begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen....

28
begira 17. zenbakia / 2008ko abendua -Ainara Rodari elkarrizketa. -Zertan da Leitza? -Leitza, Luzeren begietan. - Hablame en cristiano! -Leitzaren bila, liburutegian. Leitzari Leitzari Leitzari Leitzari Leitzari Leitzari begira begira begira begira begira begira begira begira !

Transcript of begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen....

Page 1: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

begira

17. zenbakia / 2008ko abendua

-Ainara Rodarielkarrizketa.

-Zertan daLeitza?

-Leitza, Luzeren begietan.

- Hablame encristiano!

-Leitzaren bila,liburutegian.

LeitzariLeitzariLeitzariLeitzariLeitzariLeitzaribegirabegirabegirabegirabegirabegirabegirabegira

!

Page 2: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

AURKIBIDEA

2

• Argitaratzailea: MARMARI • Diseinua: Allende Arnaiz • Maketazioaa: Igor Astigarraga• Argazkiak: Miel Mari Elosegi, Pablo Feo eta Dabid Anaut

Euskarabidea

3. or. Aurkezpena.

24-25. or. Leitzaren bila,liburutegian.

20-23. or. Ipuina.

16-19. or. ¡Hablame encristiano!

4-8. or. Ainara Rodarielkarrizketa.

10-13. or. Zertan daLeitza?

14-15. or. Leitza, Luzeren begietan.

9. or. Testa.

26. or. Bitxikeriak.

27. or. Ikusi Makusi,zer ikusi?

28. or. Eta zuk, zer diozu?

zenbaki honetan:

Page 3: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

AURKEZPENA

3

Marmari aldizkariak etenaldibat izan du aurten. Leitzakoeuskara zerbitzuan gertatu

den hutsunearen ondorioz, ekainaaldera argitaratu ohi genuen zenba-kia aurten ez da kaleratu.

Euskara zerbitzua irailaren erdi-tik aurrera berriz abian da, ordea,eta presaka samar izan bada ere,Marmari aldizkaria osatzen etazuen eskuetara ekartzen saiatu ga-ra.

Zenbaki honetan, beste hainba-tetan egin genuen moduan, bikontu nagusi lantzen saiatu gara:gure herria, Leitza, batetik; etagure hizkuntza, euskara, bestetik.

Egia esan, biak ere banatu ezine-koak dira, edo guk behintzat osolotuta ikusten ditugu. Hala izandadin nahi dugu, eta horretarakoegiten dugu aldizkaria, besteakbeste.

Herria hobeki ezagutzen lagun-duko diguten artikuluak eta lanakprestatu ditugu. Herria, esan beza-la, baina baita herritarrak ere. Az-ken batean, hemen bizi garenokosatzen dugu herria, eta pertsona-

rik gabeko herriak ez du zentzuhandirik.

Tira, sarrera honetan gehiegi au-rreratu gabe, hobe duzue orrialdeo-tan barna ibiltzea, nahi duzuen to-kian hasi eta bukatuta, eta ea zuengustuko zerbait egitea lortu dugun.Horixe izan da, izan ere, gure as-moa. Neurri batean behintzat lortu-ko dugulakoan, orrialde hau pasa-tzera eta aldizkaria bisitatzera ani-matzen zaituztegu denak.

berriz ereHemen gaituzue,

Page 4: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

Ainara Roda aski ezaguna da Lei-tzan. Ez da etxezuloan gordetzenden horietakoa. Gaur egun astez

Iruñean bizi bada ere, ez du aitzakia han-dirik behar ahal duenean Leitzara etortze-ko. Eta zerbait egotekotan Ainara bereiz-ten duena, musika da. Biak lotzea, Ainaraeta musika alegia, ia automatikoa da. Ho-rretaz, musikarekin izan duen eta duen lo-turaz, hitz egin dugu berarekin. Honatxkontatu diguna.

Hasteko, ohi den bezala, zure ibil-bideari errepasotxo bat eginendiogu. Noiz hasi zinen musikare-kin lotzen…Musikarekin 10 urte-edo nituela hasi nin-tzen, solfeoko klaseak hartzen, eta 11 ur-terekin pianoko klaseak. Iruñean, han bi-zi bainintzen orduan. Gero, 21 urterekin,kantu-ikasketekin hasi nintzen. Pianoabukatzen ari nintzela hasi nintzen kantua-rekin, Iruñeko kontserbatorioan.

Intrumentu bat hartzeko garaian,“plan 66” izeneko ikasketa-plana izatenzen. Instrumentu bat hartzen zenuen etahor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia, artearen historia, musikarenestetika, harmonia, musika-formak…

Urte dezente egin dituzu ikasten,beraz.Bai, 10 urtetik gora. Pianoarekin batera,lehen esandako ikasgai horietakoren bategiten nuen, musikaren historia, edo har-monia…

ELKARRIZKETA

4

Ainara Rodaaa bbeess llaa rr iiaa

«Musikarekin askotan asko disfru-tatzen dut, baina sufritu ere bai»«Musikarekin askotan asko disfru-tatzen dut, baina sufritu ere bai»«Musikarekin askotan asko disfru-tatzen dut, baina sufritu ere bai»«Musikarekin askotan asko disfru-tatzen dut, baina sufritu ere bai»«Musikarekin askotan asko disfru-tatzen dut, baina sufritu ere bai»«Musikarekin askotan asko disfru-tatzen dut, baina sufritu ere bai»

Page 5: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ELKARRIZKETA

5

Eta bestelako ikasketekin zer eginzenuen?Nik BUP eta COU egin nituen. COUerrepikatu nuen, selektibitatea iraileangainditu nuen, eta pentsatuta neukan ma-gisteritza musikala egitea. Plazarik ez ze-goen, ordea, eta erabaki nuen urte horre-tan kontserbatorioan ikasgai pila bat har-tzea, lehen aipatu ditudan horietatik, etahurrengo urtean joatea unibertsitatera.Baina gero ez nuen gogorik izan, eta mu-sika-ikasketekin jarraitu nuen.

Eta lanean noiz hasi zinen?Pianoko 8. maila egiten duzunean erdimailako titulua lortzen duzu, titulu profe-sionala esaten zaiona, eta horrekin laneanhasi zaitezke. 8. maila bukatu nuenean,ekainean bukatu eta irailean lanean hasinintzen Atarrabiako akademia batean,piano eta solfeoko klaseak ematen, oraindela 8 urte inguru. Lanean hasi nintzen,eta aldi berean pianoko 9. eta 10. urteaegiten eta kantua ikasten jarraitu nuen,Iruñeko kontserbatorioan.

Atarrabian urtebete aritu nintzen, etahurrengoan Barañaingo musika eskolanhasi nintzen. Han bi urtez aritu nintzen,pianoko eskolak ematen. Eta handik Mu-tiloako musika-eskolara joan nintzen,solfeo, koro eta pianoa erakusteko. Muti-loakoarekin batera Noaingo musika es-kolan hasi nintzen, eta hor ematen ditutkantuko klaseak. Orain han nago, Noai-nen, eta Mutiloan eszedentzian nago.

Bestelako lanik egin duzu?Pagozelain kamarero aritu nintzen udabatean, eta beste urtebetez baita Mugiro-ko Bentetan ere. Eta umeak zaintzen,etxea garbitzen… era aritua naiz. Eta ho-rretaz aparte, aurten Iturramako koru bathartu dut, ordaintzen didatena. Asketa ereizan dut, baina ez nuen kobratzen eta eznuen lana kontsideratzen. Eta IruñekoSan Jorgeko Civivoxen ere “aprende acantar” izeneko kurtso bat ematen dut.Astean ordu eta erdi. Kantatzea gustukoduen jendea joaten da, 20-25 lagun; kan-tatzeko teknika pixka bat erakutsi etakantak ikasten dituzte.

Lanaz aparte, zer korutan edo tal-detan aritu zara?Ez gehiegi. Ttiki-ttikitatik Leitzako As-ketan, gero, kantu ikasketak egiten hasinintzenean Iruñeko orfeoian 3 urtez aritunintzen, nahiz eta laneko ordutegiagatikutzi behar izan nuen gero. Iruñean badagoAGAO izeneko talde bat (AsociaciónGayarre Amigos de la Opera). Urtean biopera egiten ditu, koro bat dauka, eta ko-ro horretan nago.

Nola definitzen duzu zeure burua,gaur egun: piano-jotzailea, abes-laria, musikaria…?Gehiago abeslaria. Pianoa orain gutxiagojotzen dut: klaseak emateko…

Musika-munduan ari zara. Bainahala ariko ez bazina, non usteduzu mugituko zinatekeela?Badakizu zer gertatu den? Bada, ia-ianahi gabe sartu nintzela honetan. Ez nuenselektibitatea pasa, urte horretan sartunintzen, sartu nintzen, sartu nintzen… lanbat, eta beste bat, eta beste bat atera zaiz-kit, eta orain arte. Oroitzen naiz unibertsi-taterako bigarren aukera moduan erizain-tza jarri nuela (eta, hori esanda, barreegin du Ainarak).

Eta zaletasuna nondik etorri otezitzaizun… Etxean ba al duzumusikaria den inor, edo musika-ikasketak egin dituena?Ez, musika-ikasketarekin ez. Afizoa bai,ordea, kantatzekoa. Gure ama eta izeba-osabak ere Jeikikoak izan dira edo dira.

Beno, abeslaria zara. Ahotsa dazure tresna. Nola zaintzen duzu? Badakizu… Ez da oso ongi gelditzen halaesatea, baina gezurrik ez dut esanen: ezdut gehiegi zaintzen. Egia da nik zorteadudala eta zintzur nahikoa sendoa duda-la. Askotan parranda egin eta jendea segi-tuan afoniko gelditzen da. Ni, normaleanez. Ez dut prestaketa berezirik egiten.

Eta nolabaiteko mugarik ekartzenal dizu abesteak? Gertatzen al

zaizu esatea “hara, hau gusturaeginen nuke, baina ezin dut, kan-tatu behar dudalako”.Orain arte ez. Baina ni ez naiz profesio-nalki kantatzen aritzen. Abeslaria naiz,baina ez naiz soilik horretara dedikatzen.Nirea gehiago da klaseak ematea abesteabaino. Nire lan bakarra kantatzea izanenbalitz, ziur asko horrek ahotsa gehiagozaintzea ekarriko lidake.

Gaia pixka bat aldatuko dugu.Musika estiloak bateragarriak aldira? Alegia, izan al zaitezke ope-rako abeslaria eta rock-taldebatekoa aldi berean?Ezin dizut erantzun, neronek ere ez daki-dalako. Teknika ezberdinak dira. Operakantatzeko teknika horretarako da. Abes-teko garaian, lortu behar dena da zintzu-rrak minik ez hartzea, edozein gauzaabesten ari zarela. Estilo batean edo bestebatean ari zaren, min handiagoa hartukoduzu. Eta errazagoa izan liteke operakoabeslari bat beste estilo batean ongi ari-tzea, alderantziz baino. Opera abesteko,teknika bat landu behar da urte askoz, etaalderantziz ez dut uste hala denik. Erraza-goa da opera-abeslari batek Amaralenabesti bat kantatzea, Amaralek aria batkantatzea baino. Ezinen luke.

Azaldu kantatzeko teknika horie-tako bat zein izan daitekeen. Jen-deak, normalean, kantatzekogaraian, ez du teknikan asko pen-tsatuko. Kantatu egiten dugu etakitto.Beno, teknika basea, adibidez, arnaske-tan hasten da. Nola arnastu behar denikasten da. Diafragma erabili behar da.Arnasa nola hartzen den ikasten da, etagero arnas hori nola soinu bihurtu, “reso-nadorerak” erabiliz. Bat baino gehiagodaude. Horietako bat, “resonador nasal”delakoa da, eta horretara bideratzen da ar-nasa, esaterako.

Horiek erabiltzeko ere denborapixka bat beharko da, ezta?Bai, pixka bat bai, beste hamar urte-edo

Page 6: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

egunero. Hala ere, talde bakoitzak bereohiturak dauzka. Orfeoian aritzen nintze-nean, astean 3 egunetan izaten ziren en-tsaioak, 8etatik 10etara. Entsaioetan bero-keta ariketak egiten genituen, “bokaliza-zioa” esaten zaiona. Gero taldeka, edo ba-tzuetan denak elkartuta… zuzendariarenarabera.

Eta prestakuntzari edo hobetzearibegira, oraindik jarraitzen duzu

ikasten, “entrenatzen” zara?Bai, noski. Beno, kantuarekin

oraindik ez dut karrera bukatu,eta jarraitzen dut irakasle ba-tengana joaten. Ekaineandaukat karrera-bukaerakoazterketa. Astean behin edobitan irakasle batenganajoaten naiz, eta gero kan-tak zure etxen prestatubehar dituzu, bai pia-noarekin bai kanta-tzen.

