Eskarmentuak erakutsi diguna Interpretazioaz bi hitz · gertatzen zaigun guri geuri aldibereko...

6
Eusko Legebiltzarra aurrenekoz osatu zene- an –1980. urteaz ari gara– hasi nintzen in- terpretazioaren munduan lehen urratsak egiten. Euskal Autonomia Erkidegoko ad- ministrazioaren hastapenak ziren, ia hutse- tik abiatzen ginen, eta zer esanik ez euska- ratik gaztelaniarako eta alderantzizko aldibereko interpretazioari dagokionez. Ibilbide luze eta korapilatsua izan da ordu- tik honakoa. Ez naiz, ordea, bataila txiki, pasadizo eta antzekoetan entretenituko. Prestakuntza handirik gabe inoiz kabina ba- tean sartu eta interpretazio-saio bat egiten saiatu denak badaki, noski, zertaz ari garen. Argi erakusten digu, bi hitzetan, Bego Montorio interprete beterano bikainak no- lakoa izaten zen garai hartan lantegi honi ekin genionon hasiera: “Oso esperientzia gogorra izan zen lehen bataio hura. Bilkura astelehenean hastekoa zen, aurreko larunba- tean joan ginen frogak egitera, erabili beha- rreko tramankuluak zer ziren ere ez baike- nekien zehazki. Larunbat arratsa eta igande osoa igaro nuen pentsatzen: «Deituko dut eta esango dut gaixorik nagoela eta ezin du- dala joan». Azkenean, joan egin nintzen, gazte eta ausartagoa nintzen, baina orain ikusita, pentsatzen dut izugarria dela ni sar- tu nintzen bezala sartzea lehenengo aldiz in- terpretazio kabinara” 1 . Sartu ginen, bada, sartu interpretazioa- ren munduan, ekin genion erronkari. Ja- rraian hasi ginen gu baino aurrerago zebil- tzan herrialdeetatik ikasi eta EIZIEren bitartez antolatutako ikastaro laburretan geure buruak ahal bezala prestatzen. Nola- 219 Eskarmentuak erakutsi diguna Interpretazioaz bi hitz MIKEL GARMENDIA Idazlan honen helburua ez da inola ere interpretazioari alde teorikotik heltzea edo maila horretako ekarpenik egitea. Maila praktikoa izan nahi dut abiapuntu eta maila horretan ikusi-ikasitakoetatik saiatuko naiz ondorioak ateratzen. 1. “Bego Montoriorekin solasean”. Gotzon Egia eta Arantzazu Royo. SENEZ 25.alea (2002)

Transcript of Eskarmentuak erakutsi diguna Interpretazioaz bi hitz · gertatzen zaigun guri geuri aldibereko...

Page 1: Eskarmentuak erakutsi diguna Interpretazioaz bi hitz · gertatzen zaigun guri geuri aldibereko itzul-penekin: eman dezagun aldibereko itzul-tzaile bat entzuten ari garela kaskoak

Eusko Legebiltzarra aurrenekoz osatu zene-an –1980. urteaz ari gara– hasi nintzen in-terpretazioaren munduan lehen urratsakegiten. Euskal Autonomia Erkidegoko ad-ministrazioaren hastapenak ziren, ia hutse-tik abiatzen ginen, eta zer esanik ez eus ka -ratik gaztelaniarako eta alderantzizkoaldibereko interpretazioari dagokionez.Ibilbide luze eta korapilatsua izan da ordu-tik honakoa. Ez naiz, ordea, bataila txiki,pasadizo eta antzekoetan entretenituko.Prestakuntza handirik gabe inoiz kabina ba-tean sartu eta interpretazio-saio bat egitensaiatu denak badaki, noski, zertaz ari garen.Argi erakusten digu, bi hitzetan, BegoMontorio interprete beterano bikainak no-lakoa izaten zen garai hartan lantegi honiekin genionon hasiera: “Oso esperientzia

gogorra izan zen lehen bataio hura. Bilkuraastelehenean hastekoa zen, aurreko larunba-tean joan ginen frogak egitera, erabili beha-rreko tramankuluak zer ziren ere ez baike-nekien zehazki. Larunbat arratsa eta igandeosoa igaro nuen pentsatzen: «Deituko duteta esango dut gaixorik nagoela eta ezin du-dala joan». Azkenean, joan egin nintzen,gazte eta ausartagoa nintzen, baina orainikusita, pentsatzen dut izugarria dela ni sar-tu nintzen bezala sartzea lehenengo aldiz in-terpretazio kabinara”1.

