Sorguneak kultur politika

37
SORguneak ikertegia SORguneak ikertegia Eskoriatzan, 2011ko uztailaren 7an HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Euskal kultura garatzeko politikak Irizpideak definitzeko proposamena eta arlokako ekarpenak aztertzeko oinarriak (Lehen hurbilpena) SORguneak ikertegia

description

 

Transcript of Sorguneak kultur politika

Page 1: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

SORguneak ikertegia

Eskoriatzan, 2008ko azaroaren 7an

Eskoriatzan, 2011ko uztailaren 7an

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Euskal kultura garatzeko politikak

Irizpideak definitzeko proposamena eta arlokako ekarpenak aztertzeko oinarriak

(Lehen hurbilpena)

SORguneak ikertegia

Page 2: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

“Kulturgintzak proiektu kultural batean elkartuko gaitu. Euskal Herria ez du

egiten bere administrazioak edo bere proiektu ekonomikoak. Hori guztia beharko

du, baina non elkartuko garen, hori proiektu kultural batean izan beharko du

nahitaez.”

Joxe Azurmendi

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 3: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Sarrera

Sorguneak ikertegiak euskara eta euskal kultura ikerketa eremu dituen HUHEZI,

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikerketa taldea da. Gipuzkoako Foru

Aldundiko Kultura sailaren eskariz 'Euskal kulturgintzaren estrategia bideratzeko

oinarriak' (473/2008 Foru Agindua) eta 'Kultur bizitzaren azterketa kualitatiboa

Gipuzkoan' (474/2008 Foru Agindua) ikerketak burutu ditu 2008-2010 epean. Lehen bi

ikerketen egitekoa euskal kultura parametro bizigarriagoetara ekartzeko beharrezko

diren premisa etiko, sozial eta politikoak zeintzuk diren argitzea izan da. Premisa horiek

oinarritzat hartu eta hiru eremu landu dira: euskararen eta euskal kulturaren azken 40

urteetako historiari begirada kritikoa egin zaio, batetik. Gaur egun, euskal kulturak bizi

dituen indargune eta ahulguneak identifikatu eta errealismoz jabetzeko saiakera egin da,

bestetik. Eta, azkenik, XXI. mende hasera honetako gizarte aldaketek eta teknologia

berrien eraginek euskal kulturari ireki dizkioten desafioen berri jaso da. Begirada

diakronikoaren eta eragileen arteko harremanak, euskal dimentsioaren tratamenduarekin

eta kulturgintzako fase estrategikoen dinamikarekin gurutzatuta, desafioak identifikatu

eta izendatzeko saiakera egin da, eta azkenik, desafio horiei egoki erantzungo dieten

estrategiak marraztu eta begitandu dira.

Begitandu den hori, orain, parametro erabilgarriagoetara ekartzeko saiakeraren lehen

urratsa da honako txosten hau. Hain zuzen, administrazio publikoen kultur politikak

nondik norakoak izan beharko luketen marrazteko irizpide eta oinarriak definitzea.

Kultur politiken garatze eredu baten proposamenari helduko dio, beraz, ikerketa lan

honek. Hain justu, aurreko bi ikerketak zutabe eta orube dituela, bi helburu bete nahi

ditu: bata, kultur politika baterako oinarri eta irizpideak markatzea; eta bestea,

nazioartean, hizkuntza eta kultura minorizatuen inguruko politika eredugarriak zeintzuk

diren identifikatzea. Biak ere osagarriak, bata praktikari begiragokoa, eta bestea, beste

esperientzia batzuekin alderatzetik praktika horri berme teoriko eta propositiboa

emateari zuzendua.

Aurreko bi ikerketak bezala, honako honetan ere, euskara erdigunean jarri da, eta

hizkuntza eta kultura biziberritzeko neurri soziolinguistikoak oinarrian, eta, orobat,

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 4: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

gizarte zibilaren eragiletza goi mailan, eta horren argitan egin da ikerketa. Prisma

nagusia euskara da eta euskararen galbahetik iragazita aztertu ditugu kultur politikak eta

diseinatu ditugu proposamenak.

Lehen atalean, 'Kultura, hizkuntzaren argitan: gramatika bat' izenekoan, euskal

kulturaren inguruko diskurtso bat ehundu dugu hainbat adituren pentsamendua lagun

hartuta. Bigarren atalean, 'Kultura, hizkuntzaren argitan: kultur politiken azterketa bat'

kultur politiken analisi zehatzagoa egin da, eta sustapen modu eta ebaluazio parametro

multzo bat diseinatu da.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 5: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Ikerketa-txosten honek honako atal hauek landuko ditu, hurrenez hurren:

Kultura, hizkuntzaren argitan: oinarrizko gramatika bat

Euskal kulturgintzaren lezioak

Hizkuntza eta kultura: elkar elikatuz

Euskara eta kultura: euskal kultura

Euskal kultur politikak: zergatik, zertarako

Euskal dimentsioa kultur politiketan

Kulturaren errelebantzia politikaren eremu orokorrean

Administrazio publiko eta gizarte zibila: bisioa eta topaguneak

Komunikabide sistema propioa

Kultura, hizkuntzaren argitan: kultur politiken analisi bat

Euskal kulturgintzaren oinarriak

Euskal kulturgintzaren estrategiak

Euskal kulturgintzaren irakasbideak

Aldundiko kultur politiken irakurketa bat

Sortu, elikatu, iritsi, trinkotu

Hitzarmenen berrirakurketa bat

Ohar metodologikoak eta bibliografia

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 6: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Kultura, hizkuntzaren argitan: oinarrizko gramatika bat

Joxe Azurmendi pentsalariaren hitz argigarriekin abiatzen dugun hirugarren txosten

honek elkartuko gaituen proiektu kultural horren egikaritzeari hurbilpen bat egitea du

helburu. Kulturgintza eta Euskal Herriko herritarrak bilduko gaituen proiektu kultural

horren izatea ez da berria, ez eta egiteke dagoen zerbait ere, ez bere osotasunean

behintzat. Euskal kulturaren historia modernoak, 60ko hamarkadatik gaur egunera

luzatzen denak, egin duen bidearen emaitza dugu gaur esku artean. Hobetu beharreko

eremuak badira, baina ondo landutakoak ere bai. Zuzendu beharreko politika eta

diskurtsoak ere, baina baita pentsamendu eta praktika baliagarri ugari ere. Begirada

diakroniko garbi eta kritiko batek egin dena asko izan dela adierazten digu, baina baita

zer egitekoa badagoela oraindik ere.

Hala ere, bereziki erakusten diguna zera da: gaur egungo gizarteak bere baitara ekarri

dituen aldaketa guztiek diskurtso berriak behar dituela, eta desafioak inoiz aurretik

ezagutu gabeak izanda, aurrera urratsa emateko eta praktika kultural eta linguistiko

ausartak abiatzeko unean gaudela. Azken berrogeita hamar urtean egindako lanari

ikasbide probetxugarririk atera diezaiokegu, eta horiek izan beharko dute praktika eta

diskurtso kultural berrien oinarri. Gramatika berri edo berritu bat osatzen hasteko unea

da. Ondoren, oinarrizko letra batzuk.

Euskal kulturgintzaren lezioak

Bat: Euskara eta kultura elkar lotuta, eta biak elkar elikatuz, bersotu, biziberritu eta

modernizatu izan direla, bereziki, erkidego autonomikoen garaiaren aurretik.

Bi: Euskara eta kulturaren biziberritzea herri ekimen hutsa izan dela lehen aro horretan,

eta gizarte zibilak orduan markatutako marra gorriak direla (euskarazko, eta ez

elebitako, gune hegemonikoak eraikitzea) ondoren erakunde publikoen ekimenen

minimoaren neurria eman dutenak, bereziki hizkuntzari eta hezkuntzari dagokienean.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 7: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Hiru: Euskara, besteak beste, eta konparazio handitan sartu gabe ere, kulturan egon dela

eta dagoela osasuntsuen, hizkuntzaren eta kultur sormenaren beraren kualitatibotasunari

begira. Besterik da euskarazko kulturak hedatzeko, ezagutzera emateko eta arnas

hartzeko ze arazo dituen oraindik ere, eta hori da ziurrenik esku-hartze handiena eska

lezakeen eremua, aurrerago ikusiko dugun legez.

Lau: Euskarak eta euskal kulturak kantitatea izan du jomugan bereziki azken

hamarkadetan, nahiz eta kalitatea ere ez duen inondik inora arrotz izan. Euskaldun

gehiago eta euskal produktu kultural gehiago izan da xedea. Euskararen erabilera eta

euskal kulturaren kontsumoa, ordea, ez dira proportzio berean hazi. Kalitatean indarrak

jartzeko garaia iritsi da, eta baita merkaturatzean eta kontsumo ohituren esparruan

eragitekoa ere.

Bost: Erakundetzearekin batera, euskara eta kultura sail banatan zedarritu ziren, eta

horrela izan da eta da gaur egun arte, salbuespenak salbuespen. Baina, gaztelera nagusi

duen kultura Kultura sailek bultzatu duten heinean, euskara nagusi duen kultura

Euskararen Normalkuntzarako sailetatik lagundu da erakunde askotan. Horrek emaitza

onak eman ditu ugaritasunean eta kalitatean, baina estigmatizazioak ere erantsi dizkio

euskaraz egiten den kulturari, k larriko kulturara iristen ez dela eta kultura

subentzionatua dela pentsa araztea, esate batera.

Sei: 80ko hamarkadan, kultura eta euskararen garapena erakunde publikoen esku

delegatu zelako, herri ekimenaren apaltze bat eman bazen ere, neurri handi batean herri

ekimena da kultura sortu eta sostengatzen duena. Hala ere, esan behar da, herri

ekimenaren erakunde eta ekimenak atomizazio maila handia dutela, elkarren arteko

egituraketa lanak kostata egiten direla eta horrek zaildu egiten duela, batetik

administrazio publikoekiko harremana, eta, bestetik, elkarren arteko lankidetza eta

sinergien aprobetxamendua.

