Liburuak aukeratzeko gida lagungarria1).pdf · Liburua haur-poema ederrez osaturik dago (Haur eta...

66
Zerrendako idazleek beren burua aurkeztu eta liburu pare bat gomendatzen dizute Alaine Agirre Aurelia Arkotxa Maribel Aiertza Pello Añorga Pako Aristi Jon Arretxe Yolanda Arrieta Bertol Arrieta Jose Inazio Basterretxea Polo Sustrai Colina Eneko Etxegarai Miren Agur Meabe Pedro Zuberogoitia Aitor Arana Miguel Angel Mintegi Ana Jaka Gotzon Barandiaran Karlos Zurutuza Jon Eugi Ana Galarraga Eneko Haritza Garaialde Aritz Gorrotxategi Arantza Ibarra Juan Kruz Igerabide Joxemari Iturralde Antton Kazabon Lupe Lekuona Asel Luzarraga Jon Martin Asier Serrano Jokin de Pedro Maixa Zugasti John Andueza Xabier Etxaniz Rojo Xabier Mendiguren Antxiñe Mendizabal Ixabel Millet Jokin Mitxelena Fernando Morillo Jabier Muguruza Ander Odriozola Ramon Olasagasti Jasone Osoro Aintzane Galardi Garazi Albisua Lur Gallastegi Garazi Arruila Xabier Olaso Aitzol Lasa Yoseba Peña Patziku Perurena Fito Rodriguez Castillo Suarez Andoni Urzelai Juan Luis Zabala Iñaki Zabaleta Edu Zelaieta Patxi Zubizarreta Iñaki Zubeldia Asier Osinalde Juan Ramon Makuso Enkarni Genua Irati Jimenez Iñaki Friera Liburuak aukeratzeko gida lagungarria 1

Transcript of Liburuak aukeratzeko gida lagungarria1).pdf · Liburua haur-poema ederrez osaturik dago (Haur eta...

Zerrendakoidazleekberenburuaaurkeztuetaliburuparebatgomendatzendizute

AlaineAgirreAureliaArkotxaMaribelAiertzaPelloAñorgaPakoAristiJonArretxeYolandaArrietaBertolArrietaJoseInazioBasterretxeaPoloSustraiColinaEnekoEtxegaraiMirenAgurMeabePedroZuberogoitiaAitorAranaMiguelAngelMintegiAnaJakaGotzonBarandiaranKarlosZurutuza

JonEugiAnaGalarragaEnekoHaritzaGaraialdeAritzGorrotxategiArantzaIbarraJuanKruzIgerabideJoxemariIturraldeAnttonKazabonLupeLekuonaAselLuzarragaJonMartinAsierSerranoJokindePedroMaixaZugastiJohnAnduezaXabierEtxanizRojo

XabierMendigurenAntxiñeMendizabalIxabelMilletJokinMitxelenaFernandoMorilloJabierMuguruzaAnderOdriozolaRamonOlasagastiJasoneOsoroAintzaneGalardiGaraziAlbisuaLurGallastegiGaraziArruilaXabierOlasoAitzolLasa

YosebaPeñaPatzikuPerurenaFitoRodriguezCastilloSuarezAndoniUrzelaiJuanLuisZabalaIñakiZabaletaEduZelaietaPatxiZubizarretaIñakiZubeldiaAsierOsinaldeJuanRamonMakusoEnkarniGenuaIratiJimenezIñakiFriera

Liburuakaukeratzekogidalagungarria

�1

Jhon Andueza

Larunbatean Bukowskin. Elkar (DBH)

Larunbatean Bukowskin, Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak. Nerabe horien unibertso propioan murgilduko gara. Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak... rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan...

Lepoan hartu. Elkar (DBH)

Lepoan hartu, John Andueza Altuena: Zer da Bilintx institutuko mutiko gibel-handiei gehien gustatzen zaiena? Matematika? Filosofia? Ez jauna, futbola! Laugarren mailakoek futbol talde aldrebesa sortu dute: Zakili-Txut. Taldeak ez dauka inolako fundamenturik: ez fisikoki, ez teknikoki, eta ez taktikoki.Eta gainera Mariola punki gobernaezina amorratuta dago mutiko kokoloek neskak baztertu egin dituztelako… Lepoan hartu… ta segi trakatra!

Karlos Zurutuza

Erreportaria naiz eta aspalditik gatazka bizi duten herrialdetan lan egiten dut. Irakaslea ere izan nintzen. EHko neska-multik batek honako galderari erantzutea nuen (eta badaukat) helburu: “Nolakoa izango zen nire bizitza Tripolin, edo Kabulen, jaio izan banintz?”.

Tripoli-Kabul. Gaumin (DBH koentzat) Gizakia mugarri. Tripoli eta Kabul artean topatutako jendearen testigantzak dira hauek, beraiek kontatuta, bakoitzaren erretratoaren alboan.

Ekialde Hurbila, Muinak eta Ertzak (DBHkoentzat)

Kronika Errepoartajea. 2011z geroztik Ekialde Hurbilean sorturiko aldaketak eta hausturak, berta-bertatik kontatuta.

Lur Gallastegi

Lur Gallastegi Zendegi naiz, Donostiako Antigua auzoan bizi den Bilbotarra. Lanbidez irakaslea naiz eta 3 seme-alaben ama. Literaturzalea haurra nintzenetik, haur literaturako zenbait lan ditut argitaratuak. Haurren unibertsoan murgiltzea dut gogoko eta literaturaren bidez hainbat esperientzia eta bizipen helarazten eta sorrarazten saiatzen naiz.

Uda bat Senegalen. Elkar (10 urtetik gorakoentzat)

Liburuan, emozioak, ablazioa, heriotza, kultur aniztasuna… lantzen dira.

Limoiondoaren loreak. Elkar (12 urtetik gorakoentzat)

Liburuan, migrazioak eta hauen ondorioak lantzen dira, baita zaintza eta Nikaraguako iraultza ere.

Xabier Olaso

Otxandion jaio eta Gasteizen bizi naiz ume koxkorretatik. Bertan naiz irakasle eta, gauzak zer diren gero, zorretan naiz ikasleekin irakasten didaten guztiagatik. Argi daukat irakastea dela ikasteko modurik egokiena. Poemak, ipuinak eta igarkizunak idazten ditut neska-mutikoentzat. Hainbat liburu idatzi ditut dagoenekoz eta Idazleak Ikastetxeetan programan horiekin guztiekin gozatzea eta gozaraztea dut helburu. Lortuko ote dut?

Pupuan trapua. Pamiela (8-12 urte bitartekoentzat)

Liburua haur-poema ederrez osaturik dago (Haur eta Gazte literaturako Euskadi Saria, 2005 urtean).

Nire saioan poesiarekin jolasteko eta ondo baino hobeto pasatzeko aukera izango duzue. Poemak errezitatuko ditut, eta denon artean poemak kanta bilakatu, eta poemak musikaz jantzi, eta…

Izeko eta biok. Ibaizabal (8-12 urte bitartekoentzat) Izeko Eli Aneren izekorik kutunena da, maitagarria, bromazalea eta bidaiazale porrokatua. Bidaia horietako batean, Obaba-Ibibi-Bobo buruzagi massaiak zuhaixka-hazi misteriotsu batzuk oparitu zizkion izeko Eliri. Herrira bueltan, izeko Elik Aneri utzi zizkion zaintzeko, berak beste bidaia bat egin behar baitzuen. Eta haran non, behin batean, gauza miresgarria gertatu zen…

GaraziArrula

Tafallan sortu nintzen orain 30 urte. Magisteritza eta itzulpengintza ikasi ditut, eta berriki tesia amaitu. Idazteaz gainera, literatura lan batzuk euskaratu ditut, bai helduentzat bai haur eta gazteentzat. Norbaiti irakurzaletasuna kutsatu edo galderaren bat sorraraziko banio, betea nuke saio hauetarako nire buruari jarritako helburua.

Gu orduko hauek. Txalaparta ( DBH-4 Txalaparta)

Bidean. Denonartean (Helena Azkarragaurizar irudigilearekin batera) Haur Hezkuntza Album ilustratua. Bilaketari buruzko ipuin bat da; hitz bati esanahi bila abiatzen da Irati, eta bidean bati eta besteari galdezka eraikiko du berea, irakurle-entzuleak bezalaxe.

Aitzol Lasa

Bi liburu hauek eduki zientifiko eta matematikoak lantzeko nobelak dira, eta euskara fresko eta gaur eguneko batean idatzirik daude. Horregatik, berdin landu daitezke euskara irakasgaiaren baitan edota matematika/zientzia irakasgaien baitan

Hodeietan. Elhuyar (15-18 urte bitartekoentzat) Institutuko azken urteetan diren lau gazteren arteko maitasun harremanak abiapuntu hartuta, hodeien formazioa eta fenomeno atmosferikoen zenbait nozio argitzen dira liburuan.

Usategiaren printzipioa. Denonartean (15-18 urte bitartekoentzat) Herrian lapurreta bat gertatu da, eta Argiri egokitu zaio misterioa argitzea. Lapurrak aurkitzeko, ezinbestekoa gertatuko zaio Argiri printzipio matematiko bat erabiltzea: “Usategiaren printzipioa”, edo Dirichtleten printzipioa.

