Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko...

25
Bizkaierazko gitxieneko hiztegia Xabier Amuriza Hiztegi hau gehienik batuan diharduen, baina Mendebalde ere- muko ikasleak aurrean daukezan irakasleentzat pentsaturik dago, batez be ikastola, eskola eta euskaltegietako irakasleentzat. Geroago eta gehiago dira euskalkiaren kontzientziaz jabetzen doazenak, baina sarritan erdi galduta aurkitzen dira euskalkiaren erreferentzia nagusiei buruz. Beharbada bizkaiera halako zertzelada exotiko batzukaz edo oso berba lokalakaz bat egiten dabe, edo, teorian erizpide zuzena euki arren, gero ez dakie ziur erizpide hori zeintzuk berbatan gauzatu. Umeakandik edo ikasleakandik entzuten dabenetik gidatzen dira. Hiztegitxo honen bigarren hartzaile nagusiak, batuan idaztean, gure euskalkiaren kolorea emoteari ondo deritxoenak dira. Berben garrantzia oso erlatiboa izan arren, badagoz euskara batuan ezelako bildur barik erabili geinkezanak eta behar geunkezanak (eroan, begi - tandu, txarto, ederto, amama, aitita, asago, biago, agiraka, aldats, abade, dagoz-zagoz... eta ehundaka) eta beste batzuk euskalkiaren barruan garrantzitsu diranak, astearen egunak, esaterako. Etxetik martitzena-ta dakarzan umeak eskolan be entzun behar ditu, nahizta liburuetan asteartea eta abar ikusi. Bizkaierazko gitxieneko hiztegia esatean, euskalki horretako berba ezbardinak batzen dira sarrera lez, ez euskara batuagaz bat datozenak. 111 Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Transcript of Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko...

Page 1: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

Bizkaierazko gitxieneko hiztegiaXabier Amuriza

Hiztegi hau gehienik batuan diharduen, baina Mendebalde ere-muko ikasleak aurrean daukezan irakasleentzat pentsaturik dago,batez be ikastola, eskola eta euskaltegietako irakasleentzat. Geroagoeta gehiago dira euskalkiaren kontzientziaz jabetzen doazenak, bainasarritan erdi galduta aurkitzen dira euskalkiaren erreferentzia nagusieiburuz. Beharbada bizkaiera halako zertzelada exotiko batzukaz edooso berba lokalakaz bat egiten dabe, edo, teorian erizpide zuzena eukiarren, gero ez dakie ziur erizpide hori zeintzuk berbatan gauzatu.Umeakandik edo ikasleakandik entzuten dabenetik gidatzen dira.

Hiztegitxo honen bigarren hartzaile nagusiak, batuan idaztean,gure euskalkiaren kolorea emoteari ondo deritxoenak dira. Berbengarrantzia oso erlatiboa izan arren, badagoz euskara batuan ezelakobildur barik erabili geinkezanak eta behar geunkezanak (eroan, begi -tandu, txarto, ederto, amama, aitita, asago, biago, agiraka, aldats,abade, dagoz-zagoz... eta ehundaka) eta beste batzuk euskalkiarenbarruan garrantzitsu diranak, astearen egunak, esaterako. Etxetikmartitzena-ta dakarzan umeak eskolan be entzun behar ditu, nahiztaliburuetan asteartea eta abar ikusi.

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia esatean, euskalki horretako berbaezbardinak batzen dira sarrera lez, ez euskara batuagaz bat datozenak.

111

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 2: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazkoberezia izan daiteke eta hori da hemen jasotzen dana. Adibidez, lotu= gelditu, edo adi = begira. Berba honein adiera komunak ez dirajasotzen. Horrez gainera, ahal dala, bizkaierazko sinonimoen sorta-txoetan batzen dira. Batzuk mendebaldetik harago doaz, jakina.Esaterako, logura, geriza ... gure euskalkitik kanpora be badagoz,baina batuan berba egitean edo idaztean, logale, itzal ... behar dalabegitandu ohi jake bizkaitar askori, nahizta logura eta geriza besteakbaizen batuak izan. Sarreren azalpentzat datozen sinonimoak askotanbizkaierakoak dira, baina baita zabalagoak be. Esaterako, gura, txar -to... sarreren azalpentzat nahi, gaizki... emoteak ez dau esan gurahoneik bizkaieran erabiltzen ez diranik, euskalkiaren zati handia har-tzen dabe-ta.

Azkenik, zerrenda luze samarra izanik, lehenengo begikolpeangarrantzitsuen begitandu jatazanak maiukuskulaz ipini dodaz.Bereizte hau sarritan dudazkoa izan arren, argi dago, esaterako,amama eta apatx ez dirala inondik be garrantzi eta maiztasun bardi-nekoak. Azken batean, berben garrantzia bakotxaren gorabeherandago. Perratzaile batentzat apatxa etenbako elementua izango da.Hemen nahikoa da zerrenda honek norbere balorapena egiteko bidebat emotea, azken baten berba ezbardinen eskala bakotxak egin beha-rrekoa da-ta. Baleiteke zerrenda honetan berba garrantzitsuak faltaizatea, baina hemen datozenak, batez be maiuskuladunak, garrantzi-tsuak dira gure euskalkian.

* * *

ASTEAREN EGUNAK: Astelehen, martitzen, eguazten, eguen,bariku-bariaku, eguakoitz-egubakoitz, zapatu, domeka.

U RTEAREN HILAK: Urteil-ilbaltz, zezeil, marti-epail, apiril--jorrail, maiatz-lorail, bagil, garagarril, abuztu-dagenil, irail,urri-urril-urriak, zemendi-azil, abendu-gabonil-lotazil.

112

Xabier Amuriza

Page 3: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

Honeitatik MARTI gaur be erabilera osoan dago. URTEIL arkai-koa da. ZEZEIL, EPAIL, BAGIL, GARAGARRIL, URRIL etaZEMENDI adinekoen ahoan entzun daitekez. EPAIL, JORRAIL,LORAIL, DAGENIL, AZIL, GABONIL eta LOTAZIL idatzietanaurkitzen dira.

