BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri...

40
180. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko IRAILA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA MARINA PROTS, TXERNOBILGO HAURRA 25 URTE JOAN DIRA 1984an irabazi zuen Telmo Deunek lehen Kontxako Bandera. Protagonistekin gogoratu ditugu egun haiek B A LEI K E

Transcript of BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri...

Page 1: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

180. ZENBAKIA. EURO BAT2009ko IRAILA

www.baleike.com

ZU

MA

IAK

O H

ILA

BE

TEK

AR

IA

M A R I N A P R O T S , T X E R N O B I L G O H A U R R A

25 urte joan dira

1984an irabazi zuen Telmo Deunek lehen Kontxako Bandera. Protagonistekin gogoratu ditugu egun haiek

BALEIKE

Page 2: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com
Page 3: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 3

BALEIKE180a

Za

La j

. car

ballo

herri aldizkariaForonda kultur etxeaOdieta, 2tel.: 943 86 15 45e-maila: [email protected]

ArgitaratzaileaBaleike kultur elkarteae-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda Serrano

Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue, abelin linazisoro, ainara lozano lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet, Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio eta Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitateatel. 943 86 15 [email protected]

Inprimategiaantza inprimategia(lasarte-Oria)Tirada800 alelege gordailua: SS-405/94iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

8baleike+

amets gorria

4erreportajeaFrontoiaren KorapiLoa asKatZeKo Bidean

19argazkitanpostaLaren iFrentZua

25erretratuamarina prots

31zumaiegipuntanoeta eta eLorriaGa

34olarro egunaZortZi errodun Festa

Page 4: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

4 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

Frontoiaren KorapiLoa asKatZeKo Bideantestua: GorKa ZaBaLeta

Page 5: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 5

Salbidek ezin duenez bere garaian frontoia eraikitzeko

hartutako konpromisoa bete, lur eremu bat emango dio

Udalari frontoiaren kostuaren ordainetan. Mamitzen ari den

akordio horri esker, Ardantzabiden eraikitako etxebizitza

blokeen lehen erabilera baimena lortuko luke Salbidek, eta

frontoia eraikitzen hasteko modua izango luke Udalak lur

eremu horren balioari esker.

Ia bi urte joan dira Odietako pilotalekua erai-tsi zenetik. Agindutako pilotaleku berriaren arrastorik ez, eta, denborak aurrera egin aha-la, kezka areagotu da herritarren artean. Pun-tista profesionalen lorpenak bezain ohikoak bihurtu dira azkenaldian frontoiaren aldeko aldarrikapenak. Ez da gutxiagorako, hainbes-te harribitxi eman duen harrobia arriskuan ikusten baitute. Duela urte batzuk Udalak agindutako pilotaleku luzea bete ezin izan den hitzarmen urbanistiko batean korapilatu-ta gelditu da. Badirudi, ordea, auzia konpon-tzeko bidean izan daitekeela.

2003ko otsailaren 19ko hitzarmen urbanis-tikoa

Frontoiaren auzia ulertzeko ezinbestekoa da Salbide etxebizitza sustatzaileak eta Uda-lak 2003an sinatutako hitzarmen urbanistiko-ra jotzea. Gogoan hartu behar da oparotasu-naren garaiak zirela, eskaria izugarria zela eta sustatzaileek inolako arazorik gabe saltzen zituztela etxebizitzak eraikitzen hasi aurre-tik, erosleek prezioari ia erreparatu gabe ere. Testuinguru horretan, Udalak eta Salbidek hitzarmen bat sinatu zuten Ardantzabiden 234 etxebizitza eraikitzeko. Hasieran aurrei-kusitakoak baino 35 etxebizitza libre gehiago eraikitzeko baimena eman zuen Udalak, eta trukean Salbidek hainbat lan urbanistiko gau-zatzeko konpromisoa hartu zuen. Tartean, Udaletxe atzeko plaza, igogailua eta frontoi berria. Urte haietan hirigintzak bizi zuen lo-raldiari ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu zen Udala, eta etxebizitzen sustatzai-leak ez zuen zama arazorik ikusi horiei aurre egiteko.

Hitzarmenean ezartzen dira epe eta berme batzuk frontoia eraikitzeko. Frontoiak egina beharko luke Ardantzabiden eraikitako lehen etxebizitza blokeak erabilera baimena jaso eta sei hilabeteko epean gehienez. Eta ezin-go balu epea bete, egiteko gelditzen zenaren balioa bermatu beharko zukeen abal baten bidez, lanak amaitu ahal izateko. Frontoiaren kostua ere zehaztu zen bere garaian: hiru mi-lioi euro inguru, gehi urteroko KPIa. Gaur egun 3,6 milioi euro inguru lirateke.

Frontoiaren arrastorik ezArdantzabideko lehen lau etxebizitza blo-

keak eraiki ditu jadanik Salbidek: babes ofi-zialeko 30 etxebizitza eta merkatu libreko 45. Horrez gain, inguruko urbazinazio lanen zati handi bat egina du jadanik, baita Udaletxe

Page 6: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

atzeko plaza ere. Baina frontoiaren arrastorik ez. Bistan da Salbidek hitzarmenean jasotako epeak ezingo dituela bete. Egoera horren aurrean, Udalak ezin dizkio eraikitako etxebi-zitzen lehen erabilera baimenak eman.

Arazoaren zergatiakOparotasunaren garaiak joan dira, eta orduko parametroe-

kin egindako hitzarmena zama astunegia bilakatu zaio gaur egungo krisialdian enpresari. Lehen 400 lagun bazituen Ar-dantzabiden etxebizitza bat erosteko zain; gaur egun, berriz, zailtasun handiak ditu saltzeko. Duela sei urte egindako kal-kuluek orain ez dute balio. Eraiki dituen merkatu libreko 45

etxebizitza horiekin ezin die aurre egin hartutako konpro-miso guztiei, eta frontoia paperean gelditu da. Frontoia hi-tzarmenak zehazten dituen epeetan eraiki ezinik, abal baten bidez bermatu beharko luke. Baina hori ere ezin du, finan-tza entitateek ukatu egiten baitiote, arrisku maila handiegia omen delako. Beraz, ez frontoirik, ezta abalik ere.

Bestalde, Udaleko Hirigintza Sailean uste dute 2003ko hi-tzarmenean berme zorrotzagoak eska zitezkeela frontoiari dagokionez, beste edozein zama urbanistikori bezalaxe –hi-tzarmenak frontoia hala definitzen du–, frontoia ere hasie-ratik abalatzeko eskatu beharko litzaiokeela enpresari. Bai-na ez zen hala egin, obra guztia abalatzeak kostu izugarria zekarrelako, eta gero eraikitzeko behar zen finantziazioa lortzeko arazoak sor zitezkeelako. Orduan pentsatu zen nahikoa zela a posteriori ezarritako bermea. Errealitateak, ordea, kontrakoa dio.

Atakatik nola irten?Garbi dago enpresak ezin duela 2003ko hitzarmena bete,

ezin duelako eraiki frontoia ezarritako epeetan, eta abala aur-kezteko modurik ere ez duelako. Korapilo hori askatu arte, gainera, Udalak ez dio emango eraikita dituen etxebizitzen lehen erabilera baimena. Zer egin arazoa konpontzeko? En-presak diru abala lortzen ez zuenez, bere ondasunekin ber-matzeko modua aztertu dute bi aldeek. Azkenean, badirudi enpresak Ardantzabiden dituen lur sailetako bat izan daite-keela konponbidea. Hasieran, Salbidek proposatu zuen bera arduratuko zela frontoia eraikitzeaz, lur horiek abal bezala jarrita. Lanak hasteko eta amaitzeko epe batzuk jarriko zire-la –2011an amaituta–. Trukean eskatzen zuen eginda dituen

Bistan da salbidek ezingo dituela bete hitzarmenean jasotzen diren epeak. egoera horren aurrean, udalak ezin dizkio eman eraikitako etxebizitzen lehen erabilera baimenak

Branka eta Otezuri arteko orubean eraiki nahi da frontoia.

Ardantzabideko lehen lau etxebizitza blokeak amaituta daude jadanik, baina oraindik ez dute lehen erabilera baimenik.

Page 7: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 7

etxebizitzen lehen erabilera baimena ematea, etxebizitza be-rriak eraikitzen hasteko. Gaia Udaleko Hirigintza Batzordean alderdien artean aztertu ondoren, proposamena baztertu egin zen, egoera txarrenean jarrita ez zuelako ziurtatzen Salbidek frontoia amaituko zuenik. Enpresa aurrera egin ezinik geldi-tuz gero, dena erdizka gelditzeko arriskua ikusi zuten.

Azkenean akordioaGauzak horrela, sinpleagoa izan da Udalak enpresari pro-

posatutako tratua: lurrak frontoia eraikitzearen truke. Fron-toia eraikitzeko konpromisotik aske geldituko litzateke Sal-bide, eta Udalak hartuko luke ekimena lur horiek baliatuta. Bi aldeak akordioaren nondik norakoak negoziatzen ari ziren erredakzioa ixteko orduan: lur saila zehaztu, tasatu...

Horrek bermatzen al du frontoia eraikiko dela?Akordio horrekin Udalak herriaren ondasun bat bermatu-

ko luke, frontoiaren kostuaren pareko lur batzuk eskuratuko lituzke. Gaur egun bizi dugun krisi egoeran, ordea, Udalak lur horri epe motzean etekina ateratzeko modurik izango ote duen zalantza sortzen da, behintzat. Udaleko Hirigintza Ba-tzordeko buru Andoni Etxaniz baikor ageri da. “Guk pen-tsatzen dugu lur horiek merkatura ateraz gero salduko lirate-keela arazo handirik gabe. Lur sail horrek exekuzio lizentzia guztiak izango ditu, hau da, tramite guztiak eginda lituzke eta eraikitzen hasteko prest. Badakigu enpresa eraikitzaile batzuk lur bila dabiltzala. Txarrenean jarrita, salduko ez balira, pen-tsatzen dugu finantza entitateekin tratu bat egiteko moduan izango ginatekeela, Udalaren zorpetze mugen barne. Gure

iritziz, puntu honetara iritsita, hauxe da gelditzen zaigun ir-tenbide garbiena lehenbailehen arazoa desblokeatu eta fron-toia behingoz eraikitzen hasteko. Bestela, akordiorik gabe, gehiago korapila daiteke arazoa, epaitegietan gehiegi luzatu-ko litzateke”. Behin Salbiderekin akordioa lortuta, Udaleko osoko batzarrak onartu beharko luke. Ondoren, litekeena da beste etxebizitza sustatzaile batek hartzea frontoia eraikitze-ko ardura, lurren truke. Salbidek ez bezala, sustatzaile berriak hasieratik aurkeztu beharko luke abala.

