EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

24

description

EkoEuskadi 2020: 1. lan tailerra 2011ko urtarrilak 25-26

Transcript of EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

Page 1: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
Page 2: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEkoEuskadi 2020: 1. lan tailerra2011ko urtarrilak 25-26

Page 3: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

Etorkizunari begira: etorkizuneko Euskadi eraikitzea, oraintxe hasita

EAEren hazkunde-ibilbidea eredugarria izan da autogobernua eduki duen 30 urteetan. Horixe islatzen dute adierazle ekonomikoek, sozialek eta ingurumenekoek, eta adierazle horietako gehienak Europako batez bestekoarekin parekatuta daude..

Hala ere, iraganeko arrakastek inoiz ez dute bermatu etorkizunean arazorik egongo ez denik. XX. mendean izandako aldaketa ekonomiko, demografiko eta sozial handiek, eta 2008ko finantza krisi globalak berak ere argi uzten dute begi bistako egoera hori.

Datozen hamarkadetan etorriko diren aldaketek azken hiru hamarkadetan izandakoak gainditzen dituzte, bai norainokoan, baita ezarpen-abiaduran ere. Aldaketa teknologikoak, ekonomikoak eta sozialak izango dira, eta gaur egungo jokatzeko arauak aldarazteaz gain, sistemaren iraunkortasuna eta gaur egun indarrean dauden hazkunde pautak zalantzan jarriko dituzte.

Page 4: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

Nola eginten dugu? Parte hartzeko tailerren bidez

HELBURUAK: Tailerraren helburua gure sistema sozioekonomikoak 2020an iraunkortasuna bermatzeko aurrez aurre izango dituen erronken proposamenak konparatzea eta osatzea da.

Garapen iraunkorrar (Brundtland Txostena) “Gaur egungo belaunaldien beharrizanak asetzea, etorkizunekoek izango dituzten beharrizanei erantzuteko aukerak arriskuan jarri gabe”

ZER JOTZEN DUGU ERRONKATZAT?: Erronka hauxe da: berezko joerari eutsiz gero sistemaren (ez iraunkorra) haustura ekar dezakeen gure ekoizteko eta bizitzeko moduaren edo sistemaren eboluzio joera edo jarraibidea.

DEFINIZIOA

Page 5: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

Indarrean dugun energia eredua agortzea.

Lehengaiak eta baliabide naturalak murriztea.

Lehiakortasuna globalizatzea.

Demografia aldaketak.

Balioen sistema ahultzea.

Gazteak lan merkatuan eta gizarte bizimoduan txertatzea.

Klima aldaketara egokitzea.

Kudeaketa publikoaren konplexutasun hazkorra.

Nazioarteko kohesio eta garapena.

1

2

3

4

5

6

7

8

9

Page 6: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

1. ERRONKA

Indarrean dugun energia eredua agortzea

Gure bizitzeko estiloa eta ekoizpen sistema energia fosilen mende dago (petrolioa eta

gas naturala).

Energia eredu hau modu naturalean agortzen ari da, gehienezko ekoizpenera iristen ari

baita.

6

Page 7: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

7

EAEko energia kontsumoaren egitura teknologikoki garatutako gizarte batenaren parekoa da, non industriak (% 44) eta garraioak (% 34) energien azken kontsumoaren hiru laurdenak eskatzen dituzten. Aurreko urteetako energia politikari esker, eta ekoizpen egitura bera aldatzeari esker, kontsumoaren azken urteetako bilakaerak adierazten du kontsumoaren eta BPGaren eboluzioaren arteko lotura estua neurri batean txikitu dela. Hain zuzen ere, BPGa asko hazi den arren (urteko % 3 inguru 2008 arte), energia eskaera osoa % 0,9 baino ez da hasi urteko; horrek esan nahi du 2000-2009 epean energia intentsitatea (energiaren azken kontsumoa/BPGa) % 12 gutxitu dela.  Denbora tarte berean petrolioak, ikatzak eta inportazio elektrikoak energia iturri primario gisa izan duten pisu erlatiboaren beherakada nabarmena da. Aldiz, gas naturalak eta energia berriztagarriek gora egin dute (azken horiek neurri txikiagoan). Gas naturala hobekuntza argia da petroliotik eratorritakoen aurrean, efizientzia energetikoari zein isurketei dagokienez. Baina jatorriari erreparatuz gero, gas naturala ere energia fosila da eta, horregatik, epe luzeko ikuspegian, trantsiziozko energia iturria da, karbono baxuko ekonomiarako bidean. Izan ere, energia fosilen pisua areagotu egin da, inportatutako energia hidroelektrikoaren pisua txikiagoa baita.

