- ASTEKO GAIA - II. Errepublika Eibar, Bigarreneko lehena · errege izaten dana eta bera iltzean,...

5
2011KO APIRILAREN 10A 5 - A S T E K O G A I A - Josu Chueca Eibar, Bigarreneko lehena Espainian oso ohikoak izan dira aldaketa politikoak, baina egitura sozioekonomikoa aldatzea ez da hainbestetan gertatu. Goi mailako agintariak txandakatu izan dira, estatu kolpeen edo aldez aurretik “atondutako” hauteskundeen bidez. Bi salbuespen daude. Bata, Isabel II.ak hanka egin ondorengoko Seiurteko Demokratikoa, 1873-1874ko esperientzia errepublikarrarekin amaitutako hura. 60 urte geroagokoa da bestea: Primo de Riveraren diktadura amaitu ostean aldarrikatutako II. Errepublika, Neska polita deiturikoa. Aldarrikapenak 80 urte beteko ditu hilaren 14an. II. Errepublika AIPATU SALBUESPENAK indarkeriarik gabe jaio baziren ere, bortxaz hil zituzten. Lehen hilke- ta Paviaren eskutik etorri zen, 1874an; biga- rren krimena Francok eta enparauek egin zuten 1936an, gerrarekin. Bitxia da beraz, historiaren orrialdeetara iraultzailetzat eta erradikaltzat igaro diren prozesu demokrati- ko horiek odol tantarik isuri gabe eta festa giroan iritsi ziren, eta aldiz, indar kontrairaul- tzaileek bortxaz amatatu zituzten. 1868ko eta 1931ko aldaketak ez zituzten agintari militarrek bultzatu, eta hortaz, errege 1931ko apirilaren 14a Eibarren, arratsaldez. Udaletxe aurrealdean xafla bat jarri zuten plazaren izena aldatzeko: Alfonso XIII izatetik Errepublikaren Enparantza izatera pasa zen. CASTRILLO ORTUOSTE FONDOA

Transcript of - ASTEKO GAIA - II. Errepublika Eibar, Bigarreneko lehena · errege izaten dana eta bera iltzean,...

Page 1: - ASTEKO GAIA - II. Errepublika Eibar, Bigarreneko lehena · errege izaten dana eta bera iltzean, bere seme edo alaba, nahiz bera baino txepelagorik izan, erriko buru usten jaun bat.

2011KO APIRILAREN 10A 5�

- A S T E K O G A I A -

Josu Chueca

Eibar,Bigarreneko lehenaEspainian oso ohikoak izan dira aldaketa politikoak, baina egitura sozioekonomikoa

aldatzea ez da hainbestetan gertatu. Goi mailako agintariak txandakatu izan dira, estatukolpeen edo aldez aurretik “atondutako” hauteskundeen bidez. Bi salbuespen daude. Bata,

Isabel II.ak hanka egin ondorengoko Seiurteko Demokratikoa, 1873-1874ko esperientziaerrepublikarrarekin amaitutako hura. 60 urte geroagokoa da bestea: Primo de Riveraren

diktadura amaitu ostean aldarrikatutako II. Errepublika, Neska polita deiturikoa.Aldarrikapenak 80 urte beteko ditu hilaren 14an.

II. Errepublika

AIPATU SALBUESPENAK indarkeriarik gabe jaiobaziren ere, bortxaz hil zituzten. Lehen hilke-ta Paviaren eskutik etorri zen, 1874an; biga-rren krimena Francok eta enparauek eginzuten 1936an, gerrarekin. Bitxia da beraz,historiaren orrialdeetara iraultzailetzat eta

erradikaltzat igaro diren prozesu demokrati-ko horiek odol tantarik isuri gabe eta festagiroan iritsi ziren, eta aldiz, indar kontrairaul-tzaileek bortxaz amatatu zituzten.

1868ko eta 1931ko aldaketak ez zituztenagintari militarrek bultzatu, eta hortaz, errege

1931ko apirilaren 14a Eibarren, arratsaldez. Udaletxe aurrealdean xafla bat jarri zuten plazaren izena aldatzeko:Alfonso XIII izatetik Errepublikaren Enparantza izatera pasa zen.

