Desazkundea kolektiboko kidea “Etorkizunean petrolio ... · zabor-jaleokartikuluaren tesi nagusia...

6
10 “Etorkizunean petrolio merkerik eskura ez edukitzeak ez du zertan eragin zibilizazioaren kolapsoa” Zer iritzi duzue Desazkundea kolektiboan popula- zioaren arazoaz? Bistan da populazioa ezin dela etengabe hazi, mugak egon badaude. Baina badira beste krisi batzuk: sozialak, zaintzarenak, klima aldaketa, biodibertsitate galera... Ez dugu uste arazo nagu- sia populazioa denik, neomaltusianismoak dioen bezala. Gizateriak ingurumenean duen inpaktua neurtzeko hainbat aldagai daude; populazioa da horietako bat, baina kontuan hartu behar da, halaber, zenbat ondasun –eta zer motatakoak– kontsumitzen diren, zer hondakin sortzen den… Planetaren biokapazitateak, horrek bai, baditu mugak. Urtero baliabide kopuru jakin bat sor dezake, eta hondakin kopuru bat xurgatu. 1999tik, Lurrak birsortu ditzakeen baino baliabi- de gehiago ari gara kontsumitzen. Hurrengo belaunaldien kontura bizi gara. Zer eragin du gainpopulazioak egoera horretan? Makurra da biztanle kopurua jartzea eztabaida- ren muinean, alde handia baitago batzuek eta Iñaki Sainz Moncalvillo Desazkundea kolektiboko kidea L eioan jaioa 1979an. Telekomunikazio ingeniaria da, eta EHUko Ingeniaritza Eskola du ohiko lantokia. Desazkundea kolektiboko militantea da duela hiru urtetik. Sainzek ez du uste gaur-gaurkoz gainpopulazioa arazo bat denik; kontua ez da zenbat garen, daukaguna nola banatzen dugun baino. Denok duintasunez bizitzeko lekua dagoela aldarrikatzen du –momentuz, bederen–; hori bai, aldaketa sakonak egin beharko lirateke ekoizpen eta kontsumo ereduetan. 190. zenb. 2014ko iraila I ÑIGO AZKONA

Transcript of Desazkundea kolektiboko kidea “Etorkizunean petrolio ... · zabor-jaleokartikuluaren tesi nagusia...

10

“Etorkizunean petrolio merkerikeskura ez edukitzeak ez duzertan eragin zibilizazioarenkolapsoa”

Zer iritzi duzue Desazkundea kolektiboan popula-zioaren arazoaz?

Bistan da populazioa ezin dela etengabe hazi,mugak egon badaude. Baina badira beste krisibatzuk: sozialak, zaintzarenak, klima aldaketa,biodibertsitate galera... Ez dugu uste arazo nagu-sia populazioa denik, neomaltusianismoak dioenbezala. Gizateriak ingurumenean duen inpaktuaneurtzeko hainbat aldagai daude; populazioa dahorietako bat, baina kontuan hartu behar da,halaber, zenbat ondasun –eta zer motatakoak–

kontsumitzen diren, zer hondakin sortzen den…Planetaren biokapazitateak, horrek bai, baditumugak. Urtero baliabide kopuru jakin bat sordezake, eta hondakin kopuru bat xurgatu.1999tik, Lurrak birsortu ditzakeen baino baliabi-de gehiago ari gara kontsumitzen. Hurrengobelaunaldien kontura bizi gara.

Zer eragin du gainpopulazioak egoera horretan?

Makurra da biztanle kopurua jartzea eztabaida-ren muinean, alde handia baitago batzuek eta

Iñaki Sainz MoncalvilloDesazkundea kolektiboko kidea

Leioan jaioa 1979an. Telekomunikazioingeniaria da, eta EHUko Ingeniaritza

Eskola du ohiko lantokia. Desazkundeakolektiboko militantea da duela hiru urtetik.Sainzek ez du uste gaur-gaurkozgainpopulazioa arazo bat denik; kontua ezda zenbat garen, daukaguna nola banatzendugun baino. Denok duintasunez bizitzekolekua dagoela aldarrikatzen du –momentuz,bederen–; hori bai, aldaketa sakonak eginbeharko lirateke ekoizpen eta kontsumoereduetan.

190. zenb. 2014ko irailaIÑ

IGO

AZ

KO

NA

besteek kontsumitzen duten baliabide edotaenergia kopuruen artean, hala nola eratzen dutenhondakinenean. Ez dira gauza bera AEBetanbizi den pertsona bat eta Etiopian bizi den bat,edo AEBetako aberats bat eta pobre bat. Popula-zioa eztabaidaren erdigunean jartzea sinplekeriada. Guk nahi genukeena hau da: iparralde globalaberatsean desazkundea izan dadila material etaenergia erabilerari dagokionez, eta baliabidehorien guztien bidezko banaketa egitea, Lurrarenbiokapazitatea gainditu gabe.