Frontoia noizko?Aipatutako akordioa gauzatuko balitz ere, bistan da frontoi

bat ezin dela egun batetik bestera eraiki. Etxanizek dio legeal-di hau bukatu baino lehen frontoia eraikitzen hasita egon dai-tezkeela. Beraz, pilota eskolako haurrek oraindik makina bat buelta egin beharko dituzte errepidean inguruko herrietako frontoietara, behingoz herri honek merezi duen pilotalekua benetan bukatuta egon arte.

erre

port

aje

a

akordioarekin frontoia eraikitzeko konpromisotik aske geldituko litzateke salbide, eta udalak hartuko luke ekimena lur horiek baliatuta

Herriko pilotari gazteak dira frontoi falta gehien sufritzen ari direnak.

Page 8: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

8 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a8 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

1984ko irailaren 9a egun historikoa da Zumaian. Aurrenekoz, Kontxako Bandera irabazi zuen Telmo Deunek. Erabateko nagusitasunez. Denboraldi hartan, jokatutako bandera guztiak irabazi zituzten arraunlariek. Donostiakoa, ordea, ez zen bat gehiago izan. Zumaia arraunaren historian sartu zuelako duela 25 urteko garaipenak.

amets Gorria

testua: aitor manteroLa

Page 9: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 9

arG

aZ

Kia

: ja

Vie

r C

arB

aLL

o

Page 10: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

10 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

Igandea zen 1984ko irailaren 9a. Aurreko igande guztietan bezala, zumaiarrek bazekiten zer egin behar zuten arratsalde-iluntze partean. Arraunlariei ongietorria egitera joan. ‘Rezibi-mientua’ zegoen. Baina ez zen bat gehiago. Egun hartakoa apartekoa zen. Berezia. Historikoa. Eguerdian, Donostian, Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariek. Aurreneko al-diz. Arraunaren historian sartu zen orduko Aita Mari Arraun Elkartea, eta balentria hura lortu zutenei egindako harrerak ere kutsu historikoa izan zuen.

Ez zen ezustea izan Kontxa irabaztea. Lehen igandean se-kulako aldea lortu zutelako, batetik, eta, denboraldi osoan na-gusi izan zirelako, bestetik. Bandera guztiak irabazi zituzten. Arraun mundua jakitun zen huraxe zela zumaiarren urtea. Orduan irabaziko zutela lehenbizikoz Kontxako Bandera. Eta halaxe izan zen. Arraun munduan ere bazekiten aise ira-baziko zutela zumaiarrek. Eta halaxe izan zen. Duela 25 urte, egunkariek zumaiarren garaipena nola jaso zuten oinarri har-tuta, gogora dezagun gertakari historiko hura.

‘Lehen igandean, erabakita’

Horixe izan zen Egin egunkariko izenburuetako bat. Kro-nikan, estropadaren kontakizunari bidea zabaltzeko izenbu-ru txikian, ‘Zumaia, puntu eta aparte’ idatzi zuen kazetariak.

Lehen txandan jardun zuten Luxiaren arraunlariek. Orio, San Juan eta Donostiarekin. Pasaitarren txanpa harritzekoa izan zen, eta muturra hartu zuen. Baina zumaiarrak ez zeuden ezer barkatzeko. Portuaren parera heltzerako estropadaren buruan jarri zirela kontatzen du kazetariak. Bi segundo au-rretik. Lau Oriori, eta zortzi Donostiari. Itsaso zabalean sartu orduko, erakustaldia aipatzen du. Klaudio Etxeberria Gorria patroiak gidatutako arraunlariena. Puntetatik bakar-bakarrik igaro zen Telmo Deun. Oriotar zaleen desilusioa ere aipatzen du kronikan, zumaiarren parean ibiltzeko itxaropena zutela-ko. Ziabogara heldu ziren, eta Zumaiak hamahiru segundo kendu zizkion San Juani, hemezortzi Oriori, eta hogeita lau Donostiari. Zumaiarrak ‘ukiezinak’ zirela esanez azaltzen du nagusitasun hura.

Bigarren luzean, aldeak handitu zituen Telmo Deunek. Olatu txikiak oso ondo baliatu zituztela kontatzen du kaze-tariak. Berriz ere Puntetatik igarotzean, hogeita bat segundo kentzen zizkieten oriotarrei, hogeita zazpi San Juani, eta be-rrogeita zortzi Donostiari. Badia barruko azaltzean, ‘ikuski-zuna’ hitza erabiltzen du. Aldea gehiago handitu zutelako. Arraunean bikain eginez. Lan bikainari esker, hogeita bi se-gundo atera zizkion Zumaiak Oriori, hogeita zazpi San Juani, eta berrogeita hamar Donostiari.

arGaZKiaK: jaVier CarBaLLo

Page 11: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 11

Bigarren txandan Santurtzi, Ur Kirolak, Castro eta Santoña lehiatu ziren, eta zumaiarren denboratik oso aparte jardun zu-ten. Santurtzik hamazazpi segundo txarragoa egin zuen, eta hurrengo igandeko ohorezko txandan sartzea lortu zuen. Ho-rrenbestez, Zumaiak, Santurtzik, Oriok eta San Juanek jokatuko zuten astebete geroago txanda nagusia.

“Kontxako Bandera Zumaiara etorriko da”Lehen igandeko lana aztertzeko garaia izan zen bigarre-

na heldu bitarteko astebetea. Zu-maiako arraunlarien entrenamendu bat ikusi eta gero, haien erreakzioak bildu zituen El Diario Vascok. Ina-xio Egaña Lokatza aurrekoak era-bateko konfiantza zeukan: “Ez dut uste arazorik izango dugunik ban-dera irabazteko. Aldea handia da, eta ezbehar batek gertatu beharko luke ez irabazteko”. Imanol Etxabek ban-dera irabazteko gogoa aipatzen zuen: “Lau urtean nago bandera irabazteko zain, eta orain, gure indarra eta atera dugun aldea kontuan hartuta, ez ba-dugu irabazten, uste dut inoiz ez du-

ez zen ezustea izan Kontxa irabaztea. Lehen igandean sekulako aldea lortu zutelako, batetik, eta, denboraldi osoan nagusi izan zirelako, bestetik

Argazkietan garbi ikus daiteke bi igandetan alde handiz izan zela nagusi Telmo Deun –goian lehen igandekoak, behean bigarrenekoak–.

Arrauna ikaragarri maite dut, eta orduan lanbide nuenez estro-padak jarraitzea, asko gozatu izan dut estropadak ikusten. Zer esanik ez duela 25 urteko Zumaia harekin! Gaindiezina izan zen. Ez zuen parekorik. Estropada denak irabazi zituen traine-ruan, eta marka handia da hori. Uste dut inor ez dela gai izango berriz halako zerbait lortzeko.

Asko hitz egin da talde haren ezaugarriez. Nire ustez, denetik zeukan: kalitatea nahi beste, eta indarra, oraindik eta gehiago. Kontxa aise irabazi zuen, Gorria patroi zuela, eta hori egiteko behar da bai, indarra sobran. Bigarren igandean, Santurtzik aurretik zeukan errekorra hankaz gora bota zuen. Koadrila hartan, lehorreko jendea ere bazen: azpeitiarrak, zestoarrak, debarrak... Oso indartsuak ziren denak, bai.

Arrakasta hark arduradun nagusia izan zuen: Luxia. Garai hartako teknikak ondoen berak barneratu zituen; abilena izan zen. Talde hark etsita zeuzkan beste aurkari guztiak. Orio zuen aurkari nagusia, baina ezin izan zuen zumaiarrekin. Konple-xuz bete zituen beste guztiak. Ezin ziotelako irabazi. Gogoan daukat urte hartan zein izaten zen estropadetan jokoa ematen zuena: zein izango zen bigarren. Zumaiak irabaziko zuela jaki-na zelako. Egia esateko, kazetari bezala, aspergarri samarra ere bazen beti berdinak irabaztea, baina zumaiarrok ez zineten aspertuko... Ezta gutxiagorik ere!

Kontxa lehen aldiz irabazi izanak indarra eman zion Aita Mari Arraun Elkarteari. Behar zuen halako bultzada. Baina berriz ere Luxia aipatuz, uste dut Zumaiak bi aro izan dituela klub bezala. Eta mugarria ez zuen Kontxa irabazteak jarri. Mugarria Luxia da. Bi aroak hauek dira: bera etorri aurrekoa, eta bera etorri zenekoa. Aurretik ez zen teknika aldetik taxuzko lanik egin, eta Luxiak aldatu zuen hori. Asko estimatzen dut, eta oraindik ere badut harremana berarekin. Baita Goikorekin ere.

Hauek oroitzapenak hauek Zumaia harekin. Kostako da besteren batek halako nagusitasuna azaltzea. Historiako talde onena izan zen 1984ko Zumaia hura.

Historiako talde onenajavier Lauzirika ‘estrobo’

Page 12: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

Bazen garaia”, bota du Amilibiak, isil antzean, baina barru-barrutik aterata. “Bai, bazen ordua”, gaineratu dio Imanol Etxa-bek. “Urte hartan atera beharra geneukan”, gehitu du Osak. “Zenbat egin ote genuen arraunean hura lortzeko”, azaldu du Joseba Etxabek. “Ondo kostatakoa izan zen”, bukatu du beste Etxabek.

Oraindik ere barruan daukate nolako arantza atera zuten duela 25 urte. Oso talde ona zen, eta aurreko urteetan ere gertu izan zuen garaipena. Baina gauza bategatik edo bes-teagatik, ezin bandera preziatua Zumaiara ekarri. 1981ekoA oroitu du Imanol Etxabek: “Kaikuk irabazi zigun”. Osak zehaz-tu du ordukoa: “Lehen igandean 3 segundo kendu zizkiguten, eta bigarrenean, txikitzera atera ginen. Ziabogan 10 segundo aurretik ginen, baina buelta txarra egin genuen, eta bandera galdu”. 1983koa ekarri du gogora Imanol Etxabek, boikote-ko urtea: “Orio ez zen sailkatu, ia minutua galdu zuen, baina epaileek barruan sartu zuten. Indar handia zeukan traineru barruan, baina kanpoan handiagoa. Guk boikota egin ge-nuen, onenak ginela jakin arren. Bandera oparitu genion”.

