EZAGUTZEN DITUZU ZURE ESKUBIDEAK? - unicef.es · Horrela, eskubidea dute elikadura eta ostatu...

28
HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA Bertsio laburtua EZAGUTZEN DITUZU ZURE ESKUBIDEAK?

Transcript of EZAGUTZEN DITUZU ZURE ESKUBIDEAK? - unicef.es · Horrela, eskubidea dute elikadura eta ostatu...

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENABertsio laburtua

EZAGUTZEN DITUZU ZURE ESKUBIDEAK?

2-3. HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA

UNICEFen, haur guztien eskubideak eta ongizateasustatzen dihardugu gure egiteko guztietan. Gurealiatuekin batera, 190 herrialde eta lurraldetan lanegiten dugu gure konpromiso hau ekintzapraktikoetan gauzatzeko, gure ahaleginak berezikihaur kalteberengana eta baztertuenenganahurbiltzera bideratuz, haur guztien onurarako izandadin, leku guztietan.

Azala: © UNICEF/SUDA2014-XX585/Noorani5. orrialdea: © UNICEF/UGDA201400150/Dyer6. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2009-1755/Markisz6. orrialdea (behean): © UNICEF/BANA2013-00429/Mawa7. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2012-1416/Sokol7. orrialdea (behean): © UNICEF/HIVA2014-00030/Schermbrucker8. orrialdea (goian): © UNICEF/LaoPDR01842/Holmes8. orrialdea (behean): © UNICEF/UGDA2012-00152/Nakibuuka9. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2013-1517/Pirozzi9. orrialdea (behean): © UNICEF/BANA2012-02019/Mawa10. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2014-1111/Khuzaie10. orrialdea (behean): © UNICEF/NYHQ2014-1929/Anmar11. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2006-1880/Few11. orrialdea (behean): © UNICEF/BANA2014-01300/Paul12. orrialdea (goian): © UNICEF/INDA2011-00091/Crouch12. orrialdea (behean): © UNICEF/NYHQ2011-0963/Ramoneda13. orrialdea (goian): © UNICEF/INDA2013-00232/13. orrialdea (behean): © UNICEF/PFPG2014P-0868/Lynch14. orrialdea (goian): © UNICEF/INDA2011-00024/Crouch14. orrialdea (behean): © UNICEF/SLRA2013-0960/Asselin15. orrialdea (goian): © UNICEF/SLRA2013-0044/Asselin15. orrialdea (behean): © UNICEF/NYHQ2012-0092/Zaidi16. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2012-2087/Friedman-Rudovsky

16. orrialdea (behean): © UNICEF/NYHQ2014-0230/Knowles-Coursin17. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2013-1394/Noorani17. orrialdea (behean): © UNICEF/NYHQ2012-2264/Markisz18. orrialdea (goian): © UNICEF/UGDA201400332/Vassie18. orrialdea (behean): © UNICEF/BANA2014-00965/Adnan19. orrialdea (goian): © UNICEF/PFPG2014P-0780/Holt19. orrialdea (behean): © UNICEF/PFPG2014-1104/Balasundaram20. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2014-1267/Crespo20. orrialdea (behean): © UNICEF/NYHQ1993-0858/Daher21. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2014-0628/Phelps21. orrialdea (behean): © UNICEF/SUDA2014-XX774/22. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2010-0795/Holt22. orrialdea (behean): © UNICEF/NYHQ2011-2384/Pirozzi23. orrialdea (goian): © UNICEF/ETHA_2014_00236/Ose23. orrialdea (behean): © UNICEF/NYHQ1992-0298/Perkell24. orrialdea (goian): © UNICEF/NYHQ2009-1931/Pirozzi24. orrialdea (behean): © UNICEF/NYHQ2004-0666/Brooks25. orrialdea (goian): © UNICEF/AFGA2007-00426/Noorani25. orrialdea (behean): © UNICEF/NYHQ2007-1865/Estey26. orrialdea (goian): © UNICEF/SRLA2011-0387/Asselin26. orrialdea (behean): © UNICEF/MLWB2010-685/Chagara27. orrialdea: © UNICEF/NYHQ2010-1043/Markisz

Argazkiak

unicef.es HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 2-3

>> 1989ko Nazio Batuen Hitzarmenak, HaurrenEskubideei buruzkoak, 18 urtetik beherako haureta gazte guztien eskubideak jasotzen ditu.

