eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko...

4
eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa PROFESIONALEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA

Transcript of eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko...

  • eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa

    PROFESIONALEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA

  • AURREKARIAKE3 ezina ekinez egiteko proiektuak bi urteko ibilbidea du. 2016/17 ikasturtean jarri zen martxan lehenengo aldiz, eta egoera ezberdinetara egokituz, 7 ikaste-txetan garatu da dagoeneko. Zirkulazio eremuetatik hasi eta kanpo espazioe-tara, ikastetxe bakoitzean ingurune ezberdinak izan dira aztergai.

    2018/19 ikasturtera begira, E3 ezina ekinez egiteko proiektua adituen arteko elkargune bihuru nahi da haur eta nerabeak protagonista izaten jarraituko dutelarik. Proiektua bi ikastetxetan gauzatzea planteatzen da, prozesu ber-dintsua jarraituz, eta guraso, irakasle, aditu eta ikasleen arteko elkarrekintzaz gain, ikastetxe parte-hartzaileen arteko elkarlana sustatuz. Modu honetan, eskola-inguruneak eraldatzeko baliabide kolektiboak sortzeko abiapuntua izan daitekeela uste da.

    HELBURUAK• Inguratzen gaituzten espazioen eta transmititzen dituzten balioen arteko erlazioa ulertzea eta horren inguruan hausnartzea, ikuspegi oro kontuan har-tuz.

    • Ikasleak ikastetxearekiko duten identitate-erlazio espaziala lantzea, kulturartekotasuna, aniztasuna eta genero berdintasuna ardatz izanik, guz-tiontzat egokiak diren ezaugarri arkitektonikoak identifikatuz.

    • Ikastetxeko inguruneak eraldatzeko baliabideak eskaintzea, esperientziak partekatzea eta diziplina ezberdinak batuz elkarlanean, proiektu etiko eta jasangarriak sortzea.

    E3 PROIEKTUAE3 ezina ekinez egiteko proiektua eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren babesarekin, nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioak diseinatu eta sustatutako ekimena da.

    Aditu ugariren arabera, eraikitako ondarearen eta ingurunearen ezaugarri ar-kitektonikoek eragin zuzena dute ikasle eta irakasleen emozioetan, eta, beraz, baita erlazionatzeko eta ikasteko moduan ere. Baina, zein balio transmititzen dituzte gure ikastetxeetako espazioek? Zein eragin dute gugan? Jangelak, ko-rridoreek, sarrerak zein ikastetxeko komunek, bulliynga, elikadura jasangarria, elkarbizitza edota berdintasuna bezalako gai garrantzitsuak lantzeko eremuak izan daitezke, ikaskuntza prozesua ikastetxeko bizitzaren bidez espazio guz-tietara zabalduz.

    Diseinu- eta sormen- prozesuetan oinarrituta, balio etiko jasangarriak trans-mitituko dituzten ingurune hezitzaileetan bizi eta ikasi ahal izateko aukera da ezina ekinez egiteko proiektua. Arkitektura, pedagogia, antropologia eta artea uztartuz, ikasle, irakasle eta familiek diziplina ezberdinetako adituekin elkarla-nean ekingo diote eskola-espazioak eraldatzeko bideari, haurrak zein gazteak prozesuaren protagonista izango direlarik.

    1/3

  • ADITUEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA2018/19 ikasturtearen lehen hiruhilekoan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, Euskal Autonomi Erkidegoko bi ikas-tetxetan garatuko den E3 Proiektuan parte-hartzeko aditu ezberdinak bilatzen dira bi motatako kolaborazioen bidez: -Eskola espazio oro ingurune hezitzaile bilakatzeko prozesuan zehar aholkula-ritza espezifikoa eskainiko duen pedagogoa/antropologoa/psikologoa. Aditu bakarra aukeratuko da bi ikastetxeetarako.

    -Ikastetxe parte-hartzaileetako batean ekintza puntual bat gauzatuko duen artista/sortzailea. Bi artista/sortzaile aukeratuko dira eta bakoitzak ikastetxe batera bideratuko du bere proposamena.