* * *

ATZIZKI BATZUK

-Arren: Pozarren, amoriarren, Jaungoikoarren.-Azo / -arazo: -Azi / -arazi. Galazo, janazo.-Du: -Tu. Kantadu, faltadu... mogidu, hornidu, prijidu.-En: Harturen, emonen, eginen: hartzekoa, emotekoa, egitekoa.

// Ho r rek ez deko joanenik: ez deko joan saririk, ez daujoaterik merezi.

-ETAN / -ATEN / -KETAN: Pentsetan, kantetan... pentsaten...pentsaketan.

-GAZ / -KAZ: -Kin. Nigaz, aitagaz... zuekaz, gorasoakaz: nirekin...gurasoekin.

- Ke r a : Albokera, atzekera, aurrekera: alboz, atzeka, aurre r a n t zemoten dauala.

-Kotx: -Koitz: bakotx, bikotx, zazpikotx.-Ok: Nor hurbila. Danok, gareanok, ederrok.-Rean: -Dik / -tik: idunearean, bentanarean = idunetik, bentanatik.

Atzizki arkaikoa. -Tako / -teko: -Teko / -tzeko. Pentsetako, kantetako... zabalketako,

sinesketako... pentsateko, kantateko.-Tan: -Ten / -tzen: parkatan, zabaltan, apurtan... = parkatzen. -Tara: Honetara, horretara = honelan, horrelan. // Okerretara,

113

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 4: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

zabaletara = okerkera, zabalaren alderantz. // Ne uneutara, biok biotara = neu neure modura, biok alkarre npentzura, alkarregaz.

-Tea: Olgetea, etortea, imintea, hiltea.-Tearren / -tearrik: -Gatik: joatearren, saltzearren... joatearrik, saltze-

arrik.-Tsitu / -tzitu: -Tu. Baltzitu, putzitu, hatsitu-antzitu, hotzitu... =

hustu, puztu... Silaba bakarreko berbakaz batez be.-Tutea / -tuteko: -Tzea / -tzeko. Ondutea, hartutea, biztutea... ondu-

teko, hartuteko, biztuteko = ontzea... ontzeko.-Tzeako: -Tzeko. Hartzeako, batzeako, saltzeako = hartzeko...-Tzean: -Tzen. Hartzean, sartzean, batzean = hartzen...-Zino / -sino: -Zione / -zio. Salbazino, okasino, parkazino = salba-

zione, okasio, barkazio.-Zinoi / -sinoi: -Zino / -sino.

* * *

HIZTEGIA

ABADE: Apez, apaiz.ABADETZA: Apezgoa, apaiztasun. ABAZUZA: Ik. txingor.Abornada, abordada: Oldarra, erasoa. ABROSIDU: Ik. gogait.ADAUSI: Ik. ahausi.ADI: Begira. Adikune, begirakune: Begirada. / Begiratzeko modua. ADITU, AITU, ULERTU: Konprenitu, entenitu.ADITU, BEITU, BEGITU: Begiratu.

114

Xabier Amuriza

Page 5: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

ADUR, LERDEN: Lerdea, ahotik darion tua. Leku batzutan adu-rra umeena da eta lerdena handiena.

Afrontu: Haize gogorra. / Kanpoan, sapairik barik. AGIRAKA: Hasarre, errieta, liskarra, eztabaida gogorra. A H A R R AU S I : L o g u reak edo gogaitasunak eragiten dauan aho

zabaltzea.AHAUSI, ADAUSI: Zaunka. Aiko hemen, aikor-aiko hor, aiko han: Hona hemen, horra hor, hara

han. Aiko-maiko, aiko-maikoan: Ezbaia, zalantza. / Atxakia, atxakian.Ainube: Eguzkiaz osteko aldea.AITABITXI, AITA PONTEKO-PUNTAKO: Bateoan edo ponte-

an umea besoetan hartzen dauen gizonezkoa. AITAJAUN: Ik. aitita.AITU: Ik. aditu.AMABITXI, AMA PONTEKO-PUNTAKO: Bateoan edo ponte-

an umea besoetan hartzen dauan andrazkoa.AITAXE: Aitaginarreba.AITITA, AITAJAUN: Aitatxi, aitona.Aken, akan, kapar, kaparra: Abereen narruko parasitoa. AKORDATU, AKORDE: Ik. itzartu.Alarao, alarau: Minezko, alazko oihua.Alazo: Egokia. / Egokiro. Alazo dator: bete-betean, egoki dator.Alazoko, alasoko: Egokia, ondo datorrena. / Handia, tamainu han-

dikoa. ALDAR: Ik. aldats. ALDASGORA, ALDASBEHERA: Goranzko aldatsa, beheranzko

aldatsa.ALDATS, ALDAR: Aldapa. ALDENDU, URRINDU, ASAGOTU: Urrundu, urrutiratu. /

Aldendu: desagertu.Aldikada: Denporaldi bat. / Gatx edo zerbaiten kolpea. Aldikadak

dekoz, aldikadak emoten dautsoz.

115

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 6: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

Aldra: Talde, moltzo.AMAI, AKABU: Amaiera, bukaera. AMAMA, AMANDRE: Amatxi, amona.Anda, ateut: Hilkutxa, zerraldoa. / Anda: gaisoak eroateko ohetxoa.

Andan eroan, andandaka ero a n : bi edo gehiagoren art e a nbizkarrera jaso barik eroan.

Andari: Anda edo hilutxa eroalea. ANTXINA: Ik. behinola.ANTZ, ANTZITU: Ik. hats.Antza, antza danez, itxurea danez: Dirudienez. Aparau, azartau, azartatu: Parean jo.Apatx: Animalien hatzazala. APUR, PITI, PITIN: Pixka. ARAMU, PARASMA, MASMAU: Armiarma.Arat, aratean, aratin, aratinik: Ahoz gora.Arazo, arazu, beharleku: Zeregina, batez be endredoso samarra. Ume

txikerrak arazo handia emoten dau. Ganaduek arazu handie deko.Jaieguna izan arren, baserrian beti dago arazoa.