>> Eskubide guztiek garrantzi berbera dute etagure lana da mundu osoan bete daitezen lortzea.

>> Eskubide horiek gobernuek ziurtatu beharrekopolitiketan aditzera ematen dira, baita guztiokerakutsi beharreko jokabideetan ere, haurbakoitza duintasunez bizi eta garatu ahal izateko.

Eskubide handi batekerantzukizun handi bat dakarberekin

Eskubideei erantzukizunak lotzen zaizkie, hau da, Hitzarmeneanjasotzen diren artikuluak nahitaez bete behar dituzte gobernuguztiek eta pertsona guztiek. Munduko ia herrialde gehienekhartu dute eskubide horiek betetzeko konpromisoa, eta eurenlegeetan eta euren politika publikoetan adierazi dituzte.Haurren Eskubideen Batzorde bat dago, Estatuak konpromisohori betetzen ari direla zaintzeko, eta euren betebeharrabetetzen ari ez diren kasuak bertan salatu ahal izateko.

1959an Nazio Batuek hamar printzipio barne hartzenzituen Haurren Eskubideei buruzko Aldarrikapena onetsizuten. Horrek aurrerapauso handia adierazi zuen, baina ezzen nahikoa haurren eskubideak babesteko, legez ezbaitzuen derrigorrezko izaerarik. 1978an, Poloniakogobernuak haurren eskubideei buruzko hitzarmen batenbehin-behineko bertsio bat aurkeztu zien Nazio Batuei.Munduko gobernu guztiekin, buruzagi erlijiosoekin, GKE-ekin eta beste erakunde batzurekin hamar urteznegoziazioetan aritu ondoren, 1989ko azaroaren 20anHaurren Eskubideei buruzko Hitzarmena behin betikotestua onestea lortu zen; agiri hau betetzeaderrigorrezkoa izango zen hura berresten zutenherrialdeentzat. 1990ean lege bihurtu zen, 20 herrialdeksinatu eta onartu ondoren (haien artean Espainia, non1991ko urtarrilaren 5ean sartu zen indarrean). Gaur egun,munduko ia herrialde guztiek onartu dute Hitzarmena.Harrez geroztik, azaroaren 20a den bakoitzean, munduosoan ospatzen da Haurren Munduko Eguna.

EZAGUTZEN DITUZU?

HAUR GUZTIEK DITUZTE ESKUBIDEAK

AZAROAK 20

1. PRINTZIPIOA

DISKRIMINAZIORIK EZAHaur guztiek eskubide berberak dituzte:kasu orotan, une orotan eta salbuespenikgabe. Berdin dio haurraren azal-koloreak,bere erlijioak, bere jatorriak edo gurasoenideiek.

2 . PRINTZIPIOA

HAURREN INTERES GORENAHaurrari eragin diezaiokeen edozein erabakik, legekedo politikak kontuan hartu behar du haurrentzakoonena lortu behar dela. Helduek erabakiak hartzendituztenean, kontuan hartu behar dituzte erabakihoriek haurrengan izan ditzaketen ondorioak.

3. PRINTZIPIOA BIZITZEKO, BIZIRAUTEKO ETA GARAPENERAKO ESKUBIDEAHaur guztiek dute bizitzeko, garatzeko eta bizitzanbakoitzak duen gaitasun maximoa lortzekoeskubidea. Horrela, eskubidea dute elikadura etaostatu egokia lortzeko, edateko ura, hezkuntza etaosasun-arreta jasotzeko, jolasteko eta atsedenhartzeko, kultur jardueretan parte hartzeko etaberen eskubideei buruzko informazioa jasotzeko.

4. PRINTZIPIOA

PARTE-HARTZEAAdingabeek eskubidea dute beren bizitzan eraginaeduki dezaketen egoerei buruz galdetuak izateko etaematen dituzten iritziak aintzakotzat hartzeko. Horrekez du esan nahi haurrek gurasoei aginduak ematekoeskubidea dutenik, ez eta zer egin behar dutenagintzeko eskubidea dutenik ere. Adinak gora eginahala, parte-hartzea areagotu behar da eta horrelajokatzeak garrantzi handia du haurrak eta gazteakheldu izatera iritsi daitezen.