Xabier Etxaniz Rojo

Xabier Etxaniz Rojo. 46 urteko donostiarra. AEK-ko irakaslea 1993tik. 1995ean ipuinak idazten hasi nintzen eta 2000. urtean argitaratu nuen lehenengo liburua. Harez geroztik 5 ipuin liburu, 2 nobela (azaroan hirugarrena aterako da) eta kronika bat argitaratu ditut. Horretaz gain, zutabegilea izan naiz hamar urtez Berria egunkarian eta hiru antzerki obratako testuak idatzi ditut (bat bakarka eta beste bi Ramon Agirreren konpainian). “Idazleak ikastetxetan” programan parte hartzen dut aspalditik.

Waterloo-en galdutakoak. Erein (DBH 2, 3, 4 eta batxilergoa)

Bakarne euskaltegi bateko irakasle gazte bat da. Goiz batean esnatu, eta dena arraro sentitzen du. Oraindik ez daki iktus bat izan duela garunean. Oraindik ez daki iktus horrek euskara lapurtuko diola, bere lan-hizkuntza, alegia. Nola moldatuko da bizitzan euskara galdu duen euskara irakaslea? Hori da nobelaren abiapuntua.

Sirena hotsak. Erein (DBH 2-3-4 eta Batxilergoa)Guztira lau ipuin dira liburu honetan bildutakoak.

Fabian nikaraguarra da eta agure bat zaintzeko kontratatu dute. Fabian laster ohartuko da agurea sorpresaz beterik dagoela. Emakume batek argazki bat aurkitu du bere aitak idatzitako liburu batean. Argazki horrek emakumearentzat ezezaguna den istorio bat gordetzen du.

Iñaki Friera

Iñaki Friera Urbistondo naiz (Barakaldo, 1962). 1996an argitaratu nuen lehen liburua, Izaroko altxorra, eta geroztik beste 6 argitaratu ditut (gehienak haur eta gazte literaturan). Helduen literaturari dagokionez, bi liburu argitaratu ditut: etorkinen dramari buruzko Lehorreko paterak eta emakumeek jasaten dituzten tratu txarren inguruko Zureak egin du.

Izaroko altxorra. Ibaizabal (10-11 urte bitartekoentzat)

Altxor bat aurkitu dute Izaro uhartean eta ezkutuan atera nahi dute. Hiru gaztek (Ane, Patxo eta Joseba) haren berri izan eta hankaz gora jarri dute lapurren plana. Hiru gazte horiek eta haien txakurra protagonistak dituen abentura batzuetako lehen liburua da (Aska itzazue pottokak! eta Trianoko gau gorriak argitaratu ziren geroago). 20.000 ale baino gehiago saldu dira 1996tik.

Zureak egin du. Susa (Batxilergoa)

Kazetariari gutun anonimoa heldu zaio erredakziora, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko erreportajea idazteko enkargua hartu eta segituan, bideo-irudi hauekin: gizonezko batek kotxe baten atea zabaldu, barruko andrea bortizki atera, ileetatik tiratuz lurrera bota du eta ostikoka hasi zaio. Isilgordeko mezu honen argudioak zein diren, nork bidaliak eta zertarako, argitzeko gutizia piztu zaio kazetariari. Irentsi du amua! Zenbat eta sakonago arakatu, orduan eta bihurriago korapiloak, askatu ordez trinkotu egingo balira bezala.

Irati Jimenez

Badituzte urte nahikotxo dagoeneko bi liburuek baina hamarretik gora edizio egin dituzte eta bide luzea eskoletan ere, oraindik (neure harridurarako!) irakurleekin elkarrizketa sortzeko gaitasuna duten seinale (edo hala pentsatu nahi dut)

Nora ez dakizun hori. Elkar (Batxilergoa) Errealismoa eta genero fantastikoa lotzen ditu

Euskal Mitologiako pertsonaietan dago ipuin hau oinarritua. Galtzagorriak txiki txikiak dira eta nagusiak agintzen duena egiten dute. Horregatik Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen, baina gero.....Gero ez zitzaion gauzak uste zuen bezala atera. Ipuin hau ere txotxongiloen bidez kontatzen dut.

Bat, bi, Manchester. Elkar (DBH eta Btaxilergoa)

Manchesterren ezagutu dira bi mutil euskaldun, homosexuala da bata, heterosexuala bestea. Eta hala ere... maitasuna posible ote?

Gotzon Barandiaran

Lagun idazle batek honakoa idatzi zuen niri buruz, 2018ko Eako Poesia Egunen egitarauan erakusteko. Orohar, bat nator berak azpimarratutakoekin. Halaxe zioen: “Gotzon Barandiaran Arteaga (Larrabetzu, 1974) Kulturaren zabalkundea eta plazaratzea iparrorratz, hainbat ekimenen sortzaile eta antolatzaile izan da: Literatura Eskola (2001), Ahotsenea (2008), Literaturia (2009), Jalgi (2016)... Literatur sortzaile legez, bi nobela (Errotik, 2010; Gidariaren okerra, 2015), bi poema liburu (Arrakalak, 2004; Katamalo, 2007) haur-literaturan ipuin ilustratu bat ( Arrarotz, 2016) eta saiakera bat ( Hitzen Ahairea, 2018) argitaratu ditu, eta antzerkirako ere jardun du (Haritzaren azalera, 2008; Inorako bidaia, 2011; Besaulkiak, 2016). Diskogintzan eta kontzertuetan ere maiz ibilia: Katamalo (2007), Erantzi (2008), Plateruena zuzenean (2014). 2004tik Literaturaz berbetan literaturazaleen Larrabetzuko bilguneko arduraduna da. 2008ko urtarriletik Bizkaia Irratiako Irakurrieran saioko gidoigile eta esataria. “ Euskarak eta kulturgintzak bizi nautela, alegia, eta kulturgintzaren arloan, literaturak eta musikak, batez ere. 14 urte daroatzat Literaturaz berbetan literaturazaleon bilgunearen arduradun, hilean behin, idazle bat herrira gonbidatu eta harekin zein herrikideekin, liburuez, literaturaz, beraz, bizitzaz gogoeta kolektiboetan, batak besteari entzunez beti zerbait berria ikasten. Literatura ez baita hizkuntza jorratzeko tresna soilik, literatura, batez ere, bizitza ulertzeko oralekua baita.

Errotik. Susa (15 urtetik gorakoentzat) http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr88 Langileen adorea, zanpaketaren gordinkeria, erresistentziaren ederra, familiaren estura, borrokaren zaila, mendekuaren bihozkada dira Gotzon Barandiaranen lehen nobelako gaiak. Bilboko Euskalduna ontziolan 2.461 langileetatik 200entzako tokia besterik ez zela izango adierazi zuen Espainiako Gobernuak 1984an, birmoldaketa asmoak abian jarri zituenean…

*Saio berezia HITZEN AHAIREA Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Rafa Rueda musikaria eta Gotzon Barandiaran

•Idazle eta musikarien artean sortutako kantak izaki, idazleak eta musikariak aurkeztuko ditugu: datu biblio/diskografiko zein biografikoak, kantak sortzailearen obran duen garrantziak, kantak argitaratu ziren une historikoan izan zuten eragina eta gerora gure imaginarioan utzitako arrastoa…

Enkarni Genua

Orain dela 40 ta piko urte hasi nintzen ipuinak idazten eta kontatzen. Beti euskeraz. Alde batetik bestera, eskolaz eskola eta herriz herri nabil ekintza eder horrekin. Ez naiz bakarrik joaten. Ni laguntzeko txotxongilo batzuk etortzen dira eta horrela nire ipuinak erakargarriagoak dira eta errezagoak sartzen dira neska mutilen bihotzetan.

Erreka Mari Euskal Herriko azken lamina. Erein HH(3-6) Eta LH:(6-8)

Ba ote liteke Euskal Herrian laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz joan ziren laminak. Baina bat gelditzen zaigu, eta bere istorioa kontatzen herriz herri nabil.

Hau de gure errepertorioko ipuin gogozkoenetako eta neska mutilek gehien maite dutenak. Ipuin hau txotxongiloen bidez kontatzen dut.

Galtzagorriak. Erein. HH (3-6) eta LH(6-8)

Euskal Mitologiako pertsonaietan dago ipuin hau oinarritua. Galtzagorriak txiki txikiak dira eta nagusiak agintzen duena egiten dute. Horregatik Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen, baina gero.....Gero ez zitzaion gauzak uste zuen bezala atera. Ipuin hau ere txotxongiloen bidez kontatzen dut.

Ana Jaka

Haurren kezkei nola aurre egin guztion artean eztabaidatzera bideratzen ditut saioak, liburua aitzakiatzat hartuta. Zein pertsonaiekin identifikatu diren, zer egingo luketen haiek... Bide batez, literaturaren garrantziaz kontura daitezen saiatzen naiz, eta irakurtzearen eta idaztearen plazerraz. Hurbila izaten naiz, eta beldurrik ez diot inolako galderari.

Marimutila naiz eta zer? Elkar (8 urtetik gorakoentzat) Ioneri marimutila deitu diote eskolan. Futbolean jokatzen duelako, ile motza daramalako. Izeba Naiararen ezkontzarako, gainera, gurasoek soineko bat jantzarazi nahi diote…

Ixon. Elkar (8 urtetik gorakoentzat) Gaia: gurasoen arteko gatazkek haurrengan duten eragina.Ion du benetako izena, baina Ixon deitzen diote beti isilik egoten delako, halako batean, hitz egitea ere ahaztu duen arte. Eskerrak rock musikari batzuek lagunduko dioten...

Maixa Zugasti

Maixa Zugasti naiz eta nire bi lan aurkeztu nahi nizkizueke, eduki akademikoekin lotura dutelakoan: bata, indarkeria matxista ardatz duen L.A.A. liburua da; bestea, erbestearen inguruan jositako Ahotsak eta itzalak. Liburu hauetakoren bat aukeratzen baduzue, gai hauek jorratzeko saio bat prestatuko genuke.

