Dispertsio politika

16

Click here to load reader

description

Dispertsio politika aztertzen duen txostena

Transcript of Dispertsio politika

Page 1: Dispertsio politika

AZTERTZEN DITUEN

DOSSIERA

2010eko apirila

Dispertsio politika

Page 2: Dispertsio politika

2

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

1.- E DISPERTSIO POLITIKOARENOINARRI POLITIKOAK

Sakabanaketa politika: helburuak eta bere garapenaren faseak

Espainiar eta frantses estatuko Gobernu ezberdinek euskal preso politikoeizuzendutako espetxe gaiari buruzko politika berezi eta baztertzailea ezarri izandute azken 31 urte hauetan. Politika honek etapa ezberdinak izan ditu eta etapabakoitzak zituen helburu politikoen araberako aldi ezberdinak bildu ditu.

Espainiar eta frantses estatuen espetxe politika ez da, beraz, legalitate irizpideenarabera pentsatu, politika orokorraren irizpideen arabera baizik; politika antite-rrorista deitutakoaren beharren arabera, zehatzago esanez. Euskal preso politiko-ei buruzko jokaera legediak biltzen dituen bermeetatik urrundu egin da, bestehelburu politiko batzuen arabera beti ere. Ondorioz, oinarrizko eskubideen zapal-keta iraunkorra izan da urte hauetan zehar.

80.hamarkadako amaieran hasten da fase berri bat, PSOEk diseinatua funtsean(Mugica Herzog -egungo Defensor del Pueblo-a- izanik diseinuaren buruan)baina politiko nazionalisten (Torrontegui, edo EAEko Gobernuko JustiziaKontseilaria zen Juan Ramon Gebara) onarpen eta baita aholkularitzarekin ere.Aurreko aldiko birgizarteratze neurriak agortuak zeuden dagoeneko eta aldi berribati ematen zaio hasiera, non helburua den presoen arteko ezberdintasunakdetektatzea eta presiorako espetxe politika bat ezartzea, ezberdintasun hauekareagotu eta presoen zati batek ETA presionatzeko helburuarekin. Gogoratubeharra dago sakabanaketa, bere bertsio gorrienean, 89ko udaberri-udan hasizela, ETA eta espainiar Gobernuaren arteko Aljereko negoziazioek porrot eginondoren, hain zuzen. Presoen sakabanaketa bere zentzu zuzenenean ezartzen daindarrean -presoen arteko banaketa eta beren urrunketa espainiar estatuko geo-grafia osoan barna- eta gogortze aldi bat hasten da. Bizi baldintzak minimoenazpitik kokatzen dira, murrizketa gogorrak ezartzen dira komunikazioetan, bal-dintzapeko askatasunaren ukapen sistematikoa, maiztasuneko agresioak espet-xeetan eta, batez ere, kondukzioetan (espetxez espetxekoak edoEpaitegirakoak)... "Zintzoen" eta "gaiztoen" edota "bigunen" eta "gogorren" arte-ko ezberdintasunak azaltzea zen asmoa, eta horretarako ezarri zen azenario etaegurraren politika.

Baina fase hura ere agortu zen. Emaitzak ez ziren izan espero bezain onak eta pre-soak bizi baldintza minimoak lortzen joan ziren. Epaitegi mailan eta, batez ere,euskal jendarteak politika honen aurkako presioaren inguruan egindako lanariesker, Gobernuak atzera egin behar izan zuen sakabanaketaren alde gordinenaridagokionez. Eta impasse gisako honek denbora batez iraun zuen.

Page 3: Dispertsio politika

3

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

Baina gaur egungo unera iritsi gara. PP eta PSOEren gobernuek fase berri bati eki-ten diote eta helburu politikoak lortzeko asmoz (agerikoa, aldi honetan) berrizere: euskal jendarteak ideia independentistak alde batera uztera behartzeko etapresoen zein beraien hurkoen artean etsipena errotzeko. Bereziki gogorra da fasehau eta bilatzen den muturreko gogortasun honi zirrikiturik ez uzteko, neurripakete zehatz bat diseinatzen da zeini, gainera, estaldura legal bat ematen dion:zigorren gogortzea betetzearen muga 40 urtetan ezarriz; espetxeetako bizi bal-dintzen murrizketa orokorra (komunikazioen mailan, ikasteko debekua, espetxekanpoko mediku asistentziaren ukapena...); baldintzapeko askatasuna lortzekoezintasun legala; tokian tokiko Zaintza Epaitegien desagerpena, bere ordezEntzutegi Nazionaleko Zaintza Epaitegi Zentrala ezarriz, euskal presoen ingurukokontrola Entzutegi Nazionalean zuzenean ezartzeko; Euskal Herritik urrunen dau-den espetxeetarako urruntze masiboak... 2006 urtetik aurrera, hamarnaka preso-ri ezarri zaie deitutako "Parot legea"ri buruzko erreforma, zigorren gaineko onu-rak ezabatzen dituena eta eta zigorra osoki bete arren espetxean atxikitzen dituz-tenak, 30 urtez espetxean eduki arte.

