hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak...

9
Festak eta ohiturak Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte) Programak School to School Diapositibak 1. diapositiba FESTAK ETA OSPAKIZUNAK Herri eta hiri bakoitzak ditu festa berezi batzuk, eta bertan kantatu eta dantzan egiten dute lagun gurtiek oso atseginez. Ia beti dago jantzi berezi bat festa horietarako. batzuetan jantzi horrek ditu hainbat ko- lore eta apaindura: Beste batzuetan da jantzi serio eta dotoreagoa. Normalean badago dantza berezi bat jai bakoitzerako, eta herri edo hiriko jendeak ongi daki egiten. Eta Indian? Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go- goan kolore asko eta lagun asko, musika alai batekin dantzan egiten dutenak poz-pozik. Eta sarritan da egia, jai asko horrelakoak dira. Baina India herrialde handi-handia denez gero, kultura eta ohiturak bes- telakoak dira eskualde bakoitzean. Iparraldean, erdialdean eta hegoaldean oso desberdinak dira festak. Gainera, zonalde bakoitzeko bertako jaiez gain, erlijio ezberdinen festak ere badira. India milaka urteko kultura da, munduko zaharrenetarikoa. Aldi berean, mila urte baino gehiagotik hona jende atzerritar askok inbaditu dute India: arabiarrek, pertsiarrek, turkiarrek, ingelesek,... Hari dela eta, kultura indiarra oso aberatsa da: bertan egon diren herri gurtien gauzak dauzka berekin. Hori ikusten da jaietan, ohituretan, janarietan,... Gainera, euren ohiturak ere badauzkate: oso zaharrak dira, beste hen- iak heldu baino lehenago sortuak. Eta urtero ospatzen dira oso gogoz eta atseginez. Esate baterako: Andhra Pradesh-en tenplu erlijiosoak oso antzinakoak dira. Eta bertako dantza batek Kuchipudi du ize- na! Ezagutu dezagun zerbait gehiago festa eta ospakizun hauei buruz! Festak eta ospakizunak Diapositiba 1

Transcript of hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak...

Page 1: hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go- goan kolore asko eta lagun asko, musika alai

Festak eta ohiturak Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak1. diapositiba Festak eta ospakizunak

Herri eta hiri bakoitzak ditu festa berezi batzuk, eta bertan kantatu eta dantzan egiten dute lagun gurtiek oso atseginez. Ia beti dago jantzi berezi bat festa horietarako. batzuetan jantzi horrek ditu hainbat ko-lore eta apaindura: Beste batzuetan da jantzi serio eta dotoreagoa. Normalean badago dantza berezi bat jai bakoitzerako, eta herri edo hiriko jendeak ongi daki egiten.

Eta Indian? Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go-goan kolore asko eta lagun asko, musika alai batekin dantzan egiten dutenak poz-pozik. Eta sarritan da egia, jai asko horrelakoak dira. Baina India herrialde handi-handia denez gero, kultura eta ohiturak bes-telakoak dira eskualde bakoitzean. Iparraldean, erdialdean eta hegoaldean oso desberdinak dira festak. Gainera, zonalde bakoitzeko bertako jaiez gain, erlijio ezberdinen festak ere badira.

India milaka urteko kultura da, munduko zaharrenetarikoa. Aldi berean, mila urte baino gehiagotik hona jende atzerritar askok inbaditu dute India: arabiarrek, pertsiarrek, turkiarrek, ingelesek,... Hari dela eta, kultura indiarra oso aberatsa da: bertan egon diren herri gurtien gauzak dauzka berekin. Hori ikusten da jaietan, ohituretan, janarietan,... Gainera, euren ohiturak ere badauzkate: oso zaharrak dira, beste hen-iak heldu baino lehenago sortuak. Eta urtero ospatzen dira oso gogoz eta atseginez. Esate baterako: Andhra Pradesh-en tenplu erlijiosoak oso antzinakoak dira. Eta bertako dantza batek Kuchipudi du ize-na! Ezagutu dezagun zerbait gehiago festa eta ospakizun hauei buruz!

