ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari · 2013. 6. 5. · ongietorria eman nahi...

4
Ongietorria eman nahi diogu «School to School» programari Erdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte) Programak School to School Jarduerak 1. JARDUERA NIRE KLASEKO LAGUNAK Iraupena: Ordu beteko saio bat. Helburuak: Azalpenak emateko eta norberaren burua hobeto ezagutzeko ahalmenak garatzea. Indiako neska-mutilekin loturak ezarriko dituztenez, maila pertsonalean, ikasleen programarekiko in- plikazioa lortzea. Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, argazkiak, margoak edo errotuladoreak, mozteko artaziak eta kola. Jardueraren garapena: Indiako neska-mutilek ez gaituzte ezagutzen, beraz, gure burua aurkeztu beharko dugu. Gure lagunak, maisua edo andereñoa, gure burua eta eskola deskribatuko ditugu. Hasteko, hiru taldetan banatuko dugu klasea eta talde bakoitzak hurrengo hiru horma-irudi hauetako bat prestuko du: Eskolari buruzko horma-irudi bat: Bertan argazkiak, marrazkiak eta nortzuk garen, eta zer ikusten den irudi bakoitzean azaltzen dituzten testu labur batzuk idatziko ditugu: «Hau nire eskola da», «This is my school»; «Hau ni naiz» «This is me»; «Olgetan ari gara jolastokian» .. «We are playing in the schoolyard» Gure etxe eta familiei buruzko horma-irudi bat : Hemengo irudiek eta testuek, nola bizi garen, gure fa- miliako nortzuekin dauzkagun harreman estuagoak, zer egiten dugun haiekin, eta abar azaldu behar dute Gure herria edo hiriari buruzko horma-irudi bat: Gure herriko leku politak edo interesgarriak marraztu ahal ditugu baina, batez ere, gustoko ditugunak: parkeak, monumentuak, eraikinak, eta abar Datu interesgarriak dituen herriari buruzko fitxa bat ere ipin dezakegu. Bertan herriaren izena, kokapena eta deskribapen labur bat ipin dezakegu. Lana antolatzeko, komenigarria litzateke talde bakoitzak horma-irudian sartu nahi dituen edukien ideiak zerrendatzea eta gero, guztion artean, bana ditzakete zereginak. Era honetan lortuko den lanak arlo des- bedin batzuk edukiko ditu eta hobeto islatuko du nolakoa den gure herria. Irakasleak, taldeka lan egiten den bitartean, ikuskari lana egin dezake. Klasearen amaieran, talde bakoitzak bere lanaren aurkezpen labur bat egin ahal du. Indiako eskoletara bidaltzen diren testuek gaztelanieraz edota ingelesez egon behar dute VFF-ko itzulpen taldeak teluguerara, hango hizkuntz lokalerara, itzuli ahal ditzan. Los textos que se envíen a las escuelas de la India tienen que estar escritos en castellano o inglés para que el equipo de traducción de la FVF pueda traducirlos al telugu, la lengua local.

Transcript of ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari · 2013. 6. 5. · ongietorria eman nahi...

Page 1: ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari · 2013. 6. 5. · ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari Erdiko zikloa: lehenhezkuntzako 3. eta 4. 1 urte rogramak

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Jarduerak1. JARDUERA NiRE klAsEko lAgUNAk

iraupena: Ordu beteko saio bat.

Helburuak: • Azalpenak emateko eta norberaren burua hobeto ezagutzeko ahalmenak garatzea.• Indiako neska-mutilekin loturak ezarriko dituztenez, maila pertsonalean, ikasleen programarekiko in-

plikazioa lortzea.

Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, argazkiak, margoak edo errotuladoreak, mozteko artaziak eta kola.

Jardueraren garapena:Indiako neska-mutilek ez gaituzte ezagutzen, beraz, gure burua aurkeztu beharko dugu. Gure lagunak, maisua edo andereñoa, gure burua eta eskola deskribatuko ditugu.

