Betoñuko haitzetako abelbidea:iraganeko bidea 2 · bidetik zehar doa. Bide hartan, merkataritzak...

8
20 2 Betoñuko haitzetako abelbidea: iraganeko bidea Hiriaren eta basoaren arteko igarobide berde gisa berreskuratua, bide honek ingurune natural aberatsera hurbiltzen gaitu, eta ikuspegi ederrak ditu Lautada aldera. Gure bidea Arabako Errioxa eta Gasteiz lotzen zituen antzinako bidetik zehar doa. Bide hartan, merkataritzak joan-etorri asko sortu zuen, jendea hirira jaisten baitzen aziendak, ardoa eta nekazaritzako beste produktu batzuk salerosteko. Ibiltariak harriztaturiko zati batzuk aurki ditzake oraindik. Gurdiak haietatik jaitsi ziren mendeetan.

Transcript of Betoñuko haitzetako abelbidea:iraganeko bidea 2 · bidetik zehar doa. Bide hartan, merkataritzak...

20

2Betoñuko haitzetako abelbidea:iraganeko bidea

Hiriaren eta basoaren arteko igarobide berde gisa berreskuratua,

bide honek ingurune natural aberatsera hurbiltzen gaitu, eta

ikuspegi ederrak ditu Lautada aldera.

Gure bidea Arabako Errioxa eta Gasteiz lotzen zituen antzinako

bidetik zehar doa. Bide hartan, merkataritzak joan-etorri asko

sortu zuen, jendea hirira jaisten baitzen aziendak, ardoa eta

nekazaritzako beste produktu batzuk salerosteko. Ibiltariak

harriztaturiko zati batzuk aurki ditzake oraindik. Gurdiak haietatik

jaitsi ziren mendeetan.

21

B e t o ñ u k o H a i t z e t a k o a b e l b i d e a

GASTEIZTIKBETOÑUKO HAITZEKO ABELBIDERA

0 km.- Adurtza auzoan, bidego-rritik iritsi, eta ikastolaren pare-an Olarizuko parkeko bidea har-tuko dugu. Bidegorritik jarraitu-ko dugu, eta Olarizuko zelai eza-gunak zeharkatuko ditugu.

1,2 km.- Olarizuko Etxearen,hau da, Ingurugiro GaietarakoIkastegiaren atzean, bidegurutzebat aurkituko dugu, eta hanezkerretara joko dugu. Bide horihartu ondoren, Mendiolarantzjoango gara, eskuinaldeanOlarizuko muinoa utzita.

Metro batzuk aurrerago bestebidegurutze batekin topo egingodugu. Eskuinetara joango gara,eta aldapa bat igoko dugu.

2,4 km.- Mendiolan sartukogara, eta sartu garen kaletikzuzen jarraituko dugu.

2,6 km.- Bidegurutzera iritsikogara, eta ezkerreko bidea hartu-ko dugu, aldapan gora.

2,9 km.- Bidegurutzean zuzenjarraituko dugu pistatik, bideaezkerrean utzita.

Bide horretatik joango bagina,Mendiolako moto kroseko zirkui-tua ikusiko genuke.

Mendiola Gasteiz

Txantxangorria

22

B e t o ñ u k o H a i t z e t a k o a b e l b i d e a

BETOÑUKO HAITZE-KO ABELBIDEA

4 km.- Bidegurutze bat aurkitu-ko dugu, eta gure eskuinalderaeraikin batzuk ikusiko ditugu.Toki horretan, ezkerretara, pistanagusia uzten duen bide bat iku-siko dugu. Bide hori abelbideansartzen da.

5,3 km.- Abelbidean zehar,zuzen jarraituko dugu, eta erka-metzen artean egingo duguaurrera. Eskuinetara begiratuzgero, pinu gorrien landaketakikusiko ditugu.

5,8 km.- Zubi batera iritsikogara. Hura igaro, eta pista egoki-tu batean sartuko gara. Hortikzehar jarraituko dugu zuzen.

Ezkerretara, Monasteriogurenherria utziko dugu, pinudi ederbaten ondoan.

5,9 km.- Pistan aurrera eginik,bidea bitan banatzen den tokibatera iritsiko gara. Eskuinekobidea utziko dugu, eta aldapabatean gora igoko gara.Legarrezko pista batera iritsikogara, eta zuzen jarraituko dugu.

6,1 km.- Eskuinetara aurkitukodugun legarrezko pistatik jokodugu.

7 km.- Abelbidera doan legargrisezko bidea albo batera utzi-ta, aurrera egingo dugu zuzen.

Kilometro batez gure bidetikzehar joango gara.

8 km.- Lurrezko pista batera iri-tsiko gara. Eskuinetara joangogara, eta pista horretatik jarrai-tuko dugu.

8,2 km.- Zuzen egingo duguaurrera, gora doan bidetik.

8,8 km.- Beste pista batera iri-tsiko gara. Lehenik, eskuinetarajoko dugu; metro batzuk eginik,bidexka bat ikusiko dugu ezke-

Gasteiz mendietako erreka

Olarizuko larreko erreka

23

B e t o ñ u k o H a i t z e t a k o a b e l b i d e a

rretara, buztinezko horma ba-tzuen artean.

Bide zati horrek lurzoru irregula-rra du, abelbideko harriengatik.

9,4 km.- Aurrera egingo duguibilbidean, Betoñuko haitzekotontorreraino iritsi arte. Zuzenegingo dugu aurrera, harri handisamarreko bide batetik.

BETOÑUKOHAITZEKOABELBIDETIKPAGOGANERA

10,1 km.- Bidegurutze batera iritsi-ko gara, eta ezkerreko bidea har-tuko dugu, hesi batera iritsi arte.Hura igaroko dugu. Aurrera egingodugu, harrizko bide batetik.

12,2 km.- Bidegurutze baterairitsiko gara. Eskuinetara hartu-ko dugu, hortik ere aldapangora.

12,5 km.- Ibilbidean aurreraeginez, beste bidegurutze baterairitsiko gara. Ezkerretara joko

dugu, eta gora doan bidetikjoango gara.

PAGOGANDIKGASTEIZERA

13 km.- Pagogan mendiko tonto-rrean. Zuzen egingo dugu aurre-ra, alanbre arantzadunezkohesia zeharkatu gabe.

13,3 km.- Beherantz joan, etabidegurutze batera iritsiko gara.Ezkerreko bidea hartuko dugu,hesi bat igarota. Metro batzue-tan zehar, zuzen jarraituko dugueskuinetara aurkituko ditugunbidegurutzeetan.

13,8 km.- Bi bide dituen guru-tzagune batera iritsiko gara, etaezkerretara hartuko dugu.

14,6 km.- Ezkerreko bidetik jokodugu, mendia inguratuz.

16,4 km.- Bidegurutze bat aur-kituko dugu. Eskuinetara joangogara, eta jaitsiera handi bat hasi-ko dugu.

Jaistean

24

B e t o ñ u k o H a i t z e t a k o a b e l b i d e a

Ekiloreak

Bidea, Gasteiz mendietan zehar

16,6 km.- Hainbat kilometrotan,zuzen egingo dugu aurrera bidetik.

18,9 km.- Legarrezko bide bate-ra iritsiko gara, eta, han, eskui-naldeko etxe batera daramanbide bat ikusiko dugu. Hori har-tuta, nekazaritzako bide bateraigaroko gara.

19,2 km.- Zuzen egingo duguaurrera bide horretatik, bidegu-rutzea kontuan hartu gabe.

21,3 km.- Monasteriogurenensartuko gara. Sartu garen bidetikjarraituko dugu zuzen, eta aurre-ra egingo dugu errepidean.Eskuinetara iturri bat dago, kan-

tinplora betetzeko aproposaizango zaiguna.

22,1 km.- Ezkerretara, altzifrez-ko hesia duen finka bat ikusikodugu. Finka eskuinaldetik ingu-ratzen duen bidean zehar jarrai-tuko dugu.

22,7 km.- 2,9 kilometroko bide-gurutzera iritsiko gara, eta, han-dik, gure bidean atzera egindaitzuliko gara.

25,6 km.- Adurtza auzora itzuli-ko gara, eta han bukatuko duguibilbidea.

25

B e t o ñ u k o H a i t z e t a k o a b e l b i d e a

K O K A L E K U A Z E H A Z T E N D U E N M A P A

26

B e t o ñ u k o H a i t z e t a k o a b e l b i d e a

I B I L B I D E A R E N P R O F I L A

I N T E R E S A D U T E N T O K I A K

1 Olarizuko parkea2 Olarizuko baratzeak

Ikuspegiak Kutzemendi edo Olarizuko muinotikIkuspegiak Pagogan menditikOlarizuko larreko errekaErrekaleor ibaiaGasteiz Mendiak

Inguruetako toki interesgarriak:Salburuko hezeguneaAskartzako hariztiaAiuda ibaia

1 Olarizu: Kutzemendiko kastroa2 Olarizu: Olarizuko Etxea, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia3 Mendiola: Andre Mariaren Jasokundeko eliza4 Monasterioguren: Done Jakue Apostoluaren parrokia eliza5 Arkaia: Erromatar termak6 Otazu: Vasco-Navarro trenbidearen geltoki zaharra7 Gasteiz: Alde zaharra

1 Olarizuko parkeko aisiagunea2 Otazuko aisiagunea

Hona hemen ibilbideak dituen loturak:Arabako Mendialdera eta Estibalizko santutegira,Vasco-Navarro trenbidetikDonejakue bidea Araban: beste bide bat aukeranLautadako mugetan: Gasteiz mendietako bazterrakezagutzenZadorrako ibaiaren ertzetik Salburuko hezegunera:ibilaldi bat eraztun berdean zeharEstibalizko santutegitik Gasteizera, erromesaldikobideaArgandoñatik Gasteizera, erromatar bidearekikourrats paraleloakElorriagatik Mendiolara, ArkaiatikOlarizuko Ingurumen ParkeaOlarizuko baratzeakOlarizuko muinoa

GR 25: Lautadara itzultzea

4

5

1 4

1 3

5

6

6

7

8

9

27

B e t o ñ u k o H a i t z e t a k o a b e l b i d e a

fitxa teknikoa

MENDIOLAAndre Mariaren Jasokundeko eliza

Herriak tenplu interesgarria du.XVI. eta XVII. mendeak bitarteaneraiki zuten, Errenazimentu beran-teko estiloan, eta gurutze latinekooina du.

Eliz atariak ateburua du, markomolduratuarekin, bi pilastra ildas-katuren artean jarrita; XVII. men-dearen hasierakoa da.

Naturaren eta paisaiarenaldetik interesa dutentokiakGaur egun ere, Betoñuko haitzekoabelbideko ibilbidean harriztaturi-ko zatiak aurkitzen ditugu. Halako-ek Errioxatik Gasteizera, mendateazeharkatuta, zihoan bidea gogora-razten digute. Hiriko merkaturabere produktuak saltzera joaten zi-renen segurtasuna bermatzeko, al-dapa handiagoa zen aldeetan ha-rrizko korridore batzuk jarri ziren,callejones zeritzenak. Galgatzenlaguntzen zieten gurdiei, elurraedo izotza bazegoen. Gaur egunere ikus daitezke.

Ibilbidearen beheko aldean, ibilta-riak Olarizuko Parkea zeharkatzendu. Jauregilandaren ondoan dago(garai batean han hartzen zutenatseden merkatariek eta haien za-mariek), eta Eraztun Berdeko par-keetako bat da. Eremu horren be-reizgarri nagusien artean, batetik,jendearen ohiko pasealekua da,eta, bestetik, gaur egun hiriko in-gurumen ekipamendu nabarmen-garrienetako batzuk ditu, hala no-la Olarizuko Etxea, IngurugiroGaietarako Ikastegiaren egoitza.Harrizko etxe horrek balio histori-koa du gasteiztarrentzat. Antzina,neguan, Gasteizko biztanleak ha-ragiz hornitzen zituzten harategie-tarako azienden ukuilua, bihitegiaeta lastategia zen.

Olarizun ingurumen parkea ere ba-dago, eta hainbat eremu ditu: ba-ratzeen aldea, fruta arbolen ere-mua, berotegia… Horrez gain, zu-haitzen hazierari eta harritzetakolore koloretsuei behatzera gonbi-datzen du.

Aiuda ibaia (Natura 2000 Sarea-ren barrukoa) Pagogan gainareninguruetatik igarotzen da. Gain ho-rretatik Aiuda ibaiko trokartea ikusdaiteke. Ibai horretako urertzekohabitatak interes handikoak dirakontserbazioaren aldetik. Habitathorien inguruan malkarrak, sasi-tzak eta basoak daude.

Sarbidea: Gasteiztik, Olarizuko parketik

zehar, Olarizuko Etxearenaldetik

Distantzia, guztira:25,6 km

Denbora, gutxi gorabehera:2,5 ordu.

Zailtasuna: Handia

Bizikletarik egokiena: Mendiko bizikleta

Adinik egokiena:15 urtetik gora

Kartografia:www.alava.net/cartografia

Arabako Foru Aldundia

Eskala:1:5000

Orrialdeak:112-61, 138-05, 138-13,138-22, 138-14, 138-30

GASTEIZ MENDIAK

Mendi formazio horiudalerriko hegoaldeko mugada, eta aldats nagusiak iparmagalean ditu. Honakogailur hauek daude GasteizMendietan: Busto, Zaldiaraneta Pagogan. Hala ere,irregularrak direnez, errazzeharka daitezkemendateetatik.

Mendi formazio horretanhainbat landare ingurudaude, hala nolagailurretako pagadiak,erkameztiak edo gordetakoharizti urriak (gehienak ongikontserbatu dira, hegigaraienetan bereziki).