Eta karrera bukatuta, jarraitubeharko duzu prestatzen etaentrenatzen?Bada jende asko kanpora joaten dena. Niaurten Donostiako irakasle batekin hasinaiz klase partikularrak hartzen, kantuko-ak. Horretaz gain nik badaukat Iruñekokontserbatorioko nire betiko irakaslea.Eta Donostiara astean behin joaten naiz,irakasle batengana, 3 ordu laurdenekoklasea hartzera.

“Adarrak jarri” dizkiozula eta, Iru-ñekoa ez al da jeloskor sentitzen?Dena hitz egina dago, eta haren onespena-rekin joaten naiz. Alde daukat, nahiz etabatzuetan komentarioren bat edo atera li-tekeen, “ez dakit ba, honek esan dizun ho-ri…” eta horrelakoak. Baina ez dago ara-zorik. Arazoa nik daukat haundiagoa, tek-nika ezberdinak erabiltzen baitituzte bieketa momentu honetan burua nahasi xama-rra daukat hori dela eta…

Eta mundu horretan, ikusten al dajeloskortasunik edo inbidiarik,“nik solista izan nahi dut, bainabeste hura jarri dute…” eta gisa-koak?Bai, izaten dira, eta hori da niri gutxiengustatzen zaidana.

Musika-irakaslea ere bazara.Gauza gehienek bezala, alde onaketa txarrak izanen ditu horrek.Zein dira horiek?Alde ona, oporrak (barre egiten du, be-rriz. Seguru egia dela). Nik orain kantu-klase gehienak helduei ematen dizkiet.Pianokoak, berriz, gehienbat umeeiematen nizkien. Eta deskubritzen arinaiz gehiago gustatzen zaidala heldue-kin lan egitea umeekin baino. Gehiankostatzen zaidana, adibidez, Muti-loako musika-eskolakoa da. Asteanbi orduz joaten naiz, eta 51 umedauzkat, elkarrekin, koruko ikas-gaian. Haientzat derrigorrezkoikasgaia da, eta, jakina, batzuekez dute joan nahi. Hainbesteume, hain mugituak… Asko-

(barre egiten du,berriz; broma delakoakaso?)

Eta opera bat prestatzeko garaian,esaterako, nola izaten diraentsaioak eta?Iruñeko gure taldean, adibidez, emanal-diaren aurreko hiru hilabeteetan elkartzengara, astean behin entsaiatzen dugu, geroastean bitan… eta azkeneko bi asteetan

ELKARRIZKETA

6

Page 7: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ELKARRIZKETA

7

tan ateratzen zara pentsatuz “ni zer arinaiz hemen”.

Baina, beste aldetik, atsegina izanbehar du zure eskutatik pasatzenari direnak ikasten eta aurrera-tzen ari direla ikusteak, ezta?Bai, hala da. Hala ere, azken urteotan hel-duekin lan asko egiten ari naiz, eta hel-duen kasuan askotan gertatzen da hasiegiten direla, hurrengo urtean utzi, ezindutelako, eta hor agian ez da ikusten pro-zesu hori. Beraz, alderdi onak eta txarrakbeti egonen dira, baina, orokorrean, nirioso jende jatorra suertatu zait beti, etagustura aritzeko aukera izan dut.

OPERAZ

Musikak bereizten du Ainara, esan du-gu hasieran. Musikari gehiago ere ba-dira Leitzan, noski, baina operan ari-tzea ez da batere ohikoa. Gehienontzatnahikoa genero ezezaguna edo arrotza.Horregatik, horretaz zer edo zer galde-tu nahi izan diogu Ainarari.

Operan ere aritzen zara. Nahikoagenero urruna edo ezezagunajende askorentzat. Zer da opera?Esplikatu liteke?Esan liteke dela antzerki bat abestua, etamusika duena, orkesta bat duena. Historiabat da, pertsonaia batzuekin, eta pertso-naia horiek, hitz egin beharrean, abestuegiten dute.

Eta abesteko modua beti horrela-koa al da, guk daukagun irudi tipi-ko horretan ikusten dena?Bai, hala da. Opera kantatzeko estiloa ho-ri da. “Con la voz impostada” esaten zaio.Hori da opera abesteko teknika.

Eta zer da gehiago, abestea edoantzeztea?Alde batetik, operarako erabiltzen denteknika, “kantu lirikoa” esaten zaiona, ezda opera bakarrik kantatzeko erabiltzen.Operan, Zarzuelan, Lied-en, “canción

francesan”, “Canción españolan”… ereerabiltzen da. Estilo dezente daude, etaOpera horietako bat da. Antzerki bat,antzoki batean egiten dena, orkesta ba-tekin, eta hor antzeztu egin behar da;baina gainerakoetan ez, eta besteetanegin dezakezu emanaldi oso bat bateremugitu gabe.

Eta Operan parte hartzen dutenakabeslariak dira, edo antzezleak…?Bai, abeslariak dira. Solistak, eta korua.Horietaz gain ere izaten dira figurinis-tak, abesten ez duten batzuk.

Eta Operan aritzen zareten abes-lariek, denek musika-formazioaizanen duzue. Baina antzerkia egi-teko batere prestakuntzarik edoformaziorik ba al duzue?Bai. Kontserbatorioko ikasketak, kantu-ikasketak, erdi-mailakoak (6 urte) eta goi-mailakoak (4 urte) dira, hala banatzen di-ra. Goi-mailako 4 urte horietan, bi urtez“eskena” delakoa egiten da. Beste urte ba-tez “gorputz-teknika”, eta beste batez“mugimendua”. Eta hor lantzen da gorpu-tza eta antzeztea.

Eta zergatik lotzen dugu beti gor-batadunekin eta “goi-mailako”jendearekin edo aberatsekin?Hala delako. Eta lotzen da, baita ere, jen-de zaharrarekin, aiton-amonekin. Ez dakitzergatik ez dagoen sartua gazteen artean.Opera bat ikusteko, egia da sarrerak nahi-koa garestiak izaten direla. Orain Iruñeanegin behar dugun honetan uste dut sarre-rak 48 euro balio dituela. Urtean behin jo-ateko ez da hainbeste akaso, baina askogustatzen ez bazaizu edo asko ezagutzenez baduzu…

Eta deus egiten al da jendeakOpera ezagutzeko eta zabaltzeko?Beno, azken aldi honetan Nafarroan, ttiki-ttikitatik bultzatzeko, eskola eta familiagiroko kontzertu batzuk antolatzen hasidira, Nafarroako Gobernuak antolatuta,eta batzuetan Operari begira antolatu dira.Eta umeentzako opera berezi batzuk ere

egin dira, haientzat egokituta (Ali Babá,El flautista de Hamelin…). Kolore asko-rekin, umeentzako ipuin moduko bat.

Eta Nafarroan, esaterako, Operaikusi nahi duenak, zer aukeradauka?Nafarroan badituzu AGAOk urtean egi-ten dituen bi funtzio horiek, eta gero Ba-luartean ere pare bat funtzio edo izaten di-ra.

Jendaurrean abestea askotan ego-kitzen zaizu, Ainara. Zer da, moti-bagarria, beldurgarria, pozga-rria…?Niri gehienetan gertatu izan zait eskena-tokira igotzea eta bertan ongi, indartutasentitzea. Beste gauza bat da ongi presta-tuta ez egotea, eta orduan ateratzeko ika-ratuta egoten zara. Gero, niri gertatzenzaidana da, Leitzan abestean —ez dut as-kotan abestu hemen—, ezkontza bateanesaterako, bertan urduriago jartzen naize-la.

Ezkontzena aipatu dudanez, hori dabeste alderdi bat. Ezkontza askotan eta as-kotan aritu naiz abesten. Askotan deitzendute. Udaberrian hasi eta udan zehar, ialarunbatero aritzen naiz. Baina kanpoanegokitzen zaidanean, lasai asko abestendut. Leitzan abestu behar dudanean, be-rriz, urduri jartzen naiz, ez dakit zergatik.

MOTZEAN

Musika mota bat, abesteko: operaMusika mota bat, entzuteko: musika alaiaMusika talde bat: THPBakarlari bat: ez dakit…Abesteko toki bat: akustika oneko elizaren batMusika entzuteko toki bat: kotxeaAnimatzeko musika: latindarraLasaitzeko musika: musika klasi-koa, Mozarten requiem-a

Page 8: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

sa. Ikasgaiak “fonetika eta hizkuntzak” duizena. Gehienbat ahoskatzea ikasten da,hiztegia, gramatika pixka bat. Hiztegian,adibidez, kantetan erabiltzen ohi direngaiak lantzen dira: natura, maitasuna…

Eta kantatzen ari zarenean kon-tzientea zara esaten ari zarenaz:“hau esaten ari naiz”?Hori da zure etxean egiten duzu lana.Itzulpena bilatu, edo zuk egin, edo testuanorbaitekin batera itzuli… Beti saiatu be-harko genuke abeslariok zer esatena arigaren ulertzen. Onena da jakitea zer esa-ten duzun; kantatzen ari zaren sentimen-dua bata edo bestea den jakiteak, kanta-tzen lagunduko dizu.

Eta doinu alai bat edo triste baterabili beharrak, prestakuntzaaldatzen al du? Triste zaudeneankantatu al dezakezu behar bezaladoinu alai bat? Eta alderantziz?Opera bat kantatu behar baduzu, adibidez,opera noiz idatzi zen, autorearen biogra-fia, antzerkia nork idatzi zuen… Rol askodaude, protagonosta izan daiteke pertsonagazte eta alaia, edo beste era batekoa, etahorren arabera bai, aldatu behar duzu pix-ka bat.

Eta, berriz ere Leitzari lotuz. Aur-ten Asketa abesbatza deseginomen da. Zer pentsatua eman aldizu horrek?Azaroaren 29an desagertu zen. Urteanbehin abesbatzen topaketa bat egiten da,eta aurten Asketari egokitu zaio antola-tzea, Leitzan. Zenbait herritako abesba-tzak etorri ziren. Eta hori egin arte irauteaerabaki zen.

Pena handia izan da, baina ezinezkoazen. 18 ginen abesbatzan, 5 mutil eta 13neska. Arazo oso handiak izaten genituenelkartzeko eta entsaioak egin ahal izateko.Lana dela eta beste hainbat gauza direla,ez ginen elkartzen. Lehen Juan Bautistakzuzentzen zuen, eta Betelura eraman zute-nean nik hartu nuen, bi baldintzekin: aldebatetik, lanen bat-edo ateraz gero, utzi be-harko nuela. Bestea zen denok konpromi-soa hartzea. Baina gero errealitateak agin-du du, eta ostirala iritsita 6 edo 7 besterikez ginen elkartzen, eta aste bat, eta bestebat, eta berdintsu. Bilera asko egin ziren,eta horietako batean erabaki zen horrelaezin zela. Ahalegina ere egin zen, mutilakbilatzen aritu ginen esaterako, HITZAn el-karrizketa egin genuen… Azkenean, or-dea, desagertu egin da, eta pena handia da.

Eta, bukatzeko, inoiz gertatutakobitxikeriaren bat.Behin ezkontza batean abestu behar nuenbeste 6 edo 7 lagunekin. Bi kotxetan joanbehar genuen Zizurrera… Gauza da niikastaro batetik atera nintzela juxtu samar,eta Gaztelu Plazan norbaitek jaso beharninduela. Baina…denbora pasa ta ez zeninor azaltzen… Orduan ia inork ez genuenizaten mugikorrik. Beraz, taxi bat hartunere etxeraino, han kotxea hartu ta ZizurTxikira joan nintzen. Han ez zeuden…Berriz kotxea hartu eta Zizurreko urbani-zazio berrira joan nintzen: Han ezta ere…Kotxea berriz hartu eta Zizur Nagusiraallegatu nintzen azkenik… Meza ederkihasia zegoen eta justo “Ave María” abes-teko momentuan allegatu nintzen. A zenerbioak pasatu nituen egun hartan!! Ko-txe batekoak bestekoak jasoko nindutelapentsatu zuen eta alderantziz… En fin…

Beno, orain galdera mistiko sama-rra da. Zer da zuretzat musika?Begira, musika niri gustatzen zait. Etamusikarekin askotan asko disfrutatzendut, baina sufritu ere bai. Eta askotan pen-tsatu dut nire bizitzak musikarekin lotutajarraitu behar duen edo ez. Askotan pen-tsatu dut, ez delako erreza. Musika artebat da, nahikoa arte arraroa, eta askotanesaten da musikariak ere arraroak direla.

Eta hala dira? Anestesistak bainoarraroagoak, adibidez? Edo igel-tseroak, edo arkitektoak bainoarraroagoak? (adibide hutsak dira,ez dezala inork gaizki ulertu).Badago jende oso normala, eta baita xele-break ere. Denetik dago. Eta musika bizi-tzeko era ezberdinak daude. Lehen esandizut, ni ia-ia nahi gabe sartuz joan naizmundu horretan. Baina ez dut sentitzenmusikari askok sentitzen edo adieraztenduten pasio hori. Igual etxean nago etapianoa jotzen hasi beharrean nahiago dutkalera atera.

