NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko...

32
NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN SUITZAKO KANTONAMENDU BATEKO HERRITARREK BAIETZ ESAN DIOTE EGUNGO ENERGIA KONTSUMOAREN ERDIAREKIN BIZITZEARI , JOAN DEN IGANDEAN IZANDAKO ERREFERENDUMEAN. GAIA MAHAI GAINEAN DAGO ETA EGOTEN SEGITUKO DU: JENDARTE KAPITALISTAREN MUGARIK GABEKO HAZKUNDEA VS PLANETAREN MUGA BIOFISIKOAK. > 4 GAUR8 ANALISIA, Martxelo Diaz: Abortua eta aldaketa Nafarroan > 12 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA «Euskal oasian» aurrera egiteko egarririk ez RAMON SOLA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2016ko urriaren 1a | X. urtea • 487. zbk. 0,50 euro

Transcript of NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko...

Page 1: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZENSUITZAKO KANTONAMENDU BATEKO HERRITARREK BAIETZ ESAN DIOTE EGUNGO ENERGIA

KONTSUMOAREN ERDIAREKIN BIZITZEARI, JOAN DEN IGANDEAN IZANDAKO ERREFERENDUMEAN.GAIA MAHAI GAINEAN DAGO ETA EGOTEN SEGITUKO DU: JENDARTE KAPITALISTAREN MUGARIK

GABEKO HAZKUNDEA VS PLANETAREN MUGA BIOFISIKOAK. > 4 GAUR8

ANALISIA, Martxelo Diaz:Abortua eta aldaketaNafarroan > 12

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

«Euskal oasian» aurrera egiteko egarririk ez RAMON SOLA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2016ko urriaren 1a | X. urtea • 487. zbk.0,50 euro

Page 2: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Iratxe Urizar: Iñigo, pentsatzeko txokora10 Ibai Gandiaga: Kukutza, bost urte eta gero11 Ramon Sola: «Euskal oasian» aurrera egiteko egarririk ez 15 Joxean Agirre: Proposamen bat15 Xabier Mikel Errekondo: Politika baskoaren erotika 16 Amaia Ballesteros20 Gorka Zozaia: Afrikatik Proxima B planetara 21 Iker Barandiaran: Ikusezina30 Ander Izagirre: Basamortuetan galtzea atsegin zuen txirrindularia

Oraingo energiaren erdiarekinbizitzea erabaki dute Suitzakokantonamendu batean 04

Kolonbia berria eraikitzekoalderdi bat sortuko du FARCek 08

Nafarroan abortatzeko aukerakoztopatuta jarraitzen du12

«Haurren basoa» Kilometroakjaian 18

Euskal ikertzaileak: OlgaPeñagarikano 22

Euskal ikertzaileak: Jon AndoniDuñabeitia 24

ENEEK: Urri ekologikoa 27

Infraganti: Kalabazan 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

8

24

22

12

28

Page 3: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Amaierarik gabeko kiribilean sartuta gaude-la ematen du: hauteskunde aurreko zu-rrunbilotik hauteskunde egunera eta on-doko eztabaida, analisi eta deklarazioetara.Zalantzarik gabe, hautetsontziekin zitagehiegi izan ditugu jarraian, eta, hala, ne-

kea eta asperdura nabariak dira gizartearengan. Izanere, benetako politika, politika instituzionalaz ari naiz,boto gehiago lortzeko lasterketa baino askoz gehiagoda, eta karrera etengabean gabiltzala ematen du.Egia da ere hauteskunde garaian botatzen diren hi-

tzak, promesak, ahaztu egiten direla egunak joan ahala.Hala ere, Iñigo Urkulluk (Euskal Herriko zazpi probin-tzietako hirutako lehendakari jauna) esandako batzukezin burutik kendu nabil, elektoralismo hutsetik haragodaudela iruditzen zaidalako. Espresiorik gabeko aurpe-giarekin esandakoak (esaten duen oro bezala, bakoitzakdituen gaitasunak onartuegin behar dira, hara). Eza-gutza benetakoa duen aditubezala esan zuen ez dela«berdina pertsona bat galde-ketetan zutunik egotera be-hartzea eta poltsa edo elek-trodoak bezalako metodoakerabiltzea». Hara, Iñigo, zegaldeketa? Abokatu gabe bu-rutzen diren horiek? Nondaude galdeketa horien aktaedo grabaketak? Baina… abo-katu gabeko galdeketarikezin ei da burutu… edo bai?Goazen oraingoz alde ba-

tera uztera galdera erretorikoak eta Jaurlaritzak berak zuzendutako ikerketa zientifikoan Ertzaintzak tortura-tutako 311 euskal herritarren testigantzak. Oraingoz.Deigarria den lehen elementua Urkullu jaunak poliziabakoitzak erabilitako tortura metodoen gainean duenezagutza da (ezin zen bestela izan, eta argi dago ez delaTorturaren Aurkako Taldearen urteko txostenak irakurridituelako). Egia da, metodoen artean aldeak daude. Bai-na onartezineko fribolitatea iruditzen zait tortura batbestea baino «arinagoa» dela esatea, tortura metodoakgraduatzea. Ertzaintzak erabilitako metodoak umeak zi-gortzeko «pentsatzeko txokora» eramatearen parekobailiran, egindako gaiztakeriez hausnartzera. Argi dago inoiz ez diola Arkauten bost eguneko infernua pasatuondoren torturatu bati begietara begiratu (zer pasatuduen ez dakiela ez nabil esaten, noski). Infantilizatu egi-

ten ditu torturatuak. Eta jakin badaki metodoak ezber-dinak direla; ondo dakite pertsonak marka fisikorik utzigabe errotik apurtzera eta sinesgaitzak diren aitorpenaksinatzera eraman dituzten metodoak direla. Segurunaiz, gainera, “profesional” horiek trebatzeko forma-kuntza ikastaroak (tortura gaietan mundu mailan adi-tuenak diren gorputz polizialen eskutik) ederto ordain-du zituztela. Tortura gauza serioa da, Iñigo. Nazkatutanago “hemen gauzak hobeto egiten dira” diskurtsoare-kin. Hemen hobeto torturatzen da, Iñigo?Eta hautetsontziekin zita pasatu ondoren, EAEn

gehiengoa lortu duen alderdiak berriro ere bere betikomaitalearengana jo du gobernua osatzeko, PSE, une ho-netan sukurtsal horren egoitza zentralean, Ferrazen, se-kulako hondamendia ematen ari denean. Inoiz demo-kraziar ik egon bada, gaur egun ematen ar i dendeskonposizio muturreko dimentsio publikoa hartzen

ari da. Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziora-ko Batzordeak bisita egiten dio Estatu espainiarrari aur-ten. Berdin dio, hemen ez da ezer gertatzen, Urkullurenalderdiaren aspaldiko laguna (#papapa garairik gogo-rrenetan ere bai) den Felipe Gonzalezek lotsagabe onar-tzen duenean (inork benetan sinisten du lapsus bat izanzela?) «egin zutenarekin ere» EAEn Sanchezek baino bo-to gehiago lortu zituztela: pa (izutu), pa (apurtu), pa(erail).Kiratsa dario. Ez egin zutenari eta gaur egun ere egi-

ten dutenari, baizik eta inpunitate osoa adieraztenduen lotsagabekeriari. Bagoaz, joan beharra daukagu.Lehenbailehen, Urkullu jauna, joan zaitez pentsatzekotxokora: ez esan hobeto gaudela edota hobeto tortura-tzen dela hemen. Formak hobeto mantentzen ditugula-ko. Estatu honi kiratsa dario alde guztietatik. •

{ datorrena }

Iñigo, pentsatzeko txokora

Hemen ez da ezer gertatzen Urkullurenalderdiaren aspaldiko laguna den FelipeGonzalezek lotsagabe onartzen duenean«egin zutenarekin ere» EAEn Sanchezekbaino boto gehiago lortu zituztela

Iratxe Urizar

hutsa

hutsahutsa

Page 4: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

atzerria

Suitzako herritarreketorkizuneko gizar-tea nolakoa izangoden, zenbat baliabi-de natural eta ener-gia kontsumituko

dituen, erabakitzeko aukeraizan zuten joan zen igandean,euskal herritar batzuek hautes-kundeetan esku hartzeko auke-ra izan genuen moduan. BainaAlpeetako herrialdeko errefe-rendumak balio erantsia izanzuela esan daiteke, orain artekoenergia fosilen ekonomia eta gi-zartea atzean utzi eta bestelakoeredu bat egon badagoela, etabadatorrela, erakutsi zuelako.

Igandean bertan Bilbon amai-tu ziren III. Nazioarteko Topake-ta Ekosozialistak, makina batsindikatu, alderdi eta elkartekantolatuta. Planetaren egungoegoera eta horren aurrean ema-ten ari diren ekimenak hiruegunez aztertu ondoren, hona-koa irakur daiteke topaketatikirtendako azken manifestuan:«Kapitalismoa giza bizitza ahal-bidetzen duten bi oinarrizkomenpekotasun nagusiei bizka-rra emanda eta hauen kontragaratu da. Lehenik eta behin, ezdu kontuan hartzen beste espe-zie bizidunen antzera, naturatiklortzen dugula bizitzeko beharduguna, eta, bigarrenik, ezkuta-tu egiten du gure biziraupenera-ko errotik menpekoak garelabeste pertsona batzuk eskain-tzen diguten zaintza eta denbo-rarekiko, jaiotzatik heriotzaraarte».

MUGARIK GABEKO HAZKUNDEA

«Muga horiek guztiak ahaztuta–eransten du manifestuak–, jen-darte kapitalistetako ekoizpen,banaketa eta kontsumo ere-duak, irabazi eta pilatze priba-tua baino ez ditu bilatzen, etahazkunde etengabe eta mugarikgabekoan oinarritzen du bereerreprodukzioa. Mugarik gabe-ko hazkunde honek bete-beteanegiten du talka planetaren mu-ga biofisikoekin. Gero eta nabar-menagoa da baliabide naturalakagortzen ari direla (ur edanga-rriaren eskasia, petrolio merkea-ren aroaren amaiera berehala-koa, mineral estrategikoeneskasia, arrantza lekuen kolap-

soa, basoak soiltzea…), ekosiste-men degradazioa (bioaniztasu-naren galera azeleratua, zorueta erreserba hidrikoen kutsa-dura, ekosistemek eskainitakozerbitzuen degradazio edo gain-ustiaketa…) eta aurrekaririk ezduen natur oreken aldaketa-kal-tetzea, ez soilik esparru lokaledo herrialde mailakoan, iraga-nean bezala, baizik eta lehenen-goz ingurumen sistema globale-an, klima aldaketa delarikhorren adierazpiderik nabarme-nena: ekozidioa. Emergentziaekologiko egoera honek, gaine-ra, milioika ingurumen errefu-xiatu sorrarazten ditu», irakurdaiteke testuan.  

HIRU ERREFERENDUM EGUN BEREAN

Suitzan hiru gairen (terrorismo-aren aurkako borroka eta herri-tarren espioitza, ekonomia ja-sangarria eta pentsiodunenerosmen ahalmena hobetzekoekimen bat) inguruko erreferen-duma egin zuten igandean. Be-giraleek idatzi dute hiru kasue-tan ezkerreko planteamenduekporrot egin zutela, baina botoaemateko aukera eduki izana ga-raipen moduan ulertuko genu-keen Euskal Herriko herritar as-kok, honaino ez baitira oraindikiritsi Suitzan aspalditik dituztenjarrera demokratikoak, eta ho-rregatik Donostiako zezenketenedo independentziaren ingu-ruan, esaterako, beren iritziaemateko aukerarik gabe gera-tzen dira euskal herritarrak.

Ezin esan Suitza arlo guztie-tan eredu denik, ez baita ahaztubehar bere arrakasta ekonomi-koaren zatirik garrantzitsuenamunduko diktadore eta mafio-soek lapurtutako dirutza gorde-tzean oinarritzen dela. Hala ere,onartu behar zaio ariketa demo-kratikoen arloan beste inor bai-no aurreratuago dagoela, eta in-gurumena zaintzearekin loturaduten kontu askotan ere aitzin-dari dira. Asko dugu ikasteko Al-

Orrialde honetan, plakafotovoltaikoak dituzten

Alpeetako etxeak. GAUR8

Hurrengo orrialdean,Basilea hiriko Erlenmatt

West auzoa: 574 etxebizitzaeta makina bat zerbitzu

biltzen ditu. «2.000 wattekoeremu» izendatu dute.

GAUR8

{ txostena } Jose Angel Oria

EREDU TRANTSIZIOASuitzako kantonamendu bateko herritarrek baietz esandiote egungo energia kontsumo erdiarekin bizitzeari

Energia kontsumoa

Iturria: 2000 Watteko Gizartea Lehia Zentroa | GAUR8

Herritar bakoitzak 2011n kontsumitutako energia, wattetan

531

660

2.013

2.549

2.943

3.860

4.497

5.270

5.489

7.139

10.465

24.371

0 5.000 10.000 15.000 20.000 25.000

Afrika

India

Brasil

Txina

Argentina

Hegoafrika

Europa

Suitza

Japonia

Errusia

Ameriketako Estatu Batuak (AEB)

Arabiar Emirerri Batuak

w

tsumoaongia kEnertsonoitzak 2011n kHerritar bak

frA

gi , t

atantte n agia, wo enersumitutak

aik

660

531

T

enen

a

ttitii

Suit

oEur

frHegoa

tienenngenAr

xiT

B aBr

Ind

opa

ina

dia

ininin

0

tza

opa

5 2

aik

ina

ina

ilasil

dia

5.270

4.497

3.860

32.943

2.549

2.013

660

otrenehia Zo Gizartea LttekaIturria: 2000 W

tuerri Baabiar EmirAr

tuak (AEtu Batao EstakeAmerik

Erru

Japon

7 31339

oa

uak

EB)

sia

nia

10.0005.0000

.1397

85.489

25.270

10 65

20.00015.00000

10.465

UR8GA |

25.000

24.371

w

Page 5: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 4 / 5

peetako herrialde txiki eta txu-kunetik.

«Planeta salbatzeko, ekono-mia berdea», aldarrikatzen zuenigandean ezezkoa jaso zuen eki-menak. Proposamenak esatenduenaren arabera, 2050. urterabitartean herrialdeak baliabidenaturalen kudeaketaren eragin-kortasuna lortu behar du, plane-taren baldintzei eutsi ahal izate-ko, gure ondorengoek dugunplaneta bakarrean bizitzen ja-rraitzeko aukera izan dezaten.Horixe planteatzen zuen LesVerts Suitzako Alderdi Ekologis-tak eta ezkerreko indar batekbaino gehiagok bat egin zuenideiarekin.

GENEVA-BILBO LOTURA

Proposamenak botoemaileen%63ren ezezkoa jaso zuen. He-rrialdeak dituen 26 kantona-menduetako batean, ordea, ira-bazi egin zuen: Genevakoan(hego-mendebaldean dago etaia 500.000 biztanle ditu), boto-emaileen %51,9k aldeko botoaeman baitzuten. Geneva besteakbaino aurrerago, beste behin.Genevan egin zen NazioartekoTopaketa Ekosozialisten lehenekitaldia, 2014an. Kasualitatehutsa ote? Madrilek hartu zuenbigarrena, iaz.  

Suitzako bozketaren ingu-ruan, esanguratsua da inkestekmargotutako bilakaera. Errefe-renduma egiteko aste batzukfalta zirela, herritarren %51kesaten zuten proposamenarenaldeko zirela. Soziologoek espli-katu zuten orduan baiezkoaatzera egiten ari zela, eta aurre-ra ezezkoa, eta ez zuten bazter-tzen azkenean ezezkoak irabaz-tea, azkenean gertatu moduan.Hala ere, Gfs.bern webgunekopolitologoek idatzi zuten ekime-nak «gehiengoa biltzeko gaita-suna» duela.

EZJAKINAK ETA JAKINTSUAK

Horra hor demokraziak duenezaugarrietako bat: gai bat adi-tuen eta benetako interesa du-ten herritarren kontu denean,emaitza bat iragartzen dute in-kestek (kasu honetan, berdeenproposamenaren arrakasta);baina hitzordu garrantzitsu batdatorrela-eta kanpaina egiten

denean, beren interesak arris-kuan ikusten dituztenek sekula-ko propaganda egiten dutenean(energia fosilekin negozio egi-ten dutenek, kasu honetan), gaiaezagutu ere egiten ez duten he-rritarrek ere iritzia ematen duteeta baiezko zena ezezko bihur-tzen da. Ezjakinek irabazten du-te, eta, jakintsuek, galdu. Demo-kraziaren injustizia ala ezjakinhoriei gauzak hobeto esplikatubehar zaizkiela garbi adieraztenduen akuilua?

