Irriak norabide berean - argia.eus · tari israeldarra bezala jantzita, eskuan misila zuela ageri...

16

Transcript of Irriak norabide berean - argia.eus · tari israeldarra bezala jantzita, eskuan misila zuela ageri...

2

232. zenb. 2018ko ekaina

Irriak norabide bereankolpatzen duenean beti...

Zer da umorea? Galdera inuzentea dirudiena korapilatu daiteke nahi bezainbeste.Zergatik egiten dugu barre gauza batzuen inguruan eta besteez ez? Natural ate-

ratzen zaigu irria, ala zer eta noren gainean barre egin irakatsi egin digute?

Umoreak ia beti egiten baitu boterearen alde, goitik behera maiz. Nor den subjektuaeta nor objektua. Nork nori. Horra gakoetako bat. Generoa, arraza, identitatea, na-ziotasuna… umoreak ditu hierarkiak markatzen. Naziotasun-identitateari heldu dioguerreportajearen lehenbiziko partean. Uxoa Anduaga soziologoak azaldu digu euskal-dunok uste baino asimilatuago daukagula Estatuaren diskurtso hegemonikoa, eta ho-rren isla dela, hein batean, sinetsi izana gure buruez barre egitea biziki sanoa dela,aintzat hartu gabe umoreak norabide berean kolpatzen duela (ia) beti.

Auto-parodia zintzo eta konstruktiboa izango bada, izango da botere harremanak pa-rekideak baldin badira. Hala erakutsi digute libertimenduek, umorea eta salaketa uz-tartzen dituzten artedramek. Kamila Gratien garaztar zirtzilak eman dizkigu sortzeprozesuaren inguruko azalpenak.

Hitz egin dugu ere bai Patxi Huarte Zaldieroa eta Joseba Larratxe marrazkilariekin,tira-grafikoak boterea zirikatzeko tresna izan daitezkeen neurrian.

� Testua: Jon Torner Zabala

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.604. zenbakiarekin banatua, 2018ko ekainaren 24an)

Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Pasa den maiatzaren 15ean, Dieter Hanitzschmarrazkilariak Israeleko lehen ministro Benja-min Netanyahuren karikatura plazaratu zuenAlemaniako Suddeutsche Zeitung egunkarian. Euro-vision lehiaketa irabazi zuen Netta Barzilai kan-tari israeldarra bezala jantzita, eskuan misilazuela ageri zen Netanyahu, eta haren ahotik ate-ratzen zen esaldi hau: “Datorren urtean Jerusale-men”. Marrazkiak polemika handia sortu zuen,estereotipo antisemitak erreproduzitzen baitzi-tuen askoren ustez. Presioak behartuta egunka-riak barkamena eskatu eta marrazkilaria kanpo-ratu zuen. Lehenago ere egin zituen agintariezagunen karikatura demoledoreak, Turkiakopresidente Recep Tayyip Erdoganenak esaterako.Kasu horietan, baina, prentsa eta adierazpenaskatasuna defendatu zuten gerora marrazkilaria-ri lepora jauzi egin ziotenek.

Iazko otsailean, ETB1eko Euskalduna naiz etazu saioaren seigarren atalean espainiarrei buruz-ko estereotipoez mintzatu ziren, aurreko boste-tan euskaldunen gainekoak izan zirenean prota-gonista. Umorezko marrazki batean “facha”,“paleto” eta “choni” deitzen zitzaien, zeintzukdiren, esaterako, Aída telesail espainiarrak erre-produzitzen zituen topikoak. ETB1ekoak, baina,polemika handia sortu zuen, espainiarrak iraindueta gorrotoa sustatzen baitzuen askoren ustez.Presioak behartuta, ETBk “ofendituak” sentituziren herritarrei barkamena eskatu eta seigarreneta azken atalaren arrasto oro ezabatu zuen bereeuskarrietatik. Telebista publikoak soilik ez,Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak ere adierazizuen bere egiten zuela programak eragin zuen“ofentsa sentimendua”. ETBk lehenago ere emi-titu zituen estereotipoak (euskaldunen gainekoak

3

Umorea eta botere harremanak / Elkarrizketa

Geure buruez barre egitea biziki sanoa dela irakatsi digute, eta ikasi duguna sinetsi ere egin dugu.

bereziki) islatzen zituzten saioak, Vaya Semanitakasu. Programa hura, baina, “nork bere buruazbarre egiten” irakatsi zuelakoan, inork gutxik kri-tikatu zuen, ezta, beste bi adibide jartzearren,Ocho apellidos vascos eta Mission Pays Basque filmakere. Agian, pelikula horiek ikustean belarriekinere txalo jotzeko tentazioa izango zenuten (“hainbaitira barregarriak!”). Baina posible da ere bai,euskaldun askori gertatu zitzaien moduan, tenta-zioa izatea zinemako atarian erositako krispetakegile eta ekoizleei atzeko planotik banan-banansartzekoa. Horietakoak baldin bazarete, gauzakbere onetik ateratzen ari zaretela entzungo zenu-ten ziurrenik, umore senik ez duzuela, adieraz-pen askatasuna sakratua dela eta badela garaiazuen buruez barre egiten ikastekoa. Horretanlaguntzeko-edo, ipar-hego (espainiar koordena-detan) harremana ardatz zuen realitya sortu zuenETBk, Tú al norte y yo al sur. Andaluziar eta eus-kaldunak berriro orpoz-orpo.

