Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino...

20
B egituk, gurean egin eban ibilbi- de osoan lagundu eutsan Ko- rrikari ehunka argazki eginez. Sei orriko erreportajean, egun ha- retan bizi izan zan giroa eta arratiarrak euskereari deutsien atxikimentua ikusten da. Izan be, edade eta ko- lore guztietako arratiarrak alkarreri emon eutsien euskerea lekukoagaz batera egun horretan. Norbanakoak, alkarteak, enpresak, komertzioak eta gazte taldeak, beste batzuen artean, erosi eben kilometroa eta lekukoa eroianaren atzetik joan ziran galapan. Lan eguna eta lan orduetan izan arren, partaidetzea handia izan zan argazkietan ikusi daiteken moduan. 8. 9. 10. 11. 12. eta 13. orrialdeak 183 Bola denporaldia aurrera doa Bola denporaldia hasita dago honezkero eta hiru txapelketa jokatuko dira: Komarkala, Bizkaiko Txapelketea eta Euskadiko Txapelketea. Kormakalean Arratiako lau talde dagoz: Artaun (Dima); Lemoa, Oba (Dima) eta San Kris- tobal (Igorre). Komarkala martiaren 2an hasi zan eta maiatzean amaituko da. Zapatuetan jokatuten da lauretatik aurrera. 15. orrialdea Zeanuri-Dima herri kirol desafioa Diman aprilaren 13an 14. orrialdea Alex Txikonek Nuptse eta Lhotseko tontorrak egin gura ditu 14. orrialdea 2013ko aprilaren 2a hamabostekaria www.begitu.org Cementos negoziazinoetan LEMOA Arratiarrak lekukoa eskuan Memoriaren bankua ARRATIA Publizidade aukera barriak BEGITUn IGORRE begituk bere publizidade eskeintza esparru barrietara zabaldu eta gizarteak erabilten dituan euskarri barriak be kontuan hartu ditu. Barrikuntza moduan webgunean banerra ipinteko edo promozino bideo bat eskegiteko aukerea eskeiniko dau begituk hemendik aurrera. Publizidadea euskarri bitan egin ezkero, %10eko deskontua aplikauko jako iragarleari. Hiru euskarriak –webgunea, bideoa eta papelezko edizinoa- kontratetan dabenai % 20ko deskontua egingo jakie. 7. orrialdea Martiaren 20an Ubidetik, eta 21ean Ubide eta Arratiatik pasau zan Korrika. Cementos Lemonako beharginak eta enpreseak, Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzendariaren bitartekaritze- agaz negoziazinoetan izan dira martian. begituren iturrien arabera, gatazka hau konponbidean egon lei- teken arren, aprilaren 1ean akordioa lotu barik egoan eta greban, kanpal- dian eta, 194. egunean, oraindino burrukan jarraituten eben Cemen- toseko beharginak. 7. orrialdea Herriaren memoria jaso eta memoriaren banku bat egin gura dau Igo- rreko Udalak. Datu base bat sortuko da 1936tik 1976ra Igorren bizi izandakoen testigantzakaz eta dokumental bat egingo da ildo narratibo bategaz. Ilintia Ikerketa Alkarteak egingo dau ikerketea eta urtebete inguru iraungo dau. Ikertzaileen eretxian gerra eta gerraosteko Igorre- ko informazino gitxi dago hau landu daben erakundeen artxiboetan, "frontea ez zalako luzaro egon herrian". Horregaitik alkarrizketak infor- mazino iturri nagusia izango diralakoan dagoz. 5. orrialdea Irati Urien eta Iraitz Sagarna Zertu Kultur Elkartearen kilometroa egiten.

Transcript of Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino...

Page 1: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

Begituk, gurean egin eban ibilbi-de osoan lagundu eutsan Ko-rrikari ehunka argazki eginez.

Sei orriko erreportajean, egun ha-retan bizi izan zan giroa eta arratiarrak euskereari deutsien atxikimentua ikusten da. Izan be, edade eta ko-lore guztietako arratiarrak alkarreri emon eutsien euskerea lekukoagaz

batera egun horretan. Norbanakoak, alkarteak, enpresak, komertzioak eta gazte taldeak, beste batzuen artean, erosi eben kilometroa eta lekukoa eroianaren atzetik joan ziran galapan. Lan eguna eta lan orduetan izan arren, partaidetzea handia izan zan argazkietan ikusi daiteken moduan. 8. 9. 10. 11. 12. eta 13. orrialdeak

183

Bola denporaldia aurrera doa

Bola denporaldia hasita dago honezkero eta hiru txapelketa jokatuko dira: Komarkala, Bizkaiko Txapelketea eta Euskadiko Txapelketea. Kormakalean Arratiako lau talde dagoz: Artaun (Dima); Lemoa, Oba (Dima) eta San Kris-tobal (Igorre). Komarkala martiaren 2an hasi zan eta maiatzean amaituko da. Zapatuetan jokatuten da lauretatik aurrera. 15. orrialdea

Zeanuri-Dima herri kirol desafioa Diman aprilaren 13an

14. orrialdea

Alex Txikonek Nuptse eta Lhotseko tontorrak egin gura ditu

14. orrialdea

2013ko aprilaren 2ahamabostekariawww.begitu.org

Cementos negoziazinoetan

LEMOA

Arratiarrak lekukoa eskuan

Memoriaren bankua

ARRATIA

Publizidade aukera barriak begitun

IGORRE

begituk bere publizidade eskeintza esparru barrietara zabaldu eta gizarteak erabilten dituan euskarri barriak be kontuan hartu ditu.

Barrikuntza moduan webgunean banerra ipinteko edo promozino bideo bat eskegiteko aukerea eskeiniko dau begituk hemendik aurrera. Publizidadea euskarri bitan egin ezkero, %10eko deskontua aplikauko jako iragarleari. Hiru euskarriak –webgunea, bideoa eta papelezko edizinoa- kontratetan dabenai % 20ko deskontua egingo jakie. 7. orrialdea

Martiaren 20an Ubidetik, eta 21ean Ubide eta Arratiatik pasau zan Korrika.

Cementos Lemonako beharginak eta enpreseak, Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzendariaren bitartekaritze-agaz negoziazinoetan izan dira martian. begituren iturrien arabera, gatazka hau konponbidean egon lei-teken arren, aprilaren 1ean akordioa lotu barik egoan eta greban, kanpal-dian eta, 194. egunean, oraindino burrukan jarraituten eben Cemen-toseko beharginak. 7. orrialdea

Herriaren memoria jaso eta memoriaren banku bat egin gura dau Igo-rreko Udalak. Datu base bat sortuko da 1936tik 1976ra Igorren bizi izandakoen testigantzakaz eta dokumental bat egingo da ildo narratibo bategaz. Ilintia Ikerketa Alkarteak egingo dau ikerketea eta urtebete inguru iraungo dau. Ikertzaileen eretxian gerra eta gerraosteko Igorre-ko informazino gitxi dago hau landu daben erakundeen artxiboetan, "frontea ez zalako luzaro egon herrian". Horregaitik alkarrizketak infor-mazino iturri nagusia izango diralakoan dagoz. 5. orrialdea

Irati Urien eta Iraitz Sagarna Zertu Kultur Elkartearen kilometroa egiten.

Page 2: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

IGITIE / ZERBITZUAK2 begitu 1832013ko aprilaren 2a

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Babesleak:

LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00S.O.S. DEIAK 112

Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraAprilaren 1etik 7raKortazar. Igorre. Agirre Lehendakaria 27 Tel.: 94 673 61 0922:00etatik 09:00etaraGoiria-Montoya. Amorebieta-Etxano.Aprilaren 8tik 14raN. Arrieta Bereciartua. Lemoa. Atutxa Sailburua 1Tel.: 94 631 30 1822:00etatik 09:00etaraMelero. Amorebieta-Etxano.Aprilaren 15etik 21eraIbarrola. Zeanuri. Arregia kalea 1Tel.: 94 673 93 95 eta 609 402 90822:00etatik 09:00etaraSarasketa. Amorebieta-Etxano.Zeberiokoak ez dau guardiarik egiten.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraChicote. Kareaga Goikoa 50. Basauri.

MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13

Dima: 94 631 56 30Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 45 03 61Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79

UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79

Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90TrenakEuskotren 902 543 210

Bizkaibus* 902 222 265Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan.Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.

Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.

Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.

Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.

Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.

Otxandiotik urteerak:Lanegun eta zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.

Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

Artea-BilboLanegun eta zapatuetan: 07:00, 15:30 eta 20:00.Domeketan ez dago zerbitzurik.

Bilbo-ArteaLanegunetan: 05:45, 14:15 eta 18:45.Zapatuetan ez dago 05:45ekoa.

Domeketan ez dago zerbitzurik.Zeberio-BilboLanegun eta zapatuetan: 09:15, 11:15, 13:15 eta 17:45.Jaiegunetan (Arrigorriagaraino): 08:15, 11:15, 14:15, 17:15 eta 20:15.

Bilbo-ZeberioLanegun eta zapatuetan: 08:15, 10:15, 12:15 eta 16:45ean.Jaiegunetan (Arrigorriagatik): 10:40, 13:40, 16:40 eta 19:40ean.

La Union* 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.

Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] www.begitu.orgErredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Kudeatzailea: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino taldea: Ainhoa Duñabeitia eta Irati Urien.Maketazinoa: Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: Pablo Rodriguez (Lemoa eta Bedia), Ibai Milikua (Areatza), Iratxe Arribas eta Xabier Mendieta (Zeanuri), Berbizkunde Arroita (Zeberio), Amaia Uriarte eta Eneko Iriondo (Dima), Alaia Ozerinjauregi eta Iraitz Sagarna (Igorre) eta Peio Murgoitio (Arantzazu, Artea eta Ubide).Tiradea: 6.600 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

Ale kopurua 6.600 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

tele

fon

o in

ter

esg

ar

ria

k

PATATA ERREAK ESPINAKAZ BETETA

Bat: hilabete bat daroa euria egiten. Bi: lurrak bi aldiz gehitxo edan jona. Hiru: gaur afaria jogu-na, hik eta beste hiruk. Lau: hire- tzako errezeta hau.

Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

Osagaiak: 4 patata (guk orain dala gitxi erein dogu patatea, ia zelan datorren!). Kilo bat espi-naka fresko. Kipula bi. Kurkuma

apur bat (edo gustuko dogun beste edozein espezia).

