Kultur Etxean (3. or.) Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera … · 2020. 10. 29. · “Nuevo...

6
/ Nabarmentzekoak > Iritsi da musikal arrakastatsua "!Recuérdame! El tributo a Coco" (4. or.) > Imanol Loizaga, “BBK Family” lehiaketan saritu dute (4. or.) > Tamaina handiko zuhaitzak eta kaleetan lerrokatutako zuhaitzak inausteko denboraldia hasi da (5. or.) Kontzertua bertan behera. Azaroaren 7an Musikebarrin antolatutako "Ute Lemper: Rendezvous with Marlene"-ren kontzertua, bertan behera geratu da. Liburu aurkezpena. Azaroak 5, osteguna, 19:00etan, Romo Kultur Etxean, Begoña Cigararen “Cinco décadas de una abuela teóloga” liburuaren aurkezpena, egilearen eskutik. #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.611 zk. www.getxo.eus Urriak 29 >> Azaroak 08 2020 Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera kontrolatzea, Santu Guztien Eguna dela eta Santu Guztien Eguna dela medio, eta gaur egungo osasun-krisia kontuan hartuta, Getxoko udal-hilerriak bi- sita-ordutegia luzatu du, 09:00etatik 20:00etara (astelehenetik azaroaren 1era arte) eta Udaltzaingoak barru- tirako sarbidea, aparkalekuak eta zir- kulazioa kontrolatuko du bertan. Bi- siten iraupena 30 minututik gorakoa ez izatea gomendatzen da eta berta- ratzen diren pertsonek maskara era- man beharko dute uneoro. Sarbidee- tan gel-hidroalkoholiko banagailuak eta hondakinen gaikako bilketarako kuboak egongo dira. Urriaren 31n eta azaroaren 1ean egongo dira garbi- keta-zerbitzuak zaindutako komun publikoak jarriko dira eta ezingo da erabili sarrerako ur-iturria. Ohiko elizkizuna bertan behera geratu da. Manuel Gainza parke berria irekita dago; 1.300 m2 udalerriko bizila- gunen eskura egongo dira, irisga- rritasun unibertsalarekin, eta 10 bankurekin, lorategi-eremuko 655 m2-rekin eta 37 zuhaitzekin (parke zaharreko 18 zuhaitzen aurrean). Horiek abenduan landatuko dira, horretarako epe egokia delako. Zaz- pi paperontzi, iturri bat, eta argizta- pen berria ere ditu. Algortako zentroak, beraz, herrita- rren gozamenerako gune berri bat berreskuratu du, eta horrekin bate- ra, 2021eko lehen hilabeteetan 242 tokiko lurpeko aparkalekua irekiko da. Ostegun honetan bertan, uda- leko osoko bilkuraren gai ordenan proposatu da tarifen, eta aparkale- kuaren erabilera, funtzionamendu eta mantentze erregimena arautze- ko araudiaren onarpena (azkena ha- sierako eran). Aurrerantzean behar bezala iragarriko da plazak eskatze- ko epea. 116 errotazio-plaza izango dira -1. eta -2. solairuan; 86 bizi direnentzat -3. solairuan eta 40 abonatuentzat -2. solairuan, erabilera mistoarekin, hau da, aldi baterako erabilera esklusibo- ko plazak (egoiliarren plazak) eta bereizi gabeko erabilerako plazak (errotazio-plazak eta abonatuak), Algortako merkataritza-sektorearen eskaera historiko bati erantzuteko. Egoiliarrek gehienez 4 urtez eduki- ko dute plaza (epe hori igarotakoan, Manuel Gainza parke berria irekita Algortan Aparkalekua martxan egongo da 2021eko lehen hilabeteetan zozketa egingo da berriro); errota- ziokoek, prezio bat ordainduta, aldi baterako erabiltzeko eskubidea es- kuratuko dute, eta ordaindutakoek iraupen luzeko erabilera-eskubidea, esklusiboa izan ala ez. Partzelak gordeko dira desgaita- sunen bat duten pertsonentzat eta zazpi plaza ibilgailu elektrikoentzat, hasiera batean. COVIDEN HEDAPENARI AURRE EGITEKO ERANTZUNKIDETASUNA Udalak na- barmendu nahi du beha- rrezkoa dela erantzunkide- tasunez eta elkarlanean aritzea, gure udalerrian COVID-19 birusak uki- tutako pertsonen datuak ikusita. Getxon azken egunotan egonda- ko kutsatze datuei buruz ari gara, hain zuzen ere, eta horien ondo- rioz adierazi nahi dugu garrantzi- tsua dela Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko osasun-agintariek ja- rritako neurriak betetzea. Herritarrek ondo ezagutzen dituz- te neurri horiek eta aplikatzeko errazak dira: • Maskara derrigorrez erabiltzea • Eskuen higienea areagotzea • Beharrezkoa den distantzia so- ziala mantentzea • Familiarteko eta aisialdiko topa- ketak gehienez ere sei lagunekoak izatea • Eta talde-pilaketak saihestea. Oso garrantzitsua da sektore, adin eta inguru guztietako kontaktu sozialak murriztea. Data zehatz hauetan, kolaborazioa eskatzen diegu ere Domu San- tuko igandean Getxoko hilerrira joango direnei. Aste honetan, hi- lerria zabaltzeko ordutegia luzatu da; hala, 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, modu mailaka- tuan bertaratzeko, eta Udaltzain- goak sarbideak antolatuko ditu eta edukierak kontrolatuko ditu. Nahitaezkoa da banakako elkar- lana eta erantzukizuna erakustea getxoztar guztion mesederako, COVID birusaren kutsatzeari aurre egin ahal izateko. Amaia Agirre Getxoko Alkatea Komiki Jardunaldiak Romo Kultur Etxean (3. or.) Proposamena: Tarifak BEZarekin Arrunta 09:30 - 20:00h 0,02/ minutuko, 0,05-ko multiploetan. 60´……………….………….. 1,2090´……………………………1,80120´…………………………. 2,40180´…………………………. 3,60240´…………………………. 4,80300´…………………………...... 6Murriztua 00:00 - 09:30h eta 20:00 - 23:59h 0,00625/ minutuko, 0,05-ko multiploetan. 60´……………….…………. 0,4090´………………………….. 0,55120´………………………… 0,75180´………………………… 1,15240´…………………………. 1,50300´…………………………. 1,90Egoiliarrentzako hileroko abonamendua (3. solairua) 84,70Eguneko abonamendua 08:00 - 20:00h 181,50Goizeko abonamendua 08:00 - 15:00h 133,10Arratsaldeko abonamendua 15:00 - 22:00h 108,90Gaueko abonamendua 20:00 - 08:00h 127,05Egoiliarrentzako eta abonatuentzako txartela ematea/ berritzea 3

Transcript of Kultur Etxean (3. or.) Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera … · 2020. 10. 29. · “Nuevo...