Festak eta ospakizunak

Diapositiba 1

Page 2: hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go- goan kolore asko eta lagun asko, musika alai

Festak eta ohiturak Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak2, 3 eta 4. diapositibak Festa nazionalak

Indian daude mota askotako ospakizun erlijiosoak. Halaber, eskual-de bakoitzak ditu bere ospakizunak, oso garrantzitsuak dira, eta he-rri bakoitzak oso pozik ospatzen ditu. Baina Indian ere badaude os-pakizun nazionalak, hau da, herrialde osoan ospatzen direnak. Hiru festa nazional daude, eta Indiako lagun gurtiek ospatzen diturte:

• Errepublikako Eguna ospatzen da urtarrilaren 26an. Duela hiruro-geitik gora urte egin zen lehen Konstituzioa, Indiako Errepublika herrialde independentea dela zioena. Ba al dakizu zer den kons-tituzio bat? Lege multzo da herrialdea gobernatzeko, eta bertatik datoz herritarren eskubide eta betebeharrak. Ba al dakizu Espai-nian ote dagoen bat? Zein egunetan ospatzen da?

• Independentziako Eguna da aburtuaren 15ean. India Inperio Bri-tainiarraren mende zegoen, ez zen herrialde independentea. Jai horrek ospatzen du Indiak bere independentzia aldarrikatu zuen eta benetako estatu bihurtu zen eguna. Lehen konstituzioa baino hiru urte baino lehenago izan zen.

• Ghandi Jayanti, “Gandhiren urtebetetzea” esan nahi duena, ospat-

zen da urriaren 2an. Gandhi oso lagun garrantzitsua zen, eta Indian “nazioaren aita” deitzen zioten. Bera gogor borrokatu zen Inperio Britainiarraren aurka, Indiaren independentziaren alde, eta indar-keriarik gabe egiten zuen beti, bakea proposatuz. Bere herrialdea independente ikusi ahal izan zuen, baina geroxeago hil zen.

Diapositiba 2

Festa nazionalak

Diapositiba 3

Festa nazionalak

Diapositiba 4

Festa nazionalak

Page 3: hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go- goan kolore asko eta lagun asko, musika alai

Festak eta ohiturak Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak5 eta 6. diapositibak Festa erlijiosoak

Ospakizun erlijiosoak oso garrantzitsuak dira Indian eta bertan bizi diren lagunen bizitzan. Indian erlijio batzuk daude: kristautasuna, ju-daismoa, islamismoa, jainismoa, sijismoa,... baina gurtien gainean dago hinduismoa. Familiarik gehienak dira hinduistak.

Hinduismoa erlijio politeista da. Horrek esan nahi du hainbat jainko eta jainkosa gurtzen diturtela, ez baker bat. Jainko eta jainkosa ga-rrantzitsuak daude eta beste txikiago batzuk. Heal bakoitzak du bere jainko edo jainkosa, babestu egiten duena. Hinduistek otoitz egiten diete euren jainkoei, urta ona eta osasuna eskatzeko, gaixotasuneta-tik sendatzeko, senar edo emazte ona aurkitzeko... -

Tenplu hinduista asko daude Indian. Tenpluak jainkoen “etxeak” dira, fotografiakoa bezala. Badaude fes-ta batzuk, ezkontza eta hiletak esaterako, tenpluan ospatu beharrean familien etxeetan egiten direnak; bertan diturte euren aldaretxoak otoitz egiteko. Lagun hinduistek erritu bereziei jarraitzen diete jainkoak gurtzeko eta eurei otoitz egiteko; errituoi puja deritzete. Puja apaiz garrantzitsu batek (brahman) egin dezake, edo lagun arrant batek etxean, bere aldarean, fotoan bezala. Egunero egin ohi dute otoitz ba-besa, osasuna, urta ona edo gauzaren bat ongi ateratzea eskatzeko. Aldaretxoan daude jainko batzuen irudiak, gauza garrantzitsua benetan. Errituak modu desberdinez egin daitezkeen arren, is beti daude osagai komun batzuk: intsentsua, kanpaiak eta espezia hori eta gorri polit-polit bat curcuma izena due-na. Batzuetan jainko eta jainkosa horiei ere eskaintzen dizkiete gozokiak, gailetak, besteak beste.

Festa erlijiosoak

Diapositiba 5

Diapositiba 6

Festa erlijiosoak

Page 4: hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go- goan kolore asko eta lagun asko, musika alai

Festak eta ohiturak Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak7 eta 8. diapositibak jainko eta jainkosak

Fotografian ikus daiteke Hanumanen irudi bat; jainko tximinoa da, eta Andhra Pradesh¬ko etxe askotan dago. Albokoa da Ganesha, jainko elefantea, baita oso herrikoia ere.

Elkarte bakoitzak aukeratzen du jainko edo jainkosa bat babestu ditzan, eta aldare bat egiten dio herriaren erdigunean. Horrela fa-milia bakoitza joan daiteke berarengana zerbait berezia eskatzera kideentzat, zorte ona, laguntza beste edozein gauza.