Patatak olioz eta urez busti ondoren osorik erreko doguz la-bean, 30 minutuz eta 180 gradu-tan. Ondo eginda dagozan jakite-ko erabili zotz bat. Ondo eginda badagoz (zorionak) labetik atera eta hozten itxiko doguz. Bitartean, espinakak garbitu eta ur irakine-tan egosiko doguz 5 minutuz. Adi lapikoari!

Kipulea xehetu eta prijidu egin-go dogu, astiro-astiro. Espinakak gehituko deutsaguz, ura kendu eta gero. Zartaginakoak bere iku-tua behar dau, kurkuma apur bat

bota eta gatza emongo deutsagu behatzen puntaz.

Baso erdiari trago bana emon-go deutsagu, eta labea bero da-goala ziurtatuko dogu.

Jarraitzeko, patatak erditik za-tituko doguz eta kontuz hustuko doguz, azpikoa apurtu ez daiten (hau da zatirik gatxena, animo!). Ondoren, ateratako patata mami-nak eta espinaka erregosia bate-ratuko doguz, ondo nahastuko dogu dana eta (gustu handiz) patatak beteko doguz. Labean 10 minutuz eukiko doguz, eta mahaira.

Sukaldeaz gozatu eta on egin!!

Page 3: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

begitu 1832013ko aprilaren 2a

3BERBETAN

Zure eretxia agertu gura badozu, Zeure Berbea atala zabalik daukazu. Ez da komenidu makinazko 15 lerro baino gehiago idazterik gutunotan. Izena, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izan ezkero, begituk eskubidea dauka horretarako. Gutunak hona bidali: Zertu Kultur Elkartea. Herriko plaza, 24. 48.142 Artea edo [email protected] helbidera.

ZEURE BERBEA ERETXIA

Galtzai

Imajinau, irakurle, eguraldi txar baten ostean euriak, haizeak edo edurrak eginiko kalteak eta apurketak... Edo suteak eragindakoak. Ba, galtze horreexei esaten jakie galtzaiak. Galtzaiaren ondorioz, bada, gauzearen balioa gitxitu edo hondatu egiten da (galtzáye, agoskatuta). Batuaz, galera berbea erabilten da gehienbat. Esate baterako, "Igaz galtzai handiak euki genduzan sikiteagaz".

ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

Independentzia da demokraziaren abiapuntua

Inguratzen gaituan munduaren pertzepzinoa guztiz baldintzatzen dau bizi dogun herri-kulturak. Izan be, pertzibidutea fenomeno psiko-logikoa da, eta estimuluak bakotxa-ren ikuspuntutik eta esperientziatik interpretetea da. Personok esti-muluak jasoten doguz, eta behin sailkatu ondoren, daukaguzan eskemen arabera interpretetan do-guz, pertzibiduten doguz, ulertzen doguz.

Personak izaki sozialak gara: herri baten barruan, kultura ba-ten barruan jaio eta hazten gara. Jaiotzean, hizkuntza baten egiten deuskue berba; modu horretan, komuniketako tresna geuregana- tzeaz gain, mundu ikuskera bat be geureganatzen dogu. Herri baten barruan jaio, hazi eta hilten gara, eta bertan ikasten dogu zer dagoan "ondo", zer "txarto", zer dan "nor-mala" eta zer ez dan "normala".

Herri bat menperatuta da-goanean eta, beraz, bere ohitu-rak, kulturea, hizkuntzea, modu osasuntsuan transmitiduterik ez daukanean, ingurunea pertzibidu-teko modua be ez da osasuntsua; eta herri zapalduaren sindromea edo kolonizauaren sindromea su-friduten dau. Azpitik kokatzen dau bere burua, eta gainetik ezarri jako-

Aita Santua eta Aste Santua

Aita Santua. Aita Santu ba-rria edo aita santu barria. Itzela komunikabideetan

sortu dauan oihartzuna. Orduak eta orduak irrati eta telebistetan. Orrialdeak egunkari eta aldizka-rietan. Hamaika sarrera webgune eta blogetan. Radio Euskaditik be, Arratia non dagoan ez dakien kazetariak (handia da, gero!), itaunka ea ze eretxi daukadan. Eta ze eretxi eukiko dot ba? Urruntxo dago Erroma. Niretzat be bai. Hona lau apunte.

Lehenengo apuntea: itzela sor-tu dauan zaratea eta arreta. Gure begitun be bai. Arratiako herrie-tan Aste Santuan zehar ospatuko diran 60 eleizkizunak aitatu be egiten ez dituan aldizkari batek interesa ei dauka gai honetaz. EITBn beharrean dagoan lagun batek esaten eustan: "Telebistako ordu erdi oso karua da. Erroma-tik irudien emisinoa debalde dan bitartean, esatari bat eta telefono dei bigaz ordubete merke-merke bete leiteke". Prezioa izango ete da arrazoi bakarra?

Bigarren apuntea: kanpotik, bazterretik dator, Hego Amerike-tatik. Gure gazteak iparraldera bialtzen doguz ikasten, hegoal-detik ekarri dabe aita santua. Esperantzazko keinu bat bada. Pobreak aitatzen ditu. Hego Ame-riketan ezinezkoa da pobreak ez ikustea. Asko dira. Larregi. Guk pobrezia ezkutuan daroagun bi-tartean han, ageri-agerian dago. Ona da kontuan hartzea eurak dirala munduan gehiengoa. Eta euren aldeko keinuak ugari egin ditu eta egingo ditu.

JOSE MARI KORTAZAR Arratian abade

Hirugarren apuntea: zalantza bat. Helder Camara Brasilgo go-tzainak esaten eban behin eta barriz: "Pobre bateri ogia emo-ten badeutsat "santu" deitzean deuste. Pobre batek zergaitik ez daukan ogirik itaunduten badot "komunista" dinoste".

Kalean paseoan zoaz. Kalean kristal apurtuak ikusi eta berehala pentsau edo esaten dozu: zeozer apurtu da, bentanaren bat, bo-tilaren bat... Munduan bizi gara. Pobreak ikusi eta profetak atoan esango dau: justizia apurtu da.

Aita Santuak alkartasunaren alde egingo dau. Argi eta garbi. Justiziaren alde egingo ete dau? Egin ete leiteke Vatikanoko pala-zioetan bizi izanda? Buenos Aire-sen egin eban lez, gotzain egoitza itxi eta pisu batera biziten joatea posible izango litzateke?

Laugarren apuntea eta azkena. Argentinako diktadureagaz izan eban jokabidea be asko aitatu da. Hemen nori entzun, halako erantzun. Adolfo Pérez Esquivel argentinarra Bakearen Nobel Sa-ria da. Diktadurearen kontrako ekintzaile bakezalea. Niri haren berbeak sinesgarritasuna emoten deuste. Argi esan dau Frantzisko aita santua ez zala kolaboratzaile bat izan. Martiri bat be ez, Ange-lelli gotzaina lez edo El Salvado-rreko Oscar Romero gotzaina lez. Baina inondik be ez diktadurearen laguntzaile, medio batzuk zabaldu eben lez, nire ustez iturriak kon-trastau barik.

Komunikabideen agendan desa-gertuko da gai hau. Aita santu barria ez da albiste izango. Ke bihurtuko da. Eta zer geratuko da? Egutegian Aste Santua be joan egingo da. Eta egun baltzak agertuko dira gorrien ordez. Eta zer geratuko da?

Xalbador pastore, profeta eta bertsolariak esaten ebanez: "Jainkoaren hurbiltasuna sumatu dauanak ezin dau harrika ibili ino-gaz". Hori lortuko bagendu hasia dogu adiskidetzearen espirala.

GEURE BERBATEGIAREN LEHIOTXUA

Gurasoak hizkuntza ohiturak landuten

Pasa dan barikuan, martiak 15, es-koletako jantokian alkartu ginan 15 bat guraso eta beste horrenbeste ume, esku-lanak egiten ikasi bitar-tean euskeraz berba egiteko ohitu-ran sakonduteko.

Bertaratu ginan gurasook, serpen-tinakaz gauza kurioso eta politak

Aurrera kantuz

Udabarriagaz batera puntual heldu jaku aurtengo Korrika Arratiara, arra-tiar guztiok bero-bero hartu dogu eta, zelan ez, Luis Iruarrizaga Abes-batzak be bai.

Abesbatzakook geure kilometroa egin dogu eta hainbatek arnases-tuka egin be. Orduantxe konturatu gara zahartuz goazela eta abesba- tza honek be jente gaztea behar dauala, luzaroan bizirik iraun dagian. Horregaitik ba, abestutea eta ondo pasetea gogoko badozuz, zabalik dozuz Luis Iruarrizaga Abesbatzaren ateak. Sartu zaitez!

Laster Udabarriko Kontzertuakaz hasiko gara eta hainbat herritan abestuko dogu, besteak beste, San-turtzin, Castro Urdialesen, Igorren...

Amaitzeko, eskerrak emon be-har deutsueguz gure hainbeste kontzertutara etorri zarielako eta aurrerantzean begituren bidez jasoko dozuez gure barriak.

Gugaz hartu-emonetan jarri gura badozu, hona hemen bidea: [email protected].

LUIS IRUARRIZAGA ABESBATZA

zan arauetatik kanpo ezer egin ezin dala pentsetara be heldu daiteke. Arau horreetatik kanpo bizitea ezi-nezkoa dala pentsetan dau men-peratuak, baina, hain justu, arau horreetatik urtetea da harek bizirik irauteko behar dauan baldintzea.

Fanonen arabera, ikatza baino baltzagoa dan personea zuri ikus-tera edota edurra baino zuriagoa dana baltz ikustera be heldu leite-ke modu psikologikoan azpiratua dan baltza. Euskaldunon herria zapaldu eta desagerrarazo gura dabenak gure herritartzat hartzean doguzanean legez. Kolonizauaren sindromea, menperatuaren per- tzepzinoa.

"Zuhurki beldurra, gutxiagota-sun-konplexua, ikara, morrontza, etsipena, otzankeria barneratu dieten milioika pertsonez ari naiz hizketan".

Aimé Césaire, Discours sur le colonialisme, 1950

ASIER IPIÑAZAR EPALZA "ERRI"ORREAGAKO KIDEA

egiten ikasi genduan, gure artean euskeraz berba eta barre egiten genduan artean. Umeak, bitartean, Zaztaparrak taldeko jagole bigaz itzel pasau eben pintetan eta pulsera-ginan, eurek be euskeraz, normala dan moduan!