Aurreko urteko gertakari hura gogoan jokatu zen 1984koa. Irai-lean izaten zen orduan ere Kontxako Bandera, eta ordura arteko beste estropada guztiak zumaiarrek irabazi zituztela kontuan hartuta, faborito argiak ziren. “Baina ez genuen aparteko presio-rik”, azaldu du Imanol Etxabek. “Hasierako nerbioak bai, baina normala da, ustekabekoren bat edozein unetan gerta daitekee-

lako, arraunen bat hautsi edo...”. Honela oroitzen dute lehen igandekoa bere anaiak: “Txiki-

tzera atera ginen, ahalik eta alde gehiena ateratzera. Ez genuen ezer laga nahi bi-garren iganderako, itsasoan edozer gauza gerta daitekee-

lako”. Esana zintzo bete zuten. Oriori 21 segundo atera zizkio-ten, aurkari nagusiari. “Bentaja ikaragarria zen”, gogoratu du

“Bazen ordua Kontxa irabaztekoa!”duela 25 urteko arraunlari multzo hartan lagu-narte ederra zegoen. orain ere eusten diote. joseba eta imanol etxabe anaiak, jose Luis amili-bia, jesus mari Lazkano eta Xanti osa dira Kon-txa lehen aldiz irabazi zuen talde hartako kide batzuk. antonio arrizabalaga dute lagun, Zumaian arraunlari izana, baina 84an ez zegoena. arraunera berehala bideratzen dute beren arteko solasaldia. egungoaz ari dira, baina gustura asko oroitu dituz-te duela 25 urtekoak.

BaLe

iKe+

gula irabaziko”. Matxinbentako Etxeberria anaiak ez zeuden erabateko konfiantzaz. Patxi eta Xabierren ustez, “oraindik estropada jokatu egin behar” zuten. Patroiak, Gorriak, irmo hitz egin zuen, lehen igandeko lanak bukatu berritan: “Gau-zak oso ondo atera zaizkigu, eta pozik nago. Banderak ezin digu ihes egin. Alde handia ateratzen diegu aurkariei. Estro-pada erabakita dagoela uste dut”. Luxia ere baikor zebilen: “Egia esan behar badizut, uste dut ezin digula ihes egin. Han-dia litzateke estropada garrantzitsuenean hutsen bat egitea. Alde handia daukagu, eta bandera Zumaiara ekarriko dugu”. Bigarren iganderako estrategia ere aurreratu zuen: “Ahalik eta azkarren aurrea hartzera aterako gara, aurretik inor ez jartze-ko. Gero, gure erritmoa hartuko dugu, eta ahal dugun tartea ateratzera joango gara”.

“Zumaia txapeldun”Horrela izendatu zuen egunkari batek baino gehiagok zu-

maiarren balentria. Argazki bildumarekin batzuek. Arraun-lariak eta zaleak bat eginda. “Zumaia historian da orain”, zabaldu zuen beste batek. Eremuko marka berria jarri zuela ere nabarmendu zuen kazetariak. Aurretik Santurtzik zuen, baina duela 25 urte, hankaz gora bota zuen Zumaiak egin-dako 20.03ko denbora hark. Kazetariak bandera irabazteko aurreko urteetan egindako ahaleginarekin ematen dio hasie-ra kronikari, eta “bere bizitzako ametsik handiena” bezala azaltzen du bandera irabazi izana.

Estropadaren kontakizunarekin jarraitzen du gero. Oriok aurre egingo ziola uste zuenik bazela gogoratu ostean, zu-maiarren lana goraipatzen du. Hasieratik txikitzera atera zirela kontatzen du. Badiatik atera bitartean, nolabait eutsi omen zioten Telmo Deuni Oriok, Santurtzik eta San Juanek. Hortik aurrera, akabo. Erraz alde egin ziela kontatzen du. Kanpoko balizetan, bost segundora zeukan, hala ere, Orio. Hamabos-tera Santurtzi, eta hogeira San Juan. Ziaboga eman eta gero, aldeak gehiago handitu zituela aipatzen du gero. Zale gorrien babesarekin sartu zen badian, eta horrela helmugaratu zen. Orio hogeita bat segundora sartu zen, San Juan hogeita hiru-ra, eta Santurtzi hogeita laura. “Kantauriko estropada garran-tzitsuenaren urrezko liburuan bere izena jarri du Zumaiak”, bukatzen du kronikaren lehen zatia. Azken zatian, Gorriak bandera preziatua jaso zuela esaten du.

Narrondoko Gure Ametsa elkartean biltzen ziren maiz orduan ere mahai baten bueltan garaipenak ospatzeko..

Page 13: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 13 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 13

Josebak. “Beti genuen Orioren kontra irabazteko gogoa”, gai-neratu dio anaiak. Banderaren zati handi bat Zumaiarako bidean zen. Bigarren igandea falta zen. Zertara atera ziren kontatu du Josebak: “Hasieratik atera ginen txikitzera, eta eremuko erreko-rra hobetu genezakeela oihukatzen hasi zen Luxia. Lortu genuen hori ere”. Luxiaren oihuak gogora ekarri orduko,egungo garaiak eta haiek alderatu dituzte denek: “Orduan ez zegoen GPSrik eta erreferentziarik. Baina Gorriak ederki entzuten zituen Luxiaren oihuak; bazuen halako sena horretarako”. Hantxe bota zuten Kontxako eremuko marka. Baita beste batzuk ere urte hartan. Joseba Etxaberen ustez “gehiago ere botako genituen, trainerua hain baldarra eta astuna eduki ez bagenu”. “240 bat kilo pisa-tzen zuen”, zehaztu du datua anaiak.

Historian lehen aldiz Zumaiarena zen Kontxa. Helmugako baliza zeharkatu orduko, poza zabaldu zen Telmo Deunen barruan. Bazela garaia, ondo kostatakoa zela, bazela ordua... duela 25 urte ere pentsatu zituzten. Bandera ontzian zela, arran-plan sartu zen Telmo Deun. “Dena gorria zen”, gogoratu dute denek. Ikusgarria izan zen hura. Ospakizuna hasita zituzten arraunlariek. “Normalean baino gehiago edan genuen”, kontatu du Imanol Etxabek. Egun hartako bitxikeriaren berri eman dute Osak eta Lazkanok berehala: “Orion bazkaldu genuen, bande-ra eta guzti. Olidenenean gelditu ginen. Aurretik enkargatuta zegoen”. Imanol Etxabe sartu da tartean: “Oriotarrei adarra jo-tzeko egin genuen”. Bere anaiak berehala zuzendu dio: “Hura ez da Orio.Ortzaika da, Luxiaren lurraldea”. Kontuak kontu, hantxe bazkaldu zuten, eta handik etorri ziren Zumaiara.

Ongietorria zuten zain. Estropada zegoen aurreko igande guz-tietan bezala. Baina hura apartekoa zen. Herriarentzat ere oso berezia izan zelako Kontxa irabaztea. Zumaia osoa kalera atera zen arraunlariei harrera egitera. “Ikaragarria izan zen”, deskriba-tu du Joseba Etxabek. Txarangaz oroitu da Osa: “Meritua zeu-katen, jaiero-jaiero han egoten ziren”. Umorez jarraitu dio Imanol Etxabek: “Zumaiako txarangakoek urte hartan uste dut piloa ikasi zutela jotzen”. “Beti berdina jotzen, normala”, Amilibiaren eran-tzuna. Serio jarrita, hauxe kontatu du Imanolek zaleez: “Beti ego-ten zen jendea zain, edozein ordutan etorrita ere. Hemen gertu bagenuen estropada, normala zen jendea egotea, baina Gali-zian jokatzen genuenetan ere, handik bueltan jendea ateratzen zen kalera, berandu izan arren”. Herritarren babesa ikusgarria izan zen garai hartan. Ondo gogoan daukate bai: “Alde guztieta-ra jarraitzen gintuzten. Orain konturatzen naiz zenbateko balioa zuen horrek”, azaldu du Imanolek. Denboraren joanak ekartzen die lehengo egoerei benetako balioa, eta orduko garaipen histo-riko hari ere denborak eman dio berea: “Gerora konturatu ginen zer lortu genuen”, zehaztu du Osak.

Lorpen hartan funtsezkotzat jotzen dute Luxia. “Huraxe bakarrik ezagutu genuen guk entrenatzaile bezala, eta gure-tzat ona izan zen”, esan du Imanolek. “Uste dut bera gabe ez genuela lortu genuena lortuko”, gaineratu dio Lazkanok. “Oso gizaseme zuzena zen, zentzu guztietan”; horixe Osaren definizioa. Patroia ere ekarri dute gogora: Gorria. Kontxa ira-bazi eta hurrengo estropadan erakutsi zuen jenio biziaz oroitu dira: “Santoñan zen, aste barruan, ospakizunetatik egun pare

batera. Haiek komeriak”, akor-datu da Joseba Etxabe. “Han zen p... seme hotsa!”, Imanol anaiak: “Gogoan dut Gorria oihuka, ‘Ardantza Abarketa botako diat, mekauen...”. Bai-na ajeak aje, hura ere irabazi egin zuten: “Hirugarren luzean atzetik ginen, baina gero guk irabazi genuen”. Orduan ez zioten garrantzi handirik eman bandera hari, baina denbora-

rekin bai: “Garrantzia zeukan Santoñako hark ere, denboral-diko estropada denak irabazi eta gero, hura ere irabazi egin behar zelako”, kontatu du Imanolek.

Sekretua: urte asko elkarrekinJokatu zituzten estropada guztiak irabazteko eta Kontxa lor-tzeko, bazen oinarri bat: taldea. Hala diote beraiek: “Urtean-urtean blokea egiten joan zen, eta onena orduan eman zuen”, azaldu du Josebak. Aurkarien maila aipatu du Lazkanok or-duan: “Agian beste batzuk apalago ibiliko ziren, baina guk geurea ederki egin genuen”. Aurkarien kontu horrekin ez da-tor bat Osa: “1984an errekor asko puskatu genituen, eta hor ez dauka eraginik besteak apalago egoteak”.