L.A.A. Algaida (DBH 2 edo batxilergoa) Gai nagusitzat indarkeria matxista duen thriller psikologiko honek idazlearen bizipen batzuetan du abiapuntua eta gaia lantzeko egokia izan daiteke, pertsonaia ezberdinen jarrerak aztertuz.

Ahotsak eta itzalak. Erein (Batxilergoa) Gerrate zibilean kokatutako lan honen ardatza erbestea delarik, pertsonaia nagusienak iragana argitu asmoz, oroitzapenetan murgilduko dira. Egia aurkitzeko bide zail horretan, ahotsak aurkituko dituzte, baina baita isiltasuna eta itzalak ere.

Garazi Albisua

Emakume alaia eta komunikatzaile argia naiz, sormen idazmen inguruko tailerrak egiten ditut, hauek, beti ere, marrazki eroez horniturik.

Nola egiten dute dortokokek?Denonartean (6 urtetik aurrera)

Lur haserre eta goibel dago. Lortuko du Izadik neba berpiztea? Eta, bide batez, ba al dakizue nola egiten duten dortokek?

Kemena. Denonartaen (10 eta 16 urte bitartekoentzat) Hiru istorio ezberdin kontatzen ditu komikiak; ezberdinak eta gogorrak, aurrera egiteko, protagonistak, edozein egoerari aurre egiteko beharrezkoa den indar bortitz zein maitakor horretaz baliatzen dira: kemena!

Pello Añorga

Ipuin-kontalari ezaguna. 30 urte baino gehiago daramatza haurrei eskainiz bere ipuin-kontaketa saioak. Idazle modura ere, zerrenda luzea du: 50 liburutik gora. Sariak ere ez zaizkio falta. Bere saioetan, haurren emozioa esnatzeaz gain, saiatzen da hitzarekin jolasten, umorea eta inprobisazioa lagun, idatzitako liburu desberdinak partekatuz.

Tontolapiko. Denonartean (4-9 urte bitartekoentzat)

Tontolapikori barre egiten diote haurrek: “Tontolapiko piko, piko, a zer mutiko”. Tontolapiko haserretu egingo da eta lortuko dut haur guztiak beldurtzea, ondo beldurtu ere: “Tontolapiko piko, piko, a zer mutiko”.

Astroak gara. Elkar (8-13 urte bitartekoentzat) Senegalgo ume bat iritsi da eskolara, eta era guztietako isekak jasan beharko ditu. Dena den, hari esker, dantza berria ikasiko dute eskolakoek. A zer dantza frenetikoa: txa-txa-txa! Baita hizkuntza berriak ere.

MiguelAngelMintegi

I

Kulero saltzaileak. Alai (14 urtetik aurrera)

Rafa institutuko heroia suertatu da ikasleen festa egunean. Harrotuta ospatu egiten du, baina biharamuneanan dena okertuko zaio, neska batek sexu-abusu salaketa jarri baitu bere kontra, etxera zihoazenean gertatuta. Edanda zegoen eta ez da ezertaz akordatzen, baina neskaren kulero bat dago bere gelan.

June eta mehategiko ihieslariak.Ibaizabal 14 urtetik aurrera) June oporretan dago. Arazoak ditu koadrilako batzuekin. Eta handiagoak izango ditu bikote iheslari bati laguntzen dionean. Horrezkero mafioso batzuk ere sartuko dira tartean, edozertarako prest, behar izanez gero hiltzeko ere. June harrapatuta gelditu da eta aurre egin beharko dio egoerari.

Irakurlea irakurgaiari lotzen saiatzen naiz nire obretan, intrigaz eta misterioaz baliatuz normalean. Protagonistak neska mutil gazteak dira denetan, egoera larri bati aurre eman behar izaten dioten gazte normalak, inondik ere ez superheroiak. Nire lanetan, pentsatzen dut, irakurleen protagonisteenganako hurbiltasuna handia dela, edo hori izaten da nire asmoa behinik behin.

Patxi Zubizarreta nauzu, idazle ordiziar gasteiztartua. Nire liburuetan erroak aurkituko dituzu, memoria berreskuratzeko ahaleginak —Gutun harrigarri bat, Atxiki sekretua, Urrezko giltza liburu-diskoa…—; baina hegoak ere agertuko zaizkizu, batez ere Afrikara zabalduak, migratzaileen egoerak jasotzen dituztenak —Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala, Pantaleon badoa, Bakarrik eta Buztangabe… Saioetan, liburu aukeratuetan dauden historiak lantzeaz gain, intrahistoriak azaltzea gustuko dut: nola sortu ziren, nola landu ditudan, zein material erabili dudan, eskemak, eskuizkribuak… eta gero ilustraileak nola irudikatu dituen erakusten dut: zirriborroak, marrazki originalak, eta abar.

Korri, Kuru, korri! Ibaizabal (LH 4,5,6 maialkoentzat) Etiopiatik jirafa bat bidali zuten behin Parisera: Zarafa. Haren historia miresgarria kontatzearekin batera, pateretan datozen neska-mutikoen egoera latza sujeritzen da. Istorioa Rebeca Lucianiren marrazki zoragarriek lagunduta dator. Liburuak Edelvives argitaletxearen Ala Delta saria jaso zuen Madrilen.

Laranja bat zaborretan. Elkar (DBH 3 eta 4 mailakoentzat) Karabino Kairon bizi da, musulmenez inguratua, baina bera kristau koptoa da, hiriko zaborra jasotzeaz arduratzen da eta batez ere ameslaria da… Kanposantuan ipuin kontalari bat ezagutuko du eta agian ametsak betetzen lagunduko dio. Mintxo Cemillánen marrazkiekin batera, liburuak QR kodeak dakartza eta hauen bitartez ipuin zati batzuk gelan entzun daitezke (Pello Ramirezen txeloa eta Felipe Barandiaranen ahotsarekin).

Patxi Patxi Zubizarreta

Pedro Zuberogotia

Historiako irakaslea Txorierri BHIn. Power Pointaren laguntzarekin egiten ditudan bi saioek egungo mundua ulertzen lagundu ahal dute, betiere ikuspuntu global batetik begiratuta (kultura, hizkuntza, ekonomia, politika, etab). Euskara zein Historiako irakasleentzat baliagarriak izan ahal dira.

Bertan Bilbo. Bilboko Udala (DBH 4 eta Batxilergoa) Bilbo eta euskara XX.mendean, kronika soziala.Liburuak XX. mendean zehar Bilbon euskaraz eta euskararen alde egin diren egitasmo eta ekimen gehienak jasotzen ditu. Asmoa ia ezkutuan egon den errealitatea ezagutaraztea da.

Fidel Castro. Elkar (DBH 4 eta Batxilergoa) Fidel Castroren bizitza eta Kubako Iraultza (halabeharrez, loturik baitoaz) kontatzen duen liburua.

Juan Ramon Makuso

Hitzak argi. Pamiela (Batxilergoa) Poesia errezitaldia musikaz eta irudiz lagunduta (biolina eta urmargoak proiektatu)

Huntza ezur berritan. Erein (Batxilergoa)

Aintzane Galardi

Berako Toki Ona ikastetxeko irakaslea naiz. Poesia idazten dut eta 4 poema liburu ditut argitaratuak. Poesia ikasleengana gerturatuz, ikasleak poesiara hurbiltzea litzateke nire nahia.

Mendafin usaineko iluntzeak. Erein (DBH 4eta Batxilergoa)

Marokora eginiko bidaietan, bizipenetan eta oroitzapenetan oinarritutako poemak aurkituko dituzu bertan.

• Hegodun Poemak. Denonartean ( DBH 4 eta Batxilergoa) Amelik bere hegaldian hainbat emakume hegodun izango ditu bidaide. Guztiak ausartak eta libreak: Amelia Earhart, Amy Johnson, Beryl Markham…

Jokin de Pedro Urte asko eman ditut irakaskuntzan, Ertainetan beti. Orain jubilatua naiz horretatik. Gazte jendea atsegin dut eta erraz konektatzen dut haiekin literatur saioetan ere. Gehienbat polizi eleberriak idatzi izan ditut, denak ekintza eta suspense handikoak, umore ikutu batekin beti. Azkenaldian antzerki lan historikoak idazten ditut eta bizi naizen herrian, Plentzian, ematen ditugu, herri-teatro eran antolaturik. Prest egoten naiz saioak formato desberdinetan ematera, irakasleekin aurretiaz adosturik.

Elurpean. Elkar (DBH 3 edo Batxilergoa) Ekintza handiko eta suspensezko polizi eleberria. Gorospe inspektore bakartia eski estazio batera abiatzen da bere oporraldian; elur bila doa, eta ez du falta izango! Hala ere, elur eta hotzaz gain, bere opor egunak guztiz aldrebestu eta trakestuko dituzten jazoera latz etengabeei egin beharko die aurre. Hotza eta elur malutak nonahitik darizkion kontakizuna.

Izu-izua Elkar (DBH 4 edo Batxilergoa) Deskribapena Hiru kontakizunek izua, suspensea eta ustegabeko amaierak dituzte, nahiz eta zeharo desberdinak diren gai, pertsonaia eta giroaren aldetik.

Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962). Ume nahiz gaztetxoentzat idatzen dut, bai prosa, bai poesia. Euskadi sariarekin nabarmendu dituzte nire hiru lan hauek: Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2010). Literatura eta ezagutza liburuak ere itzultzen ditut euskarara. Eskola-saioen helburu nagusia hauxe da: irakurleekin elkarrizketa ahalik eta mamitsuena izatea, bai irakurritako lanaren inguruan, bai idazlangintaren inguruan, haien galderak abiapuntutzat hartuta.