Abesten ari zarenean, norainohartzen duzu kontuan letra, esa-ten ari zarena? Letra ulertzeak,edo letra ona izateak laguntzendu? Motibatzen du? Inporta du?Kantuak, beste instrumentuen aldean, ho-ri dauka: testua. Kantuan beti zerbait esa-ten ari zara. Jakin behar duzu zer esatenduzun, baina askotan beste hizkuntzak ba-tean dago testua. Niri, adibidez, alemanie-razko testu bat jartzen badidazu badakitgoitik-behera kantatzen, fonetikoki per-fekto, baina ez dakit zer estaen ari naizen.

Kantu-ikasketetan, bi urtez ikasten daitaliera, alemaniera, frantsesa eta ingele-

ELKARRIZKETA

8

Page 9: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

TESTA

9

Ariketa erraz bat eginen dugu oraingoan. Test bat osatu dugu, Leitzari buruzko zenbaitgalderekin. Ez dugu zure autoestimua mindu nahi, eta, beraz, espero dugu aisa eta ongiasmatzea. Hala ez baldin bada, akats asko egiten badituzu, zure herria hobekixeago ezagutubehar duzula pentsatzen hasi zaitez. Ea ba.

Testa

1.- Zenbat biztanlezeuzkan Leitzak 2008.urtearen hasieran?a. 3.011b. 3.101c. 2.989d. 2.901

2.- Zein da Leitzakoposta-kodea?a. 31880b. 31881c. 31882d. 31883

3.- Zenbat kilometrodaude Leitzatik Iruñera,errepidez?a. 45,8b. 50,8c. 55,9d. 60,8

4.- Zenbat haur jaio zirenLeitzan 2007. urtean?a. 17b. 32c. 42d. 65

5.- Zenbat haur jaio zirenLeitzan 1975. urtean?a. 17b. 32c. 42d. 65

6.- Zenbat haur jaio zirenLeitzan 1995. urtean?a. 17b. 32c. 42d. 65

7.- Zenbat ikasle ari diraLeitzako eskolan ikasten2008-2009 ikasturtean?a. 153b. 188c. 222d. 287

8.- Zenbat ikasle ari diraLeitzako institutuanikasten 2008-2009ikasturtean?a. 186b. 209c. 242d. 301

9.- Zenbat kilometrokarratu dauzka Leitzak?a. 48,2b. 58,2c. 68,2d. 78,2

10.- Zer udalerrirekinegiten du muga Leitzak?a. Goizueta, Ezkurra,Basaburua, Larraun,Areso eta Berastegi

b. Goizueta, Ezkurra,Basaburua, Larraun etaAreso

c.Goizueta, Ezkurra,Larraun eta Areso

d. Goizueta eta Areso

11.- Zenbat auto daudematrikulatuta Leitzan2008. urtean?a. 545b. 867c. 1.323d. 1.931

12.- Zenbat ziklomotoreedo motozikleta daudematrikulatuta Leitzan2008. urtean?a. 37b. 98c. 174d. 302

13.- Zenbat kamioi daudematrikulatuta Leitzan2008. urtean?a. 244b. 199c. 121d. 66

14.- Zein da Leitzakomendirik altuena?a. Guratzb. Aritzc. Urepeld. Eguzkizko Muñoa

Erantzun zuzenak:1.- C, 2.- A, 3.- B, 4.- B, 5.- D, 6.- A,7.- C, 8.- A, 9.- B, 10.- A, 11.- D, 12.- C, 13.- A, 14.- D

Page 10: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

Gutxi asko, denoi inporta zaigugure herria zertan den, ezta?Batzuei batez ere ingurumena

interesatuko zaie; beste batzuei kirola;beste batzuei auzoen eta herritarrenarteko harremanak…

Hemen bizi gara, nolanahi ere, etanorberak kontu, auzi edo gai batzuek hur-bilagotik eta zuzenago bizi baditu ere, erabatean edo bestean herriko errealitate etaegoera guztiek eragiten digutela uste du-gu guk. Horregatik uste dugu denok eginbeharko genukeela ahalegina gai horienguztien gainean pentsatzeko eta ondorio-ak ateratzeko. Eta areago, eta eskatzea li-bre denez, atera ditugun ondorioen arabe-ra denok zer edo zer egiteko.

Ba al dakigu nolako Leitza daukagun?Eta nolakoa nahiko genukeen? Daukagu-netik izan nahiko genukeenera, ziur asko,tartetxo bat izanen da. Bide hori, nolanahi

ere, ez da eginen ahaleginik gabe. Pentsa-tzea da lehendabiziko urratsa, eta egiteabigarrena. Guk, artikulu honen bitartez,pentsatzen jarri nahi zaituztegu, lehenda-biziko urrats horretan bederen pixka batlaguntzeko.

Ikusiko duzuen moduan, zenbait gaiaukeratu ditugu, denak ere Leitzako egu-neroko bizitzarekin zerikusia dutenak,eta horien inguruko ideia eta galdera ba-tzuk bildu ditugu. Galderak eta ideiak,herriaz dugun ezagutza xumetik atera di-tugu alde batetik, eta batzuei eta besteeiedo han eta hemen entzundako aipame-netatik bestetik. Horiek baliatuz, beraz,planteatu ditugu hemen gaiak, nahiz etabadakigun hurbilpen bat besterik ez dela,oso azalekoa, eta informazio eta galderagarrantzitsu askoz gehiago izanen delagai bakoitzaren inguruan.

Dena den, lehen esan dugun moduan,

guk puntua jarriko dugu, eta, nahi izanezgero, zuek osatu bertsoa. Gaia emanen di-zuegu, baita zenbait galdera planteatuere, zuek neuronak lanean jar ditzazuen.Ez dugu herriaren azterketa sakonik egin,eta are gutxiago galderei erantzuna eman;baina saiatu gara zuek azterketa hori egindezazuen aitzakia ematen behintzat. Ho-natx, horrenbestez, puntuak eta galderak:

INGURUMENAModa-modako gaia dugu ingurumena etaekologia. Denok nahiko dugu, segur aski,herri garbia, ederra, natura-ondasuna on-gi kontserbatuko duena… Horrek, nola-nahi ere, kostu bat ere izanen luke. Aldebatetik, ekonomikoa, garbitzeak ere kos-tu ekonomikoa bai baitu. Baina bestelakokostua ere izanen luke, ingurumena zain-tzeak hainbat muga jartzea ere ekarrikobailuke: jarduera batzuk mugatu, eraiki-

ERREPORTAJEA

10

Zertan da Leitza?Guk puntua jarri, zuk bertsoa osatu

Page 11: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ERREPORTAJEA

11

tzeko mugak, zikintzeagatiko zigorrakedo isunak…

Galderak• Batzuetan, gertatzen da herri baten ga-

rapen ekonomikoa eta diru-iturriak lor-tzea ingurumena zorrotz zaintzearekinezkontzea zaila dela. Zeri eman beharzaio lehentasuna?

ETXEBIZITZA ETA HIRIGINTZAGai garrantzitsua, inondik ere, izan ereherritar guztioi eragiten digu zuzen-zuze-nean, eta herriari bete-betean. Etxebizi-tzaren eta hirigintzaren gaia kudeatzekoedo bideratzeko moduak, bestalde, herria-ren etorkizuna bera ere baldintza dezake.Etxebizitzak egiteko eta eraikitzeko neu-rriak eta erak herrien itxura eta baita iza-tea bera ere aldatu dezake eta hala gertatuda askotan. Aldaketa horiek alderdi onakzein txarrak izan ditzakete zenbait arlo-tan: herriaren bizitasuna, ingurumena,hizkuntza, zerbitzuak, nortasuna…

Eraikitzen dugunean eta obrak egitenditugunean, etorkizuneko Leitza ere ma-rrazten ari gara, neurri batean behintzat.

Galderak• Non eraiki behar da? • Zenbat eraiki behar da? • Herria zenbat haztea nahi dugu? Eta no-

la? • Herriko bizitza soziala plazaren ingu-

ruan nahi dugu, edo leitzarrek auzoetanere bizitza egitea nahi al dugu?

TRAFIKOAAldizkari honetan bertan agertzen denez(Test-ariketan, hain zuen ere), Leitzanauto ugari dago, asko. Kale nagusira ate-ratzea besterik ez dago horretaz ohartze-ko. Autoak ezker-eskuin, gaizki aparka-tuta, trafikoa oztopatuz, bi metro ez ibil-tzeagatik edo maniobra pare bat ez egite-agatik. Edo plaza bera, beti autoz josia.Horrelakoxeak gara: gure autoarekin joa-ten gara toki guztietara, eta nolanahi

aparkatuta uzten dugu. Hor konpon bes-teak.

Galderak• Leitzako kaleak norentzat dira, ibilgai-

luentzat edo oinezkoentzat? Eta noren-tzat izan beharko lukete? Normala al daegunero-egunero herriko kale nagusianikusten duguna?

• Autoen abiadura kontrolatzeko zer eginbehar da?

• Plaza itxi behar al da eta ibilgailuei sar-tzen ez utzi?

EUSKARALeitzan euskara bertako hizkuntza da,eta, bistan denez, hizkuntza estimatua etabaloratua da. Gehien-gehienak euskaldu-nak gara, eta neurri handi batean euskarazbizi gara. Ez % 100ean, ordea. Erdara ereerabiltzen dugu, eta euskaraz normal-normal bizi ahal izateko oraindik puskabat falta zaigu. Erdara, nolanahi ere, ezdugu soilik erdaldunak tartean daudene-

Page 12: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

an erabiltzen. Euskaldunon artean ere er-daraz egiten dugu, sarritan.

Galderak• Nolako Leitza nahi dugu etorkizunean?

Euskaraz normaltasun osoz biziko de-na? Gaur egun hizkuntzarekiko dugunjarrera, kontzientzia, eta, batez ere,praktika, nahikoak al dira Leitza etorki-zunean euskalduna izanen dela ziurta-tzeko? Gure esku al dago, edo kanpokoindarrek mugatuko gaituzte?

• Leitza eredu gisa agertu da askotan eus-karari dagozkion gaietan. Benetan ere-dugarri dela iruditzen zaigu? Zer delaeta?

• Zer egin dezakegu gaur egun erdaldundirenak euskarara etor daitezen? Etaetorriko diren erdaldunek ere euskal-duntzeko gogoa eta motibazioa izan de-zaten?

HEZKUNTZAHerriaren etorkizuna, normala den mo-duan, belaunaldi gazteen eskuetan izanenda. Gaurko haurrak eta gazteak izanen di-ra biharko Leitza gidatuko dutenak. Etagaur egun, haur eta gazte horiek herrian

bertan ikasten dute, haur-eskolan, esko-lan eta institutuan. Gehienek hor osatzendute haien ibilbide akademikoa, 18 urteizan arte.

Galderak• Haur eta gazteen heziketa erabat profe-

sionalen esku utzi behar al da? Edo gi-nerakook parte hartu behar dugu, erabatean edo bestean (eta ez soilik kritika-tzeko, jakina)?

• Zein da eskola edo institutuko irakasleedo langile ez garenok ikastetxean edohezkuntza-komunitatean egin dezake-gun ekarpena?

KIROLABistan da Leitza kirolarekin lotutakoherria dela. Herri-kirolarekin oso lotua,eta bereziki pilotarekin. Kirola ohikoeztabaidagaia edo mintzagaia da gureherrian, eta herritar askoren egunerokobizitzan alderdi garrantzitsua. Asko dirakirol bat edo beste egiten, ikusten edojarraitzen dutenak, eta azken urteotankirolaren inguruko mobilizazio handisamarra ikusi dugu. Herrian giro bere-zia sortu duten kirol-gertakariak izan di-

tugu, aurtengo eskuz banakako finalaesaterako.

Galderak• Leitzan kirol-mota ezberdinei ematen

zaien tratamendua orekatua al da?• Zein da Leitzako kirol nagusia? Futbo-

la? Pilota? Bestelakoren bat? Ez dagokirol nagusirik?

• Haurrei eta gazteei ematen al zaie beharden neurrian kirol ezberdinak probatze-ko eta ezagutzeko aukera?

• Gehiegizko garrantzia hartu al du kiro-lak gure herriko bizitzan? Edo pisu etaleku gehiago eman beharko litzaioke?

• Ba al dauzkagu kirolerako behar ditu-gun instalazioak?

UDALAUdala da herritarrak hurbilen duen admi-nistrazioa. Herrian bertan dago, eta berta-ko herritarrek osatu ohi dute. Zenbat etatxikiagoa izan herria, gainera, orduan etaerrazagoa izan ohi da udal-ordezkarien-gana iristea.

Udala da, bestalde, gure eguneroko bi-zitzarekin zerikusi handia duten hainbatgauza kudeatzen eta bideratzen dituena:

ERREPORTAJEA

12

Page 13: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ERREPORTAJEA

13

zerbitzuak (gizarte-zerbitzua, euskara,kirola, hezkuntza), hirigintza-lanak, zer-gak, pestak, diru-laguntzak, mendia…eta beste hainbat.

Galderak• Zein da herritarrek udaleko bizitzan

parte hartzeko bidea? Nola antolatu be-harko litzateke herritarren parte-har-tzea?

• Zer eskatu behar diogu udalari, eta zereskaini?

• Udalak egindako gauza bat edo beste ai-patu, kritikatu, salatu, edo zoriontzendugunean, kalean entzundakoan oina-rritzen gara edo bertan galdetzen dugu?

HARREMANAKAskotan entzuten dugu herriko bizitza al-datzen ari dela. Kaleko bizitza, esate ba-terako. Garai batean jendeak denboragehiago ematen zuen kalean, eta orain,ordea, etxezuloagoak omen gara. Guredenbora libreko ordu gehiago pasatzenomen ditugu orain etxean, telebistarenedo ordenagailuaren aurrean.

Tabernaz taberna ibiltzeko ohitura,esate baterako, txikiteoa eta antzeko ohi-

turak, aldatu dira, eta murriztu dira. Ta-bernaz taberna tragoa hartzen ibiltzea onaedo txarra den epaitzen hasi gabe, bista-koa da pertsonen arteko harremanetan al-daketak gertatzen ari direla, eta kaleko gi-roan ere aldaketak egon direla. Zenbaite-tan, astez eta negu aldean batez ere, herriaabandonatuta dagoelako sentsazioa izandezakegu. Ez dago inor kalean.

Bestalde, elkarteak edo bestelakoegoitzak ere ugaldu egin dira azkenekourteotan. Jendea elkartzeko eta harrema-netarako gune gisa ulertu eta ikus daiteke,baina baita koadrillak edo lagun taldeakelkarren artean isolatzeko modu gisa ere.Gauza guztiek, segur asko, beren aldeona eta txarra izanen dute.

Galderak• Bizitasuna galdu al du Leitzak? • Aldatu al dira ohitura sozialak? • Herritarren arteko harremanetan gertatu

al da aldaketarik? Lehen baino harremangutxiago al dugu gure artean? Eta kanpo-ko jendearekin? Eta txarra al da hori?Edo ona? Edo ez bat eta ez beste?

• Zein dira gaur egun herritarren (haur,gazte, heldu, adinekoen) harremaneta-

rako gune nagusiak? Taberna? Denda?Elkartea? Etxea?…

ZEIN DIRA ZURE LEHENTASUNAKETA ZURE GALDERAK?Horraino guk proposatu eta planteatu diz-kizuegun hausnargaiak eta galderak.Esan bezala, erantzunik proposatu gabe-ko galderak dira, zuen guztion erantzunpartikularrak eta askotarikoak bilatzendituztenak. Nork bere erantzuna izanendu, eta, jakina, nork bere galdera-sorta.

Eta horixe duzue gure proposamena.Saiatu galdera hauen inguruko erantzu-nen gainean hausnartzen, saiatu bestela-ko gai eta lehentasun batzuk formulatzen,eta saiatu horien guztien inguruan galde-ra berriak sortzen, zuen ezagutzatik, bizi-penetatik edo interesetik abiatuta. Eta gainahiz galdera horiek, lagunari, senideariedo auzoari komentatu, eztabaidatu, etaerantzun berriak bilatu.

Hori guztia eztabaida soziala da, gureustez herri baten garapenerako ezinbeste-ko tresna. Zenbat eta galdera eta azterketazorrotzagoak egin, orduan eta egokiagoaketa finagoak izanen dira herri honen arazo-ei eta beharrei emanen diegun erantzuna.

Page 14: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ARGAZKIAK

14

Marmari aldizkariko atal berri honetan, Leitzari begiratzeko eta Leitza ikusteko mo-du ezberdinak erakusten saiatuko gara. Ez baita berdina denok ikusten eta bizi du-gun Leitza. Herriak mila aurpegi eta alde dauzka, eta gure arreta han edo hemen

jartzen den arren, gure ondokoak beste nonbait jarriko du akaso. Leitza nola ikusten dugun erakusteko argazkiak erabiliko ditugu. Zenbaki bakoitzean

pertsona bati eskatuko diogu, bere zenbait argazkiren bitartez, berak ikusten duen Leitzazein den erakuts dezan. Gu guztion begiraden batuketa izanen litzateke, ziur asko,benetako Leitza. Gaurkoan, hasteko, Miel Mari Elosegi “Luze”ri eskatu dizkiogu galeriaosatzen duten argazkiak. Hauexek dira berak utzitakoak:

Leitza,Luzeren begietan

Jon Mikone Euskal Herriko sega txapelketan, 2008ko abuztuan.

Ezpatadantzarien arintasun ikusgarria.

Leitzelarrean zuhaitz baikainak daude. Argazkikoa Aitzmurdin dago.

Page 15: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ARGAZKIAK

15

Pago xelebrea Sarasaingo errekan.

Manuel lasartek Leitzara egindako azkeneko bisita.

Josetxo Urrutia, Leitzakoplazan harria jasotzen.

Pestetako ingurutxoa, 2008.

Santa Barbarako ermita Gorritin,Leitzaldetik aterata.

Page 16: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ERREPORTAJEA

16

Hablame encristiano!

!

Page 17: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ERREPORTAJEA

17

- ¡Hablame en cristiano!- ¿Pero qué quiere decir exactamente encristiano?- ¡Que aquí hablamos en español, joder!- ¿Aquí, exactamente, donde? ¿En estaventanilla, esta sala, este edificio, estepaís…? ¿Me podrías concretar un po-co?- Vosotros siempre estáis con la mismamatraca. Sois unos radicales.- Pero, ¿siempre, siempre? O casi siem-pre…- ¡No sé, joder!- …

Hablame en cristiano” esaldia nahi-koa ezaguna da, ezta? Inoiz esan aldizute horrelakorik? Eta antzeko-

rik? Gertatu al zaizu inoiz euskaraz hasieta solaskideak horrelako zerbait esatea,edo oihuka hastea? Zenbaitetan, zalapar-ta handirik gabe ere, begirada okerrak erenahikoa adierazgarriak eta desatseginakizaten dira.

Tira, ez gara oso gauza arraroa esatenari, ezta? Ziur asko gehienoi gertatu zaiguegoera deserosoren bat. Baina denok ezgara berdinak izaten, eta denok ez duguberdin jokatzen horrelako egoeretan.Modu askotan erantzun dezakegu. Ho-natx horietako batzuk:a.Barkamena eskatu eta erdaraz egin.b.Kasurik egin gabe, euskaraz jarraitu.c.Gure jarrera zuritu edo justifikatu.d.Gaizki erantzun digunari guk ere gaiz-

ki erantzun eta zalapartan hasi.e.Gu deseroso sentitu gabe, gaizki eran-

tzun digunari sentiarazi deserosotasunhori.

f. …Zer eginen zenuke zuk?Aukera gehiago izanen dira, baina guk

horietako batzuk jaso ditugu. Eta horienartean, azkeneko horretan erreparatu nahidugu oraingoan. Hausnarketatxo hau egi-teko arrazoia zein den? Bada, Valentzia-tik etorri den ideia edo proposamen batekeman digu aitzakia. Ferran Suay etaGemma Langines psikologia irakasleeksortu duten TELP tailerrak, hain zuzenere: Taller d’Espai Lingüístic Personal

esan nahi du, eta jarraian azalduko dugu.Has gaitezen, beraz, gaurko gai honetazhitz egiten.

Hizkuntzarekin bizi gara. Erabat.Egunero, uneoro. Ezin dugu hizkuntzarikgabeko urratsik egin. Pentsatzeko, hitzegiteko, lan egiteko, zerbait eskatzeko,zerbait eskaintzeko, besteengana joate-ko, informazioa jasotzeko, ikasteko… Ezdago hizkuntzarik gabe egin dezakegu-nik.

Eta hizkuntzarekin edo hizkuntzekindugun tratua edo harremana askotan pla-zerezkoa eta atsegina izaten den arren, ezda beti horrela gertatzen. Batzuetan, ga-tazka txikiak edo handiak ere sortzenzaizkigu. Hizkuntzekin baino gehiago,egia esateko, hiztunekin. Edo ez zaizuinoiz gertatu gauza bat euskaraz esatenhasi eta erantzun txar bat jasotzea? Edoerantzun txarra ez bada, begirada edo kei-nu txar bat? Edo, zure hizkuntzan ari za-rela, arroztasun sentsazioa izatea? Edo…

Bai, euskaraz aritzeak, gezurra badi-rudi ere, oraindik ere arazotxoak eta ga-tazkatxoak sortzen dizkigu eguneroko bi-zitzan. Leitzan, zalantzarik gabe, Iruñeanedo Donostian baino gutxiago, hizkuntzahemen sustraituagoa eta normalizatua-goa dagoelako. Baina hemen ere gerta li-teke.

Tira, gatazka linguistiko horien aurre-an hartu ohi dugun jarrera ez da denon ka-suan berdina izaten, eta norberak ere unebatean edo bestean desberdin joka deza-ke. Argi dagoena da gatazka edo istilulinguistiko txiki horiek sortzen dutenegoera deserosoa izaten dela, eta askotanurduritasuna, haserrea edo ezinegonasortzen dutela, baita nekea ere.

Zehaztu dezagun, badaezpada, adibi-de batekin argiago ulertuko baita. Imajinadezagun Iruñeko erregistrora, edo kafete-gi batera, berdin dio, joan garela eskabidebat sartzera edo kafe bat eskatzera. Leiha-tilan edo barraren atzealdean dagoenarieuskaraz eskatu diogu, normal-normal.Iruñean gaude, eta gure hizkuntzan arigara. Aurrekoak, berriz, “oye, hablameen cristiano” esan digu. Oraindik ere en-tzuten den esaldi oker eta desatsegina.Bada, horren aurrean, nola erantzun?

Erreakzio ugari izan genitzake, eta zen-bait faktoreren mende egonen da hori:euskararen inguruan dugun jarrera, unehorretan inguruan dagoen jendea, ordua,egun horretan dugun umorea, gure pa-zientzia, argudioa edo arrazoibidea pres-tatua izatea edo ez izatea…

Bada, azken aldian Euskal HerriraTELP izeneko tailer batzuen berri iritsida. Valentziatik etorri da ideia, FerranSuay eta Gemma Langines psikologiairakasleek sortua, eta jarrera asertiboanoinarritutako proposamen bat da, azkenbatean. Zer proposatzen den? Bada, bes-teak beste, “erasotzat” har ditzakegunzenbait jarreren eta jokabideren aurrean,guk jokabide asertiboa eta burutsua iza-tea, eta, baita ere, gehiegizko energia ezgastatzea, gehiegi ez nekatzea, eta, azkenbatean, gehiegi ez sufritzea. Esate batera-ko, eztabaida sutsuak eta antzuak saihes-tuz. Izan ere, egoera horiek modu ego-kian kudeatzen ikasiz gero —betiere isi-lik gelditu gabe eta geureari konfiantzazeutsiz—, gusturago gelditzea lor dezake-gu, eta, gainera, gatazkatxoan “garaile”izatea.

Eta horretarako, valentziar hauek zen-bait teknika landu dituzte, eta haiek era-biltzea gomendatzen dute gainera. Valen-tziako egoerarako pentsatutakoak dira,eta hura hemengoarekin alderatuta ez-berdina da. Hala ere, ideia orokorra, etabaita hainbat teknika edo baliabide ere,erabilgarriak dira hemen ere.

Tailer horren eta teknika horien helbu-ruak nahikoa sinpleak dira: euskaraz egi-teagatik deseroso ez sentitzea; hizkuntzajokabide asertiboari esker gusturago sen-titzea; eta aipatu ditugun egoeretarakobaliabideak izatea. Hizkuntza jokabidekoeredu berriak sortu nahi dira, bide batez,horrek ere eragin espantsiboa izanen due-lakoan. Valentziar horiek sortu dute taile-rra, beraz, eta Euskal Herrian izan dirahorren berri ematen, eta hemen bertanEMUN taldeak proposamena landu etaegokitu du. Valentziarrekin izandako ha-rremanarekin eta EMUNek berak eman-dako tailerrekin eta sortutako materiala-rekin osatu dugu irakurtzen ari zaren lan-txo hau.

Page 18: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

Izen bitxi horren esanahia hau da: Tallerd’Espai Lingüístic Personal. Eta zer lortunahi da tailerrarekin?• Alde batetik, euskaraz aritzeak zenbait

egoeretan sortzen digun deserosotasunamurriztea.

• Eta bestetik, jokabide asertibo bati es-ker gu gusturago egotea eta sentitzea,eta horretarako baliabideak izatea.

Hizkuntzarekin eta gure jarrerarekineroso egotea da helburua, beraz, bainagure hizkuntza erabiltzeari uko egin ga-be. Erosotasuna bilatzen da, beraz, bainabeste alde batetik hizkuntzaren inguruanahalegin bat egin behar dela ere plantea-tzen da. Alegia, abiapuntua da euskarazegiteko borondatea eta nahia dugula, etagogo horri eutsiko diogula. Eta gogo ho-rri eusteko, egoera zail eta deserosoetan(erdaraz hitz egiteko eskatzen digutela-ko, esaterako), eroso egoten saiatuko ga-ra, haserretu eta urduritu gabe, eztabaidaantzuetan sartu gabe…

Tailerretan, beraz, norberaren jarrera-ren eta jokabideen gaineko hausnarketaegiten da, hori baita abiapuntua. Besteenjarrerak eta jokabideak epaitu bainogehiago, norberarena lantzen eta azter-tzen da. Eta hausnarketa horretatik abia-tuta, gu eroso, ongi eta gustura sentitzekobideak, eta baita teknikak ere, lantzen di-ra.

TEKNIKAK EDO ESTRATEGIAKGarbi gera dadila: hemen planteatzen di-ren teknikak egoera jakin batzuetarakodira egokiak. Euskara dela eta, edo eus-karaz ari garelako, norbaitek zakar edogaizki tratatzen gaituenean, “eraso” egi-ten digunean edo iraintzen gaituenean,orduan erabil ditzakegu. Egoera norma-lagoetan ere bai, ziur asko, edo hizkun-tzarekin zerikusirik ez dutenetan, bainaguk, orain behintzat, “eraso-egoera” ho-rietarako planteatzen ditugu. Imajina de-zagun, beraz, euskaraz ari garela eta gureaurrekoa “erasoan” hasi zaigula. Zer es-trategia erabili? Hona hemen aukera ba-tzuk:

ERREPORTAJEA

18

TELP Galdera itzuli?

Eman dezagun, modu zakar batean galdetu dizutela:— Zergatik egiten duzu euskaraz?Bada, zure jarrera zuritzen hasi gabe, galdera itzul diezaiokezu, eta zerorrek gal-detu:— Zuri zer iruditzen zaizu? Zergatik iruditzen zaizu hitz egiten dudala euskaraz?Edo— Zergatik ez duzu zuk euskaraz hitz egiten?Solaskidea pentsatzera eta erantzutera behartzen duzu, eta argudioak eman beha-rraren zama berak hartzen du. Gainera, agian pentsarazi ere eginen diozu, eta ezzaio gaizki etorriko.— Erradikal hutsa zara!— Eta zer esan nahi duzu erradikal hitzarekin, zehazki?

“Eta…?” teknika

Zakarkeriaren bat esan digutenean, edo oso inpertinentea den zerbait, edo akusa-zio kutsua duen kritikaren bat, edo… Eztabaidan hasteak zentzurik ez badu (etaaskotan ez du izaten), “Eta…?” huts batekin erantzun dezakegu. Adibidez:— Zuek beti berdin ari zarete, txotxolo hutsak zarete!— Eta…?— Horixe, bada, izorratu eta denbora galarazi besterik ez duzuela nahi. Horibesterik ez zaizue inporta! Atorrante hutsak zarete.— Eta…?Eta horrela jarraitu, eztabaida pipertuari eta antzuari lekurik eman gabe. Erasoanari dena zerbait esatera behartzen duzu. Berak defentsiban ikusi nahi zaitu, zurejarrera ezin zurituz, baina “Eta…?” galderarekin akaso lor dezakezu bera izateaburuari eragin behar diona eta arrazoiak bilatzen hasi behar duena. Baliteke horiez egitea berak, baina gutxienez deskolokatuta geldituko da, eta nahi ez badu ereohartuko da jarrera patetiko samarra izaten ari dela.

Argudio sokratikoa

Gehiegizko kritika bat egiten digutenean, arrazoi gabea eta neurrigabea, erabildaitekeen teknika da. Kritika horren aurrean, galdera batekin erantzungo dugu,edukazio osoz:— Zertan oinarritzen zara hori esateko?Edo— Nola dakizu zuk hori? Zer datu zehatz duzu hori esateko?Galdera horien bitartez, bestea da bere jarrera edo bere esana zuritu behar duena,eta argudioak edo datuak ematen hasi behar duena. Neurrigabeko kritika batez arigarenez, ziur asko ez du izanen esandakoa zuritzeko nahikoa den daturik edo ar-gudiorik, eta bera ere ohartuko da horretaz. Ez digu arrazoirik emanen, seguru as-ko, baina gaizki pasa edo deseroso sentituko dena bera izanen da, eta ez gu.

Page 19: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ERREPORTAJEA

19

Tira, teknika batzuk dira, lagungarrigertatu litezkeenak. Nork bere eran edoneurrian erabil ditzake, eta agian ez dutebeti eta denokin berdin funtzionatuko. Bai-na askotan oso baliagarriak izan daitezkee-la uste dugu, eta zenbait egoeretan gusturagelditzeko ere balio dezakete, egoera ho-rien ondoren (edo aurretik) sentitzen du-gun edo gelditzen zaigun ezinegon eta ur-duritasuna ebitatzeko. Izan ere, ez zaiguiruditzen euskararekin ezinegon eta urdu-ritasun horiek askotan sentitzeak euskarabera asko laguntzen duenik. Nekea sor de-zake, eta hobe dugu gure energia hobekigastatzea, eta bizipoz handiagoa emanendiguten hizkuntza-interakzioak izatea.

BUKATZEKOHausnarketaren bidez, eta teknika nahizbitarteko horiek baliatuta, gure hizkuntzaohituretan aldaketak egin ditzakegu, etabaita gure erabakiak eta jarrerak indartuere. Kasu honetan, eremu pertsonalaz arigara gehienbat, eta psikologiatik abiatu-

tako ideia batez. Eta badakigu hizkuntzaez dela kontu pertsonal hutsa, eta soziolo-gia ere badela. Batak ez du bestea ken-tzen, ordea, eta gainera osagarriak dira.Denon artean euskara berreskuratzekoegiten dugun ahaleginaz gainera, norkbere esparru pertsonalean egiten duenaere eraginkorra izan liteke, eta inguru so-zialean fruituak eman.

Badaude, honetaz guztiaz ari garela,kontuan hartu beharreko zenbait ideia ga-rrantzitsu. Hona hemen horietako batzuk,hausnarketarako proposatzen dizkizue-gunak:• Egoera asko aldez aurretik aurreikus

daitezke: egoera horiei aurre egitekoprestatu egin gaitezke.

• Hizkuntza jokaerak eta ohiturak aldatuegin daitezke.

• Gure jokaera gehien mugatzen dutenakgure usteak, aurreiritziak eta sinisme-nak dira, eta horiek alda ditzakegu.

• Hizkuntzari eustean eroso eta ongi sen-titzea da lortu beharrekoa.

• Jokaera linguistiko asertiboari eustea ezda soilik kontzientzia kontua, dauzka-gun baliabideena baizik.

• Alferrik argudiatzea eta eztabaidatzeasaihestu behar dugu.

• Euskaraz hitz egiteagatik ez daukaguazalpenak eman eta gure jokabidea zu-ritu beharrik.

• Portaera aldaketek ez dute nahitaez kol-pean eta denak batera gertatu behar.Zailtasunaren arabera eta progresibokiekin diezaiokegu portaera aldaketari.

Honaino, horrenbestez, gaurko haus-narketa. Gai mamitsua eta interesgarriadelakoan ekarri dugu hona. Ohi den beza-la, inolako doktrinarik emateko asmorikgabe, Marmari aldizkaria saiatu da haus-narketarako aitzakia eta bidea ematen,ekintzarako aurre-urrats edo lagungarrigisa. Irakurlearen esku gelditzen da orainhemen esandakoak edo idatzitakoak go-goan hartu eta lantzea edo bere horretanuztea.

Es que soysunos radicales!

Y que quieresdecir con esode radicales?

! ?

Page 20: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ASPALDIKOAAspaldidanik egin asmo zuen bidaiarenhasieran aurkitu zuen bere buruaErramunek. Aspaldikokontua zen.

Duela hogeita ha-mar bat urte, Komu-nisten Ligako jarrai-tzaileak zirenean,Erramun, garai hartakoegunerokotasunean murgildurik, munduangertatzen ziren egoerez hitz egiteko asmotanelkartzen zen lagunekin. Auzoan betidanikezagutu zuten taberna kuttunean biltzen zi-ren. Badaezpada ere, atze aldeko gelatxo ba-tean. Gogoan duen azkenetariko batean, gi-zartearen aldaketa politikoaz aritu ziren,gehienetan bezala. Nahiz eta bakoitzak beste-ek zer pentsatzen zuten jakin, eztabaidek ezzuten mugarik, gaueko ordu txikitan amaituarte, edota tabernariak zarata handi samar ate-ratzen ari zirela esatera etortzen zen arte. Ga-rai hartan, jada, Sobiet Batasunean eskuinaeta ezkerra ba ote zen eztabaidatzen zuten.Munduan halako bereizketarik egin ote zite-keen ondorioztatzen zuten. Gizakia IparAmeriketako “yankien” eskema pauso azka-rretan bereganatzen ari ginela baieztatzen zu-ten batzuk. Ordura arte erabilitako hizkuntzapolitikoa, jerga politikoa ez ote zen modazpasatzen ari, zalantza modura azaltzen zutenbeste batzuk. Eta abar, eta abar,... Finean, gi-zarte orokorraren dekadentzia, beheranzkobidea alegia, ailegatzear ote zen.

Horrelako diskusio luze, mingarri batzu-tan baina beharrezkoak beti, iragaten zuteniluntze aldeko orduak.

Horregatik, handik urte batzuetara, Erra-munek esperientzia guzti horietaz zerbait go-goratu edota gorde nahian, giro horretako la-gunak ere, pixkana galduz edo urrutiratuz joan baitzitzaizkion, Mosku aldera joatekogogoa edo premia hazten hasi zitzaion. Noiz-

bait Moskura joanen zela, zinegin zion bere buruari.

Bizitzak gora-behera asko eta handiakizaten ditu, noski. Neska batekin, Irenerekin,bizitzen jarri zen, baina denbora aurrera ziho-an eta denborarekin batera, beraiek eta be-raien arteko bizitza eta iskanbila guz-tiak. Krisialdi ezberdinen ondorioz,bereiztea erabaki zuten.

Ohi den moduan; bortitza eta go-gorra. Hilabete batzuk igaro zirenegoera berriaz jabetu zenerako. Egiaesanda, ondoren, sasoiko gaztea izanik,hainbat bidaia egin zituen munduan ze-har, hurbil samarrekoak edota urrutiko-ak, baina sekula ez zuen Moskura joateko au-kera baztertu.

Atsedena hartu nahian, aspaldiko bidaiaegiteko tenorea zela pentsatu zuen. Bidaiaagentzietan galdetuz informazioa eskuratuzuen eta trenez egitea deliberatu zuen. Trenezegin behar zuen bidaiak sekulako garrantziazuen. Ondoren, hara iritsi ondoren alegia, zereginen ote zuen ez zekien, abiatzea zen lehenhelburua.

HENDAIA-PARISHau guztia horrela, halako batean hortxe ze-goen Erramun Hendaiako tren geltokian. Pa-risa eramanen zuen trenaren esperoan. Burdi-nazko banku hotz batean eserita eta motxilabihurtzen zen poltsa handia alboan, behin etaberriro bidai txartelean jartzen zuena iraku-rriz, zail gertatzen baitzitzaion guztia ongiulertzea. Trena ateratzeko bi ordu falta ziren,bi ordu luze, nahiz eta, denbora nola igaroerraz izan, ingurune guztia berri bezain arrotzgertatzen baitzen. Euri zaparrada galantak

botatzen zituen bitartean. Bidaiaren hasie-rak zer galtzerik ez zuen, oraingoz behin-tzat.

Esan bezala, Hendaia-Paris zuen bi-daiaren lehen etapa, zortzi ordukoa gutxi go-ra-behera. Eguerdiko hamabiak ziren ia,gaueko hamarretan Parisko geltokian gauanon pasa arakatzen arituko zen, hurrengoeguneko goizeko seietan berriro trena hartu

arte.Boz-gailutik, berak hartu beharreko trena-

ren berri azaltzen ari ziren: “Eguerdi-on bi-daiariak. Hemendik hamar minutura Parisadoan trena abiatuko da. Ibilbidean, Bordeleneta Tors-en geldituko da eta bakoitzean ordulaurdeneko geldialdia eginen du. Eskerrik as-ko bidaiari jaun-andereak”.

Erramunek bere zakutoa hartuta, lauga-rren bagoiko 4. gelako 56. eserlekuaren bilaigo zen ñabar kolore ajetua zuen trenaren ba-goian. Aurrera eta atzera jendea zebilen pasi-llo estu hartatik. Laugarren gelan topatu zue-nean, ia hutsik aurkitu zuen. Gazte bat zego-en 55. eserlekuan eserita leihotik begira. Ateazabaldu zuen eta konpromisozko agurra aire-ratu zuen Erramunek.

-Kaixo!-kaixo lagun -erantzun zion gazteak irriño

bat isuriaz. Zutitu zen eta aspaldiko lagunak,edota aspalditik ikusi gabeak bailiran, boste-koa luzatu zion.

Erramunek zer egin ez zekiela eta zakutoa

IPUINA

20

Erramun Moskurantzabiatu zenekoa

* IPUIN HONEK IRABAZI DU 2008. URTEAN LEITZAKO ALTZADI KULTUR TALDEAK ANTOLATUTAKO IPUINLEHIAKETA. EGILEA MIKEL ILLARREGI DA.

Page 21: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

IPUINA

21

goiko apalean oraindik utzi gabe, zakutoa lu-rrean utzi eta eskua luzatu zion. Esku leun etatxiki xamarra iruditu zitzaion eta Zer moduz?esanez agurtu zuen berriro ere.

Berehala hasi ziren solasean. Trena mar-txan jarri zenerako, elkarri, batak bestearinongoa zen eta nora zihoan kontatu zioten.

….-Egia esanda, ez dakit zenbat denborara-

ko atera naizen. Ez dakit noiz itzuliko naizen.Beno, gehienez sei hilabete ditut libre. Ordu-rako bueltatu behar dut eta bitartean Mosku-ra iritsi eta gero auskalo! -kontatu zion Erra-munek.

-Ba, nik aste bat pasatu behar dut Parisen.Ez dizut esan baina, seminarista naiz eta Eu-ropako seminaristok egun hauetan “Boka-zioa eta etorkizuneko Eliza” lelopean jardu-naldia ospatuko dugu. Oso kezkatuta egotekomoduko egoera bizitzen ari gara kristauok...–jarraitu zuen gazteak.

Eta “seminaristak” hitz egiten zuen bitar-tean, nahiz eta begiak bere aurpegira zuzen-du, burua libre utzi zuen beste pentsamendue-tarako. Hobe esanda, harrituta zegoen zeinegoera berezian aurkitzen zen sumatuz. Egiaote zen gertatzen ari zena? Sartu bezain lasterberriketan hasi eta isildu gabe segi eta segi.Egia esanik elkarrizketa baino bakarrizketazen hura.

Minutu askoan, ibilbidearen kilometro as-koan, seminarista, Julen izenekoa, mintza etamintza aritu zen. Erramunek bitartean, leiho-tik begira batzuetan, hutsik zeuden eserlekue-tara bestetan, ez zion ia jaramonik egiten.Baina halako batean, egoeraren erritmo mo-notonoa hautsi nahian bat-batean galdetuzion:

-Zenbat urte dituzu?-Nik? – galderarekin erantzun zion.-Bai, noski. Hemen nik dakidanez besterik

ez dago, ezta?-Duela hilabete pare bat hogeita hiru urte

egin nituen.-Gaztea benetan. Ez zaituztet ulertzen -

gehitu zuen ohi baino ozenago.-Ohituta gaude horretara, horrelako esa-

eretara- erantzun zion seminaristak lasaita-sun osoz. Zu nork ulertzen zaituela uste duzubada? -jarraitu zuen. Ez zaitut ezagutzen bai-na ziur nago, tren batean sarturik, bakarriketa Mosku alderantz zoazela jendeak baleki,inork gutxik ulertuko zintuela.

-Beno, hori nire arazoa da. Arazoa edotaerabakia...-jarraitu zion baina lehia batekoasaltoa galdu izan balu bezala.

-Eta nirea ez ala ?...-…. Beno dena den, ez dut honetaz orain

gehiago hitz egiteko gogorik. Beste modu ba-tean pentsatuta neukan bidaia hau. Barkatubaina ez dut jarraitu nahi. Eta bagoiko komu-nera joateko itxura egin zuen modu azkar ba-tean besaulkitik altxata.

-Lasai. Hala ere, antolatu gabeko bidaiaegin nahi zenuela ez al duzu esan? –gehituzion irribarre maltzur batez Tours-era iristenari zirenean.

Komunerako bidean bere aurpegiaren islaikusi zuen leihoan tunel batetik pasatzerako-an. Orduan bere irudiari begira, irabazi dizu,esan zion.

Itzuli zenean, seminaristak berak hartuzion komunerako txanda, beste irribarre mal-tzur bat boteaz, bere irudiko, behintzat.

Denbora dezente iraun ondoren eta ia lo-karturik zegoela seminarista ez zela itzuliohartu zen. Halere eserlekuan ezarrita jarraituzuen, noizbait ondora itzuliko zelakoan.

Ordu eta erdi igarota boz-gailutik Parisahurbiltzen ari zirela adierazi zuten. Berriz zu-titu eta pasilloko leiho aldera inguratu zenkanpo aldeko gero eta ugariagoak ziren ar-giak ikusiz. Minutu gutxira, trena bigarrenanden edo trenbide sarreran geratu zen.

PARISSekula ez zuen horrenbeste jende eta hain ez-berdin zirenak geltokian ikusi. Bere herrikotren “apeaderoa” deitzen zutena burura etorri

zitzaion; hiruzpalau pertsona, eta kito.Hamarrak eta laurden ziren eta goizeko

seiak arte zer eginen ote zuen pentsatzen jarrizen sarrera nagusietako baten ondoko bankubatean eserita. Hasieran seminarista ikusikoote zuen, alde batera eta bestera begiratzenzuen. Ez zion halako zapore onik utzi berare-kin izandako elkarrizketak, are gutxiago ereizan zuen amaiera. Horregatik agurtzea ez zi-tzaiokeen inporta. Alperrik, horrenbeste jen-deren artean ez zuen ikusi.

Handia zen oso geltoki hura. Barruko gelanagusiaren inguruan dendatxo pila ikus zite-keen, eta hauek begiratuz eman zituen lehe-nengo orduak. Ondoren jendea ikusteko “es-trategikoa” zen eserleku bat aukeratu zuen etaerdi etzanda, erdi lo, goizalde arte han iraunzuen, tarteka erne, tarteka lo-kuluxkaren bateginez.

Bostak eta erdietan komunetara abiatu zenaurpegia freskatzera. Bezperako iluntzeanbezala, jende andana zebilen batetik bestera,beno orain eta hemen, neurririk gabe; askozere gehiago. Denetarik zegoen, ikusmira ereasetzeko lain; tren ezberdinen mugimenduak,hauetatik jaisten eta igotzen ziren pertsonak,geltokian galdurik bailiran gora eta bazterre-tara begira igarotzen ziren despistatuen itxu-rakoak, denbora pasan alde batetik besterapaseoan zebiltzanak, erloju borobilaren orra-

tzen azpian zain zeuden bertako atzerritaritxurakoak, maletaz kargaturik kontsignarenbila presaka iristen zirenak, … Beherago, txi-libitu batez, irteerak ematen zituen kapela ur-dina zuen gaztea ere ikus zitekeen. Afrikarraknonahi, asiar jatorrikoak beste hainbeste iaeta auskalo nongotarrak ziren hamaika lagunere. Gorbatadun eta emakume elegante askoere ez zen falta bazter haietan, han ageri zirenbesteekin batera nahasturik. Esan beharrik ezdago zaharrak, gazteak, emakume zein gizo-nezkoak ere, elkarrekin zihoazela amaierarikgabeko kate hartan. Ahaztu gabe eta esperobezala, poliziak etorri bitartean hamaika es-kale ere bazebilen goizeko ordu horietan, po-tetxo edo txano belztuarekin dirua eskatuz.Halere, adinari erreparatuz, hogeita hama-bost-berrogei urtekoak ziren nagusi, nolabai-teko bereizketa egin beharko balitz behintzat.Hori dena aipatu eta deskribatu nahi izan ba-lu, liburu bat egiteko adina kontakizun izanenzuen.

PARIS-BRUSELAErramun seiak hamar gutxiagotan Bruselarazihoan tren horiko seigarren bagoian sartu

zen. Kanpo aldeko sarrerako ate ondoan ego-kitu zitzaion bidaia honetarako gelatxoa.Guztia atondu ondoren eta gustura esertzekoasmoa zuenean, bat-batean, izugarrizko alga-ra sumatuz kanpo aldera begiratu zuen etaitxuraz txandal berdineko lau gazte sendohurbildu ziren. Ohartu zenerako bere gelansartu ziren, eta aurretik adineko emakume batzetorren eta honen moteltasunari esker gel-diarazi zuten sarrera zalapartatsua.

Oraingo honetan, aurreko esperientzia go-goan zuela, bera aurreratu zen agurtzerakoaneta eskua luzatu ere, luzatu zion, asalto hau ezbaitzuen galdu nahi.

-Kaixo. Egun-on guztioi !-esan zuen irri-barretsu. Baina deus esan ez balu bezala,inork ez zion erantzun. Beno, emakume adin-tsuak irri txiki bat itzuli zion, baina hala ere,harriduraz begiratu zuen Erramun.

Trena martxan jarri zen eta pixkana giroabere onera etorriz, haserako zalapartak motel-duz joan ziren. Horregatik, Erramun, bere

Page 22: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

ahaleginean berriro saiatu zen.-Pozik sartu zarete!-esan zuen, bidaia-la-

gunen atentzioa bildu nahian.-Beno … -besterik ez zioten erantzun.Bazirudien, gelatxo haren ateka igarota-

koan pertsonen transformazioa gertatu zela,hain talde zalapartatsua zirudiena, orain isil-isilik zihoan, berauen pentsamenduetan mur-gildurik baileuden.

Azkenik ikasi zuen, Errugbi taldekoerrugbilariak zirela, Brest-eko taldekoak hainzuzen, eta Europako final batera zihoazelaBruselara. Batzuk trenez, besteak hegazkinezegin behar zuten bidaia eta nor iritsi lehenagozen apustua. Hala ere, hau guztia hitz erdikaatera zien eta eskaini zioten taldeko aldizka-riaren artikulu bat irakurrita. Saiatu zen kiro-laren inguruan jende askorengan sortzen denitsukeriaz eztabaida luzatzen, baina alferrik,bera bakarrik mintzatzen zen eta besteok,gehienez, buruarekin gogorik gabeko bai edoez azaltzen zioten.

Emakumeak ere ez zuen txintik ere atera-tzen, aho zabalik zorronka txiki batzuk erebotatzen zituen tarteka.

Hiru ordu eta erdiko bidaia zuten. Hiru or-du eta erdiko pasioa beraiekin behin eta berri-ro hitz egiten ahalegintzen bazen. Horregatikberak ere, isiltasunari kasu egitea erabakizuen. Hankak belaun aldean tolestu, besoakgurutzatu eta begiak erdi itxirik bere pentsa-menduetan sakontzen saiatu zen.

-”Bidaiari agurgarriak, hemendik hamarminutura Bruselan sartuko gara” -entzunzen gelatxoko bozgorailutik. Erramun bat-batean esnatu zen, baina bakarrik zegoelaohartu zen. Emakumea eta gazteak falta zi-ren. Geltokira iritsi aurretik pasillora begiratuzuen, baina inor ez zen ikusten. Hau guztiaengainu bat besterik ez ote zen pentsatu zueneta horregatik bere maletak begiratu zituen.Hantxe zeuden oso-osorik, ez zioten deus erelapurtu.

BRUSELAN MUGARIK EZBruselan ordu eta erdiko atsedena besterik ezzuten, eta Erramunek geltokitik atera nahizuen eta hainbestetan aipatua zen hiri europa-rra ikusi. Baina leiho zabal eta handietatikikusten zenaz bakarrik gozatu ahal izan zuen.Ez zuen alde handirik ikusi,Pariskoarekin alderatuta,jendearen mugimenduari ze-gokionaz behintzat. Jendegazteagoa iruditu zitzaionorokorrean, hippyen garaikoarrasto gehiago agian. Errug-bilariak ikusten ere saiatuzen, baina bat bakarrik ere ez.Frantsesez zen egunkari baterosi zuen eta ez zekien zer-gatik. Agian, horrek giroansartzen lagunduko ziolako-

an. Halere, lehenbiziko orriari begiratu beste-rik ez zion egin. Itzulpen lanetan hasteko batere gogorik ez zuen.

Hurrengo bidaia, eskalak eginez, Rotter-dam, Haga, Amsterdam, Hannover igaroazBerlineraino zen. Entzunaren arabera, hiri“inportanteak”, eta den-denak, bidaia bakarbatez.

Bere gelatxoan sartu zenean, bere harridu-rarako bakarrik zegoen eta bakarrik egin be-har izan zituen lehen orduak. Nahi gabean,pentsatzeari ekin zion. Orain arteko bidaia-ki-deak etorri zitzaizkion burura eta honekin ba-tera, hau ere zergatik jakin gabe; bide luzeak,ikaragarri luzeak, amaierarik gabeko denbo-rak, infinitua, infinituaren ideia azken finean.

Norantz zihoan bazekien, nora ez ordea.Bidaia guztiek bizitza berak bezala muga batbadute, baina berak hasitako bidaia definitugabea ez ezik, infinituaren irudikapen bat iru-ditzen zitzaion. Infinituak beldur ematenzion, beldurraren laguntzat hartzen zuen.Ezin zuen kontrolatu. Jakinaren edo ezagutzamugatuaren hurrengoa zen infinitua. Infini-tua ez zen bukatzen edota guk geuk ezagutzendugunaren mugatik harantz aurkitzen zen.Guretzat ez balego bezala, baina hortxe zego-ena. Eta gu zati bat besterik ez ginen, zati mu-gatua, mugagaberik gabeko denbora horre-tan. Nola ezagutu? Itxuraz behintzat neurririkgabekoa dena. Nola neurtu ? Zertarako neur-tu? Hainbat galdera, eta ezin esan; hainbaterantzun. Hainbat galdera, hainbat jakin-min,besterik ez. Horrela jardun zuen denbora lu-zez, bere burua ikararazi arte.

Ideia, infinituaren itzala zuen ideia, buru-tik kentzen, baztertzen saiatu zen kanpo alde-ra begiratuz, bidean ikusten ziren eta azkarpasatzen ziren arbolak kontatuz, baina alpe-rrik, amesgaiztoa bilakatu zen bakartasun ho-rretan. Beldurra nagusitzen hasi zitzaion eta,beragan sortutako ezinegonak eserlekutik al-

txarazi zuen.

LAU EDO SEI?Atea zabaldu behar zuen unean, neska gazte-txoa, bere mutil laguna izan zitekeena eta gi-zon zaharxeago batekin topo egin zuen. Esku-tokiari ekin zioten batera, neskak eta biek,atea amen batean zabalduz.

-Kaixo -esan zion neskak. Zein da nire le-kua?-jarraitu zuen ezagunak bailiran eta gela-txoari gainbegiratu azkar bat boteaz.

-Kaixo, nahi duzuna hartu, berdin da,nahikoa toki bada orain, pasabidera noa -erantzun zion itxuraz baina hitz egiteko modusolteari jarraituz.

Besteak ere, sartzeko ahaleginetan zebil-tzala, konpromisozko “Kaixo” labur batezagurtu zituen.

Kanpoan leihatilatik kanpo aldera begira-tzen zuela, aspaldian utzi zuen erretzeko bi-zioa gogorazi zuen pentsamendu arin batean.Inoiz ez zen erretzaile porrokatua izan, noski,baina tarteka eta angustia sortzeko halakomomentuak ekiditeko edo hobe esanda, gain-ditzeko, zigarroren bat edo beste gustura erre-tzen zuen. Gazte garaietako esanahi psikolo-gikoren bat izan zezakeen horrek, baina ber-din zitzaion, ez zuen horretan erreparatu nahi.Aurrera begiratzen zuen; oraingo unetik au-rrerantz.

Tarteka barrura ere, gelatxoaren barnerabegiratzen zuen, gortina itxi ondoren zabalikutzi zuten zirrikitu txiki batetik. Ez zuen den-bora gehiegirik pasa kanpoan, barruko giroainteresgarriagoa ote zen sumatuz gelatxoansartu zen berriro.

Atea zabalduta , seiak, elkar besarkatuta,besaulkien gainean ikusi zituen bera aho za-balik utziz. Inor ez zen asaldatu edo inork gu-txik begiratu zuen atearen krisketa aldera,besterik ez bada ikusmina asetzeagatik. Sei?Esan zuen bat-batean. Nondik sartu dira, nihementxe nengoen eta,… jarraitu zuen harri-duraren harriduraz. Garbi zegoen, tokirik ezzegoen beretzat, ez orain arte bere gelatxoizan zen horretan behintzat. Algara eta zala-partaren artean atea itxi zuen eta ahoa ezin itxioraindik, besoak leihoko zeharkako burdina-ren gainean jarri zituen, kokotsa hauen gaine-an eta begirada galdu batez, jarraitu zuen den-

IPUINA

22

Page 23: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

IPUINA

23

bora luze batez.Aditzen zuenagatik, filma-egileak zirela

ondorioztatu zuen. Zein filmetako “artistak”ote ziren ez zuen pentsatu, baina noizbaithaiek eginiko filmaren bat ikustea egokitukobalitzaio, zer gogora, zer komenta izanenzuen duda izpirik gabe. Artistak ote ziren?Itxurarik ez dute behintzat, gehitu zuen berepentsamenduetan. Hala eta guztiz ere, orainarteko guztia eta guztiak, berak, Erramunek,sorturiko pelikularako egokiak izan zitezke-en, dudarik gabe.

Orduan, begirada leihoko kristalera itzuli-ta eta bere aurpegi zargaldu samarra ikusizuenean, erotzen hasi ote zen serio hausnar-tzeari ekin zion. Gertaera arraro askotxo edogehiegi ez ote zitzaizkion jazotzen ari aspal-ditik desiragarri zuen bidaian?

Frankfurt aldera zihoazela eta harritu xa-mar geratu arren, ez zion oraingoz garrantzigehiagorik eman nahi izan. Ohitzen edota ja-da pasatzen ari ote zen?

BEGIRADAEsertzera zihoala, kolpetxo bat aditu zuenatetxoaren kristalean emana.

-Kaixo, libre al daude? -galdetu zionahots suabea zuen begi iluneko emakumeasiarra edo afrikarra zirudienak. Ez zuen be-reizi ahal izan.

Emakumeak, aurpegia estaltzen zuen bu-ru-zapia goratuta, segundo batzuetan Erra-muni begira gelditu zitzaion eta honek ezzuen berehala erantzun.

-Bai. Ee.. ez. Beno, orain arte hementxezeuden baina alde egin dutela uste dut -esanzion, urdurituta Erramunek. Egia esanda ezdakit, ez dakit berriro etorriko diren...bainaekarritako tramankuluak ere eraman dituzte -jarraitu zuen egoera beretzat berria zen hone-

tatik normal atera nahian.-Beste gelatxoetan begiratu dut eta denak

okupatuta daude -jarraitu zuen begi desiraga-rriak zituen emakumeak.

-Sartu. Etortzen badira ere, alde egitekoaukera izanen duzu edota izanen dut- eran-tzun zion ironia puntua jarrita.

-Ez naiz bakarra. Beste hiru badira, lau

gara guztira.Eta hauek banan-banan agurtuz sartu zi-

ren.-Arratsaldeon, Ala zurekin jauna- irriba-

rretsu esan zuen bigarrenak.-Ala-ren izenean, ongi al zaude?-hiruga-

rrenak.-Kaixo, Ala zurekin -esan zuen lau horie-

tatik zaharrena zirudienak.Erramuni, lehen une horietan okupazio

bat iruditu zitzaion, okupazio fisikoa baino,kontrola ezinezko egoeren okupazioa.

ORAINDIK BIDAIA BADAEta aurrekoaz gain, horrela joan ziren Moskubitarteko geldiune edo geltoki bakoitzaren bi-tarteko une guztiak; Frankfurt, Warschau,Boczów, Poznan, Warszawa, Konin, Brest etaMoskva.

Hurrengo geltokian geratu eta martxa har-tu ondoren, ume txikia, jaio berria zirudienume negartia egokitu zitzaion gelatxoan. On-doren, puru txikiak erretzen zituen emakumelodikote bat. Gero, ordenagailua izterren gai-nean jarri zuen gizon urduri eta fina. Lasterre-an zebiltzan ume koxkorrena hurrengoan.Dirua eskatuta bildutakoa kontatzeko bereondoan eseri ziren hiru eskaleak. Esertzera-koan ileordea kendu zuenarena bestetik. Sue-roko poteari lotuta sartu edo sarrarazi zutene-koa. Izozki handi eta txutxe pilekin sartu zi-ren galtza motzen barrenean, izter gizenak zi-tuzten bi anaia bizkiak. Eta azkenik, vodka

botilarekin sartu zen laukotearena. Bidaiaren hasieratik hamabost geltoki.

Hasieratik hamabost geldiune eta hamabostegoera, hamabost pasadizo.

Hala ere, komunean bazuten zerbait guz-tiek, sartu bezala, bat-batean, denak desager-tzen zirela, deus ere esan gabe.

Bidaiak jarraitu zuen amaiera arte, GorodMoskva jartzen zuen arte; Mosku alegia. Etabidaiarekin batera Erramun. Bidaiarenamaieraren txistua jo zutenean, Erramunekbere trasteak hartu, jertsea eta txa-marra jantzi eta bagoian ba-karrik zegoela ohartu ze-

nean, kanporako atea zabaldu zuen. Moskuko lurra ukitu bezain laster, txalo

zaparrada aditu zuen. Begirada lurretik goratuzuen eta hantxe ikusi zituen ametsetako muns-troak bailiran bidaian desagertutako pertso-naia guztiak; seminarista, errugbi taldekide-ak, haiekin zihoan emakumea, neska gazte hu-ra bere mutil lagunarekin eta filma egitekotanziren kideak, buru-zapia zeramaten lau ema-kumeak, jaio berria zirudien umetxo negartiaeta bere gurasoak, puru txikiak erretzen zituenemakumea, ordenagailuarekin sartu zen gizonfina, lasterrean gelditu gabe ibili ziren umeak,dirua eskatu zuten hiru eskaleak, peluka ken-du zuena, sueroari lotuta sartu zena eta beresenideak, izozki eta txutxez josita zeuden umelodikoteak eta vodka botilatik edaten jarrai-tzen zuten lau lagunak. Denak zeuden, inor ezzen falta. Bera ere hantxe zegoen guztien er-dian, zer egin ez zekiela. Galdurik zegoen. Be-no, bat-batean ba zekien zer ez zuen egin be-har; han gelditu, behintzat. Besoak altxa zi-tuen eta Europa guztian aditzeko modukooihua bota zuen; NI, BANOA !!!!!!!!!!

SALTOOrduantxe boz-goailutik entzun zuen; “En-tzun! Entzun! Parisa doan trenak oraintxebertan atera behar du. Txistua jo ondoren ezsartu, trena martxan jarriko baita….”. EtaErramun deus gehiago pentsatu gabe, “muns-tro” guztien tartetik pasa zen, horiek txaloenantzeko zerbait jotzen zuten bitartean. Salto

erraldoi bat emanez trenaren eskaileratan ja-rri zen eta barru aldeko atea zabaldu zuentxistuarekin batera trena martxan jarri zene-an. Ametsa ote zen galdetzen zion bere burua-ri, baina ez, hantxe jarraitzen zuten etorrerakobidaian agertu eta desagertutako guztiak.Kanpo aldean zeuden denak zutik eta zapiakastinduz agur esanez. Berak ere, eseri aurre-tik, esan zuen; Aio Mosku!!

Page 24: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

Herria ezagutzeko modurik onenabertan bizitzea da, zalantzarikgabe. Gaurko Leitza ezagutuko

dugu horrela. Baina badaude herria eza-gutzeko era gehiago. Gure aurrekoekinhitz egitea da horietako bat, guztiz abe-ratsa eta emankorra. Eta liburuetara,aldizkarietara, bideoetara edo bestelakoargitalpenetara jotzea da beste modubat. Izan ere, Leitzari buruz hainbatgauza idatzi eta jaso da, eta horietakoasko eskuragarri daude.

Non, ordea? Bada, gure etxeetan,jakina, baina baita denon etxetzat ere harlitekeen beste eraikin batean. Liburute-gian, hain zuzen ere. Leitzako liburute-gian bada Leitzari buruzko informaziougari, oso interesgarria. Bertakoek nahizkanpokoek egindako lana dugu bertanjasoa eta ordenatua, eta Leitzako herriahobeki ezagutu nahi duenak hantxe dau-ka aukera ederra ezagutza horretansakontzeko.

Lantxo honetan, Jose Luis Huarteliburuzainak emandako laguntzari esker,liburutegian Leitzari buruz aurkitu daite-keen informazioa zein den biltzen saiatugara. Hemen aipatuko ditugun guztiak,hortaz, liburutegian dauzkazue eskura-garri, nahi izanez gero kontsultatzeko. Eaartikulu honek hara joan eta kontsultahoriek egitera inor animatzeko balioduen, edo, bestela, informazio zehatzenbeharrean dabilenari (ikasleak, ikerla-riak…) pistaren bat ematen laguntzenduen.

Honatx, bada, osatu dugun zerrenda:

Zerrenda honetan agertzen diren libu-ruak Leitza dute gai nagusia, Aresorekinbatera kasu batzuetan. Bertan, beraz,Leitzari buruzko informazio eta jakinga-rri ugari topatuko dituzu.

Aproximación al diagnóstico delmedio: Leitza - Areso EGILEAK: Pedro Oviedo de Sola eta Mai-te Plaza Tuñon. NORK ARGITARATUA: Nafarroako Gober-nuko Osasun eta Ongizate Departamen-tua.1988.120 orrialde.GAIA: ingurumena, osasuna.

Areso, Leitza (Nafarroako toponi-mia eta mapagintza)EGILEA: Nafarroako Gobernuko Hizkun-tza Politikarako Zuzendaritza Nagusia.1997.175 orrialde eta mapa tolesgarri bat.GAIA: Leitza eta Aresoko toki-izenak.

Bertsotan Leitzeraz EGILEA: Iñigo Ibarra.NORK ARGITARATUA: Nafarroako Gober-nuko Hizkuntza Politikarako Zuzendari-tza Nagusia eta Nafarroako BertsozaleElkartea.1999.GAIA: bertsolaritza.