Egia da, gurasoak askoz gehiago inpliketan garala edozertan umeak tartean badira, gure umeentzako onena gura dogulako, eta zer hobea, gure umeai, gure ama hiz- kuntza egoera guztietan erabili eta maitatuten erakustea baino!

Hau guztiau, Igorreko Euskera Planak eta IZ Guraso Alkarteak alkarregaz antolatutako ekintza polit-dibertigarri-interesgarri eta itzela izan da, eta eskertutekoa da, benetan!

Ezin izan zinala etorri? Lasai, ez da eta ekintza bakarra, ez horixe!

Aprilaren 19an eta maiatzaren 17an beste saio bi prest daukiez oingoz, orduan be gauza barriak egiteko danon artean. Animau eta zatoz!!

IRENE BILBAO

Page 4: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

4 PORRUSALDEA begitu 1832013ko aprilaren 2a

Gure gorputzak, gure ebatzia

IDOIA LEGARRETA

Udabarrian zerura begiratuteko joerea handitzen jaku danoi be. Egunez, ze eguraldi egingo ete dauan atxakia hartuta; gauez, izarrak ikusteko.

Horregaitik, zerua garbi egon ezkero, aprileko gauetan ikusi daikegu-na ekarri dogu hona.

PlanetakMerkurio hilaren lehenengo egunetan ikusi daiteke, baina gatxa da Ekialde-Hegoekialde horizontean altura txikerra hartzean daualako eguzkia urten aurretik.

Artizarra hilaren amaieran agertuko da mendebalde-iparmendebal-de horizontean eguzkia ezkutatutakoan. Ariesen dago.

Jupiter gauaren lehenengo zatian ikusi daiteke mendebalderantza. Tauron dago.

Saturno, aprilaren lehenengo astean minutu batzuk baino ez da agertzen eguzkia izkutatzen danean, baina aste horretatik aurrera gau osoan ikusi daiteke. Libran dago.

MeteoroakLiriadak aprilaren 22aren inguruan ikusi daitekez, urteko aktibidaderik handiena daukie orduan eta. Ikusteko momenturik onena egunsentia baino lehentxoago da.

(Guia del cielo 2013. Cuadernos procivel-etik moldatuta)

BEGI TXINDORRA

LUMATUTEN ZERTZEAN

Eta bat-batean haurdun geratuko banintz? Pre-serbatiboagaz arazoren

bat izan eta hurrengo eguneko pastilleak haurdunaldia eteteko eraginik egingo ez baleusta? Eta gainera, abortatzeko auke-rarik izan ez eta haurdunaldia-gaz aurrera egitea baino, beste urtenbiderik izango ez baneu? Noz edo noz, geure buruari egin deutsaguzan itaunak dira, loa kendu eta ezinegona era-gin deuskuenak. Oraina eta etorkizuna prekarioak diran tes-tuinguru honetan, haurdun ge-ratzeak gure bizitza proiektuak, dana dalakoak dirala be, guztiz aldatu edota hankaz gora ipini daikiezalako.

Gure gorputzetan, ekono-mietan, ametsetan, osasunean aldaketak sortzean ditualako, gurea izan beharko litzateke zer egin ebaztearen eskumena. Estaduak eta eleizeak, ostera, abortatzeko eskubidea mugatu gura deuskue. Gure desioak,

SAIOA LARREA

praktikak, plazerrak etenba-rik erreguletan dituen zenbat politika eta diskurso! gure gor-putzak gizarte sostenguaren arduradunak, moralidadearen zaindariak, kultur balioen trans-misoreak eta humanidadearen jabetza bilakatzen dira. Baina nok ebazten dau zer dagoan ondo eta zer ez? Zer dan etikoa eta zer ez? Akaso, adin txikikoak gara, gaitasun urrikoak, ondo eta egokiena dana ezin ebatzi ahal izateko?

Gure gorputzak, desira, proiek-tu, amets propioak ditue. Gure gorputzak biaje bat egitea de-siau daikie, bizikleteagaz por-turik altuena igon, umeak izan edo ez izan, minigonagaz joan edo guztiz tapauta. Aukera eta ebatzi ugari dagoz. Eta argi izan beharra daukagu, gure gorpu- tzetan geuk ebazten dogula. Eta aukera eta ebatzi horreek aurrera eroateko baliabideak bermatuta izan behar doguzala.

Page 5: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

HERRIAI BEGITUTEN 5begitu 1832013ko aprilaren 2a

Erredakzinoa

Galdakao eta Arratiako enpresak alkarlanean merkaduak zabaltzeko

Hogeta hamar enpresa eta 60 la-gun inguru batu ziran Zulaibarren, eskualdeko bigarren enpresa-topaketan. Helburua, enpresak alkar ezagutzea eta euren artean sinergiak sortzea izan zan, negozio posibilidadeak gehitzeko.

"Holango dinamikak ez dabez ekintza zuzenik izaten. Berrehun hartu-emonetatik, beharbada hamar dira produktiboak. Ga-txak dira neurtzen, kuantitaboak baino, kualitatiboagoak diralako onurak" adierazo eban Josune Gorospe mankomunidadeko pre-sidenteak topaketearen aurkezpe-nean. Dana dala, diru laguntzak lortzeako baliogarriak izan zirala igazko topaketak esan eban Ibon Uribe Galdakaoko alkateak.

Eskualdeko enpresen arteko "flujua modu naturalean egiten da" Gorosperen ustean baina hori sustatzeko enpresak alkar ezagu- tzea ezinbestekoa da. Topaketa

ARRATIA

honek aukera hori eskeintzen eutsen enpresai. Izan be, enpresa bakotxak bere burua aurkezteko aukerea izan eban lehenengotik, eta gero, world kafe formatuan, hartu-emon komertizialak egitea ahalbidetu zan.

Sustapen ekonomikoa bul- tzatzenParte hartu eben enpresak sekto-re askotakoak izan ziran: eraikun- tzakoak, kimikakoak, zerbitzue-takoak eta industria arlokoak; tartean Igorren dagozan Batz eta Ormazabal. Gainera, Zeanurin, Lanbide Heziketa zentru baten egiteak "balio erantsia" emon eu- tsan topaketeari mankomunida-dekoaren ustez.

Topaketa hau Galdakaoko Uda-lak eta Arratiako Udalen Manko-munitateak antolatu eben Behar-gintzaren bitartez, eta SPRIren COMPITE programeak finantziau-tako INNOVAPYME proiektuaren barruan sartzean da.

Erredakzinoa

Memoriaren bankua egiteko testigantzak jasoten dabil Udala

Angel Larrea historialaria eta Ilin-tia Alkarteko presidentea, Aritz Arrizabalaga Euskal Filologian eta Antropologia Sozialean lizentzia-duna, Ainara Pujana Kazetaritzan lizentziaduna eta Ibai Pujana Ikusentzunezko teknikaria eta zine zuzendaria dira memoriaren bankua egiteko enkargua jaso da-benak. Gauza bi egingo dira: datu base bat sortu eta dokumental bat egin. "Datu base bat sortzea da Udalaren helburu nagusia eta datu base hori osotuko dabe alkarrizketak eta alkarrizketatuak. Eta hortik, dokumental bat egingo da ildo narratibo bategaz, sasoi horreek lantzeako" azaldu deutso begituri Aritz Arrizabalagak.

"Proiektu bi egon ziran lehian, Ilintia Ikerketarako Alkartearena, irabazi dauana, eta Labayru Ikas-tegiarena. Gure proiektuak arlo bi aztertuko ditu: gerrra eta gerros-tea, eta industrializazinoa. Indus-trializazinoagaz batera fenomeno bi egon dira ezin diranak ahaztu. Bata da Igorrera etorritakoak, ez bakarrik Espainiatik, Arratia berta-tik be herri askotatik etorri ziran

IGORRE

eta. Bestea, andren papela indus-trializazinoagaz batera zelan al-datu zan. Ze faktore horreek biak sano garrantzitsuak dira egungo Igorre zelangoa dan azaltzeko" dino Angel Larreak.

Igorreztarren testigantzakErrolda hartu eta 1936tik 1976ra Igorren bizi izandako 70 urtetik gorako gizonak alkarrizketatzen hasi dira ikertzaileak. "Modu ex-haustibo baten, gerra eta gerraos-teko informazinoa batzean gabiz. Errolda hartu eta danai alkarrizke-tak egiten hasi gara. Gizonakaz hasi gara gitxiago dagozalako eta gero egingo deutsegu alkarrizke-tea andrai. Gidoi bategaz joaten gara, baina inoz ez dakigu zer aterako dan" azaldu deutso be-gituri Ainara Pujanak. Alkarrizke-

ARTEA

Frackingaren kontrako mozinoa onartua

Erredakzinoa

Artean frackingaren kontrako mo-zinoa onartu eban plenoak Bildu eta Aldatuz Plataformearen aldeko

tatuen argazkiak, dokumentuak, diarioak eta abar aporteteari balio handikoa ereisten deutsie iker- tzaileak, baina oraindino ez dabe holangorik topau.

"Berandu gabizala da sensazi-noa. Orain dala hamar urte, le-kuko gehiago eta testingantzen kalidadea hobea izango zalako sensazinoa daukagu, baina hau orain sortu da eta orain egiten gabiz" dinoe.

Ikertzaileen arabera, behar ho-nen helburua dokumentazinoa jasotea da, ezelango aldarrikape-nik egin barik. Dokumentazino hori artxibo digital baten gordeko da, horregaitik deitzean da me-moriaren bankua, eta gero infor-mazino guztia jentearen eskura ipiniko da. Seguru asko, Udalaren webgunean.

Artxiboetan Igorreko infor-mazino gitxiBatez be gerra eta gerraostea lan-du daben erakundeen artxiboetara be jo dabe informazino bila. "Artxi-bo Historiko, Gerediaga alkartekoa eta Abertzaletasun museoko artxi-boetan egon gara, beste batzuen artean, baina Igorreko informazino askorik ez dogu topau. Izan be, ge-rra sasoian populazino gitxi bizi zan hemen eta frontea be ez zan luza-ro egon herrian. Banakako gauzak baino ez doguz topau" azaldu dau Arrizabalagak.

Hori dala eta, alkarrizketak iturri nagusia izango diralakoan dagoz eta testigantzea emotea gura dabenai eurekaz kontaktuan ipinteko eskatzen deutsee, uda-letxera jota edo Igorreko Udaleko webgunean agertuko dan [email protected] helbidea erabilita.

