aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta...

12
10. ALEA 2006ko Abendua Bergarako Udaleko Gizarte Ongizateko Prebentziorako Zerbitzua GURASOENDAKO ALDIZKARIA aurrera begira Ayuntamiento de Bergara

Transcript of aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta...

Page 1: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

10. A

LEA

2006

ko

Ab

en

du

a

Bergarako Udaleko Gizarte Ongizateko Prebentziorako Zerbitzua

GURASOENDAKOALDIZKARIAaurrera begira

Ayuntamiento de Bergara

Page 2: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

22 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

a u r k i b i d e a :

4-5 orrialdeak: 0-5 urtera JANARI ALERGIAK: HAURTZAROAN

Mª Teresa Audicana BerasteguiAlergologia eta Inmunologia Zerbitzuko Mediku adjuntoa

6-7 orrialdeak: 6-11 urteraBIZITZARAKO TREBETASUNAK

Elena UrigoitiaBizitzarako Trebetasunen Heziztailea

eta Terapeuta

8-9 orrialdeak: GURASOEN GALDERAKJose Ramon Fernandez

10-11 orrialdeak: 12-18 urteraNERABEZAROA ETA GURASOAK

Alfredo OlivaSevillako Unibertsitateko Psikologia

Ebolutiboko eta Hezkuntza Psikologikoko irakasle titularra

Laguntzaileak:

• Bergarako Udal Euskara Zerbitzua

• Bergarako Udal Artxiboa

• Bergarako Udaleko Hezitzailea

• Bergarako Udal Kirol Zerbitzua

• Aranzadi ikastola

• Mariaren Lagundia ikastola

• Kale hezitzaileak

• San Martín ikastola

• Ipintza institutua

• Berrigara

• Lea Artibaiko Amankomunazgoa

• Jardun Euskera Elkartea

• Xipizaro Ludoteka

Maketazio eta inpresioa: KOH diseinu grafikoaeta inpresio digitala

Egilea: Bergarako Udala

Gizarte Ongizateko

Prebentziorako zerbitzua

San Martin Agirre plaza, 1

20570 Bergara

Tlf: 943779126 • Faxa: 943779182

E-maila: [email protected]

Babesleak:

GURASOENDAKO ALDIZKARIAaurrera begira

Bergarako Udala

Oharra: Gurasoen galderak atalean zure zalantzak erantzunak izatea nahi baduzu, lasai egin.Prebentziorako Zerbitzura zuzendu zaitez, telefonoz deitu edota E-maila idatzi eta erantzunahurrengo atalean argitaratuko dugu. • Tlf.: 943779126 • E-malia: [email protected].

Jardun

Page 3: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

º

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 33

GU

RASO

END

AK

O A

LDIZ

KA

RIA JOLASAREN GARRANTZIA UMEAREN GARAPENEAN

Denok jakinean gaude jolasak haurrarenganduen garrantziaz, baina ematen diogu mereziduen garrantzia? Zer da jolasa haurrarentzat?

Jolasa barrearekin eta dibertsioarekin lotutadago. Pozez eta atseginez egiten den liberaziobide bat da eta, umearen kasuan, bere buruaeta ingurunea ezagutzeko behar beharrezkoaeta ezinbestekoa da gainera.

ZER EMATEN DIO JOLASAK UMEARI?

AUTONOMOAGO izaten laguntzen dio.

PLAZERRA eta momentu atsegin bat eskaintzendu.

Jolasa gustukoa den ekintza da eta, askotan, pila-tutako TENTSIOAK ASKATZEKO ere aproposa da.

Gainera, BARNE EMOZIOAK ESPRESATZEKObidea ere bada.

ETA ZEIN IZANGO LITZATEKE JOSTAILUARENFUNTZIOA?

Jostailuekin berdin gertatzen da, baina kon-tuan izan behar dugu jolasaren laguntzaile bes-terik ez direla.

Umeari jostailu berri bat ematen diogunean,oso atsegina egingo zaio eta bere poza ager-tuko du berehala, hainbat arrazoirengatik(afektibitatea demostratzeko, sorpresa, nobe-dadea...); baina momentua pasatu eta geroikusiko da benetan, jostailuaren egokitasuna.

Jostailu onak izan behar dituen ezaugarri ba-tzuk hauek dira:1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-

sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du.2.- Fantasia, irudimena eta sormena eraginbehar ditu.3.- Haurraren hezkuntza mailara egokitu behar da.4.- Erabilera arauak izan behar ditu.5.- Estetikoa izan behar da, ondo egina.6.- Ez da toxikoa ez arriskutsua izan behar.7.- Erabiltzeko aukera bat baino gehiago eskai-niko ditu.8.- Talde jolasa sustatuko du.9.- Ez du sexuaren araberako ezberdintasunikegingo.10.- Konpontzeko erraza izan behar du.

ZEIN IZAN BEHAR DA GURASOEN PAPERA?

Jostailuak bereziki umeei zuzenduak egonarren, nagusiek ere, haurrekin batera, oso zere-gin interesgarria izan dezakete, gehienbat, umehoriei laguntzeko eta harremanak sendotzeko.

Motibazioa oso garrantzitsua da; hori dela eta,umeak egiten duen hainbat ekintza eta jolase-tan laguntzea komeni izaten da, begira egote-ko besterik ez bada ere eta egiten duenagoraipatu edota zuzentzeko.

Azken finean, JOSTAILUA EZ DA NAHIKOA, ZUREPARTE HARTZEA EDOZEIN JOSTAILU BAINOASKOZ GARRANTZITSUAGOA DA.

TXATXILIPURDI, euskara eta aisialdi elkartea

Jostailua aukeratzen laguntzeko asmotan,Euskarazko produktuen katalogoa argitaratudu Bergarako Udalak azken urteetan bestehainbat udalekin batera, eta aurten ere herrikoeskolatan banatuko da. Eta Interneten erekontsultatu ahal izango da (http://www.katalo-goa.org/).

Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzua

SARRERA

Garrantzitsua da jostailua ondo aukeratzeaeta umearekin jolas egitea

Jardun

au

rre

ra b

eg

ira

Page 4: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

Biztanleriaren % 20ak, gutxi gorabe-hera, janariek sortutako kontrakoerreakzioren bat izaten du behin edobehin. Horrelako alergiak dituen biz-tanleriaren ehunekoa, ordea, txikia-goa da. Janari-alergia bizitzako edo-zein unetan azaldu daitekeen arren,gehienetan lehen urteetan sortzenda. Beste gaixotasun alergiko ba-tzuekin, hala nola dermatitis atopiko-arekin eta asma alergikoarekin,batera agertu ohi da.

Janari-alergiek era askotako sorbu-ruak izan ditzakete: besteak bestegenetikoak (arbasoengandik jasota-koak) eta ingurumenari lotutakoak.Janari-alergiak ugaritzen ari diraherrialde garatuetan, eta gaixotasunalergiko guztiekin ere beste horren-beste ari da gertatzen, ziur aski gureegungo bizimoduaren eraginez.Gure seme-alabek ez dute desnutri-zio-arazorik, txerto egokiak jartzendizkiegu, ez dute disenteriarik etaedateko ura eta higiene-baldintza

egokiak dituzte. Ondorioz, haurrikahulenek ere aurrera egiten dute(herrialde azpigaratuetan hil egingolirateke), baina bestalde, haien siste-ma inmunologikoak kaltegarriak ezdiren eragileen (janariak, etxekohautsaren akaroak edo polena) kon-trako antigorputzak sortzen ditu.Horrela, IgE erako antigorputzekhainbat funtzio betetzen dituzte: bes-teak beste, gaixotasun parasitarioenkontra borrokatzea. Herrialde gara-tuetan higienearen alorra oso aurre-ratuta dagoenez, hesteetako parasi-tarioak ez dira batere ugariak, etadigestio-aparatuko heste-flora urria-goa da.

2. Zer janarik sortzendituzte alergiak?Proteinak dituen edozein janariksortu ditzake alergiak, eta jakinbadakigu 100 janarik baino gehia-gok alergiaren bat sorrarazi dutelabehin edo behin. Hainbat aldiz egu-nean era guztietako elikagaiak jaten

ditugu, baina halaere, oso gutxirenondorioz sortzen dirahipersentikortasun-erreakzioak. Bestalde,janari-alergien sorbu-ruak ez dira berberak,inondik inora, geo-grafia-eremu guztie-tan, tokian tokikonutrizio-ohiturek bere-biziko eragina dutela-ko. Horrela, adibidez,Estatu Batuetan jana-riek eragindako aler-gien % 60ak kakahue-teekin du zerikusia,eta Eskandinavian,berriz, arrainen ondo-riozko kontrako erre-akzioak dira nagusi.Gure artean, alergia-iturri nagusiak gehienjaten ditugun jana-riak dira, eta haurre-kin errazagoa daneurtzea, elikagaibakoitza noiz jatenhasten diren ikusita.

Espainian, adibidez, esnea, arrautzaketa arraina dira janari-alergien sor-buru nagusiak 2 urtetik beherakohaurren artean, eta 2 urtetik gorako-en artean, aldiz, barazkiak (frutak,fruitu lehorrak eta lekaleak, besteakbeste).

Janarien artean, arrautza ongi azter-tutako osagaia dugu: medikuok"atopia" deitzen diogun konstituzioalergikoaren "predictorra" edo "adie-razlea" dela esaten da. Lehen 2 urte-etan proteinen kontrako alergia sor-tzen zaien haurrek etorkizuneanbeste gaixotasun alergiko batzuk iza-teko aukera gehiago dituzte.Aurreikuspenen arabera, haur horienerdiak errinitisa, dermatitis atopikoaedo asma izango dute 4 urte beteaurretik. "Ibilbide atopikoa" esatenzaio horri.

3. Janari-alergien larrita-suna. Nolako ondorioakeragiten ditu haurrenganeta familiakoengan?

• Janari-alergia zuzen diagnostika-tzea, benetan zenbaterainoko larri-tasuna duen ongi zehaztea, garran-tzitsua da, arazorik ez sortzeko. Berezduena baino garrantzi handiagoaematen badiogu, honako ondoriohauek eragiteko arriskua dago: elika-dura txarra, elikadura-nahastea,arazo psikosozialak eta familia-ara-zoak. Eta alderantziz, berez duenabaino garrantzi txikiagoa emanezgero, gaixoaren bizitza arriskuan jarridezakegu. Ezin dugu ahaztu alergien% 80 edo 90 janari gutxi batzuek era-giten dituztela (arrautzak, esnea, frui-tu lehorrak, lekaleak eta arraina).

• Patologia horrek urduritasun etakulpa-sentimendu handia sorraraz-ten du maiz gurasoengan, eta hau-rrek, aldiz, naturaltasunez eta zentzuonez hartu ohi dute txiki-txikitatik.

• Janari-alergien diagnostikoetan,alergia-iturriak kentzea da lehenurratsa. Horretarako, guraso etahezitzaileei janari-ohitura berriak era-

44 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

00ttiikk 55 uurrtteerraa

00ttiikk

55 uu

rrtteerraa

JANARI-ALERGIAKHAURTZAROAN

Mª Teresa Audicana BerasateguiAlergologia eta InmunologiaZerbitzuko Mediku adjuntua Santiago Apostol Ospitalea

Olagibel 29 Gasteiz

Berrigara

1. Egoeraren zergatia

Page 5: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 55

JJAANNAARR II--AALLEERRGGIIAAKK HHAAUURRTTZZAARROOAANN

00ttii

kk 55

uurrttee

rraa

kutsi behar zaizkie, eta askotan,kasuan kasuko janariaren izen des-berdinen etiketetan osagaiak egiaz-tatzeko eskatu. Gainera, haurraketxetik kanpo, kanpamentuetan edoeskolako jangelan, jaten duenean,elikagaien osagaiak aztertu etainformazioa eskatu beharko luketebeti gurasoek, eta horretan osozorrotzak izan.

4 Eta gizartean zer?Janari-alergiek pediatria-biztanleria-ren % 6-8arengan dute eragina, etaoro har sintomak larriak ez izan arren,hiltzeko arriskua egoten da zenbaite-tan. Horrela, 25 haurrez osatutakoikasgela batean, batek edo bik izan-go lituzke janari-alergiak. Haurrenartean, etxetik kanpo, janariak diraanafilaxia-iturri (alergia larria) nagu-siak, baina zorionez, heriotza-tasa txi-kia da oso.Hezkuntza-programetan, gero etaugariagoak dira naturari lotutako jar-duerak, fruta eta fruitu lehorrekinkontaktuan aritzekoak, elikatze-kan-painak, etab. Eta horiek arriskutsuakizan daitezke haur alergikoentzat.Askotan, gelan gailetak, gozokiaketa bestelakoak jaten dituzte denekelkarrekin, urtebetetzeak ospatzeko,garaian garaiko janari tipikoak (gaz-tainak...) dastatzeko... Ikaslerenbatek horrelako janariekin erreakziolarririk izan badu, debekatu eginbeharko lirateke. Gero eta gehiagodira etxetik kanpo bazkaltzen dutenhaurrak, eta beraz, funtsezkoa daikastetxeetako jangeletako langileakgai horretan trebatzea. Osasun-lan-gileak ez izan arren, ongi ezagutubeharko lituzkete honako alderdihauek: janarien arrisku potentzialak,anafilaxiaren lehen sintomak etaoinarrizko sendagaiak erabiltzekomodua, betiere gurasoen baimenaizanik eta haien jarraibideekin (medi-kuek emanak) bat arituz. Bestalde,haur alergiko batzuek ez dute partehartzen hainbat aisialdi-jardueratan(haurrentzako koloniak, txangoak...),debekatutako elikagaiak jatekoarriskua dela eta.

Horretaz, garrantzitsua da gurasoak,hurbileko familia eta zaintzaileak tre-batzea, haurra alergikoa dela jakindezaten, eta erreakzio larrietanlehen sintomak bereizteko eta sen-dagaiak berehala emateko gai izandaitezen.

Beste ikasleek ere lagundu dezaketealergia-iturriak aurkitzen, eta gaine-ra, desberdintasuna onartzen, erres-petatzen eta solidarioak izaten ikasi-ko dute.

5. Nolako izango da hauralergikoen etorkizuna?• 5 urte bete aurretik janari-alergiakdituzten haurrak aldian-aldian ikusibehar ditu alergologoak. Denboraldibatean ahalik eta dietarik zorrotzenaezarri ondoren, kasuan kasuko jana-ria berriz jaten hasteko aukera azter-tuko du, besteak beste. Gainera,horrelako haurrek errinitisa edotaasma alergikoa izateko arriskua erebadutela kontuan hartuta, zenbateta lehenago diagnostikatu, hobetobideratuko da arazoa.• Askotan, txikienei alergiak sorraraz-ten dizkieten janariak gero, denbora-ren poderioz, berriz sartu ahal izatendira dietan: esnea, arrautzak etaarraina. Fruitu lehorrak, aldiz, behinbetiko baztertu behar dira.• Haur alergikoentzako janari-txerto-ei buruzko azterketen saiakuntzakegiten ari dira, bai mihi azpian ezarri-ta bai injekzio bidez, eraldatutakoantigeno osoak erabiliz.• Antigorputz monoklonal (anti-IgE)bat salgai dago merkatuan, bainaoraingoz asma larrientzat bakarrikdago onartuta. Dena da, horrekinere ikertzen ari dira.

Berrigara

La alergia a alimentos estáaumentando en el mundo

desarrollado. En los niños laleche, el huevo y el pescadoson las principales causas dealergia alimentaria antes delos 2 años, mientras que losvegetales suelen predominara partir de los 2 años. Dentrode los alimentos, la alergia alhuevo se puede considerarcomo factor "predictor" ó"marcador" de una constitu-ción alérgica. Es importanteestudiar a los niños con alergiaa alimentos porque general-mente estos alimentos (lechey huevo predominantemente)tienden a tolerarse con eltiempo. Aunque los padresvivan con preocupación undiagnóstico de alergia a ali-mentos en sus hijos, los niñossuelen aceptarlo con naturali-dad. En un aula es muy proba-ble en nuestro medio quehaya 1 ó 2 niños alérgicos aalimentos. Es importante tra-bajar el tema en el ámbitoescolar tanto para preveniringestiones accidentalescomo para tratarlas adecua-damente y educar en valoresal resto del alumnado.

Page 6: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

Portaera egokien bidez, egunerokobizitzako erronkei eraginkortasunezaurre egiteko behar ditugun gaitasu-nak dira. Bizitzarako-trebetasunakhartzeari lotutako ikuspegiaren hel-buruak honako hauek dira: gazteeiberaien bizitzaren kontrola berresku-ratzen eta ongi hausnartutako etaarrazoitutako erabakiak hartzenlaguntzea. Geroago, nerabezaroan,hamaika arrisku sortu dakizkieke:alkoholaren abusua, drogak, taba-koa, indarkeria, nahi gabeko haur-dunaldiak, etab. Beraz, horiei guztieibehar bezala aurre egiteko oinarriakematea da kontua.Osasunaren Munduko Erakundearenarabera, ondoren aipatuko ditugunbizitzarako-trebetasunak behar-beharrezkoak dira (Mantilla, 1993):1. Autoezagutza: geure burua hobe-to ezagutzen badugu, errazagobereiziko dugu zer nahi dugun etazer ez, eta zein diren gure benetakobeharrak eta nahiak. Era berean,kezka- edo tentsio-uneetan aurreraegiten ere lagunduko digu.2. Enpatia-gaitasuna: beste norbai-ten tokian jartzeko eta haren bizitzanolakoa den imajinatzeko ahalmenaematen digu.3. Eraginkortasunez komunikatzekogaitasuna: gure pentsamenduak,emozioak eta beharrak besteei adie-razten laguntzen digu.4. Pertsonen arteko harremanak fin-katzeko eta mantentzeko gaitasuna:besteekin harreman positiboak iza-

ten laguntzen digu trebetasunhorrek. 5. Erabakiak hartzeko gaitasuna:gure bizitzari buruzko erabaki kons-truktiboak hartzeko ahalmena ema-ten digu, aukerak aztertu eta guganeta ingurukoengan eragin ditzake-gun ondorioak neurtu ondoren.6. Arazoak eta gatazkak konpontze-ko gaitasuna: bizitzako arazoei aurreegiteko konponbide konstruktiboakbilatzen laguntzen digu. Bestela,aipatutako arazoen ondorioz, gora-behera fisikoak (nahaste psikosoma-tikoak) eta mentalak (antsietateaeta depresioa) sortzen dira maiz, etabestelako arazo psikosozialak ere bai(alkoholismoa, substantzia psikoakti-boen kontsumoa...) 7. Sormenezko pentsaera izatekogaitasuna: oso baliagarria da eraba-kiak hartzeko eta arazoak konpon-tzeko, eguneroko bizitzako egoereimalgutasunez erantzuten laguntzendigulako.8. Pentsaera kritikoa izateko gaitasu-na: informazioei eta esperientzieiburuzko hausnarketa objektiboa egi-teko ahalmena da. Pertsona kritiko-ak galderak egiten ditu. Ez ditu gau-zak besterik gabe onartzen, frogak,arrazoiak eta usteak zehatz-mehatzaztertu ondoren baizik. 9. Emozioak menperatzeko gaitasu-na: geure eta besteen sentimendueta emozioak bereizten, horiek gureportaeretan nolako eragina dutenulertzen eta egoki erantzuten lagun-tzen digu. 10. Tentsioei eta estresari aurre egite-ko gaitasuna: estresaren sorburuaketa gure bizitzan eragiten dituen

ondorioak bereizten laguntzeazgain, horiei aurre egiteko ahalmenhandiagoa ematen digu.

BIZITZARAKO TREBETASU-NAK BEREZKOAK DIRAALA IKASI EGITEN DITUGU?Gizakiok bizitza osoa ematen dugugeure burua hezten eta geure trebe-tasunak hobetzen. Beste hainbatgauza bezala, trebetasun horiek bar-neratzen eta erabiltzen ere ikasidezakegu. Baina trebetasun horiekgaratu ahal izateko, erabili eginbehar dira, eta beraz, erabiltzekoeta lantzeko aukera eman behardiegu. Zenbat eta gehiago trebatugure seme-alabak horretan, orduaneta gaitasun handiagoa izango duteeguneroko bizitzako egoerei egokiaurre egiteko. Izan ere, ongi askodakigu hobe dela ezetz esaten jaki-tea baino, ezetz esateko gai izatea.

Ikastetxe batzuetan bizitzarako-tre-betasunak ikasteko programakdituzte. Partaidetzan oinarritutakometodologia interaktiboa erabiltzendute. Laguntza eskatzeko, erabakiegokiak hartzeko, gatazkak kon-pontzeko… zailtasunak dituztenhaur edo nerabeekin, hainbat jar-duera egin daitezke hori guztia ikasidezaten: paperak antzeztu, ezta-baidak antolatu, istorioak edo ipui-nak kontatu.

ZERTARAKO BALIO DUTEBIZITZARAKO TREBETASUNEK?Errealitatea ezin dugu aldatu; erre-alitatea bizitzeko modua bai,ordea. Bizitzarako-trebetasunek,izenak berak adierazten duenez,hobeto eta zoriontsuago bizitzekobalio dute. Nahitaezkoak dira gureseme-alabek ohitura osasuntsuakhartzeko eta ongizate fisiko etamentalaren kontrako guztiari ukoegiteko.Gure seme-alabei autoezagutzanoinarritutako heziketa ematenbadiegu, beraientzat onena zer

Jardun

66 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

6tik 11 urtera

6tik

11 urtera

BIZITZARAKO TREBETASUNAKElena Urigoitia

Bizitzarako trebetasunetanhezitzailea eta terapeuta

ZER DIRA BIZITZARAKOTREBETASUNAK?

Page 7: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

den bereizteko gai izango dira.Besteen lekuan jartzen irakastenbadiegu, desberdintasuna onar-tzen eta gizarte-harreman hobeaksortzen lagunduko diegu. Eta elkar-tasunezko eta laguntzazko portae-rak sustatuko dizkiegu.Sentimendu eta pentsaerak adie-razten irakasten badiegu, errazagolortuko dituzte helburu pertsonalak .Komunikazio asertiboan trebatzenbaditugu, gerora harreman oneieusteko eta amaiera konstruktibo-ak emateko gai izango dira Aukerak eta ondorioak neurtzenikasten badute, askoz ere erabakihobeak hartuko dituzte.Gatazkei konponbide konstruktibo-ak ematen irakasten badiegu, horiberezko ezaugarria baita gizaharremanetan, hazi egingo dirapertsona moduan, eta gainera,bake-kultura sustatuko dugu.Pentsaera kritikoa lantzen dutenhaur eta nerabeek gizartean ikus-ten eta entzuten duenari buruzkoirakurketa pertsonal eta objektibo-agoa egiten ikasten dute, besteakbeste. Eta kontuan hartu behar daegungo gizartean komunikabideeneragina izugarria dela benetan.Zenbait emozio eta sentimendu,adibidez haserrea eta beldurra, erakonstruktiboan bideratzen ikastenbadute, elkarbizitzarako moduhobeak bilatzeko gai izango dira.

Eta azkenik, estres maila mendera-tzen ikasten badute, ez kezkatzenlagunduko diegu.

ZER EGIN BEHAR DUGUGURE SEME-ALABEI TREBETA-SUN HORIEK IRAKASTEKO?Funtsezkoa da gure hitzak eta ekin-tzak bat etortzea. Horretarako etaadibide gisa, gogoeta egin dezake-gu honako hau aztertzeko: guk esan-dakoa egiten ez dutenean, nolajokatzen dugu? arauak eta mugakezartzerakoan, argiak eta koheren-teak dira? Haserre gaudenean, gureagresibitatea menderatzea lortzendugu eta haienari erantzuteko gaiizaten gara? gure beharrak lasai etaeraso gabe azaltzen dizkiegu? haie-nak entzuten ditugu kritikatzen hasigabe? Zerbait gertatzen zaienean,haien emozioak kontuan hartzenditugu, haien lekuan jartzen gara zerpentsatzen eta sentitzen ari ote direnulertzeko? edo garrantzia kentzendiegu “ez kezkatu, ez da horrenbes-terako” esanez?

Horri guztiari buruzko hausnarketaegitea komenigarria dugu, beraz.Gure seme-alabak autonomoak etaindependenteak izatea, beraien iri-tziak edukitzea, drogei ezetz esa-

tea... nahi badugu, gaitasun horiekguztiak gurekin lantzeko aukeraeman behar diegu, elkarrizketaz,errespetuaz eta tolerantziaz baliatu-ta.

Hitz batean, osasun-hezkuntza emanbehar diegu, eta horren oinarriaauto-estimua lantzea da. Hau norbe-rarekiko errespetuan oinarritzen daeta bi mugarritan finkatzen da: • Maitagarria naiz, “ norbaitentzakoberezia naiz”• “Egokia” eta “Gai” naiz “nere ara-zoak konpondu ditzaket”Beraz, kontu handiz zaindu behardugu zer esaten diegun eta nolaesaten diegun, eta batez ere, egu-nero adierazi behar diegu, hitzenedo keinuen bidez, zenbat maite etaerrespetatzen ditugun.

Las habilidades para la vidason aquellas aptitudes

necesarias para tener uncomportamiento adecuadoque permita enfrentar eficaz-mente los desafíos de la vidadiaria (OMS). Estas habilida-des ayudan a los y las jóvenesa recuperar el control sobresu vida y a tomar decisionescon conocimiento de causa.Es decir, que puedan hacerfrente de forma saludable alos riesgos que se pueden pre-sentar más adelante en elperiodo de la adolescenciacomo es el abuso de alcohol,drogas, tabaco, violencia,embarazos no deseados etc.Son 10 las habilidades quepropuso la OrganizaciónMundial de la Salud para unavida saludable:

1. Autoconocimiento2. Empatía3. Comunicación efectiva4. La capacidad de establecery mantener relaciones interper-sonales5. Toma de decisiones6. Solución de problemas y con-flictos7. Pensamiento creativo8. Pensamiento crítico9. Control de emociones 10. Manejo de tensiones y estrés

Jardun

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 77

BIZITZARAKO TREBETASUNAK

6tik

11 urtera

Page 8: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

88 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA88 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

1) Gure bi urteko alaba beldurtuegiten da danborrada, kabalgata

eta halakoekin. Nik inongo garrantzi-rik gabeko erreakzioa dela uste dut,baina inguruko helduek ez diotekasurik egiten umeak adieraztenduenari; txorakeriak direla diote, etaekitaldiok ikustera joateko presiona-tzen naute, oso politak direla esanez.Zer komeni da halakoetan?

Badira ume batzuk itxuraz inongo bel-durrik gabe egiten diotenak aurrebizitzari. Beste batzuek, ordea, beldu-rrak gainditu behar izaten dituztebehin eta berriz haurtzaro guztian.Ume beldurtia izaki exigente etaamorragarria bihur daiteke, bereburuagan konfiantzarik gabekoa.Horregatik, beldurrei aurre egitenikasi behar du.Oinarri-oinarrian, egoera ulertu eginbehar da, eta gainditzen lagundu.Ezin da umea kritikatu edo txiki edokoldartzat etiketatu; ezin diogu oihuegin, ezta baztertu ere. Beldurra iden-tifikatu behar da, eta umea beldurhori gainditzeko prestatu.

Kasu konkretu honetan, nabarmenda inguruak ez diola batere lagun-tzen; hortaz, ez utzi inguruak alabare-kin duzuen jarreran eragina izandezan. Are gehiago, ez zaitzatelapresionatu erabat konbentzitzen ezzaituen ezer egiteko.Edozein kasutan, umearen beldurrarikonponbidea emateko zerbait eginnahi baduzue, lehenenego eta behin

beldurra “baloratzen” erakutsi behardiozue: adibidez, adierazi dezalaeskuak elkartu edo aldenduz, zenba-tekoa den beldur hori. Bigarren, bare-tu umearen antsietatea: lasaitu,segurtasuna eman, harengandik hur-bil egon, eskutik heldu... Erabili jokoakbeldur hori apurka kontrolatzeko;esate baterako, erakutsi beldurraeragiten dion estimuluaren argazkiaketa marrazkiak, eta zuzendu estimuluhorietaz duen uste okerra. Berarekinegon beldurtzen denean, beldurreielkarrekin egiteko aurre. Beldur gutxi-xeago duela erakusten duen bakoi-tzean, animatu umea, eta goretsiegindako ahalegina.

2) 7 urteko semea dugu, bainagurasoak bananduta gaude.

Semea nirekin bizi da eta asteburue-tan joaten da aitarengana. Gurasoonarteko harremana ez da oso ona etahorrek gure semeagan eragina du:transmititzen dizkiogun mezuak,mugak eta arauak askotan erabatkontrajarriak dira. Ezinezkoa zaiguados jartzea.

Guraso batzuk pozik eta beste batzukhondoa jota egoten dira dibortzioga-tik, umeak, ordea, beldurtuta etanahastuta sentitzen dira kasu guztie-tan, beren segurtasun pertsonalakolokan sumatzen dutelako.Heriotzaren ondoren, gurasoendibortzioa da ume batentzat galerahandiena. Baina dibortzioa ez daarazo bakarra, hori baino okerragoada umeentzat gurasoen arteko ezineraman konstantea, eta horixe daumeek emozionalki edo jokabidea-ren aldetik asaldurak izateko faktoregarrantzitsuena. Umeari alde horreta-tik ahalik eta kalte gutxien eragiteaizan behar da gurasoen eginkizuna.

Jose Ramon Fernandez (Psikologoa, Psikologia konduktualeko kabinetea)

c/ Ramon Maria Lili 2 BERGARA. Tlf: 943765939

GURASOEN GALDERAK

GURASOEN GALDERAK

Jardun

Page 9: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 99

Horregatik, gurasoak elkarren arteangaizki konpontzen badira, baitabanandu eta gero ere (nahiz eta,antza, konponbidea hori izan), sufri-mendu-potentziala gutxitzen saiatubehar dute eta sufrimenduarenefektu negatiboak ahalik eta gehienmurrizten, seme-alabek segurtasun-eta babes-sentsazioa ez galtzeko.Horretarako, kontuan hartu umeabiona dela, eta umearen hobebeharrez jokatu behar duzuela beti.Dibortziatzen ari diren guraso guztieksaiatu behar dute beste gurasoare-kin harremana bultzatzen eta, horrezgain, bestearekiko komentario txa-rrak saihesten, jarrera horrek leialta-sun-konfliktoa ez ezik autoestimagaltzea eragiten diolako umeari.Beti kontuan izan behar duzue umeasentibera dela eta segurtasun etababes-sentsazioa kontserbatzeabehar duela.

Esan didazun bezala, zuentzat ezi-nezkoa bada oinarrizko-oinarrizkoe-nean ere ados jartzea, adibidez, ezi-nezkoa bazaizue zuen semearenjarreran arauak eta mugak marka-tzea (arauok bikote ohiari min egite-ko erabili gabe), nik uste egokienaduzuela psikologo batengana jo-tzea, arazoa arintzen laguntzekoedo familiako arazoetan espezializa-tutako bestelako profesionalenbatera gida zaitzaten.

3) Tengo un hijo de 16 años y legusta mucho ver la televisión.

Entre semana le dejamos quedarsehasta las 11 de la noche pero el quie-re quedarse más por lo que todos lodías tenemos bronca. Además lasseries que le gustan a él no se si sonmuy adecuadas para su edad…¿Como establecer criterios a la horade ver la televisión?

Este es un problema muy común entodas las familias, pues a quién no leagradaría tener siempre a mano unamigo ocurrente, frecuentementeespectacular y a menudo ingenioso,que nunca se enfada y muy entrete-nido, que no exige atención algunay, por si fuera poco, apenas consu-me ni es exigente, y del que, paramás comodidad, se puede prescindiren cualquier momento. No hay serhumano que reúna tantas cualida-des.En las nuevas generaciones lainfluencia de la televisión en su for-

mación ha ido en aumento por loque los padres hemos de conocercómo actuar eficazmente en elámbito familiar con respecto al usode la televisión, para que no nosreduzcan a la pasividad o la indife-rencia de un consumidor acrítico ysin opinión, que todo lo digiere. Asídebemos promover un uso responsa-ble y activo, fomentado una con-ducta y hábitos televisivos adecua-dos.Lo más productivo es enseñarlosdesde pequeños a que no hay que“ver televisión” sino que hay que “verprogramas de televisión”. Así desa-rrollaran su capacidad de selección.Para crear un criterio de selección,evitaremos tener encendida la tele-visión, cuando no haya nadie viendoun programa determinado y procu-raremos no tener a mano el mando adistancia, pues el “zapping” es con-trario al criterio de selección. Hemosde elegir conscientemente lo quequeremos ver y desechar lo que nonos interesa o no nos convence.Procuraremos fomentar una actitudcrítica ante lo que ven. Para ello nosinformaremos sobre los programasque ven y los acompañaremoscuando los vean, incitándoles a ana-lizarlos y comentándolos en reunio-nes familiares, por ejemplo, en lascomidas.Adoptaremos ciertos hábitos comono usar la televisión como “niñeraelectrónica”, evitar que la televisión

esté encendida en nuestras comi-das, cenas o tertulias. No negarla porsistema, ni imponer restricciones muyseveras, así tampoco vamos aaumentar su afición por los libros o eldeporte. La televisión forma parte denuestras vidas, por eso, en el caso delos adolescentes, donde es más difícilponer reglas, la idea es que aprove-chemos los programas que vencomo una manera de conocer susintereses y ayudarles a tener criteriosclaros, a la vez que les ofrecemosotras aficiones.Recuerde que puede apagar la tele-visión cuando sea necesario, dandosiempre una explicación y buscandootra alternativa. En estas ocasionesayuda mucho tener una videotecacon películas y documentales deinterés para nuestros hijos. Además,como en casi todos los casos, predi-car con el ejemplo es una de las cla-ves básicas. No se puede aconsejarno ver la televisión tantas horas sinosotros a su vez pasamos horas yhoras ante el televisor.Los medios de comunicación estánpara que hagamos un uso racionalde ellos, bien sirviéndonos para laevasión, o bien para extraer encada momento aquello que va acontribuir a nuestro bienestar, queenriquezca nuestros conocimientos onos entretenga satisfactoriamente,conforme a nuestros criterios de exi-gencia.

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 99

GURASOEN GALDERAK

GURASOEN GALDERAK

Jardun

Page 10: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

Guraso asko kezkatu egi-ten dira beren seme-ala-bak nerabezarora hurbil-tzen ari direnean, sasoihorretan seme-alabekindituzten harremanetanzailtasun handiak sortukodirela uste dutelako.Badu zentzurik kezkahorrek?

Bada, beharbada hasi gintezke esa-nez, arazoa ez dela hain larria.Komunikabideek oso albiste kezka-garriak ematen dituzte gazte etanerabeei buruz, eta arlo honetan lanegiten dugun profesionalok erelagundu egiten dugu irudi negatibohori ematen, baina ez dator bat erre-alitatearekin. Etapa horri dramatis-moa kendu behar zaio; izan ere,gurasoek arazoak izango dituztelauste dutenean, azkenean, kasu asko-tan, arazoak izaten dituzte. Nik gura-

soei gehiegi ez kezkatzeko esangonieke, gehienentzat beraien seme-alaben nerabezaroa oso garai poz-garri eta atsegina izango baita. Halaere, egia da une batzuk zailak izandaitezkeela.

Baina gauza batzukaldatu egiten direla diru-di, zer aldaketa gertatzenda nerabezarora iristean?Bai haurrak bai helduak etengabealdatzen ari gara, baina egia dabizitzako une batzuetan beste ba-tzuetan baino aldaketa gehiago iza-ten direla. Eta nerabezaroa sasoihorietako bat da. Badira oso aldake-ta fisiko nabariak, eta ez du merezihoriei erreparatzea, baina gogoratubeharra dago aldaketa horiek ezdituztela beti ongi hartzen nerabeek,batik bat oso goiz jasaten dituztenneskek. Baina beste aldaketa fisikobatzuk ez dira hain erraz ikusten etagarrantzizkoak dira. Aldaketa hormo-nalez ari naiz. Horien eraginez, nera-beei sexu-desira pizten zaie eta

gogo-aldarte oso gorabeheratsuakizaten dituzte, orain triste daude etagero pozik edo haserre. Egoerahorren ondorioz, haiekin dugunharremana zailagoa izan daitekeeta, beraz, pazientzia handiagoaerakutsi behar dugu.

Eta aldaketa psikologikoak?Asko dira eta garrantzi handikoak. Etanik uste dut gurasoek ezagutu eginbehar dituztela, seme-alabengansumatzen dituztenean nola erreakzio-natu jakiteko. Alderdi garrantzitsu bataldaketa kognitiboekin zerikusiaduena da. Izan ere, 12 edo 13 urtetikaurrera, nerabeak beste modu baterapentsatzen hasten dira eta kritiko etaerantzunkor bihurtzen dira. Ez duteonartzen aitak eta amak justifikaziorikgabeko arauak inposatzerik, eta, ezta-baidan ari direnean, ez dute errazamore ematen. Gogoratzen naizneure semearekin izan nuen aurrene-ko eztabaidak bi ordu baino gehiagoiraun zuela. Nirekin entrenatzen ari zelauste dut. Nik beti esaten diet gurasoeiharro sentitu behar dutela eurenseme-alabak kritikoago bihurtzen dire-nean, heltzen ari diren seinale baita.Lorpen ebolutibo gisa hartu behardute, irakurtzen eta idazten ikasi zute-nean bezalaxe.

Hala ere, nerabeek afek-tiboki euren aita-amen-gandik bereizi behardute, ez da horrela?

Bai, jakina, autonomo sentitu etaeuren erabakiak hartzeko gauza iza-teko premia dute. Pertsona batezmaiteminduta edo harekin afektibokioso lotuta egongo balira eta maite-mina gainditzeko unea iritsiko balitzbezala gertatzen da. Prozesu horre-tan beren buruari laguntzeko, guraso-engan akatsak bilatzen hasten dira,desidealizatu egiten dituzte. Horixeegiten dugu helduok maite ez gai-tuen norbaitenganako maiteminauxatzen ahalegintzen garenean.

1100 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA1100 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

12tik - 18 urtera

12TIK - 18 URTERA

NERABEZAROAETA GURASOAK

Alfredo Oliva DelgadoSevillako Unibertsitateko Psikologia Ebolutiboko eta

Hezkuntza Psikologiako irakasle titularra.Nerabeen garapenean eta nerabezaroari lotutako

familia-harremanetan espezialista da.

Kale hezitzaileak

Page 11: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

Desidealizazio hori ez dute beti ondohartzen gurasoek, 40 edo 45 urte izan-da oso adin delikatuan baitaudeeuren seme-alaben kritikak onartze-ko. Aita eta ama oraindik garrantzi-tsuak badira ere, nerabezarotik aurre-ra lagunek eta berdinen taldeak geroeta garrantzi handiagoa hartukodute eta mutilaren edo neskaren fun-tsezko erreferente bilakatuko dira.

Aldaketa horietako asko-ren ondorioz, gurasoeneta seme-alaben artekoharremanak zailagoakizango dira.Bai, hala da. Ez da komeni arazoa puz-tea, baina onartu beharra dago fami-lia gehienetan nerabezaroaren hasie-rako urteetan ugaritu egiten direlagatazkak, batez ere eguneroko jar-duerei lotutako alderdiak direla eta:etxera itzultzeko ordua, ikasketei eskai-ni beharreko denbora, gelako desor-dena, etxeko lanetan laguntzea etaabar. Hala ere, baikor azaldu behardugu; izan ere, liskarrik gehien izatenden garai hori laburra izaten da eta,kasu gehienetan, harremanak oneraitzultzen dira. Gainera, horrelako liska-rrek eragin positiboa ere izaten dute,azkenean aitak eta amak ere argi ikus-ten dutelako euren seme-alabekinerlazionatzeko modua aldatu behardutela eta ezin dutela jarraitu umeabalitz bezala tratatzen. Hasieran, gura-soek ohikeriaz jokatzeko joera dute etaez dute aldaketarik onartu nahi, bainapixkanaka euren jarrera malgutzenjoaten dira, onartzen dute semea edoalaba handitu egin dela eta haren iri-tzia entzun eta erabaki asko berarekinnegoziatu behar dutela. Une horretatikaurrera, egoerak nabarmen hobetze-ko bidea hartuko du.

Gurasoen eginkizunakgarrantzitsua izatenjarraitzen du? Bai horixe. Haurtzaroan bezala. Urtehorietan zehar, neska-mutilek aldake-ta horiei eta beste askori egin behar-ko diete aurre, hala nola ikastetxetikinstitutura joateari edo bikote-harre-manen hasierari. Aldaketa horiek osoestresagarriak izan daitezke nerabea-

rentzat. Gurasoen sostengua nabari-tzen badute, indartsuago sentitukodira, konfiantza handiagoa izangodute erronka horiek gainditzeko.Guraso batzuek uste dute eurenseme-alabei, nerabezarora iristendirenean, ez dietela jaramonik eginbehar, baina hori ez da egia. Argidago hainbat alderditan nolabaitekoliberazioa sumatuko dugula, bainabeste kezka eta zailtasun batzuk sor-tuko zaizkigu, guraso gisa dagokiguneginkizuna proban jartzeko.

Zer ezaugarri bete behar dunerabearen guraso onak?Ez da erraza errezetak ematea. Izanere, aita edo ama izateko era askodaude. Hala ere, ezaugarri batzukfuntsezkoak direla esango nuke.Lehenik eta behin, lehenago aipatuditugun maitasuna eta sostengua.Baina, bestalde, komunikazio onaedukitzeko gai izan behar dute.Guraso asko kexu azaltzen dira komu-nikaziorik ez dagoelako, eta komuni-kazio ezaren errua beren seme-alabeiegozten diete. Ez da egia. Sarri asko-tan gurasoak berak izaten dira komu-nikazioari oztopoak jartzen diotenak,etengabeko kritika eta sermoienbidez. Beste ezaugarri garrantzitsu batseme-alabek aisialdian gogoko dituz-ten jardueren berri izatea da, hau da,nora joaten diren eta haien lagunaknor diren jakitea. Eta horren berri izate-ko modurik onena haiekin harremanona izatea da, horrela beraiek esangobaitizkigute gauza horiek. Polizia-gal-deketek ez dute emaitza onik ema-ten. Gainera, askotan derrigorrezkoaizango da mugak jarri eta, mugahoriek gainditzen direnean, erantzuki-zunak eskatzea. Gaztea hazi ahala,mugak gero eta gehiago negoziatubeharko ditugu haiekin eta malgua-goak izango dira, eta kontrolak pixka-naka desagertzen joan behar du.Etapa horretako funtsezko bestealderdi bat autonomia sustatzea da,eta hori lortzeko, euren kabuz pentsa-tu, arazoak konpondu eta erabakiakera independentean hartu ditzatenanimatzea da onena. Horrek lan han-dia eskatzen die guraso askori, buruansartuta daukatelako haien seme-ala-ben bizitza erabat zuzendu behardutela eta ez direlako ohartzen moduhorretan seme-alabak gehiegi babes-ten edo behartzen ari direla eta hel-tzea galarazten ari zaizkiela.

La llegada de la adoles-cencia es un momento

de intensa preocupaciónpara muchos padres ymadres, que temen que larelación con sus hijos empe-ore y empiecen a surgir pro-blemas en su relación conellos. Las razones de estapreocupación tienen quever con la mala prensa quetiene esta etapa evolutiva,ya que con frecuenciaaparece asociada a con-flictos familiares, consumode drogas o conductas deriesgo, por citar sólo algu-nos de los problemas máspreocupantes. No obstan-te, bastantes padres disfru-tan mucho de la relacióncon su hijo e hija adoles-cente, pues a pesar de quees frecuente que se produz-can algunas dificultadesrelacionales coincidiendocon el inicio de la adoles-cencia, lo normal es queesos momentos de mayortensión vayan desapare-ciendo gradualmente.Cuando los padres estáninformados de los importan-tes cambios psicológicosque suele acarrear la ado-lescencia, y reaccionanante ellos con paciencia yflexibilidad, es muy proba-ble que estén preparandoel camino para una rela-ción saludable y satisfacto-ria con su hijo o hija adoles-cente.

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 1111AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 1111

12tik -18 urtera

NERABEZAROA ETA GURASOAK

Page 12: aurrera begira - Bergara · 1.- Jostailuak dibertigarria eta umearen intere-sa pizteko eta mantentzeko gai izan behar du. 2.-Fantasia, irudimena eta sormena eragin behar ditu. 3.-Haurraren

aurrera begira

aurrera begira

Orain dela hilabete batzuk, foro hone-tan bertan, guraso eta seme-alabenarteko harremanei buruzko iritzia azal-tzeko aukera eman zidaten. Izan ere,errealitateak behin eta berriz erakustendigu harreman horiek konplexuak dire-la beti. Ildo horretan, seme-alabekgurasoengandik kultur eta gizarte-bal-dintza jakin batzuk hartzen dituztela,eta aipatutako baldintzek elkarrenarteko harremanetan, eta, ondorioz,haien hazkundean eragina dutelaadierazi nuen aurrekoan.

Oraingo honetan gaiaz berriz mintzatu-ko naizenez, kontrako ikuspegitik jorra-tzea erabaki dut, ordea, eta horregatikeman diot izenburu hori.

Beraz, gurasoei gizarteak baldintzajakin batzuk ezartzen dizkiela azaldukodut: etengabe esaten zaie nolakoakdiren eta nolakoak izan behar dutenfamilia-harremanek. Ekarri dezagungogora, adibidez, erabat hedatutadagoen uste bat: nerabezaroan gura-so eta seme-alaben arteko harrema-nak bereiziki korapilatsuak direla. Horrekbaldintzatu egiten ditu gure jarrera etaespektatibak seme-alaba nerabeekikoharremanei heltzerakoan, eta aurreiri-tzien ondorioz, gure inguru hurbilekoedo urrunagoko funtzionamendu-ere-duei jarraitzeko joera izaten dugu.

Zergatik ez ditugu alde batera uztenhorrelako “oharrak”, seme-alabekikoharremanei aurreiritzirik gabe heltzeko?Jarraibide-liburu eta guzti jaio beharkoluketela uste dugu, ala? Azken finean,gehienok ez ginen lehenago pentsa-tzen hasi guraso izateko eta geurefamili gunea sortzeko gai ginen ala ez;hala egin genuen, besterik gabe, nahi-ta eta berez etorri zelako dena unepertsonal jakin batean.

Gainera, hori horrela izan da beti, jaki-na, gizateriaren historia osoan. Halaere, familia-portaera eta -ereduak erruz

aldatu dira denboraren poderioz.Javier Elzok "Hijos y padres.Comunicación y conflictos" ikerlaneanazaltzen duenez, familia espainiarren %43 Familia nominalak dira (hala deitzendie berak): “… gurasoak kikildutadaude neurri handi batean, ez dirainplikatzen, ez dira ia saiatzen seme-alabek benetan zer nahi duten jaki-ten...”.

Imajinatzen al dituzue orain dela 50urteko gurasoak “kikilduta”? Edo kan-poko laguntza eskatzen seme-alabakhezteko? Edo zer pentsatzen dugu dela“seme-alabekin inplikatzea”? Afariadutenean haien “taxistak” izatea?

Erantzuna ezezkoa izango da ziur aski,baina gaur egun horrelako egoerakoso ugariak dira: gurasoen zereginarenmugak lausotuta daude “seme-alabenlagunak” izan nahi dutelako. Eta horiezinezkoa da, izatez. Osasun-zentroeta-ko eta osasun mentaleko zentroetakokontsultetara guraso asko joaten diralaguntza eske, gainezka eginda etaseme-alaben jarrera jakin batzuk zuzen-du ezinik dabiltzalako. Horren guztiarenondorioz, “eguneroko bizitzako arazo”arruntak, eta behar-beharrezkoak,neurriz kanpo psikologizatzen dira maiz,benetan ez baita horrenbesterako.

Aurreko guztiaren adibidea, nire ustez,telebista-programa bat da: psikologobatek seme-alaben portaerekin arazo-ak dituzten familiei nola jokatu beharduten irakasten die “zuzenean”.Telebista-kate horretako programanagusietakoa da: 1,5 milioi ikusle bainogehiago ditu. Horrekin ez dut esan nahilaguntza hartzea txarra denik, bainaargi dago familia horiek ez dutela ino-lako arazo psikologikorik, eta helburuakgurasoak direla, guraso-papera zertandatzan irakastea, alegia.

Azken finean, agian egungo gurasookez gara gai izan “informazio-garai”

honen ezaugarrietara behar bezainazkar moldatzeko, eta seme-alabekguk baino gehiago dakitela ikusteakuzkurtuta utzi gaitu, eta jarrera pasibo-ak hartu ditugu, guraso eta hezitzailemoduan ditugun zereginekin bat ezdatozenak. Esanak esan, ordea, ezindugu ahaztu jarraibideak geuk finkatubehar dizkiegula seme-alabei, garatze-ko, mugak egoki onartzeko eta nagu-siak direnean beraien kasa arazorikgabe moldatzeko gai izan daitezen.

Argi utzi nahi dut horrekin guztiarekin ezdudala esan nahi iraganera itzuli etaautoritarismoan oinarritutako hezkun-tza-ereduak berreskuratu behar ditugu-nik. Aitzitik, horra zer aldarrikatzendudan: seme-alaben hezkuntzarenardatzak gu geu izatea, gurasook zere-gin horretan erdi-erdian kokatzea.Horretarako guraso-lana betetzeko gaigarela pentsatu behar dugu, besterikgabe, haurrak izan aurretik ere bai. Etagarrantzitsuena hauxe da: edozereskatzen diegula ere, gizarteko mitoakedo usteak gorabehera, gure hitzaketa ekintzak bat etortzea.

Gu erretzaileak bagara..., nola eskatu-ko diegu ez erretzeko? Horixe ba!

BAINA ZER ARI GARAEGITEN GURASOEKIN? Alvaro Iruin

Psikiatra.Osakidetzako Gipuzkoako ospitaletikkanpoko osasun mentaleko gerenteaeta laguntza psikoatrikoko eta osasunmentaleko arduraduna

Jardun