DAL A ONDRARRORAKOI BAARRI-PKAPERA · atekoa aukeratuko balu zelako emaitzak aterako liratekeen...

4
U DAL B ARRIAK ONDARROAKO BARRI-PAPERA III. Aroa • 10. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011 U rrian onartu ziren 2014rako udal tasa, zerga eta prezio publikoak. Udal zerga tasa eta prezio publiko gehienak % 1, 7 igotzea erabaki zen. Igoera ez da lineala izan: batzuk ez dira igo; beste batzuk, bai. Udal gobernua jakitun da esfortzua eskatuko diela herrita- rrei, eta horregatik jarraituko du behar handiena duten pertsona eta familiei laguntzen. Zentzu horretan, hobarien bidean sakonduko da 2014an. Eta hoba- ririk ezarri ezin denean, diru laguntza emanez lagunduko dira herritarrak. Informazio gehiago nahi duenak udal bulegoetara jo behar du. H iri Antolamendurako Plangintza Orokorra (HAPO) berritzeko lanak martxan zeudela esan zuen Udalak azaroko zenba- kian. Izan ere, irailean, udalak hiru azterketa eskatu zituen, ingurumen azterketa, azterke- ta sozioekonomikoa eta hiri- gintza azterketa. Azterketa haiek jasotzen dituzten txos- tenak udalaren esku daude. Dokumentuak aztertzen ari dira udal teknikariak, eta ordezkariek herritarrekin par- tekatuko dituzte. Horrenbes- tez, 2014an, Hiri Antolamen- durako Plangintza Orokorra- ren lanketa prozesua mar- txan edukiko du Udalak. Aurten be dirulaguntzak egongo dira tasak ordaintzeko Plan orokorreko aurreikerketak aurrera doaz U rte hasieran aurrekontua onartuta edukitzea komeni izaten da. Udal Gobernua aurreko urtearen amaieran hasi zen aurrekontua lantzen, baina oraindik ez du udal batzarrean aurrekontu pro- posamenik aurkeztu. Proposamena jendaurrean martxoaren 18an aurkeztuko da, arratsaldeko 19:30ean Kofradia Zaharrean. Gero, ple- nora eroango da. Oraingoz, sarreren aurreikuspena aurrera- tzeko moduan dago Udala: zerga tasa eta prezio publikoe- tatik, 3.600.000 euro inguru jasotzea aurreikusten da, eta Udalkutxatik (Bizkaiko Foru Aldundiak udalentzat daukan kutxatik), 5.162.462 euro. Dena dela, kontuan hartu behar da ez dela kopuru finkoa: likidazioa egiten denean zehaz- ten da kopurua. Ikus 2013ko adi- bidea. Udalkutxatik 4.859.982 euro jasotzea aurreikusten zen urtearen hasieran, eta likidazio- an, 2014ko otsailean beste 38.000 euro jaso dira. Baina positiboa modura, negatiboa ere izan daiteke emaitza. 2014an, 9.000.000 euro inguruko diru sarrerak aurreikusten dira 2014an, gero eta hobari gehiago egongo dira premiak dauzkatenentzat Aurrekontu proposamena martxoaren 18an aurkeztuko da Kofradia Zaharrean >>> OGASUNA Interes geologikoa daukaten guneak Uholde eta higadura arriskuak Interes berezia daukaten habitat naturalak >>> HIRIGINTZA A lfa eraikina kudeatu nahi dutunek lehiaketara aur- kezteko bigarren aukera bat edukiko dute aste batzuk barru. Bigarren ahalegin hone- tan, udalak alokairuko prezioa jaitsi du, eta lo egiteko zerbi- tzuaz gain, jatetxea kudeatzeko aukera ere eskainiko du. Interesatuek udaleko web orrian edukiko dute informazio guztia. >>>AZPIEGITURAK Alfa, berriro lehiaketara H errian etxe huts asko daude, eta etxea behar duten herritar asko ere bai. Hori dela eta, Alokabideren bidez etxea alokairuan jartzen dutenen- tzat, Udalak hobariak dauzka ipinita. Iaztik, %50eko hoba- riak dauzkate Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ), hau da, kontribuzioan. Informazio gehiago, udal bulegoetan. Ipini etxe hutsa alokairuan! KEXEKIN, TALDEEN IRITZIEKIN... APIRILEAN 8 orrialdeko UDALBARRIAK berriro: [email protected]

Transcript of DAL A ONDRARRORAKOI BAARRI-PKAPERA · atekoa aukeratuko balu zelako emaitzak aterako liratekeen...