Herriaren memoria jaso eta memoriaren banku bat egin

gura dau Igorreko Udalak, Igorre dan modukoa izatera

zelan heldu dan azalduko dauan alkarrizketa bilduma

bat osotuz. Behar hau egiteko, lau ikertzaile hasi ziran

beharrean urte hasikeran eta urte beteko epea daukie

1936tik 1976ra Igorren bizi izandakoaren testigantzak

bideoz jasoteko.

Josune Gorospe, Ibon Uribe eta Aitor Sorriketa.

Testigantzea emotea gura

dabenai eurekaz

kontaktuan ipintea

eskatzen deutsee

Ainara Pujana, Angel Larrea eta Aritz Arrizabalaga.

botoakaz eta EAJ-PNVren kon-trakoakaz. Honegaz, sei dira frac-kingaren kontrako mozinoa onartu dabenak gurean, -Artea, Dima, Igorre, Ubide, Zeanuri eta Zeberio- eta lau onartu ez dabenak.

Mozinoak "fracking ez" seinalea herrian ipinteko eskatzen eban eta onartutakoan Bilduk "fracking ez" banderolea ipini ebala udaletxeko balkoian baina hurrengo egunean desagertu egin zala salatu dau Itsa-so Angoitia Bilduko zinegotziak.

Page 6: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

begitu 1832013ko aprilaren 2a

6 HERRIAI BEGITUTEN

Erredakzinoa

Mendebalde alkarteak liburu dohaintza Dimako Liburutegiari

Dimako Udal Liburutegiak ateak barriro zabaldu dituanetik ondarea osotuten jarraitzen dau. Norabide bitan dihardu beharrean: liburutegia egunero zabalik eukiten eta liburu gehiago lortuten. Liburutegia egu-nero zabalik eukiteko auzolanean egiteko deia egin eta 33 herriko lagun batu ziran doban lan egiteko.

Liburu gehiago lortzeako Eus-kal erakunde eta argitaletxeetara jo dabe. Lehen atea Euskaltzain-dian jo eben eta Euskaltzaindiak doban emon eutsan argitalpen piloa. Orain Mendebalde Kultura Alkarteak beste argitalpen multzo bat emon deutso liburutegiari.

DIMA

Mendebaldek oparitu deutsazan argitalpenetan Arratiako berbake-reari buruzko ikerketak dagoz, bai-ta Arratiako ikertzaileak egindako argitalpenak be.

Gimnasioa be auzolaneanDimako herritarrak behin liburu-tegia martxan ipinita, gimnasioa ipini gura dabe martxan eta hau be auzolanean egingo dabe. Holan, lokal bat dabiz prestetan gimnasioa ipinteko, hileko kuota bat ordainduta eta ordutegi baten barruan erabili ahal izango dana. Etxean gimnasia aparaturen bat geldirik euki ezkero, gimnasiorako gustura hartuko dabela dinoe la-nean dabizanak.

Erredakzinoa

Preso bat bisitetatik etozela istripua izan dabe lemoaztar bik

Jabi Martinez presoa bisitetatik bueltan etozela istripua izan eben Madrilen Idoia Pujana zinegotziak eta beste lemoaztar batek. Hori dala eta, Lemoako Udal Gobernuak euskal presoen dispersinoagaz amaituteko exigidu deutse Madril eta Pariseko gobernuai martian egindako adierazpen instituzional baten.

Istripua txingorraren eraginez izan zan eta Martinezen lagunak ez eben zauri larririk izan. Bildu Le-moak jakitera emon dauanaren ara-

LEMOA

bera, Jabi Martinez 2010ean libre geratu behar zan baina 197/2006 doktrinearen aplikazinoa dala eta, zigorra 2022 urtera arte luzatu jako.

Hau dala eta konzentrazinoa egin zan Lemoan martiaren 27an.

Erredakzinoa

Caritasek hogetabi familiari egin eutsan harrerea igaz

Caritas Arratiak 2012ko datuak emon dauz jakitera eta honeen arabera, Caritasek igaz 22 familiari egin eutsan harrerea; egoera ad-ministratiboa normalizaua ez dau-kienai gehien bat. Ohiko laguntzak oinarrizko preminetarako laguntza ekonomikoa, jatekoak erosteko

txartela, gizarte larrialdietarako laguntza aurrerapena eta garraio-rako diru laguntza dira. Arratian 12-15 boluntario dagoz parrokia guztietan Caritasen ordezkari.

Hiru arlotan egin eban lan Ca-ritasek igaz: harreran, sensibilazi-noan eta bidezko merkataritzan. Harrera zerbitzuan lagundutakoen jatorria, % 9 Espainia izan zan, %

27 Senegal eta besteak Argelia, Maroko eta beste herrialde batzuk.

Administrazinoa eta Caritas"Aurten laguntza eskabideak gora egin arren, laguntza ekonomikoa murriztu beharra egon da, baldin- tzak estutu dira eta baliabideak ez dabe gora egin neurri berean. Aita- tzekoa da Arratiako Udalen Manko-munitateak eta Arantzazuko Udalak Caritasen bidea aukeratu dabela le-geak laguntzen ez dituan personak bertan behera ez ixteko. Administra-zinoa heltzean ez dan leku eta jen-tearengana heltzean da alkarte hau" Arratiako Eleizako iturrien arabera.

ARRATIA

Page 7: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

7HERRIAI BEGITUTENbegitu 1832013ko aprilaren 2a

Erredakzinoa

Negoziazinoa aurrera doa Cementos Lemonan

Cementos Lemonako gatazkea laster konpontzeko moduan egon leiteke, Eusko Jaurlaritzaren bitartez egindako negoziazino go-gor eta luzeen ostean. Martiaren 26an eta 27n, batzartu ziran Ce-mentoseko beharginen ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak, enpresea eta Xabier Losantos Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzen-

LEMOA

daria."Negoziazinoak sano gogorrak

dira eta ondino akordiorik ez dogu lotu. Horregaitik momentuz greban jarraituten dogu" azaldu eutsan begituri Jabi Amorrortu enpresa batzordekoak. Dana dala, negoziazinoak aurrera doazela eta ia 200 eguneko bu-rrukearen ostean, berandu baino lehen akordioa lortuko dabela uste dabe beharginak.

Erredakzinoa

Bere webgunean publizidadea, eta bideoa egiteko be aukerea emongo dau begituk

Holan, interneteko webgunean ba-nerra ipinteko edo promozino bideo bat eskegiteko aukerea eskeintzen dau begituk. Publizidadea euskarri bat baino gehiagotan egin ezkero, deskontua izango dau iragarleak.

Hiru euskarri erabili daitekez pu-blizidaderako. Orain arte moduan, lehenengo euskarria papela da: begitu hamabostekaria: 6.600 ale-ko tiradea dauka eta 22 zenbaki ateratzen dira urtean. Arratia, Ubide eta Zeberioko etxe guztietan banan-duten da doban.

Orain, barrikuntza moduan, web- gunean publizidadea egitea ba-dago. Formato desbardinak dagoz (banerra, botoia...) eta 7 egun, 15 egun edo hilabeterako kontratau daiteke, sano prezio lehiakorretan. Beste aukera bat, komertzioaren publizidade-bideoa egitea da. Bi-deoa webgunean ipinteaz gaine-ra, kontratatzaileari emongo jako, erakuslehioan edo ipinteko.

DeskontuakPublizidadea euskarri bitan -hau

ARRATIA

da, webgunean eta papelezko edizinoan; webgunean eta bi-deoa, edo papelezko edizinoan eta bideoa- eta webgunean gitixienez 250 euroko gastua egin ezkero, %10eko deskontua

ZEBERIO

Absolbidu egin dabe Xabier Aierdi

Erredakzinoa

Xabier Aierdi zeberioztarra eta Enrike Antolin EHUko irakasleak absolbidu egin ditu Bilboko epai-tegiak. Ikasle deportauai eskolak

emoteagaitik epaitu ditue pre-barikazino akusazinopean, baina eskolak emotean ez ebela preba-rikau ondorioztatu dau epaileak eta absolbidu egin dauz irakasle biak. Zeberioko Udalak akusazinoa eta epaiketea injustutzat jota, Aier-diri alkartasuna adierazoten eu- tsala jakinarazo eban adierazpen instituzional baten bidez.

Berriak Aierdiri egindako alka-rrizketa baten adierazpenen ara-bera, aspalditik datorren uniber-sidadearen kontrako auzi baten azken ahalegina izan da epaiketa hau. Hasikera baten presoakaz tutore lanak egitegaitik 36 lagun inputau eta ehunka espediente akademiko zabaldu zituen. Ho-rreek danak artxibatu egin zituen, Aierdi eta Antolinenak izan ezik, deportauen kasuak argitu barik geratu ziralako.

aplikauko jako prezioari. Deskonturik handiena, dana

dala, hiru euskarriak –webgunea, bideoa eta papelezko edizinoa- kontratetan dabenai egingo jakie: % 20.

begituk bere publizidade eskeintza esparru barrietara zabaldu dau eta gaurko

gizarteak erabilten dituan tresna, baliabide eta euskarri barriak be kontuan hartu ditu.

Xabier Aierdi.

ZEBERIO

Aurrekontu murritzagoak aurten

Erredakzinoa

Martiaren 26an 2013ko aurrekon-tuak onartu ziran Zeberion Bilduren aldeko botoakaz eta EAJ-PNVren abstenzinoagaz. Aurtengo aurre-kontua, 1.200.000 euro ingurukoa da, hau da, igaz baino 200.000 euro gitxiago aurreikusten dau diru sarreretan eta horretara egokitu behar izan da.

"Zeberion be egoerea ez da bape erreza, aurtengo aurrekon-tuetan igaz baino 200.000 € gitxiago izango doguz sarreretan, Udalkutxaren jeitsiera dala-eta, eta eraikuntzaren jarduerearen jeitsie-ra dala-eta. Dana dala, ahalegin berezi bat egingo dogu herriko eragileak, jubiladuak, kultur tal-deak, guraso alkarteak eta euskera ikastaroak beste batzuen artean, orain arte hartu dabezan diru la-

guntzak hartzean jarraitu dagien. Nabarmentzekoa be bada, langi-leen salerosketearen ahalmenaren galereari aurre egiteko osagarri be-rezi bat sortu dala" azaldu deutso begituri Ana Belen Alberdi Zebe-

Zeberioko udaletxea.

rioko alkateak.Inbersinoak horretarako diru

laguntzak lortzean badira egingo dira. Dana dala "aurreikusita dago auzo bide batzuen konponketea, Uriondo, Ereñotza eta Argiñaokoak, hain zuzen be; bere momentuan egin barik geratu ziran saneamen-tu batzuk egitea, kanpoko argizte-riak aldatzea eta udal liburutegia udaletxeko 2. solairuan egokitzea".

