EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le”...

12
2016ko azaroaren 11, 500 zenbakia XI. urtea Andoainen eta Urnietan doan banatzen da EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna jarduera ezberdinen bitartez landuko dute Urnietan Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren aurreko igandean Erratzura gerturatu ziren motorzaleak. [URNIETA, 4. ORRIALDEA] Azaroaren 10ean hasi eta abenduaren 11 bitarte kultura, generoa eta hizkuntza ardatz dituen egitaraua iragarri dute. “Urnieta herri anitza da”, adie- razi zuen Mikel Pagola alkate- ak. Eta halaxe da, jatorriz ia hirurehun herrikide kanpoan jaiotakoak direlako. Haietako batzuk, Portugal aldeko komu- nitatea esaterako, duela ha- markada batzuk hona iritsi eta bertan errotu zen. Geroztik, Urnietara –eta Euskadira, oro har– bertaratutakoen jatorria erabat dibertsifikatu da. Dago- eneko Urnietan amerikar, afri- kar, asiar edota ozeaniar jato- rriko herrikideak bizi dira. Errealitate horretatik abiatu- ta, Urnietako Udalak datorren urterako “Harrera Plana” deri- tzona martxan jarriko duela iragarri du. 2017an zehar ego- eraren diagnostikoa egin nahi- Eli de Arriba Berdintasun teknikaria, Mikel Pagola alkatea, David Rosco zinegotzia eta Josune Mayor teknikaria aniztasunari buruzko egitarauaren aurkezpen ekitaldian. “Askatasunari” eskultura ondoan hitzordua jarri du Elkarbizi taldeak Andoainen. ko lukete, eta baita harrera planaren diseinua ere. Besteak beste, Urnietara etortzen diren pertsonei herrian integratzeko bidea zehaztu nahi zaie. Hala nola, Udal zerbitzuen berri emanez edota hezkuntza eta osasun alorreko eskaintzari buruzko informazioa emanez. Aniztasun horretan, Udalak kulturari, hizkuntzari eta gene- roari garrantzia berezia eman nahi dio. Eta horretarako, aza- roaren 10ean hasi eta abendua- Aurrera Gure Ametsa dan- tza taldearen eskutik, dan- tzazaleen topaketa. [URNIETA, 2. ORRIALDEA] Euskal dantzak Urnietan Gorbeiako irteera, bertan behera ren 11 bitarte, hitzordu ugari antolatuko dituzte. Besteak beste, ipuin kontakizunak, an- tzerkia eta solasaldiak. Hitzor- du guztiak Saroben, Lekaion eta Ludotekan egingo dituzte. [URNIETA, 2. ORRIALDEA] Ostegun honetan, azaroak 10, ekitaldiak Andoainen eta Urnietan. Elkarbizi taldeak, azken urtee- tan egin bezala, bilkura deitu du Oroimenaren egunean. In- darkeriaren biktima guztiak gogoratzeko ekitaldia iluntze- ko 19:30ean hasiko da Lopez de la Calle parkean. ADIERAZPEN BATERATUA Lehenago, eguerdiko 12:00tan hasita, alderdi politikoek adie- razpen bateratuaren berri emango dute Udaletxean. URNIETAN SAN JUAN PLAZAN Urnietan arratsaldeko 19:00etan hasiko da bilkura, San Juan pla- zan. Bost minutuko elkarreta- ratzea egingo dutela iragarri dute. Lurdes Iriondo eta Xabier Lete ardatz duen obra idatzi du Bernardo Atxagak, eta Txalok antzerkira egokitu. Bi kulturgile ezagunen bizito- kitik ehun metro eskasera da- goen Sarobe antzokian “Lu eta Le” antzezlanaren aurre estrei- naldia egingo dute datorren azaroaren 16an, asteazkenare- kin, iluntzeko 19:30ean hasita. Sarrerak dagoeneko salgai dau- de leihatilan. Azken sarrerak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago jarriko dituzte salgai. [URNIETA, 3. ORRIALDEA] Eguraldiaren aurreikuspe- nak ez dira onak eta mendi irteera datorren urteko udaberrira atzeratu dute. [URNIETA, 3. ORRIALDEA]

Transcript of EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le”...

Page 1: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

2016ko azaroaren 11, 500 zenbakia XI. urtea Andoainen eta Urnietan doan banatzen da EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN

Aniztasuna jarduera ezberdinenbitartez landuko dute Urnietan

Oroimenaren eguneko ekitaldiak

“Lu eta Le” antzezlana Saroben

Motor festaErratzupoligonoan

Aterkia eskuan, dozenakaizan ziren aurreko igandeanErratzura gerturatu zirenmotorzaleak.

[URNIETA, 4. ORRIALDEA]

Azaroaren 10ean hasieta abenduaren 11bitarte kultura, generoaeta hizkuntza ardatzdituen egitarauairagarri dute.

“Urnieta herri anitza da”, adie-razi zuen Mikel Pagola alkate-ak. Eta halaxe da, jatorriz iahirurehun herrikide kanpoanjaiotakoak direlako. Haietakobatzuk, Portugal aldeko komu-nitatea esaterako, duela ha-markada batzuk hona iritsi etabertan errotu zen. Geroztik,Urnietara –eta Euskadira, orohar– bertaratutakoen jatorriaerabat dibertsifikatu da. Dago-eneko Urnietan amerikar, afri-kar, asiar edota ozeaniar jato-rriko herrikideak bizi dira.

Errealitate horretatik abiatu-ta, Urnietako Udalak datorrenurterako “Harrera Plana” deri-tzona martxan jarriko duelairagarri du. 2017an zehar ego-eraren diagnostikoa egin nahi-

Eli de Arriba Berdintasun teknikaria, Mikel Pagola alkatea, David Rosco zinegotzia eta Josune Mayor teknikaria aniztasunari

buruzko egitarauaren aurkezpen ekitaldian.

“Askatasunari” eskultura ondoan hitzordua jarri du Elkarbizi taldeak Andoainen.

ko lukete, eta baita harreraplanaren diseinua ere. Besteakbeste, Urnietara etortzen direnpertsonei herrian integratzekobidea zehaztu nahi zaie. Halanola, Udal zerbitzuen berriemanez edota hezkuntza eta

osasun alorreko eskaintzariburuzko informazioa emanez.

Aniztasun horretan, Udalakkulturari, hizkuntzari eta gene-roari garrantzia berezia emannahi dio. Eta horretarako, aza-roaren 10ean hasi eta abendua-

Aurrera Gure Ametsa dan-tza taldearen eskutik, dan-tzazaleen topaketa.

[URNIETA, 2. ORRIALDEA]

EuskaldantzakUrnietan

Gorbeiakoirteera,bertanbehera

ren 11 bitarte, hitzordu ugariantolatuko dituzte. Besteakbeste, ipuin kontakizunak, an-tzerkia eta solasaldiak. Hitzor-du guztiak Saroben, Lekaioneta Ludotekan egingo dituzte.

[URNIETA, 2. ORRIALDEA]

Ostegun honetan,azaroak 10, ekitaldiakAndoainen eta Urnietan.

Elkarbizi taldeak, azken urtee-tan egin bezala, bilkura deitudu Oroimenaren egunean. In-darkeriaren biktima guztiakgogoratzeko ekitaldia iluntze-ko 19:30ean hasiko da Lopezde la Calle parkean.

ADIERAZPEN BATERATUALehenago, eguerdiko 12:00tanhasita, alderdi politikoek adie-razpen bateratuaren berriemango dute Udaletxean.

URNIETAN SAN JUAN PLAZANUrnietan arratsaldeko 19:00etanhasiko da bilkura, San Juan pla-zan. Bost minutuko elkarreta-ratzea egingo dutela iragarridute.

Lurdes Iriondo etaXabier Lete ardatz duenobra idatzi du BernardoAtxagak, eta Txalokantzerkira egokitu.

Bi kulturgile ezagunen bizito-kitik ehun metro eskasera da-goen Sarobe antzokian “Lu etaLe” antzezlanaren aurre estrei-naldia egingo dute datorrenazaroaren 16an, asteazkenare-

kin, iluntzeko 19:30ean hasita. Sarrerak dagoeneko salgai dau-de leihatilan. Azken sarrerakemanaldia hasi baino ordu erdilehenago jarriko dituzte salgai.

[URNIETA, 3. ORRIALDEA]

Eguraldiaren aurreikuspe-nak ez dira onak eta mendiirteera datorren urtekoudaberrira atzeratu dute.

[URNIETA, 3. ORRIALDEA]

Page 2: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

URNIETATIK DATOR NOTIZIA...2 2016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

Azaroaren 25ean elkarretaratzea deitu dute plazan, 18:30ean hasita.

Egitarau zabala egokitu du-te, honakoa:

AZAROAK 10, OSTEGUNAIpuin kontaketa17:30. Ludoteka.Maite Franko ipuin kontala-riak kultur-artekotasunariburuzko ipuinak eskainikoditu.

AZAROAK 20, IGANDEAAntzerkia19:30. Sarobe.Arizona antzezlana, generoindarkeria eta homofobiahizpide dituen antzezlana.Estatu mailako Max sari go-renak jaso ditu.

AZAROAK 23, ASTEAZKENADiaporama19:00. Lekaio.Lesbos-Atenas aldean ibilita-ko bi bolondresen esperien-tzia azalduko da.

AZAROAK 24, OSTEGUNAIpuin kontaketa17:30. Ludoteka.Ixabel Agirresarobek munduzabaleko ipuinen berriemango du Afrikako, IparPoloko, Japoniako edota Ar-meniako istorioen bitartez.

