Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

20
111. zenbakia 2012ko otsaila Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

description

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zuzendu eta Donostiako Berritzeguneak koordinatzen duen aldizkaria. Ikasleek eginda ikasleei zuzenduta.

Transcript of Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

Page 1: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

111. zenbakia 2012ko otsaila Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Page 2: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

2012ko otsaila

2

Fo

to i

nk

est

a

Hil aurretik zein da egingo zenukeen azkeneko gauza?

“Gelditzen den denbora ahalik eta ondoen aprobetxatuko nuke, puen-ting-a, eskalada, parakaidismoa... egiten, hau da, kirol arriskutsuak. Badakidalako hil egingo naizela. Izan ere, zerbait gaizki ateraz gero, ez litzatekeelako askorik aldatuko”.

ASIER CARCEDO DBH 2

“Lagunekin pasatuko nituzke azke-neko momentuak, ahalik eta gehien aprobetxatuz, eta ondo pasatzen. Beraiekin hitz egiten, hondartzara joaten, festetara... Horrelako gau-zak egingo nituzke, nire azkeneko momentuak hobekien aprobetxa-tzeko”.

AITOR CORETI DBH 1

“Familiarekin eta lagunekin pasatuko nituzke nire azkeneko momentuak, niretzat oso garrantzitsuak direla-ko. Baina nire bizimodu normala ez nuke jarraituko, nire azkeneko egu-netan denbora aprobetxatu nahiko nukeelako: denak elkartu, picnic bat egin, elkarrekin mintzatu...”

CATALINA VASILEDBH 1

Zure heriotza eguna jakinda, zure azkeneko momentuak zertan aprobetxatuko ze-nituzke? Badago jendea, denbora minutu oro aprobetxatuko lukeena; baita ere ba-daude betiko bizitza berdina eramango luketenak. Zuk zer egingo zenuke?laura aguado, daniel garcía, maialen laparra eta arkaitz mrówczynski

Denbora nola aprobetxatu

da kontua

“Hil aurretik gauza pilo bat egitea gustatuko litzaidake; baina nire be-netako ametsa film ospetsu batean ateratzea da. Film horretan prota-gonista izan nahi nuke, eta famatu asko ezagutu”.

EBA ESKITXABEL DBH 4

JOXE MARI GARIN DBH 3

Hil aurretik nire familia guztia bisita-tzea gustatuko litzaidake. Horrez gain, bidaia bat egin nahi nuke; Estatu Ba-tuetara joango nintzateke, familia eta lagunekin batera. Hori da egingo nu-keen gauzarik garrantzitsuena”.

“Pasa daitekeenik uste ez dudanez, gaztea naizelako eta aurretik bizitza asko geratzen zaidalako, ez dut inolako ideiarik. Uste dut lagunekin eta familiarekin pasako nituzkeela nire azken momentuak, denbora guztia ondo aprobetxatzen”.

IÑIGO IZULAINDBH 3

Page 3: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

www.auzoka.net

Hil aurretik zein da egingo zenukeen azkeneko gauza? A

uzo

ka

.net

3

Jada ez dago aitzakiarik iazko arrakasta aurten ez errepikatzeko. Izan ere, ikusirik bideoak prestatzeko eta lehiaketara aur-kezteko epea motz geratu dela, berau luza-tzeko erabakia hartu dugu. Orain, bideoak jasotzeko epea martxoaren 30ean amaitu-ko da. Aitzakiarik ez hortaz, Auzoka II. Sor-kuntza Bideo-lehiaketan parte ez hartzeko! Iaz 45 bideo aurkeztu ziren. Horietatik, 34 taldeka eginak eta 11 banaka. Lehiaketa oso parte hartzailea eta dibertigarria izan

zen! Horregatik, ordua heldu da Super 8 fil-meko protagonisten gisara kamera hartze-ko eta errodatzen hasteko. Sari politak zain dituzue, baina, batez ere, ongi pasatzeko aukera paregabea! Zuen abileziak erakutsi dantza egiten, kantuan, hain modan dauden lip dub horietako bat egiten, antzezten, musika tresna bat jotzen, txisteak kontatzen, bertsotan... Taldeka edo bakarka, barre batzuk egin eta ongi pasatu bideoa egin bitartean!

Bigarren bideo-lehiaketan lanak aurkezteko epea martxoaren 30era luzatu dugu!

Ezetz zorria aurkitu!Zenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzokan. Zorria topatzen baduzu, emaguzu horren berri [email protected].

Erantzunarekin batera, zure izen-abizen, e-mail helbidea, telefono zenbaki eta zein ikastetxetan ikasten duzun zehaztu. Lehiaketa irabazten duenak Lagun Aro/Caja Laboral saskibaloi partidura joateko sarrerak lortuko ditu. Ez galdu sari bikain hori eskuratzeko aukera! Zorroztu begiak

eta aurki ezazu zenbaki honetako zorria.

Bestetik, gogoan izan Zein naiz? lehiaketa ere baduzula zenbaki honetan, 9. orrial-dean, eta Elkarren erabiltzeko 30 euroko bonoa irabaz dezakezula.

Zenbaki honetako oparia: Saskibaloiko sarrerak, 2012/03/11 Lagun Aro/Caja Laboral. Aurreko zenbakiko (110) zorriaren lehiaketako irabazlea: Ikasbide Ikastolako Unai Arruabarrena Ugaldek irabazi zuen saria, izan ere, zorria Mario Casas aktorearen argazkian jarri genuela ikusi zuen.

Gogoratu sariak ez direla nolanahikoak!Banakako saria: iPod shuffle bat + 50€-ko bonoa kultur produktuetan

Taldekako saria: 200€-ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 100€-ko bonoa kultur produktuetan

Euskararen erabilera egokienaren saria: iPod shuffle bat + 25€-ko bonoa kultur produktuetan

Irakurri lehiaketaren oinarriak www.auzoka.net webean

Page 4: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

2012ko otsaila

4

OIER ERRANDONEA

“Txiki- txikitatik erabili izan dut baloia”

Oier Errandonea Donostian jaio zen 1999an. Futbolari amorratua da, kirolari aparta. Oier aukeratu dugu, gure ge-lakide ohia izan delako beti-danik eta berarekin harreman ona dugulako. Guk aukeratu dugun gaia futbola da, oso fut-bol zalea delako eta guri ere futbola izugarri gustatzen zai-gulako. Oso ondo ezagutzeaz gain, beti elkarrekin egon gara futbolean jolasten. Interesga-rria iruditzen zaigu futbolaren ikuspuntu berri bat erakustea.

Gustura al zaude DBH-ko lehenengo ur-tean?Bai, gustura nago, baina pixka bat arraroa egiten zait, gelan jende berria eta irakasle berriak daudelako, eta gainera pixka bat zorrotzak direlako... baina, hala ere, gustu-ra nago gelakideekin.