Populazioa eztabaidaren erdigunean jartzea sinple-keria da, diozu. Beraz, bada egiten duenik. Neo-maltusianismoa aipatu duzu. Gaur egungo ekolo-gismoaren adartzat jotzen dute batzuek.

Neomaltusianismoa hor dago, eta haren diskur-tsoak, hein batean, mesede egiten dio botereari,benetako arazoa ezkutatzen baitu: baliabideenbanaketa injustua. Azken batean, klima aldaketa-ren eragilea iparralde globala izan da. Inola ereekologistatzat jo ezin daitekeen Munduko Ban-kuak esana da populazioaren %10ek baliabideen60 kontsumitzen duela, eta %7k emititzen duelaberotegi-efektuko gasen erdia. Oso sinplista dapopulazioaren aldagaiari lehentasuna emateadesberdintasun horiek kontuan izan gabe.

Agian komeniko litzateke, behin honetara iritsita,neomaltusianismoa zer den ondo esplikatzea…

Maltusianismoak zioen populazioaren hazkun-dea geometrikoa zela, eta elikagai kopuruarena(teknika hobetzeari esker, lur gehiago erabiltzeariesker…), berriz, aritmetikoa. Hori jasanezinadenez, uneren batean kolapsoa iritsi behar zen.Teoria hori erabilia izan zen ikuspuntu eugenesi-ko batetik, arrazaren hobekuntza programak,antzutze teknikak eta abar justifikatzeko…

... alabaina, Malthusen teoriak defendatzeko gai-tzak dira gaur egun. Pentsatzen dut neomaltusia-nismoa beste zerbait izango dela…

Jakina, ez da gauza bera. Kontua da neomaltusia-nismoa oso katastrofista dela, populazioa derri-gorrez gutxitu beharko dela dioenean. Arazonagusitzat daukate nire iritziz arazoa ere ez dena.2006an, oker ez banago, FAOk aurreikusi zuen2012an 12.000 milioi pertsonari jaten ematekoadina elikagai ekoitziko zela munduan. Garai har-

11

Gainpopulazioa / Elkarrizketa

“2006an, FAOk aurreikusi zuen 2012an 12.000 milioipertsonari jaten emateko adina elikagai ekoitzikozela munduan. Garai hartan, 6.000 milioi biztanleinguru zeukan Lurrak. Banaketa da arazoa. Baitaekoizpen eta kontsumo ereduak ere. Esaterako,elikagai mordoa alferrik galtzen da; Europan, erdia”.

DESPILFARRO

tan, 6.000 milioi biztanle inguru zeukan Lurrak.Banaketa da arazoa; banaketa, eta ekoizpen etakontsumo eredua. Elikagai mordo bat alferrikgaltzen da [ikus Saihestu ditzakegun zifra beldur-garriak erreportajea, ARGIAren 2.311. zenba-kian]; Europan, erdia. Elikagai-kate handiek baz-tertu egiten dute itxura desiragarria ez daukatenjakiak, zati handi bat gehiegi erosteagatik bota-tzen da…

LARRUN honetan bertan irakur daitekeen Gu,zabor-jaleok artikuluaren tesi nagusia da 2.000milioi biztanletik 7.000 milioira igaro garela, hainzuzen, energia fosil merke eta ugaria eskura izandugunean. Energia horri esker sortu dira popula-zioa hainbeste handitzea ahalbidetu duten baldin-tzak; ondorioz, berau agortzean biztanle kopuruakbehera egingo du. Zer deritzozu?

Irakurri dut testu hori –bide batez esan dezadanez dudala neomaltusianismoan bete-beteankokatzen, puntu amankomunak izan arren–, etaados nago dioen gauza batekin: modu berrizta-garrian jasotzen dugun energia iturri bakarraeguzki-erradiazioa da. Hortik abiatuta artikuluakdio espezie bat pilatutako erradiazio hori –hauda, energia fosila– erabiltzen hasten denean berepopulazioa esponentzialki hazten dela, eta balia-bide fosil horiek urritzen hastean eta energiaberriztagarria besterik ez dagoenean eskueran,

kolapsatu egiten dela. Tira, hori hala izan daitekeinurrien kasuan, esate baterako, baina uste dutgiza espeziearen kasuan beste aldagai batzukhartu behar direla kontuan: adibidez, gai garelaerabakitzeko zer bizi-maila nahi dugun eta zerbaldintza (material, energetiko…) bete behardugun maila hori erdiesteko. Horrek eskatzen duoinarrizko premiak zeintzuk diren erabakitzea,eta horietako zeintzuk ase daitezkeen gizateriaosoarentzat. Aldi berean, definitu beharko dazein behar ez den oinarrizkoa, eta moralki ezarribeharko da ez dela zilegi nahi bat asetzen saia-tzea horretarako beharrezkoa bada beste norbai-tek oinarrizko bizi-mailara ezin iristea. Alegia,oinarrizko beharren eta desioen arteko bereizke-ta egin behar da.

