Gaindegia Mikro-fitxa Ipar Euskal Herriko errenta

5
06/05/2013 | GAINDEGIA | 943 304 365 IPAR EUSKAL HERRIKO ERRENTA %27,2 baxuagoa da errenta pertsonala barnealdean kostaldean baino Edukia Ipar Euskal Herriko errenta Iruzkina 1 Taula eta iruzkina 2 Errentaren mapa 3 Taula nagusia 4 Iparralden, urteko errenta gordina pertsonako 16.830€koa da (2009), Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Frantziako Institutuaren arabera (INSEE). Azken hamarkadan (1999/2009), errenta pertsonalak %46,5eko hazkundea izan du (+5.339€) eta joera hori bera mantendu du 2006/2009 epealdian (+%6,9; +1.092€). Ipar Euskal Herriaren banaketa funtzionalari erreparatzen badiogu (kostaldea, bitarteko zonaldea, barnealdea), kostaldean errenta pertsonalaren balioa 17.659€koa da eta bitarteko zonaldean (17.118€) eta barnealdean (12.857€), berriz, xumeagoa. 2006/09 epealdian, errenta pertsonalaren hazkunderik markatuena barnealdean (+%9,4) gertatu zen eta murritzena, aldiz, bitarteko gunean (+%5,7). Erreferentzia data azken hamarkada hartuz gero (1999/2009), errentaren hazkunde orokorra (+%46,5) nabariagoa izan da barnealdean (+%75,1) eta bitarteko zonaldean (+%58,7) kostaldean (+%35,6) baino eta horrek, modu apalean bada ere, orain hamar urteko lurraldeen arteko desoreka horrenbestekoa ez izatera bideratzen du. Lurralde elkargoei dagokienean, lurralde desorekak antzeko egoeratan gauzatzen dira: bataz besteko errenta pertsonal altuena Errobi Herri Elkargoan (17.734€) dago eta honi jarraiki daude: Hego Lapurdiko Hirigunea (17.716€), Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargoa (17.692€) eta Errobi Aturri Herri Elkargoa (17.589€). Aitzitik, errenta baxuena duten eremuak Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoa (11.187€), Bastidako udalerria (12.020€) eta Zuberoako Herri Elkargoa dira (12.802€). Ipar Euskal Herriko errentaren banaketa 2006/2009

Transcript of Gaindegia Mikro-fitxa Ipar Euskal Herriko errenta

06/05/2013 | GAINDEGIA | 943 304 365

IPAR EUSKAL HERRIKO ERRENTA %27,2 baxuagoa da errenta pertsonala barnealdean kostaldean baino

Edukia

Ipar Euskal Herriko errenta

Iruzkina 1

Taula eta iruzkina 2

Errentaren mapa 3

Taula nagusia 4

Iparralden, urteko errenta gordina pertsonako 16.830€koa da (2009), Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Frantziako Institutuaren arabera (INSEE). Azken hamarkadan (1999/2009), errenta pertsonalak %46,5eko hazkundea izan du (+5.339€) eta joera hori bera mantendu du 2006/2009 epealdian (+%6,9; +1.092€). Ipar Euskal Herriaren banaketa funtzionalari erreparatzen badiogu (kostaldea, bitarteko zonaldea, barnealdea), kostaldean errenta pertsonalaren balioa 17.659€koa da eta bitarteko zonaldean (17.118€) eta barnealdean (12.857€), berriz, xumeagoa. 2006/09 epealdian, errenta pertsonalaren hazkunderik markatuena barnealdean (+%9,4) gertatu zen eta murritzena, aldiz, bitarteko gunean (+%5,7). Erreferentzia data azken hamarkada hartuz gero (1999/2009), errentaren hazkunde orokorra (+%46,5) nabariagoa izan da barnealdean (+%75,1) eta bitarteko zonaldean (+%58,7) kostaldean (+%35,6) baino eta horrek, modu apalean bada ere, orain hamar urteko lurraldeen arteko desoreka horrenbestekoa ez izatera bideratzen du.

Lurralde elkargoei dagokienean, lurralde desorekak antzeko egoeratan

gauzatzen dira: bataz besteko errenta pertsonal altuena Errobi Herri

Elkargoan (17.734€) dago eta honi jarraiki daude: Hego Lapurdiko Hirigunea

(17.716€), Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargoa (17.692€) eta Errobi

Aturri Herri Elkargoa (17.589€). Aitzitik, errenta baxuena duten eremuak

Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoa (11.187€), Bastidako udalerria (12.020€)

eta Zuberoako Herri Elkargoa dira (12.802€).

Ipar Euskal Herriko errentaren banaketa 2006/2009

Parisko errenta pertsonalarekin alderatuz Iparraldekoa 11.296€tan apalagoa da

2

Errenta pertsonal osoa

18 urteko edo hortik gorako pertsonen lan-errentak, ekonomi jardueren, transferentzien edo gizarte-prestazioen ondoriozko errentak eta higigarriaren eta higiezinaren kapitalaren errentak gehitzean ateratzen dena da (EUSTAT).

Oharra: biztanleriaren %10

aberatsenen bizi-maila 6,98 aldiz

handiagoa da biztanleriaren %10

pobreenena baino.