Ikasgai guztietatik zein da gehien gusta-tzen zaizuna?Ikasgai guztietatik gorputz hezkuntza da nire gustukoena, kirola egiten dugun ikas-gai bakarra delako.

Zer kirol egiten duzu?Nik futbolean jokatzen dut, asko gustatzen zaidalako eta ohituta nagoelako baloiare-kin ibiltzen.

Zergatik aukeratu zenuen futbola eta ez beste kirolaren bat?Hankarekin jolasten diren kirolak asko gus-tatzen zaizkidalako. Horregatik aukeratu nuen futbola.

Non jokatzen duzu futbolean? Santo To-mas Lizeoan bertan edo kanpoko talde-ren batean? Nik kanpoko talde batean jokatzen dut, Martutenen, eta oso gustura nago taldean.

Nondik atera zenuen futbolean jokatze-ko afizio hori?Nik txiki-txikitatik erabili izan dut baloia eta

daukadan afizio hori hortik atera dela uste dut.

Zein taldean hasi zinen futbolean joka-tzen?Antiguoko izan zen ni aritu nintzen lehe-nengo futbol taldea, baina gustura ez nen-goenez, taldez aldatu nintzen.

Zenbat futbol taldetan jokatu duzu? Zei-netan?Nik hiru talde desberdinetan jokatu dut: An-tiguoko, ni egon nintzen lehenengo futbol taldean; ondoren, nire ikastolako taldean, Santo Tomas Lizeoko gelakideekin, eta orain Martutenen ari naiz futbolean joka-tzen.

Zergatik joan zinen jokatzen ari zinen taldetik beste talde batera?

“Hoberen dakidan eta hobekien sentiarazten nauen jarduera da futbola”

Page 5: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

5www.auzoka.net

Elk

arriz

keta

Lehen esan dudan bezala, ez nengoelako oso gustura hango lagunekin, eta talde be-zala ez zitzaidan asko gustatzen; horrega-tik aldatu nintzen taldez.

Zer postutan jolasten duzu? Zuk auke-ratu zenuen? Beste postu batean jolas-tea gustatuko litzaizuke?Erdialdean jokatzen dut. Entrenatzaileak bertan jarri ninduen defentsa lanetan la-guntzeko. Nire postua ez nuke aldatuko ikaragarri gustatzen zaidalako.

Gustura sentitzen zara futbolean jolas-ten duzunean?Bai, hoberen dakidan eta hobekien sentia-razten nauen jarduera delako futbola. Gus-tukoena dut.

Zein futbol talde duzu gustukoen?Guztietatik Erreala dut gustukoen, nire hiri-

ko taldea delako. Gainera Errealeko kidea naiz; txikitatik Errealeko jantzia eraman izan dut.

Errealak fitxatuko bazintu, joango al zi-nateke zure egungo taldea utziz?Agian sartzeko probak egingo nituzke, bai-na lehenengo ondo pentsatuko nuke. Na-goen lekuan izugarri ondo nagoelako.

Zuretzat Errealak erritmo onean segi-tzen badu lehenengo mailan geldituko da?Hortxe ibiliko da, parekotasun handia da-goelako Barça eta Madrid kenduta. Hala ere, itxaropena daukat lehenengo mailan jarraitzeko, bertako jokalariak erabiltzen ari direlako.

Munduko zein jokalari duzu gustukoen? Eta Errealetik?Messi da nik gustukoen dudan jokalaria. Errealetik ordea, Zurutuza da, izugarria delako erasoan eta defentsan. Espero dut Athletic-era ez joatea.

Zuk nahiko zenuke Philippe Montanier gelditzea edo beste entrenatzaile berri bat etortzea?Gelditzea espero dut, bertako jendea era-bili eta Barçaren estiloa jarraitzen saiatzen delako. Anoetako azkeneko bi partidak izu-

garri onak izan dira jokoaren aldetik. Lasti-ma Osasunari ez irabazi izana.

Zeinek uste duzu irabaziko duela liga? Bartzelonak irabaziko duela uste dut, talde bezala Real Madril baino askoz ere hobea delako. Joko bikaina daukate eta orain arte ia dena irabazi dute.

Zeinek gustatuko litzaizuke gol gehiago sartzea urrezko bota eramateko?Nire ametsa Errealeko edozein jokalarik ira-baztea izango litzateke. Hala ere, errealista izanik eta aukerak zeintzuk diren jakinik, Messik eskuratzea espero dut. Aparta izan-go litzateke urrezko baloiaz gain, urrezko bota ere irabaztea.

ane elosegi, amaia arrizabalaga eta andrea caballero.

“Erreala dut gustukoen, nire hiriko taldea delako eta gainera Errealeko kidea naiz”

“Errealak fitxatuko banindu, sartzeko probak egingo nituzke, baina lehenengo ondo pentsatuko nuke”

Page 6: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

2012ko otsaila

6

Kristina Eneako altxorra Landare eta animaliak barra-barraE

ko

log

ia

Kristina Enea parkera joan gara animaliak, landareak eta ingurua aztertzera. Parke hau oso handia da eta erlaxatua egoteko toki gomendagarria da. Fauna asko dago eta landare pilo bat. Bertan ikusitakoa zuekin konpartitu nahi izan dugu.

Jende asko etortzen da parke honetara txakurrak paseatzera eta umearekin buelta bat ematera. Esertzeko bankuak daude eta iturriak baita ere. Parke honetan zuhaitz handiak daude eta indioilarrak adarretan egoten dira. Batzuetan indioilarrak ikustea oso zaila izaten da dituzten kamuflajeko koloreak direla eta. Parke honetako anima-lia famatuena indioilarra da.Urmael handi bat dago, ahateak eta dorto-kak gustura egoteko. Gehienetan jendeak ematen die jaten animaliei, baina hori egi-tea ez da komenigarria.Kristina Eneara sartu baino lehen Urumea ibaia aztertu dugu. Kaioak, arrainak, aha-teak eta abarreko animaliak daude. Hala ere, zikinkeria asko ikusten da!

LandareakKristina Enean landare mota desberdinak daude. Zuhaitzak, loreak, belarrak... Ha-mabi zuhaitz mota daude. Landare exoti-koak ere badaude baina oso gutxi. Parkeko zuhaitzik handiena eta zaharrena sekuoia zuhaitz mota da. Zortzi pertsona behar dira zuhaitza besarkatzeko. Kristina Eneako parkean landareak ondo zainduta daude, baina jendeak zakarra bo-tatzen du lurrera eta lurra zikintzen da. Fauna: Indioilarrak eta ahateakIndioilarrak: Indioilar emeek ez dituzte ba-tere luma politak. Ordea, politak dituztenak arrak dira emeak maitemintzeko erabiltzen baitituzte. Politenak dituenak emea aukera-tzen du eta umeak edukitzen dituzte.