ESKUBIDEAK, PRINTZIPIOZ Haurren eskubideek funtsezko lau printzipio dituzte oinarri:

unicef.es

Nazio Batuen agentzia bat denez gero, UNICEFekegiten duen lana haurrei bizi hasierarik onenaematera bideratuta dago; haur eta gazteekbizirauteko eta erabat garatzeko aukera izan dezatenlaguntzera; eskolara joan daitezen lortzera; haiekbabesten laguntzera, edozein indarkeria etahondamendi edo larrialdi-egoeratan; azken finean,Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena osatzenduten 54 artikuluak betetzera. Eginkizun honekahalmen handiko aliatuak eta zu bezalakojendea behar ditu. Elkartzen al zara?www.unicef.es webgunean aurkituko duzuinformazio gehiago.

Nazio Batuen helburua damunduko nazio guztiakelkartzea bakearen etagarapenaren alde lan egiteko,justiziaren, giza

duintasunaren, eta herri guztien ongizatearenprintzipioetan oinarrituta. Nazio Batuen egoitzaNew Yorken (Estatu Batuetan) dago, baina lursailaeta eraikina nazioarteko lurraldetzat hartu dira.Nazio Batuek bandera, posta eta zigilu propioadute, beste herrialde bat balitz bezala: guztionherrialdea, alegia. 6 hizkuntza ofizial erabiltzendira: arabiera, txinera, gaztelania, frantsesa,ingelesa eta errusiera. Batzar Nagusia da NazioBatuen eztabaida-organo nagusia eta bere 191estatu kideak daude ordezkatuta. Bertan onetsi zenHaurren Eskubideei buruzko Hitzarmena.

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 4-5

NOR ARDURATZENDA HITZARMENAZ?

01. HAUR DEFINIZIOA Hitzarmena 18 urtetik beherako adinaduten pertsona guztiei aplikatzen zaie.

Zer da mutil bat?

Eta neska bat?

Denok berdinak,denok desberdinak!

02. DISKRIMINAZIORIK EZAHaur guztiek dituzte eskubide guztiakHitzarmenean jasota: berdin dio zure jatorriak,zure sexuak edo azal-koloreak, hitz egiten duzunhizkuntzak, zure familiaren egoera ekonomikoak,zure sinesmenak edo zuren gurasoenak, edodesgaitasunen bat baduzu.

unicef.es

03. HAURREN INTERES GORENA Agintariek edo helduek zurekin zerikusiaduten erabakiak hartzen dituztenean, zuregarapenerako eta ongizaterako onena denaegin behar dute.

Beti onena!

Mundu osoan bete behar dira!

04. ESKUBIDEEN APLIKAZIOA Gobernuek (eta eskualdeko eta tokiko agintariek)Hitzarmenean jasotako eskubide guztiakbetearazi behar dituzte. Zure familiari lagundubehar diote zure eskubideak bermatzen, etabeste herrialde batzuekin lankidetzan aritu behardute mundu osoan bete daitezen.

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 6-7

enredate.org

05. GURASOEN ORIENTABIDEA Agintariek zure gurasoak eta zure hezkuntzarenardura duten pertsona guztien erantzukizunak,eskubideak eta betebeharrak errespetatu behardituzte. Zure familiak lagundu egin behar dizu zureeskubideak gauzatzen.

06. BIZIRAUPENA ETA GARAPENA Haur guztiek dute bizitzeko eskubidea.Gobernuek ahal den guztia egin behar dute zurebiziraupena eta garapena ziurtatzeko.

Familian hobe!

unicef.es

Gora bizitza!

08. IDENTITATEAAgintariek zure identitatea, izena,nazionalitatea eta famili harremanakerrespetatu behar dituzte.

07. IZENA ETA NAZIONALITATEA Jaiotzean erregistro batean inskribatua izateko etaizen bat eta nazionalitate bat izateko eskubideaduzu, baita zure gurasoak ezagutzeko eta haienzaintza jasotzeko ere.

Nire identitatea,

babestuta!

Nire izenak axola du!