Presoen eskubideak ezin dira interes politikoen arabera baldintzatuak egon.Oinarrizko eskubideak dira eta errespetatuak izan behar dira beti. Ezin da heiekinjokatu, manipulatu edo ordainketa gisa erabili. Eta are gutxiago desager arazikodituzten legeak ezarri, ez bederen Zuzenbide Estatu batean. Eta hori da hainzuzen ere gertatzen ari dena: sistematikoki betetzen ez zen lege bat bazegoenorain arte. Urrunago doaz orain: beren legea betetzen ez dutela inork ez akusat-zeko, beren eguneroko praktikara egokitzen diren legeak asmatu dituzte.Formalki demokratikoak ziren legeak eta praktika antidemokratikoak bazirenorain arte. Orain, berriz, lege antidemokratiko eta erreakzionarioak daude soilik,nazioarteko estandarretatik erabat kanpo daudenak.

Estatu frantsesari dagokionez, berriz, 1985ko legeak ordu arte ezezaguna zenpolitika bat ezarri zuen indarrean, politika berezi bati estaldura legala emanez.Ordutik aurrera jurisdikzio berezi bat ezartzen zaie euskaldunei atxilotzeko, inkul-patzeko, espetxeratzeko eta epaitzeko tenorean. Hortik hasten da sakabanaketapolitika eta euskal presoen urrunketa. 1996tik aurrera, frantses Kode Penalarenaldaketa batek "ekintza terrorista"ren definizioa eta bere tipifikazioa ahalbidetuzituen. Aldaketa honen korolarioa, Dominique Perben ministroak 2002 eta 2004aartean bi fasetan ezarritako erreforma izan zen; espetxe arlorako translazioa2005ean suertatu zen, Juge d'Application des Peines (JAP) sortuz, espainiarEntzutegi Nazionaleko Zaintza Epaitegi Zentralaren homologoa. Aldaketa hauekzigorrak gogortu eta frantses espetxeetako bizi baldintzak hondatu dituzte.

Page 4: Dispertsio politika

4

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

2. DISPERTSIO POLITIKOARENONDORIOAK

Sakabanaketa politikak eraildako euskal preso politikoak

Hurrengo zerrenda behatu ondoren, edozein begirale inpartzialek baieztatuko zuensakabanaketaren helburuekin koherentea izateaz gain bere kontu balantze bat dela.Erran nahi baita, sakabanaketak presoa deuseztatzea duela helburu, bere ideologiaedo adskripzio kolektibotik aldentzea edo, lortu ezinean, berarekin akabatzea.Suntsitzea.

21 kasutan lortu zuten estatuek azken helburu hau: euskal preso baten heriotza. Bihamarkada eskasetan, eguneroko agresioek, isolamenduak, oinarrizko gabeziek etaespetxeko ateak sekula zabal ez daitezen diseinatutako legislazioak dolua zabaldudute euskal etxe aunitzetan.

1.- J. Ramón Goikoetxea, 1985/06/26ean Alcalá-Meco-ko espetxean urkaturik.2.- Joseba Asensio, 1986/06/08an Herrera-ko espetxean eritasunez.3.- Josu Retolaza, 1987/05/19an Eibarren eritasunez.4.- Mikel Lopetegi, 1988/03/02an Herrera-ko espetxean urkaturik.5.- J. Carlos Alberdi, 1988/06/15ean Herrera-ko espetxean eritasunez.6.- Mikel Zalakain, 1990/12/01ean Martutene-ko espetxean eritasunez.7.- Jean Groix, 1991/01/27an Fresnes-eko espetxean urkaturik.8.- Peio Mariñelarena, 1993/05/15ean Pariseko ospitalean eritasunez.9.- Javier Gorostiza, 1995/06/17an Basauriko espetxean eritasunez.10.- Juan Jose Etxabe, 1996/07/11ean Baionan eritasunez.11.- Jose Maria Aranzamendi, 1997/02/07an Alcala-ko espetxean urkaturik.12.- J. Carlos Hernando, 1997/07/20ean Albacete-ko espetxean urkaturik.13.- Jean Louis Maitia, 1997/08/25ean Ezterenzubin eritasunez.14.- Santi Diez, 1997/10/27an Bilbon eritasunez.15.- Esteban Esteban Nieto, 1999/11/26ean Tolosan eritasunez.16.- Ramón Gil, 2002/10/23an Legazpin bere buruaz beste eginda.17.- Kepa Miner, 2004/04/26ean Hernanin eritasunez.18.- Oihane Errazkin, 2004/07/08an Fleury-ko espetxean urkaturik.19.- Joxe Angel Altzuguren, 2005/10/31ean Soria-ko espetxean urkaturik.20.- Igor Angulo, 2006/02/27an Cuenca-ko espetxean urkaturik.21.- Roberto Sainz, 2006/03/03an Aranjuez-eko espetxean eritasunez.

