Zer ote? Txokolatea,€¦ · Ideia hori elkartasun proiektu bihurtu dute Galder Izagirre...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 862. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 11 Lautada zuri batean gizon zorrotz bat letra-goldean; nahiz eta odol urdinekoa izan, lan eta lan etengabean. Zer ote? m a n t a n g o r r i Erantzuna: Bolaluma. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). KIKARAKADA PROIEKTUA Txokolatea, elkartasunerako bide

Transcript of Zer ote? Txokolatea,€¦ · Ideia hori elkartasun proiektu bihurtu dute Galder Izagirre...

Page 1: Zer ote? Txokolatea,€¦ · Ideia hori elkartasun proiektu bihurtu dute Galder Izagirre argaz-kilariak, Gaizka Izagirre Gaztezulo aldizkariko zuzendariak eta Oraitz Gartzia Zaporeak

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 862. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 11

Lautada zuri batean gizon zorrotz bat letra-goldean;nahiz eta odol urdinekoa izan,

lan eta lan etengabean. Zer ote?

m a n t a n g o r r iErantzuna: Bolaluma.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

KIKA

RAKA

DA PRO

IEKTUA

Txokolatea,elkartasunerako bide

Page 2: Zer ote? Txokolatea,€¦ · Ideia hori elkartasun proiektu bihurtu dute Galder Izagirre argaz-kilariak, Gaizka Izagirre Gaztezulo aldizkariko zuzendariak eta Oraitz Gartzia Zaporeak

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 11 berria

ZORiON AGURRAK

Zorionak, Marko. Eta jakin-mina handitu dadila zurekin batera.

Zorionak, Laida, jada 5 urte etxera iritsi zinela.Jarraitu horrela, gure Elsatxoa. Mila musu etxekoen

partez.

Lau urte gure bizitzak kolore berriz margotzen hasi zinenetik.

Musu erraldoi bat, Elaia, eta urte askotarako!

Zorionak, Elene! Ostiralean 6 urte. Ondo-ondo pasazure eguna, eta muxu handi bana etxeko guztion

partez. Eki, Maule, aitatxo eta amatxo.

Zorionagurrak argitaratu ahal izateko,gogoan izanmezuakasteartearratsaldeabaino lehenjaso beharditugula.Asteartetikaurrerajasotzen direnmezu guztiakhurrengoastekozenbakianargitaratukoditugu.

Page 3: Zer ote? Txokolatea,€¦ · Ideia hori elkartasun proiektu bihurtu dute Galder Izagirre argaz-kilariak, Gaizka Izagirre Gaztezulo aldizkariko zuzendariak eta Oraitz Gartzia Zaporeak

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 11

ZU ERE ARTiSTA

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

Kaixo, MANTANGORRIko lagunok! Mairi Maya naiz, eta

Gabonetan marrazki hau egin dut. Espero dut asko gustatzea.

Besarkada bat!

Kaixo! Haizea naiz, eta Iruratik idazten dizut. Tximeleta bat, bi

lore eta bi bihotz berde marraztu ditut. Espero dut nire

marrazkia gustatzea!

Kaixo, MANTANGORRI! Irati Lasa Ormazabal naiz, etamarrazki hau egin dut zuentzat. Ea gustuko duzuen!

Urte berri on denei! Gu Auza, Mikele, Naxara, Eider, Iraide, Irati gara, etaElizondotik mezu hau igortzen diegu Mari Domingiri eta Olentzerori, gure bi lagunen partetik:

txikitatik zuen etorreran parte hartu dugu. Institutura joan gara, baina zuekin egon nahi genuen

berriz ere. Esker mila zuen harrera goxoagatik eta opariengatik, duda gabe.

Aupa, eta urte berri

on! Gu Amalur,Katixa, Haizeaeta Elene gara.

Elizondon harrera

egin genien Mari

Domingiri eta

Olentzerori. Gu

dantzari taldean

geunden, eta kantatu

ere egin genien. Gero,

muxuak eman, eta

gurasoekin etxerat.

Esker mila, bikote,

xarmanki portatu

zarete gurekin. Heldu

den urte artio; gu

hortxe egonen gara.

Page 4: Zer ote? Txokolatea,€¦ · Ideia hori elkartasun proiektu bihurtu dute Galder Izagirre argaz-kilariak, Gaizka Izagirre Gaztezulo aldizkariko zuzendariak eta Oraitz Gartzia Zaporeak

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 11 berria

ERREPORTAJEA Kikarakada proiektua

Kikarakada egitasmoa hiru oinarriren bueltan eratuta dago: txokolate kikarakadak, haurrak etaerrefuxiatuak. Elementuak uztartuz, kikara solidarioak eta liburu bat aurkeztu dituzte. GalderIzagirre, Gaizka Izagirre eta Oraitz Gartzia dira egitasmoaren sustatzaileak. Katiluak eta liburuaksalduz Lesbosen bizi diren haur errefuxiatuentzako hezkuntza baliabideak lortzea dute helburu.