Labur esanda, energia sektoreko aurrerapenek industria lehiakortasuna hobetzea eragin dute (baita jardun ekonomiko orokorra ere) eta, neurri berean, BEG isurketak gutxitzen lagundu dute.Hala ere, energia fosilak ordezkatzeko arazoak bere horretan dirau, neurri berean.

1. ERRONKA Indarrean dugun energia eredua agortzea

Page 8: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

2. ERRONKALehengaiak eta baliabide

naturalak murriztea

Gure ekoizpen sistemak ez ditugun lehengaiak eta baliabide naturalak neurri

handian erabiltzen ditu.

8

Page 9: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

EAEko ekoizpen egitura aintzat hartuta, materialen erabilera eta aztarna

ekologikoa handiak dira, eta material ugari inportatzen dira. Ekoizpen

efizientziaren hobekuntzagatik kontsumoa gutxitzeari, birziklatzeari eta

berriz erabiltzeari esker, kontsumo-datuek hobera egin dute. Hala ere,

baliabideekiko mendekotasuna eta kontsumo-maila oso altuak dira.

Horregatik, etorkizunean lehiakortasuna eta gizarte ongizatea galtzea

eragina dezake.

9

Iturria: 2009ko Euskadiren Ingurumen Profila. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, Eustat eta Energiaren Euskal Erakundea.

2. ERRONKA Lehengaiak eta baliabide naturalak murriztea

Hazkunde ekonomikoaren eta ingurumen inpaktua sortzearen arteko lotura estua desegitea da landu behar dugun lehentasunetako bat. Gure inguru sozial eta ekonomikoaren eta gure bizimoduaren ezaugarri nabarmenena gero eta baliabide natural gehiago kontsumitzea da. Gaur egun, hazkunde hori ingurumen inpaktuaren eta hondakin sorkuntzaren hazkunde korrelatiboarekin uztartzen dugu.

Materialen beharrizan osoa: EAEk materialak erabiltzeko goranzko joera du, baina BPGarekin alderatuz gero, alde nabarmena dago. Materialen eskariaren bi heren «fluxu ezkuturako» dira, hau da, mineralak jatorrian eta gordinean ateratzeko. Ondoren, mineral horiek transformatuta erabiltzen dira EAEn. Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua dira baliabideen produktibitate handiena duten herrialdeak; Espainiak, berriz, EB-15eko zerrendaren bukaeran laugarren posizioa du, Grezia, Portugal eta Finlandiaren atzetik. Hondakinak sortzea eta kudeatzea:  Azken lau urteetako eboluzioak islatzen du hondakin ez arriskutsuak sortzearen eta industriako balio erantsi gordinaren arteko lotura hautsi egin dela; hondakin arriskutsuen kasuan, aldiz, ez da horrelakorik gertatzen, balio erantsi gordinaren gainetik baitaude.

Elikadura: Elikadura mendekotasuna larriagotu egin da, nekazaritza lurzorua etengabe galtzearen eta arrantza-stock tradizionalak etengabe murriztearen ondorioz.

Baliabide naturalen kontsumoa

Page 10: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

3. ERRONKALehiakortasuna globalizatzea

Mundu merkatuan tamaina eta indar handiko eragile berriak sartzeak (BEIT herrialdeak, Brasil, Errusia, India eta

Txina) eta, horrekin batera, energiaren eta lehengaien mundu eskaerak gora egin izanak gure lehiakortasuna berriz

definitzera behartu gaitu.

10

Page 11: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

11

Mundu merkatuak asko hazten ari dira, BEIT herrialdeak oso azkar garatzen ari direlako(Txina, India eta Brasil, batez ere) eta herrialde horiek jada ez dira beren baliabide naturalen garapenean oinarritzen; aitzitik, ekoizpen gaitasun propioak garatzen dituzte, azkar industrializatuz eta, horrela, baliabide naturalen gainean tentsio bizia eragiten dute. Mendebalde-zentroak munduaren ardatz izateari utzi dio, eta botere sistema multipolar baterantz abiatzen ari gara.

