Nola eutsi diogu gure euskarari? - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Nola eutsi diogu...

40
Nola eutsi diogu gure euskarari? Mattin Irigoien Horra galdera potoloa. Honi erantzun behar omen diot esperien- tzia pertsonaletik, eta ahalaz biziko anekdotak ekarriz argibide. Arris- kutsua gainera, ideiak ordenatzea galdegiten baitit eta jakinik ez dela egoera guk amesten genuenaren parekoa, depresioan eroriko bainaiz ondotik. Hasteko zaudete segur, haria bihurdikatua izanen da, planoa lausoa eta egiaztapen zientifikoa eskas. Eskizofrenia tole! Bizkitartean, galdera honi erantzutea errexa da: gaizki. Gaizki eu- tsi diogu gure euskarari. 2006ko inkesta soziolinguistikoari begiratzea aski da horri ohartzeko. Horra iparralde deitzen ditugun hiru pro- bintzietan nolako datuak diren 1 : – euskaldunak % 22.5 gira 2006an, 1991an % 34.1 ginelarik, – adin klase zaharrenek dituzte euskaldun kopuru gorenak (%33: 65 urtetik goiti) eta taigabe kopuru hori apalduz doa sortze data aitzinatu ahala (%16: 20 urte inguru dituztenetan). 143 1 Ikus Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak publikatu emai- tzak.

Transcript of Nola eutsi diogu gure euskarari? - mendebalde.eusmendebalde.eus/jardunaldiak/2009/Nola eutsi diogu...

Nola eutsi diogu gure euskarari?

Mattin Irigoien

Horra galdera potoloa. Honi erantzun behar omen diot esperien-tzia pertsonaletik, eta ahalaz biziko anekdotak ekarriz argibide. Arris-kutsua gainera, ideiak ordenatzea galdegiten baitit eta jakinik ez delaegoera guk amesten genuenaren parekoa, depresioan eroriko bainaizondotik. Hasteko zaudete segur, haria bihurdikatua izanen da, planoalausoa eta egiaztapen zientifikoa eskas. Eskizofrenia tole!

Bizkitartean, galdera honi erantzutea errexa da: gaizki. Gaizki eu-tsi diogu gure euskarari. 2006ko inkesta soziolinguistikoari begiratzeaaski da horri ohartzeko. Horra iparralde deitzen ditugun hiru pro-bintzietan nolako datuak diren1:

– euskaldunak % 22.5 gira 2006an, 1991an % 34.1 ginelarik,

– adin klase zaharrenek dituzte euskaldun kopuru gorenak (%33:65 urtetik goiti) eta taigabe kopuru hori apalduz doa sortze dataaitzinatu ahala (%16: 20 urte inguru dituztenetan).

143

1 Ikus Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak publikatu emai-tzak.

Ni bizi naizen tokia, Baxenabarre eta Xiberoak osatu laginarenbaitan kokatua da, hor galera emekiago doala erranen dugu, ezen biz-tanleen %55 euskaldun deklaratzen baita 2006an, baina nahiz ezdutan bilatu adin klaseen daturik lagin horretarako, bistakoa damugimendu orokorraren baitan girela gu ere, eta galera berdin han-dia dela adinez adin.

Artetik erraiteko, gure bi probintzi historikoen pizua oso ttipia da,nahiz eta eremuaren bi herenak nonbait han egin, iparraldeko popu-lazioaren % 14a baizik ez baigira gehiago.

Erran nahi ote luke jende guti girela, eremu handi batean eta jen-de gehiena euskaldun deklaratzen dela hor?

Bada segur zer erran euskaldun deklaratze hortaz. Zenbatetarainoeuskaldun izan behar da «gure euskarari eusteko?». Ene gustuko, eus-kaldun oso izan beharra dago, eustea ez baita bakarrik baten edo bes-tearen ixtripuzko biziaren kointzidentzi eta zoriari lotua, baina baieuskaraz bizitzeko gaitasuna duen nukleo azkar baten izaiteari. Eta,damu dut baina, ez dut ikusten ene inguruan, nahiz eta jendeen %55ak bere burua euskaldun deklaratu inkestetan, eta hori gauza bai-korra da nehondik ere, baina ez dut ikusten hainbeste gaudenik «gurehizkuntzari eusten». Nihaurek ere ez dutalarik egunero nahi nukeenbezainbat egiten!

Ezen, galera izan bada, euskaldunen artean izan da, eta hastapene-ko galderari beste begirada bat emaitera entsea gaitezen:

nolaz egin da galera hori hain laster, bi belaunaldiren epean, etahain aise?

Zenbakien hotzetik jalgiko gira orduan, perzepzioen eta subjekti-bitatearen munduan sartuz barnago, aitor dezagun, esperientzia per-tsonalean.

Derradan nundik natorren beraz.

144

Mattin Irigoien

Ainiza Monjolosen2 (Garazi, Baxenabarre) sortu nintzen 1964an,laborari familia batean, hiru anaietan gazteena.

Uste dut 5 urtetan euskara baizik ez nakiela, frantsesa jakin gabejoan nintzen eskolara hor nonbait. Agian gazteena izanez, anaiagehieneri frantses zerbait entzuna izanen nuen, baina edozoin gisaz ezzen telebistarik oraino sasoin hartan gure etxen, eta denak euskarazari ziren airez aire, ele, kantu, oihu, intziri eta zurrungak barne.

Lehen oroitzapena: eskola gela zolan jarria nintzan anaiaren ondo-an, eta noizbait aitzinera behartu nahi izan ninduen errientsak. Niga-rrez, oihu-garraisika eta tiraka eraman ninduen herrestan; horranehon bada, urradura baten ageriko manifestazioa, zeinetan nahastenbide ziren mundu ezezagunean sartzearen beldurra, ninitik haurrerapasatzearena, tartean hizkuntza urradurak ere bere lekua izanen zue-larik menturaz, nork daki.

145

Nola eutsi diogu gure euskarari?

2 Ainiza Monjolose emaiten dut gure oroitean denek horrela deitzen baitiogueta baitiote, nahiz eta Euskaltzaindiak “Ainhize Monjolose” hobetsi. Beste herri batbada Garazin ber destorbua bizi duena: Aintzile, denek deitzen dugun bezala, eta“Aintzila” du Euskaltzaindiak hartu arau gisa.

Ohargarria da gainera, nola bi herrietako izenen azken bokalaren trukaketabatekin egin den araua: Ainiza eta Aintzile zena, Aintzila eta Ainhize bilakatuz.

Nehoiz zuzendu ahalko dea aberrazio hau? Aberrazio bat baita denek baliatzendutena bere gisa utzi eta guk dakiguia non aurkitu forma arau gisa onartzea!

Hortan euskaltzain batek erantzun izan dit erabilera nagusituko zaiola luzaroanarauari, eta ez duela Euskaltzaindiak inposizio ahalik. Haatik kontutan hartu beharda, eta ene ustez normal den bezala, gure gaurko media eta ekintzaile askok arauajarraitzen dutela. Adibidez, Berria egunkariak bere liburu estiloan arau erratuaezartzen du. Ez liteke deus ene sort-herria ttipi bezain trankila balitz, baina azkenurteetan Euskal Herriko Laborantza Ganbara hor finkatuz geroztik, sekulakoaipuak ditu lau puntu kardinaletan. Orduan, erabilera egunkariek eta internetekegiten duten mende batean bizi girenez, araua aldatu beharko da gauzak beren zuze-nera ekartzekotz. Artetik erraiteko, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, jendeeta-rik hurbil den erakundea delakoan edo, Ainiza Monjolose grafia erabiltzen du orainarte. Erresistentzian hor ere?

Etxen, etxeko euskara ikasi dugu, Garazikoa beraz, baina amaOztibarrekoa izanez eta bere aita xiberotarra, xiberotar doinu zonbaitere hartu. Giro euskaldun batean haziak izan gira, etxeko, auzo etalagunen artean –etxen berean, hiru belaunaldi ginen, galduxea denbeste gauza bat hori ere– gaiak laborantzari lotuak izanen ziren, kaba-lak eta jendeak eta giro horietan izaiten ahal diren harat-hunaratakziren gure ortzemuga, arruntenetarik haste, noizean behin gertatzenzirenetaraino: bestaburu, auzolan, herriko bozka, familiako gertakari,… elizako egutegiaren haritik, garai haietan denetan zen bezala.

Gaurkoa ikusita, oroitzen dut bereziki erregistro desberdin frangoerabiltzen genituela interlokutorearen arabera: xuka, hika, zuka etaezatabadaka bereizten ikasi dugu, sortzetik ez baitakit, baina adole-zentzia orduko segur (egia erran adolezentzia doi bat luzea izan duguere, eta azkenean aroak mugatzeko kriterio aski lausoa iduritzen zaithemen). Zuka eta eztabadaka bereizten ditugu gurean, mintzamoldeinpertsonal hori da guk eztabadaka deitzen duguna, edo “apez eskua-ra” ere deitu izan dugu. Zuka aldiz gurean xukaren kusi hurbila for-maren aldetik, errespetuzkoa, xuka delarik intimoa.

Denborarekin halere, transmizioa egin bada ere, konturatu naizhainbat jakitate eta ezagutza ez dizkigutela pasatu gure aitzinekoeknola jadanik ez ziren gehiago egunerokoan baliatzen! Laborantzamoldeen aldaketa ikaragarria egina edo egiten ari zen dagoeneko etautzi lan moldeeri lotua zen hiztegi eta imajinario guzia ez dugu zaha-rren oroitzapenen delegazioz baizik ezagutu. Haatik, lan moldeberriek, frantsesez mintzo ziren teknika bazuten oinarri, oraino eus-kal ehuna aski trinko eta josian mugitzen baitziren gure zaharrak,molde berri horiek beren doinura ekartzeko eta hitzetan birsortzekoahala izan dute.

Gure aitzinekoekin gertatu galera horri gehitu behar zaio gukobratu duguna, denboran ikasi edo baliatu gauzak, biziak bazter utza-razi baitizkigu guri ere, eta beste batzu harrarazi. Hor onenera gure

146

Mattin Irigoien

belaunaldiak nekez edo kriolisazioz lortu du haatik molde berrienbere euskara imajinarioan xertatzea. Eta azkenik, gure ondokoek,gaur Ainizan ibiliz ikusten dudana, gehienek frantses batuan bizitzenduten fenomenoa da.

Gogoan dut 15 urte inguru, delibero bat bezala hartu nuela: eus-kararen berreskuratzea! Ohartu nintzen galtzeko bidean sartzen arinintzela eta gogoan dut hori eragin zidana, erranaldi batzu nekeare-kin moldatu izana izan zela. Hamar-dotzena urtez beraz, bide horiguzia egina nuen, euskara hutsez bizitzetik, ia nire baitatik arrotz sen-ditzen hasterainokoa.

Hau ez da nire lekukotasuna baizik, baina ni bezala gure belau-naldiko zati handixkoenarena ere. Zenbat, ezin jakin, denak hainsegur ez, baina erdiak baino aise gehiago, kasu. Eta, 2006an, 35-49urtetako laginean, %18 gira deklaratzen euskaldun (ni hor nonbaitnaiz).

Eskola frantsesak lan ona egin du. Baina ez bakarrik, aliatu azka-rrak izan ditu, gutienez beren pasibotasunean aktiboak, eta horiekdira: euskaldunak !