Suitzak lehengai asko inporta-tzen ditu (kontsumitzen dituenbaliabideen %70 atzerrikoak di-ra). Sortzen dituen hondakinenehuneko handi bat birziklatzenbaditu ere, ez da inolaz ere nahi-koa eta birziklatzerik ez dagoengai ugari eragiten ditu oraindikere. Gainera, energia asko kon-tsumitzen du. Mundu osoko po-pulazioak Suitzak adina energia kontsumituko balu, ia hiru Lurplaneta beharko genituzke he-rritar guztiak asetzeko. Horrega-

tik zioten berdeek eredu ekono-mikoa aldatu beharra dagoela,gaur egungoa ez baita inolaz ere jasangarria. «Ekonomia zirkula-rrera» iritsi nahi dute, kontsu-mo gaiei berriro balioa emanez,lehengaiak birziklatuz, energiakontsumoa murriztuz eta geroeta gai kutsakor gutxiago eragi-nez.

EZKERRAREN PORROTA?Agintariek esaten dute bat dato-zela helburuekin, baina ekime-naren sustatzaileek ezarritakoepeak eta erritmoak betetzerikez dagoela, konpainiek denboragehiago beharko baitute eginbeharreko aldaketa guztiak egi-teko. Konpainien interesak etabeharrak aurrena, jakina! Beraz,Gobernuak erabaki du 1983anonartutako Ingurumena Babes-teko Legea aldatzea, igandeanbaztertutako proposamenakesaten zuenera hurbiltze aldera.Erreferendumaren lehen fruitupositibotzat har daiteke.

«Ekonomia berdearen» errefe-rendumak porrot egin zuen etaesan izan da ezkerrak egin zuelaporrot. Eskuindarrei ez al zaieinteresatzen gure gizarteak ere-du jasangarri bat izatea? Ezin aldute ulertu baliabideak agortze-an egungo negozio ereduarieusterik ez dutela izango, ez be-raiek eta ez beste inork? Ezin aldute ulertu baliabide gutxi kon-tsumituko dituen teknologiakgaratzen dituenak etorkizunhurbilean negoziorik onenaegin ahal izango duela? Gauzakhorrela eginez gero, Suitzako(edo Euskal Herriko) ekonomia-ren lehiakortasunak gora egingolukeela?

Teknologia garbien sektoreagora egiten ari da etengabe baz-ter guztietan, bai Europan baigainerako kontinenteetan, haz-kunde tasa izugarriekin kasubatzuetan. Nahiz eta agintarieketa energia fosilekin aberastendirenek leku askotan oztopoakbaino jarri ez.

info+• Hitz & HitzFundazioaren energiatrantsizioari buruzkoinformazioa:https://ekohitzhitz.word

press.com/transicion-

energetica/

• Irailaren 25eanSuitzan egin zirenerreferendumeninguruko informazioa,Swissinfo atarian,gaztelaniaz:http://www.swissinfo.c

h/spa/dossiers/votacion

es-25-09-2016

Page 6: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

atzerria

Argudio horiek ez dituztekonbentzitu Suitzako eskuinda-rrak. «Ekimen hori inora ezdoa», laburbildu du ChristianWasserfallen Alderdi LiberalErradikaleko diputatuak: «Sui-tza dagoeneko gai gehien birzi-klatzen duten herrialdeen arte-an dago; papera, beira etaplastikoa, esaterako. Gure en-presetako asko sailkapenen le-hen postuetan kokatu dira ba-liabide naturalen eta energiarenerabilera eraginkorrari dagokio-nez. Hori guztia lortu ahal izandugu gure kultura ekintzaileariesker, gure enpresek baliatzenduten askatasunari esker». Ber-deen proposamena indarreanjarriz gero, Suitzako ekonomiakatzera egingo lukeelakoan dagoWasserfallen: «Proposamen ho-rrek Suitza behartuko luke siste-ma dirigista bat hartzera, eko-nomia planifikatzera. Gauzariktxikienak ere arautuko lirateke,eta ezertarako balio ez duten zi-gorrak ezarriko lituzkete. Ho-rrek eskatuko luke aparatu bu-rokratiko izugarria sortzea etahorrela gure ekonomia moteldubaino ez litzateke egingo».

«BESTE EKONOMIA BAT NAHI DUGU»«Gure ekimenarekin ez duguekonomia moteldu nahi, gukbeste ekonomia bat nahi dugu.Esaterako, asko iraungo dutenkonpontzeko moduko produk-tuak era inteligentean ekoiztekogai izango den ekonomia bat,baliabide naturalak alferrik gal-du gabe», erantzun du RegulaRytz Les Verts alderdiko presi-denteak. Onartu du Rytzek Sui-tza gai gehien birziklatzen du-ten herrialdeen artean dagoela,baina gogora ekarri du hala erehondakin gehien sortzen dute-nen artean segitzen duela: biga-rren postuan, Europari dagokio-nez. Suitzak ere asko du egitekoeta, Rytzen iritziz, bide horretanEuropako beste herrialde ba-tzuek aurrea hartu diote Alpee-takoari.Egoera batetik bestera pasa

beharrak arazo ugari eragingoditu. Gai hori ere egon zen Bil-boko topaketako mahaian, etahonakoa nabarmendu zuteninstituzioek egin beharrekoaz:«Sozialki beharrezkoak diren

sektore sozialak bultzatu behardituzte botere publikoek, eraiki-nen birgaitze energetikoari zeinenergia berriztagarriei, garraiopublikoei, agroekologiari, zain-tzari eta aisiari lotutako zerbi-tzu komunitarioei, eta osasunzein hezkuntzari eskainitakoak.Energia eta material gutxi kon-tsumitzen duten sektoreak dirahoriek, eskulanean intentsiboakdirenak eta, horregatik, trantsi-

zio ekosozialetan murriztu edodesagertu diren sektore ekono-mikoetako enpleguen galeraekidinezina konpentsatzeko la-gungarriak izango direnak».Eraikinen birgaitze energeti-

koa aipatu dute Bilbon elkartu-takoek, Suitzan dagoeneko egi-ten hasia duten bidea. Galderabatetik abiatzen da “2.000 wa-tteko gizartea” izeneko ekime-na: posible al da egun kontsu-

mitzen den energiaren erdiabaino gutxiago kontsumituta,egungo erosotasun mailari eus-tea? Baietz erantzuten dute bul-tzatzaileek. Gogora ekartzen du-te Basilea hiriko Erlenmatt Westauzoa: 574 etxebizitza eta maki-na bat zerbitzu ditu, jatetxe batbarne. Iazko urrian bukatu zu-ten. Suitzan dagoeneko dituztenbi “2.000 watteko eremuetako”bat da Basileakoa.

Goiko irudian,ThyssenKrupp konpainiakDuisburgen duen lantegia.

Burdingintzak energia askokontsumitzen du eta hori

aurrezteko modurik onenagaiak birziklatzea da.

Beheko argazkian, Bilbokotopaketan esku hartu zuten

gonbidatuetako batzuk etaentzuleak.

GAUR8

2.000Parisen iazkoklimaren gailurreanezarri zirenhelburuetara iristeko,gizaki bakoitzak tonabat karbono dioxidobaino ez du isuribehar urtean. ETH-ZZuricheko EskolaPoliteknikoFederalak egindakokalkuluen arabera,herritar bakoitzak2.000 watt bainogutxiagokontsumitzeaeskatzen du horrek.Suitzaren kasuan,egun kontsumitzendutenaren erdiabaino gutxiago.AEBak eta Persiargolkoko herrialdeakhelburutik askozurrutiago daude.

Page 7: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

Energia fosilak atzean utzi eta garbiakerabiltzen hasteko prozesuan aspaldi hasiziren herrialde batzuetan, eta oraingainerakoek haien esperientziatikikasteko aukera dute. Alemaniak,esaterako, hogei urte daramatza bidehorretan eta une honetan bertankontsumitzen den argindarraren %30inguru energia berriztagarrietatikateratzen dute (lignito izeneko ikatzmineraletik %24, beste ikatzetatik %18,zentral nuklearretatik %14, gasetik %8,8eta gainerakoa beste iturrietatik).Orain hogei urte hasitako bide hori

2011n indartu zuten. Kontsentsu politikozabal bati esker, karbono gutxikoekonomia batera iritsi nahi duen energiatrantsiziorako politika onartu zuten.Energia iturri garbiak ekoiztea etakontsumitzea bultzatzen da, bainaoraindik ez dute lortu ikatzarekikomenpekotasuna gainditzea. «Energiatrantsizioaren lehen faseakarrakastatsuak izan dira orain arte,energia berriztagarriak asko hazi baitira,trantsizioarekin bat egiten baituteherritarrek eta Gobernuak epe ertainekoeta luzeko helburuak ipini baititumahaiaren gainean», Sascha SamadiWuppertal Institutuko analistak IPSagentziari esplikatu dionez.Lehen faseko fruituen artean dago

Alemaniak beste edozein herrialdek bainoeguzki energia gehiago sortzea biztanleko,nahiz eta bertako eguraldia ez denegokiena horretarako.«Erregai fosilak kentzeko prozesua oso

ondo diseinatu eta antolatu behar da–adierazi du Johannes Remmel IparRenania-Westfalia landerreko Ingurumenministroak–. Energia berriztagarriakbultzatzen ez badituzu, azkenean energiainportatu egin beharko duzu».Alemaniaren kasuan, lignitoa erretzen

jarraituko dute datozen hamarkadetan,Gobernuak egin dituen egitasmoenarabera. Herrialdeak bederatzi meategiditu eta horietan 16.000 lagunek egitendute lan. Urtean 170 milioi tona ateratzendituzte. 2045 arte, meategi horiek laneanjarraituko dute. Txinak, Greziak etaPoloniak ere lignito asko erabiltzen dute.Gainerako ikatzen inguruan egindako

aurreikuspenak anbizio askozhandiagokoak dira. Gobernuak erabaki du2018an geldituko dituztela egun laneanjarraitzen duten bi meategiak. IparRenania-Westfaliako Ibberburengomeategia da horietako bat. 2015ean 6,2milioi tona ikatz atera zituzten bertatik,

aurten eta 2017an, 3,6 milioi, eta 2018an,2,9 milioi. Orduan geratuko diralanposturik gabe bertan lan egiten duten1.600 lagunak. «Meatzaria naiz eta nirelanera erabat lotuta nago. Nire lagunenizenean hitz egiten dut. Zaila da guretzatmeategia ixtea. Tristura da nagusi hemen,geure hileta ikusten ariko bagina bezalagaude», esan zion IPS agentziari HubertHuls konpainiako zuzendariak.Meategiak ixteak lanpostuen galera

dakarren moduan, energia garbiakgaratzeak lanpostu asko eragiten ditu,energia trantsizioa bizkortzearenaldekoek behin eta berriz esaten dutenez.Bestalde, klima aldaketaren inguruan

munduko agintariek iaz Parisen markatuzuten bidean aurrera egiteko ere energiatrantsizioa ezinbestekoa da. Alemaniakerabaki zuen negutegi efektua eragitenduten gasen isurketa 2020rako %40murriztea, eta, %95, 2050erako. Gainera,ordurako Berlingo agintariek nahi duteherrialdeak kontsumitzen duen energiaguztiaren %60 garbia izatea.Edonola ere, helburu horiek

berraztertzen ari dira etengabe. Egungoplanen arabera, 2019an berriz aztertukodituzte energia berriztagarriak sustatzekobere garaian erabakitako sustapenneurriak, indartze aldera. Eta hiru urtegeroago, 2022an, Alemanian lanean aridiren azken hiru zentral nuklearrak itxiko

dituzte. Baina Gobernua ez da hainausarta izaten ari lignito meategiekin, etaGarzweilerrekoa, esaterako, laneanedukiko dute 2045 arte. «Era guztietakoerronkak ditugu aurrean: teknologikoak,azpiegiturei dagozkienak, inbertsioak,politikoak, sozialak, berrikuntzarekinlotutakoak... Gobernuak azken boladahonetan hartu dituen erabakiekadierazten dute ez dagoela nahikoaborondate politikorik karbonoa atzeanuzteko hartu behar diren erabakigogorrenak hartzeko», Sascha Samadianalistaren iritziz.Konpainien jarrera ulertzekoa da, neurri

batean. Energia trantsizioak eragingo dienkalte ekonomikoak murriztu nahi dituzteeta hori lortzeko nahi dute Estatua beraarduratzea konponbideak aurkitzeaz.«Energia berriztagarriak garatzeariburuzko eztabaida sutsua izango da.Prozesu hori moteldu dezakete, bainainork ez du lortuko erabat geldiaraztea»,Heinz-J Bontrup GelsenkirchengoUnibertsitateko irakaslearen arabera.Alemaniatik ikasi beharrean gara.

Sophia Schonborn KlimaDirkurs.NRW e.Verakundeko adituak nabarmentzen duherritarrek esaten dutena entzutearengarrantzia. «Alemaniakoa ez zen inposiziobat izan, gizarteak berak bultzatubaitzituen energia ereduan ezarribeharreko aldaketak», esplikatu du.

2016 | urria | 1

GAUR8• 6 / 7

Eta aurki beste zazpi izangodituzte hiri ezberdinetan, horie-tako bat Berna hiriburuko Stoc-kacker Suden, trenbidearen etaautopista baten artean kokatu-ta. Bernan eraikitzen ari direnkonplexuak herrialdean eraiki-tzen ari diren beste askorenitxura du: porlanezko bospaseisolairu eta fatxadan balkoi za-balak. 146 etxebizitza edukikoditu datorren urtetik aurrera.Baina Stockacker Sudeko hirueraikinak energia gutxi kontsu-mitzeko diseinatuta daude etadatozen hamarkadetan ezarrikodiren arauak kontuan hartuta.

AUTO GUTXI ETA BIZIKLETA ASKO

Birziklatutako hormigoia erabilidute eraikin horiek egiteko etaerabat isolatuta daude, Miner-gie-P-Eco arauak kontuan hartu-ta egin baitute lan. Eraginkorta-sun energetikoa bermatzeazgain, beste abantaila batzuk erebadituzte: argi naturala bazterguztietara iristen da, gai kutsa-korrik ez dago etxebizitzen ba-rruan eta oso erradiazio gutxikomaterialak erabili dira.

Hori bai, leku horretara bizi-tzera joaten direnek onartu be-harko dute etxeak pertsona ba-koitzeko 60 metro koadro bainogutxiago izatea eta autoa uztekoaparkaleku gutxi izatea (27 bes-terik ez, eta lehentasuna izangodute desgaitasunen bat dutenbizilagunek). Konplexua garraiopublikoko geltoki baten ondoandagoenez, autoarekiko menpe-kotasuna txikiagoa da. Gainera,510 bizikleta aparkatzeko lekuaizango du.

Autoarekiko sekulako menpe-kotasuna duen Euskal Herrianpentsa daiteke horrelako baldin-tzak eskaintzen dituen konple-xu batek ez duela erosle askorikerakarriko, baina Suitzako hiri-buruan (bertako etxeen %50eanez dute autorik) gauzak besteera batean ikusten dituzte.«Proiektua aurkeztean, jende as-kok esan zigun ez genuela lortu-ko nahikoa maizter aurkitzea.Izena emateko epea zabaltzean,aldiz, bi hilabete eskasetan, di-tugun etxebizitzak baino eskarigehiago jaso genituen», azaldudu Renato Bomio konpainia era-gileko zuzendariak. 

Lignitoa erretzen duen Alemaniako zentral elektriko bat. GAUR8

ALEMANIA, 20 URTEKO ENERGIA TRANTSIZIO ARRAKASTATSUA

Page 8: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

atzerria

go dute ikasketak egin edo nekazaritzalanetan aritzea. Eta batek baino gehiagokoraindik ez du erabakirik hartu. Ez da ha-rritzekoa, horrenbeste urte gerrillan bo-rrokan egin ondoren, beren burua bizitzazibilean sartuta imajinatzea ere kostatuegiten zaie-eta.Bake akordioak indarrean jartzen dire-

netik aurrera, gerrillariek sei hilabeteegin beharko dituzte hogei kontzentrazioeremutan eta zazpi kanpalekutan, etatarte horretan beren armak entregatukodituzte. Hortik aurrera eta bi urtez gu-txieneko soldataren %90eko soldata ja-soko dute. Gainera, jarduera ekonomiko-rako proiekturen bat aurkezten badute,finantzaketa ere izango dute.Noiz jarriko dira indarrean akordioak?

Data ugari aipatu izan da. Alde batetik,joan den astelehena markatu izan da(akordioen sinadura ekitaldia), eta, beste-tik, biharko erreferenduma. Hala ere,FARCekoek beste egun bat ere aipatu izandute: Amnistia Legea Parlamentuanonartzen denean. Edonola ere, biharkoerreferendumean baiezkoak irabaztea

ezinbesteko baldintza da prozesuak au-rrera egin dezan. Gauzak okertzen ez ba-dira, Euskal Herrira udaberria itzultzendenean, FARCekoek alderdi berriarenkongresu eratzailea egingo dute, 2018anegingo diren hauteskunde presidentzia-letan esku hartzeko moduan.