AZAROAK 25, OSTIRALAElkarretaratzea18:30. San Juan plaza.Genero indarkeriaren aurka-ko egunean elkarretaratzeadeitu dute.

AZAROAK 25, OSTIRALAZinema19:00. Sarobe.“La Patota” Argentinako fil-ma gizarte jardueretara begi-ra lanean dabilen abokatubaten istorioa da.

Abendura bitarte solasaldieta kultur jarduera gehiago.

Aniztasuna ardatz duen egitarau zabala

Tasak eta zergak, aldaketa nabarmenenakAurreko astean ez ohiko ba-tzarraldian 2017ari dagoz-kion ordenantza fiskal be-rriak onartu zituzten Urnie-tan. Aldaketa nabarmenenakhonakoak dira: • Etxeko ura: Ordainketaren

kuota finkoa 9,78 eurotatik

9 eurotara jaitsiko dute.Zehazki, jaitsiera %5,18-ekoa da, 0-30 metro kubi-ko bitarteko ur kontsumoadutenei.

• Sarobe: Helduen ikuskizu-nen prezioa 4 eurotik 5 eu-rora igoko da.

AURRERA GURE AMETSA DANTZA TALDEA

Dantzazaleen topaketa

UDAL ADIERAZPENA

Memoriaren egunaUdalaren adierazpena egun horreta-rako hiru alderdien babesarekin:

“Memoriaren Eguna” ospatzen dugugaur. Hori dela eta, Urnietako Udalakgonbita egiten die herritarrei iraganaez ahazteko, ezta gure gizarteak jasandituen ondorio lazgarriak ere, berezi-ki ez ahazteko biktima guztiak, berenmin eta nahigabearen injustizia aitor-tu behar dizkieguna. Elkartasuna, hur-biltasuna, egia, aitortza eta errepara-zioa zor diegun biktimak, hain zuzenere.

Aldi berean, Memoriarekiko hitzor-du horrekin askotarikoen arteko elka-rrizketa sustatu nahi da, inoiz ez,sekula gehiago berriro ere gertatubehar ez den iraganaren gainekohausnarketa kritikoa sustatu nahi da;eta horretarako, Euskadiren gaurko

egunerako eta etorkizunerako elkar-bizitza ezartzeko borondate eraiki-tzailea partekatu, beti ere ideien aniz-tasun, printzipio demokratiko eta gizaeskubideen defentsarekiko errespe-tuan oinarrituta.

Horregatik guztiagatik adierazi nahidugu: • Etorkizuneko bake eta bizikidetzak

eskatzen dute indarkeriaren bide-gabekeria aitortzea, egindako minaeta biktimen duintasuna onartzea,biktima guztiek merezi baitute egia,justizia eta erreparaziorako esku-bidea.

• “Sekula gehiago” ez dugula egin-go, ezta justifikatu ere, gure arte-ko indarkeria eta terrorismo adie-razpenik.

• Giza eskubideak urratzeko meha-

txu orok izango duela gure aurrezaurreko aurkakotasuna, eta Euska-dirako gaur eta etorkizunerako gureborondatearen oinarrian dagoelabide baketsu eta demokratikoetansakontzea, elkarbizitza libre etabakezkoa lortzeko formula eraiki-tzaile bakarra izanik.

AKORDIO PROPOSAMENA 1 Memoriaren Eguna ospatu, 2016ko

azaroaren 10ean, arratsaldeko19:00etan San Juan plazan 5 minu-tuko elkarretaratzea deituz eta udalordezkariak bertan izango direlarik.

2Aurrez eta behar bezala zabaldu elka-rretaratze horren iragarpena etaherriko gizarte eragileetako ordez-kari eta herritarrak parte hartzeragonbidatu.

Dantzari eta dantzazaleen topaketa egin zuten igande goi-zean, Aurrera Gure Ametsa Dantza Elkarteak antolatuta.Negu giroko eguraldia eginagatik, dantzarako umorerik ez

zen falta izan eta trikitilari, txaranga eta txistularien lagun-tzarekin dantza eta dantza aritu ziren. Hango eta hemen-go dantza taldeak batzeko aitzakia ederra izan zen.

Page 3: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

URNIETATIK DATOR NOTIZIA... 32016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

Aurreko larunbatean Ereñotzuko pilotalekuan antzeztu zuten.

Urnietako herritarrek osatu-tako antzezle talde zabalak,pasa zen larunbatean taulara-tu zuen "Gabon Txirrita" an-tzezlana. Larunbateko ema-naldia Hernaniko Ereñotzuauzoan izan zen. Txirrita ber-tsolaria mundura sortu zenauzo berean, hain zuzen ere.

PILOTALEKUA JENDEZ GAINEZKAArratsalde hotz eta euritsuaketxe barrurako hobea ziru-dien frontoi ireki batean an-tzezlan bat ikusteko baino.Hala ere, 19:30etan emanal-dia hasi zenerako jendez gai-nezka ageri zen pilotalekua;300 pertsona bertaratu zirenauzokide izandakoaren bizi-tzari errepasoa ematen dionobraz gozatzera. Eta gozatuederra hartu zuten! Bikain jo-an zen emanaldia eta ikuski-zun ederra eskaini zuten ak-tore, musikari eta dantzariurnietarrek.

Donostiako eta Urnietakoemanaldiaren ondotik, hiru-garrena izan zen Ereñotzu-koa, eta taldeari nabaritzenzaio ibilbideak eman dion es-perientzia, eta esan daitekeoraindainoko emanaldirikborobilena izan zela larunba-tekoa.

Emanaldiaren ondoren,bertako Ur-mia elkartean bil-du ziren taldekideak, afarigoxo baten bueltan gorpu-tzak berotzeko. Afalostean ezzen umorerik falta, ez eta ere,musika, bertso eta abestirik.

ABENDUAREN 2AN EMANALDIBERRIA ANDOAINENHurrengo emanaldia, ziurre-nik azkenekoa izango dena,datorren abenduaren 2an,ostiralarekin gaueko21:30ean Basteron. Sarreraksalgai: Ernaitza, Delgado,Stop liburudenda eta Urnie-tako Bikain.

Emanaldi borobila,Ereñotzukoa

Zanpatuz taldearen irteerabertan behera geratu da

Bernardo Atxagarenantzezlanak Xabier Leteeta Lourdes Iriondorenmundu-ikuspegi pertsona-la planteatzen du

Bernardo Atxagak idatzi du, Donostia 2016ko ekimenen baitan

Lourdes Iriondo eta Xabier Lete.

Datorren asteazkenean, azaro-ak 16, herriko bi kulturgile ar-datz dituen antzezlanaren au-rre estreinaldia egingo dute.

'LU eta LE' Bernardo AtxagakDonostia 2016 “Bakearen Itsa-sargia” programaren barruanenkarguz idatziriko antzezlanada, zeinean idazleak XabierLete eta Lourdes Iriondorenmundu-ikuspegi pertsonalaplanteatzen duen. Ados Teatrokonpainiak asteotan lana tau-laganera egokitu du eta aurreestreinaldia bi musikarien he-rrian bertan egingo dute. Saro-ben, euren bizitokitik oso ger-tu gainera.

GAIXOTASUNAEuskal kantagintza berrianerreferentzia nagusietakoakizan ziren Lurdes Iriondo etaXabier Lete. Lurdes Iriondo“Euskal Herriaren nobia” izen-datu zuen Gabriel Arestik. Xa-bier Lete musikagile eta poetaaparta izatera iritsi zen. Baina,aldi berean, biek ere heriotzare-

“LU eta LE”, Iriondo eta Leteardatz dituen antzezlana

kin lotura handia izan zuten bi-zitza osoan zehar: 1985. urteanLeteri tratamendu eta sendabi-derik ez zuen digestio aparatua-ri eragiten zion sindrome gene-tiko bat aurkitu zioten. Lurde-sek ere hemezortzi urtetatik,balbula aldatzeko hainbat ope-razio izatera behartu zuenbihotzeko gaitza zuen, estenosimitrala deritzona.

HERIOAREKIKO HARREMANAKonpainiaren sinopsiaren ara-bera, “umore kutsu sotilaz, biprotagonistak seduzitu nahianbaina eurak gogor eutsiko dio-ten herioarekiko harremanazmintzo dira. Baina egun bate-an herioak halabeharrez jasoegingo ditu”.

ANTZERKIA SAROBEN

AZAROAK 16, ASTEAZKENA19:30. Sarobe. 4 euro.Egilea: Bernardo Atxaga.Zuzendaritza: Garbi Losada.Musika: Juan Carlos Perez.Aktoreak: Ramon Agirre, JosebaApaolaza.Sarrerak salgai leihatilan eta ema-naldia hasi baino ordu erdi lehe-nago.

Fronte berri baten sarrerairagarrita dago asteburura-ko, eta bost orduko irteeradenez, Zanpatuz taldeak la-runbaterako iragarri zuenGorbeiarako irteera bertanbehera uztea erabaki du. Da-

torren urteko udaberrirakoutzi dute.

Azaroaren 27an BTT irtee-ra antolatu dute Leitzaranaldeko kanaletara. Hiru or-dukoa, 09:30ean irtengo di-ra San Juan plazatik.