Zerk egin du euskaldunek gure hizkuntza utzi dugula? Horra galde-ra latza.

Ez dut oraindik nehon aurkitu estudio seriosik horri buruz, bainaatrebituko naiz isopa ukaldi zenbaitez giroa marraztera, buruandabilzkidan ideia edo inpresio batzu, deus zientifikorik bistan dena ezeta orokor ez definitiborik, baina batzu besteekin konpartitzekoak,arrangura berdina partekatu izanaz geroztik. Noala sasi-mausian bar-na, hari zenbaiteri tiraka.

Ene aitatxiren belaunaldikoetan, lehenbizi, nabari da gerla han-diaren influentzia. Nonbait gogoan dut, bere izena ahantzirik ere,

147

Nola eutsi diogu gure euskarari?

soziologo frantses bati entzunik 1914ko gerla handia egin zela bate-tik ezker bihurtzen ari zen hiriaren matatzeko eta bestetik kanpaineneta periferiaren frantsesteko… Geroztik “Tour de France”-ak hartudio lekukoa eginkizun berdinaren xerbitxuko. Biktima gutiago egitenditu egia erran, baina frantsesteko balio du, Korrikak euskaldun egi-ten gaituen bezala.

“Euskara baizik ez zakiten haiek” kantuak dion bezala. Frango hangelditu ziren, eta itzuli zirenak, ze estatutan itzuli ziren ? estatu moraleta mentalaz mintzo nintzan.

Bederen irabazlearen alderdian ziren, eta itzuli ondoan, tokikoboteretxoek laudatzen eta ohoratzen zituzten. Eliza katolikoak berecoming out-a egina zuen Alger-eko toast-az geroztik: adio erregea, bibaeskuin muturra eta biba Frantzia ! Hor eskuara –hola erraiten zenorduan– gehiago zen ideia gorriez edo hiritarrez babesteko hesi gisa-ko bat bezala, “pentsatzen zutenek” eta “notableek” baliatu teknikabat eman dezagun, “pentsatu behar ez zuen jendea” babesteko, hobe-ki erran: kontrolpean atxikitzeko.

Erran behar da ordura arteko teoria zela aberri bikoitzarena: abe-rri ttipia eta aberri handia. Ttipia hiru probintziena zen, baina bereeuskalduntasuna ez zen dudan ezartzen ahal eta handia Frantzia bis-tan dena. Pentsa daiteke, aberri handia indartzen dela gure aitatxiendenboran; pentsa, Hiriart Urruty zaharrak ere gerlara bidali zituen“Biba Frantzia” borobil hura idatziz. Halere gure zahar horiek euskal-dunak ziren eta euskaraz pentsatzen, egia erran erdi aroan zango batbederen, ez bada antikitatean Atxagak erakutsi digunaren haritik.

Bigarren gerla mundialetik landa, –berriz ere frantsesekin etahaien alde irabazten dugu gerla– abiatzen da garapen ekonomiko aroluze eta dirdiratsu bat, «30 loriosak», modernismoa eta ongizatesoziala ekartzen duena zoko guzietara. Olde eta mugimendu horifrantsesez eginen da. Bizimoldeak aldatzen diren bezala, hizkuntz

148

Mattin Irigoien

ordezkatzea operatzen da urrats handiz. Ez dakit hoin denbora labu-rrez gure historia guzian, gizon zuriaren historian diot, hain hein han-diko aldaketa ekonomiko sozial eta kulturalik gertatu denez, gureeskualdean punpea doble izan zen, ikusirik nondik abiatzen ginen.Gure aitamek dute molde lasterrean hedatu den pelikula hori biziizan, eta guk zango bat barnean genuen sortzean, laster leporainogeneukala aski fite. Hizkuntzari dagokionez, alabaina, aldaketak hiz-kuntza bat bazuen, eta moldeen ordezkapena zen bezala, elea ere bermoldean ordezkatu da.

Amikuzen adibidez, historikoki bi populazione bereizten dira: lur-jabe handiak, gehienak Donapaleun konzentratuak, eta etxetiar herbaileta ezdeusak, Itxaro Bordak lerrakeen bezala, inguruko herrietan. JeanErrecart politikero demokrata-kristauaren «Bethi aitzina» mugimenduaLur Berri koperatifaren inguruan gorpuzten da eta progreso teknikoa,«laborantza molde intentsiboa» gaur baliatzen den hitza erabiltzeko,azkar sartzen dira denetan. Ondorioz, arto hazitakoaren boom ekono-mikoa dela medio, etxetiar zirenek, urte biziki laburrez beren etxaldee-taz jabetzen dira, arrantier lurjabe familiak kasik desagertzen direlarik.Pentsatzen dut asmatua duzuela, euskara ber mugimenduan desager-tzen da; doi-doia entzuten da, erabat ukatua eta zoko-mokoratua, ai-tzinekoari identifikatzen den ahalge kolektibo bat delako, munduarkaiko eta jende duintasunaren apalesle baten ikur eta oroitzapen ahal-gezungarri baten gisa. Nork eta euskara baizik ez zakiten haiek.

Hori da, jende duintasuna ekonomiaren bidez eta modernitateanburuz-behera sartuz irabazi egin da hemen, frantsesaz jabetuz, etaeuskara mundu zaharreko ikur guzien gisa, ahantziz.

Etxetiar izaitetik etxe jabe izaitera, lohian oin-huts ibiltzetik tele-bista, dutxa edo auto berria ukaitera, prezio bat bazen pagatzeko:arropa eta trapu zaharra lobiloan utz arren! hots, hizkuntza eta beremundua! Mundu berriak bere hizkuntza baitzuen alabaina, moder-noa, duintasun eta diru emaile.

149

Nola eutsi diogu gure euskarari?

Gauza hau argi eta bortitz nabari da Amikuzeko parte handi bate-an, ardi hazkuntzak hunkitzen ez duenean bortitzenik gainera. Baina,ez gaiten engaina, mugimendu orokorra da, eta denak inarrosi gaituguti edo aski, eta berdin euskaldunenik dauzkagun Baxenabarrekoguneetan ere.

Anekdota bezala kondatzen dut, nola 1990ean, Arberatzera helduginenean, plazan errekontratu nuen lehen arberaztarra aitatxi xaharbat izan zela. Xaharra ere ez hainbeste, baina 70 urte hurbil. Elekahasi ginen, eta nik naturalki elea euskaraz luzatu nion. Berak eran-tzun frantsesez. Nik berriz euskaraz, harek berriz frantsesez, orotarahiru aldiz (piska bat biblikoa egiten du). Laugarrenean ulertu zueneta euskaraz jardun dugu geroztik elgar ikusi dugun aldi oro. Gerta-kari horrek markatu ninduen, Garazitik heldu nintzen horrek, natu-ralki adinetako batekin euskara eta xuka baliatzen zituen. Aldiz, bera-rentzat dirudienez, naturala frantsesez mintzatzea zen ene adinekogazte batekin. Jokoan zena ez zen alta konplikatua, aroaz, osagarriazeta politeziazko lehen aurkezpenak baitziren izan hain segur guresolas, deus ezin eginik sortzez euskalduna den batendako. Baina ez,gehiago zen beretako adin hortako gazte bati ez zela jadanik ohikoaeuskaraz aritzea eskualde hortan. Hizkuntz ordezkapena belaunaldibatez aitzinatua zen nik ordu arte ezagutzen nuenaren aldian.

Amikuzekoa aipatzean, ardiaren eremua bereizi dut. Uste dut, etaez da baitezpada kabala honen dohaineri lotua, baina soziologikokibestelako bilakaera ikusten dela laborantza mota hau gailentzen deneremuetan.

Hor da Euskal Herriko Laborarien Batasuna, ELB sindikatuak gor-puzten duen beste fenomeno bat ikusten, gorago aipatu hortaz beste-lako mugimendu edo atxikimendu baten adierazle dena. EuskaldunGazteria deitu MRJC Mouvement Rural de la Jeunesse Chrétienne dela-koaren jarraipen bat bezala da hein handi batean. Bederen, oraindikkomandetan den belaunaldi sortzailearen istorioa hau izan da.

150

Mattin Irigoien

MRJC hori Frantzia guzian bazen (eta bada), eta nolazbait honenbidez ziren 20. mende guzian laborantza koadroak berritu baserrimunduan, eliza barnetik hurbilpen progresista bat akulatuz, moder-niaren alde, engaiamendu ekonomiko eta soziala lehenetsiz eta askiagerian barreiatuz buruzagitzarako deitua zen elite baten parte zirelagazte horiek (beti mesianismo monoteista horren zantzu lekadunhori: bizitzak sentsu bat badu eta nire eskutik pasatzen da!). Bestalde,gerla aitzinekoa balin bazen ere mugimendua (JAC – Jeunesse Agrico-le Chrétienne deitzen zen hasieran), 60 hamarkadatik gora hortaninplikatzen den belaunaldiak bere hatz propioz markatuko du mugi-menduaren segida. Hurbil da 68ko maiatza eta hego Euskal Herrikozalaparten ziliportak hunaraino heltzen dira. Hots, mundu kapitalis-ta eta jendarte moralista bere muinean kontestatzen eta arbuiatzendituzte, bestelako antolaketa moldeak desiratuz, autogestioa eta beste.

Baina, egiten ditudan irakurketen artean, bada ere belaunaldi hori–eta ni ere hein handi batean horren partaide naizelakotz diot hori,gazteago banaiz ere- guti edo aski ordu arteko sistima zaharrean gide-rrak eskuetan zituzten «etxe onetakoen» semeen iratzartzearen belau-naldia dela. Jendarte euskaldun horren, gainera Hiriart Urruty zaha-rra eta bere klikaren esku hartze mental eta zorrotzaren ondorioz«euskaldun» eta «fededun» zen jendarte horren ondorengoa ziren,herrietako boteregunetxoetan buruzagi izan familien umeak gehiagodena. Lehen belaunaldi eskolatuak dira gainera, apeztera behartuakizan gabe eskolatuak erran nahi dut, eta molde berrian eta munduhorren hizkuntzan, frantsesez, sortzen dira mundu zabalera (moder-nora), denbora berean paradoxa hau biziz, mundu zaharraren gakoendetenitzaile izanki, molde berriak beren molde zaharreko egoera ero-soa eraso dezan beldurrez....

Hauek ez dira etxetiarrak Amikuzen bezala, baina mendi eskual-deari hurbilago diren etxalde ertain horien jabe diren familietakoak,modernitatea berdin berenganatu dutenak, gehien bat ardi hazkun-

151

Nola eutsi diogu gure euskarari?

tzaren inguruan berezituz, erran bezala, baina hastetik mesfidantzazbegiratu diotena «oro-ekonomiko eta teknikoa»-ri eta gain beherainposatzen zen aldaketari, beharri bat irekia zuena gaiaren alde sozia-lari eta ondorioz azkar antolatu dena sindikatu gisa, bere aldarrikape-nak ez bakarrik molde korporatibo eta demagogikoan aitzinatuz orduarteko laborantza sindikatu ofizialen gisa, baina beren ekina era era-ginkor eta determinatuan antolatuz, egin ahala jenderen parte hartzezuzena lehenetsiz, eta mugimendu zinez azkarra eta eraginkorra osa-tuz, bereziki 1990ko hamarkadan ardi hazleen inguruan ikusiko denbezala.

