KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK...

54
KATALUNIA IKASGAI #CATIKASGAI NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA

Transcript of KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK...

Page 1: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

KATALUNIA IKASGAI#CATIKASGAINORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA

Page 2: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu da, gero eta biziago, gero eta sakonago. Prozesu konplexua da, Eskoziaren kasuko erreferendum adostuaren aukera ukatu zaiola-ko, eta, ondorioz, bidea marraztu gabe eta oztopoz beteta dagoe-lako.

Bere horretan Kataluniako kasuak interes berezia du jakintzaren ikuspuntutik parekorik ez duelako. Euskal Herritik begiratuta, Kata-luniako independentzia prozesuko urratsak, erabakiak, mobiliza-zioak, eztabaidak, metodologia, edukiak, dinamikak, dialekti-kak… aztertzeak berebiziko balioa du.

Euskaldunontzat Katalunia maiz erreferentzia nagusia izan da, besteak beste, hizkuntza nazionalaren estandarizazioan, soziali-zazioan eta formalizazioan. Herri bakoitzak bere bidea egiten ba-du ere, argi dago bestearengandik ikastea (konponbideak bilat-zeko zein akatsak saihesteko) funtsezkoa dela. Zer aztertu eta zer ikasi egon badago Kataluniako independentzia prozesuan.

Inoiz urratu gabeko bideetan dabiltza, erantzun eraginkorrak bilat-zen ari dira eta ibilian, independentziaren aldeko eta kontrakoen arteko dialektika horretatik, etengabe galdera berriak, erantzun argiak eta zalantza eremu berriak topatzen ari dira. Prozesuaren dinamikotasuna bera euskal herritarroi ikasgaiak uzten ari zaizki-gu bat bestearen atzetik, ohartzerako gertaera berriek estaltzen dituztenak.

Kataluniara begiratu eta arreta jartzeko beharra eta obligazioa du-gula esan dezakegu.

Irailaren 27rako, Katalunian deitutako hauteskundeak kontuan har-tuta, gogoeta eta eztabaida saiakera bat sustatu nahi izan du NO-RABIDEAk euskal herritarrontzat ikasgai interesgarrien bila. Bi fa-setan: lehenik, hauteskundeak izan arte, eta, bigarrenik, hau-teskundeen ondoren.

Hona hemen gogoetaldi horrek eskaintzako emaitza, NORABI-DEAren ustez, emankor eta interesgarria. Bidea jorratzen jarrait-zeko lagungarria izan dadin.

Euskal Herrian, 2015eko urriaren 25ean

#CATIKASGAI

GOGOETALDI EMANKORRA

i

Page 3: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Zein dira argudio nagusiak independentziaren alde? 

Argudio nagusiak ongizatea eta duintasuna dira. Batetik, katalan askok ikusi du-te ezingo dutela ongizatea lortu Espainiar estatuaren barruan. Ongizatea ez da dirua, edo karreterak. Ongizatea askoz gehiago da: azpiegiturak behar dira ongi-zatea erdiesteko, baliabideak alegia, eta hori da lortu ezin dutena estatuaren bar-ne, ezin baitute beraiek ekoizten duten aberastasuna kontrolatu. Gizarte katala-nak ez du berak sortzen duenaren gaineko botererik eta hori demokrazia batean oso larria da. Bestetik, estatuaren aldetik urteetan jasotako irainak eta mes-pretxua azkenean umiliazio moduan ulertu du jendeak, “agrabio” bihurtu dute, eta bi osagai horiek dira (oro har, jakina) argudio nagusiak. 

Euskal Herrian zertan daude argudio horiek?

Euskal Herrian argudioak ez daude garatuak eta gure kontrako irainak eta umilia-zioak ez ditugu “agrabio” moduan perzibitzen, horrek esan nahi du ez dugula oso argi nola funtzionatu behar duen demokrazia batek. 

Independentziaren alde dauden sektore antolatuak (alderdiak, mugimenduak, sindikatuak, elkarteak) ez dute independentzia erdiesteko inolako plan estrategi-korik, ez dago epe bakoitzerako (motzerako, ertainerako eta luzerako) plangintza zehatzik, alegia, norekin hitzegin eta kontaktatu behar den (ze jende, ze erakun-

INDEPENDENTZIAREN ALDEKO ARGUDIOAK

Jule Goikoetxea

2

Page 4: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

de, nazioarteko ze eragile, ze estatu, herrialde, eta lobby); ze eremu ikertu behar diren lehenik eta zeintzuk geroago. Hau da, lehentasunak ez dira eza-rri, ez dira pentsatu. Zein izango da gure demografia hemendik 10 urtera? Eta gure erregimen produktiboa? Nondik sortuko dugu aberastasuna? Nola bilakatuko gara herrialde kualifikatu bat, balio erantsi handiko produktuak ekoizten dituena? Hori guztia lortzeko zer behar da? Etab… 

Katalunian independentzia prozesu bat dagoela esaten dugunean ez da soi-lik gizartearen zati oso handi bat kalera atera delako era erregular eta jarrai-tuan azken hamarkadan, baita ere independentziaren alde zeuden elkarte, alderdi, mugimendu eta herritarrak oro har (abokatuak, irakasleak, ikertzai-leak, enpresariak, etab.) “independentzia zergatik” erantzun dutelako era se-rioan (ez hemen bezala). Serio hitzarekin esan nahi dut eremuz eremu joan direla ikertzen zer gertatuko den epe ertainera beren ekonomiarekin, erakun-deekin, demografiarekin, osasungintzarekin, hezkuntzarekin, etab. Eta horren arabera proposamen zehatzak egin dituzte epe ertainera. 

Lehenik zer dagoen aztertu dute. 

Bigarrenik, horren arabera, zer nahi duten artikulatzen jakin izan dute. 

Hirugarrenik, nahi dutena nola egingo duten argi adierazi dute. 

Laugarrenik, martxan jarri dira inor itxaron gabe. 

Eta hori guztia egiteko finantziazioa lortu dute, institutuak sortu dituzte, lobb-yak, asanblada herrikoi iraunkorrak, eta noski, liburu zuri ezberdinak, Eskozian bezalaxe. Hemen ez gaude sikiera lehen urratsean. Arrazoia halere ez da ez dagoela masa kritiko nahikoa prozesu independentista ez abiaraz-teko, baizik eta ezkerrean eta eskuinean dauden eragile eta eliteak (bakoitza bere taldean bertan) ez direla ados jartzen, eta ez dute gizarte zibil autono-mo baten aldeko apusturik egiten, zeinak prozesua abian jarriko lukeen. 

Azkenik, kontzertu ekonomikoak harresi moduan funtzionatu izan du, horrega-tik ez dugu umiliazio ekonomikoa horren landua eta ostutako dirua gutxiago da, Kataluniarekin alderatuta. Zentzu honetan, finantza sektoreak eta enpre-sari elkarteak ez daude Katalunian bezain kezkatuak, eta horregatik EAJk, sektore horren ordezkari izanik (ez soilik, baita ere), ez du larritasunik, eta al-derdi kontserbadore ororen premisa badakigu zein den (“mejor malo conoci-do, que nuevo por conocer”), beraz, beren inbertsio eta plangintza ekonomi-koa guztiz jota ikusi arte, ez dira mugituko. Kontzertu ekonomikoa kentzen diguten arte.

“Hemen ez gaude sikiera lehen urratsean. Arrazoia halere ez da ez dagoela masa kritiko nahikoa prozesu independentista ez abiarazteko”.

3

Page 5: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Zein dira argudio nagusiak independentziaren alde? Zeintzuk dira errotuenak eta indartsuenak?

Independentziaren alde Katalunian erabiltzen ari diren argudioen artean, ongizateak eta justiziak zentralitatea eskuratu dutela esan-go nuke. Hau da, Estatu propioa helburu nagusi baterako tresna moduan aurkezten da: herritarren ongizatea. Estatua gizarte berri eta justu bat eraikitzeko tresna gisa. Noski, argudio eraginkorra izateko, orokorra eta zabala izan behar du, ikuspegi, ideologia eta interes desberdinak barne bildu ahal izateko. Aldi berean, “identitariotzat” jo izaten diren argudioak (hizkuntza, identitate na-zionalaren izaera…) eztabaidatik aldendu nahi ditu independen-tismoaren gehiengoak. Independentziaren aurkako sektoreek, be-rriz, aurkako saiakera egiten dute modu argian: eztabaida identi-tarioa bultzatu (espainiar eta katalan sentimendu partekatuari erreferentzia etengabea, herritar batzuk bigarren mailako bilakat-zeko arriskua, espainiar immigrazioari aipamenak, etab.).

Deigarria gertatzen da, zentzu horretan, Estatu propioaren al-deko indarren artean auzi “identitarioa” modu berritzailez lant-zeko egiten ari diren saiakerak. Horien artean azpimarratzekoak

4

ARGUDIO NAGUSIAK: JUSTIZIA ETA ONGIZATEA

Iker Iraola

Page 6: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

dira Súmate elkartea (independentziaren aldeko gaztelaniadunak zein espainiar jatorrikoak biltzen dituena, Eskoziako English Scots for Yes kanpainaren antzera) edota immigrante berriak mugimendura gehit-zeko ekimenak (Immigració per la independència ekimena, Fundació Nous Catalans…).

Ondorioz, hizkuntza eta identitate katalanaren aldarrikapena ez dira zentralak gertatzen independentziaren aldeko diskurtsoan, eta identita-tea aipatzen denean maiz independentziaren aurkako klixe tipikoekin hausteko egiten da (independentziaren aldeko ekitaldietan Espainiako futbol selekzioaren kamisetarekin argazkiak zabaltzea, esaterako).

Euskal Herrian zertan daude argudio horiek?

Euskal Herrian ez denez independentzia prozesurik epe motzean aurrei-kusten, diskurtso independentista Katalunian baino zehaztugabeagoa da. Euskal Estatu baten ideiak Euskal Herrian duen oihartzuna aztert-zeko abian den ikerketa batean1 ikusten ari garenez, Estatu propio ba-ten aldeko zein aurkako jarrerak justifikatzeko eraikitzen diren diskurtsoetan, “identitarioak” jotzen diren gaiek (nagusia, jarrera senti-mendu nazionalean oinarritzea) zentraltasun handia dute.

Horren atzean ez dago inolako esentziarik, eta egoera hori joko-zelai politikoa aldatuz eralda daiteke. Kataluniako -eta Eskoziako- kasuek ho-ri erakusten digute: denbora epe erlatiboki laburrean independentzia-rekiko jarrerak alda daitezkeela; eta bi kasuetan independentziaren al-deko argudio ildo nagusiak ongizateari eta gizarte justu bat eraikitzeari lotuak joan dira.

“Kataluniako -eta Eskoziako- kasuek hori erakusten digute: denbora epe erlatiboki laburrean independentziarekiko jarrerak alda daitezkeela”.

5

Page 7: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Kataluniako prozesuaren bilakaeran hainbat aspektu azpimarra-tuko nituzke. Batetik, gizarte zibilak prozesuaren eboluzioan izan duen lidergoa funtsezkoa izan da. Eta Kataluniako gizarte zibila-ren antolaketa urteetako kontua izan da. ANC aurretik jorratutako beste esperientzia batzuen ondorena da. Salamancako paperen auziaren ondorioz sortutako Comissio de la Dignitat izenekoan jar genezake hastapena (2002) eta Plataforma pel dret a Decidir aipatu bidean.

Bigarrenik, oso garbi dute katalanek zein den erabakitzeko esku-bidea egikarituko duen subjektua eta ez dagoela baldintza sozio-politikorik Paisos guztietan egiteko.

Hirugarrenik, Kataluniako alderdi politiko soberanistak gai izan dira, neurri handi batean, balizko estatu katalanaren gizarte-ere-dua edo bloke soberanistaren barneko nagusigoa ez izatea ozto-po elkar hartuta aritzeko. Horretarako, hain segur, gizarte zibila-ren indarrak asko lagundu du.

Hiru elementu horietatik badugu euskal herritarrok zer ikasia, nik uste, gurean prozesu soberanista arrakastatsua bideratu nahi ba-dugu.

6

KATALUNIA. BARNE-KOHESIOA ETA NAZIOARTERATZEA

Inaki Irazabalbeitia

Page 8: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Kataluniako auziaren nazioarteko proiekzio handia eta egokia lortu du-te. Oraindik orain BBCk nire lankide ohi eta Junts pel Siko zerrenda-bu-ru Raul Romevari eginiko elkarrizketa horren adibide izan daiteke. Proiekzio horren atzean itzelezko lan iluna egon da. Diaspora aktibatu egin dute bai protagonista izan dadin eta baita lobby lanak egiteko zu-bigintzarako ere. Josep Guardiola moduko erreferentziako katalanak ba-liatu dituzte prozesua munduan gizarteratzeko Europako erakundeetan eta nazioarteko foroetan, politikoetan zein bestelakoetan, katalantasuna eta Katalunia aldarrikatu izan dituzte. Adibidez, Europako Parlamen-tuan sentsibilitate desberdineko MEPak, PSCkoak barne, elkar hartuta jokatzeko gaitasuna izan dute Kataluniaren nazio izaerarekin lotutako gaietan.

Nazioarteko onarpena bereziki zaindu da prozesuan zehar. Horregatik joan dira erretzen etapa bata bestearen atzetik, bidezidorrik hartu ga-be, Kosovoko epaia gogoan, prozesuaren gardentasun demokratikoa bermatuz. Horretan ere asmatu dutela iruditzen zait.

“Nazioarteko onarpena bereziki zaindu da prozesuan zehar. Horregatik joan dira erretzen etapa bata bestearen atzetik, bidezidorrik hartu gabe, Kosovoko epaia gogoan, prozesuaren gardentasun demokratikoa bermatuz”.