Badaude beste osagai sakratu batzuk hinduismoan. Katolizismoan Biblia dagoen bezala, hinduismoan lau liburu sakratu daude vedak deritzenak. Uste dute liburu horietako hitzak jainkoek esan ziturtela, eta hortaz hitzez hitz bete beharra dagoela. Beste testa erlijioso batzuk ere badauzkate, araudi ez direnak, ohitura hinduista baizik: historiaz hitz egiten dute, filosofiaz edo medikuntzaz.

Diapositiba 8

Jainko eta jainkosak

Diapositiba 7

Jainko eta jainkosak

Page 5: hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go- goan kolore asko eta lagun asko, musika alai

Festak eta ohiturak Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak9. diapositiba Behi sakratua

Hinduismorako beste sinbolo sakratu bat da animalia bat. Igarriko all duzu zein den? Oso ongi, behia! Badakizu behiak libre ibil daitezkeela kaleetan eta inork ere ez duela jaten haien haragia? Hinduismoak dio behia sakratua dela, gure bigarren ama bezalakoa delako: gure ama-ren esnea hartzeari urten diogunean, hasten gara behiena edaten. Gainera, behiaren esnetik janari garrantzitsu batzuk ateratzen dira: gurina eta jogurt, besteak beste, eta haren gorotzetatik erregaia eta lurra lantzeko ongarria lortzen dira.

Jeneralean hinduismoak dio izaki bizidun gurtiei zor diegula begirune handia, eta dieta osasuntsu bat aldarrikatzen du, barazkiak eta sufrimendurik eragin gabe animalietatik ateratzen diren produktuak, es-nea eta eztia besteak beste, oinarri dituena. Gaur egun brahmanek bakarrik jarraitzen diote diete zorrotz horn, eta gainerako lagunek okela edo arraina ere Jan diturte, baina behiak sakratu dirau.

Diapositiba 9

Behi sakratua

Page 6: hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go- goan kolore asko eta lagun asko, musika alai

Festak eta ohiturak Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak10 eta 11. diapositibak Diwali eta Beste Festa erlijioso Batzuk

Fotografian ikusten den ospakizunean kandela asko daude piztuta, ez da egia? Arrazoia da Diwali festa ospatzen ari direla, Indiako bi festa erlijiosorik garrantzitsuenetariko bat. Diwaliri “argien jaialdia” ere deitzen diote, pizten diren kandela horiengatik gurtiengatik, eta baita etxeetan eta kaleetan jartzen diren burtinezko argizaritxo batzuenga-tik eta su artifizialengatik ere. Festa hori egiten da Urte Berri hindua ospatzeko, eta oso alaia da: jendeak jantzi berriak estreinatzen ditu, gozokiak egiten partekatzeko eta suziriak botatzen. Bost egun irau-ten du, eta dena betetzen da argiz argiaren garaipena ospatzeko as-moz, hau da, egiarena iluntasunaren aurka, ezjakintasunaren kontra.

Beste jai garrantzitsuak Holi du izena, eta udaberria datorrela ospat-zeko egiten da. Egun batzuk dirau, eta gurtien arteko nagusiari Dhuli Vandana deritzo: jendeak koloreko hautsa eta ura egiten ditu landare sendagarri batzuetatik aterata, eta elkarri botatzen dizkiote. Horrela babesten dira gaixotasunetatik, urtaroz eta tenperaturaz aldatzeaga-tik etor daitezkeen eritasunetatik.

Beste festa batzuk ere badaude. Adibidez, Andhra Pradesh-en Pongal ospatzen da urtarrilean, eta ur-tako jaialdia da; jendeak pujak egiten ditu, arropa berriak erosten ditu eta denek jaten dute elkarrekin. Beste erlijioek ere ospatzen diturte euren jaiak: musulmanek Ramadana, budistek Buddha Purnima, kristauek Eguberria... erlijioaren tradizio eta ohiturak errespetatuz.

Diwali eta beste festa erlijioso batzuk

Diapositiba 10

Diapositiba 11

Diwali eta beste

festa erlijioso batzuk

Page 7: hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go- goan kolore asko eta lagun asko, musika alai

Festak eta ohiturak Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak12 eta 13. diapositibak rangoli

Lehenago esan dugunez, Indiako familien etxeak ere badira tenplu txi-kiak: bertan aldare txiki bat daukate, gurtzen diturten jainkoen irudiak, eta hantxe egiten da puja babesa eta zoriona eskatzeko.