Gure gaira itzultzeko, sistimaren kontestazio baten adierazle izan-ki, euskara ez du baztertzen mugimenduak, eta baliatzen ere. Haatik,eta hemen andana baten gaitzitzeko arriskua hartuz diot, era pasibo-an, erran nahi baita euskara baliatzen bada, da nehork ez duela deuskontra erraiteko, kontestu hortan tribuaren ezaugarrietarik bat dela-ko, eta denbora joan ahala gehiago dela iniziatiba hartzen duenarenhizkuntz gatazkaren kontzientzia mailaren esku, ezinez eta talde oso-aren ausnarketa eta delibero pizatu baten ondorio. Horren argigarri,azken urteetan ikusi dugu, nik dakidanez ez da beti hola izan mugi-mendu horren historian, baina ez naiz denen jakinean ere, manifes-taldi eta jandarmeekilako enfrentamendu giro batzuetan, frantsesez-ko oihuak eta lemak zirela errepikatzen manifestarien aldetik. Azke-nik, EHLG, Laborantza Ganbararen auziaren inguruko kanpaina erefrantsesezko sinbolismoz blai eramana izan da, maisuki gainera, nahizauzi egunean kanpoaldeko hitz-hartzeetan elebitasun orekatu batenatxikitzeari kasu eman izan.

2006ko inkesta soziolinguistikoak deskribatuaren haritik beraz:euskaldunak badira, euskara bada, baliatzen da badeno, hunkitu etakonbentzitu nahi den jendea hunkitzeko balio dueno, eta desagertzendenean, desagertzen da, balio ez duenean, ez da baliatzen. Elizakberak, duela ehun urtez goiti «eskualdun fededun» lema maisuki

152

Mattin Irigoien

denen burutan sartu zuenak, nafar-lapurteraren inguruan lehen eus-kara batua – apez eskuara- promozionatu zuenak, ez du besterik egin.Gaur, frantsesa da nagusi bere komunikazio erritoetan, eta euskarakanturako, hain dituzte «basques» horiek kantu ederrak… Badenobalia, eta galdu denean utz, horra beraz gure egoera. Hau hasteko ezda geroko geroko uzten.

Azken finean, Historiak markatzen duen ildoan gira, erran nahibaita denak garaian garaikoak girela: gerla ondoko ekonomiko urrearoan, contre-plaqué-aren modernitate kitxean, euskara uzten dugubere gisa, atzerakoi daukagulako, eta 68ko maiatzean guk ere kontes-tatzen dugu, pentsamendu guzia frantsesez irentsiz eta … formulatuz.Arazoa garaikoa izatean datza dirudienez, eta hizkuntza, batzuk fite-ago, besteek emekiago, ordezkatzera uzten dugu, edo bere alde izaite-aren itxura eginez ere, ez da egiazko estrategiarik galtzea ekiditekoedo berreskuratze eta hedatzea laguntzeko.

Orduan, batek erran badu Amikuzen ekonomikoak zuela jendeenduintasuna bermatu euskararen kaltetan, ados. Aldiz erraiten delarikgainerateko mendialdeko eremuan kulturak edo euskarak zuela duin-tasuna bermatu, holaxetako bemol bat jartzen dut nik, ezen erran dai-teke ardi hazkuntzaren garapenak bai, modernitatearen arrazoinka-tzeko molde doitu batek edo kolektibo baten partaide izaitearenkontzientziak duela agian jendearen xutik egoitearen sendimenduaerrotu. Multzo hori «mendialdeko familia heineko etxalde ertain etaberen lurren jabe direnen kolektiboa» deitzen ahalko genuke, bainaluzexka egiten du ere. Hots, tribu horren partaide izatearen kon-tzientziak duke duintasuna bermatu, eta euskararen gaia, edo hiz-kuntzarena, aski positiboki bizitu gauza bat izan dela eta dela agian,baina ez aski halere urrats erabakiorrak markatzeko familia edo esko-la transmisiotik haratago eragiteraino, hauek egin direlarik ere.

Garai berdinean zaigu azkartzen, antolatzen, abertzale mugimen-dua, sortu lehenago egin bazen ere. Hau ere 60. hamarkada hortarik

153

Nola eutsi diogu gure euskarari?

aitzina da zinez indartzen, menturaz asko azpilduren kurutzaguneabaita garai hori. 68ko maiatza bezala ezagutzen den askapen indibi-dualen alderako pentsa-olde indartsua dugu horietarik bat, zeinak eli-zaren morala eta kontrol hertsi guzia zangazgoratzen duen. Hegoal-detik ere, frankismoaren kontrako borroka armatua eta abertzale etaezkerreko ideien ekaitzak hedatzen dira hunaraino deia erran bezala.Aspaldiko partez, gerla ondoan sortu gazteria indartsu bat bada,hemen berean plantatzeko xedea hartzen duena, emigrazioa zelarikaterabidea aitzineko belaunaldietan. Gazteria hori eskolatua da gai-nera, gehien bat apez eskoletan eta elite edo misionest izaiteko haziaizan ondoan elizari bizkarra emaiten dio, eta bere dedikazioa, sortzenari den herri konzeptuari eskaintzeko prest da. Ondorioz, klase mediagisako bat osatzen da, eta hauek dute ikastolen sorrera haziko, borro-ka politiko eta armatua elikatuko eta pizkunde kultural orokor batsustatuko.

Aljeriako gerla ere izan zen artean, piska bat hunen aitzinekobelaunaldiaren trauma izan dena. Heren-munduaren independentziamugimenduaren baitan kokatzen da eta badakigu ezker abertzalearensorreran bere influentzia izan zuela horrek. Nik ez nituen handik askoikusi itzultzen fellaghen aldeko, Stockholmeko sindromeak berenga-natuak bezala. Badira halere batzu eta jende zilarrak dira, humanita-te eta balio handiko lekukotasuna dakartenak. Haatik, gehiago izandira osagarri mental eta fisiko kaxkarrean ikusi ditudanak, mututuakbetirako batzu, eta gutiz gehienak, frantses sutsu dira itzuli, sekulakoherra erakutsiz euskarari buruz, partikularismoa marka zezakeen edo-zein gauzari bezala eta «enbata zikina» bataiatu dituzten guzien kon-tra. Fellaghak zituzten berriz ikusten hauek ikustean, orduan pentsa.

Pentsatuko duzue ez ote naizen sobera desbideratzen ari gaitik,baina gure hizkuntzaren galera edo errekuperazio entseguak, hortikbizi eta ulertzen ditut. Eta honek nau harritzen, gure historia sozio-politiko-linguistikoa, begirada honetatik – nun ez den literaturan, eta

154

Mattin Irigoien

ez da deia guti – , guti landua da gurean. Gauden beha norbait lotu-ko denez ildo honi.

Abertzale mugimenduan gelditua nintzen gorago, eta mundu hauguti ezagutzen duen batek pentsatuko du hor euskara salbu jalgi dela,baina ez, ez du balio abertzaleen idealisatzen aritzea, hauek ere jende-ak direlako eta beren inkoherentziak eta ahuleziak dituztela baitakiguengoitik.

Bistan denez, politikan jardun dute asko abertzaleek, mugimen-dutan edo alderdika antolatuz.

Ez dut hemen biziki luzatuko, baina larri-larria erranik, jardunpolitikoak masen konbentzitzea eta boterea hartzea duke helburu, etamaelstrum hortan hizkuntza elementu bat gehiago da, lurra, higiezi-nen espekulazioa, etxegintza, ekologia, presoak, lurralde instituzioa,unibertsitatea, langileriaren eskubideak, garapen ekonomikoa, labo-rantza ganbara, kultura eta abarren saihetsean. Hizkuntz transmisioaez da beraz bat gehiago baizik izan hemen ere, eta ez du derrigor alder-dikide edo erakundeko orok hizkuntza erabiltzea lehentasun izaiten.Aitzitik, masen konbentzitzeko, derrigorrezkoa da frantsesez aritzea,eta berenaz frantsesak direnak baino hobeki agian, euskaldun gisa eli-te izateko frantses ikuspegitik dugun handicap horren gainditzeko.

Ikusten denez, hizkuntz gatazka edo deitu daitekeen hortaz, pen-tsamendu aldetik, aldarrikapenetik urrunago ez da biziki barnatuaizaten mugimendu horietan. Bada biktimaren tripetako atxikimen-dua, kexuzko aldarrikapenak, leitmotiv errepikatuak, … baina lehen-tasuna euskararen baliatzeari beti eta denetan, ez da gertatu den gau-za, eta erabilpena utzi da bigarren denboraldi batentzat, bigarren mai-la batetara. Ofizialtasuna edo onargarriago delakoan ko-ofizialtasunagaldetuko da, baina Txepetx3 baten soziolinguistika teoriak biziki

155

Nola eutsi diogu gure euskarari?

3 Un futuro para nuestro pasado. Txepetx.

guti ezagutzen dira, eta gaur – garai bakoitzak bere giroa baitauka-maiz, erradikaltzat jotzen dira hizkuntz exigentziak elebitasunetikharatago bultzatu nahi dituztenak. Hizkuntza tratatzen da norberatikkanpoko elementu bezala eta bat ala bestea uste da alternatuz erabildaitekeela, elgarren bete balire bezala, ordezkapen tekniko soil, eus-kara gehienetan frantsesaren itzulpena delarik.

Gaian gehiago barnatu nahi duenak, aski du Joxe Manuel Odrio-zolaren azken saiakera irakurtzea4. Zinez argituko baitio lanterna.

Mundu untsalaz euskaltzale horren beste adibide bezala, ikastolenmugimendua hartuko dut, hau baita hurbilenik ezagutu dutan mun-dua orain artinoko ene bizitzaren laurden bat bere baitan, batzutan joeta beste batzutan ke, eskaini izanik, zehatz izaiteko 1991tik 2001ra,urte «engaiatuenak» aipatzeko.

Xelebrekeria ainitz entzunak ditu mundu zabaleko edozeinherrialdeetako edozein ikastoletan ibili denak. Aitamak arraza bereziadira planeta huntan, bereziki agian Françoise Doltoren garaikideakdirenaz geroztik. Haur-erregea sortu zuen belaunaldikoak gira, etahorrekin demerdatzea egokitu zitzaigun. Ikastoletan ibiliz, plus batemaiten du, taldean korapilatzen genuen gaia, jakintza edo medi-kuntza arlokoak ziren teoriak ostatuko solasen moldean zerbitzatuzbiltzar nagusiz biltzar nagusi, eta jakizazue, gure garaian egiten geni-tuen, nunbait hilabetean bat bi edo hirutaraino, biltzar nagusiak –ezhaurrak ez-…

«Guk haurra ikastolan ezarri dugu, euskara ikasiko du,frantsesa ere, biak jakinen ditu eta berak hautatuko du gero zerbaliatu».

156

Mattin Irigoien

4 Abertzaleak eta euskara. Joxe Manuel Odriozola. Elkar

edo

«Ikastolak ez ziren bakarrik euskara erakusteko sortu, peda-gogia berritzailea ere zuten, eta guk pedagogiaren gatik hautatugenuen ikastola».

edo oraino

«Euskal estatua sortzeko tresna dira ikastolak».