Page 1: DAL A ONDRARRORAKOI BAARRI-PKAPERA · atekoa aukeratuko balu zelako emaitzak aterako liratekeen jaki-teko. Emaitza horiek dituenean, batzar gehiago egingo ditu herri-tarrekin. Bien

UDALBARRIAKONDARROAKO BARRI-PAPERA

III. Aroa • 10. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011

Urrian onartu ziren2014rako udal tasa, zergaeta prezio publikoak. Udal

zerga tasa eta prezio publikogehienak % 1, 7 igotzea erabakizen. Igoera ez da lineala izan:batzuk ez dira igo; beste batzuk,bai. Udal gobernua jakitun daesfortzua eskatuko diela herrita-rrei, eta horregatik jarraituko du

behar handiena duten pertsonaeta familiei laguntzen. Zentzuhorretan, hobarien bideansakonduko da 2014an. Eta hoba-ririk ezarri ezin denean, dirulaguntza emanez lagundukodira herritarrak.

Informazio gehiago nahiduenak udal bulegoetara jobehar du.

Hiri AntolamendurakoPlangintza Orokorra(HAPO) berritzeko

lanak martxan zeudela esanzuen Udalak azaroko zenba-kian. Izan ere, irailean, udalakhiru azterketa eskatu zituen,ingurumen azterketa, azterke-ta sozioekonomikoa eta hiri-gintza azterketa. Azterketa

haiek jasotzen dituzten txos-tenak udalaren esku daude.Dokumentuak aztertzen aridira udal teknikariak, etaordezkariek herritarrekin par-tekatuko dituzte. Horrenbes-tez, 2014an, Hiri Antolamen-durako Plangintza Orokorra-ren lanketa prozesua mar-txan edukiko du Udalak.

Aurten be dirulaguntzakegongo dira tasak

ordaintzeko

Plan orokorrekoaurreikerketak aurrera doaz

Urte hasieran aurrekontuaonartuta edukitzeakomeni izaten da. Udal

Gobernua aurreko urtearenamaieran hasi zen aurrekontualantzen, baina oraindik ez duudal batzarrean aurrekontu pro-posamenik aurkeztu.

Proposamena jendaurreanmartxoaren 18an aurkeztukoda, arratsaldeko 19:30eanKofradia Zaharrean. Gero, ple-nora eroango da. Oraingoz,sarreren aurreikuspena aurrera-tzeko moduan dago Udala:zerga tasa eta prezio publikoe-tatik, 3.600.000 euro ingurujasotzea aurreikusten da, etaUdalkutxatik (Bizkaiko ForuAldundiak udalentzat daukankutxatik), 5.162.462 euro.

Dena dela, kontuan hartubehar da ez dela kopuru finkoa:likidazioa egiten denean zehaz-ten da kopurua. Ikus 2013ko adi-bidea. Udalkutxatik 4.859.982euro jasotzea aurreikusten zenurtearen hasieran, eta likidazio-an, 2014ko otsailean beste38.000 euro jaso dira. Bainapositiboa modura, negatiboaere izan daiteke emaitza.

2014an, 9.000.000 euro inguruko diru sarrerakaurreikusten dira

2014an, gero eta hobari gehiago egongo dirapremiak dauzkatenentzat

Aurrekontu proposamena martxoaren 18an aurkeztuko da Kofradia Zaharrean

>>> OGASUNA

Interes geologikoa daukaten guneak

Uholde eta higadura arriskuak

Interes berezia daukaten habitat naturalak

>>> HIRIGINTZA

Alfa eraikina kudeatu nahidutunek lehiaketara aur-kezteko bigarren aukera

bat edukiko dute aste batzukbarru. Bigarren ahalegin hone-tan, udalak alokairuko prezioajaitsi du, eta lo egiteko zerbi-tzuaz gain, jatetxea kudeatzekoaukera ere eskainiko du.Interesatuek udaleko web orrianedukiko dute informazio guztia.

