ASTEKO GAIA · - ASTEKO GAIA - 2009KO AZAROAREN8A W5 Gerra Zibilak milaka lagun eraman zuen...

5
EUSKALDUNEK ASPALDI izan dute Amerike- tara joateko joera. Argentina, Uruguai, Mexiko, AEBetako sartaldea... Horiek izan dira, besteak beste, XIX. eta XX. mendee- tan euskal migratzaileen jomuga. Indianoen ametsak errepikatu nahian, lan eta bizitza berriaren bila abiatu ziren milaka lagun itsa- soz bestaldera. Ohiko emigrazio “ekonomi- - ASTEKO GAIA - - ASTEKO GAIA - 5 2009KO AZAROAREN 8A Gerra Zibilak milaka lagun eraman zuen Pirinioak gurutzatzera. Itzuleraren esperantza altzoan zeramaten, baina mugaz bestaldean ezusteko itzela jaso zuten: kontzentrazio zelaiak eta Bigarren Mundu Gerra aurreko giro ozpindua. Askok Ameriketan ikusi zuten salbazioa, baina gaitza izan zen hara iristea. Euskaldun batzuek arbasoen marinel senari jarraitu zioten, eta patera itxurako bi ontzitxotan bidaia miragarria egin zuten ozeanoan barrena. 1939ko erbestea Askatasunaren bila barkuz eta pateraz Josu Chueca Bigarrena eta Donibane Aturriko kaian, zeharkaldia hasi baino lehen.

Transcript of ASTEKO GAIA · - ASTEKO GAIA - 2009KO AZAROAREN8A W5 Gerra Zibilak milaka lagun eraman zuen...

Page 1: ASTEKO GAIA · - ASTEKO GAIA - 2009KO AZAROAREN8A W5 Gerra Zibilak milaka lagun eraman zuen Pirinioak gurutzatzera. Itzuleraren esperantza altzoan zeramaten, baina mugaz bestaldean

EUSKALDUNEK ASPALDI izan dute Amerike-tara joateko joera. Argentina, Uruguai,Mexiko, AEBetako sartaldea... Horiek izandira, besteak beste, XIX. eta XX. mendee-

tan euskal migratzaileen jomuga. Indianoenametsak errepikatu nahian, lan eta bizitzaberriaren bila abiatu ziren milaka lagun itsa-soz bestaldera. Ohiko emigrazio “ekonomi-

- A S T E K O G A I A -- A S T E K O G A I A -

52009KO AZAROAREN 8A

Gerra Zibilak milaka lagun eraman zuen Pirinioak gurutzatzera. Itzuleraren esperantzaaltzoan zeramaten, baina mugaz bestaldean ezusteko itzela jaso zuten: kontzentrazio zelaiaketa Bigarren Mundu Gerra aurreko giro ozpindua. Askok Ameriketan ikusi zuten salbazioa,

baina gaitza izan zen hara iristea. Euskaldun batzuek arbasoen marinel senari jarraituzioten, eta patera itxurako bi ontzitxotan bidaia miragarria egin zuten ozeanoan barrena.

1939ko erbestea

Askatasunaren bilabarkuz eta pateraz

Josu Chueca

Bigarrena eta Donibane Aturriko kaian, zeharkaldia hasi baino lehen.

Page 2: ASTEKO GAIA · - ASTEKO GAIA - 2009KO AZAROAREN8A W5 Gerra Zibilak milaka lagun eraman zuen Pirinioak gurutzatzera. Itzuleraren esperantza altzoan zeramaten, baina mugaz bestaldean

Goiko irudian:Veracruzekoportuan(Mexiko), Sinaiaitsasontziariegindako harrerapopulutsua,1939koekainaren 14an.Espedizio horiizan zenerbesteratuakMexikoraeramatekoantolatutakoenartean lehena.Beheko irudian:Sinaia baporea.

- 1 9 3 9 k o e r b e s t e a-

rik ezkortasun horretarako: Alemania etaItalia, gero eta lotsagabeago zebiltzan eta ezzituzten beraien asmoak ezkutatzen. Dago-eneko Austria irentsita zuen Alemaniak,Britainia Handiarekin eta Frantziarekinsinaturiko 1938ko hitzarmenak tarteanzirela; germaniarrek gero eta nabarmenagoerakusten zuten berrindartze politiko-mili-tarra. Espainiako Estatu frankistari zego-kionez, 1939ko otsailerako –Gerra Zibilaamaitu baino bi hilabete lehenago– fran-tziarrek eta britainiarrek jada onetsita zutenErrepublikari bizkarra ematea.

Garai berdintsuan, gerratik alde eginezFrantziara edo Ipar Afrikara iritsitako erre-fuxiatuei honako aukera eskaintzen hasizitzaien bertaratu bezain pronto: Negrine-kin jarraitu ala Francorekin joatea. Berehalajakin zuten zertan zetzan aukeraketa hori:diktadura frankistaren kartzelak eta erre-presioa sufritu edo Frantziako kontzentra-zio zelaietan nolabaiteko aterpea izatea.Bidegurutze horretan, asko izan ziren Hen-daiatik edo Port Boutik atzera egin zutenakberriz ere Espainiara itzultzeko; bainagehiengoak nahiago izan zuen Errepublika-ren laguntzat jotzen zuten Frantzian geldi-tu. Horiek, armarik gabe, gatibuen antzera,arrapaladan irekitako Saint Cyprien, LeBarcarés, Argelés, Le Vernet, Age, Gurs,Sept Fonds bezalako esparruetan geldituziren, jendarmez eta txarrantxez inguratu-rik. Buruzagi politiko gehienek kontzentra-zio zelaiak saihestu bazituzten ere, errefu-xiatu gehienak hor igaro behar izan zituzten1939ko lehen hilabeteak.

ko” horri baina, beste mota bateko emigra-zioa gehitu zitzaion: 1936-1939ko gerrazibilak eragindako erbesteratze politikoa.Kopuru aldetik txikiagoa zen, baina, emi-grante horien prestakuntza eta ezaugarripolitikoak medio, eragin handia izan zuenAmerikan oso er rotuta zegoen euskalkomunitatean.

Dena den, ezustezko handia izan zenEspainiako Estatutik alde egin zutenentzat,itsasoz bestaldera jo behar izatea. Espai-nian gerra galduta zuten arren, Europakozurrunbiloan sarturik, Francoren erregime-na laster eroriko zela pentsatzen zuenaskok. Komunistek, esate baterako, Negrinpresidentearekin bat egin eta Eustea irabaz-tea da leloari heldu zioten, lehertzear zego-en Munduko Gerrak erregimen faxista guz-tiak deseginen zituelakoan. Beste askokordea, etorkizun politikoa erabateko ezkor-tasunez begiratzen zuten. Bazuten argudio-

6 2009KO AZAROAREN 8A

Page 3: ASTEKO GAIA · - ASTEKO GAIA - 2009KO AZAROAREN8A W5 Gerra Zibilak milaka lagun eraman zuen Pirinioak gurutzatzera. Itzuleraren esperantza altzoan zeramaten, baina mugaz bestaldean

zen etorkin berrien aterperik abegikorrena:25.000tik gora iheslari iritsi ziren Cardena-sen agindupean zegoen estatura. Argenti-nara 10.000 heldu ziren, eta beste 5.000Venezuelara.

Espedizioak 1939ko udaberrian hasiziren, Sètetik eta Bordeletik abiatuta, mila-ka lagun Veracruzeraino eraman zituzte-nean Sinaia, Ipanema eta Mexique itsasontzi

mitikoetan. Lehen bidaia Sinaiazamaontziak egin zuen, ur tehorretako maiatzaren 26a etaekainaren 14a bitartean. Vera-cruzera iritsitakoan, milaka lagunzeuden zain, Europatik joandakoerbesteratuei har rera beroaeskaintzeko. Sinaia Veracruzerairitsi zen egun berean, Bordeletikbigarren ontzia itsasoratu zen,Mexikoko portu horretara iriste-

ko asmoz. Lehenengo bi espedizio hauekSEREk antolatu zituen (Errefuxiatu Espai-niarrak Ateratzeko Zerbitzua) eta bidaia-riak hexagono frantziarrean zeuden kon-tzentrazio zelaietat ik ateratakoerrefuxiatuak ziren gehienbat.

SERE erakundeak antolatutako espedi-zio erraldoi horietatik aparte, beste hainbatbarkuk ere eraman zituzten espainiar etaeuskaldun anitz Venezuelara, ErrepublikaDominikarrera eta Argentinara. BretagneFlandre eta Cuba barkuetan, esate baterako,200dik gora euskaldun La Guaira-ra iritsiziren, Venezuelako agintariek Eusko Jaurla-ritzarekin hitzartutako baimenari esker.

Ontzi txuri polit bat... Euskaldun batzuen epopeiaHain zuzen, Venezuelara iritsi zen espedi-zioen artean txikiena baina bitxiena izanenzena, kasik gaur egungo pateren bidaienantzekoa egin baitzuen ozeanoan barrena:1939ko irailaren 6an, hamazazpi errefuxia-

Mexiko eskuzabala: lehen espedizioakTestuinguru horretan, Ameriketara joatekoaukerak gero eta oihartzun handiagoa hartuzuen Frantzian zeuden er refuxiatuenartean. Baina helmuga berri horretara iris-tea ez zen batere erraza. Alde batetik, erre-fuxiatuen kopurua oso handia zelako–Espainiara berriro jo zutenak kenduta,200.000 lagunetik gora zeuden Frantzianmomentu horretan–; gainera,horietako askok ez zuteninongo baliabiderik bidaia-txartelak erosteko, eta espedi-zioak gutxi izan zirenez haiekgaresti zeuden. Bestetik,Frantziatik ateratzeko ezin-bestekoa zen itsasoz bestalde-ko herrietako baimena edobisatua. Auzi horretan, baka-r rik Mexikok jokatu zueneskuzabaltasunez, eta jende guztiari herrial-de hartan sartzeko aukera eman zion, inola-ko salbuespenik gabe. Erbesteratuei sarreraorokorra eskaintzeaz gain, Lazaro Carde-nas-en gobernu mexikarraren ordezkariakFrantziako kontzentrazio zelaietan eta erre-fuxiatuak aterpetuta zeuden hiri nagusietanibili ziren, jendeari beharrezkoak zituztenizapideak errazten, orduan prestatzen ariziren espedizioak gorpuzteko helburuz.

Amerikako gainontzeko lur raldeek–Errepublika Dominikarra, Txile, Uruguai,Venezuela eta Argentina–, beraien immi-grazio-kolonizazio politikaren arabera joka-tu zuten. Batzuetan etorreraren aukerazabaldu zuten, baina bestetan sarbidea itxizieten Europatik etor zitezkeenei, berezikiEspainiatik alde egindako “gorriei”. Jarrerahorrek baldintzatu zuen, neurri handibatean, erbesteratuen jarioa eta bere koka-pena. Mexiko izan zen espedizio aitzinda-rien eta handienen helmuga, eta ondorioz,espedizioak amaitu zirenean ere, berau izan

1 9 3 9 k o e r b e s t e a --

72009KO AZAROAREN 8A

Mexikok eskuzabaltasunezjokatu zuen bitartean, besteherrialdeek batzuetan ateak

zabaldu eta bestetan sarbideaitxi zuten, bereziki Espainiatik

alde egindako “gorriei”

Page 4: ASTEKO GAIA · - ASTEKO GAIA - 2009KO AZAROAREN8A W5 Gerra Zibilak milaka lagun eraman zuen Pirinioak gurutzatzera. Itzuleraren esperantza altzoan zeramaten, baina mugaz bestaldean

tu Venezuelara arribatu ziren bi ontzitxo-tan, Jose Manuel Odriozolak Baionan mar-txan jarritako ontziolan eginak. Donibaneeta Bigarrena deitutako itsasontzi horiekAturriko ontziolan eraiki zituzten. Biekegurrezko kroskoa zuten, eta 14 metro luzeeta 2,5 metro zabalekoak ziren. Itsas bazte-rreko arrantzan aritzeko eginak ziren eta ezozeanoz haraindiko bidaiak burutzeko.Hala eta guztiz ere, Frantziatik alde eginnahian, Baionatik Venezuelarainoko zehar-kaldia egiteko prestatu zituzten nola edohala. Zortzi lagun joanen ziren bakoitzeaneta gelditzen zen leku apurrean –bai kubier-tan eta baita sotoan ere– urez, erregaiz etajanariz betetako kupelak sartu zituzten ongilotuta. Errefuxiatu horien asmoa zabalduzenean, inguruko jendeak eta ontziolarenarduradunek beraiek ere, aho batez esanzuten ontziak ez zirela gai izango horrelakozeharkaldia egiteko –seguru-etxeak ere ber-tan behera laga zuen asegurantza poliza–.Baina Frantziako agintarien aldetik barkuakesportatzeko baimena eskuratu bezain las-ter, zalantzak alde batera utzi eta aurreraegitea erabaki zuten. 1939ko abuztuaren 6azen, arratsaldeko 6ak, eta Baionako AlléesMarines kaitik bi ontzitxoak urruntzenikusi zituzten, Frantziako bandera mastanzutela. Aturriko barra gainditu orduko, eus-kal ikurrina eta Venezuelako bandera jarrizituzten, bata brankan eta bestea atzekoaldean, beraien koordenada geopolitikoakagerian utziz.

Bigarrena ontzian, Jose Maria Burgañamutrikuarra zuten kapitain eta Donibanen,Pedro Ruiz de Loizaga zihoan ardura bera-rekin. Ontzi bakoitzean zazpi errefuxiatukosatzen zuten eskifaia. Edo hala uste zuten.Izan ere, lehendabiziko gauean sorpresa

8 2009KO AZAROAREN 8A

galanta izan zuten Bigarrenako tripulatzai-leek: sototik ezkutuko bidaiari bat azalduzen, Miguel Maria Barredo. Itsasertzetikurrun zeuden eta lehorreratzerik ez zenez,beraiekin joanen zen helmugaraino.

Hiru egun behar izan zituzten Kantauriitsasoa atzean lagatzeko, ar rantzaleenohiko guneak eta merkatal ontziak saihes-tuz, Europatik urruntzen joan ziren. Biasteren buruan behin-behineko lehorrera-tzea egin zuten Dakarren. Burgaña kapitai-nak zehaztasun osoz izkiriatu zuen legez:3.242 mila eginak zituzten ordurako, 13egun eta 10 ordutan, orduko 6,97 miliakoabiadurarekin, hain zuzen.

Hortik aurrera, Atlantikoa bere handitasu-nean. Erronka horri aurre egiteko bi egunigaro zituzten lehorrean, beharrezkoaz ongihornitzeko. Ordura arteko arrantza ugalduzjoan zen eta barkuek, nahiz eta matxura parebat eduki, eutsi egin zioten beren eginbeha-rrari. Amerikatik Europatik baino gertuagozeudenean, irratien bitartez jakin zuten iraila-ren lehenean Alemaniako armada Poloniansartzen ari zela, eta horrekin, iragarrita zego-en Mundu Gerra hasi zela.

Handik gutxira, Tobagoko itsasertzetikigaro ostean, Amerikako lurretan lehorrera-tu ziren, Rio Caribeko badian. Venezuelanzeuden, eta Cumanatik barrena, bi egunberanduago euskaldunendako portu ezagu-na izan den La Guairara iritsi ziren Burga-ñaren marinelak. Euskaldunek denboranatzera egin zutela zirudien, CaracasekoErrege Konpainiaren XVIII. mendekobelaontzien garaietara. Baina ez zetozenmerkataritza lanetan, bizitza berri batenbila baizik. Eta horretarako ez zen nahikoavenezuelarren oniritzia izatea, lanean aritubeharko ziren ahal zen lantokitan. Ez zen

Ezkerreko irudian: Jose Maria Burgaña mutrikuarra, Bigarrenako kapitaina, eta beste lagun batzuk, itsasontziaren gainean.Eskuineko irudian: eskifaia ontzi gainean.

- 1 9 3 9 k o e r b e s t e a-

Page 5: ASTEKO GAIA · - ASTEKO GAIA - 2009KO AZAROAREN8A W5 Gerra Zibilak milaka lagun eraman zuen Pirinioak gurutzatzera. Itzuleraren esperantza altzoan zeramaten, baina mugaz bestaldean

erraza suertatu. Izan ere, Burgañak eta berelagunek arrantzatik bizitzeko hainbat eki-men martxan jarri zituzten, baina porrotegin zuten, eta Caracasera jo behar izanzuten bestelako lanei ekiteko.

Egoera zailduz: Alsinaren zoritxarraBeste espedizio batzuk ere abiatu zirenFrantziatik Ameriketara. Esaterako, euskal-dunen bi txalupak itsasoan barrena zebil-tzan egunetan, Winnipeg barkuak Txilerainoeraman zituen 2.000 errefuxiatu, PabloNeruda poeta ezaguna –eta orduko diplo-matiko txiletarra– oztopo guztien gainetikhori lortzeko tematu zelako. Baina BigarrenMundu Gerrarengatik premia gero eta han-diagoa zegoenez, bidaiak zailduegin ziren. Frantzian bai Vichykoagintariak, bai Gestapokoak, etabaita polizia frankista ere, saiatuziren ekimen horiek oztopatzen.Marsei l la “eskualde l ibreko”–hala deitzen zioten Vichykogobernu kolaboratzai lepeanzegoen zonaldeari– por turikgarrantzitsuena eta atera lekubakarra bilakatu zenean, polizieneginahalak bideratu ziren handik ateratzenziren espedizioak abortatzera eta politikariezagunen aurkako atxiloketak burutzera.Ezaguna izan zen euskaldunen ar teanRafael Picabea diputatu ohiari gertatutakoa:Alsina barkura igotzen ari zenean, Argenti-nara joateko, jaitsi arazi eta atxilotu eginzuten.

Alsina barkuak ederki islatu zuen zerzailtasun zeuden 1940ko bukaeran askata-sunerako bidaia egiteko. Izan ere, 60 egunMarseillako kaietatik atera ezinik egonostean, Dakarrera iritsitakoan, britainiarrekberriro geldiarazi zuten, bandera frantzia-rra zuenez Navigation Act delakoa baimen-tzen ez ziotelako. Hori dela eta atzera jo

92009KO AZAROAREN 8A

1 9 3 9 k o e r b e s t e a --

behar izan zuen, Casablanca aldera, etainguruko kontzentrazio zelaietan sarturikigaro behar izan zituzten hainbat hilabetebere bidaiariek; aharik eta beste barkubatean –Quança izenekoan– zeharkaldiabururatu ahal izan zuten ar te. Horrenondorioz, 20 egun inguruko bidaia beharzuena, 441 egunetan egin zuten azkenbidaiariek Buenos Airesera zirenean.

Beraien artean zeuden Niceto AlcalaZamora, Telesforo Monzon, Francisco etaNestor Basterretxea, Bicente Amezaga,Constantino Salinas... Hau da, ia-ia korron-te politiko guztietako ordezkariak. Batzukeskualde horretan betirako gelditu ziren,eta beste batzuk Amerikan barrena barreia-

tu ziren. Gehienek, hala ere,itsasoaz harago zihoazen eki-men kultural eta politikoeiheldu zieten gogo handiz.Hori dela eta loratu zirenAmerikako eskualde gehiene-tan Tier ra Vasca , Alkar tu ,Eusko Gogoa eta antzerakoaldizkariak, Ekin eta Senecabezalako argitaletxeak, bai eta

hainbat ekimen diplomatiko eta politikoere.

Oraindik pentsatzen zuten posible zela1939ko galerari buelta ematea, eta jakinadenez, Bigar ren Mundu Gerra amaituzenean, itxaropen hori nabarmen indartuzen. Baina Gerra Hotzak laster hoztuzituen aldaketarako beharrezkoak zirennazioarteko laguntzak eta ekimenak. Ame-riketara joandakoak Europara buelta zitez-keen noski, baina ez Espainia frankistara,1939an gertatu zen legez, 1950az geroztik,AEBek, Frantziak eta Britainia HandiakFrancoren diktadura lehenetsi baitzutenberriz ere, errefuxiatu horiek guztiak ordez-katzen zituen eta indarrez hondoratua izanzen demokraziaren aurretik. n

1939ko abuztuaren 6an,arratsaldeko seietan, Baionako

Allées Marines kaitik bi ontzitxoakurruntzen ikusi zituzten

Frantziako bandera mastan zutela