Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu...

52
dokumentuak 1 Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan harremanen euskal esparrua Andoni Kaiero Uria MANU ROBLES-ARANGIZ INSTITUTUA

Transcript of Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu...

Page 1: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

dokumentuak 1

Sindikatuak eta patronalak,negoziazio kolektiboaeta lan harremaneneuskal esparrua

Andoni Kaiero Uria

MANUROBLES-ARANGIZINSTITUTUA

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 1

Page 2: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Editoresa: Manu Robles-Arangiz InstitutuaItzulpena: X. Aranburu «Artzai»Bilbo Graf-en inprimatua (Bilbo)ISBN: 84-688-4596-5Lege gordailua: BI-3199-03Bilbo, 2004.ko urtarrilla

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 2

Page 3: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Aurkibidea

Aurkezpena

Fernando Iraeta ............................................................................................5

1. Planteamendua ..........................................................................................7

2. Autonomiaren oinarria: EAEko lan-harremanen protagonistak........9

3. Konstituzioaren esparrua eta Espainiako lan-harremanen eredua .14

4. Autonomia-erkidegoetako gobernuen sustapen-lana .......................20

5. Lanbide arteko hitzarmenak..................................................................23

6. Negoziazio kolektiboaren egitura eta edukiak ...................................26

7. Lan-harremanen dinamika.....................................................................32

8. Ondorioak.................................................................................................38

Bibliografia ........................................................................................................47

Oharrak ..............................................................................................................49

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 3

Page 4: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

ANDONI KAIERO

4

Andoni Kaierok Madrilgo

Universidad Complutensen egin

zituen zuzenbide-ikasketak; soziolo-

giakoak, berriz, Parisko La Sorbonen.

Soziologia-katedraduna da Deustuko

Unibertsitatean (espezialitatea: gizar-

te-egitura, enplegua eta lan-harrema-

nak) eta Zientzia Politiko eta

Soziologia fakultateko dekanoa izana

da unibertsitate horretan bertan.

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 4

Page 5: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Aurkezpena

Fernando IraetaManu Robles-Arangiz Institutuko Zuzendaria

‘Demokraziarako trantsizioa’ deritzon hartatik gaur egun artelan-harremanek Euskal Herrian izan duten bilakaera aztertu diguAndoni Kaierok txosten honetan. Gaur egun, gure herriaren gerokoeta oraingo estatus politikoa eztabaidatzen ari den honetan, berebi-ziko garrantzia du lan-harremanen gaiak. Izan ere, enplegua, babessoziala eta lan- eta gizarte-politikak zeinek kudeatuko dituen,horien gaineko eskumena nori dagokion dago hemen jokoan

Hiru alor jorratu ditu Kaierok soldatapeko enplegua eta horrekgizartean duen arauketa aztertzeko, Mendebaldeko herrialdedemokratikoetan ohikoak direnak alegia: lan-merkatua, legeria etalan-harremanak (negoziazio kolektiboa erabili du harreman horienardatz gisara). Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz,demokrazietako erakunde bereizgarritzat jotzen dira.

Hona hemen, besteak beste, Andoni Kaierok aztertu dituengaiak, azken 25 urteotako lan-harremanen historian protagonistaizan direnak: Espainiako Konstituzioak ezarritako eskumen-espa-rru orokorra, bertako lan-harremanen esparrua versus Estatukoesparrua, lan- eta gizarte-gaietan legeak egiteko ahalmena, autogo-bernua, sindikatu abertzaleen nagusigoa, sindikatu estatalistenjarrera, patronalaren erakundeak eta patronalaren jarrera (lan-mer-katuan ahalik eta esku-hartze txikiena egitea), LanHarremanetarako Kontseiluaren sorrera, lanbide arteko itunak, sin-dikatuen arteko aliantzak, gehiengorik ez daukaten sindikatuekinpatronalak eta administrazioak izenpetzen dituzten hitzarmenak...Gai horiekin guztiekin batera, gobernuek, patronalak eta sindika-

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

5

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 5

Page 6: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

tuek lan-harremanekiko duten jarrera ere aztertu du Kaierok lanhonetan.

Ziur gara ezinbesteko erreferentzia izango dela txosten hau lan-harremanei buruzko ikasketak egiten diren eskola eta unibertsitate-fakultateetan. Ziur gara, halaber, oso baliagarria izango zaigulaManu Robles-Arangiz Institutuan hezkuntza-lanetan aritzen gare-noi.

ANDONI KAIERO

6

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 6

Page 7: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

1Planteamendua

Hona zein dugun txosten honen gaia: soldatapeko enplegua, etanola arautzen duen hori gizarteak. Arautze horretan esku hartzendute, batez ere, izenburuan aipatu ditugun gizarte-eragileek, hots,sindikatuek eta enpresaburuen erakundeek. Negoziazio kolektiboadute, bestalde, horretarako tresnetako bat.

Hiru tresna erabiltzen dira enplegua arautzeko Mendebaldekodemokrazietan. Ezberdina da tresna horien garrantzi erlatiboa,herrialdea eta aro historikoa zein den. Hauek dira aipatu tresnak:merkatua (lan-eskaria eta eskaintza), legeria (agintaritza publikoa-ren eginkizuna) eta lan-harremanak. Negoziazio kolektiboa da,berriz, lan-harremanen muina. Legeria eta negoziazioa dira merka-tuaren arautze-ahalmenari jartzen zaizkion mugak. Mendebaldekopentsaera humanista du oinarri merkatua mugatze horrek; horrekinbatera, sindikatuak onartzea demokraziaren erakunde funtsezko-tzat.

Lan-merkatuan esku-hartzeari dagokionez, herrialde batzuetanlegeria da faktore garrantzitsuena lanaren arautzean; beste batzue-tan, berriz, nahiago dute sindikatuen eta enpresaburuen artekonegoziazio kolektiboa. Hainbat eratako esku-hartzeak aipa genitza-ke, herrialdea zein den, bereizketa horren arabera. Ez diogu lanhorri ekingo, ez dugu txosten honetan azalduko zerk eragiten duenirizpide-aniztasun hori; aipa dezagun, baina, zer ondorio dakartzanideologia neoliberalaren hedapen orokorrak, ‘malgutasuna’ lelotzatharturik: merkatua bera bihurtzen da lan-harremanen arautzaile(hori nahi dute neoliberalek), batetik; bestetik, murriztu (edo erabatbaztertu) egiten dira Mendebaldeko demokraziek erabili ohi dituz-ten ‘egitura kolektiboak’ (Bourdieu P. 1998). Nolanahi dela ere, badaoso kontuan hartu beharreko faktore bat enpleguaren gaur egungoegoera aztertzeko: lan-merkatuaren egoera.

Hona Barbash irakasleak lan-harremanei buruz egiten duen defi-nizioa: "Egungo enpresa publiko eta pribatuetan, enpleguarekin

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

7

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 7

Page 8: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

zerikusia duen oro aztertzen eta praktikan jartzen duen alorra, lan-gileak, sindikatuak, enpresaburuak, gobernuak eta beste erakundepubliko batzuk biltzen dituena" (Barbash J. 1964). Txosten honetakoizenburuaren azken atalak Euskal Herriko lan-harremanen espa-rrua aipatzen du; atal horretan jorratuko dugu zer autonomia-mailaduen esparru horrek estatu espainiarrekoarekiko.

Azterketa sistematikoa eta itxia egin daiteke lan-harremaneiburuz (Dunlop J.T., 1978), helburu eta protagonista jakinak baitituz-te. Ikertzaile gehienek, ordea, testuinguru ekonomikoaren eta poli-tikoaren garrantzia aztertzen dute, eta bi faktore horiek lan-harre-manen egituraketan eta funtzionamenduan duten eragina. EuskalAutonomia Erkidegoko lan-harremanak estatuko sistemaren azpi-sistema gisara aztertzea badago. Baina, laster ikusiko dugunez,‘euskal erabakimen-esparrua’ deritzon horren beste kapitulu batere bada EAEko lan-harremanen egitura gorabeheratsua.

Hitzaurrea amaitzeko, gogoratu nahi nuke ‘ongizate-estatuaren’osagai garrantzitsuak enpleguaren arautzearekin loturarik baluke-tela (badutela, EAEko egoerari dagokionez behintzat).Ekonomialariek zeharkako soldata deitzen diote osasun publikoa,langabezia-asegurua eta lanbide-hezkuntzaren zati bat finantzatze-ko langileek eta enpresaburuek ordaintzen dituzten zenbatekoei;pentsio-fondo publikorakoei, berriz, soldata geroratua. Ekarpenhoriek garestitu egiten dute, batetik, lan-kostua; bestetik, hainbateskubide ematen dizkie langileei. Beraz, lan-harremanen autono-mia eskatzeak berekin dakar hori guztia ere aintzat hartzea.

ANDONI KAIERO

8

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 8

Page 9: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

2Autonomiaren oinarria:EAEko lan-harremanenprotagonistak

Hona Euskal Herrian lan-harremanen autonomia aldarrikatzea-ren arrazoi nagusia (autogobernu-nahiaz aparte, jakina): sindikatuabertzaleak oso erro sendoak eta zabalak dituztela langileen artean.Sindikatua da, izan ere, lanaren arautze kolektiboak benetan ardu-ratzen duena; beraz, normalean, sindikatuak ibiltzen dira aurretiketa bultzaka gai honi dagokionez (Sellier F., Tiano A. 1964).Enpresaburuak, berriz, lan-merkatuan ahalik eta gutxien esku-hartzearen aldekoak dira, edo lehendik zeuden babes-legeakmurriztu edo kentzearen aldekoak, egonkortasun sozialari abantai-larik ere ikusten dioten arren. Enpresaburuak lan-harremanen espa-rru autonomoagoaren alde agertzeko (kanpotik ezarritakoak bainohobea beren interesentzat, alegia), esparru berriak abantaila ekono-mikoak dakarzkielako izango da, edo euskal nazionalismoa indarhandiarekin bultzaka datorrelako.

Jakingo duzuenez, ELA-STV sindikatua 1911n sortua da –garaihartako nazionalismoaren zati baten kezka sozialak eta joera kris-tauak zirela medio–, 1933a arte izen hori erabili ez bazuen ere. Urtehorretan berreratu zuen erakundea ELAk. Zalantzarik gabe, UGTriaurre egiteko sortu zen ELA –hura zen langile etorkinen sindikatunagusia–, bertako langileak elkartzeko asmoz. Hasieran, kristauirizpideekin bat zetorren ELA –hots, klase sozialen arteko bizikide-tzarekin–, sasoi hartako mugimendu nazionalista legez. Gerora,ordea, Errepublika garaian, jarrera erradikalagoetara jo zuen, afilia-tu-kopuruak ere gora egin ahala, eta EAJtik urruntzen hasi zen.

1960ko hamarkadan sindikatu barruan izan ziren aldaketak,ordea, ezinbestekoak dira ELAren gaur egungo joera ulertzeko.1964an sakabanatu egin zen ‘barneko ‘ erakundea (Hego Euskalherrian, frankismoaren pean, ziharduena) erbesteko zuzendaritza-

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

9

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 9

Page 10: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

aparatutik, eta sozialismoaren aldera jo zuen, kristau jatorrikoEuropako sindikatu gehienek egin bezala. Halaber, frankismoarenhazkunde ekonomikoaren bigarren faseak sortutako egoera berria-ri egokitu zitzaion sindikatua. Franco hilez geroztik, ELAko buru-zagi gehienak giro horretan hazitakoak dira.

ELAren gaur egungo eraketa, dena dela, Hirugarren Biltzarretikdator (Euban eta Eibarren egin zen, 1976an). Biltzar hartan lortu zensindikatua berriro bat egitea; halaber, berretsi egin zen aipatu berridugun joera ideologikoa, baita sindikatuaren autonomia alderdipolitikoekiko ere (kargu sindikalen eta politikoen bateraezintasunesplizitua estatutuetara eraman zuten). Lehenbizikoz erabili zen‘lan-harremanen bertako esparrua’ delakoa, enpresaburuekikonegoziazio kolektiboan oinarritua. Helburu horiek lortzeko, bereburua mantentzeko gauza izango zen sindikatua eratzea erabakizuen ELAk, hau da, euskarri nagusia afiliazioa duen erakundea,kuota garestia ordaindu beharra dagoena, eta erresistentzia-kutxasortzea. Azkenik, nazioarteko harremanak sustatzea erabaki zuenELAk (Europako Sindikatuen Konfederazioko kide zen ordurako,baita nazioarteko bi sindikatu-erakundeetakoa ere, CMT etaCIOSL).

LAB (Langile Abertzaleen Batzordeak) da beste sindikatu aber-tzalea. ETAk bultzatu langile-fronteetatik sortu zen, eta 1978an eginzuen lehenbiziko biltzarra. Bigarrengoan (1980) EuskadikoEzkerratik banandu eta bide erradikalagoetatik jo zuen. Besteakbeste, erakunde sozio-politikotzat aldarrikatu zuen bere burua,"Euskadiren askapen nazionala klase-borrokarekin uztartzenduena". Sindikatu honek, sendotu eta afiliatu-kopurua handituahala, baretu egin du diskurtso iraultzailea, eta parte hartzen du bainegoziazio kolektiboan bai laneko erakundeetan.

Estatu espainiarreko bi sindikatu nagusiekiko lehian (UGT etaCCOOrekin), euskal langileen gehiengoa bereganatu dute bi sindi-katu abertzaleek, eta nagusigo nabarmena dute gaur egun.Bederatzigarren Biltzarrean (1997) ELAk jakinarazi zuenez, sindi-katuko gastuen % 75 afiliatuen kuotekin ordaintzen omen ditu(100.537 afiliatu zeuzkan ELAK 2002ko amaieran, sindikatuakberak dioenez). Jakina denez, bestalde, Langileen Estatutuak diosindikatuen ordezkaritza enpresetan lortzen dituzten ordezkarien

ANDONI KAIERO

10

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 10

Page 11: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

araberakoa dela. Alderdi horretatik begiratuta, etengabeko hazkun-dea izan du euskal sindikalismoak frankismoaz geroztiko lehenhauteskunde sindikaletatik hona.

Euskal Autonomia Erkidegoko langileen % 25,62 ordezkatzenzuen ELAk 1980an; 2002an, berriz, % 40ak baino gehiagok emanzion botoa (% 41,35ak), Eusko Jaurlaritzak plazaratutako datuenarabera. LABek, berriz, ez zuen ordezkarien % 5a ere lortu 1980an;azken hauteskunde sindikaletan, ordea, %16tik gora (% 16,28).Beraz, bi sindikatuon artean EAEko langileen %57 ordezkatzendute. UGTk eta CCOOek, aldiz, ez dute –biek batera– ordezkari sin-dikalen % 33 besterik (%14,17 UGTk, %19,06 CCOOek). Nafarroan,aitzitik, datuak ez dira hain onak sindikatu abertzaleentzat: ELAkbotoen % 20,51 jasotzen du, eta LABek, berriz, % 11,98. UGTk boto-en % 31,96 ditu Nafarroan; CCOOek, %23,90. Hego Euskal Herriosoan hautatutako ordezkariak batuz gero, ELAk eta LABek %51,52 daukate (ELAk % 36,28, LABek % 15,24); UGTk eta CCOOek,berriz, % 38,74 (UGTk % 18,50, CCOOek % 20,24).

ELAk eta LABek Hego Euskal Herria dute eraketa-eremu, etahorixe dute nazioarteko harremanetarako abialekua. ELAk, berezi-ki, harreman estuak ditu munduko sindikatu-erakundeekin. Eraberean, bertako lan-harremanen esparrua aldarrikatzen dute bi sin-dikatuok. CCOOek, berriz, oraindik ere Euskadiko lurralde-antola-kuntzaren barruan dauka, eta elkarrekin osatzen dute estatuko kon-federazioko erakundeetako bat. Nire ustez, azkenaldian gutxituegin da Euskadiko CCOOren autonomia espainiarKonfederazioarekiko, UGTrekin elkarlan sindikalean dabilenetikestatu osoan. Bestalde, betidanik aldarrikatu du CCOOek espainiarlangileriaren batasuna. Euskadiko UGTk, berriz, bere barruan izanzuen Nafarroakoa 1981a arte. Urte hartan bereizi zen NafarroakoUGT Euskadikotik. Horrenbestez, Araba, Bizkaia eta GipuzkoakoUGTk bakarrik osatzen dute orduz geroztik Euskadiko UGT.Etengabe azaldu da sindikatu hau lan-harremanen euskal espa-rruaren aurka, eta gogotik aldarrikatzen ditu espainiar estatuarenmerkatu-batasuna eta horko langileriarena.

Sindikatuak dira lanaren arautze kolektiboaren bultzatzaileak;alabaina, ez dago lan-harremanik enpresabururik eta horien elkar-terik gabe. Trantsizio politikoaren garaikoak dira euskal patronala-

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

11

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 11

Page 12: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

ren elkartea sortzeko ahaleginak (Nafarroakoak barne zirela).1976an bilerak egin zituzten Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako zen-bait enpresaburuk, eta EINKOR erakundea sortu zuten. Urte horrenamaieran, ordea, bertan behera utzi zuten proiektua, eta herrialdebakoitzean bertako elkarteak osatzeari ekin zioten enpresaburuek.

1977an sortu zen ADEGUI (Gipuzkoako EnpresaburuenElkartea), lehendik ere martxan zeuden hainbat elkarte batuta. SEA(Arabako Enpresaburuen Sindikatua), berriz, urte hartako urrianazaldu zen lehenbizikoz jendaurrera. 1979ko uztailean, EuskalEnpresaburuen Konfederazioa sortzeko asmoa azaldu zuten bi era-kundeok. Alabaina, 1983ko martxoa arte ez zen eratu CONFEBASK(Euskal Enpresaburuen Konfederazioa). Herrialdeetako elkarteenkonfederazio gisara eratu zen CONFEBASK, Eusko JaurlaritzakLan Harremanetarako Kontseilua sortu eta berehala (eta horrexekbehartuta, seguruenik). Bizkaia aldetik etorri ziren arazoak, LuisOlarrak beste erakunde bat sortua baitzuen (BizkaikoEnpresaburuen Konfederazio Orokorra), kutsu antiabertzale etafrankista nabarmenekoa. 1981ean, Metaleko Federazioa bereizi etagutxira, beste erakunde bat sortu zen: Bizkaiko EnpresaburuenZentroa. 1984an, azkenik, Bizkaiko Industria eta MerkataritzaZentroa sortu zuten, aipatutako erakundeen bat egitetik sortu ere.Duela gutxi aldatu du izena elkarte honek; gaur egunConfederación Empresarial de Bizkaia-Bizkaiko EnpresarienKonfederazioa, CEBEK, deitzen da (Vasco Press.1985: Unanue J.M.2002).

Aipatu beharrekoa da, bestalde, Euskal Enpresaburuen Zirkuluaere, enpresaburuen erakundea ez bada ere –berez–, gizartean dau-kan eraginagatik. Bizkaitarrak dira nagusi elkarte horretan, eta itzalhandiko enpresaburuak biltzen ditu (norberaren izenean, ez enpre-sarenean). Helburua: enpresaburuen topagune izatea, politikagin-tzako eta ekonomiako buruzagiekin harremanak bultzatzea.CEOEko partaideak dira herrialdeetako erakundeak eta CONFE-BASK. ADEGUI eta Bizkaiko Konfederazioa ere halaxe dira, sorre-ra beretik gainera. CONFEBASK 1988an egin zen CEOEko partaide;gaur egun, estatu espainiarreko patronalaren erakundeko BatzordeEragileko kide da. Negoziazioari eta lan-harremanen autonomiaridagokienez, jarrera irekiagoa ageri zuten ADEGUIk eta SEAk,

ANDONI KAIERO

12

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 12

Page 13: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

hasieran bederen. Gerora, ordea, gogortu egin dira patronalarenjarrerak (pragmatikoak betiere), neoliberalismoaren hedapenakenpresaburuen posizioak hobetu egin baititu.

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

13

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 13

Page 14: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

3Konstituzioaren esparruaeta Espainiakolan-harremanen eredua

Lan-merkatuan eragiteko aukera handirik ez du Hego EuskalHerriak, enplegua arautzen duten iturrien azterketak dioskunez.Merkatu-ekonomiak, batetik, eta estatu espainiarraren legeriak,bestetik, finkatzen dituzten alor horretako arau gehienak, 1978koEspainiako Konstituzioa onartuz geroztik. Dena dela, KontzertuEkonomikoen ahalmen fiskalak dezenteko baliabideak jartzendituzte EAEko eta Nafarroako gobernuen eskuetan arauketa eko-nomikoa gauzatzeko (estatu espainiarrekoaren menpekoa, betiere).Nolanahi dela ere, lan-alorrean ahalmen legegilea edukitzea ezin-bestekoa da gizartean eragiteko.

Jakingo duzuenez, Espainiako Konstituzioak Estatuaren eskujartzen du, oso-osorik, "lan-alorreko legeria, Autonomia Erkidegoekhura aplikatzea badaukaten arren" (149-7 artikulua). Erabaki horiaintzat harturik, EAEko Autonomia Estatutuak honakoa dio (12.art.): "Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio Estatuko legeria apli-katzea lan-alorreko legeei dagokienez, eta bere gain hartu beharditu lan-harremanei buruz Estatuak bere esku dituen ahalmenaketa eskuduntzak". Osasunaren eta gizarte-segurantzaren alorrean,Estatuari soilik dagokio "osasunaren oinarriak finkatzeko eta koor-dinazio orokorra egiteko"eskumena (Espainiako Konstituzioaren149-16 artikulua) baita "gizarte segurantzaren oinarrizko legeria etaerregimen ekonomikoa finkatzeko ahalmena ere, AutonomiaErkidegoek ere badaukaten arren aplikatzea haren zerbitzuak" (149-17 art.). Estatutuaren 18. artikuluak hau dio, berriz: "EuskalAutonomia Erkidegoari dagokio Estatuko legeria garatzea eta oina-rrizko legeria aplikatzea" bertako osasun-alorrari dagokionez;gizarte-segurantzari gagozkiolarik, berriz, "Estatuko legeria gara-tzea eta oinarrizko legeria aplikatzea, haren erregimen ekonomiko-

ANDONI KAIERO

14

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 14

Page 15: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

ari dagozkion arauak eta erregimen ekonomikoaren kudeaketa izanezik". Gisa bereko arauak ditu Nafarroako Foru Hobekuntzak, hauda, onartu egiten du horrek ere Espainiako Konstituzioaren esku-duntza-erregimena.

Konstituzioak ezarritako eskuduntza-esparru orokorrak mugatuegiten du, bada, Hego Euskal Herrian araudi espezifikoa egitekoaukera lanaren eta enpleguaren, negoziazio kolektiboaren etaEstatuko legeriaren aplikazioaren gainean. ‘Aplikazioa’ kontzep-tuaren irismenaz, bestalde, eztabaida izan zen gerora (Casas M.E.1.985). EAJ mugatze horien aurka azaldu zen (zalaparta handirikegin gabe) Konstituzioaren testua eztabaidatzen ari zen garaian, etahonakoa proposatu zuen: gerora aldatu ahal izatea, Konstituzioaren150.2 artikuluaz baliatuta. Utopiaren mugetan legoke aldaketahorrela egitea.

ELA-STV onartu egin zuen Gernikako Estatutua LaugarrenBiltzarrean (1979ko ekaina), hau da, Estatutua behin betiko aldarri-katu baino lehentxeago, nahiz eta indarrean zegoen jadaKonstituzioaren araudia (Estatutuak eta Foru Hobekuntzak onar-tua, beraz). Biltzar hartako ebazpen batek zioenez: "GernikakoEstatutua abiapuntu baliagarria da Euskadiren autogobernuari eki-teko...". "Ohartzen da ELA-STV Estatutuaren hutsuneez IV. Biltzarhonetan, bai Euskal Herriaren nazio-helburuei bai euskal langilee-nei zegokienez". "Horregatik, euskal sindikatua garen aldetik, bategiten dugu Euskal Herriaren autonomia-prozesuarekin. EuskalHerriak eta, bereziki, langileriak aurrera bultzatuko dute autono-mia-prozesua, pixkanaka autogobernu-maila handiagoetara irekidadin". Duela gutxi, 1997ko urrian, gaitzetsi egin du EstatutuaELAk, Gernikako Adierazpenaren bidez. LABek, berriz, inoiz ezditu onartu ez Konstituzioaren esparrua ez Autonomia Estatutua.

Legeriaren garapenak are gehiago murriztu du Euskal Herrikonegoziazio kolektiborako eremua. Aipatzekoak dira, gai honi dago-kionez, batetik, 8/1980 Legea (martxoaren 10ekoa), hau da,Langileen Estatutua (garrantzi handiko testua Espainiako lan-arau-ketan) eta hari egin zaizkion aldaketak; bestetik, 11/1985 LegeOrganikoa (abuztuaren 2koa), Askatasun Sindikalari buruzkoa.Hainbat alderdi aurrerakoi badituzte bi legeok; hala eta guztiz ere,garbi erakusten dute batak zein besteak Estatuak sindikalismoaren

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

15

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 15

Page 16: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

eta lan-harremanen egituraketan muturra sartzeko darabilengogoa.

Langileen Estatutuak (bigarren titulua) finkatzen du nolakoabehar duen izan langileen ordezkaritzak enpresan, baita ordezka-ritzaren edukiak ere. Langileen ordezkariak eta enpresa-batzordeadira ordezkaritza-bitartekoak, Estatutuak agintzen duenez.Askatasun Sindikaleko Lege Organikoak gerora arautu zuen sindi-katu-atalen funtzionamendua. 9/1.987 Legeak (maiatzaren12koak), berriz, administrazio publikoetan lan egiten dutenenparte-hartze eta ordezkaritza-organoak finkatu zituen. Gai horieizegokienez, legeak ezarritako gutxieneko mailak hobetzen ahale-gindu zen negoziazio kolektiboa. Dena den, Langileen Estatutuarenhirugarren tituluak (nola arautu behar diren sindikatuen ordezka-ritza eta aplikazio orokorreko hitzarmen kolektiboen negoziazioa)du eragin handiena sindikalismoaren eta lan-harremanen egitura-ketan.

Jakingo duzuenez, sindikatuen ordezkaritza-mailak ez du zeri-kusirik Espainian afiliatu-kopuruarekin (beste herrialde batzuetanez bezala), baizik eta aldian behin enpresetan egiten diren hautes-kunde sindikaletan lortzen duten ordezkari-kopuruarekin.Hauteskunde horien emaitzen arabera ematen edo kentzen dielegeak baimena sindikatuei aplikazio orokorreko hitzarmen kolek-tiboen negoziazioan parte hartzeko eta enpleguarekin lotutako era-kunde publikoetan jarduteko.

Negoziazio-batzordeetan aritzeko eskubidea izateko, hitzarme-naren eraginpeko enpresetan ordezkaritzaren % 10 (gutxienez)lortu behar dute sindikatuek. Horrez gain, ‘ordezkaritza handikosindikatua’ deritzon kategoria ere badago, bai Estatu osorako baiautonomia-erkidego bakoitzerako. Izendapen hori lortuz gero,Estatuko zein erkidegoko negoziazioetan parte hartzea badaukasindikatuak, baita dagokion erakundeetan aritzea ere. Estatuaridagokionez, hona zer behar den ‘ordezkaritza handiko’ sindikatu-izendapena eskuratzeko: Estatu osoan hautatu diren ordezkarien %10etik gora edukitzea; autonomia-erkidegoetan, berriz, % 15eraigotzen da portzentajea (mila eta bostehun ordezkaritik gorakoaizan behar du kopuruak, eta ordezkariek ez dute autonomia-erki-dego batean baino gehiagotan antolatuta egon behar). Azkenik,

ANDONI KAIERO

16

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 16

Page 17: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

autonomia-erkidego bakoitzeko sindikatu nagusiek (‘ordezkaritzahandikoek’) eskubidea dute Estatu osorako negoziazio kolektiboanparte hartzeko, baita Estatuko erakundeetan aritzeko ere, ordezka-ritzaren arabera betiere.

Frankismoaren azken urteetan zabaldutako bideak baliatuz arizen egiten negoziazio kolektiboa trantsizio politikoaren hasieratik,bai enpresetan bai sektoreetan. Hau da, frankismoaren sindikatubertikalaren egitura probintziala erabiltzen zen negoziaziorako.Hori zela eta, oso ugariak ziren sektorekako eta, aldi berean, pro-bintziaka eginiko hitzarmenak. Herrialdekako (probintziako) hi-tzarmen kolektiboak egiten hasi zirenean, euskal ordezkariek (ELA-STVk, bereziki) aukera izan zuten Euskal Herriaren barruan nego-ziatzeko. Alabaina, Langileen Estatutuaren 81. artikuluak negozia-zio zentralizatuaren aldeko oinarri legalak finkatu zituen alorhorretan, hitzarmenen aldiberekotasuna arautu baitzuen.Artikuluaren 2. atalak ezartzen du, hain zuzen, arau berezi hori:..."Ordezkaritza handieneko erakundeek, Estatu osokoek edo auto-nomia-erkidegoetakoek, ezarri ahal dute negoziazio kolektiboarenegitura, lanbide arteko akordioen edo hitzarmen kolektiboen bidez,baita eremu desberdinetako hitzarmenen arteko negoziazioen aldi-berekotasun-auziak konpontzeko arauak eta kontratazio-unitateenarteko osagarritasun-printzipioak ezarri ere. Azkena aipatutakoalor horretan finkatu behar dira beheragoko mailetan negoziatuezin ziren gaiak". Artikuluaren 3. paragrafoak, azkenik, estatutuzkohitzarmen kolektibo izaera –erga omnes aplikaziokoa– ematen die(salbuespen gisara) aurreko paragrafoko lanbide arteko hitzarme-nei, baldin eta sinatzaileek dagokien ordezkaritza badute.

Langileen Estatutuaren lege-proiektuaren berri jakin zenean–hitzarmen kolektiboen arauketari zegokionez, bereziki–, gogorraizan zen erreakzioa Euskal Herrian. ELA-STV lanuzte orokorradeitu zuen 1979ko abenduaren 7rako lege-proiektuaren aurka pro-testa egiteko, baita manifestazio bat ere, Bilbon. AlfonsoEtxeberriak, ELAko idazkari nagusiak, honakoa zioen ELA-STValdizkarian: ..."Negoziazio-jarduera handia du gaur egun EuskalHerriak. Horrexek ematen dizkio, hain justu, bere ezaugarri bere-ziak euskal lan-mugimenduari, eta langile-erakunde gehienek –ezdenek– epe ertainera bertako lan-harremanen esparrua eratzeko

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

17

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 17

Page 18: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

oinarritzat daukate. Beraz, onartezina da erabat UCD-PSOEreninteres zentralistek aukera horiek zapuztu nahi izatea, Langileenestatutuaren 81. artikuluaren bitartez, eta Madrilen esku uzteanegoziazio kolektiboari dagozkion erabakimen guztiak" (ELA-STV.1979).

Aldatu egin zen 1994an 81. artikulua (83. artikulua da gauregun), EAJren eraginez. Jeltzaleak, berriz, ELA-STVk presionatuzituen horretarako. PSOEk EAJren laguntza parlamentarioa beharzuen sasoi hartan. Artikuluaren testu berriak zioenez, behe-mailakohitzarmenek –aplikazio orokorreko hitzarmenetarako behar direngehiengoak badauzkaten sindikatuek eta enpresaburu-elkarteeksinatzen dituztenek– badaukate 83. artikulua saihestea, honako gaihauetan izan ezik (frankismo garaiko Lan Ordenantzek arautuak):..."langileen probaldia, kontratazio-motak (enpresaren eremuraegokitzeko alderdiei dagokienez izan ezik), talde profesionalak,diziplina-araudia, laneko segurtasun eta higiene gutxieneko arauaketa mugikortasun geografikoa".

Nahiz eta lege-arauketa hori egon eta jada negoziazio kolektibo-rako Konfederazio arteko Esparru Hitzarmenean (AMI) –1980kourtarrilean CEOEk eta UGTk elkarrekin adostua– sinatzaileekhitzeman zuten "negoziazio-unitateen sakabanaketa gainditzen"saiatuko zirela eta, horretarako, "nazio-eremuko sektore-batasuna"bultzatu zuten. Sinatzaileek ziotenez, "daukaten izaeragatik sekto-reka negozia daitezkeen gaiak" eremu horretan negoziatu behardira. Dena den, apenas erabili zen Langileen Estatutuaren 83. arti-kulua, ezta sektorekako negoziazioa zentralizatzeari ekin ere.Baliteke horren zergatia honakoa izatea: Estatuko bi sindikatunagusien (UGT eta CCOO) enfrentamenduak eragotzi egiten zuenakordioak eta hitzarmenak gauzatzea estatu osoan. Halaber, 1982anPSOE agintera heldu izanak lan-harremanen ziklo berria abiarazizuen Estatuan. Ziklo horren ezaugarri nagusia: gobernuaren politi-ka ekonomikoarekin bat egiten zutela enpresaburuek eta sindika-tuek. Negoziazio kolektiboa ahuldu egin zuten 1982tik 1986ra bitar-tean izenpetutako hitzarmen sozialek eta konfederazio arteko akor-dioek (Zaragoza A. 1988), eta beharbada horixe komeni zitzaiongobernuari: sakabanatuta egotea negoziazioa. Ekonomiaren egoera-gatik eta patronalaren izaera korporatiboagatik izan ziren eragin-

ANDONI KAIERO

18

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 18

Page 19: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

korrak –hein handi batean– aipatu hitzarmenak. PSOEk, berriz,Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak bultzatu zituen bere agintepekoautonomia-erkidegoetan, lekuan lekuko gobernuen partaidetzare-kin, eta erakundeetan parte hartzea bultzatu zuen.

Ez dirudi, alabaina, 1986az geroztiko aroak (UGT eta PSOE elka-rrengandik urrundu egin ziren; ekintza-batasunari ekin ziotenEstatuko bi sindikatu nagusiek) ezer asko aldatu zuenik egoera.Izan ere, CCOO ere hasia zen erakusten hitzarmen orokorrak zitue-la gogoko (bazterketa-garaia gainditua zuen ordurako), eta horrenlekuko dira bi sindikatuek 2002ko eta 2003ko negoziaziorako izen-petutakoak. Garrantzitsuagoak dira, agian, CEOEk, UGTk etaCCOOek 1997an sinatutako hitzarmenak, negoziazio kolektiboarenegiturari eragiten baitiote. Hitzarmen kolektiboen negoziazioa zen-tralizatzeko konpromisoa adostu zuten hiru erakundeok eta, bes-teak beste, Langileen Estatutuaren 83. eta 84. artikuluen hasierakotestura itzultzea eskatu zuten.

Ongizate sozialeko erakundeei dagokienez, horiek Euskadiritransferitzeko borondaterik ez dute azaldu, orain arte, Estatukoagintea izan duten alderdiek, eta Gernikako Estatutuan aurreikusi-tako transferentzia batzuk emateari ere uko egin izan diote, espai-niar sindikatuen laguntzarekin. Azken urteotan, istilu ugari sortudira Enplegu Institutu Nazionala (INEM) transferitzeko eskariadela eta, baita desenplegu-prestazioak ordaintzeko eta lanbide hez-kuntza ordaintzeko dituen transferentziaren inguruan ere.

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

19

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 19

Page 20: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

4Autonomia-erkidegoetakogobernuen sustapen-lana

Lan Harremanetarako Kontseilua sortzea izan da, zalantzarikgabe, Eusko Jaurlaritzaren lorpen nagusia lan-harremanen alorrean.1981eko urrian erabaki zuen Euskal Legebiltzarrak (9/1981 legea)aipatu erakundea sortzea. Belgikako Lanaren Kontseilu Nazionalahartu zuten erreferentziatzat Kontseilua sortzeko. Helburu nagusia,berriz, hau du: "·...sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen artekoetengabeko elkarrizketa ahalbidetzea, lan-harremanen alorrean hi-tzarmenak adostu ahal izateko". Bestalde, kontsulta-erakundea erebada, "Euskal Autonomia Erkidegoko lan eta gizarte-politikaridagokienez" (2. art. ). Negoziazio kolektiboa bultzatzea du eginki-zunetako bat Kontseiluak.

Hona Kontseiluaren partaideak: sindikatuetako zazpi ordezkari–autonomia-erkidegoan duten ordezkaritzaren arabera– eta enpre-saburuen erakundeetako beste zazpi. Proportzio berean daudeordezkatuta, beraz, alde biak. Eusko Jaurlaritzako lehendakariakhautatzen du, bost urterako, Kontseiluko presidentea, alde bienproposamenak aintzat hartuz, gaur egun (11/1997 Legea, 1981ekoapartzialki aldatzen duena. Presidenteak, alabaina, ez du boto-esku-biderik Kontseiluko bileretan. Sistema bera erabiltzen da idazkariahautatzeko.

UCD eta PSOE Lan Harremanetarako Kontseilua eratzearenaurka azaldu ziren. Espainiako gobernuak helegitea jarri zionAuzitegi Konstituzionalean Euskal Legebiltzarraren legeari.Auzitegi horren epaiak zioen, ordea, ez zuela aurkitzenKonstituzioaren aurkako ezer Legean, oro har, baina ez-konstitu-zionaltzat jo zituen bigarren artikuluaren 3. eta 7. paragrafoak,Kontseiluaren eginkizunak zehazten zituztenak alegia. AuzitegiKonstituzionalak zioen Kontseilua organo iraunkorra dela, eta,horrenbestez, ez dagokiola lanbide arteko gaiei buruz erabakiakhartzea (3. paragrafoa). Hala eta guztiz ere, Kontseiluak lanean

ANDONI KAIERO

20

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 20

Page 21: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

jarraitu du, erakunde horretan adosten diren hitzarmenak albokokafetegian sinatu baititzakete aldeek. Auzitegi Konstituzionalakukatu egiten dio Kontseiluari, halaber, hitzarmen kolektiboakhedatzea proposatzeko ahalmena (7. paragrafoa).

Lehenago nioenez, Lan Harremanetarako Kontseiluaren sorrerakbizkortu egin zuen EAEko enpresaburuen konfederazioaren (CON-FEBASK) erakuntza. Patronalari Kontseiluan dagozkion zazpi aul-kiak nola banatu, ordea? Honela konpondu zuten auzia, behin-behingoz: lurralde historiko bakoitzeko enpresaburuen erakundebakoitzak bina ordezkari izango zituen; zazpigarren aulkia, berriz,CONFEBASkeko presidentearentzat izango zen. Bizkaiko patrona-lak kexu zen, baina sistema hori onartu zen azkenik. Sindikatueidagokienez, hiru ordezkari izan ditu beti ELAk Kontseiluan.1994ko hauteskunde sindikaletan LABek ‘ordezkaritza handiko sin-dikatu’ izendapena lortu zuen; hori zela eta, ordezkari bat zegokionKontseiluan. UGTk, berriz, ordezkari bat galdu zuen. Beraz,gehiengo sindikala ELA eta LABen esku dago Kontseiluan.

CCOO, berriz, ELArekin elkarlanean aritu zen Kontseiluko gainagusietan, estatu espainiarrean UGTrekin harremanak gaiztotutazebiltzan garaian behintzat. Egoera aldatu egin da bi sindikatuespainiarrak elkarri hurbildu zaizkionetik. Aldaketa horrek enfren-tamendu-giroa sortu du Kontseiluan sindikatu abertzaleen etaespainiarren artean, baita erakunde horren martxa motelarazi ere.Areagotu egin da krisia azken urteotan, eta ez dute konpondu11/1997 legeak (Euskal Legebiltzarrekoak) ezarritako aldaketek.Kontseiluko partaideek hitzarmenak adosteko bideak errazten dituaipatu legeak. Krisiaren adierazgarri da Kontseiluko presidenteahautatzeko orain gutxi izan den auzia: Lehendakariak izendatubehar du, azkenik, horretarako aurreikusitako ohiz kanpoko proze-dura erabiliz, aldeak ez baitziren ados jartzen. (1)

Ez da hori izan, ordea, Kontseiluaren martxa moteldu izanareneragile bakarra, ez behintzat eragile nahikoa. Eusko Jaurlaritza kasugutxiago egiten zen lan-harremanei sozialistekin lehenbiziko gober-nua osatuz geroztik. Gobernu haren programa-itunean ageri zenez,alde biak ez zetozen bat lan-harremanei zegokienez; beraz, gaiaalde batera uztea erabaki zuten. Azkenaldi honetan, berriz, enpre-saburuen elkarteak banaketa sindikalaz baliatzen ari dira, nire

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

21

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 21

Page 22: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

ustez, lan-malgutasuna bultzatzeko eta lan-harremanen banakatzealortzeko, Euskal Herrian dabilkigun giro politikoaz aprobetxatuz.

Nafarroari dagokionez, 1987ko apirilean eratu zen lehenbizikozlan-harremanak aipatu zituen erakundea, PSN (PSOE) ForuErkidegoko gobernuan zela. Lan Harremanetarako Batzordea sortuzuen bere baitan Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak("Foru erkidegoko Administrazioaren aholku-organoa gai ekono-miko-laboraletan, eta Nafarroako eragile sozialak elkarrekin jardu-teko eta komunikatzeko erakundea". Batzorde horretako partaideziren (Kontseiluan bezalaxe) Foru Administrazioko kideak, enpre-saburuen elkarteetakoak eta sindikatuetakoak, ELA-STV izan ezik(L.O.L.S. legearen aplikazioagatik). PSOEren ikuspegi instituziona-la zen nagusi erakundean, Foru Gobernuak baitzuen gehiengoa baiBatzordean bai Kontseiluan. Ikuspegi haren arabera, autonomia-erkidegoetako gobernuek Estatuko hitzarmen eta itun sozialak apli-katu behar dituzte dagokien eremuan, baita Espainiako gobernua-ren politika ekonomikoa ere, eragile sozialak elkartuz.

Handik zortzi urtera, Juan Cruz Alliren gobernuak (EA ere par-taide zuen) indargabetu egin zuen Kontseilua eta, izen berarekin,beste bat sortu zuen, ezberdina osaerari, eginkizunei eta ikuspegia-ri zegokienez. Soilik kontsultarako erakundea zen (eta da oraindikere, indarrean baitago) Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialberria, eta Europan planifikazio ekonomikoaren garaian sortutakoantzeko erakundeen bidetik jotzen du. Hogeita zortzi kidek osatzendute: Foru Administrazioko ordezkariek, sindikatuetakoek (aber-tzaleak ere tartean direla, oraingoan), enpresaburuen elkarteetako-ek eta hainbat sektore ekonomiko eta sozialetakoek. EAEkoKontseilu Ekonomiko eta Sozialaren antzekoa da, administraziokoordezkari gehiago baditu ere. (2)

ANDONI KAIERO

22

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 22

Page 23: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

5Lanbide arteko hitzarmenak

ELAk ez du inoiz asmorik izan estatu espainiarreko hitzarmeneta itunetan parte hartzeko. Batetik, sindikalgintza beste ikuspegibatetik ikusten duelako; bestetik, eta batez ere, Euskal Herriko lan-harremanen autonomiaren aurkakotzat jotzen dituelako itun etahitzarmen horiek. Lan Harremanetarako Kontseiluaren sorrerak erebertako negoziazio kolektiboa hobetzeko lanbide arteko itunak lor-tzea zuen helburu.

Lan Harremanetarako Kontseiluaren legeak gomendatzen zuen"negoziazio kolektiboa bultzatzea eta autonomia-erkidegoko,herrialdekako edo sektorekako hitzarmenen egitura egokia susta-tzea" eta "laneko gatazketan bitartekaritza eta arbitrajea bultzatzea,aldeek hala eskatzen dutenean" (2., 4. eta 5. art.). Nire iritziz, beteegin du Kontseiluak negoziazio kolektiboa sustatzeko lana, 80kohamarkadan batez ere, baina ez du lortu aldatzea frankismoarenaazken garaiko hitzarmen kolektiboen egitura aldatzea. Beraz, hi-tzarmen kolektibo gehiegi ditugu, eta oso sakabanatuak; egoerahori ez dator bat EAEko gaur egungo egitura ekonomikoarekin.Alabaina, oso eraginkorra izan da Kontseilua enpresaburuei askointeresatzen zaie gai batean: gatazken ebazpenean. Alor horretan,aitzindariak izan dira Kontseiluaren ekimenak Espainia osoan, etabeste autonomia-erkidego batzuetan zein Estatuan imitatu izandituzte.

Izan ere, Lan Harremanetarako Kontseiluan lortu zen lehenbizi-ko Lanbide Arteko Hitzarmena Gatazka Kolektiboak EbaztekoProzedurei eta Negoziazio Kolektiboari buruzkoa izan zen. 1984annegoziatu zen aipatu hitzarmena, eta indarrean egon zen 1985ean,1986an eta 1987an. Sinatu zuten hitzarmena enpresaburuen elkarte-ek eta ELA-STV eta CCOO sindikatuek (zazpi ordezkari sindikale-tik bost zeuzkaten bien artean). Aitzitik, UGTk ez zuen sinatu, eta,gainera, gobernu sozialistari eskatu zion hitzarmenaren aurka egi-teko Auzitegi Konstituzionalean. Sinatzaileek hitzeman zutenez,

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

23

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 23

Page 24: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

aplikatu egingo zituzten hitzarmenaren edukiak izenpetzen zituz-ten konbenioetan.

Hiru urtez Hitzarmenik gabe egon ondoren, 1990eko ekaineanizenpetu zen Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzkoLanbide Arteko Hitzarmen berria. Denbora-mugarik ez zuenHitzarmen berriak, eta UGTk ere izenpetu zuen oraingoan.Azkenik, 2000ko otsailean sinatu zuten aurreko guztiek eta LABekgaur egun indarrean dagoen PRECOa (denbora-epe jakinik gabe-koa hau ere, lau urteren buruan inork amaitutzat eman ezeanbehintzat).

PRECOek (horrela deitzen zaie hitzarmen horiei) honako kon-promisoa finkatzen dute: adiskidetzea, bitartekaritza eta arbitrajeaerabiltzea gatazka kolektiboak ebazteko, horretarako prozedurakarautuz eta Adostaile eta Bitartekari Elkargoa sortuz, baita ArbitroElkargoa ere. Lehenbizi sinatu zen PRECOak bazituen negoziaziokolektiboari buruzko konpromiso garrantzitsuak ere; besteak beste,negoziazioaren jarraipena eta aplikazio orokorreko hitzarmenakbakarrik bultzatzea. Hurrengo testuetan ez ziren jada ageri puntuhoriek. EAEko lan-harremanen alorrean hitzarmen horiek dutengarrantzia ikusirik, ondorioetan sakonago jorratuko dut negoziaziokolektiboarekin duten lotura.

Lan Harremanetarako Kontseiluan (LHK) ez zen negoziatuEAEko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide ArtekoHitzarmena. 1995eko irailean onartu zen aipatu hitzarmena, etahonako hauek sinatu zuten, hasieran: Confebask-ek eta ELA,CCOO eta LAB sindikatuek. Azken orduan UGTk ere bat egin zuenHitzarmenarekin eta izenpetu egin zuen. Hitzarmen horrek etaHOBETUZ Fundazioak (EAEn sortu zen, Eusko Jaurlaritza partai-de zuela) honakoa proposatzen zuten: EAEri transferitzea etenga-beko prestakuntzarako INEMek erabiltzen dituen fondoak.Sindikatuak ez zetozen bat gai honi buruz. Azkenik, LHKren baitansortutako Enpleguaren Mahaiak lortu zuen (1999ko urtarrila) "apar-teko orduak kentzeko" (ezinbestekoak izan ezik), "langileak ordez-katzeko eta berriak kontratatzeko" eta "aldi baterako lan-enpreseieta zerbitzu-enpresei buruzko" hiru lanbide arteko hitzarmen izen-petzea Confebaskek eta lau sindikatu nagusiek. Hitzarmen horiek(konbenioei erantsi beharrekoak) hauxe zuten helburu: sektore

ANDONI KAIERO

24

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 24

Page 25: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

askotako hitzarmenetan jada lortuta zegoena orokor bihurtzea.Langileak ordezkatzeko eta berriak kontratatzeko hitzarmenakdiru-laguntzak eskatzen zizkion Eusko Jaurlaritzari. EnpleguMahaiaren bilerak ez ziren, dena den, bare-bareak izan beti.Sindikatuek proposatu zuten lanorduak gutxitzea langabezia-tasajaisteko, eta 35 orduko astea martxan jartzea denbora-epe arrazoiz-ko batean, baina enpresaburuen ordezkariek ezezko biribilarekinerantzun zuten.

Nafarroan, berriz, konfederazio arteko hitzarmen bakarra izen-petu da orain artean, bi itun formaletan gauzatzen bada ere:Nafarroako Lan Gatazkak Ebazteko Auzitegia eratzekoa. Horrezazgain, UGTk eta CCOOek bi hitzarmen soziala ere izenpetu dituzte:Nafarroako Industriaren eta Enpleguaren GarapenerakoHitzarmena (1993) eta Nafarroako Enplegu Plana (1998) 1999-2001eperako. Hitzarmen horiek guztiek badute ezaugarri bat: bazterre-ra uzten dute ELA-STV, nahiz eta Foru Erkidegoko ordezkari sindi-kalen % 20tik gora dituen sindikatu honek. (3)

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak (CEN) eta UGT-CCOO sindikatuek izenpetu zuten Nafarroako Laneko GatazkenAuzitegia eratzeko erabakia, 1996ko urtarrilean. Bosna ordezkaridituzte erakunde horretan enpresaburuek (CENek) eta sindikatuek(hiru UGTk, bi CCOOek). Adiskidetze- eta bitartekaritza-lanak egi-ten ditu auzitegiak. Arbitraje-lanetarako, berriz, Laneko ArbitroenElkargoa sortu zen, "Hitzarmena izenpetu zuten alde guztiek ahobatez izendatuak". Arbitraje-prozedurak finkatzen ditu hitzarme-nak, eta honako hauei zaie aplikagarri: interpretazioko eta aplika-zioko gatazka kolektiboei eta zenbait banakako gatazkari.

Kataluniako Adiskidetze, Bitartekaritza eta Arbitrajeko LanekoAuzitegiaren antzekoa da Nafarroakoa. UGTk eta CCOOek lanekogatazkak bake bidez ebaztea (oro har) erabakia zutenean sortu zenerakundea. Beste zenbait autonomia-erkidegotan ere (Katalunia,Valentzia, Galizia, Errioxa...) hartu zuten parte bi sindikatuek an-tzeko erakundeak eratzen. Nafarroako auzitegiari dagokionez, esta-tu espainiarreko ASEC erakundea baino hilabete batzuk lehenago-koa da.

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

25

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 25

Page 26: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

ANDONI KAIERO

26 6.Negoziazio kolektiboarenegitura eta edukiak

Ezinezkoa zaigu lan honetan aztertzea EAEko konbenio kolekti-boen egitura eta, batez ere, edukiak. Horrenbestez, horiei buruzkodatu esanguratsu batzuk bakarrik aipatuko ditut. LanHarremanetarako Kontseiluak 1997an argitaratu zuen negoziazio-egiturari buruzko lehenbiziko azterketa, 1995ari zegokiona. Gerora,1997ari eta 1999ari zegozkionak plazaratu dira, eta oraintsu argita-ratu da 2001. urteari dagokiona. Urtero argitaratzen duKontseiluak, bestalde, negoziazioen edukiei buruzko txostena.Hemen aipatuko ditudan datuak azkeneko txostenetatik ateratako-ak dira –2001. urteari dagozkionak egiturari buruzkoak, 2000.ari eta2001.ari (aurrerapena) dagozkionak egiturari buruzkoak (LanHarremanetarako Kontseilua. 2000, 2001 eta 2002).

EAEko 653.955 langile soldatapekoetatik % 96,75 (hots, 627.984langile) zeuden hitzarmen kolektibo identifikaturen baten babespe-an 2001. urtearen amaieran. Multzo horretan sartzen dira sektorepublikoko langileak ere (110.130) (4). Haietatik % 81,98 zeudenEuskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako hitzarmen kolekti-boen babespean; estatu espainiarreko hitzarmenak zeuzkaten%16,68k (5).

Sektore pribatuan, langileen % 80,3 (415.904) EAEko hitzarmenkolektiboren baten estaldurapean ari zen (sektoreetako hitzarme-nak edo EAEn erregistratutako enpresa-hitzarmenak); gainerako %18,1, berriz (93.548 soldatapeko langile) estatu espainiarreko hitzar-menen estaldurarekin (sektorekoak zein enpresakoak). ABLEek,azkenik, 8.402 langile (%1,6) jarri zituzten enpresen zerbitzura.Kontuan hartuz gero bakarrik EAEko hitzarmenekin zihardutenlangileak, sektoreko hitzarmenekin ari ziren 352.602 langile (% 84,8)eta enpresetako hitzarmenekin 63.302 (% 15,2). Estatu espainiarrekohitzarmenekin, berriz, 67.069 langile zeuden EAEn 2.001ean.

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 26

Page 27: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Multzo horretako hitzarmen aipagarrienak banka eta kimika sekto-reetakoak izan ziren.

Enpresako hitzarmena zeukaten langileetatik 26.479k estatu-mailakoa zuten; gainerakoek (67.079 langilek) EAEn erregistratuta-ko 600 enpresa-hitzarmenetakoren bat, gehienak sektore tradizio-naletakoak (siderometalurgia, eraldatze-industria eta kimika).Azken urteotan gora egin dute enpresa-hitzarmenen kopuruak (4701995ean).

EAEko sektore-hitzarmenei dagokienez, langile gehienekherrialdekoak dauzkate (329.139); aitzitik, gutxi dira hitzarmenlokalak dituztenak (1.646 langile), baita EAEko herrialde arteko hi-tzarmenak dituztenak ere (21.817 soldatapeko langile). Ikastoletakoeta irakaskuntza pribatuko hitzarmenak dira herrialde artekoak.Herrialdekako hitzarmenei dagokienez, sakabanaketa da ezaugarriaipagarriena: 205 daude EAEn. Horietako batzuk langile askorenlan-baldintzak arautzen dituzte (metalgintzakoenak, adibidez);beste askok, aldiz, oso langile gutxirenak.

2001ean EAEko administrazio publikoetan ari ziren 110.130 lan-gileetatik 11.233 (% 10,2) Estatuko administraziokoak ziren.Gainerakoak (98.897, hau da, guztizkoaren % 89,8) EAEko adminis-traziokoak: 67.901 Eusko Jaurlaritzakoak, 9.241 foru-administra-zioetakoak eta 21.755 administrazio lokalekoak. Estatuko adminis-traziokoek estatu osoko Mahaietan negoziatzen dituzte lan-baldin-tzak; EAEko administraziokoek, berriz, Mahai Orokor bat dute(sektorekako mahaiekin) Eusko Jaurlaritzako langileentzat eta bestebat Mahai Orokor bat diputazioetakoentzat eta administrazio loka-lekoentzat.

ELA-STVren ‘2001eko negoziazio kolektiboaren txostenak’ (ELA,2002) dioenez, Nafarroan 40 sektore-hitzarmen daude, 94.980 sol-datapeko langileri eragiten dietenak. Kopuru horretan sartzen diraforu-administrazio publikoko 16.671 langileen sei hitzarmen arau-tzaileak. Hogeita hamaika hitzarmen (83.821 langileri eragiten die-tenak) 2.001ean negoziatu ziren, edo indarrean zeuden urte horiamaitzerako. Beste bederatzi hitzarmen (11.159 langile), ordea,sinatzeko zeuden data horretarako. Nafarroako hitzarmen nagu-siak, langile-kopuruari dagokionez, siderometalurgiakoa (21.634soldatapeko langile) eta eraikuntzakoa dira (14.000); zerbitzuen

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

27

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 27

Page 28: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

sektoreko hamahiru hitzarmenek, berriz, 19.461 langileri eragitendiete. Horrez gain, 68 enpresa-hitzarmen zeuden Nafarroan 1997an,horietatik lau estatu-mailakoak (ELAren txostena).

EAEko hitzarmen kolektiboen edukiei dagokienez, ez dagoazterketarik inguruko herri eta eskualdeetakoekin parekatzeko.Dena den, datu orokor hau behintzat badakigu: EAEko batez beste-ko soldatak estatu espainiarrekoak baino handiagoak dira, bainaEuropako Batasunakoak baino txikiagoak, Portugalgoak etaGreziakoak izan ezik. Badakigu, halaber, soldata-igoerak%16,3koak izan zirela EAEn 1994-97 epean (Alemanian, %23,4koak;Frantzian, %24,7koak; AEBetan, % 29,9koak). Kontuan izatekoa dahiru herrialde horietan inflazio-tasa txikiak dituztela. Badakigu, eraberean, estatu espainiarrean soldaten arteko aldea EuropakoBatasunako hirugarren handiena dela –Italiak eta Luxemburgekbakarrik daukate handiagoa– (ELA. 1.998). Urteko lanordu-kopu-rua, bestalde, zertxobait txikiagoa da EAEn Estatuan baino; langa-bezia-tasa eta enpleguaren ezegonkortasuna, ordea, estatu espai-niarrekoan parekoak dira.

LHKk 2001eko hitzarmen kolektiboei buruz eginiko ikerketak(Aurrerapena) erakusten duenez, bere horretan segitzen du hainbaturtetarako hitzarmenak sinatzeko ohiturak (hitzarmenen % 89kurtebetetik gorako iraupena du; % 59k, berriz, hiru urtekoa edo hor-tik gorakoa, urtero berrikusten direlarik bai soldatak bai lanorduenkopurua). Gipuzkoan egiten da iraupen luzeko hitzarmen gutxien;Nafarroan, aldiz, hitzarmen kolektiboen % 63,37k hiru urteko edogehiago iraupena zuten 1997an.

Batez besteko soldata-igoera % 4,24 ingurukoa izan zen EAEn2001eko hitzarmenetan (% 3,92koa Nafarroan), hau da, estatu espai-niarrekoaren batezbestekoa (%3,48) eta inflazio-tasa baino handia-goa. Handiagoa izan zen igoera sektore-hitzarmenetan (%4,34koa)enpresa-hitzarmenetan baino (% 3,81ekoa), eraikuntzan (% 5,47koa)gainerako sektoreetan baino, Gipuzkoan eta Bizkaian, Araban etaNafarroan baino. EAEko sektore publikoko soldaten batez bestekoigoera % 4,21ekoa izan zen (% 4,10ekoa Nafarroan). Sektoregarrantzitsuenetako hitzarmenetan, dezente soldata handiagoakordaintzen dira Gipuzkoan (lan-kategoria guztietako soldata-tau-lak kontuan hartuta) gainerako probintzietan baino. 2000. urtean

ANDONI KAIERO

28

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 28

Page 29: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

(2001eko Aurrerapenak ez dakar daturik honetaz), hitzarmengehienek (% 68,31k) zeuzkaten eta arautzen zituzten konbeniokosoldata-erregimena ez aplikatzearen klausulak ("etete-klausulak"deritzenak), eta gehienek sektoreko hitzarmenaren BatzordeParitarioaren esku uzten zuten aplikazioa. Antzinatasun-gehiga-rriak hitzarmen gutxitan (%20) aldatu ziren 1997an; hurrengo lauurteetan, ordea, aldaketa handiak izan dituzte, metagarriak gaine-ra. Aspalditik zebiltzan enpresaburuen elkarteak antzinatasunaaldatu nahian, eta ari dira pixkanaka lortzen (antzinatasun-gehiga-rriak kenduz, izoztuz edo haien ordez bestelako konpentsazioakemanez: soldata-igoerak hiru edo lau urtez, sariak enpresan hainbaturte egiteagatik...).

Alabaina, ez dago hain garbi arrakastarik izan duenik patronala-ren beste gomendio batek: urteko lanaldiaren gutxitzea galarazteak,alegia. ELA-STVren helburuetako bat da urte batzuen buruan 35orduko lan-astea hedatzea (1.592 ordu urtean). Estrategia hori dela-eta, ELAk ez ditu sinatu zenbait sektoretako hitzarmen garrantzi-tsu (metalgintzakoa, besteak beste). EAEko sektore publikoan apli-katzen da jada 35 orduko lan-astea, baita Nafarroakoan ere. EAEkoenpresa publikoek eta erakundeek lan-aste luzeagoa daukate, bainahitzemana dute 2003an helduko direla 35 orduko astera. Sektorepribatuan ere etengabekoa da lanaldiaren murrizketa, azken urteo-tan joera moteldu egin bada ere. 2001eko hitzarmen kolektiboenerdiak baino gehiagok onartu zuen urteko lanordu-kopurua jaistea.EAEri dagokionez, 9 ordu eta 54 minutukoa izan zen batez bestekojaitsiera hitzarmenetan. Urteko batez besteko lanordu-kopurua1.714koa da EAEko sektore pribatuan (1.759 Estatuan); sektoreeta-ko hitzarmenetan, 1.719koa (1.764koa Estatuan) eta 1.694koa enpre-sa-hitzarmenetan (1.710ekoa Estatuan). Sektore publikoa ere kon-tuan hartuta, urteko batez besteko lanordu-kopurua 1.708koa daEuskal Autonomia Erkidegoan (1.741ekoa Estatuan). Nafarroan(hor ere sektore publikoa barne dela), 1.729koa da batez bestekolanaldia urtean. Negoziazio kolektiboan, beraz, garrantzi handia dulanaldiaren banaketak. Aparteko orduei dagokienez, berriz, badiru-di lortzen ari dela, pixkanaka, ohikoak kentzea eta, egiten badira,atseden-denboratan ordaintzea, batez ere hitzarmen nagusietan,

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

29

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 29

Page 30: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

1999ko enpleguari buruzko Lanbide Arteko Hitzarmenak direlamedio.

Beste gai batzuen arauketan ere izan dute eragina legediak etaKonfederazio Arteko Hitzarmenek: hobera segitzen du lanekoarriskuen prebentzioak, enpresek hitzemandako betekizun eta kon-promiso guztiak betetzen ez badituzte ere. Dena den, kezkagarriaizaten jarraitzen du laneko istripuen kopuruak. Aipatutako enple-guari buruzko 1999ko Lanbide Arteko Hitzarmenei dagokienez,langile edadetuen ordezkatze-politikak eta plantillen berritzeakaplikazio eskasa izan du. ABLEen bidezko kontratazioei dagokie-nez, ordea, hitzarmen askotan eragozpenak edo murrizketak jarrizaizkio kontratazio horiei; era berean, ABLEetako eta plantillakolangileen soldatak parekatu egin dira, eta ABLEei buruzko infor-mazioa ematen zaie langileen ordezkariei. Hitzarmenetan ageridira, halaber, Etengabeko Trebakuntzari buruzko 1995eko LanbideArteko Hitzarmena eta Laneko Gatazkak Ebazteko BorondatezkoProzedurei buruzko Lanbide Arteko Hitzarmena (PRECO). EAEkohitzarmenei bertako itunak aplikatzen zaizkie eta bertako funda-zioek ebazten dituzte; estatu-mailakoei, berriz, Estatukoak (FOR-CEM etaASEC). HOBETUZen funtzionamenduari dagokionez,INEMek murriztu egin dio finantziazioa azken urteotan, eta naba-ritzen da horren eragina. Esan dezagun INEM erakundea ez diote-la transferitu oraindik Eusko Jaurlaritzari. EAE osoan aplikatzenda, bestalde, PRECOa, azken testua izenpetu zenetik (2000. urtean).

Aldi baterako kontratazioei dagokienez, itun orokorren landahitzarmen ugaritan ageri da haiek mugatzeko edo horri buruzkolegezko araudia osatzeko premia, aldi baterako kontratuen etenga-beko joan-etorria saihestearren. Sektoreetako hitzarmenak arduratudira, batik bat, aldi baterako kontratazioaz: era horretako kontra-tuen iraupena arautu egin dute, baita diru-sariak ordaindu beharraere kontratuak amaitzen zaizkienei. Obra- edo zerbitzu-kontratueidagokienez, negoziazio kolektiboak arautu egiten du haien erabile-ra (kontratu-mota horien portzentajea, alegia), lana amaitutakoanordaindu beharreko diru-saria eta kontratu horiek dituztenek eginbeharreko lanak. Lanaldi partzialeko kontratuak ere arautu dituztehitzarmenek: gehieneko edo gutxieneko lanaldia finkatu dute, ordugehigarriak finkatu, edo era horretako kontratuen erabilera muga-

ANDONI KAIERO

30

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 30

Page 31: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

tu. Azkenik, pentsio-planei buruzko klausulak ere badituzte hitzar-men kolektiboek (BGAEak erabiltzen dira pentsio-planak egiteko),eta beste zenbait gairi buruz ere arduratzen dira: emakumeen dis-kriminazioa lantokietan, laneko eta familiako bizitzak elkarrekinuztartzea, euskararen sustapena...

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

31

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 31

Page 32: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

7.Lan-harremanendinamika

EAEko negoziazio kolektiboaren erretratu estatistikoa eta estati-koa erakusten digute egiturari eta edukiari buruzko datuek. Bainajo dezagun haratago eta azter ditzagun, labur bada ere, negoziake-tetan aritzen diren aldeen estrategiak (bistakoak eta ezkutukoak),testuinguru politiko-ekonomikoan duten jarrera eta, azkenik, nego-ziazio-prozesuek eta hitzarmenek eragiten dituzten gatazkak.

Lan Harremanetarako Kontseiluaren 2000ko negoziazio kolekti-boari buruzko txostenak honakoa dio, hasiera aldera: "Konplexuaizan da 2000. urteko negoziazio kolektiboa, hainbat faktore estrate-gikorengatik batik bat (desadostasunak gaiei eta negoziazio-ere-muei buruz, egoera sozio-ekonomikoaren balorazio ezberdinak...),eta dezenteko gatazkak eragin ditu, aurreko urteekin alderatuta"(LHK, Bilbo. 2001. 61. orrialdea). Bestalde, honakoa dioAurrerapenak 2001eko negoziazio kolektiboaz: "...2001eko datuaipagarrienak hauek ditugu: ikuspegi desberdinak eragile sozialennegoziazio kolektiboaren bidez lortu beharreko helburuei dagokie-nez, baita testuinguru sozio-ekonomikoaz eta laboralaz ere...;horrek guztiak dezenteko lan-gatazkak sortu ditu (metalgintza-sek-torean, adibidez), luzatu egin ditu negoziazio-prozesuak, estatutue-tatik kanpo adostu dira zenbait hitzarmen, edo beste batzuk sinatugabe geratu dira" (LHK, Bilbo. 2002. 13. orr.).

Hitzarmen kolektiboen batez besteko iraupena luzatu egin zen2001ean (204 egun); hala eta guztiz ere, ez da aldaketa nabarmeniksumatzen aurreko urteekiko. 1998ko negoziazio kolektiboan, adibi-dez, antzekoak ziren hitzarmenen iraupenak. Gai honi dagokionez,Bizkaian ageri dira gorabehera handienak azken urteotan.Interesgarria da, bestalde, negoziazio-prozesuak eta hitzarmenenaplikazioak eragindako gatazkak aztertzea, lan-harremanen giroaadierazten baitute.

ANDONI KAIERO

32

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 32

Page 33: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

LHKren 2000ri buruzko txostenak zioenez, gora egin zuen urtehartan lan-gatazken kopuruak: aurreko urtearekin alderatuta, % 5,6hazi ziren grebak (ez, ordea, grebak eragindako langileen kopurua,ezta lanik egin gabeko egunena ere, 1999an greba orokorra eginbaitzen lanaldia murriztearen eta soldata sozialaren alde); hazi eginzen, halaber, negoziazio kolektiboak eragindako greba-kopurua(168 grebetatik, 65; lanik egin gabeko egunetatik, %74). Gatazkakolektibo ofizialak % 10,8 igo ziren; haiek eragindako langileenkopurua, berriz, % 71,8. Horrenbestez, izugarri gehitu zenPRECOren erabilera (%96,5) aurreko urtearekin alderatuta.

Are gehiago hazi zen gatazka-kopurua 2001ean: azken bost urte-etako ugarienak izan ziren eta 205.600 bat langilek hartu zutenparte, LHKk argitaratutako Aurrerapenaren datuek diotenez.Laneko grebak 192 izan ziren (zazpina egunekoak, batez beste),aurreko urtean baino % 13,6 gehiago; grebetan parte hartu zutenlangile-kopurua, berriz, %115,9 hazi zen, eta % 59,3 lanik egin gabe-ko egunak. Bestalde, 20.000 bat langilek hartu zuten parte enprese-tako 170 grebetan (sektore publikoan nahiz pribatuan); sektore-gre-betan (22), 75.000 inguruk. Negoziazio kolektiboa izan zen greba-eragile nagusia: greben erdia baino gehiago (%53) hitzarmen kolek-tiboen negoziazioagatik egin ziren (grebalarien % 82 eta grebagatikgaldutako lanegunen % 84,75). Aipatzekoak dira siderometalurgia-sektoreko grebak hiru herrialdeetan. Aipatzeko moduko beste datubat, azkenik: greben % 86,5 gatazka formalizatu gabe egin ziren: ezlan-agintaritzan ez PRECOK sortutako erakundeetan ez ziren for-malizatu greba-deialdiak.

Lan Harremanetarako Kontseiluaren txostenetan lan-agintari-tzan edo PRECOren bidez formalizatutako gatazka kolektiboakbakarrik ageri dira. Formalizatutako gatazken kopuruak ere goraegin zuen, bai kopuruari (363 gatazka, % 31,1 gehiago) bai eragin-dako langile-kopuruari dagokienez (110.921 langile, %31,2 gehia-go). Hori dela eta, berriro ere gora egin zuen PRECOn adostutakogatazkak ebazteko prozeduren erabilerak (%45,5 gehiago).Enpresetan izan ziren gehienbat greba formalizatuak (348; eragin-dako langileak). Arrazoi nagusia, berriz, berrantolatze-erabakiak,batez ere lanaldiari dagozkionak (lan-egutegia, ordutegi-aldake-tak...). Azkenik, PRECOren bidez ofizial bihurtutako gatazken

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

33

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 33

Page 34: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

%79,8 zerbitzu-enpresetan egin ziren (aurreko urtean, % 20 besterikez).

Datu horiek adierazten duten gatazka-ugaritzearekin batera eto-rri zen patronalaren ofentsiba, lan-harremanak malgutzeko etabanakatzeko helburuz. Badago oinarririk beste hau esateko ere:patronala aprobetxatu egin da Euskadiko aniztasun sindikalaz berehelburuak lortzeko.

Berriro ere Lan Harremanetarako Kontseiluak argitaratutakotxostenez baliatuko naiz azken bi urteotan negoziazio kolektiboanerabili diren irizpideak erakusteko. Patronalaren erakundeek, hi-tzarmenak luzeagoak izatea aldarrikatzeaz gain, beste hau ere exi-jitzen zuten 2000ko negoziazioan: langileen kontratazioan zurrun-tasunik ez egotea, hau da, soldaten igoera enpresaren edo sektorea-ren bilakaerarekin bat etortzea, hainbat alderdi kontuan hartuta(etekinak, produktibitatea...). Horrenbestez, patronalak eskatzenzuen kanpoko erreferentzia-formulak (KPI, adibidez) alde baterauztea. Bestalde, patronalaren erakundeek zioten soldata-egituraklangileen egiazko ekarpenaren parekoa izan behar duela (lanarenkalitatea eta kantitatea kontuan hartzea, alegia): "...enpresa-unitatejakin batzuetan lanaldiaren antolaketa eta eraketa negoziatu eginbehar da, enpresen beharretara egokituz eta malgutuz, produkzio-instalazioen erabilera egokiena delarik helburu". Confebasken iri-tziz, negoziazio kolektiboa enpresen egokitze-tresna bat zen, hots,negoziazioari esker behar duten malgutasuna eskura dezaketeenpresek inguruko aldaketetara egokitzeko. Soldata eta lanaldiazgain, patronalak beste alderdi batzuetara ere hedatu nahi zuen ego-kitze hori: lanaren antolakuntza, kalitatea... (LHK, 2001. 62-63 orr.).Iritzi horretaz baliatu zen gerora zenbait egunkari EAEko negozia-zio kolektiboa "pobrea" omen dela salatzeko. Alabaina, zaila dirudiirizpide horietako zenbait eduki jakinetan aplikatzea, enpresatikharatagoko hitzarmenetan behintzat.

2001erako negoziaziora ere eskari berberekin azaldu ziren enpre-sariak. Confebaskek zioenez, "...negoziazio kolektiboa tresna ezinhobea izan daiteke enpresa kudeatzeko, baldin eta lana antolatzekoeta malgutzeko neurriak hartzen badira, enpresen produktibitatea-ren eta lehiakortasunaren mesederako betiere" (LHK, Aurrerapena.2.002. 23. orr.).

ANDONI KAIERO

34

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 34

Page 35: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Hitzarmen kolektiboak negoziatzeko sindikatuen plataformakbat etorri ohi dira, oro har, gai askotan, hasieran bederen (lanaldia,ohiko ordu estrak kentzea, enpleguaren egonkortasuna...), baina ezdira bat etortzen beste gai batzuei dagokienez (soldaten igoera, hi-tzarmenaren iraupena, antzinatasunari eustea, lanaren antolakun-tzan eta lanaldiaren malgutzean parte hartzea, batzorde paritarioeneskuduntzak handitzea...). Negoziazioaren hasieran, negoziazioanzehar edo hitzarmena izenpetzerakoan agertzen dira desberdinta-sunak (sindikatuaren estrategia zein den). Sindikatu bakoitzaknahiago duen lan-harremanetarako esparruak (edo protagonismo-nahi hutsak ere) badu zerikusia diferentzia horiekin.

LHKk eskaintzen du daturik sindikatuek sinatzen dituzten hi-tzarmen kolektiboei buruz, baina ez dio behar hainbateko garrant-zirik ematen azken urteotan hedatzen ari den beste fenomeno bati:estatutuez kanpoko hitzarmenak sinatzeari. Bi gaiok aztertukoditut jarraian, sindikatuen estrategiak hobeto ulertze aldera.Aztertuko dut, halaber, patronalak sindikatuen banaketatik probe-txua ateratzeko egiten duen ahalegina. Tamalez, ez daukat eskurakasuan kasuko azterketarik edo protagonistei egindako elkarrizke-tarik ondorio sendoagoak atera ahal izateko.

Oro har, negoziazio-mahaietan esertzen diren sindikatuek hala-ko ordezkaritza-maila bat eduki beharra daukate. Azken urteotan,ordea, sindikaturen batzuk baliatu egin dira ‘ordezkaritza handiko’erakunde izate horretaz (negoziazio-mahaian egoteko legezkoeskubidea ematen diena), nahiz eta negoziazio-unitatean %10ekoordezkaritzarik ez eduki. Negoziazioan badu zerikusia ordezkari-tza-mailak; ez horrenbeste, ordea, hitzarmenak sinatzearekin. Azterdezagun sindikatu bakoitzak izenpetzen duen hitzarmen-kopuruaeta zenbat langileri eragiten dieten hitzarmen horiek: alde handiakdaude ELA-STVren eta UGT-CCOOren artean.

2001en amaieran, ELAk 320 hitzarmen kolektibo zituen sinatuakEAEn (guztizkoaren %72,89). Hitzarmen horiek eragina dute nego-ziazio-unitate horietako langile ia guztiengan (%97,39; 350.070 lan-gile). UGTk, berriz, 231 hitzarmenetako negoziazio-mahaitan hartuzuen parte (%52,62), eta CCOOek 223tan (%50,79). Alabaina, ELAk272 hitzarmen bakarrik izenpetu zituen (erregistratutakoen %61,69)eta 153.228 langileri eragiten zieten (datuotan ageri direnen

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

35

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 35

Page 36: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

%42,63). UGTk, bien bitartean, 223 hitzarmen kolektibo izenpetuzituen (erregistratutakoen %50,79), baina langileen %87,23ri eragi-ten zietenak (313.581 laguni). CCOOren datuak honakook dira: 205hitzarmen izenpetu zituen (%46,69), 274.912 langileri eragiten ziete-nak (%76,48) (LHK, 2.002. Aurrerapena, 26-28. orr.). Datuok adie-razten dute, besteak beste, ELAk negoziazioan parte hartu arren ezzituela hainbat hitzarmen izenpetu, langile askori eragiten zietenakgainera. Horien artean dira hiru herrialdeetako metalgintzako hit-zarmen sektorialak, langile askori eragiten dietenak. ELAk ez dituizenpetu hitzarmen horiek azken urteotan. (6).

Bizkaiko metalgintzako hitzarmen kolektiboa (1997-2000 epera-ko adostua) UGTk eta CCOOek bakarrik izenpetu zuten.Horrenbestez, estatutuez kanpoko hitzarmena (edo eragin mugatu-koa) izan zen, bi erakunde horiek ez baitzeukaten ordezkaritza sin-dikalaren gehiengo absoluturik. Tankera berekoa da Arabakometalgintzako hitzarmena (2000-2003 eperako sinatua, gaur egunindarrean dagoena), hura ere UGTk eta CCOOek bakarrik izenpetubaitzuten. Bizkaiko egungo hitzarmena (2001-2003 eperako sinatua)UGTk, CCOOek eta LABek izenpetu zuten, baita Gipuzkoakoazken biak ere (1999-2000 eta 2001-2002). LAB sindikatuak hitzar-men horiek sinatu izanak (kontu harrigarria, bestalde) estatutuenbaitako konbenio edo erga omnes eraginekoak bihurtu zituen.UGT, berriz, ‘ordezkaritza handiko erakunde’ izendapenaz baliatuzen Gipuzkoako metalgintzako azken hitzarmenen negoziazioaneta sinaduran parte hartzeko, ez baitauka negoziazio-unitate horre-tako ordezkarien %10a. Pentsatzekoa da, datuok ikusirik, ikuspegiestrategikoek izango zutela garrantzirik hitzarmen garrantzitsuhorien sinaduran, eta –seguru aski– edukietan ere izango zuela era-gina. Aipa dezadan beste honako hau ere: metalgintzako sektoreannabaritu da gehienbat sektorekako negoziazio kolektiboa zentrali-zatzeko asmoa (CEOE-CEPYME erakundeena eta UGT-CCOO sin-dikatuena). Gogoratzekoa da Metalgintzako IndustriarakoNegoziazio Kolektiboa Berregituratzeko Ituna izenpetu zutela1998an CONFEMETALek eta UGT-CCOOren metalgintzako fede-razioek.

Azken urteotako negoziazio kolektiboa, bada, testuinguru hone-tan egin da: ideologia neoliberalaren hedapena (lan-merkatua mal-

ANDONI KAIERO

36

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 36

Page 37: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

gutzearen eta lan-harremanak banakatzearen aldekoa), batetik, etanegoziazio kolektiboa zentralizatzeko estatu espainiarreko sindika-tu eta enpresaburuek duten asmoa, bestetik. Gogora dezagun1997ko apirilean sinatu zutela CEOE-CEPYMEk eta UGT-CCOOeknegoziazio kolektiboari buruzko Lanbide Arteko Hitzarmena, hi-tzarmen-kolektiboen zentralizazio egituratua bultzatzeko. 2001ekoudaberrian, bestalde, Hiruko Mahaiaren (gobernua, patronala etaUGT-CCOO) bilerak hasi ziren Madrilen, negoziazio kolektibokoeredu berri bat finkatzeko helburuz. Urte hartako irailean aurkeztuzuen gobernuak mahai horretan Langileen Estatutua aldatzekoLegearen Aurreproiektua (Unanue J.M., 2002). Hitzarmenaren etaAurreproiektuaren helburua berbera da: Langileen Estatutuaren 83.eta 84. artikuluen hasierako testura itzultzea, 1994ko aldaketenaurrekora alegia. Azkenik, 2002ko eta 2003ko negoziazio kolektibo-rako irizpideak adosteko bi Konfederazio Arteko Hitzarmen sinatuzituzten CEOEk eta UGT-CCOOek (2001eko abenduko hitzarmenaeta 2003ko urtarrilaren 30ekoa). Badirudi, beraz, 1980ko hamarka-dako adostasun sozialeko eredura itzultzen ari direla Estatuan,oraingo honetan CCOO ere sinatzaile dela. Espainiar enpresariaketa sindikatuak itun horien edukia Euskal Herriko negoziaziokolektiboko plataformetan txertatzen saiatzen direnean areagotuegingo da sindikatuen arteko enfrentamendua, eta hankaz gora jarlezake negoziazio sektoriala, baldin eta hala komeni bazaio patro-nalari.

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

37

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 37

Page 38: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

8.Ondorioak

Legedia eta negoziazio kolektiboa erabiltzen dira Mendebaldekodemokrazietan merkatuak enpleguaren erregulazioan dituen ondo-rioak baretzeko. EAEko lan-harremanen protagonistek negoziaziokolektiboa hautatu zuten tresnatzat bertako lan-harremanak gara-tzeko (beharrak bultzatuta, batetik, Konstituzioak Espainiakogobernuaren esku utzi baitzuen ahalmen legegilea; bestetik, lan-harremanei buruz duten ikuspegiagatik). Hasierako baikortasuna-ren ondoren, estu lotuta daukate negoziazio kolektiboa HegoEuskal Herrian bi kate hauek: Estatuaren esku-hartze legegileaksindikalgintza eta negoziazioa arautzeko, eta ‘adostasunaren’ prak-tika itogarriak. Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak sortutakoLan Harremanetarako Kontseiluak frogatu du tresna baliagarriadela, eta nabarmen lagundu die enplegua arautzen EAEko hitzar-men kolektiboei eta lanbide arteko itunei. Balorazio orokor honi,ordea, ñabardurarik erantsi behar zaio, eta osatu egin behar da,hemengo lan-harremanen etapak aztertuz, hasi trantsizio politikoa-ren garaitik eta gaur egungo eredu-krisira arte. Sinatu diren hiruPRECO hitzarmenen azterketa –garaian garaiko testuinguru politi-ko eta sindikaletik begiratuta– baliagarri izan dakiguke zereginhorretan.

Gogora dezagun 1984an izenpetu zela lehenbiziko PRECOa(Gatazka Kolektiboak Ebazteko Prozedurei eta NegoziazioKolektiboari buruzko Hitzarmena). Hiru urterako zen akordioa(1985, 1986 eta 1987), eta patronalaren erakundeek eta bi sindikatuk–ELAk eta CCOOek– sinatu zuten (bi erakunde horiek zeuzkatenLHKn sindikatuei zegozkien zazpi ordezkarietatik bost). UGTk,aldiz, ez zuen sinatu, eta honakoa eskatu zion Espainiako gober-nuari (PSOE): Auzitegi Konstituzionalera eramateko PRECOa,Estatuaren ahalmen legegileak bereganatzen eta negoziazio-gaita-suna mugatzen omen zituelako. Ituna sinatu zuten aldeek hitzemanzuten izenpetzen zituzten hitzarmen-kolektiboetan sartuko zutelaPRECOa.

ANDONI KAIERO

38

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 38

Page 39: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Hiru urtez erregulaziorik gabe egon ondoren, 1990eko ekaineansinatu zen (denbora-mugarik finkatu gabe) Gatazkak EbaztekoBorondatezko Prozedurei buruzko Konfederazio ArtekoHitzarmena. Oraingoan UGT ere sinatzaileen artean zen. Azkenik,2000ko otsailean sindikatu guztiek izenpetu zuten (LAB ere barnezela) egun indarrean dagoen PRECO. Oraingoak ere ez du denbo-ra-muga jakinik, baldin eta alderen batek ez du ituna indargabetze-ko eskatzen lau urteren buruan.

PRECOak aitzindari izan dira estatu espainiarrean gatazkakolektiboak ebazteko adostasuna, bitartekaritza eta arbitrajea era-biltzen (lehenbiziko PRECOa, batez ere). Ez ditut hemen azaldukomartxan jartzen dituzten prozedurak eta bitartekoak, baizik etanegoziazio kolektiboarekin duten harremana aztertuko, EuskalHerriko lan-harremanen historiako bi une jakin erakusteko. Izanere, lehenbiziko PRECOa lan-harremanen garai baten emaitza izanzen; beste biak, berriz, oso garai ezberdinetan sortuak dira. Eta badaalderik bi horien artean ere.

Lehenbiziko eta hurrengo PRECOen arteko diferentzia nagusiada azkeneko bietan ez dela aipatu ere egiten ia negoziazio kolekti-boa. Lehenbizikoari, berriz, honako tankera hartzen zaio: sindika-tuek amore eman zuten patronalaren aurrean gatazken ebazpenbaketsuaren gaian, horren truke negoziazio kolektiboa indartzea-rren.

Lehenbiziko itunak legearen aginduak bere gain hartzen zituen,baita beteko zirela bermatzen ere zenbait alorretan. LanHarremanetarako Kontseilua eratzeko legearen espirituarekin batzetorren hori, hau da, bertako lan-harremanak egituratzeko asmoa-rekin.

Lehenik eta behin, itunak erabaki zuen NegoziazioKolektiborako Batzorde Iraunkorra eratzea, honako helburu haue-kin: "...negoziazio kolektiboa bultzatzea EAEn, langile eta sektoregehiago biltzea eremu horretan sinatzen diren hitzarmen kolektibo-etara, eta negoziazio-maila zein –egitura egokitzea, horretarakoaldeen artean egin beharreko itunak eginez" (5. art.). NegoziazioKolektiborako Batzorde Iraunkorraren proposamenek eta ekimenekLan Harremanetarako Kontseiluaren onespena behar izaten zuten.

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

39

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 39

Page 40: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Bigarrenik, etengabeko negoziazioaren oinarriak finkatu zituenitunak. Horrenbestez, aldeek hitzematen zuten negoziatuko zutela"negoziazio kolektiboen eguneratzea, oinarritzat harturik hitzar-men bat agortzean beste batek ordezkatzen duela" (4. art.).Horretarako, gehieneko epeak finkatzen zituen NegoziazioBatzordea osatzeko eta plataformak aurkezteko hitzarmena amai-tzen zenetik, "hitzarmena amaitu eta hilabete igaro aurretik hastekonegoziazioa, beranduenera ere" (4. art.). Hitzarmenak indarreanegoteari utzi eta sei hilabete igaroz gero haren ordezko itunik gabe,arbitraje-prozedurari ekin beharra zeukaten aldeek (4. art.). Laudoarbitralaren eginkizun bakarra zen "soldata-sortzapenak egunera-tzea edo berrikustea", baita –egoera jakin batzuetan– lanaldia ere(31. art.).

PRECO berriek, ordea, gai horri dagokionez bakarrik aipatzendute negoziazio kolektiboa. Lehenbiziko hitzarmeneko neurrienordez beste hau dute indarrean: bitartekari batek esku hartu behardu nahitaez, aldeetako baten gehiengoak hala eskatuz gero, baldineta akordiorik ez badago bilerak hasi eta sei hilabete igaro ondoren,eta ez bada negoziaziorik egon azken hirurogei egunetan. Neurriak,begien bistakoa denez, ez du bermatzen negoziazio kolektiboarenjarraitasuna.

Hirugarrenik, Langileen Estatutuak aplikazio orokorreko hitzar-menetarako finkatutako ordezkaritza-arauak "betetzeko eta betea-razteko" konpromisoa hartu zuten sinatzaileek, "espresuki uko egi-nez arau hauek bete gabe Lan Agintaritzari hitzarmenok aurkezte-ari Aldizkari Ofizialean erregistratu eta argitara daitezen" (3. art.).Neurri horrek berretsi egiten zuen –batetik– negoziazio kolektiboa-ren onurak langile guztiei hedatzeko asmoa (sindikatuek eta patro-nalak adierazia). Halaber, sakabanatze-estrategiak erabiltzeari ukoegiten zion patronalak –inplizituki–, gehiengoa aintzat hartuz, eta,nolabait, uko egiten zion –duela gutxi gertatu ez bezala– hemenbertako negoziazio kolektiboa desegiteari. Sindikatuek, berriz,honako hau onartu zuten: grebari ekin baino bost egun lehenagohorren berri jakinaraztea eta gatazka aurretiazko adiskidetzearenpean jartzea (8. art.).

Azkenik, lehenbiziko PRECO haren sinatzaileek bermatu egitenzuten, nolabait, hitzarmena osorik beteko zutela (hiru urteko irau-

ANDONI KAIERO

40

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 40

Page 41: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

pena), honako sistema honen bidez: auzitegi baten esku jarriz arbi-trajea hitzarmeneko klausularen bat ez dela bete dioen salaketa (4eta 31. artikuluak).

Hizpide dugun hitzarmen horrek (lehenbiziko PRECOak) dezen-te lagundu zuen, segur aski, sektorekako negoziazio kolektiboa sen-dotzen EAEko hiru herrialdeetan.

Bigarren PRECOak –90eko hamarkadan EAEko lan-harremanakarautu zituenak– saihestu egin zuen negoziazio kolektiboarenarautze esplizitua (lehenbizikoak ez bezala). Hala eta guztiz ere,PRECOaren prozedurak bakar-bakarrik estatutuen araberako hi-tzarmenen edo eraginkortasun orokorrekoen interpretazio etanegoziaziori aplikatzea aurreikusten zuen, seguruenik eraginkorta-sun mugatuko hitzarmen oso gutxi zeudelako, ia batere ez, hurasinatu zenean. Horrenbestez, bakar-bakarrik hauek aipatzen zituen:gehiengoaren onespena zeukaten itunak eta laudo arbitralak (hi-tzarmenen aplikazio orokorrerako beharrezko gehiengoarena, ale-gia), eta horiei biltzen zitzaizkien erregistratu eta argitaratu ondo-ren. Gaur egun indarrean dagoen PRECOaren (hirugarrena) nobe-dade aipagarria da hedatu egiten duela prozedurak erabiltzekokonpromisoa Estatuko araudipeko gatazka kolektiboen interpreta-zioak eta aplikazioak sortutako gatazken ebazpenera, edo enpresa-ren erabakiz zein jardueraz sortutakoetara; bestetik, eta batez ere,hedatu egiten duela konpromisoa (esplizituki) eraginkortasunmugatuko hitzarmenetara eta negoziaziora. Horrenbestez, itunarensinatzaileek legitimatu edo onetsi egiten dituzte horrelako hitzar-menak. PRECO III.ren 29. artikuluak "Gatazkak ebazteko bitarteko-en eraginkortasuna" aipatzen du. Lehenbiziko paragrafoak hizpideditu bat etortzeak, onetsitako bitartekaritza-proposamenak eta lau-doak edo ebazpen arbitralak, eraginkortasun orokorreko hitzarme-netarako behar hainbateko gehiengoa dutenak betiere. Bigarrenparagrafoak, baina, hauxe dio, esplizituki: "Horrela egin ezean,loteslea izango da ituna hura hitzartu dutenentzat eta haien ordez-karientzat". Ez da erraz ulertzen ELA-STVk Konfederazio ArtekoItun hori sinatu izana.

Lehendik aipatu dudanez, bigarren PRECOaren sinadura muga-rri-modukoa izan zen euskal lan-harremanen alorrean, bi garairenarteko bereizketa. Alabaina, 80ko hamarkadako ereduaren krisia

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

41

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 41

Page 42: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

milurteko berriaren hasieran gauzatu zen, hirugarren PRECOaizenpetu zenean, irizpide neoliberalak hedatzearekin batera, alegia.Bagoaz, bada, hitzarmenen testuinguru politikoa eta ideologikoaaztertzera.

1984an kolore bakarreko gobernua zegoen Gasteizen (EAJkoa).Garrantzia ematen zien orduko Jaurlaritzak lan-harremanei eta ber-tako lan-harremanen esparrua eratzeari. Ikusi besterik ez dagoGaraikoetxea lehendakariaren programa Lan HarremanetarakoKontseilua eratu ostean eta erakunde horri agindutako zereginetan.Enpresaburuen aldetik, berriz, ez zen aurkako jarrera nabarmenikizan egitasmo haien aurka. Sindikatu estatalisten arteko banaketa-giroak (edo enfrentamenduak), berriz, eragotzi egiten zuen zentra-lismoaren azpilana eta, aitzitik, erraztu egiten zuen egitasmoenaldeko gehiengo sindikala eratzea Lan HarremanetarakoKontseiluan. Izan ere, CCOOren botoak bat zetozen ELArenekin,hau da, egitasmoen bultzatzaileenekin (Jaurlaritzarekin batera, jaki-na).

Testuinguru eta giro horretan sinatu ziren, halaber, sindikatuarteko hitzarmen garrantzitsu zenbait. Adibidez, 1980an ELAk,CCOOek eta UGTk izenpetu zuten EAEko hauteskunde sindikalenemaitzak kontrolatzeko ituna (1986an, ordea, UGTk uko egin zionitun hori bera sinatzeari). Akordio hari esker, enpresetako hautes-kunde sindikalen emaitzak ez dira zalantzan jartzen EAEn.Aipatzekoa da, baita ere, 1988an (abenduaren 14ko greba orokorra-ren ostean) aipatu sindikatuek izenpetu zuten hitzarmena, urte har-tako negoziazio kolektiboari buruzkoa. Plataforma bateratua ados-tu zuten sindiaktuek, "indarrak batzeko, erreibindikazio-gaitasunaareagotzeko eta negoziazio kolektiboan arrazionaltasuna eta era-ginkortasuna sarrarazteko".

1990ean, aldiz, bestelakoa zen egoera: Eusko Jaurlaritzan elka-rrekin zeuden EAJ eta PSOE. Koalizio-gobernu hark bazterrera utzizuen lan-harremanen gaia, eta gainera, PSOEk estatu espainiarrera-ko zeukan eredua onartu egin zuen EAJk, ELA-STVren aurka jarriz.Horren adierazle dugu lehendakariaren proposamena, enpleguarenaldeko itun soziala, alegia (7). Sindikatuei dagokienez, CCOOrenirizpideak aldatzen ari ziren pixkanaka, UGTrekiko ekintza-batasu-na zela medio. Gai batzuetan ELArekin elkarlanean jarraitu zuen

ANDONI KAIERO

42

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 42

Page 43: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

CCOOek, baina ikusten zen ordurako joera-aldaketa: 1992an, sina-tu egin zuen estatu espainiarreko Eraikuntza Sektoreko HitzarmenOrokorra, baita Etengabeko Prestakuntzari buruzko HitzarmenNazionala ere. 1997ko apirilean, berriz, Negoziazio Kolektiboariburuzko Konfederazio Arteko Hitzarmena sinatu zuen CCOOek,CEOE-CEPYME eta UGTrekin batera. Sektorekako negoziaziokolektiboa zentralizatzeko konpromiso garbia zuen aipatuHitzarmenak, eta esplizituki eskatzen zion gobernuari aldatzekoLangileen Estatutuko hainbat artikulu, negoziazio-unitateei buruz-koak hain justu.

ELA sindikatuak, berriz, ordura arte baino arreta handiagoaeskaini zien sindikalismoaren eta lan-harremanen adar globalei(politikoei, nahiago baduzue). Testuinguru horretan, bada,LABekiko hurbilketari ekin zion. 1994ko hauteskunde sindikaletaneskuratu zuen LABek ordezkaritza handiko sindikatu-izendapenaEAEn, eta erradikaltasuna baretzen hasi zen sindikatua sendotuahala. Besteak beste, Lan Harremanetarako Kontseiluan sartu zen.1995ko Aberri Egunerako agiria izan zen ELA eta LABen arteko giroberria gizarteratzeko bidea. Hona zer aldarrikatzen zuten sindikatuabertzaleek agiri hartan: "...ahalmen legegilea lanaren eta prestaziosozialen alorrean, eta berehala eta osorik transferitzea EAEko era-kundeei enpleguari, lanbide-hezkuntzari eta gizarte segurantzariburuzko eskuduntzak, 1979tik agintzen ari zaizkigunak...". 1997an,berriz, Gernikako Estatutua agortuta zegoela adierazi zuen ELAk,Gernikan eginiko ekitaldi batean. ETAk su-etena hautsi eta atenta-tuei ekinez geroztik, ordea, ez da erraza izan ELA eta LABen artekoelkarlana.

Nolanahi ere, euskal patronalburuen norabide-aldaketak eraginzuen, batez ere, EAEko lan-harremanen aldaketa nagusia, UGT etaCCOO lagun dituztela eta Eusko Jaurlaritzaren onespena (inplizi-tua, bederen) dutela (8). Izan ere, neoliberalismoaren ideologia goi-tik behera bereganatu du euskal patronalaren zuzendaritzak.Esplizituki onartu ditu patronalak printzipio neoliberalak (lan-harremanen malgutasuna eta banakatzea...); ikusi besterik ez dago2000 eta 2001eko negoziazio kolektiborako emandako irizpideak,aurreko atalean aztertu ditugunak ("...zurruntasunik ez negozia-zioan...", "sektorearen edo enpresaren egoeraren arabera igotzea

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

43

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 43

Page 44: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

soldatak, kontuan hartuz etekinak, produktibitatea...", "...bazterrerautziz kanpoko erreferentziak –KPI, adibidez–..."; CONFEBASKeniritziz, negoziazio kolektiboa da "...enpresak egokitzeko tresna...","...enpresak kudeatzeko tresna aparta..."). Bestalde, badirudi enpre-saburuen elkarteak prest daudela lan-hitzarmenak sinatzekogehiengo sindikalik ez daukaten sindikatuekin, eta horrek dakarrengatazka-giroa onartzeko. Jarduera horiek baieztatu egiten dute kri-sian dagoela 80ko hamarkadan EAEn eraikitako lan-harremaneta-rako eredua. Aplikazio orokorreko negoziazio kolektibo sektorialazuen oinarri eredu hark, eta Lan Harremanetarako Kontseilua alde-en topaleku.

Sindikatuen sakabanaketari leporatzen dio euskal patronalaklan-harremanen egungo hondamena, baita komunikabide gehienekere. Batzuen eta besteen iritziz, Euskal Herria-Espainia gatazkarenondorio hutsa litzateke giroaren gaiztotze hori. Enpresaburuen era-kundeak, ordea, ezkutuko lana ari dira egiten negoziazio kolekti-borako egiturak ahultzeko edo desegiteko, eta ez dute txintik esatenLan Harremanen Euskal Esparruaz. Sindikatuen sakabanaketakbadu zerikusia, bestalde, ikuspegi-desberdintasunarekin, hau da,iritzi desberdinak dituzte euskal sindikatuek neoliberalismoakmenperatutako gizarte honetan sindikalismoak duen eginkizunaz.Europako estatu gehienetan eragiten du gai honek sindikatuenbanaketa. Euskal gehiengo sindikala (ELA, bereziki) ohartu da de-safio horretaz, ongi ohartu ere: biltzar berezia egin du ELAk aur-tengo ekainean, desafio berri horiei aurre egiteko barne-antolakuntza aldatzeko. Ez dirudi UGTk eta CCOOek bide horreta-tik joko dutenik. Ikusi, bestela, azken bi urteotan bi sindikatuokCEOE-CEPYMErekin izenpetu dituzten hitzarmenen edukiak.

Hasierako hariari helduko diot berriro, hausnarketa batekinamaitzeko. Nioen hasieran gizartearen esku-hartzea izan dela men-debaldeko gizarte aurreratuen ezaugarri nagusietako bat (orainarte, behintzat). Esku-hartze horri esker, kohesio eta egonkortasunsozial nabarmena lortu dituzte gizarteek, eta sortu diren egiturakolektiboek (negoziazio kolektiboak, besteak beste) baretu egindituzte merkatu bidezko erregulazio hutsak dakartzan injustiziak.Alabaina, azken urteotako giro soziala –berariaz horretarako sor-tua– ez da esku-hartze horren aldekoa. Euskal lan-harremanak

ANDONI KAIERO

44

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 44

Page 45: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

aztertzean ikusi dugu hori. Dena den, ez dezagun amaitutzat joeztabaida, gauza asko aldatu egin direla onartu behar bada ere.

T.H. Marshallek 1950ean lehenbizikoz argitaratutako idazkilabur bat soziologiako testu klasiko bilakatu da, eta eztabaidaemankorra eragin du azkenaldian herrialde anglosaxoietako uni-bertsitateetan. Testuaren azkeneko bertsioan (T.H.Marshall. 1963)(9), "hiritartasuna" kontzeptua (herritarren eskubideak eta beteki-zunak) aipatzen zuen idazleak, gizarteen aurrerabide sozialarenlaburpena egiten zuen, eta, azkenik, gizarte modernoaren hiru osa-gai identifikatzen zituen: "hiritartasun zibila" (norberaren askatasu-nerako behar diren eskubideak), "hiritartasun politikoa" (politika-gintzan jarduteko eskubidea) eta "hiritartasun soziala" ("berdinta-sun sozialaren aldeko egungo joera"). Lehenbiziko bi kontzeptuek(hiritartasun zibila eta hiritartasun politikoa) hainbat lorpen soziallaburbiltzen dituzte (lorpen onartuak, oro har). Beste zenbait iker-lari ere mintzatu izan da gai berberaz; Marshallek, ordea, honakoekarpena egiten dio gaiari: hiritartasun sozialaren kontzeptua.Hona Marshallek berak hiritartasun sozialaz egiten duen defini-zioa: "...hainbat eskubide biltzen ditu kontzeptuak, hala nola arra-zoizko ongizate ekonomikoa izateko eskubidea, segurtasuna izate-ko eskubidea, herentzia sozialaren partaide izateko eskubidea etagizaki zibilizatu gisara bizitzekoa, gizarteak daukan ongizate-mai-laren arabera betiere". Marshallek elkarrekin lotzen ditu hiritarta-sun soziala eta ongizate-estatuaren garapena. Halaber, azpimarratuegiten du sindikalismoaren aitortza legalaren garrantzia: "...hiritar-tasun industrialeko sistema sekundarioa, osatzen duen hiritartasunpolitikoarekiko paraleloa".

Ez dirudi, ordea, sendotuta dagoenik "hiritartasun soziala". "XX.mendeko hiritartasun nagusiaren garapena" (T.H. Marshall) hankazgora ari dira jartzen pentsalari neoliberalak ("norberaren askatasu-na da garrantzizkoena") eta, praktikan, gizarteak gero eta gehiagomenperatzen dituztenak, liberalismoaren lege ekonomikoak "gizar-tearen berezko zeratzat" aurkezten dituztenak. P. Bourdieuren iri-tziz, ordea, neoliberalismoa aukera politiko bat baino ez da (besteasko bezalakoxea): "mugarik gabeko esplotazioaren utopia (gauza-tu gabea, oraingoz)" (Bourdieu P., 1998). Utopia dio, inon eta inoizez baitira bere horretan aplikatu liberalismoaren printzipioak, ezta

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

45

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 45

Page 46: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

iraultza industrialaren garaian ere. Gaur egun, baina, hezurmami-tzen ari da utopia, kontuan hartzen bada zer indar boteretsu dituenalde, zer desberdintasun sozial eta zer segurtasun-eza sortzendituen.

Nahita aipatu ditut pentsalari ezagun eta sendo horien hitzak,uste baitut arinkeriaz bereganatu dituztela gure buruzagi ekonomi-ko eta politikoek neoliberalismoaren tesiak, horrek gizarteari eka-rriko dizkion ondorioak ongi kalkulatu gabe. Esku artean darabil-gun gaiari dagokionez, garbi daude ondorioak: gatazka sozialakareagotzeaz gain, hankaz gora jarri nahi dira negoziazio kolektiboa(merkatua erregulatzeko sistema) eta lan-harremanen euskal espa-rrua; hankaz gora jarri nahi dira gaur egungo sindikalismoareneginkizun nagusiak, batez ere Euskal Herrian gehiengoa duen sin-dikalismoarenak. Hona ondorioak: soldata bidezko errentak gutxi-tzea, enplegua behin-behineko bihurtzea eta langileak enpresabu-ruen erabat mende uztea. Batzuetan, gainera, gutxiengoak izenpe-tutako hitzarmenak esplizituki onartu beharra.

ANDONI KAIERO

46

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 46

Page 47: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Bibliografia

Barbash J. 1964. The Elements of Industrial Relations. BritishJournal of Indutrial Relations. March. Londres.

Bourdieu P. 1998. Contre-feux. Liber Raisons d.agir. Paris.

Casas Baamonde M.E. 1985. Las competencias laborales de lasComunidades Autónomas en la Constitución y Estatutos deAutonomía y su interpretación por el Tribunal Constitucional.Relaciones Laborales. 6. zk. 1.985eko ekaina.

Lan Harremanetarako Kontseilua. 2002. Estudio de la estructurade la negociación colectiva. C.A.P.V. 2.001. Bilbo.

Lan Harremanetarako Kontseilua. 2002. La negociación colecti-va. Euskadi 2.000. Bilbo.

Lan Harremanetarako Kontseilua. 2002. Negociación colectiva(avance) y conflictividad laboral en Euskadi 2001. Bilbo.

Dunlop J.T. 1978. Sistemas de relaciones industriales. Ed.Península, Bartzelona.

ELA.STV. 1979. El paro y sus razones. Alfonso Etxeberria, idaz-kari nagusia. ELA-STV Revista sindical. 74. zk. 1.979ko abendua.

ELA-STV. 1998. Aumenta la riqueza, disminuyen los salarios.Manu Robles Arangiz Institutua, 7. txostena. 1.998ko abendua

ELA-STV. 2002. Informe negociación colectiva 2.001. NazioBatzordea. Negoziazio kolektiborako bulegoa. Bilbo.Nafarroako Foru Gobernua. 1998. Plan de empleo de Navarra.Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Saila. Lan ZuzendaritzaNagusia. 1.998ko iraila.

Kaiero A. 1991. Implantación y perfil de los sindicatos en EuskadiRevista Internacional de Estudios Vascos. 39. urtea, XXXVI.Liburukia, 2. zk, 1.991, 263-300. orrialdeak.

Kaiero A. 1999. Sindicatos y Marco vasco de Relaciones laborales.Revista Internacional de Estudios Vascos, 44-1. zk., 1.999, 89-116.orrialdeak.

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

47

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 47

Page 48: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Marshall T.H. 1963. Citizenship and Social Class (Sociology at theCrossroads-en argitaratua). Heineman. Londres.

Sellier F., Tiano A. 1964. Economía del trabajo, XIII. kapitulua. Lanegociación colectiva. 462. orrialdea, Ariel. Bartzelona.

Unanue J.M. 2002. Las relaciones laborales en Euskalerria.Apuntes históricos y análisis de su evolución desde la transiciónpolítica. Manu Robles-Arangiz Institutua. Bilbo.

Vasco Press. 1985. Organizaciones empresariales del País Vasco.Crónica de Documentación y Actualidad, 147. zk. 1.985eko abuztua.

Zaragoza A. 1988. Pactos sociales, sindicatos y patronal enEspaña. Siglo XXI de España Editores. Madril.

ANDONI KAIERO

48

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 48

Page 49: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Oharrak

(1) Lege berriak agintzen du akordioak hartzeko gehiengo abso-lutua behar dela alde bietan, lehen, berriz, botoen %60ko gehiengokualifikatua. 1994an Langileen Estatutuaren 89-3 artikuluari (apli-kazio orokorreko hitzarmen kolektiboak onartzeko gehiengoeiburuzkoa) egin zitzaizkion aldaketen ondorio da aipatu berrikun-tza. Legearen testu berriak zehaztu egiten du sindikatu bakoitzaridagokion ordezkaritza; bestalde, autonomia-erkidegoan ordezka-ritza sindikalaren %10 lortzen duten sindikatuei ere zabaltzen diz-kie Kontseiluaren ateak, eta are autonomia handiagoa ematen dioKontseiluari, presidentearen eta idazkariaren izendapena harenesku uzten baititu. Eusko Jaurlaritzako lehendakariari izendapenformala besterik ez dagokio (salbuespen gisara, lehendakariaridagokio presidentea izendatzea, baldin eta halako epe bat igarotaKontseiluak ez badu inor hautatzen).

(2). 1984ko azaroan sortua da EAEko Kontseilu Ekonomiko etaSoziala, Euskal Legebiltzarraren lege bat zela medio, EuskadikoEzkerrak hala eskatuta. Sindikatuetako eta enpresaburuen elkartee-tako kideek osatzen zuten, baita merkataritza-ganberek, kooperati-bek, aurrezki-kutxek eta abarrek izendatutako ordezkariek etalehendakariak hautatutako zenbait adituk ere. Eratzeko ere arazoakizan zituen, eta gaur egun ez du eragin handirik EAEko jardueraekonomiko eta sozialean.

(3) Askatasun Sindikalerako Lege Organikoak ezarri zuen auto-nomia-erkidegoko ordezkaritza handiko sindikatuaren gaia.Besteak beste, erkidegoan lortutako ordezkari sindikalen %15etikgora duten sindikatuei eskubidea ematen die erakundeetan partehartzeko, 1.500 ordezkaririk gora badituzte betiere eta ez baduteautonomia-erkidego batean baino gehiagotan jarduten. Zalantzarikgabe, sindikatu abertzaleei traba egitearren ezarri zituzten bi bal-dintza horiek, eta Nafarroako erakundeetatik ELA-STV baztertzekoari dira erabiltzen.

(4). Hitzarmen kolektiboen estaldura-maila aztertzeko, GizarteSegurantzako soldatapeko kotizatzaileen datuak erabili ditu Lan

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

49

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 49

Page 50: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Harremanetarako Kontseiluak. Jakina, estaldura-datuok teorikoakdira. Gero eta langile gehiago geratzen da hitzarmen kolektibotikkanpo (beren borondatez, omen), eta maiz erabiltzen dute enpresekjokabide hori. Bestalde, zalantzagarria da hitzarmenen egiazkoaplikazioa, zerbitzuen sektoreko enpresa txikietan batez ere.

(5). Gainerako %1,34 Aldi Baterako Laneko Enpresetako (ABLE)langileei dagokie.

(6) Industria siderometalurgikoko eta eraldatze-industriako sek-tore-hitzarmenek 118.234 langileri eragin zieten EAEn 2.001ean.Horietatik, 15.856 langile Arabako metalgintzako langileak ziren,50.903 Bizkaikoak eta 51.475 Gipuzkoakoak (LHK, 2.002).

(7) Koalizio-gobernuaren hitzarmena 1987ko otsailean argitaratuzen eta bi erreserba zeuzkan bigarren gehigarrian, bata EAJrena etabestea PSE-PSOErena, lan-harremanen gaia zela eta. EAJrenakzioen, soilik, kontuan hartu beharra zegoela "Lan HarremanenBertako Esparrua deritzon dinamika sozio-laboral espezifiko bat";PSE-PSOErenak, berriz, onartzen zituen "Euskal Herriaren berezita-sun sozio-ekonomikoak", baina azpimarratzen zuen eutsi beharrazegoela "Estatuko merkatu-batasunari ekonomiari eta lan-harrema-nei dagokienez". Halaber, "Espainiako langile guztien batasunarenalde" mintzo zen PSE-PSOEren erreserba. Lan-harremanei, ordea,ez zitzaien arreta espezifikorik egin itunean. Gai honetaz etaArdanza lehendakariaren itun sozial proposamenaz mintzo da nireartikulu bat, "Sindikatuak eta lan-harremanen euskal esparrua",Revista Internacional de Estudios Vascos-en 44. zenbakian argitara-tua, 1, 1999, 89-116. orrialdeak.

(8) Eusko Jaurlaritzak bere kasa onartu ditu (edo gehiengorik ezdaukaten sindikatuekin hitzartu du) euskal funtzio publikokoazken urteotako soldata-igoerak (CCOO eta LABekin 1999an, etaCCOOrekin bakarrik 2002an), eta bazterrera utzi du bere funtzio-narioen artean gehiengoa duen sindikatua, ELA alegia.

(9) Revista Española de Investigaciones Sociológicas aldizkariak(79. zk, 1997) argitaratu zuen gaztelaniaz Marshallen hitzaldia.Geroago, 1998an, Alianza Editorialek argitaratu du Ciudadanía yclase social liburua. Tom Bottomoreren iruzkin bat ere ("Berrogeiurte eta gero") argitaratu zuten liburuarekin (T.H. Marshall, Tom

ANDONI KAIERO

50

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 50

Page 51: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

Bottomore. Ciudadanía y clase social. Ciencias Sociales. AlianzaEditorial S.A. Madril. 1998).

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ETA LAN HARREMANEN EUSIKAL ESPARRUA

51

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 51

Page 52: Sindikatuak eta patronalak, negoziazio kolektiboa eta lan ... · Legeriak eta lan-harremanek mugatu edo baldintza-tu egiten dute lan-merkatua Mendebaldean. Sindikatuak, berriz, demokrazietako

ANDONI KAIERO

52

Dok1_kaier_eus 14/1/04 16:15 Página 52