Sartu ginen, bada, sartu interpretazioa-ren munduan, ekin genion erronkari. Ja-rraian hasi ginen gu baino aurrerago zebil-tzan herrialdeetatik ikasi eta EIZIErenbitartez antolatutako ikastaro laburretangeure buruak ahal bezala prestatzen. Nola-

219

Eskarmentuak erakutsi digunaInterpretazioaz bi hitz

�MIKEL GARMENDIA

Idazlan honen helburua ez da inola ere interpretazioari alde teorikotik heltzea edomaila horretako ekarpenik egitea. Maila praktikoa izan nahi dut abiapuntu etamaila horretan ikusi-ikasitakoetatik saiatuko naiz ondorioak ateratzen.

1. “Bego Montoriorekin solasean”. Gotzon Egia eta Arantzazu Royo. SENEZ 25.alea (2002)

14 Mikel Gamendia.XP7 12/11/07 17:09 Página 219

Page 2: Eskarmentuak erakutsi diguna Interpretazioaz bi hitz · gertatzen zaigun guri geuri aldibereko itzul-penekin: eman dezagun aldibereko itzul-tzaile bat entzuten ari garela kaskoak

bait ere tamaina hartuz joan ginen kabinakolanari. Hasieran, bi norabideetan interpreta-tzeari ekin genion: euskaratik gaztelaniaraeta gaztelaniatik euskarara. Laster ohartu gi-nen, ordea, alferrik genbiltzala gaztelaniatikeuskarara, inork ez baitzuen jartzen entzun-gailurik. Bego horretan kontua.

Esan dezakegu, beraz, geure kabuz joanginela bidea urratzen eta eskarmentua har-tzen. Bide-urratze horretan behin eta berri-ro errepikatzen zitzaizkigun arazoak identi-fikatzen hasi ginen:

• Testu idatziak irakurtzen dituzten hizla-riei testuok aldez aurretik interpretearieskuratzeko eskatzea. Labur esanda, ho-rretan hizlariak poliki-poliki hezi beha-rra, beti eta denak ez baitira jabetzen az-ken finean haien onerako ari garela,haien diskurtsoak hobetzen, alegia.

• Gaiak aldez aurretik prestatzearen ga-rrantzia.

• Betelana, isilunerik ez uztearen garrantzia.

• Alde psikologikoa: beldur eszenikoa, ka-binara ondo esnatuta eta “motorra bero-tuta” sartzearen garrantzia.

Arazo horiei, zer esanik ez, geure kabuzbilatu behar izan diegu aterabidea. Batetik,esan bezala, hizlariekin halako konplizitatemoduko bat joan gara sortzen: zuk beharnauzu, nik behar zaitut. Bestetik, gaur egunez zaigu bururatzen kabinara sartzea gaia al-dez aurretik hein batean bederen aztertugabe. Jardunaren jardunez ikasi dugu, bes-tetik, etenik ez egiten eta esanahiaren alde-tik ezer kendu edo gehitzen ez duten maku-luak erabiltzen: ciertamente, de algunamanera, digamos que, efectivamente, en reali-

dad… Jardunaren jardunez ikasi dugu, be-rebat, euskarazko astakeria hitzaren ordainbakarra ez dela burrada, hortxe daukagula,esate baterako, disparate hitza ere hizkera-maila zertxobait zaintzea komeni izatez ge-rotan. Jardunaren jardunez ikasi dugu, bai-ta ere, euskarazko hitz eta aditzik errazenakizaten direla askotan itzultzen zailenak: neu-rriak hartu-ren ordaintzat adoptar medidasesango dugu automatikoki, hau da, ez garapentsatzen hasiko hartu aditza tomar, cogeredo auskalo nola eman behar dugun. Neu-rriak hartu entzun bezain pronto etorrikozaigu burura adoptar aditza. Gauza beragertatuko zaigu lehen itxura batean oso hitzitzultzen erraz eta inozoa dirudien bide hi-tzarekin, eta eratorriekin: bideratu, bideegin, bide eman… Horrelakoak itzultzenbehin trabatzea aski izaten da, hurrengora-ko ordaina ondo prestatuta edukitzeko.Euskara/gaztelania interpreteari encauzarordaina etorriko zaio bideratu entzun ordu-ko, pentsatzen segundo erdia galdu gabe.