CA

STR

ILLO

OR

TU

OST

EFO

ND

OA

Page 2: - ASTEKO GAIA - II. Errepublika Eibar, Bigarreneko lehena · errege izaten dana eta bera iltzean, bere seme edo alaba, nahiz bera baino txepelagorik izan, erriko buru usten jaun bat.

I I . E r r e p u b l i k a-

�6 2011KO APIRILAREN 10A

familia eta haren hurbilekoak lasai asko joanahal izan ziren mugaz bestaldera, goizagoedo beranduago itzultzeko segurantzarekin;Juan Carlos Borboikoa da horren lekuko.

Donostiako bilera antimonarkikotikErrepublikaren ateetaraDuela 80 urte II. Errepublika ezarri zenekohistoria ezin da lerro bakarrean azaldu. Esandaiteke honako hau: erregeak abdikatu egindu eta Errepublika ekarri dute. Edo alderan-tziz ere bai: Errepublika sortu delako erre-geak agintea utzi du. Baina interpretazio des-berdin horiek jatorri bera dute: AlfonsoXIII.ak Primo de Riveraren diktadura lagun-du izanak monarkia deslegitimatu zuela, ale-gia. Horren aurrean, politikan ari ziren ezke-rreko erakunde guztiak, hau da, talde

errepublikar ugarik eta baita langileak biltzenzituzten PSOE alderdiak eta UGT sindika-tuak ere, irtenbide demokratiko erradikalaadostu zuten: Errepublika ezarri eta behin-behineko programa bateratua prestatzea.

Hainbat ekimen ezkutuan landu bazituz-ten ere –1930eko abenduko mobilizazio oro-korra esaterako, Jakako altxamenduarenporrotarekin amaitutako hura–, beste agerral-di askotan argi eta garbi adierazi zuten, alda-keta politikoa eta soziala erdiesteko, Errepu-blika zutela helburu. Donostiako Hitzarmena(1930eko abuztuaren 17an) izan zen garran-tzitsuenetakoa. Donostiako Garibai kaleko 4.zenbakian Unión Republicanak zuen egoi-tzan ondorengoak bildu ziren: FernandoSasiain anfitrioia –gero Donostiako alkateizandakoa–, Manuel Azaña, AlejandroLerroux, Marcelino Domingo eta SantiagoCasares Quiroga errepublikazaleak, JaumeAiguade eta Manuel Carrasco Formiguerakatalanistak, eta Fernando de los Ríos etaIndalecio Prieto sozialistak. La Voz de Gui-puzcoa-k bilera “antidinastiko” horren berrieman zuen bere orrialdeetan, eta hurrengoegunetan prentsa oharra kaleratu zuten berta-ratutakoek, ezkutuan ibiltzeko asmorik ezzutenaren seinale. Are gehiago, PSOErenparte-hartzearekin, Elkargo ErrepublikarSozialista (itun antimonarkikoa) gogor arituzen 1931ko martxotik aurrerako hauteskundekanpainan, Errepublika aldarrikatzea ardatzpolitiko nagusi zuela. Hauteskunde horietara-ko, gobernu monarkikoak kalkulu zehatza

OJA

NG

UR

EN

OJA

NG

UR

EN

Errepublikaaldarrikatu eta egunbatzuk geroago,maiatzaren 3an, Hiritxit eredugarriizendatu zuten Eibar.Ekitaldira Prieto(argazkian),Unamuno, MarcelinoDomingo…bertaratu ziren.

Page 3: - ASTEKO GAIA - II. Errepublika Eibar, Bigarreneko lehena · errege izaten dana eta bera iltzean, bere seme edo alaba, nahiz bera baino txepelagorik izan, erriko buru usten jaun bat.