Ahateak: Hegazti familiako animalia da. Ahateak taldeka edo bikoteka egoten dira. Gainera, habietan bizi dira eta beren habiak garbitzen dituzte.

Hondakinen analisiaHondakinen analisia ere egin dugu. Kristi-na Enean zabor asko aurkitu dugu lurrean. Adibidez: zilarrezko papera, bokata zati bustiak …

ikasbide

Kristina Eneako zuhaitzen hostoen bilduma

Page 7: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

7www.auzoka.net

Alb

iste

bit

xia

k

Kenyako hotel batean bederatzi jirafa bizi dira. Hotelak Giraffe Manor dei-tzen da eta Nairobin dago. Hotel honek 3 izar ditu eta oso dotorea da. Jirafak hotelean bizi dira eta leihotik burua ate-ratzen baduzu han aurki ditzakezu jira-fak. Batzuetan bigarren pisuko gelako leihotik burua sartzen dute eta bestetan mahaiko janaria jaten dute. naia esnal

Jirafen hotela

Bai, hori ari zara irakurtzen. Gela bitxi hau joan den astean eraiki zuten Bernan (Suitzan) eskola bateko bost urteko hau-rrentzako. Zuzendariak esan zuen umeak ondo pasatzeko eraiki dutela. Guk gela berezi hau ikusteko aukera izan genuen eta izugarria zen. Atea litxarreriazko ho-deiez egina zegoen, pareta kremazkoa zen, arbela erregalizezkoa zen eta klario-na izozki bat zen. Mahaiak txokolatezkoak ziren eta apalategiak gozokizkoak ziren. Benetan harrigarria! erika de legarra

Litxarreriaz egindako gela

Radhakant Baijpai-k 25 zentimetroko ileak dauzka belarrietan, munduko lu-zeenak, ondoko argazkian ikus deza-kezuenez. Indiakoa da eta Guiness sa-ria eman diote ile luzeenak izateagatik. Egun, 58 urte ditu eta orain dela 40 urte ez dituela belarrietako ileak mozten, alegia, 18 urte zituenetik.itxaro oteiza

Dagoeneko bukatu dute robot zoragarri hau. Zientzialariek denbora asko zera-maten asmakizun honetan pentsatzen. Smith Clenton izeneko asmatzaileak egin du bere laborategian. Robotak etxea goitik behera garbitzen du. Gai-nera, bateria amaitzen zaionean, bera bakarrik joaten da kargatzera. Ondo-rioz, Smithek Nobel saria jasoko du Estockholmen eta horrek famatua bi-lakatuko du. Dagoeneko hasi dira New Yorken robota saltzen. irene insausti

Etxerako robot bat

Le Van-ek 57 urte ditu eta Quanq Na-men bizi da (Vietnam). Bada, gizon honek bere emaztearen gorpuarekin lo egiten zuen haren hilobian, asko mai-te zuelako oraindik. Azkenean, seme-alabek, bederatzi urte pasa eta gero, etxean lo egiteko esan zioten.noeli álvarez

Gizon arraroa eta maitemindua

Belarrietako ile luzeenak

Txakurrik zaharrena hil egin da berriki 26 urte eta 9 hilabete zituela. Gizakia balitz, 120 izango lituzke. Guiness sa-ria eman zioten urte bat lehenago txa-kur zaharrena izateagatik. Bere jabea, Shinohara izenekoa, japoniarra da eta 42 urte ditu. Oso triste dago bere txakur maitea hil egin delako. jude ozores

Txakur zaharrena hil

egin da

Page 8: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

2012ko otsaila

8

Kir

ola

Noiz eta zergatik hasi zinen kirol hau egi-ten?Bederatzi urte nituela. Altzako igerilekuan ikastaroa egiten ari nintzela, waterpoloko jokalariak ikusi nituen eta gustatu zitzaidan. Gurasoei komentatu nien eta nire gelan ekipoko bat zegoenez, harekin hitz egin eta gelakide honek ireki zidan bidea. Berehala hasi nintzen entrenamenduekin.

Zergatik harrapatu zaitu waterpoloak?Asko gustatzen zait igeri egitea eta hasi nintzenean taldea jatorra zela ikusi nuen.

Azal iezaguzu zure ibilbidea...Waterpolo Donostiarekin hasi nintzen eta bertan daramatzat orain arteko urteak. Irai-laren hasieran ekiten diogu liga prestatzea-ri eta entrenamenduak gogorragoak izaten dira. Ligan Espainia mailako ekipoak daude eta partidak Gipuzkoan zein Nafarroan jo-katzen dira. Hainbat igerilekutan izaten dira partidak.

Zein talde, zein jokalari miresten duzu?Jokalarietan, Miguel, nire entrenatzailea, eta Rusbert Kubako selekzioko jokalaria. Talde kuttunik ez dut ordea.

Zenbat denbora hartzen dizu waterpo-loak?Astean bi egunez entrenamendua dut, ordu eta erdikoa bakoitza; asteburuan partida daukat.

Nola uztartzen duzu ikasketekin?Batzuetan etxeko lanak egiteko nekatuta ailegatzen naiz eta estu nabil denborarekin. Hala ere, nire burua gainditzea garrantzi-tsua da niretzat eta denbora planifikatzen eta ongi aprobetxatzen saiatzen naiz.

Noraino iritsi nahi duzu?Ez dut nire ogibide bezala ikusten; gehiago izango da zaletasun bat.

Waterpoloan aritzeak zerbait erakusten al dizu ikasketak aurrera ateratzeko?Igerilekuan hots handia dago eta kontzen-trazioa behar da; horrek gelan adi egoten ere laguntzen du. Bestalde, ikasketak ongi egiten ez baditugu, ez digute jolasten uz-ten: modu honetan biei ardura jartzen diet.

Zer behar da waterpoloan ona izateko?Ondo igeri egitea ezinbestekoa da. Hanke-tako indarra inportantea da, batez ere ate-zaina bazara.

Nola animatuko zenuke jendea waterpo-loan aritzera?Ematen duena baino jende gehiagok egiten du; azken boladan neskak ere izena ema-ten hasi dira. Waterpoloa probatu nahiko lukeenari dibertigarria dela esango nioke.

mariaren bihotza

Futbolak, saskibaloiak edo pilotak bezainbeste izenik ez badu ere, ezaguna da waterpoloa. Ez da samurra izango, aurkakoak egiten duen presioari kontra egiteaz gain, urak jartzen duen erresistentzia ere gainditu behar baita. Indar handia behar da kirol hau egiteko. Jarraian aurkeztuko dizuegun gaztetxoak ez die beldurrik aurreko etsaiei eta astero partida jokatzeko prest izaten da. Waterpolo Do-nostian jokatzen du eta Koldo Dominguez dugu.