•Bihotzak dun-dun. Elkar (10-12) Kontakizunak ikasturtearen hasieratik udaren atarira bitarteko epea hartzen du. Epe horretan, protagonistak eguneroko kontuak kontatuko dizkigu, urte-sasoien ildotik. Data berezi batzuetako gertaerak ere agertzen dira, umeen ikuspuntutik erakargarriak direlako: San Tomaseko azoka, Gabonak, Santa Ageda, Inauteriak, Aste Santuko oporrak… Tarteka, testu-tipoak uztartzen dira narrazioan: olerkiak, mini-ipuina, igarkizunak, protesta-kanta, errimak, gutuna…Laburpena: Leak 9 urte ditu. Aita langabezian geratu da, eta familia kezkatuta dago. Egun batean, zarata handi bat entzungo dute: goiko Ixidro agurea jausi da. Eta Learen aita hasiko da zaintzaile.Baina Leak ere izango du ardura handi bat: bere lorea topatzea. Zert ote da lore hori? Non dago? Nolakoa da?…

Urtebete itsasargian. Elkar (12-16)

1936ko gerra hasi berri da, eta Jon Garraitzetara iritsi da. osabarengana. Urtebete pasatuko du itsasargian. Urte horretan aldatzen ikusiko du bere burua, bere bizitza eta bere ingurua: maitasuna eta gorrotoa ezagutuko ditu, gizkaiak duen onena eta txarrena, biata herri baten sufrimendua eta itxaropena ere.

Aitor Arana

Neska-mutikoekin saioak egiten eman ditudan 28 urteetan, bi gauzak eman didate atsegin gehien: 1) Neska-mutilek euskal literatura EZ dela aspergarria esateak. 2) Saioak egitean, gerora “best seller” bihurtu diren liburuak haiei esker idatzi izanak. Nire lana maite dut eta bizitza osoa emango nuke irakurleekin saioak egiten.

• Banpiroen hiria. Ibaizabal (11 urtetik aurrera) Pertsonaia nagusiak, neska gaixo batek, ez daki banpiroa den ala erotzen ari ote den. Bere egoera argitu beharko du, banpiroen mundu zurrunbilotsuan sartuz.

Maitasun sua. Ibaizabal (13 urtetik aurrera) Erdi Aroko bi mutil gayek bizipen lazgarria biziko dute Nafarroan. Beste ildo batean, gaur egungo bi mutil gayek euren maitasuna bideratu beharko dute.

Asier SerrranoLiteraturatik musikara. Nire idazle eta musikari ibilbidea laburbiltzen duen hitzaldi musikatu bat eskaintzen dut. Bertan, nire sortzaile esperientzia aurkezten diet ikasleei. Aurrez nire inguruko informazioa bilatuta galderak prestatzen dituzte ikasleek eta hitzaldiaren bigarren saioan erantzuten ditut. Bukatzeko laupabost kanta abesten ditut gitarra hutsez sortze prozesuaren erakusgarri. Irakurzaletasuna eta sormena piztera bideratutako saioa.

Eskuetan mapak. Asier Serrano (DBH-Batx) 90. hamarkadako musika talde baten bizipenak. Laguntasunaren garrantziari eskainitako lana.

Erlojugilea. Txalaparta (DBH-Batx)

Fikziozko herrialde batean denbora gelditzen da eta bertako biztanleak zurrun gelditzen dira X segundo misteriotsuaren eraginez. Antza, gerran begia galdu zuen erlojugile gaztea da gaitzetik libratu den bakarra.

Aurelia Arkotxa

Generoak : poesia, kronika poetikoak. Gai nagusiak : lekuak (bereziki itsasoari lotuak direnak), lekuetan ibiltzearen erritmoko gogoetak; liburuetan eta pinturetan egin bidaia-meditazioak.

Septentrio. Alberdania (Batxilergoa)

Liburu polifazetikoa : narrazio poetikoak, ipuinak, poesia librea Gaia : bidaia, Ternuarako bidaien inguruko meditazioa, kartografia poetikoak. Euskara batuaz. Lehen parteko bidaia-kronikentzat euskara batuari lehengo lapurtar klasikozko testuen “kolorea” erabili da.

Fragmentua. Utriusque Vasconiae (12 urtetik gorakoentzat) Berria egunkarian 2004tik 2008 arte astero “Maratila” sailean atera kroniko poetikoen bilduma, Katixa Dolharreren hitzaurrearekin.

JonEugi

Euskarazko literatura irakurtzeahizkuntzarekikoatxikimendua lortzeko lagungarriadelaerakustendut.Piraten liburuekinpirateriazerehitzegitendut.

Piratenuhartea.Erein(DBHrakoaproposa)

Abenturazkonobela.XVII.mendeangirotuadago.Historiakopasarteakeraatsegineanezagutzekoaukeraematendu:balearenarrantza,pirateria,esklabutza.ea.

Zortziipuingotiko.Elkar(DBHrakoaproposa)

Sorginak,deabruak,mamuak…protagonistadituztenipuinzirraragarriak,estilodotorezemanak.

IñakiZabaletaAdiskidea:

Literaturan bi poesia liburu, nobela bat, eta hainbat istorio labur argitaratu ditut. Halaber, hainbat literatur sari irabazi dut. Hitzaldiko nobela 110. Street-eko Geltokia da eta 44 edizio izan ditu jadanik (bait pelikula bat ere). New Yorken doktore-tesia egiten nengoela idatzi nuen nobela. Beraz, esperientzia zuzenaren ondorioa da.

Euskal idazle, euskararen militante eta unibertsitateko kazetaritza-katedraduna naiz. Liburu franko idatzi ditut komunikabideen inguruan.

Nire hitzaldietan hiru tresna (nire hitzak, bideoak eta eztabaida) eta hiru ardatz (edukia eta estiloa, autorea, errealitatea) erabiltzen ditut. Honela, nobelaren edukia, New York hiri errealarekin lotzen dut.

110. Street-eko geltokia. Elkar (DBH eta BBO)

Euskal iheslari/errefuxiatu bat New York bizi da, dokumentu legalik gabe. Abentura, amodioa, hiri erraldoietako bakardadea, sexu jazarpena, laguntasuna eta solidaritatea...bertan daude.

Bertsoaen ezpata. Elkar (14tik gora) Poesia liburu honetan Euskal Herriaren errealitate sozio-politikoa ispilu poetiko batetik ikusten da eta tragedia greko modura dago antolatuta. Aipamen berezia jaso zuen Durangoko Azokan 1979an.

Fernando Morillo

Sormenaren magia da saioetan bilatzen dudana. Eta istorioek ematen duten aukera aprobetxatuz, irakurle gazteen (eta are irakasleen) sormena bera, autokontrola, autoestimua, enpatia, gaitasun sozialak eta batez ere automotibazioa bizkortzea eta sendotzea. Ez dira izango, ondorioz, hitzaldi pasibo eta estatikoak, dinamika guztiz praktikoez beteriko tarteak baizik. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo nire webgunera (www.fernandomorillo.eus).

Abbadiaren sekretua. Gaumin (11-13 urte bitartekoentzat) Antton Abbadia eta haren sekretua enigma-jokoen bitartez ezagutzeko istorioa. Alar eta Kaiet anaiak Hendaiako Abbadia Eremuan harrapaturik daude, eta aiton-amonen laguntzarekin proba ugari gainditu beharko dituzte, handik onik ateratzeko. Hendaiako Nekatoeneako Artista egonaldiaren beka irabazi zuen 2011n.

Izar malkoak. Gaumin (15-17 urte bitartekoentzat) Beñatek zorte txarra izan du beti neskekin. Orain, hacker izan nahian dabil, baina bizitzak ezuste ederra dakarkio kolpetik: ezustean neska bat ez, bi ibiliko zaizkio inguruan. Zenbat ertz, zalantza, beldur eta eromen. Mundua ulertu nahia eta beharra, bihotza eta irrika bor-bor direla. Euskadi Saria izan zen 2003an.

Argazkia:AnaTojal Jabier MuguruzaJabier Muguruza naiz. Idatzi ere egiten duen musikaria. Haur eta helduentzat idazten dut. Saioetan ahalegintzen naiz, giro konplizean, ikasleekin liburuaz eta literaturaz hitz egiten eta sakontzen.

Sei lagun sei sekretu. Erein (LH 8 uretik aurrera)

Abentura eta umeen errealitatea aintzat hartzen ditu “…Orain arte niregana jo duzue gertatzen zitzaizuena kontatzeko, eta nik, jakina, asko eskertu izan dut niga jarri duzuen konfiantza hori, baina pentsatzen egon naiz eta zera proposatu nahi nizuen: sekretuak, orain arte bezala, birenak izan beharrean seirenak bihurtzen baditugu, askoz sekretu handiagoak izango dira dudarik gabe…”

Asteburu bat tren zaharrean. Erein (LH 8 urtetik aurrera)

Abentura eta kultura desberdinen arteko harremana.“…Gauza jakina da jendea leku desberdinetan bizi dela. Jende guztia ez da ez modu berean ez leku berean bizi. Oso normala da adibidez pertsonak pisu batean bizitzea. Kalean ere, ez pentsa, bada kalean bizi denik, baina... ez nahita, gehienetan. Normalean, kalean bizitzea beste erremediorik ez dute izaten horiek…”

Ander Odriozola

Orain dela hiru urte, 2014an, BINGEN pelikula luzea egin nuen; gero, 2016an, FREEPORT nobela beltza; orain berriz pelikula bat egitekotan nabil idatzitako nobelan oinarrituta. Beraz, ikasleekin, liburua irakurri ostean, aktoreak aukeratzeko lana egitea polita litzatekeela iruditu zait. Nik lau aktore errealen aukeran eramango nituzke, beraien argazki eta bideoak erakutsiz, eta zein aukeratu eztabaidatu ikasleekin pertsonaien izaerak aztertuz.

