ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari...zala imajina ezazue. Nolakoa izango...

4
Ongietorria eman nahi diogu «School to School» programari Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte) Programak School to School Jarduerak 1. JARDUERA HONELAKOAK DIRA GURE FAMILIAK Iraupena: Ordu beteko saio bat. Helburuak: Indiako neska-mutilekin loturak ezarriko dituztenez, maila pertsonalean, ikasleen programarekiko in- plikazioa lortzea. Gure gizartearen eta gure bizimoduaren berezko elementuak identifikatzea. Behar den materiala: Orriak edo kartoi meheak, argazkiak, koloreetako arkatzak errotuladoreak, mozteko artaziak eta kola. Jardueraren garapena: Indiako neska-mutilek ez gaituzte ezagutzen, beraz, egingo dugun lehenengo gauza gure aurkezpena prestatzea izango da. Etxetik argazki bat edo bi ekarriko dugu, non dugun familia agertzen den: amatxo, aitatxo, neba-arrebak, aitona-amonak, osaba-izebak, lehengusu-lehengusinak ... Hasteko, lau laukizuzen berdinetan banatuko dugu orri bat. Horretarako lerro bertikal bat eta beste hori- zontal bat marraztuko dugu erdian. Alde bietatik egingo dugu eta zortzi laukizuzen lortuko ditugu guztira. Laukizuzen batean ekarri dugun argazkia itsatsiko dugu. Bi baditugu, bat aurretik eta bestea atzetik ipin ditzakegu. Argazkiaren ondoko laukizuzenean, gure marrazki bat egingo dugu (nork bere burua marraztuko du), eta azpian idatziko dugu: «Hola, me llamo _________ y te voy a presentar a mi familia».”Hi, my name is _________ and I’ll introduce my family.” Geratzen diren hutsuneetan, argazkian agertzen den beste pertsona bat marraztuko dugu. Marraz dit- zakegu etxean, lanean, gustatzen zaien zerbait egiten... Beraien ondoan zure burua ere egin dezakezu, zerbait elkarrekin egiten. Azpian bere izena jarriko dugu, eta egiten ari dena ere azal dezakegu: : «A mi hermano Andrés le gustan mucho los helados»; «mi madre se pasa la tarde leyendo», “My brother An- drew really likes ice cream,” “my mother spends the afternoon reading” eta abar. Gure maskotak ere marraz ditzakegu, lagunen bat, edo gure etxea, nolakoa den ikus dezaten. Indiako eskoletara bidaltzen diren testuek gaztelanieraz edota ingelesez egon behar dute VFF-ko itzulpen taldeak teluguerara, hango hizkuntz lokalerara, itzuli ahal ditzan. Los textos que se envíen a las escuelas de la India tienen que estar escritos en castellano o inglés para que el equipo de traducción de la FVF pueda traducirlos al telugu, la lengua local.

Transcript of ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari...zala imajina ezazue. Nolakoa izango...

  • Ongietorria eman nahi diogu

    «School to School» programariHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

    Programak School to School

    Jarduerak1. JARDUERA HonElAkoAk DiRA gURE fAmiliAk

    iraupena: Ordu beteko saio bat.

    Helburuak: • Indiako neska-mutilekin loturak ezarriko dituztenez, maila pertsonalean, ikasleen programarekiko in-

    plikazioa lortzea.• Gure gizartearen eta gure bizimoduaren berezko elementuak identifikatzea.

    Behar den materiala: Orriak edo kartoi meheak, argazkiak, koloreetako arkatzak errotuladoreak, mozteko artaziak eta kola.

    Jardueraren garapena:Indiako neska-mutilek ez gaituzte ezagutzen, beraz, egingo dugun lehenengo gauza gure aurkezpena prestatzea izango da. Etxetik argazki bat edo bi ekarriko dugu, non dugun familia agertzen den: amatxo, aitatxo, neba-arrebak, aitona-amonak, osaba-izebak, lehengusu-lehengusinak ...

    Hasteko, lau laukizuzen berdinetan banatuko dugu orri bat. Horretarako lerro bertikal bat eta beste hori-zontal bat marraztuko dugu erdian. Alde bietatik egingo dugu eta zortzi laukizuzen lortuko ditugu guztira.