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 8-9

09. GURASOENGANDIKBANATZEAEz da haurrik bere gurasoengandik banandubehar, bere hobe beharrez ez bada.Gurasoak bananduta badaude, haurrekeskubidea dute biekin trabarik gabeharremanetan egoteko.

Berdintsu maite ditut!

Elkarrekin hobe!

10. FAMILIA ELKARTZEAEdozein egoeraren ondorioz zu herrialdebatean eta gurasoak beste batean bizibazarete, zure gurasoak daudenherrialdean sartu eta haiekin elkartzekoeskubidea duzu, edo zure gurasoak zurekinelkartzekoa.

unicef.es

Babestuta!

11. LEKUALDATZEAK ETA LEGEZKONTRAKO ATXIKITZEAK Agintariek neurriak hartu behar dituztebeste herrialde batera legez kontraeraman ez zaitzaten edo herrialdehartan legez kontra atxiki ez zaitzaten.

12. HAURREN ETA GAZTEEN IRITZIA Zure iritzia emateko eskubidea duzu, eta iritzihori, zure adinaren eta heldutasunarenarabera kontuan hartzekoa, helduek zureganondorioak izango dituen erabakiak hartzendituztenean.

Badut ahotsa!

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 10-11

13. ADIERAZPEN ASKATASUNA Askatasun osoz mintzatzeko eskubidea duzu,hau da, edonolako informazioa eta ideiak bilatu,jaso eta zabaltzeko eskubidea, betiere bestenorbaiten eskubideei kalte egiten ez badiete.

14. KONTZIENTZIA, ERLIJIOETA PENTSAMENDUASKATASUNAAgintariek zure pentsamendu, kontzientzia etaerlijio askatasuna errespetatu behar dituzte.

Nire hitzakbalio du!

Nire sinesmena da!

unicef.es

16. INTIMITATEAREN BABESA Bizitza pribatu propiorako eskubidea duzu,zure familiaren bizitza pribatua errespetatuaizan eta zuen etxebizitzako intimitateagordetzekoa; eskubidea duzu inork zurekorrespondentzia ireki ez dezan eta inorkzure izen onari eraso egin ez diezaion.

15. ELKARTZEKO ASKATASUNA Askatasunez elkar zaitezke, elkarteak sor ditzakezueta beste neska-mutilekin modu baketsuan bilerakegin, betiere jarduera horiek beste pertsonabatzuen eskubideak urratzen ez badituzte.

Nire espazioa dut!

Lagunekin, hobe!

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 12-13

Jakin nahi dut!

17. INFORMAZIO EGOKIA ESKURATZEKO AUKERA Informazioa jasotzeko eskubidea duzu, batez erezure ongizaterako eta garapenerako garrantziaduen informazioa, eta liburu eta egunkarienbitartez, nahiz irratiz, telebistaz eta internetezjaso dezakezu. Helduak informazio hori egokiaizan dadin arduratuko dira, eta zuretzatkaltegarriak diren edukietatik babestuko zaituzte.

18. FAMILIA ETA BEREERANTZUKIZUNAKZure familiak du zure heziketaren etagarapenaren erantzukizuna, eta zure interesaaintzat hartuta jardun behar du. Agintariekzeregin horietan lagunduko diete, beharrezkoadenean.

Nire familiak

zaindu eta maite nau!

unicef.es

19. TRATU TXARREN AURKAKO BABESAAgintariek tratu txarretatik, abusuetatiketa indarkeriatik babestu beharkozaituzte, baita zure gurasoek edo legezkoarduradunek eragindakoetatik ere.

Indarkeriari ez!

Inor ez dago bakarrik!

20. FAMILIARIK GABEKOHAURREN BABESA Babes eta laguntza berezietarako eskubidea duzu,gurasorik ez baduzu edo gurasoak zurekin ezbadaude. Zure heziketa jarraitu ahal izatea, etazure hizkuntza eta zure praktika kulturalak nahizerlijiosoak mantendu ahal izatea kontuan hartukodituzte laguntza horiek.

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 14-15

21. ADOPZIOA Adopzioaren kasuan, haurrarenongizatea izan behar da beti kontuan,beste ezeren gainetik.

22. HAUR ERREFUXIATUAK Haur eta gazte errefuxiatuek (gerra, hondamendinatural edo beste edozein egoera tarteko berenherrialdetik alde egitera behartu badituzte)babes berezia jasoko dute. Agintariak haurhoriek zaindu eta babesten dituztenerakundeekin lankidetzan ariko dira.

Berme guztiekin!

Etxetik kanpo ere, babespean!

unicef.es

24. OSASUNA ETA OSASUN-ZERBITZUAK Ahalik eta osasun-mailarik handiena izatekoeskubidea duzu (edateko ura, higienea eta elikaduraegokiak barne), baita gaixorik zaudenean arretamedikoa jasotzekoa ere. Gobernuek besteherrialdeetako gobernuekin lankidetzan jardunbeharko dute eskubide hau mundu osoan gauza dadin.

23. MINUSBALIOTASUNENBAT DUTEN HAURRAKMinusbaliotasun fisiko edo mentalen bat baduzu,zure hezkuntza eta gaikuntza bermatzeko zaintzaeta arreta berezia jasotzeko eskubidea duzu,bizimodu betea izan dezazun laguntzearren.

Osasuna mundu

osoarentzat!

Eskubide berberak!

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 16-17

Babesa neurrira!

25. BARNERATZE BALDINTZAKZu babesteko edo gaixotasun fisiko edo mentalbat sendatzeko establezimenduren bateanbarneratuta bazaude, zure egoera aldian behinberrikusi beharko da, barneratzea egokia delaeta behar baino gehiago luzatuko ez delaegiaztatzeko.

26. GIZARTE SEGURANTZAEstatuek aintzat hartu behar dute gizarte-segurantzak ematen dituen laguntzen onurajasotzeko haur guztiek duten eskubidea, etabaliabide guztiak abiarazi behar dituzte eskubidehori gauzatzeko.

Osasunera trabarik gabe!

unicef.es

27. BIZI-MAILA Zure garapen fisiko, mental, espiritual, moral etasozialerako egokia den bizi-maila izatekoeskubidea duzu. Zure gurasoek duteerantzukizuna, duintasunez bizi zaitezen, beharduzun guztia izan dezazun. Haiek eman ezinbadizute, agintariek lagundu egin beharko diete.

Pobreziatik

salbu!

Hezkuntza beti!

28. HEZKUNTZA Hezkuntzarako eskubidea duzu. Lehen hezkuntzaknahitaezkoa eta doakoa izan behar du, etabigarren hezkuntzan jarduteko edo unibertsitaterajoateko erraztasunak izan behar dituzu. Zurehezkuntzaren parte dira ere bai ikasketetan nahizlanbideetan dituzun aukerei buruzko orientabideaeta informazioa. Herrialdeetako gobernueklankidetzan aritu behar dute eskubide hau munduosoan gauza dadin.

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMEN 18-19

29. HEZKUNTZAREN HELBURUAKHezkuntzak zure nortasuna, gaitasunak etaahalmen mental eta fisikoak ahal duzun guztiagaratzera bideratuta egon beharko du.Besteekin, beste kultura batzuekin etaingurumenarekin errespetuz jokatzeko etaarduratsua izateko, eta gizarte libre, toleranteeta bakezale batean parte aktibo izatekoprestatu behar zaitu.

30. GUTXIENGO ETNIKO EDO ERLIJIOSOAKGutxiengo etniko edo erlijioso batekoa bazara,zure kulturaren arabera bizitzeko, zure erlijioapraktikatzeko eta zure hizkuntzan hitz egitekoduzun eskubidea errespetatu behar zaizu.

Ikasiz gero beti hobetuz !

¡Karibu! ¡Pasaykamuy!Ongi etorri!

unicef.es

32. HAURREN LANAZure osasunerako arriskutsuak diren edoeskolara joatea eragozten dizuten lanetatikbabestuta egoteko eskubidea duzu. Ezin duzulanik egin gutxieneko adina bete arte eta, lanegiten baduzu, baldintza egokiak bete beharkodira, ordutegiari eta lan-baldintzei dagokienez.

31. AISIALDIA ETA KULTURAJolasteko, atseden hartzeko eta olgeta- etakultura-jardueretarako eskubidea duzu.

Ez arriskurik

ez abusurik!

Jolastuz ikasi egiten dut!

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 20-21

33. LEGEZ KANPOKO DROGEN ERABILERAEstatuaren erantzukizuna da legez kanpokodrogetatik eta droga-trafikotik zu babestea,eta beharrezko neurriak ezarri behar ditulegegintzan, administrazioan, gizartean etahezkuntzan, helburu hori lortzeko.

Drogarik ez !

Abusu bat gehiago ere ez !

34. SEXU-ESPLOTAZIOAAgintariek sexu-esplotaziotik eta sexu-abusuetatik babestu behar zaituzte, prostituzioaeta ikuskizun edo material pornografikoetanparte hartzea barne.

unicef.es

EZ GAUDE SALGAI!

35. HAURREN SALMENTA ETA BAHIKETAGobernuek beharrezkoak diren neurri guztiakhartuko dituzte haurren salerosketa etabahiketa eragozteko.

36. BESTELAKO ESPLOTAZIO MOTAKZure ongizaterako kaltegarriak direnbestelako esplotazio mota guztietatikbabestuta egoteko eskubidea duzu.150

Ezin nau inork

esplotatu!

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 22-23

37. TORTURA ETA KARTZELAEz haurrak ez nerabeak ezin zaituzte torturatu,edo krudelki tratatu edo zigortu. Delitu bat eginbaduzu ez dizute heriotza-zigorrik ezarriko, eztabiziarteko kartzela-zigorrik ere. Epaitu etaerruduntzat hartzen bazaituzte, beste aukerarikez badago baino ez zaituzte kartzelaratuko eta,betiere, zure zigorra betetzeko gutxienekodenboraz. Ez zara inoiz helduen kartzela bereanegongo eta zure familiarekin harremanetanegoteko eskubidea izango duzu.

38. GATAZKA ARMATUAKGerra-garaietan ezin izango zaituzte soldaduaritzeko errekrutatu eta ezin izango duzuborroketan parte hartu. Gatazka armatuetanhaurrek babes berezirako eskubidea duzue.

Zigorrak neurrian!

Ez gara soldaduak!

unicef.es

40. JUSTIZIA ETA ADINGABEAK Berme guztiez defendatzeko eskubidea duzudelitu bat egin izana leporatzen dizutenean.Epaile eta abokatuek kontu bereziz jardungodute 18 urtetik beherako pertsonak epaitzendituztenean, eta legeek gutxieneko adin jakinbat ezarri behar dute adin horretara iristen ezdirenak helduak balira bezala epai ez ditzaten.

39. SUSPERTU ETA BIRGIZARTERATZEA Tratu txarrak, esplotazioa edo abandonua jasanbadituzu, edo gerra batean egon bazara, fisikoki,moralki eta psikologikoki suspertzerabideratutako arreta jasotzeko eskubidea duzu.

Bidezkoa da!

Aukera berri bat!

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 24-25

41. LEGERIK ONURAGARRIENAZuri dagokizun kasuren batean Hitzarmenazkanpo beste lege batzuk aplika badaitezke,zuretzat onuragarriena den legea aplikatuko da.

Hobea bada, hobe!

Zabaldu ahotsa!

42. HITZARMENAREN HEDAPENAHitzarmen honetan bildutako eskubideenberri izateko eskubidea duzu. Gobernuekhaurren, gazteen eta helduen arteanhedatzeko betebeharra dute.

unicef.es

43-54. 43TIK 54RA BITARTEKO ARTIKULUAK 43.etik 54.era bitarteko artikuluetan, gobernueketa nazioarteko erakundeek —UNICEFekesaterako— aurreko eskubideak bete daitezenlankidetzan nola jardun behar duten azaltzen da.

Posible bihurtu

dezagun!

Hitzarmena hazten eta eguneratzen ari da!

AUKERAKO PROTOKOLOAK Protokoloak Haurren Eskubideei buruzkoHitzarmenaren osagarri dira etasakonagotik aztertu beharreko zenbait gaieguneratzen dituzte.

>> Gatazka armatuetan haurrekparte hartzeari buruzko aukerakoProtokoloa (2000)

>> Haurren salmentari, haurrenprostituzioari eta pornografianhaurren erabilerari buruzkoaukerako Protokoloa (2000)

>> Haurren Eskubideei buruzkoHitzarmenaren aukerakoProtokoloa, komunikazioenprozedura bati buruzkoa (2012)

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENA 26-27