Ekoizpen kateak globalizatzen ari dira, deslokalizazio indarrak sartzen ari dira eta, horien ondorioz, ekoizpen geografia nabarmen aldatzen ari da, ez soilik teknologia maila baxuko produktuetan, baita teknologia altukoetan ere. Herrialde garatuen posizioak eta lehiakortasun abantailak berriz definitzen ari dira.EAEko ekoizpen egituraren ezaugarri nagusia industria sektorearen garrantzia da eta, horregatik, munduak ekoizpenaren deslokalizaziorantz hartu duen joeraren aurrean bereziki kaltebera da. Beraz, lehiakortasun abantaila berriak sortzeko premia dago.

3. ERRONKA Lehiakortasuna globalizatzea

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

TOTAL MUNDIAL 4,1 4,1 4,6 4,3 4,1 4,3 3,5 3,1 2,9 2,8ECONOMÍAS DESARROLLADAS 2,2 2,4 2,7 2,4 2,2 2,7 1,7 1,4 1,2 1,1EEUU 2,7 2,8 3,0 2,3 2,1 2,6 1,7 1,4 1,3 1,3Japón 2,2 1,9 2,2 2,4 2,7 3,1 2,0 1,3 1,0 0,9UNION EUROPEA 1,2 2,0 2,6 2,4 2,2 2,7 1,6 1,4 1,2 1,0España 0,5 0,9 1,3 1,5 2,1 2,3 2,1 1,7 1,6 1,3

CAPV 1,5 1,8 1,9 2,2 2,3 2,4 2,1 2,0 2,0 1,8ECONOMIAS EN DESARROLLO 6,3 6,2 6,8 6,7 6,3 6,1 5,6 5,3 5,0 4,8LATINOAMERICA 3,9 4,0 5,2 4,8 4,5 4,5 3,9 3,8 3,8 3,9

Iturria: Ceprede eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza, Euskadi S21 eredua

Iturria: Eustat, Euskal industriaren panoramika, 2009

EAEko industria sektorearen garrantzi erlatiboa

Nazioarteko egoera makroekonomikoa

Page 12: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

4. ERRONKADemografia aldaketak

Bizi-itxaropenak gora eta jaiotza-tasak behera egin dutenez, gizarte eta osasun zerbitzuak emateko ereduen finantza-

bideragarritasuna koloka dago, baita lan indarra belaunaldiz belaunaldi

txandakatzea ere.

12

Page 13: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

13

Demografiaren eboluzioak populazio bolumena egonkortzea eta atzera egitea ere ekarriko digu. Bizi-itxaropenak gora eta jaiotza-tasak behera egiteak eskubide unibertsaltzat jotzen diren zerbitzuak (hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak, erretiratzea) emateko ereduen finantza-bideragarritasuna zalantzan jartzen dute, baita lan indarra belaunaldiz belaunaldi txandakatzea ere. Hortaz, premiazkoa da sistema alternatiboak garatzea, bai zerbitzu publikoak modu eraginkorrean finantzatzeko eta kudeatzeko, bai lan jarduera antolatzeko, azken horrek arlo pertsonala, familiarra, profesionala eta soziala bateragarri egin ditzan.

4. ERRONKA Demografia aldaketak

2030erako aurreikuspenek islatzen dute 16 eta 64 urte arteko pertsona kopuruak % 11,4 egin duela behera, eta 64 urtetik gorakoak, ordea, % 38,5 egin duela gora. Horren ondorioz, EAEko populazioa etengabe zahartuko da. Populazio aktiboa berritzeko prozesuei erreparatuz, ondorioak oso nabarmenak izango dira; izan ere, 2020rako, mendekotasun ekonomikoa duen populazioaren eta populazio potentzialki aktiboaren arteko aldea nabarmen haziko da, % 29tik % 36ra. Gainera, 2030era eta hortik aurrera begira ere bizkortu egingo da.

Errenta publikoen sistemaren finantzaketan ere ondorio argiak izango ditu, kotizatuko duten langileen kopurua murriztu egingo delako, eta kotizazio urteen eta eskubide pasiboak jasotzeko urteen arteko ratioa ere gutxitu egingo delako.  Gizarte zerbitzuetan eta osasun sistema publikoan izango duen eragina ere agerikoa da. Alde batetik, mendeko populazioa zuzenean haziko da, eta familia barruan zerbitzuak emateko gaitasuna gutxitu egingo da.Beste aldetik, pazienteen profila ere aldatu egingo da: gaixotasun kroniko gehiago egongo dira, eta prebentzio sistemek, gaixotasun kronikoen tratamenduaren etxetiko jarraipena egiteak eta ospitaleko laguntzak garrantzi handiagoa izango dute. Horren ondorioz, gastu publikoak gora egingo du (2030erako % ∆7,3), eta etorkizunean bi sistemek iraunkor izateari utziko diote.11

2006-2020ko populazio piramideak

Iturria: Eustat. 2020rako proiekzio demografikoak.