Freeport. Elkar

Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola-hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.

Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria: hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz

RamonOlasagasti

Ramon Olasagasti naiz, kazetaria eta itzultzailea lanbidez. Hainbat urtez Euskaldunon Egunkarian eta Berrian aritu nintzen mendiari buruz idazten, hori izan da nire esparru kutuna. Gaur egun, berriz, itzulpengintzan ari naiz batez ere. Haur literaturako zenbait ipuin idatzi ditut, eta kazetaritzako lan batzuk ere bai: Mendiminez, Manuel Iradier, Hiru pauso, hiru norabide... Zaletasunak eta lanbideak horretara eramanda, naturarekiko, mendiarekiko eta gure lurrarekiko maitasuna erakusten saiatu izan naiz beti nire lanetan.

Sugaar. Elkar (10 urtetik gorakoentzat)

Misterioz eta beldur ukitu batez harilkatutako ipuina. Eki gaixotu egin da eta Izadi arreba arrazoia argitzen saiatuko da. Lindozulo putzuan bizi den Sugaar sugetzarrak zerikusirik ba ote du gertatutakoarekin?

Ipurtargien Herrian. Elkar (10 urtetik gorakoentzat)

Lur autokarabana batean bizi da, hara eta hona. Herri kozkor batean neska-mutil koadrila bat hurbildu zaio, jakin-minez, eta haiekin batera joango da Eguzki, Ur eta Haizea seme-alabengana bisitan. Gure lurraldearen ederraz eta zauriez mintzatuko zaie Lur gaztetxoei.

JasoneOsoro

Hautatutako liburuei buruzko galderak erantzuteaz gain, irudimenaz eta sormenaz jarduten dut, horretarako propio prestatutako power pointa erabiliz, modu grafikoan azalduz ikasleei zeinen garrantzitsua den eguneroko bizitzan irudimena lantzea.

Eskularru beltzak, Casting, Ikasbadaia eta Ihes . Elkar (14-18 urte bitartekoentzat)

Boxeoa du ardatz bilduma honek. Izan ere, boxeoa bizitzaren metafora da: kolpeak jaso eta gero, altxatu eta borrokan jarraitzea da bizitza. Eskularru beltzak liburuan arerio diren bi lagun-talde daude, sei pertsonaia, eta horien eguneroko bizitza, harremanak, borrokak, ametsak, beldurrak eta ahuldadeak irakurri daitezke orriz orri. Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera. Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

Jara, Jara, bikiak eta bikoteak, Jara Bartzelonan eta Jara live. Begiko (Santillana-Zubia)

Antxiñe Mendizabal

Idazlea eta editorea naiz. Haurrei zuzendutako liburuak idatzi ditut batez ere. Eta nire saioetan sormenak duen garrantzia azpimarratzen saiatzen naiz. Sormena ez bakarrik literaturaren esparruan baizik eta bizitzaren edozein esparrutan. Bestalde, sormena nork bere burua ezagutzeko eta baita inguruak dituenak errekonozitzeko tresna baliagarria dela uste dut, baldin eta kontakizunak irakurlearen gustukoak baldin badira behintzat. Horixe izan da nire bizi esperientzia eta horixe transmititzen ahalegintzen naiz.

Nire amak ez dauka erremediorik. Elkar (10-12 urtetik aurrera)

Ama eta alaba baten egunerokotasuna, maitasunetik eta baita ere umoretik kontatua. Adostasunak eta ezadostasunak guztiak dira eramangarriak bi osagai horiekin.

Printzesa eta ergelak. Elkar ( 7-8 urte)

Kariñe izango da eskolan Beñati aurre egiten ausartzen den bakarra. Enpatiarako bere gaitasuna eta bere buruarenganako konfiantza erabiliko ditu horretarako.

ArantzaIbarra

Saio dinamikoak egitea gustatzen zait, nire abestiekin, pelikulekin, irudiekin eta ipuinekin. Gauza guztien prozezuak kontatzea

gustatzen zait umeen adinen arabera. Ipuina kontatzeaz gain, ikasle guztiak nirekin abesten eta irudimena lantzen jartzen ditut.

Mobilak. Beta (8-10 urte bitartekoentzat)

72 orriko komiki bat, abenturaz betetako istorio bat. Mugikorrak dira protagonistak eta hamaika abentura biziko dituzte.

Zer gertatzen zaio eguzkiari? Erein (6-9 urte bitartekoantzat)

Ingurumena zaintzeko aproposa. Eguzkia gaixo dago eta animali guztiak kezkatuta daude. Zer gertatzen zaio?

Aritz Gorrotxategi

Gidoigile, zutabegile, irakasle eta itzultzaile jardun du. Poesia eta prosa landu ditu batez ere, bai eleberriak bai ipuin-bildumak. 2017az geroztik editore lanetan ere badabil Balea Zuria argitaletxean.

Koldar hutsa zara? Erein (16 urte gorakoentzat)

Istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika. Belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotakoarena. Gure kontraesan eta miseria txikien kronika.

Zer egingo dugu orain opariekin? Algaida (16 urte gorakoentzat)

Krisi ekonomikoa, langabezia, ustelkeria, kontzientzia arazoak, giza harremanen krisia, denboraren herdoila edota belaunaldien arteko etena dituzte ardatz bilduma honetako ipuinek. Egileak idazkera argi, minimalista, ironiko eta kritikoaren aldeko apustua egiten du. Liburuak Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen Kontakizun-liburuaren alorrean,

Eneko EtxegaraiKaixo! Eneko Etxegarai naiz, lanbidez irakaslea eta Gasteiztarra. Duela urte batzuk lehenengo ipuina argitaratu eta geroztik ipuinak sortu zein kontatzen ibili naiz bazter ezberdinetan.

Ilunpearen sekretua. Denonartean HH / LH 1. ZIKLOA Aiuri izeneko haur batek, argia itzali eta lotarako orduan iristean, dituen beldurrei buruzko ipuina da. Egoerari buelta emateko asmatzen duen trukoa erakutsiko digu.

Puagg! Denonartean. HH/LH lehen zikloa Marixa bere baserrian bizi da animaliaz inguratuta. Egun batean, lan eta lan ibili ondoren, tortilla bat prestatu nahian, arrautzen bila doa oilategira eta… Baina zertan ibili dira oilo hauek??

Yolanda Arrieta

Idazlea eta literatura dinamizatzailea. Nire web orria: www.nitikgura.eus. Nahiko nuke umeek liburua aurretik irakurtzea eta autoreari buruzko informazioa bilatzea. Komeni da ikasle bakoitzak bere liburua izatea, nahiz eta taldean komentatu: idazle-irakurle konexioa oso garrantzitsua da eta konexio horretan asko laguntzen du liburua eskuan izateak eta gero idazleak sinatzeak. Liburuaren lanketan umeek komenta dezatela, ni joan baino lehen, zer iruditu zaien, zer gustatu zaien eta zer ez, ipuinean euren burua imajinatu ote duten, edota zer beste amaiera asmatuko luketen

Kulun-kuttunak. Denonartean (3-8 urte)

Herrialde hartako printzesak zapata gorri-gorriak jantzi behar zituen printzesa izateko. Berak, ordea, oinutsik ibili nahi. Zer egingo ote du? Dagozkion zapatak jantzi ala oinutsik ibili? Zer da hobea, printzesa izatea ala libre bizitzea? o jakin nahi? : http://www.nitikgura.eus

Mari Xor. Denonartean (7-12) Euskal herrian bada ipuin bat Errauskine-ren antza duena, baina hemen sortua dena, oso aspaldi. Aitziber Alonso irudigilek eta biok gaurkotu eta berritu dugu zuei eskaintzeko. Ezagutu nahi?

Bertol Arrieta

Entretenimendu soiletik haragoko liburuak egiten saiatzen naiz, baina baita ikasbideak saihesten ere. Erantzunen ordez, irakurleari galderak sortzean dago nire ustez literatura onaren gakoa. Horretan saiatzen naiz, estilo nahiko xehean, hizkuntza traba izan ez dadin, baina gainontzeko baliabide literarioekin dezente jolastuz.

Elurraren formula. Elkar (16 urtetik aurrera)

Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banatzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan somatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.

Alter ero. Susa (16 urtetik gorakoentzat) Egunsentian ispiluari begiratu eta zeure burua beste norbaitekin tronpatzeko zalantzan sumatzean, zeure baitako bikiaren antza galtzen ari zarela kezkatzen hasitakoan, aurki igarriko duzu alter ego-a askatu egin dela eta bere kabuz ibiltzeari ekin diola. Eta litekeena da, haren mendeko bihurtzea aurrerantzean.

CastilloSuarez

CasUlloSuáreznaiz,Altsasuko,lanbidezeuskarateknikaria.Txiripazhasinintzenhaurrendakoliburuakidaztenetadagoenekobaditut8argitaratuta.GustatzenzaitsaioakegiteaikasleeiEuskalHerrikohainbattokietakohaurrakezagutzekoaukeraematendidatelako,haiekentzuteko(saioakezdiraidazleaentzutekobakarrik)etaelkarrekinidazteko.