1985EKO AURREKARIA

FARC gerrillak lehen ere egin izan ditu ar-mak atzean utzi, bizitza zibilean sartu etaalderdi berri bat sortzeko ahaleginak.1985ean, esaterako, Belisario Betancourtpresidente ohiak bultzatu zituen “Uribe-ko elkarrizketen” ondoren. Orduan gerri-lla marxistak Union Patriotica eratuzuen, baina hurrengo urteetan alderdiberriko milaka kide erail zituzten, horienartean udaletako hamaika presidente etahauteskunde presidentzialetara aurkez-tutako bi hautagai. Horren harira orainhamabost egun Santosen Gobernuakonartu zuen Union Patriotica alderdikokideak babesteko garaian Estatuak ezzuela «ahal zuen guztia egin». Ez al daoraingo ahaleginean gauza bera gertatu-F

ARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileekberen hamargarren kongresuaren ondorensortuko duten alderdi politiko berrian kar-gurik ez du izan nahi Martak. Bere buruagehiago ikusten du nekazaritza eremukoodontologia klinikaren batean lanean, «Ko-

lonbian dauden pobre guztiak zaintzeko aukera izangodudan leku baten».Martak 24 egin ditu dagoeneko FARCen borrokan.

Gerrilla barruan zegoela jaso ahal izan zuen odontolo-gia prestakuntza. Beste gerrillariak zaintzen ditu gauregun. Agian horrexegatik bera hautatu zuten Ekialde-ko Blokeko 40. Fronteko ordezkari, Konferentzia Nazio-nal Gerrillariari begira. Konferentzia hartan borrokala-riek bat egin zuten bake akordioekin, joan denastelehenean sinatu zuten dokumentuarekin alegia.Testu horretan marrazten da FARCen bukaera, erakun-de politiko-militar moduan bederen. Timoleon Jime-nez Timochenko FARCeko buruaren esanetan, «gerrillalegezko jarduera politikoa egitera pasako da, eta horre-tarako alderdi politiko berria sortu behar du».Aro zaharreko azken konferentzia izan da hamarga-

rrena. Lehen aldiz FARCek hedabideak gonbidatu zi-tuen eta mundu osotik etorritako 350en bat medioeta-ko kazetariek ekitaldiaren berri eman zuten. Gainera,hedabideetako langileek gerrillarien kanpalekuetan bi-zitzeko aukera izan zuten, haiekin bazkaldu eta dantzaegitekoa, beraien istorioak entzutekoa eta, batez ere,aurrera begira egiten dituzten hausnarketak konparti-tzekoa. «Estatuak herritarrari osasuna, hezkuntza etaetxebizitza bermatzea da bakea», adierazi digu JaimeGarciak. Berak 21 urte daramatza FARCen borrokan etaerakundeko Estatu Nagusira ere iritsi zen: «Geure bu-ruzagiek esaten duten tokian lan egiteko prest gaude,baina aukeraketa egitea tokatuz gero, enpresa adminis-trazioko ikasketak egin eta alderdiarentzat lan egiteagustatuko litzaidake».Aro berriari begira gerrillariek dituzten asmoak oso

ezberdinak dira. Batzuek alderdi politiko berrian kar-guren bat izan nahiko lukete, baina beste askok nahia-

FARC-EK ALDERDIBAT SORTUKO DUKOLONBIA BERRIAERAIKITZEKO

Gerrillariak «katiuskafutbolean», lokatzetan

egiten den kirolean, osogustura.

Raul ARBOLEDA | AFP

Orsetta Bellani

«Herrialdearen berradiskidetzeak ez du uzten ezirabazlerik ez galtzailerik. Kolonbiak irabazi du.Kontinenteak irabazi du. Bakeak guztiok besarkagaitzala. Amaitu da gerra», esan zuen IvanMarquez FARCeko buruzagiak. Hona hemenoihanean bizitakoaren kronika moduko bat.

Page 9: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

20160 | urria | 1

GAUR8• 8 / 9

ko? «Gertatutakoa berriz ez errepikatze-ko akordio politikoa da sinatutakoa. Ho-rren arabera, FARCek armak uzteko kon-promisoa hartzen du, eta, agintariek,gerrillak sortuko duen alderdiaren jar-duera babestekoa. Gainera, Gobernuakagindu du paramilitarren fenomenoa de-segiteko unitate berezi bat sortuko due-la», esplikatu dio GAUR8ri Diego Marti-nez Habanako negoziazioetan FARCenaholkulari izan den kideak: «Sinatutakoituna herrialdea demokratizatzeko akor-dioa da. Politikaren gramatika berri bateraikitzen dute akordioek: Cartagena deIndias hirian irailaren 26an sinatutakotestuaren %10ak baino ez du zerikusirikFARCek izango dituen onurekin, gainera-ko %90a Estatuak Kolonbiako herritarre-kin duen zorrarekin lotuta baitago».Izan ere, bake akordioen arabera, fami-

lia-nekazaritza indartzeko asmoarekinlur asko banatzeko konpromisoa hartudu Gobernuak. Nabarmentzeko modukofruitua da, batez ere Kolonbiako gerrillakborroka asko egin baitu nekazaritza erre-formaren alde. Edonola ere, bake itunek ez dute alda-

tzen Kolonbian nagusi den eredu neoli-berala, baliabide naturalak lurpetik ate-ratzea oinarri duen eredua. «Gobernuakoso garbi utzi zuen hori Habanako nego-ziazioak hasi ziren unetik: eredu ekono-mikoa ez da eztabaidatuko. Bake akor-dioa posible izan da Gobernuak berelokomotor kapitalista garatu nahi duela-ko, eta, nekazaritza eremuetan negozioaegiteko, bertan dauden gerrillariak aterabehar ditu», esan dio GAUR8ri LeonardoIlich Rojasek. Bera ere gerrillaria izan zen garun tumore batek borroka armatua uz-tera behartu zuen arte.

GERRILLAREN KRIMENAK

Bere 52 urteko ibilbide armatuaren eragi-nez, askotan salatu izan da FARCek giza-teriaren aurkako krimenak egin izana:sarraskiak, bortxaketak, desagertzeak…Habanako negoziazio mahaian gerrilla-riek beren biktimekin hitz egin beharraizan zuten. Beren istorio eta saminarenberri jaso zuten, aurpegira begiratuz. Lauurteko negoziazioen ondoren, gerrilla be-re krimenengatik barkamena eskatzenhasia da. Gainera, FARCek onartu zuenBakerako Jurisdikzio Berezia: beren kri-menak onartzen dituzten gerrillariei zi-gor alternatiboak eta erreparazio egitas-moak ezarriko zaizkie.Hego Amerikako herrialdeko gerrak

220.000 hildako eragin ditu. Borrokenondorioz, sei milioi herritarrek ihes eginbehar izan dute etxetik eta horrexegatikKolonbia da mundu osoan iheslari

gehien dituen herrialdea. Mina gehiendituen bigarren herrialdea ere bada, Af-ganistan baita txapelduna sailkapen ho-rretan. Biktima ugari dago Kolonbian:gerrillen biktimak, paramilitarrenak etaArmadaren eta Poliziaren indarkeriarenbiktimak. Guztiek izango dute JurisdikzioBerezira jotzeko aukera, egia, justizia,egindako kaltearen ordaina eta krimenok ez errepikatzeko bermea jasotzeko. «He-rrialdearen berradiskidetzeak ez du uz-ten ez irabazlerik ez galtzailerik. Kolon-biak irabazi du. Kontinenteak irabazi du.Bakeak guztiok besarka gaitzala. Amaituda gerra», esan zuen Ivan Marquez gerri-llarien negoziazio taldeko buruak.Kolonbiako Gobernuak onartu behar

izan du militarki gerrillari irabaztea ezi-nezkoa zela. FARCen indarrak ahuldutabazeuden ere, Kolonbia eta Patriota pla-nen erasoek ez zuten lortu gerrilla ezaba-tzea. Aipatu bi planok AEBetako Gober-nuak ordaindu zituen Kolonbiakoerakunde marxistari amaiera emannahian.Beste aldean, gerrillariek onartu behar

izan zuten 500.000 soldadu dituen Ar-mada bat garaitzea eta agintea hartzea

oso zaila dela. Beraz, Gobernuak bizitzapolitikoan sartzeko aukera eman ziene-an, Parlamentuan bi agintalditan hamarjarleku (bost, ganbera bakoitzean) izangodituztela bermatuz, onartzea erabaki zu-ten, seguru asko Venezuelako esperien-tzia kontuan hartuta, ondoko herrialde-an ikusi baita hauteskundeen bitartezsozialismora hurbiltzea posible dela.«Geure buruetan beti egon da konpon-

bide politikoaren aukera. Horregatikesan daiteke bakea dela garaipenik ede-rrena», esan zuen Timochenkok X. Kon-ferentzia itxi zuen ekitaldian.Propio eraikitako agertoki erraldoian

makina bat kontzertu eta kultura jardue-ra egin zen aste osoan zehar, nahiz etaYariko sabana bazter guztietatik urrutidagoen. FARCeko Estatu Nagusi Zentralakez armarik ez uniformerik ez zuen eraku-tsi bere erabakiaren berri eman zuenean:kamiseta zuriak eta ekitaldirako presta-tutako logotipoa baino ez zituzten azal-du. Zuzendaritzako kideen aurrean,2.000 gerrillari inguru, gizonezkoak zeinemakumezkoak, arreta handiz esaten zenguztia jarraitzen. Beraiek ere armarik ga-be, kanpalekuetan utzi baitzituzten.Timochenkok agindu du FARCek bete-

ko dituela bake akordioetan ageri direnkonpromisoak eta gatazkan izandako ar-dura onartzeko gauza izango direla. «Go-bernuak ere beste horrenbeste egiten ba-du, Kolonbiako gizon eta emakumeenbizitza, batez ere nekazaritza eremueta-koak, erabat aldatuko da. Beren eskarieijaramon egin diezaieten kolonbiarrek ar-mak gehiago hartu beharrik ez izateanahi genuke», adierazi zuen gerrillarienburuzagiak, ilunabarrak agertokirik one-naren irudia eskaintzen zuela. Trumoibatek euria iragarri zuen.

FARCeko gerrillariak El Diamanteizeneko kanpalekuan, joan den

igandean. Raul ARBOLEDA | AFP

«Herrialdearen berradiskidetzeak ez du uzten ez irabazlerikez galtzailerik. Kolonbiak irabazi du. Kontinenteak irabazidu. Bakeak guztiok besarka gaitzala. Amaitu da gerra», esanzuen Ivan Marquez gerrillarien negoziazio taldeko buruak

Konferentzia Nazional Gerrillarian borrokalariek bat eginzuten bake akordioekin, astelehenean sinatutakodokumentuarekin alegia. Bertan marrazten da FARCenbukaera, erakunde politiko-militar moduan bederen

Page 10: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

hutsa

3 BEG

IRADA:

Kukutza, bost urte eta gero

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

kom

un

ikaz

ioa B

adira bost urte Kukutza izeneko hirugarren gaz-tetxea eraitsi zutenetik. Bost urte jabego priba-tuaren eskubide sakratuari men eginez auzoko,Bilbo hiriko, probintziako zein Euskal Herri oso-ko erreferente kultural bat itxi zutenetik. Bosturte igaro dira gizartean ika-mika garratza piztu

zenetik, kaleratzean Ertzaintzak erabilitako indarraren neu-rrigabekotasunak suaren garrak harrotu zituenetik. Eta,bost urte eta gero, gaztetxea zegoen orubean sastrakaketa zaborra besterik ez dago.Nago bost urte ondoren garaia izango ez ote den perspektiba

aldatzeko, aitortzeko, aferaren berehalakotasunari baino (jabe-go pribatua vs interes orokorra, hierarkia vs autogestioa, kapi-tala vs autonomia), galdutako aukerari buruz hausnartzekomomentua heldu dela. Euskal Herrian hamaika gaztetxe eta zentro okupatu egon

dira, lege, araudi eta politiken zirrikituen itzalera sortuak, bai-na, era berean, gerizpe horien kapritxoen menpekoak; horrelaba, adin nagusiko proiektugutxi topa daitezke, adibidezGasteizko Alde Zaharrekogaztetxea, Tolosaldeko Bon-berenea etxe okupatua edoAzkoitiko Matadeixe.Kukutzaren eraispenak,

sinbolikoki, sistematik kan-po hegan egiten zuten azpie-gitura kulturalen honda-mendia ekarri zuen Bilbon,bidea emanez Azkuna Zen-troari eta Zorrotzaurrekoplangintza urbanistikoarenirudia zuritzen zituzten bes-te ekimenei. Ekimen priba-tuak diru laguntzekin susta-tzeko eredua inposatu badaere, nolabait, logika horrierantzuten ez dioten kanpo-ko proiektuentzako aukeratxikiak daude egun.

Baina ez dezadan atzerabegiratu, aurrera baizik. Eznator iraganaren berrikustebat gauzatzera, etorkizune-rako ikasgai bat azpimarra-tzera baizik: hirian sortzendiren indarrak ezin dira di-ru laguntzekin kotatu, hiridinamikak ezin dira bulego-etan planifikatu. Gaur egunKultura Industrietarako Bil-boko Udaleko erantzulea den eta Kukutza garaian EuskoJaurlaritzako Kultura Susta-

penerako zuzendaria zen Mikel Toralek, modu egokian adierazizuen honakoa eraispenaren auziaren harira: «Botere publikoeneta gizartearen arteko botere-tentsioen aurrean, hiriaren erai-kuntzaz ari garenean, akordioak kaleratzeak baino emankorra-goak izan ohi dira». Akaso batzuek ikasgaia ikasiko zuten, auskalo. Jarrera aldake-

ta Karmelo ikastolan, Bilboko Santutxu auzoan, egiaztatu be-harko da. Barrutiko beste kokaleku batera igaro ondoren, erai-kinak bi urte eman zituen itxita, Eusko Jaurlaritzak BilbokoUdalari jabegoa pasa eta gero. Auzoko gazteek, behar latza iza-nik (Santutxu, Bolueta eta Begoña batzen dituen barrutiak izu-garrizko biztanleria dentsitatea du, kilometro koadroko 23.000biztanle baino gehiagorekin), eraikina okupatzea erabaki zu-ten, epe motzean auzoarentzako era guztietako ikastaroak etaekimenak programatuz.

Ondo ikasita datoz Karmeloko kideak, jakin baitakite auzoa-ren beharra dutela okupazioari zentzua emateko. Kukutza-

ren kasuan, zilegitasuna ezzen tokian gauzatutakoprogramazioaren kalitatea-ren ondorio; latza izangozen diru publikoz betetakoAlondegiari edo BBK Livebezalako ekimenei aurreegitea «kalitateari» dago-kionez. Ez, zilegitasuna,duintasuna, programaziohorren zergatiaren ondoriozen. Auzoak behar zituela-ko egiten ziren gauzak.Esan bezala, Kukutzaren

kasuan bidegabekeria bategin zen edo ez perspektibakontua izan daiteke, bainamomentuan botere publiko-ek interes orokorraren aldeegin ez zutela onartu beha-rra dago, eta, bide batez, osogutxitan sortzen diren dina-mika sortzaileetako bat gal-du zela. Orain, ErrekaldeberriAuzo Elkartea udaletxearen aurrean orubea Cavisa pro-motoreari desjabetzeko es-katzen ari da –«eraikitzekobeharra» denbora honetanez baitu bete promotoreak–,eta auzotarrentzat babes ofi-zialeko etxebizitzak eskatzendituzte. Zer eskatuko duteba, asmoak, ametsak eta per-tsonen indarrak ezin baitiratasatu, ezta hola edo hala be-rreskuratu ere. •

Ilustrazioa: IBAI GANDIAGA PEREZ DE ALBENIZ

Ibai Gandiaga Perez de AlbenizArkitektoa

Page 11: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Arriagako Espiritua deitu zitzaion «Espainianeroso bizitzearen alde» EAJk 1988an eginda-ko apustuari. Agian izen bat asmatu behar-ko litzateke 28 urte geroago jende askok«EAJrekin eroso-edo bizitzearen alde» hau-teskundeetan egindako hautua deskribatze-

ko. Azken hiru hamarkadotan zerbait frogatu baldin ba-da, Arriagako hura ameskeria hutsa zela izan da, hau da, Espainian ez dagoela eroso bizitzerik. Baina antza mitofaltsu hori ordezkatzera etorri den «euskal oasiaren» iru-dia liluragarria da; ia 400.000 boto-emailek behintzatsinetsi egin dute. Akaso Euskal Oasiaren Espiritua izendagenezake?

Analisi politikoak egiterakoan, ezinbestean erakunde,alderdi zein ordezkari politikoengan pausatu ohi da be-girada, baina azterketa ez da osorik geldituko tarteka gi-zartearen bilakaerari erreparatzen ez bazaio. Igandekoemaitzek, orokorrean hartu-ta, ez dute irauli handirikekarri, are gutxiago inkestaketengabeko zabaltzearen on-dorioz unean uneko indarharremana jakinarazten (alasortzen laguntzen?) digute-netik. Baina nabarmen mu-gitzen ari dena ez da sektorepolitiko bakoitzaren pisua,gizartea bera baizik: eskuine-rantz, erosotasunerantz,«egonean egonerantz». Kez-kagarriagoa, dudarik gabe.EAJren arrakasta handienahori litzateke: bere neurrira-ko gizartea moldatzen lagundu du, eta gero, jakina, hau-teskundeetan jasotzen du saria.

