Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer€¦ · Iiako aitas ktaa eiko ikoa leeektako 3. eta 4....

7
Indiako aniztasun kulturala Erdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte) Programak School to School Diapositibak 1. Diapositiba INDIA HORRELAKOA DA Badakizu zenbat herri pasatu diren Espainiatik historian zehar? Asko: Historiaurretik hasita, Iberiar Penintsulan kartagotarrak, erromatarrak, arabiarrak, frantziarrak... egon dira, eta horiek guztiek eragina izan dute gure kulturan, gure hizkuntzan eta gure ohituretan. Indiak milaka urteko kultura du, gizadiaren antzinenetako bat da; hala ere, inbaditua izan da eta beste kultura batzuekin nahastu da. X. mendean arabiarrek India inbaditu zuten; harrezkero, ia 1.000 urtetan zehar, kanpotiko inbasioak, inperioak eta zibilizazioak euren aztarnak uzten joan dira, Asiako herri horre- tan. Bai arabiarrek, bai persiarrek, turkiarrek eta ingelesek taxutu egin dute, Indian dagoen kultur anizta- sun ikaragarria. Hori guztia hizkuntzetan, janzkeran, erlijioan edo gastronomian ikus daiteke. Era berean, Indiako erlijio desberdinek eta ohiturek eragina izan dute Asiako hego-ekialdean (Tailandia, Malasia, Vietnam, Indonesia, Filipinak, Laos, Camboya, Singapur…). Hor Indiako mapa duzu: ia kontinente bat da, mila miloi baino gehiago biztanle ditu, Europa osoak baino askoz ere gehiago. Munduko herri poblatuena da, Txinaren hurrengo. Bere azalera Espainiakoa baino zazpi bider handiagoa. Indian 28 estatu daude hemengo Autonomia Erkidegoen antzerakoak. Indiako hegoaldean, Andhra Pra- desh estatua ikus dezakezu. Hortxe dago gu trukea egiten ari garen eskola. Jende asko bizi da: 75 milioi, Espainia osoan baino askoz ere gehiago, nahiz eta bere gainazala Espainiakoaren ia erdia den. Badakizu zenbat pertsona bizi diren Espianian? 44 milioi. Andhra Pradesheko populazioa nekazaria da eta, oinarriz, lurra lantzetik bizi da. India horrelakoa da Diapositiba 1

Transcript of Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer€¦ · Iiako aitas ktaa eiko ikoa leeektako 3. eta 4....

  • Indiako aniztasun kulturalaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

    Programak School to School

    Diapositibak1. DiapositibaInDIa horrelakoa Da

    Badakizu zenbat herri pasatu diren Espainiatik historian zehar? Asko: Historiaurretik hasita, Iberiar Penintsulan kartagotarrak, erromatarrak, arabiarrak, frantziarrak... egon dira, eta horiek guztiek eragina izan dute gure kulturan, gure hizkuntzan eta gure ohituretan.

    Indiak milaka urteko kultura du, gizadiaren antzinenetako bat da; hala ere, inbaditua izan da eta beste kultura batzuekin nahastu da. X. mendean arabiarrek India inbaditu zuten; harrezkero, ia 1.000 urtetan zehar, kanpotiko inbasioak, inperioak eta zibilizazioak euren aztarnak uzten joan dira, Asiako herri horre-tan. Bai arabiarrek, bai persiarrek, turkiarrek eta ingelesek taxutu egin dute, Indian dagoen kultur anizta-sun ikaragarria. Hori guztia hizkuntzetan, janzkeran, erlijioan edo gastronomian ikus daiteke.

    Era berean, Indiako erlijio desberdinek eta ohiturek eragina izan dute Asiako hego-ekialdean (Tailandia, Malasia, Vietnam, Indonesia, Filipinak, Laos, Camboya, Singapur…).

    Hor Indiako mapa duzu: ia kontinente bat da, mila miloi baino gehiago biztanle ditu, Europa osoak baino askoz ere gehiago.

    Munduko herri poblatuena da, Txinaren hurrengo. Bere azalera Espainiakoa baino zazpi bider handiagoa.

    Indian 28 estatu daude hemengo Autonomia Erkidegoen antzerakoak. Indiako hegoaldean, Andhra Pra-desh estatua ikus dezakezu. Hortxe dago gu trukea egiten ari garen eskola. Jende asko bizi da: 75 milioi, Espainia osoan baino askoz ere gehiago, nahiz eta bere gainazala Espainiakoaren ia erdia den. Badakizu zenbat pertsona bizi diren Espianian? 44 milioi. Andhra Pradesheko populazioa nekazaria da eta, oinarriz, lurra lantzetik bizi da.