Taldearen indarra. Horixe eskatu zien Luxiak arraunlariak entrenatzeko ardura hartu zuenean: “Eskatu zigun batera ibiltzeko, lagunak izateko, eta gu horretan ederki moldatzen ginen”, kontatu du Imanolek. Anaiak ere arraunlarien arteko giroa nabarmen du: “Gu izugarri ondo konpontzen ginen el-karrekin, eta traineruan ere bloke bat ginen”. Zortzi bat urtez iraun zuen talde historiko hark. Makina bat bandera irabazi zituzten. Preziatuena eta historikoena 1984ko Kontxako hura. Handik hiru urtera, talde hartako batzuk oraindik barruan zire-la eta berri batzuekin, bigarrengo aldiz irabazi zuen Donostia-ko bandera zuri preziatua Zumaiak

“Zumaiako txarangakoek urte hartan piloa ikasi zuten jotzen”

Page 14: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

14 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

Page 15: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 15

Inaxio Egaña1958-05-24

ZESTOAJoseba Etxabe

1962-05-06ZUMAIA

Jose L. Amilibia1961-09-09

ZUMAIA

Klaudio Etxeberria1935-11-02

ORIO

Jexux Mari Lazkano1961-06-25

DEBA

Imanol Etxabe1958-02-02

ZUMAIA

Placido Aranburu1958-08-23AZPEITIA

Joakin Eizagirre1958-09-12

ZESTOA

Luis Mari Aizpurua1961-12-22

ZUMAIA

Jose A. Uzkudun1959-01-05AZPEITIA

Jose Luis Aizpurua1955-01-31

ZUMAIA

Patxi Etxeberria1959-07-09AZPEITIASabino Eizagirre

1958-10-30ZESTOAMartin Etxeberria

1955-10-07AZPEITIA

Angel Paredes 1957-05-28 ZUMAIA

Jose Luis Ezama 1959-08-28 ERREZIL

Tomas Lopez 1960-08-05 ZESTOA

Julian Ibarzabal 1963-02-19 AZPEITIA

Xanti Osa 1961-12-01 ZUMAIA

Aser Martin 1966-1-31 ZUMAIA

PATROIAK

Joseba Aristi 1959-01-06 ZUMAIA

Edu Aristi 1963-05-24 ZUMAIA

ENTRENATZAILEAK

Luis Mari Olasagasti ‘Luxia’

Tito Manzilla

PRESIDENTEA

Luis Mari Goikoetxea

‘TURBO-DEUN’

Sailkapena lehen igandean

1. TXaNda POSTUa

1. ZUMAIA 10.47 20.42,41 1.2. OriO 10.42 21.04,81 3.3. SaN JUaN 10.36 21.09,40 4.4. dONOSTia 10.47 21.32,74 7.

2. TXaNda

1. SaNTUrTzi 10.34 20.59,10 2.2. Ur-kirOlak 10.40 21.15,70 5.3. CaSTrO 10.41 21.16,47 6.4. SaNTOÑa 10.45 21.36,71 8.

Sailkapena 2. Igandean

1. TXaNda POSTUa

1. Ur-kirOlak 10.14 20.28,24 5.2. CaSTrO 10.12 20.35,22 6.3. dONOSTia 10.16 20.39,64 7.4. SaNTOÑa 10.15 21.03,11 8.

2. TXaNda

1. ZUMAIA 9.54 20.03,14 1.2. OriO 9.58 20.24,04 2.3. SaNTUrTzi 10.09 20.27,50 4. 4. SaN JUaN 10.14 20.26,43 3.

AZKEN SAILKAPENA

1. ZUMAIA 40.45,55

2. SaNTUrTzi 41.26,10

3. OriO 41.28,85

4. SaN JUaN 41.35,83

5. Ur-kirOlak 41.43,94

6. CaSTrO 41.51,69

7. dONOSTia 42.12,38

8. SaNTOÑa 43.39,82

1984ko kONTXakO BaNdera

arGaZKia: jaVier CarBaLLo

Page 16: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

16 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a16 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

Kontxako Bandera hura arraunlariek irabazi zuten, baina maisurik onena zeukaten alboan. Garai hartako oroitza-penak gogora ekarri ditu oraindik ere entrenatzaile izaten jarraitzen duen orduko entrenatzaileak.

kontxako Bandera hura berezia izan zen denontzat, zuretzat ere bai, entrenatzaile bezala aurrenekoa izan zenuelako.

Bai, halaxe izan zen. Aurreko urte batzuetan ibili ginen ban-deraren atzetik, baina ez genuen irabaztea lortu. 1981ean hiru segundogatik galdu genuen, aurretik denbora askoan joan eta gero. 1983an, istiluen urtekoa izan zen, boikotarena. Eta 1984an irabaztea ilusioa egin zigun. Niretzat aurrenekoa zen entrenatzaile bezala, eta Zumaiarentzat ere bai.

25 urte igaro eta gero, nola gogoratzen duzu garaipen hura?

Orain aldatuta dago arraun mundua. Herrikoiagoa zen. Ber-tako jendea gehiago izaten zen, eta herriarentzat ilusio gehia-go sortzen zuen. Erakargarriagoa zen.

hain erraz irabaztea espero al zenuten?

Denboraldian nagusi izan ginen, eta Kontxa genuen begiz jota. Bagenekien gehiago ginela, eta bi estropada handi egin genituen.

errekorra ere bai bigarren igandean...

Gaurko denboretatik urruti dago 20:03ko hura, eta tokitan daude errekor haiek. Materiala aldatu egin da orain, eta uste dut horregatik egiten direla oraingo denbora ikusgarri horiek.

Garai hartako Telmo deun astuna zela esaten dute arraun-lariek, eta horregatik ez balitz, marka gehiago egingo omen zituzten. iritzi berekoa al zara?

Bueno, egurrezko traineruak ziren, baita arraunak ere. Orain, fibrazko ontziekin eta arraunekin hobetu egin da gau-za. Prestakuntza ere ondu egin da, baina uste dut materialak eragin handiagoa izan duela.

zer zeukan arraunlari multzo hark hain onak izateko?

Zumaiara heldu nintzenean 1981ean, aurretik elkarrekin zebi-len arraunlari taldea hartu nuen. Bazebiltzan bateletan eta trai-nerilletan, jubeniletan... Hura izan zen oinarria. Eta gero, mendi aldetik etorri ziren besteak. Egindako mutilak ziren, eta indarra sobera zutenez eta teknika ere azkar hartu zutenez, koadrila hura osatu zen. Gaur kostako da banaka-banaka halakoak aur-kitzea, baina orduan denak batera tokatu zitzaizkigun. Orduko arazoa zen arraunlariek azkar uzten zutela arrauna. Gu 1981e-tik 1987ra garai bat markatu genuen, baina ez zen izan jende zahartu egin zelako. Orain gehiago jarraitzen dute arraunlariek.

Orduan 30 urtetik gorakorik ez zen ibiltzen.

zergatik uzten zuten hain erraz?

Orain dirua sartuta dago. Orduan bidaiak ere bakoitzak bere patrikatik ordaintzen zi-tuen, eta dirua sarien bidez soilik irabazten zen. Lan alde-tik ere komeria gehiago zeu-den. Ezkondu ondoren ere utzi

egiten zuten gehienek. Orain, ezkondutako arraunlari asko ikusten da; orduan ia bat ere ez.

zure lanaren eragina famatzen dute denek. zer aldatu zenuen?

Ni Oriotik nentorren, eta han teknika eta entrenamenduak asko lantzen ziren. Dena elkar moldatu zenean, fruituak eman zituen koa-drila hark.

arraunaren historiako talde one-na al da hura?

“Giro ederra zeukaten arraunlarien artean”

Luis mari OLASAGASTI ‘LUXIA’ entrenatzailea

“orduko talde hura goiko muturrean ibiliko litzateke orain ere”Ba

LeiK

e+

Page 17: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

BaLe

iKe+

Harrera zirraragarria egin zitzaien arraunlariei herrira itzuli zirenean.

Beste izenburu batzuetan honelakoak idatzi zituzten: “Zu-maia, 105 urte apoteosia bizitzeko”. Edota beste hau: “Zu-maia, irabazlearen loria”.

“Zumaiak sekulako harrera egin zien arraunlariei”Estropada bukatu orduko hasi ziren ospakizunak. Luxiak sal-

to egin zuen Telmo Deun barrura. Arraunlariek elkar besarka-tu zuten. Gorriak banan-banan zoriondu zituen. Bat edo beste etzan ere egin zen. Aurretik egindako lan eskergak sari poto-loa izan zuen. Potoloena. Arranplatik autobusera, autobusean Oriora, bazkaltzera, eta Oriotik Zumaiara. Hantxe zituzten zain herritarrak. Haietako asko ere Donostian izanak ordu batzuk lehenago. Etxeak hutsik gelditu ziren irailaren 9ko arratsalde-iluntze hartan. Kaleak gorriz jantzi ziren herrian. Ez da harri-tzekoa egunkari batek hurrengo egunean jarri zuen izenburua: “Sekulako harrera egin die herriak”. Argazkiak alboan dituela nabarmentzen da izenburu hori. Argazkietan kalejira azaltzen da. Baita Udaletxeko balkoia ere, denboraldi hartako bandera guztiak zintzilik direla. Udaletxeko plaza jendez lepo azaltzen da. Balkoietan ere herritarrak. Denak ere txaloka arraunlariei.

Ametsa gauzatu zutelako. Herri baten ametsa. Klub baten ametsa. Arraunlarien beraien ametsa.

Handik astebetera, hurren-go igandean, aurreko asteko oihartzunak erabat itzali gabe zeuden. Igandetako gehiga-rrietako batean, egunkari batek “Zumaia historian sartu zen”, izenburupean erreportaje zaba-la argitaratu zuen. Hitzak eta ar-gazkiak. Estropadakoak, harre-rakoak, eta Luxiarenak. Euskal Herriko portu nagusien artean, Kontxarik gabe zegoen herri bakarretakoa zela eta osatu zuten erreportajea. Txapeldunen liburu historikoan sartu zela nabarmen-tzen du. Aita Mari ere aipatzen da: “Bekain iluna argitu egin zitzaion bere arraunlarien balentria ikus-tean”. Milaka zumaiar Donostian zirela esan ondoren, Zumaiako festa ordu txikietara arte luzatu zela esaten du. Erreportajearen amaie-ran, arraunlarien izenak daude jarri-ta. Ametsa gauzatu zuten haiena.

etxeak hutsik gelditu ziren irailaren 9ko arratsalde-iluntze hartan. Kaleak gorriz jantzi ziren herrian

Zaila da esatea. Orain ere talde onak daude. Orduko talde hura garai honetan tokatu izan balitz, aurreko muturrean ibiliko litzateke.

denboraldiko bandera denak irabaziko al ditu traineru batek berriz, zuek egin zenuten bezala?