Albo batera utzita ez dugula eskubiderik ofen-dituak ez izateko, elkarrizketa batean gogoraraziziguten bezala TMEO aldizkariko kideek(ARGIAren 2.553. zenbakian), Alemaniako etaETBko kasuek ederki laburbiltzen dituzte UxoaAnduaga soziologian doktoreak Euskal umoreetniko autoerreferentzialaren bidezko euskal nazioarenbirsortze sinbolikoaren analisia tesian jasotakoondorio nagusietako batzuk.

Batetik, hegemonikoak ez diren diskurtsoakizanagatik, horiek neutralizatzeko neurriak hartuzituzten gauzak (botere-harremanak) bere horre-tan mantendu nahi dituzten agenteek, zeinakbalio izan zuen “normaltasunaren” monopolioanork duen gogorarazi eta ezarritako ordenaberreskuratzeko. Hala, statu quo-a aztoratzenduten praktiken aurrean aplikatzen den hiruurratsetako protokoloa zein den ikusi ahal izandugu: birdefinizioarena (“ez dira umore”), dis-

kurtsoa zentsuratu eta zigortzea (“umorea ezdenez diskurtsoak zilegitasuna galtzen du eta,beraz, haren hedapena moztu beharra dago”)eta, azkenik, ‘kaltea egin’ duenari dagokion men-peko posizioa berresten duen urratsa, barkame-narena. Kaltea egin aurreko ordenara bueltatze-ko ezinbesteko pausoa da hirugarrena; ikuspegieta iritzi propioak izateko eskubiderik ez duelagogoraraziko zaio diskurtso horien sortzaileedota erabiltzaileari (1).

Bestetik, ‘norbere buruaz barre egitea’ botereharreman baten emaitza dela dio Anduagak, dis-kurtso bat inposatzeko baliabide gehiago izandituen agente baten garaipena da. Umorea baliatuden heinean, ageriko biolentziarik gabe joan dagizartean txertatzen. Tira diezaiogun hari horri.

GEURE BURUAZ BARRE EGITEA, USTEBEZAIN SANOA?

Mission Pays Basque, Ocho apellidos vascos, Vaya sema-nita... Anduagaren hitzetan “normaltasun nazio-nal jakin baten irudia” helarazten dute ekoizpenhoriek guztiek. Aipatzekoa da estatu mailakokomunikabideek eta ‘iritzi publikoak’ eman dienbulkada, espainiar eta frantziar nazio kulturareki-ko koherenteak diren edukiak berresten dituela-ko seinale: erdararen defektuzko erabilera, zazpilurralde historikoak aintzat hartzen ez dituenesparrua, naziotasuna aitortzen ez duen eta par-tikulartasun erregionalistetan oinarriturik dago-en identitatea… “Umore etniko mota horrekeuskal nazioa anomalia gaitzesgarria delakomezua igortzen du gizartera, frantziar eta espai-niar estatuen normaltasun kultural, politiko etasozialaren aurrean erabat baztergarria dena”, dioAnduagak. Baina, hara non, euskaldunontzatiraingarria beharko lukeenak izugarrizko arrakas-ta duen euskal gizartean, Hegoaldean bereziki.

4

232. zenb. 2018ko ekaina

(1) Uxoa Anduagaren tesiari buruzko aipu teorikoak Jakin aldizkariaren 220. zenbakitik (2017ko maiatza-ekaina) hartuak dira. Umorea politikoa daizenburupean, bildu zituen Anduaga, Iñigo Aranbarri, Unai Iturriaga, Laura Mintegi, Mario Zubiaga eta Edorta Aranaren testuak.

“Espainiako Estatuaren diskurtsoak erabat bar-neraturik ditugu. Nik flipatu egin nuen zinemaraOcho apellidos vascos ikustera joan eta amaieranjende ia dena txaloka hasi zela ikustean”. Berehitzetan, asimilaturik ditugu baserritar arlotearenfigura barregarria, Gipuzkoa vs Bizkaia diskur-tsoa, EAEtik kanpo deus existitzen ez dela dioentopikoa... “Gure egin ditugu eta ez digute minikematen, urteetan jasan dugun jarioaren ondo-rioz”.

Neurri batean sinetsi dugu geure buruez barreegitea sanoa dela, naturala, kontziente izan gabezein logikaren barruan ari garen. “Umoreariburuzko teoria soziologiko orokorrek diotenarenaurka, euskal Herrian egiten den umore etnikoa-ren parte handi batek ez du bere auzoa parodia-tzen (Espainia edo Frantzia), baizik eta bere tal-deari buruzko erreferentziak baliatzen dituelaumorerako; hainbesteraino, ezen euskaldunek‘gure buruaz barre egiten dugula’ oso zabalduadagoen ustea den”.

“Oso mingarria egiten zait”, esan digu Andua-gak. “Bere buruaz barre egiteko ahalegina apenasegin duen agenteak, diskurtso hegemonikoarenjabe denak, esatea euskaldunok zer egin behardugun…”. Soziologoak lotu du egoera politikoa-rekin: “PP agintean zegoenean –1996 eta 2004artean– euskal estereotipoak umoretik gutxizuen, gehiago zen vasco radical y peligroso estilokozerbait. Geroxeago ordea, PSOEren garaian,euskaldun umoretsuaren figurak indarra hartu

5

Umorea eta botere harremanak / Elkarrizketa

Uxoa Anduaga soziologian doktorearen hitzetan, umorea ‘politikoki zuzena’ den hori iraultzeko tresna balitzbezala saltzen da sarri, ‘politikoki zuzena’ dena tinkatzeko tresna izan ohi denean gehienetan. JON TORNER

“ Uxoa Anduaga

Flipatu egin nuen zinemara Ochoapellidos vascos ikustera joan etaamaieran jende ia dena txaloka hasizela ikustean. Diskurtsoa gure egindugu eta ez digu minik ematen”

zuen, eta hor koka daiteke Vaya Semanita bera.‘Euskaldunek ikasi dute euren buruaz barre egi-ten’, zioten hedabideetako titularrek. Ziria sartuziguten. Ez, hiritar batek, demagun bilbotarbatek, ikusten zuenean Vaya Semanitan baserritarbaten parodia, ez zuen sentituko bere buruazbarre egiten ari zirenik, baserritar arlotearen kon-tura baizik, euskal folkloreari atxikitzen zaionfigura horren golkotik”.

IRUDIKARI KOMIKOA, EUSKALIDENTITATEA KOLPATZEKO

Espainiak aspalditik erabili ditu euskalduneninguruko irudikari komikoak, ‘biscayno’-rensokakoak, “euskal nazionalismoari zilegitasunakentzeaz batera, espainiar estatuaren autoritateaberresten lagundu eta gure identitatearekikolotsa areagotzen zutenak”, Anduagaren tesianirakurri daitekeenez. “Frankismoan, erregimenakhizkuntzaren –euskararen– inguruan egin zuenirakurketak batu zituen hizkuntza, identitatea etaharrotasuna; horietako bat kolpatzea aski izangozen beste biak ere erortzeko. Euskara debeka-tzeaz gainera haren ospe-galera prozesua jarrizuen abian, atzerakoia, baldarra, mugatua edobaserritarren hizkuntza delako usteak zabalduz

umore bidez, eta hiztunen autoestimua (harrota-suna) zapalduz batera euskal indentitatean erre-tena irekiz”. Demostratu zuen autoritatea sendo-tzeko baliabide eraginkorra dela umorea.

Mende berriaren hasierarekin batera, orduraarte inoiz ez bezalako arrakasta soziala lortuzuen umore mota horrek, Vaya Semanita ikurduenak. Saio hark bazuen berezitasun handi bat,egilea ez zela espainiarra, euskal herritarra baizik(EITB), hizkuntza bera erabili arren: gaztelania.Anduagaren hitzetan euskara baino efektiboagoada diskurtsoak barneratzeko, faktore soziolin-guistikoez gain, estatistika hutsagatik, alegia,jende gehiagok ulertzen duelako. “Euskal nazio-aren inguruko umore jario horrek guztiak eragi-na izan du berarekin dakarren diskurtso eta for-maren asimilazioan”.

WHATSAPPEZ BIDALITAKO TXISTEMATXISTA HORI

Botere harremanak identitate nazionalarekinlotutakoak izan daitezke, baina bizitzako esparruguztietan daude, eta guztiak dira markatuakumorearen bidez.

Demagun, esaterako, martxoaren 8aren buel-tan txiste matxista bat heldu zitzaizula Whatsap-pez eta, hain zela barregarria, erabaki zenuelalagun gehiagoren artean partekatzea, nahiz eta,teorian, kritikoa zaren botere sistema heteropa-triarkalak ezarritako arauekin. Zer erakusten duhorrek? “Ingurune osoa heteropatriarkala izanik,gisa horretan erreproduzitzen dugu sarri, kon-tziente izan gabe askotan; baita umorearen bidezere, gure eginda ontzat ematen ez ditugun dis-kurtso batzuk. Horregatik da askoz ere zailagoatxiste feministak topatzea”.

Zentzu berean mintzo da Iñigo Aranbarriidazlea Jakin aldizkarian: “Umore baldresa, kla-sista, arrazista, matxista egitea ez da batere zaila.Mendeetako entrenamendua dugu, gizarte finka-

6

232. zenb. 2018ko ekaina

ZER DA UMOREA?

“Mediazio politikoa da”, Anduagaren hitzetan:“Umorea, huts hutsean, soziala da, ikasi eta erre-produzitu egiten den zerbait, etengabe eraikitzenari dena, berezko edo natural izatetik urruti dago-ena eta gizartean eragiteko gaitasuna duena. Ezdago umore zuririk, tentela edo otzana denik, juz-kua –egokia denaren eta ez denaren arteko balo-razioa– helarazten duelako beti”. Zentzu horre-tan, hala dio Unai Iturriaga bertsolariak: “Guztiokepaitzen dugu umorea eta umorea darabilgu-nean epaitzen ari gara (guztiok)”.

tu baten egituretan hazten da, eta bitartekoetaraheltzen garen neurrian, bera da seinale jakitekobadugula norbait gu baino beherago, hondorago,lokatzago haren lepotik uxatzeko tristura zirinhau”.

“Txiste matxista baten sortzailea baldin bazaraaukera gehiago izango duzu sortutakoaz jabetze-ko”, esan digu Anduagak, “baina hartzaile hutsabaldin bazara, umorearen efektua –barre egina-raztea– kontrolatzea zaila denez litekeena da gra-zia egitea”. Kontua da ea erabakitzen duzun txis-tea zabaltzen jarraitzea ala, jakitun zein diskurtsoerreproduzitzen duen, bere horretan itzal dadinuztea. “Pentsatu beharko genuke zergatik egindigun grazia, erakusten baitu uste baino asimila-tuago ditugula hainbat sinesmen, diskurtsosozial...”.