Cementos Lemona.

Page 8: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

8 BEGITANDU begitu 1832013ko aprilaren 2a

KORRIKA 18

Lekukoa Arratianbegituk Arratiako ibilbide osoan lagundu eutsan Korrikari furgonetan.

Bertatik ehundaka argazki atera genduzan, arratiarrak euskerearen jai

honetan erakutsi eben partaidetzearen lekuko. Sei orrialdeko argazki-

erreportajea dakargu oraingoan, egun horretan bizi izandako giroaren

ispilu izan gura dauana.

Erredakzinoa

KORRIKA 18Ubideko herria.

Zeanuriko Sortu.

Ernai.

Ubideko herria.

Bediako Sortu. Menditik Desertura. Lemoako Sortu.

Areatzako Sortu.Zeanuriko Eskolea eta Guraso Elkartea.

Igorreko Sortu.

Arteako Sortu.

Page 9: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

begitu 1832013ko aprilaren 2a

BEGITANDU 9

Zaztaparrak Aisi Taldea.

Larregi eta Exaixu musika taldeak.

Lurrarinek eta Harriketarrak Gazte Asanbladak.

Fraka-zuri Gazte Asanbladea.

Zeanuriko gazteak. Basozainak.

Zeanuriko Udala. Gorbeia Suzien.

Zulaibar Lanbide Ikastegia. Peña Athletic Gorbeako Gurutzea.

Areatzako Kultur Kirol Batzordeak egin eban Ganoraz Euskera Taldearen kilometroa.

Page 10: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

begitu 1832013ko aprilaren 2a

BEGITANDU10

Areatzako Eskolako Guraso Elkartea.

Trukutze Txalaparta Taldea.

Arteako Eskolako Guraso Elkartea.

Areatzako Udala. Gorosti.

Artea Kultur Kirol eta Euskera Taldea. Indar.

Aldatuz Plataformea. Arantzazuko Bildu.

Arteako Udala. Arginatx Mendi Taldea.

Page 11: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

begitu 1832013ko aprilaren 2a

BEGITANDU 11

Elizportaleko Gazte Asanbladea.

Aek-ko ikasleak.

Ekin.

Arantzazuko Udala.

Igitie.

Institutua. Luis Iruarrizaga Abesbatza.

Institutuko Guraso Elkartea.

Dimako Sortu.

Dimako EAJ-PNV.

Luis Prieto Lagunartea. Txumuluxueta Esku Pelota Elkartea.

Dimako Eskolea eta Guraso Elkartea.

Dimako Udala.

Page 12: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

begitu 1832013ko aprilaren 2a

BEGITANDU12

Gaztebarri Jantza Taldea.

Dimako Gaztetxea.

Dimako Bertso Eskolea.

Andraizea.

Axular Kultur Elkartea.

Arratiko Zekorrak Rugby Taldea. Igorreko Udala.

Batz.

Igorreko Eskolea eta Guraso Elkartea.

Araluce.

Arantzarte Jantza Taldea. Herrira.

Ormazabal.

Arratiako Bertso Eskolea.

Page 13: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

begitu 1832013ko aprilaren 2a

BEGITANDU 13

Motxogan Kultur Elkartea. Durundibarri Jantza Taldea. Lemoako Abesbatza.

Zertu Kultur Elkartea. Lemoa Txirrindulari Elkartea. Ibaigane.

Bediako Udala. Cementos Lemonako LAB.

Lemoako Udala. Harrobi Futbol Kluba.

Lemoako Eskolea. Lemoako Esku Pelota Taldea. Ganzabal Mendi Taldea.

Arratiako Musika Eskolea.

Page 14: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

begitu 1832013ko aprilaren 2a

KIROLA14

HERRI KIROLAK

Diman egin zan auzo eta taldeen arteko txapelketea. Argazkia: Berna Gomez.

Azkenengo partidua galdu egin dau Arratiako andren taldeak (1-4) Ba-rakaldo CFren kontra. Sailkapenean zazpigarrenak dira orain 38 puntu-gaz. Hurrengo partidua Tolosaren kontra jokatuko dabe.

GizonakGizonak ostera 27. jardunaldian, Union Sport San Vicenteren kontrako partidua bardindu egin eben husna. Holan 27 partidutik 9 irabazi, 9 bar-dindu eta 9 galdu ditue arratiarrak.

Hilaren 7an Aranguren taldea-ren kontra neurtuko dira.

FUTBOLA

Erredakzinoa

Andrak zazpigarren, gizonak hamaikagarren

www.begitu.org

Herri kirol desafioa Dima eta Zeanuri artean

Herri bakotxean auzune arteko lehiaketak egin ondoren, herri bien arteko desafioa egitea in-teresgarri jo eben bai Diman eta bai Zeanurin, eta lanean hasi ziran horreetan parte hartu ebe-nak herrien artekoa antolatuteko. Holan, aprilaren 13an Diman eta maiatzaren 4an Zeanurin neur-tuko dira herri biak.

Probak, ingudea, txingak, zakua, txokorrak, trontzea, aizkorea eta sokatirea dira. Talde bakotxean hamalau-hamabost lagun inguru dagoz "eta proba guztietan, aiz- koran izan ezik, andra batek eta gizon batek hartuko dabe parte

Erredakzinoa talde bakotxean. Sokatiran taldea mistoa izango da, lau mutil eta lau neska" azaldu deutso begituri Irati Astondoa Zeanurikoak.

Herrien arteko hainbeste pro-bako desafioa egiten dan lehe-nengo aldia da eta ez dabe des-kartau beste herrietara zabaltzea arrerantzean, baina "lehenengo ikusiko dogu zelan urteten dan. Idea polita da. Hau prestatu bi-tartean, ume txikerrak frontoira etorri eta hasi dira herri kiroletan. Herri kirola sustatu gura dogu desafio honeekaz" dino Ruben Gumuzio Dimakoak.

Herri kirolak bultzatzeaz gai-nera, antolatzaileak herri bien arteko hartu-emonak eta loturea

sendotu gura dabez.

Jai-giroaLehenengo neurketea aprilaren 13an, arrastiko bost eta erdie-

tan izango da Dimako frontoian. Desafioaren ondoren triki-poteoa eta afaria eukiko dabe parte-har- tzaileak alkarregaz eta jai-giroan amaituteko eguna.

RALLYSPRINT

Zeberio-Artea Lurgaineko II. Rallysprinta

Arratiako Gorbeialde Racing alkarteak Durangalde Racing-en laguntzeagaz antolatuta, aprilaren 7an, arrastiko ordu bietatik aurrera Zeberio-Artea Lur-gaineko II. Ra-llysprinta izango da. Euskal Herrian egiten dan lur-gaineko rallysprint bakarrenetakoa da, eta antolakun- tzeak 30 bat parte-hartzaile espe-ro dauz. Ibilbidearen barri ez da emongo bezperara arte. Hau da, hilaren 6an Euskadiko Automobi-lismoa Federazioaren webgunean emongo da jakitera.

Bigarren urtea da Zeberio-Artea lur-gaineko rallysprinta egiten dana eta aurten Euskadi, Nafa-rroa eta Errioxako automobilismo federazinoak sortutako txapelke-tearen parte izango da. "Pozik

Erredakzinoa gagoz Federazinoak ados ipini eta lur-gaineko karrerak txapelke-ta baten sartzea lortu dogulako" azaldu deutso begituri Iker Ercilla antolatzaileak.

MENDIA

Txikon Nuptse eta Lhotserako bidean da

Himalayan dagozan Lhotse eta Nuptse mendietako tontorrak zapaltzeko helburuagaz, Everes-terantza abiatu ziran Txikon eta bere espedizinokideak martiaren 26an. Lemoaztarrak, Jose Carlos Tamayo eta Juanra Madariaga izango ditu kordako lagun.

Txikonek bere hamargarren zortzimilakoa egin gura dau ora-ingoan. Lhotse (8.516 metro), munduko laugarren mendirik altuena da. Beste erronka bat be badauka espedizino honek eta gitxitan zapaldua izan dan Nuptse (7.861 metro) "beldurgarri be-zain ederra" igotea da.

Lemoako mendizalearen ara-bera "Lhotse-Nuptsek bikote perfektua osotuten dabe: esan daikegu Lhotse eskalada klasikoa dala, eta Nuptse barriz, estilo al-

Erredakzinoa

pinokoa dala, erronka abangoar-distagoa da, konpromiso han-diagokoa" esan eban Txikonek espedizinoaren aurkezpenean.

Txikonek, Madariagak eta Ta-mayok Nuptseri ekingo deutsie lehenengotik, gero Lhotse igote-ko.

Alex Txikon aurkezpenaren egunean.

Page 15: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

KIROLA 15begitu 1832013ko aprilaren 2a

2013ko bola denporaldia martian hasi zan. Hiru txapelketa jokatuko dira bertan: Komarkala, Bizkaiko Txapelketea eta Euskadiko Txapel- ketea. Kormakalean Arratiako lau taldek hartzean dabe parte: Artaun (Dima); Lemoa, Oba (Dima) eta San Kristobal (Igorre). Txapelkete-tan gizon eta andrazko kategoriak egon arren, Arratiak gizonezkoetan bakarrik daukaz taldeak.

Komarkala martiaren 2an hasi zan eta maiatzaren 25ean amai-tuko da. Zapatuetan jokatuten da lauretatik aurrera. "Faboritoak Zor-notzako San Migel eta Gisetza dira. Bi edo hiru urte pasau beharko dira Arratiako taldeak faborito iza-teko, baina gero eta hobeto bo-taten dogu. Gu (Lemoa) 2003an hasi ginan, eta harrezkeroztik asko hobetu dogu. Sailkapenaren er-dialdean dagoz Arratiako taldeak. Horreetatik ondoen doana Lemoa da" dino Imanol Artabe Lemoako Bolo Taldeko presidenteak.

Bizkaiko banakako txapelketea, barriz, maiatzaren 4 eta 5ean joka-tuko da Zornotzako San Bartolome bolalekuan eta binakakoa hurren-go astegoienean leku berean. Eus-kadiko Txapelketea bagilaren 8an izango da Tertangan (Araba).