Kikarakada proiektuko kideak Lesbosen

egon ziren, eta txokolate jana antolatu zuten

hango haurrentzat. KIKARAKADA PROIEKTUA

Txokolatezkoelkartasun irriak

Page 5: Zer ote? Txokolatea,€¦ · Ideia hori elkartasun proiektu bihurtu dute Galder Izagirre argaz-kilariak, Gaizka Izagirre Gaztezulo aldizkariko zuzendariak eta Oraitz Gartzia Zaporeak

m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 11

Dirua lortzeko, katiluak eta liburuak saltzen

ari dira Kikarakada proiektuko kideak. Oraingoz

erantzun ona jaso dute. KIKARAKADA PROIEKTUA

Kikara bat. Txokola-tez betetako kikaraketsua. Kikara es-kuetan, haur bat;eta, edan ondoren,irribarrea ahoan.

Keinu txikien indarra adieraz deza-ke ekintza sinple horrek; haur ba-tek katilu bat txokolate hartzeansentitzen duen poza, «bizipozarenelikagai unibertsalaren» indarra.Ideia hori elkartasun proiektubihurtu dute Galder Izagirre argaz-kilariak, Gaizka Izagirre Gaztezulo

aldizkariko zuzendariak eta OraitzGartzia Zaporeak elkarteko kideak.Hiruren gaitasun eta asmoak ba-tuz prestatu dute Lesbos uharte-an (Grezia) bizi diren haur errefu-xiatuei hezkuntza baliabideak es-kaintzea helburu duen egitasmoa.Kikarakada izena jarrita, katiluaketa liburuak saltzeari ekin diote,lortutako dirua Lesbosen elkarta-sun keinu bihurtu nahian.Txokolatea, errefuxiatuak eta

haurrak. Hiru elementu horiek ba-tuta sortu ditu Kikarakada proiek-tuak egitasmoa aurrera eramanahal izateko bi euskarri fisiko. Ba-tetik, Kikarakada hitza hizki zurizidatzia duten katilu laranjak salgaijarri zituzten iazko azaroaren 1ean.Oraitz Gartziak esplikatu du kati-luen diseinua ez zela ausazkoaizan: «Kikarak elkartasun sinbolobihurtu nahi ditugu. Laranja kolo-rea ere ez da kasualitatea; izanere, errefuxiatuak erreskatatzekoerabiltzen diren salbamendutxalekoen kolorea da laranja».Katiluak salduz lortutako di-rua liburu bat egiteko erabilizuten. Liburu hori Durangoko54. Azokan jarri zuten salgaiestreinakoz, eta hor jaso di-tuzte Euskal Herriko txokoguztietako 47 idazle, kaze-tari, bertsolari eta musika-riren testuak, hamazazpierrezetarekin batera.Ekarpena egin dute Har-kaitz Cano idazleak, Fer-min Muguruza musika-

riak, Ane Irazabal kazetariak etaMiren Amuriza bertsolariak, beste-ak beste. Errezetak proposatu di-tuzte, adibidez, Juan Mari eta Ele-na Arzakek eta Pedro Subijanak.Denek izan dute ardatz txokola-tea. Sukaldariek, errezetak propo-satuz; eta testuen egileek, berriz,txokolatea, haurrak eta errefuxia-tuak oinarri hartuta prestatu di-tuzte idatziak. Liburuaren egituraren bidez,

adin guztietako herritarrei esplika-tu nahi izan diete Lesbos uhartekohaur errefuxiatuek pairatzen du-ten egoera: «Hasieran, nik neukEuskal Herriko haurrei txokolateaedaten ateratako argazkiak daude;bigarren atalean, berriz, Lesboskoegoera gatazkatsua esplikatzensaiatu gara, eta, ondoren, Lesbos-ko haurren argazkiak daude, txoko-latea edaten», azaldu du Galder Iza-girre argazkilariak. Hain justu, joanden urteko ekainean bidaiatu zu-ten Lesbosera egitasmoaren ardu-radunek, hango errealitatea isla-tzen duten irudiak lortzeko. Txoko-late jan bat antolatu zuten irlakoerrefuxiatu zelai batean bizi direnhaurrekin. «Hiru egun pasatu geni-tuen han, baina oso biziak izan zi-ren; bazirudien hiru hilabete pasa-tu genituela», kontatu du Zapore-ak-eko kideak. Moria kanpalekuanegin zuten jarduera, Refugees forRefugees elkartearen bitartez.Urtebete da proiektua martxan