Jada zortzi urte pasa dira ezker abertzalearen baitan zi-klo aldaketaren beharrari buruzko hausnarketa abiatuzenetik. Orduko usteak gaurko ispiluaren aurrean jarrita,estrategia berriak ekar zitzakeen ondorio politikoak au-rreikusterakoan bete-betean asmatu zela frogatzen da:indar unionistak gainbeheran jartzea, erabakitze eskubi-dearen aldeko indar harremana hobetzea, nazioartekokomunitatea Euskal Herrira begira kokatzea, Estatuarenborrero izaera agerian uztea… hori guztia gertatu da, ger-tatzen segitzen du, aukerak hor dira beraz. Baina ziklo al-daketak euskal gizartean ekarriko zituen ondorioez ezzen hainbeste hausnartu, segur aski guztiz asmaezina ze-lako. Gizartea bera gauza ulertezin samarra zen oraindikere 2008-2009an, baina sare sozialen bitartez «biluzi»

dizkigu gero bere barrunbe guztiak: nahiak eta ilusioak,kezkak eta beldurrak, bultzadak, interesak... Eta, egiarizor, dohainak baino, aurretik ezkutatzen zituen miseriakagertu zaizkigu. Euskal gizartearen moteltze-gelditze-pobretze hori ez da bakarrik euskal auzi ohikoetan froga-tzen. Tamalez, azken urteotan ez dira gutxi izan betiko errebeldia espiritua azalaraztea eskatzen zuten kausak,2014ko Gazako bonbardaketatik egungo errefuxiatuenkrisira, eguneroko etxegabetzeak edota asteroko lantegiitxierak ahaztu gabe. Baina ez da azaleratu, edo oso apal.

Maiz aipatu da azken boladan hori ETArik gabeko ager-toki berriaren ondorio logikoa zela, nolabait euskal gi-zarteak atsedenalditxoa hartu izan balu bezala. Denborapasa ahala sinesgarritasuna galtzen du azalpenak, inoizizan badu. Arrazoizkoagoa da bilakaera hori gure ingu-ruan, Europan, ematen ari denaren parekotzat hartzea.Adibide bat: Suitzan bi galdeketa mamitsu egin berri di-

tuzte. Bata, berdintasunaren izenean herritar guztiei gu-txieneko errenta bermatu behar zitzaien ala ez erabaki-tzeko; ezetza nagusitu da. Eta bestea, segurtasunarenizenean herritarren telefono eta Internet bidezko komu-nikazioak espiatzeko aukerak zabaltzeko; baietz eran-tzun dute. Gutako askok esango luke euskal gizartea ezdela horrelakoa, eta bi adibideotan justu kontrakoa boz-katuko lukeela. Igandeko emaitzak eskutan, seguru?

Beldurra beste aldera pasatzen ikusteko zorian ginelairagarri zutenek ez dute asmatu. «Euskal oasian» behin-tzat beldurrak irabazi ditu hauteskundeak, aurrera egite-ko beldurrak. EH Bilduk ausardiaz eta irudimenez be-rraktibatu du bere burua, bikain, baina erronka zailagoajarri diote aurrean emaitzek: euskal gizartea berrabia-tzen laguntzea, Europako korrontearen kontra eta SabinEtxetik aireratzen diren sirena kantuei aurre eginez. •

{ asteari zeharka begira }

«Euskal oasian» aurrera egiteko egarririk ez

Euskal gizartearen moteltzea ETArikgabeko agertoki berriaren ondorio logikoazela aipatu izan da. Arrazoizkoagoa zaitEuropan gertatzen ari den inboluzioarekinlotzea. Hor dago Suitzaren adibidea.

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

Page 12: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

herria

Nafarroan martxanden aldaketan ba-dira oinarrizkoakdiren osagaiak.Euskara da horie-tako bat , legeek

ezartzen duten bazterketa gain-ditzeko helburuarekin. Neurrisozialak dira beste bat, murriz-ketak gainditzeko. Zerrenda luzea izango litzate-

ke guztiak aipatuz gero. Izan ere,Nafarroako Gobernua (eta alda-keta) sostengatzen duten lau al-derdiek (Geroa Bai, EH Bildu,Ahal Dugu eta Ezkerra) sinatuzuten akordio programatikoak74 orrialde ditu, adostutako neurri guzti-guztiak jasotzen di-tuzten 74 orrialde. Nolabait, al-

daketa soilik politikoa ez izatekoeta alor sozialean ere eraginaizateko hartu beharreko neu-rriak dira. Bada, Nafarroako Go-bernuak, guztiak aplikatzekokonpromisoa du. Neurrietakobatzuk urtebeteren bueltan apli-katu behar dira. Beste batzuek,aplikatzeko zailagoak direlako,lau urteko agintaldia dute epe.Zalantzarik gabe, abortuaren

gaia da Nafarroan benetako al-daketa emateko neurriak har-tzea eskatzen duen funtsezko gai horietako bat. Ezin da ahaz-tu Nafarroako emakumeek sal-buespen egoera bizi dutela alorhonetan. Abortua da arazorik la-rriena, baina zaintza ginekologi-ko orokorrean dira beharrezko-ak aldaketak. Erregimenaz hitzegiten da Nafarroak bizi duenegoera azaltzeko. Gobernu alda-keta lortu da, baina jendarteakontrolatzen duten aparatuugari betikoen esku daudeoraindik: finantza arloa, komu-nikabideak, administrazioa be-ra... Baita osasun sistema ere.Opus Dei talde ultrakatoliko-

ak Nafarroan lobby lana egiten

duela esaten badugu, ez duguezer berririk esango. Eta lobbyhorren jokalekuetako bat osa-sungintza dela esaten badugu, ezta ere. Logikotzat jo daitekeOpus Deik zuzentzen duen Kli-nika Unibertsitarioan aborturikez egitea. Baina ez da hain logi-koa Nafarroako osasungintzapublikoko sisteman, Osasunbi-dean, aborturik ez egitea. Eta hori da egoera Nafarroan.

1986an saiatu ziren abortuak sa-re publikoan egiten. Eta eginegin zituzten. Baina izugarrizkojazarpena pairatu zuten medi-kuek eta 1990ean epailearen au-rrera ere eraman zituzten. Auzi-tegia Sarasate pasealekuanzegoen orduan, egun Parlamen-

tua dagoen egoitzan bertan. Etaepaitegien aurrean bi mobiliza-zio jendetsu eman ziren, batabestearen alboan. Alde batetik,abortatzeko eskubidea eta auzi-peratutako hiru medikuak sos-tengatzen zituztenak. Ondoan,medikuak kriminalizatu zituz-tenak, “bizitza” defendatzen zu-tela aldarrikatzen zutenak,gehienak Opus Deiko Unibertsi-tateko ikasleak.Egoera izugarria pairatu be-

har izan zuten medikuek. Presiopsikologiko handia eta erasoetengabeak komunikabideetan.Epaileek ez zituzten zigor-tu –1985ean onartutako legeakbermatzen zuena baino ez zutenegin–, baina salaketa ipini zuen

Accion Familiar taldeak helbu-rua bete zuela esan genezake.Izan ere, ordutik hona ez daaborturik egin Nafarroako osa-sun sare publikoan. Hogeita ha-mar urte pasa dira jada eta1986an egindako saiakera horiizan zen azkena.Eta 30 urteotan zer pasa da?

Ba Nafarroako Gobernua zurike-riaz aritu dela. Beste herrialdee-tako emakumeek bezala nafa-rrek ere abortatu dute ordutik,noski. Baina ez zuten Nafarroanabortatzen. Gobernuaren “kon-ponbidea” legeak bermatzen zi-tuen abortu horiek ingurukoherrialdeetan, batez ere Gipuz-koan eta Zaragozan, egitea zen.2011n Bizkaiko Jose Miguel Gu-

rrea ginekologoak klinika priba-tu bat zabaldu zuen Antsoainenabortuak egiteko. Gobernuaren-tzat gauzak erraztu ziren, jadaemakumeak Nafarroatik kanpoez zituelako eraman behar. Bai-na sare publikotik kanpo egindira ordutik abortuak, emaku-meen eskubidea urratuz. 900abortu egin izan dira Nafarroan,batez beste, azken urteotan.

AKORDIO PROGRAMATIKOAN

Egoera ikusita, ulergarria daabortuak sare publikoan egitekoeskubidea gauzatzea aldaketa-ren oinarri den akordio progra-matikoan azaltzea, urte haueta-ko guztietako aldarrikapenaizan baita. 22. orrialdean dagojasota: «Haurdunaldien Boron-datezko Eteteak Osasunbideanbermatzea: Lehen neurri bezalaetete farmakologikoekin hasikoda berehala eta agintaldiak au-rrera egin ahala beste motak ere eskainiko dira».Gauzak horrela, azkenik, abor-

tuaren gaian Nafarroan aurrera-pausoak emango zirela esperozen. Are gehiago kontuan izan-

Osasunbidean abortatzekoaukera bermatzea izanbeharko litzateke Nafarroakoaldaketaren oinarrietako bat, horrela jasotzen baitaespresuki akordioprogramatikoan. Halere,mediku eta agintariakegitasmo hori oztopatzenari dira.

Abortua eta aldaketa{ analisia } Martxelo Diaz Aristizabal

hutsa

hutsa

Page 13: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 12 / 13

da hamalau haurdunaldi astebaino lehenago interbentzioe-tan abortuak pilula baten bi-dez egiten direla, hau da, ez da kirurgiarik behar. Horrelakoakdira Nafarroan (eta gainontze-ko tokietan) egiten diren abor-tuen gehiengoa. Horregatik, irailaren 23an

Parlamentuan Nafarroako Os-pitale Guneko Ginekologia etaObstetrizia Saileko buru Ricar-do Ezcurrak bota zituenak hau-tsak harrotu zituen. «Gauregun ezinezkoa zaigu haurdu-naldiak eteteko interbentzioakeskaintzeko beharrezkoa denantolakuntza prestatzea, osokonplexua da», esan zuen EHBilduk eskatu zuen agerral-dian.Abortuaren auzia aipatu

zuen Ezcurrak, baina ez horibakarrik: ezkondu gabekoemakumezkoei edo lesbianeihaurdun geratzeko laguntzaeskaintzeko ere arazoak izangozituztela aurreratu zuen. Arazo ideologikoa, Opus Dei-

ren esku luzea, ikusi daitekehemen. Baina bada atzean osa-

sungintza publikoko zenbaitlangilek dituzten pribilegioakmantentzeko grina ere. Izanere, indarrean dagoen legeak,abortuak egiterik nahi ez du-ten medikuek kontzientziaeragozle bihurtu beharra dute-la aurreikusten du. 53 gineko-logo daude Iruñeko ospitalean,eta bizpahiru baino ez dirakontzientzia eragozle. Ezcurra berak argi eta garbi

azaldu zuen Parlamentuanegin zuen agerraldian: medi-kuek ez dute kontzientzia era-gozle bihurtu nahi, baina, abor-tuak egitekotan, «presio sozialajasango duten beldur dira». On-dorioz, zortzi sendagile bainoez daude abortuak egitekoprest egun Iruñean.Arazoa larria dela esan daite-

ke. Izan ere, Parlamentuak etaGobernuak bultzatutako alda-keta politikaren irizpideak blo-keatuta daude uneotan Nafa-rroako Ospitale Guneko sailbateko arduradunak eta senda-gile batzuek horrela erabaki du-telako. Euren interesak zain-tzen dituzte gehiengo sozial eta

politikoak erabaki duenarengainetik.Foruzaingoan emandakoaren

antzeko egoera batean gaudelaesan genezake. Nafar poliziako30 agintarik dimisioa aurkeztuzuten (dimisioak onartzea ezi-nezkoa zela jakin arren), Parla-mentuak onarturiko lege batgustuko ez zutelako eta aldatunahi zutelako. Sare publikoan abortatzeko

aukera gelditzeko eta oztopa-tzeko maniobra gremialista ba-ten aurrean aurkitzen gara. Du-darik gabe. Argi eta garbi erantzun zion

Ezcurrari Parlamentuan EH Bil-duko hautetsi Bakartxo Ruizek:«Sistema berria ezarri beharduten profesionalek eredu al-daketan sinetsi behar dute etakezka eragiten digu hori ez dela

horrela ikusteak». Ildo horre-tan, Ruizek «sare publikoanabortatzeko eskubidea berma-tu ahal izateko beharrezkoaden giro lasaia sortzeko» ezzuela ezer egin leporatu zionEzcurrari.Izan ere, abortuaren gaia

ikusgarriena eta polemikoenabada ere, aldaketa sostenga-tzen duten alderdiek emaku-mearen zaintzan eredu berrioso bat jarri nahi dute mar-txan. Orain arte, ospitalea izanda sistemaren bihotza. He-mendik aurrera, estrukturadeszentralizatu baten aldeegin nahi da. Eta familia plani-fikaziorako eta sexu heziketa-rako zentroen lana lehenetsinahi da. Txantrean jaio zen An-draize gisako zentroak indartunahi dira, Nafarroako OspitaleGune zentralizatuaren ordezkogisa. Modu horretan, arretagertuagokoa izatea espero da.Eta gai sentsible batean ema-kumeenganako ez hain eraso-korra. Ez bakarrik abortuari da-gokionez, baita sexuarekin etaafektibitatearekin harremana

Abortatzeko eskubidearenaldeko manifestazioairagartzeko pankarta,Nafarroako Ospitaleanzintzilik. Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

hutsahutsa

hutsa

hutsa

Page 14: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

herria

duten arreta eta hezkuntzaeskaintzeko orduan ere. Ezinda ahaztu Nafarroan zentrohoriek urtetako eskarmentuadutela. Lan handia egin dute, baita Nafarroako Gobernuaeta Osasunbidea zuzentzenzutenak kontra izan dituztenurte luzeetan ere.Sistema berria ezartzeko

egitasmoa zegoen, beraz. Os-pitale zentralizatua ordezka-tzeko herri eta auzoetako zen-troen alde egin nahi zen.Aldaketa sakona zen eta siste-ma berria antolatzeko pertso-na bat behar zen. Pertsonahori Pablo Sanchez Valverdezen. Andraizen urtetan lanegindako ginekologoa eta1990eko epaiketa pairatuzuen hiru medikuetako bat.Sistema berria ezartzeko pro-fesional egoki eta konprome-titutzat jotzen zuten aldake-taren aldeko sektoreek.Baina emakumeen arreta-

rako herri eta auzoetako zen-troak indartzeak Ospitale Gu-nearen garrantzia murrizteazekarren. Eta ospitaleko bu-

ruek erreakzionatu egin zu-ten. Sanchez Valverderenizendapena Ezcurra berak blokeatu zuela diote jakina-ren gainean dauden iturriek.Eta blokeoa eraginkorra izanzen, Fernando DominguezOsasuneko kontseilariak menegin eta Sanchez Valverderenizendapena gelditu zuelako.Ezcurra eta ingurukoek eurenpribilegioak mantentzea lor-tu zuten. Horrek amorrua etakezka sortu ditu aldaketarenaldeko apustua egin dutenprofesionalen artean. Pribilegioez aritzean ez du-

gu soilik Ospitale Gunearenzentraltasuna (eta sistemaguztiaren kontrola) manten-duko dutelako esaten. Nafa-rroan, beste herrialde askotanbezala, osasun publikoan ari-tzen diren sendagileek bulegopribatuak dituzte. Ginekolo-gian arazo larria dela esandaiteke. Batetik, osasun siste-ma publikoan zerbitzu guz-tiak eskaintzen ez direlako.Eta bestetik, ez delako etikoaosasun publikoan itxaron ze-

rrenda dagoenean medikuokzerbitzu bera euren kontsultapribatuetan eskaintzea. Azke-naldian gisa horretako salake-ta ugari entzun dira Nafarro-an. Erabat larria da, adibidez,ustezko arazo moralak argu-diatuz ernalkuntzarik ez egi-tea Osasunbidean, eta, bien bitartean, osasun sistema pu-blikoan aritzen diren medikuhoriek eurek kontsulta priba-tuetan ernalkuntzak egitea.