Page 5: Dispertsio politika

5

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

Euskal preso politikoen aurkako agresioak

Sakabanaketa politika indarrean ezarri zenetik igaro diren 20 urte hauetan, presoenaurkako jipoi eta agresio fisikoak ohikoak izan dira; bai espetxe barnetan baita espet-xez espetxeko trasladoetan. Estatu frantsesean justizia auzitegietarako trasladoetansuertatu izan dira gehien tratu txar hauek.

Bi estatuetako espetxe funtzionario eta poliziek burututako agresioen multzoa500dik gorako zifrara iristen da gaur egun; horren ondorioz, hamarnaka euskal presopolitikok jaso behar izan du arreta medikusanitarioa.

Page 6: Dispertsio politika

6

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

Sakabanaketak eraildako senide eta hurkoak

16 senide eta lagunek galdu dute bizia orain arte bi estatuetako errepideetan,beren senide espetxeratuen bisita eskubidea bermatzen saiatzen ari ziren bitartean.Trajedia honen eragile zuzenek eta hauen estaltzaileek nahita ezkutatzen dutengiza kalte batez ari gara, hain zuzen. Halere, beren izenak ezinbesteko mugarri dirasakabanaketaren aurkako borrokaren bidean.

1982ko irailaren 29a: Rosa y Arantza Amezaga (Tolosa).

1990eko uztailaren 1a: Pilar Arsuaga y Alfonso Isasi (Laudio).

1997ko martxoaren 14a: Antxoni Fernandez (Getxo).

1998ko ekainaren 22a: Jose Mari Maruri (Zierbena).

1999ko apirilaren 3a: Mari Karmen Salbide (Ugao).

2000ko otsailaren 12a: Ruben Garate (Otxandio).

2001eko irailaren 8a: Iñaki Saez y Asier Heriz (Soraluze).

2003ko otsailaren 23a: Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi (Lasarte).

2003ko azaroaren 29a : Sara Fernandez (Iruñea).

2004ko ekainaren 3a: Leo Esteban (Tolosa).

2004ko abenduaren 6a: Karmele Solaguren (Barañain).

2007ko abenduaren 25a: Natividad Junko (Oñati)

Bi hamarkada hauen balantzea guztiz dramatikoa da. Hildako pertsonez gain, seni-de eta hurkoen 268 trafiko istripu kontabilizatu dira bi estatuetako errepideetan, etaondorioz ehun baino pertsona gehiago suertatu dira zaurituak. Gainera, kalte mate-rial eta ekonomikoak zein arrazoi honengatik lan arloan suertatutako kalteak kon-taezinak dira.

Bere iraunkortasun eta larritasunagatik, presoen komunikazio eskubidea bermatze-ko senideek jasan behar duten gastu ekonomikoak kapitulu zehatzago bat eskatzendu. Azken finean, hogei urte baino gehiago dirauen odoluste ekonomiko bat da etaehunka euskal familien oinarrizko ekonomian eragiten du.

Page 7: Dispertsio politika

7

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

Sakabanaketaren koste ekonomikoak

Kontuan hartzen badugu euskal preso politikoen Kolektiboak 748 pertsona bilt-zen zituela 2009ko martxoan, beren bisiten ondoriozko gastu ekonomikoarenzifrek garbi azaltzen dute sakabanaketak zer nolako zigor erantsia jasanaraztendien beren sendiei.