Gauza jakina da huts eginez ikastendela, ibiliz egiten dela bidea. Hala, aurrekoarazoei aurre egin ahala eta huts egiteetatikikasiz, esango nuke baleko bertsioak emate-tik bertsio itxuroso, landu eta maila oneko-ak ematera pasatu garela.

Ez dut aukera baliatu gabe utzi nahi Ja-goba Zallo interprete zailduaren hausnarke-ta interesgarri bat hona ekarri gabe. Irakurrinuenean, interpreteontzat gauza jakina etaaskotan bizitakoa izan arren, halako lasaita-sun edo segurtasun sentsazio moduko batsentitu nuen eta bat etorri izan dira horre-tan pasartea irakurri eta horretaz mintzatze-ko parada izan dudan beste hainbat inter-prete ere. Hona Jagoba Zalloren gogoeta:“Edo, adibide moduan, ikus dezagun zer

220

Senez 32

14 Mikel Gamendia.XP7 12/11/07 17:09 Página 220

Page 3: Eskarmentuak erakutsi diguna Interpretazioaz bi hitz · gertatzen zaigun guri geuri aldibereko itzul-penekin: eman dezagun aldibereko itzul-tzaile bat entzuten ari garela kaskoak

gertatzen zaigun guri geuri aldibereko itzul-penekin: eman dezagun aldibereko itzul-tzaile bat entzuten ari garela kaskoak jarritaeta hitzaldia ematen ari dena kanpoko hiz-lariren bat dela, esate baterako alemanerazedo errusieraz hitz egiten duena. Eta inter-pretea entzuten ari garen bitartean, pentsa-tzen dugula: «ze ondo egiten duen itzulpe-na». Baina zelan pentsa genezake hori, ezbaitiogu ezer ulertzen jatorrizko hizlariari?Zergatik gertatzen da? Ez dugulako besteerreferenterik guk ulertzen dugun hizkun-tzarena baizik, jatorrizko hizkuntzaren erre-ferentea ez baitugu”2.

Hasiera batean garrantzi handiko kon-tua ez badirudi ere, oso lagungarri izangozaio interpreteari kontu hori gogoan izatea:bere bertsioa izango da balio duena, en-tzungo dena. Zer esan nahi dugu horrekin?Entzuleak ez digula jatorrizkoaren eta geurebertsioaren arteko fideltasun, zehaztasuneta horrelako konturik eskatuko. Hori bai,geure bertsioa txukuna, ulergarria, jarraitze-ko modukoa eta, ahal dela, atsegina izatea,horiek dira entzuleak eskatuko eta estima-tuko dizkigunak. Hori argi izateak jatorriz-koarekiko distantzia hartzen lagundukodigu, eta ez gara estropezuka itzultzen aritu-ko. Horrexek emango digu aukera gure ka-suan (euskaratik gaztelaniarako norabidekointerpretazioan) aditzaren zain egon eta en-tzuleari deseroso egingo zaizkion isiluneluzeak egin ordez, intuizioz aditza aurrera-tzeko eta gero egin beharreko auto-zuzenke-tak, konpentsazioak eta modulazioak egite-ko. Esan beharrik ez dago askoz ere

errazagoa izango zaigula hala jokatzea hizla-ria bera, haren pentsaera eta eskuartean da-rabilgun gaia ondo ezagutzen baditugu.Horrek, jakina, interpretearen aldez aurrekolana eskatzen du.

Eta badugu, azkenik, lehen aipatu beste-rik egin ez dugun alderdia, alderdi psikolo-gikoa deitu duguna. Hortxe sartuko ditugubeldur eszenikoa gainditzea, nork bere aho-tsa errekonozitzea eta berarekin adiskide-tzea, doinu egokia… auto-kontrola, azkenfinean, Bego Montorioren hitzetan esanda:“Horrez gain, auto-kontrola ere oso garran-tzizkoa dela iruditzen zait. Kabinako lana es-tres handiko lana da, beraz norberaren mu-gak ondo kontrolatzen ikasi beharra dago”3.

Alderdi psikologikoa deitu diogun atale-an aipatu dugu, baita ere, kabinara “motorraberotuta” sartzearen garrantzia. Adibide ba-tekin adieraziko dut zertaz ari garen: espe-rientziak erakutsita dakigu edozein bileratanparte hartzen dugunean, hasieran, kosta egi-ten dela besteengana naturaltasunez iristea,hautsi beharra izaten da, nolabait esateko,besteen eta norberaren arteko distantzia ho-tza. Dena delako bilerak eta dena delako ez-tabaidak aurrera egin ahala eta bilerakideakbehin eta berriro hitz egin ondoren, hautsiegiten da distantzia hori, hoztasun hori, etabatere konplexu eta lotsarik gabe azaltzenditu nork bere iritziak, berotu egiten da bi-lerako giroa. Egoera horretan komeni da ka-binara sartzea, horri deitzen diogu kabinara“motorra berotuta” sartzea.