>>>AZPIEGITURAKAlfa, berrirolehiaketara

Herrian etxe huts askodaude, eta etxeabehar duten herritar

asko ere bai. Hori dela eta,Alokabideren bidez etxeaalokairuan jartzen dutenen-tzat, Udalak hobariak dauzkaipinita. Iaztik, %50eko hoba-riak dauzkate OndasunHigiezinen Zergan (OHZ),hau da, kontribuzioan.Informazio gehiago, udalbulegoetan.

Ipini etxe hutsaalokairuan!

KEXEKIN,TALDEEN IRITZIEKIN...

APIRILEAN8 orrialdekoUDALBARRIAK

berriro:

[email protected]

Page 2: DAL A ONDRARRORAKOI BAARRI-PKAPERA · atekoa aukeratuko balu zelako emaitzak aterako liratekeen jaki-teko. Emaitza horiek dituenean, batzar gehiago egingo ditu herri-tarrekin. Bien

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA • 10. zk 2

>>> INGURUMENA

Aurten, hondakinak etazamarrak batzekokontratua amaitzenda. Lea-ArtibaikoAmankomunazgoak

ikerketa agindu zuen, gaur egun-go egoera zein den aztertu etaetorkizunerako alternatibak eza-gutzeko.

Txostenaren arabera, atezateko sistema izango litzatekeonena Ondarroarentzat, baldineta amankomunazgoko herriguztiek denek atez ate aukeratu-ko balute. Hala eta ere, posibleda Ondarroak atez ateko sistemaaukeratzea, beste herriek zer era-bakitzen duten kontuan hartubarik.

Horrenbestez, udalak azter-keta zehatza egitea eskatu du,beste herriei begiratu gabe atezatekoa aukeratuko balu zelakoemaitzak aterako liratekeen jaki-teko. Emaitza horiek dituenean,batzar gehiago egingo ditu herri-tarrekin. Bien bitartean, udalaherriko taldeekin batu da, ema-ten ari den pausoak azaldu etairitziak eta proposamenak jaso-tzeko. Azken batean, zamarrenarazoa denona da, eta denonartean topatu behar diogu irten-bidea.

Beheko eta alboko zerrende-tan, jendearen proposamenaketa zalantzak, eta UDALARENERANTZUNAK jaso dira, hau da,irtenbide posibleak.

IDEIA OROKORRAK JENDEAK ESANDAKOAK

•Gaur egun udal ordenantze-tan birziklatzea derrigorrez-koa da, baina gero %25 birzi-klatzen dugu bakarrik. Zelanbete ordenantza?• Birziklatzen dutenak birzi-klatzen ez dutenen gastuakari dira ordaintzen (birzikla-tzearren dirua irabazten da,zamarra erretzeko ordainduegin behar da)• Beste herri batera bidaltzendugu guk nahi ez dugunzamarra.• Edukiontzietan zamarrakanpoan egoten da sarritan.• Batzarretan parte hartubeharra dago, arazo horriirtenbidea zelan topatu esa-teko.• Erosotasunek gehiago egindigute • Hurrengo belaunaldiei zerlagako diegu?• Ahalik eta gehien birziklatubehar da, eta zero zabor sor-tzea izan behar da helburua.Horretarako, berrerabili,murriztu (pixaoihal berrera-bilgarriak, adibidez).

ETORKIZUNERAKO AUKERAKAZTERTZEN

5. EDUKIONTZIA, SUKAL-DATU GABEA (gaur egungoedukiontziei edukiontzi bat gehi-tzea, organikoarentzako, giltza-rekin itxita)

• Diputazioak sukaldatugabeko hondakin organikoakjasotzen ditu bakarrik (okelaeta arrainik ez), haren kon-postaje plantak daukalakosukaldatu gabeak tratatzekoteknologia

Non sartu Ondarroan kontenedore gehiago?• UDALAREN ERANTZUNA:espaloietan, aparkalekue-tan...• Beste herrietan birziklatzetasa %4 igo da bakarrik.• Kamioiek Bilbora joanbeharko lukete organikoaeroatera. Energia gastu han-dia.

