Baserritik etxera...produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak...

8
Baserritik etxera BBK-k Bizkaiko lehen sektorea bultzatzen du; horretarako ehunen bat nekazaritza-azoka antolatzen ditu urtero, baita online salmentarako plataforma ere, produkturik freskoenak eta kalitaterik handienekoak eskuratzeko aukera ematen duena.

Transcript of Baserritik etxera...produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak...

Page 1: Baserritik etxera...produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak paketatzea. Zertarako? Paketatzea, egonkortzea eta iraungitze-epea luzatzea lor-tzen

Baserritiketxera

BBK-k Bizkaiko lehen sektorea bultzatzen du; horretarako ehunen bat nekazaritza-azoka antolatzen ditu urtero, baita online salmentarako plataforma ere, produkturik freskoenak eta kalitaterik handienekoak eskuratzeko aukera ematen duena.

Page 2: Baserritik etxera...produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak paketatzea. Zertarako? Paketatzea, egonkortzea eta iraungitze-epea luzatzea lor-tzen

BBK Azoka, nekazaritza-produktuak online saltzeko ataria

Oroimena aho gozatzeaklik eta klik

Oroimena zentzumenen oroitzapen eta esperientzien biltegia da, eta sarri aktibatzen da iraganean bizi izan-dako lurrin eta zaporeekin kontaktuan jarritakoan. Aitita-amamen herrian igarotako uda haiek, hondar-tzako lehen bainuak edo munduan gustukoena ge-nuen pertsonak ez zela guretzat izango garbi laga zi-

gun eguna ekartzen digute gogora aho beteko haginkada zukutsuek.Oroitzapenen biltegi hori apetatsua da eta batzuetan zapore

batek bakarrik eroaten gaitu bizi izandako beste jazoera batzue-tara.

Iraganeko zaporeak berreskuratzeaz badakite, eta asko gainera, Bizkaiko nekazariek, kalitaterik gorenaren aldeko apustuari eustea lortu dutelako, artisau-metodoen bidez prozesuaren fase guztiak zainduz, lehorretik eta itsasotik mahairaino.

Elikagai –zaporetsu, osasungarri eta freskotasunez beteriko– horien merkaturatzea errazteko, BBK Fundazioak 2016. urtean BBK Azoka nekazaritza-produktuak online saltzeko plataforma sortu zuen, eta kanal honek arretarik handienaz landuriko elikagai haz-

kurritsuen kalitateaz gozatzeko aukera ematen du klik bakar batez, ekoizleengandik zuzenean, bitartekari barik.

Salmenta digitalerako gune izateaz gain, tresna hau komuni-kazio-zubia da ekoizleen eta kontsumitzaileen artean, kontsumo iraunkor eta sasoikoaren onurak ezagutaraztea gura duelarik, baita nekazaritzako langintza-prozesuen giltzarriak ezagutarazi ere, as-kotan ezezagunak baitira publiko zabalarentzat.

«BBK Azoka gure baserritarren kalitaterik handieneko nekaza-ritza-produktuak merkaturatzearen aldeko apustua da, mimoz, ar-dura handiz eta kontrol zorrotzez egindakoak baitira ekoizpen-pro-zesuaren fase guztietan», adierazi du Iratxe Uriartek, BBKko Lehen Sektorearen arduradunak.

Online salmenta kanal hau Bizkaiko nekazari eta abeltzainek ehunen bat azokatan egiten duten zuzeneko salmentaren osagarri digital paregabea da; azoka horiek urtero antolatzen dira Bizkaiko hainbat txokotan eta BBKren laguntza izaten dute.

BBK Azoka atariak kanal berriak sortu gura ditu nekazaritzako produktuak saltzeko, baina dibulgazio-eginkizun garrantzitsua ere

BBK Azoka online merkataritza-atariak produktu freskoak, osasungarriak eta sasoikoak, Bizkaiko baserritarrek ekoitziak, jartzen ditu kontsumitzailearen eskura. · Kontsumo arduratsua, iraunkorra eta, bitartekari barik, hurbilekoa sustatzea bilatzen du plataformak.