Familia bakoitzak aurre egin behar dion batez besteko kilometro-kopurua:

Astero: 1.223,06 kmHilero: 5.299,95 kmUrtero: 63.599,47 km

Bisitak kilometrotan:

Asteroko totala: 914.854 kmHileroko totala: 3.964.367,33 kmUrteroko totala: 47.572.408 km

Familia bakoitzaren batez besteko gastua:

Astero: 377,94 €Hilero: 1.637,75 €Urtero: 19.653,00 €

Senideen kargurako gastu orokorra:

Asteroko totala: 282.700,98 €Hileroko totala: 1.225.037,58 €Urteroko totala: 14.700.450,96 €

Zifra hauek hogei aldiz biderkatzen baditugu -sakabanaketa politika hasi zenetikigarotako urteak-, ohartuko gara zer nolako tamaina hartu duen estortsioak eus-kal familietan. Euskal Herriko elkartasun mugimenduak bakarrik leundu du zamahau maila batean, baina halere jasanezina bihurtu da familia askorentzako kargaekonomikoa.

Page 8: Dispertsio politika

8

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

Sakabanaketari erantsitako elementuak: bakartze politika

Euskal preso politikoek bi isolamendu mota jasaten dute:

1.-Bakartze soziala:Pertsona gisa garatu diren jatorrizko ingurune sozial eta kulturaletik bereizten zaie.

2.-Taldearen bakartzea:espetxe sakabanaketarekin kolektiboa fisikoki zatitzen da, bere unitateak azpitalde-tan bereiziz eta azkenik banakako bereizketa sortuz. Neurri honen helburua taldea-rekiko atxikimendua puskatzea da, hau da, zigor sisteman bizirauteko defentsamekanismoa ukitzen da, giza kohesioa izateaz gain kohesio politikoa dena kasuhonetan.

Bakartze soziala

Honako hauek dira euskal preso politikoa sozialki bakartzeko erabiltzen diren meka-nismoak:

1.-Bere inguru afektibo eta familiarrarengandik urrun dauden espetxeetaraeramatea, maila kuantitatiboan bisiten murrizketak eragiten duena.

2.-Bisita murriztuak. Espetxe askotan senide zuzenen bisitak onartzen dira baka-rrik. Lagunek bisita egin ahal izateko, Espetxe Instituzioetako SekretaritzaNagusiaren aldez aurreko baimena behar da; erakunde honek arbitrarioki ematenedo ukatzen ditu baimenak, arrazoirik azaldu gabe edota inoiz argitu gabeko"segurtasun arrazoi"etan oinarriturik.

3.-Bisitaren denbora mugatua. Presoak 20 minutuko bi bisitaren eskubidea duastero. Urruntasuna dela eta, asteroko 40 minututan pilatu daitezke bisita hauek,zenbait espetxetan neurri hau onartzen ez bada ere. Presoa zigortua egonik, 10minutura murrizten da bisitaren denbora.

4.-Bisitaren baldintzak. Beira lodi batek eta askotan burdinazko barroteek presoaeta bisitaria bereizten dituzten lokutorio batean egiten dira bisitak. Hau da, bisitaonartzen da baina ukatzen da kontaktu fisikoa. Estatu frantsesean, berriz, bisitak tar-teko beira eta barroterik gabe izaten dira eta, ondorioz, kontaktua posiblea da.

5.-Aurrez aurreko gisako bisita bereziak. Hileroko bisita non kontaktu fisikoaahalbidetzen den. Espetxe askotan ukatzen zaie bisita hau presoei eta onartzendutenen kasutan baimena arbitrarioki ematen da eta edozein momentuan ukatudezakete. Zientifikoki onartua dago denbora luzezko gorputz kontaktu ezak kaltefisiko zein psikikoak eragin ditzakeela.

6.-Korrespondentziaren murrizketa. Presondegi gehienetan presoek bi gutunsoilik bidal dezakete astean. Edozein gisa, bai bidaltzen diren gutunak baita iristendirenak ere sistematikoki interbenitzen ditu espetxeak. Eta kasu askotan ez dirahartzaileen eskutara iristen. Eskutitzak euskaraz idaztekotan -euskal preso gehienen

Page 9: Dispertsio politika

9

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

jatorrizko hizkuntza- itzulpenaren aitzakiaz atzeraldi luzeak jasango dituzte edoez dira espetxetik aterako. Gauzak horrela, giza harremana mugatua eta intimi-tatetik at geratzen da. Mota politikoetako prentsa eta agerkariak mugatuak edodebekatuak daude.

7.-Komunikazio mota guztien interbentzioa. Bisitak, gutunak edo zenbaitespetxetan egin daitezken 5 minututako telefono deiak, interbenituak daude.Bisitetako solasaldiak grabatzen dira eta gutunak irakurri eta fotokopiatzen dira.