Page 4: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

URNIETATIK DATOR NOTIZIA...4 2016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

Beldurraren etxea

Jardunaldiak Presentacionde Maria ikastetxean

Pausokaren alde

Adimen emozionala, ikastaroa gurasoentzat

Halloween ospakizunarekinbat eginez, Gaztelekuak Le-kaio umezurztegi bihurtuzuen. Aurtengoan hirugarrenaldiz antolatu dute UrnietakoBeldur Etxea eta “oso arra-kastatsua” izan dela azaldudute. Adin guztietako ehun-dik gora gazte gerturatu bai-tzen Lekaiora: “Lekaio Ume-zurztegi bihurtu eta partehartzaileen helburua bertansartu eta galdutako ume bataurkitu eta ateratzea zen, ho-

rretarako hezitzaile baten la-guntza zutelarik. Barruan,gainera, espero ez zituztenmamuak zituzten zain…”,adierazi dute. Guztiak ausar-tu ez ziren arren, gehiengoakbeldur “handia” pasa zutelaaitortu zuten. Hezitzaileekbalorazio positiboa egin dute,bai egunarena eta baita aurre-tik egindako lan-prozesuare-na. Izan ere, 15-16 urteko 11neska-mutilen talde batek an-tolatu du Beldurraren Etxea.

Umezurztegi beldurgarri bihurtu zuten Lekaio.

Haurdun egon edota 0-6 ur-te bitarteko seme-alabak di-tuztenei begira bi hitzorduantolatu dituzte. Jardunal-dian parte hartzeko beha-rrezkoa izango da ikastetxe-ko webgunean izena ematea.Informazio gehiago: urnieta.presentaciondema-ria.org

Telefonoa: 943 551 782.Jardunaldiak:Azaroak 12, larunbata. 10:00.Estimulazioa zer den eta zer-tarako den.Azaroak 26, larunbata. 10:00.Etxean haurrekin egin dai-tezkeen jolas/ariketak.

Igande honetan HernanikoAtsegindegi plazan dute hi-tzordua Zumba zaleek. El-

kartasunezko saioa izangoda, gainera, Pausokaren al-de. 10:00etan hasiko dira.

Emozio, pentsamendu etaportaeren interakzioaz jabe-tu ahal izateko, hiru hilabe-teko ikastaroa antolatu duSalesiar ikastetxeak: “Zuenseme-alabekin izango ditu-zuen harremanak hobeagoakizaten lagunduko dizue etahorrekin batera, gurasoen-tzat hain garrantzitsua den

seme-alaben zoriontasunalortzen”.

Lehen bi hitzorduak aza-roaren 14an eta 16an izangodira.

Datorren astean, beraz.

Ikastaroa:Astelehenero, 15:00-18:00.Asteazkenero, 18:00-21:00.

XOXOKA MOTOR KIROL KLUBA

Motorzaleen festa

Igande goiz osoan zehar motor hotsak entzun zitezkeenUrnietan. Erratzu poligonotik zetorren soinua, bertan ospa-tu baitzen lehenengo aldiz Xoxoka Motor Club-ak antola-tutako Slalom-a. Ikusmin handia piztu zuen, urnietarrez

gain, inguruko herrietatik jende ugari gerturatu baitzen ikus-tera. Behin epaileek probarako prest zeuden autoak iku-sita eta beroketak eginda, autoek bata bestearen atzetikikuskizun ederra eskaini zuten.

Page 5: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

ANDOAINDIK DATOR NOTIZIA... 52016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

MIKEL APAIZA GUNEA

Etorkizunean Mikel Goenaga apaizaren izena eramango duen Gu-nearen irekiera egin zuten Sorabillan, joan den larunbatean. Eki-menaren aldeko talde eragilearen izenean mintzatu zen Karmen

Rodrigez Ranz, eta gunean jarri den eserlekuaren inguruko azalpe-nak eman zituen: “Aulki hau ez da Mikelena, Mikelekin egotekobaizik”.

Mikel apaizarekin egotekoeserlekua Sorabillan

Senideak eta lagunak gunearen eta aulkiaren bistaratzearen ekitaldian.

Ekimenaren sustatzaileetakoak, aurreko larunbateko irekiera ekitaldian.

Euria goian eta behean egiten zueneguerdi aldera Sorabilla auzoan, bainaMikel Goenagaren senide eta lagun fran-kok ez zioten muzinik egin aldez aurre-tik jarritako hitzorduari. Sorabillakoelizako kanpai errepikak egin zuen eki-taldirako deialdia, eta txistularien doi-nupean, aulkia ipini duten gunera hur-biltzen joan ziren, Erretoretxearen etaelizaren artean dagoen zelai horretara.Auzoko Dani Herranz eta Maider Tapiadantzariek tradiziozko agurra dantza-tzeari ekin zioten ondoren.

Ana Carrere alkateak hitza hartu zuen:“Udaletxera heldu eta berehala pare batbilera eduki genituen Mikel Goenagare-kin. Nik orduan ezagutu nuen. Behar-tsuenen, etorkinen edota presoen aldelanean aritzen zen pertsona indartsuairuditu zitzaidan. Aitortu behar dut si-nestuna ez naizen arren, Mikelen joka-bideak eta jardunak zer pentsatua emanzidala; sinestarazi zidan Elizaren baitanposible dela ofizialtasunaz haratago jo-katzea, errealitatera itsatsita eta herrita-rrago jokatuz. Bera da horren frogarikargiena, eta baita Sorabillako Erretore-txean egiten den lana ere”.

Mintzaldia amaituta, Mikel ApaizaGunea adierazten duen plaka bistara-tzea egokitu zitzaion Carrereri. Segi-dan, Mikel Goenagaren senideak eta la-gunak guneko aulkira gerturatu ziren.Euri jasak ez zuen etenik, eta aterpe gi-sa jarritako haimaren azpian, KarmenRodriguez Ranzek hitz hartu zuen, eki-menaren aldeko taldearen izenean. Aul-kiak transmititu nahi duen sinbologia-ren inguruan zenbait gogoeta egin nahiizan zituen, Mikelen izanarekin lotuz:“Eserleku bat, atsedena hartzeko lekuada, hausnartzera jartzeko, hizketan pa-txadaz aritzeko lagunekin… Izan ere,Mikelengana joaten ginenean, Sorabi-llako zein Astigarragako erretore etxee-tara, sukaldeko mahai handiaren ingu-ruan jartzen ginen. Bakarka, edo talde-ka joaten ginen berarengana. Esatera-ko, gaur bezalako egunetan, azaroaren5ean betetzen baitzituen urteak. Gogozjoaten ginen harengana, errealitaterikgordinenarekin egunero bizi zen pertso-na batengandik informazioa jaso nahigenuelako. Berak, behartsuenen erreali-tatearen kronika egiten zigun, bai, bai-na aldi berean, galdera-ikurrak plantea-tzen zizkigun, ez zirenak batere eroso-ak.

Ez ziren batere errazak izaten berakproposatzen zizkigun bideak”.

TRABAZ BETERIKO BIDEEN URRATZAILEDenboraleak, N1ean trafiko istripuaketa auto ilarek markatutako goiza izanzen larunbatekoa, eta metafora etaumorea erabili zituen Rodriguezekerrealitate hori, Mikelen inguruko go-goetak egiten jarraitzeko: “Mikelek zir-kulazio etena eta euritea eragin digugaur, eta horixe zekarren Mikelekinkonpromisua hartzeak: bustitzea etatrabaz beteriko bidea egitea. Bere etxe-tik bustita irteten baitzinen. Andoainenbizi izan zen garai hartan Otieta bilgu-nean elkartzen ginen makina bat gizar-te eta kultur eragileek Mikel ezagutze-

ko aukera eduki genuen, eta badakigunola bustiarazten gintuen; horrexega-tik, guztiok eskertuta gaude berarekin.Eta zer esanik ez bere laguntza jaso zu-ten ikastetxe guzti guztiak”.

Azkenik, Rodriguezek eserlekuanesertzeko gonbitea luzatu zien ez baka-rrik ekitaldira bertaratu zirenei, baitaherritar guztiei ere: “Andoaindarrakmaiz etortzen gara Sorabillara pasea-tzera edo lasaitasun bila. Aurrerantzeanbadaukagu Mikelekin egoteko txokobat. Lasai egoteko, atseden hartzeko,ondokoarekin hizketan aritzeko, kon-tenplazioan egoteko… Txokoa ez dadi-la Mikelen txokoa izan, Mikelekin ego-teko txokoa baizik”.

Hizlarien txandari amaiera emateko,

Mikelen anai batek hartu zuen hitza:“Gaur bezalako egun batean, 1958koazaroaren 5ean jaio zen Mikel. 58 urtebeteko zituen gaur. Bere lau anai-arre-bak amarekin hementxe gaude gaur.Gaurko eguna hautatu izana opari batda berarentzat. Familiaren partetik, mi-la esker Andoaingo herriari eta zuei,bere lagunei”.

Ekitaldiaren ostean, San Martin eliza-ren atarian bildu zirenek Sorabillakoauzotarrek prestatutako salda beroaedan eta mokadua jateko aukera edukizuten; tertulian, Mikel oroitzen jarrai-tzeko beste modua izan zen, eurite za-karretik babesturik.

EKINTZAILE PORROKATUAREN OROIMEN AHAZTEZINAMikel Goenagaren lagunek osatutakotaldea eta Andoaingo Udala izan zirenekitaldiaren antolatzaileak. Ez baitaudehorren erraz ahazteko Goenaga bezala-ko pertsona bat. Ekintzaile porrokatuaizan zen bizi izan zen artean, gizartekobehartsuen alde eta injustizia guztienkontra, beti ere.

58 urte zituela hil zen aurtengo mar-txoan; Astigarragako apaiza zen or-duan, baina aurretik, makina bat urteAndoaingo Sorabilla auzoan egin zi-tuen. Arrasto ahaztezina utzi zuen An-doainen orduan, eta horrexegatik, sa-min sakona eragin zuen heriotzaren al-bisteak.

