Antzerki zikloa datorren · 2019. 10. 17. · UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak...

8
2009ko martxoaren 7a, larunbata::: 2.850 zka. ::: www.kronika.net ANTZEZLANA ‘Hipo eta Tomax’ umeentzat gaur Hipo eta Tomax antzerki ikus- kizuna izango da gaur Atsegindegin, umeentzat, arratsaldeko 17:30etan. ❙❙ UDALA Udaletxea irekita gaur Gaur irekita egongo da Udaletxea, eta herritarrak bertara joateko aukera izango dute gestioak egitera. Goizeko 10:00etatik 13:00etara. ❙❙ PELOTA Olaizola eta Mendizabalen partidua gaur Olaizola IIak eta Mendizabal IIak gaur jokatuko dute Binakako Txapelketako semifi- naletako 2garren partidua, Berasaluze VIIIa eta Beginoren kontra. Partidua Iruñeako Labriten izango da, 18:00etatik aurrera. ❙❙ PRESOAK Urtzi Garciari harrera egin zioten atzo Urtzi Garcia, ostegunean as- katu zuten preso hernaniarrari harrera egin zioten atzo. /2 UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak dituzten obrak direla eta, bihar, eguerdiko 13:00etatik 15:00etara, ura moztuko dutela zenbait auzo eta zonaldetan, hain zuzen honakoetan: Zikuñaga bailarako 1-14 arteko etxee- tan, Zikuñaga bailarako 47, 48 eta 64-83 arteko etxeetan, eta Eziago, Lastaola eta Ibarluze poligonoetan. ❙❙ Ura moztuko dute bihar zenbait zonaldetan Txantxillan hitzartutako etxebizitza erosteko baldintza berria TXANTXILLAN 178 etxebizitza egingo dituzte laister. Horietako 89 pre- zio librekoak izango dira, beste 56 Babes Ofizialekoak, eta 33 hi- tzartutakoak. Hitzartutako etxeak promotorak saldu eta adjudikatuko ditu, Udalak jarritako baldintzak betez gero. Orain arte bi baldintza bete behar ziren: herrian errroldatua egotea eta beste etxebizitzarik ez izatea. Orain berriz, Udala baldintza berri bat eranstea aztertzen ari da. Baldintza berriaren arabera, hitzartutako etxebizitza baten erosleak ezin- go du urtean 44.500 euro baino gehiagoko diru sarrerarik izan. /3 Atxiloketa eta miaketak salatzeko manifestazioa atzo AZKEN egunetan herrian izan diren miaketak, eta Iraitz Santakruz askatzea eskatzeko manifestazioa atera zen atzo, Plazatik. Iraitz askatu lema zuen manifestazioan herritar ugari bildu ziren. Atxilotuaren familiak jakinarazi duenez, Iraitz Santakruz Oiartzungo Ertzain-etxean dago inkomunikatuta. Manifestazioak izango dira, egunero 20:00etan, atxilotua askatzea eskatzeko./2 Laburrak/2 KIROLAK: futbola, errugbia, pelota.. /6 ESKELAK /6 `Haizea entzuten’ Chillida Lekun/8 G G A A U U R R K K R R O O N N I I K K A A N N ERREPORTAJEA: Antzerki zikloa datorren astean Biterin /4-5

Transcript of Antzerki zikloa datorren · 2019. 10. 17. · UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak...

Page 1: Antzerki zikloa datorren · 2019. 10. 17. · UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak dituzten obrak direla eta, bihar, ... 70 17 telefonoan, ... KORRIKA Korrika-ko materiala

2009ko martxoaren 7a, larunbata::: 2.850 zka. ::: www.kronika.net

� A N T Z E Z L A N A

‘Hipo eta Tomax’umeentzat gaur

Hipo eta Tomax antzerki ikus-kizuna izango da gaurAtsegindegin, umeentzat,arratsaldeko 17:30etan. ��

� U D A L A

Udaletxea irekita gaur

Gaur irekita egongo daUdaletxea, eta herritarrak bertara joateko aukera izangodute gestioak egitera. Goizeko10:00etatik 13:00etara. ��

� P E L O T A

Olaizola etaMendizabalen partidua gaur

Olaizola IIak eta MendizabalIIak gaur jokatuko duteBinakako Txapelketako semifi-naletako 2garren partidua,Berasaluze VIIIa etaBeginoren kontra. PartiduaIruñeako Labriten izango da,18:00etatik aurrera. ��

� P R E S O A KUrtzi Garciari harrera egin zioten atzo

Urtzi Garcia, ostegunean as -katu zuten preso hernaniarrariharrera egin zioten atzo. /2

UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak dituztenobrak direla eta, bihar, eguerdiko 13:00etatik 15:00etara,ura moztuko dutela zenbait auzo eta zonaldetan, hainzuzen honakoetan: Zikuñaga bailarako 1-14 arteko etxee-tan, Zikuñaga bailarako 47, 48 eta 64-83 arteko etxeetan,eta Eziago, Lastaola eta Ibarluze poligonoetan. ��

Ura moztuko dute bihar zenbait zonaldetan

Txantxillan hitzartutako etxebizitza erosteko baldintza berria

TXANTXILLAN 178 etxebizitza egingo dituzte laister. Horietako 89 pre-zio librekoak izango dira, beste 56 Babes Ofizialekoak, eta 33 hi-tzartutakoak. Hitzartutako etxeak promotorak saldu eta adjudikatukoditu, Udalak jarritako baldintzak betez gero. Orain arte bi baldintza betebehar ziren: herrian errroldatua egotea eta beste etxebizitzarik ez izatea.Orain berriz, Udala baldintza berri bat eranstea aztertzen ari da.Baldintza berriaren arabera, hitzartutako etxebizitza baten erosleak ezin-go du urtean 44.500 euro baino gehiagoko diru sarrerarik izan. /3