    Laukizuzen batean ekarri dugun argazkia itsatsiko dugu. Bi baditugu, bat aurretik eta bestea atzetik ipin ditzakegu.

    Argazkiaren ondoko laukizuzenean, gure marrazki bat egingo dugu (nork bere burua marraztuko du), eta azpian idatziko dugu: «Hola, me llamo _________ y te voy a presentar a mi familia».”Hi, my name is _________ and I’ll introduce my family.”

    Geratzen diren hutsuneetan, argazkian agertzen den beste pertsona bat marraztuko dugu. Marraz dit-zakegu etxean, lanean, gustatzen zaien zerbait egiten... Beraien ondoan zure burua ere egin dezakezu, zerbait elkarrekin egiten. Azpian bere izena jarriko dugu, eta egiten ari dena ere azal dezakegu: : «A mi hermano Andrés le gustan mucho los helados»; «mi madre se pasa la tarde leyendo», “My brother An-drew really likes ice cream,” “my mother spends the afternoon reading” eta abar.

    Gure maskotak ere marraz ditzakegu, lagunen bat, edo gure etxea, nolakoa den ikus dezaten.

    Indiako eskoletara bidaltzen diren testuek gaztelanieraz edota ingelesez egon behar dute VFF-ko itzulpen taldeak teluguerara, hango hizkuntz lokalerara, itzuli ahal ditzan.Los textos que se envíen a las escuelas de la India tienen que estar escritos en castellano o inglés para que el equipo de traducción de la FVF pueda traducirlos al telugu, la lengua local.

  • Ongietorria eman nahi diogu

    «School to School» programariHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

    Programak School to School

    Jarduerak2. JARDUERAgURE EskolA

    iraupena: Ordu beteko saio bat.

    Helburuak: • Indiako neska-mutilekin loturak ezarriko dituztenez, maila pertsonalean, ikasleen programarekiko in-

    plikazioa lortzea.• Analisia eta behaketa erabiliz, gure gizartearen eta gure bizimoduaren berezko elementuak identifikatzea.

    Beharrezko materiala: Orri osoak eta A6 tamainatako orriak, kartoi meheak, margoak edo errotuladoreak eta kola. Egokia da ere FVF-aren eskolaren irudia agertzen den diapositiba eskuragarri izatea azkenean erakutsi ahal izateko.

    Jardueraren garapena:Klaseko guztion artean saiatuko gara gure eskola nolakoa den eta zer egiten dugun bertan erakusten. Gure klasea ere aurkeztuko dugu. Horretarako, hainbat marrazkidun horma-irudi prestatuko dugu:1. Lehenik eta behin, eskola aurkezteko horma-irudi bat egingo dugu. Izena jarriko dugu, zein hiritan edo

    herritan aurkitzen den, zein mailatan gauden, gure maisua edo andereñoaren izena, eta abar2. Klaseko orla: Guztiok autoerretratu txikia (A6 tamaina) marraztuko dugu eta ilaran itsatsiko ditugu kartoi

    mehearen gainean, bat bestearen ondoan. Azpian gure izena idatziko dugu. Ez ahaztu irakaslea ere agertu behar dela!

    3. Zer dago gure klasean eta gure eskolan?: Bigarren horma-irudia klasean eta eskolako beste leku batzue-tan dauden objektuen marrazkiez beteko dugu. Papertxo bakoitzean gauza bakarra marraztuko dugu: arbela, liburu bat, idazmahaia, lapitzak, aulkiak, leihoa, paperontzia, apalategia, saskibaloi-kanasta, jo-lastokiko iturria... Klasean erabiltzeko etxetik ekartzen dugun materiala ere marraztuko dugu. Marrazki hauek itsatsiko ditugu kartoi mehe batean edo gehiagotan.

    4. Azkenik, denborarik egotekotan, bakoitzak egingo du eskolan egiten den ekintza baten marrazkia, ge-hien gustatzen zaiona. Klase barruko ekintza bat ala jolastokiko bat izan daiteke.

    Bukatzeko, irakasleak FVF-aren eskolaren irudia berriro erakutsiko du. Une honetan bigarren horma-irudian marraztu ditugun gauzak eta argazkian daudenak konparatuko ditugu. Izaera kulturaleko desberdintasunak azpimarratuko ditugu (adibidez: eskua erabiliz eta lurrean jaten da arrazoi kulturalagatik, ez, aulkiak edo ma-haiak, ezin dituztelako erosi).