Leitza: Urtekaria.EGILEA: Izaga1990.

GAIA: Leitzari buruzko artikuluen bildu-ma (1990. urtetik aurrera).

Mapa de cultivos y aprovecha-mientos de Navarra : LeitzaEGILEA: Nafarroako Gobernuko Nekaza-ritza eta Abeltzaintza Departamentua.2002. GAIA: nekazaritza, abeltzaintza eta elika-dura.

Aio, Leitze! EGILEA: Mikel Olano Irurtia.NORK ARGITARATUA: Mikel Olano Irurtiaeta Nafarroako Iparraldeko EuskaraMankomunitatea.2005.443 orrialde.GAIA: Leitzako euskara. Hiztegia.

Areso eta Leitzako hizkerak: ber-tako hitz eta historian barrena EGILEA: Mikel Olano.NORK ARGITARATUA: Nafarroako Iparral-deko Euskara Mankomunitatea etaNafarroako Gobernuko Hizkuntza Poli-tikarako Zuzendaritza Nagusia.1998.395 orrialde.GAIA: Leitza eta Aresoko hizkeren des-kribaketa.

Leitzako errege erreginak: (ahozbelarrirako urre altxorretan) EGILEA: Patziku Perurena. NORK ARGITARATUA: Bilbao BizkaiaKutxa Fundazioa.

ERREPORTAJEA

24

Leitzaren bila,liburutegian

Page 25: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

1996. 641 orrialde.GAIA: ahozko literatura, etnografia…

Zerrenda honetan agertzen diren liburue-tan Leitza ez da aztergai bakarra, bainaLeitzari buruzko aipamen dezente etaoso interesgarriak aurki daitezke.

Catálogo monumental de Navarra EGILEA: María Concepción García Gain-za.NORK ARGITARATUA: Bianako Printzea.1980-1997.

Casas consistoriales de Navarra EGILEA: Francisco Miranda.NORK ARGITARATUA: Nafarroako Gober-nua.1988.

La casa en Navarra EGILEA: Julio Caro Baroja.

NORK ARGITARATUA: Nafarroako Aurrez-ki Kutxa.1982.

Castillos reales de Navarra,(siglos XIII al XVI)EGILEA: Juan José Martinena Ruiz.NORK ARGITARATUA: Nafarroako Gober-nuko Hezkuntza eta Kultura Departa-mentua.1994.

Navarra, castillos que defendie-ron el ReinoEGILEA: Iñaki Sagredo.NORK ARGITARATUA: Pamiela.2006-2007.

Diccionario geografico-estadísti-co-histórico de Navarra EGILEA: Pascual Madoz.NORK ARGITARATUA: Domingo SánchezZurro.1986.

Enciclopedia general ilustrada delPaís Vasco. NORK ARGITARATUA: Auñamendi 1968.

Gran enciclopedia NavarraNORK ARGITARATUA: Nafarroako Aurrez-ki Kutxa.1990.

Geografía General del País Vasco-Navarro ZUZENDARIA: Francisco Carreras y Candi.NORK ARGITARATUA: Alberto Martín.1911-1925.

Atal honetan aldizkariak bildu ditugu.Bertan agertzen direnak aski ezagunakdira, eta informazio asko aurkitu dezake-gu haietan.

• Ttipi-Ttapa.• Marmari.• Plazaola.• Abazabal (Institutuko aldizkaria).• Udal press.

Aldizkari horiez gain, urteetan zehar Lei-tzan argitaratu diren hainbat foileto etaagiri ere aurkituko dituzu liburutegian.Bertako arduradunak azalduko dizu,behar izanez gero, zer eta non dagoen.

Orain arte aipatu ditugun guztiak idatziz-ko dokumentuak dira, paperean jasoak.Bada, noski, bestelakorik. Leitzariburuzko edo Leitzan jasotako ahotsak etairudiak ere aurkituko dituzu liburutegian,bideo edo DVD formatuan. Honatxzerrendatu ditugunak:

• Leitzako pestak : 1990-1997.• “40 ordu” pelikula.• “Hazparneko anderea” antzerkia.• Ingurutxoari buruzkoak.• Ihotei buruzkoak.• Plazako dantzarien saioak.• Jeiki koralaren emanaldiak.

ERREPORTAJEA

25

Page 26: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

BITXIKERIAK

26

Egia al da? Arazorik gabe irakurri alduzu? Berehala ohartu zara testua

“arraroa” zela, baina ziur asko nahikoaerraz eta segidan irakurri duzu, hitzgehienak gaizki idatzita zeuden arren.

Bada, irakurri duzun pasarte hori,leitzar batek idatzitako liburu batetikhartu dugu. Javier Tirapuk idatzitako¿Para qué sirve el cerebro? liburuanagertzen da, burmuinaren funtziona-

menduarekin zerikusia duten bestehainbat konturekin batera. Izan ere,burmuina objektu benetan interesga-rria da, eta gauza benetan harrigarriaketa miresgarriak erakusten dizkigu.Hizkuntza bera ere, zalantzarik gabe,burmuinarekin bete-betean lotuta da-go, eta hortxe aurkituko ditugu hiz-kuntzaren inguruko klabe askorenazalpena.

Ohartu izan zarete astronautak betizuriz jantzita daudela, ezta? Ez

dugu sekula ikusi berdez, lilaz edobeltzez jantzitako astronautarik. Ba-da, horrek ere badu arrazoi jakin bat,ez da kapritxo hutsa. Eta arrazoia as-ki sinplea da: kolore beltzak eguz-kiaren erradiazioak xurgatzen ditu;txuriak, berriz, islatu egiten ditu. Eta

horrexegatik hautatu zen kolore ho-ri: kapsulatik edo espazioko estazio-tik kanpoan muntaketa-, konponke-ta- eta mantentze-lanak egiteko ga-raian, erradiazio kosmiko zuzenekekar lezaketen kalteetatik babeste-ko.

Jantzi horiek, jakina, bestela erebadituzte erradiazioen aurkako mate-

rialak eta babesak, baina horretazgain txuriak izateak babes hori handi-tu egiten du. Erradiazioetatik babes-teaz gain, kolore txuriak espazio kos-mikoko tenperaturarekiko babeshandiagoa ematen du.

Beste arrazoi bat, bigarren maila-koa bada ere, kolore beltzarekikokontrastea da. Espazioan zerua ilunikusten da, eta jantzia txuria izaki, as-tronauta espazioara “paseoan” atera-tzen denean, berarekin kanpoan dau-denek edo ontzian gelditu direnek as-koz errazago ikusten dute hura.

Kanporako jantzia txuria dela esandugu. Barrurako, berriz, ez dago ara-zorik, eta bestelako koloreak ere era-biltzen dituzte. Ez dakigu esaten as-tronautari bere estetika eta itxurahautatzen uzten dioten, baina badaki-gu kolore txuriz egotera ez daudelabehartuta.

Erradiazioak islatzeko kolore txu-ria erabiltzea, nolanahi ere, ez da soi-lik espazioko kontua. Hemen lurreanere erabili ohi da, esate baterako hoz-kailu gisa erabiltzen diren kamioie-tan eta itsasontzietan.

Irakur ezazu hau, mesedez

Zergatik dira txuriakastronauten jantziak?

26

Inglaterrako uinberstiate batne ikreketa btaen arbaera, ez du axola lertak zer odrenetan idaztita dua-den; axola duen bakrara da lehneadbizkio eta aznekeko lertak beren toikan egotea. Gainekaroak gaik-zi egon arren, azarorik gabe irarkuri ahalko diutgu. Zertagik? Ez dugluako ltera bakiotza bere horrteanirakrtuzen, osotasun baten patre bat beazla baizik.

Page 27: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

IKUSI MAKUSI

27

Bai, ikusten dugun hori eta ebidentea iruditzen zaigun hori ez da beti uste dugun bezalakoa izaten. Horixe gertatzen daerakutsi dizkizuegun irudi horiekin, eta horixe gertatzen da eguneroko bizitzarekin eta gertatzen zaizkigun hainbatgauzarekin. Baietz!

IKUSI MAKUSI, ZER IKUSI?Gauzak ez dira beti ematen duten bezalakoak izaten. Bistak, eta pertzeptzioak, askotan engainatu egiten gaituzte.Ezetz? Ea, begira itzazu arretaz honako irudiok eta ondoren esanen diguzu.

Marrazkilari trebea, ezta?

A zer espirala! Espirala? Ziur al zaude espiraladela? Ez al dira zirkulu kontzentrikoak?

Hegan ari dira, edo nabigatzen?

Ongi ikusi al duzu zer jartzen duen?

Page 28: begirabegira begira - leitzakultura.eus file“plan 66” izeneko ikasketa-plana izaten zen. Instrumentu bat hartzen zenuen eta hor hainbat ikasgai sartzen ziren: musika-ren historia,

eta

zuk,

Gosaria: lasai eta poliki, edo presaka eta arin?Nik lasai eta poliki, dudarik gabe, eguna ongihasteko.Sukaldean moldatzen al zara? Otorduak presta-tzen, esan nahi dugu, eta ez jaten.Ni bietan earki, hori bai, neretzat bakarrikbaldin bada, xinple-xinple.Ametsak gogoratzen al dituzu? Gutxitan, lo zerraldo itten dot eta…bakizo,kontzientzi lasaien abantalle, jeje!Eta kontatzeko modukoak izaten al dira?Dittoten amets gutxik, normalen netzat gorde-tzeko hobek!Bizitza honetan nahitaez egin behar duzun zer-bait?Hizkuntza gehio ikasi, kontinente guztitarabehin behintzat bidaiatu...baino bueltan betietxera itzuliz, eh?!Eta beste bizitza batean egitea gustatuko litzai-zukeena?Baserri bat erosi? Bizi hontan behintzat..zalle!Gure planeta honetatik kanpo, ba al da inor horbarna?Auskalo! Nik benik, orain eta ingurun gaude-nekin bakarrik kontatzen dot.Eta zer pentsatuko luke, Leitzan astebete pasaondoren?Bizitzeko ingurune zoragarrie dela, nahiz etanere ustez iniziatiba eta esfortzu pixkoatekinasko hobetu litteken: etxebizitze, lan aukerak,aisialdie, hizkuntze...uff! Ditxosozko krisiak aldatu al du zure bizitza?Eztakizo zuk ongi...pentsa, “lan orientatzaileeta giza baliabidetako teknikari” naiz!!!Dena den, nire bizi pertsonalan aldetik benikezin naiz kexatu...momentuz!Eta herriko bizitza aldatuko al du ?Nire ustetan bai, oaindik jendek lana eta diruebaditto re...gauzek okertuko diela aurrikustenbaita. Dena den, ez naiz ni izanen denak larri-ttuaraziko dittona...ea oker naon!Gaztea zara, baina beste garai batzuekiko nos-talgia zer den ba al dakizu? Sentitu al duzudagoeneko?Earrari in diozo galdera! Kanpoan asko bizittue naiz (Salamancan,Holandan...) eta herrimine askotan eduki dot;baino gaztaroan aurrea joan eta lan mundunborroka ittea egokitzen zaizonen...zein ez litze-ke haurtzarora bueltatuko? Hoi bai dela egi-tazko nostalgie!!Eta etorkizunean pentsatzen al duzu, edomomentua bizitzen duen horietakoa al zara?Beti eduki behar die planak, helburuk... bainonire ustetan askoz hobe da momentukoa bizieta, ahal dien erabakirik onenak hartuz, ingu-rukoekin pozik bizi eta disfrutatzen saiatzea.Uff!Ze filosofikoak jarri gan, ez?

zer diozu?Saioa Sagastibeltza

Gosaria: lasai eta poliki, edo presaka etaarin?Lasai eta poliki

Sukaldean moldatzen al zara? Otorduak pres-tatzen, esan nahi dugu, eta ez jaten.Hobe jaten

Ametsak gogoratzen al dituzu? Bai

Eta kontatzeko modukoak izaten al dira?Batzuk ez

Bizitza honetan nahitaez egin behar duzunzerbait?Santiagorako bidea bizikletaz

Eta beste bizitza batean egitea gustatukolitzaizukeena?Espaziora bidaia bat

Gure planeta honetatik kanpo, ba al da inorhor barna?Dudarik gabe

Eta zer pentsatuko luke, Leitzan astebetepasa ondoren?Herria bizirik dagoela, bizitza handikoherria da

Ditxosozko krisiak aldatu al du zure bizitza?Momentuz ez

Eta herriko bizitza aldatuko al du ?Dagoeneko batzuri aldatzen ari zaio

Gaztea zara, baina beste garai batzuekikonostalgia zer den ba al dakizu? Sentitu alduzu dagoeneko?Badakit zer den, gertatzen dena da lehengazteagoa nintzela, baina ez naiz hagitz nos-talgikoa

Eta etorkizunean pentsatzen al duzu, edomomentua bizitzen duen horietakoa al zara?Nik uste adinarengatik eta nere egoerarenga-tik etorkizunean pentsatzen dudala; lehen ez.

Josetxo Txoperena