5. EDUKIONTZIA SUKAL-DATUTA (gaur egungo edukion-tziei edukiontzi bat gehitzea,organikoa botatzeko, giltzarekinitxita)

• UDALAREN AZALPENA:Konpostaje planta bat behar-ko genuke eskualdean (orga-niko guztia jaso ahal izateko).

Zenbat birziklatzen du sistema horrek?• UDALAREN ERANTZUNA:Zarautzen funtzionatu duhobetoen, eta hondakin guz-tien %45 birziklatzera heldudira (2012an 45,5 kilo organi-ko biztanleko). Jende askokzamarren edukiontzira bota-tzen du dena, eta birziklatzeaez da gehiago igotzen.

Non sartu Ondarroan kontenedore gehiago?• UDALAREN ERANTZUNA:espaloietan, aparkalekue-tan...

ATEZ ATEKOA (Egun horretantokatzen den hondakin motadenbora tarte batean etxe aurre-an lagatzea, eta kaletik edukion-tziak kentzea.) Galdera gehiensistema horren inguruan sortudira.

• UDALAREN AZALPENA:Munduan milioika pertsonekerabiltzen duten sistema da(Italian 17 milioi pertsonak,Katalunian, San Frantziskon...). Emaitza oso onak ematenditu (Oñatin 86 kilo organikopertsonako urtean, 2013an).Mankomunita-tearen txoste-nak ere hori aurreikusten du.Horrekin ere konpostajeplanta behar da.

ELA eta LAB sindikatuenordezkariak sistemahorren alde daude, bainazera diote: kontratuberrian surrogazioak errespetatu behar direla,antzinakotasunak-eta zaintzeko; eta etorkizunean sistemapublifikatu behar dela,azpikontratazioen ordez.• UDALAREN ERANTZUNA:lanpostuak sortzen dituensistema da, jende gehiagobehar delako potoak jasotze-ko. Eta gehiago birziklatzendenez, diru sarrera gehiagodaude lanpostu horiekordaintzeko.

Organiko normala etxeanpare bat egunetan edukitzeko arazorik ezdago, ez du-eta usainikbotatzen. Baina arrainarekin zer?• UDALAREN ERANTZUNA:portura arraina sartzen denegunetan, behintzat, organi-koa jasotzea litzateke logiko-ena. Edukiontzi bereziak ereipin daitezke, giltzarekin itxi-ta, arrainarentzat bakarrik.Atez atekoa dagoen herrie-tan ekarpen guneak egotendira: giltzarekin itxitako edu-kiontziak, urgentzietan era-biltzeko (oporretara bagoaz,elkartean bazkaria eginbadugu...)• UDALAREN AZALPENA:Konpresa eta pixaoihalakegunero ateratzen dira atezatekoa dagoen herrietan.Kristalen edukiontzia kaleanlagatzen da beti atez atekoadagoen herrietan. Herribakoitzak aukeratzen du frak-zio bakoitza zenbat aldiz etanoiz atera.

Plastiko poltsak zintzilikikustea itsusia da.• UDALAREN ERANTZUNA:orain atez atekoa ipintzen aridiren lekuetan, potoetanjasotzen da dena. Potoakikusten dira kalean, eta ezpoltsak. Azken batean, gauregungo edukiontziak erepoto handiak dira, eta egunosoa egoten dira kalean.

Multak ipintzen dira?• UDALAREN ERANTZUNA:behin eta berriro, eta abisuakjaso eta gero, txarto egitenjarraitzen dutenek baino ez.

Alde Zaharrean non ipinikodira potoak?• UDALAREN ERANTZUNA:herri batzuetan, lokalak alo-katu dituzte (Pasaian).Sistemarekin aurrezten denahorretan inbertitu ahal da.

Txandaka lan egiten dutenentzat ordu gutxidaude hondakinak ateratzeko.• UDALAREN ERANTZUNA:hori herri bakoitzak aukera-tzen du. Adibidez, Lezon,iluntzetik hurrengo goizeraarte daukate potoa ateratze-ko. • Trasteak gaur bezala atera-ko lirateke.• Sistema horrekin jendeahondakin gutxiago sortzenahalegintzen da... Arduratsujokatzen da.