Osasun eta gizarte zerbitzuetako gastu publikoaren areagotzea. 2030era bitartekoa

Sozioekonomia Gaietarako Lehendakariaren Aholkularitza Batzordea, Euskadiko demografia, enplegua eta prestakuntza 2030era bitartean

Page 14: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

5. ERRONKABalioen sistema ahultzea

Euskal gizarteari forma eta zentzua eman dion balioen sistema ahultzen ari da.

Horren ondorioz, gizarte gisa arazo berriei erantzuteko dugun gaitasuna gutxitzen

ari da .

14

Page 15: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

15

Aurreko hamarkadetan orotara lortutako arrakasta materialak arriskua ere badu; alegia, bizkortasuna galtzeko eta gizarte honi forma eman dion balioen multzoa baliogabetzeko arriskua. Ondoko balioez ari gara, zehazki:adostasun etiko partekatu batean oinarritutako ekimen espirituaz, elkartasunaz, bidezko justiziaz eta lanean zintzo jokatzeaz.

Erronka berriek orain beste balio gehigarri batzuk izatea eskatzen dituzte:

• Jakintzarekiko pasioa, baliabide erabakigarri gisa.

• Lankidetza, lanaren eta gizarte eragileen harremanen oinarri gisa.

• Aldatzeko prest egotea, jasotako ezagutza aplikatzeko eta jakintza berria garatzeko.

• Globalizazioa onartzea, hau da, tokiko errealitatetik ingurune globalean jokatzeko mentalitatea eta ikuspegia izatea, eta besteekin errespetuz/tolerantziaz jokatzea.Balio horiek beharrezkoak dira, halaber, gizarte kohesioari eusten jarraitzeko –, ikuspegi zabalagoa izanda,

kulturari eta jarrera pertsonalei dagokienez anitzagoa den errealitate bat barne hartzeko, eta gizartearen dualizazioa saihestuz. Azken horretarako, bazterketa, mendekotasun eta babesgabetasun arriskuan dauden kolektiboak lagundu behar ditugu, aldaketa sozialak bizkortzearen eta jarraibideen aniztasunaren ondorioz handitu egingo baitira.

5. ERRONKA Balioen sistema ahultzea

Page 16: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

6. ERRONKAGazteak lan merkatura eta gizarte

bizimoduan txertatzea

Gazteek lan merkatuan sartu eta etxebizitza eskuratzeko dituzten arazoak frustrazioa eta

haserrea sortzen ari dira, eta etorkizunean eraldatzeko gaitasuna arriskuan jar dezakete.

Sormen berrikuntza, berrikuntza oro har eta ekimen gaitasuna gelditu edo mugatu daitezke.

16

Page 17: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

17

Langabeziak modu desberdinean eragiten die belaunaldi bakoitzeko taldeei. Krisialdiak kontratazioak gelditu ditu eta, horregatik, gazteen arteko langabezia (lehenengo enplegua bilatzea) proportzionalki baino gehiago hazi da.

Baina langabeziarekin batera, esperientzia profesional esanguratsua garatzeko zailtasunak ere badira, azpiokupazioaren fenomenoari lotuta –prestakuntza eta lana bat ez etortzea–. Populazio Aktiboaren Prestakuntzari buruzko Inkestako datuen arabera, 1999an, gazteen % 9,9k betetzen duten lanpostua baino prestakuntza-eskakizun altuagoak zituen; 2007an, aldiz, kopurua % 13,6ra igo zen.

Kontraesana da populazioaren piramidea estutu den arren, lan merkatuak belaunaldi berriei garapen profesionalerako aukera argiak eman ahal ez izatea, gazte horien maila profesionala gure historiako altuena izanda. Lan merkatuan prekarietatea eta azpiokupazioa gaitz eutsiezinak dira, eta frustrazioa sortzen dute. Lehena, arautzearekin lotuta dago. Bigarrena, berriz, irakaskuntza sistema lan merkatuaren eskakizunetara egokitzearekin.

Prekarietateak eta etxebizitza propioa eskuratzeko zailtasunak (edozein jabetza erregimenetan) gazteak modu autonomoan bizitzeko aukerak mugatzen dituzte eta, horregatik, gurasoen etxean denbora luzeagoz geratu ohi dira, gizarte aurreratuenak deiturikoetan baino. Hortaz, belaunaldien arteko txandaketan zuzenean eragiteko aukerak zailtzen dituzte.

