bioter · Web viewbeste anatidak baino aurrerago dituzte, eta horrela gorputza tenteago eramaten...

9
1. LIMIKOLAK Limo eta buztin hezeetan lurperatuta edo ia lurperatuta dauden ornogabeez elikatzen diren ur-hegaztiak dira. Zeregin horretarako ondo moldatuta daude, dituzten ezaugarririk garrantzitsuenak hauexek izanik: 1- Moko mehe eta finak eremu basatsuak zulatu ahal izateko. 2- Hanka luzeak eremu urtsuetan ibili ahal izateko. Urdaibaiko paduretan 30 bat espezie desberdin ikusi daitezke: 1 PADURETAKO HEGAZTIAK

Transcript of bioter · Web viewbeste anatidak baino aurrerago dituzte, eta horrela gorputza tenteago eramaten...

1. LIMIKOLAK

Limo eta buztin hezeetan lurperatuta edo ia lurperatuta dauden ornogabeez elikatzen diren ur-hegaztiak dira. Zeregin horretarako ondo moldatuta daude, dituzten ezaugarririk garrantzitsuenak hauexek izanik:

1- Moko mehe eta finak eremu basatsuak zulatu ahal izateko.

2- Hanka luzeak eremu urtsuetan ibili ahal izateko.

Urdaibaiko paduretan 30 bat espezie desberdin ikusi daitezke:

Irudian ikusten denez, limikolen txoko ekologikoak desberdinak dira, mokoen eta hanken luzera desberdinak baitira.

Limikola gehienak paduretan aurkitzen badira ere, badaude beste limikola batzuk eremu haretsuagoetan elikatzen direnak, eta beste batzuk belardi hezeak nahiago dituztenak.

Bestalde, badago moko berezia duen limikola bat, Abozeta izenekoa hain zuzen ere:

2-ANATIDAK

Talde honetan sartzen dira ahate itxura duten ur-hegaztiak. Hegazti hauen moko zabal eta zapalak, eta beraien soinu bereziak ondo bereizten ditu beste hegazti-taldeetatik. Anatidak, orokorrean, oso igerilari onak dira, eta hegaz ere oso ondo egiten dute.

Hurrengo irudian ikusten den bezala, txoko ekologiko ezberdinak betetzen dituzte:

Urdaibain ikus daitezkeen anatida arruntenak ondoko hiru taldetan bana ditzakegu: Antzarrak, ahate igerilariak eta ahate murgilariak. Aurreko irudian ikusten den bezala, hiru talde hauen arteko lehia murriztu egiten da toki ezberdinetan eta modu ezberdinean elikatzen direlako, eta sarritan elikagai desberdinez hornitzen direlako.

2a) Antzarrak

Urdaibaiko anatida handienak dira. Belarjaleak dira, zurtoinez, hostoz, haziz, errizomaz, erraboilez... elikatzen baitira. Elikagai horiek bereziki, lehorrean edota sakonera gutxiko uretan hartzen dituzte. Izan ere, anatida “lurtarrenak” dira, eta horregatik besteak baino hobeto moldatzen dira ibiltzeko orduan.

Hori guztia kontuan izanik, antzarren ondoko ezaugarri hauek azpimarra daitezke: 1- Hankak beste anatidak baino aurrerago dituzte, eta horrela gorputza tenteago eramaten dute eta ibiltzeko erraztasun handiagoa dute. 2- Mokoa sendoa eta gogorra da eta ertzak horztunak ditu. Horri esker, landareak ondo ebaki eta bazka ditzake:

2b) Ahate igerilariak

Etxekotutako ahateen arbasoak dira. Elikatzeko orduan, sarritan, modu bitxia erakusten dute: “burua eta gorputzaren aurreko zatia uretan murgildu atzeko zatia kanpoan mantentzen duten bitartean”. Horregatik, ur sakon eta zabalak baino gehiago sakonera gutxiko urmaelak, padurak...dituzte atseginago.

Bestalde, elikatzeko modu ezberdinak badituzte ere, jaki asko ura edota hondoko lokatza iragaziz eskuratzen dute.

Horregatik guztiagatik ondoko ezaugarriak azpimarratuko ditugu: 1- Mokoak oso ondo moldatuta daude iragazketarako. Izan ere, zabalak eta zapalak dira, ertzetan oso finak diren bizartxoak dituzte eta mihia sentikortasun handikoa da. 2- Hankak antzarrenak baino atzerago baina murgilarienak baino aurrerago dituzte. Horregatik, ahate igerilarien ibilera antzarrena baino traketsagoa izaten da, baina murgilariena baino erosoagoa.

2c) Ahate murgilariak

Hauek gorputza uretan erabat murgilduz elikatzen dira, eta, nagusiki, hondoko ur-landareak,algak, animaliatxoak...jaten dituzte. Horregatik, gehienetan, igerilariak baino ur sakonagoak aukeratzen dituzte.

Kasu honetan ere bi ezaugarri azpimarratuko ditugu: 1-Gorputza txaparra eta trinkoa dute murgilaldiak eta igeriketa errazteko. 2- Hankak beste anatidak baino atzerago dituzte; horregatik igeriketan trebeagoak dira, baina ibiltzeko trakets-traketsak.

Ahate murgilari eta igerilarien arteko ezberdintasun morfologikoen eraginez, aireratzean erraz bereiz daitezke:

Hona hemen ahate igerilari eta murgilari batzuk:

3- ARRANTZALEAK

Talde honetan itxuraz eta izaeraz ezberdinak diren ur-hegaztiak sartzen dira. Hala ere, desberdintasunak handiak izan arren, denak bereziki arrain biziez elikatzen direnez arrantzale moduan ezagutzen dira, eta batera azter ditzakegu.

Urdaibain errazen ikus ditzakegun hegazti arrantzaleak ondoko hauek dira:

a) Lertxun (koartza) hauskara eta Lertxuntxo txikia. Hegazti bi hauek dituzten moko koniko eta zorrotzak arpoiaren antzera erabiltzen dute arrainak harrapatzeko. Horretarako, ur ertzetik edota sakonera gutxiko hezeguneetatik ibiltzen dira zelatan, eta dituzten hanka luzeei esker lumadia ez zaie bustitzen. Gainera, mokoa uretaraino erraz hel dadin lepoa ere luze-luzea dute:

b) Ubarroi handia. Hauek arrainak harrapatzeko (lazunak, platuxak...) murgildu egiten dira uretan. Izan ere, oso murgilari on eta trebeak dira:

4- KAIOAK ETA ANTXETAK

Talde honetako ur-hegazti batzuk oso arruntak dira, eta erraz ikus daitezke. Guk bi azpimarratuko ditugu: Kaio hankahoria eta Antxeta mokogorria. Biak orojaleak dira, eta gure kostaldeetako hondakinen garbiketa-lan bikaina egiten dute:

Irudian adierazita daude hegazti talde desberdinen mokoak. Ondorioztatu zeintzuk diren A, B eta C.

A:

B:

C:

PADURETAKO HEGAZTIAK

Murgilari arrunta

Zertzeta

PAGE

1