Arbin, armin: Estu samarra, ezin egonez dabilena. / Jenio bizikoa.Arbindu, armindu: Arbin jarri, jenio txarrean paratu. ARDI: Kukuso, arkakuso.ARDURA, LEBA: Axola. Ez dautso ardura, ez jako ardura. Ez deko

lebarik.AREAN, AREAN BE-BERE: Ezer, inor. / Nonbait, hainbaten. Bai

arean. Deklinatu egin daiteke: areanek, areani...ARIN, BIZKOR, AGURO, ARINEKETAN, ARIN ARINGA,

A N TX I N T XIKA, GALA PAN, ARRAPA LA D A N : L a s t e rk a ,korrika.

Armin: Ik. arbin. Arbindu: Ik. arbindu.ARO: Giro. Gauaro, ibiltaro, egotaro...ARRA: Esku zabalaren neurria hatz lodiaren puntatik txikiaren pun-

tara.

116

Xabier Amuriza

Page 7: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

ARRABIO, ERNEGU: Amorru, hasarre handia, amorrazioa. Arrakada: Belarritako.Arrakala, arrakalatu: Pitzadura, pitzatu, arraildu. Arramuskada, erremuskada: Erneguzko, jenio txarreko keinua.Arran, arren: Joare, zintzarri.Arranpalo: Ik. kuso.ARRASTI, ARRASTIRI: Arratsalde. ARTASI, ARTASIAK, ARTASIKADA: Guraize, guraizeak, guraize-

kada.Artasiku, artazuku, dungulu: Morokila.Arteak hartu ezinik: Sosegatu ezinik, bere onean paratu ezinik.ARTEGA, ARTEGATU: Urduri, urduritu.ARTEZ: Zuzen.ARTXO, AXURI: Bildots.ASAGO: Urrun. ASAGOTU: Ik. aldendu.Asasku, asaskaldi, asaskatu: Gogoa askatzea, esturatik nasaitzea.ASKO DA, BA! ASKO DOK, BA!: Harridurazko edo ezustezko

esapidea.Aspel, asmel, azao: Sorta.ASTIRO, GELDIRO, POLITO: Mantxo, poliki.Astrapala, eskandalu: Zaratots, iskanbila.Ateut: Ik. anda.ATOAN, BEHINGOAN, AURKI: Berehala.ATZAMAR: Eskuko hatza.Aume: Ahuntzaren umea.AURKI: Ik. atoan. / Ik. hainbaten.AURRERANTZEAN: Honez aurrera, hemendik aitzina.AURRETIAZ, AURRETIXEK-XIK: Aurrez, aldez aurretik.AURREZ, EURREZ, AURREZEAN: Ugaritasun handian. AURT, JAURT, HEURT: Ganaduei buelta eragiteko oihua. /

Itzultzea.

117

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 8: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

AUSIKI, USIKI : Ik. usigi.AUTU: Barriketa, solas.Autu-mautu: Ipuinak eta pasadizoak. Autu-mautuak, autu-mautuan.Axuri: Ik. artxo.Azao: Ik. aspel.Azartau, azartatu: Ik. aparau.AZATZ: Ildo. / Saila, ordena. BAGA, BAGE, BARIK, BAGERIK: Gabe.BAGAKO, BAGEKO, BAKO: Gabeko.BAINO: Baizik. Hori baino ez? Ez daukagu isilik egotea baino.BAKO: Ik. bagako.BANAN, BANANGO, BANANDU: Banaka, banakako, banatu.BAPE, BAT BE, BAPERE, BAT BERE: Bat ere.BAPEZ, BAT BE EZ, BAPEREZ, BAT BERE EZ: Bat ere ez.BARIK: Baino, baizik. Hau barik bestea. Beharra barik dirua behar

da.BARIK, BAGERIK: Ik. baga, bage. BARREN: Gauza baten beheko aldea. / Bera da barren! Heuk egin

dok barren!Barrena: Gitxienez. Mila hogerleko barrena.BASA, LUPETZ, KAKATZA: Lohi, lokatz. BAZKALOSTEKO: Ik. biago.Baztarrak: Oso asko, ezin gehiago. Baztarrak galdu, baztarrak iraba -

zi, baztarrak bete diru.BE, BERE: Ere.Begirakune: ik. adikune.BEGITANDU, BEGITANTZINO: Iruditu, irudipen. BEGITU: Ik. aditu.BEHAR, BEHAR EGIN, BEHARGIN: Lan, lan egin, langile.BEHARLEKU: Ik. arazo.Beharrean: Erdizka, ahaldan moduan, justu samar. Dana beharrean. BEHARRIZAN, PREMINA: Behar, premia.

118

Xabier Amuriza

Page 9: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

BEHINOLA, ANTXINA: Behiala, aspaldi. BEHINGOAN: Ik. atoan.BEITU: Ik. aditu.BEKOKI: Kopeta.BELU: Berandu.BERBA, BERBETA, BERBALDI, BERBALDUN: Hitz, hizketa,

hitzaldi, hiztun.BERBARO: Berba hotsa.BEREBIZIKO, ALAZOKO: Aproposko, oso egoki.BEREN BEREGI, BERARIAZ, BEREIN-BEREIN, BEREN

BEREZ: Apropos, espreski.BERENDIA: Ik. urlia. Beresi: Ik. txaraka. BESTE, BESTEKO, BESTEAN: Adina, bezanbat, adinako, bezan-

batean.BESTELAN, BESTELANIK, OSTEAN, OSTANTZEAN, OSTE -

RANTZEAN, EZPABE, EZPABERE: Bestela.BEZ, BE EZ, BEREZ, BERE EZ: Ere ez.BIAGO, EGUERDIOSTEKO, BAZKALOSTEKO: Bazkalondoko

lotaldi txikia.BIDER, BIDAR: Aldiz. Hamar bider.Birrin, birrindu: Zati txiki txikia, xehetu.BIRRITAN: Bi bider.BITS: Apar. / Bitsetan, uraren ganeko bitsetan bizi.BIZKOR: Ik. zoli.BIZTU: Ik. izio.Bornu, bornuan: Inguru, inguruan.Brankatik emon: Musturrekoa, kontrako zartada emon.BURU: Gaiso-buru, lelo-buru egin. Gaiso planta egin. BUZKANTZ: Ik. odoloste.DANDARREZ, TARRAZ, TATARREZ, NARRAZ, TARRASKA:

Herrestan, arrastaka.