Orain arte aipatutako faktore horiek guz-tiak zaindu beharra erakutsi digu, beraz, es-

Eskarmentuak erakutsi diguna. Interpretazioaz bi hitz

221

2. “Bigarren Zutaberako Itzulpena”. Jagoba Zallo. Administrazioa euskaraz, 32. alea (2001eko urtarrila)

3. “Bego Montoriorekin solasean”. Gotzon Egia eta Arantzazu Royo. SENEZ 25. alea (2002)

14 Mikel Gamendia.XP7 12/11/07 17:09 Página 221

Page 4: Eskarmentuak erakutsi diguna Interpretazioaz bi hitz · gertatzen zaigun guri geuri aldibereko itzul-penekin: eman dezagun aldibereko itzul-tzaile bat entzuten ari garela kaskoak

karmentuak. Esan gabe doa, Fernandorenegia botatzea bada ere, zenbat eta konpeten-tzia handiagoa hartzen dugun bai sorburuhizkuntzan bai xede hizkuntzan, orduan etakontrolatuagoa izango dugula egoera, ez bai-ta gauza bera sorburu hizkuntzako termino,esamolde edo hitz bakoitzeko xede hizkun-tzan ordain bakarra izatea edo, aldez aurretikglosategiak eginez eta abar egindako lanariesker, sorburu hizkuntzako unitate horietakobakoitzarentzako ordain ugari izatea (sinoni-moak, lokuzioak, baliokidetzak…).

Konpetentzia-hartze hau, oratoria etaerretorika baliabideak lantzearekin batera,oso garrantzitsua izango da eta ez soilik in-terpreteontzat, baita jendaurrean hitz eginbehar duen nornahirentzat ere. Hona, esan-dakoaren harira, Santiago A. López Naviairakaslearen hitz ezin argiagoak: “En térmi-nos teóricos la competencia comunicativade un hablante debería ir ligado a su com-petencia científica, pero la calidad de la ex-presión oral de muchos profesionales se ale-ja bastante de esa pretensión”4.

Interpretazio-praktikak EHUko Itzulpen-gintza eta interpretazio lizentziaturan

2003-04 ikasturtean interpretazio-prak-tikak euskara/gaztelania ikasgaiaren ardurahartu nuen EHUko itzulpengintza eta in-terpretazio lizentziatura sortu berriaren ba-rruan. Hasierako urte hartatik egundainolaugarren ikasturtea beteko dugu aurten etalau ekitaldi horien balantzea egiterakoanargi ikusi dut nire ibilbide profesionalean

izandako beharrizan eta gabeziak lantzeaizan behar duela, hain juxtu, praktika-esko-la horien helburu nagusia. Izan ere, arestianidentifikatu ditugun landu beharreko alorradira eskolan lantzen saiatu garenak etaemaitzak –nik bederen baikorki baloratzenbaititut– ekarri dizkigutenak.

Ikasgaia bi lau hilekotan dago banatuaeta hainbat ikaslek bi lau hilekoak burutzenbadituzte ere, ez da derrigorrekoa, eta badalau hileko bakarrarekin konformatzen de-nik ere. Gauzak horrela eta kontuan izanikastean hiru ordu besterik ez dizkiogula es-kainiko gure ikasgaiari, komeni da gauzakargi eduki eta hasieratik heltzea zezenariadarretatik, eskoloi eskainitako denbora la-burrari etekinik atera nahi badiogu.