Komunikazio gabetasun argi baten aurrean gaude, non presoak mezu muga-tuak jaso edo bidali behar dituen. Ez zaio onartzen komunikazioa pentsamenduedo sentimenduak etab. kanporatzeko bide gisa erabiltzea, ongi aski dakielakoaipatzen duen guztia bere aurka erabil daitekeela. Komunikazioa eta pertsonenarteko harremana pertsonaren oreka psikiko-emozionalaren zutoin garrantzit-suenetako bat da.

Taldearen bakartzea

Taldearen bakartzeaz ari garenean zertaz ari garen azaldu aurretik, beharrezkoada a grosso modo aztertzea zein baldintzetan zeuden euskal preso politikoakneurri hori ezarri aurretik.

1978tik, euskal preso politikoak hainbat espetxeetan egon dira banatuak bainatalde zabaletan bateratuak beti. Urte hauetan zehar eta 1987a arte, sakabanake-tari hasiera ematen zaiona, ezin daiteke esan barneko bizi baldintzak onarga-rriak zirenik, ezta urrik eman ere. Urte haietako laburpen xume bat eginez gero,ohartuko gara presoei zuzendutako zigor neurriak basatiak izan ohi zirela aunit-zetan. Espetxeetako moduluetara sartzen ziren polizien eraso fisiko andana batjaso izan zuten, isolamendu aldi oso luzeak jasan behar izan zituzten, mehatxufisiko zein psikologiko larriak funtzionarioen aldetik... Sistema erabat diziplinatubatean bizi behar izan zuten, oso ordutegi murriztuarekin, aldi oro zainduak etakontrolatuak, espetxeetako inolako esparrura sartu ezinik, ziega eta patiora ezbazen.

Baina neurri hauek ez ziren nahikoak izan beren helburuak lortzeko, hau da,talde kohesionatu eta bateratuaren zatiketa. Hau zuen espetxeak bere aurrene-tako funtsezko urratsa, ondoren norbanakoaren tratamenduari ekiteko berenaldeko emaitza lortzearren. Emaitza hauek ziren eta dira pertsona , bere berezkoidentitatea eta soziala barne -bere ideologia funtsean-, ezabatzea. Erran nahibaita, pertsona militanteak bere askatasuna galtzea eragin zuen militantzia poli-tikoa errefusatzea.

Lortutako emaitza urrien aurrean, ordura arte erabilitako baliabideak aldatuziren, helburua bera bazen ere. Espetxe sakabanaketarekin hasi aurretik aldezaurreko urrats bat eman zen; euskal preso politiko guztiak gizonezkoentzakoespetxe batean eta emakumezkoen beste batean bateratzea. Sistema honekiraun zuen bitartean, kontrola eta zainketa zorroztasun handikoa izan zen, nonpreso bakoitzaren inguruan jasotako datu guztiek bere nortasun, gustu, pertso-na arteko harreman edota egoera zehatzen aurreko erreakzio gaitasunareninguruko erradiografia bat osatzen zuten. Gizonezkoak segurtasun handiko

Page 10: Dispertsio politika

10

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

espetxea zen Herrera de la Manchan eduki zituzten, non bakoitzaren urrats,mugimendu eta edozein estimuluaren aurreko erantzuna bere historialean erre-gistratua geratuko zen.

1987an ezartzen da indarrean euskal preso politikoen kolektiboaren sakabana-keta. Orduantxe hasten da fase berri honen bide luzea, non presoak EstatuEspainiarreko espetxeetan barna talde txikitan barreiatzen hasten diren.

Espetxe bakoitzean normalean bost eta hamar arteko preso politiko azpitaldee-tan biltzen dituzte. Eta hasieran azpitalde hori bateratua egongo den arren, urte-etan bizitako talde funtzionamenduaren koordenadak mantentzen dituztelarik,bigarren fase batean azpitalde txiki hauek espetxeko modulu ezberdinetan saka-banatuak suertatuko dira. Horrela, modulu bakoitzean hiru lagun egongo diragehienez jota, bakoitza bere ziegan banandua.

Eta une hau da gaur egun euskal preso politikoek bizitzen ari direna: 83 espetxe-etan bananduak, espetxe bakoitzak bere baitan dituen moduluen araberakoespetxe ezberdinak dituelarik. (Estatu espainiarrean 582 euskal preso politiko 49espetxeetan sakabanatuak. Estatu frantsesean 151 euskal preso politiko 34espetxeetan sakabanatuak. Eta Euskal Herriko hiru espetxeetan 15 preso politikodaude soilik).