Ia ezinezkoa da. Estropada gehiago daude, eta maila ere hobea da. Orduan ez zen estropada asko izaten. Guk bospa-sei ordezko onak geneuzkan, eta aldaketak ez ziren igartzen. Horregatik irabazi genituen bi estropada egun berean. Orduan tokatu zen, eta kontatzeko modukoa da.

Taldea batuta zegoen orduko hura. zuk hori eskatu zenien aurreneko egunetik, ezta?

Bai. Etorri nintzenean esan nien taldea izan behar genuela. Taldearen barruan taldetxoak ikusten banituen, uzten aurrene-koa ni izango nintzela esan nien. Bueno, horretan ez genuen arazorik izan. Giro ederra zeukaten elkarren artean, eta emai-tza onek ere lagundu zuten horretan. Beren artean ez zegoen sekula haserrerik.

1981ean etorri zinen, 26 urterekin. zergatik hasi zinen hain gazte entrenatzaile lanetan?

Ez dakit. Tito Mancilla etorri zen eskaintza egitera. Nirekin arraunean ibilia zen Orion. 1981ean Orion ez zegoen talde onik... ez dakit trainerua atera zuten ere. Probatzera etorri nintzen, eta ezuste handia hartu nuen taldea ikusita: gazteak ziren, lan asko egiteko modukoa eta gogoarekin. Ikusi genue-nean bateletan eta trainerilletan emaitzak onak zirela, indar asko ema zigun aurrera jarraitzeko.

Page 18: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

BaLe

iKe+

BaLe

iKe+

puBLiZitatea

Page 19: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 19

postaLaren iFrentZua

testua eta arGaZKiaK:GorKa ZaBaLeta

Algorritik Pikoteazpirainoko harraldean pilatutako zaborra biltzen aritu ziren 13 gazte uztaileko bigarren hamabostaldian, Kutxak Aldundiaren eta Udalaren laguntzarekin antolatutako auzolandegian. Zabor guztia abuztuaren 10ean atera zuten helikopteroz Urtetako zabortegira eramateko.

Page 20: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

20 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

BIoToPo BABESTUArI AUrPEgIA gArBITZEn“Harraldean ez dago alfonbra azpirik zaborra eskutatzeko”. Mari Bernalek ederki daki zertaz ari den, 13 gaztez osaturiko koadrilaren ardura izan baitzuen Estela Ruiz de Azuarekin batera. Bi astez gogor egin zuten lan Algorritik Pikoteazpira doan zatian, itsasoak bueltan itzulitako zaborra biltzen. Batez ere, plastikoak. “Harri bat altza eta bat, bi edo hiru plastikozko botila agertzen dira kateaturik”, azaldu du Estelak. “Botilez gain, sareak, sokak, kaxak, buiak, zapatilak, txankletak modelo guztietakoak, jostailuak, hildako animaliak…”. Denetarik aurkitu dute. Auzolandegian parte hartu duten gazteetako bi dira Nere eta Unai, tolosarra eta donostiarra, hurrenez hurren. Algorri ezagutzen zuten eskolatik egindako bisitalditik, baina harraldearen zegoen zaborraren berri ez zuten. “Lekua ezagutzen genuen, baina harraldera jaitsi gabe. Ez genuen espero halakorik. Zikinkeria asko dago”.

BideoaK www.BaLeiKe.Com-en

Webgunean ikus ditzakezue zabor bilketaren eta helikopteroak egindako lanaren bideo bana..

Page 21: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 21

erre

port

aje

a

Page 22: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

22 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a22 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

Page 23: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 23 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 23 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 23

HELIKoPTEro BAT ZABorrA jASoTZEKoBi astean bildutako zaborra ordu eta erdian atera zuen helikopteroak harraldetik, abuztuaren 10ean. Pirinioetan lan egiten duen enpresa bat kontratatu zuen Aldundiak, Jon Zulaika mendi teknikariak azaldu zigunez. Aralarren zenbait lan egin ahal izateko erabili izan dute. Alokairuaren prezioa ere galdetu genion: “1.300 euro inguru orduko. Askotan bi aldiz pentsatu behar duzu, baina bestela nola atera zabor hori hortik?”. 1.500 litroko 57 zaku bete zabor atera zituzten denera, Pikoazpitik eta Inpernupetik. Galarretako aisialdi gunean kamioian kargatu eta Urtetako zabortegira eramateko. Zabor asko jaso den arren, oraindik asko gelditu da harraldean. Aurrerantzean garbiketa lanekin segitzeko konpromisoa hartu du Aldundiak.

Page 24: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

24 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a24 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

BaLe

iKe+

puBLiZitatea

Page 25: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 25

Artean jaio gabe zegoen arren, Marina Protsen bizitza errotik aldatu zen 1986ko apirilaren 26an. Txernobilgo erreaktore nuklearrak eztanda egin eta sekulako hondamendia eragin zuen, Hiroshimako bonbak baino 500 aldiz erradioaktibitate gehiago zabalduz. Sobietar Batasuneko gobernuak ingurua hustu eta hesiekin itxi zuen. Istripua gertatu eta hiru urtera jaio zen Marina, Ivankiven, heriotzaren eremutik gertuen dagoen herrian. ordutik, erradioaktibitatearen kontrako borroka etengabea izan da bere bizitza.

eZ daGo maitasunaren erradiaZioa BeZaLaKoriK

MArInA ProTSJaio: Ivankiven (Ukraina), duela 11 urte.Txernobilgo haurra: Laugarren urtez uda Zumaian egin du Justo Osa eta Maria Felisa Aizpururi esker.

testua eta arGaZKiaK: GorKa ZaBaLeta

2006ko otsailean bizitza aldatuko zien erabakia hartu zuten Justo Osak eta Maria Felisa Aizpuruk. “Nire lagun batek Txernobilgo haur bat ekartzen zuen urtero uda pasatzera, eta hari ko-mentatu nion neuk ere ekarriko nukee-la, baina ama artean bizirik nuela eta ezin nuela. Ama abuztuan hil zitzaigun eta otsailean lagunaren deia jaso nuen. Umea ekarri nahi banuen orduan zela paperak egiteko garaia. Horrelaxe hasi ginen”. Handik bost hilabetera, uztail hasieran, etxean zuten zortzi urteko neskato ile hori bat. Marina zuen izena. Lehen arazoa, komunikazioa. “Lehen egun hartan gauez iritsi zen. Etxea erakutsi genion eta segituan ohera. Hurrengo egunean etxera deitu zuen. Marinak behin eta berriro hitz bat esa-ten zuen eta nik beti baietz erantzun,

Page 26: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

26 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

ezer ulertu ez arren. Egunero kontu ber-berarekin eta nik baietz. Halako batean konturatu ginen amari deitu nahi ziola eskatzen zigula etengabe, eta ni denbo-ra guztian baietz eta baietz… Egutegi bat eskuan hartu eta esan genion jaietan izango zuela etxera deitzeko eguna. Ez zitzaion batera gustatu. Haserretu eta ne-gar egin zuen ordubetez”.

Hasierako estualdiaren ondoren, Ma-rinak azkar ikasi zituen hemengo ohitu-

rak. “Lehen egunetan, bazkalordutan, lehen platera jan eta alde egiten zuen mahaitik. Ukrainan jateko guztia aldi be-rean ateratzen dute mahaira. Hemen bi plater eta postrea jaten ditugula erakutsi behar izan genion. Bai azkar ikasi ere! Laster hasi zen ‘hau ez zait gustatzen eta bigarrena zer dago?’ galdetzen… Beste gauza askorekin ere harritu egiten gintuen. Esate baterako, semaforoak ez zituen ezagutzen eta berdin-berdin

pasatzen zituen berde edo gorri egon. Edota komunera joan eta bonbari ez ziola eragiten ohartu ginen. Gero jakin genuen Ivankiveko komunak ez direla hemengoak bezalakoak…”.

Izan ere, 2007an Ivankiv eta Txerno-bilgo inguruak ezagutzeko aukera izan zuten Justok eta Felik. “Talde bat joan ginen inguru haiek ezagutzera. Laupabost egun egin genituen. Hango bizimoduaz jabetzeko nahikoa”. Kievetik 60 bat ki-

Lagun koadrila ederra egin du Marinak Zumaian.

Page 27: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 27 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 27

lometrora dago Ivankiv, Ukraina iparral-dean. Ingurune laua da erabat eta negua nahi baino luzeagoa izaten da. “Ivanki-ven, pare bat etxebizitza bloke kenduta, komunismoaren garaiko etxe solteak dira gehien-gehienak. Lehen familia bakoitzak bere etxetxoa zuen orduan, baina orain etxebizitza premia dagoenez, bakarra zen lekuan hiru etxebizitza moldatu dituzte. Teilatuak, uralitazkoa”. Marinaren etxea ezagutzeko aukera izan zuten. “Marina-

ren etxea erdikoa da. Korridore luze bat du, eta segidan sukaldetxo bat, gela bat eta egongela bat. Egongela lotarako era-biltzen dute. Gelak banatzeko kortinak erabiltzen dituzte, ateak irekitzeko leku-rik ez dagoelako. Komuna kanpoaldean dute. Lurrean egindako zulo bat baino ez da, azken finean. Eta noski, han ez dago bonbarik…”.

Guraso gazteak ditu Marinak, 33-34 urte inguru dituzte, eta 15 urteko anaia ere bai. “Esan genezake Marinak zortea duela duen familiarekin. Aitak Txerno-bilen egiten du lan, itxita dagoen eremu-ko lehenengo muga zaintzen. Batzuetan zentralera joan behar izaten du, berak esplikatu zigunez. Eta amak ospitalean egiten du lan, iristen diren gaixoak gar-bitzen-eta”. Haurrak aurrera aterako badira eskolak paper handia jokatzen du. “Eskola nahikoa ondo antolatua dute. 8:30ean sartzen dira eta han ema-ten diete gosaria. Tea bat-edo, es pentsa. Bazkaldu ere bertan egiten dute. Gero, arratsaldeko 4:30ean irteten dira, eta or-duan egiten dute etxeko otordua. Patata asko jaten dute, oilaskoa batzutan… Barazkiak apenas. Erremolatxaz-edo egindako zopa bat prestatzen dute as-kotan, eta hari nahasten dizkiote baba batzuk…”. Izan ere, jatekoarekin dute arazo handienetako bat Txernobil in-guruan bizi diren herrietan. Hango baratzerako barazkiak erabat kutsatuta daude, erradioaktibitatea lurrazalean pilatuta baitago, eta gutxi batzuk baino ez dute kanpotik ekarritako barazki eta fruitu garbiak erosteko dirua. Anima-liekin ere berdin gertatzen da.