8,79,8 9,1

11,8

20,8 20,5

25,3 25,4 24,8 25

3,7 3,8 3,65,2

8,7 8,7 8,59,6 9,6 9,2

2,50 2,704,20 4,50

5,50 4,90 5,606,60

1,90 2,00

IT 0

8

IIT 0

8

IIIT

08

IVT

08

IT 0

9

IIT 0

9

III T

09

IVT

09

IT 1

0

IIT 1

0

16 a 24 años 25 a 44 años 45 ó más años

Langabezia tasaren eboluzioa, adin tarte bakoitzeko

Gazteen lan azpiokupazioak eta prekarietateak, etxebizitza izateko zailtasunarekin batera, belaunaldi gazteei frustrazioa eragiten die eta frustrazio horrek, gizarteak duen erantzuteko gaitasuna murrizteaz gain, sormen berrikuntza, berrikuntza oro har eta ekimena geldiaraz ditzake.

6. ERRONKA Gazteak lan merkatura eta gizarte bizimoduan txertatzea

Page 18: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

7. ERRONKAKlima aldaketara egokitzea

EAE ez dago klima aldaketaren eragin nabarmenen pean dauden eskualdeen artean, baina, hala ere, ondorioei egokitzeko lan egin

beharko du (uholdeak, tenperaturaren gorabeherak, eta abar).

18

Page 19: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

19

1990etik aurrerako epe osoko ibilbideak erakusten du hasieran bizkor hazi arren (2000 arte) BEG isurketak 26 MT inguruan finkatu zirela, eta 2008an, egungo krisialdia hasi zenean, jaisten hasi zirela.

Horrez gain, isurketak BPGaren hazkundearekin alderatuz gero, 2000. urtetik bi aldagaiak nabarmen bereizi direla ondoriozta dezakegu: Orain, ekoitzitako ondasun eta zerbitzu unitate bakoitzeko, sistema askoz eraginkorragoa da (BEG gutxiago sortzen du), baina kantitate handiagoan ekoizten denez, isurketa kopuru osoa egonkortu egin da, krisialditik irtetearen lepotik.

Klima aldaketak ondorioak izango ditu eta horiei aurre egin beharko diegu . Lehen atalak nabarmentzen duenez, atmosferako fenomeno kaltegarriek okerrera egitearekin lotuta, uholdeek kalteak eragiteko arrisku handiagoa dagoela.Hornidura eta saneamendu sareak prestatu behar ditugu eta EAEn behin eta berriz gertatzen diren uholdeak saihesteko beharrezko lanak egin. Horretarako, administrazio publikoak ahalegin ekonomiko handiak egin beharko ditu.

7. ERRONKA Klima aldaketara egokitzea

Iturria: Ihobe, 2009ko Berotegi efektuko gas isurketen inbentarioa.

EAEko, Europar Batasuneko eta Espainiako BEG isurien eboluzioa

Iturria: Europako Ingurumen Agentzia . 2010

1980-2009 aldiko Europako hondamendi naturalen eboluzioa

Page 20: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

8. ERRONKAKudeaketa publikoaren konplexutasun

hazkorra

Etorkizuneko erronken dimentsio globalaren (merkatu globalak, klima aldaketa) eta

herritarrek arazoen konponketan gero eta zeresan handiagoa eduki nahi izatearen ondorioz, aginte eredua egokitzeko eta indartzeko beharra sortu da, kudeaketa

publikoaren konplexutasun gero eta handiagoari aurre egiteko.

20

Page 21: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

21

8. ERRONKA Kudeaketa publikoaren konplexutasun hazkorra

Gure gizarteko arazoen konplexutasun eta erlazio gero eta handiagoak gaur egungo aginte ereduak berrikusteko eskatzen du.

Nabarmendu beharreko zenbait jarraibide daude:

•Gizarte moderno gehienek ditugun iraunkortasun arloko erronka gehienak nazioz gaindikoak dira. Klima aldaketa da adibide nabarmenena, baita gaur egungo finantza krisialdia ere.

•Bat egiten duten administrazioen gainjartzea gertatzen da, tokikoetatik hasi eta Europakoetaraino eta, kasu batzuetan, baita mundu mailakoak ere.