Presoek behartua ikusiko dute, neurri batean, beren burua indibidualki erantzu-teko sistemak ezarriko dien neurri errepresibo hauei. Fisikoki errealitate hori des-agertu arren, psikologikoki talde atxikimendua mantentzen dute. Indibidualkierantzuten ikasi beharko du, baina egokitu zaion taldearekiko kohesioa ahaztugabe. Egoera honi aurre egin nahi badio, sekula ez du ahaztu beharko bere iden-titate kolektiboarekiko lotura. Kontrolatua eta aztertua izango da aldi oro: frogaezberdinak burutuko dituzte, bere erreakzioak aztertzeko asmoz; ukatuko dioteintimitate eskubidea; ez diote utziko dinamika bati atxikitzen eta ezin izango dudinamika lineal bat eraman; etengabeko leku (espetxe edo ziega aldaketak) etaordutegi aldaketak pairatuko ditu; isolamendu espaziala ezarriko zaio eta espet-xe kideekiko mesfidantza giroa sortzen ahaleginduko dira, harremanak eta lotu-ra emozionalak apurtzeko bi metodo... Nekea eta lo gabezia ere metodikoki era-biliko dituzte, gau osoan ziegako argia etengabe piztu eta itzaliz.

Isolamenduak, larritasunak, nekeak, etengabeko lo gabeziak, hozbero ezatsegi-nak, gose kronikoak (janari zati eskas eta gaizki atonduak), etab., bere jokaeran,jarrera koherentean eta animoan eragingo dute. Giza organismoak ezin dio luza-ro eutsi tamaina honetako erasoari. Horregatik, tarteka bigunduko dira neurrihauek, presoari atseginaldi bat emateko; baina suspertu ondoren ezarri egingozaizkio berriz.

Preso guztiek ez dute molde berean erantzuten neurri hauen aurrea, baina goizala berandu desanimu eta etsipena nagusituko dira. Horregatik saiatuko diratalde sentimendu eta atxikimendua puskatzen, errazago delako pertsona batindibidualki suntsitzea taldekide gisa baino.

Beste datu aipagarri bat eraso fisikoari dagokio. Izan ere, 1992tik aurrera espetxelekualdaketetan areagotuz joan dira eraso fisikoak. Presoaren larruan jarriz gero,

Page 11: Dispertsio politika

11

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

ulergarria da zer nolako beldur eta ziurgabetasun sentimendua errotzen den nor-beraren baitan kondukzio baten aurrean eta nola eragiten duen emozio mailan.

Euskal presoak ukitzen dituzten aipatutako neurri hauek larritasun sentimenduaksortzen dituzte, luzera estresa sortuko duen defentsa jarrera bat areagotuz preso-arengan. Energia negatibo pilatu honen asaskaldi eta kanporatze aukerak larrita-sun eta agresibitate bidea baino ez dute aurkituko.

Bakartze indibiduala, pertsona bat bere taldetik banantzea, ezartzen ahal zaionneurririk gogorrenetako bat da. Taldea, talde hori osatzen dutenen pentsaera,balio sistema eta jokabide ereduaren oinarrizko onarpena da. Batasuna sortzenda eta norberaren duintasun eta autoestimua osatzen da. Batasun honek pertse-berantzia eta sendotasuna ematen dio pertsona horri, eta honek indartsu egitendio eragin behartuen aurrean. Batasun honek pertsona harmonia eta oreka dina-mikoaren bidez egonkortzen laguntzen duenean, oreka hori behin eta berriz kal-tetzea da pertsona horri eragiteko modu bakarra.

Honako hau da espetxe sakabanaketaren gako nagusienetako bat: talde bakart-zea eta bakartze soziala eragitea. Gisa honetan, bere jarrera, pentsaera etabalio sistema mantentzeak kualitatiboki eta kuantitatiboki koste izugarria eragin-go dio presoari. Bakartzea eta espetxe urruntzea, giza borondatearen etaidentitate politikoaren suntsipena lortzeko abiatutako programa baten gau-zatze kontziente bat da. Pertsonaren pentsaerari, idealei, sinesmenei, fantasiari,bizitzari zuzendua dago. Helburu politikoa duen tortura zuria da.

Page 12: Dispertsio politika

12

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

2. DISPERTSIO POLITIKOARENAURKAKO BORROKA

Euskal preso politikoen Kolektiboa Euskal Herritik kanpo barreiatzen hasi ziren uneberean neurri honen aurkako ahotsak altxatu ziren eta itzulera eskatzeko ekime-nak biderkatu ziren, baina 1989tik aurrera gorpuztuko da Euskal Presoak EuskalHerrira! Eskaera.

