Aurrekontuak 2013 balantzea

4
Udal aurrekontuak 2013. Balantzea http://elgoibar.ehbildu.net/; https://www.facebook.com/ehbilduelgoibar [email protected] 2013ko udalaren osoko bilkuran horrela genion: ahalegindu gara legealdi honetako bigarren aurrekontuak herritarrekin batera lantzen, bai lan-taldeak eratuz, bai batzarrak antolatuz, herritarrekin eta arlo ezberdinetako eragileekin, gure irizpideak kontrastatzeko eta ekarpenak jasotzeko. Prozesu honen ondorioa dira aurkeztu ditugun 16 proposamenak. EAJ-rekin izandako elkarrizketaren ondorioz 16 proposamen horietatik 14 izan dira onart uak eta adostuak” 14 proposamen horietatik 12 jasoko dira zuzenean gaur bertan onartuko diren aurrekontuetan, bat urtean zehar erantsiko da diru-soberakinak erabiliz eta azkena 2014ko aurrekontuan sartzeko konpromisoa hartzen da. Azken finean lortu duguna da ziurtatzea 628.000 € erabiliko direla oraintxe azalduko ditugun egitasmoak gauzatzeko (228.000 euro jardunaldi honetan, 300.000 € 2014an, 100.00 2015ean” Horren ondorioz aurrekontuek gure babesa jaso zuten, garbi utziz “horrekin batera, onartu berri diren aurrekontuen jarraipen zehatza egiteko konpromisoahartzen genuela. Beraz, 2013ko udal aurrekontuak nola ari diren betetzen baloratzerako orduan emendakin hauen garapena izango da irizpide nagusia. Emendakinen bitartez lortutako konpromisoak 2 multzo nagusitan banatuko ditugu: Aurretik zeuden programei zuzendutako diruak gehitzen dituztenak (3 lehen emendakinak) Programa edo zeregin berriak sortzen dituztenak (hurrengo 10 emendakinak) LABURPEN TAULA: ONARTUTAKO EMENDAKINEN BETETZE MAILA ETA BALORAZIOA *2013ko azaroaren 20ra arte Hona hemen emendakin bakoitzari eman zaion tratamendua urtean zehar: 1. Ongizate arloko Larrialdiko Gizarte Laguntzetako diru-kopurua gehitzea % 28an (15.000 €) Gehitutako diru guztia erabili izan da egon diren beharrei erantzuteko. 2. Euskararako dauden diru-laguntzetako diru kopurua gehitzea (7.000 €) Lortu da 2013an euskarari zuzendutako diru laguntzek murrizketarik ez izatea 3. Udal langileen prestakuntzarako zuzendutako diru-kopurua gehitzea (5.000 €) Programa honetarako gehitutako dirua ez da ezertarako erabili. Ez da ere prestakuntza planik egin. Emendakinak Aurrekontua Gastatukoa % Elkar lanean garatua Larrialdiko gizarte laguntza partida igo 15.000 € 15.000 100% Garatu beharrik ez Euskararen arloko dirulaguntzen diru-hornidura mantendu 7.000 € 7.000 100% Garatu beharrik ez Udal langileen prestakuntza 5.000 € 0 0% Garatu beharrik ez Altzolara zuzendutako inbertsio plana 100.000 € 14.706 15% EZ Pobreziaren aurkako egitasmoa 25.000 € 9.000 36% BAI Herriko kultur sortzaile eta eragileen aldeko egitasmoa 25.000 € 3.342 13% EZ Auzo-konposta egitasmoa. (Altzolan) 15.000 € 786 5% EZ Generoko ikuspegia diru-laguntzetan txertatzea: 10.000 € 0 0% EZ Memoria historikoa 10.000 € 0 0% Garatu gabea Immigrazio plana 5.000 € 3.840 77% Garatu gabea Euskararen udal-ordenantzaren berrazterketa: 4.000 € 4.541 114% BAI Larunbatetako gaia: prozesu parte-hartzailea 4.000 € 4.000 100% EZ Herriko Eskola Kontseilua 3.000 € 0 0% Garatu gabea Guztira 228.000 € 62.215 € 27%

description

2013ko aurrekontuen gainean EHBildu elgoibarren jarraipena eta balorazioa

Transcript of Aurrekontuak 2013 balantzea

Page 1: Aurrekontuak 2013 balantzea

Udal aurrekontuak 2013. Balantzea

http://elgoibar.ehbildu.net/; https://www.facebook.com/ehbilduelgoibar

[email protected]

2013ko udalaren osoko bilkuran horrela genion: “ahalegindu gara legealdi honetako bigarren aurrekontuak herritarrekin batera lantzen, bai lan-taldeak eratuz, bai batzarrak antolatuz, herritarrekin eta arlo ezberdinetako eragileekin, gure irizpideak kontrastatzeko eta ekarpenak jasotzeko. Prozesu honen ondorioa dira aurkeztu ditugun 16 proposamenak. EAJ-rekin izandako elkarrizketaren ondorioz 16 proposamen horietatik 14 izan dira onartuak eta adostuak”

14 proposamen horietatik 12 jasoko dira zuzenean gaur bertan onartuko diren aurrekontuetan, bat urtean zehar erantsiko da diru-soberakinak erabiliz eta azkena 2014ko aurrekontuan sartzeko konpromisoa hartzen da.

Azken finean lortu duguna da ziurtatzea 628.000 € erabiliko direla oraintxe azalduko ditugun egitasmoak gauzatzeko (228.000 euro jardunaldi honetan, 300.000 € 2014an, 100.00 2015ean”

Horren ondorioz aurrekontuek gure babesa jaso zuten, garbi utziz “horrekin batera, onartu berri diren aurrekontuen jarraipen zehatza egiteko konpromisoa” hartzen genuela.

Beraz, 2013ko udal aurrekontuak nola ari diren betetzen baloratzerako orduan emendakin hauen garapena izango da irizpide nagusia.

Emendakinen bitartez lortutako konpromisoak 2 multzo nagusitan banatuko ditugu:

Aurretik zeuden programei zuzendutako diruak gehitzen dituztenak (3 lehen emendakinak)

Programa edo zeregin berriak sortzen dituztenak (hurrengo 10 emendakinak)

LABURPEN TAULA: ONARTUTAKO EMENDAKINEN BETETZE MAILA ETA BALORAZIOA

*2013ko azaroaren 20ra arte

Hona hemen emendakin bakoitzari eman zaion tratamendua urtean zehar:

1. Ongizate arloko Larrialdiko Gizarte Laguntzetako diru-kopurua gehitzea % 28an (15.000 €) Gehitutako diru guztia erabili izan da egon diren beharrei erantzuteko.

2. Euskararako dauden diru-laguntzetako diru kopurua gehitzea (7.000 €) Lortu da 2013an euskarari zuzendutako diru laguntzek murrizketarik ez izatea

3. Udal langileen prestakuntzarako zuzendutako diru-kopurua gehitzea (5.000 €)

Programa honetarako gehitutako dirua ez da ezertarako erabili. Ez da ere prestakuntza planik egin.

Emendakinak Aurrekontua Gastatukoa % Elkar lanean garatua

Larrialdiko gizarte laguntza partida igo 15.000 € 15.000 100% Garatu beharrik ez

Euskararen arloko dirulaguntzen diru-hornidura mantendu 7.000 € 7.000 100% Garatu beharrik ez

Udal langileen prestakuntza 5.000 € 0 0% Garatu beharrik ez

Altzolara zuzendutako inbertsio plana 100.000 € 14.706 15% EZ

Pobreziaren aurkako egitasmoa 25.000 € 9.000 36% BAI

Herriko kultur sortzaile eta eragileen aldeko egitasmoa 25.000 € 3.342 13% EZ

Auzo-konposta egitasmoa. (Altzolan) 15.000 € 786 5% EZ

Generoko ikuspegia diru-laguntzetan txertatzea: 10.000 € 0 0% EZ

Memoria historikoa 10.000 € 0 0% Garatu gabea

Immigrazio plana 5.000 € 3.840 77% Garatu gabea

Euskararen udal-ordenantzaren berrazterketa: 4.000 € 4.541 114% BAI

Larunbatetako gaia: prozesu parte-hartzailea 4.000 € 4.000 100% EZ

Herriko Eskola Kontseilua 3.000 € 0 0% Garatu gabea

Guztira 228.000 € 62.215 € 27%

Page 2: Aurrekontuak 2013 balantzea

Udal aurrekontuak 2013. Balantzea

http://elgoibar.ehbildu.net/; https://www.facebook.com/ehbilduelgoibar

[email protected]

4. Alzola eta Sigmarako hiru urtetarako inbertsio plan (100.000 € urte bakoitzerako)

Hiru urtetako inbertsio plana prestatzeko prozesu parte hartzaile bat irekitzea proposatu genuen.

Gure ustez, egitasmo honek aukera ezin hobeak eskaintzen zituen herritarren partaidetzan oinarritutako prozesu bat burutzeko (herritar kopuru mugatua eta ondo identifikatuak, helburu garbia eta zehatza).