SISTEMA MISTOAK (herribatzuetan edukiontzi batzukkalean laga dituzte, eta errefusa,organikoa edo biak, atez atejasotzen dituzte)

Atez atekoarekin plastiko-ak astean bi bider atera-tzen badira, etxean plasti-ko asko batuko da.• UDALAREN ERANTZUNA:posible da edukiontzi batzukkalean lagatzea (adibidez,plastikoak), eta beste batzukatez ate jasotzea. Zamarrenedukiontzi grisa kasu guztie-tan kentzen da. Baina horrektraba bat dauka: txarto eginnahi duenak besteen lanaboikoteatzen du, eta zamarpoltsak agertzen dira pape-ren edukiontzian, edo orga-nikoarenean. Birziklapenarenkalitatea asko jaisten da.(Itsasondon gertatu zen)

Batzar guztietako aktakudalaren Internet-eko orrian

daude ipinita.

Ondarroako Udalak hondakinei buruzberba egin du herriko taldeekin

> Eragileekin batu da, eman diren

pausoak azaldu etaproposamenak

jasotzeko

>> Azterketa zehatzaeskatu du, bere kabuzatez atekoa egiteak

zer suposatuko lukeenjakiteko

Lea-Artibaiko Amankomu-nazgoa eskualdean konpos-taje planta ipintzeko aukera

aztertzen ari da. Bestetik, ontzi

arinen kudeaketa bere eskuhartu du. Izan ere, gaur arte,Bizkaiko Foru Aldundiarena zenontzi arinak jasotzeko ardura,Garbiker enpresaren bidez.Ontziak salduta ateratako iraba-ziak ere berak jasotzen zituen.Ontzi arinen kudeaketa jasotzeagarrantzitsua da bilketa sistemaksortutako gastuak orekatzenlaguntzeko. Edozein sistemaaukeratuta ere, kontu ekonomi-koak orekatzen lagunduko du.

Amankomunazgoa konpostaje planta ipintzeko

aukera aztertzen dabil

Papera 318.071 kiloKristala 246.684 kiloHoria 138.584 kiloHHS (birziklatu gabeko zamarrak)

2.277.743 kiloTelak eta arropak 36.932 kiloOlioa 9.344 kiloTraste zaharrak 52.370 kiloPilak* 847 kilo

* Pila erabiliak dendetara eta udaletxeko beheko bulegoetara eraman ahal dira.

Hondakinen bilketa datuak 20132013anOndarroan

%26birziklatudugu bakarrik.

BirziklatuEZ dugunaerre eta

zabortegira!

Page 3: DAL A ONDRARRORAKOI BAARRI-PKAPERA · atekoa aukeratuko balu zelako emaitzak aterako liratekeen jaki-teko. Emaitza horiek dituenean, batzar gehiago egingo ditu herri-tarrekin. Bien

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA • 10. zk 3

Eguzki talde ekologistaksalatu duenez, Ondarroa-ko Errenteria auzoan

zabortegi bat sortu da, jendeaktraste zaharrak eta bestelakozamarrak botatzen dituelako.Zaborra jasotzea, zaborra botadutenak identifikatzea eta neu-rriak hartzea eskatu diote uda-lari. Horren aurrean, Udalakhainbat neurri hartuko ditu:

- Hesia errepideruntzmugitzeko ahalegina egingodugu (zamarrak botatzeko toki-

rik egon ez dadin)- Zamarrak garbigunera

eramango dira.- Zamarra Errenteriara

botatzen duen bat identifikatudute, paper batzuk agertu dira-eta haren izenarekin, eta udal-tzainak hartu-emanetan jarrikodira.

Hondakinak garbiguneraeraman behar dira, edo, beste-la, traste zaharren telefonoradeitu, eta jasotzera pasatukodira.

Errenteria ez da zabortegia

Lea-Artibaiko Amankomu-nazgoak traste zaharrakbatzeko doako zerbitzua

eskaintzen die etxeko trastezaharrak atera nahi dituztenei.94 613 82 45 telefonora deitubehar da, eta ze traste atera nahiden azaldu. Orduantxe esangozaio noiz atera trasteak, eta nonutzi. Zerbitzu honetan etxekotraste zaharrak sartzen dira, ezbesterik, eta etxeko traste zaha-rren artean ere bereizketa egitenda, ze etxetresna elektriko txi-kiak edukiontzi zurira botabehar dira, jolas zaharrekin bate-ra. Eta obretako eskonbroakzabortegi berezietara!