Urte horretan suertatu zen sakabanaketa politikaren zorrozteak eta horren peanorokortu ziren eskubideen urraketek, presoen biziraupena bermatuko zuenKolektiboaren birbateratzearen aldeko eskaerari gune zentrala ematea behartuzien bai presoei baita elkartasun mugimenduari ere. Horrela, 1990ean lelo honenpeko lehen manifestazio jendetsua burutuko da, Amnistiaren eskaera bigarrenlerrora igorrikoduena baina helburu honi uko egin gabe. Nazional mailako ekimenugariez gain, kontaezinak dira urte hauetan zehar herri askotan sortu diren gisaguztietako ekimen eta plataformak eskaera honen inguruan.

Gasteizeko Eusko Legebiltzarrean onartutako ebazpenak:

1995eko abenduak 28:Ezker Abertzalea Legebiltzar taldeak egindako Legez Besteko proposamena,Euskal Preso Politikoak Euskal Herrian elkartzeari buruzkoa.

1997ko uztailak 24:Espetxe erakundeetako zuzendariak bidalitako idazkiari emandako erantzuna.

1998ko martxoak 6:Askatasunaz gabeturiko Euskal Herritarrak urbiltzeari buruzko erabakia. GizaEskubideen Batzordeko eta Herritarren eskaeren Legebiltzar Batzordeak hartutakoerabakia; erabaki du Barne Ministroak egin duen espetxe politikari buruzko argu-dioa azaltzea behin berriro, zeren Giza Eskubideen eta herritarren eskaerenBatzordeak planteatutakoa mespresatuz eta aintzat hartu gabe askatasunaz gabe-turiko Euskal Herritarren ehuneko haundi bat haien sorlekutik urruti daudenespetxeetan baitauzka oraindik ere zigorra betetzen.

Europako Giza Eskubideen Batzordearen aurrean eranskin gisan aipatzen direndokumentuekin batera, ondorengo ebazpena aurkeztea: Estrasburgoko GizaEskubideen Batzordeari Legebiltzar honek aurretik hartutako erabakien berri ema-tea.

1999ko urriak 8:Legez Besteko proposamena, askatasunik gabe dauden euskal hiritarren eskubi-

Page 13: Dispertsio politika

13

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

deei buruzkoa. Erd: Proposición no de ley relativa a derechos de las personas deciudadania vasca privadas de libertad. Ebazpena onetsi eginda.

2004ko irailak 27:Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordearen onespena presoen hurbiltze etaespetxe politikaren oposizioa.

2003ko ekainak 6:Legebiltzarreko plenoaren onespena presoen urbiltzearen ganean isolamen-duaren aurka eta sakabanaketaren inguruan.

2005eko otsailak 17:Presoen eskubideen inguruko Legez Besteko proposamena. Legebiltzarrekoplenoan adostua izan zen presoen eskubideen inguruko legez besteko propo-samena.

2007ko otsailak 22:Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako Legez Besteko proposamenapresoen senitartekoentzako laguntzei buruz.

Lehenengo hiru puntuak onetsi eta azkenengoa ezetsi egin da.

Gauzak horrela, ehunka izan dira Euskal Herriko Udaletxeetan aurkeztutakomozioak.

Sakabanaketa eta espetxe politikari buruzko nazioartekoerakundeen aipamenak

Human Rights WatchTxostena: Espainiak terrorismoaren aurka hartutako neurriak. 2005ko urtarrila,Vol.17, Nº1(D) "urteetan zehar, terrorismo delituengatik susmagarriak direnpertsonei aplikatzen zaien dispertsio politikak efektu negatiboa du pertsonahauek euren senideekin harremana izateko duten eskubidearen gainean".

Torturaren inguruan Nazio Batuen Elkartearen kontalari bereziak Torturareninguruan egindako txostena, Theo van Boven. "Espainiara bisita" E / CN.4 / 2004/ 56 / Add.2 2004ko otsailak 6.

