ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te · iioa ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te Programak Shool...

8
Ingurugiroa Erdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte) Programak School to School Diapositibak 1. eta 2. diapositibak ANANTAPURREKO KLIMA Dagoeneko Indiari buruz dakiguna birpasatuko dugu. Adibidez, no- lakoak dira Indiako hiri handiak? Eta herriak? Gogoratzen al duzu nolako lana egiten den herri txikietan? Eta klima? Nolakoa uste duzu dela Indiako klima? Hain da herri handia India, non klima desberdin asko dituen, ido- rra eta beroa den klimatik hezea eta hotza den klimara, denetarik. Andhra Pradesh estatua, zeinetan kokatuta dagoen gure trukaketa eskola, oso gune beroa eta hezea da. Biztanleen %80 nekazariak dira. Andhra Pradesh estatua nahiko handia da, baina guk bere barnean dagoen Anantapur izeneko distritua baino ez dugu landuko. Anantapur distrituak daukan arazo larrienetako bat lehortea da. Denbora luzean euririk egiten ez due- nean lehortea daukagu, eta orduan uztak galtzen dira, ez dago edateko edo gure burua garbitzeko urik, ez dago animalientzako urik… Argazkian erabat lehor dagoen Anantapurreko paisaia bat agertzen da. Inguru hau Indiako bigarren gunerik lehorrena da eta bere klima erdilehorra da. Gune konkretu batek dituen ezaugarri atmosferiko guztiek osatzen dute klima: tenperaturak, euriak, hezetasunak, haizeak, airearen kalitateak… ezaugarri hauek guztiak elkarrekin osatzen dute leku bateko klima. Lurreko gune bakoitzak bere klima dauka. Gunerik lehorrenak basamortuak dira. Ostera, Ipar Polotik eta Hego Polotik gertu dauden lekuak gune hotzak dira. Klima hezeak, lehorrak eta erdilehorrak daude. Ananparurreko klima erdilehorra da, hau da, oso euri gutxi egiten du. Gainera, gero ikusiko dugun mo- duan, hilabete konkretu batzuetan baino ez du euririk egiten. Oso lehorrak diren guneek desertifikazio-arazoak dituzte, hots, lurra lehortu egiten da eta ezin da ezer landatu. Gune hauetako klima honelakoa da: Euri gutxi egiten du eta egiten duenean bat-batean izaten da. Egunez bero egiten du eta hotz handia gauez. Lurra elkorra da eta landare gutxi hazten dira. Gizakiak erabiltzeko ur gutxi dago. Anantapurreko klima Diapositiba 1 Diapositiba 2 Anantapurreko klima

Transcript of ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te · iioa ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te Programak Shool...

Page 1: ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te · iioa ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te Programak Shool to Shool Diapositibak 6. diapositiba SoroetAn egiten Den lAnA Hemengo emakume hauek

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak1. eta 2. diapositibakAnAntApurreko klimA

Dagoeneko Indiari buruz dakiguna birpasatuko dugu. Adibidez, no-lakoak dira Indiako hiri handiak? Eta herriak? Gogoratzen al duzu nolako lana egiten den herri txikietan? Eta klima? Nolakoa uste duzu dela Indiako klima?

Hain da herri handia India, non klima desberdin asko dituen, ido-rra eta beroa den klimatik hezea eta hotza den klimara, denetarik. Andhra Pradesh estatua, zeinetan kokatuta dagoen gure trukaketa eskola, oso gune beroa eta hezea da. Biztanleen %80 nekazariak dira. Andhra Pradesh estatua nahiko handia da, baina guk bere barnean dagoen Anantapur izeneko distritua baino ez dugu landuko.

Anantapur distrituak daukan arazo larrienetako bat lehortea da. Denbora luzean euririk egiten ez due-nean lehortea daukagu, eta orduan uztak galtzen dira, ez dago edateko edo gure burua garbitzeko urik, ez dago animalientzako urik… Argazkian erabat lehor dagoen Anantapurreko paisaia bat agertzen da. Inguru hau Indiako bigarren gunerik lehorrena da eta bere klima erdilehorra da.

Gune konkretu batek dituen ezaugarri atmosferiko guztiek osatzen dute klima: tenperaturak, euriak, hezetasunak, haizeak, airearen kalitateak… ezaugarri hauek guztiak elkarrekin osatzen dute leku bateko klima. Lurreko gune bakoitzak bere klima dauka. Gunerik lehorrenak basamortuak dira. Ostera, Ipar Polotik eta Hego Polotik gertu dauden lekuak gune hotzak dira. Klima hezeak, lehorrak eta erdilehorrak daude.