Aipatu dituzun aldaketa horiek –ez dakit norainodiren utopikoak– lortuta, demografiak arazo iza-teari utziko lioke?

Populazioaren muga zein den planteatu beharkolitzateke agian, baina edozein kasutan plantea-mendu demokratikoa litzateke. Bestalde, lana-ren bestelako banaketa egin behar litzateke,eskulan gehiago beharko baita orain makinekegiten dituzten zenbait gauza egiteko. Historianzehar, jendartea gero eta konplexuago bihurtuizan da; konplexutasun hori gutxitu beharkolitzateke, gaur egungo espezializazio izugarriaalboratuz, eta gehienok egiten ez dakizkigunoinarrizko zenbait gauza egiten ikasiz –elikagaibat landatzen, esaterako–, eta hori oso zaila da.Utopia? Baliteke. Arazoa da errealitatea distopiaizan daitekeela.

Norbait saiatu da kalkulatzen zenbateko populazio-ra hel gintezken baldintza horietan?

Lehen esan dudanez, elikadurari dagokionezbehintzat FAOk iragarria du 12.000 milioirentza-ko beste jaki. Baina aurretik beste gauza batezhitz egin beharko litzateke: egia da korrelazioadagoela energia fosila ugaritzearen eta popula-zioa haztearen artean, baina korrelazioak ez du

12

190. zenb. 2014ko iraila

Makurra da biztanle kopurua jartzea[krisi ekologikoari buruzko]eztabaidaren muinean, alde handiabaitago batzuek eta besteekkontsumitzen duten baliabide edotaenergia kopuruen artean, hala nolaeratzen duten hondakinenean”

berez kausalitatea adierazten. Katastrofistasamarra iruditzen zait mezua bi aldagai horienarabera eraikitzea. Gaur egungo bizi-mailari eus-teko populazioa heren batera jaistea, edo popula-zioa mantentzeko gure bizi-maila jaistea Erdial-deko Amerikako ez dakit zeinherrialdetakoarekin parekatu arte... Zientifikokiez da oso zuzena. Aldagai moduan proposatzenden kontsumo-mailak ez du neurtzen bizi-maila;BPGk ez du neurtzen bizi-maila. Behin baliabidematerial nahikoak ziurtatuta, BPGren hazkun-deak ez du lotura zuzenik zoriontasuna edo ase-

betetzea handitzearekin. Manfred Max-Neef txi-letar ekonomialariak dioenez, behar batzuk uni-bertsalak dira, baina horiek asetzea ahalbidetzenduten faktoreak ez dira unibertsalak, kulturalak,teknologikoak… baizik. Beharrak dira elikadura,bizitzeko tokia, berotasuna… baina baita ereparte hartzea, askatasuna, maitasuna, zerbitzupublikoak, hezkuntza… Batzuek ez dute beharenergia gastu handirik. Aldiz, telefono mugikorraedota ordenagailua izateak, abioian ibiltzeak...badute. Eztabaidatu beharko da, orduan, bizi-maila duina zer ote den.

13

Gainpopulazioa / Elkarrizketa

Familia-plangintza sustatzeko afixa, Etiopian. Seme-alaba gehiegi izatearen kalteez ohartarazten du karteleko testuak.

MA

UR

ICE

CH

ÉD

EL-

CC

BY

SA

Kontuak kontu, adierazi nahi nuke ez dagoelaloturarik energi kontsumoaren eta gainpopulazioarazoen artean. Txinan eta Indian energi kontsu-moa ez da biziki handitu duela 30 urte arte, etaordurako bazuten gainpopulazio arazoa. Aldiz,Mendebaldean, garai hartan, energia asko erabil-tzen genuen eta ez genuen hazkunde demografi-ko handirik, kontrakoa baizik.

Esan duzu korrelazioa ez dela berez kausalitatea-ren adierazlea, baina deigarria da bi mendetan7.000 milioi izatera iritsi izana, ontzat emandahainbat milurtekoan munduko populazioa gutxigorabehera konstantea izan dela.

