Diseinua eta ilustrazioak: Haur eta gazteak, Haur eta Gazte Programetan 3.723 Ahultasun egoeran...

of 40 /40

Embed Size (px)

Transcript of Diseinua eta ilustrazioak: Haur eta gazteak, Haur eta Gazte Programetan 3.723 Ahultasun egoeran...

  • Dise

    inua

    eta

    ilus

    trazi

    oak:

    www

    .lam

    achi

    negr

    afica

    .com

    EDE Fundazioawww.edefundazioa.org

    Suspergintzawww.suspergintza.net

    Suspertuwww.suspertu.net

    Fundación Luz Casanovawww.proyectosluzcasanova.org

  • SarreraAldaketen urtea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2

    Gizartearen protagonismoa sustatzen duguGizarte inpaktua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4Gizarte proiekzioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5Pertsonen kudeaketa eta garapena. . . . . . . . . . . . 6Parte-hartzeak eta lankidetzak . . . . . . . . . . . . . . . . 7Eskuzabaltasunez betetako ondarea . . . . . . . . . . . 8Datu ekonomikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

    Ede FundazioaAholkularitza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11Ikerketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13Prestakuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14Garapen komunitarioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15Bakeola . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16Bolunta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17Bizkaiko hirugarren sektoreko behatokia . . . . . . . 18Europar proiektuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19Enplegurako sustapena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20Datu ekonomikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21

    SuspergintzaAdinekoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 23Haurtzaroa eta gazteria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24Emakumea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25Kulturartekotasuna eta tratu-berdintasuna . . . . 26Nontzeberri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27Datu ekonomikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28

    SuspertuSuspertu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 30Ateri: aterpetxeak eta egoitzak . . . . . . . . . . . . . . 31Datu ekonomikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 33

    Luz Casanova FundazioaLuz Casanova Fundazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 35

    Berdintasunaren tximeleta efektua . . . . . . 37

    AURKIBIDEA

  • 2

    Aldaketen urtea

    SARRERA

    2018a erakunde guztientzako urte ona izan da.

    Kudeaketako adierazle guztiek izan duten hobekuntza nabarmen nezake, baina hiru soilik aipatuko ditut: sarreren bolumenean izandako igoera, 14 milioi euro baino gehiagokoa, eta krisiaren aurreko zifretara hurbiltzen gaituena; funts propioak berreskuratzeko aukera ematen digun, eta hala, independenteago egiten gaituen emaitza; eta enpleguaren sorrera, bereziki Suspertu elkartean, gizarteratzeko enplegua % 33 hazi baitugu.

    Kudeaketako eta inpaktuko adierazle guztietan izandako hobekuntza garrantzitsua izan dela baztertu gabe, erakunde osoaren lan bikainaren neurria ematen baitu horrek, egokia iruditzen zait 2018an gertatu diren elementu kualitatibo batzuk aipatzea; izan ere, gure misioan indartu egitean gaituzte eta etorkizunean garatzeko bideak irekitzen dizkigute.

    Madrilgo Luz Casanova Fundazioarekin egindako integrazioa dagoeneko gauzatuta dago. Fundazio hori indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei harrera egiten espezializatuta dago, baita eskola adineko umeekin eta etxerik gabekoekin hezkuntza arloko prebentzioa egiten ere. Era berean, urrian, Jesusen Bihotzaren azken apostolikoekin agurtu ginen, haien ibilbidea eta Bilboko etxean utzi duten ondarea aitortzeko; egoitza hori hartuko dugu guk eta haien eskuzabaltasuna eskertu nahi izan dugu.

    Ohikoak ez diren inguruneetan, ez oso ezagunetan, ikusgarriago egin gara aurten, komunikabideetan eta enpresa munduan presentzia izan dugu, eta gure Emaktiva programa ezagutarazi dugu, CEBEK, ASLE eta Parke Teknologikoekin hitzarmenak sinatuta.

    Aurten, mundu mailako mugimendu feministarentzat hain adierazgarria izan den urte honetan, mugimenduaren hasieratik sortutako ekimen

    guztiekin bat egin dugu, baita martxoaren 8ko greba feministarekin ere, eta hala, genero-berdintasunaren arloan lan-ibilbide luzeari ere ikusgarritasuna eman diogu.

    Behar bereziak dituzten pasoko migratzaileei harrera emateko zentro berriaren kudeaketa hartu dugun urtea ere izan da, Berrizeko Olakueta Etxea hain zuzen ere, udalerrian herritarren parte-hartze mugimendu interesgarriaren gunea izan da.

    Azken batean, aldaketen urtea, urte ona, Ostargi, Patronatuko Batzordearen, kudeaketa taldearen eta proiektuetan lan egiten duten pertsona guztien lanaren emaitza. Horiei guztiei nire aitortza eta esker ona adierazi nahi diet ondo egindako lanagatik.

    Jon MancisidorEDE Fundazioko Patronatu Batzordearen presidentea

  • Pertsonen ahalduntzea eta gizarte bidezkoago bat lortu nahi ditugu,

    garapen pertsonal eta kolektiboaren bidez eta gizarte, kultura eta hezkuntza

    jarduerak sustatuz.

    GIZARTEAREN PROTAGONISMOA SUSTATZEN DUGU

    Fundación EDE Suspergintza Elkartea Suspertu S.L. Fundación Luz Casanova

    Entitate talde bat gara, zeinak balio berdinak partekatzen dituen, mota askotako zerbitzu independenteak, eta era berean osagarriak, eskainiz.

    Funtsean Euskadin eta Madrilen lan egiten dugu eta lankidetzak garatzen ditugu eta nazio mailan nahiz nazioartean loturak ezartzen ditugu, ahal dela Europa mailan.

  • GIZARTE- INPAKTUA

    230.689 Gure jardunaren onuradunak

    11.020 Prestakuntza-orduak, profesionalentzat eta boluntarioentzat

    23.207 Aholkularitza eta ikerkuntza orduak

    876 Artatutako entitateak

    3.827 Haur eta gazteak, Haur eta Gazte Programetan

    3.723 Ahultasun egoeran dauden artatutako pertsonak

    12 Gizarte, gazte eta kirol instalazioak

    150.349 Egonaldiak, aterpetxe eta egoitzetan

    Adinekoak eta zaintzaileak

    Emakumeak eta ekitatea

    Ostatua eta gizarte turismoa

    Kultur jarduna

    Immigrazioa eta berdintasunezko tratua

    Hezkuntza jarduna, haur, nerabe eta gazteekin, eta haien familiekin

    Bazterketa arriskuan dauden kolektiboak

    Trebakuntza profesionalentzat eta erakundeentzat

    Erakundeen garapena eta entitateen kudeaketaren hobekuntza

    Enplegua eta lan munduan txertatzea

    Boluntariotza eta gizarte partaidetza

    Ingurumen hezkuntza eta garapen iraunkorra

    Bizikidetza, gatazka eta giza eskubideak

  • 5

    Taldean lan egiten, “Vallekas” zentroaren irudi korporatiboa sortzen

    Madrilgo lankideek laguntza eskatu ziguten Madri-len hirugarren sektorean lanean dabilen VALLEKAS zentroaren irudi korporatiboa kontzeptualizat-zeko. Markaren irudia, logotipoa, liburuxka eta era askotako aplikazioak sortzen lagundu genien, bai eta eraikineko seinaleak sortzen ere (leihoak, sarrerako atea, barruko espazioak…).

    EDE taldearen irudi berria eta jardueren memoriaren euskarri berria

    Aurten, ahalegin handia egin dugu memoria ikusga-rriagoa izan dadin, eta ez horren testuala, iradoki-garriagoa eta entretenigarriagoa izateko.

    GIZARTE PROIEKZIOAGure entitateentzat funtsezkoa da beren ezagutzak eta gogoetak partekatzea gizarte osoarekin.

    Hori dela eta, eskura dituzten komunikazio tresnak eta kanalak erabiltzen dituzte: presentzia hedabideetan, interneten parte hartzea, sentsibilizazio kanpainak, eta abar.

    Gure konplizitateari eusten diogu, urtean zehar egiten diren barneko sentsibilizazio- eta prestakuntza-kanpainetan berdintasuneko (Orekatuz), euskarako (Euskara Batzordea) eta teknologiako (Garapen Digitala) batzordeei babesa emanez eta lagunduz.

    EDE Fundazioaren enplegu arlorako ikasleak atzemateko plana

    Ikasleak atzemateko plana egin dugu, langabeentzako enplegurako prestakuntza-ikastaroak sustatzeko. Dokumentu bat idatzi genuen, ikasleak atzemateko prozedura hobetzeko iradokizunak jasoz, bai eta ikastaroetako izen-emateak ugaritzeko komunikazio-ekintzak ere.

    Hautatutako komunikazio-ekintzen artean, ikastaroen karteletarako berezko irudi grafiko bat sortzen lagundu genien, eta sare sozialetan publizitate-kanpaina bat kudeatu genuen zenbait prestakuntza-ekintzetarako.

    Komunikabideetan inpaktua handitzea

    Komunikabideetan, oro har, ehun inpaktu inguru izan ditugu, eta zehazki prentsan, gure inpak-tuak nabarmen handitu dira. Hala, komunikazio korporatiboari esleitutako enkargua bete dugu: EDE Taldeko erakunde multzoaren jardueren ikusgarritasuna handitzea kanpora begira, batez ere komunikabideetan.

    EDE Fundazioaren zenbait programek, hala nola Emaktivak, Bakeolak, Aisialdiak eta Boluntak, eta Suspergintza Elkartearen adinekoen programak eta Kulturartekotasun eta Tratu-Berdintasunaren programek egindako lanak jarduera handiagoa izan zuen komunikabideetan eta gehiago erakarri zuen.

    GIZARTEAREN PROTAGONISMOA SUSTATZEN DUGU

  • 6

    Boluntariotza Planaren aktibazioa

    Boluntarioen Arretarako Plana aktibatu dugu, erakundeko boluntarioen atzemate-, laguntze-, jarraipen- eta deslotura-prozesuak hobetzeko hel-buru duena. Horrez gain, profesionalei, laguntzaileei eta boluntarioei egiten duten lana bistaratu eta aitortu nahi die. Gaur egun, EDE Taldeak eskainitako bi boluntariotza-programei lotutako hiru profil daude:

    Garapen Digitala: Profil profesional digitalak

    EDE Taldeak apustu estrategiko baten alde egin du, erakundean lan egiten duten pertsonek beren profil profesionalekin berariaz lortutako gaitasun digita-lak gara ditzaten (DIGCOMP 2013 Europar ereduaren arabera).

    Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan (Agenda Di-gitala 2015 – [email protected]) gaitasun digitalen mailak ebaluatu dira (Ikanos) eta -lehen aldiz- zehaztu dira erakundeetako langileen Profil Profesional Digitalak. Horren ondorioz, bi urterako prestakuntza eta gai-kuntza digitaleko plan bat diseinatu eta burutu da, profil bakoitzarekin lotuta. “Astearte Digitalak” esan zaio plan horri.

