berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a...

16
berria asteazkena, 2011ko apirilaren 6a testuak: Bixente Merino 17. Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Transcript of berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a...

Page 1: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino

17.Korrika

EUSKALAKARI,ETA LASTERKARI

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Page 2: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

2.507 kilometro egingo ditu Korrikak,Trebiñutik Donostiara.‘Maitatu, ikasi,ari…euskalakari’da aurtengo leloa,etaEuskaltzaindia omenduko du

T rebiñutik Donostiara;horixe da 17. Korrikakegingo duen ibilbidea.Tartean ehunka herriigaroko ditu lasterketa

erraldoiak, eta lekukoa eskuzesku igaroko da helmugaraino.Aurtengo ekitaldian Maitatu,ikasi, ari… euskalakari izango daleloa, eta 2.000 kilometro bainogehiago egingo ditu mezu horizabaltzen. Ohikoa den bezala,Korrikak erakunde bat omendukodu, eta ohorea Euskaltzaindiariegokitu zaio.

Iritsi da Korrikaren ordua, eta,berriro ere, euskararen aldeko las-terketa erraldoiak sostengu zaba-la jasoko du, egunez egun, eta gaueta egun. 17. Korrikak EuskalHerri osoa zeharkatuko du herrizherri eta hiriz hiri.

Aurreko ekitaldietan bezalaxe,aurtengoan ere Korrikak bereleloa zabalduko du zeharkatukodituen herri guztietan zehar. Las-terketako 11 egunetan Maitatu,ikasi, ari… euskalakari leloazabaltzen saiatuko dira. Mezuhorren bidez, antolatzaileek eus-kara maitatu, ikasi eta erabiltzenduena identifikatu nahi dute. Ildohorretan, AEK-k eta Korrikakeuskara maitatzen duenari, ikas-ten duenari eta erabiltzen duena-ri Euskalakaria deitzen dio. Anto-latzaileentzat euskalakaria dalehenengo hitza euskaraz egitenduen dendaria; euskaraz sortzenduen artista; euskara sustatzenduen herritarra edota euskararenaldeko neurriak hartzen dituenherri ordezkaria. Euskalakariada ere, hitz egin ez baina ulertzen

duenari euskaraz egiten diona,ikasten ari dena eta ikasten aridenarekin mintzo dena, besteakbeste.

Izan ere, antolatzaileek plazara-tu duten moduan, «korrika egite-ko grina eduki, oinez jakin etaabiatu egin behar da, erortzekobeldurrik gabe. Euskaraz egiteko,maitatu, ikasi eta aritu egin beharda. Hanka sartzeko beldurrikgabe». Izan ere, Euskal Herria eus-kalduntzea da AEKren helburua,eta, hala, herritar bakoitzaren egi-tekoa, garrantzia eta protagonis-moa aldarrikatu nahi ditu.

Instituzio bati omenaldiaAurtengo Korrikak Euskaltzain-dia omenduko du. 1918an beresorreraren lehenengo pausoakeman zituen, eta 1919ko urrianarautegia egin eta juridikoki sortuzuten. Euskaltzaindia euskal hiz-kuntzaz arduratzen den erakundeofiziala da, euskararen lurraldeosoa aintzat harturik. Euskarababestea da bere zeregin nagusia,eta, euskarari buruzko ikerlanakegiteaz gain, berari dagokio hiz-kuntzaren normalkuntzarakoarauak ematea.

Euskaltzaindiak euskara izandu kezka eta ardura nagusi. Hiz-kuntzaren egitura linguistikoaeta gramatikala eraikitzen arituda sortu zenetik. Bere historiarenune erabakigarrienetakoa 1968aneman zen. Aipatu urtean euskarabatuaren arauak zehazten hasizen, eta, egun, inork gutxik zalan-tzan jartzen du ekimen horrengarrantzia. Horri esker, euskara-ren biziraupenari eta erabilerari

bultzada eman zion. Horrela, egu-nez egun eta bizitzaren esparrumoderno guztietan izan du eragi-na, eta aipatzekoak dira hedabide-etan, literaturan, zientzietan etabizitzako beste hainbat alorretanerabilera eta presentzia lortuizana. Gainera, euskalduntzelanean ezinbesteko tresna izanda.

Baina, euskara batua sortzeazgain, Euskaltzaindiak euskalkienondarea jasotzen ere jakin du, dia-lektologiari buruzko hainbat iker-keta eta Euskararen Herri Hizke-

ren Atlasa izeneko lana egin etaargitaratu dituelarik.

Egun, alor asko jorratzen dituEuskaltzaindiak: onomastika(pertsona eta geografia izenak,euskal deituren ortografia....),literatura, lexikografia (Hiztegiorokorrak eta berezituak), grama-tika, heltzen zaizkien galderak etazalantzak argitzea (Jagonet) etaabar; eta, teknologia berriak era-biliz, etengabe ari dira ahalbidehobeen bila, lan hori «eraginko-rragoa» izan dadin. Bestalde, Eus-kaltzaindiak aldizka Barne Jardu-

naldiak egiten ditu, ordura arteegindako lana berrikusi, kritika-tu, eta, zerbaitetan zuzendu beharizanez gero, halaxe egiteko, bai etaetorkizunekoa aztertzeko ere .

KantaArrasateko Gose taldeak egin du17. Korrikaren kanta. Euskalakariizeneko abestia entzungai izangoda Korrikak igaroko dituen kilo-metro eta herri guztietan zehar.Lasterkariak animatzeko indarhandiko abestia da, eta euskarriezberdinetan eskura daiteke.

EUSKALAKARIAKBEHAR DITUKORRIKAK

GKorrika 17

APIRILAK 7

Trebiño 17:30

APIRILAK 8

Agurain 04:51

Altsasu 08:16

Irurtzun 12:02

Lekunberri 13:51

Iruñea 18:53

Burlata 20:00

APIRILAK 9

Gares 05:02

Lizarra 10:45

Lodosa 16:53

APIRILAK 10

Tutera 04:00

Caparroso 08:05

Tafalla 11:08

Zangoza 15:57

Otsagabia 22:48

APIRILAK 11

Garralda 02:03

Erro 04:42

Elizondo 10:01

Doneztebe 13:21

Lesaka 15:24

Bera 16:03

Sara 17:20

Baiona 22:19

APIRILAK 12

Hazparne 01:47

Maule 8:04

D. Garazi 12:30

Senpere 19:07

D. Lohizune 21:05

Irun 22:57

APIRILAK 13

Oiartzun 00:57

Errenteria 01:28

Hernani 4:19

Andoain 5:43

Tolosa 8:00

Ordizia 10:09

Beasain 11:01

Azpeitia 17:59

Eibar 21:07

APIRILAK 14

Ermua 01:17

Durango 02:50

Elorrio 04:39

Bergara 06:24

Zumarraga 07:48

Arrasate 11:28

Legutio 15:31

Gasteiz 17:40

Zornotza 05:08

Zamudio 07:03

Erandio 08:52

Leioa 09:38

Berango 11:25

Plentzia 12:27

Bermeo 17:36

Gernika 18:59

Lekeitio 22:55

APIRILAK 17

Deba 01:43

Zumaia 03:25

Getaria 04:15

Zarautz 04:48

Orio 05:37

Lasarte 07:40

Donostia 08:37

BUKAERA 12:35

APIRILAK 15

Altube 02:33

Amurrio 05:52

Gordexola 07:59

Balmaseda 10:29

Santurtzi 15:03

Portugalete 15:40

Sestao 16:00

Barakaldo 16:26

Bilbo 17:19

APIRILAK 16

Laudio 00:41

Igorre 04:02

IRTEERA

TrebiñuApirilak 7

AMAIERA

DonostiaApirilak 17

Baiona

Maule

Donibane Garazi

IruñeaGasteiz

Bilbo

Agurain

AltsasuIrurtzun Berriozar

Barañain

Lizarra

Tutera

Tafalla

Elizondo

Bera

UztaritzeHendaia

Tolosa

Beasain

AzpeitiaEibar

DurangoBergara

ArrasateAmurrio

Santurtzi

Zornotza

GetxoGernika

Lekeitio

Zarautz

Gares

Garralda

Hazparne

Oiartzun

Ermua

Altube

Laudio

Deba

02 korrika ›› sarrera berria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

Page 3: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

03publizitatea ‹‹ korrikaberria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

Page 4: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

ETORKIZUNA. Argantzungo ikastolan gero eta haur gehiagok ikasten dute euskaraz.RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

SOSTENGUA. Jende ugarik parte hartu zuen 2007an Argantzunen eginzen Araba Euskaraz ekitaldian.RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

EUSKARAZ KARRIKETANBiztanle gutxi bizi dira Trebiñuko Konderrian,baina Argantzunenikastola izatea euskara sustatzeko bultzada izan da.

I lusioa nagusi izaten da Ko-rrika guztien hasieran. Jen-de guztia Korrika babestueta sostengatzeko prest iza-ten da. Pausoz pauso ibilbi-

dea betetzeko gogoz izaten da, etaarazo eta zailtasunak gainditzekoez da kemenik faltako. Antzekoemozioak sentituko dituzte aurtenTrebiñun. Administratiboki Bur-goskoa da konderri hori, bainaArabako lurraldean dagoenez,bertako biztanleek aire freskokoufada bat emango diote Korrikari.