    India horrelakoa da

    Diapositiba 1

  • Indiako aniztasun kulturalaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

    Programak School to School

    Diapositibak2. eta 3. DiapositibakInDIako txanpona eta hIzkuntzak

    Argazkian 10 errupiako bilete bat ikus dezakezu. Errupia Indiako txanpon ofiziala da. Euro batek 70 errupia balio ditu gutxi gora be-hera. Begiratu biletearen aurreko aldeari, zein hikuntzatan dago? Hindiz dago, bera da-eta Indiako hizkuntza ofiziala, ingelesarekin batera; ingelesa, baina, politika eta negozioetarako erabiltzen da. India Ingalaterrako kolonia bat izan zen 1947ra arte, horrexegatik dago ingelesa hain zabalduta. Hala ere, konstituzioak 22 hizkunt-za ofizial aintzat hartzen ditu (asamesa, bengalia, bodoa, katxemira, dogriba, guyaratia, hindia, kannada, konkana, maithilia, malayalama, manipuria, marathia, oriya, pendjabia, sanskritoa, santalia, sindhia, tamila, telugua eta urdua). Barruti bakoitzak bere hizkuntza dauka, milaka pertsonek hitz egin dezaketena. Antza denez, India osoan 1.500 inguru hizkuntza eta dialekto daude; dialekto horietako batzuk milaren batzuek baino ez dituzte erabiltzen, baina zonalde eta herri bakoitzak berea dauka. Badakizu zenbat hizkuntza desberdin hitz egiten diren Espainan?

    Andhra Pradesheko barrutian erabiltzen duten hizkuntza telugua da. Horko irudian, teluguz idatzitako esaldi-zerrenda bat ikus dezakezu: alfabetoak ez du zerikusirik gurearekin, baina hindi alfabetoarekin ere ez. Konprobatu hori 10 errupiako biletearekin. 70 milioi inguru pertsonak hitz egiten dute telugua eta, izan ere, munduan erabiltzen direnen arten, hamairugarren hizkuntza da.

    Diapositiba 2

    Indiako txanpona eta hizkuntzak

    Diapositiba 3

    Indiako txanpona eta hizkuntzak

  • Indiako aniztasun kulturalaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

    Programak School to School

    Diapositibak4. eta 5. Diapositibak InDIako erlIjIoak

    Zenbat erlijio ezagutzen dituzu? Seguru asko kristautasuna, Espai-nian praktikatzen dena; baina beharbada beste batzuk ere ezagutuko dituzu: judaismoa edo islama, adibidez. Indian hinduismo-erlijioak du gehiengoa; gainera, munduan praktikatzen direnen artean hirugarre-na da, ia 900 milioi jarraitzale dituena. Indian, pertsonen %80a hin-duista da.

    Baina Indiaren zabaltasunak eta bere kultur aniztasunak zera dakarte, beste erlijio askorekin bizi beharra, haietako erlijio batzuk Indian ber-tan sortuak. Esate baterako, bazenekien budismoa Indian sortu zela? Mendebaldean dagoen ekialdeko erlijiorik popularrena da eta, ustez, 350etik 500era bitarteko milioi pertsonek praktikatzen dute. Budistek ez dute jainko edo jainkosa bakarrarengan sinesten: eurek kode mo-ral bat dute, jarraitu eta errespetatzen dutena “iluminazio”ra heltzeko.

    Beste erlijio batzuk ere badira Indian, adibidez, Jainismoa; bere ja-rraitzaileek Ahimsa izenekoarengan sinesten dute, hau da, bizirik dagoen inongo izakiaren aurkako ez-biolentzian. Sijismoa ere bada han: hinduismoaren eta islamaren antzerako aspektu batzuk ditu eta, Indiakoak eta Pakistanekoak hartuta, 25 milioi jarraitzaile dira.

    Islama ere oso erlijio inportantea da Indian: 120 milioi musulman daude han, hau da, edozein herri ara-biarretan baino gehiago. Erlijio guzti horiek, judaismoa eta kristautasuna ere bai, oso aspaldian daude han; denak dira lehenengo mileniokoak; beraz, mendeetan zehar bizi dira elkarrekin bertan. Indiak bere independentzia lortu zuenean, 1947.ean, independentziaren sortzaile handiek, Gandhi haien artean, gi-zarte multikulturalaren aldeko jarrera hartu zuten, erlijio guztiak elkarrekin bizi izanik. Horregatik, ospitale batean, adibidez, ikur erlijioso desberdinak aurki daitezke, gurutze batetik hasi eta beste jainkoren batera arte. Hala ere, elkarrekin bizitzea ez da beti gauza erraza eta hinduen gehienak askotan gatazkak, biolen-toak batzuetan, izan ditu gainerako gutxiengo erlijiosoekin. Apurka-apurka oreka bat lortu dute eta euren arazoak gainditu, elkarrekin armonian bizi izatea lortzeko.

