Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek ... · Txillardegi omenduko dute Korrikak,...

3
Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek ekitaldi, film eta liburu bildumarekin Otsailaren 9an, larunbatean, egingo da Txillardegiren omenezko ekitaldia Donostiako Musikenen, Korrikaren omenaldien baitan. Dabilen pentsamendua liburu bilduma osatu dute elkarlanean Jakinek eta UPV/EHUk. Txillardegi da lehen autorea. Korrikak biografia babestu du. Guztira lau liburu argitaratu dituzte. Artxibo irudiak eta elkarrizketak uztartuz, Txillardegiren KLIKA film laburra osatu du Kote Camachok, omenaldi-ekitaldian estreinatuko dena. 2019ko otsailaren 6a Txillardegiren ekarpenari aitortza egiteko elkar hartu dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek. Izan ere, Txillardegi aitzindaria izan zen hainbat arlotan: euskaltzaletasuna ulertzeko modu berri bat ekarri zuen, irekia, ez esentzialista, eta hizkuntza naziotasunaren erdigunean kokatu zuen nazioarteko pentsalariak gurera ekarriz; euskararen batasunaren eragile eta bultzatzaile nagusietako bat izan zen; euskarazko kultura moderno eta garaikidearen oinarriak jarri zituen eta Europako moldeetara ekarri zuen euskal literatura Leturiaren egunkari ezkutua nobelarekin; soziolinguistikan ikuspegi berritzailea txertatu zuen UPV/EHUn, soziolinguistika matematikoarekin, besteak beste. Ekin eta ETAko sortzaile, politikan ere jardun zuen gaztetatik, ondoren ESB, HB eta Aralar alderdiekin militatzeko. Eta euskararen aldeko eskubideen eragile garrantzitsua izan zen, hala nola Euskal Herrian Euskaraz taldearekin. Hori guztia kontuan izanik, norbere ertzetik baina elkarlanean omendu nahi izan dute hiru erakundeek Txillardegi. Hala adierazi dute prentsaurrekoan Asier Amondo Korrikako koordinatzaileak, Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, Jon Zarate UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak, Miren Rubio Txillardegiren biografiaren egileak eta Kote Camacho dokumentalaren zuzendariak. Korrikaren omenaldi-ekitaldia Euskara batuaren 50. urteurrena bete berri dela eta, Txillardegi omentzea erabaki du 21. Korrikak, «gorazarre egiteko hainbat arrazoi izanagatik ere, bereziki euskara batuaren aldeko lana aitortzeko eta eskertzeko», zehaztu du Asier Amondo Korrikako koordinatzaileak. «Arantzazuko Biltzarraren 1968ko euskara batuaren sorrera-agiritzat jotzen den txostenaren aurrekariak Txillardegik jarri baitzituen, 1964an egindako Baionako Bileran». Omenaldi-ekitaldia antolatu du Korrikak otsailaren 9an, Donostiako Musikene goi- mailako musika-ikastegian. Jakin eta UPV/EHUrekin batera, Txillardegi Liburutegia Herri-ekimeneko kideek ere hartuko dute parte, Txillardegiren gustuko ziren piano- piezek lagunduta. Era berean, oroigarria jasoko du Txillardegiren familiak, egindako

Transcript of Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek ... · Txillardegi omenduko dute Korrikak,...

Page 1: Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek ... · Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek ekitaldi, film eta liburu bildumarekin Otsailaren 9an, larunbatean,

Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk etaJakinek ekitaldi, film eta liburu bildumarekin

Otsailaren 9an, larunbatean, egingo da Txillardegiren omenezko ekitaldia DonostiakoMusikenen, Korrikaren omenaldien baitan.

Dabilen pentsamendua liburu bilduma osatu dute elkarlanean Jakinek eta UPV/EHUk.Txillardegi da lehen autorea. Korrikak biografia babestu du. Guztira lau liburu argitaratu

dituzte. Artxibo irudiak eta elkarrizketak uztartuz, Txillardegiren KLIKA film laburra osatu du Kote

Camachok, omenaldi-ekitaldian estreinatuko dena.

2019ko otsailaren 6a

Txillardegiren ekarpenari aitortza egiteko elkar hartu dute Korrikak, UPV/EHUk etaJakinek. Izan ere, Txillardegi aitzindaria izan zen hainbat arlotan: euskaltzaletasunaulertzeko modu berri bat ekarri zuen, irekia, ez esentzialista, eta hizkuntzanaziotasunaren erdigunean kokatu zuen nazioarteko pentsalariak gurera ekarriz;euskararen batasunaren eragile eta bultzatzaile nagusietako bat izan zen; euskarazkokultura moderno eta garaikidearen oinarriak jarri zituen eta Europako moldeetaraekarri zuen euskal literatura Leturiaren egunkari ezkutua nobelarekin;soziolinguistikan ikuspegi berritzailea txertatu zuen UPV/EHUn, soziolinguistikamatematikoarekin, besteak beste. Ekin eta ETAko sortzaile, politikan ere jardun zuengaztetatik, ondoren ESB, HB eta Aralar alderdiekin militatzeko. Eta euskararen aldekoeskubideen eragile garrantzitsua izan zen, hala nola Euskal Herrian Euskaraztaldearekin.

Hori guztia kontuan izanik, norbere ertzetik baina elkarlanean omendu nahi izan dutehiru erakundeek Txillardegi. Hala adierazi dute prentsaurrekoan Asier AmondoKorrikako koordinatzaileak, Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, Jon Zarate UPV/EHUkoEuskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak, Miren RubioTxillardegiren biografiaren egileak eta Kote Camacho dokumentalaren zuzendariak.

Korrikaren omenaldi-ekitaldia

Euskara batuaren 50. urteurrena bete berri dela eta, Txillardegi omentzea erabaki du21. Korrikak, «gorazarre egiteko hainbat arrazoi izanagatik ere, bereziki euskarabatuaren aldeko lana aitortzeko eta eskertzeko», zehaztu du Asier Amondo Korrikakokoordinatzaileak. «Arantzazuko Biltzarraren 1968ko euskara batuaren sorrera-agiritzatjotzen den txostenaren aurrekariak Txillardegik jarri baitzituen, 1964an egindakoBaionako Bileran».

Omenaldi-ekitaldia antolatu du Korrikak otsailaren 9an, Donostiako Musikene goi-mailako musika-ikastegian. Jakin eta UPV/EHUrekin batera, Txillardegi LiburutegiaHerri-ekimeneko kideek ere hartuko dute parte, Txillardegiren gustuko ziren piano-piezek lagunduta. Era berean, oroigarria jasoko du Txillardegiren familiak, egindako

Page 2: Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek ... · Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek ekitaldi, film eta liburu bildumarekin Otsailaren 9an, larunbatean,

ekarpen guztiaren esker onez. Amaitzeko, Kote Camachok osatutako TxillardegirenKLIKA ikus-entzunezkoa proiektatuko da.

Sarrera doakoa da, gonbidapen bidez; etorri nahi duen orok honako helbidean eskatubehar du gonbidapena: [email protected]

Dabilen pentsamendua bilduma

XX. eta XXI. mendeko euskal pentsalari eta kulturgileen lana ezagutzera ematekoosatu dute Jakinek eta UPV/EHUk elkarlanean Dabilen pentsamendua izeneko liburubilduma berria. Elkar Fundazioak saritutako XX. eta XXI. mendeetako euskalpentsamenduaren transmisioa izeneko Jakinen proiektuaren baitan kokatzen da, etaegilekako eta gaikako antologiekin osatuko da.

Txillardegiri eskaini diote bildumaren aurreneko saila. «Txillardegik unibertsitatetikeuskararen alde egindako ikerketa-lan oparoaz gain, goraipatzekoa da egindako lanmilitantea eta gizartea sentsibilizatzeko zuen gaitasuna», gogorarazi du Jon ZarateUPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak.Jakinekin Txillardegik zuen harreman estua gogoan, hala dio Lorea Agirre Jakinekozuzendariak: «Jakinen obsesioa izan da eta da euskal kultura eta pentsamenduasortzea, lantzea, plazaratzea eta transmisioa egitea. Eta, nola ez, lehenak Txillardegibehar zuen izan».

Txillardegi kokatzeko, biografia idatzi du Miren Rubio kazetariak: Txillardegi.Batasunaren pentsalaria. Asmo dibulgatiboz idatzia, Txillardegiren hari-muturrak josiditu kronologikoki, bere pentsamenduak eta bizipenak nola gurutzatzen direnulertarazteko. «Euskal Herriko azken hamarkadetako historian zehar egindakokontaketa ere bada biografia hau», dio Rubiok. «Garaian garaiko auziei erantzutenaitzindari izan baitzen Txillardegi». Jone Forcada emaztea, Joxe Azurmendi filosofoa –hitzaurrea ere osatu duena–, Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzalea, Patxi Zabaletaabokatua eta Aralarreko koordinatzaile ohia, Joan Mari Torrealdai Jakin Fundaziokolehendakaria eta euskaltzaina, eta Pilartxo Etxeberria eta Fito Rodriguez UPV/EHUkoirakasle ohiak elkarrizketatu ditu, besteak beste. AEK eta Korrikaren babesa jaso duargitalpen honek, omenaldiarekin bat eginez.

Txillardegiren testu hautatuekin eman diote sailari jarraipena. Euskara batua, nazioauzia eta hizkuntzaren filosofia ardatz hartuta beste hiru liburu argitaratu dituzte.Testuen hautaketaz Alaitz Aizpuru Joaristi arduratu da. Filosofian lizentziaduna daAizpuru, eta Txillardegiren ekarpena berariaz ikertu du. Horrekin batera, liburubakoitzak bere hitzaurrea du, gaia kokatu eta Txillardegiren ikuspegia aletzeko: JoanMari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakari eta euskaltzainak idatzi du euskarabatuarena, Joxe Manuel Odriozola idazle eta euskara irakasleak osatu du nazio auziarieskainitako atarikoa, eta Iñaki Zabaleta Gorrotxategi UPV/EHUko filosofia irakasleakheldu dio hizkuntzaren filosofiaren hitzaurreari.

Dabilen pentsamendua bildumaren aurreneko lau liburuak dira, Txillardegiren sailak

Page 3: Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek ... · Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek ekitaldi, film eta liburu bildumarekin Otsailaren 9an, larunbatean,

jarraipena izango baitu testu hautatuekin, eta beste autore batzuk ere gaineratukozaizkio bildumari etorkizunean.

Txillardegiren klika irudietan

14. Korrikak Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote CamachoTxillardegiren KLIKA filma osatzeko. Hori oinarri hartuta josi ditu ondoren irudietanBernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Xabier Mendiguren zein Joxe Azurmendiren hitzak,besteak beste. Baita bestelako dokumentuak ere: «ETBko zintetatik EuskadikoFilmategiko apaletara, artxibo pribatuetan barrena ere ibili gara Txillardegiren bila», dioegileak. «Desagertutzat emandako materiala eta inoiz argitaratu gabeko grabazioakere topatu ditugu tartean».

Dokumentalak Korrikaren «Klika» leloarekin bat egiten du, Txillardegik berak euskaraikasten hasteko klika noiz sentitu zuen baita elkarrizketa nagusiaren abiapuntua.

Eneko Dorronsoro zinegilearen laguntza ere izan du Camachok. Korrikaren omenaldi-ekitaldian ikusiko da aurrenezkoz, eta ETBn nahiz sarean izango da ondoren ikusgai.

DABILEN PENTSAMENDUA LIBURUAK

Biografia:Txillardegi. Batasunaren pentsalariaMiren Rubio Iturria

Testu hautatuak:01 Txillardegi. Euskara batua02 Txillardegi. Nazio auzia03 Txillardegi. Hizkuntzaren filosofia

TXILLARDEGIREN KLIKA FILMA

Gidoilaria eta zuzendaria: Kote Camacho.Zuzendari laguntzailea: Eneko Dorronsoro.

Gidoilari aholkulariak: Fito Rodriguez, Eneko Dorronsoro.Hizlariak: Txillardegi, Joxe Azurmendi, Bernardo Atxaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Harkaitz Cano.

Argazkia, soinua, muntaia, grafismoa: Kote Camacho.

21. Korrikarako egindako dokumentala

Babeslea: Eusko Jaurlaritza (Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundua).Ekoizpena: Jakin, UPV/EHU, AEK.