Botaldien egutegiaOrain arte lau saio egin dira: mar-tiaren 2an, Epalzan; 9an, Gisetzan; 16an Lemoan eta 23an San Pe-dron. Hurrengo botaldiak, barriz, honeek dira: Aprilaren 6an San Migelen; aprilaren 13an Artaunen (Dima); hilaren 20an Bernagoi-

BOLA JOKOA

Erredakzinoa

Arratiako lau talde dagoz Komarkalean

TRINKETEA

Erredakzinoa

Lemoa txapeldun Bizkaiko Trinkete Txapelketan

Martiaren 22an jokatu ziran Biz- kaiko eskuz zein paletako trinkete txapelketak. Eskuz binakakoan, fi-nalean derbi arratiarra jokatu zan: Lemoa Dimako Txumuluxuetaren kontra. Lemoakoak izan ziran ga-raile (40-37) txapela lortuz.

Lemoako Zilaurren eta Bilbao

Arza, Zilaurren, Bilbao eta Ziarrusta.

Lemoako bolalekua.

tian; hilaren 27an Gure Kirolak-en; maiatzaren 18an Oban (Dima) eta maiatzaren 25ean San Barto-lomen.

Taldeak eta bolalekuakArratiako auzune askotan bolale-kuak egon badagozan arren (edo egon dira), ez dira asko bolalekua funtzionamentuan mantenidu egin dabenak eta bola talde bat daukienak. Berezia Dimako kasua, talde eta bolaleku bi daukaz-eta: Artaun eta Oba, hain zuzen be.

Bolalekua urteetan egon zan zarratuta Lemoan. "Inaugurau za-nean lagun talde bat batu ginan eta bizitza emoten deutsagu bola-lekuari, Lemoako Udalaren lagun- tzaz" dino Artabek. San Kristobal Bolo Taldeak, barriz, ez dauka bola-lekurik bere auzunean, eta bolariak Artaunen entrenetan dira, Artabek jakinarazo dauanaren arabera.

Gorabeherak gorabehera, joko tradizional honek badauka erre-leboa Lemoakoaren ustetan, eta "azkenengo bi edo hiru urteotan jente gazteak osotutako taldeak hasi dira" dino.

errez ibili ziran lehenengo zatian, baina azken txanpan Ziarrusta eta Arza Txumuluxuetakoak estu har-

tu zituen Lemoakoak. Dana dala, Lemoa suertau zan irabazle pro-nostikoak betez.

Aurtengo denporaldia amaitu dabe Zekorrak. Bigarren fasea jokatzen ibili dira, baina izan da-bezan emoitza txarrak dirala-eta, igoera faserako txartela galdu dabe. Hori dala eta aurtengo ka-tegoria berberean jarraituko dabe. Sailkapeneko azken postuan amaitu dabe Zekorrak. Hamabi neurketa izan dira guztira. Horree-tatik 10 galdu eta 2 irabazi dabez.

Martiaren 23an, jokatu eben azken norgehiagokea. Etxetik kanpo neurtu ziran, Iruña RC taldearen aurka. Partidu txarra jokatu eben, etxekoak 9 entsegu lortu ebezan eta gureak bat be ez. Azken emoitzea, Iruña RC 55-Arratiko Zekorrak 0.

ERRUGBIA

Ainhoa Duñabeitia

Denporaldia amaitu da ZekorrentzatGazteak bigarrenak dira sail- kapeneanZekortxuak aldiz, ederto dabiz. Ondino lau partidu geratzen jakie denporaldia amaituteko baina denporaldi ederra egiten dabiz. Izan be, sailkapenaren 2. postuan dagoz lehenengokoagaz bardin-duta. Sei partidu jokatu dabez,

horreetatik 4 irabazi eta 2 galduz.Martiaren 23an izan eben nor-

gehiagokea Inters. Irabia BR Tal-dearen aurka. San Txismen izan eben neurketea. Partidu polita gaztetxoak egin ebena, sei entse-gu lortu ebezan. Azken emoitzea Arratiko Zekorrak RT 34-Inters. Irabia BRT 8.

Zekorrak denporaldia amaitu daben arren Zekortxuai 4 partidu geratzen jakiez.

Page 16: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

begitu 1832013ko aprilaren 2a

16 KULTUREA

ARRATIAKO KORUA

Arratiako Koruak lau mila euro Caritasentzat

Erredakzinoa

Martiaren 25ean, Jabi Arbe, Juan Carlos Bernaola eta Ana Sierra-sesumaga Arratiako Koruko jun-takoak Carlos Bargos Bizkaiko Ca-ritaseko zuzendariagaz batu ziran, Agate Deunaren bezperan koplak kantetan jasotako dirua emoteko. Koruak 4.000 euro batu ditu aur-ten. "Atzenengo urteotan, kanpora

Arratiako Korukoak Caritaseko zuzendariagaz.

KULTUR ETA KIROL BATZORDEA

Aita Añibarro Kultur Elkartea eta Lamino Kirol Kluba sortu dira

Erredakzinoa

Areatzako Kultur eta Kirol Ba- tzordeak kultur elkartea eta kirol kluba aurkeztu eta 160 bazkide egin ditu. Añibarro Kultur Elkar-tea eta Lamino Kirol Klubaren helburua "adin guztietarako kul-tur eta kirol programazino bat egitea da, erakundeetatik eske-intzen ez diran esparruak indar-tuko dauana".

Hemendik eta bagilerarteko alkarte bien programazinoa be aurkeztu eben Areatzako Kultur eta Kirol Batzordekoak. Mendi urtekerak, pelota txapelketak, orientazinoa, herri kirolak, pati-naje eta xake tailerrak, berbaldiak eta erakusketak eskeintzen ditu Lamino Kirol Klubak; arte eta zientzia berbaldiak, zineforuma eta bookcrossing, barriz, Añibarro Kultur Elkarteak.

FinantziazinoaEkintza honeen guztioneen finan-tziazinoa lortzeako, lau diru iturri aurreikusi dabez batzordekoak: subentzinoak, bazkidetzea, ba-besleak eta herri jaia, hain zuzen be.

Bazkidetzeari jagokonean, 20 euro urtean izango da karnet arrunta, 45 familiarra eta 26 urte baino gitxiago dituenak eta jubila-duak 15 euro urtean izango dabe kuotatzat.

Udalari eta Foru Aldundiari es-katuko jakiez diru-laguntzak eta herriko komertzio, taberna eta enpresai be bai.

Beste alkarteakaz lankidetzeaAreatzako Kultur eta Kirol Batzor-deak beste alkarteakaz lan egite-ko asmoa adierazo eban. Holan, batzordean falta diran alkarteak erakarri gura ditue, eta herriko alkarteakaz hiruhilabetero batzar bi egin: bata programea aurkez-tuteko eta bigarrena balorazinoa egin eta idea barriak jasoteko. Gainera alkarteai euren ekintze-tan lagunduteko lan taldea eskei-ni gura deutsee.

Inguruko herrietako kirol eta kultur alkarteakaz be egin gura dabe behar, AKKT eta Joko Alai-gaz, berbarako, "Arratiako alkar-teen artean hartu-emonak indar-tuteko".

Bazkide eguna.

bialdu izan dogu dirua, baina aur-ten, ikusita hemen be beharrizan

handia dagoala, Caritaseri emotea ebatzi dogu" azaldu eban Arbek.

LIBURUA

Imanol Atutxak Historias de Patxi Poteo komikia kaleratu dau

Erredakzinoa

Iman Olatu ezizenagaz sinatzen dauan Imanol Atutxa zeanuriztarra ezaguna da begituren irakurle-entzat. Izan be, agerkari honetan agertzen diran denpora-pasak be-rak sortutakoak dira. Txitean-pitean Liburuaren azala.

baita komikiak be. Orain komiki-liburu bat kaleratu dau.

Personajeak eskeletoak diraPatxi eta Pantxi dira personaje nagu-siak. "Hil ostean be lehengo ohitu-rakaz jarraituten dabe. Ardaoa gus-tetan jako asko Patxiri. Gaztelaniaz dago baina euskaldun batek egingo leuken gaztelanian. Umorezkoa da" kontau deutso begituri egileak.

Liburu honetan agertzen diran tira guztiak libururako eginda da-goz. "Personaje bat etorri jatan burura eta istorioak marrazten hasi nintzan. Pentsau neban 100 inguru egindakoan argitaratuko nebazala".

Edizinoa egilearena da. Historias de Patxi poteo www.pasionporloslibros.

es webgunean eta Arratiako hainbat establezimentutan erosi daiteke.

Page 17: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

KULTUREA 17begitu 1832013ko aprilaren 2a

Korrika Diman

Dimako eskolako ikasleak

Dimako eskolakoak Korrikako kilometroa egiten.

izan ziran gaztetxean eta martxa, tipi-tapa, hurrengo goizerarte.

Korrika Euskal Herria osoa ze-harkatzen dauan euskerearen aldeko maratoi erraldoia dogu.

Aurtengo korrika 18.a izan da eta bere leloa "Eman euskara elkarri". Euskerea euskal herrita-rrok alkarregaz biziteko hizkun- tzea izan behar dalako, alkarri berba egiteko hizkuntzea, alkar entzutekoa eta alkar ulertzekoa.

Edizino honetan musikea Esne Beltza taldeak ipini dau eta abes-tia "Bagoaz" izan da.

Lehenengo Korrika 1980. ur-tean izan zan, Oñatin hasi eta Bilboraino joan zan bederatzi egunean.

Handik aurrera urte birik behin egiten da. Antolatzailea AEK (Al-fabetatze Euskalduntze Koordina-dora) da.

Aurten, martiaren 14tik 24ra egin da, Andoainetik Baionara. Milaka eta milaka personen la-guntzeagaz. Ateratzen danetik amaitu arte, lekukoa eskutik es-kura, herriz herri aldatzen joaten

DUNBAMartiaren 21ean Korrikak Dima zeharkatu eban, eguerdian. Oso polita izan zan, jente asko, alai-tasuna, irribarreak, kantuak, par-taidetzea.

Eskolako kilometroan lekukoa ikasle bik eroan eben, 2. mailako Alexek eta 2 urteko gelako Eñau-tek.

Martiaren 21ean Korrika Gi-puzkoatik ibili zan, Bergara, Oñati, Arrasate... eta Arabatik be bai Le-intz-Gatzaga, Legutio... Bizkaian Ubidetik sartu zan eta Arratia osoa zeharkatu eban. Dimara Igorretik etorri zan eta barriro bueltau zan Igorrera eta hemendik Lemoara, Zorrontzara... gelditu barik.