Bakoitzak ahal duguna egin dugu, eta ikastolak bete dituzten gurebelaunaldikoek ez dugu euskararen erabilera sustatzeko egin, ez. Sin-pleki euskaraz ar ginten, zu, ni, haiek eta gero eta gehiago, hizkuntzagure baitan eta gu hizkuntzan bizi ginten. Ez. Onenean, euskararen«salbatzea» haurren esku utzi dugu, gure eginbidea ondoko belaunal-diari delegatuz gisa hortan. Salbatzea: beste iruzur semantiko bat,jokoan dena euskaraz bizitzea delarik. Apezen predikuen kotsuondarkin zerbait ere menturaz ; edozein gisaz, aitzinetik galdua dela-ko sendimendua nekez gordetzen duena.

Gure solasak gehien bat baliabideen ingurukoak ziren, dirua betifalta eta eraikuntzak zaharkituak izanki, berriak nolazbait eraikibehar. Eztabada guziak, edo kasik guziak horren inguruan genituen,bakotxak bere fobia, filia eta eskizofreniak gehitzen zituela kontutanhartzen bada, ulertzen da hainbeste bilkura eta kalapita eragin izana,ez soilik kanpora, baina ere barnera. Eztabadak eramaiteko moldeakguti diskutatu dira, baina hortan ere jardun dugu. Adibidez, biltza-rrak frantsesez eramaiteko ohitura zen Amikuzekoan. Euskaraz egite-aren gaia nekez aitzinatzen genuen, ainitz aldiz gerla giroan izanki,eta dakizuen bezala gerlan ez da bazter-soetara denbora galtzekorik,gerlan urgentzian dena bestea hiltzea da, ez jakitea ze hizkuntzatanemanen diogun azken kolpea. Halere, noizbait, biltzar elebidunakplanteatu genituen, erran nahi baita euskara ez zakienak frantsesezjarraitzen zuela, eta euskara zakienak aldiz, euskaraz garatzen, etasegidan itzulpen bat egiten frantsesez. Hori molde sistematikoan egi-

157

Nola eutsi diogu gure euskarari?

teko legitimitate politikoa lortu genuen halako batean. Harritu nin-tzen ikustean euskaldun oro ez zela jokoan sartzen, frantsesez jarrai-tzen zituzten beren hitzartzeak. Zendako hori? Erran nahiari garran-tzi gehiago eman nahiz ote? Pentsaketa egona naiz geroztik eta ondo-rio guti atera. Baliteke itzulpena egiteak nolazbait ariketa itxuraemaiten zuela, artifizialtasun bat komunikazioan. Bietan erran beha-rrak ez ote zuen ahulezia itxura emaiten ere berek indartsu nahikozuten argumentuari? Nago ez zutenez batzuk horren beldurrez uzteneuskarazko bertsioa beren gisa eta aldebat frantsesez egiten. Edo, zengure arteko tirabiren haizetzeko buztan gisa baliatu zutela gaia; eus-karaz egiteak, horren alde egin zuenaren alde zirenen artean sailkatuaizateko arriskua ikus zezaketen, eta beraz, distantzia atxikitzeko, hobefrantsesez jarraitzea. Hipotesi bat da, baina botere gerlak asko oku-patzen gintuen gunean izanki, ez da harritzekoa izanen.

Sentsu horretara ekarri nau behin eta berriz ikusi nuenean Seaska-ko bilkuretan, gizon zohitu batzuk, euskarazko beren mintzaldia egi-ten zutela eta ondotik frantsesezko itzulpena gazteagoa zen neskatobati eginarazten, gainera hierarkikoki beren menekoa ofizioz, itzulpe-na azpitratatzen balute bezala. Zeharkako efektua zuen horrek, gizo-naren argumentuari indar gehiago emaiten zion: frantsesarekin zikin-du gabekoa izanki, mintzatzaileak pizu gehiago zuen debatean; aipa-tu behar dut ere horrek daraman kutsu matxista eta paternalista, girohortan frantses itzulpena lan apaleslea izanki. Artean, ni eta beste ba-tzu, kiskun-kaskun euskaraz (ez hizkuntzagatik baizik, baina solasa-ren lanbro eta lauso itxuragatik ere), gero frantsesez, neholako xerpa-rik gabe, «frantsesarena» egiten beste behin…

Hori ere entzuna bainaiz, “hi frantsesa !” Mespretxuzko agurraegin zidana, jatorriz hegoaldekoa zen, eta hor ikasi nuen argumentueskasen finkatzeko beste molde bat zela intimidazioa, gure artean ere.Gero, ez da harritzekoa, Gipuzkoatik ikusirik, ez dakit zenbat gerlaeginik Espainiaren kontra, oraindik gerrilla lanean estatuaren kontra,

158

Mattin Irigoien

gu ikusten gaituztela hemen, Frantziaren alde hiru gerla eginik etaborroka molde motelean, demokrazia, autogestioa eta formaren dia-lektiketan korapilatuak orenak eta orenak.

Guk hegoaldeko ainitzen bizar gibelean, espainolak, abreak etajendetasun eskaseko pertsonak ikusten ikasi ziguten bezala, klitxeberdintsuak dirau guri buruz, frantsesak, beldurtiak eta nahasiak gire-la, eta klitxe guziek bezala egiatik eta gezurretik izanen dute, kasuakkasu.

Beste aldi batez, beti gure xokoko ikastolako biltzar nagusi ahan-tzezin horietarik batean, izan ziren euskara ulertzen ez zutenenkexuak. Batek behin horrela ihardoki zidan itzulpen bat burutu nue-nean: «euskaraz erraiten dukalarik irri egiten duzue, eta guk ulertzenez dugunok ezin dugu irri egin, eta itzulpena egiten dukalarik, ez dukirringarri! orduan guk ere nahi ginikek irri egin, eta beraz, emazuefrantsesez denek uler dezagun.»

Hau guzia ez dut uste ikastola bateko memento bateko giroa denbakarrik, ez eta ikastola zelakotz zela horrela, berdin ibiliko ziren /dira euskaltzalez blai zeuden / dauden elkarte frango, euskara ulertzenez duenik baita denetan, eta euskaldunek kontzientzia baino gehiagopolitezia baitugu.

Gogoan dut halere, Ikastolen Kontseiluan5 ukan baigenituenmemento hartako gai saihetsezin batzuen funtsa hunkitzen zuteneztabada sutsu zenbait, arras normaldu zela euskararen erabilpena,frantsesezko itzulpena kaskekin bideratuz. Nonbait, urte horietakoene satifamen apurra hortan daukat, memento hartan funtsa zenakontsideratzen genuen ezatabaida hori formaren aldetik ere koheren-te eraman izana, erran nahi baita hizkuntzaren aldetik euskaraz. Gaihuntan besteetan bezala, forma eta funtsa elkarrekin dantzan doaze-

159

Nola eutsi diogu gure euskarari?

5 Ikastolen Kontseilua : Seaska baitako ikastola guzien biltzar nagusia.

nak baitira alabaina, eta batek bestearen berri salatzen baitu gutienikuste denean.

Ari ginen ikusten nolaz gure belaunaldiak, euskara sortzetik bere-tik eskuratu zuelarik, nolaz hain kopuru handian abandonatu zuenbidean. Batzuk, esplikatu bezala, hastiatu dute, jende kondizioarendegradazioaren seinaletzat baitzaukaten, iragan arkaiko eta pobrebaten oroitzapen, beste batzuk aldiz, maitatu dute, baina erraitea ezbada goxo ere, gutitan besarkatu, gutitan etzan berarekin lasto edoohe gainean. Bestalde ere beste ainitz gauza hainbeste maitatzen bai-tzituzten eta arrazoinekin presatuenari dedikatu baitira, politika,masen konbentzitzea edo antolamendu ginartsuetan bistan dena. Etahori, belaunaldi gazteagoeri begiratzen dudalarik, ohartzen naiz ezdela aldatu.

Gero, gauden polliki, ikastola bat agian ez, baina sindikatu bat,kirol elkarte bat bezala, edo elkarte profesional bat nik lan egitendudanaren gisakoa, ez dira sortzen hizkuntz gatazkan eragiteko, ez dahauen lehentasuna, eta ez bigarrena ere. Baina, herri mugimenduakdeitu daitezkeen lerro ofizialaren kontrako identifikatzen diren gunehorietan, eta hori zaigu gertatzen hemen, aipatu sindikatu edo urta-tze putzu baten eraikitzearen kontrako talde, edo autobide baten egi-tearen kontrakoa, edo gazte baten laguntzeko etxaldea kolektibokierosi duen hartan, edo beste frango adibide, sistimaren kontestazioeremuan izanki, badu beti leku bat hor euskarak. Erran nahi dudanada, ez dela antolatua, dependitzen du buruzagitzan bat edo bestebadenez kontzientzia hori duenik. Horrelako mugimendu bateanadibidez, batek segurtatzen du komunikazio guziaren euskarazkoa,kanporako itxuraren doia egiten da (euskara teknikariaren funtzioa ezda gaurkoa, eta ez da osagarri seinale enetako), beste batean, batekgutun helbideen datu base osoa euskaratuko du, eta azkenik mugi-mendu horietan beti bada kantu baten edo antzerki baten beren kau-saren zerbitzura ukaiteko desira, euskaraz bistan dena. Ez du horrek

160

Mattin Irigoien

euskara bizirik atxikitzeko balioko, euskararen sinboloa bereganatunahi da, on da itxurarentzat, batetik kultur mugimendua erakartzenbaitu, tribuari identifikatzeko moldea eskaintzen eta bestetik arerioedo etsaiari argi erakusten baitzaio exigentzien erradikaltasuna ez delatxantxetakoa, eta hizkuntz haustura, hor ulertu behar da bizikidetza-ren kodeen hausturaren mehatxua, egiten hasterainokoa izan daiteke-la ere berdin taldearen exigentzia… «Kasu, ikastolak kexu» zion aspal-diko lema batek, noiztenka berritzen dena hemen gaindi.

Baina zerk eragin du euskaldunek, edo printzipioz euskararen kon-trako ez diren euskaldunek holako utzikeria izan dezaten beren hiz-kuntzari buruz, galdua galdu, hizkuntzaren funtzioa komunikazio-tik sinbolikora lerratzera utziz gisa hortan?

Galdera zorrotza da. Eta erantzun trenkatu baten egitea neke iza-nen da hemen ere. Bada utzikeriatik, ezaxolakeria galanta: iragana ira-gana da eta hor konpon, goazen aitzina, eta gauzak har ditzagun hel-du diren bezala…

Ezen, nahiz eta kontzientzia kolektibo azkarra izan, eta gehienbat hala da jatorriz herri ttipietako euskaldun diren horien artean,ez da kolektibo hori herri ttipia edo bailara baino biziki zabalagohedatzen. Ez da nazioaren kontzientziarik hiztegi modernoa hartze-ko. Eta bakotxak uste du bere tribuan goxo-goxo egonez geroz gau-zak salbu direla. Behin baino gehiagotan egona naiz pentsaketa zer-tako ari ginen traholan, militantziari oren eta oren emaiten, agerianzelarik batzuen helburu edo plazerra arratsaldeko edo apairu bateninguruan biltzeko estakuruak izatea zela, edo garragardo zenbaitenedatea. Eta hortik harat, kudeantza soilaz urrunagoko begirada edomisio guti. Bazkariak beharrezkoak dira, eta nik ere maite duthorien partekatzea, baina bestea gabe, erritu antzuen manera har-tzen du fite.

161

Nola eutsi diogu gure euskarari?

Gero, bada beste gauza bat, inferioritate konplexa edo kolonisa-tuaren konplexa bezala azal deazakeguna. Hau, nolazbait, eskolatikhaste eta administrazio guzietan gaindi, gehi soldaduzka urteetan bar-na hori egin duten belaunaldientzat, emeki-emeki pilatu sufrikariobaten ondorioa da, norbere buruari jarri ukazioaren tratamendu ezin-bestekoa eta ezindua, senditu eta hitzek ezin errana duten barnatu etazokoratu ahalge ustelaren usain hirotua… Eta menturaz min hartudutenek dute gehienik galtzearen kontra egin, ene eskola abiatzekogarrasia lekuko, baina bada gehiago naski kolonizatzailearen ideiakbere egin dituenik.

Itzulia ematen jakin ez dugun eta bizkitartean zentrala den guregaia hau da. Hortik esplikatzen ahal da transmisioan egin den etena,aitama batzuk beren haurreri behargabeko hizkuntza hori ez erakutsiizana, hortik ere frantsesez agertu beharra, besteak bezainbat ez badagehiago girela gu ere, hau elite izan nahi duen ororen eta beraz aber-tzaleen artean arras hedatua den taka.

Hitz sinpleez ezin errana delako, ene mugak bestalde, da ere erranahain karikaturala, errealitatearen konplexutasuna hurbildu nahian,gehiegi sinpletzen baitut eta hain segur ez ditu nehork bere ume guziakarinki moldatu margo huntan ezagutuko. Bai, izaiten ahal dira eta badi-ra ideia nagusi hauen determinismo kutsua gezurtatzen dituzten kasuaketa esperientziak, baina halere jarraitzen dut beretik, egiten dudanagehiago karikatura bat baita erreprodukzio fidel bat baino, ustez, marraagerikoenak eginez, aurpegia bere grimasatik ezagutuko dugula.

Eta honaino heltzen girela, ene gustuko erantzun diogu, edo hasigira erantzuten lehen galdera huni: nolaz, kolektiboki eta kasik denekbatera, hitzartu bagine bezala, hain masiboki abandonatu dugun eus-karaz bizitzea izan ziteken proiektua.

Ondoko galderak, hau izan behar luke beraz: zer izanen zen eus-karaz bizitzea deit genezakeen proiektu horrek gure aldetik beharko

162

Mattin Irigoien

Untzi lehena bete behar da bestera pasatzeko: hizkuntza bat ikas-tean, aski motibapen beharko da ezagutza metatzeko, eta aski ezagu-tza erabilpena arriskatzeko eta ondotik trebatzeko.

Bigarren urrats batean, ikusten dugu bi ibilbide mota badirela hiz-kuntza bereganatzerakoan:

– bat berezkoa deitua (A ibilbidea), ama-hizkuntzaz jabetzekodarabilguna, ezagutza erabilpenetik haziz eta ezagutzatik moti-bapena,

– bestea kulturala deitua (B ibilbidea), motibapena duena abia-puntu, ezagutzaren lantzea bigarren urrats eta erabilpena helburu.

zuen engaiamendua? Hizkuntzari eustea deitua izan den hori, zer oteda.

Hizkuntzari eustea zer den esplikatzeko, beste batzuk egin lanabaliatuko dut, eta Txepetxen6 teorieri buruz itzuliko. Xamarrek,«Orekan – Herri eta Hizkuntzen ekologiaz»7 liburuan, teoria horiekharilkatzearekin batera, gaia barnatzen du kapitulu multzo batean.

Teoriaren funtsean, baditugu hizkuntzarekilako gure harremanaitxuratzen dituzten hiru untzi horiek: motibapena, ezagutza eta era-bilpena.

163

Nola eutsi diogu gure euskarari?

6 Un futuro para nuestro pasado - Txepetx7 Orekan – Herri eta Hizkuntzen ekologiaz. Xamar. Pamiela. 2001.

Hiztun osoa, bere hizkuntzaren osoki jabe, pentsa eta espresabidehizkuntza hori izanen duena, AB edo BA ibilbideak osatzen dituenada. Ez gira hemen bakarrik euskararekilako harremanaz ari, bainaplaneta huntako edozein hizkuntzekilakoaz, bistan dena.

Nik A izanki euskararekilako ene lehen harremana, berezkoa, Bibilbide kulturalaren egitera dedikatu naiz aipatu adolezentzian hartudelibero ments hartaz geroztik.

Gure artean, zenbait eremu segidan lantzen hasi ginen, kolektibo-ki batzu, maila pertsonalean beste batzu.

Kantua da horietako agerikoena (burrunbatsuena ere erranen dutegurekin ibili direnek). Kantutegi oso bat baliatzen genuen autobuse-an eskolarakoan eta nolaz ez gibelerakoan, berdin kantu zahar ala eus-kal kanta berria deitu den hortakoak, horietan gogoz genekizkielaEñaut Etxamendiren guziak ez bada gehientsuenak, Manex Pagola,Beñat Sarasola edo Xabier Leteren andana fier batekin bestalde.

Almazena kantuz hantua duenak, punpe ttipiz bertsuak egiteraausartzen da, lehenik koplak eta solasen biper tritzoak. Ez zen gureartean bertsu jakitate handirik, baina naturalki hurbildu ginen horta-ra ere, eta xapelketa nagusien segitzeko adinera heldu ginenean, zer-bait gisaz segitzen genituen, dela irrati bati beharria loturik edo kali-

164

Mattin Irigoien

tate txarreko grabapenak behatuz, azkenik han bertan izanez, mezanagusiko partaide eta liturgiaz jakitun ordurako.

Bertsua aipatzen duenak, gurean segurik, erran nahi dut gure kan-tutegi eta bertsulari desagertuen historian, irri, arraileria, ziri eta tru-fak ez ditu urrun, baina aitzitik jolasaren oinarrian baizik. Desager-tzen ikusten ari dugun «gure» umore berezi horren gibeletik goazbertsu saioetara eta hortako zaizkigu hein batean txapelketen lehiaantzu horiek jasangaitz. Umore hori dugu ikusi nahi antzerki ema-naldi batean, eta ez ditugu ulertzen egia gordin entzun dutelakoanofentsaturik etxeratzen direnen uzku-xurikeriak. Horrek kateaturikginen hasi gazte-gazterik hizkuntzaren bizitasuna bazkatzen zutenkultur espresabideen eskutik urraska.

Dena den, horiek denak gure paisaian zeuden, izan hiltzera zoanhartarik (kantu zaharrak, tritzolari xelebre batzuen oroitzapena, …)edo izan zartatzera zoan berrikuntza mugimendu hartako (kantaldienuhaina, parropia antzerkiaren segida hartuko zuen salaketa antzerkia,bertsularitzaren boom-a, …).

Baina hiztun oso izatekotan, alfabetatu ere beharko zen, kantuzaritzea ez zen aski. Irakurtzen ere trebatu nintzen noizbait. Herriakaseta baginuen ttipidanik, elizatiar familia guzietan bezala. Badakithor interesez jarraitzen nuena –jadanik apezen prediku hanpatu haiekez ninduten konbentzitzen – Itxaro Bordaren hastapeneko bertsuakzirela, halaber markatu ninduten Henriette Aire-ren edo Eñaut Etxa-mendiren artikulu zenbaitek. Gogoan dut ere eskuetara erori zitzai-dan Zeruko Argia bat (anaia gehienen bidez hain segur ere), irakurrieta ezin tutik ulertu, latina baino hermetikoago zitzaidan (nahiz lati-naz ez dakidan deus, seminarioan ez nintzan sartu eta). Azkenik,oroitzen naiz Jakin aldizkariko Bertsularitzari dedikatu ale berezi bat8

165

Nola eutsi diogu gure euskarari?

8 Jakin 14/15 – 1980ko Apirila Iraila

irakurri nuela, nekeak neke, eta buruan-buru. «Batez ere» formulagure «batere ez» balitz bezala ulertzen nuen, justu erranahiaren kon-trakoa, detaile bat niretzat memento hartan. Aldizkariaren bukaerannintzen ohartu «batez ere» hori gure «sustut» zela. Geroztik, berrikiarte, «batez ere» ikusi aldioro, ene gogoan itzulpen automatikoamartxan ezartzen nuen «sustut» mental bat ahozkatuz ixil-ixila.

Azkenik, etorri zen Aek-n sartzea irakasle bezala, hizkuntzari bes-te helduleku batetik lotzea ahalbidetu zidana, eta denbora berean zaz-pi euskal-herrietako jendeekin harremanen ukaitera ekarri nauena.Harri batez bi xori. Hortik landa, antzerkia, literatura eta ez dakitzein eremutan plazerrez eta nekez murgildu nintzen, istorio berdina-ren beste atal batzu dira…

Hori da, hiztun oso izan beharrak, jatorriz genuena ez osotzathartzera ekarri nau, falta genuen hori guzia gureganatu beharra zego-en, gaia hizkuntza salbatzea baino, eremu berriak hizkuntzaz konkis-tatzea zelako enetzat orduan. Eta delako.

Preseski beste hizkuntza bat ari zitzaigun eremu berrien hartzen,eta ari zaigu lehen genituen eremuen hartzen ere geroztik.

Hortan, berdin du zori onak ala gaitzak, gure imurra ez baita egunoroz berdina, bi hizkuntzen gatazka eremuan ezarri gaitu. Eta ez nolanahika, norberaren borondatez ez bada norabidea aldatu nahi izan,honakoa da bakoitzaren lekua: berezkoa dugu euskara, eta frantsesa-rekin harreman kulturala ukan dugu.

166

Mattin Irigoien

Bat etxekoa, familiakoa, herrikoa onenean, pribatua berez, eta bestea,hizkuntza publikoa, munduari eta jakintzari, legeari eta zibilisazioariateak ireki dizkiguna. Badakit, eta zuek ere badakizue hori, baina ger-tatzen ahal da ahaztea ere, ez dira hizkuntzak berenaz etxeko edo mun-duko, egoerek eta jendek dituzte eremu jakin batzuetara mugatzen edohedatzen. Ibilbide pertsonalek eta sozio-politikaren indar korrelazioek.

Bada, jada aipatu liburu hortan, beste ainitzen artean, gure egoe-ra zorrotz deskribatzen duten frango pasarte, eta bat hona ekarrikodut, Xamarren permisionearekin.

«Asko gutxituak, gutxi hanpatuak

Gehienetan hizkuntzen arteko gatazkak sortzen dituendesorekak zenbakiekin esplikatzen dira, oso sinpleki esplikatuere. Normalean dena laburbiltzen da hiztunen portzentaieta-ra, eta arrazonamendu hau erabiltzen denean baztertutakohizkuntzaren hiztunak gutxiago direlako seinale da: «bai, bai-na euskaldunak Euskal Herriko % 20 baizik ez dira, gutxiengoada, beraz …». Euskaldunak gutxiengo dira Herrian, erdaldu-nak baino gutxiago alegia.

Baina garai batez gehiengoa zen bere lurraldean eta, halaere, gutxituta zegoen. Hizkuntzaren egoerak bereizten ditu biideia hauek.

Ikus dezagun herri baten egoera lokala, adibide gisa, hobe-ki ulertzeko. Herriak bostehun biztanle ditu, horietarik 490euskaldun eta hamar erdaldun ; beraz gehiengoa euskaldunada. Euskara normalizatua bada (AB egoeran alegia), erdaldu-nek euskaldundu beharra dute ezinbestez. Baina Euskararenegoera A bada eta erdararena AB, prestigioa eta balorea erda-rarenak dira herrian. Ondorioz, hamar erdaldunek ez duteeuskalduntzeko motibapenik sentitzen, ez eta beharrik ere.490 euskaldunek, aldiz, erdaraz jakitea bai.

167

Nola eutsi diogu gure euskarari?

Bi egoeren ondorioz, (Euskara A / erdara AB), hamarhoriek eragin handiena dutenak dira: sendagilea, sekretarioa,apaiza, albaitaria, … guztiek erdaraz egin baitituzte ikasketak(erdarak B kultur ibilbide osoa duelako eta Euskarak ez).

Beraz, gehiengoa gutxitua dago eta gutxiengoa, aldiz,gehiagotuta. (…)

Ideia hau oso garrantzitsua da mintzairaren normalisatzebidean: gutxiago izanik ere, gehiengoa izatea lor daitekeela,alegia.»

Hau da guri gertatu eta gertatzen ari zaiguna. Gu ere % 55 eus-kaldun deklaratzen diren eremuan izanagatik (Baxenabarre eta Xibe-ro), gutiengoa bagina bezala izaten da eguneroko komunikazio hiz-kuntza hautua.

Xamarren testuak erantzun zuzen bat emaiten digu. Euskararenegoera gutarik ainitzetan berezkoa (A) izateko marra ez du gaindi-tzen. Aldiz, frantsesaren kasuan ibilbide osoa egina dugula ezin uka,bai kulturala lehenik, eta berezkoa geroztik.

168

Mattin Irigoien

Ondorioa agerikoa da: prestigioa frantsesak du, eta euskara azpi-hizkuntza da. Orduan maitatu edo hastiatu daiteke, baina goiz edoberant huntara heltzen gira: desagertzeko bidean da. Hastiatzera hel-tzen denak, pairatu duen ahalgeagatik edo, fiteago utziko du, ez diehaurreri pasako eta bere inguruan euskaldunari prestigio traza eman

dezakeen oro ezabatzera entseatuko da. Bada kategoria huntan eus-kaldun peto bat baino gehiago, eta ez du frantsesak eginarazi ibilbi-dearen heinak baldintzatzen portaera hau, ez bada uste duela euskaradela sufrikario eta maldizio ainitzen kausa.

Molde berean, maitale ainitz baditu bestalde euskarak, eta izenainitz hartzen ahal dituzte, euskaltzale, abertzale, ondarezale, tradizionostalgiadun, … Haatik, pentsamenduaren hitza frantsesa bada (BA)eta euskara bakarrik haur denboran zituen eremu berdinetan koka-tzen bada (A), bistan da euskalduna izanagatik, euskaltasun honek ezduela gero luzerik, ez transmisioa kausitzeko baldintzarik, egiten denpoxia izanaren parte ahula baizik ez delako izanen, eta ikuspegi redu-zionista errezago transmetituko delako norberaren etsenplua delamedio, ezinez eta hiztun osoa izateko beharrezkoa den ibilbidearenosatzeko joera, erran nahi baita euskara ere AB edo BA izateko emanbehar diren urrats baikor eta «konkistatzaileak».

Ezen hori izan da gure gaizki ulertzea: euskarari eustea ez da berehortan atxikitzea, baina eremu berriak euskaraz irabaztea. Eta bai,euskara, ezagutu genuen lekuan uzten badugu, ez badugu gure bizia-ren joan jinen arabera azkartzen, aberasten eta hedatzen, erran nahidu, erdaraz ordezkatzen dugula berrikuntzak gertatzen diren aldioro.

Ene gustuko, hortan dugu gehienik hutsegin, euskara «berezko»heinean atxikitzearekin konformatu gira. Egia da denak hortara bul-tzatzen gintuela:

– ezagutza publikorik eza, zeinak existitzeko frantsesa beharrezkoegiten zuen,

– gure hizkuntza eremu hertsi eta zedarrituekin identifikatzea, eli-zaren eraginez gehienbat, nola gure hizkuntza (eta arima) beremonopolioa bezala zeukan, hizkuntzak ere berrikuntzak ukatzenbalitu bezala izan da; apez euskara pentsamolde baten markaizan da bereziki,

169

Nola eutsi diogu gure euskarari?

– mugimendu berri edo berritzaileen hizkuntza gatazkari buruzkokontzientzia eskasa, zeinek onenera maila pertsonalera utziduten hizkuntza eremu berrietara hedatzeko «borroka».

Horren adibide argiena, gure arteko euskara maitaleen alfabetatzenibel eskasa da eta idatzira ekartzeko nagikeria handia. Hau ez daneurtzen inkesta soziolinguistikoetan, hala deituak izanagatik.

Alta, gure eskualdean, euskarak punpe handia egin zuen, irrati libre-ak sortu zirenean 80ko hamarkadan. Sekulako jauzia izan zen, batetikeuskara entzun baitzitaken egun guzian, eta bestetik, gure arteko fran-go jende ere hortik mintzo. Pentsatzen ahal da eskolan bildu ahalge etazaurien gainetik, hor hiztunek konfiantza hartu duketela beren hiz-kuntzan. Bestalde, hiztegia ere aberastu da, hainbat hitz edo konzeptuberriez. Azkenik, euskalkien nahasteak ere onura frango ekarri du beha-rrien usatzeko batzu besteen mintzamoldeeri, eta tribua lehen mendi-lerrotik haratago hedatzea ere ekarri du araiz horrek.

Arazoa da, hori ere ez dela aski izan hiztun osoen sortzeko.

Gertatzen da hiztun herbail den A ibilbideko hiztun izateanhemengo euskaldun ia denak, doi bat perbertsotik ere baduela egoe-ra horrek. Susmoa daukat euskara berezko (A) eta frantsesa kultural(B) duen jende anitzek hortaz baliatzen direla egoerari ustez etekineta onura zenbaiten ateratzeko. Dena da bizi paraleloak balira bezala,eta hiztunak baditu eremu euskalduneko lagunak, solasak eta poseak,badituelarik ere beste hainbeste eremu frantsesean. Bizi paraleloakbalitu bezala. Horrek egiten du posible norbait frantsesez barra-barraaritzea, eta uste izatea euskaldun petoa dela halere, bere euskarazkoeremua osorik atxikitzen duelako. Horrek egiten du posible egoerahorrekin jostatzen dela euskalduna, gauza bat erranez euskaraz, kodebatzuekin, eta beharrez beste bat atxikiz frantsesez. Horrek egiten duposible itxuraren doia mantentzen dela herri huntan euskararen alde-ko atxikimendu bat eta biziko gauzak frantsesez egiten direla…

170

Mattin Irigoien

Hutsegin dugun jauzia, idatzira pasatzekoa da. Joxe ManuelOdriozolak ere aipatzen du holako zerbait, nazio batek irautekotzgaurko munduan, bere hiztunek idatzirako jauzia egunerokoan eginbeharrekoa dutela derrigorrez.

Orduan, hastapenean aipatu inkesta soziolinguistikora itzuliz,egoera den bezalakoa izanki, ez gaiten engaina. Euskaldun deklara-tzen direnak %23a bagira 2006an iparralde guzian, euskaldun dekla-ratze hortan baliteke barnatzeko, bada zaku hortan maila oso desber-dineko hiztunik, batzu desagertzeko bidean eta besteak osatzerakoan,dakiguna da nehor ez dagoela era estatikoan.

Beste barometro bat baliatzeko, kultur ekitaldien jarraipenaribegira dezakegu. Euskaltzale posibleek –abertzale, sindikalista, politi-ko progresista, ikastolako kide, festibalzale, irrati afizionatu, …– kan-tuari gira atxikiak hemen azkarrenik. Menturaz antzerki bat edo ber-tsu saio bat jarraikiko dugu, baina hor deia multzoa azkar ttipitzenda. Irakurriko, ez naiz literaturaz ari, egunerokoan irakurri berdinzenbait gauza, baina nekez, eta azken punpea, idatzira gutitan girapasatuko.

Ez naiz sartzen gainera, populazio arraro hortan, zeinarentzat eus-kara beren euskalkiarekin identifikatzen baitute. Hauek nekez gain-dituko dute iraganeko bizimoldeari mugatuz hizkuntza fosilisatzekoarriskua.

Horra nahas-mahas, zertan ikusten dudan eutsi dugula gure hiz-kuntzari. Eutsi baino, etsi diogula ematen du!

Bada halere beste galdera bat jorra genezakeena, orain adineanatzina joanki eta: zer transmetitu dugu?

Hizkuntza eta bere imajinarioa etxean eta eskolan transmetitzenda gehienbat. Etxeko giroa asko aldatu da eta egia da familia moldetradizionaletan, hiru belaunaldi xamindei berdinaren inguruan bizi

171

Nola eutsi diogu gure euskarari?

direla, transmizio hori eginen da zuzen-zuzena duela 40 urte nihaurigertatu zitzaidan bezala. Baina hau gutiengoa da orain. Gaur bi hirujendeko familiak dira, hizkuntz gaitasuna aitametan ez da ber maila-koa eta etxe batean presentzia handiena duen mintzalaria telebista da:hezitzaile, zaintzale, dibertitzaile, … denak egiten ditu eta dakizunazfrantsesez. Edo badira euskaltzale familietan euskarazko emankizu-nak ikusten dituztenak: adin ttipiko gazteek gehienbat japonesmarrazki bizidunak, zaharrek pilota, ….

Gelditzen da ikastola, jadanik errana dugun bezala gure belaunal-diak euskararen erakaskuntza huni delegatu baitzuen.

Hortik zer transmetitu dugun galdetzerakoan, sentimendu arrarobat ukan dut beti. Paradoxa bat bezala izan da: ikastolan gurea ez zeneuskara bat landu da gehienbat, ez da tokiko mintzamoldeetik abia-tu, bereziki euskara azkar galdua zen guneetan. Gainera iparraldekobatuaz bestalde zen euskara bat, inpertsonala eta pobrea erabili da.Ziren liburuak halakoak zirelako, irizpide hori garatu zelako, ez dakithautu bat izan denez... Ene susmoa da gure konplexarekin ongiuztartu den zerbait dela: etxeko euskara ezin zen baliatu, zerri usainazeukan; apez euskara ezin zen baliatu, moralkeriaz kargatuegia zen;bestaldekoa bai balia zitekeen, batua deitua zen, ofizialaren autorita-tea zuen, nolazbait hori baliatuz akademikoago eginen gaitu, seriosa-go, nazioago… Berriz ere elitea izan edo formatu beharraren sindro-mea? Hasteko, etxekoek berek arrotz zuten hizkuntza batekin itzul-tzen ziren etxera haur alfabetatuak. Nekezia zenbait sortzen zituenkomunikazioan, jendeen artekoan eta ikastola eta jendartearen arte-koan. Haurraren B-k jendarteko A-rekin sobera talka egiten zuen.Maleruski gaur ez da gehiago gisa hortako arazorik, jendartea frantsesbatuz bizi baita.

Orain, euskara gehienbat eskola hizkuntza da eta hegoaldeandiren ber arrangurak ditugu hemen ere. Modernitatetik landa, mun-dialisazioak harrapatu gaitu. SMS, MSN edo Facebook agora zabalak

172

Mattin Irigoien

dira eta gure umeak horren barnean itoak, nahi ta ere euskara bazterhizkera bat bilakatzen da, ur tanta bat itsasoaren erdian… Eta politi-ka pentsamenduaren aldetik, lehen 68ko maiatzak egin zuena gauraltermundialismoak beteko du, eta berriz ere pentsamendu progresis-ta hizkuntza nagusian datorkigu, biodibertsitateari irekia bistan da,baina ez aski hizkuntz ordezkapena beste sentsura egiteko, frantsese-tik euskarara. Funtsean, zendako hori, euskaldunek ez dugu egiteneta!

2001eko xifrea da naski, adin klaseko haurren % 5a zen murgiltzesistiman iparraldean (D eredua deitzen den hortan). Gero beste %15bazen elebidunean (B ereduan) zerbait gora behera. Azken kopuruhau goiti doa Euskararen Erakunde Publikoak jakitera emaitendituen zenbakien arabera, gaur nunbait han iparraldeko haurrenherenak euskararekin topo egiten baitu eskolan. Topo bai, ikasi ez.

Autonomi Erkidegoan, ereduen ebaluazio bat egin denean, duelaurte pare bat oker ez banago, euskarazko gaitasun minimo bat neur-tu zuten eta D ereduko bi herenak eta B ereduko heren bat zirenbakarrik heltzen hizkuntz gaitasun hortara. Hori gertatzen da eremuhortako adin klaseko % 80az goiti bi eredu horietan eskolatuak dire-larik, erran nahi baita euskarazko erakaskuntzaren dentsitate azkarbat den eremuetan. Hemen ez dugu oraino gisa hortako azterketarikegin, entzun dudanaz EEPk aipatzen du holako zerbaiten egitea. Bai-na, ikusiz bestaldekoa, erran nahi luke, konparaketa arriskutsua iza-nagatik adin klaseko aise gutiago direlako hemen hezkuntza ereduhorietan, erran nahi luke beraz % arras ttipia dela euskaraz bizitzekogai izanen, eta edozein gisaz, % hain ttipietan arriskatzen duela guregazteak euskaraz mintzatzeko lagunik nekez atzemaitea ere. Beraz,egin dugun transmizioa, haize eta tenpesta frangoren kontra altxatuz,onenera ere, hala-holako ondorioetara helduko da.

Aipatu inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin direne-an, izan da polemikatxo bat lagineko gazteeneri begira: 16-24 urte

173

Nola eutsi diogu gure euskarari?

artean euskaldun kopurua goragoa da (%16) konparatzen badugu25-34 urte artekoeri (%12) eta hori lehenbiziko aldia da gertatzendela. Hor ikusten da erakaskuntza elebidunaren (murgiltze eta parez-pareko ereduen) emendioaren ondorio zuzena. Batzu horrekin osobaikor agertu dira, horietan Erramun Baxok soziolinguista. Beste ba-tzuk aldiz, euskalgintzako elkarte eta mugimenduen aldetik ezkorra-ren papera hartu dute. Aitzineko paragrafoetan aipatu bezala, bada-kigu % 16 horiek ez direla nehondik ere hiztun osoak. Orokorrean ezda tunelaren iluna ezaba dezakeen argirik hautemaiten, tunela bizikiiluna denean pentsatzen ahal bada ere argi biziki ahulak sekulako efe-tua egin dezakeela (gisa horretako tranpak baliatzen dira antzerkiikusgarriak muntatzean ere).

Alde batetik, badugu hizkuntza politika bat jendearen borondate-aren gainen finkatua dena, eta bestetik jendarte zabalenak hizkuntza-ri buruzko egitate diglosikoa onartzen baino gehiago berebaitaratuaduena, beren ustez euskararen alde ari direnak barne. Ez da ikustenhemen hiztun osoen nukleo bizigarri baten sortzeko baldintza mini-morik. Beraz, ez bada hiztun osoen nukleorik gure artean, euskaraholako zerbait izanen da, soinu batzu noiztenka, teknikari batenitzulpena, musika –hori bai musika – eta pesta egiteko «sud-ouest»-eko manera tipikal hori, xingarra, ikurriña eta teeshirt-ak… Basqueedo basco sendimendua hedatzen ari da, aldarrikatzen hasiak direnhizkuntzarik gabeko euskaltasun eremuak daude, odolaren RH –arra-za?–, aitatxiren sorlekua, deitura edo nik dakita zeri lotua, agian elezenbait pot-pourri batean…

Azkenaldian, erran behar da beren burua euskararen aldeko mili-tante edo konbentzitu anitzen artean, ezintasuna edo a kontrarioonkeria gailentzen ari zaigula. Sendi da militante eredugarri izanakedo direnen ahotik, horrelako dimisio bat bezala gaiaren aitzinean.Hitz-erdika ulertarazten da borroka hau galdu dela. Edo erraiten dabat-batean, baikortasun bortxatu batekin «hiriak duela euskara salba-

174

Mattin Irigoien

tuko» gehiagoko argumenturik gabe… Beti ber solasa da, baikor etaezkorren gerla eginen dugu, azkenik batek berarekin ados ez direnak«défaitiste» deitzen ahal dituen bezala, hori ala xori izenen leporatzeaberdintsu baita… Azken 40 urteetan izan beharko zukeen bezala, gaialantzea eta barnatzea da premiazkoena uler dezagun zertan giren lehe-nik. Dekontaminazio lana ez dugu egina, kolonisatuaren mina dagurea, nagusiaren hiztegia eta arrazoinamenduak gure larruan sartuakditugu eta gehiago dena, ez da batzutan kontra oihuka aritzea, depen-dentzia horren beste ezaugarri bat baizik.

Galtzea hain da aitzinatua nun, lehentasunetan lehentasuna, hiz-kuntza baliatzeko guneak sortzea den, beste gisako inteligentzi plan-tak bazter batera utzirik.

Gaur, ez zaitez harri, euskara normaltasunez baliatzen baduzu, zuzira arrotza. Gai horrekin heldu bazira behin eta berriz, zu zira has-tiala, bizikidetza oztopatzen duena… izan batzu ala besteen aitzine-an.

Ozka bat igan da azken urteetan gure artean, gaia gainditua balitzbezala, eta denak emaiten du elebitasun itxuroso batean konponduadela hizkuntz gatazka guzia. Frantses politikoek ongi ulertu dutehori, eta «elebitasuna» «elebitasuna» oihukatzen dute baitakite edo-zein gisaz euskara bide hortarik galtzaile ateratzen dela; ondarea etatradizioan sailkatu gaituzte frantses konstituzioan hor baigaituzteikusten eta hor baitu ere bere burua ikusi nahi gure jendarte gehie-nak; «profesionalak» «euskararen profesionalak» denetan plantatzenari dituzte baitakite dirutik barrabiletarik baino tinkiago atxikitzendela jendea eta elkarte edo herri ekimen sarea dela izan orain arteberen buruko minen kausa…

Segur da euskara ez dela desagertuko, Xamar zitatuz, jadanik sal-batua baita, nahiko liburu, hiztegi eta euskarri desberdinetan. Bainaeguneroko erabilpenez biziko, hortan dudak izaten ahal ditugu.

175

Nola eutsi diogu gure euskarari?

Azken fasean sartzen ari gira? Geroak erranen.

Anartean hiztun osoak bultzatu eta sortzeko ekimenak sortzendira han-hemenka. Edo bide hori irekarazi nahi luketen txoke psiko-logiko batzu…

Egunkariaren sortzea zinezko aire fresko buhakoa izan zen, nahiz500ez petik ez diren menturaz iparraldean saltzen diren aleak.

Izan zen ere garai batean Euskal Herrian Euskaraz-ek bultzatuzituen ekintza haiek, bide seinaleak beltzatuz, txekeak euskaraz egite-ko bankoeri presio egitera dei eginez eta horrelako… Eta jin zen geroBai euskarari aroa.

Ene aldetik gertakari horiek ikuspegi aldaketa itzela ekarri dute:bat-batean negar eta zinkuriak bazter utziz, biktima itxurak gaindi-tuz, guhaur bilakatzen ginen euskararen eremuaren zabaltzaile,guhaurek pertsonalki edo taldean abiatu ekimenez: dendetan, herri-ko etxean, elkartean eta enpresan euskarari eremu gehiago emanenzen egunerokoan gauza batzu hitzartuz eta eginez…

Neke da ekimen hauen ondorioen neurtzea, lan urria da eta jendeguti erakartzen dute, itxurazko atxikimenduaren tentazioa da ikusizgiroa, baina bidea hortik da, euskara guneak sortzearena, laguntzaoperatibo bat ekarriz bide hori egin nahi duenari, egina baloratuzegin ahalaz, baloratua egiteko joera baita hemen gaindi ere…

Ofizialtasunik ez zaigu jinen gainetik, giren tokian ez badugu jaki-ten guhaurek plantatzen.

Naizen tokian, hori naiz entseatzen egitera. Adibidez antzerkigin-tzatik. Gaurko giroan neke bada ere esplikatzea hau ez dela nik daki-ta ze «kulturismo» edo artista planta.

Bultzatzen dudan antzerkigintzak bi alde dauzka, hemen jendarteeuskalduna zenean izan dituen ber-berak: kultur transmisioa eta eki-men herritarra, gaurko hitzetan erraiteko. Baina biak dira euskara, bai

176

Mattin Irigoien

kultur transmisioa, gure kultura hori baita, hizkuntza, eta hizkuntzanbaita gure kultura, baina berdin ekimen herritarra, jendeen artekoeuskarazko tratua plazaratzea baita horren jarduna, orain eta hemen,delako talde hortako jendeek egina. Horra definizioa: kolektibo ttipibatek memento batean bere kulturaz eskaintzen duen interpretazioa,nori eta bere hizkuntz komunitateari, euskaraz.

Definizio horrek erakusten du biziki era dinamikoan ulertzendugula gure lanaren funtzioa, baina ere hizkuntzarekilako harremana:ez gira iraganaz mintzo, orain eta hemen mintzo baigira; ez gira kopiahutsalen transmetitzen ari interpretazio baten egiten ari baigira; etabalore horiek parteka ditzazkeen hizkuntz komunitatearen bila –sor-tu nahiz– ari gira.

Bide hortan poz eta nekeez bestalde, harridura eta txoke zenbaithartuak gira.

Luzaz arranguratu ninduen gauza bat izan zen, nola biziaraz tau-lagainean mundu bat, gaurkoa eta aldi berean euskaraz. Gaurkoa iza-nen bazen ez zen euskaraz izanen eta euskaraz izanez, arrisku handiazuen iraganekoa izatea gorago esplikatu fenomenoen ondorioz.Lehen garai batean estratagema bat aurkitu nuen, gaia gaurkoa zenbaina iraganean kokatu nuen ekintza (16. mendean adibidez), edogeroan, halako egoera apokalitpiko batean. Baina ez zen satifagarri,non halako batean antzerki bat egin nuen, eta euskaraz emanagatik,narrazioaren korapiloaren puntu tinkienean ulertu behar zen begienaitzinean genuena frantsesez garatu zela ordu arte, eta bat batean en-tzuten zen silaba ulertezin zerrenda hori euskara zela. Jendea harritua,ezin ulertua.