    ORDAINSARIAK

    Artista/sortzaile bakoitzak ordainsari partida bat eta ekintza gauzatzeko material gastuentzako partida bat izango du. Ordainsari partidak 750,00€-tako zenbatekoa izango du, eta kasurik kasu, dagozkion atxikipenak ezarriko zaizkio. Horretaz gain, artista/sortzaile bakoitzak 750,00€ euro izango ditu ikastetxe bakoitzean garatuko den esku-hartzearen material-gastuetarako.

    Pedagogo/Antropologo/Psikologak diseinu-prozesu kolaboratzailean aholku-lari gisa jarduteko ordansari partida bat izango du. Ordainsari partidak 1.500,00€-tako zenbatekoa izango du, eta kasurik kasu, dagozkion atxikipenak ezarriko zaizkio.

    PROZESUAREN EGITURAKETAProiektua diziplinarteko lan-talde baten bidez garatuko da: arkitektoak, artis-tak, pedagogoak, antropologoak, irakasleak, ikasleak, auzo eragileak, etab. Helburu pedagogikoak aintzakotzat hartuz, eskola-espazioak (korridoreak, ikasgelak, sarrera, komunak, jangela, patioa etab.) eraldatzeko eta ikasleak al-daketa prozesu horren ekintzaile bihurtzeko interesa duen edozein ikastetxeri zuzenduta dago. Haurrak eta nerabeak protagonista izango direlarik, diziplina anitzeko profesionalekin elkarlanean garatuko da proiektua, eta ikastetxe-ko irakasle eta gurasoek ere parte-hartuko dute. LH, DBH zein Batxilergoko ikasleentzat diseinaturiko programa bada ere, 12-18 urte bitarteko ikasleen parte-hartzea da bultzatu nahi dena.

    Aditu eta erabiltzaileen arteko elkarlanean oinarrituta, diseinu-prozesu koope-ratibo bat eramango da aurrera. Ikastetxe bakoitzean lan-talde hetereogeneo bat eratuko da, adin, genero eta jatorri ezberdinetako ikasleak, irakasleak, gurasoak eta adituak bilduko dituena. Elkar sorkuntza prozesuaren emaitza espazioa eraldatzeko ideia-proiektu baten garapena da.

    2/3

  • INFORMAZIO GEHIGARRIAEdozein zalantza argitzeko edo proiektuaren inguruan gehiago jakiteko jarri gurekin harremanetan!

    www.e3proiektua.com [email protected]

    699 159 454 945 306 226

    Gasteizen, 2018ko uztailaren 23an

    ESKAEREN AURKEZPENADeialdia 2018ko uztailaren 23tik irailaren 21a arte irekita egongo da.

    Eskaera egiteko ondorengo formularioa bete beharko da:

    https://goo.gl/forms/da6IKK6UseKpctIb2

    BALORAZIO IRIZPIDEAK Deialdi honen oinarriekin bat egiten duten proiektuak baloratuko diraaditu kolaboratzaileak aukeratzerako orduan. Nondik Arkitektura eta Hezkunt-za-Ikerkuntza estudioak ondorengo irizpideak izango ditu kontuan:

    -IBILBIDE AKADEMIKOA ETA PROFESIONALA: Gaiarekin lotutako esperientzia profesioanala, ikasketa espezifikoak, egindako ikerketak, etab.

    -INTERESA ETA MOTIBAZIOA: Haur eta nerabeekin lan egiteko erraztasuna.

    -ESKU-HARTZE PROPOSAMENA: Ingurune hezitzaileak sortzeko diseinu prozesu kolektiboari profesionalki egingo zaion ekarpena.

    -ELEBIDUNTASUNA: Parte-hartzaile guztiekin komunikatzeko euskara eta gaztelera menperatzea, ahoz zein idatziz.

    Balorazioaren emaitzak irailaren 27an jakinaraziko dira, telefonoz zein helbide elektronikoaren bidez.

    KRONOGRAMA ETA EKINTZAK

    3/3