Page 1: Kultur Etxean (3. or.) Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera … · 2020. 10. 29. · “Nuevo Comix Underground” hitzaldia, eta 19:30ean, “Cómic y rol, pasio bikoitza”

/ Nabarmentzekoak> Iritsi da musikal arrakastatsua "!Recuérdame! El

tributo a Coco" (4. or.)

> Imanol Loizaga, “BBK Family” lehiaketan saritu dute (4. or.)

> Tamaina handiko zuhaitzak eta kaleetan lerrokatutako zuhaitzak inausteko denboraldia hasi da (5. or.)

Kontzertua bertan behera. Azaroaren 7an Musikebarrin antolatutako "Ute Lemper: Rendezvous with Marlene"-ren kontzertua, bertan behera geratu da.

Liburu aurkezpena. Azaroak 5, osteguna, 19:00etan, Romo Kultur Etxean, Begoña Cigararen “Cinco décadas de una abuela teóloga” liburuaren aurkezpena, egilearen eskutik.

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1.611 zk. www.getxo.eus

Urriak 29 >> Azaroak 08

2020

Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera kontrolatzea, Santu Guztien Eguna dela eta

Santu Guztien Eguna dela medio, eta gaur egungo osasun-krisia kontuan hartuta, Getxoko udal-hilerriak bi-sita-ordutegia luzatu du, 09:00etatik 20:00etara (astelehenetik azaroaren 1era arte) eta Udaltzaingoak barru-tirako sarbidea, aparkalekuak eta zir-kulazioa kontrolatuko du bertan. Bi-siten iraupena 30 minututik gorakoa ez izatea gomendatzen da eta berta-

ratzen diren pertsonek maskara era-man beharko dute uneoro. Sarbidee-tan gel-hidroalkoholiko banagailuak eta hondakinen gaikako bilketarako kuboak egongo dira. Urriaren 31n eta azaroaren 1ean egongo dira garbi-keta-zerbitzuak zaindutako komun publikoak jarriko dira eta ezingo da erabili sarrerako ur-iturria. Ohiko elizkizuna bertan behera geratu da.

Manuel Gainza parke berria irekita dago; 1.300 m2 udalerriko bizila-gunen eskura egongo dira, irisga-rritasun unibertsalarekin, eta 10 bankurekin, lorategi-eremuko 655 m2-rekin eta 37 zuhaitzekin (parke zaharreko 18 zuhaitzen aurrean). Horiek abenduan landatuko dira, horretarako epe egokia delako. Zaz-pi paperontzi, iturri bat, eta argizta-pen berria ere ditu.Algortako zentroak, beraz, herrita-rren gozamenerako gune berri bat berreskuratu du, eta horrekin bate-ra, 2021eko lehen hilabeteetan 242 tokiko lurpeko aparkalekua irekiko da. Ostegun honetan bertan, uda-leko osoko bilkuraren gai ordenan proposatu da tarifen, eta aparkale-kuaren erabilera, funtzionamendu eta mantentze erregimena arautze-ko araudiaren onarpena (azkena ha-sierako eran). Aurrerantzean behar bezala iragarriko da plazak eskatze-ko epea.116 errotazio-plaza izango dira -1. eta -2. solairuan; 86 bizi direnentzat -3. solairuan eta 40 abonatuentzat -2. solairuan, erabilera mistoarekin, hau da, aldi baterako erabilera esklusibo-ko plazak (egoiliarren plazak) eta bereizi gabeko erabilerako plazak (errotazio-plazak eta abonatuak), Algortako merkataritza-sektorearen eskaera historiko bati erantzuteko.Egoiliarrek gehienez 4 urtez eduki-ko dute plaza (epe hori igarotakoan,

Manuel Gainza parke berria irekita AlgortanAparkalekua martxan egongo da 2021eko lehen hilabeteetan

zozketa egingo da berriro); errota-ziokoek, prezio bat ordainduta, aldi baterako erabiltzeko eskubidea es-kuratuko dute, eta ordaindutakoek iraupen luzeko erabilera-eskubidea,

esklusiboa izan ala ez.Partzelak gordeko dira desgaita-sunen bat duten pertsonentzat eta zazpi plaza ibilgailu elektrikoentzat, hasiera batean.

COVIDEN HEDAPENARI AURRE EGITEKO

ERANTZUNKIDETASUNA

Udalak na-b a r m e n d u nahi du beha-rrezkoa dela erantzunkide-tasunez eta e l k a r l a n e a n aritzea, gure udalerrian COVID-19 birusak uki-tutako pertsonen datuak ikusita.Getxon azken egunotan egonda-ko kutsatze datuei buruz ari gara, hain zuzen ere, eta horien ondo-rioz adierazi nahi dugu garrantzi-tsua dela Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko osasun-agintariek ja-rritako neurriak betetzea. Herritarrek ondo ezagutzen dituz-te neurri horiek eta aplikatzeko errazak dira:

• Maskara derrigorrez erabiltzea• Eskuen higienea areagotzea• Beharrezkoa den distantzia so-ziala mantentzea• Familiarteko eta aisialdiko topa-ketak gehienez ere sei lagunekoak izatea• Eta talde-pilaketak saihestea.Oso garrantzitsua da sektore, adin eta inguru guztietako kontaktu sozialak murriztea.

Data zehatz hauetan, kolaborazioa eskatzen diegu ere Domu San-tuko igandean Getxoko hilerrira joango direnei. Aste honetan, hi-lerria zabaltzeko ordutegia luzatu da; hala, 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, modu mailaka-tuan bertaratzeko, eta Udaltzain-goak sarbideak antolatuko ditu eta edukierak kontrolatuko ditu.Nahitaezkoa da banakako elkar-lana eta erantzukizuna erakustea getxoztar guztion mesederako, COVID birusaren kutsatzeari aurre egin ahal izateko.

Amaia AgirreGetxoko Alkatea

Komiki Jardunaldiak Romo Kultur Etxean (3. or.)

Proposamena: Tarifak BEZarekin

Arrunta09:30 - 20:00h

0,02€ / minutuko, 0,05€-ko multiploetan.

60´……………….………….. 1,20€90´……………………………1,80€120´…………………………. 2,40€180´…………………………. 3,60€240´…………………………. 4,80€300´…………………………...... 6€

Murriztua00:00 - 09:30heta20:00 - 23:59h

0,00625€ / minutuko, 0,05€-ko multiploetan.