    Indiako erlijioak

    Diapositiba 5

    Diapositiba 4

    Indiako erlijioak

  • Indiako aniztasun kulturalaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

    Programak School to School

    Diapositibak6 . Diapositiba komunIkazIoa

    Badira portaera-arau batzuk, gizartean bete beharrekoak, une bakoitzean. Jakin behar da nola portatu etxean, familiarekin, lanean edo eskolan. Gizarte bakoitzak bere portaera-arauak ditu komu-nikatzeko.

    Argazkian ikus dezakezu Indiako pertsonek agur egiteko erabiltzen duten modua testuinguru forma-lagoetan edo ez horren formaletan: gutxi ezagutzen diren pertsonak edo ezezagunak, edo errespetu berezia ematen zaien pertsonak agurtzeko, alegia. Esku-ahurrak elkartuta bularraren aurrean jarri eta burua apur bat makurtuta, “namasté” esaten den bitartean, hau da “agur egiten diot zuregan dizdi-ratzen duen Jainkoaren argiari”. Gazteenak edo status sozial apalekoak izan behar du lehenengoa makurtzen. Gaur egun eta gero eta sarriagotan eskua ematen diete elkarri lan edo negozio-giroetan, hemengo moduan. Hinduistak ez direnek, berriz, beste modu bat erabiltzen dute, erlijio bakoitza-ren arabera. Musulmanek eta gainerako herri arabiarrek modu berbera erabiltzen dute agur egiteko, esanez: “salam aleikum” (“Alaren bakea zurekin”) Sijis-ek, bestetik, “Satshri Akal” (“Jainkoa da azken egia”). Familia bereko kideek edo sexu bereko (bi gizonezko, bi emakumezko) lagunek kariño edo afektu-keinuak erakus ditzakete euren artean: eskutik heldu edo besarkatu jendeaurrean. Alderantziz, sexu desberdineko pertsonek ez dute holakorik egiten; txarto ikusita dago-ta; ez eta bikoteak badira edo ezkonduta badaude ere. Neska-mutilek, ostera, horrelako agurrak egin ditzakete, inork txarto ikusi barik.

    Gizarte bakoitzak bere keinuak ditu eta ez badira ondo ezagutzen gaizkiulertuak gerta daitezke. Adibi-dez, Indiakoek askotan keinu zirkular bat egiten dute buruarekin alde batetik bestera; interpreta dai-teke ezetz esaten dabiltzala, baina juxtu kontrakoa da: ulertzen dutela esaten ari zaien guztia. Askoz ere keinu gehiago daude: begi-keinuak gaizki ikusita daude; belarriei ukitzea, barkamena eskatzeko modua da; atzamarrez seinalatzea heziketa txarrekoa da... Nolako keinuak erabiltzen dituzu zuk egu-nero komunikatzeko?

    Diapositiba 6

    Komunikazioa

  • Indiako aniztasun kulturalaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

    Programak School to School

    Diapositibak7. eta 8. DiapositibakGastronomIa

    Zure hirian edo zure herrian zeintzuk dira plater tipikoak? Espainian eskualde bakoitzak du bere janaria prestatzeko modua eta bere osa-gai propioak, eta nahikoa aldea dago eskualde batetik bestera. Ima-jina ezazu Indiako herria, hain handia izanik eta gastronomia-kultura oso aberatsa eta bariatua duena. Mendeetan zehar bertako sukal-daritzari gehitu egin zaizkie handik pasatu izan diren herrien elemen-tuak: Portugalekoak, Ingalaterrakoak, Arabiakoak edo Turkiakoak.

    Badakizu ezer Indiako sukaldaritzari buruz? Zure irakasleari gal-de diezaiokezu , edo zure amari edo aitari, ia zer dakien munduko alde horretako janariari buruz. Seguru asko esango dizute oso janari usaintsuak eta zapore handikoak direla, espezia asko erabiltzen du-telako. Espeziak oso preziatuak ziren, orain bost mendeko merkataritzan eta mundu guztiko merkatariak joaten ziren Indiara, espezia berrien bila, Europan eurekin negozioak egiteko. Indiako espeziarik ezagu-nena “Curry”a da; izan, ez da espezia bat, baizik eta hauts-espezia askoren nahasketa, haien artean: kurkuma, zilantroa, kanela, kominoa, mostaza-garauak eta beste hainbeste.