Alternatiba, traste zaharrakbatzeko zerbitzua

>>> INGURUMENA

> Zabortegiko horma eutsi, eta itsasoa kontaminatzaileengandik

babestuko da

>>2014-2015ean, ekintza planaegingo da, eta ostean, obrari ekingo zaio

Udalak neurriak hartuko ditu

Atxazpiko zabortegian

Udalak soloan edo ortuankonposta egiteko potoakbanatu ditu herriko 15

familiaren artean. Urtarrilaren15ean ikastaro bat jaso zuten,konposta zelan egin jakiteko.Hurrengo asteetan, teknikarienbisita jasoko dute, prozesuaondo doan jakiteko.

Ondarroan 37 familia daudekonposta egiten, batzukIbaiondoko konposta egitekotokian, eta beste batzuk eurensoloetan. Udalaren kalkuluenarabera, uztailean martxan hasi

zirenetik, Ibaiondoko konposta-gailuetan 4.000 kilo hondakinorganiko konpostatu dituzte.Lehenengo ongarria astebatzuk barru jasoko dute.

110 familiatik gora apuntatudira konposta egiteko.Konposta egin nahi duten herri-tarrek helbide honetara idatzibehar dute: [email protected] edoudaletxera deitu. Soloan kon-posta egin nahi dutenei potoaeta konposta nahastatekoaemango die udalak.

Artibai kaleko txokoa, laster martxanKonposta egiteko txoko berriaprest dago Artibai kalean, bainaoraindik ez da martxan ipini.Konposta egiteko etxeko jate-koak material lehorrarekinnahastu behar dira (hosto leho-rrak, adar txikituak...) eta udalaherriko zuhaitzen adarrak moz-ten eta batzen dabil, txikitu etaurte guztirako material lehorraedukitzeko. Txikitutakoan, fami-lia gehiago hasiko dira konpostaegiten.

15 familia gehiago konposta egiten

Ondarroako Udalakhainbat neurri har-tuko ditu Atxazpikozabortegian, eraginditzakeen kalteei

aurre hartzeko. Zabortegikohorma eutsi nahi da, eta eginbeharrekoak egin elementu kon-taminatzaileak itsasora heldu ezdaitezen. Aurten eta datorrenurtean, ikerketa eta ekintza planaegingo dute, eta datorren urtetikaurrera hasiko da obra.

Nahiz eta Berriatuko lurretanegon, Atxazpiko zabortegiaOndarroarena da. 1960ko hamar-kadatik 1998ra arte, hau da,zarratu zuten arte, obra hondaki-nak eta etxeetako beste hainbathondakin Atxazpiko zabortegirabotatzen ziren.

2011tik 2012ra bitartean,Eusko Jaurlaritzako Ingurumensailak eskatuta, Tecnalia enpre-sak martxan ez dauden EAEkozabortegi publikoak ikertuzituen, tartean, Ondarroakoak

(Atxazpi, Gorozikako bidekoa etaErrenteriakoa). Ikerketan jasodutenez, Atxazpin obra hondaki-nen osagai kutsatzaileak kostal-dera jausten dira, eta oinarriaarrakalatuta dago. Azken batean,neurri batzuk hartu beharra ikusidute.

Tecnaliak honakoak propo-satzen ditu: hesien perimetroazabaltzea, landaredia zaintzeaeta euri urak bideratzeko sistemabat ezartzea obra-hondakinakitsasora joan ez daitezen.Zabortegiaren horma indartzeaere proposatu dute.

Horren aurrean, Udalak iker-keta eta ekintza plan bat egingodu Tecnaliarekin, bi urtean.2014an, lurrazalaren egonkorta-suna aztertuko da, zabortegiarenhormari zelan eutsi jakiteko. Izanere, teknikariak hasi dira zunda-ketak egiten.