Uste dut esperientzia kaotiko horiek, euskarazko literaturan bar-natzeak eta Euskaldunon Egunkariaren sortzeak behargabetu zizkida-la. Ikuspegi aldaketak. Ordutik bada euskaraz bizi eta pentsatzen dengaurkotasunezko mundu bat. Ah, ze askapena!

177

Nola eutsi diogu gure euskarari?

Beste egoera bitxi bat, Antton Lukurekin usu komentatu dudana,antzerki obra tipologia batean, publiko bat nazka begitartearekinurruntzen ikusten dugu, ez dutela ulertzen, ez dela beren euskara, etaholako. Ba euskara ulertzen da, zera da ez ulertzen, egoera hori eus-karaz agertzea, normalez beste bat baita solas edo jolas hori darama-na egunerokoan edo beren imajinarioan. Euskara ez dute hola balia-tzeko.

Kontziente naiz uraren gainean idaztea bezala dela gurea, bi popu-lazio euskaldunekin borrokan gabiltzala desesperatuki, berezkoaduten A horiek, kulturalera, Bra tiratu nahian eta ikastolatik jalibelaunaldi hori, berezkora erakarri nahian, Btik Ara.

Antzesle taldean orenak emaiten ditugu euskaraz eta euskarariburuz: erranaldien esplikatzen, egoerak, erreferentzia kulturalak, his-toria, politika, geografia, eta ez dakit zenbat gaietaz mintzo giren gaz-te horiekin ikuspegiak eta bizipenak konpartitzen. Transmisioa, gurehizkuntzak bere baitan daraman kulturarena, kasik nehon ez da egi-ten, eta pribilegiatu batzu gira hori lantzeko aroztegi batzu eraikitzenahal baititugu: euskara normalisatua den gune batzu sortuz, bera aldiberean langai eta emaitza delarik, eta jendarte batekin partekatzekoxantza dugularik. Ez direla biziki antzerkian ibiltzen direnak? Ikuste-ko da. Beste edozein tokitan bezainbat ditugu, eta kanpokoek betihori dute ohar gisa: harreman kalitate handiko publikoa dugula. Ba,ez gira estonatzen, tradizio handia dugu, identifikazio bat, kulturabat, eta hori guzia hizkuntzaren baitan da.

Ororen buru, zer erran nahi nuen?

Iduritzen zait maiz, sekula jakin izan baginu egoerari buelta emai-ten eta gure hizkuntzari eutsi baginu normaltasunez (Kanadan Qué-bec-ek kausitu duena Frantziaren peko diren nazioek ez dugu lortu)gaur ez ginela giren heinean izanen, duela 40 urte euskaldun ginen

178

Mattin Irigoien

horiek guziek, euskara emanen ginuela lasai, edo duela 40 urte halaginenak eta gaur oraino euskararen aldeko girela deklaratzen duenmaioria handi horrek euskaraz eginen genuela gure egunerokoa.

Hori guzia ez da gertatu, eta hala-holako moldean ere ez.

Gaur hizkuntza uzteak bestelako atxikimendu batzu garatzeraekartzen gaitu, gehienak estakuruak dira ene gustuko hizkuntzarenuztea justifikatzeko. Izan daitezke beren artean antagonistak, bainabatzuk aski lasai uztartzen ditugu, eskizofrenia baita ere gure hiz-kuntzarekilako dugun harremanaren beste ezaugarri bat. Ondokolerroetan entseatu naiz lerrokatzera nolako agerpenak hartzen dituengure hizkuntzaren uzteak eginarazten digun estakuru bilatzea, gureutzikeriaren konpentsatzeko asmoz, aldekotasunaren itxura hartzenduten tranpak gure eginez:

– atenporaltasuna: hemen sailkatzen ditudan ideiek, oinarriandute euskara noizbaitekoa dela edo ez duela mugitzerik, idealbat da nolazbait eta egunerokoan biziarazi nahiak zikintzen etaendekatzen baizik ez du. Ondoko lerroetan har dezazkeen for-ma desberdin batzu agertzen dira.

– tradizioari lotua: hizkuntza zokoratzen da eta tradizioaren ele-mentu bezala ikusten da dantza pikoak, arropak, kantamoldebat, arkitektura, laborantza sustut… edo beste zenbait gauzabezala.

– hizkuntza garbia: elizak azkar garatu zuen konzeptu hori, bainaaski komuna da gure artean, ez baitezpada eliza atxikimenduz,baina batek frantses hitz bat entzuten badu euskarazko marma-rra batean, eskandalu edo irri iturri zaio. Ez da egokia eta sustutofizial giro zerbaitetan bagira (testu baten idazketa edo irratikoelkarrizketa bat adibidez). Berdinek ez dute arazorik beren ida-tzizko komunikazioa frantses garbiz egiteko baina frantses hitzbat euskarazko sail batean arazo zaie. Hortik ulertzen dut eus-

179

Nola eutsi diogu gure euskarari?

kara geldia, datatua eta finkatua daukatela. Ez da lehengai bategunero sutan berotzen dena, ez eskuak zikinduz konpontzenden motor bat, baina museoko pieza bat, garbirik eta pollit atxi-ki behar dena baizik.

– kultur irekidura edo modernismoari lotua: tradizioa eta moder-nitatea, beren gehiegikerian txanpon beraren bi aldeak dira. Berideia da bere muturrera eramana. Modernitatearen izenean, ezda euskara egoera modernoetan baizik onartzen, eta iraganausaintzen duten egoerak begitan hartzen dira. Hemen ere, eus-kara soinu bat gehiago da, presentzia testimoniala izanen du,modernoak hizkuntzaz bestelako komunikazio kanalak baliat-zen baititu, alabaina.

– primitiboa eta existentziala: aitzinhistorian bazen hemen popu-lu bat jeniala. Ameriketako indioekin ere zerbait holako gerta-tzen da, biziaren misterioarekin harreman berezia duten popu-luak dira eta gizon zuriak bere kaltetan galdu dituen baloresupra-humanoak beren kulturen baitan dituzte. Magikoa,zuzentasunez oratua, naturarekilako harmonian, hastapenekojende existentzia garbienari hurbil, horra zibilisazio horien ezau-garrietarik zenbait. Bistan da, izan dira ezagutzen dugunaz bes-telako jendarte antolakuntzak, eta hain segur ere beren on gai-tzekin hauek ere. Baina arazoa ez zait hori, pentsatzea euskaramundu magiko bati lotua dela baizik, eta mundu hori desager-tua denez, atxikimendu biziki anbiguosoa zait hau. Ez da gero-rik hizkuntzarentzat existentzialismoaren bide hortarik.

– elebitasuna: azken urteetako urrats bat da hizkuntzaren uztekobidean. Elebitasuna bermatzen da gure artean, beti frantsesarenmesedetan bistan dena, ezen itzultzen den bakarra euskara da,frantses hutsean direnak ez da derrigor itzultzerik, eta dena egi-na da euskara dekoratu bat izan dadin, eskola kahierretan tes-tuen inguruan egiten ziren frisia haien gisa, komunikatzeko

180

Mattin Irigoien

frantsesa bada, eta euskara egiten da beste zerbaiten adierazteko,atxikimendu bat, diferentzia bat…

– hitzen erranahiaren lerratzea: gainekoaren haurride bikia duguhau. Euskalduna guretzat dudarik ez da euskara darabilen jen-dea dela. Baina frantsesaren pizuaren ondorio Basque erran nahidu, eta geroztik gertatu zaigu «euskaraduna» erran beharraohartzen baigira euskaldun mota berri bat dugula hemen, eus-kara ez dakitenena. Euskal Herriarekin berdin gertatzen ari da,ez baitakigu gehiago xuxen zer den hori: batzuentzat gure bar-nekaldea izanen da, Lapurdi parte bat hego euskal herria deitudute, … Ez dugu fini irri egitea!

– tribuarena: euskara baliatzen da norbere tribua zedarritzenduten mugen baitan. Tributik kanpokoek frantsesa izanen dutegure ahotik. Batzuk pentsatzen dute gisa hortan euskara zerbi-tzatzen dutela, eta gorago deia erran bezala, gertatzen da egoerahori baliatua dela ere mezu bikoitzen helarazteko, euskaraz begi-keinu bat gutarrei, eta frantsesez bestelako diskurtso bat, ofizia-lak onartzeko gisakoa.

– …

Eta estakuruak estakuru, menturaz, indar zentrifugo azkarrena,homologazio beharra da undarrean: denek dugu onartuak eta maita-tuak izatearen beharra. Gure urratsek behar horien asetzea lehenestendute. Ofizialtasunik ezean, frantsesak du jendea normal egiten, etaeuskarak ez du, zirkulu nimiño batzuez kanpo, rol hori betetzen.

Azken hitz

Badut adiskide bat, Seaskako lehendakari zenean, jaun boteredunhoriekin pataskan zebilela, halako batean hau bota baitzion bati: «ezdugu hiltzera kondenatuak girelakotz, gure buruaz beste eginen!»

181

Nola eutsi diogu gure euskarari?

Badakigu engoitik hizkuntza ez dela gureganik berex bizi. Hori dairentsi dugun beste tranpa bat: elebidun ez da nehor ber mementoan,edo batean edo bestean ari da. Jendartean ere berdin da. Hizkuntzaez da gutarik kanpo bizi den lurrin gisako bat harrapa eta utz deza-kedana. Beraz, euskaldunak girenak girela, hizkuntza gure baitanbiziarazten, erran nahi baita desegin eta arramoldatzen dugun ber etabizitzak aurkezten dizkigun eremu zahar ala berrietan balia eta baliaari giren ber, hizkuntza biziko da. Gu biziko giren bezala.

Euskara ez da beraz hilen, azken euskaldunak hilen direnean baizik.Anartean, gauden gustian, eleka, idazten, bizi apur huntaz gozatzen etanekatzen. Beti izanen da mintzatzeko parada, beti badira bizitzarenmirakuiluak, ezen hau ez da estatistika hutsa, gibelean badira gu beza-la, hau dena plazerrez eta biziaren errabiaz eramaiten dutenak, etadenen arteko komunitate bat osatzen dugu, distantziak distantzia,horrek gaituelarik hurbilago egiten, zernahi bizi-indar, kemen etaausartziaz oratua den komunitatea osatzen dugularik gainera. Eta jen-darte huntan, bati edo besteari iduritzen bazaio gurea ikusita zerbaitinteresant badela bizitzeko hortik, eta nahi balu abentura honen untzi-ra hupatu, orduan badakigu, gutaz haratago ere iraunen duela.

Azken hitz ondo.

Ohartu zira ez dudala euskara akademikoa erabiltzen. Bada hemendenetarik nihis-nahas, hor entzun, han bizitu, noizbait irakurri gau-zetan hartuak ustegabe. Eneganatuak direlako seinale, frantsesezkoedo inglesezko hitzak barne, denak bakarrak direlakotz eta beren kar-ga ekartzen baitute ene baitan, istoriotxo bat, usain bat, zauri bat,berdin du. Samurtua naiz, kexu erran nahi dut, filologoekin, testuzuzentzaileekin eta hizkuntz komisario guziekin. Eta gomendatzendizuet berdin egitera.

Batez ere eta sustut.

Arberatzen, 2009/02/25an

182

Mattin Irigoien