Lau ekitaldi hauetan kabinetan eginda-ko lanak erakutsi digu oso denbora laburre-an aurrerapauso handiak egin daitezkeela.Ze, jakina, beste edozein lanbidetan bezala,urtetan jarduteak emango baitio interprete-ari lanean aritzeko segurtasuna, patxada etabikaintasuna edo, hitz bakarrean esanda,profesionaltasuna. Hona, zerrendaturik,ezinbestean egin beharreko pausook:

1. Beldur eszenikoa menderatzea.

2. Norbere ahotsarekin adiskidetzea.

3. Gaia aldez aurretik prestatzea.

4. Idatzizko testuak interpretatzeko presta-tzen ikastea (osorik itzuli gabe, alegia)

5. Beta-lanaren eta auto-zuzenketaren bi-tartez hizlariarekiko hein bateko distan-tzia hartu eta, autokontrolaren bidez,interpretearen diskurtso propioa eraiki-

222

Senez 32

4. La Formación retórica del profesor. Santiago A. López Navia. Universidad Europea-CEES. Dep. Fil. Española. Documentosde trabajo 3/96

14 Mikel Gamendia.XP7 12/11/07 17:09 Página 222

Page 5: Eskarmentuak erakutsi diguna Interpretazioaz bi hitz · gertatzen zaigun guri geuri aldibereko itzul-penekin: eman dezagun aldibereko itzul-tzaile bat entzuten ari garela kaskoak

tzen ahalegintzea.

Esan bezala, puntuok landuz, oso emai-tza onak izaten dituzte ikasleek oso denbo-ra-tarte laburrean eta, hori horrela, eta ikas-leekin kontrastaturik, oso komenigarritzatjoko genuke zehaztutako alderdiak (hasie-ran alderdi psikologikoan sartu ditugunak

batez ere) Itzulpengintza eta interpretazioalizentziaturaren lehen urtetik hasita eskain-tzea. Hala, bete-beteko zentzua ikusiko ge-nioke “Oratoria eta Erretorika baliabideak”edo halatsuko ikasgai bat txertatzeari abianden lizentziatura berriari eta, esan bezala,lehenengo urtetik hasita.

Eskarmentuak erakutsi diguna. Interpretazioaz bi hitz

14 Mikel Gamendia.XP7 12/11/07 17:09 Página 223

Page 6: Eskarmentuak erakutsi diguna Interpretazioaz bi hitz · gertatzen zaigun guri geuri aldibereko itzul-penekin: eman dezagun aldibereko itzul-tzaile bat entzuten ari garela kaskoak

224

Senez 32

Interprétation : contributions à partir del’expérience

Le but de cet article est d’extraire quelques conclu-sions pratiques de l’expérience acquise tout au longde ces vingt dernières années dans le domaine del’interprétation (euskara/espagnol). Au début des an-nées quatre vingt, lorsque naquit la nouvelle Admi-nistration, un groupe de traducteurs/trices (le termed’interprète ne nous était pas encore familier), man-quant de formation propre en la matière, dut releverun grand défi pour faire face aux besoins du momenten matière de traduction. À ce moment là, ils durentidentifier et cerner les problèmes concernant cette ac-tivité, problèmes qui ont été résolus par la pratique.Ce sont précisément l’identification de ces problèmeset les solutions appliquées qui constituent le contenuet le sens de la matière intitulée « Exercices pratiquesd’interprétation euskara/espagnol » qui est enseignéedans le cadre de la nouvelle licence de Traduction etInterprétation à l’Université du Pays Basque.

Principles for the New Translator of DramaticWorks

The purpose of this article is to present a series ofpractical conclusions arrived at through more thantwenty years’ experience in the field of interpretation(Basque/Spanish). The challenges faced by translators(the term interpreter was not yet familiar to us) with-out specific training in the subject in the early 1980s,that is, when the new administration was firstlaunched, served to identify the principle problemsthat we deal with in the field. It was thus largelythrough practice that we arrived at solutions to theproblems we had identified. The identified problemsand their solutions provide the content and meaningof the course, Practice in Basque/Spanish Interpreta-tion, taught as part of the new degree program inTranslation and Interpretation offered by the Univer-sity of the Basque Country.

Interpretación: aportaciones desde la experiencia

Este artículo se propone extraer una serie de conclusiones prácticas a partir de laexperiencia adquirida durante más de veinte años en el campo de la interpretación(euskera/español). El reto al que tuvieron que enfrentarse una serie de traductoresy traductoras (el término intérprete aún no nos era familiar) sin formación especí-fica en la materia a principios de los ochenta, es decir, cuando echó a andar la nue-va administración, sirvió para identificar los principales problemas que se nosplantean en dicho campo. Fue asimismo la práctica la que nos fue dando las solu-ciones a los problemas identificados. Dicha identificación y las soluciones aplica-das son las que dan contenido y sentido a la asignatura Prácticas de interpretacióneuskera/español que se viene impartiendo en la nueva licenciatura de Traducciónen interpretación de la UPV.

14 Mikel Gamendia.XP7 12/11/07 17:09 Página 224