Zazpi: XXI. mende hasiera honetan, eta gizarte aldaketa eta testuinguru globalizatuak

gora behera, euskararen, kulturaren eta herrigintzaren historiaren bilakaera propioa

kontutan izanda, gizarte zibila eta erakunde publikoak elkar hartuta lan egiteko unean

daude. Unean, eta beharrean.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 8: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Eta bukatzeko, zortzi: Testuingurua berria da gaurkoa, orain berrogeita hamar urte

euskal kultur pizkunde berri bat sortu zenetik, eta baita 80ko hamarkadan erakunde

publikoak lanean hasi zirenetik oso desberdina. Kontestu berria dugu inguruan –nola

bizikeran, identitate atxikimendu anitzen sorreran, hizkuntzen aukera ustez libre eta

indibidualean, taldetasunaren apaltzean eta indibidualismoaren indartzean, kontsumo eta

giza harreman moduetan, erreferentzia eremuaren zabaltasunean eta ingurune ekologiko

eta ekonomikoen makalaldian– eta testuinguru berriak erantzun diskurtsibo eta praktiko

berriak eskatzen ditu. Mundu berri batean gaude, baina arazoa betikoa dugu: zergatik

eta nola jarraitu euskaldun izaten eta euskal kultura biziberritzen. Alegia, nola eraiki

euskaldunok bilduko gaituen proiektu kultural hori. Jon Sarasua irakasleak arazoa

existentzialtzat jotzen du: “Ia milaka urte iraun duen hizkuntz komunitate honek, gaur

egun, XXI. mendean, globalizazioaren garaian, nola egin dezakeen aurrera. Hori da

azkenean gure arazo existentziala”.

Testuinguru berria aurrekoak baino konplexuagoa izan daiteke, aldaketak bortitzak izan

direlako, baina aldi berean abagune on izan liteke oraingoa euskara eta euskal

kulturarentzat, berez duten txikitasuna indargune bihurtzeko. Izan ere aipatu ditugun

aldaketa bortitz horiek guztiek kontrako erantzun baten gosea ere ekarri dute: identitate

jakin bati atxikitzeko beharra, hizkuntza berezko bati eusteko gogoa, kolektibo zentzu

emaile baten kide izateko nahia eta eremu hurbileko erreferentziak berreskuratzeko

joera. Azken hauetan euskarak eta euskal kulturak badu zer eskaini.

Hizkuntza eta kultura: elkar elikatzen

Arazo zaharra, erantzun berriak, beraz. Zehaztu dezagun arazoa, berriro ere, Joxe

Azurmendiren laguntzarekin. “Gaurko errealitatea hauxe da: zaila dela euskaldun izatea.

Euskaldun izan nahi izatea. Eta ez gutxi garelako, laguntasun gutxi dugulako, eta abar,

bakarrik. Euskaldun izaten enpeinatzeko motibaziorik finkatzea da zailena. Euskaldun

izateak merezi duela, erakutsi egin behar da Euskal Herrian. Ia beste inon egin beharrik

ez dagoena. Inork ez digu eragozpenik jarriko, espainol gisa edo frantses gisa

existitzeko. Baina beren etxeari Espainia eta Frantzia izenak eman dizkieten horiei

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 9: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

euskaldun izaten ezer ez izatea iruditzen zaie nonbait. Eta, azkenean, pentsamolde hori

geure buruotan ere sartzea iritsi dute”. Oso argi zedarritzen du galderaren muina:

euskaldun izateko motibazioen beharra. Eta baita, kezka nagusiaren nolakotasuna ere:

euskaldun izatea zer den euskaldunontzat geuretzat ere.

Sorguneak ikertegitik galderari erantzun bat gutxienik proposatzen da: euskaldun

izateko motibazioa euskal kulturak elika dezake, eta, berriz, euskara aitzinarazteko

tresna kultura izan daiteke. Sorguneak ikertegiaren lehen oinarriak horrelaxe jasotzen du

hitzez hitz: euskal kulturgintza da euskarari darion kulturgintza, eta euskal hizkuntz

komunitatea sinbolikoki elikatzen duen sorkuntza. Eta honek berebiziko egitekoa du

gure herrigintzan: funtsezkoa da euskara bezalako hizkuntza minorizatu batean

bizitzeko bizinahia birsortzeko, hizkuntza komunitatearen iruditeria eta ametsa

elikatzeko.

Txanponaren bi aldeak dira euskara eta kultura. Kultura gozatzetik euskalduntzera edo

euskara erabiltzera urratsa eman dutenak asko dira, eta alderantziz ere bai, hizkuntza

ikasi eta kultur unibertso oso bateko kide izateko gogoa piztea askori gertatu zaie. Bi

norabidetako prozesu hau eman dadin hizkuntza eta kultura lotuta egon behar dute hala

beharrez: kontsumitzen den kulturak euskarazkoa izan beharko du hizkuntza

adierazpide duen neurrian, eta hizkuntzaren ikasketak edo berreskurapenak euskal

kultura eman beharko du eduki moduan. Alegia, kultura, kultur sorkuntza bada eragile

garrantzitsu bat euskaldun izan nahi izateko, euskaldun izatea praktikara eramateko,

euskalduna komunitate baten baitan txertatu nahi izateko eta mundu sinboliko

konpartitua bere egiteko.

Izan ere, hizkuntza bat elkar ulertzeko kode bat baino askoz gehiago da. Ez dira hitzak

soilik partekatzen, mundu oso bat partekatzen da, mundu autonomo eta beregain oso

bat, unibertso kultural bat. Hizkuntza ez baita kulturatik kanpo dagoen

komunikaziorako tresna huts eta soila. Euskaraz jardute hutsa euskal kultura da,

munduarekin ditugun harremanen zentzua hizkuntza horretan sozializatuz eraikitzen

dugulako. Anjel Lertxundi idazlearen hitzek hala berresten digute: “Hizkuntza batek

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 10: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

kohesio halako bat ekartzen du hizkuntza horretako hiztunen artean, eta kohesio hori

kulturala da batez ere”.

Lertxundik batez ere eremu kulturala azpimarratzen du politikoaren gainetik,

hizkuntzari iraunarazi nahi historiko horren azalpen modura: “Paradoxikoa badirudi ere,

arrazoi kulturalek hobeto eta zehatzago esplikatzen dute gurea bezalako hizkuntza bati

eutsi nahi tematia arrazoi politikoek baino. Hizkuntza gure historia da, gure memoria

da, gure izaerari buruzko dokumenturik bikainena da. Hizkuntza, definizioz, eraikuntza

sozial eta anitza da, kolore desberdinetako jendeak mendeetan osatutako egitate kultural

eta komunikatzailea; hizkuntza da gu esplikatzen gaituena eta mundua ikusteko gure

modua gehien zehazten duen ekintza kulturala”.

Josu Amezaga soziologoak, berriz, naziogintzan txertatzen du kulturaren garrantzia.

“Aspaldidanik nazio-proiektu aurrerakoi baten inguruan gabiltzalarik, kulturak duen

balioa ezkerreko beste indar askok baino hurbilago ikusi izan dugu Euskal Herrian”.

Alegia, Azurmendik aipatu kezka, zer uste dugun dela euskaldun izatea, argi erantzuten

dute bai Lertxundik eta bai Amezagak: euskaldun izatea gu izatea da, 'gugintza' bat da,

Azurmendiren proiektu kultura horren berregintza, zentzurik kultural eta politiko

zabalenean. Gugintza hori, gainera, denik eta proiekturik inklusiboena da, gu horretako

kide izateko bidea hizkuntzaren baino ez delako, ez dago beste eskakizunik.

Euskara eta kultura: euskal kultura

Kultura zentzurik eta zabalenean, hau da antropologikoenean, den guztia dela esan

daiteke. Kulturaren barnean adierazpide modu anitz daude, azpisistema asko. Horietako

bat hizkuntza da eta bera da garrantzi handien duen azpisistema, kulturaren beraren

eraikuntzan eta transmisioan duen egitekoagatik. Hizkuntza pentsamendurako tresna

funtsezkoa izateaz gain, gizarteko praktika askoren euskarria da, gure bizitzaren arlo

gehienetara zabaltzen baita.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 11: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Hizkuntza ezein kulturetan azpisistema garrantzizkoenetako bat baldin bada, gurean zer

esanik ez. Euskaldunok geure burua definitzeko erabili izan dugun eta erabiltzen dugun

moldea ez dago pentsamendu bati lotua, edo geografia zehatz bai, edo praktika erritual

batzuei, edo etnizidade zeinu batzuei, hizkuntzari lotua dago: euskaldunok euskara

dugunok gara. Eta horrela izatea aldi berean da partikularra baina baita integratzailea,

babes-emalea eta irekia. Eta partikular eta ireki delako da unibertsal. “Hizkuntza

hedakorra da: geografia osora ez ezik, norbanakoaren zein gizarteko bizitzaren arlo

gehienetara heda daiteke”, dio Amezagak. Eta, horrenbestez, bestelako ezberdintasunen

gainetik, euskarak herrikide egiten ditu hiztun guztiak, euskal herri osorako kultur

espazio propioa eraikitzea ahalbidetuz. Hizkuntza bizitzaren arlo gehienetan agertzen

den adierazpena izateak, bestalde, beste kultura batzuetatik datozen kultur osagaiak

geureganatzea ahalbidetzen digu.

Horregatik, euskal kultura nagusiki euskarazko kultura da, bereziki hizkuntza

adierazpide duten kultur diziplinei dagokionean. Euskal kultura, bereziki, euskararen

inguruan antolatzen den kultura da. Besterik da “euskal” adierari eman ohi zaizkion

esanahia desberdin eta nahasiak. Pentsamendu eta praktika guzti hau ez da berria, baina

elebitasunaren aldeko diskurtso eta praktika administratiboek askotan bazterrean utzi

dute. Nolabait identitateen arteko konflikto bat dago barrenean, sarritan ezkutatu egin

dena, bake eta integrazio sozialaren izenean eta elebitasunaren aldeko diskurtso akritiko

eta sarritan ez-erreal bat dela medio. Baina konfliktoa azalaraztea beharrezko da,

integrazio soziala benetakoa izango bada eta hizkuntzaren eta kulturaren

normalizazioaren bidean urrats errealak eta eraginkorrak emango badira.