Ananparurreko klima erdilehorra da, hau da, oso euri gutxi egiten du. Gainera, gero ikusiko dugun mo-duan, hilabete konkretu batzuetan baino ez du euririk egiten.

Oso lehorrak diren guneek desertifikazio-arazoak dituzte, hots, lurra lehortu egiten da eta ezin da ezer landatu. Gune hauetako klima honelakoa da: • Euri gutxi egiten du eta egiten duenean bat-batean izaten da.• Egunez bero egiten du eta hotz handia gauez.• Lurra elkorra da eta landare gutxi hazten dira.• Gizakiak erabiltzeko ur gutxi dago.

Anantapurreko klima

Diapositiba 1

Diapositiba 2

Anantapurreko klima

Page 2: ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te · iioa ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te Programak Shool to Shool Diapositibak 6. diapositiba SoroetAn egiten Den lAnA Hemengo emakume hauek

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak3. , 4. eta 5. diapositibak euriteAk etA montzoiA

Zenbat urtaro daude urtebetean? Seguru nago laurak ezagutzen dituzula, baina ez da gauza bera gertatzen mundu osoan. Andhra Pradeshen bi urtaro baino ez daude: euritea eta lehortea. Ananta-purren euri gutxi egiten du, Andhra Pradeshen egiten duen batez-bestekoaren erdia soilik, baina, argazkian ikusten den moduan, euria egiten duenean oso gogor egiten du.

Udak eta udazkenak Montzoi izeneko haize bortitza dakarte. Mont-zoiak hegoaldetik jotzen du eta ekainetik irailera bitartean izaten da; garai honetan euriteak eta uholdeak ere izaten dira. Urrian eta aza-roan haizeak iparraldetik jotzen du, eta ur gutxiago botatzen du hile hauetan.

Beroa da montzoiak udan horrenbeste ur ekartzearen arrazoia. Udan tenperatura altuek lurra berotzen dute, ozeanoa baino beroago egon arte. Bero horrek ura lurruntzen du, lurrina mendietaraino igotzen da eta han borraska osatzen da. Ura, gorantz egin ahala, hoztu egiten da eta euri bueltatzen da lurrera. Montzoiak itsasotik jotzen du, eta behin eta berriro eramaten du borraska lehorreraino eurite gogorrak sortuz.

Uda bukatzen denean tenperatura zortzi edo bederatzi gradu jaisten da, uraren lurrinketa txikiagoa da eta borraska gutxiago sortzen dira. Hemen Montzoia, bai udakoa bai negukoa, azaltzen duten bi eske-ma dituzu.

Hain dira gogorrak Montzoiak sortutako euriak, non lurrak ezin baitu ur guztia jaso. Ibaiek larregi betet-zen dira eta uholdeak izaten dira. Honen ondorioz gizakiak eta etxeak kaltetuak gertatzen dira. Gainera, uholde-urek lurraren ongarriak eramaten dituzte, lurrak pobretuz.

Diapositiba 4

Montzoia eta euritea

Diapositiba 3

Montzoia eta euritea

Diapositiba 5

Montzoia eta euritea

Page 3: ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te · iioa ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te Programak Shool to Shool Diapositibak 6. diapositiba SoroetAn egiten Den lAnA Hemengo emakume hauek

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak6. diapositiba SoroetAn egiten Den lAnA

Hemengo emakume hauek lurra lantzen ari dira, Anantapurren. Le-hortea eta ur gabezia direla-eta uzta oso eskasa izaten da eta neka-zarien ekonomiak porrot egin ohi du.

Uzta txikiak direla kausa, nekazaritzan aritzen diren familia batzuk hirietara joaten dira bizitzera, herrietan ezinezkoa egiten baitzaie. Baina hirietan ere arazoak topatzen dituzte: daukaten prestakuntza txikiagatik lan txarrak baino ez dituzte topatzen, eta honen ondorioz diru gutxi eta bizi-baldintza zailak dituzte.

Anantapurren lurralde erdia pasatxo laboragarria da, baina lurraren kalitatea ez da ona eta landare gutxi batzuk baino ezin dira hazi. Haizeak eta lehorteak hareatsu eta harritsu bihurtzen dute lurra eta, beraz, ez da oso emankorra.