2011KO APIRILAREN 10A 7�

I I . E r r e p u b l i k a -

egin zuen Juan Bautista Aznarren eskutik:asmoa zen 1923ko egitura politikora buelta-tzea, eta horretarako udal hauteskundeakaproposak ziren, pentsatzen baitzuten jaun-txokeria lokala lagun izango zutela eta betikoindar eskuindarren alde egingozutela bozka emaileek. Aldiz,errepublikar eta sozialistek Erre-gimenaren aldaketaren beharraazpimarratu zuten, mitinetan,panfletoetan eta agerraldi politi-ko guztietan. Irungo errepublika-rrek ondo asko laburbildu zutenmonarkia edo errepublikarenarteko hautua egitearen garran-tzia:

“Ara errepublika zer dan, Errepublika da Jaun-goikoak gizonari eman dion eskubide bat iñok ezinkendu lezaken moduan, erriyari dagokion gauzakantolatzen ditun batzar bat. Batzar edo elkarteortan, guziok berdiñak dira eta gizalegeari, dago-kion lez, guzion artetik aukeratzen dute buru egindezan, gizon zintzo ta jakintsu bat. Guzioi berdinbegiratuko dietena. Bait kendu eta besteari emanegingo ez dubena. Eta guziok aukeratu badute burubezala, berdin kenduko dute dagon tokitik biharbezela gauzak egiten ez ditubenian edo bere denbora

igaro dubelako beste bat aukeratu dutenian. EtaErrege zer da? Ara: Errege izaten de erriko buruegiten duben jaun bat: Erriyan agintzeko Jaungoiko-ak eskubidea eman diola esaten duben gizon bat.Berari komeni zaion moduan antolatzen dituna erri-

ko gauzak, berak aukeratzen ditula-ko nai ditun agintariak eta abek bereesana egiten dutelako. Nahiz txotxolobat izan, bizirik dagoen bitarteanerrege izaten dana eta bera iltzean,bere seme edo alaba, nahiz bera bainotxepelagorik izan, erriko buru ustenjaun bat. Eta berari milioi mordo batematia naikua ez dala, seme emazte,anai eta abar guziei beste hainbestemilloi bihar zaien sendi bat”.

Eskuindarren kanpaina ez zen hain ausartaizan, baina azkenean erantzun egin beharizan zioten auzi horri. Diario de Navarra-k api-rilaren 12an, udal hauteskundeen egunberean, honakoa zioen: “Bozkatzera, anarkiaden iraultzaren aurka! Sobietari bidea irekikodion Errepublikaren aurka!”, eta DonostiakoLa Constancia-k, berriz, beste honekin akuila-tu zituen bere irakurleak: “Unea iritsi zaiguadierazteko ea Donostia monarkikoa ala erre-publikarra den”.

“Eibarko ur ttantta horrekMadrilgo gertaerak azkartu

zituen, batzuen dardar apalakmendiko elur jausia sorrarazten

duen legez”

TORIBIO ALTZAGA, SOZIALISTA

Goiko irudietan, Juan de los Toyos Eibarko udaletxeko balkoitik, apirilaren 14an, arratsaldeko ekitaldian, nahiz eta askotanesan izan den goizeko 6:30ean ateratako argazkiak zirela, errepublikaren aldarrikapen unean.

OJA

NG

UR

EN

OJA

NG

UR

EN

Page 4: - ASTEKO GAIA - II. Errepublika Eibar, Bigarreneko lehena · errege izaten dana eta bera iltzean, bere seme edo alaba, nahiz bera baino txepelagorik izan, erriko buru usten jaun bat.

I I . E r r e p u b l i k a-

�8 2011KO APIRILAREN 10A

Horrela elikatu zuten hauteskundeetakogiroa batzuek eta besteek. Baina apirilaren12an emaitzak ezagutzen hasi bezain pronto,errealitatea zein zen antzeman zuten askok.Juan Bautista Aznar gobernuburuak esaldiborobil batekin deskribatuzuen gertatutakoa: “Espai-nia, monarkiko oheratu etaerrepublikar jaiki da”.

Zalantzak, trikimailuak etamugimendu politikoak izanziren hurrengo orduetan,Gobernuarentzat eta monar-kiarentzat irtenbidea bilatzea-rren. Denetatik argudiatu etaproposatu zen kinka horretan:bozketa konstituziogileak buru-tzea, behin-behineko gobernuaosatzea, konstituzionalistekingobernua indartzea… edozergauza monarkiaren eta errepubli-karen artean erabaki beharrasaihesteko. Aukera horiek guztiakjarri zizkioten mahai gaineanAlfonso XIII.ari. Baina ordurakoErrepublikaren aldeko keinuaknagusitzen hasiak ziren hiriburue-tan eta herri askotan; Marseillaiseahoan eta txano frigiarra buruan,apirilaren 13ko arratsaldean lehenmanifestazioak hasi ziren. Askokpresoen askatasuna eskatzen zuen,baita aldarrikapen errepublikarra Estatuarengailurrera eramatea ere, tokian tokiko garai-pena garaipen orokor bihurtuz, eta Erregi-mena aldatzera derrigortuz.