119

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 10: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

Denganino, demonino, arrano: Zantar denganinoa!DIDAR: Ik. txilio.DIHAR, DIDAR, DIHARKA, GEDAR, GEDARREZ : Deihadar,

deihadarka.DINGILIZ, DINGILIZKA, DINDILIZKA, T X I N TX I L I Z K A ,

ESKEGITA: Dilindan, zintzilik.Domistikun, doministikun: Ik. usin.Domun santu, domu santu, domuru santuru: Santu guztien eguna. Droga: Liskar, hasarre. Drogan egin, beti drogan dabilena.Drogoso: Droga edo liskar zalea. Dungulu: Ik. artasiku.Durdidu, durditu: Durduzatu, zorabiatuta itxi.DURUNDI, DURUNDU: Zarata ozena, batez be oihartzuna edo

erresonantzia.DZANGA, MOSUGER: Urpean murgiltzea. / Dzanga: edatearen

onomatopeikoa. Dzanga-dzanga edan.EBATZI, ERABAGI: Erabaki. EDEGI, IDIGI: Ireki.Eder egin: Aurrekoagaitik ondo esan.EDERTO: Ederki.EDO: Edonor, edonon, edonoz, edozelan, edozenbat...Egin eginean: Justu justuan, behar dan une unean.Eginean: Norabait joera adierazoten dauana. Gora eginean, behera

eginean, albora eginean.EGON: Gagoz, zagoz, dagoz; gengozan, zengozan, egozan... EGUERDIOSTEKO: Ik. biago.Eguzkibegi: Eguzkiak jotzen dauan aldea, egutera.EI: Omen.Elai: Enara.ENE: Ai ene! Ene! Zu hemen?ENPARAUAK, ENPAIDUAK, GANERAKOAK, GAINETIKO-

AK: Beste guztiak, gainontzekoak.

120

Xabier Amuriza

Page 11: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

ERA: Aukera, egokiera. Gauzak erara etorri. Ezkerretik ez dekot era -rik.

ERABAGI: Ik. ebatzi.ERAGIN: Azo-arazo. Jan eragin, ikusi eragin.Erago, eragon: Jardun, ari izan. Daragoiot, daragoiozu... neragoion,

eragoion...ERASO: Esanazo, ezkutukoa etara. / Mezea eraso: mezan abadeari

lagundu.ERDU, ERDUE, ERDUZE: Zatoz, zatoze. Erkin, erdikin: Makala, osora heltzen ez dana.Erlabio, erlamino, kurubio, kurumino: Liztor.ERNEGU, ERNEGATU, ERNEGETAN, ERNEGOSO: Hasarre,

hasarratu, hasarrekor.EROAN: Eraman. Daroat, daroa, daroadaz, eta abar.EROSTA, HILETA: Kexa, ahuen. Hileta jo: penak kontatu.

Hiletie besterik ez dekona.ERPE, ERPA: Hatzapar, zenbait animaliaren hatzazala.Erripe, erripa: Aldasgoran edo aldasbeheran dagoen lekua.Eskandalu: Ik. astrapala.ESKATZ, ESKARATZ: Ik. sute.ESKEGI, ESEGI: Zintzilikatu.ESKEKO: Eskale.ESKOI, ESKUMA: Eskuin.EURAK, EUREN, EUREI...: Berak beren, berei... EURREZ: Ik. aurrez. EUTSI, EUTSIZ: Hartuizu, hartuizuz. Eutso, eutsok, eutsozak, eu -

tson, eutsonaz...EZAIN, MOTZ, ZATAR: Itsusi. EZEIN, EZEINEK, EZEINI, EZEIN BEZ...: Zein-en negatiboa,

bat be ez. EZ: Ez-entzun, ez-jakin, ez-ikusi... egin, entzun ez dauan planta

egin. / Ezune, ezurte: urritasun handiko unea, urtea.

121

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 12: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

EZIZEN, GATXIZEN: Guzurrezko izena, goitizena.EZKINO, EZKETINO: Ezkero, -z gero.EZPABE, EZPABERE: Ik. bestelan.EZPAZE, EZPADAZE: Baino, baizik.GALTZU: Gariaren lastoa.GANERAKOAK, GAINETIKOAK: Ik. enparauak.GANGAR, GANGOR, GANGUR: Galdor. / Gangarra, gangarre -

ria: harrosko buruarina, nabarmen zalea.GANORA, JAS, JITE: Taxu, molde, funts.GARAU, GARAUN, GARANDU: Ale, bihi, aletu. GARUNAK, GARAUNAK: Burmuinak. GATXIZEN: Ik. ezizen.GATZATU: Gaztanbera, esne gatzatua. Gauzeztan: Ezetako ez dana. Hauxe gizon gauzeztana!GEDAR: Ik. txilio.GELDIRO: Ik. astiro.GERIZA, GERIZPE, KERIZPE: Itzal.Gesu baten, gizi baten: Laster-laster, berehalaxe. GIZAJO, GIZARAJO: Ik. koitadu.GOGAIT, GOGAITU, GOGAIT EGIN, GOGAIKARRI, ABR O-

SIDU: Aspertasun, aspertu, aspergarri.Go i e n : Zerbaiten gorengo aldea. Me n d i a ren barre n - g o i e n a k .

Astegoien, udagoien...GOMUTA, GOMUTATU, GOMUTAGARRI: Oroitzapen, oroi-

tu, oroigarri.GORPU: Hilotz. GORTA, KORTA, OKOILU: Tegi, ikuilu.GURA, GURARI: Nahi, desio.HA, HAK, HAREK, HARERI... HAXE, HAXEGAITIK...: Hura,

hark, hari...HAGINKA: Ik. usigi.HAIN: Halako. Hain egunetan, hain lekutan. / Hain bakoa: dalako

zeozer bakoa.

122

Xabier Amuriza

Page 13: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

HAINBATEN, HAREN BATEN, HURREAN, AURKI, KONTI -XU: Nonbait, baiezpen baten hurbiltasuna adierazoten dabenak.