2015ean, lixibatua zelankontrolatu aztertuko dute (euriurak lurrean sartzean eta ele-

mentu kutsatzaileekin batutako-an sortzen dena) lur azpitik itsa-sora joaten delako. Bestalde, dre-naje sarea egin behar da, urak lurazpira joan ordez, beste lekubatera bideratu daitezen, etasare hori zelan egin aztertukodute 2015ean. Behin ekintzaplana egindakoan, obra eginbeharko da.

Obrako kostuak oraindikaurreikusi gabe, txosten teknikohutsekin, udalak 37.000 eurogastatu beharko ditu. Hori bai,IHOBEren diru laguntza jasokodu aurtengo plana idazteko.

Bistan denez, hondakinaktxarto kudeatzen direnean,hurrengo belaunaldientzat diraarazoak: arazo ekonomikoak etaekologikoak. Sasoi baten obrahondakinak zabortegira botazirelako, orain, udalak dirutzakgastatu behar ditu.

Lehengo okerrak gehiagoerrepika ez daitezen, berziklatueta berrerabil dezagun.

Page 4: DAL A ONDRARRORAKOI BAARRI-PKAPERA · atekoa aukeratuko balu zelako emaitzak aterako liratekeen jaki-teko. Emaitza horiek dituenean, batzar gehiago egingo ditu herri-tarrekin. Bien

UDALETXEAMUSIKA PLAZA z/g1.pisuan:Idazkaritza 94 6833674Alkatetza 94 6833676Bulego Teknikoa 94 6833677Kultura eta Kirol Saila

94 6833669Euskara Zerbitzua 94 6833668Berdintasun Saila 94 6833670

PLAZA AZPIKO BULEGOAKErregistro orokorra 94 6833672Udaltzaingoa 94 6833673Gizarte Zerbitzuak 94 6833671Kontuhartzailetza 94 6833666Kontsumo Bulegoa (eguenetan)

94 6830498Bake Epaitegia 94 6833679

BESTE UDAL ZERBITZUAKArtibai Egoitza 94 683 32 31EtxeLila 94 613 40 08HHI - EPA 94 683 27 55Liburutegia 94 683 33 43Kiroldegia 94 613 42 09Musika Eskola 94 613 40 63Turismo Bulegoa 94 683 19 51

Osasun Etxea 94 603 79 99Gurutze Gorria 94 683 19 29SOS Larrialdiak 112Suhiltzaileak 94 616 89 92Itsas Sanitatea 94 683 10 00Alkoholiko Anonimoak Elkartea

94 683 20 86Emakunde 945 13 26 13

Bizkaibusa 902 222 265Euskotrena 902 543 210PESA 902 101 210Taxi-Geltokia 94 683 26 86

Kofradia 94 683 01 50Txalupen sarrera 94 683 02 23 Enplegu Bulegoa 94 683 07 00

Butanoa 94 616 62 54Iberdrola 94 415 14 11Telefonika-Aberiak 1002Ura- Partzuergoa 94 487 31 87

Postetxea 94 683 15 01Parrokia 94 683 01 98Notaritza 94 683 00 83

Arraun Egoitza 94 683 33 35Zaldupe Zelaia 94 683 10 53KZgunea 94 683 33 45Lea-Artibai Amankomunazgoa

94 616 90 68Lea Artibai Garapen Agentzia

94 683 34 95

UDALTELEFONOAK

TELEFONOINTERESGARRIAK

EZ PASA!

KIROLA • Egunero Kalamendira!

EUSKARAEsaera

lehiaketa (IV)

Ondarrutarrakberbetan!

• Erreka-haixi, andra-haixi• Mekauenka einarren itxosuai, itxosuk dar-dar mariñelai

• Jokua ez da errenta, hoba da ollu erreta

• Osaba ta loba, zein eta dan hoba

• Kalatxoixak herrian, mariñelak etxian

• Suts te bits • Ni, lantzoi? Baitxe zu akuli!• Korretako pelotaxe famauena• Ederra dakazu bikoki• Santa Katalina noiz da,bisigutako goiz da

• Egueldixe ederraAsterrikan behera

• Hotzak baltzitxute• Dakarrenak tengalo!• Truxuk daz• Eztala ta bai dala, Baraikun txala falta dala!

www.ondarroa.eu

Dudarik gabe, inguruetandaukagun mendi tonto-rrik enblematikoenetari-

koa da Kalamendi, eta segurue-nik, behin bada ere, ondarrutargehienok joanak gara.