60´……………….…………. 0,40€90´………………………….. 0,55€120´………………………… 0,75€180´………………………… 1,15€240´…………………………. 1,50€300´…………………………. 1,90€

Egoiliarrentzako hileroko abonamendua (3. solairua) 84,70€Eguneko abonamendua08:00 - 20:00h

181,50€

Goizeko abonamendua08:00 - 15:00h

133,10€

Arratsaldeko abonamendua15:00 - 22:00h

108,90€

Gaueko abonamendua20:00 - 08:00h

127,05€

Egoiliarrentzako eta abonatuentzako txartela ematea/berritzea 3€

Page 2: Kultur Etxean (3. or.) Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera … · 2020. 10. 29. · “Nuevo Comix Underground” hitzaldia, eta 19:30ean, “Cómic y rol, pasio bikoitza”

URRIAK 30 OSTIRALA Komiki Jardunaldiak. Romo Kultur Etxean, 17:30ean, Nacho Vigalondorekin topaketa: “Mis tebeos favoritos”; 18:30ean, “Nuevo Comix Underground” hitzaldia, eta 19:30ean, “Cómic y rol, pasio bikoitza” mahai-in-gurua.Kontzertua. Pablo Ríosen “Amor en tiempos de vi-rus” diskoaren aurkezpena, 20:30ean, Areetako Andrés Isa-si Musika Eskolan. Sarrera: 5€.

URRIAK 31 LARUNBATA Musikala. 18:00etan, Muxike-barriko Ereaga aretoan, “¡Re-cuérdame! El tributo a Coco”, Espainiako Antzerki Musikale-ko Konpainiarekin. Familiarra. Sarrera agortuak.Komiki Jardunaldiak. Romo Kultur Etxean, 12:00etan, ko-mikien aurkezpena: “Todas no-sotras”; 13:00etan, Sole Otero eta Ana Galverekin elkartzea; 17:00etan, euskarazko komi-kiaren inguruko hitzaldia, Mikel Begoñaren eskutik; 18:00etan, komikien aurkezpena: “Sub-normal. Una historia de acoso escolar”; 19:00etan, mahai-ingurua: “Leyendas del tebeo. Cómic infantil y juvenil en el recreo”; eta 20:00etan, José Luis Agredarekin topaketa: “El artista múltiple. Cómic, ilustra-ción y animación”.Ingurumen Aretoa. www.in-gurumenaretoagetxo.eus

AZAROAK 1 IGANDEA Zinematxiki. Muxikebarriko Areeta aretoan, 12:00etan, “Bihurri: jauretxetik kale gorri-ra”, adin guztientzat. Sarrera: 2,50€.Haur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Koko dragoi txikia oihanean”, gaztelaniaz, adin guztientzat. Sarrera: 2,50€.Musika Eskola Irekia. Kon-tzertua. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 19:00etan, Quiroga

laukotea: “Beethoven”. Sarre-ra: 12€ (dagoeneko salgai).Antzerkia. Emakumeak es-zenan zirkuitua. Romo Kultur Etxean, 19:00etan, “El resca-te”, Totum taldearen eskutik. Sarrera: 3€ (dagoeneko sal-gai).

AZAROAK 2 ASTELEHENA Erakusketa. Algortako Kultur Etxean Elena Gamarraren “Ilu-siones” (ehunak eta manda-lak). Hilaren 30era arte.

AZAROAK 4 ASTEAZKENA Musikaz ilustraturiko hi-tzaldia. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:30ean, “Luciano Pavarotti: prodigio y luz sonora”, “Cuando la mú-sica canta. Javier de Solaunen omenez” zikloaren barruan. Hizlaria: Mercedes Albaina. Sa-rrera: 3€.

AZAROAK 5 OSTEGUNA Liburu aurkezpena. Romo Kultur Etxean, 19:00etan, Be-goña Cigararen “Cinco décadas de una abuela teóloga” libu-ruaren aurkezpena, egilearen eskutik.

AZAROAK 7 LARUNBATA Kontzertua BERTAN BEHE-RA. Musikebarrin antolatutako "Ute Lemper: Rendezvous with Marlene"-ren kontzertua bertan behera geratu da.Ingurumen Aretoa. www.in-gurumenaretoagetxo.eus

AZAROAK 8 IGANDEA Getxoarte 2020: artista bat auzoan. Dantza-tailerra. Romo Kultur Etxean, 11:00-13:00 eta 15:00-17:00, Natalia Garciaren eskutik. 13 urtetik gorakoen-tzat. Dantza ezagutza izatea ez da beharrezkoa. Sarrera dohai-nik edukiera bete arte.Zinemabarri. Muxikebarriko Areeta aretoan, 12:00etan, “100% Wolf”: pequeño gran lobo”, adin guztientzat. Sarrera: 2,50€.Haur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Zapatos rojos y los siete trolls”, adin guztientzat. 2,50€.Ingurumen Aretoa. www.in-gurumenaretoagetxo.eus

LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK

- Salgai trastelekua Negu-rin. Tel.: 630 711 512.

- Salgai bigarren eskuko arropak, 38, 40 eta 42 neurriak, eta oinetakoak, 36. eta 37. zenbakiak. Egoera ezin hobean. Tel.: 94 430 05 64. Deitu 13:00etatik 15:00etara.

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

STAF

F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komu-

nikazio Sailak kaleratutako argitalpenada eta horretan udalari eta tokiko bizi -tzari lotutako albisteak eta informazio-ak agertzen dira astero.Komunikazio zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García.Erredaktoreburua: Itziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza. Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.

Urgull Kalea z.g., 4º. Tel. 94 466 03 20. 48991 Getxo.E-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao S.L.Inprimaketa: Bilbao Editorial Producciones S.L.U.Banaketa: Lantegi BatuakGordailu legala: BI-388-87

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Gizarte Kohesioko 39 elkartek 150.814€ jasoko dituzte

130.000 euroko diru-laguntza 18 kultur entitaterentzat

24 ibilbide osasuntsu

29.000€ ATFALentzat

Udalak 150.814€ banatuko ditu Getxoko 39 elkarteren artean, Gizarte Kohesio salia-rekin kolaboratzen duten en-titateentzako diru-laguntzen aurtengo deialdiaren barruan. 48.287€ zuzenduko dira hu-rrengo 17 erakunderen ohiko jardueraren funtzionamen-durako eta/edo mantentzeko: Acompaña Laguntzen, Ahida, Amesten, Asebier, Aspertxu, Berdintasuna, Bidea Eginez Elkartea, Bizkel, E-civis, Ar-gia Fundazioa, Beato Domin-go Iturrate Fundazioa, Fidias Fundazioa, Integrando Fun-dazioa, Ireki, Kosmopolis, San Nikolas parrokia eta Sikap.Beste 11 elkartek 11.000€ jasoko dute Getxoko udalerriarentzat

Kultur Etxeak 130.000 euro banatu ditu Getxoko zenbait kultur entitateren artean, horien ohiko jarduera gara-tzeko.Deialdia pasa den ekainean zabaldu zen eta guztira 20 taldek egin zuten eskabidea, eta horietatik 18k jasoko di-tuzte laguntzak. Deialdian kontuan izan dira egungo osasun-egoera eta horri au-rre egiteko hartzen diren neurriak, dirua banatzeko orduan.Honako hauek dira diru-la-guntza jaso duten kultur en-