HALAN, HALANIK, HALANGO: Hala, halako.HALAN HOLAN, ZELAN HALAN, ZELAN EDO HALAN:

Nola edo hala.HALAN DA ZE, HOLAN DA ZE: Beraz.HARA, HONA: Zerbaitetik zuzen, jarraian. Jaiotzatik hara, atzerik

hara, ohetik hona.HARRI, HARRIABAR: Ik. txingor.Hatan horretan: Ezarian, igarri barik. Hatan be, hatan bere!: Bai gero! Bai, noski. HATS, ANTZ, HATSITU, ANTZITU: Kirats, kirastu. Usaina ona

dok, hatsa dok txarra.HEGAZ: Hegan. HEURT: Ik. aurt.HIGUIN, HIGUINDU, HIGUINGARRI: Nazka, nazkatu, nazka-

garri. HILETA: Ik. erosta.Hobari: Sal-erosian hobea izateagaitik tokatzen dana.HOBETO: Hobeki. HODEI: Ik. justuri.HOLAN, HONAN, HOLANIK, HOLANGO: Honela, horrela,

honelako.HONETAN, HORRETAN: Beraz, hau holan dala.Hordi, horditu: Mozkor, mozkortu. HORMA: Paret.HORRAITIO, HORRAITINO, HORREGAITINO: Esklamazino

partikulak. Holakorik horraitino!(H)OSTRO: Ik. orri.Hun: Muin.(H)uri, (h)uriko, (h)uritar: Hiri, hiriko, hiritar.HUR, HURREAN, PARAJE: Hurbil. / Hurrik bez, hurrik emon

bez: antzik ere ez, hurreratu ere ez.

123

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 14: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

HURREAN: Ik. hainbaten. IDAKO: Ik. irako.IDIGI: Ik. edegi.IDUL, IDULEZ, IDULEZTARA, IRUNTZI, IRUNTZIETARA,

ITZULIETARA: Alderantzia, alderantziz, azpikoaz ganera. IGARO: Ik. irago.ILUNTZE, ILUNDE, ILUNKERA, ILUNABAR: Ilunsenti, inular.INETAZI: Ik. txingor.INKADU, INKAU-EU: Itsatsi, atxiki. Horman inkeute. Eztule inkeu

bistezu.IRAGO, IGARO: Iragan. IRAKO, IRAGOKO, IDAKO: Igaro den. Irako astebetean. Idako

hogei urtean: joan den astebetean, iragan hogei urtean. IRUNTZI, IRUNTZIETARA: Ik. idul. Iskilimin: Ik. txalin.ITAUN, ITAUNE, ITAUNDU: Galdera, galdetu.ITZAL, ITZEL, UPELAKO, UPIELAKO: Egundoko, sekulako,

aparteko.ITZARTU, AKORDATU, ITZARRIK, AKORDE: Ernatu, atzarri,

esna. ITZULIETARA: Ik. idul. IXETU, IXOTU: Ik. izio.IZARA: Maindire.IZEKO: Izeba.IZIO, IZIOTU, IXETU, IX OTU, BIZTU: Izeki, piztu.Jadetsi, jaretxi, jaritxi: Erdietsi, lortu.JAGI: Ik. jaiki.JAGON, JAGOLE: Zaindu, zaintzaile.JAIKI, JAGI: Pilotaren jauzia. / Soltura, jareintasuna. / Soltea, airo-

soa.JAITON: Jagia, kanpetxanoa.JAKITUN, JAKITURIA: Jakintsu, jakinduria. Jakitun egon, ipini:

jakinean egon.

124

Xabier Amuriza

Page 15: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

Jantxakur: Non zer harrapatuko edo inoren lepotik dabilena.JARAMON, JAMON, KAUSINO: Ardura, arreta, kasu.JARRI: Ik. jesarri. JAS: Ik. ganora.JAURT: Ik. aurt.JAURTI, JAURTIGI: Aurtiki, bota.JAUSI: Erori.JESARRI, JARRI: Eseri.JITE: Ik. ganora. Justuri, hodei: Trumoi.JUSTURI: Ik. oinaztu.KAKALARRI, KAKAGURA, KAKASI: Kakagale. Bardin txizalarri,

txizagura, txizasi.KAKATZA: Ik. basa.KANPOSANTU: Ik. ortusantu.Kapar, kaparra : Ik. aken.KARU, KARUTU: Garesti, garestitu.Kasket, kazkar: Burezur, burua bera. Kasketaldi: bat bateko burue-

ra.KAUSINO: Ik. jaramon.Kazkar: Ik. kasket.KILI-KILI: Kilima.KILI-KOLO, KILI-KOLA: Loka. Pertsonetan, osasun urriz.KILI-MALA: Osasunez edo bestela erdizka.KIRIKIO, KIRIKINO, KIRIKOL ATZ: Triku, sagarroi. KOITADU, GIZAJO, GIZARAJO: Errukarri.KOIU, KOXU, KOHIDU: Hartu, harrapatu.KOKO: har. / Depresinoa. Kokoa euki, kokoak jota egon: jausita,

kokorrotuta egon. KOKOLO: Inozente, xalo, malezi bako.KOKOT: Garondo azpia.KONORTE, KONORTERATU: Korde, korderatu.

125

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 16: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

KONTIXU, KONTUXU: Nonbait, hurrean, ziur asko. Bai konti -xu, etorriko da kontixu.

KOPETA: Uletxorta, buruko ulez egiten dan txorta luzea.KOPLA, KOPLOSO: Atxakia, engainu, kexa, kexati. Ez nabil kople -

tan. Ume honek koplea besterik ez deko.KORTA: Ik. gorta.Koxo: Herren.KRISTINAU: Kristau.KUMA: Sehaska.Kurubio, kurumino: Ik. erlabio.Kuso, txuzo, txorikuso, txorimalo, txorimamu, belakuso, arranpalo:

Txoriak uxatzeko panpina.LABAN, LAPRAST, LARRAPAST, LABANKADA, LAPRAST A-

DA, LABAN-LAPRAST EGIN: Lerrakor, irristada, irrist egin.LAGUN: Pertsona. Txakurraren zaunkan igertzen da laguna ala ani -

malia dan.LAIN, BESTE: Adina, bezanbat. LANDA, ZELAI: Pentze, belaze. / Laua, aldats bakoa.Landur, lanbur, lanpar, sirimiri: Euri zehea.LA N TXE, LA N TXERIK, LETXE, LEGETXE, LET X E R I K :

Bezalaxe. / Etxean sartuz lantxerik: etxean sartuz batera.LANTZEAN, LA N T Z E A N - LA N T Z E A N : No i zean, tart e k a .