Korrikaren inguruan beste ekintza batzuk be egin dira Di-man. Martiaren 15ean ipuin-kon-talariak izan genduzan ludotekan eta pelota partiduak frontoian. Martiaren 16an herri-kirolak ume-entzat, euskal jantzak eta Korrika bazkaria (250 personak hartu eben parte), gauean kontzertuak

LEHIAKETEA

Euskera Planerako logo lehiaketea Lemoan

Erredakzinoa

Lemoako Udalak Euskararen Plan Estrategikoa 2013-2017 prozesua-ren irudia diseinetako eta prozesuari izena emoteko lehiaketea antolatu dau. Partaideak gehienez diseinu bi aurkeztu ahal izango ditue hilaren 30era arte, Udal Arreta Zerbitzuan (gutun-azal baten sartutako CD ba-ten) edo posta elektronikoz [email protected], mezuaren gaian "logotipo lehiaketa" ipinita.

Diseinua originala izango da eta prozesuaren izaerea islatuko dau.

da, baina martxea ez da inoz geldituten, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrakaitik be. Hunkigarria benetan!!!

Martxearen buruan, lekukoa daroan personea joaten da, eta atzean tropela, abestuz eta pankar-takaz. Lekukoak mezu ezkutua da-roa, Baionan irakurri zana.

Diman eta Arratia osoan hainbat ekitaldi burutu dira Ko-rrikaren inguruan eta arrakasta handia izan dabe.

Oso polita eta hunkigarria izan da Korrika Dimako plazea ze-harkatzen ikustea. Espero dogu hurrengoetan be, euskerea alkarri emonaz, barriro ikustea Korrika gure herrian.

Ikastaroak Igorren

Erredakzinoa

IKASTAROAK

Ikasturteko atzenengo hiruhilabe-tekoan Kultur Etxeko ikastaroetan parte hartzeako aukerea zabalik dago. Apriletik bagilera izango dira gitxienez sei personak izena emon ezkero. Ikastarook, Tai Chi, Jantza afrikarrak, Literatura txokoa, Akrobazia aereoak, Gazteentzako laburmetraje ikastaroa, Zeramika, Argazkigintza eta Photoshop dira. Gazteentzako laburmetraje ikas-taroa doban da eta besteak 30 eta 79,50 euro arteko prezioak

Bizi, goza eta subertea Kontxi

Dimako Eskolea

Gaur 2013ko martiaren 22a da, egunero bezala gauak egun-sentiari emon deutso argia.

Argiak, bizitzak halaxe, forma eta desioak marrazten ditu gure azalean.

Lasai Kontxi! Nerbioak sabe-lean edo belaunetan sortzean daben ondoeza trantze laburtxo bat soilik izaten da-eta, osteko sentimentua, aldiz, itsatsita gel-ditzen jaku.

Baina gaur, une batez behin-

tzat, ez goaz higadura, emoitza, edo aditzaren kokapenaz berba egitera.

Hemen eta orain, ziur, emo-zino eta sentimentuak azale-ratzen doguzala gorputzean, geure ispiluan, aurrez aurrekoari begira.

Bitartean, eguzkiak gure ibilbidea bezalatxu, gure zen- tzumenetan bizipenak itxitako aztarnak, gogo zein gurariak lurrinduko jakuz azal poroetatik.

Laztantzen itxi gara sarri, ha-serrearen keak be atera jakuz

berben garretatik.Danetik gertatzen jakula be-

gibistakoa da, baita isilune hau gauza ugarik apurtu ahal dabe-la jakinik, egia da sentidu edo sentiduten dan zeozer dagoala hemeko airean, gure artean.

Amaibako mendikateetan legez, nahiz distantziak izuga-rriak izan, gaur gure ekosistema honetako tenperaturea gozota-sunez, sutan sentiduten dogu.

Itxurak alde batera itxita bene-tan uste eta maite dogunaren alde egiteak dauan garrantziaz jabetzen gara honelakoetan eta.

Heldu da egun berezi hau, beste bat zuretzako eta geure-

tzako be, bizitzaren erritmoa labantzen, elikatzen deuskuna.

Atzeraka usainduz, oharka-bean une asko, beste asko atseden hartzeako itzaltxo baten bila aritutakoak, asko errutinan... baina asko baita be laguntzaren irrian gozotasunez ito eta dastatuak.

Hauxe bizitzaren magia, egi-na eginaren gainean... eta ez soilik egina, isilean hartua eta emona.

Eta ostean, bizitza! Alkarri emonaz korrika doan lekukoa.

Horixe opa eta desio deutsu-guna! Bizi, goza eta subertea! Bi mosu!

Lanerako gogo onabaldin badago goizeandoinu ederra entzuten dabeti eskola ertzeanumea sentitan badagelan kasi bere etxeanirakasle finak diralan guzti horren atzeanKontxi dana eman deuskuzuhain ibilbide luzeanArtauneko otzara haxebarriz dator taxiseaneta lorak jarri diraeskolako baratzeanlaster gordeko dauriezhaur guztiek bihotzean.

Diman, 2.013ko martiaren 22an.

Jose Ignacio Lekueri omenaldia Ubiden

Erredakzinoa

OMENALDIA

Bere heriotzearen urteurrena beteta, martiaren 17an EAJ-PNV alderdiak omenaldia egin eutsan Jose Ignacio Lekue "Txistu"ri. Legegintzaldi baten Ubideko alkatea izan zan Lekue eta urte askoan Ubideko EAJ-PNVko pre-sidentea.

Omenaldian, omenduaren an-drea eta alabea be egon ziran.

Izena edo leloak Lemoa berbea izan behar dau, eta izena eta irudia, biak batera aurkeztuko dira doku-mentu berean, bata bestearen osagarri izanda, euskarri digitalean.

Epaimahaiaren ebatzia herriko webgunean eta aldizkarian zabal-duko da maiatzean.

Akrobazia tailerra.

daukiez. Kultur Etxeko bazkideak deskontuak izango dabez.

Kirol eskeintzea be egiten dau Igorreko Udalak eta interesdunak izena emon daikie kiroldegian Aerobic, 3. adineko gimnasia, Areto jantzak, Patinak, Jantza garaikidea, Igeriketa, Pilates edo Spinning praktiketako.

Page 18: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

ASTIA18 begitu 1832013ko aprilaren 2a

AGENDEA

AprilA IGORREKultur Etxeko edo Kiroldegiko ikastaroetan izena emoteko epea zabalik.LEMOAHilaren 5a arte, perkusino ikastaroa Elizondoko Kultur Gunean.

Hilaren 30era arte Euskera Planeko logo lehiaketea.ZEBERIOAprilean Berbalagun proiektua martxan ipiniko da. Izena 7ra arte emon daiteke udaletxean.

AprilAk 2BEDIA17:00etatik 19:00etara, hilaren 12ra arte, Bediako jaietan pala eta frontenisean parte hartzeako izen emotea liburutegian.LEMOA16:30ean, Haur eta Gazteen Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da liburutegian: ginkana eta tailerrak.

19:00etan, Lemoa Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Eguzkiñe Intxaurberen berbaldia "Entrenamentura egokitzapenak: txirrindularitza eta triatloia". Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.

AprilAk 5 DIMA19:30ean, "Diman etxean gura doguz" errepresaliaduen aldeko konzentrazinoa. Herrirak antolatuta.

AprilAk 6ARRATIA16:00etan, Eskualdeko 50. Bola Txapelketearen botaldia San Migelen.IGORRE22:00etan, zinea Las sesiones Lasarte Aretoan.

AprilAk 7IGORRE17:00etan, umeentzako zinea Don Gato y su pandilla. 19:30ean, zinea Las sesiones

Igorreko Kultur Etxean, aprilaren 13aren arrastiko 20:00etan, Zertarako hegoak antzezlana antzeztuko dau Metrokoadroka Sormen Laborategiak. Persona bakotxak bere inguruan eragiteko daukan podereaz egiten dau berba antzezlan honek. Sarrerak eskuratzeko Berria egunkariko webgunera, Gau Lora tabernara edo Igorreko Kultur Etxera jo daiteke. Sarreren prezioa 10 eurokoa da, Berrialagunentzat edo harpidedunentzat, barriz, 5 eurokoa.

Bagilaren 21ean Berria egunkariak hamar urte betetzen ditu eta honen harira Euskal Herri osotik hainbat ikus-kizun antolatu ditu, tartean Igorren ikusteko aukerea izango dogun antzezlana. Urteurrena dala eta, "Hamarnaka kontatzekoak gara" leloa aukeratu dabe. "Urteak kontau egiten diralako eta gertatuak be kontau egiten diralako".

Zertarako Hegoak Berria egunkariaren 10. urteurrenean

IRAGARKI LABURRAK

SAlduSALGAIGaraje partzela salgai Lemoa erdigunean. 660 549 695 Bego.SALGAIHaretzezko arasa ederra salgai. 139zm zabal, 50 sakon, 193 altuerea. Ikusgai dago Elexalde 10ean, Igorren. 800 €. 615 731 182. AUTOA SALGAIFiat Punto 1.2 Dynamic 5 ateduna. 8 urte ditu. ITVa 2014ko bagilera arte pasauta, 672 762 066 (Gaizka).AUTOA SALGAIToyota Landcruiser-a saltzean dot. Interesdunak 615 728 940 zenbakira deitu (Pili).ETXEA SALGAIBabes Ofizialeko pisua salgai Areatzan. Aukera ezin hobea Arratian biziteko. 3 logela, bainu bi, sukaldea ipinita, saloia, garagea eta trastelekua. Nerea 674 798 984. dAnerikETXEA ALOKATZEN DOGUAlokairuan dagoan pisu baten bila gabizan

neska arratiar bi gara. Alaitz eta Maider 652 722 698.GARAJEA ALOKAIRUAN Garaje partzela bat alokatzen da Igorreko erdigunean. 659 395 911. Luis.BIZIKLETEA GURA DOTErrepidean ibilteko bizikletea gura dot. Zaharra eta merkea bada, barria eta karua baino hobeto. Idatzi: [email protected] helbidera. GARAJEA ALOKAIRUANZeanuriko plaza-plazan dagoan garajea emongo neuke alokairuan. Interesdunak 94 631 70 46 telefonora deitu (iluntzetan).

Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat. [email protected]. Mezuak doban dira.