Ildo horretatik aurkeztu genuen proposamen zehatz bat honako prozesu hau planteatuz:

a. Auzotar guztiei zuzenean eman egitasmoaren berri, b. proposamenak egiteko aukera ireki, c. proposamenak bildu, d. jasotako proposamenak sailkatu (inbertsioak, mantenua..) eta lehen balorazio ekonomikoa

egin e. bildutako proposamenak bidali auzotarrei beren lehentasunen arabera ordenatzeko eskatuz

eta f. azkenik emaitzak inbertsio plana diseinatzeko erabili.

Auzotar guztien partaidetza bermatuko lukeen prozesu planifikatu bati ezetza eman zioten auzotarrekin sarritan egoten direla argudiatuz eta ez daudela aurrekontuaren zati bat hipotekatzeko prest.

5. Ongizatea: pobrezia eta prekarietatearen aurkako egitasmoa (25.000 €)

Programa honekin lortu nahi duguna da Udalaren zeregina ez izatea bakarrik diru-laguntzen kudeatzailea. Pentsatzen dugu udalak askoz paper aktiboagoa izan behar duela arlo honetan eta laguntzak kudeatzeaz gain era proaktibo batean eragin behar duela arlo honetan. Kanpaina informatiboak antolatuz, herriko eragileekin elkar-lana bultzatuz, prekarietaearen eta pobreziaren mapa osatuz eta beharrak identifikatuz, desjabetze arriskuan dauden herritarrei informazioa eta laguntza eskainiz e.a.

Arlo honetan gauzak poliki doaz (25.000 eurotik bakarrik 9.000 euro gastatuko dira) baina elkarlana nagusitu da eta egitasmoaren lehen urratsa, pobreziaren mapa gitea, jadanik martxan dago

6. Kultura: Herriko kultur sortzaile eta eragileen aldeko egitasmoa. (25.000 €)

Arlo honetan herritarren partaidetzan eta auzolanean oinarritutako prozesu bat martxan jartzea proposatu genuen herri bizi eta dinamikoa bultzatzeko, kultur eragile eta sortzaileen lana sustatzeko eta herritar guztiei zuzendutako kultur eskaintza irekia bideratzeko.

Konkretuki bi lan ildo proposatzen genituen:

Prozesu parte-hartzaile bat martxan jartzea kultur eragile eta sortzaileei bere lanerako beharrezkoak dituzten bitartekoak aztertzeko. Aldi berean udalak dituen azpiegitura eta lokalak aztertu eta bideratu behar horiei erantzuteko.

Gure sortzaileen lanak (musikoak, artistak, dantzariak antzezleak, idazleak) plazaratzeko, programa bat diseinatzea.

Alegia, planteatzen genuena ez zen diru gehiago jartzea eredu berdina lantzeko (exhibizioan oinarritutako eredua) ez, planteatzen genuena egitasmo berri bat zen, sorkuntzan eta herriko kultur eragileekiko elkarlanean oinarritutako egitasmoa.

Enpresa bat kontratatu da herriko kultur eragileei galdeketa bat egiteko baina udaletik ez zaio erantzun orokor bat eman aurkeztu genien proposamenari. Taulan ikusi daitekeen bezala aurrekontuaren %13a bakarrik gastatu da

Page 3: Aurrekontuak 2013 balantzea

Udal aurrekontuak 2013. Balantzea

http://elgoibar.ehbildu.net/; https://www.facebook.com/ehbilduelgoibar

[email protected]

7. Euskararen erabilera sustatu eta normaltzeko udal-ordenantzaren berrazterketa (4.000 €)

Bat baino gehiagotan esan dugu arlo honetan egindakoa asko dela baina momentua dela indarrak batzeko eta astindu bat emateko gaurko egoerari akatsak zuzenduz eta bide berriak jorratuz.

Emendakinaren dirua Euskera Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) berriztatzeko erabiltzea adostu zen

8. Hezkuntza: Herriko Eskola Kontseilua. (3.000 €)

Elgoibarko Udalaren esparruko irakaskuntzan inplikaturik dauden sektore guztien kontsulta eta partaidetza organoa sortzea proposatu dugu, Herriko Eskola Kontseilua alegia.

Bertan herri mailako hezkuntza komunitateko partaideak (Irakasle, ikasle, guraso, langile ez irakasleak, e.a ) egongo lirateke ordezkatuak eta bitarteko oso baliagarria izango litzateke hezkuntza mailan inplikaturiko sektore guztien elkar lana bultzatzeko, herri mailako planifikazioa arlo honetan bideratzeko, herriko beste erakundeekin interlokuzio zuzena izateko e.a.

Ez da inolako pausorik eman urte osoan

9. Generoko ikuspegia diru-laguntzetan txertatzea eta diru sariak eskaintzea helburu horrekin antolatutako jarduerak finantzatzeko (10.000 €)

Parekidetasunaren arloan proposatzen genuen diru-laguntzak emateko prozedura guztietan genero ikuspegia txertatzea eta 10.000 euro erabiltzea kirolerako diru laguntzetan emakumeen partaidetza bultzatzeko egitasmoak finantzatzeko.

Lehen zatia betetzen joan da baina bigarrena ez da bete eta momentuz behintzat diru hori ez da erabili.

10. Hondakinen kudeaketa: Auzo konposta eta birziklapena garatzeko proiektua (15.000 €)

Onartutako emendakina garatzeko oso proposamen sinplea eta irekia egin genuen:

Alde batetik Europak eta Gipuzkoak ezarritako helburuak betetzea lortzeko plangintza oso eta integral bat diseinatzea. Horretarako ezinbestekoa da helburuak aurretik jartzea, bitartekoak ezartzea eta emaitzen jarraipen zuzen bat egitea. Helburuak betetzen ez badira, bitartekoak moldatu beharko dira eta ez alderantziz.

Eta bestetik Altzolan horrelako esperientzia pilotu bat bultzatzea bertan sortzen den hondakin organiko guztia konpostaren bitartez kudeatzeko, beti ere, noski, horrela nahi badute altzolatarrek.

Prentsaren bitartez Jaso genuen alkatearen ezetz borobila.

11. Gazteria: Prozesu parte-hartzailea zabaldu denon artean larunbateko gaiari heltzeko (4.000 €)

Gaiaren konplexutasuna kontuan hartuz, arazoari ikuspegi ezberdinetatik ekiteko, diagnostiko partekatua bat osatzeko eta adostutako neurriak hartzeko prozesu parte-hartzailea proposatu genuen.

Eragile ezberdinen ordezkarien (udal taldeak, udal teknikariak, gazteak, ostalariak, ikastetxeak, aisialdiko taldeak, emakumeak, gurasoak …) eta gai ezberdinetako adituen parte hartzearekin hiru fasez osaturiko prozesu bat burutzea proposatzen genuen.

Inolako erantzunik jaso gabe, oraingo honetan ere prentsaren bitartez jakiten dugu “Gazte-Mapping” proiektua jartzen dutela martxan. Azpimarratu behar dugu guk aurkeztutako emendakin

Page 4: Aurrekontuak 2013 balantzea

Udal aurrekontuak 2013. Balantzea

http://elgoibar.ehbildu.net/; https://www.facebook.com/ehbilduelgoibar

[email protected]

bat zela eta emendakina garatzeko proiektu bat aurkeztua genuela. Erantzunaren zain geundela prentsaren bitartez dugu udalaren erabakiaren berri.

12. Etorkinak eta aniztasuna: Etorkinak herri proiektuaren parte aktibo bilakatzeko bitartekoak landu: beraien asoziazionismoa bultzatuz eta herrirako immigrazio plan bat egokituz (5.000 €)

Arlo honetan Elgoibarko beharrei egokitutako plan bat prestatu nahi bagenuen ezinbestekoa iruditzen zitzaigun lehenik eta behin errealitate horren diagnosia beraiekin elkarlanean egitea, gero politika egokiak aplikatzen hasteko.

Gaiari bere osotasunean erantzun beharrean behar zehatz bati erantzungo dion egitasmo bat jarriko da martxan: Emakume etorkinek jasaten dituzten biolentzia kasuetan enpoderamentua lantzeko plangintza.

12. Memoria historikoa (10.000 €)

Ez da egitasmoa garatu.

BALORAZIO OROKORRA

Alde negatiboak

1. Ez da batere serioa emendakinen bitartez aurreikusitako 226.000 euroetatik 60.000 euro inguru gastatzea, hau da %28a. Are gutxiago konparatzen badugu aurrekontuen betetze mailarekin

2. Bestalde, azpimarratu behar da egin dena, kasu gehienetan, herri partaidetzari eta elkar lanari ateak itxiz egin dela.

Alde positiboak

1. Ongizate eta euskera arloko laguntzak murrizketarik ez dute izan.

2. Poliki baina prekarietatearen aurkako egitasmoa aurrera doa pobreziaren mapa bat eginez. 3. Aurrerapauso txiki batzuk eman dira beste arloetan (etorkinak euskera, berdintasuna, kultura…) 4. Aisialdirako estalitako gunea izateko prozesua martxan jarri da (2014ko aurrekontuan jasoa)

Alde guztiak kontuan hartuta ateratzen dugun ondorioa honako hau da: UDAL GOBERNUAK EZ DITU BETE AURREKONTUAK ONARTZERAKOAN HARTU ZITUEN KONPROMISOAK.

Ezin gutxietsi lortutakoa baina ez dira inolaz ere bete aurrekontuak onartu genituenean ezarri genituen helburuak