Lantzean bat: aldian bat.LAPIKO: Eltze. Berbalapiko, kontulapiko, tontolapiko, barrilapiko:

horreitatik asko egiten dauena edo daukana. LAPRAST, LARRAPAST, LAPRASTADA: Ik. laban. LAR, LARREGI: Gehiegi. Larra txarra. Larra dana da txarra.LASKITU, L AUSKITU: Ik. lorrin. LETXE, LEGETXE, LETXERIK: Ik. lantxe.LEGEZ, LEZ: Bezala.LEI, LEITU: Izotz, izoztu.LEKUTAN: Oso urrun. Lekutako amarenean dago hori!

126

Xabier Amuriza

Page 17: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

LELO, TENTEL, PAPAO, TOTO: Ergel. LEPO: Bizkar. Lepobete (emon, hartu...): zerbaitetik asko hartu edo

emon, gehienean gauza txarrak, zorrak, egurra eta holakoak. LERDEN: Ik. adur.Likin, likindu: Lingirda, lika, likaztu. / Itsaskor, likatsu.LOKA, LOKATU: Nasai, nasaitu, kilikolo jarri. / Oilaloka, oiloa

lokatu.LORRIN, LORRINDU, LASKITU, L AUSKITU: Lardaska, lar-

daskatu.Lotsari: Lotsakizun, lotsatzeko motiboa.LOTSOR, LOTSAKOR: Lotsati, lotsatzeko joera daukana.LOTU: Geratu, gelditu.LUKI: Azeri. LUPETZ: Ik. basa.LUPU: Ik. zantar.MADARI, MAKATZ: Udare, txermen. Gehienean makatza madari

txikia, mentatu bakoa. MAILUKI, MAILUBI: Marrubi.Malmutz, mamutz: Maltzur, tranposoa.Mamala: Tentela, andrazkoari aplikatua.Mando: Oso handia. Gizon mandoa, arrazoi mandoa.Mardo: Mardul sendoa, betea. MASMAU: Ik. aramu.Mausta-mausta, mauta-mauta, musta-musta, munta-munta: Jate

ugari eta gogotsuaren onomatopeia. Mausta-mausta jan: gogotsujan.

MAZAL, MASAL: Mantso, otzan.Mendu, mentu, mentau-eu, mentatu: Txerto, txertatu.MIAZTU, MIZKATU: Milikatu, mihia pasatu.Mizke, mizkin: Edozer jaten ez dauena, beti zerbait barriaren bila

dabilena.Mokil: Sokor, mokor, lurrezko harria lakoa.

127

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 18: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

MOLTSO: Harri inguruak garbitzeko trapua. Ahoan moltsoa sartzeamerezidu dau.

Monjor, monjorrada: Etxe, teilatu eta abarren amaia ospatzekojatordua, beharginei emoten jakena.

Morroi: Ale, elementu. Hi haz hi morroie! Badaezpadako morroi batagertu zan.

MORROSKO, MORROSKANA: Gizonezko galanta, andrazkomardoa.

MOSUGER: Ik. dzanga. MOTZ: Ik. ezain.MOZOLO, MOZOILO: Gaueko txori bat. / Tentela, ergela.MURRUSA: Ik. urruma.Mutil: Esaldi esklamatiboetan, trebea, argia. Mutila da, ba, horretan!

Gure andrie pareu zen mutille!NAHINON, NAHINOZ, NAHINORA: Edonon, noiznahi, nora-

nahi. NARRAZ: Ik. dandarrez.NEBA: Senide artean, neskarentzat mutila.NONON, NONOIZ, NONOR, NONORA: Nonbait, noizbait,

norbait, norabait.OBATU, ORATU, EBATU: Heldu, atxiki.ODOLOSTE, ODOLESTE, BUZKANTZ: Odolki. Buzkantza

este handiagaz egindakoa. OINAZTU, OINAZTARRI, JUSTURI: Tximista.OKAN, OKARAN: Aran.OKELA: Jaten dan haragia. OKOILU: Ik. gorta.OLGADU, OLGAU, OLGETAN: Jolastu, jolasean.ONDINO, ORAINDINO, ORAINDIO, ONDIO, OINDO:

Oraino, oraindik.ONDINOKARREN, OINDOKARREN, ORAINDIOKARREN:

Oraindik.

128

Xabier Amuriza

Page 19: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

Ondorik: Atzetik. Txakurra beti norbere ondorik.OPA, OPATU, OPA IZAN: Eskaini. / Gura izan, desiatu.ORPO: Landareen oinaldea. / Giza oinaren atzekaldea.ORROE: Ik. urruma.ORRI, (H)OSTRO: Hosto. Leku batzutan (h)ostro ortuarien tru-

kutza da, aza (h)ostroa, esaterako.ORTOZIK: Oinutsik.ORTU, ORTUARI: Baratz, barazki.Ortusantu, kanposantu: Hilerri.OSATU: Sendatu.OSTE: Atze, beste aldea. / Ondorio. / Ostean: ondoren. / Zer esko -

la eta zer eskola oste!OSTEAN, OSTANTZEAN, OSTERANTZEAN: Ik. bestelan.OSTENDU, OSTU: Ostean paratu, ezkutatu.OSTERA: Ordea. / Barriro, atzera. / Ostera!: hara, holakorik!OTU: Bururatu.OTZARA, OTZARE, ZARE, ZIMERA: Otarre mota bat, saski

azala. PAPAO: Ik. lelo.PAPAR, PAPAR TSU, PAPARRA EMON: Bular aldea, bulartsu-

kementsu, aurrea emon.PARAJE: Ik. hur.PARASMA: Ik. aramu.PARATU-PARADU, PARAU-EU: Jarri, kokatu. Parau hor: jarri hor.