Getxo Lagunkoia proiektuaren barruan, adin guztietarako egokia den udalerri baten alde lan egitea helburu duena, Getxon oinez, ibil-bide lagunkoiak izeneko liburuxka argitaratu da. 24 ibilbide osasun-garri eskaintzen ditu, bakarka edo taldeka egin daitezkeenak, beti ere segurtasun neurriak be-tez eta 60 urtetik gorako pertso-nei eskaintzen zaizkien kaleko eta online jarduera fisikoen osagarri gisa. Propostuatako ibilbideak deskonfinamendu-asteetan disei-natu eta udalaren webgunera igo zirenak dira eta liburuxkaren edi-zioak online sisteman sarbiderik ez dutenen artean zabaltzea erraz-teko da. Datozen egunetan libu-ruxkaren 1.000 ale banatuko dira udalerriko adinekoen zentroetan, Getxo Kirolaken bidez eta Getxo Lagunkoiak antolatutako jardue-retan. Udalaren webgunetik (https://www.getxo.eus/eu/envejecimien-toactivo) ere deskargatu ahal izan-go da.

interesgarriak diren proiektu zehatzak gauzatzeko: AECC, Aspanovas, ATECE, AVIFES, Elikagaien Bankua, Fekoor, Doble Sonrisa Fundazioa, Es-klerosi anizkoitza Fundazioa, Gizakia Fundazioa, Harrera Taldea eta Ulertuz.Gainera, proiektu esperimen-tal edo berritzaileen barruan, 3.000€ bideratuko dizkio San Nikolas parrokiari udalak. Per-tsona adinduengan partaide-tza eta zahartze aktiboa susta-tzea ezarrita dagoenak 42.500€ aurreikusten ditu Romo Ibar Nagusien Etxea elkartearen-tzat, eta Algortako Jubilatuen Elkartea-AJANErentzat eta Andra Mariko Urtealaiak el-kartearentzat 7.000€ bana.

titateak: Agurra Dantza Tal-dea, Antzezaleak, Anahata kultur elkartea, Aretxondo kultur elkartea, Berantza-gi euskal dantzen elkartea, Bentaranoa elkartea, Biotz-Alai abesbatza, Irutasun abesbatza, Ondarreta abes-batza, Eskuz-Esku abesba-tza, Garrobi, Itxartu Taldea, Itxas-Argia dantza taldea, Lilura abesbatza, Getxoko Filatelia elkartea, “Basoza-leak” Mikologia elkartea, Zasi Eskola Dantza Taldea eta Zozoak Abeslari Lagu-nen Abesbatza.

Honetaz gain, 24.000€ jasoko ditu Hijas de la Caridad enti-tateak, oinarrizko beharretan laguntzeko (jantoki soziala, dutxak eta ikuztegia), eta hez-kuntzaren arloan 8.027€ bana-tuko dira hurrengoen artean: Romo eskolako Gurasoen Eskolako elkartea, J.B.Zabala eskola, Zubilleta eskola, Romo eskola, Geroa Ikastola, Artaza Romo BHI eta Julio Caro Baro-ja BHI.Prestazio horiekin batera, uda-lak beste erakunde batzuekin lankidetzan jardun du, hitzar-menen eta zuzeneko lagun-tzen bidez.

Sahararen aldeko ATFAL el-karteari 29.000€-ko diru-la-guntza ematea onartu du Udalak, Tindoufen dauden Saharako errefuxiatuen kan-pamenduetan bizi den po-pulazioari laguntza emateko. Helburu nagusiak dira elika-dura segurtasuna bermatzea beharrezkoak diren elikagaiak erosita, eta bestetik, Hezkun-tza bereziko zentroak lanean jarduten jarraitzeko materialez hornitzea. Aurten ezin izan dira saharar adingabeak etorri familia ge-txotarrekin uda ematera (Opo-rrak Bakean programa), CO-VID-19ak eragindako egoera dela eta.

Page 3: Kultur Etxean (3. or.) Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera … · 2020. 10. 29. · “Nuevo Comix Underground” hitzaldia, eta 19:30ean, “Cómic y rol, pasio bikoitza”

“Quién anda en la playa”

Komiki Jardunaldiak Romo Kultur Etxean

Itxaso Díaz zuzendari getxoztarra saritu dute Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Jaialdian

“El rescate”ren antzezpena RKEn

"Ilusioak" tapiz eta mandalen erakusketa

Ohiko Komiki aretoa ezin izango den arren, gaur egungo osasun-egoera dela-eta, binetaren mundua Getxoko Komiki Jardunaldietan izango da. Bertan formatu txiki-ko ekitaldiak egongo dira, besteak beste, solasaldiak, mahai-ingu-ruak, aurkezpenak …

Egitaraua Romo Kultur Etxean egingo da eta ostiral honetan urriak 30, 17:30ean, Borja Crespo komikigile, zuzendari eta dibulga-tzailearen eskutik abiatu da, beldu-rrezko komikien inguruko Cómic eta Halloween izeneko solasaldian. 18:30ean Aroha Travé artista gaz-teak, Carne de cañón komikiaren egilea (Espainiako Komiki Kriti-kari eta Dibulgatzaileen Elkarteak Egile Berri Onenari emandako sa-ria), underground komiki berria-ren inguruko solasaldia emango du beste bi artistekin batera: Rosa Codina, Rompepistas lanaren egi-lea, eta Irene Márquez El Jueves aldizkariaren kolaboratzailea Te has pasado umore beltzaren sailean. Hitzaldi honek, 19:30ean, Cels Piñol eta Albert Monteys sortzai-le enblematikoak biltzen dituen mahai-inguru bati emango dio bi-dea, umorezko komikiaren azken erreferentea dena eta El Jueves al-dizkarian 2014ra arte egongo dena.

Larunbateko egitaraua 12:00etan hasiko da Higinia Garay eta Eliza-beth Casillas egileen eskutik. To-das nosotras bere eleberri grafikoa aurkeztuko dute, El Salvadorreko abortuaren kontrako legedi borti-tzaren ondorioak jasan izan dituz-ten lau emakumeren bizipenetan oinarrituta. Ordu bete beranduago, Ana Galvañ eta Sole Otero komi-kigileak izango dira protagonista Cómic de otros mundos beste herrie-tako komikiei buruzko topaketan.