Heriotzaren berri eduki bezain pron-to taldea osatu zen Andoainen, bereoroitzapena bizirik mantentzeko as-moz, eta apirilaren 24an, omenaldi eki-taldia antolatu zuen Sorabillan bertan.

Hain zuzen, larunbatean inauguratu-tako Mikel Apaiza Gunea talde horrekbultzatu duen bigarren ekimena izanda, Andoaingo udal batzan proposatueta alderdi politikoek aho batez onartuzutena pasa den iraileko udal batzarral-dian.

“Gaur bezalako egun batean,1958ko azaroaren 5ean jaio zenMikel. 58 urte beteko zituen. Berelau anai arrebak amarekin hemen-txe gaude. Gaurko eguna hauta-tu izana opari bat da beraren-tzat”

Mikel Goenagaren senideak

Page 6: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

ANDOAINDIK DATOR NOTIZIA...6 2016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

“Axier bisitatu ahal iza-teko hamabost urte dara-mate bere senide eta lagu-nek asteburuoro bidaialuzeak, garestiak eta neka-garriak egiten. Tarteanbere bi urteko alaba”

“Bizitzaren herena” mugimendua, Andoaingo presoaren alde

Amagoia Mujika eta Ainhoa Elizondo herri ekimeneko solaskideak.

Hasteko eta behin, azalduko alzenigukete zein den Axier Oiar-tzabal presoaren egoera?Estatu frantseseko hainbat es-petxe ezagutu ondoren, batzukbiziki baldintza gogorrekoak,gaur egun Saint Maurreko es-petxean dute Axier, Andoain-dik 600 km-tara, beste 5 eus-kal presoekin batera. 15 urtedaramate bere senide eta lagu-nek asteburuoro bidaia luzeak,garestiak eta nekagarriak egi-ten bera bisitatu ahal izateko.Tartean dugu bere bi urtekoalabatxoa, aita kartzelan beste-rik ezagutu ez duena, hilabete-ro ikastola galdu behar duenaostiralez, aitatxo ikusi ahal iza-teko bidaia egiteko.

Haren bizi baldintzak hobetzekoedota kaleratzearen azkartzeaneragiteko ekimena al da?45 urte beteko ditu azaroanAxierrek, beraz bizitzaren he-rena giltzapeturik daramalaesan genezake. Nahikoa delauste dugu, eta euskal presorikgabeko Andoain bat irudika-tzen hasiak garen honetan,Axier etxean nahiko genuke.

Presoak familia izanda, harengerturatzea lorgarri iruditzen alzaizue?Familia, presoarenaz gain, bes-te kondena bat betetzen ari da,eta hori bidegabekeri izugarriada. Legeak dioena erreparatuzbakarrik, aspaldian behar lu-kete euskal presoek EuskalHerrian, etxetik gertu. Erabakipolitiko bat da, ez besterik.Beraz lorgarria ez ezik, pre-miazkoa iruditzen zaigu.

Jardueren artean, ikus-entzu-nezkoa prestatzen ari zaretelaikus daiteke. Aurrerapen batemateko moduan al zaudete?Zer da dokumentalean agertunahi duzuena?

Axier Oiartzabal presoarenaldeko ekimen sorta

Hamaseigarren urteurreneko ekitaldiak Andoainen

Gazte Lokalaren urteurrena

Dokumentala, ahots ezberdi-nen sentipenen puzzle bat da.Barru-barruko sentipenak, ba-rru-barruan gordeta egon dire-nak eta barru-barrutik ateradirenak, zenbait kasutan mal-ko eta emozioz beteak. Osohunkigarria izan da bere gura-soen testigantza adibidez, AitaLarramendi ikastolako lagu-nen hitzek bere haurtzaroragaramatzate, Sorabillako bizi-lagunen kontuek bere gaztaroaaipatzen dute..., eta zinez sa-murtasunez beteak, bere alabatxikiaren hitzak izango dira...ikustekoa!

Senideak eta lagunak sustatzai-le lanetan zabiltzate, baina eki-men plurala dela aitortu duzue.Auzolanean aritu gara lanean,ekimen ezberdinak aurreraateratzeko asmoz. Eta bai, ha-

siera hasieratik saiatu garapentsakera ezberdineko jendeaelkartzen eta alde horretatikekimen plural bat aurkezten.

Abenduan, azaroko ekitaldiakamaituta, gai honekiko zein ego-eratan egon nahiko zenukete?Aurreko galderan erantzun be-zala, guk Axier, Ttintto, Iñakieta Ainhoa etxean nahi ditugu.Badakigu aldapa gogorra etaluzea izango dela, baina eki-men hauekin gaia plazara ate-ra nahi dugu, egoera latz ho-nen berri eman Andoaingo he-rritarrei eta egoera beltz honikolore pixka bat jarri. Herrita-rrok emandako bultzadak eka-rriko baititu bere emaitzak.

EKIMENAK AZAROANGiza-katea

18:00 Goikoplaza-Zumea plaza.Azaroak 19, larunbata.

Mahai-inguruaEspetxealdi luzeen eraginaz.19:00 Bastero.Azaroak 23, asteartea.

Ikus-entzunezkoaSenide eta lagunen lekukotzak, pre-soaren urtebetetze egunean.19:00 Bastero.Azaroak 29, asteartea.

Ongietorria bosgarren edukiontziari

Matrikulazioa zabalik Galardi haur eskolan

ezarri nahi digute solik 3km-etara. Horretaz gain, hemennabarmen diren iparraldekohaizeak dioxina eta furanogehienak Andoainera ekarri-ko lituzkete zuzenki.

Beraz, bakoitzak sortzenditugun hondakinak bereiz-teko ohiturak gure osasunababestuko du, eta hondakin-kudeaketaren konponbideanparte hartuko dugu. Merezidu esfortzu txiki bat egiteakarrakasta horiek lortzearren.Organikoa da arazo gehiensortarazten dituena, bestehondakinekin nahasten de-nean zaborra ezin baita tra-tatu.

Herrritar guztiak anima-tzen ditugu bosgarren edu-kiontzian materia organikoabanatzera. Eta halaber bestehondakinen bereizte proze-suan gogotsu jarraitzera, gai-nerako edukiontziak beharden bezela erabiliz, inguru-menarekin errespetuz joka-tuz eta guztion osasunarekinarduratsu izanez.

Positiboki baloratzen duguduela gutxi Udalak hartuta-ko neurri fiskalen albistea,zeinetan hobariak emangodiren bosgarren edukiontziaerabiltzen dutenei (%10),auzokonposta egiten dutenei(%15) eta autokonposta egi-ten dutenei (%20). Leheniketa behin, jasotako organiko-aren kalitatea ebaluatua izanbeharko da neurri horiekhartzeko, inpropio kantita-tea %5-a baino gutxiagokoaizan beharko da. Beraz, be-rebiziko garrantzia izangodu bosgarren edukiontziabehar dan bezela erabiltze-ak.

Azkenik, andoaindar guz-tioi familia argazki bat atera-tzeko gonbidapena luzatzendizuegu, herritarrak bosga-rren edukiontzia erabiltzeraanimatzeko eta gaikako bil-ketan sakontzeko. Argazkiaazaroak 12an aterako daeguerdiko 12:00etan udale-txe aurreko eskileratan.

PostontziaIpar Haizea

Egun hauetan Andoainen bos-garren edukiontzia ezartzenari da. Alderdi guztiek udal-batzarrean onartu zuten hon-dakinen bilketa sistema berrihoni ongi etorria ematen dio-gu eta deialdi bat egiten dugubere erabilera sustatzeko.Andoaingo biztanle guztiaksistema hau bere osotasuneanhartzera animatzen ditugu,aukera ezin hobea baita hon-dakin nahasien zabortegiak ezlaguntzeko. Bereizi gabeko za-bor hori ezin liteke birziklatueta Andoainetik gertu proiek-tatutako erraustegiaren erre-gai nagusia izango litzateke.

Hondakin nahasiak kon-ponbide zaileko arazoak di-ra; zabortegietan metanoa-ren isurketa dakartzate etabaita fluxu arinen existen-tzia, lurra eta ibaiak kutsa-tzen dituztenak. Bestalde za-borra errausten denean, bir-ziklatuak eta berrerabiliakizan zitezkeen baliabideakerretzen dira, ingurumenkaltea sortuz eta energia au-rrezpen handia galduz. Za-borra ez da desagertzenerrauste prozesuarekin, erre-tako % 30-a errauts eta zepatoxikoetan bilakatzen dira,zabortegi bereziak behar di-tuztenak.

Ikerketa desberdinek etabereziki ikerketa berriak(Instituto de Salud Carlos IIIde Madrid, 2014) baiezta-tzen dute erraustegi batetikgertu bizitzea osasunaren-tzat kaltegarria dela, eta an-doaindarroi erraustegi bat

2017ko urtarriletik maiatze-ra bitartean hasteko; 0-1 eta1-2 urtekoak matrikulatzekoepea zabalik izango da aza-roaren 28tik abenduaren 9rabitarte.Matrikulazioa:• Bastero. • 943 303 540.

• Ordutegia: 10:00- 13:00,16:30-19:30.

Ate irekiera:• Haur Eskola ikusteko egu-

nak: azaroak 21 eta 28.• 16:30-17:30.• Extremadura kalea 6.• 943 300 655.

Andoaingo Gazte Lokalak ur-teurrena bi ekitaldiren bitartezospatuko du. Azaroaren 19ra-ko Txuri Urdiñera irteera an-tolatu dute. Hilaren 17ra arteeman daiteke izena. Azaroaren20an, berriz, merienda egingodute Gazte Lokalean bertan.