Eibarko aldarrikapenaren sekuentzia osoaBaina nola egin hori? Eibartik erantzun zio-ten modu zuzenenean galdera horri, apirila-ren 14ko lehen orduetan. Herri horretanerrepublikar eta sozialistek ia erabatekonagusigoa lortu zuten. Donostian eta Irunenere ezkertiarrek irabazi zuten, baina monarki-koen eta neutralen gutxiengo nabarmenakzeuden oraindik. Gipuzkoako hiriburuan,esaterako, 14 zinegotzi ziren monarkikoak,eta Bidasoaldeko herrian 10 ziren erregearenaldekoak. Eibarren, 19 zinegotzitatik, errepu-blikar-sozialistek 16 eskuratu zituzten eta gai-nerako hiruak EAJrenak ziren. Herri armeroanez zen oposizio esanguratsurik, beraz.

Errepublikar eta sozialisten arteko indarerlazioa parekatua zegoen Eibarren –zortzinazinegotzi talde bakoitzak–, baina sozialistekhartu zuten Errepublika aldarrikatzeko ini-ziatiba. Madrildik eta Donostiatik heldutakoaginduei jarraituz hautatu berri eta sozialistenburu zen Juan De los Toyosek eman zuenerregimen berria aldarrikatzeko lehen urratsa.

Berak jo zuen goizeko 4etan errepublikarrenburuarengana, Domingo Cortazarrengana,esanez lehenbailehen bildu behar zirela. Era

berean, herriko gauzainenbidez, De los Toyosek gai-nontzeko hautetsiak deituzituen Casa del Pueblo-n bil-tzeko. Han azaldu ziren goi-zeko 5etan, eta buruzagisozialistak egoeraren berrieman zien. Udaletxera joanaurretik, bildutakoek ardu-rak banatu zituzten etaErrepublika aldarrikatzeaerabaki zuten.

Esan eta egin. Goizeko6ak eta 6:30ak artean,aldamenean zegoenudaletxera abiatu zireneta Udal berria ofizial-ki osatu ostean –Ale-jandro Telleria jar rizen alkate–, Errepu-blika aldar rikatuzuten. Horixe adiera-zi zuten balkoi nagu-sian hiru koloretakobandera eskegiz.Plazan bi ldutako

jendearen aur rean eginzuten ekitaldia, pentsatuz beste lekuetan eregauza bera ari zela jazotzen. Tokian tokikoaldarrikapenek aldaketa orokorra ekarrikozutela uste zen, eta Eibarrera iritsitako agin-dua –Errepublika aldarrikatzea, alegia–beste herrietan ere betetzen ari zela pentsa-tzen zuten goiz hartan Eibarko udaletxeanzeudenek.

Baina ordu luzetan Eibar izan zen aldarri-kapen errepublikarra piztu zen leku bakarra.Arratsaldeko lehen orduak arte ez zen besteinon antzekorik gertatu. Arratsaldean, ordea,Bartzelonak segitu zion Eibarrek hasitakobideari; Lluis Companysek udaletxetik etaFrances Maciasek San Jaume jauregitik, ban-dera errepublikarra zabaldu eta KataluniakoErrepublika aldarrikatu zuten. Jakina, Bartze-lonako oihu hark, oihartzun handiago izateazgain, lurrikara politikoa sortu zuen. Aldebatetik Bartzelona zelako, eta bestetik Macia-sek, Kataluniako Errepublikarekin, nabar-men gainditu zuelako Donostian hitzartutakoautonomiaren xedea.

Aldarrikapen horiek azkartu egin zituztenegun horretako mugimenduak, behin betikoirtenbide politikoa lortzeko bidean. Ondo-rioz, izan Parlamentu Konstituziogile bate-kin, izan beste hauteskunde batzuekin, edoizan kontzentrazio gobernu bat eratuta,monarkia nola edo hala mantentzearen alde

Donostiako LaConstancia

egunkariaren azalaapirilaren 12an,

hauteskundeegunean:

monarkiaren etaerrepublikarenarteko auzia

nabarmendu zuten.