KOLDO DOMINGUEZ

“Ikasketak ongi egiten ez baditugu, ez digute jolasten uzten”

“Azken boladan neskak ere izena ematen hasi dira”

Page 9: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

www.auzoka.net

Goierri eskualdeko Beasain udalerrian jaio eta hazi zen. Han, oso umetan sortu zitzaion sukaldean aritzeko zaletasuna, halabeharrez sortu ere. Lau anai-arrebe-tatik zaharrena, txikitatik etxeko lanetan –besteak beste, sukaldeko lanetan– ari-tu behar izan zuen, ama elbarri baitute. Lazkaoko Agustindarren ikastetxean egin

zituen Lehen Hezkuntzako ikasketak. Mai-sutza Industrialeko ikasketak egin ondo-ren, txapista lanetan aritu zen Beasaingo CAF fabrikan. Hamazazpi urterekin Za-rauzko Euromar hotelaren ostalaritza es-kolan matrikulatu zen (geroztik, Zarautzen bizi da). 1970ean, Zarauzko golf klubeko

giñano 1990ean hasi zen ospea hartzen; ETB 1ean, beste zenbait sukaldarirekin batera, Hasier Etxeberriak zuzendutako Hamalau euskal sukaldari saioan aritu eta gero, ETB 2 telebista katean saio bat eman zioten hilabeterako, probaldi gisa. Geroz-

tik arrakasta handia izan dute Karlosen saioek, lehendabizi Euskal Herrian, gero Espainian, eta geroago munduko beste zenbait tokitan ere, Argentinan kasu.2000. urtean, lehendabiziko aldiz, bere bakarkako sukaldaritzako saio horiek eus-karaz egin zituen, ETB 1eko otorduan, Karlos Argiñano telebista saioarekin. Kar-los Argiñanok munduko herrialde askotara zabaldu du Euskal Herriko sukaldaritza. Sukaldaritza ikastaro eta hitzaldi anitzetan parte hartu du, eta makina bat sari jaso. Bere proiektuetan, lagun eta partaide izan du bere emazte Luisi Ameztoy; harekin sei seme-alaba izan ditu, eta beste bat adop-tatu.

mundaiz

Karlos Argiñano Urkiola, (Beasain, Gipuzkoa, 1948ko irai-laren 6a) sukaldari, aktore eta enpresaburu euskalduna da. Haren sukaldaritzako telebista saioek arrakasta handia izan dute 1990az geroztik.

jatetxeko sukaldeko buru gisa kontratatu zuten; 1972an, jatetxe hartako sukaldean lagun izan zuen Luisi Ameztoyrekin ez-kondu zen; eta 1978. urtean bere jatetxea ireki zuen Zarautzen, Aialatarren etxea ize-neko jauregian. Hortik hartuko zuen, hain zuzen ere, 1996an Zarautzen bertan sortu zuen Aiala ostalaritza eskolaren izena. Ar-

1986ko uztailaren 19an jaio nintzen Roche-forren (Frantzia). Txikitan, Donostiako Lehengokoak futbol taldean jolastu nuen. Gipuzkoako futbol talde ezberdinetan jo-lastu dut, aipagarrienak Real Sociedad B eta Eibar. Gaur egun Errealean nago. 2010eko abuztuaren 29an estreinatu nin-tzen Errealarekin lehen mailan Villarrealen kontra. Nire lehendabiziko gola lehen mai-

lan 2010eko azaroaren 29an sartu nuen El Molinonen, Gijongo Sporting-en aurka. Guztira lehen mailan 36 partidu jokatu di-tut eta bi gol sartu.

Per

tso

na

ia +

zein

na

iz?

Karlos Argiñano Gatza eta piperra sukaldean

Zein naiz? ?

9

Emaiguzu zure erantzuna [email protected]

ETB 2 katean saio bat eman zioten probaldi gisa. Geroztik arrakasta handia izan du Karlosek

Txikitatik etxeko lanetan aritu behar izan zuen, ama elbarri baitute

Aurreko zenbakiko irabazlea: Belen Ikastetxeko Lucia Cortabarriak irabazi zuen saria, izan ere pertsona ezkutua Leo Messi zela asmatu zuen.Zenbaki honetako oparia: Elkarreko 30€ko kultur bono bat.

Page 10: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

2012ko otsaila

10

Mundaiz ikastetxeak, Kristina-enea parkearen ondoan dagoen ikastetxeak, hainbat urte darama-tza patin-hockeya praktikatzen. Hockeya 1970. urtetik jokatzen da, eta hainbat eta hainbat lehia-keta irabazi ditu Mundaizek. Orain dela gutxi adibidez, Benjamin mailakoek Euskadiko kopa eta liga irabazi zituzten. Hirugarren mailatik gorako haurrek eta hain haurrak ez direnek ere jokatzen dute patin-hockeyan.

Mundaiz ikastetxeko hockey-patin taldea-ren ibilbidea luzea da eta gaur egun orain-dik jokatzen jarraitzen du. Gutxi gora behe-ra, 1970. urtean izan zen patin-hockey taldearen sorrera. Jesusen Bihotzeko anai baten bidez sortu zen taldea eta ondorioz urte horretan eraiki zuten pista. Orduz ge-roztik ari da praktikatzen patin-hockeya eskolan. Hockey zelaia Urumea ibaiaren

ondoan dago, Mundaiz ikastetxeak eta Deustu Unibertsitateak bat egiten duten aldearen azken bazterrean.

Instalazioak zaharrak zirenez, orain dela urte bat berregin ziren. Orain instalazioak nahiko ondo daude, zelaiak harmailak ditu, baina, hala ere, ez dago estalita. Pa-tin-hockey zelaiak berrogei metroko luze-ra eta hogei metroko zabalera du, baina senior kategoriakoak Anoetan dagoen Gaska izeneko kiroldegian jokatu beha-rrean daude, Mundaizeko patin-hockey zelaia txikia gelditzen zaielako helduei.