Hilkortasunaren gutxitzean hobekuntza izan dira,bizi-itxaropena handitu da… Bai amaren bai umejaioberriaren hilkortasun-tasa asko jaitsi da, etahobekuntza horiek energiari esker sortu dirazeharka, baina ez dute energia premia handirik

berez. Garapen teknologiko handia egon da, hainzuzen ere, eta besteak beste, populazioa handi-tzeagatik; elikagaiak ekoizteko lan egitea behartutaegon gabe, jende askok teknologia horren garape-nean espezializatzeko aukera izan du. Eta garapenteknologikoa, askotan, ezagutzan oinarrituta dago,baina ez du energia askorik behar. Etorkizuneanpetrolio merkerik eskura ez edukitzeak ez du zer-taneragin kolapsoa. Zibilizazioa asko aldatu daazken bi mendeetan, eta geure burua era orekatua-goan eta efizienteagoan antolatzeko aukera ema-ten diguten ezagutzak sortu dira. Beste garapenmota batzuk daude; esate baterako, beste nekazari-tza mota batzuk daude. Eta lehen esan dudanez,nekazaritza oinarrizkoa dugu bizirauteko; abioianbidaiatzea, ez. Saiakerak egin dira Afrikan etaAsian nekazaritza ekologikoarekin, hau da, ener-giaren hain menpekoa ez den nekazaritza moldee-kin, eta ekoizpena ikaragarri handitu da. Gauzaasko hobetu daitezke energia beharrik gabe.

14

190. zenb. 2014ko iraila

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Laburtuz, oraintxe gaudenok ondo kabitu gaitezke?

Hala uste dut, baina baldintzak hobetzekoborondate politikoa behar da, eta ez dago. Denaden, elikadurarekin zerikusia duten irizpideei soi-lik erreparatuta behintzat –eta elikadura da oina-rrizko premia bakarretakoa– eusteko modukobiztanle kopurua du munduak. Auto kopuruarenhazkundea, hori da eutsi ezinezkoa. Bestela esan-da, bizimodu kontsumistaren areagotzea.

Elikagaien ekoizpena eta salmenta hurbilekosareen bitartez egin beharra aldarrikatzen da, bes-teak beste gaur egungo garraio sare globalari eus-tea ezinezkoa izango delako erregai fosil nahikorikgabe. Baina, planetako eskualde guztiak dirapopulazio handiei eusteko gai?

Egia da eskualde batzuetan zailagoa dela bizirau-tea. Baina egia da, halaber, erregaietan oinarritu-tako nekazaritza ereduak lurraren emankortasunagutxitzen duela. Berreskuratu daitezkeen zoru etabaso asko dago. Ez gara asko, arazoa da garapeneredua desegokia dela eta garapen bidean daudenherrialdeak eredu hori kopiatzen ari direla.

Beraz, tokian tokiko baliabideekin moldatzenikasi beharko da. Baina horrek gure burua berrizheztea eskatuko du. Esaterako: EAEn, gauregun, jaten dugunaren %95 inportatzen da.Horrek aldaketa asko egitera behartzen gaitu:tomateak udan baino ezin direla jan jabetu behargara. Eta norberaren energia kontsumoa murriz-tu beharko dela.

Elkarrizketaren hasieran esan duzu populazioakere izango duela muga nonbait. Haziz jarraituzgero, eta batez ere aipatu dituzun produkzio etakontsumo ereduak gaur bezala mantenduz gero,demografia arazoa izango da noizbait…

Bai, argi dago, baina ez nuke jakingo urrun edohurbil gauden esaten. Hori bai, populazio joere-tan aldaketak ez dira erraz gertatzen, oso iner-tzialak dira.

Zer iritzi duzu herrialde batzuetan ezarri izan direnbiztanle kopuruaren kontrolerako neurriez?

Emakumeek beren gorputzei buruz erabakitze-ko eskubidearen aurkako erasoa direla. Egonkor-tasuna beste bide batzuetatik etorriko da. Esate-rako, emakumeen alfabetizaziorako eskubideabermatzetik, sexu-heziketa egokitik, kontrazep-zio-metodoak eskura edukitzetik. Dagoenekoikusi da horrek emaitzak dituela, adibidez demo-grafia tasak kontrolatu samar dauden Indiakoestatu batzuetan. Beste maila batean, haurdunal-dia eteteko eskubidea bermatu behar da.

Zer garrantzi du kulturak? Emankortasuna ez al daosagai garrantzitsua kultura askotan?

Ez naiz horretan aditua, baina uste dut arazoadela emakumeek ez dituztela erabakitzeko auke-ra berdinak munduko leku guztietan. Kulturareneta tradizioaren mozorropean ezkutatzen diraeskubide urraketa baino ez direnak, eta zenbaittokitan, borroka feministei esker, eskubidehoriek eskuratu dira. Mundu guztia dago eskubi-de gehiago eta askatasun handiagoa izatearenalde. Ez zait iruditzen kultura bera oztopoadenik, uste dut emakume guztiek kontrolatu nahidutela zenbat seme-alaba edukiko duten.

15

Gainpopulazioa / Elkarrizketa

“Biztanle kopuruaren kontrolerakoneurriak emakumeek berengorputzei buruz erabakitzekoeskubidearen aurkako erasoa dira.Egonkortasuna beste bidebatzuetatik etorriko da: alfabetatzea,sexu-heziketa...”