A. Presoen Sakabanaketa51. Jasotako informazioaren arabera, terrorismoaren zerikusia zuten presoensakabanaketa 1989an hasi zen, Antza, ez du inolako oinarri juridikorik eta eraarbitrario batetan aplikatzen da, Presoak euren familia eta abokatuengandikurruti daude, honek defentsa prestatzerako momentuan ere arazoak sor ditza-ke. Iturri ez gubernamentalen arabera, sakabanaketa zigor gehigarria da etaEuskal Herriko presoei aplikatzen zaie. Senideek diotenez, sakabanaketak askozailtzen du presoak bisitatu ahal izatea,Atxiloketa prebentiboa irauten duenbitartean, ETAko presoak Madrilen daude, handik Espainia osoko kartzeletaratrasladatzen zaie. Gobernu agintarien arabera, neurri hau ETAko presoak gizar-tean reinsertatzeko aplikatu zituzten. Kontalari Bereziak nabarmentzen duenez,

Page 14: Dispertsio politika

14

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

NBEn Asanblada Orokorrak 1988ko abenduaren 9an onartutako "Atxilotze edoespetxeratze egoeran dauden pertsonen babeserako printzipioen" 20. puntuakhonakoa dio: "atxilotuta edo preso dagoen pertsonak eskatuz gero, bere ohikobizilekutik arrazoizko distantzia batetara dagoen espetxe batetan mantendukodute", Gainera, presoak tratatzeko araudi minimoek ere honakoa diote:http://www.nodo50.org/tortura/informes/onu/INFORMERELATORTHEOVANBO-VEN6.02.04. htm - _ftn16 . 79. eta 80. puntuek diotenaren arabera, atentzio bere-zia prestatu behar zaio presoak eta bere familiak mantentzen duten harremana-ri.

Nazio Batuen Elkarteko Kontalari Bereziak "Terrorismoaren kontrako borrokanGiza Eskubide eta oinarrizko askatasunen babesaren inguruan" egindako txoste-na, Martin Scheinin.

A/HRC/10/3/Add.22008ko abenduaren 16ª.

G. Espetxe politika

Zigorren betetze oso eta efektiboa

19. 7/2003 Lege Organikoa, 2003ko ekainaren 30. Lege honen funtsa, terrorismo-arekin zerikusia duten pertsonek euren zigorrak euren osotasunean eta era efek-tibo batetan betetzea da. Lege horren 76. artikuluaren 1.parrafoaren d) atalakdioenaren arabera, kartzelan egoteko gehienezko epea 40 urtekoa izango da.Beti ere, pertsona hori bitan terrorismo delituengatik zigortua izan bada eta zigorhorietako batek 20 urteko epea gainditzen badu. Orokorrean, kartzelan ematenden denbora maximoa 20 urtekoa da. Gainera, 90. artikuluaren arabera, onurapenitentziarioak kondena osoaren gainean hartuko dira aintzat beraz oso zailaizango da terrorismo delitu batengatik zigor bat baino gehiago dituen pertsonabatek baldintzapeko askatasuna.

Parot doktrinaren aplikazioaren arabera, Espainiako Auzitegi Gorenak 197/2006sententzia, baldintzapeko askatasuna emateko, 2003 urtea baino lehen inposa-tutako terrorismo zigorren osotasunari erreparatuko zaie. Honako neurria, jadabaldintzapeko askatasuna lortu duten presoei aplikatu al zaie. Kontalari bereziakdoktrina hau 27 kasutan aplikatu dela dio.

Presoen Sakabanaketa

20. Espainiar agintariek sakabanaketa sistema bat aplikatzen dute terrorismoadelituengatik zigortuak edo akusatuak dauden pertsonei. Politika honen funtsa,jarduera terroristak uzteko dauden ETAko presoak erakunde armatuaren kontrol-petik at mantentzea ei da. Horren bitartez, bere erreinsertzioa lagunduko delako-an. Baina, emaitza ondorengoa da: ETAko 570 preso inguru daude, 50 espetxebaino gehiagotan eta euren bizilekuetatik 600 kilometrotara bataz beste.Honakoa arrisku handia izateaz gain, euren senitartekoentzat berebiziko kargaekonomikoa suposatzen dute eta preso dauden pertsonen defentsa prestatzeazailtzen du.

Page 15: Dispertsio politika

Sakabanaketa politika, nazioarteko terrorismoagatik zigortuta dauden pertso-nei aplikatzen zaie ere. Kontalari Bereziaren arabera, sakabanaketa politika,zigorren betetzea osoa eta bere erretroaktibitatea Parot Doktinaren aplikazioaeta ETAko presoen inguruan prestatzen ari diren erreforma, bateraezinak diraerreinsertzio sozialarekin.

15

Dispertsio politika aztertzen duen dossierra

Page 16: Dispertsio politika

Etxerat elkarteaEuskal Errepresaliatu Politikoen senide eta lagunak

harremanak:[email protected]

[email protected]