“Nolako jendartea, halako umorea”, dio Aran-barrik. “Jendartean mendeetan mamitutako egi-turen errailetan dabil umorea. Errepikatuarenerrepikatuaz, umorearen bidez finkatu egiten danorberaren posizioa piramidean, barre onartua-ren bidez itxura ematen zaio eguneroko egiturari,

sendotu egiten dira jendartearen zimenduak”.Eta honelaxe jarraitzen du, atarikoan aipatudugun Aída telesaila hizpide hartuta: “Lagunjatorren arteko elkarrizketetan ere Hego Ameri-ketatik gure artera lanera heldutakoak machu pichubihurtu badira (bromatan duk moteil, ez ezakdena hain estu hartu!), ez da txinparta zoragarribati esker; ateraldia Espainiako telebista kate pri-batu baten saio batek orain ez aspaldi sortu etanazkatu arte zabaldu zuelako baizik”.

7

Umorea eta botere harremanak / Elkarrizketa

‘EMAKUMEAK ETA UMOREA’

Emakumeek umorean duten posizioa eta norbere buruaz barre egiteko moduez mintzo da Beatriz EgizabalEmakumeak eta umorea tailerrean. Hala zioen Tolosaldeko Atariak egindako elkarrizketan (2017-09-27):“Botere harremanak daude eta, noski, ez da gauza bera zapaltzaileak zapalduaren inguruko txistea egitea, edoalderantzizkoa gertatzea. Bakoitzak aukeratzen du non jartzen den, nora lerratzen den. Eta ez da akusazio bat,baina horri ere arreta jarri behar diogu, umorea oso zapaltzailea izan daitekeelako, baina baita oso eraldatzai-le eta iraultzailea ere (…) Umorea eta edertasuna uztartzea ez da erraza, ez bazara pixka bat desmuntzatzen.Hor baditugu muga batzuk, baina umorea erabiltzea estrategia bat izan daiteke, esparru publikoa hartzekoaukera gutxiago dutenentzat”.

Bestalde, Ane Labakak Bertsolaritzan garatutako umorea(k) genero ikuspegitik ikerketa lana plazaratu zueniaz, 11 emakumeri egindako elkarrizketak ardatz hartuta. Berria egunkariak egin zion elkarriztetatik hartu ditu-gu hitzok: “Bazterreko eremuetan askoz barre gehiago egiten zaio norbere buruari plaza hegemonikoetanbaino. Ikusi ditut bertsolariak publikoarengana joan eta adineko emakumeei titiak erorita edukitzeari buruzkantatzen, baina aurrena zeure bularrez kantatzen duzu, eta zeu ere barruan sartzen zarenez, identifikazioz,besteek ere barre egiten dute, eta askoz parez parekoagoa da botere harremana”.

“ Uxoa Anduaga

Zoragarria iruditzen zait esfera ezpublikoetan –gaztetxe, taberna edotaherri txikietako festetan– dagoenmagma. Berdinen arteko konfiantzaoinarri, umore berezia sortzen da,diskurtsoetan anitzagoa eta gaineraauto-kritikarako (norbere buruazbarre egiteko) joera handia duena”

BERDINEN ARTEKO UMOREA ALDARRI

Badagoen arren umore hegemonikoa, poloakzabaldu egin direla azaldu digu Anduagak. “Itu-rri gehiago dago eta diskurtsoak anitzagoak dira,sare sozialei esker neurri batean; nahiz etaDamoklesen ezpata gainean dagoen uneoro,zentsura eta zigor moduan. Niri zoragarria irudi-tzen zait esfera ez publikoetan –gaztetxe, tabernaedota herri txikietako festetan– dagoen magmahori. Berdinen arteko konfiantza oinarri, umoreberezia sortzen da, diskurtsoetan anitzagoa etagainera auto-kritikarako (norbere buruaz barreegiteko) joera handia duena. Umorearen bidez

nork bere buruaz birpentsatu eta gauzak eralda-tzeko bide eman daiteke, ekintza politiko abera-tsa ikusten dut horren atzean. Beste kontu bat dadiskurtso horiek esfera publikora eraman otedaitezkeen, horrek zure aurka egin dezakeelajakitun. Auto-umorea zintzoki egin nahi bada,botere harremanak parekidea behar du izan;beste guztia hierarkizatua da”.

“Politikoki zuzena ez den” diskurtsoa esferapublikora eraman eta hierarkiak leherraraztendituzten heinean, nahi ditugu aipatu libertimen-duak, antzerkia eta dantza bateratzen dituzteneuskarazko artedramak.

8

232. zenb. 2018ko ekaina

GATAZKAREN BANALIZAZIOA

Mario Zubiaga eta Edorta Arana (EHUko irakasleak) Jakin aldizkarian: “Euskal gatazkan ere banalizazio proze-suak egon dira, azkenaldian bereziki. Umorea izan da horretarako lanabesa, masa-kulturak eskaintzen dituentresnen eskutik, telebista eta zinema. (…) Gatazkaren eduki politikoak eta arrazoiak desagertu egiten dira bote-rearen statu quo-aren elikagai diren topikoen mesedetan. Ez ditugu maila berean jarriko gatazkaren une gordi-netan Vaya Semanita saioak izandako eragin ‘aringarria’ edo une lasaiagoetan Espainian akontezimendu itzelaizan den Ocho apellidos vascos filma. Alabaina, bietan sumatu daiteke Uxoa Anduagak ere tesian erakutsita-koa: Botereak –bereziki instituzio eta erakundeak– umorea zer den eta zer ez den definitzen du”.