KLINIKA PRIBATUETARA BIDERATZEA

Ricardo Ezcurrak ere klinikapribatu batean lan egiten du,Nafarroako Ospitale GunekoGinekologia eta ObstetriziaZerbitzuko arduradun nagu-sia bada ere. Eta ginekologianaritzen da, noski. Osasunbi-dean kamustu nahi dituenzerbitzu berak klinika pribatubatean eskaintzen ditu. Etaordutegi zabalarekin.Osasun publikoak ustez di-

tuen gabeziak arintzeko klini-ka pribatuetara zerbitzuak bi-deratzea arazo larria bilakatuda Nafarroan. Ez da soilik

transplanteak Opuseko Klini-kan baino ez direla egiten etaOsasunbidean egiteko pausu-rik eman nahi ez dela. Arazoaaskoz sakonagoa da. Deriba-zioak deitzen zaizkie klinikapribatuetara egindako “en-karguoi” eta dirutza ederrasuposatzen dute kontu publi-koentzako. Abortuaren ka-suan argi eta garbi ikusten daarazoa, Nafarroan egiten di-ren abortu guztiak sare priba-tuan egiten baitira. Eta Nafa-rroako Gobernuak lanongatikordaindu egiten du, kasu ho-netan Antsoaingo Klinikakezarritako prezioetan. Egoe-rak, interes ekonomiko han-diak sortu ditu. Ezcurrak berak egungo me-

dikuen blokeoa gainditzeko“konponbidea” proposatuzuen Parlamentuan: abor-tuak egiteko prest egongo di-ren mediku gehiago kontrata-tzea Osasunbidean. «Langilekopurua handitzea ona izan-go zen niretzat», bota zuen.Badirudi medikuok ez lukete-la izango oraingoek presio so-

ziala pairatzeko duten beldu-rra. Eta orain daudenak lasaigeratuko lirateke...Abortuaren legea garantis-

ta da oso. Kontzientzia era-gozpenak ez du soilik senda-gileengan eragina. Erizaineketa anestesistek ere uko egindiezaiokete abortu bateanparte hartzeari. Eta epeak osomalguak dira. Nahiko dute as-tebete aurretik ebakuntzanparte hartuko ez dutela ira-gartzea. Eta ez dute egiten.Egoera kezkagarria da, osasunsistema publikoan abortuakez egiteko trikimailua izandaitekeelako. Langileen kon-tzientzia eragozpenagatik sis-tema publikoan abortuak ezin direla egin aitzakia izandaiteke klinika pribatuetaraderibazioakmantentzeko. Eta, egia esan, Fernando

Dominguez kontseilariakemakumeen eskubideak lehe-netsiko direla agintzeak ez di-rudi berme nahikoa behingozabortuarena modu normali-zatuan gauzatuko den eskubi-dea izateko.

hutsa

hutsahutsa

hutsa

Francisco Perezartzapezpikua

Antsoainen abortoakegiten dituen klinika

pribatuaren parean,abortoaren kontrako

mobilizazio batean partehartzen.

Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI

PRESS

Page 15: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 14 / 15hutsa

Bere oroitzapen liburuan Pio Baro-jak dio euskaldunok motzak garelabalentriaren bat egin eta hura esal-di batekin borobiltzen. Wellingto-

nek Waterloon, Dantonek Parisko Asanbla-dan eta Nelsonek Trafalgarko batailarenondoren esandakoak aipatzen ditu eta El-kanoz oroitzen da, munduari itzulia emaneta lehorreratzean ez baitzuen ezer txuku-nik esan edo Lope de Agirrez, Hego Ameri-ka erdia konkistatu eta Espainiako errege-aren kontra altxatu zelarik ere, ezbaitzuen gogoratzeko moduko esaldirikutzi. Barojak dio euskaldunak «arraza mu-tu bat» izan garela.

«Lehen izango ginen», nioen nirekikoazken bi aste hauetan hautagaien jarduna-ri erreparatuta. «Ez naiz ezkerrekoa, eznaiz eskuinekoa, ez naiz feminista, gizakibat naiz» famatuarekin hasi nintzen ze-rrenda egiten eta koaderno laurdena betenuen.

Esaldiak bakarrik ez, proposamen lan-duak aletzen hasi ziren EH Bildukoak: lan-gabezia, bazterkeria soziala edo gatazkarenondorioak desagerrarazi edo erabakitzekoeskubidea bideratzeko zorian ginela ema-ten zuen. Euskal kultura salbatu behar de-nik ez zuen inork aipatzen, baina Adminis-trazioan 40.000 lanpostu berri sortu nahizituztela esan zutenean garaia zela pentsa-tu nuen nik nire proposamena kaleratzeko.Berandu nabil, epez kanpo, baina hurrengokanpainarako balioko duelakoan, nik Ad-ministrazioko kultur langileen soldata er-dia eskatzen dut sortzaileentzat.

Agertuko dut argiago: hogei urteotanizugarri ugaldu da kultura arloko profesio-nal gremioa. Udaletxe txikienak dauka berekultura teknikaria, museorik txikienak ditupare bat langile ekitaldiak antolatzen, en-presa andana sortu da jaialdiak eratzeko.Horrek halako hipertrofia kultural bat eka-rri du. Egunkarietako kultura agendak gai-

nezka daude. Ez da munduan egongo me-tro koadroko hainbeste jaialdi, kontzertu,erakusketa, emanaldi eta hitzaldi dituenherrialderik. Baina, sorkuntzan ari direnmusikari, antzezle, bertsolari, animatzaileeta artista plastikoek bazterreko kolektibobat osatzen dute, salbuespenak salbuespen.

Ez dakit bidea euren lan arloa arautzeaden edo ez. Ipar Euskal Herrian “Intermi-ttant” (Salarie Intermittant du Spectacle)sistema dute eta antzekoak dituzte Belgi-kan eta Luxenburgon. Beharbada, koopera-tiba edo elkarteei diru laguntzak zuzeneanematea izan liteke bidea edo mezenaseikenkari fiskalak eskaintzea. Horiek arazoteknikoak dira. Nire proposamena argia da:kultur arloko sortzaile batek gutxienez kul-tur arloko funtzionarioaren soldata erdiairabazi beharko luke horrekin beren seme-alaben gosea saihestu ahal izateko. Ez da as-ko eskatzea. Badakizue: hurrengo kanpai-narako. •

0hutsa

Proposamen bat

Joxean Agirre

hutsa

Aitortzen dut ez ditudala gehiegimaite altuerak. Bi metro arteraino-koak (jada jaisten…) eramaten ikasibanuen ere, Port Aventurako eror-

keta libreak edo Usurbilgo kanpandorretikzein etxeko balkoitik behera begiratzeakbertigoa sortzen dit. Marka da gero, bainatokatu zait entrenatzaile profesionalik az-ken urteetako lorpenekin gustura egon baibaina eskubaloiak eskaintzen dituen maila-rik gorenetara igotzeko aukera izan arrennahi ez zuenik, bertigoak jota. Distantziakdistantzia, iruditzen zait azken hauteskun-de kanpainan lehendakarigai bat bainogehiago bertigoak jota ibili dela, irabaztekolehian aspergarri eta inspiraziorik gabe, Le-gebiltzarrean egote hutsarekin konforma-

tuko balitz bezala. Nola liteke bestela lehen-dakaritzarako hautagaien artean tristeenaeta zozoena nabarmenki bereiztea emozioz-ko mezu gehien eta indartsuenekin…

Hauteskunde kanpainek urtikaria sor-tzen didate eta ileak ziztagarri tentetu. Bai-na, dios!, nola jarri nauen hauteskunde kan-painak! Emaitzekiko morboak eta egunezeguneko asperdura-tentsioen arteko kon-trasteek, zalantza eta urduritasun ziprizti-nek politikaren alde erotikoa esnarazi dida-te. Gehiago, esango nuke hauteskundekanpaina aurrera joan ahala politika basko-aren erotikak klimaxaren gorena duela jo,nireez gain askoren ileak zut jartzeraino.Horretan ibili dira pauma-paparrak etaisats-lumak harro-harro eragiten hautagai

berritsuak eta haragi gantzetan bildutakogerri bueltak. Argi dago bozak erakartzekopaumaren erritual erotikoan Iñigo izan du-gula pauma-erreal. Ze itxura! Ze ahoskera!Ze besoen mugimendu…! Enpresa eta en-pleguaz esandakoek izango zuten oihartzu-nik, baina mila bider errepikatutako emo-ziozko hitzek dituzte bozen bihotzakbereganatu: «Harro nago lehendakaria iza-tetik; harro euskal gizarteaz, familiez, en-presez, emakumeez eta gizonez; harro nagoErtzaintzaz…». Azken horrekin irabaziak di-tu kide eta senideen botoez gain maitale fi-sikoenak eta birtualenak ere. Izan ere,amets lizunik zabalduena ez al da ba poliziabatekin desiratutakoa… Hauxe bai kanpai-na arduradunen kolpe magistrala! •

hutsa

Politika baskoaren erotika

Xabier MikelErrekondo

Page 16: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

Page 17: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 16 / 17

Gure ikastolan megafoniak Manolo Urbietaren abestiak oihuka-

tu ditu asteon. Pena eta poza nahasten direnean egiten duten

oihu sarkorra izan da. Pena, Manolo joan delako. Poza, kontura-

tu garelako ez dela inoiz joango.

Manolo Urbietaren abesti bat entzun orduko plastilina usaina

datorkit gogora, eta Mariaje andereñoaren jertse gorria. Jaione-

ren gitarra eta irribarrea. Kantatzeko eta dantzatzeko gogoa.

Manoloren abesti bat entzuten dudan aldiro zimiko bat senti-

tzen dut oso barruan, lo zeuden emozioak esnatzeko adinakoa.

Eta seguru nago asko garela zimiko horrek harrapatutakoak. In-

tuizioz jokatu omen zuen, haurrari begietara begiratu eta zer

behar zuen asmatzen tematu omen zen. Haur bakoitzari.

Badira hamarkadetan irakasle izan direnak; urtez urte ehunka

haur etortzen eta joaten ikusi dituztenak; herri berean belau-

naldi bat baino gehiago hartu dituztenak beren ikasgelan; eta,

hala ere, goizero-goizero ikasgelako atean haur bakoitzari

«egun on» esaten diotenean haurra munduan bakarra balitz

bezala sentiarazten dutenak.

Manolok horrelaxe begiratzen zion haur bakoitzari, munduan

bakarra balitz bezala. [email protected]

HAUR BAKOITZA MUNDUAN BAKARRA BALITZ BEZALA

Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 18: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

herria

Aranzadi ikastola-ren bueltan etaBergara guztianaztoratuta izan-go dira honezke-ro, iritsi baita Ki-

lometroak, urriak bigarreneguna beteko baitu bihar. Jaialdierraldoiak hori izaten dira ha-sieran; egutegian gorriz marka-tutako data bat, bilera bat etabeste bat, lantaldeak han eta

lantaldeak hemen, helburuak,erronkak, eginbeharrak... Azke-nerako, eta hitzordua bera osogarrantzitsua den arren, bitarte-ko bideak sekulako pisua har-tzen du, herria egiten eta herriajosten baita bidean.

Bihar Bergaran ospatuko denKilometroak 2016 jaialdiakhainbat helburu ditu. Aranzadiikastolarentzako errekurtsoaklortzea da helburuetako bat, bai-

na baditu beste erronka zenbait,«herritarrak hasieratik bukaera-ra inplikatzea eta haiek partehartzea», kasu. Eta erronka ho-rretatik sortu da, hain justu,Blai-blai prozesua, biharko jaial-dian presentzia berezia izangoduena.

Prozesu horren bultzatzaileaAirez taldea izan da –Sara Marti-nez, Xabi Luke, Maite Arantza-bal eta Nerea Madariaga– etaproiektua piztu duen txispaFrancesco Tonucci psikopedago-go, pentsalari eta marrazkilariitaliarraren proposamena izanda. Tonuccik «haurren hiria»eraikitzeko proposamena luza-tzen du, haurren ikuspuntutikeraikitako hiria; eskoletan etaludoteketan preso egon gabe,herriko eta hiriko kaleetan ero-so eta libre ibil daitezen.

Airez taldeko Nerea Madaria-garen hitzetan, «argi dago azkenhamarkadetan egin diren eral-daketa guztietan haurrak ahaz-tuak izan direla. Guk honakohau esaten dugu: har ditzagunhaurrak, jar ditzagun erdian, etahas gaitezen eraldatzen hiria be-ren ikuspuntutik. Izan ere, hau-rrentzako egokia den hiri bat

Blai-blai deiturikoprozesua hilabeteetanluzatu da eta fasedesberdinak izan ditu.Guztietan, baina,haurrak izan diraprotagonista. Etaemaitza beren neurrikoaizango da: bihar Arrizuriaga parkeanizango den «Haurrenbasoa» deituriko gunea. GAUR8

DMASA KILOMETROAK 2016Haurrek haurrentzakoegindako proposamenaArrizuriaga parkean

[email protected]

Francesco Tonucci psikopedagogo eta pentsalari italiarrakesaten du haurren neurriko hiria denon neurriko hiria dela.Bergarako Airez taldea ados dago, eta Kilometroak jaiaribegira horixe jarri du helmuga: galde diezaiegun haurrei zer-nolako parkea nahi duten eta egin dezagun. Emaitza biharikusiko da «Haurren basoa» deiturikoan.

JENDARTEA / b

Page 19: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 18 / 19

edozeinentzako egokia izangoda. Haurren beharrak asetzendituen herri edo hiri bat edozei-nen beharrak asetzeko modu-koa da».

Berez Airez taldearen propo-samena urteko egun guztiei be-girakoa da. Baina Kilometroakaukera paregabea iruditu zaieproiektu propio bat bideratu etamartxan jartzeko.

Helmuga: Kilometroak jaia-ren baitan haurrentzako gunebat diseinatu eta sortzea, partehartze bidez eta protagonistakhaurrak direla. Bidea: hilabetee-tan luzatu den prozesua, hau-rren, gurasoen, hezitzaileen etagainontzeko herritarren iritziakjaso eta, guztien parte hartzea-rekin, paperetik errealitaterapasatu dituena.

FASE DESBERDINAK

Madariagak azaldu duenez, pro-zesuak fase desberdinak izan di-tu. «Lehen fasean diagnostikoaegin dugu. Horretarako ikastola-ko haurrekin elkartu gara, bosturtekoekin eta Lehen Hezkun-tzako hirugarren mailakoekin,zehazki. Horrez gain, gurasoe-kin eta ikastolatik kanpoko ai-sialdi talde batekin ere elkartugara. Eta foro herritar bat ere za-baldu dugu, guztien iritziak ja-sotzeko eta diagnostiko osoagoaegiteko».

Prozesu interesgarria izanomen da. «Haurrak harritutabezala geratzen dira beren iri-tzia jakin nahi duzula esatean.Ez daude ohituta. Egia esan osopolita izan da, eta, haiek esanda-koa serio hartzen dugula kontu-ratzean, gero eta gehiago inpli-katu dira proiektuan. Gainera,haurren proposamenak sekula-koak izan dira. Irudimen izuga-rria daukate haurrek eta deneta-rik eskatzen dute. Gauza batzukegingarriak eta beste batzuk ez.Baina bueltak eman eta eman,adostasun batera iritsi gara», se-gitu du Madariagak. Hain justuhaurrekin egindako saio batenondoren hitz egin du GAUR8re-kin, azken egunotan josi baiti-tuzte azken detaileak.

Eta zer eskatzen dute haurrek?«Adibidez, txirrista handi bate-tik jaitsi eta bukaeran lokatzeta-ra erortzea. Edo hondarrarekin

ere gauza asko eskatzen dituzte.Orokorrean, zikintzea asko gus-tatzen zaie», esan du Madaria-gak. Eta, gurasoek, zer eskatzendute? «Gurasoek batez ere jolasdinamikoak eskatzen dituzte,haurrak zain egon beharra ezizateko eta ilarak ez sortzeko».

Behin batzuek eta besteek zernahi duten jasota, bigarren fase-an sartu zen proiektua: jasotakoideietatik proposamen zehatzakegiteko fasea. Proposamen guz-tien artean aukeraketa bat eginda, bukaerako diseinura gertu-ratzeko. «Azken hitza haurrenaizan da. Haurrekin osatu duguaukeraketa hori».

Eta hirugarren fasea diseinuaerrealitate egitea izan da. Etahorretan aritu dira azken egu-notan; Bergarako haurrennahiak, saltoak, ametsak, txilin-bueltak, dantzak, akrobaziak,egonaldiak kabitzeko modukoparke bat eraikitzen. Kilometro-ak egunerako parke bat izangoda, egun baterako proiektua,baina bidean ikasi dutena urru-tirago iritsiko da. «Azken fasehau haurrek egin dute. Apainga-rriak, muntaia, diseinua... berenproposamenetatik sortutakoproiektua beraiek egin dute».

Emaitza bihar ikusiko da, Ber-garako Arrizuriaga parkean,“Haurren basoa” deitu dutenhorretan. «Denetarik egongo da;tirolinak, enborlandia, labirin-toa, margotzeko guneak, herri-kirolak eta, nagusiki, sormenalantzen laguntzen duten jolas li-break. Eta protagonistak hau-rrak izango dira. Jende helduaegongo da laguntzeko, baina gu-ne guztiz irekia eta librea izangoda. Arrizuriaga parkea gune osolasaian dago, gune berde ederrada, zuhaitz asko dituena. Tokiaproposa da», azaldu du Mada-riagak.

Kilometroak, esan bezala, ezda egun bat izaten, ikastolak etaherriak eskutik emanda egitenduten bidea baizik. Bergaran as-ko ikasi dute Blai-blai prozesua-rekin. Haurrek ikasi dute entzu-nak izan daitezkeela eta helduekikasi dute haurrak entzuten.Madariagaren hitzetan, emaitzaederra izan da, «parte hartu du-ten haurrentzat ez da ‘Haurrenbasoa’, ‘gure parkea’ baizik».