Page 7: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

ANDOAINDIK DATOR NOTIZIA... 72016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

ELKARRIZKETA

Malen Otxoa andoaindar gazteak bi hilabete igaro ditu Ayacuchohiriko (Peru) auzo txiro batean, haurrei sexologiako ikasketak es-kainiz.

Sorterrian eta bizimodu arruntean nekez ikasten diren ikasgaiezbeteta itzuli da etxera, eta horietako batzuk kontatu dizkio Aiurriastekariari.

Malen Otxoaren egonaldiaPeru aldean

Euskal Herritik bi lagun abiatu ziren Peru aldeko egonaldira, EHUtik.

Malen Otxoa andoaindar gaztea.

Zer dela eta joan ziren Perura?Malen Otxoa: EHUn erizaintzako ikaske-tetan sexua, generoa eta garapena dei-turiko ikasgaia dugu. Medicus Mundi-ren bitartez, Perun klaseak emateko bihilabeteko egonaldia eskaini ziguten etaizena eman nuen. Kurrikuluma betenuen, motibazio pertsonalak erantsiz.Ezustean, hautatuetako bat izan nin-tzen. Azkenean, bi erizain joan ginenAyacuchora; hiri handia da, eta hirigu-netik kanpo dagoen eskola batera bidaligintuzten.

Hemen ikasle eta han irakasle…M.O.: Bai, egia esanda, egitasmoak bel-dur pixka bat ematen zigun guri, arra-zoi asko zirela medio. Errespetua eragi-ten zidalako ni ezer irakastera joan be-harrak. Bestetik, jakina da Hego Ameri-kako parte handi batean, generoarenikuspegitik nahiko kaskarra dela ema-kumearen egoera. Behin hara joanda,horixe kontrastatu ahal izan genuen.Sexologia aztergai tabua da; horretazhizketan jartzen bazara jarrera sexistakxaxatzen ari zarela iruditzen zaie. Etaberaz, zenbat eta informazio gehiagoeman, orduan eta okerragoa dela. Ezbada aipatzen, ez da existitzen; hori damentalitatea.

Segurtasun falta izan zen kontrastatuahal izan genuen hirugarren arrazoia, bel-dur pixka bat eragiten ziguna. Badakizu,bi emakume gazte, kanpotarrak etazuriak… Behin, esate baterako, taxi bate-an sartu, eta gidariak okerreko bidea har-tu zuen. Kale estu eta ilun batetik sartunahi izan gintuen. Ordurako bidea ikasi-ta geneukan, eta geure urduritasunean,atzeko atea ireki eta salto egiteko prestgeundela esan genion behin eta berriro.Azkenean, bide zuzena hartu zuen.

Errezeloak alde batera utzi, eta harajoatea erabaki genuen, eta eskerrak ani-matu ginen! Oso-oso baliagarria izanzaigu.

Zer irakasten saiatu zinen ikas geletan?M.O. Sei eta hamabi urte bitarteko hau-rrei tailerrak ematea egokitu zitzaidan.Ez nintzen batere eroso sentitu hasie-ran, “señorita“ deitzen baitzidaten, etabatez ere, azal zurikoa izateagatik de-netik jakin behar nuela uste zutelako.Sexologia zen gaia, baina azkenean de-netik jorratu behar izan nuen: autono-mia pertsonala eta autoestima, biolen-

tziaren prebentzioa… Geografiaz erearitu behar izan nuen. Izan ere, gertu-gertuko errealitatea besterik ez duteezagutzen. Horrenbestez, mapa bathartu, eta mundua eta bere kontinente-ak deskubritzen lagundu nien ikasleei.Izan ere, gutako bakoitza non gaudenkokatzen jakin behar dugu, gureaz gainbadirela beste lurralde, mundu eta kul-turak, bizimoduak… Ideia hori ez ba-duzu barneratzen, zurean ixten zara,eta beste aukerarik ez dagoela iruditzenzaizu. Hango sistema bera da itxikeriahori sustatzen duena, herritarrek pen-tsa dezaten Perutik kanpo ez dagoelabeste mundurik, beste bizimodurik.Esatera baterako, hango elikagai askoketiketetan Perun eginak direla jartzendute, nahiz eta ekoizlea multinazionalbat izan.

Haientzat normaltasunez bizitzen direngauza asko auzitan jartzea egokitu zitzai-zun beraz.M.O.: Bai, eta ezintasuna sentitu nuenmaiz. Oso oinarrizko esplikazioakeman behar izan nizkielako. Haietakoaskorentzat normalena da aita ez eza-gutzea. Tratu txarren inguruko bideo-ren bat jarri nien behin biolentzia egoe-rak detektatzeko asmoz, eta bat bainogehiago berehala hasi zitzaidan esanezaitak ama bizkarra belztuta uzten zuelaegunero, eta galdetuz ea hori okerrekojokabidea ote zen... Ezezagunengandikezer susmagarririk ez hartzeko mezuazabaltzen nien, baina ondorengo egune-tan etortzen zitzaizkidan esanez ez da-kit nortzuk super ahalmenak edukitze-ko bitaminak pintxatu zizkietela parke-an.

Inpotentzia aipatu duzu…M.O.: Bai, argi dago hemengo mentali-tatearekin joanda hango mila egoera jarditzakezula auzitan, eta jokabide zuze-nari buruzko irizpideak ematen saiatuzaitezkeela. Baina gero errealitateare-kin egiten duzu topo, aldarrikatzen arizarena babesteko euskarri legalik ezduzula.

Nolanahi ere, nik atera dudan ondo-rioa argia da: txirotasuna nagusi denegoeratan, jakina, ezinbestekoak dirapolitika eta egitura mailako aldaketahandiak. Baina jai dugu horien zain ge-ratzen bagara. Horrexegatik, garrantziaitzela dauka hezkuntza lantzeak, behe-beheko mailatik. Gaztetxo baten etorki-zun beltzean eragin nahi baduzu, hortik

jo behar duzu. Buruan kortozirkuituaeragin behar diozu, gaitasun kritikoagara dezan bere errealitatea auzitan jar-tzeko. Hori bi hilabeteetan ezinezkoada lortzea, gu joan ginen bezala. Luza-roko egitasmoa behar du izan.

Hego Amerikatik datorkigun reggaetoi esti-loa kritikatu izan da sarri... Zu musika-ria zaren aldetik, gai hori jorratuko zenuen,ezta?M.O.: Oso gizarteratua dago genero ho-ri, hemen baino gehiago. Izugarriak di-ra letra batzuek, batzuetan gordinki etabestetan modu sotilagoan sartzen dizki-guten mezuak, “Yo no soy nada sin ti”,“te voy a dar duro, aunque tú no quie-ras” eta antzekoak. Doinu kutsakorre-kin aurkezten dizkigute, eta maiz ez ga-ra konturatzen zer ari garen abesten etaze motatako ideiak barneratzen...

Bada, lehiaketatxoa antolatu genuenikasleekin: doinuak errespetatuz letrakaldatzea proposatu genien. Baina ez da-kit zenbaiteraino lortu genuen nahi ge-nuena.

Zer ikasi duzu hango egonalditik?M.O.: Nahiko ezkor itzuli nintzen etxe-ra, hango egoera penagarrian pentsa-tuz, pertsonalki apenas egin nuela ekar-penik… Baina egunak aurrera egin aha-la, jaso ditudan irakaspenak nigan na-gusitzen joan dira. Hasteko, badauka-gula zer ikasia ekonomikoki txiroak di-ren leku horietako biztanleengandik;materialista hutsak garela eta askoz eregutxiago edukita ere, zoriontsuak izangaitezkeela. Alde horretatik, mendebal-deko biztanleei ondo etorriko litzaigukehaiekin bizitzea bolada batean, ea geu-re egoa apaltzen den.

Maila pertsonalagoan, Peruko egonal-diak gazteleraz hobeto mintza nadin la-gundu dit, eta batez ere, komunikazioa-ren garrantziaz ohartarazi dit. Alegia,mentalki ondo antolatzen baduzu zeradierazi nahi duzun, gaitasun komuni-katiboan ere asko edukiko duzula ira-bazia.

“Sexologia aztergai tabua da;horretaz hizketan jartzen bazarajarrera sexistak xaxatzen ari zare-la iruditzen zaie”

Page 8: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

PUBLI ERREPORTAJEA...8 2016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN

Etxean ikasten dira bizitzako hainbat arau, jokabide eta ohitura,eta etxetik jasotzen da hizkuntza ere. Batzuek euskara izan dute le-hen hizkuntza, etxekoa; beste batzuek, berriz, etxetik kanpo ikasi

dute euskara. Etxetik kalera eraman du zenbaitek euskara; kaletiketxera beste hainbatek. Etxeak eta kaleak euskaradunez bete ditu-gu, baina gure artean gaztelaniaz ari gara maiz.

Euskararen aldeko ekimenakBeterri-Buruntzan

Euskararen Nazioarteko Egu -na ospatzen da abenduaren3an, eta Buruntzaldeko herrie-tan ere ospakizun ugari antola-tu izan da egun horren buel-tan. Aurten, ordea, ekimendesberdin batek hartu ditu Bu-runtzaldeko kaleak eta etxeak.

ANDOAINEN EUSKARARENALDE INDARRAK BATUZDagoeneko ekimen berezia os-patu duena, berriz, Andoainda. Herrian euskararen ezagu-tzak gora egin badu ere, erabi-leran ez da nabari igoera hori,eta horregatik, AndoaINDA-RRA euskaraz eguna antolatuzuten irailaren 24an.

Herri euskalduna dela era-kusteko, denen indarrak batueta herriko kaleak euskararekinbustitzea izan zuten helburu.