Gau zirtzila Donibane-Garazin, gaztetxean. DONIBANE-GARAZIKO GAZTETXEA

Inauteriekin erabat loturik dago libertimendua.Udaberriaren etorrera iragartzen duen jokoa da,uztartzen dituena antzerkia, dantza eta bertsoak;gorputz adierazpena eta hitza; umorea eta kriti-ka; lekuan lekuko kontuak eta haragokoak. Zir-tzilak, gau eta iluntasun, dira zikinak, laparrak,pobreak… Bolantak (dantzariak), aldiz, finagoakdira, dotoreagoak, negua alboratuko duen uda-berria irudikatzen dute. Zirtzil batekin izan gara,Kamila Gratien garaztarrarekin, Donibane Gara-ziko libertimenduaren sortze prozesuaz eta airezabalean egiten den emanaldiak dauzkan berezi-tasunez hitz egiteko.

Garaziko 16 eta 30 urte arteko hamabost batgaztek hartu dute parte libertimenduan. Inauteigandean (aurten otsailaren 11n) ematen baduteere, lauzpabost hilabete lehenago hasten dituzteprestakuntza lanak. “Urrian bildu ginen lehenik”,kontatu digu Gratienek. “Urtean zehar pasaziren guztiak listatzen hasi ginen, Garaziko kon-tuak bereziki, zinez garaztarra baita libertimen-dua, baina urrunago ere joan gara. Aurten bakeprozesua adibidez bortxaz behar zen aipatu,baita nazioarteko batzuk ere, gugan eragina dute-nak. Baina libertimendua aski lokala da”. Fun-tsean gauza bera izanik ere, desberdinak diraGarazi, Amikuze, Banka, Donapaleu, Baionaedota Aldudekoa.

Bake prozesua, preso politikoen alde Parisenegindako manifestazioa, desarmatzea, Elizakosexu abusuak, hezkuntza sistema, Euskal HerriaZuzenean festibala… horiek guztiak ukitu ditu(“astindu” esatea zuzenagoa litzateke agian)libertimenduak urteotan, baita bortuko gaiak ere,inguruko mendietan gertatutakoak, laborarienarteko istorioak eta, gai bat nabarmentzearren,Donibane Garaziko gaztetxearen afera. Iazkouztailean erosi zuten gerora gaztetxe bilakatuzuten egoitza, herriko gunerik turistikoenean, etazirtzilek, gaztetxearen bueltakoak ia guztiak,baliatu dute euren buruez barre egiteko, Garazi-koa izanik “Euskal Herriko lehen gaztetxe kapi-talista”, azaldu digu Gratienek irriz.

9

Libertimenduak / Elkarrizketa

Kamila Gratien: “Saiatzen garaumorearen bidez zer pentsatuaeman eta kontraesanakazaleratzen”

JON

TO

RN

ER

Itzul gaitezen, baina, prestakuntza-prozesura.Gaiak zerrendatu ostean, lauzpabost pertsonakotaldeetan banatuta, inprobisatzeak egiten hasiziren sobera pentsatu gabe, eta hortik abiatutaidatzi zuten artedramaren testua. Antton Lukuidazle eta antzerkigile baxenabartarra izan dutebidelagun, libertimenduen susperraldia ulertzekoezinbesteko erreferentzia dena.

Guztien artean idazten dituzte jokoak. Gratie-nek kontatu digu arrunt aberasgarria dela bakoi-tzaren ikuspegia ezagutu, horien bueltan eztabai-datu eta diskurtsoa bateratzea. “Libertimenduazinez da gaztetasunetik egiten den ausardia. Ezda soilik dibertsioa. Egia da irriarekin bortxazjendea erakartzen dela eta berotasuna dakarrela,baina salaketatik ere badu”. Kritikak haizatzeanerabat libre jokatu al duten galdetuta, erantzundigu libertimenduan juxtuki “arrunt askea” zare-la eta lotsa uzten dela bazterrera. “Agian, gazteakgarenez, eta hura inuxentziarekin lotua dagoe-nez, arinago pasarazten dira gauza batzuk. Horibai, ausarki asumitzen dugu egiten duguna, egi-nak egina dira. Gero, pixka bat salbatzen garazirtzilaren ahotik ari garelako, antzerkia denezgero ba…”.

TRUFA, NORABIDE GUZTIETAN

Lau urtez egin du libertimendua Gratienek, etaaldioro euskal gatazkaren ingurukoak “ziur” sar-

tzen zirela kontatu digu. “Egia da aurtengoanaski erraza zela antzeztea, desarmatzea, zentzubatean, antzerki hutsa baitzen; bo, ulertzen dida-zu…” [bai, bai, ulertzen dizut, eta ziur irakurleekere bai]. Hurbilagoko kontuei ere heldu ohi diete,arestian aipatu bezala: “Mendiko istorioak, esate-rako, laborari batek otsoa ikusi duela, lurreninguruko ika-mikak… Gu ez gara denak munduhorretakoak, nahiz eta badiren laborarien seme-alabak; oso aberasgarria da guztiok prozesuanparte hartzea”.

Feminismoari buruzko jokoa jarri digu adibidegisa: “Jean-Jaques Lasserreren [Paueko Departa-menduko Kontseiluko presidentearen] gaineantrufa egin dugun bezala, maiz egiten dituen txis-te matxistak direla-eta, feminismoaz ere egindugu irri apur bat, izan ditzakeen kontraesanenharira”. Horrek ez du esan nahi, ezta gutxiagoere, txiste matxistak egin dituztenik, baizik etafeminismoaren inguruko inprobisatze-lanketakbalio duela gaiaz hausnartzeko eta ikusleari zerpentsatua eman dakiokeen diskurtsoa plazara-tzeko, umoretik (auto-parodiatik) joko duenarren.