1 Zerturen

argitalpenak

jasoko dozuz,

zozketetan

sartuko zara.

begituk 11

urte eta

ehundaka

lagun.

Begitu-lagunen txokoaZenbaki honetako saridunak:

2

94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

Maitane Campo (Areatza)Mikel Urriz (Areatza)

Alaitz Olabarri (Igorre)Beatriz Arza (Igorre)

Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Zertarako hegoak? ikuskizunerako.

Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Bestias del sur salvaje filmarako.

Lasarte Aretoan.LEMOA19:00etan, Argia emonaldia Atzerapauso handia dokumentala Elizondoko Kultur Gunean.ZEBERIO-ARTEA14:00etan, Zeberio-Artea Lur-gaineko II. Rallysprinta. Gorbeialde Racing Alkarteak antolatuta.

AprilAk 8IGORREGanzabal Mendi Taldeak antolatuta, Ganzabal Mendirik Mendi argazki erakusketea Kultur Etxean.

AprilAk 11AREATZA19:30ean, Iñaki Elexperen berbaldia "Arte vasco en el siglo XIX" Udal Aretoan. Areatzako Kultur Kirol Batzordeak antolatuta.

AprilAk 12IGORRE21:00etan, kantu afaria San Kristobaleko txokoan Intxaurbizkar Kultur Elkarteak antolatuta. Prezioa: 20€. Txartelak Gau Lora eta Rugby Tabernan hilaren 9ra arte.

AprilAk 13AREATZA23:00etan Jabier Mañon umoristea Bixer tabernan.BEDIA17:00etan, erromeria plazan. Baserritar jantzita.DIMA16:00etan, Eskualdeko 50. Bola Txapelketearen botaldia Artaunen.

17:30ean, Dima-Zeanuri herri kirol desafioa frontoian. Ostean triki-poteoa eta afaria. LEMOAGanzabal Mendi Taldeak antolatuta sagardotegira urtekerea. Mendizorrotz (415 m).

AprilAk 14IGORRE17:00etan, umeentzako zinea Los Croods. 19:30ean, zinea Bestias del sur salvaje Lasarte Aretoan.

Page 19: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

19begitu 1832013ko aprilaren 2a

DENPORA-PASA / KOMIKIA

DENPORA-PASAEZKERRETIK ESKOIERA1.- Nagusitu. 2.- Azken letrea. Estarta. 3.- Nekatzea adierazoteko interjekzinoa. Birritan, bular. Bokala. 4.- Testamentu Zaharrean azaltzen da, Noeren semea. Birritan, zurrumurru. 5.- Neurrian. 6.- Gizartean persona batengandik espero dan jokabide. Zein lekutan? 7.- Bat erromatar. Ospa, alde. Astatoa. 8.- Triste. Konsonantea. 9.- Tratulari.

GOITIK BEHERA1.- Bildur-ikara. Konsonantea. 2.- Konsonantea. Itsasargi. Iridioa. 3.- Oinarrizko lau odol taldeetako bat. Edur-luma. 4.- Informatikan, oinarrizko informazino banako bitarra. Boroa. Taut. 5.- Ulermen. Sodioa. 6.- Zer. Sasoia. Letra bat. 7.- Erdiko bokala. Biloztu.

Topau zazpi gaixotasun desbardinen izenak.

IMAN OLATUA R R A N E G E L A

T H O R I G O T I S

E A Z K A R O B A U

M R U Z N O G A N I

O A S T I K I R U L

G T O R M B R I K A

L U P E A T O Z B E

A S I K P O B E J D

I T Z A E G A L K A

S E R I L I K A R I

T L O M A R E G A R

P A I Z I B N I M O

A T L E T I B O S A

R E L G O R R I A N

I D O L E T I T O S

ARRANEGELA

THORIGOTIS

EAZKAROBAU

MRUZNOGANI

OASTIKIRUL

GTORMBRIKA

LUPEATOZBE

ASIKPOBEJD

ITZAEGALKA

SERILIKARI

TLOMAREGAR

PAIZIBNIMO

ATLETIBOSA

RELGORRIAN

IDOLETITOS

AKIMIKO

Zorrozkilo

1 2 3 4 5 6 7

1

2

3

4

5

6

7

8

9

1234567

1IRABAZI

2ZBIDE

3UFTIE

4KAMMAR

5ARABERA

6ROLNON

7IUTAT

8ITUNZ

9TRATARI

Page 20: Arratiarrak lekukoa eskuan - Begitu - Aprilak I Begitu.pdf · tzako errezeta hau. Informazino iturria: Sukalda-ritza begetarianoa etxean erraz prestatzeko. Karmen Sobejano, 2007.

ALKARRIZKETEA20

"Hitzetik Hortzera ikusten genduan domekero bazkalostean, sagraua zan"

Momentu honetan zertan za-biz? Batetik, ingelesa emoten deutset ume eta gazteai, B1era arte. Eta bestetik, Integrazino Soziala ikas-ten nabil. Hortik aparte bertsoen munduan gai jartzaile lanetan sar-tuta nago eta antzerkian be beste apur bat.Antzerkia?Bai. Derrepentean etorri jata an- tzerkiarena. Lehengo baten igazko lankide bategaz egon nintzan ber-betan eta antzerki taldea itxi behar ebala, obra bat preparetan egoaza-la eta ia egingo neban. Baietz esan neutsan. Gidoia irakurri eta gustau egin jatan.Gai jartzailearen kontua non-dik dator?

MARTA UGARTE

Jantzea, antzerkia eta bertsolaritzea dira Marta

Ugarteren afizinoak. 25 urte beteko dauz aurten eta

Ingeles Filologia ikasitakoa da, Gasteizen. Erasmusean

Amsterdamera joan zan Arteakoa. Honantzean ez da

Arratian gelditu ostera, Gasteizen bizi da orain. Arabako

uriburuan biziteak txikitatik segidu izan dauan bertsoen

munduan barrurago sartzeako aukerea emon deutso.

Aurtengo Arabako Bertso txapelketan gai jartzaile

beharretan ibili da Arteakoa. Obra baten gidoia hartu

barri, antzerkian hasteko asmoa be badaukala kontau

deutso begituri.

Irati Urien Txikitatik izan naz bertsozalea. Etxe-koakaz saioetara joan izan naz beti. Hitzetik Hortzera ikusten genduan domekero bazkalostean, sagraua zan. Gero Araban be, tabernetan eta, bertso saio asko egiten dira, kuadrilako txapelketak egoten dira... orduan han be jarraitu izan dot apur bat. Kontua da euskera eta ingeles klaseak emoten hasi nintzala beharrean eta akademiako helbide elektronikora bertso alkar-teko korreoak be heltzean ziran. Izan be, bertso alkarteak ez dau bertsolaritzea bakarrik sustatuten, euskerea eta kulturea be bai. Egun baten bertso tailer baten gaineko email bat heldu jatan, gai jartzaile ikastaro bat egitera joiazala. Joatea ebatzi neban. Josu Goikoetxea eta Maialen Lujanbio etorri ziran.Ikuslearen jarlekuan egotetik

"Egin ahal izan neban

gauzarik

onena Gasteizera

joatea izan zan"

oholtza gainean egotera pasau zinan. Zelan bizi zenduan? Sano polita izan da, oso esperien-tzia aberasgarria. Egia esan proze-sua luzea izan da. Hogeta hamar bertsolarik hartu dabe parte baina jente asko gelditu da atzean. Kan-poraketak urrian hasi ziran, orduan-txe hasi ginan saio txikiak egiten. Gero finalerdiak etorri ziran, eta honeek prestetako gai jartzaileak batuten ginan astero. Bost finaler-di, hiru final laurden eta finala izan ziran. Azkenean saio asko dira eta lan talde bat osotu dogu. Da-nok inplikau gara pilo bat, danon proiektua izan da. Bertsolari zein epaileakaz be hartu-emon ona euki dogu, estua. Zelan ikusten dozu Arabako bertso mundua? Nik pentsetan dot belaunaldi ba-rria oso indartsu datorrela. Aurten hogeta hamaika urte egiten dauz bertso eskoleak Araban. Urte guzti horreek pasau dira gazte batzuk Abel Enbeitaren etxera joan eta bertso eskola bat sortuko zan itaunka agertu zirala. Kuantitatiboki sikeran asko hasi dalakoan nago, eta kualitatiboki be salto handia emon dauala esan leike. Aurten-goan epaileak arabarrak izan dira danak. 30 bertsolari, 16 gai jar- tzaile eta 7 epaile egon gara. Asko

da, parte hatze handia izan da eta danen inplikazinoa handia.Arabako kasua berezitxoa da. Ikasketak dirala eta lurralde desbardinetako gaztez osatu-ta dagoz bertso eskolak. Holantxi da bai. Miren Amurizak adibidez han ikasten dau, Julio Soto be han egon zan... Eta holan beste horrenbeste gazte. Halanda be, txapelketan parte hartu dabe-nak arabarrak dira. Eta arabarrak dinodanean arabar herrietakoak esan gura dot, eta ez Gasteizkoak bakarrik. Izan be emoten dau Arabako Txapelketan Gasteizkoak bakarrik dirala eta ez da holan, herri asko mobiduten dauz. Arabako herri gehienetan bertso eskola bat dago. Bizkaiko bertsolaritzea Ara-bakoa beste segiduten dozu?Bizkaikoa bertsozale moduan se-giduten dot. Kanpotik. Saioetara joaten naz, telebistan ikusten dot, baina desbardina da. Gasteizen hu-

rragotik bizi dot. Han bizi nazenez jarraipena desbardina da. Arabako Bertso Eskoleak daukan gauza on bat da gazteria asko mobiduten dauala, eta ez jaialdietara begira bakarrik. Eguaztenero Bertsokatu Txapelketea dago, eta holan bertso saio bat entzuteko aukerea dago astean-astean. Eta laster hasiko da kuadrila arteko txapelketea, beste aukera bat. Plazea asko zabaldu dala pentsetan dot. Eta zu bertsotan? Planteau dozu inoz?Bertso eskolan ibili nintzan Igo-rreko Institutuan, Karmele Angoi-tiagaz. Igor Menikagaz be ibilten ginan Arteako Eskolan eta joaten ginan igual Gernikara idatzizko txapelketatara, baina hortik aurrera ezer be ez. Ez dot ikusten neure burua bat-batekoetan. Idatzizkoak be kostata egiten dodaz. Niretzako bertsolariak jaungoikoa lez dira, mi-lagro bat.