jartzeko batzen hasi zirenetik, etahiru hilabete eskas dirua batzeariekin ziotenetik. Epe horretan,8.000 euro inguru eskuratu eta1.000 katilu saldu dituzte. Katilueta liburu salmentez gain, elkarteeta eragile zenbaitek diru ekarpe-nak egin dituzte proiektua babes-teko. Gartziak uste du EuskalHerria herri solidarioa dela oro har,eta hortaz jabetu dela Zaporeakelkartean lanean pasatutako den-boran. «Zaporeak-en helburua Gre-zian dauden errefuxiatuak lagun-tzea da, eta, gero, Euskal Herrianbozgorailu lana egitea; hiruronerronka pertsonal bat izan da Kika-rakada elkarlanean jaiotakoa».2016tik dihardu Zaporeak elkarte-ak Grezian bizi diren errefuxiatuaklaguntzeko proiektuak garatzen,

batik bat elikagai banaketarenbidez.

Hurrengo urratsak

Gaur-gaurkoz, baliabideak biltzenjarraitzen dute, oraingoz diru for-matuan, eta bukaera data zeha-tzik ez dute oraindik. Halere, dago-eneko hasieran markatutakozenbait asmo aldatu egin dira. «Zir-kulua nola itxi pentsatu behardugu orain; egoera oso aldakorraeta ezegonkorra da Lesbosen:ezin dugu erabakia orain hartu»,zehaztu du Izagirrek. Izan ere,proiektua publikoki aurkeztu zute-nean bi eragin eremu zehaztuzituzten: Lesbosko Pikpa kanpa-mentu ez-ofiziala eta Refugees forRefugees elkartea. Orain, egoeraaldatu egin da. «Gure asmoa zenLesbosera beste bidaia bat egiteabi proiektu horiei dirua pertsonalkiemateko; baina egoerak gainezkaegin du irlan, eta ez dakigu gu harabueltatzen garenean zerekin egin-go dugun topo». 10.000 euroko langa jarri dute

kikarek eta liburuek sortutakogastuei aurre egiteko. Hortikaurrera lortzen duten diru guztianola edo hala Lesbosko haurrenhezkuntza sustatzeko baliatukodute.

Informazio gehiago:www.kikarakada.eus

Page 6: Zer ote? Txokolatea,€¦ · Ideia hori elkartasun proiektu bihurtu dute Galder Izagirre argaz-kilariak, Gaizka Izagirre Gaztezulo aldizkariko zuzendariak eta Oraitz Gartzia Zaporeak

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 11 berria

DENBORA-PASAK

1.Koloreztatu. Margotuezazu goiko irudia, zatibakoitzak duen zenbakiarenarabera. Denakbetetzean, zeranimalia agertu da?

Horia1

Urdin iluna2

Gorria3

Beltza4

Berdea5

Marroia6

Laranja7

A

C D

F

B

Itzalak. Loreontzieder bat egin duMireiak arte

eskolan, baina,gordetzean,gainerakoenloreontziekinnahastu da.Jakingozenuke itzalhauetatikzein dagokionMireiaren loreontziari?

2.

E

Page 7: Zer ote? Txokolatea,€¦ · Ideia hori elkartasun proiektu bihurtu dute Galder Izagirre argaz-kilariak, Gaizka Izagirre Gaztezulo aldizkariko zuzendariak eta Oraitz Gartzia Zaporeak

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 11

3. Sinonimoak. Sinonimoakikasten ari da Ikerne euskarakoklasean. Irakasleak etxean ariketa bategiteko eskatu dio. Lagundukodiozu esanahi berekohitzak binaka lotzen?

Erantzuna: 1.- Hontza. 2.- D. 3.- Zelatari-espioi, zizare-har, finko-aldagaitz, setati-temoso eta benta-ostatu.

zelatari aldagaitz

zizare espioi

finko ostatu

setati har

benta temoso

Almudena CidGIMNASTA OHIA ETA IDAZLEA

«Istorioa neureesperientzianoinarritua dago»