Eskuineko irudian, JuanGorriti artistaAranzadiko ikastolakoloreztatzen. Udanbarna DonostiakoMiramar jauregian egonden Gorritirenerakusketa Bergarandago ikusgai egunotan. GAUR8

«BERGARAN GUZTIA PRESTDAGO KILOMETROAK JAIARRAKASTATSUA EGITEKO»

Urriko lehen igandearekin dator Kilometroak. Aurten,Bergarara. Aranzadi ikastolak hartu du jaiaren ardura bere 45.urteurrenean, eta beste urte mordo baterako indarrak batzekohelburuz. Asteon antolatzaileek nabarmendu dutenez,«Bergaran guztia prest dago Kilometroak jai arrakastatsuaegiteko». Jaia handia da, eta atzetik dagoen lana tamaina berekoa.

Hartara, 1.500 boluntariotik gora ibiliko dira lanean.Bergararrak ez ezik, Gipuzkoako gainontzeko herrietakoak eregerturatuko dira boluntario lanera. Antolatzaileek nabarmenduduten bezala, «Kilometroak auzolan handi bat» baita. Zirkuituari dagokionez, ia bost kilometro ditu eta oso

urbanoa da. Gainera, Aspacerekin egin duten lanari esker,gurpildun aulkian ere egiteko modukoa izango da. Horrez gain,Bergarako Udalak zirkuitu alternatibo bat osatu du, mendi bidealdapatsuagoa, Bergara goitik ezagutzeko aukera ematenduena. Bergarara heltzeko antolatzaileek zerbitzu publikoa

erabiltzeko aholkatzen dute, lineako edo antolatutakoautobusak. Lineako autobus zerbitzuak indartu egingo dituzteegun horretarako (www.pesa.net webgunean zehatzago). Jaiareninguruko informazio osoa, www.kilometroak.euswebgunean.

Page 20: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ ko

mu

nik

azio

a Urte batzuk pasa dira dago-eneko GAUR8k zientziazaritzeko txoko hau eskai-ni zidanetik. Zehaztasunzientifikoz esatearren,ehungarren artikulua dut

honakoa. Laurehun bat mila karaktere-ko ibilbidea, lehen artikuluko izenbu-ruari mamia ateratzen: «Zientzia eza-gutza balitz». Askotan, gehiegitanapika, jarduera zientifikoa kritikatubaitut lerrootatik. Gizon zuri burgesa-ren epistemologia antropozentrikoaga-tik normalean, baina baita ontologikokiere, errealitatea ezagutzeko metodo zien-tifikoak dituen mugen aurrean, umilta-sunez jokatu ordez, zientzia harrotutaibiltzen baita maiz, beste ezagutza bide-ak gutxietsiz. Kritikaz haratago, baina,mundu zientifikoa lagunarteko solasal-dira ekartzeko saiakera izan da ibilbidehonen xede nagusia; zientzia ere erreali-tate politikoa edo ingurune sozioekono-mikoa ezagutzeko baliatzea, alegia. Are,“une interesgarriak” bizi ditugun garaihonetan, krisi sistemikoak ziurgabeta-sun anizkoitzean murgildu gaituenean.

Eta ez, ez gaitu Heisenbergen printzi-pioak aterako ziurgabetasun honetatik,nahiz eta maiz jo izan dudan XX. mende-ko hasiera nahasi horretara XXI. mende-ko hastapen hau ulertu nahian. Orduanere krisi handi bat eman baitzen fisika-ren muinean, Plancken hitzetan –kuanti-kari atea zabaldu arren ideia berriekikomesfidati mantendu zena– fisikari zaha-rrak hil artean gainditu ezingo zena. Etahil ziren, eta gutxika ideiak praktikarenbidez berresten, ezartzen eta instituzio-nalizatzen joan dira, eta gaur da egunateknikak makro eta mikro kosmosenezagutza ikaragarri bizkortu duena. Batabestearen atzetik datoz partikula azelera-gailuetako aurkikuntzak, tamaina atomi-koko gailu funtzio anitzak, hurbileko as-troen berriak eta baita urruneko gorputzikusezinen hotsak ere! Ez litzateke harri-tzekoa, halako batean, mende eskas du-ten teoriak ere urratzea, baina, tira, hala-koxea da zientziaren ibilera... ezin ezeregiatzat hartu.

Bitartean ingurunea gero eta hobetoezagutzen goaz, gure mesedetara mol-

datzeko eta, nola ez, nondik gatozeneta nora goazen galdegai gizatiarreierantzunak topatzeko. Hain zuzen ere,iruditzen zait oso abagune interesga-rria bizi dugula zalantza existentzialhorren gainean. Izan ere, azken boladanastintze polita bizi baitu paleontologiakDNAren azterketaren bidez, eta, aurrerabegira ere, adimen artifiziala batetik etaestralurtarra bestetik, albiste iturri joriakdira jarraitzen ditudan aldizkari zientifi-koetan. Ez da kasualitatea AEBetako etaEuropar Batasuneko inbertsio zientifikohandienak garunaren azterketan jarritaizatea. Askotan arinkeriaz bezala pasa-tzen da lerrootan, baina nahiko posibledirudi hamarkada batean giza adimena-ren funtzionamendua pentsamenduakirakurtzeraino ulertu ahal izango dugula(hots, dutela). Are, adimen artifizialak bi-zi duen garapena ikusita, ez dakit ba nik“Blade Runer” 2019an kokatzean bete-be-tean asmatu ez ote zuten. Ez da apokalip-tiko ipintzearren, baina Sirirekin lan egi-ten duen jendea ezagutzen dut, lehenpertsonan bizi dut mugikorrarekin du-gun harreman intimoa –gorputzean in-plantatzea (integratzea?) bakarrik faltazaigu, biohacker delakoek txipak sartzendituzten bezala–, haurrek etxea garbi-tzen duten robotekin bizitza nola kon-partitzen duten ikusten dut... ez dakit ba!

Etorkizun apokaliptikoenak, denaden, unibertsoari begira heltzen zaiz-kigu. Bizitza estralurtarraren bila«berririk eza, berririk onena» den be-zala, Hawkingek ere ohartarazten dugure peskizek ez ote duten adimenestralurtar superraurreratu eta harra-pakari bat gure presentziaz ohartara-ziko... Heriotza erridikuluari panikoak,baina, ez gaitu gelditzen, eta hara nonohartu berri garen Proxima Centau-rin –Eguzkitik gertuen dugun izarrean–Lurraren baldintzen antzerakoak izanditzakeen planeta bat badela: ProximaB. Hurrengo urratsa, antza, dagoenekoeguzki sisteman meatzaritza espazialaplanteatzen hasi den homo sapiens-arentzat, behinola Afrikatik Lur planetakonkistatzera irten zen hori, eta dagoe-neko Lurra bera labur gelditu zaiona...Agian, sapiens abizena bezain labur ata-ka honetatik irteteko! •

Behinola, irudiaren erdi-erditik irten ginen argazki hau ateratzeko. GAUR8

Afrikatik Proxima Bplanetara

Gorka Zozaia - @zotz_Kimikaria

Page 21: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Uda aurreko eguerdi batean kalean aho betezabesten ari zen norbait entzun nuen etxetik eta nire arreta deitu zuen erabat. Zur eta lurutzi ninduen, ez horrenbeste ahotsaren to-nuak, baizik eta jarritako ahaleginak etaurrunera transmititzen zuen gogo sutsu eta

askeak. Ni bezala bizilagun gehiago ere irten ziren leiho-ra harridura eta jakin-minez, baina inork ez genuenabeslaria ikusi, ezta nor zen antzeman ere.Gertaera zenbait egunetan errepikatu zen, baina emai-tza bera izan zen eta ez nuen egilea “harrapatu”. Hurren-go eguerdietan adi jarraitu nuen badaezpada abeslariezezaguna berriro noiz entzungo zain, baina nire etxeeta belarrietara hurbildutako doinu bakarrak –bertakoakizan ezik– bizilagun baten ohiko Frantziako punk talde-en doinuak, eta zenbait iluntzetan haizeak ekarritakoabesbatzaren entseguetako kantuak izan ziren. Baina ezbatak ez besteak ez zuteneguerdi haietan entzundako-arekin zerikusirik; desparpa-joa zuen lehenak eta solem-nitatea besteak, baina ezhalako pasiorik. Eta ez naizespresuki inoiz talentu bila-tzailea izan, ez dut inoiz ha-lako grinarik izan, baina eze-zagun hark abesteko jartzenzuen gogoarekin liluratutanengoen. Izan ere, luzaroanmusika lehiaketa bat gidatubanuen ere, betidanik baliohandiagoa eman diet agerto-kira igotzeko gogo eta jarre-rari zein egindakoa ikusle eta entzuleei transmititzekogaitasunari; ez horrenbeste instrumentuekin zein aho-tsarekin lortutako birtuosismoari. Punkak ere asko zuenhorretatik; baliabiderik gabe apenas, baina gogo sutsuaeta narrua jarrita, barrenak askatzeko trebezia benetakohorretatik. Eta berau, punka, jaio zen hain justu, asko etaasko naturaltasuna galduta zuten joera birtuoso eta este-tiko horiekin nazkatuta zeudelako.Abeslari gogotsua nor zen jakiterik izan gabe OlinpiarJokoak hasi ziren Brasilen; beste kirol bati ekin behar! Po-lemikoak izan ziren erabat eta antolatzaile izandako he-rrialdean bizi diren gorabehera larrien ispilu. Baina, bes-talde, betiko gisara puntako kirol ikuskizunak ikusi ahalizan genituen; gizabanakoen ahalegin eta lorpen itzelak.Eta, hori dela eta, askoren eta askoren begietan ereduga-rriak diren pertsonak fokupean agertu ziren behin eta

berriro. Eta behin joko horiek amaituta Paralinpiar Joko-ak hasi zirenean, konturatu nintzen azken horiek ez du-tela urrunetik ere gizartera begira Olinpiar Jokoen sonaeta distira lortzen: harmailak hutsik, telebista emisiourriak eta ikusleon interes eza. Inork ez du horretaz hitzegiten, ikusezinak dira. Ez al dituzte ba kirolari paralin-piarrek ere kristoren ahaleginak egiten? Ez al dute entre-natzen eta gogor lehiatzen? Ez al dira lorpen handiak be-raienak ere? Eta, guztietatik garrantzitsuena, ez al digutegainontzeko guztioi irakaspen erraldoi bat ematen bizi-tzako zailtasunen aurrean erakusten duten jarrerarekin?Azkenean aurkitu nuen nigan halako jakin-mina piz-tu zuen abeslaria. Etxe pareko autobus geltoki barruanzegoen jarrita, entzungailu handi batzuk jantzita, beregustuko musikariekin batera aho betez abesten. Begiakitxita zituen eta norbaitek jakinarazi behar izan zion au-tobus bat bertan irtetear zela. Mutilak eskerrak eman

zizkion begiradaz, baina ez zuen autobus hura hartzekoinongo asmorik erakutsi. Agian ez zuen unean bizitzenari zena ezergatik aldatu nahi, agian bizitzan ondotikpasatzen diren autobusek –galdu ezin ditugunak eta as-koren ustetan aurrera egiteko hartu beharrekoak– ezzeuden bere bizi izateko lehentasunen artean. Eta osoargi dut mutil horri ez ziola loa kenduko geltokian den-bora laburrean zain zeudenak zein ingurutik pasatzenzirenak berari begira aho bete hortz gelditu izanak. Gi-zarte zati handi baten kontrara, mutilak ez zuen jendea-ren begirada, aurreiritzi eta usteen pisua, zama, bizkargainean hartzeko asmorik. Askea zen behintzat zentzuhorretan, eta zoriontsua ere bai esango nuke. Horrega-tik, jarriko nuke nik fokua bere gainean, berarengandikikasteko asko dugulako, benetan pertsona eredugarriadelako. •

{ koadernoa }

Ikusezina

Paralinpiar Jokoak hasi zirenean, konturatunintzen ez dutela urrunetik ere gizarterabegira Olinpiar Jokoen sona eta distiralortzen: harmailak hutsik, telebista emisiourriak eta ikusleon interes eza

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 22: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

herritarrak

Autismoa zer dengaldetuz gero iagehienok eman-go genuke gutxigo r abehe r akoazalpena bestee-

kin harremantzeko zailtasunaoinarri duen gaitzari buruz.Kausa eta tratamenduei dago-kionez, ordea, ez dago erantzunborobilik, nahiz eta asko aurre-ratu den ikerketan. Olga Peñaga-rikano EHUko Medikuntza etaOdontologia Fakultateko ikerla-riak horretan zentratu du bereibilbidea, zehazki, autismoarenkausa neurobiologikoen azter-ketan eta berau tratatzeko oxi-tozina sistemaren manipulazio-an. Baina goazen hasierara.Autismoa, printzipioz, jaio-tzetik garatzen da beti, garapenneurologikoari lotuta dagoenheinean. Hau da, ez da urteakigaro ahala sortzen den gaitza.Bere diagnostikoa, gaur egun,esklusiboki portaeran oinarritu-ta dago, ez baitago sindromeaidentifikatzen duen froga gene-tikorik edo biomarkadorerik.Peñagarikanok azaltzen duenez,lehen ohikoa zen 3-5 urte betearte ez detektatzea, baina gauregun frogak gero eta aurrera-tuago daude eta hilabete gutxi-rekin diagnostika daiteke.Interakzio sozialarekin lotuta-ko hutsuneek karakterizatzendute autismoa eta horrekin lo-tutako bestelako sintoma ba-tzuk ere baditu: portaera errepi-kakorrak, hiperaktibitatea, etaabar. «Autismoa duten haurgehienek hartzen dute medika-menturen bat, baina normaleanbeste gaitz batzuk tratatzekoonartutako botikak dira, nahizeta autismoarekin lotutako sin-toma batzuk ere hobetzen di-tuzten. Adibidez, suminkortasu-na edo hiperaktibitatea hobetudezakete, baina ez dira esklusi-boki autismoa tratatzera bidera-tutako medikamentuak», nabar-mendu du Peñagarikanok.

MAITASUNAREN HORMONA

Hargatik, sindromearen sorre-ran eragin dezaketen kausa neu-robiologikoak ikertu eta autis-moari lotutako defizitakzeintzuk diren aztertu nahi ditu,ondoren horiek tratatzera bide-

ratutako botikak garatu ahalizateko.Horretarako oxitozinan jarridu arreta. Modu naturalean sor-tzen dugun hormona da oxito-zina, maitasunaren hormonaere deitua, eta erreprodukzioa-ren hainbat atalekin lotuta da-go, erditzearekin eta edoskitzea-rekin esaterako. Era berean,portaera sozialarekin ere badulotura. «Orain arte egindako en-tsegu klinikoetan ikusi da autis-moa duten pertsonen interakziosoziala hobetu egiten dela pa-zienteak oxitozinarekin trata-tzean. Aldi berean, oxitozina sis-temarekin lotutako urritasunekautismoaren garapenean zeri-kusia izan dezaketela ikusi da.Ez kasu guztietan, autismoa osozabala delako eta kausa askoizan ditzakeela frogatu dela-ko –genetikoak, ingurunearekinlotutakoak, eta abar–, baina ustedugu pazienteen parte bat oxi-tozina sistemaren urritasun ba-tek kaltetua izan daitekeela».Orain arte autismoa ikertzekoegindako entseguetan, abereeredu ezberdinei –normaleansaguak izaten dira– autismoare-kin lotura duen gene bat kenduzaie eta ikusi izan dute anima-liok oxitozina sisteman gabe-ziak dituztela. Saguei oxitozinaematen zaienean euren portae-ra soziala hobetu egiten dela az-pimarratu du Peñagarikanok.Baina zer da oxitozina? Maita-sunaren hormona deitzen zaionhorrek, deiturak iradoki dezake-enaz harago, gure portaeran pi-su garrantzitsua du. «Oxitozina-ri buruz orain arte dakiguna dagaruna garatzeko prozesu biolo-giko askotan inplikatuta dagoe-la. Neuronen artean ezartzen di-ren konexioetan eragina dauka,esaterako. Konexio horiek ezin-bestekoak dira komunikatzekoedo ikasketa prozesuetarako»,azaltzen du. Autismoarekin lotuta, kon-tuan izan beharreko lehen ohar-tarazpen bat egiten du EHUkoikerlariak: garunean bi neuro-transmisore nagusi daude, bataestimulatzailea eta bestea inhi-bitzailea. Oinarri gisa zehaztudezagun burmuinaren estimu-lazioaren eta inhibizioaren arte-an oreka egon behar dela, bien

«Autismoa dutenpertsonen

interakzio sozialahobetu egiten da

pazienteak oxitozinarekin

tratatzean»

OLGAPEÑAGARIKANO

Maitasunaren hormona deitzen diote eta

gizakion interakzio sozialari estuki lotuta

dago; oxitozina faltak autismoan duen

eragina ikertzen ari da Olga Peñagarikano,

ondoren tratamendua emateko.