Tenpluetan bezala, oinetakoak erantzi behar dira etxean sartzerakoan. Horrela kanpoko zikinkeria ez da sartzen etxean. Baserri inguruetan etxeek altzairu gutxi ohi dauzkate barman; izan ere, apalak dira eta familiak ez dira aberatsak, eta horrez gain ekintza asko lurrean gau-zatzen dira tradizioz: janariak prestatzea eta jatea, besteak beste, kokoriko. Batzuetan lo ere egiten da lurrean.

Etxeen atarietan marrazkiak ikusten dira sarritan, kolorez beterik, fo-tografian bezala. Marrazkiok rangoli dute izena: apaintzeko asmoz marrazten dira jai eta ospakizunak direnean, baina baita etxea babes-teko, zorionaz gozatzeko eta bisitariari ongietorria emateko ere.

Rangoliak marrazkiak dira era geometrikoekin: karratuak, triangeluak, erronboak,... eta koloreko hautsez pintatzen dira.

Rangoli

Diapositiba 12

Diapositiba 13

Rangoli

Page 8: hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go- goan kolore asko eta lagun asko, musika alai

Festak eta ohiturak Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak

14 eta 15. diapositibakzinema

Zinemaren bidez erakusten da Indiaren kultura. Ba al dakizu zer den Bollywood? Horrela deitzen zaio Indiako zinemari, eta zera da gutxi gorabehera: “Hollywood Munbain”. Ba al dakizu Bollywood-en film gehiago egiten direla Hollywood-en baino? Zinema oso herrikoia da Indian merke samarra delako eta filmetako protagonistak kantari fa-matuak ohi direlako. Filmak musikalak dira, eta oso luzeak gainera askotan, gutxienez him ordu irauten baitute. Oso erromantikoak dira eta fantasiatsuak, musika, abesti eta dantza askorekin batera.

Indian ikusleek gurtu egiten diturte zinemako izarrak, eta beraien abestiak edonon entzuten dira.

Zinema

Diapositiba 14

Diapositiba 15

Zinema

Page 9: hasieako ikoa leeektako 1. eta 2.a 68 te · Nolakoak direla uste duzu jaiak Indian? Indiako jaiak irudikatzen ditugunean, beti ditugu go- goan kolore asko eta lagun asko, musika alai

Festak eta ohiturak Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak

16 eta 17. diapositibak musika eta Dantza

Musika eta dantza oinarrizkoak dira Indiaren kultura eta tradizioetan. Ospakizun gurtietan kantatzen eta dantzan egiten da, festagatik da-goen poza adierazteko gogoz. Indian dantza mota bi daude eta ongi bereizten dira: alde batetik, dantza klasikoa; bestetik, folklorikoa, hau da, herri xumearen dantza apala kale eta jaietan. Azken hau da dantza herrikoia.

Dantza klasikoa da dotorea, eta astiroago egiten da. Jainkoei eskai-nia dago, eta dantzariek jantzi polit zein apainduak daramatzate, eta hainbat bitxi eta kaskabiloak orkatiletan, dantzan egiten dutenean hots egin dezaten. Badaude bederatzi dantza klasiko Natya-shastra deritzan liburu zahar-zahar batean idatzita daudenak. Liburu horretan zehatz azaltzen da zer pausu eman behar diren dantza bakoitzean, eta nola jarri oin eta eskuak. Dantza klasikoak egiten ikasteko, estu-diatu beharra dago hemen, adibidez, baleta ikasi nahi badugu gertat-zen den bezalaxe.

Dantza folklorikoak, berriz, arinagoak dira, artaziak diturte oinarri eta danborrak Familiek gizaldiz gozaldi ikasten diturte, gurasoek seme-alabei irakatsiz.

Dantzatzeko musika eragiten dute danborrek eta beste instrumentu batzuek, sitarrak batez ere; musika-tresna hori oso inportantea da kultura indiarrean. Harizko tresna da, gitarra bezalakoa, adibidez, baina bestelako soinua dauka, noski.

Gurekin trukea egiten duen laguntza eskolako haurrek parte hartzen dute programa kultural batean, eta horren bidez ikasten diturte Indiako dantza tradizionalak. Denak, folkloriko eta klasikoak. Azkenok ziren lehenago goi-kastentzat bakarrik, baina gaur egun lagun gurtiek ikas ditzakete. Dantza oso osagai garrantzitsua da herrien kultura eta nortasunean, eta horren harira funtsezkoa da haurrek ikas dezaten euren historiaren beraren zati gisa.

Diapositiba 16

Musika eta dantza

Diapositiba 17

Musika eta dantza