    EDE Fundazioaren aisialdi eskola

    43 Boluntario

    28 Emakume 15 Gizon

    Atzarri, Suspergintza Elkarteko indarke-riaren biktima diren emakumeei arreta emateko programa

    9 Emakume boluntario

    Luz Casanova Fundazioaren gizarteratzeko proiektuak

    114 Boluntario

    PERTSONEN KUDEAKETA ETA GARAPENA

    Euskara babestuz eta sustatuz

    Euskara Plana: Eusko Jaurlaritzak sustatutako Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan euskara-ren egoerari buruzko azterlanean parte-hartze aktiboa.

    Euskaraldia: EDE Fundazioan Eus-karaldia ekimenaren hedapen zabala egin genuen, eta gure erakundeetan lan egiten dutenak parte hartzera gonbidatu genituen.

    Orekatuzekin batera egindako egutegia. Euskal emakume garaiki-deek gizartearen zenbait esparrutan egindako zeregina ikusgai egiten saiatu ginen, euskara sustatzeaz gain.

    Orekatuz, Berdintasun Plana

    Martxoaren 8ko greban parte hartu genuen, eta sartu ez ziren soldatei zegokien zenbatekoa emakumeen alde eta emakume-entzat lan egiten duen erakunde batentzat izan zen.

    Horrez gain, bat egin genuen “Me Too” kanpainarekin, gure erakundeetan lan egiten duten pertsonek bereizketa- edo jazarpen-esperientziak izenik eman gabe kontatuz parte har zezaten.

    Lan-harremanak

    • Partaidetza aktiboa eta Esku Hartze Sozialaren V. Hitzarmenaren sinadura.

    • Suspertun 2018rako soldata-baldintzak autoarautzeko hitzarmen bat lortu da, Suspertuko enpresa-batzordearen eta Suspertuko zuzendaritzaren arteko negoziazioaren ondorioz.

    • EDE, Suspergintza eta Susperturentzat Laneko Arriskuen Prebentziorako zerbitzu bat garatzea.

    GIZARTEAREN PROTAGONISMOA SUSTATZEN DUGU

    167 Boluntarioak

    143Laguntzaileak

    15 Praktiketan

    297 Langileak

    132Prestakuntza-jarduerak 5.364 Barruko prestakuntza-orduak

    31 Prestakuntza-ekintza gaitasun digitalei buruz

    259 Pertsonak jaso dute prestakuntza

    1.543 Lan-ordu

    79,6 % 20,4

    68,8 % 31,2

    73,7 % 26,3

    71,4 % 28,6

  • 7

    PARTE-HARTZEAKETA LANKIDETZAK • Euskalerriko Eskautak Bizkaia• Kiribil Sarea

    • Aisi Hezi Fundazioa• Umeak Kalean Elkartea• Harribide Fundazioa• Aizibizia Elkartea • Gozaldi Elkartea. Euskadiko

    Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak

    Lankidetza

    • Bategin Bizkaia eta Bategin Gipuzkoa Elkartea

    • Etorkin Gazteen Partzuergoa

    • Aisialdi Hezitzailearen Partzuergoa

    • Elizako Gizarte Erakundeen Taldea

    Parte-hartzea kontseiluetan

    • Euskal Boluntariotza Kontseilua

    • Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

    • Pastoralaren Elizbarrutiko Kontseilua

    • Eusko Jaurlaritzako haur eta nerabeen batzorde iraunkor sektoriala

    Hirugarren sektoreko sareak

    • Gizatea. Gizarteratzeko eta laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea

    • EAPN. Pobreziaren aurkako Borrokaren Europako Sarea

    • Gizardatz. Bizkaiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko erakundeen elkartea

    • Astialdi Sarea. Gizarte esku-hartzea eta aisialdiko heziketa

    • Emakumeok Bidean • Giza Eskubideen eta Bake

    Hezkuntzaren Elkarteen Foroa • Didania. Aisialdiko Elkarte

    Kristauen Federazioa• Faciam: Gizarteratzeko eta

    Marjinatuei Laguntzeko Zentroen Elkarteen Federazioa.

    • Madrilgo Hirugarren Sektoreko Plataforma

    • Feantsa: European Federation of National Organisations Working with Homeless

    Estatuko aliantzak

    • Pere Tarrés Fundazioa (Bartzelona)

    Partaidetza kopuru berdinarekin jarraitzen dugu, baina kide garen Sareetako Batzorde eta Lantalde gehiagotan parte-hartzen ari gara.

    • Gizatearen bidez, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatutako 2014-2020 Gizarteratzeko eta Ekonomia Sozialeko Programa Operatiboan (POISE) parte hartu genuen. Programa horren azken helburua laneratze-enpresetako pertsonak merkatu arruntean sartzea da. Suspertuko bi pertsonak 2019an lehen esperientzia pilotuan parte hartuko dute.

    • Ekainen bidez (REAS, EAPN, Hirekin eta Gizartea. Euskadiko Inklusio Sareak), Eusko Jaurlaritzarekin enplegu inklusiboari buruzko elkarrizketa areagotu da. Hala, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin koordinazio etengabea sortu da, eta 2019. urtean jarraipena izango du.

    Aisialdia eta garapen komunitarioa

    GIZARTEAREN PROTAGONISMOA SUSTATZEN DUGU

    Aisialdi hezitzaileko erakundeen euskal sarearen biltzarra

    2018ko urriaren 19an eta 20an, “Astialdi Kongresua” izan zen Barakaldon, “Aisialdian hezteko I. Nazioarteko Biltzarra: inklusiorantz”. Astialdi Sareak (aisialdi hezitzaileko erakundeen euskal sareak) eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu zuten Biltzarra, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politikak Sailaren babesaz. EDE Fundazioa Astialdi Sareko kide da eta zuzendaritza-batzordean parte hartzen du.

  • 8

    Jesusen Bihotzaren Apostolikoen lagunartearen lanari eskerrak

    Jesusen Bihotzaren Apostolikoen lagunarteak Bilbo utzi eta agurtu egin behar zuenez, aitortza-ekitaldi bat antolatu genuen, lagunartearen antzinako egoitzan dauden beste erakundeekin batera.

    Horrez gain, “Jesusen Bihotzeko Apostolikoak: eskuzabaltasu-nezko ondarea” izenburupean erakusketa bat instalatu genuen, pobreziaren aurka egindako gizarte-lan handia ezagutzera emateko.

    Eraikuntzaren barne-patio birmoldatuan egin zen ekitaldia, eraikinean gauden erakundeen topagunea bihurtu baita.

    ESKUZABALTASUNEZ BETETAKO ONDAREA

    GIZARTEAREN PROTAGONISMOA SUSTATZEN DUGU

  • 9

    DATU EKONOMIKOAK

    2014

    11.560 €

    12.202 €

    2017

    11.443 €

    2016

    11.792 €

    20152010

    15.113 €

    2011

    14.279 €

    2018

    14.105 €

    2012

    12.965 €

    2013

    11.356 €

    MILAKA EUROAN

  • 18 19

    Patronatuko Batzordea

    · Jon Joseba Mancisidor Solaberrieta, presidentea

    · Jose Ignacio Eguizábal Escribano, presidenteordea

    · Maria Elena Ayarza Elorriaga, diruzaina· Jose Alberto Vicente Otxoa, ohorezko patronoa

    · Matilde Elexpuru Soloaga, batzordekidea · María Begoña Marañón Unanue, batzordekidea

    · Rut Martinez Muñoz, batzordekidea· Asier Rodríguez de Pedro, batzordekidea· Rafael Ruiz de Gauna i Torres, batzordekidea

    · Josefa Moleón Caro, batzordekidea· María Silvestre Cabrera, batzordekidea· Mª Jose Torres Perez, batzordekidea· Víctor González Prieto, idazkari ez patronoa

    Zerbitzuak

    · Erakunde, genero, hirugarren sektore, gizarte-zerbitzu eta gazterian espezializatutako Gizarte-aholkularitza

    · Ikerkuntza aplikatua

    · Trebakuntza eta orientazio programak, esku-hartze sozialeko profesional eta boluntarioentzat

    · Enpleguaren sustapenerako Zerbitzuak

    · Bizikidetza hobetzeko eta giza eskubideak sustatzeko programak

    · Gizarte-partaidetza eta garapen komunitarioa sustatzeko programak

    68 Langileak

    71.533web bisita

    44 24

    EDE FUNDAZIOAGiza garapena eta elkarte ehundura sustatzen ditugu,

    ezagutzaren, trebakuntzaren eta pertsona eta erakundeentzako laguntzaren bitartez.

    Ostargi elkarteak sustatutako entitate bat gara. Bere jatorrian Elizari lotua, 1976an abiatutako ibilbide baten emaitza gara, eta gure inguruko Gizarte-erantzukizuneko Sistemen, Hirugarren Sektore Sozialaren eta

    Garapen Komunitarioaren hobekuntza lortu nahi dugu, gizarte, hezkuntza eta kultura esku-hartzearen esparruan aritzen diren pertsona eta entitateentzako (publiko eta pribatuak) programa eta zerbitzuen bitartez.

    https://twitter.com/edeconocimiento?lang=eshttps://www.instagram.com/fundacionedehttps://www.facebook.com/edefundazioa/https://www.youtube.com/channel/UC4UOEFuEaVgnbkfq0rhqhsQhttps://www.linkedin.com/company/fundaci-n-ede/?originalSubdomain=es

  • INDARTU: Bizkaiko hirugarren sektoreko erakundeak indartzea

    Bizkaiko erakunde txikiek eta ertainek beren kudeaketa hobetzearekin lotuta zer behar dituzten egiaztatzearen ondorioz sortu zen programa hori. EDE Fundazioak eta BBK-k enpresa horiekin etengabe harremanetan egonez hauteman zituzten behar horiek. Indarturi esker, erakunde horiek kanpoko laguntza bat dute, aldi baterakoa. Laguntza hori diru aldetik arrazoizkoa da, eta beren baliabideak eta kudeaketa-gaitasunak sendotzeko aukera ematen die.

    2018an, Indartu Programak hauei laguntzeko aukera eman du:

    • Lagun Artean Elkartea• Bidegintza Kooperatiba• Gizatiar Elkartea • Bidesari Elkartea.• Aspanovas Elkartea• Besarkatuz Elkartea• Amesten Elkartea• Hay una Esperanza para ti Elkartea• Down Sindromearen Fundazioa

    AHOLKULARITZAErakunde publikoek eta pribatuek gizarte bidezkoago, askeago eta solidarioago baten garapenaren alde egitea nahi dugu, bai eta pertsonen eta kolektiboen bizi-baldintzak hobetzearen alde ere, batez ere egoera ahulenean daudenei erreparatuz.