Anantapurren familiek gehien landatzen duten produktua kakahuetea da, lehorteak eta tenperatura al-tuak oso ondo pairatzen baititu. Kakahuetea elikagaia izateaz gain, olioa eta gurina egiteko ere erabiltzen da. Indian Kakahuetetik ateratako olioa oso erabilia da sukaldaritzan.

Baina kakahueteak baino ez landatzeak arazoak dakartza:

• Kakahueteek salneurri baxua dute merkatuetan eta nekazariek diru gutxi eskuratzen dute.• Kakahueteak hutsalarazi egiten du lurra eta gero eta gutxiago produzitzen du.• Beti landare bera landatzea ez da batere ona lurrarentzat. Beste landare desberdin batzuekin tarte-

katzen ez denean, intsektuak eta onddoak gero eta indartsuago bihurtzen dira eta izurrite izatera hel daitezke.

Kakahuetea oinarri da bertako pertsonen elikaduran, baina hango klimara ongi moldatzen diren beste landare desberdinak ere landatzea bultzatzen ari da. Era honetan (bai epe laburrean uzta ematen dute-nak, tomatea adibidez; bai erdiko epekoak direnak, banana esaterako, edo bai epe luzarokoak direnak, mangoa bezalakoak), landare desberdinak landatzen hasi dira. Familiek etxeko lorategian baratza txikiak izatea ere bultzatzen ari da. Horrela, eguneroko bazkaria prestatzeko barazkiak izango dituzte.

Soroetan egiten den lana

Diapositiba 6

Page 4: ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te · iioa ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te Programak Shool to Shool Diapositibak 6. diapositiba SoroetAn egiten Den lAnA Hemengo emakume hauek

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak7. eta 8. diapositibak lAborAntzAk

Anantapur distrituan ez dago baso askorik, baina basoak ezinbes-tekoak dira bizi-baldintzak hobetzeko. Hauexek dira arrazoi nagu-siak:

• Lurra indartu egiten dute, eta haizeak eta euriak sortzen duten zoruaren higadura ekiditen dute. Hori oso garrantzitsua da uhol-deak gertatzen direnean, basoei esker ez baitira lurrak dituen elikagaiak galtzen.

• Arbolek uraren zikloari lagundu egiten diote. Lurraren barruan gordetzen dute ura eta lehortea dagoenean ateratzen dute.

• Zuhaitzak abereen elikagaiak dira.• Zuhaitzek emankorrago bihurtzen dute lurra, bere kalitatea hobetzen dute. Kutsaduraren kontra ere

eraginkorrak dira.

Anantapurreko basoak berreskuratzeko basoberritze –arbolak berriro landatzea- proiektu bat jarri da martxan. Argazkian, adibidez, mangoen landaketa bat ikus dezakezu. Landatu eta bost urtetara jasotzen da mangoen fruitua.

Laborantzak

Diapositiba 7

Diapositiba 8

Laborantzak

Page 5: ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te · iioa ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te Programak Shool to Shool Diapositibak 6. diapositiba SoroetAn egiten Den lAnA Hemengo emakume hauek

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak9. eta 10. diapositibak el biogáS

Egurra da janaria egiteko familia gehienek erabiltzen duten erregaia. Horren ondorioz desertifikazioa handitu egiten da, inguruko basoak moztu egiten baitira sukaldeetan erabiltzeko. Etxeak argitzeko ere egurra erabiltzen da. Familia batek urtean bi zuhaitz handi behar ditu gutxienez bere egurraren beharrak asetzeko. Janaria prestatzean suak sortzen duen kea kaltegarria da arnasketarako eta arazoak sortzen ditu.

Egurra erregai nagusia ez izateko modu bakarra bestelako energia-iturriak erabiltzea da: eguzki-energia, eolikoa (haizeak sortzen due-na), hidraulikoa (urak sortzen duena) edo Andhra Pradesheko familia batzuek erabiltzen dutena: biogasa.

Biogasa lortzeko gas-putzu bat egin behar da etxearen ondoan, argazkian agertzen dena bezalakoa. Hara barrura 50 kilo behi-sats bota behar da egunero (bost aberek behintzat sortutakoa) eta haizerik eta argirik gabe gordetzen da. Pixkanaka satsa hartzitzen da eta metano gasa sortzen da. Hori gasa hodi batzuen bidez etxeetako sukaldeetara eramaten da. Argazkian agertzen den emakumea biogasa erretzen duen sukaldea erabiltzen ari da.