Kultur politikak: zergatik, zertarako

Kulturak gizataldeen izanerako eta birsorkuntzarako duen garrantziagatik, gizarteko

botere orok menperatu nahi izan duten eremua da. Hala ere, kultura bai gizarte zibilean,

bai politikaren eremuan eta baita administrazio publikoetan sarritan ez da kontuan

hartzen. Baina kulturaren eremuan asko jokatzen du herri batek, Mario Fernandez

kultur politiketako adituaren definizioak oso garbi uzten duenez: “Kultura berezko

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 12: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

espazio politikoa da, bertan ematen diren tentsio eta konfliktoak politikoak baitira, eta

tentsio horien oinarrian interes ekonomikoak daude, bai eta botere intelektualaren

kontrolari dagokionak ere. Alegia, jokoan dagoena zera da: gizartean eragiteko

gaitasuna kultur produktuen zilegitasuna dela medio”.

Definizio honek azaltzen digu aurreko atalean aipatu dugun identitate kulturalen arteko

konfliktoaren izatea. Hemen eta mundua. Esan dezagun, euskaldun hiztun komunitateak

bere kultur espazio propioa eraikitzeko ahalmena izan dezan bermatu behar dela, kultur

espazio propioa izateko eskubidea ez ezik, premia ere badaukalako. Eta, espazio hori,

ezbairik gabe, euskal kultura izango da.

Euskal kulturgintzak duen bizi indarrak ez dio bakarrik euskarazko kulturari mesede

egiten, gurean erderetan sortzen den kulturari ere onuragarri zaio euskal kulturgintza

zibil indartsu bat izatea. Hain zuzen, euskal kulturaren modernizazioaren itzalean hazi

da euskalerritarrek gazteleraz egindako kultura, eta ez alderantziz. Euskarazko

kulturarik eta herri ekimenik gabe hainbesteko kultur produkziorik eta kontsumorik

egongo ote zen Euskal Herrian, edo inguruko Espainiako probintzien antzekoa izango

litzateke? Galdera gehiago ere egin daitezke: Euskara desagertuko balitz kultur

mundutik gaztelerazko kulturak ze osasun izango luke gurean? Bestela esanda,

erdarazko euskal kultura existituko al litzateke euskarazkorik ez balego? Edo kultura

espainiarra izango litzateke, besterik gabe? Egin al liteke euskal kultura erdaratik?

Edota erdaratik erdal kultura egiten da?

Bere kulturaren jabe izan eta bere espazio kultural propioaren beharra badu euskal

kulturak, baliabideak jarri beharko zaizkio gara dadin. Eta horrek kultur politikaren

beharra eskatzen du: administrazioaren esku-hartzearen beharra hain zuzen. Ideia hau

ezein kulturari aplikatu ahal diezaiokegu.

Herritar guztiek kulturara irismena izan dezaten du oinarri nagusi kultur politikaren

defentsak. Kulturaren demokratizazioa, hain zuzen. Baina demokratizazio hori bi

norabideetan egin behar dela ikusten da gutxienez: kulturaren kontsumoa herritarren

eskura jarriz, eta herritarrek kultura sortzeko aukerak zabalduz. Ideia honek indarra

galduko zuela pentsatu izan da globalizazio garaian, dena denen eskura egitea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 13: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

ahalbidetu dutelako teknologia berriek eta baita sormen bide merke eta orokorrak ekarri

ere. Baina, paradoxikoki, globalizazioak ugaritasuna bai baino uniformizaziotik gehiago

ekarri du, eta sortzaile asko eta kultura eta hizkuntza asko globalizazioaren ubide

nagusian sartzerik ez dutenak, eta beraz irismenik gabe geratzen direnak. Merkatu

globalak markatzen baitu, inoiz baino gehiago, ze kultur produktu kontsumitu behar

den. Beraz, merkatuaren gehiegikeriak eta desorekak berdintzeko ezinbesteko da

administrazio publikoen esku-hartzea. Kultur ekintzetara eta sormenera irismen askea

bermatu behar dute kultur politikek, eta bereziki merkatu globalizatu eta uniformatzaile

horretara sarbiderik ez dutenak.

Europan indarrean dagoen teoria eta praktika hori gure diskurtsora ekartzea egoki izan

daiteke. Herritarra kulturaren sortzaile eta jasotzaile izatearen ideia hiztun komunitate

minorizatura ekar daiteke, eta beraz esan dezakegu hizkuntza jakin horretan sortzen den

kulturaren irismena zabaldu behar dela, lehenik eta behin komunitatera bertara

gutxienik. Komunitate horrek kultura sor dezan eta hizkuntza biziberritu dezan bermeak

jartzea erabat jarrera demokratikoa da, beraz. Hizkuntzen arteko berdinetik berdinerako

harremanak indarrean jartzea baino ez da, herritarren artekoa bezalaxe, alegia aukera

berdintasunaren maxima bermatzea herritarrei eta hiztun komunitateei.

Izan ere munduko hizkuntza handi hegemoniko baten eta hizkuntza minorizatu baten

errealitateak antipodetan daude. Horrelaxe, gaztelerazko kultura eta euskarazko

kulturaren desberdintasunen amildegia. Lertxundik argi du: “Esparru urriko hizkuntzek

eta kulturak, ordea, hil ala bizikoa dute, aurrera egingo badute, administrazioaren eta

administratuen arteko hurbiltasuna, kolaborazioa eta baita konplizitatea ere: bakoitzak

bere nortasunari uko egin gabe, elkarren arteko mugak ondo markatuta, batak bestearen

plaza konkistatzeko asmorik gabe eta bi-biek garbi ikusita laissez faire ereduak merkatu

itsuaren atzaparretan uzten gaituela, administrazioaren babes gehiegiak

administrazioaren kultur irizpideen gidaritza duela nolabaiteko ondorio. Nolanahi ere

den, auzia garrantzitsua da: esparru urriko hizkuntzek eta kulturek beti beharko dute,

bertako administrazioek zuzen diseinatutako politikaz gainera, administratuen

boluntarismoa”.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 14: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Gurean gainera arrazoi gehiago daude euskal kulturaren gaineko politika publikoak

indartu eta merezi duten garrantzia emateko. Bereziki hemen, ikerketa hauek egokitzen

diren eremu geografikoan: Gipuzkoan. Herrialde euskaldunena da Gipuzkoa, dudarik

gabe. Eusko Jaurlaritzaren azken mapa soziolinguistikoaren arabera, Gipuzkoan

biztanleen %53’3 elebiduna da, % 15’8 elebidun hartzailea, eta %30’9 elebidun

elebakarra. Azken hamar urteotan 40.000 euskaldun gehiago lortu dira Gipuzkoan. Hori

geografikoki, baina adin multzoei begiratuz gero, Gipuzkoan hogei urtetik beherako

gazteen %75a elebiduna da. Datu hauek argi erakusten dute gizarte oso baten ahalegina

euskarari arnas ematen.

Gipuzkoan, euskara aldi berean minorizazio egoeran baina baita esparru batzuetan

hegemonian dago, eta bi egoerak batera emateak euskararen eta euskal kulturaren

aldeko politika indartzaile eta beregainak praktikara eramateko diskurtsoa indartu baino

ez du egiten. Minorizazio egoerak politika indartzaileak eskatzen baditu, berdin

eskatzen ditu hegemonia erakusten duten errealitateak.

Zera adierazten duelako: indartzen, irabazten doan hizkuntza dela, alegia, gipuzkoarrek

euskararen aldeko apustua egin dutela. Hori da egin behar den irakurketa, ze aipatu

datuak, gazteenak, euskararen egoera hegemoniko adierazten badu ere, kontuz,

gaztelerarena ere adierazten baitu, ehuneko ehunean gainera. Beraz euskararen

hegemonia izango da baldin eta egoki kudeatzen asmatzen bada. Eta egoki kudeatze

horren zati bat kulturari aitortuko diogun mailatik eta emango diogun betetzekotik

pasatzen da, kultur politiketatik eta baita gizartearen inplikaziotik.

Sakonean bietan, egoera minorizatuan eta egoera hegemoniko partikular horietan, zera

dago: euskararekiko eta euskal kulturarekiko gizarteak erakutsi duen oniritzi garbia,

behin eta berriro, hamarkadak joan eta hamarkadak etorri egiaztatzen dena. Markel

Olano diputatu ohiak gizartearen irakurketa beretsua egiten du esaten duenean gizarteak

argi eta garbi esaten duela euskara barneratu nahi duela bere bizitzan, eta etorkizuneko

apustu sendoa egiten duela euskararen alde. Areago une erabakigarrian gaudela iritzi

dio: “Gure hizkuntzaren etorkizuna bermatu dezakeen urrats historikoa emateko aukera

daukagu. Izan ere, nire irudiko, une erabakigarrian gaude euskarari dagokionez.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 15: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Ezagupenean jauzi ikaragarria egin dugun bezalaxe, erabileran ere jauzi handia egin

dugu, baina hala ere, erabileran ez dugu ezagupenean adina aurreratu. Euskara egokitu

egin behar da gaur egungo gizarteak eskatzen dizkion funtzio guztietara, eta horretarako

lan sistematikoa: tradizioa landu, ikerketa bultzatu eta eragile desberdinak talde lanean

ipini”.

Helduen euskalduntzeak, hezkuntzaren euskalduntzeak, lan munduaren euskalduntzeak,

hamarkadetan egindako lan guzti horrek eskatzen du kulturan indarrak jartzea,

hizkuntzaren jabetza hori ez dadin instrumentaltasun huts bilaka, ze hala balitz ez luke

zentzurik izango euskaraz jarduteak, ze baita Gipuzkoan ere, euskaraz praktikotasunez

bizitzea oso gutxitan lortzen den zerbait delako. Euskal kulturak euskaldun izateko

eremu praktiko bat eskaintzeaz gainera, hizkuntzaren eta kulturaren bitartez mundu

sinboliko oso bat eta taldetasuna ere eskaintzen ditu, gozagarritasunetik gainera, plazer

hutsetik eta aberastasun intelektualetik. Honenbestez, esan dezakegu, euskara gizarte

kohesiorako hizkuntza badela. Hizkuntza eta kultura integraziorako tresna bilakatu

behar ditugu, eta horretarako diskurtso egokiak eta praktika zuzenak begitandu behar

dira.