Txiste matxistarik ez beraz. Aukera baliatudugu galdetzeko ea bere ustez umorea edozerengainean egin ote daitekeen. “Ez dakit sobera zerpentsatu horretaz; berez irri egin daiteke edozer-taz, taburik gabe, baina horrelako gauzek pertso-nalki ez naute irriarazten. Niretzat, diskurtsoakislatzen dituenean goitik beherako botere harre-manak, ez da umorea”. Gratienek dioenez umo-rea ez dago derrigor irri egitearekin lotua.“Libertimenduarekin saiatzen gara ere umorea-ren bidez jendeari zer pentsatua ematen, kon-traesanak azaleratzen... Trufa ez dugu beti nora-bide berean egiten, pertsona berdinen inguruan;zentzuz aldatzen dugu, auzokoaren gaineanlehendabizi, gure buruaz gero… Libertimen-duan aipatzen ditugun gai guztiak politikoak diraeta horri esker plazara ekartzen ditugu gordinki;umorearen bidez egia da jendea bortxaz konplizeere bilakatzen dela”.

10

232. zenb. 2018ko ekaina

“ Kamila Gratien

Agian, gazteak garenez, eta hurainuxentziarekin lotua dagoenez,arinago pasarazten dira gauzabatzuk. Hori bai, ausarki asumitzendugu egiten duguna, eginak eginadira”

Gordinki, baina ez derrigor zuzen-zuzenean.“Zirtzilok maiz ez ditugu gauzak argi eta garbiesaten”. Ikuskizunean parte hartzen duten bibertsolarien egitekoa da hori: ikusleari azaldubehar diote aktoreak zer ari diren salatzen. Meta-foren balioaz hitz egin digu Gratienek, atzeraberriro aipatzeko Antton Lukuren izena. Ez alfe-rrik. Antzerkigileak badu saio bat idatzia, Liberti-menduaz (Pamiela, 2014), non besteak beste kriti-katzen dituen Nicole Lougarot ikerlariakZuberoako maskaradei buruz esandakoak, bereiritziz ez dituelako kontuan hartzen gure tradi-zioan funtsezkoak diren ezaugarriak, “arraileria”esaterako. Hala dio Xabier Etxabe dantzan aritueta adituak, Lukuren liburuaz idatzitako erresei-nan (Dantzan.eus, 2015-01-29): “Arraileria umo-rea da, bai, baina ‘esan gabekoaren bidez’ konpli-zitatea bilatzen duena. Arraileriak erakusten diguez dela taburik, denetaz irri egin daitekeela (…)

Pobreen irria da; bertsolariek maiz erabili izandutena”.

“Ezin dut antzerkia egin teoriarekin, egiten dutmetaforekin, kontsigna aski motz, zehatz etapotente emanez”, zioen Lukuk ARGIA aldizka-riak egindako elkarrizketa batean (2.514. zenba-kian). Halaber, Etxabek: “Metaforak eskatzen dufondo poetiko berean sinestea, Euskal Herri batbadela pentsatzea, euskarak komunitate bat osa-tzen duela eta euskal antzerki bat badela. (…)Euskaraz eta euskaldunentzat sortutako lanakditu Lukuk helburu, Iparraldean turismoari begi-ra egiten diren ikuskizunetatik erabat aldenduz”.Bestalde, hala zioen antzerkigile baxenabartarrakARGIAn: “Jokalarien arteko ikuspegi konfliktibo-ak baldin badaude sortzen dira pertsonaiak,batek gauza bat defendatzen du eta besteak bestebat. Toberaren funtsa hori da, horrek baldintza-

11

Libertimenduak / Elkarrizketa

Donapaleun aurten egindako libertimendua duzue irudiotan. Jendarmeek jaurtitako ke negar-eragilearen erdianahateak, albaitariak, birusak, baserritarrak… Atzean, zutik, Gillen Hiribarren eta Ortzi Idoate eszena bertsotanazaltzeko prest. ARGIA

tzen du antzerki ona. Konfliktoa ikusi behar da,batek bestearen aurka dituen indarrak. Pertso-naiak defendatzeko ahalak behar ditu aktoreak.Pertsonaia bakoitzari bere xantza eman beharzaio, bestenaz, parodian edo kritika hutsean gel-ditzen gara”.

BUSTI, BLAI, H28…

Kamila Gratienek dioenez “tresna bikaina” dalibertimendua, eta “ziur” hegoaldean ere eginahal daitekeela. “Sortze eta inprobisatze proze-suak dakarren indar hori, freskotasuna… bizi-tzan ukan dudan esperientziarik politena da.Konbentzitua naiz denok behar dugula hori bizi.Konturatzen zara ere bikaina dela euskara ezagu-tzea”. Euskaratik euskaraz. “Guk ere erreski era-biltzen ditugu frantsesezko hitz eta espresioeneuskarazko itzulpenak, eta libertimenduan parti-tzen gara euskaratik, oso kontziente izan garahorretaz”.

Busti telebista saioaren aurkezlea ere izan zenGratien, eta esan digu han ere begiratzen zutelaea euskaratzen ari ote ziren jatorriz frantsesez-koa den esapideren bat, ala sortzen ari ziren pro-pio eurena den zerbait. “Gure balore eta ideiakditugu, Euskal Herria osoa da guretzat… etaumorea hortik abiatuta egiten genuen”. 2015ekomartxoaren 4an estreinatu zuten Busti saioa,Kanaldude herri telebistak eta EhKz proiektukomunikatiboak sortutako egitasmoa, gazteek

egina gazteentzat. Uztartzen zituzten eduki“seriosagoak” umorearekin, irriari esker emanki-zuna “pixka bat arintzen zelarik”.