Arratsaldean, 17:00etan, Mikel Begoña gidoilari bilbotarrak eus-karazko komikiaren inguruko hi-tzaldia emango du; 18:00etan, Sub-normal. Una historia de acoso escolar komikia aurkeztuko da, Iñaki Zu-bizarreta saskibaloi jokalari ohia-ren esperientzian oinarritutako lana, eta zinera eramango dutena, hain zuzen ere; 19:00etan Albert Monteysek eta El Hematocrítikok haurtzaro eta gaztaroko komiki klasikoei buruz hitz egingo dute eta, jardunaldiak ixteko, 20:00etan, topaketa bat izango da José Luis Ágreda Sevillako egilearekin, Romo Kultur Etxean erakusketa duena.

Egitarau osoa: www.salondelco-micdegetxo.net Covid-19agatik ezarritako neurri berriek egitaraua aldatzea eragin dezakete.

Itxaso Díaz zuzendari getxoztarrak irabazi du emakume batek eginda-ko lanik onenaren saria, La historia de todas nosotras dokumentalari es-ker. KCD gobernuz-kanpoko era-kundeak antolatzen du Film Sozia-lak Zinema Ikusezinaren Jaialdia, Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta beste erakunde batzuen lagun-tzarekin, hala nola udalarena. Dokumentalak El Salvadorko hiru emakumeren kontakizuna jaso-tzen du, abortu delitu bat egotzita euren oinarrizko eskubideak urra-tuta ikusi zituztenak eta, azkenean, hilketa larriagotuagatik espetxera-tu zituztenak, ospitalez kanpoko erditzeetan haurrak galdu ondo-ren.Itxaso Díaz Ikus-entzunezko Ko-

Hilaren 30ean eta 31n solasaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak … egongo dira

Datorren igandean, azaroak 1, 19:00etan, Totum konpainiak “El rescate” izeneko lana antzeztuko du Rke-Romo Kultur Etxean, “Ema-kumeak eszenan” zirkuituaren ba-rruan. Umore biziz eta errealitate dosi handiz egindako lana da. Sarre-ra: 3 euro.

Laburpena: Porrot egin duen ban-ketxeak langabezian dagoen aktore bat kontratatzeko beharra du: geldoa, etsia, bere buruari errua botatzeko eta bere buruaren aipu-galtzerako joera duena… Kopla-buruko egoki batentzako profil bikaina. Pertso-naiek eskura dauzkaten taktika guz-tiak erabiltzen dituzte, ez oso legez-koak, haien helburua lortzeko eta bere amesgaiztorik beldurgarrienean ere imajinatuko ez zuen azpilan ba-tean sartuta ikusiko du bere burua.

Algortako Kultur Etxeko era-kusketa aretoak, azaroaren 2tik 30era, Elena Gamarraren Ilusioak erakusketa hartuko du. Erakus-keta honen bidez, egileak tapi-zekin egindako ehungintzara hurbiltzen gaitu, baita hainbat mandaletara ere, hindu eta bu-disten erlijioetan sinbolo espi-ritualak eta erritualak osatzen dituzten objektuak. Mandalak ez dira erlijio hauetako esklusi-boak, beste kultura batzuek ere erabiltzen baitituzte, hala nola amerikar natiboak eta austra-liar aborigenak unibertsoaren eta osotasunaren sinbolo gisa. Artista honen sorkuntzetan for-ma, kolore eta material desber-dinak uztartzen dira.

Diego López Ruiz idazle getxotarrak bere azken eleberria aurkeztu du berriki: In-truso. Liburuak Angel izeneko mutil baten istorioa kontatzen du. Haren gurasoak ETAren eraso terrorista batean hiltzen dira. Ondorioz, Angelek burua galdu, bortizki jokatzen hasi eta psikiatriko batean sartzen dute. Han Luis ezagutuko du, haren istorioa kontatuko dion adineko gizon bat, eta gatzik gabeko bizitza bat infernu batean bilakatu daitekeela ikasten du. Osatzen denean, Angel CESIDen sartuko da, Espainiako inteligentzia zentroan, eta Jarrai gazte taldean sartuz lan egiteko aukera eman diote. Jakin gabe, esku-eskura izango du mendekua...

Diego López Ruizek “Intruso” aurkeztu du

munikazioan lizentziaduna da, horrez gain, bideogilea, dokumen-talista, proiektu parte-hartzaileen diseinatzailea eta egilea eta ikus-entzunezko komisarioa ere bada. Bizitza-istorioen diseinuan espe-zializatuta dago, baita narratiban

eta ikus-entzunezko alfabetiza-zioan ere. Ikus-entzunezko euska-rria lantzen du batez ere, eta horren bidez dokumentalak eta mikrobi-deoak egiten ditu, herrialde, ko-munitate eta kolektiboen memoria partekatua jasotzeko.

Page 4: Kultur Etxean (3. or.) Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera … · 2020. 10. 29. · “Nuevo Comix Underground” hitzaldia, eta 19:30ean, “Cómic y rol, pasio bikoitza”

Iritsi da musikal arrakastatsua “!Recuérdame! El tributo a Coco”

John Primerren kontzertua bertan behera geratu da

Pablo Ríosek “Amor en tiempos de virus” aurkeztuko du Areetan

Musika klasikoa

Algortan eta Areetan

“Kopla barik” zirkuituaren azken saioa

Muxikebarrin

Online prestakuntza saioak Euskaraldiari begira

Espainiako Musika Antzerki Kon-painiak ¡Recuerdame! El tributo a Coco musikala taularatuko du la-runbat honetan, hilak 31, Muxike-barriko Ereaga aretoan. Ikuskizu-na 18:00etan hasiko da eta sarrerak agortuta daude.Azken urteotan urriko azken gaua tradizio eta errituen nahasketa bihurtu da. Zalantzarik gabe, Me-xikoko “Noche de muertos” da horietako arrakastatsuena, bere koloreekin, pertsonaien karakteri-zazioarekin…Sarrerak txartelarekin erosi zituz-ten Getxotik kanpoko pertsonek (ondoko udalerrietakoek izan ezik) automatikoki jasoko dute itzulke-ta; txarteldegian erosi zituztenak leihatilatik pasatu ahal izango dira egungo konfinamendu-aldia amaitu ondoren.

Azaroaren 22rako Muxikebarrin programatuta zegoen John Pri-mer & The Real Deal Blues Banden blues kontzertua bertan behera ge-ratu da antolakuntzarenak ez di-ren arrazoiak direla eta. Artistaren kontratazio bulegoak horren berri eman du gaur bertan, eta, Getxo-ko saioaz gain, Espainiako birako gainerako kontzertuak ere bertan behera geratu dira, azken egune-tako osasun-egoeraren gaizkiago-tzea dela eta. Ikuskizunerako sarrerak txartelaz erosi dituztenei laster itzuliko zaie dirua ezer ere egin gabe. Eskudi-ruz ordaindu dutenak Muxikeba-rriko txarteldegira joan beharko dira dirua eskatzeko. Txarteldegia zabalik egongo da astelehenetik ostiralera honako ordutegi hone-tan: 10:00-13:00 / 17:30-19:30.