Gipuzkoak indargune eta aukera handiak ditu euskal kulturaren eremuan aitzindari

jokatzeko. Berez, dagoeneko, hala da: bertan direlako euskarazko produkzio gunerik

indartsuenak, sortzaile kopururik handiena eta kontsumitzailerik gehienak, zifra

absolutuetan. Ingurumaria honek guztiak garamatza pentsatzera euskal kulturaren

aldeko politika aktiboa eta berezkoa, nonbait izatekotan, Gipuzkoan bertan jarri behar

dela abian. Aurrera egitekotan euskal kulturak, Gipuzkoako administrazio publikoari eta

gizarte zibil auto-eratuari dagokigu, lehenengo eta behin, euskarazko kultur politika bat

adostu, diseinatu, abian jarri eta, helburuak lortu ahala, bidea erakusten joatea

euskararen gainerako lurraldeetan ari diren eragileei eta administrazioei.

Amezagak ere aspalditik ikusi du argi salto kualitatibo bat egiteko beharra: “Euskal

kulturak eta euskarak duten potentzialtasuna landu eta sendotu beharra dago. Egungo

Euskal Herriko herri kulturgintzari begiratzen badiogu, euskararen inguruko herri-

mugimendua bizienetakoa dela ageri zaigu. Duen balio historiko, sinboliko eta

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 16: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

pragmatikoa dela medio, euskara kulturgintzaren ardatz garrantzitsuenetako bat da gaur

egun euskal herrian. Eta are handiagoa izan liteke horrenbeste muga jarriko ez

balitzaizkio”.

Euskararen eta euskal kulturaren aurrerabidea miragarria izan da eta da, baina hala ere

ez doaz haren pareko hainbat eremu garrantzitsu. Esate batera, berari dagokion eta

darion jakintzaren artikulazioa. Aitortu beharra dago maila akademikoan apenas egin

dela lanik, eta egin direnak solte eta atomizatuak izan direla. Ez da orain artean, eta

ziurrenik Sorguneak ikertegia da lehen saioa horretan, ekimen serio eta antolaturik izan

euskal kulturaren ikasketari akademian ere beharrezko duen tonua eta sakontasuna

eskaintzeko.

Euskal dimentsioa kultur politiketan

Euskara, orain arteko diskurtsoari jarraiki, beraz ez da adjektibo bat, ez da kulturaren

baitako sektore bat edo azpimultzo bat. Alegia, euskarazko kultura ez dela kulturaren

barneko lerro bat. Ez luke izan behar, hori argi ikusten da euskal kulturgintzatik.

Besteak beste gaztelera ez delako adjektibo bat, gaztelerazko kultura ez delako

azpimultzo bat kulturaren baitan. Ez da hala ere hau arrazoi nagusia. Euskal eta Kultura

sailak elkarrekin egon, Euskara saila Kulturatik aparte egon, edo Euskara saila zehar-

lerro gisa hartu eztabaida liteke, baina arazoaren muina ez da hainbeste organigramaren

diseinua (horrek ere asko adieraz dezake oinarrian euskal kulturarekiko duen

kontsiderazioaz, eta baita lortzen diren emaitzen arrazoietaz ere), ez bada euskal

kulturaren beraren kontzepzioa. Kasu guztietan jokatu daiteke ondo, beti ere euskarazko

kultura kultura dela sinesten bada, hau da autonomoa eta beregaina dela, eta

horrenbestez, inplizituki edo esplizituko, politika propioak behar dituela argi badago.

Horretaz gainera, organigrama bat edo bestea izan, arduradunaren botere politiko

gaitasuna erreala izatea ezinbesteko da.

Esan dugu kultur politikak beharrezko dira bereziki merkatuaren eta errealitate

soziolinguistikoaren desorekak orekatzeko. Baina kontua ez da ehuneko

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 17: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

proportzionaletara iristea hizkuntza batean eta bestean, edo portzentaien arabera

politikak egitea, ezta gutxiago ere. Euskal kulturaren lekua ez da ehunekoetara makurtu

behar, euskarak eta euskal kulturak berezkoak ditu herri honek, eta beraien hedapena

ahalik eta handiena izan dadin jomugan izan behar dugu, eta baita hizkuntza eta kultura

komuna izan daitezen ere, guztionak alegia, eta baita erabileran nagusi ere.

Baina, genion moduan, euskal kultura osotasun bat da, unibertso oso bat. Koldo

Izagirrek argi formulatzen du aferaren garrantzia, eta nabarmentzen du orain arteko

kultur politika gehienetan euskal kultura sektore gisa hartua izan dela, lagundu eta

bultzatu behar dena, baina gazteleraren meneko beti. Eta borondatea ona izanda ere,

emaitzak bestelakoak dira: “Txosten hartan [Kulturaren Euskal Planaz ari da], beste

gauza interesgarri askoren artean, euskara, eta oro har euskal kultura, sektore bezala

hartzen zen, ez kultura autonomo bezala, ez unibertso moduan. Euskaltasunaren

giharrean ukitzen gaitu uste murritz horrek. Badago horren atzean akats metodologiko

larririk, eremu bateko euskaldunoi dagozkigun datuak eremu horretako populazio osora

estrapolatzen baitira: euskaldunok gutxiengotuak gara, alegia, euskaldunok ez gara

geurez, baizik berez, beste multzo batekoak”.

Eta zera gehitzen du: “Minoria bezala, euskaldunek badute zer aportatu. Euskarak

kordokan paratzen du demokrata, demokrazia praktikatzera behartzen duelako.

Ekologiak gaur hartu duen garrantzia ez da hondamendiek sortutako kontzientziari

esker, ekologistek era independentean politikoki egin borrokari baino. Hizkuntzek ere

behar dute ekologia bat. Hortxe txertatzen dut nik gure hizkuntza, gero eta

beharrezkoagoa den mundu justu eta igualitario baten aldeko ahaleginean».

Azken finean, honako hau da barneratu eta era berean zabaldu behar den ideia: euskara

kultura egiteko eta unibertsaltasuna hedatzeko tresna egokia dela. Gurea dela, eta gure

izate horretan euskaldun izan nahi duen orok ateak zabalik dituela. Kultura irekia,

zabala, europarra eta unibertsala, aspaldian hainbestetan entzun ditugun adjektiboak

dira, eta sarritan ulertzera ematen da adjektibo horiek euskal kulturak ezin iritsiko

ezaugarriak dituela. Kontrakoa da. Unibertsalen gara euskal kultura geurez egiten

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 18: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

dugunean. Gure ustean, ideia honen argitan ulertu behar da kultur politiken oinarrizko

premisa, gaur eta hemen.

Kulturaren pisua politikaren eremu orokorrean

Esan dugu, administrazio publikoaren organigramaren baitan, euskararen normalkuntza,

kultura eta euskal kultura nola txertatu eta kontzebitzen diren ez da hainbeste leku

kontua, pentsamendu kontua baino. Baina, hori esanda, kulturak berak eta euskarak

berak ere, administrazioen organigrama orokorrean duten lekua, duten aurrekontua eta

duten aginte maila ezin dira aipatu gabe utzi. Gurean, kulturak beti pisu oso justua izan

du. Diskurtsoan gehiago aipatu da praktikan erabili baino. Jakintzaren eta kulturaren

gizartea aipatu aipatzen dira, baina horrek ez du islarik gero politiketan. Honaino

kulturaz ari garela, hizkuntzarik aipatu gabe.

Hizkuntza erdigunean jarrita, kulturarekiko agertu dugun ikuspuntu kritikoa nola ez

zabaldu politika orokorretara. Erran nahi baita, euskaraz egindako euskal kulturgintza

bada, erdaraz egindako erdal kulturgintza izango da. Hori horrela, gogoetarako edo

kontzientziatzeko galdera batzuk: nola neurtu zenbat euskalgintza eta zenbat erdalgintza

egiten den, demagun, ekonomia, ongizate, azpiegitura, nekazaritza, fiskalitate eta beste

eremuetatik? Zer hizkuntza elikatzen, indartzen eta normalizatzen da? Zenbateraino da

erdara nagusi eta euskara itzulpen-hizkuntza eta azpi-multzo? Zertarako euskararen

normalkuntzarako sailak, gainontzekoek erdararen normalkuntza praktikatzen badute?

Administrazio publikoa eta gizarte zibila: bisio eta topaguneak

Kultur politiken izaera demokratikoaz hitz egin dugunean, gutxienez kulturara irismena

eta sortzaile izateko eskubidea aitortu dizkiogu herritarrari, eta baita hiztun komunitate

batek sortzen duen kulturari, euskal kulturari hain zuzen. Baina kulturaren

demokratizazioren ideia honek ere badu beste elementu bat ikaragarri garrantzitsua:

parte-hartzea.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 19: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Euskal kulturaren historia ezin da ulertu gizarte zibilaren zentraltasuna onartu gabe. Eta

berriro Amezagaren hitzak ekarriko ditugu: “Euskal gizarteak (euskaldunak zein

erdaldunak) euskararekiko duen atxikimendua; euskararen berreskurapenaren aldeko

mugimenduak jendea mobilizatzeko duen ahalmena; mugimendu honek hamarkada

luzetan zehar metatutako esperientziak eta gauzatzeak; proposamenak egiteko duen

gaitasuna. Hauek guztiak oso kontutan hartzeko faktoreak ditugu euskarak aipatu dugun

bezalako eremu batean izan dezakeen presentzia aurreikusteko. Azken funtsean, euskara

eta euskal kultura bera, orain artean, beste ezeren gainetik herri-kultura izan baitira,

hots, gehienbat klase menperatuen kultura. Biharko gizarteari begira, beraz, hortxe ikusi

behar dugu bere potentzialtasuna: herri-kultura hedakor eta sendoa izaki, gaineratiko

herri-kulturen erreferentzia eta bateratzaile gisa izan lezakeen ahalmenean hain zuzen”.