Txarto pareu nintzen: txaro jarri nintzen. PATARI: Animalia, piztia.PE N T Z UAN, PENTZUDAN, PENTZURA, P E N T Z U TA N :

Arabera, gorabeheran. PERNIL: Xingar, urdaiazpi. PESTE, PESTEKERIA: Zantar, zitalkeria. Hau da haixe pestie dabi -

lena!Pitean-pitean, txitean-pitean: Sarritan, edonoiz.

129

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 20: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

Piti, pitin: Ik. apur.POLITO: Ik. astiro.POPA: Untziaren atzekaldea. Popatik emon: atzetik emon.POSTURA: Apustu.PUXIGA, PUXIKA: Maskuri.SAKATU, SAKAN, SAKADA: Bultz egin, presionatu, bultzada.

Ederra sakatu daust!: ziri handia sartu daust. Eskua sakan euki:eskua presinoa egiten euki.

SAKOSTA: Ik. troka.SAMA: Lepo, idun. Hazurra saman trabes.SANDIA: Ik. urlia.SANO, TXITO: Oso.Sari: Horrek ez dauka eragin saririk: ez dau eragiterik merezi. Sasi-eskola, eskola-sasi: Piper egitea.SATS: Simaur. Dirua satsa lez deko: ugari, erruz dauka. SEIN: Ume.SENIDE, SENITARTE, SENITARTEKO: Ahaide, ahaideria.SOKORRU: Ik. txilio.Sorki: Sukaldeko esku trapua.Sunde, keru: Usain, kutsu.SUTE, SUETE, ESKATZ, ESKARATZ: Sukalde. Takian-potian, takian-takian: Ik. txitean-pitean.TANGADA, TANTAKADA: Tanta, tanto.TARRAZ, TATARREZ, TARRASKA: Ik. dandarrez.Tenplantza: Ik. trentin. TENPLAU: Trankil, lasai. TENTEL: Ik. lelo.Tentu: Berezko izaera, umore. / Zuhurtzia, arreta. / Sen.TERTZIO: Ordu, sasoi. TIRA, TIRATU: Arrakasta, erakarmen. Gaur baserriak ez dauka

tirarik.

130

Xabier Amuriza

Page 21: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

TIRA, TIRE, TIROZU, TIROZUE, TIROK-N: Tira interjekzio-aren forma jokatuak. / Hator, zatoz, zatoze. Tirok hona, tirozuehonantz.

TOPEKA, TOPEKA EGIN: Buruekin alkar joka, talkatu. TOTO: Ik. lelo.TRABES, TRABESKA: Alboz, zuzen barik oker.Trentin, xaxara, tenplantza: Patxada, nasaitasun alper samarra. Trilu, trisku, triskantza, triskatu: Kalte edo apurtze handia, honda-

mendia.TRIPALAK: Tripako alak, tripetako mina.Trisku, triskantza, triskatu: Ik. trilu.TROKA, SAKOSTA: Sakongune handia, arroa.TROKATU: Bihurtu, dislokatu.Tutu: Atzea, ipurdia, argotean. / Txikia eta eskasa. Etxe tutua. Bizi

guztia beharrean, pentsino tutu bat altzetako.TXAIRO: Dotore, airoso.TXAKADA: Denpora edo ibilaldi laburra. Txakada baten eingozu.

Txakadan-txakadan: ostera txiki bakotxean, sarri-sarri.Txakur: Oso txarra eta gogorra, zitala. Hau da bizimodu txakurre

pareu jakune. Eguraldi txakurra. Jentemodu txakurra.Txalin, iskilimin: Berbajario handia. Horrek deko txaline! Harek

eroan dau iskilimine! / Txalin: barritsu, berbaldun.TXAPLIGU: Suziri. Txaraka, beresi: Daneriko zuhaitzez beteriko baso landu bakoa.TXARTO: Gaizki.TXATAL: Zerbaiten zati txikia, batez be ehun, paper eta holakoena.Txatxar: Txiki eskasa.TXILIO, SOKORRU, GEDAR, DIDAR: Garrasi, oihu.TXINGOR, INETAZI, HARRI, HARRIABAR, ABAZUZ A :

Kazkabarra, euri leitua.TXINTXILIZKA: Ik. dingiliz.Txitean-pitean, txitean-potean, takian-potian, takian-takian: A l d i a n -

-aldian, sarri-sarri.

131

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 22: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

TXITO: Ik. sano.TXIZALARRI, TXIZAGURA, TXIZASI: Txiza egiteko gogoa,

galea.TXO: Mutil edo gizonezkoari deitzeko era kolokiala. TXOKATU, ZURTU, ZURTZ EGIN: Harritu. Asko txokeu yatan

zu han ikustea.Txori: Mutil, ale, elementu. Hi hago txoria! Txoria jarri zan, ba!

Txorikuso, txorimalo, txorimamu: Ik. kuso.Txortxor, txortxorrean: Ekinean, barriketan.Txotxin, txotxindu: Burua galtzen hasia, burua galdu.TXOTXO: Ume jaio barria edo mantarretakoa, ume hizkeran. /

Mutiko bati deitzeko modua. Geldi, txotxo! Nora hoa, txotxo?TU, TXU: Txistu, listu.Txutxumutxu, txutxumutxuka: Ahopeko marmarra, isil marmarka. Txurruplin: Zurrut, zurrust, batez be edari alkoholikoena. Txuzo: Ik. kuso.UDAGUEN, UDAGOIEN: Udazken.UGAR, UGER, UGARTU: Uhar, erdoil, erdoildu. / Gorrina.

Tomateari ugerra ein yako. / Txiki, txatxar, gauzeztana. Agure ugerbat: agure txatxar bat. Ugerrak hartu, ugerrak jan, ugerrak kendu.