Aurrera Mendi Taldeak urteasko daramatza abenduaren31n Kalamendira egiten denmendi irteera antolatzen, etaherriko mendizale asko joaten

da. Oraingoan, erronka jarridugu Udaleko Kirol Batzordeaketa Aurrera Mendi Taldeak:Ondarrutarrak kalamendira:egunero baietz!

Helburua da 2014 urteko365 egunetan ondarrutarrenbat Kalamendira joatea. Urtealuzea izanik, egon daitezke“hutsune” batzuk egun bateanedo bestean, baina ez dugu

“porrot” bezala hartuko. Izanere, ziur gaude egun gehiagoizango direla Kalamendiraondarrutar bat baino gehiagojoango dena inor joango ezdena baino.

Ahal den neurrian argaz-kiak atera eta honako helbiderabideratzea eskatzen da: [email protected]. Argazkiakjaso ahala, Udaleko web gune-

an argitaratzen dira, herritarguztiek ikusi ahal izateko. Etafacebooken bidez, sare soziale-tan zabaltzen dira, beste albistebatzuekin batera.

Hilero jasotzen diren argaz-kien artean zozketa egingo da.Zortzi babesle lortu ditugu.Erronka polita da, anima zai-tez! Denon artean lortukodugu! ZIUR BAIETZ!

-

vGARRAIO PUBLIKOA

> Herribusakgeltoki berriaedukiko duKamiñazpikogoiko aldean

Aldaketa txiki batzuk egindituzte udal arduradunekHerribusaren ordutegian.

Herritarren eskariei erantzunez,Ibaiondoko ohiko geltokietan ezeze, Kamiñazpi auzoko goikoaldean ere geldituko daHerribusa. Eta beste ordutegibatzuetan Artaraino luzatuko dazerbitzua: irteera ordua 17:55eta 19:55 orduetan duen herri-busa Artaraino joango da, eta ezda portuan geldituko.

> Egunero ondarrutarren batKalamendiko tontorrera igotzea du

helburu ekimen honek

>> Argazkiak atera eta udalerabidaltzea eskatzen zaie

parte-hartzaileei

>>> Argazkiak www.ondarroa.eu udalaren web gunean daude

ikusgai

ASTEGUNETAN:Ibaiondo - Arta 07:45Arta- Ibaiondo 08:00Ibaiondo - Arta 08:20Arta - Ibaiondo 08:35Ibaiondo - Arta 08:50Arta - Ibaiondo 09:10Ibaiondo - Portu 09:25Portu - Ibaiondo 09:40Ibaiondo - Arta 09:55Arta - Ibaiondo 10:10Kamiñ - Ibaion - Portu 10:55Portu - Ibaiondo 11:15Ibaiondo - Portu 11:45Portu - Ibaiondo 12:00

Kamiñ - Ibaion - Arta 12:30Arta - Ibaiondo 12:55Ibaiondo - Arta 13:10Arta - Ibaiondo 14:10Kamiñ - Ibaion - Portu 14:25Portu - Ibaiondo 15:45Ibaiondo - Portu 16:00Portu - Ibaiondo 16:15Ibaiondo - Arta 16:40Arta- Ibaiondo 17:00Kamiñ - Ibaion - Arta 17:55Arta - Portu - Ibaion 18:15Ibaiondo - Portu 18:30Portu - Ibaion - Kamiñ 19:00Kamiñ - Ibaion - Arta 19:55

Arta - Portu - Ibaion 20:15Ibaiondo - Portu 20:30Portu - Ibaion - Kamiñ 20:45

ZAPATUTAN:Ibaiondo - Portu 09:15Portu - Ibaiondo 09:30Ibaiondo - Portu 09:45Portu - Ibaiondo 12:15Ibaiondo - Portu 12:30Portu - Ibaiondo 12:45Ibaiondo - Portu 13:00Portu - Ibaiondo 13:15

JAIEGUNETANEZ DAGO ZERBITZURIK

!