Ostiral honetan, urriaren 30ean, 20:30ean, Pablo Rios artista ge-txotarrak kontzertua eskainiko du Areetako Andres Isasi Musi-ka Eskolan, Amor en tiempos de virus lana aurkezteko. Disko/liburu formatuan argita-ratua, Amor en tiempos de virus lana “konfinamenduaren ordu-rik katartikoenen lekuko kon-plizea” da, bere arima salbatu zuten abestien erritmora, Iggy Pop-etik hasita Frank Sinatra-raino, Frantziako chanson-etik pasatuta. Gaztelaniara libre-

Quiroga hari laukoteak, Euro-pako belaunaldi berriko taldeospetsuenetako bat, Beethove-nen omenezko kontzertua es-kainiko du igandean, azaroak 1, Muxikebarriko Ereaga aretoan. Musika Eskola Irekia zikloaren barruan sartzen den emanaldi honetarako sarreraren prezioa 12€koa da.

Bestetik, asteazkenean, hilak 4, 19:30ean, Areetako Andrés Is-asi Musika Eskolan, Mercedes Albainak musikaz ilustraturiko hitzaldia eskainiko du Luciano Pavarotti: prodigio y luz sonora ti-tuluarekin. Hitzaldia Cuando la música canta. Javier de Solaunen omenez zikloaren barruan dago. Sarreraren prezioa 3€koa da.

Kopla barik bertso-zirkuituaren lauga-rren eta azken saioa, zeina Bizkaiko Bertsozale Elkarteak beste erakunde batzuen laguntzarekin antolatzen duen (hala nola Getxoko udala), Mu-xikebarrin egingo da abenduaren 20an, 18:00etan. Sarrerak dagoene-ko eskuragarri daude webgunean: www.bertsosarrerak.eus.Egun horretan txapeldun hauek igoko dira oholtzara: Arkaitz Esti-balles, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Fredi eta Xabi Paya ge-txoztarrak.Hainbat getxotarrek zirkuituan par-te hartzeaz gain, ALBE-Algortako Bertsolari Eskola arduratuko da aza-roaren 28an Plateruenan (Duran-gon) egingo den emanaldiko gaiak prestatzeaz.

Datorren azaroaren 20tik abendua-ren 4ra izango den Euskaraldiaren bigarren edizioari begirako online bidezko prestakuntza saioak izan-go dira hurrengo egunotan udale-rrian, herritarrak (AhoBizi, Belarri-prest) eta Ariguneak aldez aurretik prestatzeko. Azaroaren 20a iris-ten denean, ahalik eta testuingu-ru gehienetan, ahalik eta euskara gehien erabiltzeko, ahalik eta ero-soen sentitzea da asmoa.Tailerren (online, bat izan ezik) egu-tegia hau da: • Azaroak 3, 13:00etan: Getxoko el-

ki egokitutako bertsioak dira, ikuspegi bakar, sutsu eta su-rrealistatik. Bere letrek sorme-na, irudimena, ironia eta batez ere umorea adierazten dituzte.

karteei zuzendua• Azaroak 3, 13:30ean: Getxoko merkataritza eta enpresei zuzen-dua.• Azaroak 4, 9:15ean Getxoko ikas-tetxeei zuzendua (presentziala).• Azaroak 5, 17:00etan herritarren-tzat• Azaroak 10, 17:00etan herritarren-tzat• Azaroak 11, 17:00etan herritarren-tzatAurretiko izena ematea: [email protected] edota 688 65 30 42 telefonoan.

Ikuskizunerako sarrerak agortu dira

Imanol Loizaga getxotarraren “Qtenta Family” ekimenak “BBK Family. Esperien-tzia berritzaileak kontziliazioan” lehenengo lehiaketan hirugarren saria lortu du. “Qtenta Family” jarduera fisikoa, aisialdi osasungarria eta naturarekiko erres-petua sustatzeko jarduera da, eta gizarte-erantzukizuneko estrategiaren ba-rruan kontziliazio-jarduerak sustatu nahi dituzten enpresei, ikastetxeei, ikasleei eta haien familiei zuzenduta dago. Epaimahaiak nabarmendu duenez, "haurren Tratu Onaren irizpideak kontuan hartuta egiten da proposamena, eta familiek une honetan izan ditzaketen beharrak." Informazio gehiago: https://www.ima-noloizaga.com/qtenta-family/

Imanol Loizaga, “BBK Family” lehiaketan saritu dute

Page 5: Kultur Etxean (3. or.) Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera … · 2020. 10. 29. · “Nuevo Comix Underground” hitzaldia, eta 19:30ean, “Cómic y rol, pasio bikoitza”

Tamaina handiko zuhaitzak inausteko eta kaleetan lerrokatzeko denboraldia hasi da

Inausketa-denboraldia hasi da aste honetan, eta tamaina handi-ko zuhaitz handiei eta kaleetan lerrokatutako zuhaitzei eragingo die. Inausketa guneka egingo da eta, oraingo honetan, ez da lanik egingo haien kokapenagatik au-zokoei, trafikoari edo mugikor-tasunari eragingo dieten zuhai-tzetan. Berez, lanak, nagusiki, zuhaitzen osasun- eta segurta-sun-irizpideei jarraikiz eta lumi-nariak, etxebizitzak edo trafikoa oztopatzen den kasuetan egingo dira.Gaur egun, 14.602 zuhaitz ingu-ru daude Getxoko espazio publi-koetan. Erdia gutxi gorabehera, 7.366, kaleetan lerrokatuta daude, eta beste erdia, 7.236, berriz, ber-deguneetan daude. Ingurumeneko Hiri Zerbitzuen eta Ingurumen Kalitatearen Ar-loak emandako datuen arabera, inausketako hondakinen % 100a material birrindu gisa berrerabil-tzen da (2019. urtean, 880 tona). Inausketa-aldiak azarotik mar-txora dira beti.

InausketakKaleetan lerrokatutako zuhai-tzen inausketa modu sistemati-koan egiten da espaloietan ha-zitako espezie batzuetan, hots, adaburua kalterik egin gabe garatzeko aukera gutxi dutene-tan. Espezie horietan urte osoan zehar hazi diren adarrak moztu-ko dira, enbor nagusiaren egitu-

Lanak, nagusiki, zuhaitzen osasun- eta segurtasun-irizpideei jarraikiz eta luminariak, etxebizitzak edo trafikoa oztopatzen den kasuetan egingo dira

ra eta zuhaitzaren gurutzearen adar nagusiak bakarrik utziko dira. Platanoak (3.283), lizar-asti-garrak (410), ligustrumak, tama-rizak, etab.

Berdeguneetan eta kaleetan aske hazten diren zuhaitzen inauske-tari dagokionez, ez dira sistema-tikoak, espazioen segurtasuna zuhaitzaren egitura arriskuan jartzen badira egiten dira baka-rrik, baita luminariak, etxebizi-tzak etab. oztopatzen badituzte.

Behar-beharrezko kasuetan bakarrik egiten dira inauske-ta-lanak: beraz, ez dira egingo zuhaitzek garatzeko toki nahiko badute, apaindura-, ingurumen- eta gizarte-potentzial osora hel-du daitezen.

Inausketa horiek zuhaitzaren egi-tura egonkorra eta osasuna man-tentzeko irizpideekin egiten dira, eta espezie, adin, garapen-maila, kokapena eta hazkuntzako bal-dintzetara egokitu behar dira; gainera, kontuan hartu behar dira osasun-egoera, usteltze-fo-kuak edo beste edozein arazoren zantzurik badago.

Askotan 20 metro baino gehia-goko altuera duten zuhaitzak inausten dira. Mota horretako 150 inausketa egiten dira urtero, gutxi gorabehera, eta urtero an-tolatzen dira, inguruabar desber-

dinak kontuan hartuta, betiere arreta berezia emanaz auzokoek egindako eskaerei.

Kasu horietan bi inausketa-mota bereiztu behar dira:• Adaburua saneatzea: Apur-tuta, lehor edo gaixorik dauden adarrak eta inguruko beste adar batzuekin lehian daudenak ken-tzea. Azpiko adarrak eta, zuhai-tzaren simetria bilatuko denez, kokapenagatik berez sortzen di-ren hazkuntza-ohitura txarrak kenduko dira.• Adaburua murriztea: Arrisku-faktoreak murrizteko zuhaitz edo zuhaitz-multzo bati inausketa ez hain zorrotzak edo zorrotzagoak egitea aukeratuko da, hazkuntza ezaugarrien, asko hazi izanaren eta kokapenaren arabera. Apli-katzeko orduan ondo pentsatu eta hausnartu beharreko neurri gogorra da eta irizpide teknikoak kontuan hartu behar dira. Esku-hartze partziala adaburuaren zati batean bakarrik egin daiteke, teilatu, etxebizitza etab. kaltetzen baditu.

2019an, inausketari lotutako 131 abisu, kexa eta iradokizun jaso ziren (erdia beren-beregi lan hori egiteko idazki-eskaerak ziren). Guztira 38 kexa zenbatu ziren, eta inausketa-lan gehienak fatxa-dak ukitzeagatik edo lurzati pri-batuak hartzeagatik egin behar izan ziren.

Getxoblog … birtualaren XII.

edizioa

APNABIren aldeko

lasterketa solidarioa

Etorkizuna Mendi Taldearen

kamiseta berriak

Getxoblog jaialdiaren XII. edizioa azaroaren 7an, larunbata, egingo da modu birtualean, 12:00etatik 13:00etara, segurtasunaren alde eginez eta Getxoko eta inguruko etxe gehiagotara irits daitekeelarik.Getxoblog blogarien topaketa bat da, sare sozialetako, Interneteko eta jakintzako zale sutsuak, teknologia oinarri hartuta.Aurten, Covid-19ak eragindako trans-formazioak izango da gaia eta Twit-terren ere (#Getxoblog) eztabaida izango da. Ekitaldiaren jarraipena, izen-ema-tea eta informazioa:https://bit.ly/2TpBxXb

Aurten ere, Areetako Madre del Di-vino Pastor ikastetxeak lasterketa solidario bat antolatuko du. Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, seigarren edizio hau birtuala izango da. Dortsala (2 €) erosi nahi dutenak zentroarekin harremanetan jar dai-tezke, hemen: [email protected] salmentari esker bilduta-ko diru guztia APNABI elkartera bideratuko da, Autismoaren Espek-troko Nahasmendua duten pertso-nen Bizkaiko familiak biltzen ditue-na. Jasotzen diren argazki eta bideoekin bideo bat egingo da eta ikastetxea-ren sare sozialetan partekatuko da azaroaren 13an.

Etorkizuna Mendi Taldeak kamiseta identifikagarriak enkargatzea era-baki du berriro. 2018an egin zituzte-nen berdinak izango dira. Kamiseta teknikoak dira, gorriak, serigrafia zuriarekin (klubaren izena aurrean eta ezkutua atzean), S, M, eta L neu-rrietan (mutilentzat, XL ere bai). Bazkideek 5 euroren truke eskuratu ahal izango dituzte (gainerakoek 10 eurotan).Erosi beharreko kamiseta kopurua eta neurriak ahalik eta gehien zehaz-tu ahal izateko, klubak formulario bat betetzeko eskatu du: https://forms.gle/i7ZZCTi983dtgQVZ9Eskaera egiteko azken eguna aza-roaren 2a da.

Page 6: Kultur Etxean (3. or.) Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera … · 2020. 10. 29. · “Nuevo Comix Underground” hitzaldia, eta 19:30ean, “Cómic y rol, pasio bikoitza”

Udal talde politikoen iritziaGETXO, KIROL-ERANTZUKIZUNAREN ERREFERENTZIA BAITA ORAIN ERE

Udaletxeko Herritarren Arreta-rako Bulegoak ateak itxi zituenetik —oraindik ez dakigu itxiera hori behin betikoa izango den ala ez—, egiaztatu dugu murrizketak egi-ten ari direla baita diru-bilketari buruzko gaien inguruan herrita-rrei arreta emateko zerbitzuan ere. Askok jotzen du udalarengana ar-tatuak izango direnaren esperoan, baina, askotan, langile faltagatik,

telefono-deiak ez du erantzunik ja-sotzen. Horrez gain, Andra Mariko bulegoa itxi egin da, eta udal-gestio guztiak bi espaziotan zentralizatu dira; non, langileek ezin dioten es-kaerari erantzun eta pertsona ba-koitzari merezi duen patxadarekin erantzun. Getxoko herritarrek ka-litatezko arreta izateko langile eta bulego gehiago eskatzen jarraituko dugu. Kontaktua: 944660290.

Hezkuntza ezinbesteko motorra dugu gizartea eraldatzeko. Gure lehentasuna hezkuntza-eskubidea bermatzea da. Horretarako, ingurune seguruak sustatzeko neurriak hartu ditugu, eskola denona delako: ikas-leena, familiena, ikastetxeena eta ad-ministrazio publikoena. Krisialdi honen aurrean, non pande-miaren ondorioz hezkuntza-arrakala handitu egin den, udal-gobernua ikastetxeen eskutik lan egiten ari da, gure eskumenen esparruan betiere: udal-espazioak lagatzeko, ikaste-txeetako garbiketa eta desinfekzioa areagotzeko, sarrerak eta irteerak

kontrolatzeko…Gainera, Adikzioen Prebentzio Zerbi-tzuak hainbat eskola-tailer jarri ditu abian, lehen eta bigarren hezkuntzako hainbat mailetako ikasleei zuzendu-takoak, baita urteko azken hiruhile-koan eskainiko den Familia Eskola ere. Tailer horietan pandemia-egoeran garrantzitsuak diren gaiak jorratuko dira, hala nola hezkuntza emozionala, bullying-a, sare sozialen erabilera, jo-koa, alkohola eta beste droga batzuk. Era berean, gizarte-larrialdiko pres-tazioen eskaera osoari erantzuteko kreditua gaitu da, hezkuntza-arloko gastuetarako direnak barne.