Horrek guztiak osasun arazo larriak era-giten dizkie hango biztanleei. Asko min-biziak jota hiltzen dira. “Haur hauek uda partean hona bidaltzen dituzte indartzera, janari eta aire sanoa har ditzaten. Hemen egiten dituzten bi hilabete horiek mesede handia egiten diete. Marina neska ederra da, baina etortzen denean begi zuloekin

eta makal samar sumatzen dugu. Zortzi-garren egunerako hasten da berpizten eta indarberritzen. Saiatzen gara frutak eta barazkiak ahal den gehien ematen, batere gustatzen ez zaizkion arren”.

“Patata frijituak” gustatzen zaizkiola dio Marinak. Etorri zen lehen egunetik euskaraz egin zioten etxean, eta orain ederki moldatzen da. Lagun koadrila ere egin du. Lehen urtean komunikazio ara-zoak gaindituta, bigarrenean udalekue-tara joango zela erabaki zuten. Orduan hasi zen lagunak egiten.“Hasieran neska lotsati samarra iruditu zitzaigun, baina Marina oso naturala da, jatorra, oso lagun ona eta oso guapa gainera!” . Bistan da la-gun minak egin dituela. Naiara, Ainhoa, Leire, Eider, Amaia, Maria, Alba, Laida, Aroa, Laiene, Maddi, Garazi… Denek parte hartu nahi izan dute elkarrizketan. “Asko gustatzen zaio zubi haunditik sal-to egitea, arranplan bainatzia. Jatekoen artean, Magnum zuria gustatzen zaio, eta coca cola zaporeko calipoa”.

“Lehen Errioxara joaten ginen egun batzuk pasatzera, baina orain gustura da-bil lagun koadrilarekin batera eta bestera. Aurten piraguan ere ibili dira. Eta gauetan ere hasi dira afalondoren irteten, batzutan erlojua etxean ahazten zaien arren”, dio Felik, neskato koadrilari begira.

Laugarren urtea du Marinak Zu-maian, eta 18 urteak bete arte urtero etortzen segitu nahiko luke. Baita Justok eta Felik. Harreman estua sortu da be-raien artean. “Alaba bat ere ez da, baina bai laguntza berezia behar duen iloba bat bezalakoa. Hemen bi hilabete egin ondoren Ukrainara bueltatzen denean hutsune handia sumatzen dugu etxean”. Dena den, harremanari eusten diote ne-guan zehar. “Hamabost egunetik behin telefonoz hitz egiten dugu, elkarren berri izateko. Eta urtean zehar pare bat pakete ere bidaltzen dizkiot, bat Gabo-netan eta bestea martxo aldera”.

Iraila aurrera doa, eta Marina Ivanki-ven da berriro. Justok, Felik, bere fami-liak eta lagunek bi hilabetez emandako maitasunarekin pilak kargatuta izango ditu negu gorriari aurre egiteko. Hu-rrengo uda noiz iritsiko zain, ziur ame-tsetan behin eta berriro egiten duela sal-to zubi handitik, eskutan Magnum txuri erraldoi bat duela.

erre

trat

ua"Haur hauek uda

partean etortzen dira indartzera, janari eta aire sanoa har ditzaten"

Page 28: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

puBLiZitatea

Page 29: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 29

2007an Ivankivera egin zuten

bisitaldia aprobetxatu zuten

Justok eta Felik Txernobilgo

inguruak ere ezagutzeko.

Zentrala kanpoaldetik ikusi

ahal izan zuten, eta baita

istripuaren ondoren hustutako

Pripiateko hiria. “Zentrala eta

inguruak ikusteko gober-

nuaren baimena behar da

eta hango zaintzaile bate-

kin joan behar da. Eremu

itxian kontuz ibili behar da

zer ukitzen duzun. Bidea

dagoen lekuetan likidoren bat

botatzen omen dute erra-

dioaktibitatea jaisteko, baina

bestela esan ziguten gauzak

ez ukitzeko, arriskutsua zela.

Animaliak ere ikusten dira.

Asko ugaritu dira abandona-

tutako eremuan, baina arazo

bat ere bihurtu dira eremu

itxitik irteten direlako askotan

basurdea-eta, eta erradioakti-

bitate oso altua dute”.

Txernobilera bisitan

Goian ezkerrean, Marina, Justo Argoitia eta Maria Felisa Aizpururekin; alboan, Ivankiveko falimiarekin, Justok eta Felisak egindako bisitan. Behean, Txernobilgo irudi batzuk.

Page 30: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

30 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a30 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

puBLiZitatea

Page 31: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 31

Puntanoeta

Puntanoetako etxeak eta parkea, otezuri zentrotik. Auzune gero eta biziagoa.

Zer da? Auzunea eta parkea.

Non dago? Gaur egun Alai eta Aitzuri kaleak dauden inguruan, Narruondo alderako ertzean (GKN enpresa-ren eta trenbidearen artean). Mapa toponimikoan F3 koadrantean dago.

Nola idatzi izan da? Puntanoeta mahastia (1775), punta denominada Anueta (1935), punto denominado Punta Anueta (1935) eta Puntanoeta (1935).

Nola esaten da? Puntánuèta.

Lotutako izenak Zumaian: Puntako haitza (Talaipe jatetxearen ondoan), Punta (Talaimendi) eta Puntarroia (Kanterako aldapan).

Antzekoak beste herrietan: Anoeta udalerria, Anoe-ta auzoa (Donostia), Ibanoeta landa (Oñati), Arranoeta-ko harrobia (Leitza), Kristianoeta (Baztan) eta Olanoeta (Betelu).

Azalpenak: izenaren oinarrian Anoeta izena dauka-gu, Donostiako auzoaren eta Tolosaldeko udalerriaren izen bera. Izen horren jatorriak ez du azalpen garbirik, Koldo Mitxelenaren iritziz. Beste batzuen ustez, latineko annona hitzetik dator ano edo anu, eta “ganaduaren- tzako jana” esan nahiko luke; gaur egun anoa “errazio” edo “probisioak” adierazteko erabiltzen da. Caro Baro-jak dioenez, -ETA atzizkiak zenbaitetan ugaritasuna edo lekua adierazten du (Elorrieta, Astigarreta), eta beste batzuetan batez ere lekua (Zubieta). Badirudi gaztelaniaz “punta Anoeta” behin eta berriz erabiltzeak ihartu eta finkatu duela Puntanoeta forma hori. Ahoz –O- hori ireki eta –U- ahoskatzen dugun arren (“sanpedruak” edo “olarrua” bezalaxe), idatziz Pun-tanoeta erabili beharko genuke. Bizilagun asko dituen auzunea bihurtu da, parkean gero eta mugimendu han-diagoa sumatzen da eta dagoeneko hasiak dira jai gi-roan ibiltzen ere. Ea denon artean izena egoki erabiltzea lortzen dugun.

testua: XaBier aZKuearGaZKiaK: GorKa ZaBaLeta eta imanoL aZKue

Zu

ma

ieG

i

Page 32: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

32 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

Zu

ma

ieG

i

Muino batean dago Elorriaga. Aurrean Etxeberri eta Polion baserriak ikus daitezke.

Elorriaga

Zer da? Auzoa (Itziar, Deba).

Non dago? Zumaiatik Debarako bidean, itsasertzetik nahiko gertu (mapa toponimikoan C3 eta C4 koadran-teetan). Zumaiatik hara oinez joateko bide nagusiak Jadarretik eta Arridokietatik abiatzen dira, baina Algorri aldetik joateko aukera ere badago. Zumaian joera han-dia dago batez ere asteburuetan hara joateko.

Nola idatzi izan da? “Commo va el camino de Elorria-ga a Çumaya” (1391), Elariaga (1634, Pedro Texeiraren mapan), Barriada de Ilorriaga (1885) eta Barrio de Lo-rriaga (1942).

Nola esaten da? Elórrixa, Elórridxa, Elorriya. Batzuek Elorrixo edo Elorriyo ere deitzen diote, baina Elorrio Biz-kaian dago.

Lotutako izenak Zumaian: Elorriagatorre etxea eta Elorriaganeko denda.

Antzekoak beste herrietan: Elorriaga auzoa (Zebe-rio, Lemoa, Kortezubi eta Gasteiz), Elorriaga baserria (Antzuola, Azpeitia, Larraun, Oñati, Urnieta, Abadiño eta beste askotan), Elorriagabasterra baserria (Marki-

na-Xemein), Elorriagaerrota (Abadiño), Elorriate pinudia (Elorrio), Elorrio udalerria, Elorribai erreka (Zeanuri), Elo-rrieta baserria (Asteasu, Bakio, Gernika, Ezkaroze eta abar), Elorrilepo bidea (Oiartzun), Elorribakarra (Abau-rreagaina), Elorrimotxeta (Ultzama), Elorrixilo (Luzaide), Elorrixuri (Baztan), Elgorriaga udalerria (Baztan) eta El-gorriaga baserria (Berastegi).

Azalpenak: esanahi aldetik oso argia da izen hau, eta elorri (Crataegus Monogyma) landarea dagoen lekua adierazten du, Elorrieta izenak bezalaxe. Mitxelenak uste du esanahi berekoa dela Elgorriaga ere. Batzuen ustez, -AGA atzizkiak ugaritasuna adierazten du, baina beste askok tokia besterik ez duela esan nahi diote. Abi-zen bezala ere erabiltzen da, eta Zumaian Zunbilo kale-ko dorretxe handi batek izen hori zuen, gero okindegia egongo zen lekuan kokatuta. Izena idazterakoan osorik idatzi beharko genuke, hau da, Elorriaga, nahiz eta gero ahoz “Elorrixa” edo antzera esan daitekeen, hizlariaren hizkeraren arabera. Itziar aldean, esaterako, -IXA soinua oso ohizkoa da, Ixixa aldizkaria horren lekuko. Elorrixo edo Elorriyo deitzearena, Bizkaiko herriaren izenarekin nahasteak eragin duela dirudi.

