Asteko eguraldia

10
ASTEKO EGURALDIA

Transcript of Asteko eguraldia

ASTEKO EGURALDIA

Osteguna 22Zerua hodeitsu eta tarteka zaparradak botako ditu. Ezegonkortasuna areagotu

egingo da, eta zaparrada giroa lurralde guztira zabalduko da; tarteka zaparradamardulen bat bota dezake eta trumoia ere entzun dezakegu. Iparraldekohaizearekin termometroa dezente jaitsiko da eta 20 ºC-ko mugaren azpitikgeldituko da.

TENPERATURAK Bilbo Min.14º / Max.18º Iruña Min.11º / Max.18º Donostia-San Sebastián Min.14º / Max.17º Arrasate Min.13º / Max.18º Vitoria-Gasteiz Min.12º / Max.18º Laguardia Min.11º / Max.20º

Ostirala 23

Orduek aurrera egin ahala, giroa egonkortuz joango da eta aroakhobera egingo du. Goizean zehar oraindik punturen batean busti dezake,baina arratsalderako euri kontuak albo batera uzten joango gara. Egunarenbigarren partean, Nafarroako Pirinioetan zaparrada txikiren bat bota badezakeere, oro har, hodeitza saretuz joango da eta urdingune zabalak nagusituz joango dira.Haizea indarrik gabe ibiliko da, lehendabizi sartaldetik eta arratsaldetik aurrera iparukituarekin. Termometroak ildo beretik jarraituko du. Bilbo Min.12º / Max.17º Iruña Min.10º / Max.17º Donostia-San Sebastián Min.12º / Max.16º Arrasate Min.11º / Max.17º Vitoria-Gasteiz Min.9º / Max.17º Laguardia Min.10º / Max.20º

Larunbata 24

Eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu larunbatean. Egunsentiko behe-laino

altxatu ostean, zeruan urdina nagusituko. Arratsaldean zehar, bero-hodeiak garatuz

joango dira, barnealdean batez ere. Haizea ahul eta norabide finkorik gabe ibiliko

da, eta eguerditik aurrera brisa altxatuko da. Egunean zehar termometroak koska

bat gora egingo du, eta beroenek 20 ºC-ko muga gaindituko dute berriro, eta

baxuenak aldiz, gradu pare bat jaitsiko dira.

Bilbo Min.10º / Max.21º

Iruña Min.8º / Max.22º

Donostia-San Sebastián Min.10º / Max.20º

Arrasate Min.9º / Max.23º

Vitoria-Gasteiz Min.8º / Max.22º

Laguardia Min.9º / Max.24º

Igandea 25Giro argiarekin jarraituko dugu. Goizaldean behe-laino apur bat sortuko da.Gerora zerua ez dugu guztiz urdin ikusiko, tarteka hodei batzuk agertuko baitira, baina hala ere eguzkia izango da eguneko protagonista. Arratsaldean zehar, bero-lainoak sortuz joango dira barnealdea, bereziki mendi inguruetan. Haizea indarrik gabe ibiliko da, ipar-ekialdetik kantauri isurialdean eta norabide finkorik gabe gainontzeko lekuetan. Termometroek berdin jarraituko dute: eguneko beroenek 20 ºC-ko muga gaindituko dute eta baxuenak berriz 5-10 ºC artean geldituko dira.

BilboMin.11º / Max.20ºIruña Min.8º / Max.21ºDonostia-San Sebastián Min.10º / Max.19ºArrasate Min.8º / Max.21ºVitoria-Gasteiz Min.6º / Max.22ºLaguardia Min.9º / Max.24º

Ondorengo egunak: