta espero zenuten?I.Z: Nik uste, ez genuen aurreikusi. Gurehelburua ez zen zenbaki zehatz bat, guret-zat etortzen dena ongi etorria izango de-lako. Ez genuen helburu hori finkatu. Gurehelburua zen: bideoa egitea, bideoa ondoegitea, produktu on bat sortzea eta horre-kin nik uste nahikoa genuela. Eta espe-rientziaz gozatzea, azkenean zenbaki batikusteak ilusioa egiten digu, baina ezdiogu garrantzia ematen.I.G: Egin dugu eta egitea helburu bat zen.Muntaia egin behar zen eta grabatutakoaigual ez zen oso ondo gelditzen eta gutxigora behera dena ondo gelditu da etaegin dugu. Hemendik ez dugu dirurik ira-bazten, azkenean, helburua gure lana egi-tea zen eta ahalik eta oihartzun gehienalortzen badu hobeto.I.Z: Azkenean esperientzia bat da. Gipuz-koako herri guztiak ezagutzea eta ideiahori jendeari jakitera ematea.Bideoko musika “hauxe da herri bazka-

ria” abestia da. Nolatan aukeratu duzueabesti hau?I.G: Aurreko bideoan, dancing in the bas-que country bideoan erabili genuen abes-tia bideo originaleko abestia zen. Horrek,Youtuben bere baldintzak ditu eta ez zaraguztiaren jabe. Orain, musikaren jabeakere nahi genuen izan eta eskubideekinarazoak saihetsi. Baita ere, hainbat abes-tiren artean hau atera zen erritmoak bi-deoa laguntzen duelako.I.Z: Alaia eta euskalduna da eta azkeneanInterneten musikaren bat deskargatzekoaukera dago eta hori erabiltzeko. Baina,Interneten horrelako abesti bat aurkitzea,gure bideoarekin enkaxatzen duena, zailazen. Abesti hau eskura genuen eta doinuaeta dena oso ondo zetorren.M.R: Erritmo argia zeukan, denek jakitekoze unetan izango zen aldaketa. Iñakik osoondo zekien baita, lau egun egon zenabesten.I.G: Gauza da eszena bat grabatzen ge-nuenean bagenekiela, gutxi gora behera,musikaren ze zatirekin lotzen zen.I.Z: Herri bazkariaren hasieran globo le-herketa bat dago eta musikan globo leher-keta bat dago. Orduan, hori ere eramanbehar genuen gure bideora nolapait, zatihorrek zentzua izateko. Hortaz, bideoangloboak sartu ditugu, momentu horretanleherketa egoteko.Irunen ze arrazoigatik aukeratu zenutenSan Juan Etxeandia plaza?M.R: Hasieran, ez genekien non grabatu.Xarmadun leku polit pila daude Irunen,baino errez iristeko, grabatzeko eta mun-taia egiteko, ondo dago, ohiko tokia da.I.Z: San Martzialera igo gintezkeela esangenuen, baino San Martzialera igota, den-bora gehiago beharko genuke eta zailta-sunak handiagoak izango ziren. Aldehorretatik, herri bakoitzean kotxeekinerraz sartzeko lekuak bat bilatu ditugu.

Dena azkar muntatzeko, ondo grabatzekoeta plano polita izateko. Azkenean, gauzaasko ziren kontuan hartu beharrekoak.M.R: Zenbait proposamen izan genituen,(Aitzondoko) ur-jauzira joatea esaterako.Toki polita iruditzen zitzaigun, baina harajoatea zaila da.I.G: Irungo planoan CBA liburutegia, uda-letxea eta atzealdean Aiako Harriak ikusibeharko lirateke, baina eguraldi txarra egi-ten zuenez, ez da ikusten. Asteasu eta Anoeta tartean liburu batageri da. Ze liburu da? Nolatan aukeratuduzue?I.G: Liburua Obabakoak da. Herri bakoit-zeko txoko bitxienak topatzen saiatzenginen. Orduan, herri batzuetan plazak,frontoiak eta elizak agertzen dira, bainabeti nahi genuen zerbait berezia aterat-zea. Asteasuren berezitasunak dira: Ber-nardo Atxaga bertakoa dela etamuskerraren bidea izeneko ibilaldi bat du-tela, Atxagarekin erlazionatua dagoena.Bertan, Obabakoak kalea dago eta eszenahori Obabakoak liburuarekin hasten daAsteasun.Zein da bideotik gustukoen duzuen zatia?I.Z: Niri dantzariena. Dantzariak agertzendiren momentua asko gustatzen zait.Muntaiagatik eta zati hori gehiago lantzeatokatu zaidanez, gustatzen zait. Dantza-riek euskaldun ukitu hori ematen dute etapolita da.M.R: Ni txalapartarekin geldituko nint-zake, batez ere bukaera. Ekainberriko lei-zean bukaera itzalekin ikustea, niretzatpolitena da. I.G: Ni bukaerarekin gelditzen naiz. Txala-parta eta gero jende gutxiago agertzen daeta bideoaren azken eszenan guztiak txa-loka agertzen gara. Niretzat, aspaldi edukigenuen ideia egin dela azpimarratzea da.

Gipuzkoa bost minututan zeharkatzea ez da ezinezkoa. IñakiGoikoetxea, Maria Rubio, Iker Zaballa eta Javier Iribarrenek Gi-puzkoa Around proiektuan Gipuzkoako 89 herriak zeharkatudituzte. Txoko ezkutuak, paisai berdeak eta Gipuzkoako ikurnabarmenenak ikus daitezke laukoteak plazaratutako bideoan.

“Ideia eroa” zena, errealitate bihurtu du lagun taldeakGipuzkoa bost minututan

Page 14: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

BELDUR PASABIDEAZer? Kale-antzerki bat da. 30aktore amateurrek baino gehia-gok elkarren eraginean aritukodira bertaratzen den publikoa-rekin, beldurrezko eta suspent-sezko pertsonaiakinterpretatuz, ausartzen alzara?

Eguna: larunbata, azaroak 5

Ordua: 18:00etatik 22:00etara

Lekua: FICOBA (Iparraldehirib., 43)

Sarreren Salmenta: azaroak2tik 4ra AMAIA KZn, (Pío XIIplaza) 17:30etatik 20:30etara.

Precio: 2 euro

Geratzen diren sarrerak FICO-BAN salduko dira ikuskizuna-

ren egunean 17:30etatik au-rrera

Antolatzailea: Santiagoko De-abruak.

Informazio gehiago:www. sant iagokodeabruak .es.

san t iagoko.deabruak@gmai l

.com- Telefonoa: 648 028 590

SANTO TOMAS FERIA 2016 -TXOZNAK INSTALATZEA URDA-NIBIA PLAZANZer? Eskaera elkarte kultura-lek, kirolekoek, aisialdikoekzein sozialek egin ahal izangodute, betiere ondorengo bal-dintzak beteta. Indarrean da-goen legediaren araberaosatuta egon eta Eusko Jaurla-ritzako Kirol Elkarte eta Era-kundeen erregistroanerroldatuta egotea. Elkartearenegoitza Irunen izatea. Eskae-rek Elkartearen lehendakariakizenpetuak egon behar dute.Entitate eskatzaileek aktiboanegon beharko dute.

Epea? Azaroak 18.Postuen Zozketa jende au-rrean egingo da, 2016ko aza-roaren 29an, 17:00etan, AmaiakZ-ko Dantza Aretoan.

g a z t e i n f o r

- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te

- WhatsApp bidez: 607 771 173

MUNDUA ZURE ETXEKO ATE AURREAN DAGO, EZAGUTU ZUREBIZILAGUNA !!!!

Begira ezazu zure inguruan! Herrialde askotakojendea ikusiko duzu zure hiriko kaleetan?*Zeure buruari galdetu al diozu zerk ekarri zuenherrialde honetara, zeintzuk diren beraien irit-ziak eta nolako esperientzia duten hemen?*

Edo, baliteke zu etorkina izatea eta oraindik ezduzu bertako jendea ezagutzeko aukera izan,ezta hemengo lagunak egitekoa ere.

Zer da Bizilagunak: Aldameneko familia ekimen honen xedea familia eta pertsona euskal-dunak familia eta pertsona atzerritarrekin mahai baten inguruan biltzea da; han bazkari bategiten dute

Noiz?Azaroaren 13an, 14:00etan eta azaroaren 26an, 17:00etan, Victoria Eugenia antzokianfesta bat izango da.