Diapositiba 9

Biogasa

Diapositiba 10

Biogasa

Page 6: ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te · iioa ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te Programak Shool to Shool Diapositibak 6. diapositiba SoroetAn egiten Den lAnA Hemengo emakume hauek

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak11. eta 12. diapositibak urA

Nahiz eta Espainian lehorte-arazoak egon, Anantapurren bezala, he-men ura lortzea erraza da: txorrota zabaltzen dugu eta ura aterat-zen da. Indian ez da hain erraza izaten denentzat. Familia askok ez daukate txorrotako urik etxean, eta bere bila joan behar dute kanpo-ra, putzuetara edota iturrietara.

Ia gure planeta osoa urez beteta dago, baina ur horren zati txiki bat baino ez da ur geza eta, beraz, erabilgarria gizakiarentzat. Gainera, ur gezaren gehiena lur azpian dago edo izozturik poloetan. Oso gutxi da ibaietan eta lakuetan dagoena.

Ezagutzen al duzu uraren zikloa?

• Eguzkiari esker ozeano eta itsasoko ura lurrundu egiten da eta at-mosferara igotzen da.

• Atmosferan tenperatura baxuagoa da; beraz, lurrina hoztu egiten da eta hodeiak sortzen dira.

• Tenperatura gehiago jaisten denean euria egiten du eta ur garbia lurrera bueltatzen da.

• Euriak ibaiak eta lakuak betetzen ditu eta gizakiak ur hau erabil dezake.

Indian, normalean, emakumeak izaten dira ur bila joaten direnak iturri edo putzuetara. Ur-tina batzuk betetzen dituzte eta etxera eramaten dituzte janaria prestatzeko, edateko edo garbiketarako.

Diapositiba 12

Ura

Diapositiba 11

Ura

Page 7: ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te · iioa ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te Programak Shool to Shool Diapositibak 6. diapositiba SoroetAn egiten Den lAnA Hemengo emakume hauek

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak13. eta 14. Diapositibak urArentzAko erAikinAk

Begiratu lehenengo argazkia. Zer uste duzu eraikitzen ari direla? Ur-tegi bat da. Urtegiei esker ura gordetzen da euriteetan, eta geroago lehorteetan erabiliko dute inguruetako herriek. Beste argazkian pre-sa bat amaituta ikusten da.

Urtegien beste onura bat: gordeta dagoen bitartean ura lurretik filtra-tu egiten da. Horri esker lurzorua aberastu egiten da, eta akuiferoak eta nekazaritzarako erabiliko diren putzuak betetzen dira.

Ura ongi baliatzeko beste eraikin-mota bat “euste-horma” da. Euste-hormei esker ez dira lurreko elikagaiak galtzen euria egiten duenean. Lur geruzarik emankorrena eta, beraz, nekazaritzarako inportanteena lehen geruza da: azala edo lur-zorua. Baina Anantapurren uholdeek eta haize gogorrek lurzorua higatzen dute. Pixkanaka geruza hau galdu egiten da eta lurra hutsalarazi egiten da. Euste-hormak ura leku zehatz batean mantentzen duten harresiak dira. Modu honetan uholdeak, higidura eta haizea baretzen dituzten terraza batzuk eraikitzen dira, eta lurrak ez du emankortasuna galtzen.

Urarentzako eraikinak

Diapositiba 13

Diapositiba 14

Urarentzako eraikinak

Page 8: ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te · iioa ediko ikoa leeektako 3. eta 4. 910 te Programak Shool to Shool Diapositibak 6. diapositiba SoroetAn egiten Den lAnA Hemengo emakume hauek

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak

15. eta 16. diapositibak ureztAketA

Ureztatze-sistemak oso garrantzitsuak dira ura aurrezten dutelako eta lurraren produkzioa hobetzen dutelako. Bi dira nagusitzen ari di-ren sistemak.

Lehenengo argazkian haietako bat ikusten da, ihinztatze bidezko ureztatze-sistema. Ihinztagailuei esker ura euria balitz bezala heltzen zaie landareei. Ura landaketa osotik era berdintsuan banatzen da. Gainera, sistema honekin ura landareen sustraietara heltzen da, ez beherago. Beherago akuiferoak daude eta ura alferrik galduko litza-teke.

Bigarren argazkian beste sistema ikusten da, tanta-erortzezko ureztatze izenekoa. Oso ureztatze-siste-ma eraginkorra da, eta lur-eremu guztietan (lauetan, aldapatsuetan…) erabilgarria dela da bere abantai-larik garrantzitsuena.

Diapositiba 15

Ureztaketa

Diapositiba 16

Ureztaketa