    Xede hori lortze aldera, kudeaketa aurreratuko eta kalitateko sistemak, etorkizuneko estrategiak, proiektu berritzaileak, berdintasunaren aldeko apustuak eta esku-hartze sozialaren esparruan espezializatutako ikerketak egiten ditugu.

    136 aholkularitzako proiekutak

    19.033 aholkularitzako orduak

    67 Artatutako entitateak

    Euskotrenen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planari laguntza teknikoa ematea

    2010etik egin dugun bezala, 2018an EUSKOTRENi laguntza teknikoa eskaini diogu, III. Berdintasun Plana ezartzeko.

    Lorpen hauek izan ditugu, besteak beste:

    • 2010ean %18 izatetik 2018an %27 izatera pasatu da.

    • Emakumezko langileen %100ek autodefentsa feministarako prestakuntza jaso du.

    • Euskalitek berdintasun-kudeaketan 5 jardunbide on aitortu ditu.

    • Enpresako unitate mugikorretatik publizitate-kanpaina sexistak kendu dira.

    Gizarteratze- eta laneratze-sarea Debabarrenan eta Debagoienan

    Eskualdeko sarea diseinatzen lagundu dugu. Sarearen helburua da lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen laneratzearekin lotutako eragileekin koordinazioa, lankidetza eta lana elkarrekin egitea, hala, ingurunera egokitutako erantzun berriak garatzeko edo jarduerak eraginkorrago eta eragingarriagoak izan daitezen.

    Sarea diseinatu bitartean egindako dinamiketan nahiz sarea osatzean,gizarteratze- eta laneratze-esparruan lan egiten duten askotariko eragile ugarik hartu dute parte: Administrazio Publikoetako zenbait mailatako sailek, funtsean, enpleguarekin eta gizarte-zerbitzuekin, enpresa publikoekin, gizarteratze-enpresekin, hirugarren sektoreko erakundeekin eta ikastetxeekin lotura dutenak.

    11EDE FUNDAZIOA

  • 12

    KULTUR’CONNECTION: Sendotze asoziatiboa eta aniztasunaren sustapena

    Biltzen: Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuak, Ignacio Ellacuria Fundazioak eta EDE Fundazioak Kultur’Connection, programa sustatu dute, sendotze asoziatiboa eta gizarte-partaidetza ardatz dituena. Era berean, programa horren helburua da gizarte-eraikuntzari ekarpena egitea eta herritarren, etorkinen eta ijitoen elkarte-ehunaren ikuspuntutik parte-hartzea sustatzea eta balioestea.

    Nafarroako Gobernuarekin aholkularitza-prozesua egin dugu Boluntariotzako Ekintza Plana egiteko, 2018-2020 aldirako, eta bertan bost sailek hartu dute parte. Egindako proposamena aho batez onartu zuen Boluntariotzaren Nafarroako Kontseiluak eta, batez ere, boluntariotzaren arloan foru-apustu sendoa, egonkorra eta koherentea oinarritzen lagunduko duen tresna izan nahi du.

    Nafarroako Gobernuak sustatuta, bestalde, Nafarroako 6 udali eman diegu laguntza eta babesa

    (Burlata, Castejón, Cintruénigo, Mendavia, Zizur Handia eta Eguesibarra) udalerria Haurren Hiri Adiskidetsu gisa aitortzeko prozesuaren ekintza nagusietako bat diseinatzeko eta ezartzeko proiektu pilotu batean UNICEF bidez: udalerrian haurrak eta nerabeak ordezkatzeko eta parte hartzeko etengabeko erakundea. Gainera, esperientzia horiek sistematizatu eta horietatik eratorritako ezagutza Nafarroako beste udal batzuetara transferitzeko gida bat egin dugu.

    Nafarroako Gobernuari laneko prozesuetan laguntzen: Nafarroako Boluntariotza Plana eta tokiko arloan haurrek parte hartzeko erakundeak martxan jartzeko proiektu pilotua

    Galdakaon gizarte-zerbitzuak garatzeko laguntza teknikoa

    Gizarte Zerbitzuetako talde teknikoa eta politikoa babestu eta lagundu dugu,Galdakaon Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren hedapenean aurrera egiteko beharrezkodokumentuak eta txostenak egi-ten, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean eta prestazioen eta zerbitzuen Zorroaren Dekretuan jasotakoarekin bat eginez.

    EDE FUNDAZIOA

  • IKERKETAEzagutza sortu nahi dugu, gizarte-garapena sustatzeko. Horregatik, erakundeen eta pertsonen eskura jartzen dugu gure ikerketa.

    Ibilbide luzeko ikerketa-talde bat gara, esku-hartze sozialaren esparruan espezializatua, eta azterketaren xede diren pertsonek ikerketan parte hartzeko bide ematen dugu, gizarte-eragile gisa duten zeregina aitortuz.

    27 Ikerkuntza proiektuak

    4.174 Orduak

    8 Artatutako entitateak

    Euskadiko boluntariotzari eta parte hartze sozialari buruzko datuak eguneratzea

    Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari lagundu diogu gure komunitate autonomoan borondatez lan egiten duten pertsonen kopurua zenbatzeko. Azterketa honetan arlo honetan orain arte egin-dako azterketetan baino boluntariotzaren ikuspegi zabalagoa eta osoa-goa hartu da, herritarrek borondatez eta elkartasunez parte hartzeko dituzten beste modu batzuen inguruko informazioa biltzen baita.

    Helburu hori lortzeko, metodologia kuantitatiboaren alde egin dugu. Zehazki, telefono bidezko makroinkesta bat jarri zen martxan, eta azaroan eta abenduan egingo zen. Helburutzat zuen EAEko 18 urtetik gorako 1.800 lagunen informazioa jasotzea, eta hala, egungo boluntariotzaren ehunekoa, galdutakoa eta potentziala kalkulatzea.

    Haurduntza subrogatuari buruzko azterlana egitea eta aurkeztea

    Emakunderi laguntza eman diogu haurduntza subrogatuari buruzko informazioa sistematizatzeko eta analizatzeko prozesu batean, gaiaren inguruko eztabaida publikoan parte hartzen duten eragileen jarrerak zein diren jakiteko, eta era berean, emakumeen bizitzan eta eskubideetan aurreikus daitezkeen ondorioei buruz gehiago jakiteko.

    Emakundek UPV-EHUko Udako Ikastaroen baitan 2018ko uztailean Donostiako Miramar Jauregian antolatu zuen “Haurduntza subrogatua edo alokairuko sabelak? ” ikastaroan aurkeztu zuen azterlana.

    Ordiziako gazteriaren errealitateari buruzko azterlana

    Gazteek eta gazteriaren arloko eragileek zenbait esku-hartze esparrutan elkarrekin egindako lanaren emaitza da Ordizia 22. Besteak beste, esparru hauetan jardun dute: enplegua eta ekintzailetza; hezkuntza eta prestakuntza; sareko lana, parte-hartzea eta gizarte-konpromisoa; komunikazioa; gazteriaren zerbitzuak; kultura eta kirola; gizarte esku-hartzea; osasuna eta ongizatea; genero-ikuspuntua; eta euskara. Azterlan horren bidez, Ordiziako gazteen errealitateari buruz gehiago ikasi da.

    13

    Beste parte-hartze sozial mota

    batzuk

    Boluntariotza antolatua

    Parte-hartze soziala

    (zentzurik zabelenean)

    EDE FUNDAZIOA

  • PRESTAKUNTZA

    Aisialdiko eskolako ikastaroetako kokapen berria

    2018tik, aisialdiko eskolaren programako ikastaroak Urduñako Antzinako Andra Mariren Ikastetxeko ater-petxean izaten dira. Eskola garen aldetik, garrantzia ematen diogu gure ikastaroetan bizikidetzari eta prestakuntza-metodologiaren eredu horren aldeko apustua egin dugu, teoria emateaz gain, aukera ematen baitigu elkarrekin bizi eta eguneroko gauzak txikiak partekatzeko. Espazio horrek, eredu horrekin jarraitzea ahalbidetu du.

    Urteak daramatzagu Bizkaian elkarte-, hezkuntza- eta gizarte-ehuna sendotzen, prestakuntzaren bidez.

    Pertsonen eta erakundeen gaitasunen hazkundea sustatzen dugu. Norberaren garapena, erakunde-garapena eta enplegua ardatz dituzten ekintzen eta esperientzien alde egiten dugu. Eta laneko eta esku-hartzeko beste eredu eta estrategia batzuen bila gabiltza. Izan ere, gure ustez, prestakuntza enplegagarritasuna hobetzeko eta erakundeak sustatzeko tresna nagusia da.

    2.557Trebatutako pertsonak

    221 Ikastaroak

    11.020Prestakuntza orduak

    Aitortu proiektua

    2018an, Aitortu Erakunde gisa aitortua izateko prozesua egin dugu, gure boluntarioei aisialdiko heziketaren esparruan izandako esperientziaren bidez eskuratutako eskumenak eta abileziak ziurtatzeko. Aitortu proiektuaren helburu nagusia da borondatezko ekintzaren bidez eskuratutako eskumenak eta abileziak aitortzea sustatuko duten erakundeen sare nazional bat antolatzea, gazteen enplegagarritasuna hobetze aldera.

    Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleentzat prestakuntza etengabea

    PREST GARA Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza etengabeko plana da, zenbait eskumen-esparru sendotzeko prestakuntza-jardueren programa zabalaz osatua. EDE Fundazioak Euskadi osoan ikastetxe ugariko irakasle-taldeetako zenbait pertsona lagundu eta artatu ditu beren prestakuntza-behar batzuk asetzen. Jarduera horiek online eta klase presentzialen bidez egiten dira.

    Programa garatzeko, Eusko Jaurlaritzaren agindu baten arabera hautatutako erakundeen lankidetza du Hezkuntza Sailak. EDE Fundazioa, 2018. urtean, erakunde horietako bat izan zen, eta 7 prestakuntza-ekintza egin zituen.

    14 EDE FUNDAZIOA

  • GARAPEN KOMUNITARIOA

    Didania aisialdiko erakundeen federazioaren LXIX. Batzarra Bilbon

    2018ko urrian, Didania aisialdiko erakundeen federazioak, EDE kide duenak, LXIX. Ohiko Batzarra izan zuen Bilbon. Federazioak 2018-2019 ikasturterako ekintza-plan berria landu eta onartu zuen, eta federazioko gobernu-organoan zegokion txandatzea egin zen. Hala, zenbait pertsona gobernu-organotik atera ziren, eta beste batzuk behin betiko batzordean sartu. Abegi-erakundea izan ginenez, logistika osoa eta aisialdiko jarduerak gure ardura izan ziren. Aisialdi Eskolako adierazpen saileko boluntario talde batek dinamizatu zituen jarduera horiek.