Trebiñuko Konderrian lan egi-ten duten euskara eragileentzatgarrantzitsua da Korrikaren irtee-ra bertan izatea. Euskararen nor-malkuntzarako garrantzitsua deladio Argantzun ikastolako zuzen-

dari Ekaitz Lotinak, eta, era bere-an, laguntza moduko bat. «Trebi-ñu ezagutzeko bidea da, eta Trebi-ñun euskararen alde jende askodagoela erakusteko balioko du»,adierazi du.

Korrikaren hasiera kale anima-zioak girotuko du. Bertsolariak,txalapartariak, joaldunak, pertso-naia mitologikoak eta abesbatzabat izango dira korrikaren irtee-ran. Kontzerturik ere ez da faltako,Betagarrik, Gosek eta bertako tal-deek jendea dantzan jarriko baitu-te.

Guztia behar bezala antolatze-ko, Gutxisolo kultur elkarteakhartu du ardura nagusia, bainanorbanako ugari ere aritu da. Guz-tia behar bezala antolatzeko zen-bait lantalde sortu dituztela esandu Lotinak. «Talde bat KorrikaKulturala antolatzeaz arduratuda; beste batek, berriz, hasierakojaialdia antolatu du. Esparru ez-

berdinak bete nahian bildu gara,eta, horretarako, AEKren lagun-tza izan dugu», gaineratu du ikas-tolako zuzendariak.

Burgosko administraziopeandagoen lurralde honetan euskarasuspertzen ari dela esan daiteke,eta Argantzunen ikastola sortu ze-netik hori nabaritu dutela esan duikastolako zuzendariak. «Guk horiguztia nabaritu dugu ikastola sor-tu zenetik. Euskararekiko jarreraoso ona da, baina Korrika hemen-dik asteak bertakoei ilusio berezibat ematen die. Pozgarria da Korri-ka hemendik abiatzea. Azken ur-teetan euskararekiko nabarituden gorakada hori bultzatzen la-gunduko du. Azken urteetako go-ranzko dinamikari lagundukodio», gaineratu du.

Euskararen egoeraTrebiñuko Konderrian euskarakduen egoera Araban duenaren an-tzekoa da. Ez dela asko erabiltzendio Lotinak, baina goraka doalanabarmendu du. Haren esanetan,ikastolak asko lagundu du hau-rrak euskalduntzeko zeregin ho-rretan, eta, modu horretan, familiaasko euskararen inguruan bildudirela adierazi du. «Olentzeroarenospakizunetan, jaietan txosna jar-tzeko eta bertan parte hartzeko etaeuskal kolektibo baten barruansentitzeko mesedegarri izan daite-ke ikastola», esan du Lotinak.

Zailtasunak zailtasun, Trebiñu-ko Konderrian oso pozik daudeeuskarak izan duen bilakaerare-kin. «Gure haurrak, 4-5 urtekohaur zaharrenak, euskaraz dabil-tza guk txintik esan gabe. Euska-raz jolasten dira oso era naturale-an, eta bai gurasoak eta bai irakas-leak oso pozik gabiltza», dio Loti-nak.

Datorren ikasturteari begiramatrikulazio aurreikuspen onakdituztela esan du ikastolaren zu-zendariak. «Datorren urtean inoizbaino matrikulazio gehiago izan-go dira, eta hori oso pozgarria da.42 da kopurua, eta gure marka dahori».

Guraso asko euskaldun berriakdirela dio Lotinak, eta euskalaka-riak direla ere esan daiteke; jendeaskok euskaraz jakin ez arren eus-kara maite duen jende «asko» da-goela esan du ikastolako zuzenda-riak.

04 korrika ›› egoera berria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

Page 5: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

ANDONI PORTILLA › GUTXISOLOEUSKARA ELKARTEKO KIDEA

«Trebiñukoeuskaldunenkopurua besteherrietakoenantzekoa da»Lurraldea administrazio aldetik Burgoskoaizan arren Korrika Trebiñun hastea normalairuditzen zaiela adierazi du Gutxisoloeuskara elkarteko Andoni Portillak.

Korrika Kulturalerako mendimartxa, herri kirolen erakustal-dia, kantu afariak eta beste hain-bat ekitaldi antolatu dituzte, bainabiharkoa erronka handia izangoda Gutxisolo elkartekoentzat.Korrika Trebiñutik irtengo da;zer-nolako balorazioa egiten duzu? Guretzat sari bat da. Trebiñun Ko-rrika hastea oso garrantzitsua da.Korrika hemendik igarotzen denbakoitzean antolakuntza lanetanizaten gara eta hemendik hasteaohore bat da. Euskal Herrian tokiasko daude hasteko eta gurea au-keratzea pozgarria da. Lehenengo kilometroan lekukoaeramatea garrantzitsua izangoda Gutxisolo elkartearentzat,ezta?Oso pozgarria izango da, bai. Egin-dako lanaren aitortza da, eta horipozgarria da. Zer esan nahi du,zuentzat,admi-

nistrazio aldetik Burgoskoa denlurralde batean Korrika izateak?Administrazio aldetik Burgoskoaizan arren, guk argi dugu nongoakgaren. Euskal Herrian gaude, etanormala iruditzen zaigu Korrikahemendik hastea. Guk badakiguzein den gure herria eta hizkuntza.Alde horretatik, normala irudi-tzen zaigu Korrika hemen hastea. Baina ahalegin bereziren bat eginbeharko duzue,dena behar beza-la antolatzeko,ez?Guk bizitza osoa daramagu horre-la, eta ditugun arazoak normalakiruditzen zaizkigu. Gauzak egitenhasi baino lehen badakigu pausobat aurrerago egin behar dugulagauzak gainditzeko. Alde horreta-tik, argi ikusten dugu euskarakBurgosen ez duela existitzen, bai-na hemen bizi garenok ahal dugu-na egiten dugu egoera hori ez na-baritzeko.

Baina Gutxisolok lanean dihardueuskara existi dadin.Azken finean, Arabaren barruangaude, eta beste planteamendurikegitea ez dago. Bernedon Korrikahasiko balitz, agian jendeari nor-malagoa irudituko litzaioke, bainaguri ere normala iruditzen zaigu.Arabako bihotzean gaude, eta eus-kara eta bestelakoak normalakiruditzen zaizkigu. Gero legeakedo adminstrazioak dioena bestekontu bat bada ere, gu arabarrakgara, eta horrek euskara gureasentitzea dakar, eta horretan lanegiten dugu normal. Hori bai, iza-ten ditugun arazoak kanpotiketortzen dira, ez barrutik. Lurralde eremu zabala da Trebi-ñu, baina biztanle aldetik txikia.Nola moldatzen zarete jardueraguztiak aurrera ateratzeko?Trebiñuko Konderriak 49 herri di-tu, eta jendea bakartuta izaten da,

elakrrengandik urrun. Arrazoi ho-rregatik sortu genuen Gutxisoloelkartea, hemen bizi diren euskal-dunei elkartzeko aukera emateko.Urtero euskal jai bat antolatzendugu, eta 200 lagun inguru biltzengara. Hala ere, Trebiñuko euskal-dunen kopurua eta administrazioaldetik Arabakoak diren ingurukoherrietako euskaldunen kopuruaantzekoa da. Alde horretatik, due-la hiru bat urte Eusko Jaurlaritzakinkesta soziolinguistiko bat eginzuen, eta, haren arabera, Trebiñuneuskaldun gehiago zegoen inguru-ko herrialdeetan baino. Korrika Trebiñutik gehiagotanpasatu izan da. Nola moldatu za-rete lekukoa eramateko?Urte batzuetan gauez pasatu izanda, eta jendea aurkitzeko arazogahiago izaten da. Normalean bile-ra bat antolatzen dugu jendearideialdi bat egiteko, eta jendeapres-

tatzen da kilometro bat egiteko.Jendea izaten da, eta ez da inoizgertatu lekukoa pertsona batekbakarrik eramatea. Jende asko el-kartzen ez bagara ere, kilometrobakoitzean sei edo zortzi bat izatensaiatzen gara. Gero herrietara iris-tean gehiago izaten da, baina betiizaten da jendea Korrika egiten.Gutxisolo elkartean zenbat jendezaudete? Kide gisa, 30 bat edo. Gero, ostegu-nero biltzen garen taldetxo batgaude, sei edo zotzi lagunekoa,euskaraz mintzatu eta gure gau-zak antolatzeko biltzen garenak. Argantzunen ikastola izatea ga-rrantzitsua izango da euskarabultzatzeko,ezta?Garrantzitsua da euskal toki batizatea, baina kontuan izan beharduzu, agian umeen %80 Gasteizeradoazela ikastera. Nahiz eta ingu-ruan eskola bat izan, gehienak Gas-teiza doaz euskara ikastera. He-mengo eredua Gaztela-Leongoa da,eta gehienak Gasteizera doaz. Ar-gantzungo ikastolak 6 urte artekohezkuntza ematen du, eta bertakojendeak eramaten ditu haurrak ba-tez ere, baina gero Gasteizera era-man behar dituzte. Halere, jendeaoso pozik dago ikastolarekin.

«Euskal Herriangaude,eta normalairuditzen zaiguKorrika hemendikhastea»«Guk badakigupauso bat aurreragoegin behar dugula,ditugun arazoakgainditzeko»«Arabako bihotzeangaude,eta euskaraeta bestelakoaknormalak iruditzenzaizkigu»

05elkarrizketa ‹‹ korrikaberria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

Page 6: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

Korrikako dendetara joan eta arropa erostea eta KorrikaLaguntzailea egitea dira Korrikari laguntzeko bi aukera.

K orrikan parte hartze-ko ohiko modua las-terketan ateratzeada, baina aukeragehiago ematen ditu.

Haietako bat Korrikako dendetara

joan eta salgai dauden arropa etamaterialak erostea izan daiteke;beste bat, Korrika Laguntzaileaegitea da.

Materiala 17. Korrikarentzat osodiru sarrera garrantzitsua da. Ba-

tetik, esan bezala, Korrika martxanjarri ahal izateko diru sarrera batda, eta, bestetik, 17. Korrikaren me-zua zabaltzeko tresna garrantzi-tsua ere bada, euskalakari hitzaarropa erakustearekin batera, me-

zua zabaltzen delako. Korrikakodendetara joaten direnak eskain-tza ugari ikusiko dute. Ohikomahuka luze eta motzeko elastiko-ez gain, izerditako ireki eta itxiak,txanodunak zein txano gabeak;prakak; bainujantziak; zapatilaketa beste aukera batzuk eskaintzenditu, besteak beste. «Oraingoz po-zik gaude. Biltegia ia hustuta dau-kagu, baina hainbat arropa EuskalHerritik sakabanatuta dauzkagu.Beraz, zaila da oraindik salmenteiburuzko horrelako iritzi bat ema-tea. Gainera, azken egunetangehiago saltzen da», adierazi du Ike-rrek, materialeko arduradunak.

Arroparen aurkezpen ofizialikez da izan, eta herri bakoitzeko eus-kaltegiak aukeratu ditu une etatoki aproposenak arropa aurkezte-ko.

Donostian, Iruñean, Bilbon,Lekeition, Portugaleten, Marki-nan eta Ondarroan Korrikarendenda ofizialak daude, eta haneros daiteke Korrikako arropa.Gasteizek Gabonetako garaianizan zuen. Bestela ere, kanpokodenda batzuek ere saltzen duteKorrikaren materiala, eta www.korrika.org eta www.euskalherri-koplaza.com webguneetan ereeskura daiteke.

Laguntzeko eraBaina Korrikari eta AEKri lagun-tzeko bide eta aukera gehiago dau-de, eta horren lekuko Korrika La-guntzaile kanpaina da.

Duela hiru ekitaldi abian jarrita-ko ekimen bat da Korrika Lagun-tzailea. Izan ere, Korrika urtetikurtera handituz joan da, eta gau-zak prestatzeko eta abian jartzeko,Korrika Laguntzailea kanpaina ja-rri zen martxan. Korrika Lagun-tzaile egiten direnek edo egin dire-nek, 12 euroren truke, hauxe izan-go dute: laguntzaile direlaadierazten duen txapa, Korrika La-guntzaile txartela —Euskal Herri-ko ehunka saltokitan beherape-nak izango dituzte txartel horre-kin— eta txartela erabili ahal

izango den saltokien zerrendaduen katalogoa.

Korrika Laguntzaile egiteko,AEK-ko euskaltegira jo behar da,edo, bestela, Korrikaren webgune-an dagoen galdetegia bete.

Korrikari laguntzeko bestebidea apirilaren 7an Trebiñuraeta apirilaren 17an Donostiarajoatea eta hasierako eta amaiera-ko ekitaldietan parte hartzea da,benetako korrikalarien ezaugarrigarrantzitsua den petoa edo biz-karrekoa erosiz, aurretiazAEKren edozein euskaltegitanedo Korrika dendetan edo Korrikaegunean bertan.

Bestetik, Korrikaren izeneanEuskadiko Kutxan zabaldu denkontu korrontean (3035-0072-02-0720037810) nahi den diru kopuruasar daiteke.

Azkenik, Korrika pasatzen denherri bakoitzetik antolaketa ba-tzordeak izaten dira, eta zenbaitherritan jendea behar izaten da.Antolatzaileek laguntza guztia es-kertzen dute.

KORRIKA EGIN,JANTZI ETA LAGUNDU

ESKAINTZA. Bada arropa aukera aurtengo Korrikan.AEK-KORRIKA

DENDAK

››ArabaGasteiz ›Eroski Bulevard.Gasteiz ›Larruki.Laudio ›Olympus.

››BizkaiaAbadiño › Eroski.Algorta (Getxo) › Julia Learra.Barakaldo › Eroski Max Center.Bilbo › Salehi.Gernika › Paraphernalia.Elorrio › Orbela.Ermua › Quetzal.Santurtzi › Itoiz.

››GipuzkoaEibar › Pitxiak.Hondarribia › Tirikitrauki.Orio › Itziar kirolak.

››LapurdiAinhoa › Venta Peio Dantxaria.Baiona › 4+3=71.Hazparne › Lurra denda.Senpere › Koko’t.

››NafarroaAltsasu › Iker Kirolak.Elizondo ›Kattalingorri.Iruñea ›Karrikiri.Lizarra ›Gothyka.

06 korrika ›› laguntzeko aukerak berria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

Page 7: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

Korrikak Euskaltzaindia omenduko du,onespen osoa duen arren herritarrenonarpena ere behar duelako.

E uskaltzaindia omendu-ko du aurten Korrikak,hizkuntza batek aurre-ra egin dezan hiztunakbehar dituelako eta hiz-

tunek komunikatzeko hizkuntzaraudi bat behar dutelako. Horixeegin du Euskaltzaindiak sortu ze-netik: euskararen lurralde osoaaintzat hartuta, euskara babesteaizan du xede, eta, euskarari buruz-ko ikerlanak egin ez ezik, normal-kuntzarako arauak ere ematenditu.

Hainbat arrazoi eman ditu AEK-k Euskaltzaindia omentzeko. Ai-pagarriena euskara batuaren so-rreran izan duen zeregina izan ba-da ere, garrantzi bera eman dioAEK-k euskalkien sakontzeanegin duen lanari. Horren haritik,dialektologiaren inguruan bultza-tu dituen lanak eta eguneroko es-parruan bere hizkuntza propioanegitea ahalbidetzea goraipatu du.

Bestalde, omenaldi horrek baduesker onekoa izatearen arrazoirik,izan ere, AEKren sorreran Euskal-tzaindiak eskainitako laguntza ezdute ahaztu. «Momentu jakin ba-tean Euskaltzaindiaren magaleansortu ginen, hark eman zigun esta-tus legal bat eta erakunde bat era-tzeko aukera, eta bakoitzak berebidea egin badu ere, esker onekoaizatea ondo dagoela uste dut»,adierazi du Korrikako koordina-tzaile Edurne Brouardek.

Azkenik, herriaren aitortza ja-sotzea du azken xedea, «Euskal-tzaindiak onespen ofizial osoa ba-dauka, baina guk uste dugu herrimugimenduak ere onarpen horiere aitortzea Euskaltzaindiari»,gaineratu du Brouardek.

Euskaltzaindiko idazkari Xa-bier Kintanarentzat, berriz, «oho-

rea da guretzat orain arte alfabeta-tze eta euskalduntzearen alde as-paldidanik hain lan eder, neketsueta luzea egiten diharduen taldehori Euskaltzaindiaz gogoratzea».Haren esanetan, hasieratik Korri-karen alde izan da Euskaltzaindia,«gure hizkuntzaren mesedetandiharduten ekintza guztiekin jo-katu ohi duen bezala». Kintanarenesanetan, Euskaltzaindia ere eus-kararen ikertze, arautze eta euskalhiztunen oinarrizko eskubideakaldarrikatzen aritzen da, «lan horiEuskal Herri osoaren onerako de-lako segurantzaz». Euskaltzaindiatxalo bila ez dela ari aitortu du Kin-tanak, baina besteak norbere lana-ren «garrantziaz» konturatzeapozgarria dela eta horrek aurrera-ko bidean segitzeko «adorea» ema-ten diela gaineratu du.

Zeregin ugari ditu egun Euskal-tzaindiak, eta horietako bat hiztungazteei «gertutik begiratzea» delaesan du Kintanak. Alde horreta-tik, gazteen nahiak jakin eta la-guntza behar dutenean «eskuaemateko» prest egon behar duteladio. Bestalde, Eukaltzaindiakerronka berriei aurre egin behardie. «Ofizialtasunak arlo berriakekarri dizkio gure hizkuntzari,oraintsu arte ukatzen zitzaizkio-nak —irakaskuntza, hedabideak,administrazioa, zientzia, kiro-la...—, eta euskara horietarako ereegokitzea erronka berria duguakademian», gaineratu du Euskal-tzaindiko idazkariak.

Sorrera1919an sortu zuten Euskaltzain-dia, baina lehenago Eusko Pizkun-dearen barnean eta XIX. mendea-ren amaieran euskararenalorrean zebilen testuinguruan

kokatu behar da sorrera. Izan ere,XIX. mendeko euskaltzale etaidazle ugarik hizkuntzaren defen-tsarako akademia baten beharraaldarrikatu zuten. Horien arteanaipatu behar dira Abadia, Duvoi-sin, Manterola eta Artiñano, bes-teak beste. XX. mendean, Cam-pion, Azkue, Urkixo eta antzekoidazleei zenbait elkarte gaineratuzitzaizkien hasierako aldarrika-pen horretan. Testuinguru horrenbarrenean sortu zen hizkuntzarenHerrialde Historikoetako HerriErakundeek Akademiaren Hiz-

kuntza Erakundea sortzeko bal-dintzak.

Bizkaiko Foru Aldundiak emanzuen Euskaltzaindia sortzeko le-henengo pausoa, 1918an, eta, ondo-ren, Gipuzkoa, Araba eta Nafarro-ako aldundiak batu ziren. Denenartean arautegia onartu eta juridi-koki eratu zuten Euskaltzaindia1919ko urrian. Urtebete geroago,Euskara aldizkaria abian jarri zu-ten; bertan, Akademiaren buletinofiziala jasotzen zuten, eta erakun-dearen arauak eta ikerlanak.

Euskaltzaindiaren lehenengopauso horiek ez zuten bide luzerikegin, Espainiako militarren altxa-menduak eta ondorengo gerraketenaldi bat ekarri baitzuen. 50ekohamarkadaren amaierak indar etalan molde berriak ekarri zituen.Batetik, Euskaltzaindirako lanbi-de belaunaldi gazte bat sortu zen,eta, bestetik, ikastolen bidez eus-kara irakaskuntzan sartzen hasizen, euskarako prentsa indarberri-tzen hasi eta euskal hiztunak alfa-betatzen hasi ziren, besteak beste.

Egoera horrek guztiak eta, batezere, hizkuntzaren adierazpen ida-tziak ugaldu eta zabaltzeak, Eus-kaltzaindiari eginbehar berriakekarri zizkion. Gizartearen eska-kizun berriei erantzuteko asmoz,Arantzazun bildu ziren 1968an, etahan hizkuntza idatziaren batasu-nerako oinarrizko arau sistemati-koak ezarri zituzten ortografian,hiztegian, morfologian eta dekli-nabidean.

Gaur egun Euskaltzaindiakbarne antolamendu konplexuagobatekin lan egiten du, eta lankidetalde zabalago batekin gainera,betiere euskararen batasun mo-dernotzeak laguntzen ahalegin-duz eta hizkuntzaren ezagutzaosoagoa bilatuz —euskalkiak: hiz-kuntza atlasa; hiztegi eta gramati-ka arauemaileak...—.

Euskararen lurralde osoadauka bere barrutitzat Euskal-tzaindiak; Bilbon du egoitza nagu-sia, eta Baionan, Donostian, Iru-ñean eta Gasteizen ordezkaritzakditu.

07omendua ‹‹ korrikaberria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

HERRIARENAITORTZA

SARIA. Euskaltzainburu Andres Urrutiak Korrikako arduradunen eskutik oroigarria jaso zuen martxoaren25ean,Donostiako Kursaalean egindako omenaldian.GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

«Euskaltzaindiaeuskararen ikertze,arautze eta euskalhiztunen oinarrizkoeskubideakaldarrikatzen aritzen da»XABIER KINTANAEuskaltzaindiko idazkaria

Page 8: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

08 korrika ›› elkarrizketa berria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

EDURNE BROUARD › KORRIKAREN KOORDINATZAILEA

«Euskararen etorkizunaez dago bermatuta»Euskararen erabileran ahalegin berezi bat egin behar dela uste duEdurne Brouardek,eta hortik sortu dute aurtengo leloa.

da euskaltzalea soilik, ez da eus-kalduna soilik, bere egoera pertso-naletik aurrerapausoa ematenduen edonor da euskalakaria.Ezaugarri nagusia aktibotasunadela esango nuke. Gure egoeranaurrera egiteko jarrera aktibo batmantentzen duen edonor euskala-karia da. Horrez gain euskalakariabaikorra, alaia, ekintzailea eta bi-zizalea da. Euskaltzaindia omenduko duzue,zergatik? Korrikaren beste ezaugarri bat da.Edizio guztietan izan dira omen-duak, batzutan pertsona soilak,bestetan erakundeak eta bestetankolektiboak, euskaldun berriakedo emakumeak omendu genitue-nean bezala. Aurten Euskaltzain-diari omen egitea erabaki genuen,hiru arrazoi nagusiengatik: aldebatetik, euskara batuaren sorre-ran Euskaltzaindiak izan duenezinbesteko rolarengatik. Gukuste dugu hizkuntzari corpus lin-guistiko bateratu bat eman izanakahalbidetu duela euskara bestelaegongo ez litzatekeen esparruetanegon ahal izatea, unibertsitateanedo komunikabideetan, esatera-ko. Ildo horretan euskara batua-ren aldeko apustuak aipatutakoabermatu egin duela esan daiteke.Era berean, Euskaltzaindiak jakinizan du euskara batua bultzatuduen bitartean euskalkietansakontzen. Hala, dialektologiareninguruan hainbat lan bultzatuditu, eta norberak bere etxean etaegunerokoan bere hizkuntza pro-pioan egitea ahalbideratu du.Beste arrazoi bat esker onekoakizatea da, eta duda barik Euskal-tzaindia gure sehaska bezalakoada. Guk, garena izateko, herriarenlaguntza behar dugu, bainamomentu jakin batean Euskal-tzaindiaren magalean sortuginen, hark eman zigun estatuslegal bat eta erakunde bat eratze-ko aukera, eta, bakoitzak berebidea egin badu ere, esker onekoaizatea ondo dagoela uste dugu.Azkenik, eta garrantzitsua delauste dut, jakin badakigu Euskal-tzaindiak onespen ofizial osoaduela, eta inork ez du hori zalan-tzan jartzen; baina guk ustegenuen herri mugimendutik ereonarpen maila hori aitortzea Eus-kaltzaindiari. Pauso hori emanizanaz harro gaude.

«Berrikuntzakberrikuntza,Korrikaren izpirituaeta muina betikoada»«Bere egoerapertsonaletikaurrerapausoaematen duena daeuskalakaria»«Erasoak esperoditugu,gure herrianeuskararen kontradagoen jende askodagoelako»

Maitatu, ikasi, ari … euskalakarida aurtengo leloa, eta erabileranahalegin berezia egin behar delauste dute AEK-ko arduradunek.Korrika sinbologiaz betetako eki-taldia da, euskararen eremu guztiazeharkatzen duen manifestazioadelako eta lekuko bat erabiltzenduelako helmugaraino iristeko. Nola dator aurtengo Korrika, al-daketarik izan al da?Betiko moduan dator, baina edizioguztietan berrikuntzaren bat sar-tu eta programazio ezberdinen bategiten saiatzen gara. Ildo horre-tan, Korrika Kulturalean aldake-tak izan dira, eta berrikuntza ba-tzuk ere egin ditugu. Esaterako,Internet dezente erabili dugu kan-paina aurrera eramateko. Lehia-tze berriak antolatu ditugu, ber-tsopaperez egindako kopla lehia-keta ere, Euskalaklip lehiaketaInterneten ikus daiteke... Berri-kuntzak badaude, baina Korrika-ren izpiritu eta muina betikoa da. Zerbaiti ihes egiteko,edo egoerariedo norbaiti aurre egiteko egitenda korrika.Zeri egiten dio ihes Ko-rrikak eta zeri egin behar dio aurre?Korrikak ez dio ezeri aurre egiten.Korrika egiten dugu sinbologiazbetetako ekitaldia delako. Sinboloezberdinak ditu: esaterako, euska-raren eremu osoan egiten den ma-nifestaldia da. Bestetik, lekukobat du, jakina denez, hutsa denaeta barruan mezu bat daramana.Lekuko horrek ere sinbologia batdarama, esan nahi baita, irten etahelmugara iristeko esku guztiaketa hanka guztiak behar ditugula.Azken ezaugarria korrika egiteada. Korrika egiten dugu gure hiz-kuntzaren etorkizuna bermatzea

eskatzen dugulako. Hau da, ezdugu astirik astiro joateko gureeginkizun horretan, eta horrega-tik goaz korrika. Sasoian mantendu nahi duenakere egiten du korrika.Euskararensasoia zein dela esango zenuke? Egun inork ezin du esan euskara-ren etorkizuna bermatuta dagoe-nik. Oraindik euskararen egoeralarria dela esango genuke; gaixobatez hitz egin beharko genuke.Gaixoa larriago izan da garai bate-an, eta nik uste dut baloratu eginbehar dela borrokari esker, herrihonek adierazi duela euskara au-rrera atera nahi duela, eta, adieraz-teaz gain, kalean egunerokotasu-nean lehen baino hobeto goazelademostratu du; beraz, bere larrita-sunetik atera nahian gabiltza. Bai-na oraindik adi egon beharko du-gu, eta lan asko egin beharko dagaixoa larritasun horretatik atera-tzeko. Ni baikorra naiz, eta lortukodugula uste dugu. Hori bai: lortze-kotan, adi egon beharko dugu.Zeri egon behar dugu adi? Nondaude arriskuak?Euskarak ez du, egungo baliabide-ekin, etorkizuna bermatuta. Nireustez, oraindik euskararen aurka-ko eraso gordinak izango dira; eta,horrez gain, euskaldunak garenokerabileran sakontzen ez badugu,atal horri garrantzi berezia ema-ten ez badiogu, arriskua dago daki-gun hizkuntza horrek eguneroko-tasunean baliorik ez izateko. Bes-tetik, legediaren aldetik oraindikakats dezente daude. Iparraldean,esaterako, ez da hizkuntza bezalahartzen; Nafarroan, Sagrario Ale-mani entzun nion euskararen le-gea egina dagoela gaztelania de-

fendatzeko, eta oso definizio onairuditzen zait. EAEn, legedi alde-tik berdintasun bat dagoela diru-dien arren, benetan gertatzendena da gurea dela egoera diglosi-ko batean dagoena, eta haren etor-kizuna bermatzeko ez dagoela le-gedia nahikorik. Aurtengo Korrika Trebiñun hasieta Donostian amaitzen da; esa-nahi berezirik al du?Ez du arrazoi berezirik. Korrikakhasi eta bukatu egin behar du, etahorretarako herriak bilatu behardira. Egia esan, Trebiñun badagoeuskara talde bat bizitza oparoaduena eta asko mugitzen dena.Aurreko Korrika Gasteizen amai-tu zen, eta amaiera horretan Tre-biñuko euskara talde horrek apar-teko laguntza eman zigun; eta,aurtengo Korrikarako, Trebiñukoherriak, bere alkatearen gutun

baten bidez, Trebiñun hasteaeskatu zigun. Aurreko guztia kon-tuan izanda, iruditu zitzaigunmerezi zutela sari bat, eta baiez-koa eman genion. Donostianamaituko da, hala egokitzen dela-ko. Jakina da Korrikak hamarurtetik behin hiriburu bat ukitzenduela, eta aurtengoa Donostiarentxanda zen. Bestetik, Maitatu,ikasi, ari …euskalakari mezuare-kin Donostia oso ondo datorkigu.Izan ere, hiriburu guztietan, etaDonostian ere, erabileraren kon-tuarekin ahalegin berezi bat eginbehar dugula uste dugu. Maitatu, ikasi, ari … euskalakarileloa izango da aurtengoa. Zeradierazi nahi izan duzue horre-kin? Zer da euskalakaria izatea?Duela bi urte Korrika prestatzenhasi ginenean, euskararen eta eus-kalgintzaren egoera zein izangozen asmatzen edo pentsatzen hasiginen. Argi ikusi genuen erabile-raren gaia pil-pilean izango zela.Erabilerarena konpondu gabekokontua da, eta Korrikakook gaihori hartzea eta buru-belarri ho-rretan sakontzen hastea erabakigenuen. Hala ere, guri arazotxobat planteatzen zigun, AEK ira-kasten jarduten duen erakundeadelako; baina zezen horri heldu,eta erabileraren aldeko mezua za-baldu behar genuela ikusi genuen.Hori eginda, euskara ikasi behardutenez ezin ginela ahaztu ere iku-si genuen, ezta maitatzen dutenezere. Hori dena esateko, erabaki ge-nuen ez geneukan hitz bat asma-tzea, eta horixe euskalakari hitzada. Kalakaria asko hitz egiten due-na da, eta euskalakaria euskarazhitz egiten duena da. Guk euakala-karia definitu dugu aktibotasunbaten bidez. Hau da, euskarareki-ko egoera pertsonala zeinahi izan-da ere, edozein pauso emangoduen pertsona da euskalakaria. Ez

Page 9: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

Egungo krisialdi ekonomikoaknola eragiten du euskalgintzan?Krisialdia ez da erabakigarria gaihonetan. Diru publikoaren erabi-leran arazo batzuk badaude. Ipa-rraldean, zerbait aurreratu badaere, diru laguntza publikoakurriak dira. Nafarroan ere, aurre-ra egin beharrean atzerantz goaz,eta EAEn, diru laguntza publiko-en politika hobea bada ere, orain-dik ez da nahikoa. Diru laguntzengaia ez dago krisialdiarekin lotu-ta, politika orokorrarekin baizik.Nire ustez helduen euskalduntzeaalor estrategikoa da, eta nabariada Euskal Herrian ditugun gober-nuentzat hori ez dela estrategi-koa. Horregatik, euskararen mun-duari eta helduen euskalduntzea-ri ematen zaizkion diru laguntzakez dira nahikoak egun ditugun jar-duera arruntei eusteko. Beste gau-za batzuen artean, horregatik an-tolatu behar izaten du bi urteanbehin Korrika AEK-k. Euskara-ren eremu osoan euskalduntzeaaurrera ateratzeko Korrikak AE-Kri aportatzen dion dirua bere bi-ziraupenerako ezinbestekoa da.Tristea da 31 urte pasa ondorengauza bera gertatu behar izatea;baina hori da gure errealitate gor-dina. Egun Korrika egin eta askogozatzen dugu, baina Korrikarenhelburuetako bat, euskara susta-tzeko ekitaldia izateaz gain, AE-Kri bere iraupena minimoki ber-matzen dion diru iturria izatea ere

badela. Hemendik 31 urtera, Ko-rrika arduradunarekin hitz egi-ten duen kazetari batek Korrikagozatzeko egiten dugula esateagustatuko litzaidake, eta ez behardugulako. Aurreko Korrikan presoen argaz-

dagoen jende asko dagoelako, eta,ondorioz, euskararen alde egitenden edozer gauzak amorrua eragi-ten duelako. Jende horren helburubakarra euskararen kontra egiteada, eta euskararen alde egiten di-ren jardueretan gezurrak, txarto

ulertze aproposak planteatzen di-tuzte, gizarteak atzera egin dezan.Hori gertatuko dela uste dugu. Bai-na, beste alde batetik, Korrika eus-kararen aldeko manifestazio erral-doia da, eta hori da Korrikak izanbehar duena. Guk jakin badakiguKorrika erakusleiho garrantzitsubat dela, eta denok modu batez edobestez erabiltzen dugula euskara-tik haratago doazen aldarrikape-nak ere egiteko. Horren kontra ezdugu ezer konkreturik; baina eska-tu nahi diogu euskaltzale orori etaEuskal Herriari Korrikaren helbu-ruak errespeta ditzaten eta euska-raren aldeko manifestazioa egindezagun. Bestelako manifestazio-ak izaten direnean, horietara eus-kaltzale asko joaten da, eta plante-atzen diren leloekin bat egiten du-gu bestelako aldarrikapenik egingabe. Beraz, ez dugu ulertzen Ko-rrikaren kasuan edo euskalgintza-ren mobilizazioetan zergatik ezden hori gertatu behar. Trebiñuko PPko alkateak eskain-tza egitea pozgarria da.Gutxisolo elkarteak egin zuen es-kaera, eta Trebiñuko alkateak bi-dalitako eskutitzaren bidez jakingenuen horren berri. Guretzat poz-garria da, eta edozein euskaltzale-rentzat pozgarria izan beharko lu-ke horrelako egoera administrati-boan dagoen lurralde batean onar-tzea badagoela euskaltzaletasuneta euskaldungo bat eta bere tokiabehar duela Trebiñun.

09elkarrizketa ‹‹ korrikaberria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

kiak zirela-eta eraso ugari jasanzenituzten,aurten ere horrelako-rik espero duzue?Bai, espero ditugu; baina espero di-tugu herri honetan eta herri hone-tatik kanpo euskararen alde ez da-goen jende asko dagoelako, kontra

MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Esfortzu eta ilusio banatuen garaia da

DONOSTIA,ZIENTZIAREN ETABERRIKUNTZAREN HIRIA

Zorionak San Telmo!

DONOSTIA,2010EKO TURISMOJOMUGARIKONENAREN SARIA

SAN TELMO MUSEOA

TABAKALERA

Page 10: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

LEKUKOA. Korrikak Bartzelonako kaleak zeharkatzen ditu,eta lekukoa eskuz esku pasatzen dute.BARTZELONAKO EUSKAL ETXEA

KORRIKAK MUGAKGAINDITZEN DITUAtzerrian ere antolatuko dute Korrika,eta,besteak beste,Bartzelona,Madril,New York eta Londresko kaleetan euskararen aldeko aldarria entzungo dute.

K orrikaren arrakastaukaezina da. Urtetikurtera jasotzen duensostengua gero etahandiagoa da, eta

horren lekuko dugu parte hartzenduen jende multzoa. Korrikarenibilbideko edozein tokitan, kirolzapatilak eta txandala jantzita,

jende ugari izaten da, metro edokilometro batzuk egiteko prest.Horrelako korrikalari ugari izan-go da Euskal Herritik kanpo anto-latu dituzten Korriketan ere. Bes-teak beste Bartzelona, Madril,Londres, New York eta Pariskokaleetan ere Korrikaren aldekooihuak entzungo dira.

Bartzelonako kaleak zeharka-tuko ditu Korrikak. LarunbateanEuskal Etxetik abiatu, eta Santsauzoraino iritsiko da. «Lau kilome-tro eta erdiko ibilbidea izango da,eta lekukoa eskuz esku pasatukodugu. Sants auzoan txalapartari,trikitilari eta herri bazkaria izan-go da. 300 lagunentzako bazkaria

antolatuko dugu. Bazkalosteantrikipoteoa eta Esne Beltza eta ElBelda taldeen kontzertuak izangodira», adierazi du BartzelonakoEuskal Etxeko arduradun AitorArrutik.

Urte dezente darama KorrikakBartzelonako kaleak zeharkatzen,eta batzuek ezagutzen dutela adie-

razi du Arrutik. Horretarako ber-tan izaten den correllenguak la-guntzen duela gaineratu du. «Urteasko daramagu Korrika antola-tzen, eta jende askok ezagutzendu. Ezagutzen ez dutenei atentzioaematen die, galdezka etortzen zaiz-kigulako asko. Hemen ere corre-llengua dagoenez, erraza zaiguazaltzea».

Baina Bartzelonako EuskalEtxeko ekimena ez da bere horre-tan geratuko, eta Korrikarenamaierarako Donostian izangodira, kilometro bat egiten. Donos-tiarako bidaia Bartzelonan euska-ra ikasten dabiltzan 600 ikasleen-tzat da, eta helburua korrikaezagutzea eta bertan parte har-tzea da. «Bestetik, asteburua txan-goak egiteko baliatuko dugu.Hemen euskara praktikatzekoarazoak ditugu, eta txangoenbidez, geletatik irten eta euskaralantzeko aukera izango dute ikas-leek. Hala, ostiralean abiatukogara, larunbatean hainbat ekintzaizango ditugu, eta igande goizeanlekukoa eramango dugu, ekitaldiamaieran parte hartu eta Bartze-lonara bueltatuko gara», esan duAitor Arrutik.

Bartzelonako Euskal Etxean 150ikasle dituzte, eta denak behar be-zala hartzeko, arazoak dituzte, tokifalta dela eta. «Guk hiru gela ditu-gu, eta larunbatetarako bost taldeatera zaizkigu, eta beste elkarteeilaguntza eta gelak eskatu beharizan dizkiegu eskolak eman ahalizateko. Oraintxe bertan euskara-rekiko interes handia dago Bartze-lonan, baina baliabide urriak ditu-gu guztiengana iritsi ahal izateko»,adierazi du Arrutik.

HitzaldiaKorrika baino lehen, euskara etaeremu urriko hizkuntzen inguru-ko hitzaldi bat antolatu zuten Bar-tzelonako Euskal Etxean. Horienartean nabarmenena hizkuntzapolitikari buruz izan zen. «EuskoJaurlaritzako, Nafarroako Gober-nuko eta Iparraldeko ordezkariakizaten saiatu ginen, baina Nafarro-ako Gobernukorik eta Iparralde-korik ezin izan zen etorri, tamalez.Lurdes Auzmendi izan zen EuskoJaurlaritzaren izenean, IvonneGriley Generalitateko ordezkarigisa eta Estebe Petrizan Nafarroa-ko Euskara Kultur Elkargokoa.

10 korrika ›› atzerrian berria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

Page 11: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

OIHARTZUNA. Madrilgo kaleetan Korrikaren mezua zabalduko dute.MADRILGO EUSKAL ETXEA

Dena dela, madrildarrek Korri-ka axolagabekeriaz hartzen dutelaadierazi du Gorka Alvarezek, bai-na San Inazio elizan antolatzen di-tuzten ekitaldiak arrakasta izatendutela esan du. Komunikabidee-tan beren ekitaldien berri ematendutela gaineratu du; «baina oihar-tzun gutxi izaten dute», dio EuskalEtxeko euskarako arduradunak.

Londresen euskarazLondresko Euskal Etxeak ere eki-taldi ugari antolatu ditu Korrika-ren harira. Apirilaren 12an Labur-bira film laburren VIII. ekitaldiaizango dute Oxford Housen, etaapirilaren 17an Korrikaren hasie-ra izango da, txalaparta doinu etahainbat animaziorekin. KorrikaWeavers Parketik irtengo da, etaondoren bazkaria egingo dute Ox-ford Hauseko kaperan.

«Weaver Parketik buelta egingodugu. Pankarta eta petoak jantzikoditugu korrika egiteko. Hasierako

11atzerrian ‹‹ korrikaberria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

Ideia Euskal Herrian dauden hiz-kuntza politiken inguruan hitzegitea izan zen», gaineratu duArrutik.

Madrilen KorrikaBerrikuntza ugari izango ditu Ko-rrikak Madrilen. Zazpi kilometro-ko ibilbidea izango du aurten, eta,Euskal Etxeaz gain, UnibertsitateKonplutentseak eta HezkuntzaEskola Ofizialak ere parte hartukodute. Unibertsitate Konplutentse-an Euskal Ikasketen Katedra dute,eta hori dela-eta abiatuko da han-dik Korrika, larunbatean. Halaere, larunbata baino lehen, ostira-lean Paz de Zigandako ikastolakoikasleek kontzertua emango duteSan Inazio elizan eta hainbat oler-ki irakurriko dituzte euskaraz.

Larunbatean, berriz, Korrikaza-leek zapatilak eta kirol jantziajarri eta euskararen aldeko alda-rria egingo dute Madrilgo kalee-tan zehar, hori bai udalak eragoz-penak jartzen ez badizkiebehintzat. «Udalaren baimenekinborrokatzen ari gara, zazpi kilo-metroko ibilbide horretan kalebatzuk itxi beharko dituztelako.Arazorik ez izatea espero dugu»,adierazi du Madrilgo Euskal Etxe-ko euskarako arduradun GorkaAlvarezek.

Gauzak espero bezala irteten ba-dira, Unibertsitate Konplutentse-tik abiatuko da Korrika larunbate-an, eta zazpi km egin ondoren Eus-kal Etxera iritsiko da. «Gran Vian,Senator hotelaren aurretik pasa-tzerakoan geldialditxo bat egin etaIparragirre abeslariari omenaldi-txo bat egingo diogu. GernikakoArbola abestuko dugu, berak hanabestu baitzuen lehen aldiz abestihori», esan du Alvarezek. Ibilbide-an Espainiako parlamentutik pa-satuko da Korrika, eta euskararenaldeko oihuak entzungo dituztebertako lehoiek.

Korrika Euskal Etxera iristean,Korrika txikia abian jarriko dute.10 eta 17 urte bitarteko gazteentzatantolatu dute, eta, ondoren, txala-partari eta Euskal Etxeko dantzataldeen ikuskizuna izango da. Ja-rraian, manifestu bat irakurrikodute Euskal Etxeko, UnibertsitateKonplutentseko eta HezkuntzenEskola Ofizialeko ordezkariek.Ohi den moduan, bazkari eder ba-ten bidez amaituko dute Korrika.

GIROA. Giro bikaina izaten da Korrikak zeharkatzen dituen herrietan,Bartzelonako argazkian ikus daitekeen moduan.BARTZELONAKO EUSKAL ETXEA

ekitaldian, txistulariekin horrela-ko irteera bat egiten dugu, eta, on-doren, Korrika egiten da parkeareninguruan. Korrikan 30 lagun izateaespero dut, eta bazkarian, 50 bat»,adierazi du Londresko EuskalEtxeko kide eta euskara irakasleIñaki Lopez de Luzuriagak.

Londresen bakoitza bere kontu-ra ibiltzen dela aitortu du Iñakik,eta han zerbaiten aldeko ekimenugari izaten denez Korrika besteekintza bat bezala hartzen dutelagaineratu du. «Batzuek interesaazaltzen dute, eta zer den galde-tzen dute, baina orokorrean jende-ari bost axola zaio».

New Yorken ere antolatu duteKorrika, apirilaren 16rako. 20-25 la-gun izatea espero dute eta Bro-oklyngo Williamburg auzoan iza-tea erabaki dute. «Dena EuskalEtxetik gertu dago, eta bukatu etagero, Euskal Etxean bazkari-me-rienda egingo dugu», esan du Ima-nol Botxok.

Page 12: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

ZAINTZA. Korrikako bi furgonetak lasterketa buruan.Korrika babestea da euren ardura.IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

GIRO APARTA,BAINA LAN UGARIBederatzi laguneko bi taldek osatzen dute furgonetan joaten denlantaldea,eta Korrika girotzea eta babestea izaten dute lan nagusia.

G iro bikaina izaten daKorrikan, eta leku-koa eraman beharduten korrikalariekanimo ugari jaso-

tzen dituzte. Batzuk atzeko eta on-doko lagun eta ezagunenak izangodira, baina nabarmenenak Korri-kako furgonetako bozgorailueta-tik entzuten direnak dira. Bertatikateratzen diren oihu, lelo, musikaeta animoek guztiak hauspotzendituzte. Ez dute lan makala izatenfurgonetan joaten direnek, Korri-ka girotzeaz gain, babesteko ardu-ra dutelako.

Bi taldetan banatu dituzte furgo-netan joango diren bederatzi lagu-nak, eta hamalau orduko txanda-tan arituko dira lanean. Hala ere,lehenengo txanda laburragoaizango da, aurreko egunean lanaegin behar izaten dutelako eta osoluzea egingo litzaiekeelako lanal-dia. Horrela, lehenengo txanda ha-mar ordukoa izaten da, hurrengoahamabikoa eta gero hamalaukora

pasatzen dira. «Normalean hama-lau orduko txandak egiten ditugu,hamabikoak eginez gero talde ba-tek gaua ala eguna harrapatuko lu-keelako. Talde bat lasterketan da-goenean, beste taldea aurreratueta lo egiteko dugun lekura abia-tzen da. Bertan dutxatu, afaldu etalo egiten dugu. Ondoren, hamalauorduko txanda hartzen dugu; ho-rrela ibiltzen gara. Horrek suposa-tzen du gure egunak ez direla eguz-ki egunak izaten. Egun bakoitzeanlau orduko aldaketa izaten dugu;egun batean gaueko hamarretanafaltzen dugu, eta hurrengo egu-nean, berriz, goizeko ordubietan»,esan du lasterketa taldeko kide Jo-seba Irazabalek.

Korrika hasi baino lehen, furgo-netak prestatzea izaten da lasterke-ta taldeen zeregin nagusia. Furgo-neta behar bezala margotu, sorgai-luak jarri eta musika ekipoa mun-tatu, besteak beste. Behin Korrikahasita, babestea eta ordutegia bete-tzea izaten da euren lana. «Korrika-

ko egunetan dugun lan nagusia las-terketa mugatzea da; hau da, aurre-aldean furgoneta bat daramagu,eta Korrika horren ostean doa, etagero, beste furgoneta atzean doa,Korrika babesteko. Lehenengo fur-gonetaren lana Korrika girotzea,animatzea eta, azken batean, Korri-ka zaintzea da», esan du Irazabalek.

Ordutegia zainduOrdutegia betetzea ere furgoneta-ko taldearen ardura da. Korrikahasi eta bukatu arte lekukoa ga-raiz helmugara iristea da beraienardura, eta batzutan lasterketamoteldu edo azkartu behar izatendute ordutegiari eusteko. «Beti or-dularia eskutan dugula izatengara herrietara garaiz iristeko. Ba-tzutan jendeari egur asko sartzendiogu, eta kexatu egiten zaigu; bes-tetan, geldotu behar izaten dugu.Korrika kontrolatzea eta girotzeadira lan nagusiak», gaineratu du.Zirkulazioa Ertzaintzaren edo po-liziaren esku izaten bada ere, ba-tzutan bakarrik uzten dituztelaesan du Irazabalek, eta kasu horie-tan beraiek bideratu behar izatendutela adierazi du.

Lasterketan lan astunik egin be-har ez bada ere, fisikoki eta psiko-logikoki gogorra dela aipatu dulasterketa taldeko kideak, etaAnai Handia programa bezalako

12 korrika ›› furgoneta berria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

Page 13: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

onez izaten direnak. Primeranibiltzen dira. Hirietan, berriz, jen-detza izaten da».

Gaueko ordu txikietan jendeabiltzea kostatzen bada ere, urtetikurtera gero eta gehiago biltzen deladio Irazabalek; are gehiago, gauezkorrika egitea gustuko duen jende-rik badagoela aitortu du. «Azke-naldian beti egon da jendea tokiguztietan. Guk lekukoa eramatekoilusioa dugu, kilometroren bat li-bre egonez gero gustura hartukogenuke, baina gauez korrika egiteagustatzen zaion gero eta jendegehiago dago, eta denbora erreku-peratzeko aukera izaten dugu. Bai-na, esan bezala, azken bi ekitaldie-tan ez da kilometro librerik izan».Dena dela, korrikalariren bat edobeste lagundu behar izan dutelaesan du, «gertatu izan delako batenbatek zazpi kilometro egin beharizatea, eta horiek betetzea nekaga-rria denez, gu furgonetatik jaitsieta lagundu izan dugu; pozik, gai-nera! Baina horrelakoak gero etagutxiago gertatzen dira».

Bitxikeriak10. Korrikan hasi zen Irazabal las-terketa taldean lanean, eta bitxi-keria batzuk bizi izan ditu. Aurre-ko Korrikan elurragatik mendatebat pasa ezinik geratu zirela esandu, eta bozgorailu eta horrelako-ak eskutan hartu eta aurrera eginbehar izan zuten. «Beste bateanjendeak leihoetatik ematen zigundirua euskararako. Beste behin,ezkontza batetik ezkongaiakirten eta Korrikan sartu ziren.Gauza pilo bat izan ditugu», diolasterketako kideak.

Gosek egin du aurtengo Korri-kako kanta, baina abesti gehiagoentzungo dira bozgorailuetatik.DJ Bullek kanta batzuk aukeratuditu herrietan sartzen direneanbilduma bat osatzeko. «Hiru kan-taz behin Korrikako kanta izatenda, esan daiteke lo eta guzti bera-rekin egiten dugula; baina behinpasatuta, ez dugu gehiago entzunnahi izaten», esan du Irazabalek.

13furgoneta ‹‹ korrikaberria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

bat dela aitortu du. «Hau AnaiHandia bezalakoa da. Hamar egu-netan bederatzi lagunek dena par-tekatzen baitugu. Korrikan ez dagauza askorik egin behar, bainaordu asko izaten dira lanean, etalotarako gutxi. Azkenean, nekaga-rria izaten da. Argazkilari bat etabeste zazpi lagun izaten gara lane-an. Jendea animatu, pankartekingora eta behera ibili, denetik iza-ten dugu. Lasterketa antolatzendugu», adierazi du Irazabalek.

Gero eta gehiagoTrebiñutik irtengo da aurtengoKorrika, eta eskualde horretanbiztanle gutxi izan arren jendeasko mugituko duela uste du Iraza-balek. Izan ere, ez da jende bera iza-ten herri populatu eta hirietan edoherri txikietan. Azken horietanjende gutxiago izaten da, eta urtebatzuetan lekukoa eramateko ara-zoak izan dituzte. Hala ere, azkenurteotan Korrikaren oihartzunaherri txiki eta bide bazter urrutie-netara iritsi da, eta jendea izatenda bertan. «Azken urteotan Arabaeta Nafarroako lautadak betetzenari direla esango nuke. Duela urtebatzuk, esaterako, pertsona baka-rra agertzen zen Nafarroako Erri-beran, eta zazpi edo zortzi kilome-tro egin behar izaten zituen segi-dan gauez. Askotan, guk lagundubehar izaten genuen lekukoa har-tzeko jenderik ez zegoelako. Bainaegun gero eta jende gehiago hasida mugitzen, eta gauez galduakizaten diren kilometroetan, etaguk egitea espero dugun horietan,15-20 lagun agertzen dira. Gainera,oso giro polita izaten da toki horie-tan. Normalean kuadrillak izatendira, aldez aurretik afari bat egin-da joaten direnak eta oso umore GIROA. Korrikalariei animo eta oihuak botatzen dizkiete furgonetako bozgorailuetatik.GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Bi taldetan banatudituzte furgonetandoazen 9 lagunak,eta14 orduko txandatanaritzen dira lanean

Page 14: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

LURRALDETASUNA.Trebiñuko konderria,administrazioz,Burgosi dagokio,baina Araban dago.BERRIA

EUSKARA ETA LURRALDEABERRESKURATU NAHIAN Trebiñutik irtengo da aurtengo Korrika,eta,Euskal Herrian badago ere,administrazioz,Burgosko lurraldea da.

E uskara galdutako bideaberreskuratu nahiandabil Trebiñuko konde-rrian; hain justu horre-tan dihardute Gutxisolo

elkarteak eta Argantzungo ikasto-lak. Pausoz pauso eta ekinarenekinez, galdutako hizkuntzaberreskuratu nahian dabiltza.

Hamaika oztopo gainditu beharizan dituzte trebiñarrek, eta isiliklan eginez lortu dute burua altxa-tzea. Batzuetan, arnasestuka; bes-teetan, izerditan blai; euskarazgozatzeko, bidea egiteko eta era-kusteko, belaunaldiz belaunaldieuskararen lekukoa transmititze-ko gai izan dira.

Trebiñuko hiribilduaren 850.urteurrena ospatuko dute aurten.1161ean sortu zuen NafarroakoAntso VI.ak, baina, urte horibaino lehen eta ondoren, ibilbidehistoriko asko izan ditu.

Aspaldi jendeztatu zen Trebiñu-ko konderria; horren adierazledira Neolitoan eta Metal Aroan

aurkitutako aztarnak. Lehenengoaztarna historikoak duela 65milioi urte baino lehenagoak dira,eta historiaurreko aztarnategiasko topa daitezke Ihuda eta Rojoibaien arroetan. Garai hartan,herri preindoeuroparrak nagusiziren, adituen arabera, eta bardu-liarren, autrigoien eta karistia-rren arteko muga markatzen du.Trebiñuren izenaren jatorria trifu-nium hitzetik datorrela diote his-torialari batzuek. Aipatu izenak

hiru muga adierazi nahi omen du.Garai haietan, Ibida izena zutenbertako lurrek 1161 arte. Aipatuherriak erromartartu zirenetik,Iruña-Veleia hiri garrantzitsuareneragin esparruan izan ziren. Erro-matar Inperioaren gainbeherarenondoren, barbaroek ezegonkorta-suna ekarri zuten. Baskoia zenlurraldeko jendea, eta euskaraerabiltzen zuten; erromatarrakhemen izanagatik ez baitzuteneten linguistikorik izan, eta, beraz,ez zuten berriz konkistatu beharizan. Horren adierazgarri da Tre-biñuko toponimia gehiena euskaljatorrizkoa izatea.

Erromatarren ondoren arabia-rren inbasioa jasan zuen IberiakoPenintsulak, eta lurralde kris-tauek defentsa lerroak jarri zituz-ten Trebiñuko konderrian etainguruko herrietan. Egun erezutik ikus daitezke aipatu gotorle-kuak; San Formeriokoa, Panguan,eta Trebiñukoa dira horren adie-razle.

XII. eta XIII. mendeetan loraldiekonomikoa izan zen, eliza etabaseliza erromaniko asko eraikiziren, eta horietako asko ikus dai-tezke egun oraindik. Batzuk oso-rik daude, eta beste batzuk, berriz,erabat hondatuak.

Zerbitzuen trukeUrte gorabeheratsu eta odoltsuakizan ziren garai hartan, eta gudakohikoak izaten ziren. GaztelakoAlfontso VIII.ak Gipuzkoa etaAraba mendean hartu zituen,baina ez zuen lortu Trebiñu men-deratzea hasiera batean, azkeneraarte defendatu baitzuen bereburua. 1366. urtean, GaztelakoEnrique II.a erregeak Trebiñukojauntza eman zion Pedro Manri-queri, egindako zerbitzuarentruke; handik aurrera, jauntxohorren agintepean egon zen koro-aren agintepean zegoena. Gertae-ra horrek ondorio garrantzitsubatzuk ekarri zituen. Izan ere,Nafarroako Erreinuaren mugaki-de zen Bernedo aldean, eta Gazte-lako erregeak hari kontra egitekogerra buruan ipini nahi izan zuenleinu hori.

Mende bat beranduago, koroakTrebiñuko konde titulua emanzion Diego Gomez Manriqueri,1453an.

Argantzun beste aristokrata

14 korrika ›› historia berria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

Page 15: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

ZABALDU. Korrika,Argantzundik pasatzen.Ikastola du Argantzunek,eta euskara berreskuratu dute.RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

AZTARNAK.Trebiñuko konderrian eraikin zahar ugari daude;argazkian,San Formerioko gotorlekua.JOSEAN GIL-GARCIA

15historia ‹‹ korrikaberria2011ko apirilaren 6a,asteazkena

batzuen esku geratu zen, belasko-tarren esku hain zuzen. Belaskota-rrak eta manriketarrak etsaiakziren.

EskariaBaina jauntxoaren presentziak ezzuen trebiñutarren nahia kikildu,eta, Aguraingo eta Gasteizko udal-batzarekin batera, Trebiñuk Ara-bako ermandadean sartzea eskatuzuen 1417an, baina ez zen bete ha-ren eskaria. 1463an, ermandadeaeratu zuten, eta Arabako lurralde-aren mugak ezarri. Trebiñu mugahorietatik kanpo geratu zen, nahizeta 1417an sartzeko saio hori egin.Argantzun, berriz, ermandadekokide izan zen, eta, XV. mendearenbukaeran, zergatia oraindik argi-tzeko dagoela, ermandadetik irtenzen.

Garai haietan jauntxoak zituz-ten interesean arabera ohikoa zenlurralde batzuk beste batzuetatikbanatzea, edo beste batzuetaragehitzea. Baina manriketarrenitzalak handitzen jarraitu zuendenborarekin; 1482. urtean Naia-rako Duketza jaso zuen PedroManriquek errege-erregina katoli-koek emanda, eta 1520an Espainia-ko handien aukerako elitean sartuzuen Carlos I.a erregeak.

Mendearen amaieran, Konde-rriaren gainbehera etorri zen.Konde oinordetza kontuko auziek,jabetza eta lur salmenta prozesubaten hasiera izan ziren, eta, ondo-rioz, kondeen eta konderriaren ar-teko loturak desegin ziren.

Ermandadeak gero eta arrakas-ta handiagoa izan zuen, eta insti-tuzio publiko baten abiapuntubilakatu zen, Arabako probintzia.Instituzio berri horrek lurraldekobiztanleen gaineko jurisdikzioazuen; gobernatzeko era berezia eta

koroarekin harreman bereziakzituen. Gainontzeko ermandade-ak Errege-Erregina Katolikoekdesegin zituzten, baina Arabakoermandadeari estatus berezi batedo erregimen feudala eman zio-ten.

Trebiñu eta Argantzun prozesuhorietatik kanpo geratu ziren, eta,Arabako herritarrek ez bezala,beste erregimen juridiko bat izanzuten. Trebiñuko biztanleak jaun-txo baten agintepean jarraitu zu-ten; hark izendatzen zuen justizia-ko arduraduna, eta izaera feudale-ko tributuak jasotzen zituen.

Hala ere, trebiñarrek ez zutenetsi, eta Araban sartzen ahalegin-du ziren berriz ere: 1646an, Trebi-ñuko Konderriko eta Hiribildukobiztanleak Pedruzon bildu etaArabako herrialdean sartzeaeskatu zuten, baina Felipe IV. erre-geak eskaera baztertu zuen. Tre-biñarrek Araban sartzeko eginda-ko lehenengo eskaria izan zen, eta,ordutik aurrera, gehiago etorri

ziren. 1710. urtean, Trebiñuko biz-tanleak berriz saiatu ziren Ara-ban sartzen.

1833an, Espainiako Estatukoprobintzien mapa egin zuten, etabeste estatus juridiko bat izateaizan zen aitzakia, Trebiñu Arabanez sartzeko. Arabako izaera feuda-lak eragotzi zuen Trebiñu berega-natzea. 1876an izaera feudala gal-du zuenean, konderria beregana-tzea eskatu zuen, baina ez zuenlortu.

AhaleginakHandik aurrera, Araban sartzekoahalegin asko egin zituzten, XX.Mendean batez ere. 1940. urteanudalek eskatu zuten, eta 1958anVatikanoko nuntzioak eta kontze-juek. 1980an, Trebiñuko UdalakBurgostik bereiztea eskatu zuenberriz, baina ez zuen arrakastarikizan. 1998an, herri galdeketa eginzuten, eta gehiengoa Araban sar-tzearen aldekoak zirela argi ager-tu zen.

Trebiñukohiribilduaren 850.urteurrenaospatuko dute aurten1161ean sortu zuenNafarroako AntsoVI.ak; horren aurretiketa ondotik,historiaaskotarikoa izan du

Page 16: berria Bixente Merino 17.Korrika · 2011-04-06 · berria asteazkena,2011ko apirilaren 6a testuak:Bixente Merino 17.Korrika EUSKALAKARI, ETA LASTERKARI ANDONI CANELLADA / ARGAZKI

TEKNOLOGIA. Gazteek teknologia berrien erabileran duten ezagutza eta zaletasuna kontuan izan dute Euskalaklip lehiaketan.GUREAN EUSKARAZ ELKARTEA

FINALERA. Eneritz Artetxek Bizkaiko Euskalaketa lehiaketa irabazi du,etaDonostiako finalean izango da.DANEL LAUZIRIKA / BUSTURIALDEKO HITZA

TEKNOLOGIA BERRIEN ETAANTZEZLANEN LEHIAKETAEuskalaketa eta Euskalaklip lehiaketen bidez bakarrizketak eta ikus-entzunezkoen sorkuntzak saritu nahi izan dituzte.

E uskalaketa eta Euskala-klip lehiaketak izan diraaurtengo Korrika Kul-turalaren berrikuntzanagusiak. Lehenengo

kasuan Euskal Herriko Antzerki-zale Elkartearen laguntza izan du;bigarren kasuan, berriz, ikus-en-tzunezkoen sorkuntzari aukeraeman eta bideo lehiaketa bat abianjarri du.

Euskal Herriko Antzerkizale El-kartearen laguntzaz, «euskalaka-ririk onena» aukeratzea da Euska-laketaren helburua. Martxoankanporaketak egin ondoren, apiri-laren 17an jokatuko dute finala,Donostian, Korrikaren amaiera

ekitaldian. Lehiakide bakoitzak bilan egin beharko ditu: batetik, par-taide bakoitzak aurretik prestatu-tako zortzi minutuko gai librekobakarrizketa bat egingo du; beste-tik, Euskalakari gaia hartu, etabost minutuan horri buruzko ba-karrizketa bat egin beharko dute.

Eneritz Artetxe Bizkaiko lehia-ketako irabazlea izan da, eta Do-nostiako azken saioan izango da.Gernikan jaiotako aktore horrektaula gainean eskarmentu handiadu, eta antzerki zein telebista saiougaritan parte hartu du.

Euskal Antzerkizale Elkartea-ren bidez hasi zen Eneritz baka-rrizketa lehiaketa batean partehartzen, eta horretan hasi zela,Korrikak ere horrelako lehiaketabat antolatuko zuela esan zioten.«Gauza berri bat zela, eta anima-tzeko esan zidaten; eta animatu

egin nintzen. Gainera, Korrikabultzatzeko ere balio du, eta baka-rrizketak euskaraz egitea oso ga-rrantzitsua da euskararentzatere», adierazi du Eneritz Artetxek.

Eneritzentzat zailena Euskala-kari hitza erabili eta horri buruzkobost minutuko saioa egitea izanda. «Gai librean nahi duzuna pres-tatu dezakezu, nahi duzun edozergauza barregarri edo okurritzenzaizun edozer presta dezakezu,baina Euskalakari kontuan, hitzaerabili ez ezik, gaia horri buruz iza-tea oso zaila zen. Hala ere, antola-kuntzak esan zidanaren arabera,nire bigarren saioa hobeagoa izanzen gai librekoa baino. Beraz, inoizez dakizu noiz asmatuko duzun»,esan du aktoreak.

Finala Donostian izango da, api-rilaren 17an. Finalean ere saiolibreko bakarrizketa bat eginbeharko dute, bai eta Euskalakarigaia eta hitza erabili beharrekosaio bat ere. «Nik nire saioan mol-daketa batzuk egingo ditut, aurre-ko saioan konturatu nintzelakogauza batzuk ondo funtzionatuzutela, baina beste batzuk ez», dioArtetxek.

Bakarrizketen kontua oso gaigarrantzitsua da Eneritz Artetxe-rentzat, eta euskarari gauza onakekar diezaiokeela uste du. «Nikkontu horretan sinesten dut, etaeuskarari gauza onak ekar dakio-ke, batez ere euskalkien eta ahoz-kotasunaren kontuan», esan du.

Teknologia berriakKorrikaren antolatzaileek Eskala-klip lehiaketa antolatu dute, gazte-ek teknologia berrien erabileranduten ezagutza eta zaletasuna ain-tzat hartuta. Bideo laburren lehia-keta da Euskalaklip, eta 43 lan jasodituzte. Horietako bat DurangokoGurean euskara taldeak bidalita-koa da. Korrikako kontuak jarrai-tzen ari zirela, euskalaklip bat egi-teko aukera zegoela ikusi zutelaadierazi du bertako koordinatzaileMaite Unzaluk. Egindako lanare-kin pozik daudela adierazi du, gaz-teentzat webgune batean agertzendirela ikustea «pozgarria» delako.Gurean euskaraz taldea Berbaroproiektuaren barruan dago, etaatzerritarrentzat da, Durango, Iu-rreta eta Berrizen. Gazte gehienakAfrikakoak eta Hego Amerikako-ak direla esan du Unzaluk.

16 korrika ›› lehiaketa berria2011ko apirilaren 6a,asteazkena