Atxiloketa eta miaketak salatzeko manifestazioa atzo

AZKEN egunetan herrian izan diren miaketak, eta Iraitz Santakruzaskatzea eskatzeko manifestazioa atera zen atzo, Plazatik. Iraitzaskatu lema zuen manifestazioan herritar ugari bildu ziren.Atxilotuaren familiak jakinarazi duenez, Iraitz SantakruzOiartzungo Ertzain-etxean dago inkomunikatuta. Manifestazioakizango dira, egunero 20:00etan, atxilotua askatzea eskatzeko./2

Laburrak/2

KIROLAK: futbola,

errugbia, pelota.. /6

ESKELAK /6

`Haizea entzuten’ Chillida

Lekun/8

GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

ERREPORTAJEA:

Antzerki zikloa datorren

astean Biterin /4-5

Page 2: Antzerki zikloa datorren · 2019. 10. 17. · UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak dituzten obrak direla eta, bihar, ... 70 17 telefonoan, ... KORRIKA Korrika-ko materiala

22009-III-7 larunbata

� H E R N A N I I N S T I T U T U ADatozen hilabeteetako ikastaroak

Datozen hilabeteetan ikastaro berriak eskainiko dituzteInstitutuan. Hobetuz-en bidez honakoak egin daitezke:CNCko fresagailua (46 ordu; astelehenean hasteko);Domotikako korronte eramaileak (30 ordu; martxoaren17an hasteko); automatismo neumatikoak (40 ordu; api-rilaren 22an hasteko); automatismo hidraulikoak (36ordu; maiatzaren 18an hasteko); izena emateko esko-lan bertan edo www.hernanibhi.com-en.

Langabetuentzako honako ikastaroak daude: CADHerreminta (120 ordu; martxoaren 23an hasteko); CNCtornu eta fresagailua (100 ordu); izena emateko Lanbi de -ko bulego batera joan behar da. Nazaret-Kutxak an to -latuta, azala zaintzeko eta makilatzeko ikastaroa (erdaraz-koa hasia dagoeneko; euskaraz apirilaren 27an hasteko);izena emateko www.kutxasocial.net-en edo 902 540 040telefono zenbakian. Osalanen gela iraunkorrean, eraikun-tzan lan egiten duten langileentzat, arrisku lanetan neu-rriak hartzeko ikastaroa (hilabetero, azken ostiralean);izena emateko eskolan bertan. Hauetako edozein ikasta-rori buruzko informazioa www.hernanibhi.com-en. ��

� T A I L E R R AHaurdunaldiaren inguruan

Berdintasun Kontseiluak Udal Berdintasun Arloarekin elkar-lanean, haurdunaldiari buruzko 20 orduko tailerra antolatudu. Tailerra martxoan 10ean hasi eta maiatzaren 5a arteizango da, egunean 2 ordukoa. Izena eman nahi duenakastelehena arte izango du au kera 15 euroren truke honakolekuetan: Udal Berdintasun Arloan (Sandius terri 1), 943 33

70 17 telefonoan, edo [email protected]. ��

� M U S T X A P E L K E T A KSagastialde elkartean

Oraindik izena eman daiteke Sagastialde elkarteko mustxapelketan. Elkartean eman behar da izena, bikoteko 10euro jarrita. Hilaren 22ra arte eman daiteke izena. ��

Peña Otaño elkarteanPeña Otaño elkartean ere antolatu dute txapelketa. Da to -rren larunbatera arte, eman daiteke izena, elkartean. ��

Santa Barbara elkarteanSanta Barbara elkartean berriz, bihar bukatuko da bikote-kako mus txapelketan izena emateko epea. ��

� K O R R I K A Korrika-ko materiala salgai gaur

Aurtengo Korrika materiala erosteko aukera izango da gaur,eguerdi aldera, Kixkal taberna parean. Bestalde,da goeneko erosi daitezke Korrikako kilometroak,AEK diruz laguntzeko. Informazioa, 943 557 354telefono zenbakian. ��

� Z I N E A B I T E R I NHelduek ‘7 almas’ eta txikiek ‘El reino de los chiflados’

Gaur eta bihar helduentzako 7 almas pelikulaemango dute; drama da eta Will Smith da pro-tagonista. Gaur 19:30etan eta 22:30etan, etabihar 19:30etan. Umeek El reino de los chifla-

dos izango dute, animazioko pelikula, eta abenturetakoa.Gaur eta bihar izango da, 17:00etan, Biterin. ��

� G O I Z E G U Z K IGoizeko paseotxoa gaur

Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideak paseatzera aterako diragaur, herri inguruan, eguraldia lagun. Urteko lehendabizikoirteera dute, eta goizeko 10:00etan abiatuko dira egoi -tzatik. Egoitzako tabernan egingo dute hamaiketakoa. ��

� I B I L A L D I N E U R T U A1.000 gazte inguruk ibilaldi neurtuaegingo dute bihar

Ibilaldi neurtua egingo dute bihar herriko 1.000tik gora gaz tek.Plazatik abiatuko dira eta Osiñaga eta Eziagon ba rrena buel-ta eginez, plazara itzuliko dira. Ibilbi dea hiru or du eta erdikoaizango da gutxi gora behera, eta erregulartasuna eta azkarta-suna baloratuko dira. 8:30etan abiatuko dira Plazatik. ��

Urtzi Garciari

harrera egin zioten

atzo iluntzeanURTZI Garcia preso herna -niarra askatu zuten oste gu -nean, 30.000 euroko fidan tzaordaindu ondoren. Ha sie rabatean, harrera ostegun gau -ean egiteko asmoa ba zutenere, azkenean atzo ilun tzeanegin zioten.

Herritar asko bildu zirenbertan, espetxetik atera be -rri a ri ongi etorria egitera. Bidan tzarik agurra dantzatuzio ten eta bere argazkia ken -

du zuen, beste presoen ar -gazkien ar tetik.

2007an atxilotuaUrtzi Garcia 2007ko iraila ren24an atxilotu zuen Frantzia koPoliziak, Lapurdin eta Be heNafarroan egindako sare ka -dan. Espainiako Barne Mi nis -teritzak ETArekin erlazionatuzu en. Espainiaratu ondoren,So to eta Valentziako espe -txean izan da ordutik. ��

Manifestazioa izan zen atzo azken

atxiloketak eta miaketak salatzekoMANIFESTAZIOA izan zenatzo herrian azkenaldian izandi ren mia ketak eta IraitzSantakruzen atxi lo ke ta sala -tzeko. Iraitz askatu lema peanhe rritar ugarik egin zuen batdeialdiarekin.

Au rrerantzean egune roegin go di tuzte mani festazioak,20:00 etan, Gudarien plazatikabiatuta.

Iraitz SantakruzinkomunikatutaIraitz Santakruz ostegun arra -tsaldean atxilotu zuen Er -tzaintzak, Lizeaga kalean, bereetxe inguruan. Atzo manifestazioaurrean jakinarazi zutenez, IraitzSantakruz Oiartzungo Ertzain-etxean dago inko munikatuta, etamediku baten bisita izan duorduro. Atxi lotua Madrilera era -

matekoa dutela ere jakinarazidute, Au dientzia Nazionalera.

Atzo aipatu zuten, baita ere,azken egunetan Hernanin 4 mia -keta izan direla; tartean Irai tzSantakruzen etxea miatu zuten,23:00etatik aurrera, atxilotuabertan zela. Eta azkenik, salatuzuten Ertzain tzak egun horietanizan duen «inpunitatea etaharrotasuna». ��

Page 3: Antzerki zikloa datorren · 2019. 10. 17. · UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak dituzten obrak direla eta, bihar, ... 70 17 telefonoan, ... KORRIKA Korrika-ko materiala

2009-III-7 larunbata

3

Erosleen diru sarrerak kontuan hartu nahi ditu Udalak,

Txantxillan hitzartutako etxe bat erosteko

ASTEAZKENEAN HirigintzaBa tzordea bildu zen eta bal -dintza berri bat eranstea azter -tu zen, Txan txillan hitzartu -tako prezioko etxe bizitza bateskuratzeko. Eran tsiko denbaldintza da, eska tzaileenurteko diru sarrerak 44.500euro baino gehiago ez izatea.

Baldintza berriaOrain arte bi baldintzazeuden Udalak promo -torarekin egindako hitzarme -nean hitzartutako 33 etxehorietako bat eskatzeko: Her -nanin izena emanda ego tea etabeste etxebi zitza rik ez izatea.

Orain berriz, Udala baldin -tza berria eranstea be giratzenari da, hain zuzen, etxe horiekeskatzen dituzten pertsonek ezjasotzea urte be tean 44.500 eurobaino ge hiago. Hori da EuskoJaur laritzak erabil tzen duenmaximoa, bere ba bes peanegindako etxee tara ko.

Asteazkeneko batzordeanproposatu zen konbenioarieranskin bat jartzea horreta -rako. Bestalde, promotorakonartu egin zuen baldintzahori, eta batzordean adierazizuen, dagoeneko etxebizitzaeskatu dutenek baldintzabetetzen dutela. Gainera, Uda -lak ere konpromezua hartu du,eranskina egiteko eta erans -teko. Eranskina datorren aste -ko Hirigintza Batzordera era -

man go dute, eta ados egonezgero, onartu egingo dute.

Ez dira Babes OfizialekoakAzkenaldian asko hitz egin daetxebizitza hauei buruz. Etxe -bizitza hauek ez dira BabesOfizialekoak, baizik etakontzertatuak. Alegia, pro mo -tora bera da, eta ez Udalaetxeak salduko dituena, betiere erosleek Udalak jarritakobaldintzak betetzen badituzte.Joan den asteazkeneko ba -tzordean argi eta garbi azaldunahi izan zuten, bai Alkateak,bai promotorako ordezkariek,azkenaldian sortu diren gaizkiesanak, eta gaizki ulertuak,zuzentze aldera.

56 Babes OfizialekoakTxantxillan guztira 178 etxe -bizitza egingo dira. Horie tako56 Babes Ofizial ekoak izangodira; 89 prezio libre koak, ale -gia, promotorak na hi duenarinahi duen pre zioan saltzeko;eta 33 kon tzer tatuak, alegia,promo to rak salduko ditu, betiere, prezioari eta betebeharreidagozkion bal din tzak, Uda lakjarrita koak, betetzen badi -tuzte; bai pro moto rak, etabaita erosleek ere.

Eztabaida batzordeanAsteazkeneko batzordeanhainbat alderdik orain arteegindako lanaren eta Txantxi -

llako hitzarmenaren inguru -ko iritzia eman zuten. MarianBei tialarrangoitia Alkateakba nan-banan entzun eta eran -tzun zituen alderdien ekar -penak eta azken astee tan,batez ere prentsan, ate ratakokritikak. Oposizioako alder -diei leporatu zien, «beregaraian hitzarmena onar tuizana, eta orain bere aurkaerabili nahi izana, alderdieninteresak medio».

Alkateak Kronikari adiera -zita koaren arabera, «arazoa hitzarmenaren sorreran dago,bere ga raian, hitzarmena eginze nean, aurreko legegintzal -dian, ez zi relako gauzak beharbezala egin». Are ge hiago, az -pimarratu zuen hasierakoproiektuan ez zire la «ezta au -rreikusi ere egin Babes Ofi zia -

leko etxeak, eta orain opo si zioada gehien eskatzen due na».

Lehentasuna: BabesOfizialeko etxeak2004an 162 etxebizitza egi -teko hitzarmena egin zuenaurreko korporazioak: 67prezio libre koak eta 95 tasa -tuak, erdiak Uda lak etaerdiak promotorak saltzeko.

2007an 178 etxebizitza egi -tea erabaki zen: 83 preziolibrekoak, 33 Babes Ofi ziale -koak, 23 tasatuak (udalaksaltzeko), eta 39 hi tzartuak (pro-motorak saltzeko).

2008an promotorarekin ne -go ziatu zen, 23 udal etxebizitzatasatuak kendu eta hauek ereBabes Ofizia lekoak izatea, har-tara 56 izateko Babes Ofizia -lekoak. Ondorioz, hitzar tuak

33ra jaitsi ziren eta preziolibrekoak 89ra igo. Alkatearenesanetan, «bere ustez, denakzozketa bidez banatu beharziren, baina negoziaketa ez zenhutsetik abiatu, hitzarmenaegina zegoelako ordurako», etanegoziaketan lehentasunaeman zioten Babes Ofizalekoahalik eta etxe gehien egiteari.

ZuzenketaBestalde, gaizki esanakzuzentze aldera, otsailaren25ean, PSE-EEko J.R. Chi cakKronikara bidalitako prentsaohar batean zihoen, «hitzarme-na medio, Txantxillan babestu-tako etxe gutxiago izango dira»,eta ez Kronikan jarri bezala,«hitzarmena medio, Txan -txillan Babes Ofizialeko etxegutxiago izango dira», ez baiti-ra gauza bera. ��

Diru sarrerak neurtzeko Eusko Jaurlaritzak erabiltzen duen irizpide bera erabiliko litzateke, alegia, erosleendiru sarrerak ezin du izan 44.500 euro baino gehiagokoa urtean.

Txantxill lako obrak hasiak dira dagoeneko.

Babes Ofizialeko 56 eta hitzartuak 33

Txantxillan 178 etxebizitza egingodira. Horietako 89 prezio librekoak,promotorak saldu eta adjudikatukodituenak; 56 Babes Ofizialekoak, Uda -lak zozketatuko dituenak; eta 33hitzartuak, promotorak saldu etaadjudikatuko dituenak, Udalak jarri-tako baldintzak betez gero.

Oraune promotorak argi utzi nahiizan zuen Hirigintza Batzordean, hitzar -tutako etxebizitzak salmenta priba tubidez salduko dituela, eta bera dela,eta ez Udala, esan den bezala, etxebi-zitzen salmentaz arduratuko dena. ��

Page 4: Antzerki zikloa datorren · 2019. 10. 17. · UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak dituzten obrak direla eta, bihar, ... 70 17 telefonoan, ... KORRIKA Korrika-ko materiala

2009-III-7 larunbata

4

UDABERRIKO antzerki zi -kloa hasiko da datorren aste-an Biterin. Urtean bitan iza-ten da aukera herrian bertanantzerkiaz gozatzeko, udaz-keneko zikloan eta udaberri-ko ziklo honetan. Zaletuekgustora hartzen dute eta ho -rren seinale da antzezlaneta-rako sarrerak eskuratzekoizaten diren kolak. Guztirahiru antzezlan ikus teko au -kera izango dira, asteartetikostegunera: Ohe an, Mal ditoParne! eta Hor al zaude?.

Intimiteatea, sexua etaharremanak, astearteanOhean izeneko antzezlanare-kin hasiko da asteartean An -tzerki Zikloa. Matias Bizérenpelikulan oinarritutako an -tzezlana da Ohean eta sexugau bat pasatzeko elkartudiren neska-mutil baten arte-ko har tu emana jartzen dutaula gainean. Bi bertsio osatudituzte, gaztelerazkoa eta eus-karazkoa, eta Her na nin eus-karazkoa ikusteko aukeraizango da, aktore Aitor Bel -tran eta Ma txa len de Pedro,eta Car los Panerak zuzendudue na. Julio Rojasen gidoia-ren euskarazko moldaketaUnai Elo rriagak egin du, eta

musika Rafa Ruedak jarri dio. Muturreko egoerak eta histeria asteazkeneanUmorea izango da An tzerkiZikloko bigarren saio ko pro-tagonista, Maldito par ne! an -tzezlanean. Ana Pe rez, PilarGuerra, Mari Cruz Mel gosa,Miriam Cabeza eta Os mar

Vazquez dira antzerkikoaktoreak eta antzezlanarentramak muturreko egoera ba -tean ko ka tuko ditu: 2 milioieuroko diru zorroa aurkitukodute, diru beltza, izango aldute ke menik dirua ezer esangabe har tzeko?. Egoe ra komi-koz betetako an tzezlana izan-go da asteazkenekoa, disimu-luan pasa nahi izateak, zertanari diren gehiago nabarmen-duko baitu.

Gizon ikustezin egoskorrarenkontrako borroka osteguneanOsteguneko antzezlanean erebarre puska bat egiteko auke-ra izango da. Asier Hor mazaeta Ainhoa Aierbek, el ka -

rrekin bizitzen hasi berri denbikotearena egingo dute. Ho -rretarako aukeratu dutenetxea ere ez da punta-punta-koa: etxea txikia da, etxeakajaz josia dago, kalefazioa ezdabil, eta beheko bizilagune-kin ha rremanak ere ez diraonenak. Hori gutxi balitz,konturatuko dira gizon ikus-tezin egoskor bat bizi delaetxean, eta bikotea bota nahi-ko du. Umore eta fantasiazbetetako antzezlan honenatzean maitasunari buruzkogogoeta ere ba omen dago.

Antzezlana Javier Daultidazle-antzerkigileak idatzidu, eta orain arte aktore lane-tan ikustera ohituta gauden

Joseba Apaolazak zuzendu. Hilaren 21ean haurrentzakoantzerkiaHaurrentzako antzezlan batere izango da hilaren 21ean,Itsasminez izenekoa. Antzez la -na Txotxongillo taldeak egingodu. Emanaldia goizeko 11:00 -etan izango da, Biterin.

Sarrerak salgai Antzerki ziklorako sarrerakastelehenetik aurrera erosiahal izango dira Biterin. Hel -duen emanaldientzako sarre-rak, hau da martxoaren 10etik12rako emanaldietarako sa -rrerak 5 euro balio ditu. Hi -laren 21ean izango den ema-naldierako haurrek, 2,5 euro-

ANTZERKI ZIKLOA DATORREN ASTEAN

Igo teloia! Antzerki Zikloa hastera doa eta

Martxoak 10, asteartea

OHEAN:

(Maskarada konpainia)

-Sinopsia: Taber na bateanel kar ezagutu eta handikordu batzuetara, gizon eta ema kume batek gela hartudute hotel merke batean,sexu gau bat elkarrekin pa -satzeko. Ez dakite ezerelkarri buruz, eta egun horipa satzerakoan ez duteberriro ere elkar ikusiko.Sexua ren ondoren, kontu-ratu dira ha lako kimika batsortu dela be ren artean.Hitz egiten hasi dira, natu-raltasun osoz, beren iraga-ren eta intimitatearen ateakzabaldu dizkiote elkarri. -Aktoreak: Matxalen de Pe -dro eta Aitor Beltran. Zu -zen daria: Caslos Panera.Euskeraz.

Martxoak 11, asteazkena

MALDITO PARNE!

(Glu glu produkzioak)

-Sinopsia: Edozein ostiralada, lan ordua bukatu bainopixka bat lehenago. Ogasunbulego batean, lau garbil -tzailek 2 milioi euro aurkitudituzte. Diru beltza da erre-gistratu gabekoa...-Aktoreak: Ana Perez, PilarGuerra, Mari Cruz Melgo -sa, Miriam Cabeza, OsmarVasquez. Zuzendaria: PatxiPerez. Gazteleraz.

Martxoak 12, osteguna

HOR AL ZAUDE?

(Kanpingags konpainia)

-Sinopsia: Ana eta Fran el -karrekin jarri dira bizitzen.Etxea traketsa eta txikia da:lekua kaxaz gainezka dago,berogailua ez dabil eta bizi-lagunekin arazoak dituzte.Guztia gutxi balitz, gizonikustezin baten presentziadeskubritu dute. Mamu an -tzeko honek umore txarraiza teaz gain, bikotea bereespazioaren inbasoretzathartzen du.-Aktoreak: Asier Hormazaeta Ainhoa Aierbe. Zu ze n -daria: Joseba Apaolaza. Eus -keraz.Emanaldiak 20:00etan,izango dira Biterin.

� H i r u a n t z e z l a n

Asteartetik ostegunera Udaberriko Antzerki Zikloa izango da Biteri kultur etxean, eguneko antzerkisaio batekin. Sarrerak astelehenetik aurrera jarriko dituzte salgai Biterin.

Ohean antzezlanaMatias Bizéren

pelikuan dago oinarrituta.Julio Rojasek idatzitakogidoiaren euskarazko moldaketa Unai Elorriagak egin du.

Goian, ‘Maldito Parne!’ antzezlaneko irudiak. Behean, ‘Ohean’ antzezlana.Antzezlanetarakosarrerak

astelehenetik aurrerajarriko dituzte salgaiBiterin. Helduentzakosarrerek 5 euro baliodute eta haurrentzakosarrerek 2,5 euro.

Page 5: Antzerki zikloa datorren · 2019. 10. 17. · UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak dituzten obrak direla eta, bihar, ... 70 17 telefonoan, ... KORRIKA Korrika-ko materiala

2009-III-7 larunbata

5

Irakurri dugu ‘Hor al zaude?’antzerkiaren sinopsia. Baina gustatuko litzaiguke zukesatea zer den antzerki honek kontatu nahi duena...Printzipioz bikote baten isto-rioa da, etxe batera bizitzeradoan bikote batena, eta ber-tan, ikustezina den gizon battopatuko dute. Gauza askotazhitz egi ten da, beren erlazioaz,bi zitzaz, zalantzan jartzen di -tuzte beren erlazioko zenbaitpuntu... Hala ere antzerkiabizia dela esango nuke, akto-reak ez gara geldirik egotenminutu bakar batean ere. Esannahi dut gauza asko gertatzendirela, misteriozko osagai ho -rrekin; ikustezina den pertso-naje horrek joko asko ematendu. Hori baino askoz gehiagoezin da kontatu, istoriak au -rrera egin ahala biurgune askoditu, kontatu ezin direnak.

Obra dibertigarria dela dirudi, baina aipatu duzunez bizitza eta harremanei buruzkogogoeta bat ere bada. Umorea eta gogoeta uztartzen aldira obra honetan?Dudarik gabe. Autorea argen -

ti narra da, Javier Daulte, etaegia esan hasiera batean mo no -logo bat zen. Komedia erabil -tzen du, beste momentu lasaia-goak ere badaude, dra ma ti -koa goak edo behintzat un -kigarriak. Nik uste dut obra renarrakastaren giltza ho ri dela,komedia eta drama oso neurrionean nahasten dituela.

Ainhoa Aierbe da taula gainean zurekin batean dagoenbeste aktore nagusia. Zer moduz moldatu zarete?Oso ondo moldatu gara, egiaesan, Ainhoa eta biok aspaldi-tik ezagutzen dugu elkar, etaaskotan egin dugu lana elka-rrekin. Hori ere abantaila batda, elkar ezagutzea eta ondoeramatea. Elkarrekin lan egi-teko modua ere ezagutzendugu eta horrek asko erraztenditu gauzak. Aukera ematendu taula gainean gauza gehia-go ateratzeko.

Eta zer moduzko esperientziaizan da Joseba Apaolaza zuzen-dari lanetan izatea?

Euskal Herrian egin ditudanantzezlan guztietan berarekinegin izan dut lana, eta aldehorretatik oso ondo moldatugara. Elkar ezagutzeak horidakar, obrak plus bat izaten du.

Antzezlan honetan bipertsonaje zaudete taula gainean,eta beste hirugarren pertsonajebat ere badago, ikustezina dena.Azalduko zeniguke zein denbakoitzaren izaera?Nere pertsonajea, oso tipoberezia da. Magiara dedika -tzen da, eta inseguritate puntubat ere badauka bere bizitza-rekin. Hala ere, saiatzen dabere bizitza bide onean sar -tzen, baina kosta egiten zaio.Bere neskaren (Ainhoa Aier -be) laguntzaren premia haun-dia dauka.

Bestalde, Ainhoaren per -tso najea dago; badirudi beradela etxean galtzak soineandaramatzana. Baina honek erebere mutilarekiko de penden -tzia dauka, agian, de na ondolotuta eduki nahi duelako.Alde horretatik bikote berezia

da. Gero, gizon ikustezina da -

go. Pertsonaje honek harre-man ezberdina du bikotekones ka eta mutilarekin. Ne re -kin, agres iboa da, nerekin jo -lastu egiten du, nere inseguri-tateaz baliatzen da. Nes -karekin or dea, oso ondo era-maten da. Be rak aurkitu zueneta berarekin ondo moldatzenda. Ikus te ko aukera izangobagenu esango genuke tipodibertigarria dela.

Zer esango zenuke antzezlanaren testuari buruz.Antzezlaneko zein osagai azpimarratuko zenituzke.Obra hau aktoreen obra da,testuan eta pertsonajeetan da -go oi narritua. Testua oso onada, komedia eta drama na -hasten ditu, eta zentzu horre-tan oso mo du intelegenteandago idatzia.

Telebistan egin duzun lanaga-tik batez ere jendeak komediare-kin erlazionatzen zaitu...Egia esan telebistan, Sorginen

La ratza saioan kenduta, besteleku guztietan drama landuizan dut. Erregistro horietanmol datzen naiz eta kontrata-tu ere egiten naute, aldehorretatik zortea daukat, bierregistroetarako ateratzenzaizkit lanak.

Biteri kultur etxean lehenagoere izan zara antzerkiren batekin.Zer moduzko aretoa da Biteri, ala areto eta publiko guztiak antzekoak dira?Egia esan oso gustora ibili ga -ra Biterin, publikoa oso ger tudag o. Arraroa da, izan ere,hor tartean pasilloa da goe la -ko, baina bueno, antzezlan ho -netan ez du inporta aktoreakatzera eta aurrera gabiltzala-ko. Herna nin, uste dut, ba da -goela an tzerkira joaten denpublikoa eta hori nabaritu egi-ten da.

‘Hor al zaude ?’ antzezlanare-kin emanaldi bat baino gehiagoegin dituzue orain arte. Zein kriti-ka jaso dituzue? Eta publikoarenaldetik zein harrera?Egia esan oso harrera ona izandu obrak. Azken ema naldiaEibarren egin du gu, eta hangoprogramatzaileak esan digu-nez jendea oso gustora aterazela. Obra berezia da, eta ikus-tera ohituta gaudenetik pixkabat aldentzen da. Neri kritiko-ek esaten dutena ez zait inpor-ta, nik publikoarentzat egitendut antzerkia.

Antzerki obra honetaz aparte ba al zabiltza beste proiekturen batean?Kanpingags konpainian ga bil -tza antzekia ekoizten. Ilun pe -tan antzezlana estreinatu du -gu, El Apagon, bi hizkuntza-tan egin dugu. Obra honekin,gainera, Er cilla Saria emandigute. Txa lo taldearekinAhuntza edo nor da Silvia ant-zezlana ere estrenatu dugu.Horrez gain, Grön holm meto-doa antzezlanarekin ere ema-naldi bat atera zai gu. ��

ASIER HORMAZA - ‘Hor al zaude’ antzezlaneko aktorea

«Komedia eta drama oso neurri onean nahasten dira

antzezlanean, eta nik uste, hortik etorri dela arrakasta»

ASIER Hormaza ostegunean izango daBiteriko taula gainean,Ainhoa Aierberekinbatean. Hor al zaudeobra antzeztuko dute,umorea eta komediauztartzen dituena.Antzezlana Kanpingagskonpainiak ekoiztu du,Hernanin, Eziago poligonoan egoitzaduen konpainiak.Aktorearekin hitz egindugu ostegunean zerikusi ahal izangodugun jakiteko.

Ainhoa Aierbe eta Asier Hormaza, ‘Hor al zaude?’ antzezlenean.

Page 6: Antzerki zikloa datorren · 2019. 10. 17. · UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak dituzten obrak direla eta, bihar, ... 70 17 telefonoan, ... KORRIKA Korrika-ko materiala

2009-III-7 larunbata6K I R O L A K

EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

K I R O L A - A S T E B U R U K O P A R T I D U A K

ESKOLA KIROLA - JOAN DEN ASTEBURUKO EMAITZAK

LEHENENGO URTEURRENA

Teodosia Echeverria Antimasbere

(Ciprian Alunde Echeverriaren alarguna)2008ko martxoaren 8an hil zen, 82 urte zituela

-Goian Bego-

Teodosiaren senitartekoek urtebetetze meza eskaini nahi diogu eta berta-ra gonbidatzen zaituztegu ezagutzen zenuten guztiak. Urteurreneko meza, BIHAR, IGANDEA, eguerdiko 12:00etan, MARIA

MAGDALENA EGOITZAKO kapilan. Aldez aurretik, mila esker. Hernanin, 2009ko martxoaren 7an

V URTEURRENA

Miguel Iraola Arruabarrena2004ko martxoaren 7an hil zen, 75 urte zituela

-Goian Bego-

Miguel hil zela bosgarren urtea bete den honetan, bere senitartekoekurteurreneko meza eskaini nahi diogu, eta bertara gonbidatu nahi zaiuz-tegu hura ezagutzen zenuten guztiak.

Urteurreneko meza, GAUR, LARUNBATA, martxoak 7, arratsaldeko19:00etan, JOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizan. Mila esker.

Hernanin, 2009ko martxoaren 7an

Maite gintuzun, maite zintugunEz zaitugu inoiz ahaztuko.

� F U T B O L A

Goiko postuari eutsi nahiko diogaur Hernanik, Gorengoen mailan

Gorengoen mailan, Hernanik Trintxerperen kontra jokatuko du gaur. Partidu gogorra izatea esperoda, Hernani sailkapeneko aurreneko postuandijoa. Trintxerpe berriz, 4garren postuan dijoa, bipuntutara. Partidua arratsaldeko 16:30etan joka-tuko da, Don Boscon. Bestalde, EmakumezkoenLigan Hernani Igoera Fasea ari da jokatzen, etagaur Añorgaren kontra jokatuko du, goizeko10:00etan, Rezola zelaian. ��

� E R R U G B I AOhorezko B mailan, HernanikBartzelonan jokatuko du bihar

Senior mailako aurreneko taldeak partidugarrantzitsua jokatuko du bihar Barcelona UCtaldearen kontra. Hernaniarrek bigarren postuarieutsi nahi diote, eta hori dela eta garrantzitsuada partidua irabaztea. Barcelona UC laugarrendijoa sailkapenean. Partidua bihar jokatuko da,eguerdiko 13:00etan, Bartzelonan. ��

� P E L O T A

Finalez betetako asteburuaHernaniko pelotariek asteburu garrantzitsua dute

aurrean. Euskal Herriko txapelketako finalakjokatuko dira gaur goizeko 10:00etan hasita,kiroldegian. Aurreneko partiduan Mirari Pagola-Irati Ugalde hernaniarrek jokatuko duteAmurrioko bikotearen kontra. GipuzkoakoTrinkete txapelketako finalak ere jokatuko diragaur 15:30etan hasita, Iruran. Eskuz binaka,jubenil mailan, Axier Zapiain eta Aritz OtaegikOiarperen kontra jokatuko dute; 2garren mailakosenior kategorian, Izadi Grajal eta PagolakBehar Zana taldeko bikotearen kontra jokatukodute; aurreneko mailako seniorretan, Bisintxo Bil -bao eta Eñaut Esnaolak Usurbilen kontra jokatu-ko dute. Doneztebe Torneoko finaletan ere izan-go da hernaniarrik. Gaur arratsaldeko 16:30etanhasita, jubenil mailan, Ioritz Arrieta eta EnekoAizpitartek Manterola-Arzelusen kontra jokatukodute; senior mailan, Iñaki Esnal eta Aitor Gorrotxategik Renobales-Galarragaren kontra jokatuko dute. ��

� T X I R R I N D U L A R I T Z A

Txirrindulari lasterketa gaurIbarluze poligonoan

JOCC-Peña Otañok antolatuta, alebin eta infantilmailako txirrindularitza txapelketa izango da gaur,arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Alebin eta infantilmailako neska-mutilek hartuko dute parte. ��

� Z I K L O T U R I S T A K

Lezora biharZikuñako Ama zikloturista taldea hasi da 2009ko irteeren egutegia-rekin. Bihar Lezoko plazaraino joango dira, 31 kilometroko ibilbideaegitera. Goizeko 09:00etan, Zinkoenean egin dute hitzordua. ��

� E S K O L A K I R O L A

Futbol partidu guztiak ez dira Zubipenjokatuko

Ostiraleko Kronikan, Eskola Kiroleko tablan, futboleko partidu guz-tiak Zubipen jokatuko zirela agertu zen. Zubipen neska alebinek,neska infantilek eta mutil infantilek jokatuko dute. Neska benjami-nek kiroldegiko aurreneko pistan jokatuko dute, eta mutil alebinekaldiz, karabeleko futbol zelaian ��

LEHENENGO URTEBETETZEA

� Manuel Otegi EtxebesteJAUNA

2008ko martxoaren 9an hil zen, 61 urte zituela, Elizakoak eta AitaSantuaren Bedeinkazioa hartuta

- Goian Bego -

Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHARIGANDEA, goizeko HAMAR T'ERDIETAN, Ereñozuko ANTONIO DEUNARENparroki elizan, egingo den Urtebetetzeko Mezara. Aldez aurretik, mila esker.

Hernani - Ereñotzun, 2009ko martxoaren 7an

Aitona maite, nora juntzera?Utzi gaituzu bakarrik.

Zure laztanen falta daukagu,badegu haien beharrik.Ezerk ez digu ezabatukozuk zenduen irrifarrik.

Asko maite zaitugu aitona,Araitz, Oskitz ta Xuarrik

Page 7: Antzerki zikloa datorren · 2019. 10. 17. · UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak dituzten obrak direla eta, bihar, ... 70 17 telefonoan, ... KORRIKA Korrika-ko materiala

72009-III-7 larunbata

Page 8: Antzerki zikloa datorren · 2019. 10. 17. · UDALAK jakinarazi du udal ur sarean egitekoak dituzten obrak direla eta, bihar, ... 70 17 telefonoan, ... KORRIKA Korrika-ko materiala

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, N. Legarreta, I.Lekuona, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

2009ko martxoaren 7a, larunbata::: 2.850 zka. ::: www.kronika.net

GAUR

EGUR

ALDI

A BIHAR Ostarteak zabalduko dira eta

tenperaturak gora egingo du.

Azken orduetan berriz, frente

hotz batek euria ekarriko du. (eu

ska

lme

t)Ipar aldeko haizeak eraginda,

zerua estalita mantenduko da

egun osoan zehar eta euria

egingo du. Tenperaturak gora

egingo du.

� IRAGARKI MERKEAK �

� TELEFONOAK � Taxiak: 943 550093 � Udaltzaingoa: 943 248900 � DYA: 943 464622 � Autobusak: Herri

barrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

� Anbulatorioa: 943 006666 � Jokalari anonimoak: 943 331103 � Alkoholiko anonimoak: 943 331103

� FARMAZIAK � Egunez: Castilla Urbieta 7 - 943 552941 � Gauez: Castilla Urbieta 7 - 943 552941

Neska gaztea eta arduratsua haur zainketa nahiz etxeko lanak egingo lituzke (esperientziaduna).Deitu 615 721 555.

Neska euskaldun bat behar dugu Donostian haur txiki bat zaintzeko eta etxeko lanak egiteko, goi-zez eta arratsaldez. Deitu: 629 122 621.

Pisua salgai Sagastialden. 2 gela, egongela handia, gas naturala. Sartzeko moduan, eguzkitsua.Deitu: 688 654 441.

Volkswagen Transporterra salgai. 2500 cc, 130 cv, ohea egiteko prestatua. 140.000 km eta 4 urte.Deitu: 678 58 19 81

Pisu bat alokatzen dut La Floridan. 3 logela, altzariekin,dena kanpora (berogailu zentrala).800+abala. Deitu: 666 428 081

Pisua salgai Larramendi kalean. 3 gela, egongela, 2 komon, sukalde jangela, trasteroa, aszensorea.Eguzkitsua eta bista onak. Deitu: 943 55 04 26

Bi toka kaxa ditut salgai, egin berri-berriak. Terrazan jartzeko egokiak. Deitu: 669 781 861Etxeko konponketak egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak... Seriotasuna.

Deitu: 616 886 660.BIDEA masajeak. Santa Barbara auzoa. Tel.: 656 78 64 15 (aurretik deitu).Yolanda estetika zentrua. Fotodepilazio berria: hanka osoak 200 euro; hanka erdiak 115 euro.

Gaztetzeko tratamendua “Fotorejuvenecimiento”, Antiacne tratamendua, “Manchas”. Plataformabibratzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

Argia zentroa. Balneoterapia-spa, masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia, erreflejo ajustea eta ber-tebrala, kromoterapia, drainaje linfatikoa… Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexo-logia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

‘Haizea entzuten’ Chillida LekunTxistua eta gaita uztartzen dituen CDa aurkeztu zuten ostegunean.

EUSKAL Herriko txistua etaGaliziako gaita uztartzendituen Musika CDa egin duteMiren Bihotza, Triskel taldekogaiteroek eta Donostiako UdalTxistulari Bandako ki deekelkarlanean. Ostegu nean eginzuten prentsaurrekoa ChillidaLeku museoan, Chillidakberak Donostia rekin etaSantiagore kin zuen harrema-na eta artelanen bi dez musi-

kari egindako keinuak oment-zeko. Lehenengo kon tzertuagaur izango da, eguer diko12:00etan, Donos tia ko udalet-xeko batzar aretoan.

‘Kultur ezkontza intimoa’Prentsaurrekoan izan ziren Gi -puzkoako Galiziar Etxeko Xo séAntonio Vilaboa, Jose Ra monVarela, Luis Chillida eta bimusikari, Manu Gomez gaita-

jolea eta Ion Irazoki txistularia. CDan musikaz gain, kanta

pare bat daude euskaraz, etakanta bat galegoz abestua. Bikulturen arteko «ez kon tza»egin nahi izan dute, bakoitza-ren musika tresna garrantzitsubat hartuz. Chi llidak berakeskultura, musika eta arkitek-tura uztartu nahi zituztenlanak egin zituen Do nostianeta Santiagon. ��

Manu Gomez gaitajolea eta Jon Irazoki txistularia.