Hasteko, hiru taldetan banatuko dugu klasea eta talde bakoitzak hurrengo hiru horma-irudi hauetako bat prestuko du: • Eskolari buruzko horma-irudi bat: Bertan argazkiak, marrazkiak eta nortzuk garen, eta zer ikusten den

irudi bakoitzean azaltzen dituzten testu labur batzuk idatziko ditugu: «Hau nire eskola da», «This is my school»; «Hau ni naiz» «This is me»; «Olgetan ari gara jolastokian» .. «We are playing in the schoolyard»

• Gure etxe eta familiei buruzko horma-irudi bat : Hemengo irudiek eta testuek, nola bizi garen, gure fa-miliako nortzuekin dauzkagun harreman estuagoak, zer egiten dugun haiekin, eta abar azaldu behar dute

• Gure herria edo hiriari buruzko horma-irudi bat: Gure herriko leku politak edo interesgarriak marraztu ahal ditugu baina, batez ere, gustoko ditugunak: parkeak, monumentuak, eraikinak, eta abar Datu interesgarriak dituen herriari buruzko fitxa bat ere ipin dezakegu. Bertan herriaren izena, kokapena eta deskribapen labur bat ipin dezakegu.

Lana antolatzeko, komenigarria litzateke talde bakoitzak horma-irudian sartu nahi dituen edukien ideiak zerrendatzea eta gero, guztion artean, bana ditzakete zereginak. Era honetan lortuko den lanak arlo des-bedin batzuk edukiko ditu eta hobeto islatuko du nolakoa den gure herria. Irakasleak, taldeka lan egiten den bitartean, ikuskari lana egin dezake.

Klasearen amaieran, talde bakoitzak bere lanaren aurkezpen labur bat egin ahal du.

Indiako eskoletara bidaltzen diren testuek gaztelanieraz edota ingelesez egon behar dute VFF-ko itzulpen taldeak teluguerara, hango hizkuntz lokalerara, itzuli ahal ditzan.Los textos que se envíen a las escuelas de la India tienen que estar escritos en castellano o inglés para que el equipo de traducción de la FVF pueda traducirlos al telugu, la lengua local.

Page 2: ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari · 2013. 6. 5. · ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari Erdiko zikloa: lehenhezkuntzako 3. eta 4. 1 urte rogramak

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Jarduerak2. JARDUERA ZEiN JokUAk DitUgU gogoko?

iraupena: Ordu beteko saio bat.

Helburuak: • Umeen zaletasun eta dibertitzeko formei buruko hausnarketa txiki bat egitea.• Beraien adin bereko baina kultura desberdineko umeekin zaletasun horiek elkarbanatzeko, ikasleen

programarekiko konpromiso pertsonala lortzea.

Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, argazkiak, margoak edo errotuladoreak, artaziak eta kola.

Jardueraren garapena:Guztion artean errekreoan edo etxean olgetan aritzeko gustoko ditugun jolas tradizionalen zerrenda bat egingo dugu. Mahai jokoak, kirolak, korrika egitea edo ezkutatzea eskatzen duten jokuak… izan dai-tezke. Taldeka aritzeko balio duen edozein jokuk balio du.

Zerrenda eginda dugunean, bost joku aukeratuko ditugu. Bost taldetan banatuko dugu klasea ere, eta bakoitzak aukeratutako joku bati buruzko fitxa bat egingo du. Fitxan joko bakoitza zertan datzan eta nola garatzen den azalduko dugu Indiako umeei bidaltzeko.

Fitxa bakoitzak eduki behar du:

• Jokoaren izena.• Joku horretan aritzen den ume talde baten marrazki bat edo bi, nola garatzen den hobeto ikusi ahal

izateko.• Jolasteko behar diren gauza guztien marrazkiak (pilota bat, taula bat, kartak, dadoak ...).• Jokoaren instrukzioak laburki azalduta agertu behar dira, argitzeko zenbat pertsonek parte hartu

ahal duten , non jokatzen den (etxean, lorategi batean, mahai batean, kalean...).• Jokatzeko modu desberdinak edo herriaren arabera arau desberdinak dauden aipatuko dugu.

Page 3: ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari · 2013. 6. 5. · ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari Erdiko zikloa: lehenhezkuntzako 3. eta 4. 1 urte rogramak

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Jarduerak3. JARDUERA ZER EgitEN DUgU EgUNEAN ZEHAR EtA gURE AisiAlDiAN?

iraupena: Ordu beteko saio bat.

Helburuak: • Gure eguneroko ohiturei, eta gure denboren banaketari buruzko hausnarketa txiki bat egitea.• Gure kulturak dauzkan berezko elementuak identifikatzea.

Beharrezko materiala: orriak edo kartoi meheak, margoak edo errotuladoreak, aldizkariak, artaziak eta kola.