    Bilboko Udala Hiri Adiskidetsua adinekoekin pro-graman sartuta dago 2010. urtetik. Horregatik, 2018. urtean Gizarte Ekintzako Sailari laguntza teknikoa ematen jarraitu genion, ‘Bilbo+60 II. Plana’ sus-tatzen laguntzeko. Berariazko ekarpena egin dugu, datozen urteetan programa garatzeko esparru estrategikoa ezartzen.

    Horrez gain, aurtengo erronka nagusienetako bat izan da urrats bat aurrera egitea programaren nortasunaren parte den alor batean: adinekoen prozesuan nahasten eta protagonismoa ematen. Helburu hori betetze aldera, planaren talde eragilea eratu da, 14 adinekoren talde heterogeneoaz osatua.

    15

    Garapen komunitarioa eta gizarte- eta kultura-partaidetza sustatzen ditugu, herritargo aktibo, kritiko, solidario eta erantzunkidea bultzatuz, zeina bestelako gizarte-eragileekin elkarlanean aritzen den (elkarteak, instituzioak, ikastetxeak, kolektiboak…).

    Oasis metodologia Unibertsitatera hurbiltzen

    Bilbo hiri adiskidetsua adinekoekin

    EDE Fundazioak eta Kiribil Sareak osatutako OASIS Bizkaia taldetik, EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) Gizarte Hezkuntzako Gradura hurbildu gara, OASIS metodologia zabaltzeko. Ekimen horrek komunitateak berak aukeratutako amets edo nahi kolektiboak, lankidetzan, proiektatzera eta eraikitzera gonbidatzen du

    komunitatea, tokiko baliabideak eta talentuak mobilizatuz. Lankidetzari esker, esku-hartze komunitarioetako taldeen etorkizuneko profesionalen talentuak detektatzeko jarduerak egin ahal izan genituen, unibertsitaterako nahi zuten horrekin amets egin, eta OASIS metodologiaren fase ugariak aurkeztu eta haiekin esperimentatu.

    EDE FUNDAZIOA

  • BAKEOLALekukotzak biltzeko udal zerbitzua Balmasedan

    2018an, Balmasedako Udalak Argentinako Kereila izenekoarekin bat egitea erabaki zuen. Kereila horren helburua da, nazioarteko auzitegi baten bidez, gizateriaren aurkako eta/edo genozidio-delituak ikertzea, Espainian 1936ko uztailaren 17aren eta 1977ko ekainaren 15aren arteko aldian gertatu zirenak.

    Kereilarien 9 salaketa eta 5 lekukotza jaso ziren Balmasedako udalerriko memoria historikoaren dokumentu-baserako, etorkizunean gaiari buruzko proiektuak garatzeko.

    Giza liburutegiak

    Errefuxiatuen Munduko Eguna dela eta, ekainaren 20an, giza liburutegia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren askotariko jatorri, sinesmen edo kulturako pertsonekin, Giza Eskubideak defendatzen eta zabaltzen konprometitutakoekin, gaian ezagutza berezia dutelako edo bizi izandako esperientzia bat zutelako eta kontatzea/entzutea merezi zuelako.

    30 pertsona anonimo baino gehiago izan ziren irakurtzen edo entzuten.

    EDE Fundazioaren bizikidetza, gatazka eta giza eskubideen zentroa da.

    Gatazkak modu egokian aztertzeko espezializatuta gaude, gizarte eta hezkuntza eragileekin eta administrazio publikoekin aritzen gara, ikuspegi integral batetik abiatuta. Bizikidetza hobetzeko prozesuak garatzen ditugu, eta ondokoak sustatzen ditugu: giza eskubideak, memoria historikoaren berreskurapena, garapen komunitarioa eta gizarte-eraikuntza, betiere, Bake-kultura lortzeko asmoz.

    9.388 Proiektuak garatzeko orduak

    2.674 Aholkularitza orduak

    139 Artatutako entitateak

    7.027 Bisita kopurua

    16

    Jarduteko protokoloak bullying eta cyberbullying kasuetan

    Bullying eta ciberbullying kasuetan nola jokatu jakiteko protokolo bat egin dugu, euskarazko eta gaztelaniazko hezkuntza ez-formaleko esparruarentzat.

    Protokolo honen bidez, esku-hartze hori sistematizatu nahi dugu, aurreikusi beharreko faseak eta dimentsioak zehaztuta, jarduteko irizpideak emanda eta beharrezko orientabideak eskainita, kasuan-kasuan ditugun ezaugarrien arabera.

    Udal ordezkaritza duten indar politikoen arteko elkarrizketa bideratuz

    Politikaren esparruan ekimen bat burutzen dugu, udal ordezkaritza duten aurkako sentsibilitateko indar politikoen arteko elkarrizketa bideratzeko. Bakeolaren lana euskal erakundeek sustatutako testuinguru batean kokatzen da: giza eskubideekiko,

    biktimekiko eta memoariarekiko begirunea duen kultura demokratikoa sustatu nahi du, eztabaida politikoa eta gatazken kudeaketa baikorra sendotuz. Aurten 8 udalerriri lagundu diegu.

    Feminismoak erlijioen arteko elkarrizketari egindako ekarpenak

    Erlijioen arteko elkarrizketari feminismoaren ikus-puntutik ekarpena egiteko, probintziarteko jardunal-di batzuk egin ziren. Lau topaketa egin ziren jorratu-tako gaietan erreferentziazkoak diren pertsonekin. Topaketa horietan, zenbait erlijio-komunitatetan emakumeak duen rola eta irudia zalantzan jarri zen, eta ikuspuntu feministak erlijio-aniztasuna baikorta-sunez kudeatzeko zer ekarpen egin dezakeen aztertu zen sakontasunez.

    Topaketa horiek Donostian eta Bilbon egin ziren aldi berean, Hezkide Eskolak sustatuta.

    EDE FUNDAZIOA

  • BOLUNTA

    V. Boluntariotzaren Unibertsitate Azoka

    2018an, Begoñako Andra Mari (BAM) Irakasleen Unibertsitate Eskolak parte hartu zuen Deustuko Unibertsitateak eta Boluntak antolatutako Boluntariotzaren Azokaren bosgarren edizioan, eta hala, ikasleen presentzia sendotu egin da azokan.

    Unibertsitate-komunitateak zuzenean ezagutu ahal izan du Bizkaiko 69 gizarte-erakunderen lana.

    Boluntariotzan eskuratutako gaitasunen aitorpena

    2018. urtean, Bizkaiko Boluntariotza Erakundeen Foroa, Boluntak dinamizatua, osatzen duten 30 gizarte-erakundek hausnarketa lan bat egin dute “boluntariotzan eskuratutako gaitasunen aitorpenari” buruz. Erakunde horiek sakondu egin nahi izan dute aitorpen hori garatzeko garaian izan daitezkeen aukeren eta zailtasunen inguruan. Egindako lanaren ondorioz, iritzia emateko dokumentu bat egin dute Euskal Boluntariotza Kontseiluari bidaltzeko. Erakunde horrek boluntariotzan eskuratutako gaitasunen euskal aitortza-sistema baten ezarpenari helduko dio 2019an.

    Datu-babesari buruzko gida praktikoak gizarte-erakundeentzat

    Boluntaren Aholkularitza Zerbitzuak bi gida egin eta zabaldu ditu: “Diru-irabazi asmorik gabeko erakundeen harreman telematikoa Administrazio Publikoekin” eta “Datu pertsonalen babesa esparru asoziatiboan”, gizarte-erakundeek beren prozedurak gai horien inguruko araudi- eta legedi-aldaketetara egokitzeko eta doitzeko.

    bolunta EDE Fundazioak, BBK Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimena da.

    17

    Boluntariotza eta Partaidetzarako Agentziak Bizkaiko erakundeen, beren boluntarioen eta lan boluntarioan hasi nahi duten pertsonen sustapen beharrizanak estaltzen ditu.

    Zerbitzu integral, doakoa eta kalitatezkoa eskaintzen du: aholkularitza, trebakun- tza, laguntza, informazioa, eta abar. BBK Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EDE Fundazioak sustatutako ekimena da.

    66.662 Erabiltzaileak

    348 Artatutako entitateak

    332 Prestakuntza orduak

    695 Trebakuntza orduak

    641.381Bisita kopurua

    EDE FUNDAZIOA

  • Esku hartze sozialeko oinarrizko prozesuan hartzaile diren pertsonen parte hartzea

    Sareen Sarea elkartearekin lankidetzan, “Esku hartze sozialeko oinarrizko prozesuan hartzaile diren pertsonen parte hartzea” izeneko azterlana abiatu dugu, prozesu hori aberasteko helburuz. Prozesu hori harreman mailako esku-hartzea da, eta laguntza soziala biltzen du; hala, pertsona horrek, prozesu horren bidez, eta erreferentziazko profesionalarekin elkarreraginez, bere asmoak, interesak, desirak, jarrerak, gaitasunak… garatuko ditu, eta bereziki bizi-proiektua bideratzearekin eta dinamizatzearekin lotutakoak.

    Informazioa, ikerketa eta sustapena Hirugarren Sektorearen zerbitzura

    11 Kudeaketako laburrakhttps://bit.ly/2PlOsce

    11 Buletin digital

    14 Bideo https://bit.ly/30WA6lx

    5 Argitalpen digital

    10Topaketa (jardunaldiak, mintegiak eta lantegiak)https://bit.ly/2HOfKmZ

    5 Ikerketa-proiektu abianhttps://bit.ly/2ENRKyu

    5 Lankidetza hirugarrengoen antolatutako jardueretan

    23.286 Bisita kopurua

    Behatokia Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko tresna bat da, 2006. urtetik Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailarekin eta BBK Fundazioarekin batera sustatzen duguna.

    Azken urteetan, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren lankidetzari esker, ekintzak sendotu ditugu, Euskadin egiten diren ekintzak hain zuzen, bai eta Gipuzkoako eta Arabako jarduera presentzialak ere. Era berean, Sareen Sarea elkartearekin lankidetza bikoiztu dugu.

    Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak aldaketa soziokulturaleko prozesuetan egiten duen ekarpenari buruzko azterlana

    “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak aldaketa soziokulturaleko proze-suetan egindako ekarpena” izeneko azterlana abian jarri da. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen ekarpena ikusgarri egin nahi du miaketazko ikerketa horrek, herritarren hautematean, hizkuntzan (Hizkuntza inklusiboa…) eta portaeran aldaketen eragile diren aldetik.https://bit.ly/2HLcPvb

    18

    BIZKAIKO HIRUGARREN SEKTOREKO BEHATOKIA

    Behatokiak antolatutako ikasketak, mintegiak, jardunaldiak, lankidetzak eta tailerrak

    10 topaketa Bilbon, Donostian edo Gasteizen, asko Sareen Sarea elkartearekin eta beste sare batzuekin lankidetzan. Hauek dira azpimarragarrienak:

    • Tailerra: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eta unibertsitateen arteko lankidetza eta ikerketa.https://bit.ly/2XlOXUo

    • Tailerra: Erakunde garen aldetik, nola egokitu Datuen Babesaren Europako Erregelamendu Orokorrari? Hirekin Federazioarekin eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin lankidetzan.https://bit.ly/2KpeyrN

    • Lankidetza-tailerra Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen artean: eraldatzeko lankidetzan.https://bit.ly/2HRrGnM

    • Adinekoei eta parte-hartze sozialari buruzko jardunaldia, Boluntarekin lankidetzan.https://bit.ly/2EP0hkt

    Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko jardueretan (topaketak) 222 erakundetako 330 lagun inguruk hartu dute parte.

    2018. urtean, Espainiako Gizarte-ekintzako GKEen Plataformarekin batera egin dugu lan, Batzorde Zientifikoan parte hartuz. Espainiako Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreari buruzko azterlanaren, aurten Plataformak abian jarritakoaren, metodologia-planteamendua kontrastatzeko eratu zen batzorde hori.

    Gizarte-ekintza GKEen Plataformarekin lankidetza, Espainian Hirugarren Sektore Sozialari buruzko direktoria eta azterlana egiten.

    EDE FUNDAZIOA

  • EUROPAR PROIEKTUAK

    CMREren “Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa” Nazioarteko Konferentzia izan da Bilbon

    Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR) Bilbon eskaini zuen Nazioarteko Konfe-rentzia “Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa” izenburupean 2018ko ekainaren 11n eta 13an. Bertan, komunitate bateratzaileak eraikitzeko moduari buruzko eztabaidatu zen, herritarren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatuko dutena, eta nola egin modu orokorrean. Konferentziako egunetan, informazio-standa eduki genuen Euskalduna Jaure-giaren atondoan eta ekitaldian parte hartu zuten 550 pertsonak bisitatu zuten.

    800 pertsonak baino gehiagok eskatu dituzte Europe Direct Bizkaia bulegoaren zerbitzuak

    Zazpigarren urtez, Europe Direct Bizkaia bulegoa kudeatzen jarraitzen dugu. Europan 500 zentro bai-no gehiagoko sare baten parte da bulegoa. 2018an 800 pertsona baino gehiago gerturatu dira herrita-rrei arreta emateko bulegora, Europar Batasunari buruzko interes orokorreko gaien inguruan kon- tsultak eta eskaerak egitera, eta zalantzak argitzera. Horrez gain, 18 ekitaldi, tailer, eta prestakuntza- eta informazio-saio antolatu ditugu, eta 14 aldiz esku hartu dugu komunikabideetan, Europaren inguruko gaien hedapena egiteko.

    650 jarraitzaile baino gehiago ditugu twitterren, eta gure webguneak –europedirectbizkaia.org- hilean batez beste 400 bisita jasotzen ditu.

    Giza Eskubideei buruzko prestakuntza

    Gure prestakuntza-jardueraren zati gisa, modulu bat garatu dugu Giza Eskubideetan eta Bakearen alde Hezteko Elkarteen Foroak antolatutako Bakearen Kultura, Elkarbizitza eta Giza Eskubideak ikastaroaren testuinguruan.

    Bizikidetzaren inguruko gaietan interesa duten profesionalei eta pertsonei zuzendua egon da. Prestakuntzaren helburua zen, besteak beste, arlo honetan tokiko eta nazioarteko mailan lan egiten duten erakundeek aurrera eramaten dituzten jarduteko modu desberdinak ezagutu eta aztertzea.

    19

    Europa eta Europako dimentsioa pertsonengana eta erakundeengana hurbiltzeko apustua egiten dugu. Euskarria eta laguntza eskaini nahi dugu, estrategien eta Europako ekintzen berri izateko eta zabaltzeko askotariko diziplinen ikuspuntu batekin.

    Elkargune bat gara, tokiko informazio-puntu bat eta eremu bat, EBren inguruan sareak eraikitzeko, balioak eta herritartasun partekatua oinarri dituen Europa bat lortzeko xedearekin.

    EDE FUNDAZIOA

  • ENPLEGURAKO SUSTAPENAEnplegu inklusiboa sustatzen, tokikoa oinarri hartuta

    EDE Fundazioaren enpleguaren arloa Lanbidek, Hobetuzek eta SEPEk aintzatetsitako erakunde bat da. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua eta Gizarte Inklusioko arloak eta Europako Gizarte Funtsaren Euskadiko 2014-2020 Programa Operatiboak babesten du:

    • Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide osoak eskaintzen ditugu.• Esku-hartze berezitua.• Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonekin egiten dugu lan.• Genero-estrategia oinarri hartuta.

    AhalduntzeaPertsona erdigunean. Ahalduntze pertsonala, soziala eta ekonomikoa. Lan-aktibazioa.

    Aukerak Enpresak nahastea gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan.

    Gizarte-egoera ahu-lean eta/edo lanerako egoera okerragoan dauden pertsonei laguntzen diegu, beren enplegagarritasuna indartzeko, eta enplegu-aukerak sortzen laguntzen duten enpresak eta erakundeak ditugu.

    Genero-ikuspuntu bat oinarri hartuta gizarteratzean eta laneratzean laguntzeko eredua hiru ardatzez osatuta dago: lagundutako pertsonaren gizarte- eta ekonomia-ahalduntze pertsonala; enplegagarritasunaren hobekuntza; eta enpresen inplikazioa laneratze-prozesuetan.

    849 Pertsonak jaso dute orientazioa (%60+ emakumeak)

    8.586 Lan-orientazioko ordu

    7.195 Prestakuntza-ordu

    2.154 Prospekzio- eta bitartekaritza-ordu enpresekin

    Emaktiva: gizarte-bazterketako eta/edo indarkeria matxistako egoeran dauden edo egoera hori izateko arriskuan dauden emakumeentzat gizarteratzea eta laneratzea

    Gizarte-bazterketako eta/edo indarkeria matxistako egoeran dauden edo egoera hori izateko arriskuan dauden emakumeak gizarteratzeko eta laneratzeko eta tokiko garapenerako proiektu esperimentala izateko sortu zen Emaktiva.Emaktivan bitartekaritza-ekintzen emaitzak:

    • 150 enpresarekin jarri gara harremanetan. • 3 lankidetza-hitzarmen sinatu ditugu

    enpresa-taldeekin: CEBEK, Asle eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea.

    • 10 boluntariotza korporatiboko ekintza. • 100 lanpostu izapidetu dira.• 76 lanpostu bete dira.• 51 emakume txertatu dira

    Programa-Partaidetzaren zenbait hedapen-ekintza egin dira foroetan, hala nola Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Europako Astean, Basque Coach Factoryren 5. Urteurrenean, Santurtziko Enplegu Astean, GSEF 2018 Ekonomia Sozialaren Foro Globalean eta “Tokian tokiko enplegu inklusibo baterantz” GARAPEN Jardunaldian (bertan aurkeztu zuten Emaktiva programa).

    Lan Berri: Enplegurako sustapena

    Prestakuntza- , orientazio- eta bitartekaritza-ekintzak egin dira, gizarte-bazterketako egoeran dauden edo egoera horretan izateko arriskuan dauden pertsonen laneratzea lortzeko eta beren enplega-garritasuna hobetzeko:

    • Ostalaritza eta turismo familia profesionaleko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko prestakuntza. 320 ordu.

    • Enplegagarritasunerako oinarrizko lan-abileziak: 55 ordu.• Bazterketa-arriskuan dauden 17 pertsonari

    laguntza ematea (13 emakume -% 75-).• Indar handiko babesa, bazterketa-egoeran dauden edo baztertuak

    izateko arriskuan dauden pertsonen laneratzea sustatzeko.

    Enplegagarri-tasuna Enplegagarritasun-plan berezitua. Prestakuntza-ibilbideak (profesionaltasun-ziurtagiriak). Gaitasun tekniko-profesionaletan eta zeharkako gaitasunetan trebatzea.

    EDE FUNDAZIOA 20

    123 Emakume parte-hartzaile

    2.076 Bitartekaritza- eta prospekzio- ordu, enpresekin kontaktua

    Gizarte- zaurgarrita- suneko egoe-ran dauden emakumeen100%

    45% Emakume etorkinak

    52% Genero- indarkeriaren biktimak diren emakumeak

    43% Laneratze

    Inklusio aktiboa

  • GASTUAKGastuak guztira 4.054.713,30 €

    Gastu zehatzak

    Langileak 2.901.364,15 € 76,94% Ustiaketa gastuak 919.744,17 € 21,75% Finantza gastuak 19.284,10 € 0,40% Amortizazioak 25.331,05 € 0,91%

    Nora bideratu dira

    Partaidetza 720.284,64 € 17,31% Erakundeak 898.726,49 € 21,33% Enplegua 1.059.776,73 € 26,43% Bakea-Bakeola 323.132,36 € 10,25%

    Politika transbertsalak 564.913,76 € 14,47%

    Gizarte Politikak 298.889,49 € 10,21%

    2018ko EMAITZA KONTABLEA (AUREN auditorea) Gastuak guztira 4.054.713,30 € Sarrerak guztira 4.106.535,20 €

    Emaitza kontablea 51.821,90 €

    DATU EKONOMIKOAKSARRERAKSarrerak guztira 4.106.535,20 €

    Sarrera zehatzak

    Erabiltzaileen kuotak 1.538.528,93 € 37,47%

    Hitzarmenak 1.240.800,00 € 30,22%

    Dirulaguntzak eta donazioak 1.316.550,80 € 32,06%

    Kudeaketako bestelako sarrerak 10.655,47 € 00,26%

    Finantzazioa

    Publikoa 2.632.941,60 € 64,12% Pribatua 1.473.593,60 € 35,88%

    Finantzazio zehatza

    Eusko Jaurlaritza 1.250.744,48 € 30,46%

    Foru Aldundiak 755.898,30 € 18,41% Udalak 574.252,68 € 13,98% Estatukoa eta Europakoa 52.046,14 € 1,27% BBK 440.100,00 € 10,72% Bestelakoak 1.033.493,60 € 25,17%

    21

  • 42 43EDE FUNDAZIOAEDE FUNDAZIOA

    73 19

    92 Langile

    SUSPERGINTZAGiza eta gizarte garapena sustatzen

    ditugu, gizarte, kultura, hezkuntza eta ingurumenaren arloan esku hartuz.

    Diru-irabazi asmorik gabeko erakunde bat gara, onura publikoa aitortua duena eta Aisialdiko asoziazio-mugimendura lotua. 1988tik hona programak eta ekipamenduak diseinatu eta kudeatzen

    ditu esku-hartze sozialaren eta kulturalaren arloan, eta hezkuntza eta ingurumenarekin lotuta, betiere, pertsonen osoko garapenera eta gizartearen hobekuntzara lotuta.