Bidali oharrak helbide honetara: [email protected] izenak: ALgorrI eta LUBAKI

Page 33: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 33

puBLiZitatea

Page 34: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

34 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

ZortZi errodun Festa

Urduritasunarekin eta festa bat nola antolatzen den ideia gutxiekin ekin zioten lanari orain sei urte. Emaitza onak, baina, hasieratik jaso zituzten eta gaur egun olarro Eguna herriko jaien egitarauan sustraiak ondo errotuta dituen festa eguna da. Seigarren olarro Eguna ospatuko da hemendik gutxira. Bezperan, festa herrikoi hau sortzeko ideia izan zuen lagun taldearekin hitz egin nahi izan dugu.

testua: j.uan Luis romatet arGaZKiaK: arnaitZ ruBio apreajuan Luis romatet

Page 35: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 35

Gastronomiak tarte berezia duen festa eguna izanik, sukal-de baten inguruan elkartu ditu-gu argazkia ateratzeko. Kamera aurrean jartzeko ohitura gutxi dutelako edo, serio dago lauko-tea. Nahikoa da, baina, broma-tan hastea Joxe Mari Elustondo, Agustin Larrañaga, Inaxio Oli-den eta Ibon Urangaren ahotan irribarrea ateratzeko. Bata ba-ratzetik jaso berriak dituen to-mate batzuekin eta dozena bat arrautzarekin etorri da; beste bat, berriz, ogi barra batzuekin. Ohikoa den bezala, eta lagun artea izanik, afari batekin amaituko dute hizketaldi hau.

“Askotan gertatzen den bezala, afalosteko hizketaldi luze baten ondoren atera genuen festa hau antolatzeko ideia”, dio Inaxio Olidenek. “Lagun artean sarritan hitz eginak ginen fes-ten inguruan edota kaleko giroaz. Ohiko egun edo asteburu batean ez da inongo girorik izaten herriko kaleetan eta betiko jaiez gain, beste festa egun bat antolatzearen aldekoak ginen. Festa egun hau, baina, beste modu batetara antolatu beharko litzatekeela pentsatzen genuen: beharrezkoa zen herritarrek eta oro har arlo desberdinetan mugitzen diren herriko elkar-teek parte hartzea hura antolatzen festa egun hau indartu nahi bazen”. Ideiak eduki, bazeuzkaten. Baina nola gauzatu? Hor zegoen koska. “Garbi geneukan zer nahi genuen, baina ez genekien nola egin, gutako inork ez baikenuen inoiz hone-lako zerbait antolatu. Azkenean, erronkaka hasi ginen: ‘Ez ziok potrorik!’ eta halako pare bat bota eta animatu ginen. Ibonek sukaldaritza munduko hainbat lagun ezagutzen ditu, Joxe Marik herrian inork ez bezala dominatzen du zerbitzuen mundua eta Agustin eta neu taldeak antolatzen ohituta gaude. Ondorioz, proposamena idatziz aurkeztu genuen Udalean, eta onartu egin ziguten”.

Lehen Olarro Eguna 2004an egin bazen ere, festaren ha-ziak urtebete lehenago landatu ziren. “Urte hartan, Erdi Aroko lehen festa edo azoka egin zen eta guk Goiko pla-zan postu bat jarri genuen. Tela batzuekin dekoratu genuen eta geu ere fraidez mozorrotu ginen. Kanpai zahar bat ere konpondu eta postu ondoan jarri genuen haren hotsarekin jendea erakartzeko. Jateko, zerbait merkea eta egiteko erraza prestatu behar zenez, txistorra pintxoak saltzea erabaki ge-nuen, ondutako ardoarekin hartzeko, dena prezio herrikoie-tan. Txistorra frijitzeko zartagin zahar bat ere ekarri nuen Llanesetik –hango sukaldaritza eskolan egiten nuen lan garai hartan–”, du gogoan Ibon Urangak. Gero etorriko zen par-te hartzeko festa mota eta jai herrikoiaren lehen pausotzat jo daiteke hura. “Telak Tena etxeak emandakoak ziren; ardoa, berriz, Alfontso Iraundegiren ardandegikoa. Alfontsok, gure ideiaren berri ematean, galdetu zigun ea ardoaren eta txistorraren salmentarekin gastu guztiak estaliko genituen, prezioak herrikoiak ziren eta. Ez genekiela esan genionean, hark erantzun zigun lasai egoteko, generoa ordaintzeko di-

rurik gabe geratzen baginen, ardoa doan emango zigula”, gaineratzen du Inaxiok, eta oso detaile polita izan zela go-goratzen du.

Arlo desberdinakErdi Aroko azokako postuarekin izandako erantzun ona-

rekin animatuta, beste festa mota bat antolatzeko gogoa berpiztu zitzaien. “Garai hartan Erdi Aroko azoka ugari an-tolatzen hasi ziren beste herri askotan. Inguruko herrietan, berriz, gastronomia inguruko hainbat festa egun antolatzen hasi ziren: Bisigu Eguna egiten dute Orion, berdelarena Mu-trikun, antxoarena Ondarroan eta Txakolin Eguna Getarian eta Zarautzen. Guk Olarro Eguna egingo genuen; izan ere, zer da geureagoa olagarroa baino. Hori bai, garbi geneukan ez genuela galiziar erako festa bat egin nahi”.

Arlo desberdinak jorratzeko asmoa zutela adierazten dute: historia, kultura eta, noski, gastronomia, herritarren partaide-tzarekin: “Galiziar erako festengatik urrutiratu nahi genuen, baina eskaintzarekin zalantzak genituen. Lehen urte hartan olagarroarekin egindako brotxetak saldu ziren, baita enpana-da ere. Azken horrek ez zuen arrakasta handirik izan. On-dorioz, hurrengo urteetan txosnetan brotxetak eta olagarro zopa soilik ematea erabaki genuen”.

Urtetik urtera festa handitzen joan dela nabari da. “Lehen Olarro Egunean postu edo txosna bakarra izan zen. Aurten,

“Guk olarro eguna egingo genuen; izan ere, zer da geureagoa olagarroa baino”

oLa

rro

eG

un

a

Page 36: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

berriz, bost txosna izango dira”. Salduko diren brotxeta ko-puruak ere gora egin du. “Lehenengo urteko 4.000 brotxe-tatik hasita, iaz 10.000 saldu ziren eta aurten 12.000 egingo dira. 600 bat kilo olagarro egosi erabiliko dira brotxetak egi-teko; 60 bat kilo olagarro fresko lehiaketa gastronomikora bideratuko ditugu eta lau bat kilo olagarro lehor zopa egite-ko. Kopuruak gora egin du, baina muga dagoeneko aurrean ikusten dugu; ez dugu uste gehiago haziko denik aurrekontua mugatua dugulako eta gastronomiaz aparte, gero eta ekintza gehiago sartzen ari garelako egitarauan”.

Aurreko urteetan bezala, salmenta postu edo txosna hauek eraman edo kudeatzen herriko kirol, kultur edota gizarte mailan aritzen diren elkarteetako kideak izango dira. Zazpi izango dira aurtengoan Olarro Eguneko postuetan eta baz-kari herrikoian lanean izango diren elkarteak. “Beraien urte-roko jarduerak aurrera eramateko diru kopuru bat jasotzen dute zopa eta brotxeten salmentatik, baina horretarako lana egin behar izaten dute. Lan asko, gainera. Arlo edota ildo des-berdinetako talde horien parte hartzearekin eta gainontzeko ekintzetan antolaketan aritzen diren pertsonen laguntzarekin festa eguna indartzen doa da eta bide-batez, hasierako helbu-ruetako bat betetzen da: festa herrikoiagoa izatea. Horretaz gain, elkarteko barruko kideen arteko talde harremanak ere sendotzen direlakoan gaude”. Herritarren parte hartzea, be-raz, ez da postuetan lan egitera mugatzen: “Hasiera-hasieratik elkarte gastronomikoen parte hartzea izan dugu lehiaketa gastronomikoan. Lehenengo urteetan Zaharren egoitzakoek beren su txikiak ere utzi izan dizkigute lehiaketan erabiltze-ko. Lagun talde batek batelen estropada antolatzen du; Itxas-Gainekoek, berriz, iaz umeentzako uretako jolasak prestatu zituzten. Hor ikusten da herriak erantzun egiten duela. Be-netan pozgarria da”.

Bazkari herrikoiak ere izango du aurtengoan berezitasun edo xarma berezia: “Beheko Plazan jarriko den karpa batean egingo da. Zumaiako eta Pola de Sierotik ekarritako herriko abesbatzak eta kaleak girotzen arituko den The McKensy’s Band taldea ere bazkarian izango dira. Oholtza txiki bat ere izango da eta norbaitek abestu, dantzatu, txisteak bota edota beste zerbait egin nahi badu han izango du aukera”.

Liburua lasterFesta egun hau ez dute gastronomiara soilik mugatu nahi

izan. “Gure helburua historia eta kultura ere lantzea izan da hasieratik. Lehen urte hartan olagarrozale zaharren argazki erakusketa jarri genuen Alondegian. Gilermo Urbieta, Jon Gutierrez eta Javier Carballoren argazki haiek ikusita, asko hunkitu egin ziren. Inaxio Manterolak eta Aitor Leizak egin-dako dokumental bat ikusteko aukera ere izan zen eta arrain ontzi batean olagarro biziak ere erakutsi ziren Alberto Vi-centeren laguntza paregabearekin. Bestalde, Zumaia eta ola-garroari buruzko ikerketa lana burutzeko, Udaletxearen es-kutik beka deialdia atera genuen. Bederatzi hilabetez, Xabier Alberdi, Oihana Artetxe, Inaxio Manterola, Javier Carballo eta Imanol Azkuek osatutako taldeak lan mardula egin du eta, guztia bide onetik joanez gero, datorren urtean liburu eder batean gauzatuko da”.

Ildo horretatik jarraituta, urtetik urtera ekitaldi kopurua areagotzen joan da. “Hasieratik lehiaketa gastronomikoa egin izan da eta bigarren urtetik hona argazki rallya antolatu da. Azken hiru urteetan batelen estropada egin da, sekulako arrakastarekin. Iaz bosgarren urtea zela eta, zerbait berezia

Batelen estropadak urtetik urtera arrakasta handiagoa du. Brotxetak eta olagarro zopa ere agortu egiten da egun honetan.