Ebelinamandarina.Erein(LH)

Nireetxeakoloreaskotakoada.Urdinadugoikoaldea,udakozeruabezala,etagorriabehekoa,amakezpainakmargotzendituenkoloreberekoa.Nireetxeatokizaldatzendaegunbatetikbestera,bainaeznaizbarraskiloa.Nizirkubateanbizinaiz.Ezdazailahoriondorioztatzeanireetxeakgurpilakdituelaesatenbadut,etanireamatrapezistadela.Ebelinadutizena.AmaketaamonakereEbelinaduteizena.HorregatikdeitzendidateEbelinaMandarina.Horregatiketanireilearenkoloreagatik.Batzuentzatgorriada;besteentzatlaranja.

Nemokapitainarenazkenbidaia.Erein(LH)Nadia dut izena, ez dut anai-arrebarik, eta amarekin bizi naiz errepide ondoko pisu batean. Aita ez da gurekin bizi. Baina ez nire gurasoakbanandutadaudelako,baizikezindirelakoelkarrekinegon.Nireaitakartzelandago.Jaionintzeneanerekartzelanzegoen.Niriezzaizkitkartzelakgustatzen,hotzaketazikinakdirelako.Nikitsasozabalamaitedut,eta,nireaitanondagoengaldetzendidatenean,OzeanoBareandagoelaesatendutmaiz,urpekaribatean,Nemokapitainabezala.

Ana Galarraga

Ana Galarraga Aiestaran naiz. Zientziaren komunikazioan aritzen naiz, Elhuyarren. Haurrentzat, “Irria” aldizkariko atal bat idazten dut, hilero. Ipuinen eta esperimentuen bidez, zientzia egunerokoan dagoela erakusten eta haurren (eta helduen) jakin-mina pizten saiatzen naiz. Saioan, kontaketa eta esperimentuak uztartzen ditut; hala, gero, gelan edo etxean egin ditzakete esperimentu horiek.

Marikalanbre bizitzaren laborategia. Elhuyar (5-8 urte bitartekoentzat) Marikalanbre jakin-min handiko neska da. Amona Txinpartak bere zientzia-zaletasuna kutsatu dio, eta galderei bere kabuz erantzutera bultzatzen du. Horretarako, esperimentuak egiten ditu, lagunekin batera. Esperimentuak egiteko materiala etxekoa, merketa eta segurua da, eta saiatzeari eta ondorioak taldean ateratzeari ematen zaio garrantzia. Aldi berean, belaunaldien artekotransmisioa, lagunen arteko harremana eta ingurumenarekiko errespetua lantzen dira.

JuanKruzIgerabide

Nire liburuetatik edozein aukeratu dezakezue, nahiz eta aspaldikoa izan. Saioarako aukeratzen duzuen liburuaz aparte, beti lantzen ditugu poema batzuk edo igarkizunak edo ipuin laburrak, ikasleen harreraren arabera.

Abezedario titirijario. Denonartean (6 urte gorakoentzat)

Sator bat uholde batek aireportura darama. Hegan egitea zer den adieraziko dio kaio batek eta satorrak hegan egin nahiko du hegazkin batean.

Gregorio katarrino Elkar (8 urte gorakoentzat)

Haur batek ispiluan tximino bat ikusten du bere buruaren ordez, eta tximinoak umearen lekua hartu nahiko du familian, eskolan.

Joxemari IturraldeHizkuntza eta Literatura Erromanikoetan lizentziatua eta Euskal Literaturako Batxilergo katedraduna. Nire lehen testuak POTT aldizkari literarioan kaleratu nituen, izen bereko banda literarioa osatu nuenean beste idazle batzuekin batera. Liburu ugari kaleratu ditut, bain helduentzat nola haur eta gazteentzat ere. Hogei urte, gutxienez, daramatzat literatura-saioak egiten ikastetxeetan.

Risky eta bere lagunak. Elkar (7-8 urte bitartekoentzat)

Risky eta bere lagunak ez dira aspertzen, beti gertatzen zaie zerbait, bai ikastetxean eta baita etxean ere; beti sortzen zaizkie arazoak irakasleekin, gurasoekin, beste mutil eta neska askorekin, eta sarritan ez dakite nola irten arazo horietatik…

• Lehen amodioa Suedian. Ibaizabal (11-14 urte bitartekoentzat)

• Gure protagonista Suediara joan da oporrak pasatzera, mundu guztiz ezezaguna berarentzat. Uda partean hasiko da bertako jendea ezagutzen, batzuk oso maitagarriak, beste batzuk oso arraro eta bitxiak. Bada neska bat, suediarra, ez, bat ez, badira bi neska suediar gure protagonistarekin maitemindu direnak eta hortxe hasiko dira konplikazioak gure mutilarentzat…

Jose Inazio Basterretxea Polo

GAIA kontuan hartuta, orohar, eleberriak aukera eman dezake gerrari/gerrei buruz hausnartzeko. Eta, modu zehatzago batean, Espainiako Gerra Zibilari buruz. Gerren epikotasuna. Gerren inguruko mitoak…

TEKNIKA kontuan hartuta, kontakizunak elkarrekin lotzeko aukeraz eztabaidatzeko aukera eman lezake.

Begoñaren itzalpean. Elkar (17-18 urtekoentzat)

Espainiako Gerra Zibila amaituta, Bilboko falangista batzuk Franco diktadorearen hurbileko jeneral baten aurkako atentatua prestatu dute, adierazteko beren egonezina erregimenak hartutako norabidea dela eta.

Eleberri poliziakoa eta historikoa uztartzen dira lan honetan.

Azken tranbiaren itzala. Elkar (17-18 urtekoentzat)

Espainiako Gerra Zibila bizi dela, Euskadin jada amaituta, komando batek sabotaje bat prestatu du Bordelen atrakaturik dagoen barku errepublikano baten aurka.

Itzulerako bidaian ustekabeak ustekabearen segidan datoz.

Jokin Mitxelena

Normalean marrazkilari lanetan aritzen naizen arren, tarteka textuak ere argitaratzen ditut, neronen marrazkiekin, noski. Hauetako bat duzue, hemen aurkezten dizuedan hau. Nere liburuen aurkezpenetan, liburuaren aurkezpen, elkarrizketa eta marrazketa konbinazio saio moduko bat egiten dut. www.jokinmitxelena.com

Puka, erleak eta traktorea. Elkar (6-8) Bilobak egun pasa doaz aitonamonen baserrira. Eguna, ordea, ez da ohizkoa bezain lasaia gertatzen: kalamidade eta nahasteborrastetxo batzuek bizi behar dituzte pertsonaiek. Guzti horren ikusmira osoa daukan bakarra Puka, artzaintxakurra da. Haren ikuspuntutik kontatzen dira han gertatutakoak.

Jon Martin

Saioetan bi aukera egongo dira: Lehena, ikasle bakoitzak bere barruan duen potentzial sortzailea topatzea izango da. Ariketa sortzaileen bidez (Rodari, mapa mentalak, rapa eta abar) idaztearen plazera eta erraztasuna landuko da ikasleekin. Juiziorik gabeko gune eta une bat sortuko dugu. Bigarrena, liburua irakurri eta sortzen diren zalantzei buruzko tertulia izango da.

Ero. Elkar (DBH)

Bakoitza bere eroak bizi du. Liburu honetan obsesio, trastorno eta arazo sozial ugariren ondorioz errealitatetik aparte samar amaitu duen pertsonaia zerrenda aurkezten da. Erotasunaren eta osasunaren arteko arteko marra hain da estua! Lapurretak, hilketak, esperimentuak... Ipuin oso laburrak dira eta batak ez bada besteak harrapatuko du irakurlea. Oso aproposa nortasunaren eraikuntza betean dabiltzan adineko gazteentzat.

Antton Kazabon

1987an hasita, 100 bat liburu argitaratu ditut: Bertso liburuak, poesiazkoak, ipuinak, nobelatxoak… Gehienbat, haur eta gazte literaturan aritu naiz. Saioak nola antolatu? Ikasleek liburua aurrez irakurria eta landua behar lukete. Tarterik politena guretzat, haien galderak erantzutea eta bakoitzari bere liburua sinatzea.

Makal sendoak. Denonartean (8-10 urtetik aurrera) Bizitzaren metafora, zuhaitzen bidez kontatua.

Martintxo bigarrena. Santillana-Zubia (8-10 urte) Errekortari izan nahi duen mutikoaren istorioa.

Lupe Lekuona: ipuin kontalaria

Lupe Lekuona naiz, Hondarribikoa. Andereño bezala urte asko ibili ondoren duela 20 urte ipuin kontalaria naiz.Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan kontatzen dut. Adin guztietarako ipuin zoragarriak baditut. Nire Ipuinak, olerkiaz, asmakizunaz edo kantez osatzen ditut. Panpinak ere gustukoak ditut lagungarri bezala.Kamishibai teknika ere erabiltzen dut batzuetan. Nire saioetan helburua haurren arreta eta parte-hartzea lortzea ipuinaz disfrutatzeko da eta hori lortzerakoan fantasiaren mundura elkarrekin joatea.Nirekin bidaiatu nahi baduzue ni prest nago!