LASARTEORIARRAK, IRTEN ARMAIRUTIK!Ekimen berezia prestatu dute

aurten Lasarte-Orian. OhikoEuskararen Maratoia, 40 orduzeuskaraz aritzekoa, 40 eguneta-ra luzatu dute, Irten Armairutikekimenarekin.

Maratoia urriaren 22tik23rako asteburuan egin zuten,eta urriaren 24an hasi etaabenduaren 3ra arte, astez asteehundaka lasarteoriar ari dira

armairutik atera, eta euskarazbizitzen. Belarriprest edo Aho-bizi izan, 40 egunean euskarada nagusi, Lasarte-Orian.

EUSKARARI EUTSI ASTEBETEZ, HERNANINHernanin, Eutsi Euskarari eki-mena jarri da martxan. Urria-ren 15etik azaroaren 26ra bi-tarteko sei aste horietan, ehun-daka dira astebete aukeratueta euskara hutsez bizitzekoerronkari aurre egiten ari dire-nak.

Horietako bat da Agustí Se-rres Rodriguez, Hernanin biziden kataluniarra. Bereziki, ala-bekin euskaraz egin nahi zue-lako hasi zen euskara ikasten,eta dagoeneko, kalean ere eus-karaz egiten du. Indar probafamiliara eraman nahi duorain. Etxeko hizkuntza, oso-tasunean, euskara izatea dabere buruari jarri dion erron-ka.

Azken bi aste hauetan partehartzera animatzen denak ba-dauka aukera, izena emateko:AEKn, Doberan, edo euskara-ariduhernanin@g mail.com hel-bidean.

ASTIGARRAGAN, ‘100 DA 100,200 ORDUZ EUSKARAZ’Antzeko ekimena jarri dutemar txan Astigarragan ere, etaparte hartzera animatu deneta-ko bat da Jorge Rodríguez Gó-mez. Alabekin euskara hutse-an bizitzea lortu duela aitor-tzen du, eta ‘100 da 100, 200orduz euskaraz’ ekimeneanparte hartuta, kalean ere eus-kara hutsean bizitzea lortunahi du orain.

Ekimenari hasiera emateko,TELP tailerra egingo dute egi-tasmoan izena eman dutenek,euskaraz bizitzeko estrategiaklantzeko, eta argazki erraldoibatekin emango diete hasiera200 orduei.

Page 9: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

PUBLI ERREPORTAJEA... 92016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN

‘EUTSI EUSKARARI’ AGUSTÍ SERRES RODRÍGUEZ

Kataluniatik Euskal Herrira etorri zenAgustí Serres Rodríguez, duela 12 baturte, eta azken zortziak Hernanin eginditu. Alaba jaiotzean erabaki zueneuskaraz ikastea. «Bera izan da nireirakaslea!», dio.

Etxekoen laguntza ezinbestekoaizan da Agustírentzat, euskara ikaste-ko. Orain, bera da etxetik kalera eus-kara ahoan daramana.

Noiz hasi zinen euskara ikasten?Alaba zaharrena jaio zenean hasi nin-tzen pentsatzen, hemen geratzea era-bakiz gero, euskaraz ikasi behar nue-la. Horrela, orain 8 bat urte hasi nin-tzen ikasten.

Nolakoa izan da ikasketa prozesua?Hasieran AEKn egin nituen bi urte.Gero, hiruzpalau urtez utzi egin nuen,eta aurrerago, beste urtebetez aritunintzen. AEKn pila bat ikasi nuen.Oso ondo irakasten dute.

Etxean praktikatzen duzu?Alabarekin, egunero. Bera izan da ni-re irakaslea! Etxeko laguntzarik gabeezin duzu ikasi. AEKn bakarrik egitenbaduzu euskaraz, eta gero erabiltzenez baduzu, ezinezkoa da.

Beraz, etxean hizkuntza ohitura berriakhartu dituzue?

Geroz eta gehiago hitz egiten dugueuskaraz. Umeen aurrean, beti. Alabatxikienari, ordea, katalanez ere egitendiot. Katalana, gaztelania eta, batezere, euskara erabiltzen ditugu. Bikote-arekin gaztelaniaz egiten dut. Alabazaharrenarekin euskaraz egiten dut,garrantzitsua iruditzen zitzaidalakoberarekin euskaraz hastea. Baina es-katzen badit, katalanez ere egingodiot.

Etorkizunean hirurok katalanez egi-tea ere asko gustatuko litzaidake.

Etxeko ohiturak atera al dituzu kalera?Ala zailagoa da kalean euskaraz egitea?Batzuek berehala aldatzen dute hiz-kuntza, ikusten dutenean ez dakizulaoso ondo. Baina, orokorrean, manten-tzen dute, merkatalguneetan, kale-an...

Baina erdaraz egiten badidate ere,berdin zait; euskaraz jarraitzen dutnik, gustatzen zaidalako.

Zein da hori lortzeko sekretua?Niretzako erraza da. Ni lotsagabeanaiz! Ez dago sekreturik. Kontua dalotsa etxean uztea, eta gauzak errepi-katzea.

Azkenean, nahi gabe ateratzen diragauzak ondo, edozein hizkuntzarekinbezala. Orain, familia osoak euskararieusteko erronkan hartuko dugu parte,eskolarekin.

Seguru lortuko dugula!

‘200 ORDUZ EUSKARAZ’ JORGE GÓMEZ RODRÍGUEZ

Jorge Gómez Rodríguez familia erdal-dunetik dator. Donostian bizi zela,orain 14 bat urte, hasi zen euskaraikasten, «alabekin euskaraz bizitze-ko». Azken 10 urteetan, Astigarraganere euskaraz bizi daitekeela ikusi du.Familiak lagundu dio Jorge GómezRodríguezi euskara ikas ten, eta orain,etxean lor tu tako txip aldaketa kaleraera matea du helburu, ‘100 da 100,200 orduz euskaraz’ ekimenarekin.

Familia erdaldunekoa izanik, nola ika-si duzu euskaraz?Donostian bizi nintzela, orain 14 baturte, euskaltegi batean hasi nintzen,zerotik ikasten. Lau urte egin nituen.Gero, tarte batean utzi egin nuen, etaAstigarragara bizitzera etortzean,orain 11 urte edo, AEKn hasi nintzen.Alabak jaio ziren, eta asmoa zen ala-bekin euskaraz bizitzea. Horrek bul-tzatu ninduen.

Orduan, etxean euskaraz egiten duzueorain?Alabekin bai. Nire lorpen handienaizan da, alabekin dena euskaraz egi-tea. Bikotea ere euskalduna da, etahorrela hasi nintzen ikasten. Berare-kin eta bere familiarekin harremanakizateko, euskaraz ikasteko beharrasentitu nuen. Hasieran, bere familiaklagundu zidan.

Etxetik kalera ere, eraman al duzu eus-kara?Nire ustez, hemen, Astigarragan, kale-an, erraza da euskaraz egitea. Euskal-tegian serio hartuta ere, ez da nahi-koa. Behar duzuna da, zure burua as-katu, txipa aldatu. Horrela erabakinuen euskaldunekin euskaraz egingonuela. Nik egiten badiet, haiek ereeuskaraz egingo didate, pentsatunuen. Zaila izan zen salto hori egitea.Oraindik gauza asko gaizki esaten di-tut, hanka sartzen dut... Baina horrekere laguntzen dit, nire burua zuzen-tzen ikasteko. Gainera, egun, telebis-ta, irratia egunkaria... dauzkagu eus-karaz. Benetan ikasi nahi baduzu,erraza da.

Ikasten jarraitzen duzu, hortaz?Euskara hutsean bizi nahi dut; beraz,oraindik ez dut lortu nahi dudana.Maila polita daukat, baina dena eus-karaz egiten jarraitzeko, ikasten ja-rraitu behar dut. Alabek ere gehiagodakite!

‘100 da 100, 200’ ekimenean hartukoduzu parte. Zergatik?Euskaldunekin euskaraz egiten dut.Baina lehengo harremanak, erdarazsortutakoak, aldatu nahi ditut, eta au-rrerantzean, euskaraz egin. Uste dutherrian giro polita sortuko dela, etaumeek ere euskaraz entzuten bagai-tuzte, zerbait aldatuko da.

«Erdaraz egiten badidate ere,berdin zait;

euskaraz jarraitzen dut»

«Nire lorpen handiena izan da alabekin

dena euskaraz egitea»

Page 10: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

ESKUALDETIK DATOR NOTIZIA...10 2016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

SUDOKU 5 x 5

ERANTZUNAKHIEROGLIFIKOA

HITZ-GEZIDUNAKKimikan

adituJaponiarren

jantzi

* IZENA

Koldartu

HerriarenalternatibaEzagutzen

dute

Pagolako

Egongolitzateke

Hala bedi

Hitz neurtuz-ko kontakizun

Kokotsarenazpi

Ehun biderhamar

Bolondresa

Oso, txit,erabat

* DEITURA

Egokitzenzaio

Marfil

Idorte,lehorte

Haur hizke-ran, haurEuropar

Batasuna

Ala

Bokala

Nitrogenoa

Belarmota

Musu

Edari al-koholduna

(Zah.)Zakur

Behorraarreske

Garuntxoa

9 3 7 8 6

1 2

2 6

5 7 4 1

6 3

3 9 1 7

4 3

4 9

6 8 7 9 5

9 x9-ko laukianhutsik daudengelaxkak betebehar dituzu 1etik9ra bitartekozenbakiak idatzizeta kontuan izanikzenbaki bakar batere ez dela bi aldizazaltzen errenkadaeta zutabe berean,ezta dagokion 3 x 3-ko laukianere.