Zer da patin-hockeya?Patin hockeya bost jokalariz (zelaiko lau jokalari eta atezain bat) osaturiko bi talde-ren arteko lehian datzan kirola da. Zelaiak hesi batez inguratuta egon behar du, iz-kinak borobilduak eta talde bakoitzak ate bana izan behar du. Jokalariak lau gurpil paraleloz osaturiko patinen bidez mugitu behar dira eta stick-a edo zurezko maki-

la baten bidez kautxuzko pilota bat gida-tu behar dute, aurkako taldearen atean sartzen saiatu behar direlarik. Hortaz, patin-hockeyan aritzeko stick bat, pilota eta hainbat babesgarri behar dira. Patin-hockeyrako beharrezkoak diren gauzak eskolan eskura daitezke, Daniel Alonso, gure patin-hockeyko koordinatzailearen bitartez.Patin-hockey talde bakoitzak bere Auto-nomia Erkidegoko patin-hockey federa-zioaren arauak jarraitzen ditu. Euskadiko talde guzti-guztiek euskal patin-hockeyko federazioaren araua betetzen dute, bes-

Mundaiz ikastetxea, 35 urte gurpil gainean

Mundaiz ikastetxeko patin-hockey taldea Gipuzkoako talde bakarra da

Errep

or

taje

a

Patin-hockeyan aritzeko stick bat, pilota eta hainbat babesgarri behar dira

Page 11: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

teak beste, kaskoa jartzea derrigorrezkoa da, adibidez. Mundaiz ikastetxeko patin-hockey taldea Gipuzkoako talde bakarra da, eta senior taldeak Estatu espainiarre-ko beste taldeen aurka jokatu ahal izate-ko kilometro dezente egin behar izaten ditu; Bilbora edo Gasteizera ere maiz joan behar izaten dira. Hainbat taldek bilbota-rren aurka jolasten dute, adibidez, Jola-seta edo Loiola-Indautxu bezalako klubak dira Mundaizeko patin-hockey taldearen aurkariak.

11 www.auzoka.net

Sticka: Gehienez 115 zentimetroko luzera izan dezake eta gutxienez 90 zentimetrokoa. Stick bakoitzak ezin du izan 500 gramo baino gehiagoko pisua eta metalezko edozein indargarri izatea debekatuta dago.

Pilota: Esferikoa izan behar du. Bere diametroak 23 zentimetrokoa izan behar du eta 155 gramo pisatu behar ditu. Kolore deigarria izan behar du eta zelaiko gainerako koloreez erraz des-berdindu behar da, hau da, kantxaren koloreaz, marren koloreaz edota tal-deen uniformeez.

Patinak: Jokalariak patinen bidez mu-gitzen dira eta hauetako bakoitzak lau gurpil izan behar ditu. Lau gurpil hauek ez dira lerrokaturik egon behar, binaka paraleloki jarrita, baizik. Jokalari bakoi-tzak patin bana eraman behar du oin bakoitzean.

Jokalarientzako babesgarriak: Berna-babesak, belaunetakoak, kaskoa, es-kularruak eta barrabil-babesa.

Atezainentzako babesgarriak: Gor-putzeko edozein ataletarako babesga-rriak ere badaude.

Zigorrak: Falta mota desberdinak iza-ten dira larritasunaren arabera eta non gertatu diren arabera (zelaiaren ere-muaren arabera). Penaltiak, tiro zuze-nak edo tiro ez-zuzenak izan daitezke. Horrez gain, txartelak ere badaude; txartel urdinak bi minutuko kanporaketa adierazten du eta txartel gorriak partidu osorako kanporaketa dakar. Hala ere, beste jokalari bat atera daiteke kanpo-ratutakoaren ordez.

Hutsarteak: Talde bakoitzak bi hutsar-te eska ditzake, bat zati bakoitzean. Hutsarte bakoitzaren iraupena minutu batekoa izan ohi da.

Epaileak: Norgehiagoka bakoitzean bi epaile daude.

Iraupena: Kategoriaren arabera par-tiduaren iraupena desberdina da; pro-fesionalen partiduek 50 minutu irauten dute, 25 minutuko bi zatitan banaturik.

Jokatzeko tresnak, babesgarriak eta arauak

mundaiz

“Hockeyan aritzea asko gustatzen zait eskolatik oso gertu dagoelako, asko dibertitzen naizelako eta lagu-nekin nagoelako” Alex Acarreta, 12 urte, Mundaizeko hockey jokalaria

“Oso kirol dinamikoa eta izugarria da, jende gehiagok jokatu edo ezagutu behar duela uste dut” Mundaizeko jo-kalari baten gurasoa

“Oso kirol positiboa dela iruditzen zait, hankak eta besoak erabiltzen direlako, horri esker ez dago osasun arazorik” Ruben Fernandez, 13 urte, Mundaiz ikastetxeko DBH1eko ikas-lea

“Asko gustatzen zait Mundaizeko pa-tin-hockey taldean jokatzea, Bilbora joaten gara eta han jende asko eza-gutzen dugu” Imanol Muñoz, 12 urte, ikastetxeko DBH1eko ikaslea eta pa-tin-hockeyko jokalaria

Page 12: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

Googlek zerbitzu berria aurkeztu du: Goo-gle Music Store sareko musika zerbitzua, hain zuzen. Beste konpainien antzeko zerbitzuak eskainiko ditu. Abestien balioa 0,99 eta 1,29 dolar artekoa izango da. Ez da musika denda soil bat ezta bakoitzaren abestiak gordetzeko espazio bakarra ere. Spotify, iTunes, iClad eta Android Market zerbitzuen aukera guztiak bildu nahi izan ditu Googlek zerbitzu berri honen bitartez.ane garcia eta ainara girones

Google Music Storek ateak zabaldu ditu

Euskara mugikorraren bidez ikasten has-teko aplikazioa aurkeztu du Elhuyar Fun-dazioak, Moblang proiektu europarraren barruan. Hizkuntza jakin baten oinarrizko bi mila hitz eta esaldi nola esaten diren ira-kasten dio aplikazioak erabiltzaileari, au-dio, irudi eta ariketen bidez. Mugikorretan erabiltzeko aplikazio bat denez, edozein unetan erabil ahal izango du modu erraz eta atseginean. Oraingoz, Java aplikazioak exekutatzen eta mikro SD txartelak har-tzen dituzten mugikorretarako egongo dira erabilgarri. Dena den, asmoa dute iPhone, Android eta bestelako smartphonetarako moldatzeko.miguel martin, leticia vicente eta ander oyarzun

Telefonorako aplikazioa euskaraz ikasten hasteko

Adituek diotenez, gailu berriaren izena Kindle Phone izan liteke eta 150 eta 170 dolar bitarteko kostua izan lezake. Diru-dienez, 2012an kaleratuko da. Zurrumu-rruak betetzen badira, Kindle Fire-arekin tableten merkatuan sartu eta urtebetera iritsiko litzateke Amazon smartphone gai-luen merkatura.jon ander fernandez, dani pinargote eta javi lareo