Web Orria: www.lupelekuona.com

Asel LuzarragaAsel Luzarraga idazlea nauzue. Buenos Airesen bost urte eman ondoren iaztik bueltan nago Euskal Herrian, ikasleekin saioak egiteko prest, nahi dutenari buruz solastatzeko eta hausnartzeko. Besteak beste, aurten Bioklik zientzia fikziozko eleberria argitaratu dut, nire zazpigarrena. Hemen informazio gehiago: http://aselluzarraga.com/bibliografia/euskaraz/

BIOKILK. Elkar (DBH 3-4 eta Batxilergoa) Eleberria, zientzia fikzioa, gizarte distopikoa 2044an biodemokrazia batean bizi dira Bilbon, hilketak ere ikuskizun bihurtzen dituena, Txetxu eta Nereren familiak laster ikusiko duenez.

Mozorroen xarma. Erein (DBH 3-4 eta Batxilergoa)

Eleberria, umorea eleberri beltzaz zipriztinduta. Euskal Herritik Thailandiarako bidaian sartuta, Zigor otakuak mozorropean bizi diren hainbat pertsonaiarekin egingo du topo.

Maribel AiertzaEntretenimendua eta gogoeta eskaini nahi izaten dut. Irakurleen jakin-minean eragitea. Ikasleen galderak erantzutearekin batera irakurtzeko eta idazteko zaletasuna kutsatzen ahalegintzen naiz saioetan ariketak txertatuz eta proposatuz, jolas moduan beti ere.

Armiarmak parapentean. Elkar (7-10 urtekoentzat)

Armiarma parapentisten abenturak, desbenturak, eta gogoetak, animalien eta gizakien jarreren eta harremanen ingurukoak.

Munstro bat edukiontzian. Elkar 7-10 urtekoentzat)

Beldurrak eta konplexuak ezagutzen eta gainditzen laguntzeko istorioa, ezustekoz betea.

Patziku PerurenaPatziku Perurena, Goizuetan jaio eta Leitzan bizi naiz, eta berrogei urte daramatzat batez ere inguruko herri literatura aztertzen, baina, orohar Euskal Herri osorako balio duen ahozko trasmisioa: herri kantak, bertsoak, dantzak, kontu historikoak…

Koloreak euskal usarioan. Erein (12-16 urte bitartekoentzat) Saiakera: gure usarioan koloreak nola erabili diren Nondik eta nola?: gorriak ikusi, haserre gorrian edo umegorri; mari urdin edo ilea urdintzen hasi; mihixuri edo sagarra zuritu; haize berdea edo xunxulun berde; belzkeriak egin, hilbeltza, sabel, gibel, harbel… ; oilanda nabarra edo ilunabar, edo eta horimina, beilegi (>orlegi) laru, eta abar eta adar… den dena kontuz eta kantuz esplikatua

Goizuetan bada gizon bat. Alberdania (12-16 urte bitartekoentzat) Nondik eta nola?: bat, bete beti; bakarra, begibakar…; bereak eta bi aditu, kopetan bi azal ukan, bi irri egin, bolon bat eta bolon bi…; hirua mugagabe zahar: très bien!, hiruzar, herenegu…; trukean: 3 /4 zoria aldatu: 7/8 > 12/13… ; lau haizetara, gorputzeko lau haragiak, lau loriatan egon, laurdendu (< erditu); niri bost, zu ere bost sufritua izan, bost hatzak: mundua eskuan, bigabostetan: esku biak; seia: laukiz osatu kuboa, lana materia >6> deabrua; zazpia: gorputz izpituak bat; zortzialdia; 9: bederatziurrena, perfekziorik gorena; hamarreko sitema zaharra (10: zakila+alua) ; hamaika (hamabika edo hamar+eka sankritokoa? 11, 21, 101, 1001 : muga + 1, zorialdatzea; ez dok hamairu; hamalau: 7+7: jainko!; hamabostaldia; hogei, bostogei urtetako dontzellatxo bat…, ehun, mila, Iztuetak: milloi bat ate

Sustrai Colina

Li1982-an jaioa eta zuzenbidean lizentziatua. Bertsolaria naiz ofizioz, kazetaritza eta gidoigintza lanak ere egiten ditudan arren. Hitza bizi dut eta hitzak bizi nau.

H gabe. Edebe-Giltza (12 urte)

Ikaskideen onarpena biziki desiratzen duen lagun-talde baten gorabeherak kontatzen dira eskolan agertutako pintada bat aitzakia hartuta.

Yoseba PeñaIrakaslea naiz eta irakurle-klubak antolatzen ditut gure institutuko ikasleekin (hilean behin, ikasle boluntarioek liburu bat irakurtzen dute eta klase-orduan geratzen gara komentatzeko). Izugarri gustatzen zait irakurtzea eta umetan zein gaztetan irakurtzen nituen moduko liburuak idazten ditut.

Kaosaren ederra. Gaumin (DBH eta batxilergoa) Gazteek gustuko duten Divergente moduko distopia bat, thriller kutsuaz eta zenbait zertzalada filosofikorekin.

Xirei. Ibaizabal (DBH) Norberaren mugaz hausnartzen duen maitasun-nobela.

JuanLuisZabalaJuan Luis Zabala Artetxe, Azkoitian jaioa 1963an. Hainbat nobela, narrazio liburu eta poema libururen egilea. Ikus wikipedian: https://eu.wikipedia.org/wiki/Juan_Luis_Zabala Ikus Zubitegian: http://zubitegia.armiarma.eus/?i=131

Galdu arte. Susa (16 urtetik gorakoentzat)

1980eko hamarkadaren erdialdean Azkoitiko gaztetxean girotutako nobela: gazte mugimendu politikoak, okupazioa, punk musika, drogak... protagonista gisa amorruaren amorruz bere burua suntsitzeari beldurrik ez dion gazte bat duela.

Aita oker dago. Erein (10-12 urte bitartekoentzat) Zortzi ipuin biltzen ditu liburuak. Aldez edo moldez, guztietan ikusten da figura patriarkalei egozten zaien harrizko izaera ez dela, berez, hain gogor eta sendoa, eta pitzadura ugari izaten dituela.

Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) nauzue eta, ohi bezala, jakizue pozarren joango naizela zuen ikastetxera nire lanekin sentitutako emozioak partekatzera: idazle moduan joango natzaizue, liburua nola sortu zen, zein material erabili nuen, nire eskuizkribuak eta marrazkiak erakustera; baina, horrekin batera, liburuak ikasleengan sortutako galderak eta kezkak argitzen saiatuko naiz eta, bide batez, irakurzaletasuna eta idazteko gogoa pizten.

Xia Tenzinen bidaia miresgarria. Ibaizabal (Lehen hezkuntzako 5-6. mailetatik aurrera)

Tibeteko gizonkote batek Txina osoa zeharkatu beharko du itsasoa ikusteko eta, agian, aspaldian desagertutako aita aurkitzeko. Liburuak Euskadi Saria eta Ala Delta saria jaso zituen.

Laranja bat zaborretan. Elkar (DBHko 3-4. mailatik aurrera)

Kairon, musulmanen artean, kristau koptoen komunitatea bizi da. Zaborrak biltzeaz arduratzen dira, giro erasokorrean, eta Karabino mutikoak bere ametsak nola lortu nahi dituen erakusten ditu.

IxabelMilletIdazlea,kontalaria,formatzaileetaBi’Arteelkartekozuzendaria.

Bazenbehin…ipuinak,kondairak,mitoak...Idatziakedoahozkoak…Hitzezhitzmunduberribatsortzen...

Izarrenhautsa.Denonartean(HH)JaioaurrekobidaiakontatzenduIzartxoizenekoistorioak.

IpuinkontaketasaioakKamishibaiak,ipuintxikiak

AlaineAgirreDBH Genero desberdinak jorratu izan ditut idazle modura: eleberria, poesia, haur literatura… Gazte literaturan dagoen hutsuneaz ohartuta, 13 urtetik gorako neska-mutilentzako bilduma bat sortu dut, TXANDAKA izenekoa, Erein argitaletxearekin batera. Bertan, gazteei interesatzen zaizkien hainbat gai agertzen dira, estilo fresko eta lotsagabe batean, baina estereotipoetatik aldendu nahian, gazteen nortasunari eta horren bilaketari garrantzia emanez. (DBH 2 tik aurrera).

LH Txikia nintzela ikasi nuen literatura maitatzen, eta irakurtzea izan zen urte askoan nire arnasbidea. Egiten ditugun gauza guztiei jartzen diegu “zertarako?” bat, eta haurrei irakurri egin behar dela esaten zaie, onurak aipatuz eta literatura ariketa huts bihurtuz; baina irakurtzea betebeharra (beste ezer ez) bihurtzen ari garen egunotan, ahaztu egiten zaigu zelan irakurzaletzen den haurra: literatura maitatzen ikasiz. Hori ikasi egiten da, nik neuk eskolan egin nuen legez: ahaztuko ez ditudan irakasle batzuei esker, eta baita eskolara bisitan etortzen ziren idazle batzuek utzitako arrastoagatik ere. Horretan jardun nahi dut nik orain, irakurketarako grinak pizten eta idazteko beldurrak itzaltzen.

Pako Aristi

Pako Aristi naiz. Urte asko daramatzat haur eta gazte literatura idazten, zein saioetan parte hartzen. Saiatzen naiz haurrekin enpatia izaten, haien interesa pizten eta saio dinamikoak egiten, literatura eta liburua bera ere, objektu bezala, maitatzen ikas dezaten.

Miren Nunca Mais. Elkar (8-10 urte bitartekonetzat)

Miren galdu egin da Santiagon, eta egun osoa bakarrik iraun beharko du, gurasoen bila. Ea nola moldatzen den bere kabuz, beldurra kudeatu beharko du, lotsa galdu, besteengana ireki.

Txabola terapeutikoa. Elkar (9-10 urte bitartekonetzat)

Oihana ez dago ondo, eta gurasoek aiton-amonekin bidali dute aste osoa igarotzera. Harreman eta esperientzia berriak ezagutuko ditu, gurasorik gabe egoten ere ikasiko du, beste gauza batzuk estimatzen.

Edu Zelaieta

Euskaltegian,IkastolanetaUnibertsitateanirakaskuntzarenboUka,mingotsazeinteraupeUkoa,probatuaduenidazlea(etaitzultzailea)naiz.Helburunagusia:poesiazaletasunaneurrirenbateansustatzeaBatxilergokoikasleengan;horretarako,musikaetamusika-taldeentzategindakoletrenesperientziabaliatunahiditut

Ispilubiziak.Pamiela(16urtegeroztik)

Denokgaraelkarrenispilubiluzi:egunerogeureizateajanztekoetagordetzekolanakhartzenbadituguere,etengabearitzengaragurebarrenakanporatzen.Hirupertsonatanidatziadagoenliburua:lehenpertsonan,bigarreneanetahirugarrenean.

Aldairaurdinak.Alberdania(16urtegeroztik)2004azgerozUkarinaizMugaldekoaktaldean,literatura(poesia,bereziki)etamusikauztartzen.Horrenondoriodiraorainarteargitaratukohirudiskoetazuzeneanemandako60-65emanaldi.www.mugaldekoak.com

EnekoHaritzaGaraialde

Eneko Haritza ipuin kontalaria naiz, eta Euskal Herriko ipuin tradizionalak aurkezten ditut. ipuinak ahoz kontatu ohi ditut, irakurri gabe. Tartaloren ipuina eta beste zenbait. Ondoren, ikasleen galderak erantzuteko prest nago. Beti ere, saioa nolakoa izango den hitzartu daiteke, ikastetxeak ideiaren bat izanez gero.

Tartaloren kondaira tradizionala, non gatibu batek munstro beldurgarriaren atzaparretatik ihes egiteko burua eta ausardia erabili beharko dituen.

Tartalo,begibakarra.Maluta(5-9urtebitartekoentzat)

JonArretxe

Jon Arretxe naiz. Haur eta gazte literatura pixka bat idatzi dut, bidai literatura ere bai, eta aspaldi honetan nobela beltzean espezializatu naiz. Nire hitzaldietan beti erabiltzen dut ikus-entzunezkoa materiala, saioak eramangarriagoak egiteko.

Beti Iparralderantz. Erein LH6 edo DBH1 (LH5 eta DBH2 ere izan litezke)

Abentura nobelatxo bat da, gure artean bizi diren etorkin afrikarren errealitatea hobeto ezagutzen laguntzen duena.

19 kamera. Erein (4 DBH eta Batxilergo I eta II)

Nobela beltza, irakurterraza eta gure gizarteko auzo baztertuenetan dagoen errealitatea ezagutzen laguntzen duena. Protagonista nagusia Toure igarle-detektibea da eta saga bat sortu dut berarekin, honezkero 5 nobela dauzkana. Horietariko edozein da egokia adin hauetarako

Leize zuloko misterioa. Ibaizabal

Bost neskatila Arrikruzko leize-zuloan izan dira eta leizeetako lehoi amak ametsetan gomendio bat egin die: leize-zuloaren barrendik haren umearen hezurrak atera behar dituzte amaren babesera ekartzeko. Zailtasun eta oztopo handiak eginkizuna betetzeko.

Xirripin fantasmatxoa. Ibaizabal (5-7 urte)

Fantasma bihurri bat Begoñaren etxean bizi da. Marrazki zoragarriak.

IÑAKI ZUBELDIA

Iñaki Zubeldia naiz. 5-6-7 urtekoentzat umeentzako albumak azalduko ditut eta nola lan egiten dudan. 8 urtetik DBHra bitarteko liburuak ditut eta emen bi azaldu arren, baditut gehiago. Txikiei, 3-4 ipuin kontatzen dizkiet, abestiren bat; 8 urtetik DBHrako aioak oso interaktiboak dira eta bukaeran istorio berezi bat kontatzen dut material grafikoa erabili; eta azkenik, liburuak sinatu.

Andoni Urzelai

Sorkuntza literarioaren inguruko solasaldia eskainiko nieke ikasleei. Eta, idazle elebiduna naizen aldetik, baita hizkuntzak sorkuntzan duen eraginaz hausnartu.

Karanbola toxikoak. Susa (helduen literatura, BBO 18 urte)

Zirkulua. Erein (helduen literatura, BBO 18 urte)

Xabier Mendiguren

Xabier Mendiguren naiz, haur eta gazte literaturako liburuen egilea. Nire istorioen bidez irakurleak ondo pasatzea nahi izaten dut batez ere, eta bide batez gai bati edo besteari buruz pentsaraztea ere bai. Horregatik gustatzen zait irakurle gaztetxoekin topo egitea, haiek iritziak jasotzeko eta nik neureak helarazteko.

Miss txatarra. Elkar (10 urte ingurukoentzat)

Katixa bere aitarekin bizi da txatarreria batean, baina halako batean iraganeko mamuak etorriko zaizkio bisitan...

Irakasle alu bat. Elkar (DBH) Institutuan hasi, eta irakasle bat bereziki gogorra eta zorrotza suertatzen zaio ikastalde bati.

Fito Rodriguez

Hezkuntza arloko esperientzia ugari metatu ditut bizitzan zehar, eskola irakasle eta zuzendari modura. Azken hogeita hamabost urteotan EHUko irakasle eta ikertzaile gisa jardun dut Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean graduetan nahiz masterretan Zenbait euskal hedabideetan parte hartu dut:  Egin, Gara, BERRIA, Egin eta Info7 Irratietan eta Euskadi Irratian,  Euskaldunon Egunkarian “seiko urrea” izeneko zutabea ondu nuen eta honako aldizkarietan idatzi ohi dut Susa,  Iralka, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi, Uztaro, RIEV, Euskerazaintza, EGAN, Bazka,… Beste batzuekin batera, halaber, heziketaren nahiz euskal kulturaren inguruan hainbat argitalpen ere baditut: Auñamendi Entziklopedian, Antrhoposeko Diccionario de Terminología Científico Social deritzanean edota UEUko Filosofiako Gidan. Jean Jacques Rousseau, Marcel Proust, Alfonso Sastre edo Juan Mayorga euskaratu eta argitaratu ditu…

Arakistainen bidean. Txalaparta (Batxilergoa) XX. mendeko poesia surrealistaren antologia da. Orriotan hainbat idazleren lanak aurkituko dituzu, Aimé Cesaire, René Char, Joyce Mansour,

Robert Rius, Jacques Prévert, Unica Zürn, Francis Martinez Picabia, André Breton edota Robert Desnos, besteak beste.

Sarri, surrealistatzat hartu izan ohi da ulertezina dena, inkoherentzetzat daukaguna. Baina, liburu honek literatura garaikidea ulertzeko

ezinbestekoa den mugimendu honen genealogia egiterakoan, poeta surrealista askoren konpromiso politikoa oroitarazi digu, errealitate sarri

ulergaitza aldatzeko erakutsi zuten koherentzia.

https://www.youtube.com/watch?v=Mbsob-jE448

Txillardegi. Erein (Batxilergoa) Txillardegiren hautua, gaztetik euskara ikastera ekin zionetik, hizkuntza biziaren aldekoa izan zen“filologiakeria” guztien gainetik. Horrek eraman zuen bere ardura soziolinguistikara. Eta ikerketak eginez frogatu zuen: euskararen batasunaren beharra (idatzia nahiz ahozkoa) eta soziolinguistika matematikoaren premia. Gramatika, fonetika, fonologia, prosodia, azentua eta abar aztertuz, euskara biziberritzea izan zuen helburu beste edozein gauza baino gehiago.

http://irutxulo.hitza.eus/2017/01/13/fito-rodriguez-elkarrizketa-txillardegi/

• Asier Osinalde

AsierOsinaldeVidalnaizeta1975urteanjaionnintzenDonosUan.Oraindelagutxiargitaratudutlehenipuin-liburua.SantoTomasLizeoanikasinuenlehenengo,eta,ondoren, EHUn, ingeniaritza teknikoa. Hala ere, beti aritu izan naiz irakasle lanean: hamabi urtez Lanbide Heziketan, eta, azken zazpiak, Donostiako IRALEn. Film laburretan aritu izan naiz modu amateurrean, eta, musikan ere bai, Ekilibristak taldearen eskutik. Oso gustuko dut bidaiatzea eta bizikletan ibiltzea, eta baita bien arteko edozein konbinazio ere.

Baina ez lukete hor egon behar. Erein. Batxilerra eta Lanbide Heziketa

Bakarrik jaio eta bakarrik hiltzen gara. Bitartean, hari ikusezin baten gainean orekari eusten saiatzen gara eta argazkiak ateratzen dizkigute. Gu argazkitakoak izaten saiatzen gara, baina ez gara. Gu argazkiaren atzean dagoena gara, irudiaren ertzetatik kanpo dagoena, eta bizitza ez da lerro zuzen bat, ibili ahala etengabe josten eta askatzen ari garen armiarma-sarea baizik. Ipuin-bilduma honetako pertsonaiak amaraun horretan bertan daude harrapatuta, beren beldur eta frustrazioekin, beren amets eta esperantzekin. Patua izan da aurreikusi ezin zuten egoera horretara eraman dituena, une ahulenean erabakitzera behartu dituena, kameraren objektiboaren aurrean irribarre egitera behartu dituena. Baina ez lukete han egon behar.