Ezker eskuin eta goitik behera,zenbaki bakoitzean hitz bera

aterako zaizu

1 2 3 4 5

1. Tente, zut. 2. Izana. 3. Etorkizuna asmatzeko karta joko. 4. Norabait. 5. Katu ar

12345

Zer egiten ari dira?

KK

B

KI

MO

NO

MI

KE

L

OI

LO

TU

HP

KA

SN

BA

LA

DA

PO

T

LE

GA

RR

ET

A

DA

GO

KI

OO

R

BO

LI

NI

NI

SI

KA

TE

ED

O

ZE

RE

BE

LO

A

ZUTIKUKANATAROTINORAKATAR

934725816576148932281396574865972341147683259392514768729451683453869127618237495

Paell

a er

rald

oi b

at

Hernanik aldarrikatu duFELIPE IZAGIRRE • URNIETA

OROIMENA, JUSTIZIA ETA ERREPARAZIOAEguna oso euritsua eta hotza esnatuda. Naturaren kontuak. Eguna moztuzdoa, negurantz eta naturak, euria beha-rrean, gustura hartu ditu euri zaparra-dak. Hernaniko hilerria mendiz ingura-turik, guztien gainetik Adarrra, duela lau-rogei urte, kolpe militarraren ondoriozfusilatu eta desagertuak omentzekoprest dago. Jendea karpara hurbilduzdoa. Oroimen sentimenduak nabari etasentitzen dira. Familiartekoen arteanbada pertsona heldurik, normala lau-rogei urte iragan baitira. Eta , nola ez,aurpegian nabaritzen zaie barne sen-timenduz gainezka dutela. Euria gogo-tik ari du. Isiltasuna da nagusi, eta sen-timenduak dira protagonista.

Ohiko ongi etorriak egin ondoren, agin-tariek dute hitza. Gipuzkoako ForuAldundiko Giza Eskubideen buru Mari-bel Vaquero izan da lehena. Oroimena,justizia eta erreparazioa aipatu ditu, oroi-menik ez duen herriak ezin baitu luza-ro iraun. Eta, noski, Hernaniko hilerrianemandako fusilaketak gogorarazi ditu,oraindik bizirik dauden familiartekoeielkartasuna adieraziz. Oroimenak, jus-tiziak eta erreparazioak, bestalde, ber-mea izan behar du horrelakorik berrirogerta ez dadin. Ildo beretik, eta jarraian,Hernaniko alkateak idatzi interesgarriairakurri zuen gertatutakoaren berri emaneta testuinguru egokian kokatuz. Her-naniko hilerrira Donostiako Ondarretapresondegitik hainbat eta hainbat aber-tzale eta gudari eraman zituzten fusi-latzera. Niri bihotza ukitu zidana, Aris-tegi familiako seme batek irakurri zue-na izan zen. Negar malko ugari isura-razi zituena, bide batez. Laurogei urtepasa dira, eta aita topa ezinik. Ama hirusemerekin geratu omen zen; txikienakhiru hilabete zituelarik. Adibide gogo-rra benetan! Halere, sendo eta irmo iku-si nuen gizona. Ekitaldiak musika, poe-sia eta bertsoak ere izan zituen, senti-mendu nobleak sorrarazteko egokiak.

ETA JUSTIZIA?Oroimenak, ordea, justizia eta errepa-razioa ere eskatzen ditu. Izan ere, nirihorrelako ekitaldietan parte hartzen

dudanean beti zerbait falta denaren hala-ko sentsazioa sortzen zait: Alegia, biziizandako injustizia, tortura, kartzela etafusilaketek nolabaiteko justizia eskatzendutela. Badakigu, jakin, Argentinakokereila sortu zela hemengo gobernuaketa erakundeek ez zutelako onartzen.Gerra denboran eta ondorenean jasan-dako errepresioa salatzera Argentina-ra joan ginen, kereila hasi zutenak36koak baitziren. Argentinako kereilaksalaketa asko jaso ditu, baina, gaurdai-no, nahiz eta Servini epailea bera Eus-kal Herrira etorria den, ez du ondoriobaikorrik izan. Zenbait torturatzaile aur-kitu dira, hala nola, Martin Villa, Billy elNiño, Muñecas, etab.

Horrez gain, Udalak ere –ez denak–kereilatu dira hiri herrian gertatutako-ak salatzeko. Halaber, zenbait epailekere aitorpenak jaso dituzte Servini bera-ren aginduz. Baina, duela gutxi, Espai-niako Ministro Justiziak epaileei gela-razi die horrelako aitorpenik jaso ez deza-ten. Oraingo Gobernua kontutan har-tuta, ez da ikusten argibiderik. Justiziministroa lehengo berbera da.

Baina tira, aurrera egin behar da etaHernani eta beste zenbait udalerri bado-az urratsak ematen, ez soilik oroime-nean, justizian ere bai.

Duela gutxi ospatu da Iruñean zen-bait udal ordezkariren bilera gaia azter-tu eta urrats bateratuak eman ahal iza-teko. Iruñeko Udalaz aparte, Gasteiz-koak ere egin du bide beretsua. Her-nanikoak, oroimen ekitaldi bikain horre-tatik aparte, ondo egingo luke hemen-go epaitegian eta Argentinakoan krimenhoriek denak salatuko balitu. Justiziamerezi baitute.

HERNANIKOA BESTE UDALERRIENTZAT EREDUUrnietarra izanik, gustatuko litzaidakehorrelako oroimen ekitaldi bat antola-tzea. Oroigarri bat eraiki urnietarrok gerradenboran fusilatutakoak ezagutu ditza-gun. Frankismo garaian tortura eta kar-tzela jasan zutenen izenak erantsiz. Urnie-tako herriak eskertuko luke. Lan bikai-na litzateke! Hernanin egindakoa heda-tuko al da inguruko udalerrietara? Zer-gatik ez?

Page 11: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

SENIOR MUTILAK, 5. jardunaldia:Ereintza 33-32 LeizaranUrnieta 35-29 Saieko6. jardunaldia, asteburuan:Ordizia-Urnieta. Igandea, 11:30.Leizaran-Egia. Larunbata, 17:30.

Sailkapena:1. Ordizia 102. Ereintza 84. Egia 66. Urnieta 67. Leizaran 5

SENIOR NESKAK, 5. jardunaldia:Leizaran 23-11 IbaizabalUrnieta 16-26 Berango6. jardunaldia, asteburuan:Errotaberri-Leizaran. Igandea, 11:00.Eibar-Urnieta. Larunbata, 17:00.

Sailkapena:1. Berango 102. Errotabarri 103. Egia 75. Leizaran 68. Urnieta 4

KIROL ALBISTEAK... 112016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

Erregional Preferente mailako taldeak Ubitarten jokatuko du

Euskaldunako lehen taldea. © Javier Zatarain

Ligako lehen zortzi jardunal-diak igaro ondoren, Euskaldunataldeak indartsu eusten dio le-hen postuari. Talde sendoa de-la erakusten ari da: 20 puntu,6 garaipen, 2 berdinketa eta 4gol soilik jaso ditu. Ez du, be-raz, oraindik partida bakar batere galdu. Egoera beretsuandago Añorga taldea, andoainda-rren atzetik bi puntura.

Eta egutegia ikusita, astebu-ru honetan bi taldeak elkarrenaurka arituko dira Donostiakoauzoan. Jardunaldiko eta ligahasierako partida garrantzi-tsuena izango da, beraz.

Andoaingo taldeak lidergo-tzari eutsi nahi dio. Garaipenalortuz gero, urrats sendoaemango luke.

Liga berean dago Urnieta,sailkapenaren erdialdean, mai-la txukuna emanez.

KIROL ALBISTEAK

Iker Hernandezen debuta

Ganbara saski taldea

Hernandez Real Unionen Realak utzita

jokatzen ari den Tena atezainarekin.

Urnietako jokalariak Athleti-ceko bigarren taldearekindebuta egin zuen aurreko as-teburuan, Irunen Real Unio-nen aurka jokatutako parti-dan. Irailean lepauztaian le-sioa izan eta gero, lehen mi-nutuak jokatzeko aukeraizan zuen. Bizkaitarrek 3-1galdu zuten. Azken 20 mi-nutuetan Cuco Ziganda en-trenatzaileak jokatzeko au-kera eman zion urnietarrari.

Olatz Odriozola, bikain

Olatz Odriozola Legazpiko proban.

Ziklo kros denboraldi be-rrian maila ona ematen da-rrai. Abadiñon urrian garaileizan eta gero, Legazpikoproban ere nagusi izan zen.Urriaren 31n, gainera, Euro-pako txapelketan parte hartuzuen, nazioartean ere aurre-aldean ibil daitekeela eraku-tsiz. Pont-Châteauko laster-ketan urnietarra hamalauga-rren sailkatu zen.

Urnietako pilotariak

Iban Barrutia eta Xabier Pavón.

URNIETA 22-4 ZUMAIAJubenil maila, binakakoa.Alain-Aitor bikotearen ga-raipen argia, finalaurrekoa-ren atarian jarri dituena.Hori bai, horretarako aste-buru honetako partida ira-bazi beharko dute Gaztele-ku taldearen aurka. Andoai-nen jokatuko da, eta irabaz-ten duena finalaurrekorasailkatuko da.

BESTE EMAITZAKURNIETA 31-40 GAZTELEKUPaleta motza, senior 2. maila.URNIETA 40- TXOST 30Paleta motza, senior 3. maila.

Senior maila:SenM 76-59 Alde ZaharraJubM 44-42 OiartzunBKL 57-38 KadM

Allurralde kiroldegian:Ganbara-HernaniKadete mailaLarunbata, 12. 09:00.