2016ko udan eten zuen bidea Bustik, bederatzisaio emititu eta gero (ARGIA.eus-en dituzue guz-tiak ikusgai), baina hark jaurtitako enbidoari ani-motsu heldu dio Blai telebistak, Kanaldudereneta Topatu.eus webgunearen babesean. 2018kourtarrilaren 14an jaio zen eta hark ere tartekatzenditu eduki “serioak” barrearekin. Hutsa ta dobleaumorezko albistegia dugu adibide.

Akaso, telebista hizpide, aipatu beharko geni-tuzke ere bai Kataluniako TV3 kateko Polòniasatirikoa bezala ETB1eko Wazemank eta harenoinordekoak, baina zein punturaino zartatzenote duten euskaldunon gaineko umore hegemo-nikoa... Egia da ETB2n ikusten ez diren diskur-tsoak aurki daitezkeela eta euskal hiztunontzathurbilagokoak diren erreferentziak baliatzendirela, baina horiek ere eraikiak dira identitatea-rekin lotutako ohiko klixeen gainean (landa mun-dua, euskalkiak…). ETB1ekoek nekez ukitukodituzte, bestalde, gaztelaniazkoak sarri egitenzuen moduan, politikari edota ekonomiari lotu-tako gai arantzatsuak.

Agian, umorearen eta politikaren (botereharremanen) arteko lotura (edo talka) inon ikus-ten bada –albo batera utzita zenbait Twitterkontu edota Euskal Irratietako Gerrenaplat saioabezalakoak– ikusten da argitalpen satirikoetaneta prentsako tira grafikoetan, egunerokoari (ia)derrigor heldu behar dieten heinean. Aldizkarienartean, auzoan ditugu, esaterako: Charlie Hebdo,Le Canard enchaîné, El Jueves edota Mongolia.Gurean, baina erdaraz, TMEO da ziur asko eza-gunena, badiren arren beste batzuk, La GallinaVasca edota El Karma kasu. Euskaraz ere baze-goen orain gutxi arte bat, H28 hilabetekaria,ezker-eskuin banatzen zituena zartakoak eta eus-kal hiztun askorentzat gozagarri izan zena; bainahark eten zuen bidea tamalez eta gaur egun pren-tsa da arnasgune ia bakarra euskaraz.

12

232. zenb. 2018ko ekaina

“ Kamila Gratien

Trufa ez dugu beti norabide bereanegiten, pertsona berdinen inguruan;zentzuz aldatzen dugu, auzokoarengainean lehendabizi, gure buruazgero…”

13

Tira grafikoak / Elkarrizketa

H28 aldizkari satirikoak bildu zituen komikigilee-tako bat da Patxi Huarte Zaldieroa. Berria egunka-riko orrialdeetan topatuko dituzue bere tira gra-fikoak, De Rerum Natura goiburupean; baitaAizu! edota Ortzadar aldizkarietan ere. Periodi-koa hartzean lehenbizi haren tira leitzeko ohituradugu askok.

Euskal gatazka komiki-tiretara eramatean lasaiagozabiltza orain, demagun duela 8-10 urte baino(ETAk jarduna eten aurretik)?

Bai eta ez, autozentsurak hor segitzen du, Espai-niako Auzitegi Nazionalaren menpe bizi gara,badakizu. Nire lana erosoago egiteko aspaldianerabaki nuen nire iritzia ematea eta listo. Hau da,ez nintzela liatuko txisteak asmatzen. Umorea ezdut egunero erabiltzen eta denboraldi batzuetan,krisi larrienetan kasu, erabat desagertua egon da.Krisi ekonomikoaz eta bortizkerien krisiez arinaiz.

Zein izan beharko litzateke satira politikoaren hel-burua?

Asumitzea adierazpen askatasuna %100ean.

Boterea zirikatu behar al du marrazkilariak?

Marrazkilariok demagogoak gara, gauzabatzuk nabarmentzen ditugu eta beste batzukezkutatu, sinplifikatu behar dugulako. Esangonuke nire asmoa beti dela boterearen diskurtsoazalantzan jartzea, gauzei so egiteko beste begira-

da batzuk badaudela erakustea. Nire ustezmarrazkilari satirikoen lana da zalantzan jartzeabotereak, euren ustezko “legitimitatea”, eta ezdutenean argi azaltzea.

Marraztean aske sentitzen al zara? Bada taburik?ETA izan zitekeen agian, baina "natural" marraztuizan dituzu etakideak...

Bai, urte asko dira eta alde horretatik aske etaseguru sentitzen naiz, Evax bezala. Etakideakpertsona marraztu nituen, iruditzen zaidalakopertsonak direla eta ez saldu diguten “demoni-yuak”. Baina pertsona-ikonoak ere baziren.Nahaste-borraste bat da. Lotan zeudela erekaputxekin marrazten nituen.

Egunkarietako tira grafikoak komunikabide bakoi-tzak hartutako lerro editorialen osagarri izan diragehienetan. Modu horretan hautematen duzu "DeRerum Natura", ala autonomoa da erabat? Zuremarrazkiak iritzi sailean agertu ohi dira...

Egia esatera hasieran nire zintak, ez galdetuzergatik, hortik barreiatuak egoten ziren, bila-keta berezia eskatzen zuten. Askotan pentsa-tzen nuen: “Gaur ez dute argitaratu!”. Niretzatpolita zen. Inork ez zekien non zeuden. Geroiritzi emaileen orrialdeetara eraman ninduteneta nire berezitasuna galdu nuen, bihurtu nin-tzen Anjel Lertxundi edo Miren Amuriza soilbat (karkarkar). Jada ez naiz espeziala! Bainaez, editoriala ere ez da. Ez dago editorial lantalderik atzean.