Amazonek “smartphone” merkea kaleratu lezake

Tek

no

log

ia b

erria

k

2012ko otsaila

12

Komunikatzeko zailtasunak dituzten per-tsonentzat bokalizazio sistema bat da. Tresna digital hau Poliklinika Gipuzkoako Carlos Elosegi sendagileak eta Orange Fundazioak garatu dute Nesplora enpre-saren eta Gautena elkartearen laguntzaz. Helburua pertsonen komunikazio gaita-sunak handitzea da eta bereziki autista, gorrei eta burmuineko paralisia dutenei zuzenduta dago.E-mintza doakoa da eta euskaraz nahiz gaztelaniaz eskura daiteke. Merkatuko edozein ordenagailurentzako edo table-tarako diseinatuta dago. Erabiltzailearen interesaren arabera pertsonaliza daiteke: hizkuntza, ezaugarriak, testuak, irudiak, argazkiak, bideoak, soinuak eta abar.

ane garcia, ainara girones, ekiñe aranberri, jon ander fernandez eta dani pinargote

E-mintza bokalizazio sistema sortu dute

Page 13: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

Erreze

ta +

esp

erim

en

tua

+ a

gen

da

kultur agenda

Errezeta+esperim

entua

13www.auzoka.net

Ogi txigortua

frantses erara

Osagaiak (4 lagunentzako)

8 moldeko ogi•

200 ml esne•

3 arrautza•

25 g gurin• 60 g azukre

• Kanela-hautsak

Nola egin

1. Arrautzak irabiatu eta, ondoren, esnea

bota eta ondo nahastu.

2. Banaka-banaka ogia busti eta azkar

atera, desegin ez dadin.

3. Zartagin txiki batean ipini gurina

berotzen. Desegin denean eta bero-bero

dagoenean ogia ipini. Bi aldetatik egin

kolore gorria hartu arte. Plater batera

atera eta labean sartu (100º) hoztu ez

daitezen, besteak egin bitartean.

4. Guztiak egin ondoren, bota gainetik

azukrea eta kanela. Bero dagoela

jaten da.

Eskolarteko 23. Literatur Lehiaketan parte hartzeko asmoa baduzu, berandu zabiltza gero! Otsailaren 10ean bukatzen baita lanak entregatzeko epea. Baina, lasai, ez dago dena galduta. Pentsatu gai bat, hartu orde-nagailua edo errotuladorea, eta ekin!

Lau lehiaketa mota daude: Komikia, Olerkia, Ipuina eta Bertso papera. Ez ahaztu lehiake-tako lanek euskaraz idatziak, originalak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dutela. Lanak –bakarkakoak sail guztietan– ikaste-txeetan edo Euskararen Udal Patronatuan aurkeztu behar dira. Lanen aurre aukerake-ta ikastetxeen ordezkariez osatutako epai-mahai batek egingo du. Arestian esan beza-la, ikastetxeek aurkeztutako lanek, 2012ko otsailaren 10erako Euskararen Udal Patro-natuaren eskuetan egon beharko dute, ho-

nako helbide honetan: Konstituzio plaza 2, behea – 20003 Donostia.

Irakurri ondoko estekan oinarrien gaineko informazio eta xehetasun guztiak: www.eus-karaz.net/Hezkuntza/Mitxelena

axular lizeoa

Kandelak nola itzali putz egin gabeMaterialaKandela

• Ozpina

• Bikarbonatoa

ProzeduraEdalontzi zabal batean, kandela piztu eta bere

argizariarekin itsatsi. Koilarakada bat bikarbonato bota

edalontzira kandela ukitu gabe.Bota ozpina poliki bikarbonatoarekin burbuilak egin

arte. Tarte gutxira kandela itzali egingo da.

AzalpenaBikarbonatoa eta ozpinaren arteko erreakzio kimikoak

karbono dioxidoa eratzen du. Airea baino astunagoa

denez, kandelaren oxigenoa kanporatzen du. Kandela

oxigenorik gabe itzali egiten da.

Koldo Mitxelena Saria 2012 Donostiako Eskolarteko XXIII. Literatur Lehiaketan parte hartu!

Euskarazko antzerkiaOtsailak 11 · Harriz harri (L´home Dibuixat) Adina: 2-8 urte. Imanol Larzabal (Lu-garitz). 17:00, 18:00. 3,5 €.· Ali Baba eta 40 lapurrak (Borobil An-tzerki Taldea) Adina: + 5. Okendo K.E. 18:00. Gonbidapenarekin.

Otsailak 12 · Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamia (Txotxongillo Taldea). Adina:+3 (Txotxongiloak). Antzoki Zaharra. 17:30. 4,5 €.

Otsailak 25 · Alabatxo (Marie de Jongh). Publiko familiarra. Larratxo K.E. 18:00.

Zientzia ikuskizunaOtsailak 18 · Eureka! (Jonkepa Eureka). Adina: 6-12. Ernest Lluch K. E. 16:30, 18:00, 19:30. Gonbidapenarekin.

Page 14: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

2012ko otsaila

14

Mu

sik

a

JUAN MAGAN “Bailando por ahí”

Juan Magan orain dela 33 urte jaio zen Badalonan. Single hau pasa den udako abesti famatuenetako bat izan da. Urrezko Diskoa lortu zuen eta “Grammys Latinos” sarieta-rako hautatua izan zen. Egiten duen musika house, R&B, dancehall, reggaeton eta hip-hoparen nahasketa bat da. DJ eta produktorea da. Gainera, Bailando por el mundo abestiaren erremixa egin berri du, zeinean Pitbullek eta El Catak parte hartu duten. ainhoa fernandez, natalia larrañaga, nerea millan, rebeca morales, josu murugarren

CALI & EL DANDEE “Otras canciones”

Disko hau 2010. urtean argitaratu zuten eta abesti fama-tuena Gol da. Abesti honen bideoa bost miloi pertsona baino gehiagok ikusi dute Youtuben. Diskoak erritmo di-bertigarria eta azkarra du. Taldea bi anaiek osatzen dute: Mauricio eta Alejandro Rengifok. Biak Kolonbiako Cali hirian jaio ziren. Beren musika R&B, pop, elektronika eta hip-hoparen nahasketa bat da. leire aguirre, laura aguirrezabala, moira bravo, juan marin, anthony medina

KEN ZAZPI“Ortzemugak begietan”

Taldearen seigarren diskoa da. Euskal Herrian eta Estatu Batuetan ekoiztu dute. Lan honetan, abestien hitzak kon-posatzeko Joseba Sarrionaindia, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julen Gabiria eta Uxue Alberdiren kolaborazioa izan dute. Taldeak anglosaxoniar eta euskal soinuak nahastu ditu eta, gure ustez, hori izan da arrakastatsua izateko arrazoietako bat. Guri bereziki Itsasoa gara gustatu zaigu.javier villoria, gorka eskudero, iñaki gil, isaura de la rosa, julene arabaolaza, noelia barreiro, magdalena kedzielska, javier alonso

QUEEN “Deep Cuts 3”

Joan den urtean, sortu zenetik 40 urte bete zituen Queen rock taldeak. Azaroan ere Freddie Mercuryren (taldeko abeslaria) heriotzaren hogei urte bete ziren. Hau dela eta, taldearen hainbat bilduma berriz kaleratu dira: Queen, Queen II, A night at the opera eta A day at the races. Tal-dearen abesti batzuekin disko berria aurkeztu da baita ere: Deep Cuts. Guk, bereziki abesti bat gustukoa dugu: Made in Heaven. Ea zer iruditzen zaizuen.

jon vadillo, paúl hernández, iker maló, garazi martinez

Page 15: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

15www.auzoka.net

Fil

ma

k

“Atraco por duplicado”Sinopsia: Tripp Kennedy banku ba-tean sartzen da juxtu ixteko ordua bai-no lehen; aldi berean, bi atrakatzaile talde sartzen dira, bat profesionala eta bestea zalez osatua. Tiroketa hasi eta Tripp lanean zegoen neskaren-gana (Kaitlin) jauzten da salbatzeko.Bankua automatikoki itxi, eta denak barruan harrapatuta gelditzen dira.

Iritzia: Gustatu zaigu, barregarria dela-ko eta akzioa duelako.zuzendaria: rob mikoff aktoreak: patrick dempsey, ashley judd, jeffrey tambor, mekhi phifer, tim blake nelson, pruitt taylor vince. 87 min.

“Gartxot”Sinopsia: Itzaltzuko bardoa da Gar-txot, istorio eta poemak herriari kan-tatzen dizkion kontalaria. Orreagako abade berriak bere jarduna gogoko ez duenez, deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Ihes egitea lortu-ko du honek, eta aitarekin herriz herri kantatzen hasiko da, soldaduek harra-patu arte.

Iritzia: Umeentzako zela uste ge-nuen, baina oso gustura ikusi dugu eta ezustekoa jaso dugu bukaeran.zuzendaria: asisko urmeneta, juanjo elordi ahots-aktoreak: mixel etxekopar, lüxi agergarai; maika etxekopar, xan lui bidabe. 85 min.

Pelikularik onenak “Zinema Euskaraz” ekimeneanEusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Zinema Euskaraz ekimena jarri da martxan bigarren urtez, eitb.com eta kulturklik.net-en bidez. Helburua, hiritarrei zinema eus-karaz ikusteko aukera erraztea eta zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskain-tza nahikoa bermatzeko aukera bultzatzea da, finean, euskara kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntza bezala sustatzeko asmoz.Joan den urteko 30 lanekin batera, beste 10 berri eskainiko dira: Arriya, Izarren argia, Zaintzaileak, Betizu izar artean, Ez izan beldurrik, Hondoratzea, Mundu ia perfektua, Neguko eguzki hotza eta Olentzero eta subilaren lapurreta.Hau hasiera besterik ez da. Ea hemendik aurrera pelikula gehiago on-line jartzen dituzten: Aupa Etxebeste…nerea etxeberria eta aisha ostolaza

“El cambiazo”Sinopsia: Txikitatik elkar ezagutzen duten bi lagun, urteen poderioz bana-tzen joan dira. Mitchek uste du Davek dena duela eta Davek uste du Mitch bezala bizitzea amets paregabea izan-go dela. Mozkorraldi baten ondoren, Mitch eta Dave bata bestearen gorpu-tzean esnatzen dira.

Iritzia: Komedia ona eta barregarria da. Horrelako pelikulak gustukoak badituzu lagunak zinera gonbidatu! zuzendaria: david dabkin aktoreak: ryan reynolds, jason bateman, leslie mann. 133 min.

lierni cincunegui, eider ugarte

Page 16: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

2012ko otsaila

16

Bid

eo

-jo

ko

ak

Call of Dutty: Modern Warfare 3 (PS3, Xbox 360, PC)

Modern Warfare 3 azkenaldian gehien erositako guda-akziozko bideo jokoa da.

Aurten salgai atera den jokoa da. Jokoak hiru esparru ditu: lehen esparruan

misio bereziak daude, leku desberdinetan, bai uretan, mendian, hegazkinean…

egiten direnak. Bigarren esparruan istorio bat aurrera eramaten da, hau da, zu

gerlari bat zara eta misio desberdinak aurrera eramaten dituzu. Lehen esparrua-

ren antzekoa ematen du, baina ez dira berdinak. Esparru honen haria errusiar

mafiako buru nagusia atxilotzean datza. Hirugarren esparrua on-line esparrua

da eta bertan jokoa duen munduko edozein pertsonarekin jolas dezakezu.

Pixelated / Pixel Invaders (telefono mugikorretarako)

Pixelated edo Pixel Invaders jokoa telefono mugikorretan gehien deskargatu den

jokoa da. Oso sinplea da baina, hala ere, fama handia hartu du. Pantaila kolore

ezberdinez betetzen da eta jokoa ezkerreko goi aldeko karratutik hasten da. Karratu

hau kolorez aldatzen da bere kolorera egokitzean. Pantaila osoa kolore bakar batera

egokitzean datza jokoa.

Invizimals (PSP)

Novarama konpainiak sortutako bideojokoa da, haurrentzako (6-12

urte) zuzendua. Izaki desberdinak aurkitu eta harrapatu behar ditugu,

handitutako errealitatearen teknika erabiliz. Teknika honen bitartez,

izakiak hiru dimentsiotan ikusteko gai gara. Jokoa erabili ahal izate-

ko PSParen kamara beharrezkoa da. Zortzi miloi baino kopia gehiago

plazaratu dira.mariaren bihotza

Just dance 3 (Wii, Play Station move, Xbox 360, PS3)

Just dance 3, izen bereko bideojokoaren hirugarren edizioa da, Ubisoft konpainiak

sortua. 2011ko urriaren 11an plazaratu zen Wii eta Xbox 360 formatuetan jolastu

ahal izateko eta 2011ko abenduaren 8an PS3 formatuan jolasteko plazaratu zen.

Beste Just danceko edizioekin alderatuz, hobekuntzak nabarmenak dira, esate-

rako, hirugarren edizio honetan pantailan lau dantzari agertzen dira, horrek lau

dantzari jolasteak ahalbidetzen duelarik, beste edizioetan egin ezin zena. Bideojo-

ko honetan 2011. urteko abestirik ezagunenetarikoak agertzen dira, Price tag eta

Lollipop, kasu.

Page 17: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

17www.auzoka.net

Lib

ur

ua

k

“Asier Buruhandiagaren okerrak”egileak: maria bas eta juan bas

itzultzailea: iñaki segurola

argitaletxea: erein

orrialdeak: 136Asier Buruhandiagak, nik bezala, hamaika urte ditu. Bilbon bizi da Zazpi Ka-lean. Hantxe bizi da bere ama eta arreba Rosarekin, gurasoak bananduta dau-delako. Ipuin honetan kon-tatzen digu bere auzoko

lagunekin egiten dituen barrabaskeriak. Bere bandaren izena “Izurritsu” da. Egun batean bere lagunekin elkartu zen neska talde bati eskarmentu bat emateko. Istorioa interesgarria iruditu zait eta ez dela inoren bizkarretik barre egin behar erakusten digu.

ion urretabizkaia

“1.002. Gaua”egilea: xabier mendiguren

argitaletxea: pamiela

orrialdeak: 1271500. urte inguruan Venezian gertatutako istorioa da. Dogo-ren alaba, Chiara, 16 urteko neskatoa da. Chiara, Simeon izeneko mutil alfer batekin ezkontzen da; Dalmaziako printzearen semea. Chiarak eta Simeonek ez dute beraien arteko ezkontza aukeratu, be-raien gurasoek baizik. Simeo-

nekin ezkontzen denean Chiararen bizitza guztiz aldatu-ko da eta handik aurrera, abentura asko bizi izango ditu: bahiketa, erreskatea, haurdunaldia, piratak, itsasontzizko bidaiak... Azkenik, Chiarak bikiak izango ditu eta bera hil egingo da. Zer gertatuko zaie haurtxoei? Nik liburu hau gomendatuko nioke amodiozko eta abenturazko liburuak gustatzen zaizkionari.

paula da silva

“Kolako

altxorraren bila”

idazlea: edna lópez

argitaletxea: edebe-giltza

Kola uhartean ura falta zen

eta diruak ez zuen baliorik.

Ura oso garrantzitsua ze-

nez, uraren truke egiten zi-

ren salerosketa guztiak. Han,

Omar izeneko umezurtz bat

bizi zen. Egun batean, hartz

itxurako mezulari batek gutun

ezin deszifratuzko bat eman

zion eta horren bidez, altxor

baten berri izan zuen. Omarrek eta hartzak, abentura bati

ekin zioten gutunean jartzen zuena jakin nahian. Bidean

Isa izeneko neskatila salbatu zuten eta beraiekin joan zen.

Hirurak altxorraren bila joan ziren eta eskutitzean jartzen

zuen moduan, arrisku handiak aurkitu zituzten. Jakin nahi

al duzue altxorra zer zen? Horretarako liburua irakurri

beharko duzue! Merezi du eta!

leire lasa

“Gizajo baten egunkaria”idazlea: jeff kinneyitzultzailea: miren arratibelargitaletxea: alberdaniaorrialdeak: 217Nik esango banizueke liburu hau misteriozkoa dela, zer esango zenukete? Gezurra dela ezta? Bai gezurra da, ez da misteriozkoa, baina azala ikusita jende askok uste du hala dela. Berez, liburu honetan, Gregek, eskola hasten

duenetik bukatzen duen arte, egunero zer egiten duen kontatzen digu, eta hori kontatzeko bere egunkari maitea erabiltzen du. Esate baterako, bere klaseari buruz, bere ikaskideei buruz, lagun berriei buruz hitz egiten du eta bere oporrak nolakoak diren ere aipatzen du. Azken finean, nerabe batek kontatuko lituzkeen gauzak, baina Gregek oso era dibertigarrian idazten ditu. Nire ustez liburu hau oso ona da eta irakurri ditudan liburuen artean esango nuke onena dela! Anima zaitezte eta irakur ezazue!patricia calvo

Page 18: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

2012ko otsaila

18

Den

bo

ra

-pa

sak

GurutzegramaHutsuneak bete gurutzegrama osatzeko.

Hitzak

BURUSOILA•

EUSKARA•

ASTOA•

BAXUA•

GAIZTOA•

ITSASOA•

HARRIA•

ALFERRA•

Asmakizunak Sudokua

8 4 6 7

4

1 6 5

5 9 3 7 8

7

4 8 2 1 3

5 2 9

1

3 9 2 5

Saiatu azpian duzun sudokua osatzen.

Bart gauean, osaba irakur-tzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?

Hilabete batzuek 31 egun dituzte; 30ekoak ere badira. Baina zenbatek dituzte 28 egun?

Page 19: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

Zein animalia da?

+

19www.auzoka.net

Hizki saldaEuropako hamar estatu aurkitu beharko dituzu:

Labirintoa

Ezberditasunak

Den

bo

ra

-pa

sak

Bi irudien arteko zazpi ezberdintasunak aurkitu

A U F S G R E U N R R TL I G E S I R A N U O UE Y K Ñ P O R T U G A LM F Q A Z W U S X E D CA U N H Y B S G T V F RN J M I K O I M K O L PI B N U Q F A W E R T YA Q S D A I D E U S H UK T I T I N H G Ñ G V IN M S A T L Y D P B D ON K J I U A G I O C J PA M A G P N Z G I X F AJ R I E M D I P U Ñ R SI M N V S I X H Ñ X A DA O A R K A U C Y F N DB K M O D K J X T U T FR O U N I J F E R T Z RE R R I O S I T A L I AZ D R W H G R Q E Y A HA L E H Q F T M W K L J

aitor ikastola

Astoa Shrek dagoen tokira joan nahi du. Lagunduko diozu bidea aurkitzen?

Ieroglifikoak

Non jaso du arropa?

Non ikusten du Mihiluze?

+

Page 20: Auzoka aldizkaria. 111 zbka. 2012ko otsaila

kirola

Koldo Dominguez 8 Bederatzi urterekin murgildu zen waterpoloan

Foto Inkesta 2

Zenbaki honetan…

ekologia

Kristina Eneako altxorra 6

Erreportajea 10

Errezeta + Esperimentua + Agenda 13

Musika 14

Denbora-pasak 18

Liburuak 17

Bideo-jokoak 16

Parte hartzen duten ikastetxeak:Aitor ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikasbide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, Kattalin Erauso, La Asunción, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Sto Tomas lizeoa, The English School eta X. Zubiri-Manteo.

Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua

Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia

Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: [email protected]

www.euskaraz.net

111zkia.

www.auzoka.net

auzoka.net

Bideo-lehiaketa 3 Lanak aurkezteko epea martxoaren 30era luzatu dugu!

Elkarrizketa 4

Albiste bitxiak 7

teknologia berriak

Mugikorrerako aplikazioa euskaraz ikasten hasteko 12Elhuyar Fundazioak aurkeztu du aplikazioa

filmak

Gartxot 15Itzaltzuko bardoa da Gartxot

pertsonaia

Karlos Argiñano 9 Gatza eta piperra sukaldean