Iraia Oiarzabal Mujika

EHU-KO IKERLARIAhutsa

Page 23: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 22 / 23

arteko desoreka batek interak-zio sozialean arazoak sor ditza-keelako. «Gizakion garapen pro-zesuan zehar, neurotransmisoreinhibitzailea (Gaba deitzen de-na) estimulatzailea da –hala be-har duelako– eta oxitozinak ho-ri aldatu egiten du jaio ostekolehen egunetan, inhibitzailebihurtzeko. Zenbait abere eredu-tan ikusi da aldaketa hori ahal-bidetzen duen neurotransmiso-rea alteratuta dagoela. Horrenondorioz, inhibitzaile bihurtze-ko prozesua ez da ematen edoberanduago ematen da, orekaapurtuz. Nire hipotesia da oxi-tozina mailaren defizitak horre-tan eragina duela», argitu du Pe-ñagarikanok. Arestian aipatubezala, desoreka horrek ondo-rioak dakartza pertsona batekinguratzen duenarekin elkarre-ragiteko eta komunikatzekoduen gaitasunean.

Zer egin hipotesi horren au-rrean? Oxitozina mailaren defi-zitak autismoaren garapeneaneragina izan dezakeela baiezta-tzen bada, nolabait prebenitu aldaiteke? Peñagarikanoren ustez,ikerketak neurri batean preben-tziorako balio dezake. Bere hi-tzetan, erditzea baino lehenagohaurra oxitozinarekin tratatuta,neurotransmisore estimulatzai-letik inhibitzailera eman beha-rreko aldaketa hori normalaizango litzateke.Horixe izango da bere proiek-

tuaren ardatza eta, azaletik azal-duta, bi fase izango ditu. Lehe-nengo, abere eredua erabiliz,jaio aurretik eta jaio osteko le-hen egunetara oxitozina siste-ma nola dagoen aztertuko du.Horretarako lehenbizi Gabaneurotransmisorea inhibitzailebihurtzeko bidean oxitozinakduen papera ikusiko du.

Bigarren fase batean, defizithori emango dela hipotesitzathartuta, hori aldatzen saiatukoda oxitozina tratamenduen bi-tartez.

TRATAMENDU PERTSONALIZATUA

Heldutasunean ere oxitozinakpaper garrantzitsua jokatzen duportaera sozialari dagokionez.Peñagarikanok aipatzen duenez,abere ereduetan oxitozina ken-duz gero euren portaeran defizi-tak aurkezten dituzte. Azalpenlogikoa du: «Bi pertsonak sozial-ki elkarreragiten dutenean oxi-tozina liberatzen da eta horrekplazera sortzen du, horregatikhautematen dugu interakzio so-ziala zerbait positiboa bezala.Zenbat eta oxitozina gutxiagoaskatu, gutxiago gustatuko zaiz-kigu interakzio sozial horiek».Autismoaren inguruan jorra-

tzen ari diren ikerketa arlo asko

daude, neurotransmisore ezber-dinekin lotuta. Oxitozinarenada bat, baina badira serotoninasistemaren inguruko hipotesiakere. Neurotransmisore hori por-taeren inhibitzailea da eta, bes-teak beste, aldartea, loa, sexugrina eta gosea erregulatzen di-tu. Era berean, Peñagarikanorenikerketa inhibizioan dauden de-fizit ezberdinetan zentratzenbada ere, estimulazioarekin lo-tutakoak era badaudela gainera-tu du. «Oraingoz argi dagoena hona-

koa da: ez dugu aurkitu behar autismoa tratatu eta sendatzekobotika esklusibo bat. Harrema-na dauka paziente bakoitzarenkausa konkretuekin, horregatik,oraingoz, medikamentu pertso-nalizatuetan zentratzen ari ga-ra», gaineratu du. Hots, luzeabezain zabala dela autismoarisendagaia bilatzeko bidea.

IBILBIDEA1974an jaio zen Tolosan.

Bere ibilbide profesionala

autismoaren inguruko

ikerketan zentratu du,

besteak beste AEBetako

Kaliforniako Unibertsitate

prestigiotsuan. 2015etik

EHUko Medikuntza

Fakultatean dihardu.

“Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

Page 24: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

herritarrak

Hizkuntza bate-tik bestera sal-to egitea oso ohikoa eta iaautomatikoada elebidu-

nentzat. Ia jabetu gabe egitenden aldaketa da, baina garunaetengabe ari da lanean hori po-sible egiteko. Jon Andoni Duña-beitiak ongi ezagutzen ditu zi-rrikitu horiek, hizkuntzeninguruan aritzen baita BasqueCenter on Cognition, Brain andLanguage ikerketa gunean. Xe-dea: hizkuntza zer den jakitea,hizkuntzez nola jabetzen garenulertzea eta garun batek horre-kin hain ondo jokatzeko nolaegiten duen aztertzea. Horreta-rako, hizkuntza baten ikasketaprozesua eta hizkuntza batetikbestera aldatzeko gaitasunahaurretan nola ematen den az-tertzen dute eta prozesu berahelduen kasuarekin konparatu.

«Nagusi eta agureen kasuanikusten dugu gauza asko galtzen

joaten direla, horien artean hiz-kuntza. Aztertzen dugu horimarkatzaile bat izan daitekeenalzheimerra edo neuroendeka-penezko beste gaixotasun ba-tzuk garatzeko. Hau da, hizkun-tzaren galerak baduen horretanzerikusirik edo hizkuntza batbaino gehiago jakiteak abantai-lak ematen dituen», azaldu du.

ELEANIZTASUNAREN ONURAK

Elebidunen eta eleanitzen kon-paraketa horretan, alde batetik,garuna fisikoki ezberdina denaztertu dute, eta bestetik joerakonduktualak. Duñabeitiak gi-datzen duen proiektuak bi ere-mu ditu, alde batetik, Indian etaTxilen alfabetatu gabeko pertso-nak aztertuko dituzte, eta, bes-tetik, Euskal Herrian alfabeta-tuak baina elebakarrak direnpertsonak (gaztelera bakarrikdakitenak). Denak dira helduak:Txile eta Indian 25-35 urte arte-koak eta Euskal Herriaren ka-suan 70 urtetik gorakoak.

«Hizkuntzaren galera alzheimerra garatzekomarkatzaile bat den aztertzen ari gara»

JON ANDONIDUÑABEITIA

Hizkuntzak eta garuna ditu ikerlan

Duñabeitiak. Zehazki, hizkuntza bat edo

bat baino gehiago jakiteak nola aldatzen

duen gure garuna eta, ondorioz, gure

memoria eta gure gaitasun kognitiboa.

Iraia Oiarzabal Mujika

DOKTOREA PSIKOLOGIAN

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Page 25: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 24 / 25

Lehenengo talde horrekin,hasteko euren garunak fisikokinolakoak diren aztertzen duteeta gero hilabete batzuetan ze-har entrenamendu bat ematenzaie, funtsean irakurmena etaidazmena lantzen dituena. «Hu-tsetik ikasi behar dute. Talde es-perimental horretan ikusiko di-tugu horrek ematen dizkienabantailak. Horretarako Indiangaruna erresonantzia baten bi-dez begiratuko dugu, eta, Txilen,elektrofisiologikoki aztertukodugu nola doan. Erresonantziakesango diguna da garunak fisi-koki nola aldatu diren eta fun-tzionamendu aldetik nola alda-tu diren. Txilen ikusiko duguinformazioak nola bidaiatzenduen eta zein den abiadura»,azaldu du.

Euskal Herrikoen kasuan hiz-kuntza berri bat ematen zaieikasteko: euskara. «Azken da-tuak jasotzen ari gara eta Txileeta Indiako alfabetatu gabekopertsonekin alderatuta garapenzerebrala berdina edo ezberdinaden ikusi nahi dugu. Hau da,hizkuntza bat edo bi ikastea ber-dina da? Ezezkoa bada, batareneta bestearen abantailak zein-tzuk diren ikusi nahi dugu».

Alde batetik, Euskal Herrikotalde analitikoan arreta eta me-moria ikertzen ari dira. Baina fi-sikoki garunari begiratzen egi-tura nola aldatzen duen ereikusi nahi dute. «Badakigu, adi-bidez, zeozer serio eta denboraaskoz egiten dugunean, kirolaadibidez, garuna pixka bat alda-tzen dela. Memoria eta arretasistema, esaterako, lan memoriadelakoaren bidez. Zentzu horre-tan, ikusi dugu lan memorianelebidunak zerbait hobeagoakdirela», aipatu du.

Oro har, alfabetizazio prozesuguztiek dakarte aldaketaren bat,eboluzio bat. Haurrak irakur-tzen hasten direnean euren ga-runak aldatu egiten dira, memo-ria eta arreta sisteman adibidez.«Eleaniztasunari dagokionez,hasieran txarra zela esaten zeneta orain ikusi duguna da Kana-datik etorritako ikerketek diote-la elebitasunak abantaila askoematen dituela». Eta honakoa gaineratu du: «Soziolinguistiko-ki argi dago: pertsona gehiago-

IBILBIDEA1981ean jaio zen Bilbon.

Doktorea da Psikologian

eta Basque Center on

Cognition, Brain and

Language gunean dihardu,

Donostian. Eleaniztasuna

eta garunaren garapena

ikertzen ditu.“

THINKSTOCK

BOST EUSKAL IKERTZAILERENPROIEKTUAK, SARITUTAOlga Peñagarikano eta Jon Andoni Duñabeitiaren ikerketaproiektuak BBVA Fundazioak sarituak izan dira aurten.Beraiekin batera, beste hiru euskal ikerlari eta sortzailekultural ere izan dira sarituak. Fundazioak azaltzen duenez,euren ibilbide profesionalaren erdiko fasean daudenprofesionaletan jartzen dute arreta, gizartea berritu etagaratzeko gaitasun gehien duten ideiak une horretan ematendirela sinetsita. Izan ere, etapa horretan dauden profesionaleklehenengo lorpenak eskuratuak dituztela aipatzen du BBVFundazioak, baina bere produkzioaren parte handi bat egitekodagoela oraindik eta horretan laguntzea duela xedea. Guztira60 laguntza eman ditu espainiar Estatu osoan, bakoitza 40.000euro ingurukoa. Horietako bost Euskal Herrian lan egitenduten ikertzaileentzako izan dira.

Beste hiru proiektuak Amanda Sierra, Iñaki Gracenea etaMabi Revueltarenak dira. Sierrak epilepsiaren inguruko terapiaberriak ikertzen dihardu. Gracenea eta Revuelta arte plastikoeta digitalen inguruan aritzen dira. Lehena XIX. eta XX.mendeetan espainiar Estatuan diseinatutako eta eraikitakokartzelen inguruko ikerketa lana egiten ari da. Historia etasoziologiarekin estuki lotuta doan proiektua da eta marrazkieta maketen sorreran izango du isla. Revueltak Acromaticaizeneko proiektua du esku artean. Marcel Duchamp artistakxakeari buruz egindako estudioen haritik hainbat obra etaperformance osatzean datza lana.

rekin komunikatzeko gaitasunaduzu, beraz, ona izan behar dubai ala bai».

Kognitiboki, ordea, ez daukahorren garbi. Azaldu duenez,orain arte esan dena da aten-tzioa eta memoria garatuagodauzkala elebidunak. «Muturre-ra eramanda, azkenaldian esanda alzheimerra eta beste gaixo-tasun batzuen aurrean oskolmoduan funtzionatzen duelaeta sintomak lauzpabost urteberanduago agertzen direla. Ezda prebentiboa baina atzeratuegiten du. Ez dakigu moteltzenduen edo ez garen konturatzensintomak hor daudela, bestekonpentsazio mekanismo ba-tzuk dituzulako. Azken hamarurteotako xedea horretan lanegitea izan da», zehaztu du.

Zentzu horretan, bere ikerke-ten emaitzak jarri ditu mahaigainean: «Hasi ginenean ikusinahi genuena zen benetan elebi-dunak eta elebakarrak ezberdi-nak garen. 500 bat ume eta 200bat heldu testatu ostean ikusigenuen berdin-berdinak garela.Egia da estrukturalki gauza ba-tzuk aldatzen direla, gogortuedo sendotu egiten ditugu partebatzuk, gehiago erabiltzen ditu-gulako. Horrek ematen al dizunolabaiteko oskol edo preben-tzioa? Antza denez ez, ez duguezer topatu».

Txilen eta Indian –alfabetatugabeko helduen kasuan– alda-tzen al da pertsona heldu batengaruna? Aldatzen baldin bada,zein eratan? «Espero duguna dagauza batzuetan aldaketak ikus-tea, esaterako, lodiera kortikaladeitzen den horretan. Ea zeineratako kortex zerebrala dauka-gun leku finko batzuetan. Ho-rrek ere ekarriko ditu kanpotikikusten diren aldakuntzak: az-karrago joaten direla zereginkonkretu batzuk egiten… Esperoduguna da korrelazio handiaegotea fisikoki barruan gerta-tzen denaren eta kanpotik psi-kologian klasikoak diren zereginbatzuen artean», dio.

Hipotesi orokorra argi dauka:«Bost edo sei urtetik aurrera ko-digo berri bat ikasten dugu etahorrekin aritzen gara egunero.Nahitaez horrek gauzak aldatubehar ditu».

Page 26: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono
Page 27: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 26 / 27

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Gaur hasten dugun hilabe-te honek badu lotura be-rezi bat elikadura ekologi-koarekin. Urria deitutaere, produktu-barietatearidagokionez urte osoko hi-

labeterik aberatsena da berau. Udako or-tuariak oraindik bete-betean daude, udaz-keneko batzuk jada batzen hasiak gara,fruta freskoa eta lehorra batzeko garaia da.Bistan da “urria” ez datorrela eskasiatik,hurra hilabetetik baino. Ekoizpen ekologi-koaren ezaugarrietako bat da, hain zuzenere, produktu barietate handia lantzeare-na. Horregatik izango da, agian, urtearenhamargarren hilabete honetan elikaduraekologikoarekin lotutako hitzordu garran-tzitsuak pilatzen direla gure geografiaosoan zehar. Gaur bertan, Gasteizen, Arabako azoka

ekologiko garrantzitsuenak, Bionekara-bak, bere 21. ekitaldia betetzen du. Bione-kazaritza nekazaritza ekologikoaren alde-ko elkarte arabarrak antolatuta, Gasteizko

Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren etaENEEKren laguntzarekin, Bionekaraba lu-rraldeko ekoizpen ekologikoaren festahandia da. Guztira 50 salmenta postutikgora batuko dira Foru plazan, guztiakekoizpen ekologikoaren ziurtagiridunak:ogia, pasta, txerrikiak, ortuariak, lekariak,marmeladak, perretxikoak, ardoa (nola ezba!), haragia... Horrez gain, tailer ezberdi-nak egongo dira eta baita kale antzerkiaere. Aste osoan zehar Bionekazaritzak Ju-dimendi auzo gasteiztarrean Agroekolo-giaren Astea antolatu du, elikadurarekinlotutako tailerrak, hitzaldiak zein bertokoelikagai ekologikoekin prestatutako afariagroekologikoak eginez. Bionekarabaitxiera ekitaldi ezin hobea da aste osokojardunarentzat.

DEBABARRENEKO ASTE EKOLOGIKOA

Bihar ere badago beste hitzordu garrantzi-tsu bat –Bergarako Kilometroak festazgain–; Eibarko Urkizu pasealekuan ospa-tuko den bosgarren Debabarreneko Azoka

Ekologikoa. Kasu honetan, Biolur Gipuz-koa da antolatzailea, Debemen, EibarkoUdala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta ENE-EKren laguntzarekin. Honek ez du izangoBionekarabaren neurria, baina txikiagoaizanagatik aniztasunean pareko izango da,mota guztietako elikagai ekologikoak es-kainiz. Azoka animatzeko, landaketa etasukaldaritza tailerrak egingo dira. Bionekarabarekin gertatzen denaren al-

derantziz, non azoka aste osoko ekintzenkolofoia den, Eibarko azokak hasiera ema-ten dio Debabarreneko Aste Ekologikoari.Hala, urriaren 3an Elgoibarko Txillarreekodendan sukaldaritza tailerra antolatudu Biolurrek, eta 5ean, aldiz, ElgoibarkoEkoalboraz baserriko baratza bisitatzekoaukera egongo da. Ekintzok doakoak izan-go dira, baina parte hartzeko aldez aurre-tik izena eman beharra dago Biolurreradeituta edota [email protected] helbideraidatzita. Urriaren 15ean, berriz, Urretxukoazoka ekologikoak hartuko du lekukoa Gi-puzkoan.Bizkaiari dagokionez, Euskal Herrian eli-

kadura ekologikoaren inguruan ospatzendiren ekitaldi garrantzitsuenetarikoa dau-kagu martxan, atzotik hasi eta iganderaarte. BioCultura Bilbo erakustazokaz arigara, Vida Sana elkarteak antolatzen duenbilkura handiaz: 250 erakusketari, gehien

bat elikadura ekologikokoak, baina baita bioeraikuntza, kosmetika naturala zeinenergia iraunkorrarekin loturikoak ere.Jarduera paralelo ugari ere programatutadaude (180 inguru), hitzaldiak, showcoo-king saioak, mota guztietako tailerrak(Mamaterra umeei zuzendutako guneanprogramazio bete-betea dute) eta baitakontzertuak ere, Kepa Junkerak igandeaneskainiko duena kasu. Trikitilariak ikasta-rotxo bat eskainiko du urriaren 2an, arra-tsaldeko lauretan, eta ondoren kontzertutxiki bat emango du, Sorginak abeslari tal-dearekin batera. Bizimodu arduratsuarenerakustazoka honetan bertoko eragile eko-logikoek eta ENEEKek EkoEuskadi guneaantolatu dute, 20 postu eta 27 erakusketaribilduz bertan. Laugarren ekitaldia bete-tzen du aurten BioCultura Bilbok, aurrekourteetan izandako jende uholdeak errepi-katzeko asmoarekin.Urria, hilabete oparoa eta anitza. Tokiko

baserri ekoizpen ekologikoak eskaintzendizkigun jakiez gozatzeko sasoi egokirikbada, hauxe da aproposena. Elikaduraekologikora hurbiltzeko aukerak, behin-tzat, ez dira faltako.