Patxi Huarte Zaldieroa“Boterearen diskurtsoazalantzan jartzea da nire asmoa”

14

232. zenb. 2018ko ekaina

Zer bereizgarri ditu marrazkiak, alderatuta adibidezirratsaio satiriko batekin?

Oso zehatza izan behar zarela, ez dago tokirikaskotarako.

Euskaraz aritzea muga ala abagune da zuretzat? Edo,besterik gabe, hizkuntza bat gehiago da eta kito.

Gazteleraz arrakasta handiagoa izango nuke,pentsatzen dut. Zenbaki kontuak dira, besterikgabe. Baina ni euskararen militantea naiz, horihala da. Dena den, orain dela gutxi proiektubatean parte hartzeko gonbitea jaso nuen, gazte-leraz, eta agian hizkuntza horretan egingo dutzer edo zer. Elebiduna naizela esan behar nuen,baina ez, ni naiz poliglota!.

Komiki-tiretara eramatea bereziki zaila den pertso-naiarik? Eta erraz marrazten duzunik? Urkullurenkasuan bere argazki bat baliatzen duzu…

Ni ez naiz karikaturista. “Ona” gehitu beharnuen, baina ezta “karikaturista” ere, ez naiz.Urkullurekin saiatu nintzen baina azkenean ikusinuen bere argazkiak bazuela indar gehiago. Gerogauza bera egin nuen Otegirekin, ze desastrea!Bistan da Berrian ez zidatela marrazketa oposa-keta batean parte hartzera behartu, dena izan zenentxufe bidez.

"Funtzionatzen duen" umoreaz hitz egitean maizaipatzen da "inkongruentzia", pertsonaiak kokatzea

ez dagozkien leku eta egoeratan. Ba al da loturarikinkongruentzia horren eta zure marrazkiek maizislatzen duten surrealismoaren artean?

Bai, umorearen oinarrian lotura ilogiko eta harri-garriak daude. Niri lotura arraro horiek marraz-tea gustatzen zait, antxoa bat hozkailu batekinhitz egiten, esaterako.

- - - - - - - - - - - - - -

LARRUN hau itxi behar genuen Patxi HuarteZaldieroaren hitzekin, baina erabaki dugu galderaparea luzatzea H28ko kolaboratzaile izan zenJoseba Larratxe irundarrari. Hark egin du azale-ko ilustrazioa, erreportajea idatzi duen honekaldaketa batzuk proposatu ostean “esplizituegia”zen jatorrizko marrazkiaren gainean. Ausartagoada marrazkilaria, agidanez.

Marraztean kezkarik –beldurrik– sentitzen al duzu?Bada autozentsurarik?

Azken boladan ikusi ditugun Mozal Legearenerrepresio kasuen beldurrik ez dut izan. Bainaonartzen dut euskaraz eta medio txikietan publi-katzeak (H28) askatasun handia eman didalanahi nuena marrazteko, banekien eta oso zailazela kritikaren jomugan zegoenak kritikatua izanzela jakitea. Autozentsura egin izan dudan aldibakanetariko batean beste arrazoi batzuengatikizan da. Adibidez, H28rako bururatu zitzaidanzinta bat ez nuen marraztu matxista izan zitekee-la iruditzen zitzaidalako.

PAT

XI

HU

AR

TE

ZAL

DIE

RO

A

15

Tira grafikoak / Elkarrizketa

Altsasuko gazteen auzia pil-pilean dago, La Mana-da... Nola egin umorea horien gainean? Zer eska-tzen dizu barrenak horrelakoetan?

Ez dut uste erabaki kontzientea denik, bainaesango nuke marraztu ditudan umore zintagehienek aktualitatea zutela ardatz. Tamalez,gaurkotasuna albiste lotsagarriz beterik dago, etaberaz, asaldatzen nauten gai horiekin egin izandut lan.

Gertakizun larriak izanik ere, beti daukate fak-tore absurdu bat. Altsasuko auzia kasuko: taber-nako istilu bat terrorismo bezala epaituko zelaesan baligute duela hamabost urte, barre egingogenuke, eta gero negar. Horrelakoetan, puntuabsurdu hori exajeratuz azaleratzea da umoreaegiteko bidea. Salaketarekin batera irri eginaraz-ten duzu eta bidenabar irakurleari zertan pentsa-tu ematen diozu. Hiru gauza horiek betetzendituen zinta lortzea da helburua. �

‘CHARLIE HEBDO’-REN KONTRAKOATENTATUA

Uxoa Anduagak Jakin aldizkarian: “Atentatuakagerian jarri zuen umore senak afera nazionalare-kin lotura duela ezinbestean. (...) Charlie Hebdo-ren satira arrazista horretan bazegoen, paradoxi-koki, ‘politikoki zuzena’ zen diskurtsoa, estatufrantsesak defendatzen zituen irizpideekiko kohe-rentea zen umorearen helarazpen bat. Atenta-tuak, beraz, umore sen –eta diskurtso– horrenlegitimazio soziala baino ez zuen areagotu, Char-lie Hebdo-k egiten zuena umorea zela –ez iraina–eta frantziarra izanez gero horren alde egoteaezinbestekoa zela alternatiba gutxiko auzi gisaplanteatuz (...) Onartuak, iragarriak, diruz lagun-duak edo masiboki kontsumituak diren umorediskurtsoek estatu baten meneko kultura naziona-lari koherenteki eusten diotela bistaratu zuen”.

JOSE

BA

LAR

RA

TX

E