•Konponbideak konplexuak dira (dimentsio ekonomikoagatik, teknologikoagatik edo instituzionalagatik), eta inplikatutako eragileen interes ugari bateratzea eskatzen du. Horretarako, gaia lantzeko transakzio kultura bat garatu behar da, eta berau definitzeko kontsulta eta parte-hartze mekanismoak sortu behar dira.

•Herritarrek arazoen konponketan zeresan gero eta handiagoa eskatzen dute; bereziki, jokabide indibidualaren eta sozialaren pautak aldatzea eskatzen badute.

Arazoen konplexutasun gero eta handiagoak eta lotura globalak, herritarrek eskatzen dituzten parte-hartze modu berriekin batera, aginte sistema berriak definitzeko eta garatzeko beharra planteatzen dute.

Hortaz, aginte eredu berria finkatzeko edo indartzeko beharra planteatzea joera orokorra da eta, horren barruan, interes taldeei eta herritarrei, oro har, programak egiteko eta ebaluatzeko prozesuetan parte hartzea ahalbidetzeko mekanismoak ezartzeari gero eta garrantzi handiagoa ematea. Are gehiago, aginte eredua partaidetzazko kudeaketa publikoarekin lotzera ere iritsi gara, zilegitasun berri baten oinarri gisa. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek prozesu publikoak irekitzen eta horietan parte hartzen nabarmen laguntzen dute.

Orokorrean, administrazioen zerbitzuaren kalitatea eta eraginkortasuna etengabe hazi dira eta herritarrak administrazioen gertuko bulegoekin gogobeteago daude.

Baina gogobetetze maila altua izan arren, badirudi hobetzeko tarte handia dagoela, herritar gehienen ustez sektore pribatuak publikoak baino irudi hobea baitu.

Page 22: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

9. ERRONKANazioarteko kohesio eta

garapena

Nazioarteko desorekek eta pobreziak gatazkak eragin ditzakete (planifikatu gabeko demografia mugimenduak),

eta saihestu egin behar dira, nazioarteko kohesioa eta garapena

aktibatuz.

22

Page 23: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

23

9. ERRONKA Nazioarteko kohesio eta garapena

Gaur egungo arazo global larrien eraginez –klima aldaketa, nazioarteko gatazka-maila gero eta handiagoa, finantza eta ekoizpen krisiak, migrazio behartuak, giza eskubideen urraketak, parte hartzeko eta erabakitzeko biderik eza, nortasun fundamentalisten indartzea)–, munduan elkarren artean estuki lotuta dauden hiru prozesu bateratzen dira: kalteberatasuna, desoreka eta pobrezia. Kalteberatasun gero eta handiagoarekin amaitzeko gizadiak aurrean duen funtsezko erronka planetako emakume eta gizonezkoen askatasunak, eskubideak eta gaitasunak garatzeko aukerak bermatzea da; bereziki, pobrezia egoeran daudenei. 1990etik, munduko batez besteko giza garapen indizeak (GGI) % 18 egin du gora (eta 1970etik % 41), bizi-itxaropenean, ikastetxeetako matrikulazioetan eta alfabetizazio eta diru-sarreretan egindako aurrerapenengatik. Aurrerapen horrek ia herrialde guztien mesederako izan da. 1970-2010 epean lagin gisa aztertutako 135 herrialdeetatik (munduko populazioaren % 92 osatzen dute), hirutan bakarrik okertu da GGIa, 1970ekoarekin alderatuta: Kongoko Errepublika Demokratikoan, Zambian eta Zimbawen. Bat-etortze horrek egoera askoz baikorragoa erakusten digu diru-sarreren joerak bakarrik aintzat hartzen dituen ikuspegiak baino (azken horretan desberdintasunak gailentzen dira).

Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak 2010eko aurrekontuko % 0,49 nazioarteko garapenean laguntzeko proiektuetara bideratu du, hiru tresna nagusiren bitartez: • FOCADen proiektuak (Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoa), • ekintza humanitarioko esku-hartzeak, eta • bestelako jarduerak (programak, hitzarmenak, diru-laguntzak eta laguntza orokorrak). Gainera, udal askok eta foru aldundiek garapen proiektu hauetan edo bestelakoetan ekarpenak egiten dituzte.

Garapenerako laguntza ofiziala. Errenta nazional gordinaren ehunekoa

Iturria: Eurostat eta Espainiako Atzerri Ministerioa. INEk aipatua, 2008ko Garapen iraunkorra. EBko Garapen Iraunkorraren Estrategiaren jarraipena egiteko Espainiako adierazle nagusiak, Madril, 2009.

Page 24: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak