Korrika 17 sarean

Click here to load reader

  • date post

    28-Jun-2015
  • Category

    Education

  • view

    694
  • download

    5

Embed Size (px)

description

Multimedia Komunikazioa EHU-EITB Unibertsitate Masterreko ikaslea naiz. A1 Moduluari dagokion lan honetan hiru irakasgai uztartu ditut: erakunde komunikazioa hartu dut abiaburu eta aukeratutako erakundearen estrategia informatibo berriak aztertu ditut. Eta lana borobiltzeko, komunikazio emozionalaren inguruko eskoletan jasotakoak praktikan jartzen saiatuko naiz lan honen aurkezpen egunean. AEK-k antolatutako 17. KORRIKAren Sareko komunikazioa aztertzen aritu naiz 2011ko martxoan zehar, azterketa kualitatibo horren emaitza duzu esku artean

Transcript of Korrika 17 sarean

  • 1. 1

2. Multimedia Komunikazioa EHU-EITB Unibertsitate Masterreko ikaslea naiz. A1 Moduluari dagokion lan honetan hiru irakasgai uztartu ditut: erakunde komunikazioa hartu dut abiaburu etaaukeratutako erakundearen estrategia informatibo berriak aztertu ditut. Eta lana borobiltzeko,komunikazio emozionalaren inguruko eskoletan jasotakoak praktikan jartzen saiatuko naiz lanhonen aurkezpen egunean. AEK-k antolatutako 17. KORRIKAren Sareko komunikazioa aztertzenaritu naiz 2011ko martxoan zehar, azterketa kualitatibo horren emaitza duzu esku arteanAURKIBIDEASARRERA _________________________________________________________________ 3. orKORRIKA: LASTERKETA BAINO GEHIAGO _____________________________________ 4. orZER DA KORRIKA? ____________________________________________________ 4. orNORK ANTOLATZEN DU? ______________________________________________ 4. or17. KORRIKA _________________________________________________________ 5. orMEZUA ______________________________________________________________ 6. orOMENDUA: EUSKALTZAINDIA ___________________________________________ 7. orKORRIKA 17 SAREAN _______________________________________________________ 8. orWEB GUNEA _________________________________________________________ 9. orFACEBOOK __________________________________________________________ 9. orTWITTER ___________________________________________________________ 10. orFLICKR ____________________________________________________________ 10. orYOUTUBE __________________________________________________________ 10. orLIVESTREAM _______________________________________________________ 10. orEKINTZA BEREZIAK __________________________________________________ 11. orKOMUNIKAZIO LAN TALDEA ________________________________________________ 12. orNORK/ZER __________________________________________________________ 12. orLASTERKETA _______________________________________________________ 12. orONDORIOAK _____________________________________________________________ 13. or 2 3. SARRERAErakunde komunikazioa irakasgaia hasi nuenean lan honetarako gaia zein izan zitekeenhausnartzen jarri nintzen. Orduantxe egin nintzen KORRIKA 17 Facebook-eko orriaren zale etahortik tiraka, KORRIKAk edizio honetarako prestatu duen Sareko komunikazioaren mapa zein denikusten hasi nintzen.Bestelako estrategia informatibo baten aldeko lanketa egiten saiatzen ari direla iruditu zitzaidan etaSarean nabigatzen hasita, konturatu nintzen modulu honen amaierako lanerako gai aproposa zelahauxe: KORRIKA 17 SAREAN. Erakunde baten estrategia informatibo berria zein den eta nolaegiten den aztertzea.Behin gaia zehaztuta metodologia kualitatiboa erabili dut azterketarako. Behaketan oinarritu naizeta elkarrizketa batekin osatu dut jasotako informazioa. Lehenik eta behin Sarea aztertu dut,KORRIKA 17 web gunea eta hortik abiatuta aurkitutako Interneteko beste kontu guztiak. Eta gero,[email protected] helbidearen bidez nire asmoa azaldu nien: nor nintzen eta zer egitekoasmoa neukan. Mezuan elkarrizketa bat egitea gustatuko litzaidakeela adierazi nien, eta beraienesku utzi nuen modua (aurrez aurre, telefonoz zein e-postaz). Egun batzuk pasata, Ana CastroKORRIKA-ko prentsa arduradunak erantzun zidan eta neuzkan galderak e-postaz bidaltzeko etahoriei erantzuteko prest agertu zen, bai bera eta baita, Igor Elordui, KORRIKA 17-ko prentsaarduradun nagusia. Hortaz, galdetegia pasa nien eta zehatz zehatz erantzun zituztenplazaratutako galdera guztiak. Oso atseginak eta lagungarriak izan dira.Datu guztiak batutakoan lana erredaktatzen hasi nintzen. Hainbat grafiko egin nituen datuakhobeto ulertzeko eta behin dena erredaktatuta, aurkezpena prestatu nuen. Lan honen helburua ezda KORRIKA 17ren lana kritikatzea, ezta bere Sareko komunikazio kanpainaren abilezia edotahutsuneak agertzea. Helburua Interneteko komunikazioa nola gauzatu duten azaltzea da;horretarako zein euskarri erabili dituzten, nola egin duten lan eta nortzuk aritu diren lan horretan.Beraz, azterketa honen emaitza, KORRIKA 17ren Sareko komunikazio kanpainaren nondiknorakoek osatzen dute. Apirilaren 7tik 17ra egingo den euskararen aldeko lasterketaren Sarekokomunikazioa nola gauzatu den azaltzen da jarraian datozen orrietan.3 4. KORRIKA: LASTERKETA BAINO GEHIAGOZer da KORRIKA?AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da.Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien egunerokolana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.1980an Euskal Herria Oatitik Bilbora zeharkatu zuen 1go KORRIKA antolatu zenetik, euskararenalde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 16 Korrika eta30 urte igaro dira.Nork antolatzen du?AEK-k, euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duenerakundeak. Hori lortzeko helduen euskalduntze eta alfabetatze alorrak jorratzen ditu: euskaraeskolak, ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kulturekitaldien antolakuntza, euskara erabiltzeko mintzalagun programak, lantegi eta erakundeennormalizazio planen diseinu eta gauzapena, eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak.Lehenengo alfabetatze taldeak 1965 inguruan sortu ziren, eta urte hartan antolatu zenalfabetatzearen aldeko lehenengo kanpaina. Alfabetatze arloa jorratzeaz gain, alfabetatze taldeakEuskal Herri osoan sortzen ziren neurrian, agerian geratu zen euskara irakatsi beharra euskararikez zekien euskal herritar multzo handiari. Horixe izan da AEKren urteotako zeregina. Halaxe sortuzen eta mugimendu hori guztia Euskaltzaindiak babestu eta bultzatu zuen, gau-eskola izenekoaketa, geroago, euskaltegiak.Gaur egun, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugueta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. Horretarako,500 irakasle baino gehiago ditu euskara eskolak ematen 100 euskaltegi eta gau-eskola bainogehiagotan banatuta; eta horrez gain, normalizazio planak bideratzen laguntzeko zerbitzua,erabilera bultzatzeko programak, itzulpen zerbitzua eta AIZU! Aldizkaria ere badauzka, besteakbeste.Horiei laguntzeko, baina batez ere Iparraldeko eta Nafarroako beharrei erantzun ahal izateko,jakina baita eremu administratibo horietako euskaltegi eta gau-eskolek ez dutela inondik ere behar4 5. dituzten diru laguntzak jasotzen, baliatuko ditu AEK-k KORRIKA 17rekin bilduko dituen ekarpenak.17. Korrika2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko duhamazazpigarrenez Korrikak. Trebiun hasiko da euskararen aldeko lasterketa eta apirilaren 17anamaituko da Donostian. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietakomilaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Hona ibilbidea:KORRIKA hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometrokorrikalarien artean; lekuko horren barruan KORRIKA helmugara iristean, euskaldun ezagun batekirakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena. 5 6. MezuaKORRIKA 17ren lema aurkezteko egin duten mezua:Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitubehar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari?AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena,ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA da:Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendariaEuskaraz sortzen duen artista.Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.Euskara sustatzen duen herritarra.Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria.Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturginaEuskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona.Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa.Euskalakaria alaia da.Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da.Euskalakaria bizizalea da.Euskalakaria naiz ni.Euskalakaria haiz hiEuskalakaria da bera.Euskalakariak gu gara.Euskalakaria zara zu.Euskalakariak zuek zarete.Euskalakariak haiek dira.Korrika egiteko, grina eduki, oinez jakin eta abiatu egin behar da. Erortzeko beldurrik gabe.Euskaraz egiteko, maitatu, ikasi eta aritu egin behar da. Hanka sartzeko beldurrik gabe.Tipi-tapa, tipi-tapa Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garrantzia etaprotagonismoa aldarrikatu nahi ditugu.Tipi-tapa, tipi-tapa Bakoitzaren abiapuntua zeinahi dela ere, herritar guztiak euskalakari izangodiren Euskal Herria da Korrikaren azken helmuga. Euskal Herri euskalduna da AEKren azkenhelburua.Maitatu, ikasi, ari euskalakari! 6 7. : 1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond. Euskara erabiltzekohelburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarakourratsak ematen dituena.Omendua : EuskaltzaindiaHizkuntza baten biziraupenerako beharrezkoa da hiztunek erabiltzen jarrai dezaten eta seme-alabei erakuts diezaieten baldintza egokiak sortzea. Baldintza horien artean, UNESCOk adieraztenduenez, hitz egiten den hizkuntzaren sistema idatzia ezartzea eta modu ofizialean erakusteadaude.Euskaltzaindia, euskararen lurralde osoa aintzat harturik, euskal hizkuntzaz arduratzen denerakunde ofiziala da. 1919an sortu zenetik euskara babestea du xede, eta euskarari buruzkoikerlanak egiteaz gain, berari dagokio hizkuntzaren normalkuntzarako arauak ematea.Euskaltzaindia euskararen egitura linguistikoa eta gramatikala eraikitzen aritu da sortu zenetik, eta1968an euskara batuaren arauak zehazten hasi zen. Zalantza gutxi dago gaur egun euskarabatuak euskararen biziraupenari eta erabilerari berari ekarri dien onurari buruz. Euskara batuakjendartearen eta bizitzaren esparru moderno guztietan izan du eragina (hedabideetan, literaturan,zientzian, harreman pertsonaletan eta, nola ez, irakaskuntzan), eta horietan guztietan bermatu dubere erabilera. Eta euskalduntze lana ber