Euskaldunak lidergoarieutsi nahi dio

Senior mailako eskubaloia

Munduko txapelketara

8. JARDUNALDIA. Emaitzak:Euskalduna 2-2 SanpedrotarraMundarro 0-2 Urnieta9. JARDUNALDIA. Asteburuan:Añorga-EuskaldunaLarunbata, 12. 18:00.Urnieta-AllerruLarunbata, 12. 18:00.

SAILKAPENA. 8. jardunaldia:1. Euskalduna 202. Añorga 183. Allerru 164. Trintxerpe 145. Santo Tomas Lizeoa 136. Orioko 127. Urnieta 11

Emakumezkoen ErregionalaFUTBOLA. 7. jardunaldiaUrnieta 3-1 Santo Tomas Lizeoa8. jardunaldia, asteburuan:Intxaurdi-UrnietaIgandea, 13. 16:45.

Sailkapena:1. Touring 162. Intxaurdi 163. Urnieta 164. Ordizia 13

Andoaingo eta Urnietako nes-ken eta mutilen taldeak sailka-penaren erdialdean doaz, se-nior mailako bi ligatan.

Urnietako mutilena nabar-mentzekoa da, hirugarren ga-raipena jarraian lortu baitzu-ten. Dagoeneko Eibar hiruga-rren sailkatuaren puntu kopurubera du. Taldea kementsu da-go, igandean goizeko 11:30etanligako lider Ordiziari bisita egi-teko.

Papua Guinean 20 urte azpikomundu txapelketan parte har-tuko du Nahikari Garcia urnie-tarrak, Espainiako selekzioare-kin. Datorren igandean Cana-daren aurka debuta egingo du-te. Hainbat ediziotan sailkatuezinik ibili eta gero, espainia-rrak maila ona emateko asmoa-rekin doaz. Nahikari Garcia ezkerretik lehena, igande arratsaldean aireportuan.

URNIETA 25-21 TOLOSAGomazko paleta, binakakoaIbanek eta Pavonek jokatu-tako partida ona. Jonek etaXabierrek beste partidanezin izan zuten deus egin.

Page 12: EUSKARAREN TRANSMISIOA ESKUALDEAN Aniztasuna ...Oroimenaren eguneko ekitaldiak “Lu eta Le” antzezlana Saroben Motor festa Erratzu poligonoan Aterkia eskuan, dozenaka izan ziren

12 2010eko otsailaren 26a, 227 zenbakia2010eko ekainaren 23a, 242zenbakia 2009ko ekainaren 26a, 199 zenbakiaAZKENA 2016ko azaroaren 11, 500 zenbakia

Oharra: Biltzar argitaratzaileek ez dute beregain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien gaineko inolako erantzukizunik.

AgendaAZAROAREN 11TIK AURRERA • AGENDAN IRAGARTZEKO: [email protected]

ZORION AGURRAK

Zuzendaria:Jon Ander [email protected]:Xabier Lasa, JoxebaLizeaga, Izarne Olanoeta Jon Unanue.

Diseinua:Maddi Trutxuelo eta Jon Ander [email protected]:Fernanda [email protected]

Zorion agurrak, merkatu txikia:[email protected] Gordailua: SS-1078/04.ISSN: 1698-4870.Tirada: 4.000 ale.

Kudeatzailea,banaketa arduraduna:Garbiñe [email protected].: 943 300 732

Banatzaileak:Mikel Arregi(Andoain), GaraziUsandizaga (Urnieta).Inprimategia:Zeroa Multimedia. Huarte–Iruñea.

Laguntzaileak:

Aldizkari honek bi udalerri hauendirulaguntza jasotzen du:Ekoizlea: Eusko Jaurlaritza

Argitaratzailea: Egoitza Orokorra: Arantzibia plaza, 4/5-behea. 20140, Andoain Tel.: 943 300 732Faxa: 943 300 731 @: [email protected]: www.aiurri.eus

Aiurri eskuragarri: Etxez etxeko harpidetza-siste-ma. Andoainen urte osoko har-pidetza-saria 35 eurokoa da.Urnietan, 30 euro.Ale batzuk eskuragarri kioskoeta merkatalguneetan.

DATORREN AIURRI ASTEKARIA: AZAROAK 17, OSTEGUNA

ZinemaAndoain“La chica del tren”: Azaroak 12: 19:30, 22:00. Azaroak 13: 19:30.Azaroak 14: 19:30, 22:00“Peter y el dragon”, haurrentzat:Azaroak 12, 13. 17:00.Datorren asteburuan:“100 metros”.

SariketaAndoainMartin Ugalde Ipuin Lehiake-ta, sari banaketa ekitaldia.18:30. Ekitaldi aretoa.Azaroak 10, osteguna.

ErakusketaAndoain, Bastero“Esku azpi begi” Estanis Co-mella, Maite Mugerza etaDamaris Pan artista gazte-en eskutik.Irekiera ekitaldia:19:00. Erakusketa gela.Azaroak 11, ostirala.Urte amaiera arte.

MatrikulaAndoainGalardi haurreskolan izenaemateko aukera zabalik. In-formazio gehiago 4. orrial-dean.Ate irekierak:Azaroak 21, 28.

Odol emaileakUrnietaAnbulatorio zaharrean.18:30-19:30.Azaroak 11, ostirala.

AndoainAnbulatorioa.18:30-20:30.Abenduak 13, asteartea.

FarmaziakEskualdeaAndoain: Pajares. Urnieta: Gomez, Hernani. Gauez: Urrutia, Hernani.Azaroak 12, 13.

Santa ZeziliaAndoainSenperena musikaria.20:00. Ekitaldi aretoa.Azaroak 19, larunbata.Kontzertua. Txaranga, abes-batza, txistulari eta akorde-oi joleak.20:15. Santa Krutz ermitan.Azaroak 19, larunbata.Gaueko entziklopedia koxkorra.17:00. Auditorioa.Azaroak 20, igandea.“Begirada bi”, Iñaki Salvado-rrekin. 20:00. Doan.Azaroak 25, ostirala.Mirari Irurzun eta SusanaCencilloren ikuskizuna.20:00. 8 euro.Azaroak 26, larunbata.

AntzerkiaAndoain, Bastero“Solitudes” Kulunkaren es-kutik, hitzik gabeko maska-radun antzerkia.21:30. Auditorioa. 12 euro.Azaroak 18, ostirala. “Gabon Txirrita” ikuskizuna.Sarrerak salgai: Ernaitza,Delgado, Stop eta Urnieta-ko Bikain kafetegia.21:30. Auditorioa.Abenduak 2, ostirala.

UrnietaIpuin kontaketa: “Nire etxeazure etxea da”, Maite Franko. 17:30. Ludoteka.Azaroak 10, osteguna.“Lu eta Le” antzezlana,Lourdes Iriondo eta XabierLete protagonista direla. Ber-nardo Atxagak sortua JuanCarlos Perezen musikarekin.19:30. Sarobe. 4 euro.Azaroak 16, asteazkena.“Arizona”, Max sarietan sa-ritutakoa. Gaztelaniaz.19:30. Sarobe.Azaroak 20, igandea.

MusikaAndoain, GaztetxeaZiribulio Sound, Bad Sound SystemAzaroak 12, larunbata.Jotakie, Trini FoxAzaroak 19, larunbata.Estricalla, InoreneroniAzaroak 26, larunbata.

Izaro Etxe-berria Irure-t a g o i e n aabuztuaren26an jaio zen.Ongi etorria,etxekoak.

URNIETA

Osaba JoxeMarik e taA i m a r r e kazaroaren 6anbete dituzteurteak. Besar-kada bana.ANDOAIN

ZORIONAK ZORIONAK

Uxue IbañezDonosok 21urte azaroa-ren 10ean.Muxu handia!ANDOAIN

ZORIONAK

ZORIONAK MARI

Azaroaren 12an 50 urtebeteko dira, Fermin etaRoxa. Muxu bero batguztion partez! Txerto-ta eta Oroitzako familia.

ANDOAIN

Ondo pasa zure urtebe-tetze egunean, azaroaren12an. Zure Urnietakofamilia. Muxu handi bat!

50. URTEURRENA

Bost urte beteko dira lasterAiurrik, beste hogei hedabi-derekin batera TOKIKOM tokikomunikabideen bateragu-nea, sortu zuela, komunika-bide txikion panorama sen-dotzeko asmoz. Gainera, 25urte ere badira, Arrasatentoki komunikabideon etorki-zuna marrazteko ARKO Jar-dunaldiak egin zirela.

Bi urteurren horiek ospa-tzeko, TOKIKOM Jardunaldiakantolatu dituzte toki komu-nikabideek. Arrasaten elkar-tuko dira datorren astelehe-nean; edukietan, marketine-an zein teknologian daudenerronkei buruz jardungo du-te, komunikazioaren mun-duko punta-puntako profe-sional eta enpresen eskutik.

Gainera, tokian tokiko ko-

munikabideek euskararentransmisio katean betetzenduten papera ere aztertukodute, eta, lehen aldiz, TOKI-KOM Sariak ere banatuko di-tuzte, komunikabide txikio-tan urtean egindako porta-darik, edukirik eta ikus-en-tzunezkorik onenak sarituz.Toki komunikabideotan lanhandia egiten den arren, sa-rritan tokiko publikoak bai-no ez du ikusten, eta sarihauen helburua egindakolan bikain horiek publiko za-balari ezagutaraztea da.

Jardunaldiok datorren as-telehenean izango dira, aza-roaren 14an, Arrasateko Ga-raia Berrikuntza Gunean.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

tokikom.eus/jardunaldiak

Tokiko hedabideen erronkak aztergai

ZORION [email protected]: 619 163 537