Lurralde arteko desberdintasunak agerikoak dira errentaren banaketan Iparralden

Bestalde, Iparraldeko hiriburu administratibo eta ekonomiko nagusiaren errenta pertsonala nabarmen apalagoa da Bordele edo Parisekoa baino. Baionako errenta pertsonala %14,9 (-2.543€) murritzagoa da Bordelekoa baino eta %48,5 (-13.654€) murritzagoa Pariskoa baino. Azken hamarkadan (1999/2009) desberdintasun hauek areagotu egin dira, izan ere, Lapurdi hiriburuko errenta (+%38) Bordele (+%65,8) edo Parisko (+%53,6) errenta hazkundearen azpitik hazi baita. Errenta dezilen arteko distantziari erreparatzen badiogu (kontsumo unitateko), bataz besteko errentak uzten duen argazkitik haratago, lurralde arteko desorekak bistaratu daitezke. Horrela, 2010eko datuen arabera, urrun geratzen dira aurrez aipaturiko desorekak Baiona (6,98*), Bordele (9,31) eta Paris (11,46) artean. Desorekak, ordea, Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargoan (5,51) bistaratzen dira gehien eta Errobi-Aturri Herri Elkargoan (3,25) gutxien. Hainbat udalerri txikirentzat daturik gabe, errenta desoreka handienak Baiona, Biarritz (6,22), Donibane Lohizune (5,18), Bidarte (4,94) eta Hendaian (4,82) pilatzen dira. Azkenik, aipatzekoa da, errenta populazio aktiboaren arabera neurtzen badugu, kostaldea eta barnealdearen arteko desberdintasunak errenta pertsonalean baino zertxobait altuagoak dira: barnealdean bataz besteko errenta %28,7 (-9.510€) txikiagoa da kostaldean baino. Familia errentaren arabera desorekak neurtuz gero argazkia aldatu egiten da erabat. Errentak barnealdean kostaldekoa baino apalagoa izaten jarraitzen du baina familia errenta altuena bitarteko zonaldean dago (34.150€). Unitatearen araberako emaitza desberdintasunek lurraldeek duten familia egitura desberdinei eta lan jardueretako desberdintasunei erantzuten diete.

2

GAINDEGIA

Martin Ugalde Kultur Parkea 20.140 Andoain 943 304 365 [email protected]

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia

Gure guneak: www.gaindegia.org www.basqueinfo.net www.atlasa.net

[Iruzkinak]

2

ERRENTA PERTSONALA. IPARRALDEA ETA BERE LURRALDEAK, 2009 URTEA.

Errenta pertsonala

Dezilen arteko tartea*

Lan errenta, guztizko

errentarekiko (%)

Errenta pertsonalaren hazkundea (%)

2009 2010 2009/10 2010 2009/10 1999/2009 2006/2009

IPARRALDEA 16.830 - - 46,5 6,9

HERRIALDEAK

Lapurdi 17.565 - - 40,8 6,5

Nafarroa Beherea 13.059 - - 82,8 9,7

Zuberoa 12.624 - - 66,7 8,1

ZONALDE FUNTZIONALAK

Kostaldea 17.659 - - 35,6 6,9

Bitarteko zonaldea 17.118 - - 58,7 5,7

Barnekaldea 12.857 - - 75,1 9,4

LURRALDE ELKARGOAK

Euskal Kosta-Aturri aglomerazio elkargoa

17.692 5,51 -0,2 52,0 0,8 44,3 7,4

Hego Lapurdiko Hirigunea 17.716 4,36 0,0 54,3 0,1 21,9 6,1

Salbaterraldeko herri elkargoa - 4,15 -0,3 52,5 0,3 - -

Errobi herri elkargoa 17.734 3,82 0,0 58,1 -0,2 60,4 5,5

Errobi-Aturri herri elkargoa 17.589 3,25 0,0 61,9 -0,6 36,3 5,2

Zuberoako herri elkargoa 12.802 3,65 -0,4 50,5 0,0 65,2 8,5

Amikuzeko herri elkargoa 13.411 4,23 -0,3 50,8 -0,5 52,5 9,4

Garazi-Baigorri herri elkargoa 13.102 4,47 -0,1 49,9 -0,3 96,2 12,2

Bidaxuneko herri elkargoa 14.316 3,93 -0,6 59,3 0,8 87,5 -4,0

Oloroealdeko herri elkargoa 14.253 4,03 -0,1 58,3 -0,7 72,6 18,4

Hazparneko Lurraldea 14.650 3,58 -0,1 60,9 -0,1 74,4 9,2

Bastida 12.020 3,86 -0,7 50,1 -2,3 82,2 -1,4

Iholdi-Oztibarreko herri elkargoa 11.187 - - 102,5 4,8

BAIONA ETA ERREFERENTZAIZKO BESTE HIRIBURU BATZUK

Paris 28.125 11,46 0,1 65,4 -0,4 53,6 0,3

Bordeaux 17.014 9,31 0,0 63,6 0,0 65,8 5,9

Baiona 14.471 6,98 0,1 58,9 -0,1 38,0 5,0

*Dezilen arteko errenta tarteen neurria Kontsumo-unitateen errentan oinarritzen da. Informazio gehiago: http://www.insee.fr/fr/methodes/default.asp?page=definitions/unite-consommation.htm Oharra: Iparraldea osatzen ez duten udalerriak kanpo Lurralde elkargoen datuetan. Oharra: Salbaterraldeko herri elkargoarentzako bataz besteko errenta daturik ez dago sekretu estatistikoa dela medio. Iturria: INSEE.