Zure kirol ibilbideanoinarritutako bi liburu atera dira,euskaraz. Ilusiorik egin dizu? Bai, guztiz. Aurretik, nire kirol ibil-bidearen inguruko liburu guztiakgazteleraz kaleratuak zeuden.Iazko urtean, ordea, Alberdaniaeuskal editoretik deitu ninduten.Gasteiztarra izanik eta nerabeza-roa Euskal Herrian igarota, lehen biliburuak euskaraz itzultzeko pro-posamena egin zidaten. Ideiaparegabea iruditu zitzaidan. 13urterekin Madrilera joan nintzenezeta euskara galdu nuenez, nirekirol ibilbidea euskaraz irakurtze-ko aukera dut. Nire ametsa izanda. Zer kontatzen duzu?Gimnastika erritmikoan gazte-gaz-tetatik hasi eta erretiroa hartu ar-teko kirol ibilbidea laburtzen dut.Istorioan, entrenamenduetan,etxean, lehiaketetan eta lagunekinizan nituen momentu onak etazailak biltzen ditut.Istorioan kontatzen duzun guztiabenetakoa da?Olympia pertsona nagusiaren sen-timenduak eta Olinpiar Jokoetakogertaerak neure esperientzian oi-narrituak daude. Egia da abenturasortzeko fikzio apur bat egin du-dala, nire kirol ibilbidea ez baitzenguztiz polita izan. Esaterako, be-netakoak diren hiru pertsonaiakbatu eta pertsonaia bakarra sortudut, istorioari bizitasun handiagoaemateko. Zure ibilbidean izan zenituenbizipen ilunak bere horretankontatu dituzu?

Haurrentzako liburuak direnez,istorioa oso ondo dago egokitua.Azken batean, nire kirol ibilbideairakurtzean ez zaie arrotza egingo.Adibidez, Olympiak epaileekingatazka bat izatea gimnastabatek eguneroko bizitzan izatenduen gertaera bat da. Bestalde,gorputzaren aldaketei eta elika-duraren arazoei dagokienez, nikbizi izan nituen moduan konta-tzen ditut. Gai horietaz hitz egi-nez, normalizatzeko bide ematendu. Olinpiar Jokoetan lau finaletanlehiatu den gimnasta bakarrazara. Bada zerbait, ezta?Txikitatik erakutsi digute txapel-dunak bakarrik lor dezakeela arrakasta. Era berean, bideangeratu direnak baztertu etagutxietsi egiten ditugu. Hori izanda nire kasua. Ni ez naiz inoiz txapeldun olinpikoa izan. Gimna-siaren betiko irudia apurtzeagatikezagutzen naute askok. Horiekhorrela, istorioan saiatu naiz besteengandik ezberdina etabakarra izateko mezua helaraz-ten.

AZOKA LIBURUA

d Izenburuak: ‘Olympia, puntera

beltzak’ eta ‘Olympia, pauso bat

gehiago’.

d Egilea: Almudena Cid

d Itzultzailea: Mitxel Murua.

d Marrazkiak: Montse Martin.

d Orrialde kopurua: 180na

orrialde, koloretan.

d Adina: 9 eta 12 urte

bitartekoentzat.

d Argitaletxea: Alberdania.

Page 8: Zer ote? Txokolatea,€¦ · Ideia hori elkartasun proiektu bihurtu dute Galder Izagirre argaz-kilariak, Gaizka Izagirre Gaztezulo aldizkariko zuzendariak eta Oraitz Gartzia Zaporeak

berria

JOLASA

Azeria etaantzarakBi lagunek jolas dezakete aldi bakoitze-an jolas honetan. Irudian ikus daite-keenaren moduko taula bat behar da,eta baita kolore bateko hamazortzi fi-txa (antzarak) eta beste kolore batekobat ere (azeria). Hasteko, irudian ageriden bezala kokatu behar dira fitxak. Aze-riak nahi duen norabidean mugi dezake berefitxa. Antzarek, berriz, aurrerantz edo diago-nalean soilik egin ditzakete mugimenduak;inolaz ere atzera. Azeriak antzara bat harra-pa dezake bere gainetik salto eginez hurren-go lekua hutsik baldin badago. Eta, gainera,salto bat baino gehiago ere egin ditzaketxanda bakoitzean nahi izanez gero. Azeriakharrapatzen dituen antzarak taulatik kendu

beharko dituzte jokalariek. Aze-riak hamabi antzara harrapatzealortzen duenean irabaziko dupartida. Aldiz, azeria mugitu ezi-nik geratzen baldin bada, antza-rek irabaziko dute partida.

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 11

m a n t a n g o r r i

DATUAK

Kontinentea: Europa (Islandia). Adina: 10 urtetik gora. Materiala: Taula eta fitxak(kolore bateko hamazortzi etabeste kolore bateko bat).Lantzen dituen

alderdiak: arreta,kontzentrazioa eta estrategia.Oharra: jolaserakobeharrezkoa den materialaeskulan baten bidez egindaiteke. Esaterako, taulabuztinez egin daiteke, etabolak, berriz, kanikak izandaitezke.Iturria:Munduko jolasak(Txatxilipurdi).Webgunea:

www.txatxilipurdi.com