7

Page 9: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Diada egunean, Via Lliure bertatik ikusteko aukera izan dut. Meri-dianaren barrena, jende uholde zenbatezinean murgildu izana, Kataluniako independentzia prozesua hobeto ezagutu eta ulert-zeko ariketa bat izan da. Ariketa ez zientifikoa, noski. Begiak ireki, jendeari so egiteko: portaera, tenorea, umorea, antolaketa, prestutasuna, estiloa, engaiamendua, konbentzimendua,…

Hona hemen inpresio batzuk. Lehen unetik, metroan sartu eta gel-tokia jendez gainezka topatzearekin batera, herritar askeak mugi-menduan ikusi ditut. Jarrera positiboarekin, lasaitasun handia-rekin eta pozarekin. Geltokiko kaia beteta, eta jendez betetako trenak beteta iristean, txaloka eta ‘independentzia’ oihuekin harre-ra egiten zieten. Ateak zabaldu eta gutxi batzuk ozta-ozta sartu ahal ziren trenean, baina dena giro onean, irribarrea galdu gabe. 

Meridianan ere, espaloiak kolaptsatuta ikusi ditut, bero sargoria-rekin. Baina jendea pazientzia eta adeitasun handiz mugitzen zen alde batetik bestera. Gezi nagusi horia pasatzeko momentua-ren zain. Lasaitasuna, bizitasuna, poza… Argazki bat egiteko za-borrontzi gainera igotzeko elkarri laguntzen dioen jendea, gaz-

8

INDEPENDENTZIARAKO GAITASUNA

Pello Urzelai

Page 10: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

teak eta zaharrak, taldeak, familiak,  txirrindulariak, moteroak, deneta-rik,… Gainera, ongi antolatuak, ‘diziplinatuak’, elastiko zuriz jantzita eta kartoizko gezia eskuan, ondo kokatuta… uneaz gozatzen, eta haren esanahiaren jakitun. Horri guztiari antolakuntza eta logistika eraginkorra gehitu behar zaio, azkenaldian, urtez urte, indartuz joan dena.

Ikusitakoa bi hitzetan laburbilduko nuke: independentziarako gaitasu-na. Irailaren 27an, independentziaren aldeko jarrerak gehiengo osoa izan dezan, oso garrantzitsua da indepenteak izateko gaitasuna erakus-tea (nahi edo borondateaz harago). Gaitasun hori era askotara adierazi daiteke, baina Via Lliure modu eder bat iruditu zait. Horrelako erakus-taldi bat, era horretara eta jarrera horrekin antolatu duen herria gai da estatu independente izateko.

Euskal Herrian masa mobilizazioetan esperientzia handia dago, baina hala ere, Via Lliure-tik zer ikusia badugulakoan nago. Espero dut bertan egondakoek aukera baliatu izana. Inpresioak bildu, ikasgaiak atera eta elkarren artean konpartitzea ezinbesteko ariketa iruditzen zait. Adibidez, kasualitatez, Andoni Ortuzarrek eta Hasier Arraizek he-galdi bera hartu zuten Diadaren bezperan Bartzelonara joateko, eta, normala denez, hizketaldi bat izan zuten. Ona izango zen itzulerako he-galdian ere elkartu eta ikusi eta ikasitakoa aipatu eta eztabaidatzea. Or-tuzar, ordea, tamalez, ez zen gelditu Via Lliure-ren mobilizazioa ikusten, eta lehenago itzuli zen Euskal Herrira. Hala ere, Via Lliure-k utzitako ikasgaiak begi bistan daude, denon eskura.  

“Ikusitakoa bi hitzetan laburbilduko nuke: independentziarako gaitasuna. Irailaren 27an, independentziaren aldeko jarrerak gehiengo osoa izan dezan, oso garrantzitsua da indepenteak izateko gaitasuna erakustea (nahi edo borondateaz harago)”. 

9

Page 11: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Ez da erraza jakitea nola erantzungo duen Espainiako estatuko gobernuak Kataluniak ez dezan aldarrika estatu independentea dela, hori delako kataluniar hiritarren gehiengoak gura duena. Biharamuneko azterketak egiteko hipotesi makurrenarekin hasi beharko dute estatu berriko agintariek, gobernu zentralak ez bai-tu inola ere onetsiko horrelako estatusa.

Hor egongo dira pentsiodunen ordainketak. Pentsio funts publi-koen jaun eta jabe balitz bezala jokatzen du gobernu zentralak, nahiz langileek izan ekarpenak egiten dituztenak; gobernu zentra-lari funts horien kudeaketa zuzen eta zuhurra besterik ez dago-kio, baina gaur Ukrainan gertatzen den bezala, non gobernu zen-tralak ez dien ordaintzen Lugansk eta Donetskeko pentsiodunei, ziurrenik, Espainiako gobernuak antzeko neurriak hartuko ditu.

Berdin gertatuko da administrazio publikoetako soldatekin. Kata-luniak bere zerga sistema eratu bitartean, gobernu zentralak libe-ratutako dirutzaren premia izango du, zerga handienak ogasun zentralak eskuratzen baititu eta hortik zati bat, epeka, Generalita-teko ogasunari transferitu, horrek bere aurrekontuak aurrea eroan ditzan. Horrela bada, diru eskasia izango du Kataluniako ogasu-

10

KATALUNIAREN ALDEBAKARREKO INDEPENDENTZIA AITORPENA

Baleren Bakaikoa

Page 12: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

nak. Udalak ere egoera berean egongo dira, Hego Euskal Herrian ez bezala, ogasun zentralak hornitzen baititu udal ogasunak. Beraz, arazo bikoitzari aurre egin beharko diete estatu berriko agintariek.

Beste arazo bat ordainbideak sortuko du. Ikusi beharko da Europako Batasunak zer nola jokatuko duen. Izan ere, Espainia nahiko estatu han-dia da eta hasieran EBk men egingo dio. Baina ez pentsa EB ere egoe-ra onenean dagoen Katalunia bezalako herrialde aberats eta aurreratua-ri muzin egiteko. Harreman hauetan Europako Banku Zentralaren jokae-ra definitiboa izango da. Horretarako, Kataluniako Banku Zentralak, ha-siera-hasieratik, negoziatu beharko luke EBZrekin, oraindik euroa inda-rrean baldin badago bederen, euroa onesteko edo bere ordezkoa jaul-kitzeko. Dena dela, egoera hau ez da erraza izango eta agintariek pe-dagogia asko egin beharko dute kataluniar hiritarrak lasaitzeko. Bestal-de, Kataluniak ordain tituluak jaulki beharko ditu, nahiz behin behineko izan, eguneroko ordainketa batzuk burutzeko.

Kataluniako agintariek eta hiritarrek irmo eusten baldin badiote, azke-nean, Espainiako gobernu zentralak amore emango du eta negoziatu aipatu gaiak eta baita ere, metatutako zor publiko oro, Katalunia ere pro-fitatu dela pentsatu behar baita zor publiko hori jaulki zenean. Beraz, zer eztabaidatu izango dute epe luze baino lehen.

Noizko horrelako egoera Euskal Herrian? Hemen aitzakia bat besteren atzetik bila gabiltza independentziarako prozesua ez dadin abia. Pujo-lek esaten zuen bezala “eso ahora no toca”. Baina Pujol uholdeek era-man zuten. Haatik: Kontuz!

“Beste arazo bat ordainbideak sortuko du. Ikusi beharko da Europako Batasunak zer nola jokatuko duen. Izan ere, Espainia nahiko estatu handia da eta hasieran EBk men egingo dio”.

11

Page 13: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

– Zure esperientziaren arabera, Kataluniako kultura eta sorkuntzaren jendea interesatu da inpedenpentziaren auke-raz? Hango kultur giroko jende asko ezagutzea egokitu zait urte guzti hauetan, eta denetik topatu dut, logikoa den bezala. Nik uste ar-tistari dagokion espiritu librearen ondorioa dela aniztasun hori.Musikan, konkretuki (eta ikaragarri sinplifikatuta), nik ezaguturi-koen artean, batetik, Sisa eta “galaktiko”en sokakoak leudeke, euren burua nazionalistatzat ez daukatenak (ez katalan-naziona-listak ezta espainiarrak ere). Bestetik, Albert Plaren sokakoak ge-nituzke, jarrera akrata berezi batetik abiatuta, gaiaz paso-edo egi-ten dutenak, eta azkenik, identitatea, kultura eta nazioa lotzen di-tuztenak.Multzo horretan, garai bateko federalista asko egongo lirateke, eta betiko independentistak; fenomeno interesgarria da: azken urteotan, federalista mordoa independentismora pasatu dira (nire ustez, gizarte osoan eman den fenomenoa, bestalde).Nik uste eboluzio hori estatut famatuaren kontuarekin hasi zela, hiritar franko irainduta eta umiliatuta sentitu baitzen orduan. Ha-

12

“AZKEN URTEOTAN, FEDERALISTA MORDOA INDEPENDENTISMORA PASATU DIRA”

Jabier Muguruza

Page 14: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

rrez geroztik gero eta gehiago zabaldu da ikuspuntu-aldaketa hori, Es-painiako agintarien jarrera itxiaren ondorioz.

– Independentziaren alde antolatu eta engaiatu da kulturaren mun-du hori? Era indibudualean? Kolektiboan?  Esan bezala, denetik dago, logikoa den legez. Independentziaren alde, espreski, ez dakit, baina multzo handi bat, kul-tura eta hizkuntzaren alde inplikatuta daude aspalditik.

– Nola ikusten dituzu intelektual eta artisten eta alderdi eta mugi-mendu politikoen arteko harremanak Katalunian? Kasu bakan batzuk kenduta, arau unibertsala betetzen dela esango nuke: kultura eta sorkuntza mundua mesfidati ageri da, ohi bezala, al-derdi politikoekiko, Katalunian ere. Kontrakoa seinale txarra litzateke, gainera, nire aburuz. Gizarte-mugimenduekiko bestelako hurbiltasuna egon da eta dago, ordea. Nik neuk jaialdi handietan parte hartu izan dut herrialde hartan, mugimendu sozialek antolatuta.

– Euskal Herrian kultura eta sorkuntzaren munduak ekarpenik egin ahal du burujabetzaren bidea? Euskal Herrian kultur munduak meritu eta konpromiso franko ditu aitortu gabeak: bizirautea baldintza sinesgaitzetan, hizkuntzari eustea, euskal identitatea sendotzea, maila bateko lanak plazaratzea… Josep Plak zioen bezala, “continuar, prosseguir, deixar una petita aportació en el fons de sensibilitat segura, antiga i contrastada del seu nucli social”, horixe da artistak, giza-komunitate txiki bateko egileak, egin dezakeen ekarpenik handiena. Hortik aurrera, ez naiz sartuko lankideen jarrerak baloratzera.

“Euskal Herrian kultur munduak meritu eta konpromiso franko ditu aitortu gabeak: bizirautea baldintza sinesgaitzetan, hizkuntzari eustea, euskal identitatea sendotzea, maila bateko lanak plazaratzea…”

13

Page 15: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Eztabaida. Arrazoia nork duen jakiteko?Sokratesek argudio diferenteen arteko kontrajartzetik egia jakitera iritsi zitekeela zioen. Gauzek definizio bat eta bakarra zutela uste zuenez, argudio batzuk zuzenak eta bes-teak okerrak zirela sinetsita zegoen greziar filosofoa. Zuzen egindako eztabaidaren amaiera bi aldeek onartuko luketen emaitza litzateke. Sokratesen ikuspegi hau, aldez edo moldez, eztabaidekiko dugun iruditeriaren parte da, nahiz eta eztabaida politikoak ez duen metodo sokratikoarekin antzekotasun handirik. Eztabaida politikoaren helburua ez da egia bilatzea edo, beste modu batera esanda, arrazoia izatea, ez, helburua era-ginkortasuna da: jendea norberaren posizio politikoetara gerturatzea.

Argudio esplizituak (esaten dena) eta inplizituak (esan gabe doana) Prozesu independentistan aurrera egiteko beharrezkoa da argudioen lanketa. Argu-dioak eraginkorrak izaten hasten dira esplizitu izatetik inplizitu izatera pasatzen dire-nean. Argudiatze esplizituak konbentzituta dagoena konbentzitzeko balio du soilik. Inplizituek, aldiz, konbentzitu gabekoa konbentzitzeko gaitasuna dute. Argudiatze es-plizitua subordinazio egoeran dagoenak egiten duena da eta justifikazioaren tankera hartzen du gehiegitan. Argudiatze inplizituak aldiz, nagusitasun posizioa erakusten du eta jendartearen normaltasunaren neurria adierazten du. Baina noski, subordinazio egoeran dagoenak argudiatze inplizitua egitera igaro nahi badu, hausnarketa egin eta argudio berriekin batera hauek erabiltzeko modua ere landu beharko du.

14

ARGUDIO UNIBERTSALETAZ JABETZEKO BORROKA

Unai Apaolaza Amenabar

Page 16: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Independentismo subordinatutik hegemonikora Nola arrazoitu dugu Estatu baten beharra Euskal Herrian? Euskal Herriko independentismoaren argudio nagusiak azken hamarkada luzeetan hizkuntza eta kulturaren babesaren ingurukoak izan dira. Hizkuntza edo kultura horretako parte sentitzen direnak soilik konbentzitzeko balio duen argudio sorta. Argudiatze mota honek derrigorrean esplizitua behar du izan, justifikazioaren forma hartzen baitu, posizio subordinatuaren erakus-lea da hortaz. Unionismoaren argudio sorta aldiz inplizitua izan da; jendar-tearen gehiengoak normaltzat eman izan baitu Espainia barruan Estatu be-rri batean baino hobeto biziko ginela. Independentzia abentura arriskut-suegia litzatekeela, alegia. Krisia dela eta, hau aldatzen hasi da eta inde-pendentismoaren betebeharra da aldaketa hau bizkortzea. Nola?

Bi aldeek argudio berak dituzten unean gaude Unionismoaren eta independentismoaren artean ez da eztabaida sokratiko-rik izango, arrazoitze inplizitu eta esplizituen arteko norgehiagoka bat baizik. Argudio partikularretatik (esplizituki egiten diren horiek) unibertsale-tarako urratsa indar posizioa hartzen aritzearen seinalea da. Momentu hauetan, independentismoak argudioak unibertsalizatzeko joera hartu du eta Indar posizioari begiratuz gero nahiko parean daude bai unionismoa baita independentismoa ere Euskal Herrian. Jendartearen gehiengoaren begietara demokrazia, justizia, berdintasuna… hau da, hobeto bizitzea, non bermatuko den Espainia/Frantzia barruan edo Estatu berri batean da-go disputan. Argudiatze esplizitu/partikularretan erortzen denak galduko du borroka hau.

Katalunian unionismoa argudio etnizistak erabiltzen hasi da; galtzen ari den seinale.Kataluniako Generalitatearen parte den Centre d’Estudis d’Opiniók, Katalu-niako jendarteak dituen iritzi politikoak plazaratzeko asmoz inkestak egiten ditu urtean bitan. 2014.eko udan, independentismoa gorantz eta unionis-moa atzerakadan zegoenean ateratako argazkian oso argi ikus daiteke tes-tu honetan azaldu nahi dudana. Independentisten artean, independentzia-rako arrazoi nagusia demokrazian sakontzeko posibilitatea zen. Identitate nazionala eta bere ezaugarri objektiboak babestea berriz, soilik %15ak jartzen zuen independentziarako arrazoi nagusi modura. Unionistentzat aldiz, Kataluniak Espainia barruan jarraitzeko arrazoi nagusia, %46ko port-zentajearekin, sentimendu nazional espainiarra zen. Kataluniak erakusten digun moduan, argudioen borrokan irabazten hasteko, ezinbestekoa dugu unionismoaren pagotxa den independentismo nazionalista atzean uztea.

“Kataluniak erakusten digun moduan, argudioen borrokan irabazten hasteko, ezinbestekoa dugu unionismoaren pagotxa den independentismo nazionalista atzean uztea”.

15

Page 17: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

1. DIU, edo Aldebakarreko Independentzia Deklarazioaren oina-rri den erabaki herritarra hartzerakoan, katalanek aldekoak eta kontrakoak balantzan jarriko dituzte, eta aldeko zein kontrakoen artean pisu handia du DIU delakoaren eragin ekonomikoak, bai-na baita noski Espainian jarraitzearen eragin ekonomikoak. Ez da ahaztu behar Espainian geratzearen kostua egon badagoela, eta kuantifikagarria dela.

2. Independentzia gauzatzeko moduak zerikusi handia du gero-ko ondorioetan. Hau da, independentzia adostuz gero, negozia-zio batek edo bi aldeek onartutako arbitraje batek erabaki deza-ke ondare, karga, obligazio eta eskubideen banaketa. Une hone-tan ez da horrelakorik aurreikusten, eta ondoko lerrootan DIUaren ondorio batzuk aztertuko ditugu.

3. Azterketa hau egiterakoan lehen galdera bat: egia al da Euro-patik eta eurotik irtengo litzakeela Katalunia? Deklarazio batzue-tan hori esan den arren, europar politikari esanguratsu eta pisu handienekoetako batzuk isilik geratu dira edo hitzerdiz erantzun dute. Zergatik? Erantzuna beste galdera baten bidez: Benetan nahiko al luke Europak bideragarria den Estatu bat (Katalunia),

16

KATALUNIA. INDEPENDENTZIA ERRENTA OTE?

Eñaut Apaolaza

Page 18: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

errenta maila altu xamarrekoa den biztanleria duena (europar bataz bestekoaren gainetik), Eu-ropatik kanpo utzi? Enfrentamendu/negoziazio gogorreko testuinguru batean Espainiak horrela-ko mehatxuak egitea logikoak izan daiteke, bai-na behin haustura gertatuta Europa praktikoa izango dela pentsatzea are logikoagoa da, eta Europarentzat Katalunia hobeto dago barruan kanpoan baino. Fondo estrukturalei eta gainera-ko fondoei dagokienez, Groenlandiak jasotzen baldin baditu Kataluniak zergatik ez ditu jasoko? Erantzun bakarra mendekua da, eta hori ikuspe-gi pragmatiko batetik ez da egokia. Kontuan izan behar da gainera Generalitatek egindako kalku-luen arabera Kataluniak Europari urtero 1.400 mi-lioi euro emango lizkiokeela, eta kantitate horixe aurreikusten dela jasoko duela Europatik 2020 artean. Balantza Europaren alde.

4. Finean, lehendik elkarrizketatik egon ez bada ere, independentziarako trantsizioan elkarrizke-tak ia ezinbestean izango direla pentsatzea da normalena.

5. Beste galdera bat: Espainiaren zorrarekin zer gertatuko litzateke? DIUa gertatzen baldin bada, hau da, haustura traumatikoa bada, ez dago ne-goziaziorik, Espainiak Kataluniako herritarrei be-raiekiko zuzenean dituen obligazioak ordaintzen ez dizkienez, Kataluniakoek ez dute zertan beren gain hartu Espainiaren zorra, eta soilik bere egin-go dute Kataluniako Generalitatena eta Katalunia-ko gainerako entitate politiko-administratiboena (udalak, lurralde elkargoak eta abar). Horrek bi ondorio dakartza:

a. Independentziarako trantsizioa egiterakoan gastuak igo egingo zaizkio Kataluniari DIU bidez izan ala adostutako banaketa izan. DIU kasuan gastu plusa ordaintzeko kreditua lortzea ez litza-

teke zaila izango, zorpetze maila baxua izango duelako Kataluniak Espainiaren zorraren bere za-tiari buruzko negoziaziorik egon ez denez, zor hori jaso ez duelako.

b. Katalunia joanda, Espainiako gainerako herri-tar gutxiagoren artean (-%19) banatu beharko du-te kopuruz aldatu ez den zorra, eta ondorioz, ahalegin handiagoa egin beharko dute ordaint-zeko. Ondorio posiblea: murrizketa gehiago. Multzo honetan sartzen dira Hego Euskal Herriko erakunde eta herritarrak. Hau ez gertatzeko inde-pendentziaren baldintzak, zorraren esleipenak tarteko, nazioarteko arau eta praktiketan ezarri diren metodologien eta irizpideen arabera ne-goziatzea izango litzateke modua. Kalteak kalte (bere buruarenak barne), negoziatu nahi ez due-na Espainiako gobernua da ordea.

6. Katalunian DIUa gertatuz gero, goran aipatuta-ko ondorio zuzena gertatuko da Hego Euskal He-rrian, zorraren munta pertsonako handitzea. Hau akuilu izan beharko litzateke Espainiatik joatea-ren inguruko hausnarketa egiteko, eta behingoz, eta Katalunian egin duten bezala, serio hartzeko zer irabazi eta zer galtzen dugun Espainian egon-da. Katalanek kalkuluak egin dituzte.

17

Page 19: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Hona bada nire gogoeta alderdi zehatz baten inguruan, alegia Europako Batasuneko kidetzaren gakoaren inguruan. Hiru ideia aipatu nahi ditut. 

Lehenengo ideia: ez dagoela batere argi Estatukide batean zati batek sezesiora joz gero, zer gertatzen den zati irtendako horren Europar Batasunarekiko kidetzaz edo harremanetaz. Balizko erre-ferendum baten bidez edo, berdin dio argumentaziorako, aldeba-karreko independentzia aldarrira daraman prozesu baten ondo-rioz, Kataluniak sezesiora joko balu, zer gertatuko litzateke egun Kataluniak daukan, Espainiako Erresumaren bitartez daukan, Eu-ropar Batasuneko kidetzaz? Erantzun bakarra eta segurua emate-rik ez dago. Hutsune baten aurrean aurkitzen gara, UPV/EHUn Zuzenbidearen Teoria edo Filosofia ikasi dutenek gogoratuko du-te hutsune juridikoen inguruko diskurtsoa, eta hutsunean nola be-tetzen diren, baina teoria guztiak – hutsunea ukatzen duena arlo penalean esate baterako, edota osotasunaren printzipioak, hala nola: debekaturik ez dagoena onargarri dela dioen printzipio libe-rala- eta tresna guztiak – analogia eta autobetekuntza, konpara-keta eta heterobetekuntza – aplikatuta ere, ez da erantzun baka-rra egongo. Benetako hutsune juridikoa egoteko hiru baldintza

18

INTERESEN ETA PRAGMATISMOAREN ARTEKO SOKATIRA

Joxerramon Bengoetxea

Page 20: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

bete behar dira: bat, arazoa juridikoki adierazgarria izatea, alegia gai horren inguruan espektatiba dago zuzenbideak arautu edo legeztatu behar duela, beharko lukeela; bi, zuzenbideak ez duela araurik (xeda-penik) edo irizpide garbirik eman arazoaren inguruan, ezta maila gore-neko jurisdikzioan epairik ere, eta hiru, zuzenbidearen teoriak hornituta-ko tresnak eta teknikak erabilita ez dugula erantzun zehatzik aterako, ez dugula arau juridikoa aurkituko; hartaz hutsune, zuloa, aintzira.

Erantzun juridiko beharrean hauxe da gure problematika honekin gertat-zen dena, ematen diren erantzunak, ia danak, politika eta ideologiatik ematen direla – dela Barroso, dela Von Rompoy, dela Cameron, dela Merkel, dela Obamaren ahotik – baina ezin dutela Europako Batasuna eratzen duten Tratatu edo Ituneen arau edo xedapen bakar batean ere oinarririk edo funtsik hartu, erantzun pikagarria emateko tenorean.

Tratatuak arautzen duena zera da:

- Estatu kide batek alde egin nahi badu EBtik, zer nolako pausuak eman behar dituen (EBT:50)

- Kide ez den Estatu batek kide bilakatu nahi badu, zernolako hurratsak dauden (EBT:49)

Honatx Europar Batasuneko Tratatuko xedapenak:

“49. artikulua

Europako edozein estatuk, 2. artikuluan aipatzen diren balioak [ Kopen-hage irizpideak ] errespetatzen baditu eta balio horiek sustatzeko konpromisoa hartzen badu, Batasuneko kide izateko eskabidea egin dezake. Eskaera horren berri emango zaie Europako Parlamentuari eta estatu kideetako parlamentuei. Eskabidea egin nahi duen estatuak Kontseiluari zuzenduko dio eskaria, eta horrek aho batez erabaki behar du, Batzordeari kontsulta egin ondoren eta Europako Parlamen-tuak eskaria onartu ondoren; Parlamentuak kideen gehiengoz erabaki-ko du. Kontuan izango dira Kontseilu Europarrak onartutako hautagarri-tasun irizpideak.

Batasunaren oinarri diren tratatuei dagokienez, onarpen horrek dakart-zan onarpen baldintzak eta egokitzapenak estatu kideen eta eskaera egin duen estatuaren arteko akordio batez zehaztuko dira. Akordio ho-

“Zuzenbideak ez du araurik (xedapenik) edo irizpide garbirik eman arazoaren inguruan, ezta maila goreneko jurisdikzioan epairik ere”.

19

Page 21: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

ri estatu kontratugile guztiei aurkeztuko zaie sendets dezaten, bakoi-tzak bere konstituzioko arauen arabera.

 

50. artikulua

1. Estatu kideetako edozeinek erabaki ahal izango du, bere konsti-tuzioarauekin bat etorrita, Batasuna uztea.

2. Batasuna uztea erabaki duen estatu kideak Kontseilu Europarrari eman behar dio asmo horren berri. Kontseilu Europarrak emandako argibideak oinarri, Batasunak akordio bat negoziatu eta sinatuko du estatu kide horrekin Batasuna uzteko modua ezartzeko, betiere, esta-tu horrek Batasunarekin etorkizunean izango duen harreman esparrua aintzat hartuta. Akordio hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 218. artikuluko 3. paragrafoaren arabera negozia-tuko da. Kontseiluak sinatuko du hitzarmena Batasunaren izenean ge-hiengo kualifikatuz, Europako Parlamentuak aurretiaz onespena eman-da.

3. Tratatuak kasuan kasuko estatuan aplikatzeari utziko zaio Batasune-tik bereizteko akordioa indarrean sartzen den egunean edo, horrelako-rik ezean, 2. paragrafoan zehaztutako jakinarazpena egin eta handik bi urtera, baldin eta Kontseilu Europarrak, bereizi nahi duen estatu ho-rrekin ados jarrita, aho batez epe hori luzatzea erabakitzen ez badu.

4. Batasunetik bereizi nahi duen estatuak Kontseilu Europarrean eta Kontseiluan duen ordezkariak, 2. eta 3. paragrafoen ondorioetarako, ez du parte hartuko Kontseilu Europarrean edo Kontseiluan estatu ho-rri buruz egiten diren eztabaidetan ezta hartzen diren erabakietan ere.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 238. arti-kuluko 3. paragrafoko b) idatz-zatiaren arabera zehaztuko da gehien-go kualifikatua.

5. Batasunetik bereizi den estatu kideak berriz ere Batasunari atxikit-zea eskatzen badu, bere eskaera hori 49. artikuluan ezarritako proze-duren arabera bideratuko da.”

 

20

Page 22: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Garbi ikusten dugunez ez dago aurreikusita Estatu kide batean seze-sioaren bitartez Estatu berri bat sortzen bada Europar Batasunean ja-rraitzen duen ala ez. Adituek hutsune honen aurrean Nazioarteko Zu-zenbide publikoan dauden Estatuen jaraunspenerako Itunei erreparat-zen diote, baina itun horietako arauek ez dute argi arautzen zatitzen den Estatua automatikoki baztertuta eta bereizita geratzen ote den lehengo Estatu jatorra kide zen nazioarteko erakundeetatik. Ikusi beharko litzateke erakunde horiek nola arautzen duten gakoa eta bada-kigu Europako Batasunak ez duela hori inon aurreikusi edo arautu, be-raz abiapuntura itzuliko gara.

 

Bigarren ideia: ez dagoela aurrekari baliogarririk. Eskoziaren inguruan sezesioaren aukera ez da gauzatu eta ezin dugu jakin zein izango zen kasu horretarako erantzuna. Erreferenduma bai egin zela, baina Europa-ko Batasunarentzat hori Erresuma Batuaren barneko arazo bat izan zen beti. Erreferendumean nagusitu zen aukera, 2014ko irailan, Erresuma Batuaren zati bat izaten jarraitzearen aldeko izan zen, sezesioa bazter-tuz. Erreferendum horren atarian gauza asko esan ziren eta ez dira gu-re oraingo kezka edo ardura. Gakoaren inguruan hutsuneak hortxe di-rau. Ahots eta luma ezberdinetatik entzun izan ditugun argumentu go-gorrak – mehatxuak, apokalipsia, ezereza eta hondamendia, gidoia go-goratuz, esan nahi da, kanporatzea eta berriro sarrera eskatuta betira-ko betatuta egotea – politikoak izan dira, ez dira juridikoak izan, eta ez daukat batere argi Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari gaiaz era-baki bat emateko eskatuko balitzaio, jurisdikziorik izango ote zuen gaia-ri heltzeko. Frogatu beharko litzateke hutsunea egon arren zuzenbideak eman beharko lukeela horren inguruko erabaki bat Tratatuak osotasu-nean hartuz eta interpretatuz, modu sistemiko batean.

 

Hirugarren ideia: gauzak horrela aurrikuspenak egitea besterik ez daukagula. Jakina, politikaren eta diplomaziaren jokoa handia da zuzen-bidea hain eskasa denean. Hemen tirabira bi printzipio edo ikuspegi nagusien artean datza: alderdi bakoitzaren interesak eta azken fineko pragmatismoa. Bi joera horien arteko talkan badira, alta, gogoratu beha-rreko zuzenbidezko printzipio orokor para bat, auzia egonkortasunaren eta elkartasunaren alde dakartenak.

“Frogatu beharko litzateke hutsunea egon arren zuzenbideak eman beharko lukeela horren inguruko erabaki bat Tratatuak osotasunean hartuz eta interpretatuz, modu sistemiko batean”.

21

Page 23: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Interesei dagokionez, labur eta ñabar esan dezagun. Alderdi edo joka-lari desberdinak daude zelai honetan: Espainia bera, Katalunia bera, bai herriak – hiritarrak eta eragileak – eta bai gobernu-parlamentuak, non alderdi politikoen ekarria astuna den oso, baina baita aldameneko Europar Batasuneko Estatukideak – gobernuak eta herriak, eta baita na-zioartean kokatzen diren beste aktoreak. Estatuen eta hauen gober-nuen interesa orobat statu quo deritzonaren aldekoa da: egonean egon. Subirautza sinbolikoki gailurreko interesa da eta ezin etsi. Egoera sozio-politikoa edota krisi sozioekonomikoa eta bake soziala eta lurral-deko segurtasuna oso kolokan egon behar dute statu quoaren aldeko jarrera eraldaketaren aldekoa bilaka dadin eta orduan ere ez dago ino-lako bermarik aldaketak egoeraren hobekuntza ihardetsiko duen. Ikus bestela Libia, Egipto, Siria, Irak edo Afganistango adibideak; baina ez ahaztu Kosovorena edo Krimearena: gauzak ez dira xalo. Orokorrean, hala eta guztiz ere,interesen kontzertua statu quo edo jarraipenaren al-dekoa da .

Baina pragmatismoa? Statu quo egonkortzearena prebentiboa da, kasu egitea, adi egotea, aldaketa saihestea, baina behin aldaketa gertatzen dela, edo behin gauzak aldatu diren – rebus non sic stantibus – orduan soluzioak aurkitu behar izaten dira, leku eta une guztietan: erantzuna eman behar zaio egoera berriari. Erantzuna haserrea eta zigorra izan daiteke ia gauzak beren aurrekoetara itzuliko diren. Hau da, enbar-goekin, edo estatu berria ez arrezagutzearekin eta antzekoekin gertat-zen dena, baina gaurregun, hori justifikatzen da, zigortzen den sistema antidemokratikoa, totalitarioa eta abar denean. Presio diplomatikoa eta enbargoko neurriak ez badira eraginkor, orduan egoera berria asimilat-zen joan beharko du nazioarteko komunitateak. Pragmatismoaren al-deko joerak ondoko argumentuak aintzakotuko ditu, besteak beste: hiri-tarrak ezin direla kaltetu, negozioei eutsi egin behar zaiela, ez dela ko-meni Suiza berri bat edukitzea Europako Batasunean eta Mediterra-neoan, Kataluniak daukala EBren aldeko joera argia, gainontzeko esta-tukide eta herriei interesatzen zaiela Kataluniarekin harremanetan eta tratuan jarraitzea, eta azken finean baita Espainiako Erresumari ere, eta azkenik baina inolaz ere ez azkena, ikuspegi europazale batetik begira-tuta, ez dela halako trauma latza, EB beste estatukide berri bat edukit-zea, jadanik Kopenhageko baldintzak betetzen dituena, eta gizarte mo-derno eta solidarioa daukana, ilusioz beteta dagoena. Noski ez da nahi-koa pragmatismoa nagusituko dela esatea edo sinistea, negoziazioa beharrezkoa izango da eta negoziazioak gogorrak izango dira bai Kata-

“Pragmatismoaren aldeko joerak ondoko argumentuak aintzakotuko ditu, besteak beste: hiritarrak ezin direla kaltetu, negozioei eutsi egin behar zaiela, ez dela komeni Suiza berri bat edukitzea Europako Batasunean eta Mediterraneoan, Kataluniak daukala EBren aldeko joera argia, gainontzeko estatukide eta herriei interesatzen zaiela Kataluniarekin harremanetan eta tratuan jarraitzea, eta azken finean baita Espainiako Erresumari ere”

22

Page 24: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

luniarekin eta baita Espainiarekin ere, baina negoziatzen bada lehenen-go oztopoa, erabateko bereizketarena, gaindituta egongo da eta prag-matismoaren eremuan sartuta gaude.

Eta interesen eta pragmatismoaren arteko sokatira horretan ez al dago kontutan hartu beharreko zuzenbidezko printzipiorik? Pertsonen eskubi-deak, demokrazia, zilegizko espektatiben babesa, konpentsazioak, neu-rrizbarrukotasuna, elkartasuna, leialtasun federala, interes amankomen aldeko jarrera, estatukideen nolakotasun konstituzionala etab. Jakina printzipio hauek garrantzitsuak dira, baina ez dute sokatira erabakitzen, sokatira bera jokatzen den zelaia mugatzen dute. Jokalari batek printzi-pio hauen aurka egiten badu, esate baterako, indarkeria erabiliz, eremu-tik at kokatuko da.

Amaitzeko esan dezadan nire ustez eztabaida ez dela oso “eraikiorra” izaten ari, erderazko bixiguen solasa dirudi, eta ikuslego errespetaga-rria aspertzeko modukoa.

Jokalari batek [zuzenbidezko] printzipio hauen aurka egiten badu, esate baterako, indarkeria erabiliz, eremutik at kokatuko da”.

23

Page 25: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Katalunia eta Espainiako Erreinuaren arteko harremana ez dirudi oso katala-nen aldekoa izan denik. Ondorio horretara heltzen gara Independentismoak mahai gainean jarri dituen edukiak aintzat hartuz, defizit fiskalarena adibiderik argiena. Abertzaletasun “lasaia”, “moderatua” deitu izan den horren baitako gehiengoaren leialtasun “konstituzionalean”, ez  zegoen, antza, bi aldeentzat onuragarria zen traturik. Zer zegoen, beraz? Eta zergatik egun ez du balio?

Lehen galderari erantzuteko, esan daiteke, gutxiengo eragile batentzat tratua “ona” zela. Edo gehiengoa “ezjakina” zela. Bazegoen zerbait tratua iraunara-zi duena.

Bigarren galdera, (“orain zergatik ez du balio”?) ez da horren erraza erantzu-ten. Independentziaren aldeko indar metaketa inoizko handiena eragin duen joeraren atzean esan daiteke orain sektore gehiago daudela, Espainiako Erre-sumarekin duten tratuarekin galtzaile sentitzen diren sektore eta kolektiboen “gizentzea” gertatu dela. Askok miretsi dugu Kataluniako herriak eta bere gi-zarteak azken urteetan egin duten ibilbidea ezagumenduan eta arrazonamen-duan sakonduz, independentziaren aldeko edukiak ikuspegi kritikotik neurt-zen, zehazten eta erlatibizatzen. Beharbada lan intelektual erraldoi horren at-zean badago harremanaren edukia auzitan jartzera iritsi den aski osagai. Bai-na hor ote dago txinparta eragilea?

24

BIHARKOA DA BIDEA

Imanol Esnaola

Page 26: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Lerro hauek idazten ditugunean esango genuke, ordea, hori ondoren etorri dela, sezesio beharra horren aurretikoa dela. Ez duela lotura zuze-nik  78an Espainiako Estatuarekin tratu “eskasa” egin izanarekin, bai or-dea, Kataluniak herri gisa bere etorkizunak zer behar duen irudikatzea-rekin, sektore bakoitzak ariketa hori egin izanarekin. Esan dezagun bes-te era batera, Mundua bizkor ari da aldatzen, Kataluniako gizarteak erantzunak behar ditu Mundu horretan duintasunez kokatzeko, eta Es-painiako Estatuak 78ko tratua giltzarrapoz lotuta dauka. Kataluniaren bilakaera eragozten duen giltzarrapoa.

Hona hipotesia: “Mundua aldatu” den neurrian Kataluniak herri gisa egokitzeko aukerak izan balitu hainbat sektorek ez zuketen auzitan jarri-ko Espainiarekiko morrontza. Gauzak aldatu egin dira, ordea, globaliza-zioak Bartzelona mapan ongi kokatu du, larrialdi sozialak edo murrizke-tek baliabide gehiago eskatzen dituzte, nazioarteko harremanek garai batekoa baino aparatu/askatasun instituzional handiagoa eskatzen du-te, berdin jarduera ekonomikoak, aniztasun sozialaren kudeaketak…

Hipotesi honen arabera, sezesio beharra / askatasun maila handiagoen beharra edo estatu egituren beharra ez dago Espainiako estatuak Kata-luniari egiten dion laidoan, Kataluniako herriak eta gizarteak mundu ho-netan kokatzeko sentitzen duten premian baizik.

Hari horretatik tiraka, Euskal Herrian identitatea edo autogobernuaren gabeziak (euskal lurralde bakoitzak bereak) ez dira aski mobilizatzaile gertatuko antzeko indar metaketa jendetsuago bat eragiteko. Menperat-zaile on guztiek dakiten lez, estrategiaren lehen oinarria gutxiengo era-gile baten leialtasuna sarituz kateatzea da, edo gehiengoa ezjakintasun gozoan mantentzea. Mobilizatzaile izan daitezke, ordea, gure gizarteak behar duen aberastasuna Madrilgo kutxatik kudeatzea; gure enpresen, arrantzaleen edo laborarien interesak bigarren mailan jartzen dituen mi-sio diplomatiko batek ordezkatzea, edo onartuak izateko gure identita-tea besterendu behar izatea. Beste era batera esanda, zer izan nahi du-gun edo behar dugun jakinda hasiko gara Espainiarekin dugun tratuak zenbateraino balio duen edo ez neurtzen eta orduan, segur aski, egun independentzia zale ez diren asko bide subiranotasun handiagoen al-deko izango dira. Eta oraingo independentziazaleren batzuk, beharba-da, kontrako bidean jarriko. Hasiko al gara pentsatzen zer izan nahi du-gun, zer behar dugun Mundu honetan izateko, gure artean nolako harre-mana nahi dugun…?

“Euskal Herrian identitatea edo autogobernuaren gabeziak (euskal lurralde bakoitzak bereak) ez dira aski mobilizatzaile gertatuko antzeko indar metaketa jendetsuago bat eragiteko”.

25

Page 27: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Aldebakarreko independentzia adierazpena (DIU) urrun dago Ka-taluniatik. Ez da txantxa. Igande honetako emaitzak ikusi aurretik ere, Junts pel Sik (JpS) badaki muturreko neurria litzatekela ne-goziazio eta adostasun minimorik gabeko DIU bat. 18 hilabeteko epea finkatu du balizko negoziaziorako eta, hauteskundeen emaitzen arabera, DIU baten aurretik zer negoziatu asko izango da. Espainiarekin nagusiki, baina, ez bakarrik: Europako gainont-zeko herrialdeek ere interes ekonomiko galantak dituzte Katalu-nian (Frantziak eta Alemaniak batipat) eta, orohar, Espainiako es-tatuan.

DIU bat muturreko neurria izaki, ondorio ekonomiko gordinenak eragin ditzake. Edo ez. Orain arte mehatxuen alorrean ari dira mugitzen Katalunia eta, batez ere, Espainia. “Deja vu” inpresio bat ere ematen du balizko deslokalizazio, pobretze, “corralito” eta enparauen aipamenak. Baina JpS-k garaipen behar bezain argi bat lortuz gero, demokraziari aitortza ere egin beharko zaio nola hala. Mehatxuen alorretik, errealitatea moldatzera, negozia-ziora, jolastu beharko dira solaskideak.

26

AQUEL QUE DIU…

Joseba Barandiaran Andueza

Page 28: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Balizko DIU horren aurretik zer pauso ematen diren ere ikusi beharko da. 18 hilabete horietan. Kataluniarenak badu arrisku bat: Pandoraren kutxa zabaltzen ari ote diren beldurra hedatzea Europan (ez soilik Es-painian). Eta, gauzak horrela, adierazpen demokratikoaren gainetik, in-teres politikoak gailentzea, pagaburuarena eraginez, zigor jarrerak ha-reagotuz.

Finantza egonkortasuna bermatze aldera, EBZk gordailuen bermea mantenduko al du Kataluniako aurrezleengan? Nahi balu, erraza luke. Eta Espainiak ez du gehiengorik agintegune horretan. Edo, aldiz, Ebroz hegoaldera mugitu beharko lukete aurrezle katalanek, kontabilitate mu-gimentu huts batean?

Zorrarena ere ez da arazo txikiagoa: Kataluniakoa eta Espainiakoa. Lehenari berme edo laguntzarik eman ezean, “default” edo ordain-ete-te arriskua luke. Baina horrek Espainiako zorra ere kaltetuko luke zalant-za barik. EBZk Espainiako zorra soilik babestuko balu, Kataluniak ezin-go luke bere zorra ordaindu, baina Espainiakoari egiten dion ekarpena ere desagertu egingo litzateke. Hartzekodunen mesede ez dira mutu-rreko neurriak.

Eta DIU batek Espainiako zorraren zama biderkatu egingo luke. Berdin pentsioekin: kataluniarrenak ez omen daude bermatuta. Espainiarrenak bai, Kataluniako ekonomiaren ekarpenik gabe?

DIUrenak gutxi du txistetik. Negoziazioari mutur horretaraino muzin egingo zaionik ez dut sinisten. Edo ez dut sinetsi nahi.

“Eta DIU batek Espainiako zorraren zama biderkatu egingo luke. Berdin pentsioekin: kataluniarrenak ez omen daude bermatuta. Espainiarrenak bai, Kataluniako ekonomiaren ekarpenik gabe?”.

27

Page 29: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Prozesu politikoetan, besteen esperientzia norberarena baino merkeagoa izaten da, baina ez jatorrian bezain emankorra. Be-raz, esperientzia hori baliatzea komeni zaigu, izugarrizko lagunt-za izan daitekeelarik, baina ez da inoiz gure bidearen iparrorratz nagusia izanen. Honenbestez, arretaz jarraitu beharra dugu euskal independentistok eta, oro har, soberanistok Katalunian gertatzen dena, baita beste herrialde katalanetan ematen ari di-ren aldaketak ere, baina oinak gure lurrean jarrita, ez Oloten ezta Sabadellen ere.

Tamalez, urrun dago gure egungo errealitatetik Katalunian inde-pendentziaren aukerak lortu duen nagusitasuna. Eta honetan, ar-gi mintzo gaitezen, inbidia sentitzen dut, eta ez dut uste bakarra naizenik.

Aski da Kataluniako liburudenda batean sartzea eztabaidaren in-darraz jabetzeko. Eta hori fenomenoaren alderdi bat besterik ez da. Independentziaren aldeko eragileek ikerketak, esku-liburuak eta era guzietako idazkiak argitaratu dituzte, izugarrizko oihartzu-na izan dutenak, hots. Bai kopuruan nahiz kalitatean, anima-lekoak dira lehia honetan jarritako energiak.

28

INDEPENDENTZIA ETA IDEIEN LEHIAREN ERRONKA

Floren Aoiz

Page 30: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Edonola ere, irekitako prozesuaren testuinguruan ulertu behar da inde-pendentziaren aldeko eta kontrako arrazoien arteko eztabaidaren gara-pena. Izan ere, ez da eztabaida akademiko hutsa, ezta argitaletxe edo-ta idazle lehiaketa soila ere, batzuek eta besteek atzematen duten bide-gurutze historikoari dagokion ideien gatazka sutsua baizik.

Ekoizpen ideologikoa bizkortu da azken urteotan, prozesuaren bultzat-zailea eta -une berean- ondorioa eta sintoma delarik. Izugarrizko lana egin dute independentziaren aldekoek estatu berriaren komenigarritasu-na argudiatzeko, iraganari ez baizik eta etorkizun egitasmoari lehenta-suna ematen. Arrazoi eta ikuspegi aniztasuna nabarmena izanik ere, Eskozian bezala, independentziaren onurek hartu dute lehen posizioa independentisten ekoizpen eta zabaltze lanetan. Bestelako begiradak ahaztu gabe (hizkuntza-kultura, ibilbide historiko partekatua, nortasun sentimenak…) nabarmena da independentista berriei begira egindako lanaren garrantzia. Honetan, aintzat hartzekoa da soberanismoak inda-rrak biltzen jakin duela, bere burua ahalegin honetan egokitu duelarik.

Bestela esanda, ez dira independentismo puru-benetakoaren espa-rruan gelditu. Argudioak eta emozioak uztartu dituzte formula berritzai-leen bidez, mezu argiak zabalduz, independentistak ez zirenengana hurbilduz. Arrazoi ekonomikoak (deskonexioaren onurak, gaur egungo uztarketa ereduaren salaketa, Kataluniarekiko expektatibak) eredu soziala, aniztasunaren kudeaketa, hizkuntza eta kultura, parte hartzea-ren ilusioa, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena… asko dira ofentsiba ideologiko honen gakoak eta, maila batean, haien arteko kon-traesanak ere badaude, independentziak esanahi ezberdinak dituelarik batzuk eta besteendako. Eta, egia esan, ongi kudeatu dute azken urteo-tako laidoen hautematea.

Subjetibizazio eta politizazio prozesu erraldoia izan da, zeinean ideien borroka eta jendarte mobilizazioa batera garatu baitira, prozesua aurre-ra eramateko. Ez dira Francoren ondotiko erregimenaren eztabaida markoetan mugatu, españolismoaren agenda hautsi dute eta eztabaida birkokatu dute. Lehian hobeki aritzeaz gain, lehia beraren baldintzak eraldatu eta ezarri dituzte.

Nabarmena da Euskal Herrian badugula Kataluniatik zer ikasi. Ez imita-zio kaskarretan denbora galtzeko, ezta hainbat eztabaidetan koartada gisa erabiltzeko ere, etekinak ematen dituzten apustuen berri izan eta ahal den heinean gurean ere halakoak bultzatzeko baizik.

“Bestela esanda, ez dira independentismo puru-benetakoaren esparruan gelditu. Argudioak eta emozioak uztartu dituzte formula berritzaileen bidez, mezu argiak zabalduz, independentistak ez zirenengana hurbilduz”.

29

Page 31: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Aitortu beharra dago hagitz apala dela Euskal Herrian independentzia-ren aldeko arrazoien lanketan aurreratutako lana, urrats ederrak eman badira ere (adibidez, Independentistak Sarearen ekarpenak edota Ipar Hegoa Fundazioak argitaratutako lanak). Lotuta dago hau, jakina, inde-pendentziaren aukerak eztabaidan duen lekuaz. Jendarte gisa, gureak ez du gaur egun independentziaren zerumuga Katalunian duen lekuan. Hor dago koxka eta argudioen garapen eta hedapena testuinguru ho-rretan aztertu behar dira.

Mahai gainean daude erronkak, hori argi dago. Agerian utzi behar ditu-gu eredu sozioekonomikoaren onurak, uztarketa geoestrategikorako aukerak, aniztasunaren kudeaketa eskaintzaren indarra, eredu demo-kratiko aurreratua, parte hartzean oinarritutako politikaren zerumuga, komunen zainketa asmoa, berdintasunaren aldeko apustu sutsua, elkar-tasuna… Finean, nagusitasuna lortzeko asmoa duen egitasmoa ideolo-gikoki hezurmamitu behar dugu, ilusio bateratzaile eta politikoki eman-korrak piztuz. Estatu independente batean elkarrekin, komunean, geure erabakien menpe, euskaraz, munduan behar bezala uztartuta, pa-triarkatuari aurre eginaz eta eredu neoliberalaren alternatiba eraikitzen duen Euskal Herri berri batean bizitzeko ilusioa, hots. Geure bidea, geu-re auto-eraketa prozesua, herri gisako ahalduntze jarduera.

Gure Itakarako bidaia, zeinean bidea eta bidaia ez dira biharko xedeen aurrekari hutsak, aldakuntzaren mugarriak baizik. Euskal Herriaren au-to-antolaketa jarduera (jarduera konplexua, bideen bidea, egia esan) da independentzia eztabaidaren erdialdean jartzeko jarduera. Hau da, gaur egungo egoeratik agertoki horretara iristeko bidaia.

Beraz, independentziaren aldeko lan ideologiko-politikoa biderkatu beharra dago, argudio eta pasio politikoak ongi landuz, baina hau ez da mobilizazio sozialetik at gertatuko. Eta honetan, alferrikakoa da olioa eta arrautzaren artean aukeratu nahian ibiltzea: biak indartu eta kitto!

“Independentziaren aldeko lan ideologiko-politikoa biderkatu beharra dago, argudio eta pasio politikoak ongi landuz, baina hau ez da mobilizazio sozialetik at gertatuko”.

30

Page 32: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Igande honetan, urteetan autokonbentzimenduz sentsibilitateak lantzen joan eta erabakia sukaldatu ostean, katalandarrek bozka emango dute. Zehazki, erreferendum baten instrumentario demo-kratikoa, debeku ‘legala’ eta kristalezko sabaia dugun Estatu es-painiarrean, zirrikituen kudeaketan aritu diren gure kide katalan-darrek erabakia gauzatuko dute. Eta edozein delarik emaitza, tra-ben gainetik, zubigintza bidezko borondate eta teknikak uztartuz, nola edo hala, debateaz gain, joko-arauak aldarazteko estrategia gailendu baita Catalunyan. Eta jadanik horregatik bakarrik bada ere, abertzaletasunak postindependentziara bidaiatzeko (eta ge-ratzeko) pasaportea irabazi duela esan genezake.

Baina jar gaitezen serio: Zein izan da gauzatzen ari diren urrats historiko-politikoan, Bartzelonak eta Kataluniak nazioarteko di-mentsioan jokatu duten papera, zedarritu duten estrategia eta egun duten erronkaren aurrean, erabakiorra izango duten na-zioarteko aitortzaren (ez soilik jadanik internal affairs-eko nazio aitortza) hurrengo eguna, postindependentziaren eguna alegia?

Grand Place aldizkarian ‘Hiriak eta Nazioak’ artikuluan argitaratu-ta nuen moduan, nazioak metropolitatze prozesu oso sakona (eta

31

27S: NAZIOARTEKO ESTRATEGIA PARADIPLOMATIKO POSTINDEPENDENTISTAREN ONDORIO

Igor Calzada

Page 33: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

ez hain bistakoa) bizitzen ari dira beraien barne zein kanpo harremane-tan eragin zuzena izanik. Honela, Catalunyaren egungo egoera, beste modu batera ezin dugu ulertu: kontzientea izan den estrategia nazional metropolizatu baten moduan uztartua izan baita. Alegia, Katalunia (Euskal Herria eta Eskozia moduan) hiri-eskualde diren nazio txikien ta-xonomia jarraitzen du, nahiz eta bere barne prozesu eta nazioarteratze-estrategia oso bestelakoak izan heuren artean (UACES Europar kongre-su akademikoan aurkeztu/eztabaidatu moduan). Kataluniaren nazioar-teko dimentsioa, apurka-apurka lortutako presentzia eta posizionamen-du estrategiko baten emaitza izan dira. Eta susmoa dut, #27S-rako ia hiru egun falta direnean, jasotzen den emaitzaren kudeatzaile erabakio-rra ez direla Mas edo Raxoi jauna izanen; nazioarteko jokalarien indar-koerlazio eta interesek erabakiko baititute Kataluniaren etorkizuna, bes-te hainbat jokalarien artean.

Izan ere, berrikuntza politikoaren parametroetan, abertzaletasun/nazionalismo/indepedentismo/sezesionismoek [*] geroz eta gehiago eragin behar diote kanpo-harremanetarako jarduerei, ekint-zailetasun paradiplomatiko jarrai eta saretu bati, sarri ikusgarriagoak (salgarriagoak?) diren barne-dinamika eta mobilizazioak bezain beste. Eta kasu honetan, egin kontu, Olimpiaden ostean, Bartzelonako hiri-marka (city branding-a) garatuz joan ahala, hiria (eta barneko hiri-eskualde konstelazio osoa, elkarrekin), Kataluniaren itsas-gidari izan de-la hamarkadetan zehar. Barneak, kanpokoari erantzunez, eta alderant-ziz modu estrategikoan, Estatu espainiarren desinbertsio eta berrenzen-tralizatzea gailenduz paraleloan.

Hiru #CATikasgai hemendik beraz, gure lanketa (copy-paste-a ez baita oso gomendagarria, inoiz):

1.- Non daude gure hiriak estrategia honetan? Bilbok lideratzen badu (autonomismora edo mundu-mailako jokozelai batetara?), ba al doaz atzetik edo parean, Donostia, Gasteiz; eta orain Iruñea? Eta iparraldeko dimentsio europearra (ahaztuta al dugu)? DSS2016EU, Tabakalera, SPRI, MCC, Etxepare, Euskal-etxeak…eta hamaika erakunde baditugu hamarkadetan: ba al goaz nazioarteko estrategia eta branding batekin? De facto-zkoak soilik kontatzen du hirien munduan, mundu errealean. Beraz, Basque Country branding-a ez da Jaurlaritzatik soilik egin beha-rreko kontua, ezta? Anitz adibide ditugu hori frogatzeko.

“Eta susmoa dut, #27S-rako ia hiru egun falta direnean, jasotzen den emaitzaren kudeatzaile erabakiorra ez direla Mas edo Raxoi jauna izanen; nazioarteko jokalarien indar-koerlazio eta interesek erabakiko baititute Kataluniaren etorkizuna, beste hainbat jokalarien artean”.

32

Page 34: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

2.- Abertzaleon nahi (emozional) inplizitoaz gaindi, zer ekarpen egingo lioke nazioarteko eragile berri batek Europar eszenatoki eguneratuari? Independentzia materiala, alegia, jateko kontuaz ari garenean, zein izango litzateke gure menu asimetriko territoriala, zenbakitan? Bestal-de, ene iritizan, okerra, edo gutxienez irrealista da pentsatzea, leku bat merezi dugula (bakarrik nahi dugulako, eskubidez nahi dugulako). Barka, besteek ematen digute aitortza (ez dezagun ahantz). Eta hori pa-radiplomazia eta ekintzailetasunarekin jorratzen da, ez banderekin (soi-lik). Badago lana.

3.- Nola garatzen da modu jarrai eta ekintzaile batean, paradiplomazia-rekin elikatutako estrategia postindependentista bat[**]? Zentzu horre-tan, erabakitze-eskubideak nazioartekotze-estrategia oso kontuan hartu beharko luke ikasgai moduan, ene ustez behintzat, Kataluniako segun-duak kontatzen ditugun honetan. Segundu laburrak ditugu #27Srarte. Baina, abixatu ziguten, luzea izan-go zela (post)independentziarako hurrengo eguna: mendea eta segun-dua gururatzen ziren lekuan gertatzen zela zehazki. Urrin eta gertu (guztien artean) sortu behar dugun aberrian.

#HanIzanikHonaGara

[*] Denak zaku berean, zehaztasunak ez dira beharrezko agian orain, 28S-an baliteke baietz berirro ostera.

[**] Dagoeneko oso smart ez den estatu bateko bizilagun garen ezke-roztik. El Pais-en argitaratu moduan.

“Besteek ematen digute aitortza (ez dezagun ahantz). Eta hori paradiplomazia eta ekintzailetasunarekin jorratzen da, ez banderekin (soilik). Badago lana”.

33

Page 35: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Zenbakiak eta tolesdurak

Zaila da izaera plebiszitarioa izan duten hauteskunde hauetan zenbakietan oinarrituz analisi biribilak egitea; are gehiago, inde-pendentziaren aldekoen eta kontrakoen arteko kopuruak hain es-tu daudenean. Parlamentuan errazki irabazi dute Junts pel Si-k eta Cup-ek batzen dituzten independentzia prozesuaren aldeko eserlekuek; bozka kopuruan ordea, datuak aztertzea konplexua-goa da. Joera nagusiak antzematen badira ere, balizko galdeke-ta batean baiezkoan eta ezezkoan egongo direnak ez daude era-bat definituta. Catalunya Sí que es Pot hautagaitzari bozka eman diotenek zer bozkatuko luketen ez dago erabat argi. Desagert-zear dagoen Unió-ren bozka emaileak edota PSC-ri dagozkionak ezezkoaren frontean kokatu dira argiki; halere, izan liteke bateko eta besteko bozka kopuru koskor bat erreferendum baten testuin-guruan mugitzea. Kontrara, oraingo honetan Cup-ek sekula inde-pendentziaren alde lerrotu ez diren sektoreak bildu dituela esan da; hala, gogotik lan egin beharko du alderdi honek independent-ziaren aldeko bozka zabalkundea mantentzeko.

34

KATALUNIAKO HAUTESKUNDEEN ONDOREN HAINBAT HAUSNARKETA

Arantza Santesteban

Page 36: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Gauzak horrela, datozen hilabeteetan alde bateko eta besteko muga lauso horretan izango diren mugimenduetan egongo da arreta nagusia.

Hegemonia independentista

Hortik aurrera zaila egiten da independentziaren aldeko %48 horrek sa-baia jo duela ondorioztatzea. Hortaz, aipatu kopurua aldakorra izan li-teke datozen hilabeteetan. Halere, aukera independentistak hegemonia politikoa eskuratu dezan, pentsatu baino prozesu sakonagoa beharko duela ematen du.

Gerta liteke CDC-k, Esquerrak eta elkarteetako independenteek osatu duten aliantzak agorpen zantzuren bat erakustea; ez du ematen hain esanguratsuak izan diren hauteskundeetan boz kopuruan izugarri igo denik. Ondoan paratu zaio emaitzak hirukoiztu dituen CUP alderdia, prozesu independentistan arreta jarriz eta honi dimentsio berritua eta soziala emanez.

Independentziaren aukera balio demokratikoekin lotzen jarraitzea izan-go da aurrera begira gakoa. Erabakitze eskubidea, justizia soziala, par-te-hartzea, boteretzea… Zentzu horretan lidergo berriak beharko dira; ez da erraza izango Mas-ek proiektatu duen sendotasuna ordezkatuko duen figura berria aurkitzea, baino agerian geratzen da aldatzeko beha-rra; murrizketa ekonomiko basatiak egin izanak eta ustelkeria kasuek, zail egiten dute independentziaren aldeko bozka berriaren erakartze prozesua honen esku uztea.

Ciudadans “politika berriaren” ordezkari

Cuidadans-en fenomenoa da zalantzarik gabe kezkagarriena. Bussines School-etatik atera berri diren polikari gazte eta erasokorrekin egin duen kanpainan bi helburu nagusi lortu dituzte. Alde batetik, antikatala-nismoaren espazio politikoa eureganatzea. Leku askotatik edan du, na-gusiki PP-tik, PSC-tik eta Unió-tik; hauen krisiaren aurrean C´s-ek lortu du erregimenaren aldeko bozka ordezkatzea. Proportzioetan, Bartzelo-nako inguru metropolitanoan eskuratu du bozka gehien, sektore pobre-tu eta herritarren artean. Bestetik, eta aurrekoarekin lotuta, erregimenaren aldeko babesa “politi-ka berriaren” irudiarekin identifikatzea lortu du. Horrelako proiektu ba-ten arriskua da, hortaz, politika zaharra prozedimentu berrituekin egin daitekeela erakustea. Podemos-i zegokion, ustez, erregimenaren krisia-

“Independentziaren aukera balio demokratikoekin lotzen jarraitzea izango da aurrera begira gakoa. Erabakitze eskubidea, justizia soziala, parte-hartzea, boteretzea…”

35

Page 37: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

ren ondoriozko zilegitasun demokratikoa “politika berriaren” bidez or-dezkatzea; indefinizioan geratu da, eta horrek C´s-i eskaini dio neurri handiegi batean espazio horretaz baliatzeko aukera.

CUP, la feina ben feta (edo, ongi egindako lana)

Zail zeukan CUP alderdiak bere proiektu politikoa egonkortzeko ataza. Bartzelonako hauteskundeetan Barcelona en Comú hautagaitzatik kanpo kokatu izana, eta ezkerreko sektoreei begira, Junts pel Sí-rekin batera independentziaren aldeko prozesuan bat egin izanak, posizio konplexuan uzten zuen alderdia. Hala eta guztiz ere kanpaina bikaina egin du. Independentzia bestelako aukera eta balioekin lotzea izan da CUPen hilabeteetako lanaren ardatza. Diskurtso eta praktika berrituekin agertu da, beldurrik gabe. Independentzia, desobedientziarekin lotu du; erabakitzeko eskubidea, boteretzearekin. Diskurtso identitario esent-zialistak baztertu ditu; katalanismoaz baino, katalanitate berriez aritu da Antonio Baños bozeramailea behin eta berriz. Independentziaren alde lerratu daitezkeen horiei eroso egoteko moduko eskaintza egin die CU-Pek. Hemendik aurrera ahots kualifikatuekin egingo du aurrera Parla-mentuan eta hauen perfilak ikusita, espero daiteke David Fernandez bo-zeramaile preziatuaren hutsunea aise beteko dutela. Euskal Herrian, independentziaren aldeko indarrak bildu nahi diren ho-netan, asko izango da ikasteko bere txikitasunean, kontzeptu eta prakti-ka berriekin egungo muga diskurtsiboak gainditu ditzakeen CUP alder-dia.

“Euskal Herrian, independentziaren aldeko indarrak bildu nahi diren honetan, asko izango da ikasteko bere txikitasunean, kontzeptu eta praktika berriekin egungo muga diskurtsiboak gainditu ditzakeen CUP alderdia”.

36

Page 38: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Eta abenduan, zer? Kataluniako prozesu subiranistaren zeharka-ko geltoki gisa jo dituzte hainbatek Espainiako Gorteetako hau-teskundeak eta horren ondotik sor daitekeen (PSOEren) gobernu berria. Ez da arraroa pentsatzea Madrilek datorren legealdian eskaintzaren bat egingo duela; are, Raul Romevak berak hau-teskundeen biharamunean esan zuen SNPk botoen %44rekin bo-zak irabazi ondoren heldu zela erreferendum bat egiteko adosta-suna Londresekin.

Baina abenduan -edo hurrengo hilabeteetan-, Madrildik ez da erreferendum proposamenik helduko. Zergatik:

Espainiako prozesu konstituziogile baten atarian gaude. Jada inork gutxik jartzen du zalantzan hurrengo legealdia konstituzioa-ren erreformarena izango dela, aktore politiko gehientsuenak ari baitira jokaleku horretan beren burua kokatu eta proposamenak prestatzen. Kontua da zer espero daitekeen prozesu konstituzio-gile horretatik, zerk ezaugarrituko duen, zein elementuk zilegi-tuko duen sistema politiko espainiarra beste hamarkada batzueta-rako… eta noski, zergatik erabaki den erreforma prozesu bat ahalbidetzea.

37

PROZESU ERATZAILE ESPAINIARRAREN ZAIN EGON EDO KATALANA ABIATU

Jon Olano

Page 39: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

1970ko hamarkadako aurrekaria presente edukitzea behar-beha-rrezkoa da gaur egun espero dezakeguna ulertzeko. Badira antzekota-sunak orduko eta oraingo Espainiako jokaleku politikoaren artean: gero eta zilegitasun gutxiago z/duen klase politikoa, herritarrek aukeratu ez duten erregea, krisi ekonomikoa, auzi nazionalak beren bertsio itunzale nahiz hausturaren aldekoetan… 2015eko mundua eta 1978koa ez dira berdinak, orduko eta oraingo Espainiako Estatua ere ez… baina ar-gazkiaren oinarria antzekoa da.

Egoera horren aurrean, Espainiako sistema politikoak bi aukera ditu; be-re baitatik abiatzea erreforma, Trantsizioa 2.0 egin eta joko arauak kon-trolatzea, edo egoera usteltzen utzi, zilegitasun kuota (are gehiago) jaitsi eta ondorioen zain egotea. Finean, Gramscik aipatzen zuen iraultza pasiboa egin edo iraultzaren zain egotea.

Lehengotik jo zuen 1978an, eta beste horrenbeste egingo du 2015ean. Zertan datza? Besteak beste, sektore subalternoen aldarrikapen batzuk barneratzean, “mamia” bere horretan uzteko; aldaketa “lasaia” egitean, gaur egun zenbaitek darabilten terminologia erabiliz. Operazio horrek aktore legitimatzaile berriak eskatzen ditu —Podemos, C’s— indar ko-rrelazio zehatz batekin; prozesu konstituziogilean parte hartu eta eragi-teko adinakoa, baina motore edo gidari izateko gaitasunik gabea. PCE eta AP beharrezko aktore izan ziren sistema konstituzionala alboetatik ixteko, baina biek 1977ko hauteskundeetan lortutako ordezkari kopu-ruak (20 PCEk eta 16 APk) urrun geratu ziren UCD eta PSOE motoreeta-tik (165 eta 118, hurrenez hurren). Antzerako jokalekua aurkezten dute inkestek datorren legealdirako.

Espainia eta indar korrelazioa. Hortaz, komeni da argi izatea zein den “mamia” eta zein aktore berrien eragin gaitasuna nork bere aldarrikape-nak konstituzio erreforman txeratzeko.

Podemosek, gainerakoen antzera, ez du oraindik erreforma artikulaturik proposatu, baina alderdiaren ibilbide laburretik nahiz bere buruzagi eta ideologoen adierazpenetatik ondoriozta daiteke bere lan ildoen lehenta-suna; eskubide sozialen konstituzionalizazioa –etxebizitza, hezkuntza, osasuna- eta parte-hartze mekanismoen ugaritze/hobetzea –erreferen-dumak egiteko gaiak ugaritzea, herri ekimen legegileak erraztea, au-rrekontu parte-hartzaileak…-. Herrialde periferikoen erabakitzeko esku-bidea eta estatu ereduaren inguruko eztabaida –monarkia vs errepubli-ka- defendatu izan baditu ere, presente eduki behar da zeintzuk diren

“Egoera horren aurrean, Espainiako sistema politikoak bi aukera ditu; bere baitatik abiatzea erreforma, Trantsizioa 2.0 egin eta joko arauak kontrolatzea, edo egoera usteltzen utzi, zilegitasun kuota (are gehiago) jaitsi eta ondorioen zain egotea. Finean, Gramscik aipatzen zuen iraultza pasiboa egin edo iraultzaren zain egotea”.

38

Page 40: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

alderdiaren lehentasunak eta zeintzuk eztabaida konstituzionalaren ne-goziazio mahaian gal daitezkeen kartak. Are laburragoa da C’s-en ibilbi-dea, eta gardentasuna, ustelkeriaren aurkako borroka eta administrazio publikoen soiltzea hartu ditu banderatzat; horiek izan daitezke bere zigi-luak konstituzio berri batean, ez baitirudi aurrera egiteko modurik due-nik Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako hitzarmen ekonomikoak eza-batzea –hori proposatu duen alderdi bakarra da, UPDren lekukoari hel-duz-.

PSOE izan daiteke, ziurrenik, erreforma konstituzionalaren epizentroa, indar ezberdinen arteko alderdi orekatzailea. Espainiako sistema politi-koaren gainbeherak bat egin du PSOEren gainbeherarekin, eta hura da haren suspertzetik gauzatuko da Espainiako sistema politikoaren sus-pertzea ere. Bozak irabazi edo ez, espero liteke Pedro Sanchezek go-bernatzea. Baina haren eskaintza, PSOEk etengabe haizatutako Grana-dako adierazpena oinarri, ez da nazio izaeraren aitortzara ere helduko; zer esanik ez sezesio erreferendum batera. Hortik beherako eskaintzek Katalunian zer erantzun izango luketen argi utzi dute igandeko hau-teskundeek, ordezkarien %61 erabakitzeko eskubidearen aldekoak di-ren parlamentu bat osatuta.

Konstituzioa aldatzearen planteamenduetara iristen azkena izan da PP, eta argi utzi du ez dela bera izango erreforma abiatuko duena. PPk ar-gudiatu izan du ez dela nahikoa adostasunik izan erreforma bati eki-teko; alegia, popularrek ez dute konstituzioaren meloia zabalduko, nola itxiko den jakin gabe. Inmobilismo itxuratik ihes egiteko heldulekua to-patu du Mariano Rajoyk, Estatu Kontseiluak 2006an plazaratutako txos-ten bat oinarri hartuta. Txostenaren zutabeak: senatuaren erreforma, erkidegoen izendapena, Europako legeria Espainiako Konstituzioan txertatzea eta monarkiaren erreforma (gizonarentzat lehentasunik ez oi-nordetzan). Kataluniari eskaintzen dionaz, azken lau urteak adibide.

Osagai horiek eta proposatzaileen arteko indar korrelazioak ezaugarri-tuko dute datorren konstituzio espainiarra.

CSQEP-en rola. Egoera horretaz noiz konturatzen den Podemos, hori zalantza. Pentsa daiteke abendura arte eszenatoki hori zabaltzeko zain egongo dela, baina berandu baino lehen konturatuko da Espainia ez dela gai izango alderdi berriak proposatzen duen erreferendum hori

“Konstituzioa aldatzearen planteamenduetara iristen azkena izan da PP, eta argi utzi du ez dela bera izango erreforma abiatuko duena. PPk argudiatu izan du ez dela nahikoa adostasunik izan erreforma bati ekiteko; alegia, popularrek ez dute konstituzioaren meloia zabalduko, nola itxiko den jakin gabe”.

39

Page 41: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

mahai gainean jartzeko. Subiranismoaren zerrenda nagusia prest da Madrilekin erreferendum bat negoziatzera esertzeko, baina ez luke eskaintza horren zain egon behar. Zentzu horretan, denbora Madrilen aurka doa, bide orri subiranistak aurrera egiten duen heinean. Eta de-mokrazia ordezkatzailearen joko arauak hobetuko lituzkeen galdeketa-rik -botoak zenbatzeko tresnarik- ezean, gehiengo parlamentarioak zile-gitasuna izango du herritarren mandatua aurrera eramateko.

Catalunya Si que es Pot-ek erabaki beharko du zein unetan inplikatzen den Kataluniako prozesu konstituziogilean, baina Espainiaren erantzun ezak bultza dezake horretara, bide batez prozesu eratzaile horri 11 or-dezkari gehiagoren bermea gehituz. Hemezortzi hilabeteren buruan, konstituzio katalanari buruzko erreferendumak neurtuko du, bototan, ha-ren zilegitasuna.

“Catalunya Si que es Pot-ek erabaki beharko du zein unetan inplikatzen den Kataluniako prozesu konstituziogilean, baina Espainiaren erantzun ezak bultza dezake horretara”.

40

Page 42: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Miresmenez eta arreta handiz ari gara jarraitzen Euskal Herritik Kataluniako prozesua. Ez dakigu zer gertatuko den; ez dakigu erabakitzeko eskubidearen estrategia benetan den eraginkorra independentzia lortzeko eta ikustear dago, Kataluniak Espainiar inperialismoa garaitzea lortuko duen ala ez. Seguruenik asko dira Katalunian independentziaren aldeko prozesua hain aurrera joan izanaren arrazoiak edo gakoak. Euskal Herriko independentzia irrikaz bizi duen edozeinek, sarritan egingo du galdera hau: “Zer gertatu da Katalunian halako abiadura hartzeko?” “Zer ez da ger-tatzen Euskal Herrian horren motel joateko?”.

Irailaren 27rako hamasei egun falta direla ospatu da aurtengo Diada eta bertan egoteko aukera izan dut. Edozein independen-tistarentzat horrelako ospakizun batean partehartzea opari ede-rra da; helburu berberaren bueltan bi milioi lagunen poza, berota-suna eta indarra gozatzeko parada ederra. Katalunia ametsa gau-zatzeko unean dagoen herria dela esan daiteke eta gauza asko aipatu eta azpimarratu daitezkeen arren, bi kontu aipatu nahiko nituzke: herritarrek islatzen duten poza batetik eta goera honeta-ra iristeko egin den pedagogia, bestetik. Aurtengo ekitaldian

41

INDEPENDENTZIARAKO PEDAGOGIA

Ainhoa Larrañaga

Page 43: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

zehar honako hau esaten zuten leloak luzatu zituzten ekitaldi nagusia bultzatu zuten via lliurekoek:

Via lliure: a la democrácia; al món; a la sostenibilitat; a la justicia social; a la diversitat; a la solidaritat; a la igualtat; a l’equilibri territorial; a la e-ducación; a la cultura.

Eta guzti hau independentziaren bidez. Modu sinple eta argian inde-pendentziak dakartzan onurak azaltzen dituzte esaldiok. Modu grafi-koan adierazten dute, Kataluniari – eta edozein estaturik gabeko nazio-ri‐ euren burua gobernatzeak dakarzkion onurak. Hedabide publiko ze-in pribatuek eta beste hainbat eragilek ere independentziaren aldeko jarrera esplizitu edo inplizitua adierazten dute, euren jardunean. Europa-ra bidali duten ordezkariak esana du, Europak Katalunia estatu gisa onartuko duela, baldin eta herritarren gehiengoak baiezkoa ematen ba-du; eta, hori ere, modu argian komunikatu dute.

Katalanek gurera begiratu izan dute sarritan eta orain gu gara begirada Kataluniatik kendu ezinik gabiltzanak. Ez, ezin dira bi herrialdeak alde-ratu; ez dira alderagarriak. Otzandu egin gara euskaldunak eta ez da independentzia hitza entzun ere egiten. Independentziarako bidea piz-tu beharra dago eta horretarako ezinbestekoa da independentziarako pedagogia. Bi argudio ildo sendotan oinarrituz: argudio historikoa bate-tik eta guk geuk determinatzeko boterea izateak suposatzen duena bes-tetik.

Euskal Herriak independentzia behar du bizi‐irauteko. Eufemismoak al-bo batera laga behar dira eta lotsarik gabe pedagogiari ekin.

Lorem ipsum do lor sit amet, con sect etuer adipiscing elit. Morbi com modo, ipsum magna sed phar etra gravida, orci magna rhon cus neque, id pulvinar odio lorem non turpis.

42

Page 44: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

600 km-tara baino ez dagoen herri bat da Katalunia. Ahaldundu den herri bat. Bere herritarren ongi-izatea eta etorkizuna bermat-zeko behar dituzten tresnez hornitu behar duela erabaki duen he-rri bat. Bere baliabideak berak kudeatu nahi dituen herri bat. Era-baki nahi duen herri bat.

Irakaspen ugari ari gara jasotzen Kataluniatik eta tentuz-tentuz jarraitzen gabiltza beren erabakitzeko prozesua. Are gehiago esango nuke, liluratuta gaude. Beldurraren estrategiari aurre egi-teko gaitasuna erakusten ari dira; erosotasun egoeratik harago, elkarrekin etorkizunaren zimentarriak jartzen ari dira, eta ederre-na: etorkizuna beren eskutan dutela sinesten dute, Espainiareki-ko mendekotasunik onartu gabe. Kataluniako burujabetzaren al-deko indarrek proiektu politiko ilusionagarri bat eraikitzea lortu du-te, herritarren interesa piztu duena eta Espainiaren batasuna de-fendatzen dutenen proiektu eta eskaintza eza agerian utzi due-na.

Horrela izanik, zaila egiten zait ulertzea Euskal Herrian handik eta hemendik jasotzen den eszeptizismoa. Akaso optimistegia izan-go naizelako izango da … edo igual burujabetzearen aldeko bi-

43

ZENBAT DUGUN IKASTEKO KATALUNIAKO PROZESUTIK!

Zelai Nikolas

Page 45: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

dea prozesu bezala ikusten dudalako, urratsez urrats egin beharreko bidea, urrats bakoitzak hurrengoa elikatuz. Eta garrantzitsuena, bidean ikasiz eta gozatuz.

Eta zeintzuk dira Euskal Herriaren prozesua elikatzeari begira atera dai-tezkeen ondorioak. Honako hauek, nire ustez:

a) Burujabetza prozesua zilegitasun demokratikoz hornitu behar da. Katalanek badakite Estatu berri bat eraiki nahi badute zilegitasun demokratiko nahikoa bildu behar dutela erabaki horren inguruan. Bi mo-dutara ari dira hori egiten: herritarren borondatea plazaratuz eta beren erakundeak prozesua elikatzera bideratuz. Herritarren aktibazioaren eta mobilizazioen bidez, ordezkari politikoei mandatu demokratikoak bidaltzen dizkiete eta beren ordezkarien urratsak eta erabakiak modu zabalean babestu egiten dituzte; bestalde, erakunde publikoen tresnak erabiliz (Legebiltzarraren adierazpen instituzionalak, hauteskundeak, …), prozesua forma ari da hartzen eta ezinezkoa zirudiena, sendo ari dira eraikitzen.

b) Herritarren aktibazioa beharrezkoa da prozesua orekatua izan da-din. Gizarte zibilak bere tresna propioak sortu ditu (ANC eta OMNIUM CULTURAL, bereziki), prozesua sustatzeko eta babesteko eta herrita-rrek aktiboki ari dira parte hartzen prozesuan tresna horien bidez, jaki-tun zein une garrantzitsu bizi duten. Herritarren aktibazioari esker, eragi-le politikoen arteko krisiak eta tentsioak gainditzen ari dira. Gizarte zibi-la lehen mailako protagonista bihurtu da prozesuan.

c) Prozesuan inor ez dago soberan eta bakoitzak bere papera jokat-zen du. Katalunian izan ginen I-27 baino egun batzuk lehenago eta ha-rrituta utzi gintuen kontu bat izan zen eragileekin izandako bilera priba-tuetan inork ez zuela besteaz gaizki hitz egiten. Bakoitzak rol propio bat bereganatuta du eta denen arteko oreka eta osagarritasuna da bilatzen dena. Etorkizuna, ezinbestean, elkarrekin eraiki beharra dago, bakoit-zak bere ekarpena eginez.

e) Etorkizuna elkarrekin amesteko gaitasunak indarra ematen die eta prozesua bideragarri egiten du. Erabakitzeko eskubidearen deba-te publikoak gizartearen interesa sortzen du eta horren adierazle da I-27ko hauteskundeetan ia %80ko parte hartze zabala. Etorkizuna denoi interesatzen zaigu, nola ez eta horri esker politikaren ohiko jardunak di-

“Herritarren aktibazioari esker, eragile politikoen arteko krisiak eta tentsioak gainditzen ari dira. Gizarte zibila lehen mailako protagonista bihurtu da prozesuan”.

44

Page 46: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

tuen ahuleziak (alderdikeria, inmobilismoa, iruzur kasuak …) gainditzea lortzen da, Politika letra larriz gizartean praktikatuz.

Euskal Herrian, nire ustez, hemen dugu ahuleziarik nabarmena. Euskal Politikak ez du esparrurik eskaintzen elkarrekin amesteko; aukera des-berdinez demokratikoki datuekin eztabaidatzeko; herritarren arteko ohi-ko harremanak sendotzeko; herri bezala dugun aukerez eta ahuleziez gogoeta partekatua egiteko… Horren ordez, lurralde esparrukako politi-kak azaltzen zaizkigu, eragile politikoen artean desadostasuna da nagu-si, atzera begirako gogoeta eskatzen da aurrera begirako aukerak ezta-baidagai jarri gabe … Ui, zenbat falta zaigun….

Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian estilo berri bat ari da auzoz auzo eta herriz herri zabaltzen. Ilusioa eta heldutasun demokratikoa lantzen due-na eta jarrera eraikitzaile eta positiboak sustatzen dituena. Espiritu ho-rrekin galdetu genien Kataluniako hainbat eragileri ea zer espero zuten euskal herritarrengandik, guregandik, prozesua babeste aldera. Hona-ko hau izan zen haien erantzuna aho batez: “abia ezazue zuen proze-sua ahal den arinen” eta “Estatuaren partetik eraso larriak etorriz gero, gu kalera ateratzen garenean, zuek ere kalera atera”.

Biak gure esku daude.

“Euskal Herrian, nire ustez, hemen dugu ahuleziarik nabarmena. Euskal Politikak ez du esparrurik eskaintzen elkarrekin amesteko; aukera desberdinez demokratikoki datuekin eztabaidatzeko; herritarren arteko ohiko harremanak sendotzeko; herri bezala dugun aukerez eta ahuleziez gogoeta partekatua egiteko…”

45

Page 47: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Irailaren 27ko hauteskundeek Katalunian utzi duten emaitza ikusi-ta, orain Espainiak badaki zer egin. Alegia, badaki zer egiten ja-rraitu.

Espainiak Kataluniako herriaren garapenari ezarritako morroiloak jendetza mobilizatu du eta sentsibilitateak eraldatu ditu. Katalu-niarentzat beste estatus baten aldeko posizioak inoiz iritsi ez di-ren lekura eraman ditu. Zoriontzekoa eta eskertzekoa, euskal he-rritarron begietatik ikusita.

Espainiako Erresumak, ordea, bere gobernuko buruak, Rajoy jau-nak adierazi bezala, ez ditu aintzat hartzen ez bozak ez gehien-go parlamentarioen erabakiak. Emaitzak ikusita, metropoliaren politika kolonialista eta kolonizatzaileak,  uholdeari eustea lortu du. Alde bakarreko independentzia adierazpenari behar zuen ba-bes maila eskuratzea eragotzi dio. Nola diren gauzak, galdeketa bera Gibraltarren egin izan balute ikustekoa litzateke unionismo espainolaren babes maila.

Kanpainan erretretaren saria galtzeko aukera, aurrezki pertsona-len erabilera mugatzeko mehatxua, etnikotasun mindua, korpora-zio enpresarial handien presioa… Hori eta askoz gehiago baliatu

46

BITARTEAN EUSKAL HERRIA

Imanol Esnaola

Page 48: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

dute Espainiako Estatuak eta bere zaldunek. Ikusitakoak ikusita, orain badakigu Katalunia taxuzko herria dela, lehen mailako gizartea antolat-zen jakin duena, baina kolonizatuta daude. Metropoliarekiko loturak ora-ingoz eraginkorrak dira eta loturak modu traumatikoan apurtzeko auke-rak jende gehiegi izutzen du.

Orain Espainiako Erresumak badaki zer egin behar duen Euskal He-rrian. Nagusigo mediatiko-kulturala erein, korporazio ekonomiko han-dien sartzea sustatu, pentsioen kutxari gogor eutsi, etnikotasuna eta txokokeria haizatu, gizarteko erabakiguneetan Madrilekiko leialak diren pertsonak kokatu, profesionalik handienak bere eskutik eraman, lan ha-rremanak Espainiarekin berdindu, euskal enpresen nazioartekotzea kon-trolatu, lurralde zatiketa sustatu, euskal hiztun-herriaren gorpuztea era-gotzi, euskal lurraldeen arteko lankidetza zaildu… Eta ondorioz, gure etorkizunari gutasunetik begiratzea eragotzi.

Ondo egia da, ordea, jada Espainiak ez duela konbentzitzen Katalu-nian, izutu egiten du, xantaia egiten du eta baliabideak  modu bidega-bean bereganatzen ditu. Kataluniako gizarteak hori guztia badaki, ba-daki halaber, Espainiako Erresuma ez dela lurralde erakargarria eta ez dela aukera berrien lurraldea. Izututa egon ala aukera berriak jorratu, bien arteko balantza horretan joango dira hurrengo garaiak. Ez dadila luza.

Euskal Herritarroi, beraz, datorkiguna, kolonizazio handiagoa da. Eraba-ki demokratikoen legitimazioa auzitan jar dezaketen urrats guztiak era-gotziko ditu Espainiako Erresumak. Zehatzago esanda, norabide horre-tan joan ez gaitezen, askoz lehenago, ereingo ditu zatiketaren haziak. Asko jada ereinda daude, agerikoa denez. Baina etorriko dira berriak. Inoizko zahartuena dugun gure gizartean erretreta saria jasotzeko dire-nak izutuko ditu. Etnikotasunean lokalismoak, arrazismoak, eta hispani-kotasunak piztuko ditu; euskararen izaera integratzailea zatitzaile bihurt-zeko lan egingo du; autogobernuaren hedadura murrizteko mehatxu egingo du; euskal enpresen nazioartekotzea fiskalizatuko du… Katalu-niakoaren ondoren laztanik ez dugu jasoko, bai, ordea, larrituta dagoen estatu baten altzairuzko irmotasun zekena, ongi neurtutako errepresio dosiekin. Ikusteko dago gure sektore ekonomiko zein sozialek zein bide hartuko duten, baina Euskal eragile soziopolitikoek ongi neurtu beharko dute estatus berri baterantz abiatzeko unerik egokiena zein den. Eta bi-tartean?

“Euskal Herritarroi, beraz, datorkiguna, kolonizazio handiagoa da. Erabaki demokratikoen legitimazioa auzitan jar dezaketen urrats guztiak eragotziko ditu Espainiako Erresumak. Zehatzago esanda, norabide horretan joan ez gaitezen, askoz lehenago, ereingo ditu zatiketaren haziak”.

47

Page 49: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Kataluniak ederto erakutsi digun legez, Espainiako Estatuaren proiektuarekin konbergentzia garestia da. Euskal kontzeptu nazionala-ren anbiguetateak lagun dezake Madrilen baba apurrak eskuratzen, baina ez du gizarte bat bere baitan zentratzen, ez du arazoen eta auke-ren aurrean bere buruarekin konfiantza hartzen laguntzen.  

Ez da erraza izango Euskal Herriarentzat garapen paradigma bat ados-tea, baina ez da zalantzarik hurrengo urteetan berebiziko lana egin beharko dugula euskal herritarrok, nor bere lurraldean kokatu, ilusiona-tu eta gainerako euskal lurraldeekin lankidetza bide gotor batean sart-zeko. Euskal eremu sozioekonomiko eta soziokulturala sendotzeko ga-raiak ditugu. Elkarrekin bizi, elkar lagundu, elkarrekin amestu eta elka-rrekin erabaki egunerokoak. Independentziaren aurretik dago Euskal Herria funtzional bat, materialki beregaina gorpuzteko urratsa. Gehien-goari konfiantza eskaintzen dion Euskal Herria.

“Zer egin?” Galderari erantzutea ez da erraza, baina ikuspegi sozioeko-nomikotik eta soziokulturaletik badira aski argiak diren zenbait erronka XXI. mendeko herri bat,  gutasuna, mamitzeko Europako hego-mende-baldean. Lankidetza ekonomikoak, batez ere bertako industriaren gara-penak, berebiziko eragina du kohesioan. Lurralde desberdinetako enpresak elkarrekin lanean jartzea, produktu eta zerbitzu aurreratuak elkarrekin gauzatzen gure burua herri gisa ikusten lagunduko digu. In-dustriari eman ohi zaio gizarte bat egituratzeko ahalmen nagusia, enple-gu sendoa eta aberastasuna sortzeaz gain, formazio sarea, lan harre-manak, lurralde antolamendua, nazioarteko (para)diplomazia, finantza-zio egiturak… herri irizpidez antolatzea eskatzen duelako. Bestetik, ba-bes sozialeko politikak ditugu, besteak beste, pentsio sistemak, langa-beziaren aurkako politika aktiboak, gizarte bazterketaren aurkakoak, se-gregazio sexuala gainditzeko helburua dutenak… Herritarrak ongizate paradigma sendo batean kokatzeak dakar adostasun sozialik integrat-zaileena.

Horrek guztiak herritarren atxikimendua handitu eta gure herriari herri dimentsio berriak ematen laguntzen du. Ez egiteak, berriz, metropolitik datozen pizarren aiduru jartzen gaituzte. Lehen urrats batean, Frantzia-ko politika sozialak Hego Euskal Herrira hedatuz, Euskal Herri mailako eremu bakar batean bildu eta babes sozialaren ikuspegi gure-gurea hartuko genuke, gaur egungo gure gizartearekin bat datorrena. 

“Euskal eremu sozioekonomiko eta soziokulturala sendotzeko garaiak ditugu. Elkarrekin bizi, elkar lagundu, elkarrekin amestu eta elkarrekin erabaki egunerokoak. Independentziaren aurretik dago Euskal Herria funtzional bat, materialki beregaina gorpuzteko urratsa”.

48

Page 50: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Bi erronka hauekin batera ez genuke osagai kulturala ahaztu behar, euskal identitateak gehiengoarentzat desiragarria den proiektu sozial berria eskatzen du eta horretan euskal hiztun-herriak ezinbesteko erre-ferentzia bihurtu behar du, euskaraz diharduten profesional eta enpre-sak, euskarazko hedabideak edo euskarazko goi-mailako hezkuntza bi-de horretan asko indartu beharreko osagaiak dira.

Kataluniak erakutsi digu “nor” izatea beste aukerarik ez dagoela. Guri dagokigu, ordea, adostasun zabal eta sendoei lehentasuna ematea. In-dependentziarako aukerak gauzatu ala ez erabakitzen dugun bitartean Euskal Herri izateko egitasmoa garatzea beste aukerarik ez dugula diru-di Kataluniako ikasgai nagusiak.

“Kataluniak erakutsi digu ‘nor’ izatea beste aukerarik ez dagoela. Guri dagokigu, ordea, adostasun zabal eta sendoei lehentasuna ematea”.

49

Page 51: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Ikasbideak ugariak direla dudarik ez dago, baina Katalunian era-kutsi duten antolakuntzarako gaitasuna sakon aztertzea merezi du, edo hobe esanda, independentziaren aldeko prozesua martxan jartzeko egiten duten baliabideen erabilera eta gauzatu dituzten praktika aurreratuetan erreparatzea. Izan ere, ViaCatala-na-ViaLliure edo kontsultak bezalako mobilizazio erraldoiak aurre-ra eramateko erakutsi duten gaitasun organizatiboaz landa (ize-bergaren punta nire ustez) badira kontutan hartu beharreko hain-bat gako.

Ikerketa eta garapena

Ikertu independentzia-prozesua indartu dezaketen baldintzak az-tertzeko eta irtenbide eraginkorrak gizarteari eskaintzeko. Ikerke-ta aplikatuan aritu dira eta gizarteratzeko moduko emaitzak izan dituzte, independentziaren aldeko diskurtsoen sozializazioa ez baita inprobisazioz eta boluntarismo hutsez egiten. Independent-zia hegemoniko bihurtzeko behar zituen marko mentalak eta kont-zeptuk eraikitzen ikertzaile asko aritu dira azken urteotan. Alderdi katalanista nagusien fundazioek intelektual eta pertsona onenak jarri dituzte horretan, baliabideak eskainiz, dirua jarriz, ikerketan

50

I+G, NAZIOARTERATZEA ETA MIKROSEGMENTAZIOA

Josu Aztiria Urtaran

Page 52: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

inbertituz inoiz gizartean arrakasta izango duen produkzio intelektuala sortzeko. Ikerketa eta garapena ez da industrian soilik egiten den prakti-ka.

Nazioarteratzea

ViaCatalana-ViaLliure bezalako ekimen erraldoiekin nazioartean izan duen inpaktua ikaragarria da. Gizarte-mobilizazioz gain zer erakutsi du-ten katalanek ekimen horiekin? Antolaketarako gaitasuna, zibismo han-dia eta ekimenak antolatzeko dotorezia. Osagai ezin hobeak nazioartea-ren sinpatia eta aldekotasuna irabazten joateko.

Mikrosegmentazioa

Gizarteko segmentu edo eremu mikroenera iristeko abilezia izan dute Katalunian, marketin digitalean oso erabilia den mikrosegmentazioaren teknika independentziaren aldeko diskurtsoa zabaltzeko erabiliz. Heda-bide eta komunikazio bide nagusien gainetik, eta sare sozialen zalant-zazko irismenetik, buruz buruko komunikazioan egin dute lan, ukigarria, atez atekoa, gizarte geruza txikienetara iritsiz. Súmate bezalako erakun-de baten sorrera eta lana dira horren adibide.

Euskal Herrian dena geldi dagoenaren sentsazioa eta ebidentzia asko daude, baina inoiz ez dakizu noiz aktibatuko den energia soziala, be-raz gutxienez, etxeko lanak ongi eginda eta lanean harrapatu gaitzala. Kataluniako irakaspen horiek kontutan hartzea ez litzateke gutxi.

“Euskal Herrian dena geldi dagoenaren sentsazioa eta ebidentzia asko daude, baina inoiz ez dakizu noiz aktibatuko den energia soziala, beraz gutxienez, etxeko lanak ongi eginda eta lanean harrapatu gaitzala”.

51

Page 53: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Irailaren 21ean, inkesta interaktibo bat sareratu zuen NORABIDEAk, #CATikasgai gogoetaldia osatzeko asmoz. Nola ikusten dugu euskaldu-nok gure burua katalenekin alderatuta?  Hori-xe zen gaia. Urriaren 11ra bitartean, 64 erantzun jaso ditu NORABIDEAk.

Bistan denez, 64 erantzunen laginak ez du balio zientifikorik, baina ariketak joera argi bat erakus-ten du: Katalunia hobeto ikusten da parametro guztietan.

Euskal Herriaren kasuan, puntuazio hoberena lortzen duten parametroak Eragile sozialen jardu-na eta Mobilizazio gaitasuna dira. Gainerako pa-rametroetan puntuazioa ez da erdira ere iristen.

Ondoko grafikoan bildu dira jasotako emaitzen bataz besteko datuak.

Eskerrik asko parte hartzeagatik.

NOLA IKUSTEN DUGU EUSKALDUNOK GURE BURUA KATALANEKIN ALDERATUTA?

lii

Page 54: KATALUNIA IKASGAI - Norabideanorabidea.eus/wp-content/uploads/2015/11/CATikasgai.pdf · NORABIDEAK SUSTATUTAKO GOGOETALDIA. Katalunia ezbairik gabe independentzia prozesu batean murgildu

Alderdi independentisten jarduna

Buruzagi independentisten jarduna

Eragile sozialen jarduna

Pertsona ezagunen engaiamendua

Mobilizazio gaitasuna

Ilusioa

Eztabaidarako prestakuntza

Aldekotasuna gizartean

0 1 2 3 4 5

CAT EH