Page 5: - ASTEKO GAIA - II. Errepublika Eibar, Bigarreneko lehena · errege izaten dana eta bera iltzean, bere seme edo alaba, nahiz bera baino txepelagorik izan, erriko buru usten jaun bat.

2011KO APIRILAREN 10A 9�

I I . E r r e p u b l i k a -zeudenek amore eman zuten. Jabetu ziren,Alfonso XIII.ak etorkizunean errege aulkiarieutsi nahi bazion, Estatuan agintzeari utzibehar ziola, modu probisio-nalean bazen ere. Gainera,er republ ikar-sozial istenikuspegitik, erregimenberria lehenbailehen eratubehar zen kontu hark gai-nezka egin ez zezan, Kata-lunian gertatu bezala.

Eibarren, apiri laren14ko arratsaldean, garai-pena ziurtatuta zegoelajakitearen lasaitasunare-kin –ordurako MadrilgoPuerta del Solen bertanere jendetza bildu zenII. Errepublikaren eto-rrera ospatzeko–, biga-r ren elkarretaratzeaegin zen udaletxearenaurrean. Alfonso XIIIizeneko errotuluarengainean, Errepublika-ren Enparantza idatzizuten xafla batzuenbidez. Erregeaoraindik Madrilenzegoen, baina bere-hala har tu zuenerbesterako bidea,Cartagenatik Marseillaraino. Plazarenizendapena aldatzeko unean, Juan De losToyosek eta beste batzuek herriz herri etaaldarriz aldarri hedatzen ari zen Errepubli-karen berri eman zieten bertan bildutakoei.Ilunabarrarekin, antzeko manifestazioakorokortu ziren Espainiako Estatu osoan. LaMaseillaise, Gernikako Arbola, Riegoren Himnoaeta beste zenbait ereserki errepikatzen zituz-ten manifestariek bandera errepublikarraastinduz, eta festa nagusitu zen nonahi.Arrazoi osoz, urte batzuk geroago, honela

idatzi zuen Toribio Altzaga sozialista eibar-tarrak erbestetik:

“Eibarko ur ttantta horrek Madrilgo gertaerakazkartu zituen, urrats batzuen dardar apalak men-diko elur jausia sorrarazten duen legez”.

Aitzindaritza horrekin, nazioarte-ko komunikabide ugarikaipatu zuten Eibarren gerta-tutakoa, “Saint Sebastiengoprobintziakoa” zela zehaz-tuz. Espainiako Gobernuakberak Hiri txit eredugarri izen-dapenarekin ohoratu zuen1931ko maiatza hasieran, Mar-celino Domingo, Miguel Una-muno, Indalecio Prieto etaGonzalo Queipo de Llanolekuko zirela. Bitxia da, Queipode Llano militarra izan baitzenurte batzuk geroago Errepubli-karen aurka matxinatu zen mili-tarretako bat. Errepublika“herriaren emaitza” zela esatenzuenak, bost urteren ondoren janegin zituen bere hitzak, Espainianizandako saio demokratiko sako-nena hondoratzeko lanean aritubaitzen.Noski, 1936ko Gerran, frankistek

berehala kendu zioten titulua Eiba-rri, “Fronte Popularraren eta euskalnazionalista traidoreen eskuetan gel-ditzen zen (Gipuzkoako) azkenherriari”, hain zuzen. 1937ko maia-

tzaren 3an, zinegotzi frankistek “aho batezErrepublikak emanikoa ezabatzea” eskatuzuten.

Baina izendatze eta desjabetze guztien gai-netik, historia handi egiten duten txikienartean, Eibar izan zen lehena. Monarkia etademokrazia funtsezko kontraesana direlajotzen dugunok, Eibarren 1931ko apirilaren14 hartan gertatu zena, ahaztezina izateazgain, guztiz eredugarritzat dugu. n

Alfonso XIII.arenkarikatura L’Esquella

de la Torratxaagerkarian: Parisko

erbestetikherriminez.