  • Ongietorria eman nahi diogu

    «School to School» programariHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

    Programak School to School

    Jarduerak3. JARDUERAgURE HERRiko AnimAliAk EtA inDiAko AnimAliAk

    iraupena: Ordu beteko saio bat

    Helburuak: • Munduko leku bakoitzean animaliak desberdinak direla ikastea. • Indiako animalia batzuk ezagutzea, gure herrian bizi ez direnak.

    Beharrezko materiala: orriak edo kartoi meheak, margoak edo errotuladoreak. Irakasleak, aldez aurretik, Indiako animalia batzuen irudiak bilatuko ditu: tigreak, elefanteak, behiak, tximinoak, sugeak, idiak, eta abar

    Jardueraren garapena:Guztion artean ezagutzen ditugun eta Espainian bizi diren animalien zerrenda bat egingo dugu: txaku-rrak, katuak, txoriak, untxiak, behiak, ardiak, oiloak, txerriak, hamsterrak ...

    Gero, irakasleak Indiako animalia batzuk erakusten ditu: tigrea, elefantea, sugea ... Ikusi duzue inoiz animalia hauetako baten bat? Non?

    Azkenik, animalia berriak asmatzera jolastuko gara. Hemen ditugunak han daudenekin nahasi ahal genit-zala imajina ezazue. Nolakoa izango litzateke elefante baten belarriak dituen katu bat? Ala oilo-hankadun suge bat? Eta tigre baten marrak dituen txori bat? Ume bakoitzak imajinatu duen animalia marraztuko du. Azpian, nahasi dituen bi animalien izenak idatzi behar izango ditu, eta izen berria asmatu sortu berria den horretarako. Sortu den animalia non bizi den, zer egiten duen, zertaz elikatzen den, eta arriskutsua den ala ez azal daiteke.

  • Ongietorria eman nahi diogu

    «School to School» programariHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

    Programak School to School

    Jarduerak4 JARDUERAZER EgitEn DUgU EgUnEAn ZEHAR?

    iraupena: Ordu beteko saio bat.

    Helburuak: • Indiako eskolako ikasleei beraien bizitza nolakoa den kontatzeko Ikasleak motibaturik egotea. • Egunak nola antolatzen ditugun kontutan hartzea eta berari buruzko hausnarketa laburra egitea.

    Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, margoak edo errotuladoreak, aldizkariak, artaziak eta kola.

    Jardueraren garapena:Guztion artean egun arrunt batean egiten ditugun gauzak zerrendatuko ditugu. Adibidez:

    • Altxatzen naiz• Gosaltzen dut• Eskolara noa• Eskolan klasera noa, ikasten dut, jokotzen naiz...• Eskolan hartzen naute• Eskolatik kanpoko jarduerak: gimnastika,

    dantza, tenisa, pianoa ...• Askaltzen dut• Etxeko lanak egiten ditut

    • Marrazki bizidunak ikusten ditut• N ire neba-arrebekin edo auzotar batekin

    jolasten naiz• Bainatzen naiz• Afaltzen dut• Ohera noa

    Saiatuko gara, altxatzen garenetik berriro oheratu arte, egun arrunt batean egiten ditugun gauza guztiak marrazten. Horretarako, orria hainbat binetatan banatuko dugu, eta zati bakoitzean zerrendan agertzen den ekintza bat marraztuko dugu. Ordenaturik egon behar dute, beraz goian eskuinera, erloju batean normalean zein ordutan egiten dugun ekintza hori adieraziko dugu.

    Gero, binetatan ere banatutako beste orri desberdin batean, egin nahiko genituzkeen gauzak marraz-tuko ditugu. Orduak ere adieraziko ditugu erlojuetan. Zenbat denbora gustatuko litzaiguke lo egiten, jaten edo ikasten egunean ematea? Eta jolasten? Eta telebista ikusten?

    Orain lehenengo eta bigarren marrazkiak konparatuko ditugu. Ba al dago desberdintasun askorik? Zein uste duzu izan ahal dela hobea zuretzat? Zergatik?