Jardueraren garapena:Klaseko guztion artean egunero klase barruan zein klasetik kanpo egiten ditugun gauzak zerrendatuko ditugu eta gero bi multzotan bananduko ditugu:• Lehenengoan eskola-egun batean egiten ditugun jarduerak sar ditzakegu: gosaria hartu, arropa jantzi

eta burua garbitu, klasera joan, azterketa bat egin, jolasaldian jolastu, soinketa egin...• Bigarren zerrendan gure aisialdian egiten ditugun jarduerak jarriko ditugu. Arratsaldeetan eskolatik ir-

teterakoan, asteburuetan edo udako edo Eguberriko oporretan izan ahal da. Adibidez: jolastu, etxeko lanak egin, paseo bat eman, kirol edo musika klaseetara joan, irakurri, telebista ikusi, familiarekin jan, hondartzara joan, aitona-amonak bisitatu...

Ikasleak launaka jarriko dira. Talde bakoitzak bi horma-irudiri prestatuko ditu: klase-egun bateko jardue-rak dituen ordutegi eredu bat egingo dute lehenengoan, eta opor-egun batekoak dituen beste bat bes-tean. Horretarako, aurreko zerrendetatik 8 edo 10na jarduera aukeratu beharko dituzte. Gero jarduera bakoitza irudikatuko dute fitxa batean horma-irudiaren gainean ordenaturik itsatsi ahal izateko. Klase-eguneko ordutegian eskolarekin eta lanarekin erlazionatuta dauden jarduera gehiago izango ditu, baina hutsune bat edo gorde daiteke arratsaldeko jokoetarako. Fitxek eduki behar dute:

• Jarduera azaltzen duen marrazki bat.• Zein ordutan edo urteko zein garaitan egin ohi dugun jarduera.• Zertan datzan, norekin egiten dugun, gustatzen zaigun ala ez…azaltzen duen deskribapen laburra.

Gero, denok batera, nolakoa izan daitezkeen Indiako ume baten eskola-egun bat, eta opor-egun bat imajinatuko dugu. Maisuak edo andereñoak hemen eta han egiten diren ekintzen arteko desberdinta-sunak bilatzen lagunduko digu.

Page 4: ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari · 2013. 6. 5. · ongietorria eman nahi diogu shool to shool programari Erdiko zikloa: lehenhezkuntzako 3. eta 4. 1 urte rogramak

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Jarduerak4. JARDUERAipUiN tRADiZioNAlAk

iraupena: Ordu beteko bi saio.

Helburuak: • Gure kulturaren berezko elementuak identifikatzea.• Ahozko konpetentzia, eskulana, sormena eta talde-lana garatzea.

Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, margoak edo errotuladoreak, aldizkariak, artaziak eta kola.

Jardueraren garapena:Kultura ezagutzeko bide batzuk daude, hauetako bat herriko ipuin tradizionalen bidez izan ahal da. Ba al zenekien esne-saltzailearen ipuina Indiatik datorrela? Badaude munduko herri guztietan ezagutzen diren ipuinak, baina herri bakoitzeko kulturaren parte baino ez diren beste batzuk ere badaude. Ez duzu uste polita izango litzatekeela gure ipuinak Indiako neska-mutilei bidaltzea?

Lehendabizi, ezagutzen ditugun ipuin guztiekin zerrenda bat egingo dugu: Edurnezuri, Hiru txerriku-meak, Txanogorritxo, Errauskine, Esne-saltzailea, Hansel eta Gretel, eta abar.

Ondoren, zerrendan ditugun ipuin kopuru bera erabiliko dugu taldeak egiteko. Talde bakoitzaren lana hautatu duen ipuina azaltzeko horma-irudi bat edo koadernotxo bat prestatzea izango da. Ez ahaztu Indiako umeek ez dakitela euskararik!. Zer deritzozue komiki baten agertzen diren binetatxoen bidez, hots, marrazki-pilo batez azaltzeari?

Ipuin bakoitzak eduki behar du:• Ipuinaren titulua.• Hasi baino lehen agertzen diren pertsonaia nagusi guztien marrazki bat egingo dugu. Azpian bere

izena, eta protagonistak, maltzurrak diren… ere idatziko dugu.• Gero 8 edo 10 eszena nagusitan banatuko dugu ipuina eta bakoitzeko marrazki bat egingo dugu.

Azpian azalpen labur batzuk ere idatzi ahal ditugu. Komikietan egiten duten bezala, bunbuiloak erabil ditzakegu elkarrizketetarako,

Klasearen amaieran, talde bakoitzak prestatu duen ipuina erakutsiko die ikaskide guztiei.