36 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

Page 37: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

egin nahi izan genuen eta irrati eta telebistara jo genuen. Zen-bait programatan atera ginen eta Internet bitartez ikus daite-keen telebista saio bat ere prestatu genuen (www.traveleuska-di.tv helbidean ikus daiteke). Aurten danborrada izango da berrikuntzen artean eta datorren urtean, lehenago aipatu be-zala, dena ondo ateratzen bada, olagarroari buruzko liburua aterako da”. Ziur aski ez da izango argitaratuko den liburu bakarra, hemendik urte batzuetara lehiaketa gastronomikoan parte hartu dutenen errezeta liburua ateratzeko asmoa ere badago eta. “Errezeta liburu asko daude, baina bat bera ere ez Zumaiako jendeak proposatutako errezetekin egindakoa. Sukaldari beraientzat ere polita izan daiteke beraien izenak eta platerak liburu batean ikustea”.

Festa eguna oso arrakastatsua bada ere, antolatzaileek hu-tsune bat nabari dute. “Eguna biribiltzeko kontzertu handi bat antolatu beharko litzateke. Horrekin, bertakoez gain, bisitariak ere oraindik Zumaian denbora gehiagoan geratuko lirateke. Baina horretarako diru kopuru dezentea behar da eta gure so-sek ez dute hainbesterako ematen. Beste ekitaldiak antolatzeko herriko taldeen laguntza jasotzen dugun bezalaxe, horretarako tabernarien parte hartzea beharrezkoa izango litzateke”.

“Festek berrikuntzak izan behar dituzte, bestela hil egiten dira”, dio Ibon Urangak. Ibilbide labur baina arrakastatsu ho-netan egindako aldaketekin eta etorkizunean etorriko direne-kin, ez dirudi Olarro Egunaren osasuna arriskuan dagoenik. “Festa ondo errotuta eta sendo dagoela esango nuke, partai-detza zabalarekin. Esate baterako, orain bertan guk antolake-ta lana utziko bagenu, seguru nago festak aurrera jarraituko lukeela”, gaineratzen du Inaxiok. Oraingoz, baina, ez dute ardura hau uzteko asmo handirik. Aurtengo festa eguna hel-tzeko egun batzuk falta diren honetan, esan daiteke dagoe-neko 2010. urteko Olarro Egunera begira dituztela begiak. “Festa amaitu ondoren, hobetu daitezkeen gauzen zerrenda bat egiten dugu, hurrengo urterako akats horiek konpontze-ko, berrikuntzak sartzeko, etab.”, dio zerrenda eskutan duela. “Oraindik ere badago zer hobetua”.

Horretaz hitz egiteko aukera izango dute beste bilera ba-tean. Hizketaldia amaitu da eta aizto zorrotzarekin tomatea xerratan mozteari ekin dio Ibonek. Afaltzeko ordua da.

“eguna biribiltzeko kontzertu handi bat antolatu beharko litzateke. Beste ekitaldiak antolatzeko herriko taldeen laguntza jasotzen dugun bezalaxe, horretarako tabernarien parte hartzea beharrezkoa izango litzateke”

Olagarroarekin egindako zopa edo patatak jatera ohituta dago hemen jen-dea. Baita galiziar erara ere, piper berdeekin. Baina hortik harantzago ere badago mundua. “Olagarroa era desberdinetan prestatu daiteke. Noski baietz”, dio Ibon Uranga sukaldariak. “Horren adibide dira emandako bi errezetak. Hemen zopan edo patatekin jaten dugu, baina hemendik kanpo, Asturiasen adibidez, lapikokoan jaten dute. Noski, olagarroa nahiko jaki ga-restia da eta lapikoko batean sartzeak beldur ematen digu. Baina babarrun batzuekin eginda primerako platera da. Bestalde, piperrekin jatera ohituta gaude, galiziar erara. Zergatik ez kalabazin batzuekin sartu pisto batean? Garaiko janaria da, gainera”.

Olarro Egunaren baitan antolatzen den lehiaketa gastronomikoak izandako aldaketak direla medio, imajinazioa lantzeko aukera izaten dute sukaldariek. “Hasiera batean olagarro patatetara mugatzen zen lehiaketa, baina gero beste era bateko jakiak egiteko aukera eman genuen, betiere, olagarroa osa-gai nagusia izanda. Nik ez dut parte hartzen lehiaketako epaimahaian, baina han izan direnek behin baino gehiagotan esan didate janari finak egiten dire-la. Zalantzarik gabe, imajinazioa lantzeko aukera ematen du olagarroak”.

Askorentzat jaki preziatua da olagarroa; batzuk, baina, olagarro zopa us-aintzearekin bakarrik zorabiatzen gara. Horientzat gomendioren bat? “Erraza. Txakolin batzuk hartu eta bizi-bizi zaudetenean, aurrera!”

olagarro zopatik harantzago

PISTOA OLAGARROAREKIN 4 lagunentzat

Olagarroa, 500 gr. Tipula, 3 alePiper gorria, 2 aleTomatea, 3 aleBerenjena, 1 aleKalabazina, 1 aleOliba olioa

Nola egin:1. Txikitu tipula eta piperra kubo erregularretan eta erdi egosi oliba oliotan2. Gehitu tomateak (zurituta eta haziak kenduta)3. Gehitu berenjena eta kala-bazina kubotan moztuta eta dena batera erdi egosi 10 minutuan 4. Gehitu olagarroa txikituta (aurretik egosita, noski), eta irakinaldia eman5. Bota ga-tza, behar badu

TOLOSAKO BABARRUNAK OLAGARROAREKIN 4 lagunentzat

Tolosako babarrunak 1 kgOlagarroa, 300-400 gr.Tipula, 1Porrua, 2 Baratxuria, 2 aleOliba olioa, 2 dlGatza

Nola egin:1. Errezeta hau egiteko, lehenengo baba-rrunak ur hotzetan jarri behar dira beratzen, zortzi orduan, gutxienez.2. Olagarroa egosten jarriko dugu. Horre-tarako, urez betetako ontzi bat jarriko dugu sutan, berotzen, batere gatzik gabe. Ura irakiten hasten denean, olagarroa sartu eta aterako dugu uretatik hiru aldiz, eta ondoren uretan utziko dugu, egosten, 25-40 minutu artean (tamainaren eta jatorriaren arabera).3. Olagarroa egositakoan, uretatik aterako dugu, eta ura gorde egingo dugu, gero ba-barrunak ur horretan egosteko.4. Beratzen geneuzkan babarrunei ura ken-du, eta jarri irakiten olagarroa egosteko era-bilitako uretan, eta bota gainetik olio errea, tipula, porru eta baratxuriarekin egindakoa.5. Babarrunak samurtuta daudenean, gehitu olagarroa txikituta.6. Olagarroa gehitutakoan, ez egosi gehia-go, bestela olagarroa gogortu egingo da-eta. Amaitzeko, begiratu ea nahikoa gatz badaukan.

Page 38: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

38 B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a

irailaren 18an, iluntzeko 20:00etan, Komentuan, kontzertua:

BeHeKo pLaZa aBesBatZa eta gonbidatuakpola de sieroko Coro de Veteranos

“antonio martineZ”iV. arGaZKi raLLYaren eraKusKeta,

irailaren 18tik urriaren 17ra arte Foronda Kultur etxean, iazko argazki

rallyan parte hartu zuten argazkilarien lanak ikusgai. urriaren 2an V. argazki rallyko sariak banatuko dira.

OLARRO EGUNA, irailak 19•09:00etanDIANAtxistulariekin.•GoizparteanV.ARGAZKIRALLYA.

izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era. sari-banaketa urriaren 2an (ostirala) izango da Forondan.

•10:00etatik13:00etarasukaldariaklanean eusebio Gurrutxaga plazan: LeHiaKeta GastronomiKoa, herriko elkarte eta koadrilen artean.

•11:00etatik12:30eraGernikaparkeanHaur eta GaZtetXoentZat antZinaKo joLasaK (zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea...), itxas-Gain elkarteak antolatuta.

•11:00etatik14:00etaraGernikaparkean,eLiKaGaien aZoKatXoa.

•11:00etatik14:00etaraateazabalik KoFradian, arrainen Benta aretoa ikusteko.

•11:15eanHAMAIKETAKOAPulpoelkarteanolagarro-harrapatzaile izandakoentzat.

•11:30eanEusebioGurrutxagaplazan,batel-estropadan parte hartuko duten arraunlari guztiei dortsalak banatuko zaizkie.

jarraian mCKensY´s Band eskoziar taldeak lagunduta arraunlari guztiekin KaLejiran estropada eremura abiatzea.

12:30ean txomin agirre kaian koadrilen arteko batel-estropada, oLarro eGuneKo iii. Bandera.

•12:00etanZumaiakoHELDUENdanBorrada, itsas kiroldegitik irten, amaiako plazatik pasa eta erribera kaletik eusebio Gurrutxaga plazan bukatu.

•12:30eanBEHEKOPLAZAABESBATZAreneta pola de sieroko (asturias) Koruaren saioaK herrian zehar.

•13.00etanLEHIAKETAGASTRONOMIKOkoepaia eta sari-banaketa. epaian, besteak beste, arZaK jatetxeko taldekideek hartuko du parte.

•13:30eanOLAGARRO-ZOPAtxosnetan.•14:30eanHERRIBAZKARIA,

eusebio Gurrutxaga plazan. •17:00etanTxominAgirrekaiankoadrilen

arteko batel-estropada, oLarro eGuneKo iii. Bandera. irabazleek helmugan bertan jasoko dute bandera.

•17:00etatik20:00etaraateazabalik KoFradian, arrainen Benta aretoa ikusteko.

•18:00etatikaurreraArbustaingoarranplan,GaZtetXoentZat uretaKo joLasaK (kukainak, zinta harrapatzea kamara gainean…), itxas-Gain elkarteak antolatuta.

•18:00etatikaurreratxosnetanolagarro-brotxetak eta sagardoa.

ordu berean ordiziako LaGuntasuna rondaLLaren kalejira.

•22:00etanHarribildantzataldearen“Urratsenoihartzuna” ikuskizuna, aita mari aretoan.

•23:00etan,EusebioGurrutxagaplazan dantZaLdia, dj jon disko-jartzailearen eskutik.

oLa

rro

eG

un

a

Foronda kultur etxea. 943-861056agenda zure e-postan jaso nahi baduzu, eskatu helbide honetara. “agenda etxera” [email protected]

puBL

iZit

atea

Page 39: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com

B a L e i K e 2 0 0 9 i r a i L a 39

Page 40: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · BaLeiKe 2009 iraiLa 3 BALEI KE180 a Z a L a j. carballo herri aldizkaria Foronda kultur etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com