Urri ekologikoa

HUTSA

ENEEK

ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

Page 28: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

herritarrak

Kalabazan KulturEkimenak elkar-tearen istoriopoetikoa oraindela hiru urtehasi zen, Getxo-

ko Udalak gazteen arteanproiektu berritzaileak sustatze-ko Wanted lehiaketa deitu zue-nean. Edo, zehatzago esateko, Jo-ne Ibarretxe, Irati Astobieta etaGarazi Basterretxeak unibertsi-tate ikasketak amaitu zituztene-

an, Jonek eta Iratik Arte Ederraketa Garazik Euskal Filologia. As-mo bera zebilkien gogoan hirulagunei, bakoitzak bere esparru-tik euskal kulturari ekarpentxoaegitea. Bazekiten zenbait leku-tan book trailer delakoak egitenzituztela, eta lehiaketara aurkez-teko proiektuaren ardatza hori-xe bera izan zitekeela bururatuzitzaien. Bururatu, eta burutuegin zuten. Euren proiektua,gainera, irabazleetako bat izan

zen, eta eman zieten dirua booktrailer lehiaketa bat antolatu etaKalabazan Kultur Ekimenak el-kartearen webgunea abiatze-ko –baita horretarako presta-kuntza teknikoa jasotzeko ere–baliatu zuten.

Book trailer lehiaketaren hel-burua gazteen artean irakurketasustatzea da, irakurketa erakar-garri egiteko modua, teknologiaberriak baliatuz, eta, aldi bere-an, gazteen sormena akuilatzea.12 eta 18 urte bitarteko gazteekparte har dezakete lehiaketan,eta liburu bat irakurri ondorenharen gaineko trailer bat sortubehar dute.

«Gazteei literatura eta euska-ra euren ohiko esparruetarahurbiltzea ere bilatzen dugu, ka-su honetan ikus-entzunezkoenmundura. Halaber, sortzen di-tuzten bideoen bidez euren iru-dimena eta adierazteko gaitasu-na ere lantzea bilatzen dugu»,azaldu dute. Book trailer-ena Ka-labazan elkartearen helburu na-gusiekin bat datorren jarduerada: gazteen artean kultura etaartea sustatzea, euskararen era-bilera bultzatuz.

Baina book trailer lehiaketaberen kultur elkartearen lehe-nengo proiektua baino ez da.Ideia berari eutsita, bideopoesialantzen hasi ziren. Book trailer-en helburu eta prozedura ber-tsuak baliatzen dituzte, bainapoesiara mugatuta. Hartara, ele-berri edo testu luze baten gaine-ko trailerraren ordez, poema batda lanaren motiboa, betiereikus-entzunezkoak baliatuta etasormena landuz, animazioarenzein interpretazioaren bidez.

POESIA XUXURLATUA

Taldearen hirugarren proiektunagusia, azkenik, poesia xuxur-latua da. Kartoizko tutu luze ba-ten bidez poemak errezitatzea,alegia. Tutu horren bidez iristenda xuxurla entzulearen belarri-ra. Tutua oso garrantzitsuaomen da, xuxurlatzeko kanaladelako, soinua zuzen eta ba-rreiatu gabe iristea erraztenduen kanala, hain zuzen ere. Xu-xurlatzeko, poesia omen da ego-kiena, bai musikalitateagatik,bai erritmoagatik; edonola ere,mikroipuinak ere xuxurlatuizan dituztela diote. Estatu fran-tseseko artista talde batek sortuomen zuen errezitatzeko moduhori; hala ere, Kalabazan elkar-teko kideek Argentinatik ekarrizuten Euskal Herrira, elkartea-ren helburuetarako praktikaegokia zela iritzita. 2014an, Iratihara joan zen eta Cordobako ka-leetan Celeste Aguero argenti-narrak poema bat xuxurlatzeriknahi al zuen galdetu zion. ColorSusurro taldeko kidea da Celes-te, eta poesia xuxurlatua balia-tzen du besteak beste Memoria-ren Egunean edo EmakumearenEgunean ekitaldiak antolatzeko.

Kalabazan elkartearen jardue-ren arrakasta ikusita, ikastaroedo tailerrak ere eskaintzen hasiziren, book trailer-ak eta bideo-poesia egiten zein olerkiak in-terpretatu eta xuxurlatzen ikas-teko. Tailerrok book trailerlehiaketei begira antolatzen ha-si ziren, parte hartzaileak pres-tatzeko. Poesia xuxurlatuko tai-lerretan, halaber, ahozkotasunaeta komunikatzeko gaitasunalantzen dituzte. Lehenbiziko jar-duera tutua apaintzea omen da,eta lan horren bidez hasten dira

infraganti

Euskal kulturari ekarpena egiteko asmoz, Getxoko Udalakantolatutako lehiaketa batera aurkeztu ziren Jone Ibarretxe,Irati Astobieta eta Garazi Basterretxea. Lortutako sariarendirua Kalabazan Kultur Ekimenak elkartea abiatu eta «booktrailer» lehiaketa bat antolatzeko baliatu zuten. Bideopoesiaeta poesia xuxurlatua dira haien ekarpenaren beste bi atal.

KALABAZAN

Jone Ibarretxe, Irati Astobieta eta Garazi Basterretxea, Kalabazan elkarteko kideak. Monika del VALLE | ARGAZKI PRESS

Page 29: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 28 / 29

ikasleak elkarrekin hitz egiteneta konfiantza hartzen.

HEGOAMERIKAN XUXURLAKA

Iaz, Kalabazan elkarteko kideeiekimen ibiltari bihurtu zitzaieneuren jarduna. Urtarriletikmaiatzera Txile, Argentina etaUruguain izan ziren. Book trai-ler lehiaketarako eta bideopoe-sia egiteko formakuntza taile-rrak ematera joan ziren, tutuakaldean. Celeste Aguerorekin ha-rremanetan jarri eta Argentina-ko zenbait lekutan ibili zirenjendeari poesia xuxurlatzen,euskaraz, ondoren itzulpenaegiten bazuten ere. «Garrantzi-tsuena entzutea da, ulertu bainolehen ere», azpimarratu dute.

Argentinan, kulturguneetaneta Buenos Airesko euskal etxe-an mugitu ziren gehienbat, etahiru ikastetxetan bideopoesiatailerrak eman zituzten. Poza-rren hartu zuten ikasleen partehartze gogotsua. Saio bakoitzakhiru ordu irauten zituen. Poema

irakurtzen zuten eta gero ikasle-ek mozorroak eta han zeudenmaterialak baliatzen zituztengrabaketa eta animazioak egite-ko. Bideopoesia formatua ego-kiagoa zen saioetarako, liburubat irakurri beharrean, nahikoabaita poemabat entzutea.

Txilen etaUruguain erehainbat poe-ma xuxurlatuzizkieten he-rritar ugariri,tartean Uru-guaiko presi-dente ohi PepeMujicari etaharen emazteLucia Topo-lanskyri . Ka-sualitatea izanomen zen. Lagunarteko solase-an, gazte batek esan zien Mujicaezagutzen zuela, eta nahi bazu-ten deituko ziola. Txantxetan arizelakoan, baietz esan zioten.

Txantxa serioa izan zen, ordea,lagunak presidenteari deitu etapresidenteak euskal poesiarenxuxurla entzuteko gonbitaonartu baitzuen. Maiatzaren 1azen, eta mitin baten ondorenbazkaria egin zuten Mujicak eta

bere alderdi-kideek. Harajoateko me-zua bidali zien Mujicak Irati,Jone eta Gara-ziri, eta presi-dentetza ma-haian jarrizituen. Muji-cari Sarrio-n a n d i a r e n“Harriak etaherriak” poe-ma xuxurlatuondoren, Jo-

xean Artzeren “Txoria txori” xu-xurlatu zioten Luzia Topolansky-ri. Hunkitu egin omen ziren biak.

Kalabazan kultur elkarteko ki-deak ez dira poesiatik edo litera-

turatik bizi. Irati AEK-ko euskarairakaslea da, Jonek bideogintzanlan egiten du, EITBn, eta Garazi,Liverpoolen euskara eta kulturaeskolak ematen igarotako den-boraldi baten ondoren, Feminis-mo master bat egiten ari dauneotan. Ez dira poesiatik bizi,baina uste osoa dute poesia bizi-tzeko modua dela, eta edozeinlekutan topatzen dela. Balitekehala izatea; edonola izanda ere,eurek hemen ez ezik, etxetikmilaka kilometrotara ere topatuzuten.

Datorren martxorako Duran-gon book trailer tailer bat egiteaaurreikusita daukate, baina ha-ren aurkezpena abendu hasie-ran izango da, lekurik apropose-nean, bertako Liburu eta DiskoAzoka entzutetsuan, hain zuzen.

Hara Jone, Irati eta Garazikeuskal kulturari egindako ekar-pen xuxurlaria. Eta hala bazanala ez bazan... •

Poesia bizitzeko modua dela uste dute Jone, Irati eta Garazik. Monika del VALLE | ARGAZKI PRESS

hutsa

Txilen, Argentinan eta Uruguain hainbatpoema xuxurlatu zizkieten herritar ugariri,tartean Uruguaiko presidente ohi Pepe Mujicarieta haren emazte Lucia Topolanskyri

Xabier Izaga Gonzalez

«‘Book trailer’-ek gazteei literatura eta euskaraeuren ohiko esparruetara hurbiltzea bilatzendute, eta sortzen dituzten bideoen bidez eurenirudimena eta adierazteko gaitasuna lantzea»

Page 30: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ k

omu

nik

azio

a Hiru egun pasatu zituenTunisiako mendi idorre-tan bizikletarekin gal-duta: lehenengo egune-an janarir ik gabegelditu zen, bigarrene-

an urik gabe, eta hirugarrenaren ilu-nabarrean oasi bat aurkitu zuen. Hu-ra poza! Gizon batek tea eta itzalaeman zizkion. Esperientzia beldurga-rria bizi izan zuen Sergio FernandezTolosa bartzelonarrak: eta errepika-tzea erabaki zuen.Munduko basamortu zabalenak bizi-

kletaz zeharkatzen hasi zen, beti baka-rrik.«Beti bakarrik»; hori da besteok pen-

tsatzen duguna. Sergiok eulien lagu-nartea aipatzen du. Australia, Atacama,Mojave, Namib, Kalahari, Gobi eta Sa-haran, bidaiatzea jarduera ezin mono-tonoagoa da, orduak eta orduak ezergertatu gabe joaten dira, eguzki-galda-tan. «Eta azkenean barne erritmo batlortzen duzu; pedalei etengabe eragiteameditazioaren antzeko zerbait bihur-tzen zaizu, aspaldiko arazoak eta bizi-tzako katramilak argi ikusten dituzubat-batean. Beste une batzuetan, aldiz,burmuinak fantasiak sortzen ditu. Aus-tralian, eguzkipean kiskaltzen ari nin-tzela, euli pila bat jarri zitzaizkidan be-soetan. Tira, beraiek ere gaizki pasatzenariko dira, edan dezatela nire izerdia.Eta euliekin hitz egiten hasi nintzen.Beste aukera bakarra haserretzea etaetsitzea da. Eta basamortua zeharkatze-ko lasaitasuna behar da».Naturaren lege gogorrenen kontra

aritu zen, gero lege horiei men eginbehar ziela ikasi zuen, eta basamor-tuan bizitzen dakiten gizakiek txundi-tu zuten.Bizikletaz joan nahi zuen: gailu umi-

la delako, nekearen edo zulatu batenondorioz Namibiako herrixka bateangeldiarazten zaituelako, inor gelditzenez den herrixka batean, eta bertakoekbegi onez hartuko zaituztelako. «Truka-keta bat izaten zen. Etxeetara gonbida-tzen ninduten, jana eta lotarako lekuaeskaintzen zidaten eta aholkuak ema-ten zizkidaten. Mauritanian bero-kolpebat jasan nuen, Mongolian ekaitz bor-titz batek harrapatu ninduen, eta berta-

koek etxean hartu ninduten. Ez zutendirurik nahi izaten, baina jakin-minapizten zitzaien bizikletaz agertzen zenestralurtar bizardun bat ikusita, eta ni-re kontuak entzun nahi zituzten. Es-kualde oso bakartietan, berritasun exo-tiko bat nintzen. Ulertzekoa da.Turistak ibiltzen diren lekuetan, aldiz,ez zen gauza bera gertatzen. Marokonlehenengo gauak ostatuetan pasatu ni-tuen, baina hirietatik aldentzen joannintzen eta, halako batean, Atlasekoherri galdu batean, igeltsero batzuekeraikitzen ari ziren etxean lo egiteragonbidatu ninduten eta kuskusa pres-tatu zidaten. Orduan konturatu nin-tzen benetako bidaia hasten ari zela».

Badirudi, beraz, turistaren eta bi-daiariaren artean alderik badagoela.«Bai, baina bertakoek erabakitzendute, ez zuk. Bertakoek nola hartzenzaituzten: zuri alfonbra bat saltzekobeste asmorik ez badute, turista batzara; etxean hartzen bazaituzte, zu-re bizitzaz eta zure herrialdeaz gal-detzen badizute, orduan bidaiari bat

zara, talde antolatu batean joandaere. Haiek erabakitzen dute zu zer za-ren. Tira, ganoraz jokatzea da garran-tzitsuena: begirunez, besteen bizitze-tan kontu handiz sartuz… edo sartugabe».Bidaiari mantsoa da Sergio. Konti-

nenteak orduko hamabost kilometrokoabiaduraz zeharkatzen ditu, eta herritxikietan egun mordoxka bat igarotzeagustatzen zaio. «Badira bidaiari ausar-tagoak, oldarkorragoak, ez dakit noladeitu, baina nik denbora behar dut. Wa-latan, Mauritaniako basamortuko he-rrixka batean, aste oso bat pasatunuen. Okinak, gosaria ekartzen zidanandreak, dendakoak... denek ezagutzenninduten. Hitz-asperturen bat egitengenuen. Eta azkenean etxeetara gonbi-datzen ninduten. Beraiek eskatzen zi-daten argazkiak egiteko. Horiexek dirairudirik baliotsuenak niretzat: orainbegiratzen ditudanean, badakit pertso-na haiekin argazki bat baino askozgehiago bizi izan nuela». •

www.anderiza.com

«Beti bakarrik»; hori da besteok pentsatzen duguna. Ander IZAGIRRE

Basamortuetan galtzeaatsegin zuen txirrindularia

Ander Izagirre - @anderizaKazetaria

Page 31: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

2016 | urria | 1

GAUR8• 30 / 31

ERREPUBLIKA GARAIKO GASTEIZKO JOSTUNAK, BERDINTASUN ESKE

Juantxo EGAÑA

GASTEIZKO UDAL ARTXIBOA. CEFERINO YANGUAS

1931n, II. Errepublika iritsi zenetik jostunak eta lisatzaileak biltzen zituzten elkarteek zortzi orduko lanaldia, emakumeon etxez

etxeko lana desagertzea eta lantegiak sortzea aldarrikatu zituzten. Beste elkarte batzuek, hala nola Jostunen Batasunak eta Soi-

nekoen Langileen Federazioak, lan horiengatik soldata handiagoak eta gizonezkoenen berdinak izatea ere eskatzen zuten. Irudia

Gasteizen bizi zen Ceferino Yanguas Fiteroko semeak egin zuen 1934an, Gasteizko jantzigintza lantegi batean. Argazkilari hark

Araban lan egin zuen1920tik 1949ra bitartean. Yannguasen argazkiek jendarte arabarra eta Gasteizko hirigintza garapena isla-

tzen dituzte. Zenbait hedabiderentzat lan egin zuen, hala nola “El Pensamiento Alavés” eta “El Correo” egunkarientzat.

Page 32: NEURRIZ BIZI, DENAK BIZI GAITEZEN...2016/10/01  · kontsumituko balu, ia hiru Lur planeta beharko genituzke he - rritar guztiak asetzeko. Horrega - tik zioten berdeek eredu ekono

97

71

88

76

75

00

1

61

00

1