Txostenaren hasieran egin dugun hurbilpenean aipatzen genuenez, gizarte zibil auto-

eratuaren garrantzia berebizikoa da. Baina, administrazio publikoarekin elkar lanean

jardutea ezinbesteko da. Nora iritsi nahi den, zein den jomuga, gutxien gutxieneko bisio

batean adostu beharra dago, eta horretarako ezinbesteko da topaguneak zabaltzea.

Horretarako lan taldeak, eztabaida guneak, batzorde konpartituak edo dena delako

formulak asmatu eta egokitu beharko dira, izan euskalgintza osoarekin edota

euskalgintzaren sektore desberdinekin. Topaguneetan hainbat eragileren harilkatze lana

egin beharko da lidergo eraldatzailearen eskutik.

Hori ere, baina, ez da nahikoa izango. Badago hemen behin eta berriro aipatu behar den

beste kontu bat: euskara eta euskal kulturaren aldeko jarrera agertu eta lidergotza

praktikatu behar dute agintari politikoek zintzoki, konbentzimenduz, modu ez-

akonplexatuan eta eraginkortasuna bilatuz. Sinesmenez eta zintzotasunez jokatu behar

dute euskaren eta euskal kulturaren praktikaren erreferentzia publiko izan daitezen.

Portaeretara eraman behar dira euskararen eta euskal kulturaren aldeko adierazpenak,

lidergo politikora. Ez esan, izan baizik. Koherentzia, ardura eta praktika behar

beharrezko dira. Sinistu egin behar dute. Esan gabe doa, jarrera bera behar dela eduki

publiko ez den lan guztietan, barne lanetan, lan prozesuetan, euskara hizkuntza erabilia

izatera iristeko, eremuz eremuz, eta euskal kultura herri honen garapenerako funtsezko

osagarria dela sinetsi eta praktikatzeko. Esan gabe doa, baita ere, beste hainbeste egin

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 20: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

beharko luketela kultur, kirol, zientzia, ekonomia, unibertsitate eta beste eremuetako

pertsonaia publikoek ere. Horretarako politikariek lidergotza eraldatzailea praktikatu

behar dute, eurek hasi eta eredu izanez, joera zabaldu dadin.

Komunikabide sistema propioa: kultur politiken zutabe

Kultura publikoa aipatu dugula, esan beharra dago kultura guztiek beren hedabide

sistema propioa behar dutela izan. Gauza jakina da publiko egiten ez den kultura ez dela

kultura. Beti behar duela sozializatua izan kultura izango bada. Horregatik kultur

politika guztiek dute ardatz nagusietako bat komunikabideen alorra, hain zuzen

informazioa eta komunikazioa oinarrizko eta funtsezko osagai dira edozein gizarte

antolakuntza edo egitura sortzeko.

Tradizionalki, kultur politikek hiru hanka izan dituzte: arteak (sorkuntza), ondarea

(historikoa) eta komunikabideak. Kultura eta komunikazioa, eta eremu publikoa beti

egon dira halabeharrez lotuta. Jakin badakigu ez dagoela sozialki existituko den

kulturarik ez badu zabalkunde sistemarik, alegia ez bazaio gizarte talde bati

helarazten,talde hau txikia izanda ere. Identitate kultural indartsu eta dinamikoa lortzea

ezinbesteko du edozein gizartek edo komunitatek, bai kanpora begira eta bai barnera

begira ere, komunitate egituratua eta sustraitua izango bada. Zer esan hizkuntza

minorizatuko komunitate eta kultura bat bada. Bernat López komunikazioan adituak

argi adierazten du: “Ahultasun instituzionala (estaturik eza), lurralde zatiketa eta bere

buruaren definizio identitarioa argi ez duen edo modu gatazkatsuan bizi duen

komunitate baten kasuan luxu bat litzateke komunikabideen politika bat ez izatea,

suizidio bat ez esate arren. Identitate kultural horren egikaritzan hizkuntz politika eta

kultura politika oinarri-oinarrizkoak dira, baina komunikazio eta komunikabideen

politika jakin baten markoan gauzatu behar dira. Pentsamendua sortzeko eta munduaren

aurrean gure burua irudikatzeko hitzaren indarra eta eragina giltzarri dira”.

Gizarteari zerbitzu bat eskaintzen diote euskarazko hedabideek, eta euskal kulturaren

eta euskal munduaren erresonantzia kutxa izan eta hiztun komunitatearen irudi auto-

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 21: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

erreferentziala eraikitzeko behar-beharrekoak dira. Horregatik, euskal kulturgintzaren

hedapen edo erresonantzia-kutxa antolatzea ezinbesteko da. Euskarazko hedabide

nagusiek eta herri-eskualde mailakoek joka dezaketen funtzioa aztertu beharra dago

euskal sorkuntzaren erresonantzia hobetu eta ziurtatzeko. Baina ez bakarrik

euskarazkoak, baita erderetakoak ere.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 22: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Kultura, hizkuntzaren argitan: kultur politiken azterketa bat

Euskal kulturgintzaren oinarriak

Euskal kulturaren eta kultur politiken gaineko analisi bat egiteko, lehenik eta behin

euskal kulturaren definizio bat egin beharra dago. Dagoeneko, hainbestetan aipatu dugu

euskal kultura euskarazko kultura dela, eta baita definizio horrek barreneko arrazoiak

ere azaldu ditugu. Kultur politiken azterketa zuzenago bat egiteko eta kultur politikak

egoki eta modu eraginkorrean aplikatu ahal izateko, definizio hori, hain zuzen ikerketa

objektu nagusia dena, gehiago zehaztu behar da. Eta beraz, esango dugu berbazko

euskarazko sorkuntzak nagusiki eta ez-berbazko sorkuntzako elementu batzuk osatzen

dutela euskal hizkuntz komunitatearen elikagai funtzioa betetzen duen kulturgintza

nuklearra, euskal komunitatea erreferentzia eta helburu nagusi duen kulturgintza.

Euskal kulturgintza hau oso elementu sentsiblea da, garrantzi handikoa hizkuntzaren

geroarentzat, eta ezaugarri bereziak ditu: dimentsio askotan ahula, kontsumitzeko masa

kritiko txikia duena, sorkuntzarako pizgarri bereziak dituena, gauza batzuetan nerbio

kultural propioa duena edo ‘genio’ kultural propioa duena, merkatu-baldintzamendu eta

gizarte-eragin ezohikoak dituena.

Euskarazko berbazko kultura, erdarazko berbazko kultura eta ez-berbazko kulturaren

arteko bereizketa egitea beharrezko da. Ez da euskarazko berbazko eta ez-berbazko

diziplinen arteko banaketa bat sortu nahi, zein den euskaldunago eta zein ez

erabakitzeko. Jakina da banaketa horiek lausoak ere badirela, baina ikerketa serio batek

eta kultur politiken diseinu eta aplikazio arduratsu batek analisirako unitate egokienak

zehaztea ezinbestekoa da, benetan uler ahal izan dezagun zer den garrantzitsua

euskarazko kulturaren biziberritzean. Alegia, ikerketen eta politiken planoan ari gara,

ez sormenaren plano sozialean. Horregatik diogu lurralde berean ematen diren kultura

eremu eta indar desberdinak modu berezituan aztertu eta tratatu behar direla. Hizkuntza

komunitate minorizatu batean funtsezko papera betetzen duen sorkuntza batek eta

munduko hizkuntza handienetako batean egiten den produkzio batek ez dute ia

zerikusirik, ez duten merkatu-potentzialean, ez betetzen duten funtzioaren muinean, ez

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 23: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

behar duten edo ez duten politika publikoan. Zentzu horretan oinarrizko bereizketa bat

egin behar da hiru kategoria nagusiren artean: berbazko euskarazko sorkuntza, berbazko

erdal sorkuntza eta ez-berbazko sorkuntza. Hiru kategoria hauetako bakoitzak

tratamendu berezitua behar du estrategia sozialen eta politika publikoen aldetik.

Ikerketak eta kultur politika eraginkorrek bere eskakizunak ditu, eta beste bat hurrengo

hau dugu: jakintza soziolinguistikoaren ezagutza eta aplikazioa ezinbesteko dela.

Hizkuntz komunitateen dinamikak ulertzen dituen jakintza soziolinguistikoan baizik ez

daiteke zentzuz eta arrakastaz pentsatu euskal kulturgintza biziberritzea. Eta horrek

eskatzen du kategoriak, kontzeptuak eta sailkapenak hizkuntza biziberritzeko jakintza

sakon batetik eta hizkuntzen ekologiaren paradigmatik pentsatzea.

Hizkuntza eta kultura minorizatua izateak, beste faktore batzuen indartzea ere eskatzen

du, nolabait soziologia propio batetik begiratzea. Euskal izaeraren etorkizuna (hizkuntza

nahiz kulturgintza) neurri handi batean gertuko gizarte-ehunean jokatzen da. Eta

gertuko gizarte-ehun horrek duen potentziala, biziberritzea eta osasuna determinatzailea

izango da euskal kulturgintzarentzat. Ez da ingelesaren edo gazteleraren kasu bera.

Gizarte mediatizatu, paralizatu edo anomia maila handiko batean hizkuntza handi horiek

biziko dira, are gehiago, beren hegemonia ziurtatua dute. Euskararen zoria, aldiz,

gertuko igurtziari eta ehunari lotuta dago neurri batean. Zentzu horretan, potentzial

berezia du euskal kulturgintzarentzat herria kultura kontsumitzaile versus herria kultura

sortzaile binomioak. Herria sortzaile batzuek eta kultur industria batzuek ekoizten duten

ekoizpenaren kontsumitzaile moduan ulertuta soilik, euskararen kultura kolapsora doa.

Hori ere beharrezkoa da, baina horrekin batera, herriaren sorkuntza da gurea bezalako

kulturen potentziala. Kulturgintzaren ehun herritarra, antzerki taldeena, musika

eskolena, bertso eskolena, ikastetxeetako ekimenena, abesbatzena, dantza taldeena

sustatzea, elkarrekin konektatzea. Eta, batez ere, aipatutako potentzial herritar

askotariko hori jaiaren espazio sinbolikoaren potentzialarekin lotzea. Kulturgintzaren

espazio hori aktibatzea funtsezko bidea da euskal kulturgintzaren gerorako.

Modu berean, kultur sorkuntza maila askotan sortzen da, auzo edo herri mailako

sorkuntza kolektiboetatik hasi eta sofistikazio maila handiko sortzaile

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 24: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

profesionaletaraino. Sorkuntzaren mailakatze eta barreiatze hori da, hain zuzen, euskal

komunitatearena bezalako hizkuntza txikien indargunea eta legamia.

Gizarte-ekimenetik sortutako erakunde eta eragileek badute zeregina euskal

kulturgintzaren esparru soziala trinkotzen eta estrategia bizigarriak abiarazten, bistan da.

Baina, bestetik, Euskal Herriko erakunde publikoek aukera dute euskal kulturgintza

biziberritzeko estrategiak martxan jartzeko. Hori, beste alor askotan gertatzen den

moduan, gizarte antolatuaren eragileekin adostuta eta landuta egin dezakete ondoen.

Arlo honetan ere, beste gehienetan moduan, gizarte antolatuko indarrekin batera

bultzatutako politika publikoa behar dugu.

Euskal kulturgintzaren estrategiak

Oinarri nagusiak, ez guztiak, ikusi ondoren, oinarri horien aplikaziorako estrategia

multzo bat zehaztea beharrezko da. Euskal kulturgintzako eragile sozialak eta gizarte-

erakundeak artikulatzeko pausoak ematea da lehena. Artikulazio hau bi mailatan

gauzatu beharrekoa da. Batetik, euskal kulturgintzaren esparru bakoitzaren barruan, eta,

bestetik, esparru desberdinen arteko eremu orokorrean. Eta era berean, tokian tokiko

gizarte-eragileak eta tokian tokiko eragile publikoen indarrak norabide honetan jarriz,

herri eta auzoetako kulturgile kolektibo eta sortzaileen konexioa sustatu beharko

litzateke.

Artikulazio hori esparru edo adierazpide bakoitzak beren eremu barnean ere egitea

kontuan hartzeko modukoa da. Artikulazio hori ekosistema moduan lantzea litzateke

egokiena. Hau da biziberritzea bilatzeko, elementu nagusien plangintza bat egitea

eraginkorra da: transmisioa, sustapena eta jakintza. Horiek ardatz hartuta, artikulazio

modu egokienak asmatu beharko dira diziplina bakoitzaren ezaugarriak, indarguneak eta

ahuldadeak kontuan izanda.

Belaunaldien arteko transmisioa estrategikoa da. Horrek, batetik, sortzaileak birsortzeko

sortzaile-transmisioa bilatu beharko du; bestetik partehartzaile transmisioa bilatu,

bereziki parte-hartzean oinarritutako adierazpideen kasuan, eta hirugarrenik zaletasun-

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 25: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

transmisioa bilatuz. Honetarako esparru bakoitzak bere bideak izan ditzake, formazio

ez-arautuaren forma desberdinen bidez, formazio arautuak antolatuz, daudenak baliatuz

edo beste motatako transmisio bideak jorratuz. Hezkuntza arautuan euskal

kulturgintzaren transmisioa txertatzea ere ezinbesteko da sortzaile, zaletu eta

kontsumitzaileak sortzeko, eta unibertso sinboliko konpartitua osatu eta eratuz joateko.

Euskal kulturgintzari buruzko jakintzaren arloa indartu eta artikulatzea ere

eginbeharrekoa da. Euskal kulturgintzari buruzko dokumentazioa, ikerketa, gogoeta,

bilketa eta formazioa eskaintzen duten guneak sustatu sortu eta beren arteko elkarlan

espazioa eratu behar dira. Belaunaldi berriei bezala, une honetako eragile politiko,

kultur teknikari, dinamizatzaile, irakasle eta abarrei begira ere euskal kulturgintzaren

jakintza irits arazi behar zaie.

Kultur balio katean, merkatuan du euskal kulturgintzak eremurik eta zailena. Eta neurri

batean biziberrituko bada eraginkorrena. Kultur industriak sortutako merkaturako

produktuak bistaratzen, zabaltzen eta merkaturatzen jarri behar dira indarrak. Eta

horrenbestez, kanpo-hedapena kuantitatibo eta kualitatiboa landu beharko da, berariazko

programekin eta laguntzekin. Euskaldunei lehenik, baina baita euskal lurraldeko erdal

komunitateei ere, hau da, biztanle gehienei. Eta horrekin batera, mundu mailako

presentzia guneak lantzen hasi behar dira, direnetara bertaratuz eta helduz, baina baita

ere euskal kulturgintzari dimentsio unibertsala aitortuz. Horretarako euskal sorkuntzaren

agertoki unibertsal iraunkor bat sortzea, prestigio handiko proiektu kultural-

arkitektoniko batean egitasmo gauzagarria da. Agertoki unibertsal diziplinarteko batek

katalizatzaile papera joka dezake sortzaileentzat, hartzaileentzat, proiektu batzuetarako

harreman-gune moduan, auto-irudiaren aldetik, euskal komunitatearen bisibilitatearen

aldetik eta nazioarteko proiekzio moduan. Une honetan euskal kulturgintzak behar

dituen hainbat katalizazio bideratzeko formula egokia izan liteke.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 26: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Euskal kulturgintzaren ikasbideak

Hizkuntzaren argitara egindako azterketetatik, ikasbideak alde desberdinetatik etorri

zaizkigu, dela komunikabideen eremutik, dela hezkuntzaren esparrutik, dela kulturaren

garapen ereduetatik. Guztietan ondorio nagusia bera da: hizkuntza hegemonian hartzeak

edo ez hartzeak bermatzen du hizkuntzaren eta hizkuntza horretan egiten den ezin

jardunen arrakasta edo porrota. Beste modu batera esanda, elebitasuna benetako

baldintza soziolinguistiko diglosikoak kontutan izan gabe aplikatzeak euskararen galera

dakar eta horrekin euskaraz garatu behar zen eremuaren desagertzea ere bai.

Hegemonian jokatzen da euskal kulturaren elikatze, irismen eta biziberritze gaitasuna,

alegia, euskararentzat berariaz espazio propioak eta osotuak eskainiz.

Euskaraz hegemoniatik jardutea ez da aukera linguistiko hutsa. hizkuntzaren aukeraketa

kontzienteak hainbat ondorio dakar berarekin. Alegia, ez da berdin gaztelerazko

antzerkiarentzako politika bat diseinatzea edo euskarazkoarentzat. Egoera, premiak,

baliabideak, baldintzak eta ezaugarriak desberdinak izateaz gainera, hizkuntza

espantsiboak hizkuntza minorizatua jan egiten duelako, eta, horrenbestez, kultura

handiak txikia.

Kultur ereduaz haratago, hizkuntzak markatzen du diferentzia: nola egiten dugun

horrek, nolakoak garen esaten baitu. Hau da ondo ulertu beharreko tesia: euskara

kontzienteki erdigunean jartzeak beste modu bateko eredu eta kultur politikagintza

eskatzen edo ekartzen du halabeharrez:

Euskararen premiei erantzun beharrak hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa

kontutan izatea dakar.

Euskararen egoera ez normalizatuak profesional zein zaletuak biltzeko

ezinbesteko beharra du aurrera egingo badu, eta hortik behetik gorako ereduen

egokitasuna (zaletuak elikatu behar dira sortzaileak izango badira).

Euskara erdigunean jartzen duen diziplina orok transmisio bideak antolatzea

ezinbestekoa du, transmisio naturala oso eremu gutxitan ematen baita.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 27: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplinak merkaturatze eta hedatze

sistema propioa landu beharra du.

Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplinak administrazioarekin elkarlana

ezinbesteko du.

Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplina euskararen eta euskal kulturaren

eragile eta sustatzaile izan behar du, eta horrela izanik kultura biziberritzeko

gune estrategiko bihurtu daiteke.

Aldundiko kultur politiken irakurketa bat

Foru Aldundiaren azken lau urtetako aurrekontuak aztertu ditugu beti ere hizkuntzaren

ardatza neurgailu gisa hartuta. Euskararen betaurrekoak jarrita, kulturako politika horiek

ze pentsamendu duten oinarri, zer den lortu nahi dutena, eta zer den lortzen denaren

argazki bat egiten saiatu gara. Lehenik eta behin, Kulturaren Sustapen eta

Hedapenerako diru-laguntzen definizioari begiratu diogu. Diru-laguntzen atalera

aurkezten diren egitasmo eta programak baloratzeko honela banatzen ditu puntuak: 25

puntu arte finantza errekurtsoei, 20 puntu arte erakundearen ezaugarriei, 25 puntu arte

egitasmo edo programari, 10 puntu arte kalitateari, 10 puntu arte berariaz emakumeak

kulturan sartzeko edo aurkezten den erakundeko zuzendaritzan egotegatik, eta 10 puntu

arte “euskararen erabilera aurkeztutako programa edo jardueretan”. Gutxienez 60 puntu

behar dira diruz-lagundua izateko.

Ikusten denez, euskararen eskakizunak ez du baldintzatzen ez bermatzen inolaz ere

euskarazko egitasmo edo programa subentzionatuak izan izango direnik. Areago, diru-

laguntza eskatzen duenak ez du 10 puntugatik euskarazko produktu bat aurkeztuko, ez

bada benetan euskaraz egin nahi duelako. Asko jota, gazteleraz egingo du eta

euskarazko bertsio bat aurkeztuko hamar puntu horiek aseguratzeko. Emakumeen gaia

tratatu dezaketen bezala beste hainbeste puntu lortzeko. Baina ez dira denak

emakumeen gaiaren ingurukoak izango, ez eta euskaraz ere. Bai ordea, gehienak

emakumearen gaitik apartekoak, eta baita euskaratik kanpokoak, gazteleraz alegia.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 28: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Horixe da arte eszenikoen alorrean sarritan gertatzen dena. Beraz, zergatik da gaztelera

araua, aipatu gabeko hizkuntza izanda ere, eta euskara sektore? Euskara puntuatuz,

ulertzen da, esan gabe badoa ere, gaztelerazko egitasmo eta programak izango direla

gehienak, hizkuntzaren bat izango dutelako. Hemen ikusten da hizkuntzarik aipatu gabe,

hizkuntzarik gabeko kultura berez gaztelerazkoa izateko aukerak askoz handiagoak

direla, euskaraz izatekoak baino. Hizkuntza modu honetan balioztatuta benetan lortzen

al da euskarazko produktu gehiago izan daitezen, gehiago sor dadin euskaraz? Edota ez

du eraginik eta sortzaile eta eragileen esku geratzen da hizkuntza aukera, eta baita

administrazioko teknikarien euskal kulturarekiko sentsibilitatearen esku euskarazkoak

aukeratzea?

Aipatu behar da Foru Aldundia euskalduntzeko programaren baitako araudiaren 8.

artikuluak zera dioela: “Hizkuntza ofizialen erabilera kontuan izango da, diruz

lagundutako jardueretan hizkuntzaren erabilera garrantzizkoa edo esanguratsua denean”.

“Foru Aldundiaren diru laguntzaren bat jasotzen duten elkarteek, pertsonek nahiz

entitateek diruz lagundutako jardunaren agerpen publiko orotan euskara erabili beharko

dute”. Lehen atalean gaztelera eta euskara maila berean jartzen dira, bakoitzaren

ezaugarri, indar sozial eta erabilera erabat desberdina denean, eta bigarren aipamenak

agerpen publikoetan euskaraz ere egin dadin bermatzen duela. Horraino.

Foru Aldundiko Kultura sailak, hitzarmen, diru-laguntza eta inbertsio erreal moduan

banatzen dituen diruak hizkuntzaren galbahetik igarotzen baditugu argazkia argigarria

da. Oinarrietan, aipatu ditugun kultur analisirako eta baita kultur politiketarako

aplikagarri diren 'euskarazko berbazko kultura', 'ez-berbazko kultura' eta 'erdarazko

berbazko kultura' kategoriek irudi hau ematen dute. 'Euskara nagusi duen kultura' eta

'Gaztelera nagusi duen kultura' kategoria laxoagoak erabili ditugu, zail delako hizkuntza

hutsera makurtzea, kultur politiken beraien ezaugarri propioengatik, ez baita beti

asmatzen ahal zein hizkuntzatako jarduerak diren zehatz-mehatz.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 29: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Gaztelera nagusi

duen kultura

Hiru zirkuluko egitura errepikatu egiten da urtetik urtera, gutxi asko, eta honako grafiko

honekin irudikatu daiteke*:

Ondorio nabarmenenak honako hauek dira:

Zirkuluen arteko desoreka nabaria da, bereziki ondarea eta gainontzeko kultur

esparruen artekoa, hizkuntza bat izan edo bestea. Gutxienez zirkuluen arteko

oreka bilatzea ezinbesteko da, eta egokiago berariazko politika egitea

euskarazko kulturari dagokionean, alegia euskarazko berbazko kultura eta ez-

berbazko kulturaren adierazpide batzuei dagokienean. Izan propio sortutako

azpisail batekin, izan Kultura sustatu eta hedatzeko atalean euskara hizkuntza

nagusi izanda.

Laguntzak 'euskara nagusi duen kultura', 'gaztelera nagusi duen kultura' eta 'ez-

berbazko kultura' kategorietatik iragazten baditugu, argi ikusten da zatirik

handiena 'ez-berbazko kulturak' jasotzen duela, beste bien bikoitza, gutxienik.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Ez-berbazko kultura

Euskara nagusi

duen kultura

Page 30: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Eta kategoria horren barruan bereziki eraikin erlijiosoen zaharberritzera

bideratzen da diru gehien. Hain zuzen eliza da diru partida handiena

bereganatzen duena. Ia erdi gutxiago jasotzen du 'gaztelera nagusi duen kulturak'

eta beste hainbeste 'euskara nagusi duen kulturak'.

Ondarearen zama handia ikertzeko modukoa da, ondarea Aldundiaren

eskuduntza nagusi bat dela jakinda ere. Ondarearen definizioa, ondare higigarri

eta higiezinetan oinarritzen da batez ere, hau da, eraikuntza eta artxibategi

historikoetan, eta museogintzan. Ondarearen definizio berriagoak,

dinamikoagoak eta demokratikoagoak ere badira dagoeneko.

Hemen definizio bat: Ondare kolektiboa berreskuratu eta gorde behar da,

baina hori ez da nahikoa: bizi dugun garaia kontuan izanda eta

komunitatea parte hartzaile zuzen dela, ondarea birkontzeptualizatu egin

behar da, etorkizunera begira jarri ahal izateko. Hau garrantzitsu da

kohesio soziala indartzeko funtsezkoa delako ondarea, gure identitatea

osatzen duelako, izan garen horrekin lotzen gaituelako, baina bagaren eta

izan nahi dugun horrekin ere lotu behar gaitu, bestela hildako ondarea da,

eta areago herritarrei itxia eta zerbitzu publikorik ematen ez duena.

Horregatik ondarean berreskuratze hori zabaldu egin behar da: ondare

kolektibo berria sortu eta aktibatu egin behar da, bai ondare higiezina, bai

ondare higigarria, bai ondare ez-materiala (festak, tradizioak,

bizimoduak, lan moduak...). Baina ezin dira museo izan, zentzu

pasiboenean, erabilera berriak eman behar zaizkie, ateak ireki arazi eta

herritarren eskura utzi modu batez edo bestez. Guzti horrek identitate

kolektiboa sortzen du, eta baita aberastasun publikoa ere.

Gaztelera nagusi duen kulturak egitasmo handiak eta bakanak ditu. Eta horrela

dirutza handiagoa egokitzen zaio egitasmo bakoitzari. Horrek erakunde eta

proiektu sendo eta arnas luzeagokoa izatea ahalbide dezake. Urterik urte

errepikatzen dira alor honetan Zinemaldia, Uned unibertsitatea eta EHUko

udako ikastaroak, esate batera. Hirurak erakunde indartsuak.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 31: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Euskarazko kulturaren egitasmo ugari eta ertain-txiki neurrikoak dira gehienak.

Euskarazko kulturari ematen zaion dirua erakunde, talde eta egitasmo askoren

artean banatzen da. Alegia, atomizatu egiten da diru-laguntza, eta horrek ez du

egitasmo handirik ez erakundetze sendorik ekarriko.

Gaztelerazko kultura Kulturatik (Sustapen eta Hedapen zuzendaritzatik)

laguntzen da erabat. Benetako kultura sailetik, alegia.

Euskarazko kultura, berriz, bereziki Euskararen Normalkuntzatik (eta Gipuzkoa

2.0 azpisailetik azken urtetan) laguntzen da, eta ez Kulturatik, hau da Kulturaren

Sustapena eta Hedapena azpisailetik. Kultura baino euskara laguntzen duen sail

berezi eta 'positiboki diskriminatzaile' batetik baizik. Euskara delako laguntzen

da, ez kultura delako, eta horrek euskarazkoa benetako kultura ote den zalantzak

sor ditzake.

Kulturaren adiera arruntena hartuz gero, diziplinakakoa alegia (antzerkia,

literatura, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza, artea, dantza, musika), multzo horri

ematen zaion laguntza hizkuntza izendatu gabe egiten da. Alegia, gaztelerazko

eta euskarazko lanak eta proiektuak laguntzen dira, baina ez berariaz

euskarazkoak, eta horietan azken hamarkadetako ikasbidea izan dugu

hizkuntzarik gabe edota bi hizkuntzetara berdin aplikatu izan diren kultur-

politiketan zein bestelako kultur egitasmoetan euskara irten dela galtzaile

gazteleraren mesedetan. Beraz, hizkuntzarik gabe, nolabait 'berbazko euskarazko

kultura' eta 'gaztelerazko berbazko kultura' atalen tartean geratzen diren

laguntzak de facto 'gaztelerazko berbazko kultura' izateko arrisku handia dute.

Begi bistako gertatzen da 'euskarazko berbazko kultura' eta 'gaztelerazko

berbazko kultura' atalen arteko desberdintasun bat: gaztelerazko (edo hizkuntza

gabeko) kulturan kulturaren diziplina guztiak sartzen dira, eta berdin kulturaren

balio-katearen kate begi guztiak. 'Euskarazko berbazko kultura' atalean

kulturaren diziplinak nahas-mahas ageri dira, eta baita kultura zentzu zehatzean

ez diren beste hainbat eremu ere, dela lan mundua, dela aisia, dela kirola etabar.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 32: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Euskarazko kultura euskaraz izategatik laguntzen da, eta ez kultura izateagatik.

Erdarazko kultura, aldiz, kultura izateagatik eta ez erdaraz izategatik. Horrek ere

erakusten du euskarazko kultura normal ezin izana.

Kulturaren sustapen eta hedapen azpisailaren laguntzen araua hizkuntz gabea

izatea da, alegia gaztelera dela arau, eta euskara sektore.

Sortu, elikatu, iritsi, trinkotu

Kultur politiken ereduak asko dira, berezko ezaugarri baitu unean uneko erabaki

politiko kulturalera edo pentsamendu kulturalera makurtzeko adinako malgutasuna

izatea. Alegia, ezein moduz, egituraz eta neurriz diseinatu daitekeela kultur politika bat.

Horregatik behar dira argi izan, lehen lehenik, lortu nahi diren emaitzak edo lagundu

nahi diren bideak edota indartu nahi diren eremuak. Eta horiek bideratzeko beharrezko

diren sail, egitura, lege, deialdi eta laguntzak diseinatu beharko da. Horregatik diogu

beste modu bateko kultur politikak begitandu eta egin ere egin daitezkeela, eta ziurrenik

egin behar direla.

Beraz, lehenik eta behin zer egin nahi den aztertu beharko da eta horregatik zera diogu:

kultur politika batek oinarrian duen galdera da nor elikatzen duen. Eta nor hori

kulturaren ekosistema osoan eta kulturaren balio-katean non kokatzen den eta zer

eskaintzen duen. Gurean kulturaren ekosistema hori euskarazko kultura da, ez dago esan

beharrik. Eremu horretan, nor bere sektorean, eta balio katearen bere lekuan, zer

eskaintzen duen ikusi behar da. Gutxi-asko irizpide hauek izan beharko dira kontuan:

Ze hizkuntza elikatzen duen.

Nor elikatzen den: ze motako egitasmo, talde edo erakundea den.

Elikatzen duen hori non dagoen kulturaren ekosisteman, erdigunean edo

periferian.

Elikatzen duen horrek balio katearen ze katebegi indartzen duen.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 33: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Elikatzen duen horrek ze erakundetze maila bilatzen duen. Egitasmo horrek

zenbateko eraikuntza dakarkion kulturgintzari eta zehazkiago gizarte ehunari,

erakundetzeari, sektorearen artikulazioari, taldeak saretzeari, ekosistema

osatzeari.

Elikatzen duen horrek sektore barnean eta kulturaren eremuan lankidetzarik

lantzen duen.

Elikatzen duen horren produktua kultur produktu bat den, alegia, egin dezakeen

ekarriagatik bere baloi handiena kulturala den eta merkatuan jokatzeko biderik

ez duen, edo merkaturatzeko kultur produktu bat den.

Elikatzen duen horrek kalitatearekin eta gardentasunarekin ze konpromiso duen.

Elikatzen den horrek bokazio publikorik bat ote duen.

Elikatzen den horrek noraino iristeko gogoa duen, zein zaletu eta

kontsumitzaileraino. Gertuko komunitatera, edo urrutirago. Erresonantzia kutxa

erabiltzen duen eta nola.eta nola planifikatu den irismenaren bide hori.

Jatorria erdigunean izateak balio handiagoa du gero eta kanporagoko zirkuluetan izatea

baino. Euskal kulturgintzaren bihotzetik sortzen delako ekimena, eta kulturgintza bera

bi moduz elikatzen duelako: egitasmo edo produktu jakin batekin, eta aldi berean

kulturgintzako eragilea beraren irudia eta lana elikatzen delako, eta baita kulturgintzako

ehuna ere.

Modu berean, eraikitzea, erakundetzea, eraginkorrago izango da erdigunean gertatzen

bada, hor jokatzen delako euskal kulturgintzaren biziberritzea. Modu berean, irismena

barrutik kanpora egiten bada hobe, gero eta urrutirago iristea hobe izanik ere, lehen

zirkuluak primatu behar direlako. Hain zuzen lehen zirkuluak elikatzea da euskarazko

kulturaren zeregin nagusia, eta horiek elikatu, trinkotu, eraiki ahala, iritsi ahal izango da

gero eta urrutirago.

Parametro hauek egitasmoak aurrez baloratzeko baina baita ondoren ebaluatzeko ere

balio dezakete. Eta horrekin sustapen bideak markatu ahal izango dira. Balio katean

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 34: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

dauden tapoiak identifikatzea ere beharrezko da, eta horretan merkaturatzea da arazo

gehien dituen kate-begia une honetan.

Hitzarmenen berrirakurketa bat

Hitzarmena duten erakundeei zer eskatu ahal zaien argitzea ere funtsezkoa da. Aurreko

ataletan esandako guztiak, irizpideen aplikazioa ezinbesteko da, zehazki zer ekarpen

egiten duten ikusteko eta nola hobetu daitekeen erabaki eta hobetze horretan laguntzaile

izateko. Baina, oroz gain, ideia orokor batek izan behar du gidalerro: Aldundiak bere

buruari eskatzen dioena eskatu behar dio hitzarmen bitartez edo inbertsio errealez edo

diru-laguntzen bitartez laguntzen dituen erakunde, talde, fundazioa, sortzaile eta gizarte

eragileei. Ez gehiago ez gutxiago.

Hizkuntzari dagokiona: Publikotasunean euskara lehentasunez erabil dezatela,

hitzez eta idatziz. Zuzendaritza elebiduna izan dadila eta bereziki eleduna

elebidun izan dadila. Erakundearen lan eta harreman hizkuntza euskara izan

dadin plangintzak martxan jar ditzatela.

Ekosistemari dagokiona: Kultur diziplinaren ahalik eta alor gehienetara iristen

saia dadila: hedabideetara, gazteen transmisiora, eragiletza sozialera, jakintza

metatzera... Sektore bereko beste erakundeekin elkarlana bultzatzea helburu izan

dezala. Eremu geografikoa kontutan izatea, herri, eskualde, herrialde eskaletan.

Kulturaren ekosisteman kokatzea bere egitekoa.

Edukiari dagokiona: Kasuan kasu, hizkuntza eta kultura minorizatuekiko

sentsibilitatea ere praktikatzea. Jarduera horrek erantzun diezaiola gure kultur

politikaren ardatz nagusiari, hizkuntzaren berreskurapenari.

Kultur demokraziari dagokiona: Kalitatearekiko konpromisoa ezinbesteko da,

hau euskarazko produktu eta egitasmo txar edo kalitate gutxiko bat kaleratzen

edo martxan jartzen den bakoitzean, kalte larria egiten zaio euskal kulturari.

Kalitatearen parametroak zehaztu egin beharko dira eta horretarako jarrera auto-

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 35: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

zentratuak izan beharko du giltza. Informazioarekiko eta gardentasunarekiko

konpromisoa. Hedapenarekiko konpromisoa. Lagundu den produktu edo egitasmo hori

hedatuko dela ziurtatu beharko da.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 36: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Ohar metodologikoak

* Kultur aurrekontuen analisi eredua, 2008 urtekoari aplikatua.

Euskarazko berbazko kultura:

Gipuzkoa 2.0 (1.576.800)

Euskararen normalkuntzatik zehazki kulturara doana (2.313.446)

Aldizkariei enpresa pribatu (439.445), ikus-entzunezko proiektuei (300.000), UZEI, Ikastolen Elkarteari bertsolaritza irakasteko, irabaz asmorik gabeko aldizkariei (332.175), Euskal Idazleen Elkartea, Galtzagorri (120.000), Topagunea, Mintzola (525.000), tokiko telebistak (260.000)

Udalbide (465.100)

Guztira: 4.355.346

Gaztelera nagusi duen berbazko kultura: Zinemaldia (982.000), UNED (540.750), EHU udako unibertsitatea (127.000), EHU Baroja katedra (200.000), Liburutegi katalogazioa (300.000).

Guztira: 2.149.750

Tartean: Eusko Ikaskuntza (133.525), Kursaala (415.145), Ikasketa bekak (210.000), Sorkuntza bekak (54.000), Liburutegi fondo erosketa (460.000), Eszena ikuskizunen ekoizpen eta merkaturatzea, Kultur ekintzak unibertsitatean, Kultur elkarteei programaziorako (198.405), KM Liburutegia (756.630). * Tabakalera (700.000) Plan estrategikotik.

Guztira: 1.471.075 + Tabalakera 700.000: 2.171.075

Gaztelerazko berbazko kultura + tartekoa: 4.320.825

Ez-berbazko kultura: Ondare historiko artistikoa (5.036.582), Agiritegi eta artxiboak (1.731.471), Arteleku (784.000), Musika hamabostaldia (525.000), KM erakusketa gunea (230.300), , Dantzaz elkartea (120.000). * Balentziaga museoa (1.000.000) Plan Estrategikotik.

Guztira: 7.320.423 + Balentziaga 1.000.000: 8.320.423

Ikusten denez, 'gaztelerazko berbazko kultura' atalari 'tarteko' atala ere gehitu diogu, aurreko lerroetan azaldu dugun arrazoiagatik. Modu berean, 'berbazko euskarazko kultura' atalean sartu dugu Gipuzkoa 2.0 ekimenaren laguntzen atal osoa, jakinda diru guztiak ez direla kulturarako diru gisa hartu ahal, eta beste hainbeste gertatzen da Udalbide erakundeak jasotzen duenarekin, Udalbideren ekimen guztiak ez direlako kulturazkoak zentzurik arruntenean, ez eta berariaz euskarazkoak ere. Horregatik ez da erraza zehatz-mehatz argitzea zer doan euskarazko kulturara zuzenean eta zer ez. Hala izanik ere, hurbilpen hau egokia dela uste dugu, eta hizkuntzaren ikuspuntutik diruak nola banatzen diren ikusten benetan laguntzen duela.

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Page 37: Sorguneak kultur politika

SORguneak ikertegia

Bibliografia

Amezaga, Josu: 'Kulturaz eta kultur politikaz', 1998. Jakin-73

Amezaga, Josu: 'Herri kultura: euskal kultura eta kultura popularrak', doktore

tesia, 1994. UEU

Azurmendi, Joxe: 'Euskaldunak eta Espainolak', 1992. Elkar

Fernandez, Mario: 'Las politicas culturales', 1991

Izagirre, Koldo: 'Masustak, madariak eta New York', 2004, Jakin 14

Izagirre, Koldo: 'Autopsiarako frogak. Artseniko aztarnak gure hizkuntzan',

2011, Susa

Lertxundi, Anjel: 'Eremu libreak, eremu konpartituak', 2005, Jakin 16

Lopez, Bernat: 'Lenguas minorizadas y medios de comunicación', 2006

Olano, Markel: 'Euskararik gabe ez dago Euskal Herririk', 2009, Tolosan,

hitzaldia

Sarasua, Jon: 'Kulturaren zurrunbiloan', 2004, hitzaldia

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA