Gaindegia: Asteko gaia, euskal aireportuak

4
17/09/2013 | GAINDEGIA | +34 943 304 365 AIREPORTUAK Loiu, Miarritze eta Forondan jarduera gora doan bitartean Noain eta Hondarribia ez dira erabiltzen Edukiak Euskal aireportuak Jardueraren hazkundea 1 Salgaien garraioa 2 Gertutasun fisikoa nahiz distantziazko gertutasuna 2 Eztabaidarako 2 Infografia: bost aireportuak 3 Taulak 4 Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia www.gaindegia.org www.basqueinfo.net [email protected] 943 304 365 Euskal Herriko lurraldearen gaineko hegazkin mugimendua %16,7 murriztu da 2013ko lehenengo zazpi hilabetetan, aurreko urteko epealdi berarekiko alderatuz gero. Bidaiari fluxuaren apaltzeak dakar aire bidezko garraioaren beherakada. Alta, salgaien garraioak %6,8 egin du gora gaurdaino Forondako aireportuaren jarduera bolumena zerbait berreskuratu delako. Loiutik igaro den bidaiari kopuruak %10 egin du behera urtea hasi zenetik eta Biarritzen soilik egin du gora bidaiarien kopuruak modu oso apalean (%0,9). Bi aireportu hauetatik 2.816.349 lagunek bidaiatu dute, hau da, Euskal Herriko aire bidezko bidaiari garraioaren guztizkoaren %92. Forondan garraio mota hau ezdeusa da, izan ere, 2007tik bidaiari garraioaren erabilera asko murriztu da. Bertan behera geratu den azkeneko linea erregularra Foronda Bartzelonarekin lotzen zuena izan da. Noaingo eta Hondarribiko aireportuen kasuan bidaiari garraioaren kopurua altuagoa da baina 2007tik hona etengabeko beherako joera bizi izan dute eta, ondorioz, instalazioen erabilera bertan behera geratzen ari da. Hondarribiko aireportuak 2012 urtea %5,9 bidaiarien hazkundearekin itxi zuen. Edozein kasutan, ez dirudi urte honen amaieran datuak errepikatuko direnik. Euskal Herriko bost aireportuetan pilatzen den pertsona fluxuaren jatorri eta helmugari erreparatzen badiogu 2013ko lehenengo zazpi hilabeteetan %18,2ak Paris izan zuen jomuga (Biarrizko aireportuko hegaldian %60 izaten da bertara), %16,6 Madril, %12 Bartzelona, %7,3 London, %3,9 Frankfurt, %3,8 Munich eta %3,0 Malaga. Zehaztugabeko ehuneko batean Paris eta Madrilgo eskalak urrunagokoak diren beste helmuga baterako konexioak izaten dira. Fitxa zb.7. Aireportuak

description

Loiu, Miarritze eta Forondan jarduera gora doan bitartean Noain eta Hondarribia ez dira erabiltzen

Transcript of Gaindegia: Asteko gaia, euskal aireportuak

Page 1: Gaindegia: Asteko gaia, euskal aireportuak

17/09/2013 | GAINDEGIA | +34 943 304 365

AIREPORTUAK Loiu, Miarritze eta Forondan jarduera gora doan bitartean Noain eta Hondarribia ez dira erabiltzen

Edukiak

Euskal aireportuak

Jardueraren hazkundea 1

Salgaien garraioa 2

Gertutasun fisikoa nahiz distantziazko

gertutasuna 2

Eztabaidarako 2

Infografia: bost aireportuak 3

Taulak 4

Gaindegia, Euskal Herriko

ekonomia eta gizarte

garapenerako behategia

www.gaindegia.org www.basqueinfo.net

[email protected]

943 304 365

Euskal Herriko lurraldearen gaineko hegazkin mugimendua %16,7 murriztu da 2013ko lehenengo zazpi hilabetetan, aurreko urteko epealdi berarekiko alderatuz gero. Bidaiari fluxuaren apaltzeak dakar aire bidezko garraioaren beherakada. Alta, salgaien garraioak %6,8 egin du gora gaurdaino Forondako aireportuaren jarduera bolumena zerbait berreskuratu delako. Loiutik igaro den bidaiari kopuruak %10 egin du behera urtea hasi zenetik eta Biarritzen soilik egin du gora bidaiarien kopuruak modu oso apalean (%0,9). Bi aireportu hauetatik 2.816.349 lagunek bidaiatu dute, hau da, Euskal Herriko aire bidezko bidaiari garraioaren guztizkoaren %92. Forondan garraio mota hau ezdeusa da, izan ere, 2007tik bidaiari garraioaren erabilera asko murriztu da. Bertan behera geratu den azkeneko linea erregularra Foronda Bartzelonarekin lotzen zuena izan da. Noaingo eta Hondarribiko aireportuen kasuan bidaiari garraioaren kopurua altuagoa da baina 2007tik hona etengabeko beherako joera bizi izan dute eta, ondorioz, instalazioen erabilera bertan behera geratzen ari da. Hondarribiko aireportuak 2012 urtea %5,9 bidaiarien hazkundearekin itxi zuen. Edozein kasutan, ez dirudi urte honen amaieran datuak errepikatuko direnik. Euskal Herriko bost aireportuetan pilatzen den pertsona fluxuaren jatorri eta helmugari erreparatzen badiogu 2013ko lehenengo zazpi hilabeteetan %18,2ak Paris izan zuen jomuga (Biarrizko aireportuko hegaldian %60 izaten da bertara), %16,6 Madril, %12 Bartzelona, %7,3 London, %3,9 Frankfurt, %3,8 Munich eta %3,0 Malaga. Zehaztugabeko ehuneko batean Paris eta Madrilgo eskalak urrunagokoak diren beste helmuga baterako konexioak izaten dira.

Fitxa zb.7. Aireportuak

Page 2: Gaindegia: Asteko gaia, euskal aireportuak

Salgaien garraioa

Gertutasun fisikoa nahiz distantziazkoa

2. Gaindegia

Eztabaidarako

Aire bidezko trafikoaren espezializazio hazkundeak eta Noain edo Hondarribia bezalako aireportuetan etengabeko jardueraren murrizteak gogoeta bat piztu beharko luke: nolakoa beharko luke gastu publikoaren erabilera arlo honetan? Zein dira Euskal Herriko azpiegitura hauekiko beharrak, eta nola definitu estrategikoki horiek? Gure kasuan, aireportuen dentsitatea biztanleko 1,60 aireportu milioi biztanleko da. Ratio hau Finlandiak soilik gainditzen du EB-15eko multzoan (3,89 aireportu milioi biztanleko); azalera handiko herrialdea eta biztanle murritzekoa (17,7 biz./km2). Euskal Herriko aireportu proportzioak milioi biztanleko Alemania (0,47), Frantzia (0,51) eta Belgikakoa (0,54) hirukoizten du eta laukoiztu Herbeheretakoa (0,36). Espainiako zifra ere gainditzen du (1,13), ezaguna gehiegikeria kasuengatik eta planifikazio desegokiagatik.

Bidaiarien aire garraioak %8,6 egin du behera eta salgaienak, berriz, %6,8 gora

2013n

Euskal aireportuak fisikoki lurraldean gertu kokatzen dira elkarrengandik eta egun ditugun azpiegiturak medio mugikortasun aldetik are gertuago daude ibilbide denbora aintzat hartzen badugu: Hondarribikoa gainontzeko lauekiko gertuen dagoena da (62 minututara) eta Biarritzetik 31 minututara dago. Euskal aireportuen arteko distantziarik luzeena Biarritz eta Foronda artekoa da (148 km) eta ibilbideak 94 minutuko iraupena du.

Aireportuen arteko errepide bidezko distantziak (km eta min.). Euskal Herria, 2012

Loiu Noain Hondarribia Foronda Miarritze

Loiu Km. 176,0 118,0 75,7 145,0

Minutu 106 72 55 88

Noain Km. 176,0 107,0 109,0 134,0

Minutu 106 68 68 85

Hondarribia Km. 118,0 107,0 120,0 32,5

Minutu 72 68 78 31

Foronda Km. 75,7 109,0 120,0 148,0

Minutu 55 68 78 94

Miarritze Km. 145,0 134,0 32,5 148,0

Minutu 88 85 31 94

Media Km. 128,7 131,5 94,4 113,2 114,9

Minutu 80,3 81,8 62,3 73,8 74,5

Iturria: Ekoizpen propioa.

Salgaien garraioari dagokionean, Forondako aireportuan pilatzen dira guztizko joan etorrien %93,8, 2013ko uztailera bitarteko datu metatuen arabera. Biarritzen ez da salgaien garraio komertzialik egiten eta Noain eta Hondarribian urtez urte bolumenaren pisua hutsalagoa da. Garraio mota honek 2012ko urte arteko balantzea balio negatiboekin itxi zuen (-1,1) 2011 urte emankor baten ostean (+22,1). 2013ko lehenengo zazpi hilabetetan bolumenak %6,8 egin du gora aurreko urteko epealdi berarekiko.

Page 3: Gaindegia: Asteko gaia, euskal aireportuak

3. Gaindegia

Page 4: Gaindegia: Asteko gaia, euskal aireportuak

BIDAIARI KOPURUA. EUSKAL HERRIKO AIREPORTUAK. 2005-2013 UZTAILA

Hazkundea Kop. gordinak

2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 VII (metatua) 2013 VII (metatua)

Loiu 0,8 10,6 -2,7 -12,4 6,4 4,0 3,1 -10,0 2.190.490

Miarritze 5,9 7,3 10,7 -1,6 -2,2 4,4 5,0 0,9 625.859

Hondarribia 19,2 26,8 -13,6 -21,8 -9,3 -13,3 5,9 -9,8 142.324

Noain 9,5 33,2 -13,1 -22,8 -13,1 -18,2 -20,2 -16,7 99.042

Foronda 89,5 0,2 -61,0 -41,1 5,4 -33,1 -13,4 -87,3 2.323

EUSKAL HERRIA 4,7 12,3 -3,9 -12,3 2,6 1,7 2,5 -8,6 3.060.038

HEGAZKIN MUGIMENDUAK. 2005-2013 UZTAILA

Hazkundea Kop. Gordina

2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 VII (metatua) 2013 VII (metatua)

Loiu 4,1 7,7 -2,2 -12,2 -0,1 0,6 -8,1 -13,6 25.430

Miarritze 4,0 0,3 7,5 -13,3 -7,3 2,5 5,2 1,1 5.508

Hondarribia 9,7 5,5 -3,6 -20,7 -1,7 -0,2 -5,7 -35,8 3.665

Noain 8,9 17,7 -3,5 -9,9 -10,6 -8,2 -21,7 -25,3 3.632

Foronda 6,7 -0,7 -0,3 -22,4 -29,0 12,5 -9,5 -25,3 3.139

EUSKAL HERRIA 5,5 6,8 -1,4 -14,1 -5,2 0,6 -8,1 -16,7 41.374

SALGAI TONAK. 2005-2013 UZTAILA

Hazkundea Tonak (mila)

2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 VII (metatua) 2013 VII (metatua)

Foronda -9,2 -0,7 11,6 -21,7 2,1 24,0 -0,1 6,9 21.808,9

Loiu -13,6 -5,5 -1,6 -15,3 -5,3 3,4 -14,1 5,7 1.442,9

Hondarribia -32,0 -12,9 -74,1 -51,3 -39,5 70,0 11,3 -53,9 2,7

Noain -57,3 -19,9 34,4 -30,1 -4,6 -30,2 -59,4 -2,1 2,2

Miarritze - - - - - - - - -

EUSKAL HERRIA -10,1 -1,3 9,8 -21,3 1,4 22,2 -1,1 6,8 23.256,7

Iturriak: AENA eta Aéroport Biarritz - Anglet - Bayonne

4. Gaindegia

ana
Zigilua