    India bost gastronimia-eskualde handitan zatitu daiteke: ipar, hego, eki, mende eta erdialdea. Andhra Pradesh estatua hegoaldeko gastronomia-tradizioari dagokio. Bere gastronomia, begetarianoa da batez ere, arrozean, barazkietan eta esnekietan oinarritua. Iparraldean, berriz, elementu printzipalak dira: dilis-tak eta roti edo chapathia, galirinaz egindako ogi zapala, oso popularra.

    Diapositiba 7

    Gastronomia

    Diapositiba 8

    Gastronomia

  • Indiako aniztasun kulturalaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

    Programak School to School

    Diapositibak9., 10. eta 11. Diapositibak jateko erak

    Neska-mutilek jaten diharduten argazkietan ikus dezakezunez, es-kuekin jaten dute. Tradizioak horrela agintzen du: jana jainkotiartzat hartzen dute beraz, disfrutatu egin behar dute zentzumen guztiekin, ukimenaren zentzumenarekin ere bai. Eskuekin jatea guztiz higienikoa da, behar den moduan janez gero: eskuak garbi eta azkazalak la-bur. Ahaleginak egin behar dira janarien zukua atzamarren artetik jau-si ez dadin; horretarako, batzuetan, chapathia erabiltzen dute, kono baten modura, koilara bat balitz bezala. Janaria eskuin eskuarekin hartzen da beti, esku hori “puru”tzat dute-eta: Ezker eskua, ordea, “inpuru”tzat dute; beraz, beste zereginetarako erabiltzen dute, esate baterako, higiene intimorako.

    Janaria bandeja biribiletan zerbitzen dute, argazkian ikus dezakezu-nez; thali esaten zaie, eta euretan metalezko kaiku indibidual batzuk jartzen dira: katorisak. Normalean, zoruan jesarrita jaten dute, baina, tradizio gutxiagoko hirietako erdi edo goiko mailako jendearen artean, ohitura hori gero eta gutxiago betetzen da.

    Jana prestatzeak daukan garrantzi eta erritualtasuna janariak berak daukan bestekoa da. Sukaldea jana egiten den tokia da, bizitza ema-ten duena; etxeko lekurik sakratuena da eta edozein ezin da han sar-tu. Hantxe ematen dute familiek deborarik gehien; ortozik sartzen da eta eskuak garbitu behar dira janariari ukitu orduko.

    Formas de comer

    Diapositiba 10

    Diapositiba 11

    Jateko erak

    Jateko erak

    Diapositiba 9

  • Indiako aniztasun kulturalaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

    Programak School to School

    Diapositibak12., 13., 14. eta 15. Diapositibak janzteko arropak

    Familia oso bat ikus dezakezu argazkian, euren ohiko arropak jantzi-ta. Seguru denak ezagutu dituzula. Gogoratzen duzu zer den “sari”a, “punjabi”a edo “lungi”a? Gogoratzen duzu bindia? Hala ere, zuk ondo ezagutzen dituzun arropak ere erabiltzen dituzte: bakeroak eta kami-setak.

    Argazkiko atsoak bindi bat darama bekokian, ezkonduta dagoela adierazteko zeinua izango da, seguru asko. Horixe zen apaingarri ho-rrek antzina zuen esanahia; gaur egun, ostera, dekorazio-elementu bat bezala erabiltzen da, eta kolore eta forma desberdinetakoak izan daitezke.

    Emakumezkoek, neska-mutilek eta inoiz gizonezkoek ere, lerro bat marrazten dute beheko betazalen azpian, khol izeneko pasta beltz batekin. Begiradak sakonago eman dezan erabiltzen dute, baita be-gia babesteko eguzkitik eta ingurumenak duen hauts eta zikinkerie-tatik ere. Inoiz neska-mutilei khol bat jartzen diete bekokian, espiritu gaiztoak uxatzeko.

    Alderantziz, beste bi argazkietako gizonak eta emakumeak daramat-zaten jantziak oso desberdinak dira. Zergatik? tribalak direlako: gizo-nezkoak oso sinple janzten dira: lungi bat eta kamiseta bat; emaku-mezkoek, berriz, jantzi askoz ere nabarmenagoak daramatzate: gorriak, urdinak. Buruan zapi bat dute eta gonak oinetarainokoak dira. Apaingarriak eramaten dituzte, eta bitxiak eta bisuteria ere bai: aboak zudurrean, orkatilakoak, pultserak beso eta besaurretan...

    Diapositiba 12

    Janzteko arropak

    Janzteko arropak

    Diapositiba 13

    Diapositiba 14

    Janzteko arropak

    Diapositiba 15

    Janzteko arropak