Getxoko EH Bildutik gure herrian mugikortasuna hobetzeko plana egin dugu, 20 neurri baino gehiagorekin. Gure proposamena argia da: herriaren erdigunean oinezkoei protagonismo handiagoa eman nahi diegu. Bidegorri-sareari benetako bultzada eman nahi diogu. Getxoko inguru natural eta ber-degune guztiak babestu nahi ditugu. Besteak beste, Getxoko “eraztun-ber-dea” sortzea proposatzen dugu, Azko-rritik Larrañazubira (Mimenaga ere be-rreskuratuz) eta Galeatik Zugatzartera (parkea handituz).Bidegorri-sareari dagokionez, ez dugu partxe gehiagorik nahi. Algortako goi-ko eta beheko aldea lotzea proposatzen dugu, Andra Mari lotzea Maidagan ka-letik, Errotatxun bidegorria sortu Beran-gorekin lotura egiteko, Bilbora joateko

bidegorriari lehentasuna ematea era-kunde ezberdinetan, eta abar. Horrez gain, bizikletak erosi edo konpontzeko dirulaguntzak ematea nahi dugu, Ge-txobizi sistema hobetzea, aparkaleku gehiago ezartzea eta abar.Garraio publikoaren arloan, gure pro-posamen nagusia honakoa da: “Getxo-busa” sortzea Getxoko auzo ezberdinak lotuz, batik bat Andra Mari, Oikosa edo Fadura bezalako guneak.Aparkalekuen kudeaketa Getxon ne-gargarria izaten ari da, horren adibide dira hutsik dauden Ibarbengoa edo San Nikolas. Azken horretan alokairu siste-ma merkea eta hilabetekoa sortzea pro-posatzen dugu, eta Romon, Gobelaurre azpian aparkalekua sortzeko aukera az-tertzea proposatzen dugu, beti ere par-kea errespetatuz.

GETXON MUGIKORTASUNA HOBETZEKO20 PROPOSAMEN

ZUGAZARTEKO BIDEGORRIA BEREHALA EZABATU

GETXON KALITATEZKO ARRETA-ZERBITZUA BEHAR DUGU HERRITARRENTZAT

COVID-19 LEHENTASUNAK: HEZKUNTZA

Gobernu-taldeak Zugazarteko etorbidean jarri duen bidegorria berehala kentzeko eskatzen du PP alderdiak. Gure alderdiak, baita auzotarrek ere, hilabeteak dara-matzagu EAJk hausnartu eta bide-gorria kendu dezan eskatzen. Utz diezaiotela esperimentuak egitea-ri. Nahikoa probaldi izan dugu dagoeneko, eta argi eta garbi ikusi da bidegorria eraginkorra ez dela

eta nekez erabiltzen dela. Hutsik dagoen errai bat da, non, gainera, azkenaldian istripuak gertatzen ari diren. Hori guztia dela eta, inolako zalantzarik gabe baieztatu dezakegu errai hori ezabatzeko es-kaera jendetsua dela. Hala ere, zo-ritxarrez, iraileko osoko bilkuran eskaera hori aurkeztu genuenean, EAJk ezezkoa eman zuen beste behin ere. #esnatugetxo

Aisialdi osasungarria, jarduera fisi-koa eta kirol-praktika dira EAJ-PNVk Getxon dituen jarduera-ardatzak, ez soilik legegintzaldi berri honetan, baita gure herriaren arestiko histo-rian edo azkenaldiko ibilbidean ere. Hala azpimarratu dugu hauteskun-de-programaren konpromiso honetan: “Getxo, Bizkaiko Badiako kirolaren hiria”. Aisialdi osasungarrirako, jar-duera fisikorako eta kirola praktika-tzeko espazio publikoak, hala nola etorkizuneko Fadurako parkea, zeina Thinking Fadura prozesu parte-har-tzailearen bidez diseinatua izan den. Oinarri-kirola, kirol-jarduerak eta adin guztietarako ariketa fisikoa dira gure funtsezko konpromisoa. Izan ere, kirola eta jarduera fisikoa denon bizi-garapenerako ezinbesteko balia-bideak direla uste dugu. Horren bidez, hainbat balioren transmisioan hezten dira herritarrak, hala nola errespetua, elkartasuna, konfiantza eta talde-lana. Gizarte-kohesio eta integrazio eredu horrek parte hartzea sustatzen du uda-lerriaren bizitzan, alde batetik, eta lan-kidetza, bestetik, getxotarren artean ohitura osasungarriak eta ongizatea

bultzatzen dituzten eragileekin”.Horren adibide argia da, esaterako, Ge-txo Kirolakek eta Getxo Lagunkoiak antolatu duten kalean ariketa fisikoa

egiteko programa, 60 urtetik gorako nagusiei zuzendutakoa, covid-19aren ondoriozko ziurgabetasun-egoera go-rabehera eskaini egin dena. Baita Getxo

Oinez, 1000 pausu baietz ekimena ere. Edo Getxo Kirolakek aire zabalean ki-rola eta jarduera fisikoa egiteko dau-kan eskaintza zabala, hainbat moda-litatetan banatutakoa, zeina Getxoko kirol-kluben laguntza baliotsuarekin egiten den. Azken horiek buru-bela-rri ari dira lanean haurren, gazteen eta nagusien segurtasuna bermatze-ko. Aire zabaleko jarduera fisikoak eta kirolak eragin oso positiboa dute udaberri honetan konfinamendu lu-zea egin behar izan dugunon osasun fisikoan eta psikologikoan. Horrez gain, covid-19aren bilakaera-ren ziurgabetasuna aintzat hartuz, Getxo Kirolakek online klaseak es-kaintzeko programa bat aurreikusi du, entrenamendu pertsonalizatue-kin eta etxean ariketa fisikoa egiteko azalpen-bideoekin, egungo egoera zailak txarrera egin eta pertsonen arteko interakzioa murrizteko neu-rriak hartu behar izanez gero baliatu ditzagun. Hortaz, erantzukizunez eta zorroztasunez jokatu dugu, Ge-txoko herritarren ongizatea zaintze-ko eta haien osasuna ahalik eta on-doen bermatzeko.