Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

19
KAZETARIAK GARA! Berria, berria!!! Egunero, hainbat egunkari eta aldizkari desberdin ikus ditzakezue zuen inguruan. Zer da kazetaritza? Kazetariaren lana ezagutzen duzue? Lan proiektu honen bidez, prentsa -kazetariak izango zarete eta guztion artean egunkari bat sortuko duzue. Ikasleen txosten idatzia 1/19

description

Lehen Hezkuntzako 3. ziklorako sekuentzia didaktikoaren ikasleen txostena

Transcript of Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

Page 1: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

KAZETARIAK GARA!

Berria, berria!!!

Egunero, hainbat egunkari eta aldizkari desberdin ikus ditzakezue zuen inguruan.

Zer da kazetaritza? Kazetariaren lana ezagutzen duzue?

Lan proiektu honen bidez, prentsa -kazetariak izango zarete eta guztion artean egunkari bat sortuko duzue.

Ikasleen txosten idatzia 1/19

Page 2: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

Ataza

Zer egingo dugu?

Prentsa kazetariak izango zarete eta denon artean egunkari bat sortuko duzue.

Zuen lana ondo egiteko pausu batzuk jarraituko dituzue:

Kazetaritza mundua pixka bat ezagutu: egunkarietan eta aldizkarietan agertzen diren testu motak behatu eta aztertuko dituzue.

Albisteen ezaugarriak antzemanda, beste batzuk idatziko dituzue: egitekoa errazteko, albisteak ondo idazteko arauak landuko dituzue.

Egunkariari forma eman: idatzi dituzuen albisteak egunkarian txertatuko dituzue.

Egunkaria argitaratu egingo duzue: paperean edota Interneten.

Prozesua eta baliabideak

Egunkaria sortzeko, honako pausuak jarraituko dituzue:

Hamar jarduera jorratuko dituzue guztira.

Webgunea behatuko duzue, zer egingo duzuen zehatz jakiteko.

Begiratu "Ebaluazioa" atala zuen lana nola ebaluatuko den jakiteko.

Ez ahaztu! Egunkariak bilatu eta ikasgelara ekarri behar dituzue!

Ikasleen txosten idatzia 2/19

Page 3: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

1. jarduera

Prentsa, prentsa!!!

Jarduera hau talde txikian egingo duzue.

Paperezko zein online egunkariak behatuko dituzue. Ekarri dituzue paperezko egunkariak?

Txantiloia erabili behaketa egiteko eta datuak zehazteko.

Hiru edo lau egunkari edo aldizkari (paperezkoak zein online formatukoak) aukeratu eta aurrera!!!

Online egunkariak dira honakoak, aukeratu gehien interesatzen zaizkizuenak:

Argia

http://www.argia.com/

Axularhttp://www.axularnet.com/web/axularkulturelk.html

Berriahttp://www.berria.info/

Consumerhttp://revista.consumer.es/web/eu/

Elhuyar: Zientzianethttp://www.zientzia.net/elhuyar.asp

Galtzaundihttp://www.galtzaundi.com/

Gaztezulohttp://www.gaztezulo.com/

Irutxuloko Hitzahttp://www.irutxulokohitza.info/azala.php

Ttipi Ttapahttp://www.ttipi.info/

Sarean gehiago aurkituko duzue!

Ikasleen txosten idatzia 3/19

Page 4: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

Egunkariak behatzeko txantiloia

Egunkariaren izena

Paperezkoa/ Online Sailak Orrialde

kopurua

Lehen orrialdea (azala)

BesterikAlbiste kopurua

Albisteak tamaina desberdinetakoak dira?

Badauka irudirik?

Badauka aurkibiderik?

Badauka publizitaterik?

Orain, banakako autoebaluazio taula bete.

Ikasleen txosten idatzia 4/19

Page 5: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

2. jarduera

Egunkariko testu guztiak ez dira berdinak!

Egunkarietan, albistea da testu-genero garrantzitsuena, erabiliena eta funtsezkoena, baina beste batzuk ere topatzen ditugu. Aztertu informazio taula hau. Bertan, egunkarietako testuen ezaugarriak zehazten dira:

Berriemaileak

Albistea: Gertaera baten adierazpena, berria.

Erreportaje objektiboa: Albistea baino luzeagoa eta sakonagoa da.

Iritzia ematekoak

Editoriala:

Albiste bati buruzko egunkariko jabeen interpretazioa eta iritzia da.

Artikulua:

Egileak sinatutako testua da, autoreak bere ikuspuntutik, gertaerei buruzko iritzia, interpretazioa eta balorazioa egiten ditu.

Kritika:

Liburu, film edo ikuskizun bati buruzko iritzia.

Nahasiak

Kronika:

Kazetariak gertatutakoa (ikuskizuna, kirol gertakaria...) kontatu, zabaldu eta baloratzen du.

Interpretaziozko erreportajea:

Ikerketa lana da. Gertaera ez da gaurkotasunekoa izan behar.

Elkarrizketa:

Galdera-erantzunen bitartez, protagonistak berak edo adituren batek ematen du informazioa.

Ea testu mota horiek bereizten dituzuen!Taldean bildu eta testuak irakurri. Irakurri ondoren, zein motatakoak diren eztabaidatuko duzue. Behaketa fitxa osatu beharko duzue.

Ikasleen txosten idatzia 5/19

Page 6: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

Testu motak desberdinakTestuaren izenburua Testu mota Zergatik?

Autoebaluazio taula bete.

Ikasleen txosten idatzia 6/19

Page 7: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

3. jardueraAlbistearen atalak eta

ezaugarriakJarduera honetan albisteak aztertu eta idatziko dituzue: lana errazteko, albisteak idazteko arauak ezagutuko dituzue. Dagoeneko badakizue zer den albistea ezta? Orain, beraren ezaugarriak eta atalak ezagutuko dituzue:

ALBISTEA (BERRIA)Zer da?Gertaera baten adierazpena.

EzaugarriakJazo berria da.Irakurleari interesatzen zaio.Ez da ohikoa.5 galderei erantzuten dio: 5W-ak

Who? Nor? Nork? Norbaitek

What? Zer? Zerbait egin du

Where? Non? Leku batean

When? Noiz? Denbora batean

Why? Zergatik? Arrazoi batengatik

ALBISTEAREN ATALAK

Titulua Albistearen laburpena, normalean Zer eta Nor(k) galderei erantzuten die.

Azpititulua Oinarrizko informazioa ematen du, 5 W-ei erantzuten die.

Gorputza Albistearen garapena da, gertaerari buruzko datu guztiak ematen ditu.

Beste batzukBatzuetan, informazio osagarria ematen duten atalak agertzen dira:

Gertaeran eragin izan duen zerbaiti buruzko informazioa. Gertaera ulertzeko informazio osagarria.

Ikasleen txosten idatzia 7/19

Page 8: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

Egizue birpasatzeko jarduera.

EA ZENBAT DAKIZUEN!!!

Zelan egin duzu? ________________________________________________________________________________

Albiste bat aukeratuko duzue, eta atalak, ezaugarriak eta 5W-ak bilatuko dituzue. Hona hemen adibide bat:

Ikasleen txosten idatzia 8/19

Page 9: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

Itsatsi hemen aukeratu duzuen albistea eta seinalatu atalak eta 5Wak.

Autoebaluazio taula bete.

Ikasleen txosten idatzia 9/19

Page 10: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

4. jarduera

Aditzak albisteetanAlbisteen informazioari erreparatu. Gertakaria kontatzeko erabiltzen diren aditzek ezaugarri bereziak dituzte.Albisteetan denbora gutxi dela gertatutako gertaerak kontatzen dira (aurreko eguna edo egunean bertan) edo denbora gutxi barru gertatuko direnak (egunean bertan edo hurrengo egunetan).

Horregatik, gehien erabiltzen diren aditzak indikatiboaren lehenaldi burutua, orainaldi burutua eta geroaldia dira.

Jarduera egin ondoren bete ebaluazio taula.

Ikasleen txosten idatzia 10/19

Page 11: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

5. jarduera

Gu, kazetari!!!

Geure inguruan (eskola, auzoa, herria...) zein urrunago (Euskal Herria, mundua...) gertatutako zerbaiten berri eman behar duzue. Interesatzen zaizkizuen gertaerak aukeratuko dituzue.Bakoitzak gertaera bat aukeratuko du eta horretarako, informazio iturri askotarikoak erabiliko dituzue:

• Informazioa duen norbaiti galdetu• Paperezko egunkariak• Online egunkariak• Herriko kultur etxeko, udaletxeko edo beste erakundeetako webguneak.• ...

Erabaki duzu albistea? Zein da?

Autoebaluazio taula bete.

Ikasleen txosten idatzia 11/19

Page 12: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

6. jarduera

Egunkaria antolatzen!!! Egunkariko zein sailetan kokatuko zenuke zeure albistea?_________________________________

Orain sailetan elkartuko zarete.

Gogora ezazue guztion artean egin behar duzuela egunkari interesgarri bat! Beraz, denon artean egunkariaren antolaketaren zirriborroa prestatuko duzue, zer dagoen soberan, faltan edo zer aldatu behar duzuen erabakitzeko. Egunkaria antolatzeko txantiloia erabiliko duzue, zuen egunkariaren zirriborroa egiteko.

Egunkaria antolatzeko txantiloia

Orrialdea Saila Albisteak

1. Lehen orrialdea/ Egunkariaren azala

2. Eskola

3. Herria

4. Euskal Herria

5. Mundua

6. Kultura

7. Kirola

8. ...

Bete autoebaluazioa.

Ikasleen txosten idatzia 12/19

Page 13: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

7. jarduera

Albistea idatzi

Jarduera honetan, albisteak banaka idatziko dituzue. Lana errazteko, Nire albistea txantiloia erabili. Webgunetik jaitsi eta testu editorearen laguntzaz idatzi.

Nire albisteaEgunkariaren ikuspegia hobetzeko, denok formatu berean idatzi beharko dugu, ados jarri

behar gara (txantiloi hau Arialekin eginda dago).Albiste nagusiak erabakitzen ditugunean formatua handituko dugu.

Titulua:

Formatuaren tresna barran Arial eta 1. izenburua aukeratu.

Azpititulua:

Formatuaren tresna barran Arial eta 2. izenburua aukeratu.Gorputza : Formatuaren tresna barran Arial eta lehenetsia aukeratu.

Beste batzuk: Formatuaren tresna barran Arial eta lehenetsia aukeratu.

Non eta nork idatzia: Gogoratu 5 W-ak!Urdinez dagoena ezaba dezakezu. Eta argazki edo irudi bat txertatu!Eta ez ahaztu zuzenketa! Lehenengo, bakoitzak berea zuzenduko du. Horretarako, erabili zuzentzaile ortografikoa.Albisteak amaitzen dituzuenean, talde txikian zuzenduko dituzue.

Bete autoebaluazioa.

Ikasleen txosten idatzia 13/19

Page 14: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

8. jarduera

Egunkariari forma ematen diogu

Idatzi dituzuen albiste guztiak egunkarian txertatuko dituzue.

Lehen orrialdean zein albiste agertuko diren erabaki behar duzue eta horretaz gain, aurkibidea osatu.

Egunkari txantiloia deskargatu eta arbel digitalean egingo dugu.

Bete autoebaluazioa

Ikasleen txosten idatzia 14/19

Page 15: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

9. jarduera

Argitaratu!Egunkaria argitaratu egingo duzue: paperean edota Interneten. Nola argitaratuko duzue? Albisteak solte, egunkari osoa ala bi moduetara? Guztien artean erabakiko duzue?Argitaratu nahi duzuen dokumentua amaituta dagoenean:

• pdf formatuan gordeko duzue (Open Office Writer-en: fitxategia, esportatu pdf gisa)

Issuuren bitartez publikatzea oso erraza da eta oso polita geratzen da!• ISSUUn kontua izan behar duzue.

Saioa hasi (Login).Dokumentua igotzeko sakatu (Upload).

Blog batean, wikian edo webgunean jartzeko, berriz, esteka edo embed kodea kopiatu beharko duzue eta nahi duzuen lekuan itsatsi.Eskolako beste ikasgeletan paperezko egunkaria bana dezakezue.

Bete autoebaluazioa

Ikasleen txosten idatzia 15/19

Page 16: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

10. jarduera

Zer lortu duzue?Ebaluazioa

Banakako autoebaluazioa eta taldeko ebaluazioa egingo dituzue.

Banakako autoebaluazioa jarduera bakoitza amaitutakoan egingo duzue eta taldekoa, berriz, egunkaria amaitutakoan.

Hauxe da banaka autoebaluatzeko erabiliko duzuen taula.

Lehen jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Ekarri ditut paperezko egunkariak. Bai Ez

Parte hartu dut behatu eta aztertu ditugun egunkariak adosterakoan.

Bai Ez Kostata

Parte hartu dut eskatutako informazio- bilaketan.

Bai Ez Kostata

Lehen jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Ekarri ditut paperezko egunkariak. Bai Ez

Parte hartu dut behatu eta aztertu ditugun egunkariak adosterakoan.

Bai Ez Kostata

3. jardueraren autoebaluazioa

Ezagutu eta bereizten ditut albistearen atalak eta ezaugarriak Hauxe egingo dut hobetzeko:

Atalak Bai Ez Kostata

Ezaugarriak Bai Ez Kostata

5W-ak Bai Ez Kostata

Ikasleen txosten idatzia 16/19

Page 17: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

4. jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Bereziten ditut aditz forma desberdinak Bai Ez Kostata

1. ariketaren emaitza

2. ariketaren emaitza

3. ariketaren emaitza

4. ariketaren emaitza

5. jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Kontsultatu ditut informazio iturri askotarikoak nire albistea aukeratzeko.

Bai Ez

6. jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Parte hartu dut egunkariaren antolaketan, elkarrizketan eta eztabaidan.

Bai Ez Kostata

7. jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Nire albisteak sekuentzia honetan landutako ezaugarriak ditu.

Jazo berria da. Irakurleari interesatzen zaio. Ez da ohikoa.

Bai Ez

5 W-ak erantzuten ditu Bai Ez

Titulua, azpititulua, gorputza eta beste batzuk atalak ageri dira.

Bai Ez

Erabiltzen ditut testu editorearen oinarrizko elementuak

Erabiltzen ditut formatu eta tamaina desberdinak.

Bai Ez Kostata

Txertatu dut irudia. Bai Ez Kostata

Zutabeak erabili ditut testua idazteko Bai Ez Kostata

Erabili dut zuzentzaile ortografikoa. Bai Ez Kostata

Egin dut nire albistearen berrikusketa eta zuzenketa.

Bai Ez

Parte hartze egokia izan dut nire ikaskideen albisteen zuzenketan .

Bai Ez

Ikasleen txosten idatzia 17/19

Page 18: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

8. jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Parte hartu dut egunkaria editatzeko zereginetan. Bai Ez

9. jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Badakit dokumentu bat publikatzen.

Badakit eta egin dut

Ez Badakit baina ez dut bakarrik egin.

10. jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Objektiboa naiz neure lana eta taldeko parte-hartzea ebaluatzen

Bai Ez Kostata

Parte-hartze egokia izan dut nire ikaskideen lana ebaluatzen.

Bai Ez Kostata

Talde-ebaluazioa guztion artean osatuko dugu.

Ikasleen txosten idatzia 18/19

Page 19: Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

Ondorioak

Badaukagu geure albistegia!!!

Kazetaritzari buruz zerbait ikasi duzue eta denboraldi batez kazetariak izan zarete.

Hemendik aurrera albiste interesgarriak publika ditzakezue. Animo, kazetari!!!

Eta ez ahaztu: egunkarietan informazio piloa dago!

Ikasleen txosten idatzia 19/19