Frantziako aro politiko berria. Herritarrek aldarrikapenak eta promesak betetzea espero dute

download Frantziako aro politiko berria. Herritarrek aldarrikapenak eta promesak betetzea espero dute

of 16

  • date post

    14-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    224
  • download

    2

Embed Size (px)

description

Hauteskunde nagusiak izan dira Frantziako Estatuan iragan udaberrian: Presidentziarako eta Legebiltzarreko bozak. Ordurako bederatzi hilabeteko kanpaina politikoa bizi izan zuten herritarrek. Bost urtetan behin hautatzen dira presidentea eta gobernua. Alta, herritarren nekea agerikoa da.

Transcript of Frantziako aro politiko berria. Herritarrek aldarrikapenak eta promesak betetzea espero dute

  • Herritarrek aldarrikapenaketa promesak betetzea espero duteHauteskunde nagusiak izan dira Frantziako Estatuan iragan udaberrian:Presidentziarako eta Legebiltzarreko bozak. Ordurako bederatzi hilabetekokanpaina politikoa bizi izan zuten herritarrek. Bost urtetan behin hautatzen dirapresidentea eta gobernua. Alta, herritarren nekea agerikoa da. Eskuineko NicolasSarkozy presidentearen ondoren Franois Hollande sozialistaren aroa heldu da. Bisolaskide eserarazi ditugu Frantzian aro politiko berria heldu delakoan: AgustinErrotabehere eta Eguzki Urteaga. Honako gai hauek hartu ditugu hizpide: Sarkozyreneta UMP alderdiaren aroa fini da. Hollande da presidente berria. PSk EstatukoGobernuaren gidaritza hartu du. Gobernu berriak VI. Errepublika ezarriko al du?Europako eta nazioarteko ekonomiaren gainean ere pausatu dugu gure begirada. IparEuskal Herriko herritarrek aldarrikatzen duten instituzio politikoa ere mintzagai izandugu amaitzeko. Solasaldi luzean bildutako emaitza duzu jarraian.

    Egilea: Mikel AsurmendiArgazkiak: Dani Blanco

    167. zka. 2012ko uztaila

    2

    LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: larrun@argia.com Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.333. zenbakiarekin banatua, 2012ko uztailaren 29an)

    Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

    Nikolas Sarkozyren aroa amaitu da. Zein da Presi-dentziarako zein Legebiltzarrerako hauteskundeenondoren geratu den panorama politikoa?

    AGUSTIN ERROTABEHERE: Sarkozyren bosturteak ez dira onak izan. Gobernatzeko moldeanez genuen ikusi inoiz botere guztiak eskuetanzituen presidente bat. Diskurtso dorpea erabili duzenbaitetan: garbiketa edo jendaila hitzak. Ikus-entzunezkoak eta prentsa baliatu ditu eguneroagertzeko, politika gertakari bihurtuz. Adiskideak

    postu egokietan jarri zituen, aberatsen aldekopolitika eginez, zergak akomeatuz eta enpreseilaguntza bereziak emanez. UMP Estatu bilakatuzuen nolabait. Den-dena ez da izan bere errua ere,alabaina Frantziako Estatua krisi larrian dago.Langabezia %10 da, pobrezia emendatu da, baitazorra 600.000 milioi eurotan emendatu ere. Sar-kozyk gobernatzeko manera ezezaguna zuen,ondorioz, frantziarrek Alderdi Sozialistaren hau-tua baino Sarkozy zigortu dute. Gobernatzekobere moldeak pareta baten kontra jo zuen, alta,

  • Frantziako aro politiko berria / Mahai-ingurua

    3

    hortik ateratzeko ibilmoldeak ez daude garbi, ezsozialdemokrazian, ez ezkerrean, ez muturrekoezkerrean. Gauzak ez dira han sinple. 1929anbezala, krisia izugarria da. Beharbada, krisitik ate-ratzeko Franklin Roosevelt berria behar du mun-duak edo Europak bederen.

    EGUZKI URTEAGA: Sarkozyk boluntarismo poli-tikoa goraipatu zuen 2007an: jendeak gehiago laneginez gero, gehiago irabaziko zuela esan zuen.Presidentzia kontzebitzeko modua eraberritunahi zuen. Adibidez, politika atlantiarra egin nahiizan zuen atzerriko politikan eta hainbat aldarri-kapen berri egin zuen. Mitterrand eta Chiracenaldean zaharrak eta kontserbadore bilakatuak,nahiko erreforma gutxi egin zuten, Sarkozyk

    belaunaldi berriko politikari bezala aurkeztu zuenbere burua. Alabaina, 2008an krisi ekonomikoairitsi zen, eta horrek bere ideia eta plan guztiakbertan behera uztera behartu zuen hein handibatean. Bere helburua Ongizatearen estatua erre-formatzea zen, baina politika ekonomikoa bir-planteatu behar izan zuen, besteak beste, gizarte-laguntzak alde batera uztera beharturik. Ereduliberalago bat zeukan buruan. Edonola ere, Fran-tziak beste herrialdeek baino hobe aurre egin diokrisiari, ez Sarkozyren erreformei esker, Ongiza-tearen estatu aski sendoa duelako baizik: gastupubliko sendoa, esaterako. Frantziak eta Espai-niak 2008an antzeko langabezia-tasa zeukaten,eta hiru urte geroago, Frantziak %9,6 dauka etaEspainiak %25.

    Agustin Errotabehere eta Eguzki Urteaga Baionako karriketan. Hurrenez hurren, ETBko kazetari ohia Ipar EuskalHerrian eta EHUko soziologia irakaslea.

  • Horiek horrela, zein da eskuinaren egoera? Zer iri-tzi duzue Fronte Nazionalaren (FN) fenomenoaz?

    A. ERROTABEHERE: FN arazoa da, eta, zoritxa-rrez, ez da Frantziako arazo bakarrik. Herbehe-reak, Italia, Alemania edota Grezian badagojoera hori ere. 1929ko krisia aipatu dut, krisi har-tan ere antzeko fenomenoa izan zen, eta feno-menoaren osagaiak asko dira. FNren aldekotasu-na ongi-ezaren botoa da, ez da proiektu batenaldeko jarrera, zerbaiten kontrakoa baizik. Arra-zoiak asko dira, lehenbizikoa hain ziur, politikaarduragabekeria bilakatu izana. Behinola, politi-kari batek hauxe erran zidan: Politikaria, oro

    167. zka. 2012ko uztaila

    4

    (Baigorri, 1948). Erretretara iragan bada ere, kazetari es-piritua erne atxikitzen du. EITBko Baionako berriemaileaizana da. Errotabeheretarrek Iparla mendiaren magaleandute sortetxea. Nekazaritzan ikasia, Hazparneko laboran-tza eskolan irakasle izan zen, Donapaleuko Lur Berri koo-peratiban 10 urtez egin zuen lan gero, abeltzaintzan,elikagintzan eta pentsuen sailean. Iparraldeko barnealdeaontsa ezagutzen du, baita Hegoaldea ere. Jean Pitrau: Larvolte des montagnards liburuaren egilea da.

    (1973, Miarritze). EHUko Soziologiako irakaslea eta IKERikerketa guneko ikerlaria da. Bordele II Victor SegalenUnibertsitateko Soziologian doktore zein lizentziadunaeta Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitateko Histo-rian lizentziaduna. 29 libururen egilea. 130 artikulu argi-taratu ditu Europako, Hego Ameriketako eta Kanadakoaldizkari zientifikoetan. Mare et Martin Parisko argitale-txeko kolekzio zuzendaria izateaz gain, Europako hain-bat unibertsitatetan irakasle gonbidatua da.

    AGUSTIN ERROTABEHERELaborantzan aditua eta kazetaria

    EGUZKI URTEAGAEHUko soziologia irakaslea

    M a h a i k i d e a k

    Eguzki UrteagaZentrismoak bere espazioa gutxituaikusi duenez, eskuinaren grabitatezentroa are eskuinerantz joan da.UMPk nahitaez FNk lantzen dituengaiak aintzat hartu behar ditu, eta horrek UMPn barne eztabaida sortu du

  • Frantziako aro politiko berria / Mahai-ingurua

    5

    har, behin hautetsi bilakatu ondoren, berriz erehorretarako asmotan ari da lanean, ez proiektubaten gauzatzeko. Frantzian politika ofizioabihurtu da, batzuk hogeita hamar urte luzez ari-tzen dira, politika beren bazkaleku bihurtzenzaie. Horrek legean edo zuzenbidean aritze-ko erraztasunak ematen ditu, eta ustelkeriasorrarazi ere. Bestalde, gauzak gaizki daudeneanpetxeroa agertzen da. 1929an ere krisiaren eran-tzuleak agertu zituzten: munduko immigran-teak. Horiek zurrupatzen omen dituzte gure ira-bazpenak, horiek dira etsaiak, ez bankuak ezdirudunak, Suitzan eta Luxenburgon sosakdituztenak. Horra hor paradoxa!

    E. URTEAGA. FNren fenomenoa 1983an hasizen, Jean-Marie Le Pen 28 urterekin hautatuzuten diputatu. 1990eko hamarkadan sistemademokratikoan sartu eta emaitza onak bilduzituen: Le Pen botoen %13-15ekin finkatu zen.Presidentzialetarako hautagai izatea lortu zuen,eta, segidan, segurtasunik eza, etorkinen eta fis-kalitatearen gaineko kritika eztabaida publikoansartzea lortu zuen. FNren gaiak, hitz batean.Hots, eskuineko hainbat errepublikar beregana-tzen hasi zen. Orain, bere alaba Marine Le Penekharen segida hartu du. Honek aitaren estrategiaberritu du nolabait. FN normalizatu nahi du, des-deabrutu, probokatzeari utzi nahi dio neurribatean. Islamaren aurrean laikotasuna errebindi-katu du, bere burua Errepublikaren barruankokatuz. Horrek aukera eman dio hautesleberriak bereganatzeko. FNren aldekoen perfilahauxe da: ikasketa maila apalekoa, porrot eskola-rra duena, lan prekarioa duen langilea. Globaliza-zioa eta immigrantea mehatxu bezala ikustenditu FNk, hauek nortasun nazionala kolokanjarriko balute bezala. Alabaina, Marine Le Penekhautesle berriak lortu ditu eta %18a gainditu ere.Alabak aitak baino milioi bat boto gehiago jasodu. Emakumeak erakartzen jakin du, aitarenmatxismoa eta jarrera bortitza baztertu baititu.Bestalde, FNk emaitza onak ukan ditu baserrimunduan. Ipar Euskal Herria horren adibideada. FNk apenas zeukan ordezkaritzarik, eta orain

    bai. Europako nekazal politikaren ondorioznekazal zerbitzuak desagertu direlako. Marinenestrategiak funtzionatu du hauteskunde presi-dentzialetan, baita Legebiltzarrerakoetan ere.Une berean, zentrismoak bere espazioa gutxituaikusi duenez, eskuinaren grabitate zentroa areeskuinerantz joan da. UMPk nahitaez FNk lan-tzen dituen gaiak aintzat hartu behar ditu, etahorrek UMPn barne eztabaida sortu du. Cop-ren eta Sarkozyren aldekoak batetik eta Raffari-nen edo Juppren aldekoak bestetik. Azkenhauek zentristagoak eta humanistagoak direlarik.

    A. ERROTABEHERE: Anitz lekuetan ez dagoimmigranteen arrastorik. Euskal Herriaren bar-nean, konparazione: duela urte batzuk FNk %3egiten zuen, %8 egin du orain. FNren lemekUMPren eta Sarkozyren kanpainak banalizatudituzte. UMPk beldurra sarrarazi nahi izan du,oso itsusia izan da. Horregatik azpimarratubehar da Bayrouk izan duen jarrera duina, erranbaitu ez dela haizu UMPk erabili duen diskur-tsoa. Bestalde, despolitizazio handia dago. Legis-latiboetan jendearen %44 bozkatu gabe geldi-tzeak zerbait erran nahi du. Gure gazte garaianmilitanteak izan gara sindikalgintzan nahiz alder-di politikoetan. Horrek gure egiteko moldeakestrukturatu zituen nolabait. Gaur egun, debatepolitikoak badaude, baina herritarren gehiengoabegira dago. Pentsa, eztabaidak bederatzi hilabe-

    Agustin ErrotabehereGauzak gaizki daudenean petxeroaagertzen da. 1929an ere krisiarenerantzuleak agertu zituzten:munduko immigranteak. Horiek zurrupatzen omen dituzte gure irabazpenak

  • tetan izan dira irrati eta telebistetan, jendea asper-tuta dago politikarekin. Hari beretik joanez,oraingo belaunaldiak Interneten haziak dira.Internetekoa lengoaia onena izan daiteke, bainat