UGER, UGER EGIN: Igeri, igeri egin. UGAZABA, UZABA: Nagusia. UGAZABANDRA, UZABANDRA: Nagusiaren andrea edo nagusi

andrazkoa.UHOL, UIOL, UIAL: Uholde, ur handia. ULERTU: ik. aditu.UMEL, UMELTASUN: Heze, hezetasun.Umo, umao, umotu: Heldua, heldu. Sagar umoa.Umekondo, umemoko, umegorri: Ume txikia, kaxkarra. Unada, unekada: Bolada txikia, une jakin bat.UPELAKO, UPIELAKO: Ik. itzal. URLIA, SANDIA, BERENDIA: Izenik zehaztu barik aitatzeko era.

132

Xabier Amuriza

Page 23: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

URRINDU: Ik. aldendu.URRUMA, MURRUSA, ORROE: Marru, marruma.USIGI, USEGI, AUSIKI, USIKI, HAGINKA: Horzka, kosk.Usin, domistikun, doministikun: Sudur-ahoetatik arnasa zaratatsua

botatzea.Xaxara: Ik. trentin. Zal, zaal: Zail, gihartsu.ZANTAR, ZATAR, LUPU: Zitala, gaiztotasun handikoa. Zatar

usaina euki: gaiztoaldian egon.ZANTZO: Irrintzi.Zaparro: Mutil koskor.ZARE: Ik. otzara.ZARRATU: Itxi. Laino zarratua, ule zarratua: laino trinkoa, ule

ugaria. ZATAR: Ik. ezain.ZE, EZE: Ezen, non. Hain da ona eze, daukan guztia emongo leuke.

Ezin dot esan, ze neuk be ez dakit.ZEGAN: Zenbatean, zer preziotan.Zeken: Zikoitz, emotea kostatzen jakona.ZELA, ZELAN, ZELANIK, ZELANGO, ZELAKO, EZELAN,

EZELAKO: Nola, nolako, inola, inolako.ZELAI: Ik. landa.ZELAN HALAN, ZELAN EDO HALAN: Ik. halan holan.ZEOZER, ZER EDO ZER, ZEUZER, ZOZER: Zerbait. Zetan hatan, zetan edo hatan, hatan edo horretan: Zerbaitetan, hau

edo hori egiten.ZIL: Zilbor, gilbor.ZILBOT: Sabela, gehienean handi kutsuz. Esku finak eta zilbot ede -

rra, lapurra ez bada alperra.ZIMERA: Ik. otzara. ZINDO: Zintzo. / Frutuetan ustelik edo harrik bakoa.Zingira, zingura, padura: Ur asko dagoen lurgunea.Zirkin: Mugida txikia. Geldi geldi egon zan, zirkinik egin barik.

133

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia

Page 24: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

Zokondo, zirkilu: Bazter, zoko.ZOLI, ZUHUR, BIZKOR: Argia, talentu zorrotzekoa. ZOLITU, ZOLDU: Infektatu.ZUHUR: Ik. zoli. ZURTU: Ik. txokatu.ZURTZ EGIN: Ik. txokatu.ZUTUNIK, ZUTUNDU: Tente, zutik, zutitu.ZUZTER: Sustrai. / Zentzun, ganora. Beti zabiz zu zuzter bako gau -

zak esaten. Zuzter bako lagunagaz ezin lei inora joan.

* * *

BERBA BATZUREN BIZKAIERAZKO ALDAERAK

Aldaera gehienok ez dira Mendebalde osokoak, holakoak oso gitxibaitira, baina lokalismoak baino askoz eremu handiagoa hartzendabe.

Ago // aiztu, aztu // ames, ameseta // arkal, alkar // asun // aterri// atsen, atsen egin: geldialdi bat egin // atxaki, atxakia // aztru = azti// baizen = bezain // baltz // bardin // barre // barri, barriz, barriro,barriren barri // bedar // beitu, begitu // niri // biztu, berbiztu //burdi // burpil // ebali // eberdi // edur // emon, emun // ebagi, ebai// erabagi // edegi, idigi, edei // eperdi // eralgi // eretxi, eritxi // etara,atara, atera // ete // entzun, etzin, itxun, etxun // ezpan // frakak, pra-kak // franku // gan, ganean, ganera // gitxi / gorantzi / guntzurrun// guzur, gizur // habia // hausi // hurun // idar // igurdi, igurtzi //iko, piku // imini, ifini, ipini // inoz, noz // iretargi, itargi, idergi //ikubil, ukubil // iruntsi // itxain, itxoin, itxon // itxi: atea ondo itxitaitxi dot // jagi = jaiki // jantza, jjantza, yantza // kako // kolko // kere-xa, kerixa // kitu, kittu, kitxu // kurtze, kurutze // lebatz // loba //

134

Xabier Amuriza

Page 25: Bizkaierazko gitxieneko hiztegia - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/1998/Bizkaierazko gitxieneko hiztegia.pdf · Beste batzutan, berba komunak izan arren, adiera bat bizkaierazko

mailubi, mailuki // mamin // min, minpeko: mihi, mihiaren azpiko// mosu // moltzo // mustur // narru // nasai // okotz // orban // orio// premina // siku // sube, sugoi // suhin // su: sudur // txatxamurka,txitximurka // txikar, txiker, txikin // tximur // ugal, ugel // ukutu,ikutu // ultze, untze // urrin, urrun // urten, erten // usan, uzan,uzen: izain // uzen: izen // zapo // zentzun // zetan, zetako // zidar,zider // zihetz: zehatz // zul: zur // zurrust: zurrut // zutunik, zutun-du.

* * *

E = A: Laba, hoba, suba. // Andra, etxekoandra, heda, saharda,basurda. // Haga, suga, herensuga. // Bela, ula, betula, jagola, saltzai-la. // Txorikuma, txorikuna, emakuma, auzuna, hutsuna, baltzuna. //Altara, bara, koilara, landara, lora, sara, serora. // Leza, leiza.

I + Z, S = IX: Ixan, gixon, bixi, bixitzan, ixen, haixe-haxe, ixilik,goixean-goxean, pixu, lixu, eixu, leixu, dakixu, maixu, bixigu, gaixo,eleixa-elexa-elixa, ixotu...

AITZ-OITZ = ATX-OTX: Hatx, gatx, ekatx, bekatx, modagatx,zorigatx, haretx, bakotx, bikotx, hirukotx...

135

Bizkaierazko gitxieneko hiztegia