Harremanetarako: SOS Arrazakeria - Bizilagunak - 943 32 18 11 - sos rac i smobiz i lagu-

nak@gmai l .com - www.mugak.eu

"GAZTEEK INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEN.MUGAR ZEHARKATZEN DITUEN LEHIAKETA

- Lehiaketaren helburuaketa edukiak Medicus-mundi gipuzkoak eta Pe-ruko Manuela RamosMugimenduak lehenaldiz antolatu dute "Gaz-teak indarkeria matxista-ren aurka. Mugakgainditzen dituen lehia-keta", helburua duelarikgazteak engaiatzea etamobilizatzea indarkeriamatxistaren adierazpenguztien eta hura irauna-razten duten zergatienaurkako borrokan.

Emakumearen aurkakoindarkeria mundu osoanda arazo, eta horrexega-

tik nahi ditu lehiaketahonek mugak gaindituharen aurkako borroka-ren adierazpide gisa.

- Parte-hartzaileak: 12eta 20 urte bitartekoneska-mutilak

- Formatua: abesti lehia-keta (3 minutu baino gut-xiagoko 2 kantagehienez)

- Epea: 2016ko aben-duak 2

- Informazio gehiago:www. i r un .o rg/ igaz te

Page 15: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin

Urriaren 21etikazaroaren 19raZer? "Ametsetako gizakiak"Grafitia eta diseinua, Gazte-ARTEn. Mikel Etxeberriareneskutik grafitia eta diseinuaikusgai egongo da, Martindo-zenean. Llanaren zati bat gaz-telekuan garatuko duEtxeberriak.

Ordua? 17:30etatik20:30etara (asteartetik larun-batera)

Non? Martindozenea Gazte-lekua.

Azaroak 4Zer? Zineforuma

Ordua? 19.30etan

Non? Landetxa Auzo Elkar-tean.

Azaroak 6Zer? Irunen mutxikoak etadantzak

Ordua? 12:00etatik13:00etara.

Non? San Juan Plaza

Azaroak 13Zer?Musika Barroko kontzer-tua

Ordua? 19:00etan

Non? Ama Xantalen ermita

Prezioa? Doako Sarrera.

Azaroak 7tik 27raZer? Biodibertsitate erakus-keta. niztasun Biologikoko Na-zioarteko Urteagatik CSIC-ek(Ikerketa Zientifikoko Goi Bat-zordeak) egindako erakus-keta. Bertan, testuak etairudiak konbinatzen duten di-bulgazio-panelen bitartez, bio-diberts i tate-kontzeptuar iekiten dio, bere mehatxu na-gusiak eta kontserbazioa.

Ordua? Astelehenetik igan-dera: 10:00etatik14:00etaraeta 16:00etatik19:00etara.

Non? Txingudi Ekoetxea Pierre Loti Ibilbidea -PLAIAUNDI.

Prezioa? Doako Sarrera.

a i s i aa �5

Emakumeen hazkuntza pertsonala, soziala eta kulturala bultzatzea dira ahalduntze ikastaroen helburuak. Bertan, pres-takuntza, hausnarketa eta topaketara gune bat sortuko da. Ezagutza, adin eta interes desberdinetako emakumeen ahal-duntze pertsonal eta kolektiboa sustatzeko hiru ikastaro antolatu dira.

Neuk kontrolatzen dut neure bizitzaData: Azaroak 12 Prezioa: 8 euro Ordutegia: 10:00 - 14:00 Lekua: Martindozenea Gaztelekua Izena emateko epea: Azaroak 4

Autodefentsa feministaDatak: Azaroak 11 eta 12 Prezioa: 8 euro Ordutegia: Hilak 11 (ostirala) 16:00-20:00, larunbatean, 10:00-14:00 eta 15:30-19:30 Lekua: Azken Portu kiroldegia (Faisaien aretoa) Izena emateko epea: Azaroak 4

Nire mugak sentituzDatak: Azaroak 11 eta 18 Prezioa: 8 euro Ordutegia: 17:00-20:00 Lekua: Oiasso Museoa (ekitaldi aretoa) Izena ema-teko epea: Azaroak 4

Izen ematea Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, 943 50 51 52 telefono zenbakian edo www. i r un .o rg / igua ldad edowww. i r un .o rg/u l t imosd iaspara webguneetan gauzatu daiteke.

EMAKUMEENTZAKO AHALDUNTZE IKASTAROAK

Page 16: Irunero · Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileen artean sari bat zozkatuko dugu. Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar - gazkiarekin