Bisitatu online denda eta sartu gehien interesatzen

zaizkizun produktuetara

1 32 4

Berrikusi erosketa-saskia eta egiaztatu gura dituzun artikulu

guztiak daudela bertanSartu hemen:

www.bbkazoka.eusAukeratu produktua

eta markatu erosi nahi duzun kopurua

21 3

24

4

BBK Azoka Bizkaian urtero antolatzen diren ehunen bat nekazal azoken osagarridigitala da.

Nola erosi www.bbkazoka.eusen

BBK Banku-fundazioaren argitalpena · Koordinazio editoriala eta erredakzioa: GUK · Diseinua eta maketazioa: Artefakto · Argazkiak: Mikel Mtz. de Trespuentes · Imprimaketa: BEPSA · Lege-gordailua: BI-1613-2017

Page 3: Baserritik etxera...produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak paketatzea. Zertarako? Paketatzea, egonkortzea eta iraungitze-epea luzatzea lor-tzen

BBK Azoka, nekazaritza-produktuak online saltzeko ataria

Oroimena aho gozatzeaklik eta klik

badu, eduki dinamikoen kanalen inguruan antolaturiko eginkizuna, adibidez azoka edo ferien atala, eta bertako kronika eta bideoek ho-rrelako ekitaldien alderdirik garrantzitsuenak eta dibertigarrienak kontatzen dizkigute.

Halaber, webgunean blog bat dago, etengabe eguneratua, non erreportajeak aurkitzen diren produktuak egiteko prozesuez, egun-go albisteak lehen sektoreaz, elikagaien propietateen berri ematen duten edukiak eta, noski, BBK Azokan eskuragarri dauden produk-tuak ongi dastatzeko gakoak ematen dituzten errezeta didaktiko eta gozoak.

«Guretzat oso garrantzitsua da atariak bertoko eta sasoiko kon-tsumoaren onurei buruz sentsibilizazio-lana egiteko balio izatea; izan ere, kontsumo horrek, zaporeari dagokionez onurak izateaz gain, hain inbaditzailea ez den nekazaritza eta abeltzaintza sortzen laguntzen du, iraunkorragoak eta begirunetsuagoak natura-zikloe-kin eta ingurumenarekin», azaldu du Uriartek.

Bere iritziz, funtsezkoa da eskualde geografi ko bakoitzeko neka-zaritza-produktuen denboraldia ezagutaraztea, kontsumitzaileek jakin dezaten zein urtarotan zer produktu dagoen eta noiz den une-rik egokiena horiek kontsumitzeko.

Elkarrizketak, erreportajeak, bideoak, kronikak, errezetak eta, batez ere, kalitate handiko elikagaiak, freskoak eta iraunkorrak. Hori guztia da BBK Azoka, elkarlaneko ekinbidea eta guztiz irekia, gura duten Bizkaiko ekoizle guztiek parte har dezaten baserria kontsumi-tzaileen etxera eramateko.

Sar zaitez BBK Azokaren webgunean:

5 76 8

Lortu duzu! Eskatu duzuna

datozen egunetan jasoko duzu

Sartu zeure datuakkontua sortzeko

Aukeratu bidaltzeko eta ordaintzeko metodo bat

Berretsi zeure erosketaren datuak eta egizu ordainketa

Kutxabank plataformaren bidez

65 87

BBK Azokan erostearen bost onurakKalitatea, freskotasuna eta zaporeaElikagai freskoak aurkituko dituzu, sasoikoak, kalitaterik handienekoak eta zapore edo ahogozo guztiarekin.

Erosoa eta arinaKanal honen bidez erosteak gura dituzun produktuak zeure etxean, inora joan barik eta arin jasotzeko aukera ematen dizu.

Bidalketa-gasturik ezPlataforma honetan egin de-zakezu zeuk hautaturiko erosketa, gutxieneko kopuru bat erosi beharrik eta bidal-keta-gastu gehigarririk ko-bratu barik.

Erosketa-saskiari aurpegia jartzea ahalbidetzen dizuAtaria zuzeneko komunika-zio-gune bat da kontsumi-tzaileen eta ekoizleen artean. BBK Azokak aukera ematen dizu kontsumitzen dituzun produktuen atzean dauden pertsonei aurpegia jartzeko eta elikagai bakoitza ekoizte-ko prozesua ezagutzeko.

Segurtasuna bermaturikBBK Azoka plataformak berme guztiak eskaintzen dizkio kontsumitzaileari or-dainketa egiterakoan eta datu pertsonalak prozesa-tzerakoan.

Page 4: Baserritik etxera...produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak paketatzea. Zertarako? Paketatzea, egonkortzea eta iraungitze-epea luzatzea lor-tzen

04

Sasoiko produktuen egutegia

Iturria: Nirea

Berdurak, ortuariak eta lekaleak

UR

TAR

RIL

A

OTS

AIL

A

MA

RTX

OA

AP

IRIL

A

MA

IATZ

A

EKA

INA

UZ

TAIL

A

AB

UZ

TUA

IRA

ILA

UR

RIA

AZA

RO

A

AB

END

UA

Zerba • • • • • • • • • • • •

Atxikoria • • • • • • • •

Berakatz freskoa • • • •

Babarrun zuria • • • • • • • • • • • •

Babarrun beltza • • • • • • • • • • • •

Babarrun gorria • • • • • • • • • • • •

Apioa • • • • • • • • • • • •

Arbi-apioa • • • • • •

Alberjinia edo berenjena • • • •

Borraja • • • • • • • • • •

Brokolia • • • • • • •

Kuiatxo edo kalabazina • • • • •

Kuia edo kalabaza • • • • • • • • •

Kardua • • • • • • • • • • • •

Tipula zuria • • • • • • • • •

Tipula gorria • • • • • • • • •

Tipulina • • • • •

Kukulua • • • • • • • • • • • •

Aza • • • • • • • • • • •

Bruselaza • • • •

Azalorea • • • • • • •

Hainbat uraza edo letxuga • • • • • • • • • • • •

Eskarola • • • • • • •

Espinaka edo ziazerba • • • • • • • • • •

Ilarra • • •

Baba txikiak/babak • • •

Mihilua • • • • • • •

Aza gorria • • • • • •

Arbi zuria • • • • • • • • • •

Patata • • • • • • • • • •

Luzoker edo pepinoa • • •

Piper italiarra • • • •

Pikillo piperra • • •

Piper txorizeroa • • • • • • • • • • • •

Gernikako piperra • • • • • • • •

Porrua • • • • • • • • • •

Erremolatxa • • • • • • • • • • • •

Errumaneskua • • • • • • •

Errukula • • • • • • • • • • • •

Perretxikoak • • • •

Tomatea • • • • • • •

Lekak • • • •

Azenarioa • • • • • • • • • • • •

Frutak

UR

TAR

RIL

A

OTS

AIL

A

MA

RTX

OA

AP

IRIL

A

MA

IATZ

A

EKA

INA

UZ

TAIL

A

AB

UZ

TUA

IRA

ILA

UR

RIA

AZA

RO

A

AB

END

UA

Ahabia • • •

Gerezia • • •

Arana • • •

Basarana • •

Mugurdia • • • • • •

Marrubia • • • • • •

Andere-mahatsa • • •

Pikua • • •

Kiwia • • • •

Sagarra • • • • • • • • •

Mertxika edo melokotoia • • •

Meloia • • •

Irasagarra • • •

Masusta • •

Mizpira • • •

Madaria • • • • • • • • •

Angurria • • •

Mahatsa • • •

HaragiaTxerria • • • • • • • • • • • •

Untxia • • • • • • • • • • • •

Arkumea • • • • • • • •

Oilaskoa • • • • • • • • • • • •

Moxala, zaldikoa • • • • • • • • • • • •

Behikia • • • • • • • • • • • •

ArrainaAntxoa • • • •

Bakailaoa • • • • • • • • • • • •

Hegaluzea, atuntxikia • • • • •

Txitxarroa • • • • • • •

Txipiroia • • •

Hegalaburra, atun gorria • • • •

Oilarra • • • • • • • • • • • •

Mihi-arraina • • •

Lupia • • • • • •

Legatza • • • • • • • • • • • •

Zapoa • • • • • • • • • • • •

Sardina • • • • • • •

Berdela • • • •

Page 5: Baserritik etxera...produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak paketatzea. Zertarako? Paketatzea, egonkortzea eta iraungitze-epea luzatzea lor-tzen

05

Zer garrantzi du produktu freskoak eta sasoikoak kontsumitzeak? Hil ala biziko, traszendente, ADNtik hurbil dagoela iruditzen zait. Zoritxarrez, mun-du guztiak ezin du espazioan eta denboran kalitatezko eta hurbileko lehen sektorea izan, baina sare horri eusteko ardura dugunok, geroko belaunaldien ondoan lehen sektorea egoera puruan utzi beharko genuke. Elikatzea XXI. mendeko balioetako bat izango da. Kalitatez elikatzea, jakinduriaz elikatzea, osasunez elikatzea. Gaur egun medikuntza, natura, produktua eta osasuna erabat gurutzatu dira elkarrekin. Jada ez dago eztabaidarik elikadurak gizakiaren ongizatean eta bizi-kalitatearen hobe-kuntzan duen eraginaz.

Zein dira eredu horrek kontsumitzailearentzat dituen onura nagusiak? Maila organoleptikotik, esango genuke freskotasunaren kontzeptuan esaera zaha-rren bildumako jakinduria eta zientzia elkartu direla. Ahogozo edo zaporea oso hurbil dago belar usaintsu bat momentuan ebakitzeak esan gura duenetik, oso hurbil dago unerik egokienean landaturiko produktutik. Honetan amonek, baserritarrek, karta-tenporek, ilargiek eta tradizioak arrazoi handia zuten.

Larritu egin beharko gintuzke lehen sektorea gugandik urruntzeak, kalitatez-ko ortuari bat edo harakin adiskide bat lortzea hain nekeza izateak. Herritar legez, kezka zaitez ez baduzu hurbil konfi antzazko ortu bat, kosta egiten bazaizu eroske-ta-saskiaren zati freskoa eskuratzea.

Zer gehiago ematen du? Elikadura geure buruari eman diezaiokegun gizarte-plazer handietako bat da, baina ez da gaitza, gauza gutxirekin ilusioa piztu diezaiokegu pertsona bati. Teknika, ahogozoa eta freskotasuna aski dira hunkitzeko. Ogi-mami onak, arroz onak, oliba-olio onak edo mahats-mordo onak hunkitu egiten du. Sagar on batek malkoak atera ahal dizkizu!

Baina honelako kontsumoa eguneroko erritmo zorabiozkoarekin bateraga-rri egitea konplexua izan daiteke, sakrifi zio ekonomikoak suposa ditzake… Egunero-egunero arduratu behar duzu mahaian jarriko duzunaz, uraren edo airea-ren garbitasunaz arduratzen garen bezalaxe. Ez du obsesio bat izan behar, baina za-lantzan jartzen dut gauza garrantzitsuagoak daudenik. Gure ingurunean eragiten du, baina gure barruan ere bai.

Agian hirira hurbildu behar dira ortuak. Feriak eta azokak mantendu behar ditu-gu, sozializatzeko guneak dira, edukia ematen diotenak landa eta hiri-inguruneen arteko ekosistema honi, astero bertoko produktua geure etxeetara eramaten eta hurbiltzen dutenak.

Eta zer diozu kontserbatze-prozesuei buruz? Gizakia beti obsesionatu du soberakinen kontserbatzeak. Honela sortu ziren kon-tserbak, gazitzeak, ardoak, ogia, marmeladak, hestebeteak… soberako ekoizpena denboran luzatzeko, eta horri esker produktu zoragarriak dauzkagu eta ezin die-

gu horiei uko egin. Gaizki ulerturiko arrisku-kapitalari bakarrik interesa dakioke produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak paketatzea. Zertarako? Paketatzea, egonkortzea eta iraungitze-epea luzatzea lor-tzen badut, zaporea handiagotzea eta biderkatzea lortuko dut, baina matemati-ka aldetik bakarrik, ez baitu ia inork gozatzen. Ezin da 1.000rekin biderkatu gure amaren marmitakoa edo chef handi baten rissotoa.

Batzuetan ez dugu gogoratzen produktu bakoitzaren denboraldia ere. Gure seme-alabek lau hizkuntza ikasi behar dituzte: euskara, ingelesa, gaztela-nia eta azkenik elikatzea. Nutrizioa da laugarren hizkuntza eta bizitza osorako da. Hizkuntza hau menderatzeak ia munduaren edozein tokitan gozatzea ahalbidetuko dizu zeure inguruan gertatzen denaz, 360 graduko ikuspegia izatea. Hizkuntza ma-gikoa da, unibertsala eta gure bizialdi osorako tresna.

Inork bazekien zerbait Omega 3ri buruz, kiwien C bitaminaz, oliba-olioaren ezau-garriez...? Ikaragarri aurreratu dugu, baina hau modernoa da, hau XXI. mendekoa da. Hizkuntza honek bi hamarkada ditu, oso ondo hitz egiten genuen duela mende ba-tzuk, industrializazioarekin ahaztu egin genuen, baita ekonomian eta gizartean des-berdintasunek agenda ezartzen dutenean ere, eta orain berriro hasi gara horretaz kezkatzen. Aspaldiko hizkuntza bat berreskuratzen ari gara.

Nola balioztatzen dugu hurbileko nekazaritza-ekoizpena? Kontsumitzen ditugun elikagaien atzean nor dagoen galdetzeko garaia da. Atzean aurpegi bat duten produktuak jateak gertatzen ari denaz gehiago gozatzeko aukera ematen digu. Ez dugu kalitatezko produktuaz, koloreaz, lurrinaz, zaporeaz gozatzen bakarrik; gainera badakigu nor den hori landatu edo ekoitzi duena eta horrek zirku-lua ixten du. Zentzu handia ematen dio lurretik gure mahairako ibilbidean gertatu edo jazo den guztiari.

Gu bizi garen zonalde hau ona da eredu honetarako? Bizkaiko Golkoan gertatzen dena pribilegio hutsa da. Lurbira osoak ezin du gozatu Idiazabal onduaz, mareako arrantzaz, ortuari-denboraldiez, … Sarea bota eta arraina ateratzen zaigu, gure abeltzaintza txikia da baina kalitatezkoa. Badira antzeko lurral-de batzuk, baina ez hau lako asko, non elkartzen diren itsasoa, lurra, oreka, gizartea-ren eta elikaduran esku hartzen duen jendearen interesa. Oso ondo moldatzen gara sukaldean, pisto bat balioesteko esertzen gara eta kroketei buruz eztabaidatzen dugu. Mundakan surf egiten zabiltzanean oholetik jaitsitakoan bertoko txakolina har dezakezu eta, zortea baduzu, artisau-garagardoa ere bai, eta Euskal Txerriaren hirugihar-ogitartekoa.

Jatetxe batek 0 km-az baliatu edo hurbileko jakitegia izan gura badu, hori egin dezake Euskal Herrian. Zenbakiak egin behar dira, baina ia edonork lor dezake hori sukaldaritza profesionaletik. Eta beste ohartxo bat: hiri gutxik eskaintzen dute baz-kaltzeko euskal hiriek eskaintzen dutena bezain menu-aukera duina.

Aitor Elizegi Sukaldaria eta Bilbao Dendak plataformako lehendakaria

05

Sukaldaria eta Bilbao Dendak plataformako lehendakaria

Aitor Elizegiri (Bilbo, 1966) kontzeptuak elkartu eta jostea gustatzen zaio. Bere erantzun bakoitza hausnarketa sakon bat da, non gastronomia, nutrizioa edo kontsumitzen ditugun elikagaiei aurpegia jartzearen garrantzia sare-modura ehuntzen diren. Bizkaiko Golkoa da bere grina, aterpe pribilegiatua, non kalitaterik oneneko produktuak sortzen diren.

«Aspaldiko hizkuntza bat berreskuratzen ari gara: nutrizioa»

Page 6: Baserritik etxera...produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak paketatzea. Zertarako? Paketatzea, egonkortzea eta iraungitze-epea luzatzea lor-tzen

Berrikuntza geroaz beteriko lehen sektorearentzat

Berrikuntza kontzeptua biozientzia, aeronautika edo industriari lotzen zaio sarri. Hala ere, Bizkaiko lehen sektoreak urteak daramatza bere ekoizpen-sis-temak hobetzen azken aurrerapen teknologikoen arabera, tresna berriak aplikatuz eta prozesu biolo-giko eta sanitarioen ezagutza handiagoa ahalbidetu

duen prestakuntzaren bidez. Helburua ustiategi eraginkorrago eta emankorragoak lortzea da, ahogozo handi eta kalitaterik oneneko elikagaien aukera zabalagoa eskaintzeko gaitasunarekin.

Berrikuntzaren aldeko prozesu honetan, nekazarien eta abel-tzainen prestakuntza funtsezkoa izan da, ekoizpen-metodoen ezagutza handiagoak ustiategien etekin eta eraginkortasuna ho-betzen laguntzen baitu.

«Garapen teknologikoa izan dugu nekazaritzan erabiltzen di-ren produktuen ezagutza biologiko eta kimikoei dagokienez, bai-na gainera abere-ekoizpen eta osasunean izandako aurrerapen guztiei esker, egungo profesionalaren profilak prestakuntza-maila hobea eskatzen du aurreko urteetan baino», adierazi du Veronica Arrietak, Derioko Nekazaritza Eskolaren zuzendariak.

Adituaren iritziz, ekoizpen-sistemen eta prestakuntza-profi-len aurrerapenak elkarren eskutik ibili dira, eta orain teknologia digitalen ekarpenaz osatzen dira. «Informazioaren eta komuni-kazioaren teknologiak (IKTak) sartzeak guztiz irauli du abeltzain-tza-eredua, eta profesionalari aukera ematen dio bere etxetik edo etxolatik jarraipena egiteko kamerak ezarrita», esan du Arrietak, adibide argigarri gisa.

Berriztatze gehiagoBerrikuntzan oinarrituriko eredu honen barruan, Laneko dago, sa-gardoa, txakolina eta landare-kontserbak egin eta merkaturatzen dituen kooperatiba, 14 bazkide dituelarik Bizkaiko zenbait eskual-detakoak, hots, Lea Artibai, Busturialdea, Arratia-Nerbioi eta Du-rangaldekoak.

Laneko-k ongi ezagutzen du berrikuntzaren garrantzia, eta beraz bere instalazioen eta ekipamenduen hobekuntzan inbertitu du, enpresa etengabe eguneraturik izateko.

«Gure instalazioak hobetu eta aldatu egin behar izan ditu-gu, sagarraren zamalanak eta garbiketa errazteko, metodo gar-biago eta eraginkorragoarekin», esan du Aitor Intxaurragak, tal-

Aitor IntxaurragaLaneko

“ Gure instalazioak hobetu egin behar izan ditugu. „

deko bazkideetako batek. «Produktuaren berrikuntza ere asko azpimarratzen dugu. Kontsumitzaileen laguntza dugu, bertoko produktuaren eta ekoizleekiko hurbileko harremanaren alde egi-ten dute-eta», esan du.

Gazteak, erronkarik handienaBerrikuntzaren arrakastan zeresan nabarmena izango duen erron-ketako bat benetako belaunaldi-txandaketa gertatzea da. Lehen sektoreari bizirik eustearen garrantziaz, horretarako bizigarria txertatuz, badu zer esanik Jon Kepa Agirregoikoak, 26 urteko abel-tzain gazte honek Zornotzako baserrian egiten baitu bere jarduera.

Jon Kepa 2012an hasi zen beharrean esnekiak eginez, eta bost urte geroago, eta familia-tradizio luzeari jarraipena emanez, ekoiz-penaren ziklo osoaz arduratzen da, hau da, behiak jetzi, esnekiak egin eta asteroko azoketan saltzeaz.

«Gure aitita-amamek egiten zutenak ez du zerikusirik nik orain egiten dudanarekin», gogoratu du gazte honek; Errotik marka pro-pioa atera du aurrera, eta honekin behi- eta ahuntz-esnezko gazta freskoak eta erdi onduak merkaturatzen ditu, jogurtez gain.

Bere ustiategian, ekoizle gazte honek ahuntz alpinoak eta behiak zaindu edo jagoten ditu eta urte osoan bazka naturalean oinarrituri-ko elikadura dute abereek.

Abentura honi ekiteko, Jon Kepa Gaztenek ekinbidean oinarritu da: Eusko Jaurlaritzak abiarazitako programa da, hiru foru-aldundie-kin lankidetzan; gazteak nekazaritza-sektorean sar daitezen, Euro-par Funtsetatik datozen diru-laguntzak ematen ditu, eta aholkulari-tza profesionala eta tutorizazioa eskaintzen ditu prozesu osoan.

«Urtean 25 gazte sektorean sartzea kudeatzen dugu», esan du Ramon Amenabarrek, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Gara-peneko zerbitzuburuak.

Amenabarren arabera, ekinbide hau lehen sektorea gogoko du-ten baina aurretik harreman zuzenik izan bakoengana zuzenduta dago, baina baita ere sorturik dauden ustiategietan txandakatzea gura dutenengana.

Berrikuntzaren lorratzari jarraitzeko, garrantzitsua da, pixkana-ka bada ere, beti aurrera egitea, eta sekula ez pauso bat atzera. Hori-xe da Jon Keparen trikimailua, egunero aurrera egitea eta bezeroen eskariak kontuan hartzea. «Lanbide hau gustatu egin behar zaizu», aitortu du. Eta berari gustatu egiten zaio.

06

Jon Kepa AgirregoikoaErrotik

“ Gure aitita-amamek egiten zutenak ez du zerikusirik nik orain egiten dudanarekin. „

Page 7: Baserritik etxera...produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak paketatzea. Zertarako? Paketatzea, egonkortzea eta iraungitze-epea luzatzea lor-tzen

Bizkaia dastatzeko ehun aukera

BBK, nekazaritza-azokekin

Erle langile nekaezinen zaporea duen eztia, edozein jaki duintzen duten arrain-kontserbak, bitaminaz gainezka dauden frutak, mokadu bakoi-tzean freskotasuna darien berdura eta ortuariak. Zer jan, hori gara gu, ho-rregatik da hain garrantzitsua ongi jatea. Eta elikadura orekatua lortzeko bizkaitarrek hautatu izan duten ohiko formuletako bat, gastronomia ona-ren atseginari uko egin barik, urtero lurralde historikoko txoko guztietan

egiten diren ehun nekazaritza-azokez baliatzea da.Kontsumitzaile eta ekoizleen arteko ohiko lokarriak, elikagai ekologiko edo urdaitegi-

ko gaietan espezializatuak, nekazaritza, abeltzaintza, mikologia, landare eta lorezaintzari buruzko azokak irrikaz esperotakoak izaten dira Bizkaiko udalerrietan. Horien eginkizun nagusia salmenta-plataforma bat eratzea da, baina gizarte- eta kultura-ekitaldiak ere ba-dira, merkataritza-eremu hutsa gainditzen dutenak.

«Bizkaiko udalerri askorentzat, beren egutegian gorriz markaturiko data izaten da azoka. Urtean behin, azoka hauek egiten dituzten herri eta eskualdeetako jendea gogotsu prestatzen da ekitaldirako, eta baserritarrek beren produkturik onenak erakusten dituz-te plazetan», adierazi du Lucia Islak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritzako zuzendari nagusiak.

San Tomas, Bilbon; Urriko azken astelehena, Gernikan; San Blas, Abadiñon; San Loren-zo, Algortan; edo San Antontxu, Mungian: nekazaritza-azoka ospetsuetako batzuk dira, bizkaitar batek sekula galdu gura ez dituenak.

Islaren iritziz, azokak produktu jakin baten erreferente bihurtzen diren kasuetan, toki-ko dimentsioa gainditzen dute eta benetako festa bihurtzen dira hainbat lekutako jendea bertara erakarriz; eta maila horretara iritsitakoan, ekonomiaren motor gisa funtzionatzen dute gainera, kontsumoa bultzatzen dutelako inguruetako saltegietan eta ostatuetan.

Zuzeneko salmentaAzoka hauen eredua zuzeneko salmentan oinarritzen da eta hurbileko produktuaren al-deko apustua esan gura du, kontsumitzaile eta ekoizleentzat ondorio positiboak dituen fe-nomenoa.

«Azokak erabakigarriak izan dira. Alde batetik, Bizkaiko nekazaritza-produktuen erakusleiho bihurtu dira. Kanpainarik eraginkorrenak dira herritarrek, batez ere, hiri-in-guruneetakoek, bertoko eta hurbileko produktuak ezagutu eta eros ditzaten. Bestalde, bitartekariak kentzeko balio dute, ekoizleak zuzenean saltzen baitio azken bezeroari, eta hori onuragarria da ekoizleentzat», azaldu du Islak.

Baina, gainera, funtzio didaktiko eta dibulgatzailea ere badute. Baserritarren eta kon-tsumitzaileen arteko harremana berreskuratzen laguntzen dute, komunikazio-zubiak ezartzen eta lehen sektorean egindako lana balioztatzen. Azoken bidez, ekoizleak kontsu-mitzailearengana hurbiltzen dira, zuzeneko harremanak ezartzen dituzte eta beren pro-duktuak aurkezteko aukera dute, baita egite-prozesuak azaltzeko eta aholkuak eskain-tzeko ere, bai kontserbatzeko eta bai sukaldaritzan erabiltzeko.

Eredu iraunkorraBizkaiko azokek arduratsuagoa, iraunkorragoa eta ingurumenarekin ez hain inbaditzailea eta bai begirunetsuagoa den kontsumoaren alde egiten dute.

Horien jatorria aurkitzeko XIX. mendera jo behar da. Uste da Plentzian eta Portugaleten egiten diren azokak direla Bizkaiko zaharrenak.

«Azoka hauen jatorria beraien tipologia bezain askotarikoa da. Azoka batzuek ibilbide historiko luzea dute eta beste batzuek berrikiago hasi dute beren ibilbidea. Lehenengoen artean, badirudi Portugaleten eta Plentzian egiten direnak direla antzinakoenak. Dena den, gaitza da zehaztea gure lurraldeko zein azoka den zaharrena», esan du Islak.

Bizkaian urtero egiten diren nekazaritza eta abeltzaintzako azokak zuzeneko salmentarako plataformak dira, eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko komunikazio-zubiak.

Uste da Plentzian eta Portugaleten egiten diren azokak direla Bizkaiko zaharrenak.

Baserritarren eta kontsu-mitzaileen arteko harre-mana berreskuratzen, komunikazio-zubiak ezar-tzen eta lehen sektorean egindako lana balioztatzen laguntzen dute.

BBKren konpromisoa lehen sektorearekin hainbat ekintzaren bidez gauzatzen

da, adibidez nekazaritza-produktuak online saltzeko plataformaren bidez: BBK Azoka (ikus 2-3. orrialdeak). Hala ere, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren garapenean laguntzeko gure erakundeak abiarazitako ekinbiderik sendoenetakoa urtero lurralde historikoan egiten diren nekazaritza-azoken antolaketa da.

BBK-k Bizkaian dituen helburu estrategikoak hauek dira: kohesio ekonomikoa bermatzea, aukera-berdintasuna sustatzea herritar guztientzat, lanbide-prestakuntza eragitea, ekintzailetza eta enplegua bultzatzea eta gizarte-ehuna sendotzea. Testuinguru honetan, nekazaritza-azokak erabilgarritasun handiko tresna dira lehen sektorearen interesen alde, produktuak merkaturatzea errazten baitute bitartekari barik.

Bizkaiko bazter guztiak ahogozoz betetzen dituzten ehun azoka antolatzea gure erakundearen Gizarte Ekintzan errotuen dagoen ekintzetako bat da, eta onurak ditu ekoizleentzat, baina baita kontsumitzaileentzat ere.

BBK-k lehen sektoreari ematen dion laguntza duela lau hamarkada hasitakoa da eta erakundeko lehendakaria den Xabier Sagredorentzat elementu garrantzitsua da Bizkaiko ekonomia dinamizatzeko.

«Berrogei urte baino gehiago daroagu lehen sektorearen alde beharrean. Ekonomiaren alor honen garapen eta hazkundean bete-betean laguntzea erabateko garrantzia duen zerbait da. Nekazaritza-azokak aktibo bat dira Bizkaiko ekoizleentzat, horrela zuzenean merkaturatzeko bideak baitituzte eskura, baina kontsumitzailearentzat ere onura handiak dituzte, kalitaterik oneneko produktuak, artisau-prozesuen bidez eginak, eros ditzakete eta», dio Sagredok.

Bizkaiko azokek kontsumo arduratsuago, iraunkorrago eta ingurumenarekiko begirunetsuagoaren alde egiten dute.

07

Page 8: Baserritik etxera...produktuen eraldaketa eta dena lerrokatzea, jendea zoriontsu egiteko zaporeak paketatzea. Zertarako? Paketatzea, egonkortzea eta iraungitze-epea luzatzea lor-tzen

5

30

8

32

1213

28

4

33

16

10

29

911

1415

176

7

31

3425

2

35

21

27

23 24

24

AntzarrarenJokoa 26

1

22

319

2018