    Zerbitzuak

    · Hezkuntza-inguruneen sustapena, hezkuntza kritikoa, talentuen garapena eta haur, nerabe eta gazteen parte-hartzea.

    · Autonomia sustatzea, mendekotasunaren pre-bentzioa, laguntza eta babes soziala adinekoei eta mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten beste pertsona batzuei zuzenduta.

    · Mendeko senitartekoak zaintzen dituztenei babesa ematea.

    · Entrenamendu emozionala arlo soziosanita-rioko profesionalentzat.

    · Indarkeria matxistaren biktima diren emaku-meei laguntzea.

    · Elkarbizitza hobetzera eta giza eskubideak bultzatzera zuzendutako prozesuak..

    · Immigrazioaren, aniztasunaren kudeaketaren, tratu-berdintasuneko printzipioaren susta-penaren eta diskriminaziorik ezaren inguruko programa aurreratuak.

    · Ingurumen arloko sentsibilizazioko, lehe-neratzeko, kontserbazioko eta prebentzioko ekintzak.

  • Entrenamendu emozionaleko programa horren helburuak dira, alde batetik, egoera prekarioan edo muturrekoan dauden pertsonekin lan egiten duten profesionalen osasunari eragin diezaioketen laneko arrisku psikosozialei eta emozionalei aurre hartzea; eta bestetik, kontrako egoera emozionalei aurre egiteko estrategiak eskuratzea.

    Bilbo-Basurteko ESIko bi ikuskatzaile talderi eskaini zaie.

    Programak adinekoen garrantzia, bizi-esperientzia eta egungo gizarteari egin diezaioketen ekarpena nabarmentzen du. Era berean, Nagusi Bizi progra-maren bidez, adinekoek baikortasunez zahartzea-rekin zerikusia duten ezagutzak, trebetasunak eta balioak eskuratzen dituzte, zenbait esparrutatik, hala nola osasuna, kultura eta parte-hartzea, ongizate indibidual eta sozial ahalik eta handienaz goza dezaten.

    Trapagaran (Orconera), Igorre, Portugalete eta Urduña udalerrietako adinekoek, Rontegiko nagusiak Elkartekoek eta Etxebarriko Bizipoz Nerbioi autonomia sustatzeko Foru Zentroko erabiltzaileek hartu dute parte programa honetan.

    Hala, 226 orduz aritu gara lanean programan, eta 320 pertsonak hartu dute parte.

    Egoera prekarioetan edo muturrekoetan dauden pertsonekin lan egiten duten profesionalentzat entrenamendu emozionala

    Programa eta zerbitzuak eskaini eta diseinatzen ditugu adinduentzat, mendekotasuna duten pertsonentzat, familia zaintzaileentzat eta zaintzaile profesionalentzat.

    Dinamizazioa eta zahartze aktiboa, esku-hartze psikosoziala, laguntzak, familia eremuko mendekotasunerako arreta, laguntza psikologikoa, entrenamendu emozionala, eta abar.

    22.005Orduak programa eta zerbitzuetan

    1.090 Trebatutako pertsonak

    ADINEKOAK

    Mendekotasunean egoteko arriskuan dauden edo neurrizko mendekotasun-egoeran dauden adinekoen autonomia hobetzea, eta beren narriadura prebenitzea da Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Bizipoz Nerbioi Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zentroaren helburua.

    1.137 zuzeneko esku-hartze ordu egin dira, eta 260 lagun artatu dira.

    Zaintzen duten pertsonak zainduz

    Adinekoen autonomia sustatzen, mendekotasuna prebenitzeko

    Mendeko senideak zaintzen dituzten pertsonek senidearen zainketarekin eta beren buruaren zainketarekin lotutako abileziak eskuratzeko, besteak beste, laguntza psikologikoko, aholkularitzako eta prestakuntzako programak garatzen ditugu.

    2018an, Bizkaiko zenbait udalerritan garatu dira, eta Bilboko Udaleko Zaintzeko Udal Zentroa nabarmen daiteke.

    Gizarte-laguntza eta -babesa

    Bizkaiko tutoretza-institutuarekin eta familia partikularrekin laguntze-ko lanak egin ditugu. Helburua izan da instituzionalizatuta urteak dara-matzaten pertsonen edo beren etxebizitzetan bizi eta esparru horretan gabeziak dituzten pertsonen gizarte-babeseko premiak asetzea. Kasu askotan, pertsona horietako asko bakartuta bizi dira.

    Nagusi Bizi: Aktiboki zahartzen ikasten

    23SUSPERGINTZA

  • HAURTZAROAETA GAZTERIA

    Gizarte- eta hezkuntza-alorreko ekimenak eta zerbitzuak garatzen ditugu, haur, nerabe eta gazteen garapen pertsonala eta soziala sendotu daitezen, ikasketako esperientziak eta bizi-inguruak emanez.

    Inteligentzia ezberdinetatik sortzen diren jarduera eta prozesuak dira, autonomia eta ikasketa kooperatiboa bilatzen dutenak, etorkizunerako beharrezkoak diren gaitasun eta talentuak aintzat hartzen dituztenak.

    23.396Orduak gizarte- eta hezkuntza-programetan

    3.827 Haurrak eta gazteak programetan

    Nerabezaroan aukera-berdintasuna lantze aldera, berrikuntzaren alde egin dugu Design Thinking Innova garatuz Proiektu pilotu bat izan da, eta 100 nerabek hartu dute parte. Ikerketa-ibilbide bat eta inguruneko arazo erreal bati sormenezko erantzun bat ematea bultzatu da, hala nola kutsadura akustikoari eta argi-kutsadurari. Horretarako, pentsamendu kritikoa eta teknologia berritzaileak erabili dituzte.https://youtu.be/tkZjTW3rtfs

    Gaitasun teknologikoak sortzea aisialdi hezitzaileko eragileentzat

    Esperientzia bat abian jarri dugu, eta helburu izan du ezagutza eta gaitasun teknologikoak eskaintzea aisialdiko begiraleei eta begirale “teknologikoei” baterako prestakuntza bat sarean diseinatuz eta eginez. Hala, desabantaila-egoeran dauden adingabeen arraila digitala eta soziala murrizten lagunduko dute.

    Zientzia, teknologia eta berrikuntza aintzat hartuz hezkuntza ez-formalean

    SUSPERGINTZA

    Gazteen Zerbitzu Sarea

    Aurten, Sarera gehitu dugu Gueñesko Haur eta Gazte Zerbitzua, udalerrian zenbait lan-ekimen eginez: programa afektibo-sexuala ikastetxeetan, mendekotasunei aurrea hartzeko eta esku hartzeko programa, lonjetan elkarbizitzeko programa eta belaunaldiarteko programa.

    Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubide Programak disei-natu eta garatu ditugu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 50 ikastetxetan baino gehiagoan. 1.000 ikasle baino gehiagok hartu dute parte programa horietan. Pro-grama horien bidez, egunero bizi ditugun gatazkak behar bezala egokitzeko gaitasunak eskuratzea eta ikastetxean eta komunitatean bizikidetza hobetzea sustatzen da.

    Egindako programak:• Eskola-bitartekaritzako eta

    parekoen arteko laguntzarako programa: Ikasle Laguntzaile.

    • Sareko indarkeriari buruzko programa: Sare-on.

    • Patioa, eremu hezitzailea.• Gatazkaren txotxongiloak.• Petersen mapa.• Lankidetza jolaseko tailerrak.

    Bake, bizikidetza eta giza eskubide programa

    24

  • EMAKUMEA

    Nosotras contamos

    Hezkuntza ez-formalaren eta aisialdiaren esparruan bikote-harrema-nean biktimak diren gazteak sentsibilizatzeko, atzemateko eta haiekin esku-hartzeko programa. Aurten 122 neraberekin eta gazterekin egin dugu lan, eta 24 begiralerekin eta profesionalekin.

    Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Inklusio eta Berdintasun Saileko Berdintasun Zuzendaritzak babestu du.

    Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako programak eta zerbitzuak diseinatu eta kudeatzen ditugu

    Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuaren programak:

    • Etxean emakumeen aurka egindako indarkerian espezializatutako familiei laguntzeko programa.

    • Tartekari Sarea: Bizkaiko gizarte-babeseko eragileen Sarea programa.

    • Tratu txarren biktimak diren emakumeak, eta beren seme-alabak eta kargura dituzten mendekoak gizarteratzeko eta laneratzeko egoitza-baliabidea.

    Laguntzen duten emakumezko boluntarioak

    Atzarri boluntariotzako proiektuaren alde egiten jarraitzen dugu. Indarkeria-egoerak pairatzen dituzten emakumeei eta haien seme-alabei laguntzeko erabakia hartzen duten emakumeek osatzen dute proiektu hau. Emakume horiek aisialdiaz gozatzeko eremu babestu bat eta haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzen diete.

    Adinekoek ahotsa dugu

    Hemen nago, hemen gaude atzemateko, arreta emateko eta esku hartzeko proiektua aurten diseinatu eta garatu dugu, bikoteak edo bikotekide ohiak tratu txarrak ematen dizkien eta/edo eman dizkien 65 urtetik gorako emakumeentzat zuzendua. Arazo larri hori jorratzen aitzindaria da, eta bere inpaktua murriztea helburu du, emakume horiekin banakako eta taldeko esku-hartze sozioedukatiboen prozesuen bidez. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Zuzendaritzak babestutako programa da.

    Erasotzailearekin batera bizi ez diren genero-indarkeriaren emakume biktimentzat suspertze osoa

    Ni neu proiektua abian jarri dugu. Hezkuntza- eta gizarte-arreta ematen die bikotekideak/bikotekide ohiak eragindako indarkeriaren biktima diren eta erasotzailearekin BIZI EZ DIREN emakumeei, suspertze osoaren ikuspuntutik.

    Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Zuzendaritzak babestutako programa da.

    25

    253 Artatutako emakumeak 98 Artatutako adingabeak 38 Artatutako elkarteak

    16.022 Zuzeneko esku-hartze orduak

    SUSPERGINTZA

  • KULTURARTEKOTASUNA ETA TRATU- BERDINTASUNA

    Etorkinak eta errefuxiatuak artatzen

    Olakueta Etxea (Berriz) laguntza-etxe bat da, eta joan-etorrian dabiltzan eta babesa eskatu duten etorkinei aldi baterako harrera eskaintzen die, zaurgarritasun-egoera berezian daudenei, batez ere familiei, bakarrik dauden emakumeei, haurdun daudenei eta/edo beren kargura adingabeak dituztenei. Olakueta Etxean 15 egunean egon daiteke, eta 20 egunera luza daiteke egonaldia. Bertan dauden bitartean, arreta berezitua eskaintzen zaie.

    Zentro horretan 49 pertsona artatu dira, eta 35 Afrikako zenbait herrialdetakoak ziren (Maroko, Aljeria, Kamerun, Gineako Errepublika, Boli Kosta eta Senegal), 5 Ukrainakoak eta 10 Georgiakoak. 15 joan-etorrian zebiltzan etorkinak ziren, eta 34k babesa eskatu zuten. Guztira 1.382 egonaldi izan dira.

    Berrizko Udalak, CEAR eta Gurutze Gorriak laguntzen dute.

    Biltzen: Tratu-berdintasunari eta Bereizketa-ezari buruzko I. Euskal Biltzarra

    26

    2018ko abenduan, Gasteizen Tratu-berdintasunari eta Bereizketa-ezari buruzko I. Euskal Biltzarra izan zen, eta zenbait alderdi jorratu ziren: indar politikoen programak, kudeaketa-tresnak, prebentzio-protokoloak, salaketen kudeaketa, sentsibilizazio-ekimenak, prestakuntza edo sare sozialetan borroka.

    Biltzarrari esker, Tratu-berdintasunaren eta Bereizketa-ezaren gaia politika-, erakunde- eta gizarte-agendan gehiago kontuan hartzea lortu da. Halaber, eragileak bildu eta elkarrekin askotariko bereizketa motei eta analisi-ikuspuntuei buruz hausnartzeko eta iritziak trukatzeko behin betiko leku bat sortu da. Horrez gain, etorkizunerako zenbait lagungarri identifikatu dira, hala nola berrikuntzak, konexioak, harremanak, sinergiak eta ekintza bideratzeko jardunbide egokiak.

    Olakueta Berriz

    49 Pertsona

    14 Gizon 20 Emakume 9 Mutiko 6 Neskatila

    Argazkia: Maika Salguero

    Nazionalitateak

    5 Ucrania 10 Georgia 7 Marruecos 2 Argelia 7 Argelia12 Guinea Conakry 5 Costa Marfil 1 Senegal

    Bere aniztasunean eta ezberdintasunek eragindako aberastasunean, kohesionatuagoa eta kontzienteagoa den gizartearen alde egiten dugu; horretan lagundu nahi dugu, hain justu.

    Horretarako gai hauen inguruko programa aurreratuak diseinatu eta kudeatzen ditugu: immigrazioa, aniztasunaren kudeaketa, tratu berdintasun printzipioaren sustapena eta diskriminazio eza.

    2.481 Immigrazioan eta kulturartekotasunean trabatutako pertsonak

    4.200 Aholkularitzako eta lege-aholkularitzako orduak

    136 Artatutako entitateak

    SUSPERGINTZA

  • SUSPERGINTZA

    Kulturaren sormenean gizartearen partaidetza sustatzen duten jarduera, proiektu, zerbitzu eta ekimenak sustatu, garatu eta babesten ditugu.

    33.973 Bisita kopurua

    3.488 Jarraitzaile

    1.996 Jarraitzaile

    NONTZEBERRI

    Nontzeberri, kultura eta sormena euskaraz

    Suspergintzaren kultura-proiektu garrantzitsuenetako bat da. Euskal kulturaren egunerokoari buruzko www.nontzeberri.eus webgunea da (zinema, musika, arte eszenikoak, literatura, hiri-adierazpenak, bert-solaritza, artea…). Beste eragile eta erakunde batzuekin lankidetzan, kultura-proiektuak ere garatzen ditu.

    Iaz, laugarren urtez, Bilboko Euskararen Etxearen kultura-programazioan lagundu genuen. Azkue Fundazioak kudeatzen du programazio hori.

    27SUSPERGINTZA

  • SARRERAKSarrerak guztira 5.636.069,48 €

    Sarrera zehatzak

    Zerbitzuak egindako sarrerak 4.671.348,50 € 82,88%

    Hitzarmenak 175.900,80 € 3,12%

    Dirulaguntzak eta donazioak 788.815,74 € 14,00%

    Kudeaketako bestelako sarrerak 4,44 € 0,00%

    Finantzazioa

    Publikoa 3.759.228,88 € 66,70% Pribatua 1.876.840,60 € 33,30%

    Finantzazio zehatza

    Eusko Jaurlaritza 1.203.823,77 € 21,36% BFA 1.378.324,70 € 24,13% Udala 1.073.533,01 € 19,05% Estatukoa eta Europakoa 103.547,40 € 1,84% BBK 95.256,29 € 1,69% Athletic 313.837,47 € 5,57%

    Bestelakoak 1.467.746,84 € 26,04%

    DATU EKONOMIKOAKGASTUAKGastuak guztira 5.421.690,80 €

    Gastu zehatzak

    Langileak 3.403.929,29 € 62,78% Ustiaketa gastuak 738.905,36 € 13,63%

    Ekarpenak eta laguntzak 1.257.500,00 € 23,19% Finantza gastuak 749,51 € 0,01% Amortizazioak 20.606,64 € 0,38%

    Nora bideratu dira

    Haurtzaroa eta gazteria .1.094.420,81 € 20,19% Emakumea 1.018.794,10 € 18,79% Helduak eta familiak 826.778,44 € 15,25% Kultura artekotasuna 979.690,44 € 18,07% Aterpetxeak eta instalazioak 1.502.007,01 € 27,70%

    2018ko EMAITZA KONTABLEA (AUREN auditorea) Gastuak guztira 5.421.690,80 € Sarrerak guztira 5.636.069,48 € Emaitza kontablea 214.378,68 €

    28

  • 81 Langileak

    44 Lan-txertaketa prozesuetan dauden pertsonak

    Lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzea eta lan-munduratzea helburu duen enpresa bat gara. ATERI marka komertzialaren pean, Suspertuk dozena bat instalazio baino gehiago kudeatzen du Euskadin: hotelak, egoitzak (ikasleenak, kirol arlokoak eta sozialak),

    gazteentzako aterpetxeak eta ostalaritzako establezimenduak. Urteko irabazien % 100 bideratzen dugu proiektu berriak finantzatzera eta funts propioak handitzera bideratzen dugu. Hamabost urte baino gehiago daramatzagu laguntza eta arreta ematen eta enplegu inklusiboa sortzen.

    SUSPERTULan-merkatuan sartzeko zailtasunak

    dituzten pertsonak gizarteratu eta laneratu nahi ditugu.

    45 36

  • 30

    Suspertuko plantilla izugarri handitu da eta laneratze-postuak ugaritu egin dira

    2018an, Suspertuko plantilla % 27 hazi da. Egoitzetan eta aterpeetan jarduera ugaritzearen ondorioz egin du gora langileen kopuruak, bai eta proiektu berri batzuk abiatu izanagatik ere, hala nola Fadura taberna-jatetxea eta Berrizko joan-etorrian dabiltzan migratzaileei harrera egiteko zentroa. Horri esker, gizarteratze- eta laneratze-postuak % 33 ugaritu dira, eta hala, enplegu-aukera gehiago eskaini zaizkie enplegagarritasun zaileko pertsonei.

    Susperturen ostalaritza-proiektu berria Getxon: Fadura taberna-jatetxea

    Getxoko Udalak Susperturen esku utzi du Fadura kirol-instalazioetako taberna-jatetxearen kudeaketa. Proiektu horri esker, 12 lanpostu sortu dira, eta 8 lanpostu gizarteratze- eta laneratze-kontratuarekin sortu dira. Era berean, Getxo Elika proiektuarekin lankidetza-prozesu bat abiatu da, udalerrian elikadura osasungarria sustatzeko.

    SUSPERTU

    2017

    64 Pertsona plantillan33 Laneratze- postu

    2018

    81 Pertsona plantillan44 Laneratze- postu

    SUSPERTU

  • 31

    ATERI: ATERPETXEAK ETA EGOITZAK

    Ateri Suspergintza Elkartearen eta Susperturen aterpetxe eta egoitza sarea da (ikasle eta kirola- rientzako egoitzak, aterpetxe turistikoak, gazte-aterpetxeak eta udalekuetarako etxeak).

    Pertsona eta kolektiboei da-gokienez, zerbitzuen kalitatea-ren eta aniztasunaren aldeko apustua egiten dugu, bai eta enpleguaren alde ere, lan- merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak aukerak izan ditzaten, Suspertu SL gizar-teratze enpresaren bitartez

    12 Instalazioa150.349 Egonaldia8,49 Batez besteko asebetetze maila

    81 Aterpetxeetan burututako programak

    52.230 Bisita kopurua

    Ateri sareko egoitzetan eta aterpeetan jarduerak eta egonaldiak ia % 20 ugaritu dira

    2018. urtean, 150.000 egonaldi baino gehiago izan dira, turismoaren sustapenari eta gure instalazioetan ostatua eskatzen duten erabiltzaile motak dibertsifikatzeari esker.

    Unibertsitate-egoiliarrak, kirolariak, turistak, ikastetxeak, joan-etorrian dabiltzan migratzaileak, ikerlariak edo inguruko enpresetan lan egiteko ostatua behar duten pertsonak hartzen ditu gure sareak.

    12 instalazio:

    Beharrizan bereziak dituzten iragaitzazko migratzaileentzako harrera-zentro berria Berrizen

    2018ko irailetik, Berrizko Olakueta aterpean joan-etorrian dabiltzan eta behar bereziak dituzten migratzaileei harrera egiteko zentro bat egiteko erabili da, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politikak Sailarekin lankidetzan. Beraz, harrera-lanak egiten hasi da Mañarikua Egoitza bezala, eta neurri txikiagoan, Bilbao Hostel bezala; azken horrek ere harrera-lanak ere egiten baititu, baina ez horren berezituak.

    143 pertsona pasatu dira hiru instalazioetatik, eta 8.853 egonaldi izan dira guztira.

    Joan-etorrian dabiltzan pertsonen batez besteko egonaldia 21 egunekoa izan da, nahiz eta babes-eskatzaileek gehienez 100 egun igaro han.

    • Bilbao Hostel• Residencia Mañarikua

    Derion • Residencia estudiantes

    Atxuri Bilbon • Residencia para deportistas

    Fadura Getxon • Trinkete Etxea

    Aterpetxea Lekeition • Olakueta Aterpetxea

    Berrizen

    • Goikuria Aterpetxea Sarria-Zuian

    • Arrate Aterpetxea Eibarre

    • Bilbao BBK Talent Bilbon

    • Residencia Social Abegi Bilbon

    • Restaurante Fadura• Área autocaravanas

    Kobetamendi Bilbon

    Berriz

    49 Pertsona 1.382 Egonaldi

    Mañarikua

    75 Pertsona 7.375 Egonaldi

    Bilbao

    19 Pertsona 96 Egonaldi

    SUSPERTU

  • 32SUSPERTU

    2018an, BBK Talent egoitza % 95 egon da okupatuta. 211 pertsonak hartu dute ostatu bertan, Bizkaiko berrikuntza- edo ikerketa-zentroetan ikerketa-lanak egiten dabiltzanek. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoa Sailak

    sustatutako Bizkaia Talent elkartearekin harremana legezko egin da. Elkarte horren xedea da berrikuntza- eta ezagutza-prozesuan prestakuntza handia duten pertsonak erakarri, lotu eta Bizkaian atxikitzea.

    Bilbao BBK Talent: ikertzaileentzako egoitza

    Ateri Sarean hezkuntza-programak

    Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako, eta neurri txikiagoan, Iparraldeko ikastetxeentzat 83 hezkuntza-programa egin ditugu. Programa horiek Ateri Sareko ostatu jakinetan egiten dira, eta ingurumen-hezkuntza, berdintasunaren arloko hezkuntza, kulturartekotasuna eta herritartasuna eta euskararen erabilera normalizatua dituzte ardatz, besteak beste.

    Programa horiek derrigorrezko hezkuntzako ziklo guztiak aintzat hartzen saiatzen dira, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuordetzako Hizkuntza Politika Sailak babesten ditu, euskararen erabileraren normalizazioan laguntze aldera.

    2018an egindako programak:

    2018an egindako hezkuntza-programak guztira

    81 Programa

    52 Lekeition18 Sarrian10 Berrizen1 Arraten

    Neska-mutilak eta gazteak guztira

    3.397 Pertsona

    2158 Lekeition777 Sarrian418 Berrizen44 Arraten

    • Baso biztanleak gara Somos habitantes del bosque Sarriako Goikuria aterpean (Araba)

    • Sarriabentura Sarriaventura Sarriako Goikuria aterpean (Araba)

    • Berdintasunaren bidean En el camino de la igualdad Eibarko Arrate aterpean (Gipuzkoa)

    • Marinela naiz Soy [email protected] Lekeitioko Trinkete ostatuan

    • Abentura Lekeition Aventura en Lekeitio en Lekeitioko Trinkete ostatuan

    • Hemen eta munduan Aquí y en el mundo Berrizko Olakueta ostatuan

    SUSPERTU

  • 33

    GASTUAK Gastuak guztira 2.332.843,26 €

    Gastu zehatzak

    Langileak 1.531.882,44 € 65,67% Ustiaketa gastuak 781.764,57 € 33,51%

    Finantza gastuak 2.034,53 € 0,09% Amortizazioak 17.161,72 € 0,74%

    Instalazioak

    Egitura 469.144,56 € 20,11% Bilbao 531.416,60 € 22,78% Derio-Atxuri 451.725,35 € 19,36% Lekeitio 335.657,52 € 14,39%

    Fadura 300.259,19 € 12,87%

    Bestelako instalazio eta aterpetxeak 244.640,04 € 10,49%

    2018ko EMAITZA KONTABLEA (AUREN auditorea) Gastuak guztira 2.332.843,26 € Sarrerak guztira 2.346.351,31 €

    Emaitza kontablea 13.508,05 €

    SARRERAKSarrerak guztira 2.346.351,31 €

    Sarrera zehatzak

    Zerbitzuak egindako sarrerak 1.935.823,09 € 82,50%

    Dirulaguntzak eta donazioak 410.528,22 € 17,50%

    Kudeaketako bestelako sarrerak 0,00%

    Finantzazioa

    Publikoa 520.771,27 € 22,19% Pribatua 1.825.580,04 € 77,81%

    Finantzazio zehatza

    Eusko Jaurlaritza 390.733,36 € 16,65% Udalak 127.843,05 € 5,45% Estatukoa eta Europakoa 2.194,86 € 0,09% Cear 292.731,25 € 12,48%

    Suspergintza 682.500,00 € 29,09%

    Bestelakoak 850.348,79 € 36,24%

    DATU EKONOMIKOAK

  • LUZ CASANOVA FUNDAZIOA

    50 6

    94 20

    114 Boluntario

    56 Profesional

    Babes gabeko eta bazterketako egoeran dauden pertsonen garapen pertsonalaren eta

    gizarteratzearen alde lan egiten dute, etxerik gabeko pertsonekin, eta genero-indarkeriaren biktima diren

    emakume eta adinez txikikoekin, hain zuzen.

  • 35

    LUZ CASANOVAFUNDAZIOA

    168 pertsona artatuta (gutxi gorabehera)

    88 Emakume 80 Adin txikiko

    Madrilgo Erkidegoko arreta psikologikoko unitate es-pezializatu bat da, eta genero-indarkeriaren biktima diren neska nerabeei arreta eta babesa eskaintzen die. Halaber, neska nerabeen senideei arreta eman eta aholkularitza eskaintzen die.

    Madrilgo Erkidegoko Emakumearen Zuzendaritza Nagusiaren “No te Cortes” Programaren baitan kokatzen da zerbitzua. Programa hori bikote-harremanetan genero-indarkeriaren biktima diren emakume nerabeak artatzekoa da.

    Nerabeentzako Arreta Psikologikoko Unitatean

    311 Erabiltzaile

    Luz Casanova larrialdi-gunea

    Genero-indarkeriaren biktima diren nerabeentzako Arreta Espezializatuko Unitatea (“NO TE CORTES” Programa)

    Madrilgo Udalaren egoitza-baliabide bat da. Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumezkoei eta beren kargura dituzten adingabeei babesa eta esku-hartzea eskaintzen dizkie. Zentroan 25 plaza daude prestatuta, eta 70 urteko eskarmentua du emakumezkoak artatzen.

    2018an, 168 pertsonarekin erabateko esku-hartzea egin da.

    “No más violencia. Somos solución- Xicos q hablan” proiektua

    Arreta osoko programan parte hartu duten mutilek

    145Nerabek

    Luz Casanova Fundazioa 2007. urtean Jesusen Bihotzaren Apostolikoek sustatutako diru-irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Apostolikoen Obra Sozial lana pixkanaka zabaldu eta biltzeko xedez sortu zuten.

    Urtetako lankidetza estuaren eta biziaren ondoren, 2017an EDEn txertatu da, are gehiago sendotzeko eta garatzeko. Jarduketa-esparrua estatukoa da, eta Madrilgo Erkidegoan garatzen du bere lana batez ere.

    316.593 €Luz Casanova Fundazioaren aurrekontua

    1.699.283 €Obra Sozialaren aurrekontua(*) Memoria honetan emandako datuek Luz Casanova Fundazioaren nahiz Apostolikoen Obra Sozialaren jarduera biltzen dituzte.

    14 eta 21 urte arteko mutil nerabeengan genero-indarkeria prebenitzeko eta hautemateko proiektu aitzindaria. Hezkuntza afektibo-sexuala eta bikoteko harreman osasungarrien sustapena ditu oinarri. Gazteek, beren familiek edo gazteekin lanean dabiltzan profesionalek eska dezakete zerbitzu hori.

    LUZ CASANOVA FUNDAZIOA

  • Luz Casanova eguneko zentroa

    Luz Casanova Fundazioaren zerbitzu nuklearretako bat da zentro hori. Etxerik gabeko pertsonei arreta emateko sareko baliabide bat da, eta zaurgarritasun bereziko egoeran dauden edo ekonomia-, gizarte- eta/edo familia-gabezia larriak dituzten gizon-emakumeen ahalduntze- eta suspertze-prozesuak laguntzea du helburu. 150 pertsonarentzako lekua du eguneko zentroak.

    Eguneko zentroa

    1.331 pertsona artatu ziren

    43.375 Otordu- zerbitzu

    SAMUR Socialekin koordinatuta, Madrilgo Etxebizitzen Udal Enpresaren 3 etxebizitzen zuzeneko kudeaketa egin genuen, etxerik gabeko pertsonek etxebizitza egonkor bat eskuratzeko aukera izan dezaten, suspertze-prozesu bat abiatzeko.

    “Housing First Madrid” etxea eraikiz

    2018an, genero-indarkeriaren biktima diren 60 urtetik gorako emakumeak sentsibilizatzeko, artatzeko eta laguntzeko proiektu hori sendotu egin da. Genero-indarkeriaren arazorik ikusezinenetako bati heldu nahi dio: adineko emakumeen aurkako indarkeriari.

    Proiektuaren bidez, taldeko babesa sustatzen da, bakartzea apurtzeko, harreman berriak sortzen laguntzeko, eta barrena husteko eta aisialdirako espazioak eskaintzeko, konfiantzazko eta laguntza emateko espazioak sortze aldera.

    Horrez gainera, gizarte-esparruko profesionalei prestakuntza ematen zaie, batez ere landa-eremuan tratu txarren kasuak hobeto hautemateko.

    “Hazte visible /hazme visible”proiektuan

    523 Pertsona

    “Hazte visible, hazme visible” proiektua

    LUZ CASANOVA FUNDAZIOA 36

  • 37

    María SilvestreEDE Fundazioaren Patronatuko

    Batzordeko batzordekidea

    Genero-desberdintasuna errealitate unibertsala da, eremu eta leku bakoitzean desberdin agertzen da, eta gure gizartean, oraindik ere landu beharreko gaia da. Baina ezin dugu aitortu gabe utzi berdintasunaren alde egindako lanak, era berean, “tximeleta-efektua” duela; sortzen eta sustatzen den guztia izan daiteke erreferente, eredu eta inspirazio-iturri beste pertsona, elkarte eta eremu batzuetarako, eta hala, ingurune bidezkoagoak eta berdinzaleagoak lortzeko aurrerapenak egin daitezke.

    EDE erreferente argia da berdintasunaren arloan egiten duen lanagatik, bai kudeaketan eta barne-antolaketan, bai garatzen dituen proiektuetan, genero-ikuspegia aintzat hartuta pentsatzen eta garatzen baitira. Agerikoa da emakume izateagatik emakumeen aurka egiten den indarkeriaren aurka eta berdintasunaren alde elkarteak duen konpromisoa.

    EDEk ez die mugimendu feminista hartzen ari den indarrari eta haren aldarrikapenei ihes egin. Mugimenduaren adierazpenak eta ekintzak EDErenarekin lerrokatuta daude eta ez dira sinboliko hutsak, eraginkorrak baizik; hala izan da maiatzaren 8ko greba egiteko jaso gabe geratutako soldata-sarreren erabilera, feminizidio-kasuetan egindako kontzentrazioak, eta hala ari da izaten Emaktiva ere, ondo merezita dituen kanpoko aitorpenekin.

    Gurearen moduko erakunde batek ezin du konpromisoetatik kanpo egon, eta gizon-emakumeen arteko berdintasunaren alde borroka egin behar du. 2018ko memorian, bidezkoa da arlo horretan egindako lana aitortzea. Eskerrik asko.

    BERDINTASUNAREN TXIMELETA EFEKTUA

  • Button2: Button5: Button4: Button1: Button6: